🕙 28-minute read

Erlisionea - 12

Total number of words is 3667
Total number of unique words is 1689
29.4 of words are in the 2000 most common words
43.8 of words are in the 5000 most common words
51.3 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  marrumaz dago, zeren-eta sineste alfer hura ez baitzaio baliatzen ahal: Et daemones credunt, et contremiseunt. (Ibid.)
  Hainitz galtzen direia, sinestea izanagatik, obren
  eskasean?– Ondikotz bai asko eta asko holaxet galtzen dire, ez federik ez izanez, bainan fede biziaren
  orde, fede hil eta alfer batean egonez. Aski duzu zure
  ingurunean behatzea; oxala zeronek ez bazinu holako
  zorigaitzik! Ikhus beraz zer kalte handiak egiten
  dituen fede hil horrek zure baithan edo bertzen baithan.
  
  Non dute egiazko fedea hainbertze girixtinoek:
  jakin edo behar jakin salbamendua dela hekien egiteko baitezpadakoa, hekien entsegu guziak nahi dituena, eta hartaz, gauzarik ezdeusenaz bezenbat ere, ez
  baitute artha egiten; oro su eta lama lurreko ontasunentzat, munduko jostetentzat, gorphutzeko atseginentzat, bainan lazo eta ez-axola Jainkoarentzat, arimarentzat eta eternitatearentzat. Bertze lan presarik
  bada, othoitz baten egiteko astirik ez; egiten direnak
  ere, molderik gabe. Sakramenduentzat eta bertze
  ditugun salbatzeko laguntza sainduentzat, deus lehiarik. Hitz batez, erraiten fededun garela eta bizkitartean deus guti egiten salbatzeko, zer da hori baizik
  ere sineste hila eta alferra? Quid proderit, zer baliatuko zauku?
  Fedeak erraiten du: Jainkoa oroz gainetik behar
  dugula maitatu, eta hori dela manamendu guzietarik
  handiena. Sinesten duteia hori, hainbertze mundutiarrek, zoinentzat ez baita iganderik ez bestarik? Elizan
  sar-jalgi zerbait eginik ere, Jainkoaz baino miletan
  gehiago orhoituak eta hartuak baitire beren libertimenduez eta barreiamenduez? Ez baitute ametsik eta
  surik beren gogorako bilkhurentzat eta bekhatuzko
  
  bidentzat beizik? Horiek menturatzen ahal othe dire
  erraiterat egiazko fedea badutela? Obrak lekhuko!
  Bertze hainitzek miletan entzun dute urgulua bekhatu guzien ithurburua dela, Jainkoak ez duela deusik
  hala arbuiatzen, hortik heldu dela gure salbamenduarentzat trabarik gaxtoena. Eta bizkitartean ez dezakete aski pentsa beren buruaren goratzeko eta hanpatzeko. Hortara dohazi hekien elhe, beztitze eta higitze
  guziak. Beha dezazun hekien etxeari, hekien familiari,
  hekien soineko aphaindurari, ez duzu bertzerik ikhusiko agertu beharra beizik, bertzez gorago altxatu nahia
  beizik. Beren burua dute aldare gainean ezarri, eta
  goiz-arrats isentsu kolpeka eta agurka ari zaizko. Non
  dute fedea?
  Jondoni Paulok erraiten derauku ez dela girixtinoen artean aiphatu behar ere lohikeriaren izena. Egia
  hori sinesten othe dute hainbertze gizon ez-axolek;
  hekien mihiak ez baitu botatzen elhetzarrik baizen; ez
  baitire bilkhura batean agertzen ahal, non ez dituzten
  guziak izurristatzen? Hortan baratzen balire! Bainan
  ez; elhetan bezala, obretan ere tzarkeria eta eskandala dariote; hek dituzte herrietan ibiltzen asko dantza
  lizun eta josteta ahalgegarri; hek dituzte arima ino-
  
  zentak gaizkirat elemeniaka aurthikitzen. Ageri da
  horiek ez dutela egiazko federik.
  Hitz batez non dute sinestea girixtino hek guziek,
  zoinek jakin bekhatu mortal bat aski dela ifernurat
  erortzeko, eta bizkitartean bekhatua ura bezala iresten baitute? Badakite noiz-nahi hiltzen ahal direla, ez
  dutela oren bat segurrik, eternitatearen hegi-hegian
  direla gau eta egun; eta hargatik deskantsu daude
  ilhabeteak eta urtheak bekhatu mortalean! Herioak,
  ohoin baten pare, gutienik ustean harrapaturen ditu;
  eta hori berek ikhusten dute; bainan ez dire onerat
  itzultzen, zoramendu ikharagarri batekin irriskatzen
  dute beren sekulako eternitatea. Egiazko fedea othe
  dute horrelakoek?
  Ai! ez da kasik gehiago federik lurraren gainean.
  Ttipiak eta handiak, oro beren zeiharretan dabiltza.
  Guti, arras guti, egiazko sinestearen bide xuxenari
  jarraikitzen denik. Hortakotz, obrarik gabeko fede hila
  beizik ez dutelakotz, erran diteke asko arima galtzen
  direla.
  Obragabeko girixtino horiek, sineste gabeak
  bezenbat mintzo dire maiz Erlisionearen kontra.
  Batzueri eta bertzeri erran behar diotegu Liburu Sainduekin: Ixil beitez zuen solas hanpurutsuak; zuen aho-
  
