🕙 29-minute read

Errezel berdeak - 07

Total number of words is 3745
Total number of unique words is 2029
27.2 of words are in the 2000 most common words
40.1 of words are in the 5000 most common words
47.0 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  klandestinoan, misterioz gandututa, iritsi zen gaia seminaristen belarrietara. Haiengana iritsi zenerako aspalditik ibiliko zen bolo-bolo
  noski. Zeharka bada ere, ezkutu antzean, Euskadi eta euskaldunei
  buruzko liburu batzuk azaldu ziren mutiko polittaren inguruan,
  ez bere eskuetan baina bai ikaskide batzuenetan. Gauza handirik
  ez zen, Argentinako Ekin argitaletxeak ateratako ale bakan batzuk
  ziren, Irujo jeltzalearenak batik bat, eta Oteizaren Quosque Tandem
  misterioz lanbrotua. Antzeman izan zuenez makina bat bilera, harreman eta paper-trukea zebilen bazterretan, bertako eta kanpoko
  zenbait apaiz eta seminaristen artean, gaia egun argitara azaldu baino
  lehen. Vatikano irekitako ildoari jarraituz —tokian tokiko eliza
  aipatzen zen— hainbat klaretar euskaldun euskara eta euskararen
  eremua lantzen hasi eta erkidego berria sortzeko kaptazio-zereginetan ari ziren, han-hemenka komentuz komentu. Mutiko polittak
  zuzenean ezagutu ez zituen hainbat kide zegoen tartean, su ta gar
  ekinean: talde arratiarra batik bat, Salamancako teologia-ikastetxetik
  etorritako apaiz gazte batzuk, etab. Esaten zuten Salamancako azken belaunaldi euskaldunek soka luze bat eten zutela Euskal Herrira
  
  103
  
  itzuli aurretik; alegia ohitura omen zegoen, apaiz berri euskaldunak
  sistematikoki misio-lurraldeetara bidaltzekoa, eta hala, urrunean
  euskal hiztun-mordoa lanean kanpoan ari zen bitartean, Euskal Herria kastellano hutsez betetzen zen. Soka hura gerra zibiletik geroztik tenkatu omen zen, gazte ausart haiek “nirekin ez kontatu” esan
  zuten arte.
  Osaba apaiza sortzez euskalduna zen, seminarioko apaiz begirale
  zumaiarra ere bai, baina, itxuraz, haiek ez ziren operazio haren aldeko, gehiago estimatzen omen zuten denen arteko hautsezin unibertsala bereizketak baino, eta ez zuten inola ere parte hartu nahi
  izaten taldea goitik behera urratuko zuen ekimen hartan; ez aldeko
  lanetan, esan nahi baita. Euskal Herria ipini nahi zioten izen erkidego berriari, Cantabria zaharra zatitu eta egitura berria onartzen ez
  zutenak Castilla izenekora pasaraziz. Erroman ados egongo ziren,
  gerora ikusi zenez. Mutiko polittak ez zuen zuzenean parte hartu
  saltsa hartan. Batzuek zein bestek iskin egiten zioten gai hartan: euskaldunek, osabaren iloba zelarik arriskutsuegia suerta zitekeelako hari
  operazioaren sekretuak aitortzea, kontrarioen belarrietara iritsiko
  zirelako osaba-iloben bidez; erdaldunek, berriz, mutiko politta seminarioko euskaldunena zelako, eta alde hartatik bederen susmagarri garbia, eta beraz ezin izan zitekeelako apusturik onena. Hartara,
  inork ez zion zehatz-mehatz azaltzen, osabak ere ez, kontuak zertan
  ziren, nola jokatu eta zeintzuk ziren abantailak edo kalteak. Bere kabuz erabaki behar izan zuen euskaldunen aldera lerratzea, osabarena
  zapuztuz. Ez zen samurra izan, inondik ere.
  Filosofiako hirugarren edo laugarren urtea izango zen, amona Eleuteria hil zenean, aitaren eta osabaren ama. Mutikoak ez zuen etxera joateko eskea egin —egin zitekeenik ere ez zekien—, baina bere
  harridurarako apaiz bat, Aita Ismael, etorri zen etxera laguntzeko
  
