Errezel berdeak - 05

Total number of words is 3658
Total number of unique words is 2051
26.9 of words are in the 2000 most common words
40.1 of words are in the 5000 most common words
46.5 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
haietaz ohartu. Arratsaldeko jolasordua baliatuz, arduradunak non
zeuden ondo kontuan hartuta, Ronda kalean gora gasolindegiraino

70

Errezel berdeak

Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea

jotzen zuten eta, han ezkerretara eginez kale estu batean gordetzen
ziren, inoren begirada gaiztotik babestuta Maribel iritsi bitartean.
Berandu gabe heltzen zen, beti bezain irribarretsu eta erakargarri,
ezpain mardoak gorriz pintatuta. Handik behera mutikoak ez zuen
deus ikusten, lilurak estututa. Ordu laurden bat-edo egongo ziren
elkarrekin, neska osabaren beldur, bi seminaristak arriskuan itsututa.
Hamazazpi-hamazortzi urte omen zituen Maribelek, nobioa ere bai,
baina tira, eurena uztekotan omen zeuden mutila astazakil samarra
zelako edo antzeko zerbait. Abilioren adinkidea izan arren, mutiko
polittak erakartzen zion arreta neskari, kuriositatea, jakin-mina edo
dena delakoa. Musu ematen zioten elkarri agurrean eta solasaldi-bukaeran, musu inozoa, masailean, eta kalezulo hartan egon ohi ziren
kalakan seminarioan susmorik ez sortzeko tarte laburrean. Beltzez
jantzita zebiltzan mutikoak, beraz nabarmena izan zitekeen haien
presentzia herriko neska ikusgarri batekin berriketan, aita nagusiaren ilobarekin hain justu, baina inork ez zien sekula ezer esan, eta
seminarioan ere ez zirudien inor ohartu zenik. Edo bai. Bazen apaiz
erdi itsu bat, uste baino gehiago ikusten zuena-edo, eta behin, hauxe
aipatu zuen bi iheslarien, eta beste batzuen, aurrean: “Nik hitz egingo banu, gauza asko aldatuko lirateke hemen batzuentzat...”.
Hilabeteak joan ziren horrela, urtarriletik ekainera. Mutiko politta
astero igotzen zen leihora eta hilean pare bat aldiz ateratzen kalera.
Gertakari hark, ordea, ez zuen sakonean ezer aldatu. Pasadizo gozoa
izan zen, maitatua edo behintzat neska batek aintzat hartu izanaren
atsegina sentitu zuen; berak, ordea, apaiz izan nahi zuen, eta Maribelek bazekien garbi asko, mutikoaren ahotik entzunda. Hartara,
ikasturtea bukatuta, hirugarren seminariora aldatu zen mutiko politta, nobizioaldia egitera, neskaren arrastoa betiko galduz. Ordurako
Abiliok utzia zuen seminarioa. Apenas abisurik eman gabe desagertu zen, “banoa” biluzia esanda.

71

Kartzela-txokoan, beti erne (3)
Hilabete bat falta da kartzelaldiaren lehen urtealdia amaitzeko. Larunbat arratsa da, eta txaboloan nago isiltasun ederrean irakurtzen. Xabier
Montoiaren Golgota daukat eskuartean. Giro tristea, bustia eta izoztua
da Gaztelerriko lautada-puska honetan egiten duena. Nire leihotik lursail batzuk ikusten dira eta zeru-zelai zabala. Lur-sailak goldatu dituzte egunotan, kolore horizta kolore marroiak ordezkatu du, lur-kolorea du
orain soro-multzo honek. Lurra eta mendia bat eginda daude koloreari
dagokionez. Alabaina bilo berde bat atera zaio zabaluneari. Gari-lastoen zuztarrak edo lur harrotuak gordetzen dituen hazi hilezkorren aztarnak izango dira. Goizean, euririk ez badu egiten bederen, idorrago
dirudi sorotzak. Horrelatsu mantenduko da udaberrira arte. Sekulako
euri-jasak bota ditu azken egunotan. Ez nekien hainbeste euri egiten
zuenik alde honetan. Nire txaboloa beroztatuta dagoen arren, kartzelako ziega bat da. Eta leihoko burdinek, askatasunaren muga erakusten
didate. (...)
Basaz beteta dago errepidearen ondotik zeruaren kontra bukatzen diren mendixketaraino. Kartzelako hormek ere basa-kolorea hartu dute.
Teilatuetan, txapa. Patioetako hormigoia eta horma bustiek dena bat
dirudite, norbaitek planoak egin zituenean neguaren kolore arre hau
kontuan hartu izan balu bezala.(...) Gaur tenperatura nabarmenki jaitsi da. Berehala iluntzen du hemen, eguzkiaren azken errainuek jotzen
dute nire begiradapeko soroetan. Erdizka ilun dago, margul, errepidetik
harago dagoen herena alegia, argitasuna gordetzen du doi-doi. Zeruan
laino beltzaren bat edo beste dabil, mendi-puntaren ondoan trazo lodiagoa marraztuz. Nire txaboloko isiltasuna beste norbaiten flamenko-hots
urratuak garrazten du. Doinuera horrek presoen intziria adierazten du

