🕙 28-minute read
Errezel berdeak - 10
Total number of words is 3687
Total number of unique words is 1968
26.8 of words are in the 2000 most common words
40.2 of words are in the 5000 most common words
46.2 of words are in the 8000 most common words
samarra eta iluna ere bai, baina nire gogara egiten nituen sartu-irtenak eta erabateko askatasuna zeukan estudiatzera etorritako gazte
ameslari inozo hark, nik alegia. Sei lagun ginen batera: bi apaiz beterano: Urkidi eta Arteta, hermano bat: Manuel Gonzalez, etxeko lanak
egiten zituena; psikologia ikasten ziharduen apaiz gazte bilbotarra:
Tamayo; beste bat, Campos, margolaria eta artista trebea (zertan
zebilen ez dakit) eta ni neu. Luxua eta erosotasuna ezagutzen ez
nituenez, ez nituen gutiziatzen, eta beraz ondo baino hobeto sentitu
nintzen. Gela txiki-estua baino ez neukan —armairua, ohea, mahaia
eta aulkia—. San Bruno kalera ematen zuenez, argirik ez zen sartzen hartara, beraz ate-leihoak beti itxita edukitzen nituen, eta bonbila piztuta, beharrezko ezer ez nuen ments: janaria, jantzia (sotana
aspaldian neukan esekia ate atzeko iltze batean), esku-diru apurra
eta liburuak erosteko behar adina. Elkarte hartan neukan lan-konpromiso bakarra txikia zen: meza moja-komentu zein ikastetxeren
batean edo bestean, eta igande-arratsalde gutxi batzuetan —beteranoek ezin bazuten— funtzioa euren kapilautzetan. Di-da batean bete,
aurpegi alaia erakutsi, mojatxoekin zintzo eta apal jokatu eta kitto, nire zereginetara. Meza eman ondoren gosaria irabazita neukan,
antza, mojatxo abegikorren batek zerbitzatua eta harekin kalakan,
eta arratsaldeko funtzioa amaitu ondoren —tantum ergo sakramentum,
kustodia gora eta behera, esker-eskuin intsentsu-ke artean, gazte
estudiantea urrezko hariz apaindutako kasulla soinean, Argüelles
aldeko komentu hipertradizionaleko mojatxoei bizkar emandako
posizioan—, eskupekoa eta diosalak —aita Timoteo kanpoan da,
barkatu, gaur ni bidali naute, hurrengoan bera etorriko zaizue, lasai,
aste ona pasa, agur, agur...
Halaxe heldu nintzen Madrilera printzipioz lau-bost urte egiteko —
kazetaritza-ikasketa osoak, alegia, egiteko—, baina ez nuen hamabi
hilabeteko urtebete egin bertan. Lehen ikasturtea osatuta bueltan
nintzen Euskal Herrian ostera.
152
Errezel berdeak
Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea
Urte arraro samarra izan zen niretzat 1973a. Eskola-hasiera ere halakoxea izan zen, arraro samarra. Hezkuntzako ministro bati —Julio
González izan zitekeen— otu zitzaion ikasturteak urtarriletik irailera artekoak izango zirela aurrerantzean. Beraz, gurea urtarrilean hasi
zen bai, baina bukatu ekainean bukatu zen, norbait ohartu zelako
epe hura ez zela egokiena ikasturteak ondo gauzatzeko, eta berandu
baino lehen aurreko sistemara itzultzea ebatzi zuten. Horrela bada,
ikasturte labur-laburra izan zen nire kazetaritzako lehena.
Laburra bezain intentsoa inondik ere. Niretzat ia dena zen berria,
aldi berean dena nahi nuen irentsi, Fakultate barruko giro nahasia
eta irakasleen jakinduria. Hogeita bost urteko gaztea nintzen, ikaskideak baino hagitzez helduagoa, formakuntzaz ez nenbilen oso txarto haien aldean eta ikasteko gogoa eta diziplina ez nituen ments.
Egia esateko, ez zitzaidan zaila iruditzen han ematen zutena, berri-berria izan arren gehiena. Praktikak ziren eskasak, ezerezak ez
esatearren. Adibidez, ikus–entzunezkoen gaian TVEko kamerografo bat etorri ohi zen, planoak eta antzekoak hartzera —oso oker
ez banago Vigón zuen abizena—, baina ez genuen sekula kamera
bat ikusi. Ia hamarkada bat geroago UEUn erabili nuen lehen aldiz zine-kamera bat, Iñaki Beobidek ekarrita. Arbelean margotzen
zituen Vigónek kameraren mugimenduak eta hitzez azaltzen haren
ahalmen misteriotsuak: eta guk, txintxo-txintxo kopiatu eta aurrera.