  104
  
  Errezel berdeak
  
  Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea
  
  prest. Aukera ona zen eta hala jakinarazi zion prefektuak, prest egoteko eta harrera-gelara jaisteko sotana berria jantzita, aita Ismaelek nagusiarekin irteteko baimena negoziatu bitartean. Oso luze joan ziren
  orduak, pare bat bai. Alabaina itxaronaldia baino askozaz astunagoa
  izan zen erantzuna: “Baimenik ez dago, hileta-elizkizunera joan gabe
  geratu beharko zara”. Arrazoi garbirik ez zioten eman. Baimenik
  ez zegoela besterik ez. Etxeko nagusiak —Agurainen zinak hartu
  zizkion aita German berberak— ez zuela egoki ikusten. Aita Ismael
  Euskal Herriaren alde zegoenetako bat zen, itxuraz; nagusia, berriz,
  aurkakoa. Mendekua izan ote zen irudimena geratu zitzaion mutiko
  polittari, fraideen artean halako jokaldi zikina nola gerta zitekeen
  ulertu ez zuen arren. Politikaren lehen harramazkak.
  Nolanahi ere den, aitzindari-lanetan ibili ez zenez inork ez zion kontu zorrotzik eskatu mutiko polittari, eta beraz, ez zuen inoren herrarik merezi izan, operazioaren nukleoan gauzak gori-gori egongo
  ziren arren. Orduantxe entzun zuen lehen aldiz berak hautatutako
  aldea (euskaldunena) separatisten aldea zela, beti zatiketa- eta sesiobila ibilitako jendez osatua, elkarteari porrota besterik ekarriko ez
  ziona, zatiketaz gain, ospetsuenak Castillan kokatuko baitziren. Osabak, aldiz, erdibidea hartu zuen, Leon-Galiciako eliz probintzia osatu
  berrira joanda: ez Euskal Herrira, ez Gaztelara. Zinez min handia
  ematen zion hark denak barru-barruan berak ez baitzuen ezelango
  urradura ez inoren etena bilatu. Puska batean denek seminario berean jarraitu zuten. Mutiko politta ez zen betiko kideengandik urrun
  sentitu. Hurrengo urtean atzerriko bidea hartu zuen ikasketekin jarraitzeko, eta beraz, urrun samarretik bizi izan zituen Euskal Herria —hegoko lau probintziak osatua— zeritzan eliz erkidego sortu
  berriaren gorabeherak.
  
  105
  
  Kartzela-txokoan, beti erne (5)
  Ezin dut bakerik Azurmendiren hitz batzuk hona aldatu gabe, nire
  egungo nabigazioaz eta gogoeta-gaiz ari baita bete-betean:
  “Erlijioak behin barnean eduki izan duenarentzat, askatasuna ez da
  erraza (errazagoa da menpekotasun zahar otzana edo zapuzkeria berri garratza); askatasuna buelta handi bat da. (…) Itzuli eta hizkerarik
  gabe gelditu, esango nuke: inoiz habitatu zuen hizkeraren edo mitoaren
  puskailen artean, orain oroipena habitatzen ditu. Interesik handiena du
  mitoetan, maite ditu (ez daki, sinesten ez ote duen ere), konfiantza du,
  eta mesfidantzarik handiena. Alternatibarik ez dauka eta ez du uste dagoenik. (…) Batzuek etxe zaharra hustu eta emigratu egin zuten, kitto:
  etxe berria egin-egina aurkitu zuten, eta etxe batetik bestera, berak beti
  etxean egon dira (komunitate edo hobe, Alderdiren batean). Inoiz ez dute
  ezer jakingura izan utzi zuten etxe zaharraz. Niretzat hori ez da odisea
  bat. Odisea da etxea utzi, galduta ibili eta, batek ez daki nola, atzera
  Itakara itzulia aurkitzea. Bitartean, jakina, oso posible da Itaka hori
  arras aldatua agertzea; edo Odiseo bera egotea aldatua beretarrentzat
  era kasik ezagutuezina izateraino, zakurren batzuentzat-edo ez bada;
  edo berak Itaka uste duen hori batere ez izatea Itaka, oraindik feaziarren
  baten uharteren bat gehiago baizik. Odisea ez da korronteak eta zorteak
  eraman zaitzaten uztea. Naufragioa da, borroka, desesperazioa, autoengainua, gozo uharteko gozotasunaren limuria, meditazioa, ihesa zeure
  buruari eta gustuei, ‘jainkoren baten’ laguntza; azken finean, herrestan
  zaramatzan historia korapilatsu hori, antzaldatzen zaituena. Odisea
  da ez jakitea odisea dela; ez jakitea jada itzulia zaren ala inoiz baino
  galduago, eta ez jakitea jadagoeneko etxerik eta Itakarik batere inon ote
  dagoen”.(…) Bukatzeko beste hau Jainkoari buruz: “Jainkorik ez dago,
  batzuentzat azken konklusio bat izanen da, horretarainoxe heldu dira
  eurak: ‘ez dago, hori da dena’. Neuri ere uste dut intermezzo batean hala
  106
  