72

Errezel berdeak

Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea

ondo. Garrasi-kantu hori inor baino hobeto egiten duen Emilio zigorziegara eraman dute. Zergatik eta funtzionarioaren geldotasuna salatzeko ostikoa hartu duelako galeriako atea. Ze gutxi behar duten batzuek
zigorra gupidagabe astintzeko. Azaldu didate Emiliok madero bat garbitu zuela kalean. (...)
Santa Ageda eguna da. Oso modu dramatikoan bukatu da eguna moduluan: gazte batek bere buruaz beste egin du, txaboloan urkatuta. Antza denez, siesta-orduan izan da. Lau t’erdietan patiora jaisteko orduan
ateak ireki dituztenean, goiko ohetik zintzilik topatu dute mutila. Pultsua ba omen zuenez, manta batean bilduta atera dute baina berehala
hil da. Kartzela bateko txabolo batean, bere buruaz beste eginda, bakarrik, eta oinazez beteta. Izan ere gazteak bikotekide trabestia zeukan,
brasildar ederra, eta atzo bertan abandonatu zuen neskak. Neronek ikusi nituen haserre beheko galerian. Elkarrekin zeuden txaboloan, eta atzo
arratsaldean alde egin zion, beste batekin batzeko. Dirudienez, ezin izan
du mina, edo lotsa, edo auskalo zer jasan, eta urkatu egin da. Hogeita
lau-bost urte baino ez zituen. Ekuatorekoa zen.
Kartzelan heriotzak sentimen hitsak sorrarazten ditu. Edozein moduz,
Vanessaren negarrak eta zotinak baino ez dira entzun; eta bazterretan
kuxkuxeoa. Nik kartzelan hildako preso euskaldunak dauzkat gogoan,
haien sufrimendua, nola iritsi ote ziren une horretara: Krakas, Kattue, Lopetegi, Oihane, Angulo. Kartzelak hil ditu, esan ohi da Euskal
Herrian, eta halaxe da ezbairik gabe. Gogorra da heriotza; espetxean,
berriz, hotza, bihozgabea: hilotz esaten dugu euskaraz, hotz geratzen
delako gorpua, eta hotza eragiten duelako. Batek dionean “kitto”, amaitu
da, akabo. Noiz iristen da bat puntu horretara? Bat baino gehiago dago
modulu honetan edozein momentuan pott egin dezakeena, nabari zaie
begietan sufrimendua, eta oinaze etengabeak itsutu egiten ditu. (...)

73

Larri ez baina urduri bagaude. Lehen aldiz Dueñasera iritsi naizenetik urduri nago, eta nire kideak ere bai. Izan ere mugimenduak daude
gure inguruan, eta jendea lekuz aldatzen hasi dira. Atzo hauteskunde-eguna zen: eginkizuna beteta modulura itzulirik, medikuarengana joan
nintzen botika batzuk eskatzeko. Aldi berean Iñakiren txartela eraman
nion, hark ere botika bat behar zuelako, eta ordu horretan ospitalean
zegoen. Mediku andereak esan zidan: “Si este señor está de conducción…”.
Kundan, Iñaki? Kundara joatekotan atera dute modulutik gure agurra
ekiditeko, baina etxera joan da Auzitegi Gorenak hola erabakita. Hau
bai albiste ederra! Pablok suerte txarragoa izan du: Herrerara bidali
dute bueltan, lehenengo graduan gainera. Hara hemen nola gradu-sistema zigor-sistema bilakatzen den: nire kausa berberean dago Pablo, nik
baino kondena laburragoa dauka, eta hala ere berari lehenengo gradua
ezarri diote: bi patio-ordu; aldiz, nik sei-sortzi dauzkat egunean. (…)
Kartzelan gaude eta ez gaude seguru. Ez dugu egoera kontrolatzerik. Euren eskuetan gaude. Gauzak ez daude logika gizatiarraren harian; arbitrariotasuna da arau. Gaur balio duena bihar ezdeusa da. Aste honetan
aurrez aurreko bisitetan lagunekin egotea kendu digute: “Ordenes de
Madrid”, edozeren zurigarri. Argi dago zer den eurentzat gizarteratzea,
sistemaren muina. Gizarteratzea damutzea da. Edo damutze-plantak
egitea, kidea salatuz. Hori eginda, libre onurak. Zer ordea, guri? Zertaz
damutu behar dut nik? Berdin dio. Zorionez, oso une orekatuan harrapatu nau. Gainditu dut sarrerako desoreka eta despistea. Sasoian nago
eta eutsiko diot datorrenari. Ez nuke hemendik mugitu nahi etxeratu
arte. Utz nazatela bakean. Baina ez da hori euren asmoa, gu desorekatzea baizizk. (…)

74

Errezel berdeak

Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea

Psikologo andereñoa etorri zait, sei hilabetean behin egiten diguten azterketa baliatuz. Ea ETArekin kolaboratzeagatik sartu nauten. Hori
epaileari esan diodala, eta kartzelatu nautenez amaitu dela kontua. “Ez
didazu esango zer galdetu behar dizudan?”, bota dit zakar. “Ez, baina
uste nuen psikologoek osasunaz, egoeraz, barne-orekaz eta antzeko gaiez
galdetzen zutela”. “Ez baduzu kolaboratu nahi, bukatu dugu”.