Berdin gertatzen zen argazkigintzari dagokionez. Hala ere ez ginen
kexu: hartu, irentsi eta bota. Horixe zen sistema. Ezin esan daiteke
oso sistema pedagogiko aurreratu eta efektiboa zenik.
Soilik Idazkuntako irakasleak jartzen zizkugun etxeko lanak. Gaitz
erdi. Castillo-Puche zuen izena, nobelagile ezaguna omen zen Espainiako letretan, baina nik ez nuen haren berri. Norbaitek gogoratzen
al du nolakoa zen Buffalo Bill?, bada antzekoa: adats luzeak, jada
153
zurituak, okotsean bizar luzanga, eta betaurreko borobilak —haiek
Valle Inclán, John Lennon edo Troskiren antz handiagoa ematen
zioten—. Pistolarik ez zeukan, noski. Oso tipo alaia eta zirtolaria
zen, eta atseginez ematen genituen haren klase-orduak. Ongi ez dakit zergatik, begi onez hartu ninduen. Eskatu bezala egin nion lanen
bat itzelean gustatu zitzaion nonbait, eta orduz geroztik nire izena
baino ez zeukan mihi-puntan adibide positiboa eman nahi zuenean.
Asko ginen taldean, ehundik gora ikasle, eta broma batzuk egiteko
parada eman zuen, nire lotsarako, irakasle haren fijazioak. Ez dakit
zer-nolakoa izan zen nire lehen lan hura, ideia zipitzik ez, baina nago
nire abizenak erakarri zuela gehiago, Barojarekin lotuz; Don Pioren
mireslea baitzen.
Asko laburtuz, burutu nituen azterketa partzialak eta azkeneko proba. Egundoko kalifikazioak atera nituen, ni ere harrituta utziz: bost
matrikula! Gela barruan neukan arazo bakarra —osasunari begira
kaltegarria izan zitekeena bestalde— hango kea zen. Kristo guztiak
erretzen zuen, irakasleak ere bai eta neuk ere bai sarritan. Gelan
pittin bat berandu sartuz gero ke-lainozko errezel sendoren atzean
ezkutatzen ziren aurpegiak oro. Ez zen giro, baina huraxe zen ohitura. Ordurako pittin bat ezagunak nituen neskak, Frantziako eta
Donostiako garaietatik, ondo konpontzen nintzen euren artean,
errespetuzkoa zen nire jokabidea, bihotz garbikoa nintzen.
Ikasketak aurrera egin ahala koadrila ederra osatu genuen: Silva,
Marisa, Satur, Nieves, aldikako beste norbaitzuk eta ni. Bi euskaldun ere baziren —Goiburu goierritarra eta Susperregi hondarribiarra— baina ez ziren gurekin ibiltzen. Silva eta Satur apaizak ziren,
neroni bezalaxe; Nieves Silvarekin ezkondu zen hurrengo urtean,
eta Marisa nire atzetik zebilen ni konturatu baino dezente lehenagotik: neska polita zen, jatorri euskaldunekoa, ilegorria. Mutila utzi eta
154
Errezel berdeak
Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea
nireganako interesa erakutsi zidanean, ahalik eta samurren azaldu
nion zer zegoen. Berrogei urtez egon da nire lepotik zintzilik berak
oparitutako Indaloa, “nire oroimenez”, hautsi den arte. Nolanahi
ere koadrila trinkoa osatzen genuen denetarako, eskolako oharrak
trukatzeko eta “hortik zehar” ibiltzeko: Fakultatez Fakultate tabernak bisitatzen, kuxkuxeoan, eta greba-egunetan. Urte hura gatazkatsua izan zen, eskola-egun baino lanuzte gehiago izan zituen, eta
egia esan abailgarria zen ikasteko guraria zeukan honentzat. Edozein moduz gizartean eragiteko hezia izan nintzen, Euskal Herrian
ikusita neukan nola joka zitekeen kalean justiziazko gauzetan, eta
ez nengoen atzera egiteko asanbladak amaituta Fakultateko atarian
oihuka hasten ginenean. Polizia, grisak, etorri ohi ziren, zaldi eta guzti, sekulako zigorkadak banatzen abereen gainetik. Onik libratu nintzen. Marisak ez zuen batere atsegin ni nabarmentzerik, eta erreguka
etortzen zitzaidan. “Lasai politt hori, ez da ezer gertatuko”, esanaz
sosegatzen nuen.