  Errezel berdeak
  
  Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea
  
  iruditu zitzaidala. Orain abiapuntua iruditzen zait gehiago: “egia da,
  ez dago –hori behintzat ikasi ahal izan dugu—; asko da: eta orain haizu
  gara bigarren nabigazio bat haren bila entseatzea, jakinda ‘aurkituko’ ez
  duguna Urrezko Ardilarru bat bailitzan”.(…)
  Aurreko aste osoa txapatuta egon gara, niretzat lehen esperientzia arlo
  honi dagokionez kartzelan. Egia esan gustura egin ditut egunak, ziegan
  itxita, bazkaltzera eta afaltzera soilik jaitsiz. Hala ere, azkenerako halako zama bat nabari dut, zorabio moduko bat-edo. Asko aurreratu dut
  Rodoredaren itzulpena, eta Amurizaren azken obraren hirugarren tomoan sartu naiz. Ausardia behar da gero hola idazteko! Ea orain zein
  den etxe honetako agintarien erantzuna. Badut beldurtxo harramazkari
  bat: gradu eta destinoen azterketa-garaia da; agian beste nonbaitera bidal nazakete. Ufffa. Kundarik ez, otoi. (…)
  Jose Luis sufritzen ari da. Migraña basatiekin dabil eta orain ziatikak
  eraso dio. Astebete baino gehiago darama bajan. Jadanik 74 urte dauzka, eta ez da berdin adinarekin hemen egotea. Berdintsu gertatzen zaio
  Juantxori, horrek ere 70 baditu eta diabetesaren eraginez gutxi entzuten
  du, eta ikusi ere nekez. Ankerkeria da hemen edukitzea bi beterano horiek.(…) Martxoan Oskar kaleratuko da. Eta nik honako poematxo hau
  idatzi diot: “Joanean bahoa / eutsi diok, umotu haiz /zoriturik hago. /
  Kartzela handia daukak parez pare / askatasunean hazi / ala askatasunean itotzeko/. Hoa eta ez gaitzak erabat ahaztu. / Eutsiko zioagu guk
  ere / beldurrari gaina hartuz, / inoizko batean, kalean batu arte”. Ez
  dago gaizki.(…)
  Badator udaberria, edo agian etorri da engoitik. Nire gorputzak laster
  antzematen du. Antzeman dio urtaro politenari, udaberriari. Suspertu
  ordez, erabat abailduta uzten nau udaberriak: beti izan da horrela eta
  orain ere horrela sentitzen naiz: jota, indarrik gabe, gogaituta. Arna107
  
  sa falta zait. Gaizki. Horrela egin dut aste hau. Euria egiten duenean,
  aldiz, askoz ere hobeto sentitzen naiz, urak nire aldartea berregokituko
  balit bezala. Lurtarrak izaki, lurraren dardarak odolean joka! (…) Nire
  alabaren familian gauzak ez doaz ondo, eta hemen zailagoa gertatzen
  da, urrunean. Ez dut gau lasaia izan. Inoiz baino lehen esnatu naiz,
  kezkatuta. Oraingoz lasai egoten saiatuko naiz: larrituz ez dut ezer irabaziko, ez konpontzeaz gain neroni asaldatuko bainaiz. Ezin izan dut
  siestarik egin, begiak ezin bildurik. (…) Ilunabarreko bederatziak dira,
  eta urdail-ahoa uzkurtuta daukat. Bukatu dut La plaça del diamant-en
  itzulpena, katalanetik euskarara. Laurak disgustotxo bat eman dit, esan
  baitit lehendik ere itzulita dagoela liburu hori. Kaka! Etsigarria izan da
  albistea, edozein moduz ez da desastre bat. Ikasteko hasi nintzen itzultzen, eta helburu hori bete da, asko ikasi baitut. (…)
  Cuban preso politikoak hurbildu edota askatu dituztela entzun dut telebistan. Oso ongi. Hurbilago begiratuta, ordea, preso politiko asko gaude
  urrunduta. Baina hori ez dut telebistan entzungo. Espainian ez baitago preso politikorik, keba! Batzuetan ahaztu egiten zaizkigu begi bistan
  dauden gauzak.(…) Ankerrak eta miserableak dira kartzelako arduradunak. Aste honetan Joxepa Arregi hil da. Jexuxmari semeari ez diote baimenik eman amaren ehorzketara etortzeko. Ordez, kundatu egin
  dute; Granadatik Jaenera. (…) Jose Luis Elkoro beste modulu batera
  mugitu dute, irteeraren ataria izango al da! Juantxo Rego etxera bidali dute hankan bilurra jarrita. Igor ekarri dute eta berarekin bakarrik
  nago. Kitxu, berriz, Valladolidera garraiatu dute, pikoloen kaiolan. (…)
  Jokin Urainek Ez dago etxean argitaratu du. Eguerdian neskek gozokiak
  pasatu dizkigute: kokozko bolatxo batzuk eta hiru geruzako tarta. Ez da
  lehenengo aldia holako postreak helarazten dizkigutela. Bertoko mutilok
  ere egin izan dugu bakarren bat. Oskar eta Igor oso iaioak dira. Nik ere
  egin izan dut bilobentzat, eta arrakastaz: gure haurrak ezagututa, ona
  zegoen seinale.
  108
  