75

-IV-

Aguraingo komentua errota zahar bat izana zen noizbait. Herriaren
bazter batean kokatua, Zadorra ibaiaren alboan galsoroz eta ortuarisailez inguratuta, Zuazorako bidean, kaskoan inguru osoko ur-hornikuntzako biltegia gordetzen zuen muino baten abaroan. Aspaldi
fraidetxea bihurtua, apaizgaien kalitatea neurtzeko gunea bilakatu
zuten klaretarren seminario-sistema barruan, berebiziko garrantzia
zuena ordenaren etorkizunerako, izan ere hantxe aukeratzen baitziren, bahe estutik pasatuta, fraide izateko eta elkartearen biziraupena bermatzeko gazte aproposenak. Oso ezberdina zen aurreko bi
seminarioen aldean: haiek herri barruko eraikinak ziren, hau berriz
nekazalguneko etxalde izateaz gain erretiratuta zegoen, tamainako
laborategiari zegokionez. Trenez iristen zen Agurainera, eta mutiko politta bakar-bakarrik heldu zen. Hamabost urte ondo eginak
zituen, eta beraz, ez zuen aitaren laguntzarik beharrezkotzat jo bide
hartarako. Maleta xumea eskuan, herria gurutzatu, eta ondo ikasitako oharrei jarraituz, komenturantz abiatu zen, oinez, pauso garrantzitsua ematen ari zen uste osoz, bakar-bakarrik.
Agurainera joateak familia ia erabat baztertzea zekarren. Urte oso
batean ez zituzten gurasoak eta anai-arrebak ikusi ez entzungo, jaioterria ez zuten zapalduko, eta hango arauak eta ariketak ongi gaindituz gero elkarteko kide eginda bukatuko zuten: erronkak merezi
zuen. Herritik barrena zetorren galipotezko errepidea utzi eta luzera
osoan platanondo-lerro bana zuen bide estu legarreztatuan sartuz
egurrezko atetzarreraino iritsi zen mutiko politta. Zain zeuzkan arduradunak, eta barruko patioan hainbat kide ezagun, bera baino
lehen, bakoitza bere kabuz eta moduz etorrita, talde osoa iritsi bitartean itxaroten. Berehala neurtu zuten komentuko eremua, batik bat
76

Errezel berdeak

Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea

nobedadeei erreparatuz: klaustroa eta frontoia, gaztainondo erraldoia, haren itzalean lasai egoteko esertokiekin, ibaia, zubitxo baten
gainetik gurutza zitekeena, eta harago, buztinezko futbol-zelaia, eta
bereziki-bereziki, soroen aldamenetik lasai ibiltzeko bidezidorrak,
eta mendi-muinoa, nora joaterik bazegoen agintarien baimenez,
jolasteko edo, besterik gabe, pasieran, Aizkorritik edota Urbasatik
ufaka zetozen haizeak dastatzeko.
Berehala ohartuko zirenez, klima askoz zorrotzagoa zen, haize zakarrak astintzen zuenean edo elurrak baratzak zuriz janzten zituenean.
Beroa ere astunagoa zen udaroan, uzta joritu ahala. Gainerakoan
berdintsu zen dena, azaletik begiratuta: kapera, gela nagusia, jantokia, lo egiteko galeriak. Alabaina, muinera joz gero, baziren pare bat
gauza hango egonaldia erro-errotik desberdin egingo zutenak: ikasketa akademikorik ez zen izango, eta gutxienez otorduetan, fraideak
eta fraidegaiak elkarrekin egongo ziren jaki berberak dastatuz, otoitz
berberak eginez, irakurketa berberak entzunez isilik jaten zuten bitartean. Elkarte bereko bi taldeak sotana beltzez jantzita ibiliko ziren, apaizak eta legoak komunitateko kide oso zirelako, eta seminaristak —nobizioak orain— horixe nahi izan nahi zutelako, horrela
elkarren arteko hurbiltasuna adieraziz. Harrez geroztik, beraz, sotana izango zen kidetasunaren ikur nabarmena. Aitzitik alde handia
zegoen bi taldeen artean, noski: adibidez, fraideek banakako gelatan
lo egiten zuten eraikinaren hegal batean, gazteek aldiz, galeria komunetan, beste hegal batean; fraideak maiz ateratzen ziren komentutik,
predikatzera edo ordenako bileretara; gazteak aldiz, inoiz ez, eta oro
har, ordutegi, zeregin eta betebehar desberdinak zeuzkaten batzuek
zein bestetzuek.
Seminario-sisteman funtsezkoa zen nobizioaldia egitea, gazteentzat
aurrera edo atzera egin nahi ote zuten patxadaz erabakitzeko, eta
komunitate helduarentzat kide izan nahi zuten haiek gertutik eza77