Laket nuen koadrila, zinez; eta hagitzez gehiago estimatzen nuen
kaleko giroa komentukoa baino, oso-oso ikusita baineukan, ume-umetatik, fraideon arteko elkarbizitza. Nolanahi ere gehienetan bakarrik ibili ohi nintzen eskola-girotik at. Adibidez biziki atsegina nuen
arratsaldeetan zinemara joatea, arte y ensayoko saioetara. Eta beti nire
kasara ibili ohi nintzen, filmak dastatzen, arte-kezkak eraginda baino gehiago bizitza modernoko kezkak han jabetuko nintzelakoan
edonon baino hobeto; aspaldiko zaletasuna nuen zinemagintza, eta
neurri batean halaxe zen. Apaiz eginda non sartzen nintzen jakin
nahi nuen, jakin.
Zinemari lotuta idatzi nituen nire euskarazko lehen artikuluak, Zeruko Argiarako. Pare bat besterik ez, eta galduta dauzkat. Bueltaka neukan nire baitan zinemari buruz zerbait egin behar zela euskaraz, eta
155
hala El Mensajero argitaletxeari proposatu nion itzul nezakeela Pedro
Miguel Lamet eta beste jesuita batzuek idatzitako liburu pedagogiko bat. Erantzun zidaten itzulpenak baino gehiago lan originalak
behar zituztela. Arrazoi osoz. Gainera garai hartan ni ez nintzatekeen itzultzaile ona izango, euskara jakitea, txukun moldatzea eta
alfabetatu berria izatea ez baita aski itzulpen kurioso bat burutzeko.
Nola-halako trebetasuna erdietsi dut urteekin, baina orduan gogoa
besterik ez neukan eta itzulpengintza-trebetasunez biluzi nengoen.
Etorri zen ekaina eta, esan bezala beste ministro bat izendatuta,
presaka bukatu behar izan genuen ikasturtea. Beraz, Gandiagarena
baino pixka bat laburragoa izan zen nire egonaldia Madrilen, seguru
aski ez hain emankorra. Eri amaitu nuen. Ariman larriki zaurituta.
Inoiz baino urduriago, galduta eta noraezean, nire buruarekin desados, handik alde egiteko eskaka amaitu nuen ikasturtea. Halaxe idatzi nien Euskal Herriko agintariei: “Atera nazazue hemendik, koka
nazazue gura duzuen tokian; nik ez dut honetarako balio, alferrik ari
zarete dirua nirekin xahutzen, ez naiz gauza, ez naiz gauza”. Inork
ez zuen deus ulertzen. Nik-neuk ere ez.
Kalifikazioak ezagutu aurretik bidali nien eskutitza, udaberriarekin batera hasi baitzen nire barrua larrimintzen, eta haiek ezagutu
nituenean —nire bizitzan inoiz, ez lehen eta ez gero, izan ditudan
onenak—ez nuen aburua aldatu. Zer gertatu zitzaidan ez dakit ziur,
baina orduz geroztik berrogei urte igaro direlarik —bere akats eta
bertuteekin— esan dezaket, beharbada nire betiko aldartea agertzen
hasia zela, alegia, zerbait egiten ari naizenean beste zerbait, errotik
ezberdina, gutiziatzen dudala, eta deseroso sentitzen naizela, Sisifo madarikatuaren gisara, ostera zerotik hastera derrigortuta. Edo
beste modu batez adieraziz, beharbada ez ditudala ontzi guztiak
erretzen —ez guztiz eta ez den-denak—, nire baitan bizi den ume
156
Errezel berdeak
Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea
desorekatuan baino hagitzez seguruago agertzen naizela besteen
begietara azken buru. Atzean utzitako unibertsoa nire begi mirestuen aurrean ageri dena baino askozaz eraginkorragoa begitantzen
zaidala, muturreraino, Finisterreraino alegia, nabigatzea eragozten
didana. Auskalo. Ez naiz Freud, ez naiz Lacan; gizaki bat baino ez,
kontraesanez betea.