  Errezel berdeak
  
  Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea
  
  -VI-
  
  Europarako eta agian mendebalde osorako mugarri bilakatu zen
  1968 urte mitiko hura bukatu baino zertxobait lehenago iritsi zen
  Erromara mutiko politta. Uda pasatzen Segoviako ikastetxean zegoela jo zioten albistea, alegia Teologia ikastera Erromara bidalitakoen artean zegoela. Biziki poztu zen. Merezi, merezi zuen arren,
  bera baino kalifikazio hobeak zeuzkan bat bazen, baina hura gehiegi
  nabarmendu zen erkidegoa zatitzen eta beraz, ezin bazter zitekeen
  era horretara zigortua izatea. Bestalde,mutiko politta osabaren iloba
  zen, eta osaba bazen nor berak eskatu gabe nagusien borondatea
  bere aldera erakartzeko.
  Gau iluna zen Erromako Termini tren-geltokian sartu zirenean.
  Euskal Herritik Bartzelonara autobusez eta Bartzelonatik Genoara
  Kanguro konpainiarekin itsasontziz bidaiatu ondoren trenez gurutzatu zuten Italia erdia helmugaraino. Ontzi gainean eman zuten ia gau
  osoa, ping-pongean jokatuz, kamarotera jaisteari zorakeria iritzita,
  hain baitzen ederra egokitu zitzaien eguraldia, goian zerua beltz
  izarrez pikortuta eta behean ur handiak ilun eta sakon, bare-bare.
  Mutiko politta ez zen bakarrik heldu Erromara —trenez egindako
  bidaia-zati osoa korridoreko leihoetatik begira—; berarekin batera
  Jesus Mari zangotzarra, Amable galegoa, Angel gaztelarra zihoazen,
  ume-umetatik ikaskide izanak denak, azken egokitzapenen kariaz
  bakoitza erkidego banatan geratu zirenak. Euren artean ez zegoen
  jarrera txarrik, gehiegi busti gabe, egiten utziz, bizi izan baitzuten
  prozesu lazgarri samar hura. Terminin ere ez zeuden bakarrik bidaiariak, hantxe agertu ziren Erromako ikaskide euskal herritarrak,
  Jose Luis eta Miguel, ikastetxe berriraino laguntzeko. Egun argitan
  
  109
  
  ohartu zen ikastetxe berriak ez zeukala zerikusirik ordura arteko seminarioekin. Klaretarren elitea prestatzen zen han, mundu osotik
  etorritako seminarista azkarrenak biltzen ziren bertan, eta helburu
  goren haren arabera antolatuta zeuden. Via Aureliako bazter batean,
  Ostiarako bidean, kokatuta, eraikin moderno zabala zen Claretianum zeritzan ikastetxea, lorategiz inguratuta, bi solairutan banatuta,
  non auskalo zenbat naziotako jendeak ikasten zuen. Ugaritasun hark
  erakarri zuen gehien mutiko politta, batik bat indiarrak, Punjabetik
  atera eta Alemanian hezi ondoren Erroman batu zirenak teologia
  ikasten. Haietako inork ez zuen, ordea, Indiara itzultzeko asmorik,
  Alemaniara baizik, jaioterriarekin alderik ez baitzuen Europak. Hegoamerikarrek, berdintsu, oro har.
  Lehen aldiz bizitzan gela propioa izango zuen mutiko polittak bere
  erara antolatu eta inorekin konpartitu beharko ez zuena. Hurrengo
  lau urteetan huraxe izango zen bere barnetegi pertsonala, ikasi, lo,
  amets egin eta babesteko. Pribilegio hark ez zeukan parerik. Berarekin ikasitako kasik denak Salamancara bidali zituzten teologia-ikasketak burutzera eta, eskutitz bidez jakin ahal izan zuenez, xehetasun
  batzuk gorabehera, seminario bat izaten jarraitzen zuen euren bizitoki-ikastegia, aurrekoen antzekoa. Erroman bazegoen apaiz arduraduna, noski, baina, nolabait esateko, ez zuen seminaristen ardura
  osoa bere gain, haiek beren jatorriko agintariekin konpontzen baitziren eguneroko martxatik haragoko gauzetan; ia denetan, alegia.
  Ikasketek ere apenas antzik zeukaten ordura arteko gaiekin: Itun
  Zaharra eta Berria, Deutoronomioa, Patristika, Teologiaren Historia,
  Moral Kristaua, Elizaren jatorria, Ebanjelioak banan-banan aztertuak, Pauloren Eskutitzak; eta hizkuntzei dagokienez, hebraieraren
  hastapenak, ez asko. Irakasle gehienak espainiarrak zirenez gaztelania zen gehien zerabilten hizkuntza, baina jakina, italiera zen hango
  lingua franca, txukun jarduteko nahitaez arrapaladan ikasi beharrekoa.
  