gutzeko. Horren arabera, moztu egiten ziren ikasturte akademikoak
5. urteko batxilergoa egin ostean —gero ere egongo zen ikasteko
denbora—, eta ordenaren arauak, tradizioak, eta konpromisoak zein
norberaren bokazioaren esanahia aztertzen ziren urte oso batean
begirale prestuen laguntzaz. Gauzak egoki eta taxuz joanez gero
obedientzia-, kastitate- eta pobretasun-zina egin beharko zen, eta
hori, jakina, ur handitan sartzea zen beste edozein zereginez kezkatzeko. Nobizioen maixua gizon luzanga bat zen, jatorriz Otxagikoa,
abizenez Jaurrieta, kimikan lizentziatua, bokazioa berandu antzeman
zuen gutxi haietako bat, traturako egokia, hurbil samarra eta zorrotza, serio eta dibertitua aldi berean.
Mutiko polittak biziki nahi zuen beharrezko urrats guztiak eman, hasiera-hasieratik zegoen hartarako prest eta gogotsu, zalantza-izpirik
gabe, baina ez berak, ez bere kideak, ez ziren benetan jabetuko urratsaren tamainaz, are gutxiago kanpoko bizimodu eta baldintzekin
kontrastea egitea ez zegoelarik. Alabaina hori ez zen mutiko haren
ardura, Claretek atondutako bidetik Jesusen jarraitzaile zintzo izatea zuen xede bakar: errota izandako etxalde hartan mutikoen alea
xehetzen zuten irinaren bikaintasuna arakatu eta gainerakoei jaten
emateko egoki zenetz erabakitzeko. Jainkoak haraino ekarritako ale
samur haietatik ahalik eta gutxienak alferrik galtzea zen nobizioaldiko helburua, norberak ez ezik arduradunek lasai eta aratz antzeman
behar zutena. Beraz, alde hartatik so eginda ez zen urtebete galdua,
irabazia baizik, hurrengo urratsak—bizitza osoa baldintza zezakeena— sendo eman ahal izateko.
Sotana beltza beti gainean eramatea ez zen erraza izan, hasieran bederen hanketan trabatzen zen gona luze hura, eta eskailerak igotzeko, adibidez, nahiko lan ematen zuen. Lo egin eta dutxatzeko izan
ezik ez zegoen hura inoiz kentzerik —komentuko imajinarioan esan

78

Errezel berdeak

Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea

ohi zen hura zela biziarteko jantzia eta heriotza ordurako mihisea,
pentsa!—, eta adibidez frontoian pilotan aritzeko edo buztinezko
zelaian futbolean jarduteko gogaikarria izan zitekeen, hala ere denborarekin ohitu egiten zen. Gainera bazituen abantaila garbiak ere,
negu gorrian babesgarria eta azpiko arropa zarpail samarra ezkutatzeko estalgarria baitzen. Ordura arte etxekoek erosi eta bidaltzen
zioten arropa —gutxi-asko familia bakoitzaren ahalen arabera—,
orduz geroztik elkarteak jarriko zuen dena: barruko jantzi zuriak,
praka-parea, alkandorak, jertseak, galtzerdi lodiak eta finak, oinetakoak, dena denentzat berdina. Hasieratik eta praktikan ikasi beharra
zegoen elkartea zela familia bakarra, eta etxeko ondasunak berdin
banatzen zirela senideen artean, bakoitzaren premien arabera, bai,
baina inongo bereizkeriarik eta kuttunkeriarik gabe. Arropa, gainera,
janzteko zen, gorputzari babes eta estalgarri —sekula ez apaingarri
edo erakusgarri— gerta zekion. Horretan ez zegoen salbuespenik.
Jatekorik ez zen falta, etxalde hura bereburu zen hein handi batean:
arrautzak oilategian, txerrikia eta esnea kortan, ortuariak eta eltzekaria baratzetan —patata bereziki Arabako lautadari zegokionez—,
fruta errekondoko fruta-arboletan —okaranak, sagarrak, madariak,
mertxikak, etab.—. Ogia, arraina eta haragia izan ezik ia dena ematen zuen etxaldeak, legoen lanari esker. Ugari banatzen zituen Jainkoak bere ondasunak aukeratuen lerroetan. Xume-xumea zen dena,
nahikoa hala ere ondo elikatuta mantentzeko, mutikoen jatorriko
hainbat etxetan baino hagitzez hobeto, zalantzarik gabe.
Otoitza eta gogoeta ziren eginbehar bakarrak, ez esku-lanik, ez gainontzekorik. Ordu luzeak eskaintzen zitzaizkien egunean bi zeregin
haiei. Otoitza goizez, eguerdiz, arratsaldez, ilunabarrean eta gauean;
otoitza otorduetan, loa burutu artean eta esnatzean; otoitza etxetik
irteteko, etxera sartzean, eta tarte libreetan. Gogoeta, berriz, gela