Orduko arrazoiak zehatzago ekartzeko, esan dezadan arrotz sentitzen hasi nintzela Madrilen. Arrotz Euskal Herrian ez nengoelako,
eta hainbat kostata errekuperatu nuen neure hizkuntzan ez beste
batean mintzo behar nintzelako lau-bost urtean. Arrotz koadrilan,
gustura ibili arren. Denek zekiten hasiera-hasieratik apaiz-fraidea
nintzela, neronek esanda, hala ere ezin nuen gazte haien bizitzan era
berean parte hartu, ez nintzen haietako bat. Ni besteen alde zerbait
egiteko —are, bizitza emateko— prestatu nintzen, horretarako egin
nintzen apaiz, eta ez nuen xede hura betetzeko betarik igartzen. Zertan nenbilen ni bizitza unibertsitarioan beste edonor bezala?, zein
zen nire egitekoa han? Hori al zen herri xehe, pobretu eta zapalduaren alde jartzea? Adibidez oso erridikulu sentitzen nintzen eta lekuz
kanpo —ni beti lekuz kanpo, tokia ezin harturik— auzoren batean
jaiak zirela-eta gauean koadrilan elkarrekin ateratzen ginenean —
larunbatetan atera ohi ginen eta goizaldean itzuli, maiz serenoari
beheko atetzarra irekitzeko eskatuz.
Biharamunean, igandea izaki, goiz irten behar nintzen moja-komenturen batean meza ematera. Hura sakratua zen eta ez nuen inoiz
huts egin. Patrikan eraman ohi nituen hitzalditxoa osatzeko oharrak,
eta gainerakoak talka-autoetan edo garagardoa hartzen lasai ibiltzen
ziren bitartean nik patrikako oharretan neukan gogoa, igandeko
ebanjelioan. Mojatxoek merezi zuten nire arreta, ez nien huts egingo,
nahiz eta banekien zaharrenak marmarka hasten zirela sarri kapera
157
bazterrean nire hitzen doinura, ausartegiak zirelako-edo. Gazteak,
aldiz, aitortzera hurbiltzen ziren apaiz gaztearen ondora, sakristiara.
Ia bizitza osoan, gazte-gaztetatik, amestutako kazetaritza-ikasketak
aitzakia gisa begitantzen zitzaizkidan une hartan, burges ttipi ahoberoaren bizitza-molde erosoa. Inork ez zidan erakutsi Madrilen ere
badagoela non saiatua —Vallecas, Entrevías, etab., etab.— gutxienez, aldika nahi izanez gero; ni-neu ere ez nintzen gauza izan hartaz jabetzeko, eta nire Euskal Herriko nagusiek azkar bilatu zuten
soluzioa etxera itzularazteko, nik eskatuta. Inork ez zidan gogoratu
zertarako ari nintzen ikasten, komunikazioan sakontzea zela nire geroko lanaren muina, denbora behar izaten dela, eta jarraitzeko. Ezin
dela amore eman.
Hurrengo ikasturtean Nafarroan kokatu ninduten agintariek, Zizur
Gutian, Verbo Divino ikastetxearen bigarren solairuan, San Fermin
ikastolaren gain-gainean (garai hartan Gabriel Urralburu bizi zen
han, fraide, eta gitarra jotzen zuen Arbeloak Etxabakoizeko elizan
meza ematen zuenean). Gure seminarista nagusien ardura eman zidaten: ni ere ikasle bainintzen neurri batean.
Madrilen nozituriko desegokitasun iragankor hark ez ninduen kazetaritza ikasten jarraitzeko gogotik etsitzera bultzatu. Arazoa zen non
ikasi. Non biziko nintzen argituta, OPUSera bueltatzea zen aukera
bakarra, baina bigarren aldiz errefusatu ninduten. Alferrik izan zen
Complutensen ateratako kalifikazioak erakustea. Beste sarrera-azterketa egitera behartu eta ostera “No Apto” jo ninduten. Komeriak.
Temaren temaz, akatsa non ote zegoen galdezka iritsi nintzen Fakultateko Idazkaritzara. Nire txandara, azterketa ikusi ote nezakeen
eskatu nuen. Kalifikazio guztiak ez zeuzkala erantzun zidan Esparza
izeneko idazkari herren bizardunak, karpetan zeukan bakarra 7 bat
zela, idazkuntzari zegokiona —karpetaren tapa erdizka altxatuz esan
158
Errezel berdeak
Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea
zidan hura—, baina nolanahi ere den ez zegoela zereginik, kalifikaio
orokorra “No Apto” zela. Okasiorako entseatuta neukan purrustada bota nion: alegia, uste izan nuela hura unibertsitate serio eta
justua zela, zoritxarrez oker nengoela, gezurretan ari zela nirekin,
agian klaretarra nintzelako soilik, Larraonako apaiz bat, eta beraz
arazo ideologiko hutsak tarteko zapuzten nindutela. Ez zuela merezi
han ikastea. Altxatu eta agur esan gabe alde egin nuen, hango ateak
niretzat betiko zarratuz. Suerte txarragoa izan zuen nire beste kide
batek, zeinak Filosofia ikasteko sarrera lortu zuen arren, libre modura ikasi behar izan zuen karrera osoa eta, azken urtean, apaiza eta
teologian lizentziatua izan arren, erlijioa suspenditu zioten apaizei
zegokien janzkerarik gabe ibiltzen zelako, bertako zuzendari espiritualak esan zionez. Misiolari dabil oraindik Boliviako altiplanoan...