  tik gibela beitez elhe zoro eta gezurti horiek, ezen itsu
  batzu zarete eta deusik ez dakizue. Jainkoa da bakharrik jakitate guzien nausi eta jabe, eta harek ez dakien
  ezagutzarik ez da.
  Egia bera den Jainko handi horrek bidatuko ditu
  fededunen urratsak; sineste zuzenetan zainduko ditu,
  eta egun batez altxaturen desterruko herrautsetik
  zeruko ospe eta distirantza ederretarat. Bainan zuek,
  sinestegabe sordiesak, ai galduko zarete, ezen Jaunak
  jujatuko ditu lurreko lau izkinak, eta bere etsai guziak
  ihurtzuri kolpeka xahutuko ditu.
  Eta azkenean entzun zazu zer dion neurthizlariak:
  Saindu edo bekhatore
  Gizonaren bizia
  Amets arhin baten pare
  Suntsitzen duk guzia;
  Justua duk hegaldatzen
  Bozki zeruetara,
  Gaxtoa zuzenki jausten.
  Ifernuko leizera.
  
  VI – ZATHIA
  Aita-Saindu Leone hamahirurgarrenak
  oraiko behar orduentzat
  eskeintzen deraukun sendagailua
  
  I – KAPITULUA
  Aita Sainduaren hitzak
  Jainkoak zer asmatu duen gizon bekhatoreak bereganat biltzeko.– Hortarakotz
  emaiten derauzkigun laguntzak.– San
  Frantses Asisakoa.– Heren-Ordrea.– Zer
  indarrak eta probetxuak!– Leone
  hamahirurgarrenaren gomitu hunkigarriak.
  Jainkoak zertako athera gaitu ezdeustasunetik?
  Zertako egin gaitu? Zertako eman derauku gure izaitea?
  Huna zertako.
  Jainkoa bethidanik dohatsu zen bere baithan, eta
  haren dohatsutasuna izarigabea zen eta nasaia. Bainan haren bihotzari ez zitzaion aski bera bakharrik
  dohatsu izaitea; nahi zuen bertzeri ere dohatsutasun
  hori gozarazi. Eta hortakotz egin zituen gizonak.
  
  Hori da beraz gizonen helburua eta azken xedea:
  lur huntako bizi laburraren ondotik igaitea Jainkoarenganat, Jainko haren dohatsutasunaz beraz gozatzeko.
  Bainan zer gerthatu zen? Gizonak egin zuen bekhatu. Eta bekhatu horrek hautsi eta trenkatu zuen
  Jainkoaren nahikundea, bethiereko zorionerat helarazi
  nahi ginituen nahikunde hura. Gizona baztertu eta
  zeihartu zen bere bidetik, Jainkoaganako bidetik. Eta
  Jainkoaren dohatsutasunerat lehiatu behar orde,
  harenganik urrun zabilan. Ez urrun xoilki, bainan oro
  bihurririk eta gaizkirat itzulirik, bazohan leizetan
  behera, bekhatuz bekhatu, bethiereko zorigaitzerat.
  Halarik ere Jainkoak ez du etsitzen eta huna zer
  asmatu duen gizonak berriz ere bereganat biltzeko.
  Bera gizon egiten da, gure izaite xume eta eroria
  hartzen du, beretzen du, Jainkoa bezain gora altxatzen du; eta kurutze baten gainean, bere odolaz eta
  heriotzeaz, zerua berriz ere idekitzen derauku.
  Ba bainan zeru eder hartarat heltzeko behar ditugu laguntzak, indar bereziak. Jesu-Kristok berak eman
  derauzkigu laguntza eta indar horiek, ezen irakatsi
  derauku sinetsi behar dugun egia, eman derauku atxiki behar dugun legea, establitu izan ditu grazian ezarri behar gaituzten eta aberastu behar gaituzten
  