79

nagusiko egonaldi luzeetan; gogoetak maixuaren eguneroko konferentzian edo hitzaldian; gogoetak kaperako irakurraldi aukeratuen
harira; gogoetak erretiro-egunetan eta aldikako gogo-jardunetan;
gogoetak, etengabe. Jainko-esperientzia gora eta behera jarduten
zuten apaizek, eta kide batzuk begiak zuri egon ohi ziren kaperan
esperientzia haren mende-edo, auskalo. Mutiko polittak ez zuen zorioneko esperientzia hura sekula santan sentitu, asko jota bake-antzeko zerbait giro hartan murgilduta, baina ukatu ez zegoen ukatzerik, huraxe baitzirudien urte hartako ardatza. Zer ote zen hura,
ordea? Berak apaiz izan nahi zuen, fraide bihurtu elkarte hartan bere
bi osabak bezala, botoak egin behar baziren, egin, eta ahalik eta txukunen jardun, zintzo jokatuz, elkarteko eskakizun nagusiak betez eta
guztien baldintza berberetan bizi. Misteriorik gabe. Claret fundatzailearen eta haren lehen jarraitzaileen —Clotet, Xifré eta enparauen—
biografiak gertu-gertutik miatu zituen haien mailan jarduteko amets
eginez, hura demostratzeko txanda noiz etorriko.
Santa Teresita Lissieuxkoa, San Estanislao Koskakoa, San Luis
Gonzaga, Santa Teresa Jesusena, Donibane Gurutzekoa, Fray Rafael, etab. ia-ia adiskide bihurtu zitzaizkion, baina berezien-berezienak, gazte haien heroiak alegia, Gerra Zibilean akabatutako fraide
eta seminaristak ziren, ehunka fusilatu gizajo haiek, adin-lorean
jazarri eta garbitutako kide eredugarriak: bizia eman! Katalunian
zuen jatorria elkarteak, beraz herriko kaleak bezain ezagunak egin
zitzaizkion Vic, Sallent, Manresa, Sabadell, Mollerusa, eta Aragoiko
Solsona, Barbastro, etab., hara zabaldu baitzen lehenengoz elkartea
behin errotu ondoren. Gertakari epiko baten atalak bailiren entzuten zituzten, kide martiriek ezkutuka eta kaleko jantziz mozorrotuta
ihesean aurkitutako masia, borda eta etxezuloetan milizianoek tirokatu eta hil artekoak. Mutiko polittak, ordea, beste aurkikuntza bat
egin zuen, bere kabuz. Liburu batzuk arakatuz, Charles de Foucauld

80

Errezel berdeak

Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea

eremita, Pobreen Anai-Arrebatxoen fundatzailea topatu zuen, eta
erabat liluratuta geratu zen hark Tamanrasseteko basamortuan egindako bizikizuna. Umetan kartusiarrak iruditu zitzaizkion imitagarri,
monje bakartuak alegia, eta orain, tuaregen artean bizi eta erahildako
beste bakartu bat! Bitxi samarra Claret aktibista, misiolari ibiltariaren
jarraitzaile izan nahi zuen batentzat, baina halaxe gertatu zen, eta ez
zuen inorekin partekatu aurkikuntza hura.

Hiru zinak prestatzen
Nobizioaldia kristautasunaren birtute nagusiak ikasteko epea zen,
hauexek, alegia: umiltasuna, sakrifizioa; eta bizitza erlijiosokoak:
obedientzia, pobretasuna eta kastitatea. Azkeneko hirurak zin egiteko gaiak zirenez, funtsezkok ziruditen, eta berariazko tratamendua
merezi zuten, baina modu bereziki irmoan lantzen ziren lehenengo
biak: alegia, umiltasuna eta sakrifizioa. Umiltasuna esaneko izateko;
beraz, obedientzia ziurtatzeko; eta sakrifizioa norberaren gaitasuna
frogatzeko ez ezik Jainkoari zerbitzura eskainia bizitzeko, azken finean ereduaren erara jokatzen ikasteko, Jesus maixuaren jarraitzaile
izateko baitzeuden gazteak errota zaharrean. Bai batak, bai besteak,
bazuten artifizialtasunetik franko. Izan ere, bizitzak berak apala izateko eta zintzo jokatuz gero —eta zer esanik ez besteen alde bizitza
emateko—, naturalki datorren sakrifizioa onartzeko prestatu ordez,
propio probokatzen ziren umiliazioak eta sakrifizioak, bitarte baino
gehiago helburu bailiren. Hartara, ohikoa zen norberak bere buruari
sakrifizio batzuk inposatzea, adibidez: otoitz egiteko orduan zutik
edo besoak zabalik ipiniko naiz; edo eguerdiko otorduan ez dut postrerik jango, edo azken mokadua (goxoena) platerean utziko dut.