Ezustekorik ez, hala ere. Ohartarazita nentorren Madrildik. Izan ere
orduko irakasleen artean bazegoen bat, Angel de Benito, denetan
ospetsuena garai hartan, Obrako kidea izana, zeinak, Iruñekoan sartzeko nire aukerei buruz galde egitera joan nintzaionean esan baitzidan: “Jainkoak lagun zaitzala”.
Fakultatetik erredakzio-gelara
Hala hiruzpalau urte itxaron behar izan nuen kazetaritza-ikasketei berrekiteko. Noizbait UPVn ireki zuten Fakultatea, eta hantxe,
Leioako campusean, amaitu nuen ikastaldia, modu oso prekarioan.
Izan ere, hasiera batean, Leioako Zentroa Bartzelonako Fakultatearen Unitate Ordezkoa zen; beraz, ikasketa-planak hangoek onesten
zituzten, eta azken urteko azterketak Bellaterran egin behar izan genituen. Konplizitatea handia zegoen Kataluniako eta Euskal Herriko irakasleen artean, eta gauzak aski ongi joan ziren. Katalanek oso
159
begi onez ikusi zuten han ikasten zuten euskaldunen ekimena Euskal Herrian Fakultate bat sortzeko beren gidaritzapean, eta ez zuten
funtsezko eragozpenik jarri. Niretzat oso-oso erosoak izan ziren
Leioan egindako lau urteak, besteak beste gelan hamabi lagun eskas
biltzen ginelako eta dena —ordutegiak, gastuak, irakasleen soldata,
zuzendaritza bera, baliabideak, etab.— hasiera guztietako elkarlan
gozoan gauzatzen zelako, proiektu komun bat sortzen aritzeak ematen duen ilusioak eraginda. Urteak aurrera egin ahala dena arautu,
instituzioaren onurak eta galbideak nozitu eta azkenean dena hankaz
gora ipini zen... Aurrerago itzuliko naiz horretara.
Urte haietan erdi ikasle, erdi langile izan nintzen, garai hartan oso
jokabide arrunta, ondo ikusia eta gainera posible zena askorentzat.
Getxoko Andra Mari auzoan bizi nintzen, beste lauzpabost kideekin, Askartza ikastetxeari fraide pobreontzat desegoki iritzi eta bizitza xumeagoa egin aldera egindako apustu bati esker. Auzoetxe
batean bizi ginen, neroni nintzen taldeburu, eta San Nikolas Ikastolan lan egiten nuen, euskara eta erlijioa irakatsita bizitzeko adina
irabaziz. Asegarria zen niretzat dinamika hura: goizean ikasle eta
arratsaldean irakasle. Gainera, etxean beste era bateko komunitatea
sortzeko ahalegina partekatzen genuen denok, uste izanik fraideen
artean ere “beste mundu bat posible” zela.
Amaitu nituen ikasketak, eta kazetari izan nahi nuen inondik ere.
Nire zorionerako ia-ia ahaleginik egin gabe hartu nuen lanpostua.
Jose Felix Azurmendi, artean Egineko zuzendaria, zen gure irakasleetako bat, Semiotikakoa. Azken eskola-egunean, agurtzean, esan nion
“Gogoan eduki lagunak”. “Eskatu gaur bertan”, erantzun zidan, eskaileretan gora galduz. Uda hartan bertan Hernaniko egoitzan hasi
nintzen, erredakzio nagusian informazioa euskaraz egiten eta, gehienetan, besteen euskarazko lanak zuzentzen. Xalbador Garmendia
160
Errezel berdeak
Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea
nuen sailburu, eta Joxean Agirre idazlea sailkide bakar. Udaroa zenez Tolosan bizi nintzen, amarenean. Egunero hartzen nuen trena
Hernaniko apeaderoraino, eta handik oinez sartzen nintzen Eziagoko poligonoan, kasualitatez lankideren batek autostopean hartu
ezean. Atsegin nuen lan hura; batetik kazetaritzan praktikak egiten
ari nintzelako, eta bestetik, nire gustuko hedabidean hartu nindutelako. Ametsa gauzatzen ari zen. Are gehiago uda pasata Bilboko erredakzioan lan egin nahi ote nuen galdetu zidatenean, soldatapean eta
kontratu finkoz. Santutxun etxea erosi eta ezkontzekotan nengoen
ordurako. Zalantzarik gabe onartu nuen, noski, nire baitan pentsatuz, ahal badut ez naiz hemendik mugituko. Pentsatu bai...