  sakramenduak; eta, dohain horien guzien gutartean
  bethi iraunarazteko eta emendatzeko, asentatu izan
  du gure Erlisione saindua, Eliza katolikoa.
  Eta orai, ohart huni: Jesu-Kristok berak eman
  laguntza eta indar horietaz bestalde, bertze laguntza
  eta indar batzu badire Izpiritu-Sainduak asmatzen eta
  agertzen dituenak Elizaren bidez, mende bakhotxaren
  beharordu berezien arabera. Eta han-hemenka agertzen diren laguntza berezi horien artean, handienetarik bat izan da bethi Saindu batek edo bertzeak emaiten duena.
  Nor orthe dugu Elizak oraiko denbora hits hotan
  irakasten deraukun Saindu laguntzailea? Hura da San
  Frantses bere Heren-Ordreko grazia bereziekin.
  Hamabigarren mendean sorthu zen San Frantses
  Asisakoa. Mende hori behinere izan den tzarrenetarik
  bat zen. Bainan Jainkoak ez du sekulan ahanzten bere
  Eliza saindua, eta holako denbora gaxto etsituetan
  igortzen du bethi norbait langile indartsu, eta langile
  hori aski da leizetik atheratzeko mende tzarrenak eta
  jendaki galduenak.
  Hola zen gerthatu hamabigarren mendean.
  Egun batez, gure Saindua othoitzean dagoelarik,
  Jesu-Kristok berak erraiten dio: Zoaz eta altxa zazu
  
  ene etxea, ene Eliza maitea, ezen ikhusten duzu nola
  erortzera dohan.
  San Frantses berehala lotzen da lanari. Biltzen
  ditu lagunak eta erraiten diote: Jainkoak ez gaitu xoilki gure arimen salbatzeko deithu, bainan oraino bertze hainitz arimen salbatzeko.
  Goazin beraz herriz herri, eskale batzu bezala,
  oinekorik gabe eta piltzarrez beztiturik. Eta nola JesuKristok mundua salbatu izan baitu kurutzeko bere
  oinazez, berdin guk ere arimak salbatuko ditugu gure
  bizitze aphal eta garratzaz.
  Ai beha zazue zer desmasiak dabiltzaten bazter
  guzietan urguluak eta lohikeriak. Ala erregek, ala aitoronsemek, ala jende arruntek ez dute bertze ametsik,
  baizik ere urgulua eta lohikeria.
  Hitz batez, oro galtzen ari dire eta Elizak uzkailtzerat dohala iduri du.
  Guri da guri, gaitz horien sendotzea eta Elizaren
  laguntzea; eta hortarakotz jarraik gaitezen Jesu-Kristoren erranari: Ez dezazula izan ez urherik, ez zilharrik, ez dirurik. Bidean zabiltzalarik ere, ez dezazula
  izan, ez soinekorik, ez oinetakorik, ez-eta makhilarik.
  Xede handi eta eder horren ariaz, san Frantsesek
  egin zituen lehenik bi Ordena, bat gizonentzat eta ber-
  
  tzea emaztekientzat; eta hekien bidez komenturat
  bildu zituen hainitz arima eder eta garbi.
  Ba bainan munduko jende guziak ez zitezken sar
  komentuan!
  Munduko jende gaixo horien probetxutan huna zer
  asmatu zuen san Frantsesek: munduaren erdirat
  hedatu zuen komentuko bizi-moldea. Eta nola? HerenOrdrea asentatuz eta munduko beharren arabera moldatuz.
  Hamabi ehun eta hogoi eta batean (1221) Tozkaneko herrialdetan ari zen san Frantses misione emaiten. Eta han aurkhitzen du gazte denborako adiskide
  min bat, Lukesio. Adiskide hori Frantsesen predikuek
  hunkitzen dute. Ez zen orduarte hoberenetarik eta
  guziz sobra estekatua zen lurreko ontasuneri. Bainan
  Sainduaren elhe sarkhorrek halako azote zartaz joiten
  dute non bere bekhatuen lotik ihazartzen baita. Diruaren esteka guziak trenkatzen ditu, badoha san Frantsesengana eta erraiten dio: Oi ene Aita, niri eta nere
  emazteari emaguzu bizimolde berri bat, nahi ginuke
  Jesu-Kristori hurbilagodanik jarraiki.
  Gogo onez emanen derautzuet, ihardesten diote
  Sainduak, ezen aspaldian hirurgarren Ordena baten
  asmua buruan derabilat. Ezkondueri eta munduko
  