81

Ankerragoak ere bazeuden —mutiko polittak inoiz egin ez zituenak—: adibidez, aste honetan zilizioa lotuko dut hanketan edo besoan, alanbrezko arantzak haragian sartu arte. Beraz, norberaren
irudimenak askotariko sakrifizioak ezarri ahal zizkion bere buruari,
halako kontabilitate makabroa egiteaz gain noraino eusteko gai zen
neurtu ahal izateko. Umiliazioak, ostera, bekatuarekin edo egunean
zehar nobizioek egin zitzaketen akatsekin lotzen ziren. Horren jakitun, nobizioak barkamena eskatu ahal zuen kide guztien aurrean,
iluntzeko hitzaldi orduan, belauniko jarrita edo zutik, eta maixuak
penitentzia ezarriko zion, sarri komunitate osoaren aurrean betetzeko: jantokira sartzerakoan ate ondoan ipiniko zara, kideak pasatzean
zure aldeko otoitz eske; edo kasu nabarmenagoetan, jantokira sartzeko orduan zabal-zabalik etzango zara lurrean gainerakoak zure
gainetik pasatzen diren bitartean; edo aita nagusiari zigorra eskatuko
diozu haren aurrean belauniko edo hauspez jarrita, nahierara. Maitasuna, justizia, lagunartean bakezko izatea eta antzekoak ez ziren apenas aipatzen, beraz uste izatekoa zen ez zirela funtsezkoak izango, ez
behintzat funtsezkoenak edo premia-premiazkoenak.
Jesus bezalakoa edo antzekoa izatea, hari jarraitzea. Hartara iristeko
Jainkoaren nahia bete behar zen, eta hura zein zen jakiteko, entzumena findu. Jainkoaren borondatea egin, norberarena ukatuz. Norberak pentsatzen zuenak ez zeukan garrantzirik, norberarengandik
apetak, gurariak, grinak ateratzen baitziren, nola ziraunak bere habiatik, eta haiek jariakin zikinak ziren, norberekoikeriaren fruitu,
emari pozoitsu, egoismo hutsa. Beraz, desioak desterratzean zegoen
sekretua, edo primeran bezatzea. Hartarako gai zenak bidetik sastrakak eta belar gaiztoenak kenduta zeuzkakeen, arrakastatik gertu
egon zitekeen. Izan ere harrabotsean ez zegoen Jainkoari entzuterik,
norberaren gogoaren oihartzuna islatzen zuen apetak. Edozein moduz, sentimenduak, emozioak, desioak eta gisako hitzak edo kontzeptuak aipatu ere ez ziren egiten etxe hartan.
82

Errezel berdeak

Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea

Mutiko polittari beti irudi zitzaion kastitatea gordetzea ez zela bereziki zaila izango, azken finean haragiaren grinak asetzea bekatu
zen edozein kristaurentzat —ezkonduentzat izan ezik, eta hura tentuz!—, beraz ez zuen aparteko meriturik, beste kristauei eskatzen
zitzaien, hain justu, edo ez behintzat apaiz edo fraide izateagatik.
Gainera artean haragia ez zitzaion oldartu eta Maribel ez zen inoiz
arazo izan. Amabirjina zen aipatzen zen emakumezko bakarra, ama
eta birjina aldi berean, eredu eta aterpe, Jesusengan iristeko bide,
maitasunezko hitz samurrak zein pentsamendu hunkigarriak jaso
zitzakeen emazte pribilegiatu eta bakarra. Bestalde nobizioaldian
inork ez zuen kuttuntzat hartu, maixuak ez zizon atxikimendu berezirik erakutsi, eta alde hartatik so eginda bakean bizi izan zuen
hamabost-hamasei urtealdia, kastitatea gordetzeko zina egitean zeri
uko egin behar zitzaion argi samar antzemanda. Kastitatean bizitzeak ez ezkontzea zekarren, noski, baina zer zen hura Jainkoak
berak hautatutako batentzat, hautatzearekin batera emazterik gabe
irauteko gaitasuna, grazia, eman bazion.
Mutiko politta pentsamendu lizunekin borrokatzen zen. Guda itsuan
borrokatu ere, pentsamenduak edukitzea eta haiei oniritzi ematea
sarri antzeman ezinik, eta hori ez zen gertatzen errota hartan lizunkerietarako beta handirik zegoelako, baizik maizegi, ia obsesiboki,
insistitzen zelako bekatu-klase hartan. Egin zitekeen bekatu bakarra
zirudien, bekatu-bekatua, alegia. Hala, errotatik irten eta nonbaitera joateko —Opakua gainera, esate baterako— Agurain gurutzatu
behar zenean —tropa osoa batuta, sotana beltza eta guzti— honako
hau esaten zuen maixuak: ”Betaurrekoak dauzkazuenok kendu eta
gorde patrikan herria atzean utzi arte; gainerakoak, begiak oinetakoetan josita ibili”. Etsaia alboetan egongo zen, beraz, eta harengan
ezin ziren begiak pausatu, begietatik sartutakoak bihotzean itsasten
baitziren, eta gero komeriak handik uxatzeko!