Gozo-gozo aritu nintzen Bilboko erredakzio-egoitzan, Juan Mari
Arregi langile porrokatuaren zuzendaritzapean. Oso oker ez banago
Arregi izan zen orain ohikoa den manifestazioetako jende-kopurua
zehazki zenbatzen hasi zen lehena... Dozena bat lagun ginen erredaktoreak, argazkilariak, publizistak, banatzaileak eta telefonistak
zenbatuz. Garai hartan futbol-partidak egiten ziren Bilboko beste
medioetako kazetari-taldeen aurka. Erredakzio-gelako ke zikinaz
aparte —nik ere erretzen nuen garai hartan— giro txukuna genuen
gure artean, baina XX. mendeko laurogeigarren hamarkada izan
arren historiaurrean geunden. Idazmakinatik ordenagailuetara salto
egitea ezagutu nuen. Ez zait ahaztuko Madrilera egindako bidaia ordenagailuak aurrez aurre ikusi eta makina haiekiko beldur atabikoa
kentzeko bidali baikintuen enpresak. Ordura arte gure teknologia
bakarra idazmakinaz idatzi eta fax bidez bidaltzea zen. Polliki moldatu ginen sistema berrira, hala ere nik ez nuen ezagutu automaketazioa eta antzeko delicatessenak, zer esanik ez Internet. Gure garaian
usainik ere ez...
161
Nire lana bereziki erredakzio-lana zen, zorioneko prentsaurrekoak
eta zenbait elkarrizketa izan ezik. Lotsa pixka bat ematen dit orain
kontatzeak, baina nire lehenengo elkarrizketa, enkarguz, Bibi Andersoni egi nion, Ercilla hotelean, 28 urte bete zituen egunean... Gero
bestelako asko egin nituen, politikoei, kulturako jendeari, etab. Baina lehena iltzatuta geratzen da. Gehien txalotu zidatena Don Klaudio Gallastegi San Antongo abade mitikoari Gorlizko zaharretxean
egindakoa izan zen. Eta egin zidaten ustezko lausengurik handiena
hauxe, ezker abertzaleko buruzagi baten ahotik: “Zerbait egin nahi
baduzu zoaz Zalakagana, hark zerorrek baino hobeto emango du
aditzera benetan esan nahi duzuna”.
Une gogorrak ere bizi genituen, adibidez Kirruli, Joxe Ramon Goikoetxea, Xanti Brouard eta Xabier Galdeanoren heriotza-kronikak
egitea egokitu zitzaidan, Erandioko txalet baten sotoan harrapatu
zuten armategiari buruzkoa ere bai. Hala ere gogorrenetan gogorrena niretzat Mario Alvarezi buruzkoa suertatu zen. Barrikara bidali
ninduen sailburuak, hiletaren berri emateko. Ez ditut ahaztekoak
Guardia Zibilak Plentzian gorpua jendeari lapurtu eta hilerrirako
bidean gertatutakoak: jendearen ulu eta garrasiak ditut burmuinean
irarrita, bailaran gora haizeak zekartzanak. Kronika epikoa idatzi
nuen nonbait: ”Nik ez nukeen argitaratuko”, esan zidan Arregik
handik aldi batera. Argitaratu zutenez, beste norbaiti gustatuko zitzaion.
Euskaraz idazten nuen ahal nuen guztia, Etxepare ezizenez, baina
berehala konturatu nintzen euskara bigarren mailako hizkuntza bilakatzen dela ezinbestean hedabide elebidunetan. Arazo estrukturala
da. Laurogeigarren hamarkadako lehen urteez ari naiz, eta ordurako
puri-purian zegoen AEKren ahalegin saiatua herritarrak euskaldundu eta alfabetatzeko, eta hedabideei dagokienez, ARGIAk, zeruta-
162
Errezel berdeak
Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea
suna baztertuz, abiatua zuen euskal prentsa antolatzeko ibilbide luzea.
Inozo-inozo uste izan nuen gure egunkariak gero eta gehiago argitaratuko zuela denborarekin euskaraz, erabat euskaldundu arte, baina
luze gabe ohartu nintzen borondate on guztiarekin ahalegin hutsala
zela, eta beraz muga hori onartu beharra zegoela erotu ezean. Kontraesan lazgarri hori egokitu zitzaidan: euskara hutsezko hedabideen
aldeko misiolari bihurtu nintzen —zenbat hitzaldi, mahai-inguru,
jardunaldi, eztabaida, etab.—, baina hedabide elebidunean jarduten
nuen, ezinean eta, arlo horretan, etsi-punttu batek jota ere bai.