  jende suerte guzieri irakatsiko diotet Perfetasunean
  ausarki aintzinatzeko bidea.
  Lukezio eta haren emaztea Bona-Dona, jarri ziren
  lehenik Heren-Ordre hortan.
  Laster Italian, Frantzian, Alemanian, Espanian,
  Europako eskualde guzietan, zer nahi jende, aberatsak nola erromesak, elemeniaka Ordre berrian sarthu
  ziren. Hainbestetaraino non Elizaren etsai batek, Piarra de Biñek, Elizaren bertze etsai bati, Frederik Alemaniako enperadoreari igortzen baitzion: Ez da nihor
  Ordena hortako ez denik. Armada handienak baino
  kalte gehiago egiten derauku, Heren-Ordreak ezen
  bihotzak oro guganik urruntzen ditu eta osoki emaiten
  Elizari eta Erromako Aita-Sainduari.
  Huna zonbait xehetasun. Irakatsiko deraukute
  Heren-Ordreak ez duela sekulan bere heinekorik izan.
  Heren-Ordreak Elizari eman ditu lauetanhogoi eta
  hameka Saindu; eta bertze hainitz, aldaretarat igaiteko bidean eta heinean direnak.
  Bestalde, berrogoi eta bortz Martir baditu HerenOrdreak.
  Ez daiteke erran zonbat eta zonbat jende handi
  Heren-Ordreak mendez mende bere galtzarre saindurat bildu dituen. Behinik-bat haren haurretarik izan
  
  dire berrogoi eta lau Aita-Saindu, ehun eta hogoi eta
  hamar errege eta erregina, sei ehun printze baino
  gehiago.
  Erromako Aita-Sainduek bi mila gutun edo manamendu Eliza guziari igorri dituzte Heren-Ordrearen
  hobeki ezagutarazteko eta maitarazteko.
  Bi kontzilio handiek, Vienekoak (1309) eta Latranekoak (1512), onetsi dute; hitz eder eta nasaienez
  aiphatu eta goretsi dute.
  Aita-Saindu Gregorio bederatzigarrenak laidostatzen eta kondenatzen ditu Heren-Ordreari jazartzen
  diren buru makhur eta gaxtoak. Eta bestalde goraki
  dio bekhatu mortal bat egiten duela nork ere HerenOrdrean sartzetik nor edo nor gibelatzen baitu.
  Xehetasun horietarik ageri da san Frantsesek ez
  dituela alferretan asentatu bere hirur Ordenak, bat
  komentuetan gizonentzat, bertzea ere komentuetan
  emaztekientzat, eta azkena munduaren erdian girixtino guzientzat.
  Ezin sinetsia da kasik zer arima andanak sarthu
  diren hirur Ordena horietan. Hamasei ehun eta lauetanhogoiean san Frantsesen komentuek bazerauzka-
  
  ten bildurik: ehun mila gizon eta berrogoi mila emazteki.
  Eta zer erran Heren-Ordreko haurren elemeniaz?
  Heren-Ordreak berak bazituen, doblezka eta doblezka, bertze bi Ordena handiek baino gehiago.
  Ez da beraz espantitzeko baldin Elizaren etsai
  harek erraiten bazuen Alemaniako enperadoreari:
  Nihor ez da Heren-Ordrean sartzen ez denik; harmada
  handienak baino kalte gehiago egiten derauku Ordena
  horrek, ezen guganik urruntzen ditu bihotz guziak eta
  Erromako Aita-Sainduarenganat itzultzen.
  Egungo egunean ere Eliza katolikoa, sekulan ez
  bezalako hersturetan aurkhitzen da; Heren-Ordreak
  behar gaitu errekatik altxatu.
  Girixtinoek berek ez dute gehiago deus sinesterik,
  edo bederen ez balute bezala bizi dire. Hainitzek ukho
  egina diote Jesu-Kristori eta zeruari. Oro pulunpatuak
  gorphutzeko atseginetan, lurreko ontasunetan, urguluzko hanpaduretan; ez Jainkoa, ez ifernua, ez eternitatea, deusik ez zaizkote. Bizi labur huntan derauzkate bihotzak aserik, ez dire orhoitzen ere hil ondoko
  ethorkizunaz: Oculos suos statuerunt declinare in
  terram (Psalm., 16, 11).
  
  Heren-Ordreak behar gaitu hobi horren barnetik
  xutiarazi, gure begiak zeruko alderat altxatu, gure
  gogoak eta bihotzak garbitu, goratu, Jainkoaren baithan finkatu. Eta hortarakotz gutarik bakhotxak ikhas
  dezala bere buruari jazartzen, ezen pairatu gabe, bortxamenik jasan gabe, Jesu-Kristoren kurutzea kharreiatu gabe, ez da sekulan gure mendea leizetik atherako. Hortakotz, Penitentziaren ordena erraiten diote
  Heren-Ordreari.
  Oraiko Aita-Saindu guziz argituak, Leone hamahirurgarrenak, erregela berri bat eman dio HerenOrdreari. Eta zertako? Nahi baitu gehiago eta gehiago
  emenda dadien; nahi baitu guziek, gizonkiek ala
  emaztekiek, Ordena balios hori besarka dezaten,
  maita dezaten, harek irakatsi bidetan sainduki ibil
  ditezen.
  Duela hiruretanhogoi eta hirur urthe, bertze AitaSaindu batek, Leon Hamabigarrenak, Elizarentzat
  asko entsegu eta lan handi ibili ondoan, erraiten zuen:
  «Osoki bethe ditugu gure eginbideak. Zerutik
  emana zeraukun botherearen indarrez ideki diotzategu guzieri Jaunaren ontasunak. Jendaia girixtinoak
  othoiztu eta errekeritu izan ditugu ethor ditezela Salbatzailearen ithurburuetarat, eta lehia ditezela bethie-
  