  110
  
  Errezel berdeak
  
  Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea
  
  Berehala jarri zen mutiko politta, ikaskide italiarrei esker, eta arazorik gabe jarraitu zituen irakasle italiarren, alemaniarren, katalanen,
  amerikarren eta gainerakoen jarduna. Soilik urte betez hartu zituen
  eskolak Claretianumean, bigarren ikasturterako Lateranum Teologia
  Fakultate Pontifiziora bidali baitzituzten, etxetik kanpo, bestelako
  giro batera, orduan bai italiano-italianoz ikastera.
  Hogei urte ondo beteak zituen, jakin-mina atsekaitz, askatasun-haizea sudur-zuloetatik gogoaren zokoraino arnasteko aldartea erne,
  haragiaren grina doi-doi harrotuta eta ilusioak topera. Horrela, bada,
  kanpora begira jarri zen berehala, ikastetxe barruko giro nasaia, kontrol eskasa eta hiri kosmopolita hark eskaintzen zituen aukerak baliatuz. Betiko erraztasunez menderatu zituen ikasgaiak, portaera-arazorik ez zeukan moldaerraza izanik; ondorioz, gizartearen muineraino abiatu zen gogotsu, naturaltasunez ez ezik borondate-eskakizun inozoz, erlijio-kontuak nahiz egoera sozio-politiko-kulturala
  barrutik bizitzeko.
  Lehenengo sorpresa etxetik atera gabe hartu zuen. Ezuste hark bizitza osoa markatuko zion etorkizunean. Beste seminarioetan ez
  bezala Claretianumean inori ez zitzaion korrespondentzia kontrolatzen, zetorren bezala jasotzen zen, eta berdin irteerakoa. Egun hartan pakete bat iritsi zen mutiko polittaren izenean, igorlerik gabe.
  Ireki arte ez zegoen igartzerik nor izan zitekeen bidaltzailea. Irekita ere ez, kasu hartan. Gelara igota, instintiboki krisketaz itxi zuen
  atea, badaezpada. Bi liburu zeuden barruan: Jose Zabala-Aranaren
  euskal gramatika eta George Stern britaniarraren Arde Gernika. Zer
  zen hura? Nor ote zen bidaltzailea? Zergatik eta zertarako bidali ote
  zion?
  
  111
  
  Lehen sorpresa latza euskal gramatikak eman zion. Euskalduna zen
  mutiko politta, ondo moldatzen zen etxekoekin komunikatzeko, baina sekula ez zuen testu idatzirik irakurri. Euskarak ez zuen tokirik
  izan bere hezkuntzan, ez hizkuntza gisara ez ikasbide modura. Deus
  ez. Orriak pasa eta pasa, ez zegoen hura ulertzerik. Erabat arrotz
  zitzaion mintzaira hura. Euskara da, jakina, esaten zuen bere artean,
  baina ez dauka antzik etxekoarekin. Bisita-egunetan laguntzen zion
  kideak bizkaieraz egiten zuen, eta gutxi-asko hartzen zion esanahia.
  Liburukoa, ostera, seko ezezaguna egiten zitzaion, gehienbat idatzizko molderik ezagutzen ez zuelako. Berak ez zituen gauzak hola
  adierazten, aditzak ez zituen era hartara jokatzen, esamoldeak ulergaitzak begitantzen zitzaizkion, eta hitz hutsak ere bai, maiz. Bati
  galdetu, beste bati idatzi, noizbait azaldu zioten haren euskara sabinianoa zela funtsean, autorea gerran fusilatutako klaretar bizkaitarra
  zela, klaretarren artean bazirela batzuk euskara landu zutenak —Zabala-Arana ez ezik Manuel Arriandiaga, zeinak Itun Zaharra euskaratua baitzuen—, eta beste batzuk, abertzale izateagatik Euskal Herritik kanporatuak. Haietako batzuk, bizirik zeudenak, Euskal Herria
  izeneko erkidego sortu berrira itzultzen hasiak ziren, sikiera azken
  egunak sorterrian bizitzera; ezagunena Gotzon Urrutia, Ingalaterratik itzulia. Jainkoarren! Hari hartatik tiraka euskal erbesteratu bat
  ezagutu zuen klaretar italiarren Erromako Kurian, Aita Bernaola.
  Xahar-xaharra zen, edo hala iruditu zitzaion mutiko polittari hura
  bisitatzera joan eta begien aurrean eduki zuenean. Zurtuta entzun zituen haren bizikizunak, aho zabalik ohartu agureari malkoz betetzen
  zitzaizkiola begiak klaretar euskaldunak aipatzean. Penaturik agurtu zuen apaiz zaharra, abailduta eta etsita antzeman zuelako gizon
  hura, bizitzak, egoera politikoak eta erlijiosoen zitalkeriak menpean
  hartuta. Zer gertatzen zen? Mutikoak trakets eta lanabes egokirik
  gabe aurkitzen zuen bere burua bizitzan lehen aldiz begien parean
  ikusitako euskal gramatika baten aurrean, eta gainera, hura gutxi ba-
  