Ordurako ezagun nituen nire beste muga batzuk, alegia kazetaritzan
ez dela nahikoa txukun idaztea; zerbaitean aditu izan behar dela, gutxienez arlo batean. Unibertsitateak ez zigun hori eman, “kazetaria
denetatik pixka bat eta ezertan asko ez dakien norbait” dela dioen
aforismoa on eginez. Zeukan egituragatik, Bilboko erredakzioan ez
nuen aukerarik ezertan espezializatzeko. Ikasle nintzen garaian pentsatu izan nuen komunikazioa bera zela niri hobekien zetorkidan arloa
baina horretarako espezializazioa behar zen, Euskal Herritik kanpo,
zeren UPVn orduan ez zegoen horretarako gaitasunik ez bitartekorik. Kanadara joateko beka eskaini zidaten, baina uko egin nion. Euskal Herrian zegoen nire tokia, 33 urte banituen eta emaitzak ematen
hasteko garaia zen. Beraz, praktikak erakutsiko zidan bidea.
Gutxiegi iraun nuen zeregin hartan etekin nahikorik ateratzeko.
Hiru elementu batu ziren Eginen neukan kazetari-lan eta kontratua
bertan behera uzteko: gaixotasun arraro bat diagnostikatu zidaten,
gaixotasun sistemikoa, geroztik betiko nirekin daramadana: biriketako sarkoidosia. Neurriz kanpo nekatzen nintzela-eta atsedenaldian
nengoelarik, Andaluzia arrapaladan utzi eta Basurtuko ospitalean
amaitu nuen, erabat jota, mediku-taldeak zer neukan ez zekiela. Adiskideak karramarroa ote neukan pentsatzen hasita zeuden. Ebakuntza
163
egin ondoren biriketako sarkoidosia zela ebatzi zuten eta estresik
gabeko lanean hasteko gomendatu zidaten. Bigarren elementua zen
UPVko Kazetaritza Fakultatetik deika ari zitzaizkidala lagunak bertara irakasle joateko. Zaila zen niretzat erabaki hura hartzea, alabaina
unibertsitatean hastea erabaki nuen, zuzeneko kazetaritza baztertu
eta kazetarigai euskaldunei ofizioa irakasten hasteko. Gutiziatutako
alorrean arituko nintzen segurantzak kontsolatzen ninduen. Edozein moduz elementu erabakigarriena, azken bultzada beste bat izan
zen, egunkari barruko gatazkatxoa, barne-barnekoa, Bilboko egoitzara mugatua, edonori gerta ahal zaiona, baina nire kasuan, arestian aipatutako bi elementuekin uztartuta, UPVra eraman ninduena. Perspektibaz begiratuta txikikeria dirudi, nolabait esateko arazo
domestikoa. Lankide bat nire zereginean desleialki sartzen saiatzen
ari zen, batik bat informazio politikoari zegokionez, eta informazio
lokala egitera baztertu nahi ninduten —une hartan modan jarri zen
arloa, dena esateko—. Gaztea nintzen, burgoia, eta ezetz esan nuen:
“Medikuak lan estresagarria jo du kazetaritza niretzat, badut beste lan bat
Kazetaritza Fakultatean; beraz, banoa. Agur”. Nago inor ez zela ohartu
benetan gertatzen ari zenaz. Nik ere ez nuen azaldu, ez baitut gustuko lankideekin ika-mikan hastea. Eta irakasle hasi nintzen Leioan.
Herria 2000 Eliza, mirariak badira
Eginen lan egiten nuen bitartean banuen kazetaritzako beste alor
bat, niretzat kuttuna, ia-ia bizitza osoan mantendu dudana: Herria
2000 Eliza. Aldizkari horretan egi(te)n dut kazetaritza-lanik gehiena,
askeena eta zalantzarik gabe iraunkorrena. Lankide xume sartu nintzen, 1980ko lehen urteetan Joseba Goñi zenak fitxatuta, eta erredakzio-buru izan naiz urte luzez, baita kartzela urteotan ere. Nire
164
Errezel berdeak
Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea
kideek, eskuzabaltasun osoz, zuzendaritzan mantendu naute, nire
atxiloketa lotsagabea eskura zeukaten modura gaitzetsiz.