83

Pobreziari dagokionez, kastitatea bezain edo errazagoa zirudien.
Etxea edonon —komentuz komentu bizi zitekeen munduari bira
emanez—, jatekoa, jantziak, ikasketak, prestakuntza, etorkizuna eta
lana, dena segurtatuta egonda, norberak dirurik ez eduki ez kudeatzea zen koska bakarra. Elkartearen ondasunak —uste baino txikiagoak, baina, nolanahi ere sobera arazorik ez izateko— kideenak ziren, diru-arduradun batek kudeatuko zituen, bakoitzari behar zuena
banatuz, arrazoi berezirik ezean denak berdin bizi ahal izateko. Zerbait behar izanez gero, eskatu, eta kitto. Ardura bat gutxiago; gainera,
zioten, “norberak berea utziz gero, baten truke ehun itzuliko dizkio
Jainkoak, eta inor ez da premian biziko”. Ez zirudien tratu txarra, are
gutxiago jakinik ezen hilda gero zerua izango zela sari, betiko.
Obedientzia zen, beraz, erronkarik handiena; menekoa izatea, alegia.
Jainkoari zor zitzaion obedientzia, baina zuzenean ezinezkoa zenez,
haren ordezkarien —apaiz arduradunen edo nagusien— esanekoa
izaten ikasi behar zen, arduradunei obeditzea, Jainkoari berari obeditzea zelakoan. Zalantzarik gabe. Galderak pausatu gabe. Hor ez
zegoen arrakala posiblerik. Mendekoa zenak ez zuen hutsik egingo.
Maitatzea obeditzea baitzen. Hartan bai komeriak, moteilak! Hartarako prestatu beharra zegoen, gogotik: ez omen zen gauza bera
bidezko agindu bat betetzea edo apeta hutsean oinarritutakoa, eta
asko ziren halakoak, hainbat aldiz apropos menekoaren prestutasuna frogatzeko aginduak kasurik onenean, eta orduan erraza zen
errebelatzea, zergatiak eskatzen saiatzea edo gutxienez arrazoitzea;
menekoaren kalterako, jakina, nola edo hala etorriko baitzitzaion
buelta, adibidez iluntzeko konferentzian non, egunean edo astean
egindako akatsak zeintzuk ziren adierazteko apalki eskatuz gero
—horixe zen ohitura—, berehala ekingo zioten albo batetik edo
bestetik “ez du gogoz edo isilik obeditu”, eta ondorioz, zigor eredugarriren bat jarriko zitzaion.

84

Errezel berdeak

Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea

Baldintza haietan batere edo ia batere zalapartarik gabe, patxada
osoan, bizi zen gazte-koadrila. Mutiko polittak Agurainen siesta,
biaoa, deskubritu zuen. Ez zuen harritu, izan ere erabat ezezaguna
ere ez baitzen, baserrian den-denek —jendeak eta abereek— egiten
baitzuten siesta egunero, bazkalostean. Nobizioaldian erritua zen
siesta. Bazkalostean paseo txikia egin eta siestara joan ohi zen. Laburra zenez, ez zegoen erantzi beharrik. Sotana kendu eta ohazalaren
azpian etzatearekin nahikoa zen. Oheak galeria luze batean lerratuta zeuden, hormatxo baten alde banatan, batzuk paretari begira,
eta besteak leihoetara. Modestia gordetzeko, lizunkeriari aukerak
ez ematearren —oheratzean auskalo zer ager zitekeen sotanen azpian— izara batzuk esekitzen ziren gakoetan, paretatik hormatxora
oheak elkarren artean bereiziz eta logelari halako kanpamentu-itxura
zabarra emanez. Izara haiek erretiratu egiten ziren gero, egunean
zehar ganbara airosoago mantentzeko.
Inguruko herrixkak deskubritzea zuten zeregin gustukoena: Zuazo, Heredia, Dallo, Etura, Luzuriaga, Egilaz, Mezkia, Araia, Bikuña,
Muniain, Gazeo, Ezkerekotxa, Opakua eta beste hainbat bi mendilerroen artean, Urbasaren eta Aizkorriren artean. Joan, gehienetan
korrika edo oso arin iritsi, elizan bildu, elkarrekin otoitz txiki bat
egin eta itzuli —sarri inorekin hitzik egin gabe—, hori izaten zen
dena asteroko irteeretan, baina pozgarria eta atsegingarria suertatu
ohi zen itxituran bizi ziren gazteentzat. Gorputza nekatzeko ez ezik
arnasa hartzeko balio zuen eta denak irabazle aterako ziren; gazteak,
indarberrituta, eta arduradunak gogotsu beren ardurapekoak hezten
jarraitzeko.
Urte hartan izan zuten, ordea, beste bisita desatsegina. Heriok bere
mutur beltza erakutsi zuen, beste behin; bigarren aldiz mutiko polittaren bizitza laburrean. Egun libre eskas haietako batean gertatu