  reko bizia dakharketen ur aberatsetan edatera, nazaiki asetzera. Bizkitartean zer balio lukete gure egin
  ahal guziek, batbederak ez balu gure gomituari ihardesten? ez balu bere arimaren salbatzeko nahikunde
  hazkar bat agertzen?»
  Aita-Saindu horrek bezain ongi edo hobeki, Oraiko
  gure Aita-Sainduak ere erraiten ahal derauku: Bethe
  ditugu osoki gure eginbideak: irakatsi dantzuetegu zer
  bidez athera zaitezketen errekatik. Hanbat gaxto ez
  bazarete baliatu nahi!
  Ezen, gainerateko hainitz lan handi eta ospagarriez bestalde, Leone hamahirurgarrenak gure mendeko jendaia guzieri eskeini diote san Frantsesen HerenOrdrea, hala-nola itsasoan ithotzerat dohanari laguntza eskeintzen baitiote leizetik kanporatzeko.
  Orhoit gaitezen Izpiritu-Saindua bera, egiazko
  Zuhurtzia, Trinitateko hirurgarren Presuna, mintzo
  zeraukula Aita-Sainduaren ahoz eta harek gaituela
  Heren-Ordrean sartzerat gomitatzen.
  Bai, dio Salomonek bere Erran-Zaharretan, kanpoan, goraki, guziek entzuteko moldean Zuhurtziak adiarazten derauku bere hitza: Jende osteen aintzinean
  dago oihuz, ez da gordetzen, hiri handienetan ere
  ozenka altxatzen ditu bere solasak, diolarik:
  
  Noiz artean jarraikiren zarete haurkeriari? noiz
  artean, arhin eta zoro, bilhatuko ditutzue urrats eta
  gauza kaltekorrak? noiz artean itsuek arbuiatuko dute
  egiazko argia, Jainkoaren irakasmena?
  Entzun beraz guziek ene gomitua eta niganat
  itzul! Horra non duzuen leizetik eta osinetik atheratzeko bidea, san Frantses ene adiskide minak asentatu
  duen Heren-Ordrea.
  
  II – KAPITULUA
  Heren-Ordreko erregelaren gainean
  xehetasunak
  Ordre hortan sartzeaz.– Abituaz.– Profesioneaz.– Othoitzez.– Barurez eta penitentziez.– Amoinaz.– Jarraikitasunaz.–
  Karguez, bisitaz eta erregelaz.- Porzionkulako barkhamen handiaz.
  
  I.– ARTIKULUA.
  San Frantsesen hirurgarren ordenako erregela:
  Haurride berrien hartzeaz eta moldatzeaz.
  Aita-Sainduaren hitzak
  1. Ez diteke nihor sar Hirurgarren Ordenan hamalau urtheak betheak izan gabe; ez eta bizitxe eta aztura onak ez dituen bat; unionearen adixkide, fede katolikoaren atxikitzaile leial, Eliza Erromanoari eta Sainduari osoki sumetitua dela ezagutua ez den bat.
  
  2. Emazte ezkonduak ez ditezke errezebi senarraren ixilik eta harren baimenarekin beizik: non kofesorak ez duen, kasa batzuetan, bertzela jujatzen.
  3. Hirurgarren Ordenako menbroek, garraiatuko
  dule usaiako eskapulario edo abitu ttikia eta korda; ez
  lukete berzela zuzenik Ordena hortako ontasunetan.
  4. Hirurgarren edo Terzieren Ordenan sarthuko
  direnek eginen dute urthe baten nobiziata, hori da frogantza; gero deitzen dituztenean, ohi den bezala, profesionerat, hitz emanen dute Jainkoaren manamenduak begiratuko dituztela, Elizari obedituko diotela,
  eta beren profesionearen, erran nahi Erregelaren kontra zerbeit hutsetan erortzen badire, errana izanen
  zaioten satisfazionea eginen dutela.
  Xehatasunak:
  I.– Heren-Ordrean sartzeaz.
  – Heren-Ordrea guzientzat denaz geroztik, nornahi hartan sar othe daiteke?
  Bai, nor-nahi sar daiteke Heren-Ordrean, baldin
  erregelak galdatu dohainak biltzen baditu.
  Dohain hek dire: 1° Bizimolde ona, fama gaxtorik
  gabekoa eta ohidura tzarrik ez duena.– 2°, Jite ona,
  