Herria 2000 Eliza mirari bat da, ez zeruarena, bere eliztartasunak
aditzera emango lukeen lez, baizik militantziarena. Militantzia hutsean oinarritu da beti aldizkaria, eta laurogei, laurogeita hamarreko
hamarkadako aldizkari guzti-guztien iraunkortasuna aise gaindituz
bere mailako bakarra izatea lortu du. Zoritxarrez, noski, beste guztiak, langile eta guzti, pikutara joan zirela esan nahi baitu horrek.
Merkatu-legeak daude tartean, bistan da, baina merkatu-lege horiek
ez gaituzte itoarazi, ez dute Herria 2000 Eliza isildu. Inoiz edo behin
txantxa-giroan aitortu dugu gure merkatu-lege bakarra zein den:
inork ez kobratu, inori ez ordaindu; lana doan. Horrela ez dago bizitzerik, jakina. Ez da hedabide bat kalean jartzeko modua. Gureak,
ordea, holaxe iraun du. Inorentzat ez da izan bizimodua ateratzeko
era, baina aldizkaria hor dago. Ez dugu publizitaterik izan, eman ez
digutelako. Soilik Jose Manuel Balentziaga Balentxi bizi zenean, eta
seguru aski haren egoskortasuna ez pairatzeko, Gipuzkoako Kutxak
ematen zigun zerbait; gero, betiko itxi ziguten txorrota. Beraz, harpidetza izan da gure diru-iturri bakarra, inprentari eta maketatzaileei
ordaintzeko, horretan ez baikara geure buru izan. Harpidetza xumea, guretzat aski ordea.
Euskal Herriko Kristau Elkarte Herritarrei eta Euskal Herriko
Apaizen Koordinakundeari zor zaie aldizkari hori, Felix Placerrek
idatzitako Creer en Euskal Herria (H2000E, 1998) liburu mardulean
ondo azalduta dator dena. Beti bezala, hasierako urteak izan ziren
emankorrenak, haietan mamitu baitziren goian aipatutako elkarteak
ez ezik aldizkaria bera; eta nolabait aipatzekotan Joseba Goñi Altzueta ( aipatu behar da bultzatzaile eta eragile nagusitzat. Haren antolatzeko ahalmena paregabea izan da.
165
Niri dagokidanez, Getxoko Andra Mari auzoan bizi nintzelarik
etorri zitzaidan Goñi etxera nire bila 1981ean. Hasieran Euskadi la
paz es posible liburu koralerako kolaborazioa eskatu zidan eta, gero,
emeki-emeki aldizkariaren dinamikan sartu ninduen bere proiektuetara erakartzeko zeukan maixutasuna erabiliz. Gustura aritu izan
naiz beti, zer esanik ez. Bistan da garapen bat izan duela, laurogeigarren hamarkadan askoz ere nabarmenagoa zen Askapen Teologiako jendearen presentzia, nazioartekoa —Ertamerikako gerrillen
urteak ziren—, bereziki Hegoamerikakoa nahiz estatu espainolekoa
eta EHkoa baztertu gabe. Denborarekin teologia-molde hori higatzen eta iraultzak gesaltzen edota konpontzen joan diren neurrian
—instituzioak irabazi ondoren— askoz ere gehiago kontzentratu da
Euskal Herrian, horren askapen-prozesuan, nolabait kristau-ikuspegi heterodoxoari (edo ortodoxoenari?) eutsiz, baina bere dimentsio
egiazkoan, azken finean errealagoan, utziz, orearen eta legamiaren
parabolak iragarri bezala. Alde batetik aldizkari politikoa garela esan
digute, begiak ezker abertzalearentzat baizik ez ditugula, ondorioz
ETAren eremuan kokatuz; eta bestetik, politikan interesatuek keru
elizkoia egotzi digute, esan nahirik bezala horixe dela gure muga, aurrera jo eta benetan konprometitzeko ezinaren aztarna edo holako
zerbait. 2007an 18/98ko epaiketa iraingarrian zerau bota zuen batere lotsarik gabe epailearen aurrean “Tango” ezizeneko madero batek: “Artikulu eta agiri batzuk Zutaben agertu baino lehen H2000En
agertu ohi dira”. Gezurra. Datei erreparatzea besterik ez dago.
Aurrerago, gure kristau-tankera eta produktuaren ospea zoruraino
jaitsiz, honela erantzun zion epaileari gurea zer aldizkari-mota zen
galdetu zionean: “Apaiz eta kristauen aldizkaria da, nahiz eta hauen
kristautasuna hutsaren hurrengoa den. Nolanahi ere bizpahiru ale

You have read 1 text from Basque literature.