85

zen. Gasteiz aldera abiatu zen gazte-aldra, hiribururaino ez iristeko aginduz, eta hala bi zutabetan banandu ziren, bat Dulantzirantz,
bestea Gebaratarren gotorlekurantz. Azken horietako batzuk Santaengrazia pantanoraino heldu ziren. Gehienak nafarren gazteluko
hondakinen inguruan geratu ziren bitartean, olgetan, beste batzuek,
ordea, ezin izan zuten uretan bainua hartzeko aukera galdu nahi izan,
eta zoritxarrez bertan geratu zen bat, barruko lohian trabatuta-edo.
Hermano bat zen, lego izateko prestatzen ari zena, eta beste behin
luze iraun zuen gazteen artean itota hildako kide baten galeragatiko
erresumina. Sotanarik gabe zendu zela, desobedientzian harrapatu
zuela Dama Beltzak, hantxe itxaroten zeukala Etsaia gazte gizajoak
eta, beraz, argi ibiltzeko aurrerantzean, etab.; ez ziren falta izan gogoetak eta arrazoiketak esanekoak izaten jarraitzeko.
Eta hala, urte-bukaera iritsi zen, uztailaren hamaseia. Amabirjinaren
eta Ordenaren sortze-eguna zenez, egunik egokiena aurrera egiteko
nahia erakusteko eta, aldi berean, arduradunek onetsitako gazteek
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Errezel berdeak - 06
  • Parts
  • Errezel berdeak - 01
    Total number of words is 3734
    Total number of unique words is 1885
    29.4 of words are in the 2000 most common words
    43.4 of words are in the 5000 most common words
    50.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Errezel berdeak - 02
    Total number of words is 3720
    Total number of unique words is 2020
    27.1 of words are in the 2000 most common words
    40.4 of words are in the 5000 most common words
    46.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Errezel berdeak - 03
    Total number of words is 3691
    Total number of unique words is 2083
    26.7 of words are in the 2000 most common words
    39.4 of words are in the 5000 most common words
    45.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Errezel berdeak - 04
    Total number of words is 3636
    Total number of unique words is 2026
    25.3 of words are in the 2000 most common words
    37.8 of words are in the 5000 most common words
    44.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Errezel berdeak - 05
    Total number of words is 3658
    Total number of unique words is 2051
    26.9 of words are in the 2000 most common words
    40.1 of words are in the 5000 most common words
    46.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Errezel berdeak - 06
    Total number of words is 3549
    Total number of unique words is 2077
    25.3 of words are in the 2000 most common words
    37.9 of words are in the 5000 most common words
    43.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Errezel berdeak - 07
    Total number of words is 3745
    Total number of unique words is 2029
    27.2 of words are in the 2000 most common words
    40.1 of words are in the 5000 most common words
    47.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Errezel berdeak - 08
    Total number of words is 3658
    Total number of unique words is 2046
    26.0 of words are in the 2000 most common words
    38.9 of words are in the 5000 most common words
    45.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Errezel berdeak - 09
    Total number of words is 3689
    Total number of unique words is 2005
    26.1 of words are in the 2000 most common words
    39.5 of words are in the 5000 most common words
    46.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Errezel berdeak - 10
    Total number of words is 3687
    Total number of unique words is 1968
    26.8 of words are in the 2000 most common words
    40.2 of words are in the 5000 most common words
    46.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Errezel berdeak - 11
    Total number of words is 3728
    Total number of unique words is 1945
    27.9 of words are in the 2000 most common words
    40.4 of words are in the 5000 most common words
    47.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Errezel berdeak - 12
    Total number of words is 3764
    Total number of unique words is 1935
    28.7 of words are in the 2000 most common words
    41.6 of words are in the 5000 most common words
    48.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Errezel berdeak - 13
    Total number of words is 3860
    Total number of unique words is 2085
    29.5 of words are in the 2000 most common words
    44.4 of words are in the 5000 most common words
    51.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Errezel berdeak - 14
    Total number of words is 886
    Total number of unique words is 597
    38.4 of words are in the 2000 most common words
    53.8 of words are in the 5000 most common words
    61.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.