  eta ez gaitzikorra, borthitza, nahasia.– 3° Jarraikitasuna, Erlisioneak nahi dituen urrats premienetan bederen,– 4° Jauspena edo obedientzia Erromako Eliza eta
  alkhi sainduaren alderat.
  Elizaren eta Aita-Sainduaren alderako jauspen oso
  hori Heren-Ordreko seinale eta agergailu berezia da.
  –Heren-Ordrean sarthu nahi denak zer egin behar
  du?
  1° Herrakunderik balin badu, baketu behar da; eta
  balin badu zorrik, hek behar ditu pagatu, edo pagaturen dituelako segurtamenak eman.– 2° Heren-Ordreko
  buruzagi bati mintzatu Ordena hortan sartzeko duen
  xedeaz.
  – Zer egin behar da gero?
  Nola Heren-Ordrea egiazko Ordena bat baita, ez
  da hain errex hartan sartzea nola gainerateko bertze
  elgartasun edo konfraria ardurako batzuetan. Halanola komentu hertsienentzat, hemen ere bakhotxak
  denbora poxi batez irakatsi behar du gai den ala ez
  Ordena hortan irauteko. Eta hori da Nobizioa.
  Nobizioaren egiteko baliatzen da Abituaren hartzetik eta Profesionearen arteko denboraz. Urthe bat
  osorik iraun behar du. Eta arte hortan, batbederak
  
  Erregela ikhasten du eta ibilkatzen artharik handienarekin.
  Nobiziako denboran, Ordenako probetxu, grazia
  eta barkhamen guziez baliatzen ahal da.
  II.– Heren-Ordreko abituaz.
  – Zer da abitu hori?
  Heren-Odreko abituak nahi ditu, 1° ilezko eskapulario bat, hauts kolore edo gaztena kolore; 2° ilezko
  edo kalamuzko khorda bat, skapularioa gerrian inguratzen eta biltzen duena.
  –Abitu hori ekharri behar othe da bethi?
  Baitezpada ekharri behar da, ez galtzekotz Ordenako probetxuak. Beraz soinean atxiki behar dugu
  gau eta egun. Bizkitartean, ezinbertzez edo eritasunez, utz daiteke arte labur batentzat.
  –Zer izariko, zer heineko behar du izan abitu
  horrek?
  Khorda gainetik ingura daiteken luzetasuna behar
  du. Eta baldin ttipiago baten ekhartzeko baimena
  balitz, behar luke zehe eskas baten luzetasuna eta
  zabaltasuna.
  
  – Hein bereko soinekoa ekharri othe dute bethi
  Heren-Ordreko haurridek?
  Ez; hastapenean oinetaraino jausten zen, josturarik gabe gerrian eta khorda batez inguratua errainetan.
  –Egungo egunean ere haizu othe laiteke soineko
  oso horren ekhartzea?
  Bai, lau gerthakari hotan ekhar daiteke: – 1° Haurridegoako biltzarretan;– 2° profesionetan, hilehorstetan, hitz batez Haurrideak elgarrekin dabiltzan Elizako
  zeremonietan;– 3° buruzagien baimen berezi batekin;
  – 4° hil ondoan, ehortziak izaiteko.
  III.– Profesioneaz.
  – Zer da Profesionea?
  Profesionea da Erlisionezko berthutearen eginkari
  bat; eta eginkari horren bidez fededuna Jainkoari
  emaiten da bere hautuz Heren-Ordrean, hitzemaiten
  duelarik Jainkoaren eta Elizaren manamendueri jarraikiko dela.
  Barkhamen osoa irabazten da Profesioneko egunean; bai-eta asko izkribatzailek erraiten dute eginka-
  
  ri horrek ezartzen gaituela Bathaioak bezala osoki garbiturik.
  – Profesione hori botu bat othe da?
  Ez da botua. Da xoilki hitzemaite berezi bat; eta
  hortakotz ez gaitu bekhatuaren penan hertsatzen.
  Halarik ere, saindutzeko bide hoberenetarik da, Elizaren begietan ondorio egiazkoak baditu, eginbide bereziak manatzen derauzkigu eta emaiten probetxu frango.
  –Zoin dire Profesioneak emaiten derauzkigun probetxuak?
  Profesionearen bidez, Heren-Ordreko haurrideak
  San Frantsesen ume egiten dire, hala-nola bi lehen
  Ordena handietako anaiak eta arrebak, Frantsiskanoak eta Klarizak.– 2° San Frantsesen Ordena guziko
  merezimenduetan phartedun jartzen dire;– 3° Erregelak manatu othoitzak erraitearekin, Eliza guziaren
  mandatari bezala dire.
  – Gaztigurik ba othe da Profesioneari hutsik egiten
  dutenentzat?
  Bai. Nork ere Jainkoaren eta Elizaren manamenduak eskandalarekin kolpa bailezazke; eta berdin Bisitorak eman penitentzia niholere egin nahi ez lukeena;
  
  horrelakoak khen daitezke haurridetasunetik, bai eta
  Ordenatik.
  