  112
  
  Errezel berdeak
  
  Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea
  
  litz, formazio politikorik ez zeukan, ez txikia ez handia, bat ere ez,
  hain latzak izan omen ziren gertakari hurbilak interpretatzeko.
  Bere gelako atea badaezpada ere krisketaz itxita irakurtzen zuen
  mutiko polittak gauero. Liburu haiek sekretu mingarria gordetzen
  zuten, izenik eman gabe norbaitek erabaki zuen haren eskura jartzea
  bezala eta, beraz, garaia zen estalkiak kentzen hasteko, hogei urte
  aski baitziren bide hura urratzeko. Jabetu zenez, Gernikan bertan
  egon zen Stern britaniarra Condor Legioak euskaldunen hiri sakratua bonbaz kiskali zuenean, eta han gertatu zenaren berri ematen
  zion, debalde, egia xehe-xehe ezagutzeko. Bestalde Stern kazetaria
  zen, mutiko polittak ere kazetari izan nahi zuen, inoiz ganoraz zerbait kontatu ahal izateko, inoren probetxurako.
  Bigarren ezustea erlijiosoei eta elizari zegokien, bete-betean. Seminarioko hormak estu iritzirik, berehala ohartu zen kide zaharrago
  batzuk hara eta hona irteten zirela lan pastorala egitera, eta haietako talde baten ondora lerratu zen, harako gonbita onetsiz. Astean
  behin Tirado andaluziarrarekin Lambretta zaharra hartu eta auzo
  urrun batera jotzen hasi zen. Vigna Mangani zeritzan auzoa. Labur
  esateko zakartoki bat zen, trenbidetik beheragoko pendizean planta bakarreko txabola-etxez osatua: zaila zen han zer egin zitekeen
  igurikatzea. Hura bisitatzea gonbidatu zutenez, joan egin zen. Luze
  baino lehen ohartu zen komunisten auzo burgoi bat zela, jende xume-xumez osatua, zeinek harrigarriki pozez hartzen zituzten apaizgai ausart haiek. Auzo edo dena delakoaren erdigunean eskolatxoa
  eta kapera, eta kaperaren atzeko aldean lekaime batzuen etxetxoa.
  Komunista eta pobreak ziren bizilagun ia denak. Elizarekiko eta
  apaizekiko etsaigo garbia erakusten zuten nabarmenki, hala ere atariraino betetzen zuten kapera larunbat arratsaldean Luzinio apaiz
  klaretarraren sermoiak gogotsu entzuteko, Vincenzo apaizgaiarekin
  