  II.– ARTIKULUA
  Heren-Ordreko othoitzak.–
  Barurak, bertze penitentztak.–
  Amoinak.–
  Erregelaren ongi atxikitzeko bideak.
  Bizitzeko maneraz.
  1. Terzierek beren beztitzeko maneran bazterrerat
  utziko dituzte urguluzko xedez mundutarrek egiten
  dituztenak, eta begiratuko bakotxak bere kondizionean, modestia sainduaren erregelak.
  2. Atzartasun handienarekin urrundu beharko dire
  bala edo dantzetarik, komedia lanjerosetarik eta bilkura libertinetarik.
  3. Jan-edanetan maithatuko dute arruntasuna eta
  geldituko dire izarian: debotki eta esker onezko sentimenduekin Jainkoa othoiztuko dute apairuen aintzinean eta ondoan.
  
  4. Barur eginen dute Mariaren bekhaturik gabe
  Konzebizioneko besta bezperan, eta San Frantses
  Patriarkaren besta bezperan. Terzieren leheneko Erregela zaharrak ematen duena segituz, nahi badute,
  ortziralez barur eta asteazkenez mehe egin, hainitz
  dituzte laudagarri.
  5. Hilabethe bakotxean luzenaz beren bekhatuak
  kofesatuko dituzte; hilabethe guziez bederen mahain
  saindurat hurbilduko dire.
  6. Terzier, Ordena sakratuetako ofizioa egun
  guziez erraten dutenek, ez dute pondu hunen gainean
  bertze egitekorik; bainan edo Elizako ofizioa edo Ama
  Birjinaren ofizio ttikia erraten ez duten guziek erran
  beharko dituzte egun guziez hamabi Pater, Ave, Gloria, ez badire ezin erranezko gisan eri.
  7. Testamenta eta ordeinua egin dezaketen guziek
  egia behar dute denbora deno, luzatu gabe.
  8. Etsenplu ona eman dezotela Terzierek beren
  familian, debozionezko pratikak eta obra onak besarkatuz. Ez dute beren etxetan sartzerat utziko berthutea kolpa dezaken liburu eta gauzetarik, eta beren
  menekoak gibelatuko dituzte horrelako irakurtzetarik.
  
  9. Artharekin atxikiko dute elkharren arteko eta
  guziekilako unionea, karitatea, batasuna. Egin ahalaz
  baketuko dituzte aharra eta hasarregoa guziak.
  10. Zinik ez dezatela sekula egin, beharrez beizik.
  Ez dute elhe desonestik erranen, ez eta trufa konbeni
  ez direnik. Arratsean, kontzientzia etsaminatuko dute
  hea holako hutsetan erori othe diren, eta hobendun
  kausitzen badire urrikitan sarturik egin dezatela hobeki.
  11. Errexki ahal badute, entzunen dute egun
  guziez Meza saindua. Aitzindariak markatu hilabeteko
  biltzarretan aurkituko dire.
  12. Bakotxak bere ahalaren arabera emanez zerbeit diru, eginen da moltsa bat, Haurride errumesenen
  laguntzeko guziz eritasunetan, edo Elizako ohore eta
  beharrentzat.
  13. Minixtroak joanen dire Haurride erien bisitatzerat edo norbeit egorriko dute karitatezko obra hori
  betheko duena. Eria lanjerian denean emanen diozkate behar diren abertimendu eta kontseilluak, denbora
  deno har detzan azken sakramenduak.
  14. Herriko eta han gertatuko diren Terzier guziak
  kausituko dire Haurride hilaren ehorzteko ofizioan;
  hilaren arimaren sokorritzeko erranen dute Patriarka
  
  San Domingok irakutsi Arrosarioaren herena, bortz
  hamarreko. Apezek Mezan, eta bertze Terzierek ahalaz Komunione sainduan, othoitz eginen dute joan
  Haurridea sar dadin bake Eternalean.
  
  Xehetasunak:
  – Erregela hori ez othe da kargatuxkoa?
  Ene arabera ez! Eta hori bakhotxak errexki ikhus
  dezake. Ezen, urtheko bi barur eta egun guzietako
  othoitz bakhar batzuez kanpo, Erregela horrek ez du
  deus manatzen, baizik ere xoilki bizitze girixtino
  arruntenak orori manatzen duena. Eta oraino, barur
  eta othoitz horiek ere bertze zerbaitetarat alda daitezke, baldin osagarriak edo bertze arrazoin egiazkoek
  hala nahi badute.
  Amoreagatik eta guziek agerian ikhus eta har
  dezaten Erregela hori, hirur zathietan emanen ditut
  xehetasunak: 1° Othoitzaren gainean; 2° Baruraren
  gainean; 3° Amoinaren gainean.
  Othoitzaz.
  – Zer erran nagi du hemen hitz horrek?
  
  Lau gauza erran nahi ditu: 1° Ofizio saindua; 2°
  Meza egun guziez, ahal delarik, entzutea; 3° Aphairu
  aintzin eta ondoan othoitz egitea; 4° Ilhabetean behin
  kofesatzea eta komuniatzea.
  – Erregelak zer ofizio manatzen du?
  Aphezentzat aski da beren Brebiarioa, deus gainerakorik gabe. Bertzek erran behar dute Ama-Birjinaren
  ofizioa, edo egunean hamabi Gure Aita, Agur Maria,
  Gloria Patri, non ez dioten eritasunak debekatzen.
  –Hamabi Gure Aita, Agur Maria eta Gloria Patri
  horien orde, bertze zerbait othoitz baliaraz ahal othe
  daiteke, ez denean ofiziorik erraiten?
  Azkenean bai; eta bizkitartean ez da hortaratu
  behar, non ez den egiazko ezinbertzea, zeren-eta bertzeinez ez bailezake othoitz publiko bat egin.
  – Zer da beraz Elizaren othoitz publiko hori?
  Hori da othoitz berezi bat Elizak berak manatzen
  duena bere ume bakhar batzueri, Jainkoaren hobeki
  goresteko eta arimak ere hobeki laguntzeko.
  Bakhotxak berexki egiten duen othoitza baino hainitzez baliosago da.
  Ez du deus erran nahi, Othoitz publiko hori batbederak erranik ere bakharrik, ezen Elizak horrela manatua den ber, badu bethi bere indar berezia.
  
  – Erdaraz eta eskuaraz erraiten ahal othe da Ofizio
  publiko hori?
  Ez, eta huna zertako: Latina delakotz Elizaren mintzaia.
  – Kolpe batez erraiten ahal othe da ofizioa?
  Bai, ez badateke berzela egin. Bainan, Aita-Sainduaren arabera, hobe laiteke hamabi Gure Aita, Agur
  Maria, Gloria Patriak erraitea, ez aldi bakhar batez,
  bainan han-hemenka, egun guziko zathi berexak Jainkostatzeko moldean.
  Erraiten ahal dire laneko denboran, ibiltzean,
  Meza sainduan, eta belhauniko eman gabe.
  – Baitezpadako eginbidea othe da Mezaren egun
  guziez entzutea?
  Gure estatuko eginbideri hutsik ekharri gabe egiten ahal bada, bai; bertzela ez. Dohatsu egun orotako
  meza horri jarraikitzen direnak! Ez dezakete deus
  baliosagorik egin Jainkoarentzat eta beren arimarentzat.
  – Aita-Sainduak zertako ez ditu galdatzen Kofesio
  eta Komunione bat beizik ilhabete bakhotxean?
  Amoreagatik-eta nor-nahik izan dezan HerenOrdrean sartzeko eta ongi irauteko errextasuna. Bai-
  
  nan eder laiteke Ordena hortako haurride guziak zortzitik jarraik ditezen bethi.
  – Zer othoitz egin behar da orthuruntzaren aintzinean eta ondoan?
  Leone hamahirurgarrenak ez du deus othoitz
  berezirik aiphatzen. Bestordus erraiten zuten Gure
  Aita bat aintzinean ala ondoan. Oraino ere berdin egin
  daiteke.
  II.– Baruraz eta gainerateko penitentziez.
  – Nolakoak dire Heren-Ordreak nahi dituen penitentziak?
  Ez dire gaitzak: Urthean bi barur, bat Notagabezko Konzepzionearen bezperan, eta bertzea san Frantsesen bestako bezperan. Bertzerik ez da.
  Egia da Heren-Ordreko anaia-arrebek arras ongi
  eginen dutela baldin, lehengo Erregelaren arabera,
  barurtzen badire ortzirailetan eta mehea jaten badute
  astezkenetan; bainan ez zaiote hori manatua.
  San Frantsesek nahi izan du Heren-Ordena deithua izan dadien Penitentziaren Ordena, eta Erregelak
  egiten deraizkigun manuek goraki erakusten derauku-
  
  te Heren-Ordenako haurridek izen hori artha handirekin behar dutela gogoan hartu eta begiratu.
  Penitentzia guti ezagutua da munduan, beren
  buruak girixtino darozkatenen beren artean ere.
  Errexki, ondikoz! ahanzten ohi da, penitentziaren
  
You have read 1 text from Basque literature.