  113
  
  batera kantuan egiteko, eta igande goizetan eskolan biltzen ziren
  gazteak eta umeak alai asko edozein gai eztabaidatzeko ahoan bilorik gabe: Eliana, Beppo, Alfredo, Antonella, Gianni, Massimo, etab.
  Komunista gazteak apaizkumeekin elkarrizketan. Bitxia inondik ere.
  Mutiko polittak ez zeukan aparteko zereginik askoz ere lehenagotik
  antolatutako talde hartan: ikusi eta ikasi, besterik ez. Oso pozik eta
  eskuzabalik hartu zuten taldean, galdera ergelik pausatu gabe, adiskidetasun zoragarrian. Jende nagusia ez zen asko inguratzen, baina
  kezkarik gabe uzten zituzten euren haurrak apaizen artean solastatzen. Hari so, besteari agur, hemengoari entzun, kostata erantzun;
  haur honi musu, besteari laztan, neskatilei irritxo, nagusiei agur, azkar asko jabetu zen egoeraz.
  Zakartoki hartan baztertutako auzoak trenbidetik goragoko auzo
  ederrarekin bat, parrokia bakarra osatzen zuen ofizialki, bi alde zituena, hain zuzen: goiko aldea, aberatsa, etxe dotorez osatua, burgesena, eta beheko aldea, xumea ia miserablea, etxe makurrez eta hala
  ere txukuna, langileena, ia denak komunistak. Eliz parrokia nagusia
  goiko aldean kokatuta zegoen, bulegoak, parrokoa eta gainerako
  apaizak ere bai; behekoan kapera txiki bat zegoen, nora ezkontza,
  bataio eta hiletetara jaisten ziren apaizak. Beste harremanik ez zegoen, ezta gogorik ere. Bi aldeak ebakitzen zituzten trenbideak eta
  lubetak baino zerbait gehiagok bereizten zituen. Behekoek gorroto
  zieten goikoei; goikoek, behekoei seguru aski erdeinua eta beldurra
  mutiko polittaren iritziz. Hala ere bazegoen lotura gozorik bi aldeen artean, Sor Cesira, mojatxo italiar bipila, haur eta ama guztien
  adiskide mina. Mojatxo hura —eta elkarteko beste bizpahiru— komunisten artean bizi ziren natural-natural —pobreak zirelarik euren
  bihotzeko kuttun— gau eta egun haien zerbitzura, isilik, amultsu,
  beti haien premien begira erne. Kideek mutiko polittari azaldu zioten, ezen parrokoak ez zituela oso gogoko, ez eurak ez mojatxoak,
  
  114
  
  Errezel berdeak
  
  Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea
  
  ez zela batere fio haien ebanjelizazio-moldez, besterik ezean jasaten
  zituztela, gutxienez meza eman eta itxura gordetzen zutelako, haur
  zarpail haiek gustura ikusten baitzituen igandean ofizialki doktrinan.
  Auzo hartan gizonik ez zela zirudien. Elizara ez ziren hurbiltzen,
  inolaz ere ez, baina espanturik ez zuten etxeko atea fraide gazte haiei
  irekita uzteko. Era horretara ezagutu zituen mutiko polittak, hurbiletik sikiera, jende haren kezka, amorru, premia, bizimodu, eskasia eta
  bozkarioak. Massimoren familia zen esanguratsuena auzoko lidergoan. Haren aita borroka politikoan zaildutako langilea zen. Zioen
  ezen Erroman bizi arren Vatikano ez zuela inoiz zapalduko, huraxe
  baitzen haren irudirako burges guztien liztor-habia eta ezkutalekua.
  Haren negarrak Vincenzo apaiztu zenean, non eta Vatikanon egin
  zelako haren sagaratze-zeremonia! Bihotzez maite zuen Vincenzo,
  oso-oso jatorra eta besteak ezbezalakoa zelako, baina Vatikanora
  joan, ez, hura ez zegoen hari eskatzerik! Eta hantxe geratu zen, bere
  txabola xumean malkoak xukatuz, bere biraoak tabako merkearen
  kearekin batera Vatikanorantz jaurtiz. “Au Vincenzo, ma dove vai al
  Vaticano; porca miseria!”
  Bi eliza zeuden, edo behintzat bi eredu, horretan zalantza gutxi.
  Erroma ederra zen, aberatsa memoriari zegokionez, eraikin ospetsuz eta kristau zaharren aztarnaz josita agertzen zitzaion. Ezerk ez
  zion zirrara sakonagorik eragin katakunbak baino. Doktrinan, seminarioan, hezkuntza eta lagunartean ikasitakoa zekarkion edozein
  txokok: San Pedro, San Paulo, lehen kristau martiriak, Coliseumeko gladiadoreak eta basa-piztien ahutzetan txiki-txiki eginda fedeari
  atxikita alai hil ziren lehen kristau adoretsuak, enperadore erromatarrak —asko hain ankerrak eta lizunak— eta ororen gainetik historia
  eredugarri haren guztiaren abiatzailea, Jesus Nazarethekoa. Historiaren aztarnategi eta altxorra zen Erroma: hiria inguratzen zuten zaz-
  
  115
  
  pi muinoak: Aventino, Quirinalle, Campidoglio, Palatino, Viminale
  gehi Esquilino eta Celio; Sant Angelo gaztelua, Panteoia, Caracallaren Termak, Foro Italikoa, San Paulo Extra Le Muri, San Giovanni
  in Lateranum, Santa Maria Maggiore, Il Gesú; eta nola ez Cittá del
  Vaticano, hango museoak, pinakotekak, eliza barruko handitasun
  erraldoia —pittin bat lotsagarria edozelan ere— Berniniren Kolumnak, San Pietro Piazzako obeliskoa, la Pietá, Il Moisé, kupula borobil
  izugarria, den-dena zen ikusgarria eta oroitzapenez betea seminarioko korridoreak baino ezagutzen ez zituen mukizuarentzat. Ez zekien nola eskertu hara joateko erabakia hartu zuenari, baina hala ere,
  bazegoen zerbait higuingarria, gehiegizkoa, bere bihotz sentiberari
  muzin eragiten ziona, zerbait akigarri eta ezatsegina; behin bisitatzeko, edo bitan, tira, baina Vigna Mangani ezagutu ondoren erraiak
  iraultzen zizkiona: bi hitzetan esateko, ez zeuden alderatzerik bi toki
  haiek, Vatikano eta Santa Monika katakonbak, zerbaitek huts egiten
  zuen bi errealitate hain desberdinen artean. Hautatzekotan hagitzez
  nahiago zituen lur azpiko korridore buztinezkoak, makur eta ilunak,
  beren xumetasunean gogoangarri eta bihotz-kitzikagarriak; zer esanik ez, Vigna Mangani, Sor Cesira, Massimoren sendia eta abar, Vatikano inguruan ikusten zituen gona luze eta boneta moreak baino.
  Leher eginda eta aldi berean pozik itzuli ohi zen mutiko politta Claretianumera Hiri Betierekoa Lambretta zaharrean gurutzatuta, galdera berriak golkoan, intuizio durduzagarriak gogoan. Seminario
  barruan, kaperan eta jantokian izan ezik, ez zen halabeharrez sotana jantzi beharrik, eta mutiko politta kaleko jantziz irteten zen beti
  etxetik, han-hemenka, denda xumeetan sartuz erositako arropaz.
  Behin sotana utzita, hobe erdibideetan ez tematzea, clergyman janzten
  alegia. fraide eta apaiz zintzoa izateko ez zen mozorrotu beharrik
  eta gero eta higuingarriago irizten zitzaizkion Vatikanon erabilitako
  jantziak. “Roma veduta fede perduta”, esan ohi zen, alabaina arriskuan
  
  116
  
  Errezel berdeak
  
  Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea
  
  zegoena ez zen mutiko polittaren kristau-fedea baizik haren adierazpen arranditsua, zeremonia erlijiosoetako bonbazia, elizaren kalterako zena bere iritziz.
  Giro eta egoera hartan iritsi zen botoak betiko lotzeko unea. Zalantzaz beteta iritsi zen egun hartara, inoiz ez bezala. Orduak eman
  zituen ikastetxe aurreko zuhaitz azpian etzanda, George Harrisonen
  My sweet lord abestia behin eta berriro entzunez. Arduradunarengana
  ere jo zuen aholku eske. Betiko? Nork eskatzen zion betiko lotura?
  Kontzientziaz jokatzeko esan zion aita Gerardok. Argi ez ikustekotan, uzteko; izan ere ohitura zuen mutiko polittak behin zalantzekin
  hasiz gero dena pikutara bidaltzeko; beraz, ez fraide, ez apaiz, ez botorik ez boto-ondorik. Lasaitu zen noizbait eta egokiena betidanik
  zekarren bideari txintxo jarraitzea zegokiola erabaki zuen, zirt eta
  zart. Halaxe agindu zion Jainkoari betiko pobre, meneko eta haragikontuetan aratz izango zela.
  
  Frantsesari esker, liluraturik
  Igande-iluntze batez etxeratzerakoan bisita zeukan. fraide euskaldun
  bat zen, norbaitek mutiko polittari gonbita bitxi samarra egitera bidalia, zeinak, jira-buelta handirik gabe Libanora joan nahi ote zuen
  galdetu baitzion. Libanora! Lehen uneko harridura irentsita, mezuaren nondik-norakoa jakin nahi izan zuen mutiko polittak. Ba omen
  zekien frantsesa ikasten ari zela eta ikasketetan trebea zela, beraz
  pentsatu omen zuten agian atsegin izan zezakeela Libanora joan,
  hango jesuitekin Loiola Unibertsitatean teologia bukatu, arabieraz
  ikasi eta bertan geratzea. Unibertsitatean frantsesez egiten omen
  zen; gizartean, ordea, arabiera jakin gabe ez zegoela moldatzerik.
  
  117
  
  Mutiko polittak ez zekien Libanon klaretarrak zeudenik, baina zirudienez halaxe zen. Mezularia handik zetorren. Tolosaldeko doinueraz mintzatzen zen euskaraz mutiko polittarekin. Frantsesez eta
  arabieraz bazekien eta gustura zebilen urruti ekinean, baina “gazte-jendea behar dugu, eta agian zuk...”. Jarrera positiboa erakutsi
  zion mutiko polittak, kitzikagarri egin zitzaion urrunera joate hura.
  
You have read 1 text from Basque literature.