Erlisionea - 09
eta maitatzen Jainkoak egin emaitza guziz balios hori.
Orduan bakhotxa entsegatzen da horrelako Erlisione
goresgarriari dagokon bezala bizitzerat.
Bai, Erlisionea ez ongi ezagutzetik asko eta asko
gaitz sortzen dire, eta aldiz Erlisionearen ongi ezagutzea eta aditzea probetxurik handienen ithurburua
izanen da.
Bizkitartean begira gaitezen Erlisionea gure baithako argi xoilez sobra ibilkatzetik. Egia da bai, gure
adimendua zeruak gizonari egin dioen emaitza eder
bat dela; eta hartaz ongi baliatu behar gare premia
zaizkun gauzen ikhasteko. Bainan ezagutu behar
dugu Erlisioneko egiak gure baithako adimenduaz
goragokoak direla, endelguz osoki ezin har daitezkeela.
Eta hemen ikhus zazu zoin herrebeski jokatzen
diren mende huntako jakintsun borthitz eta handi
direlako hek. Beren arrazoina, beren izpiritua dute
bethi ahoan. Ezin gehiago gora altxatzen dituzte arrazoinaren zuzenak eta argiak. Eta zer gehiago? Egundaino holakorik izan ez den bezalako zoramendu
batez, Eliza eta Jainkoa bera khendu nahi izan dituzte.
Eta zertako? Beren argiak, beren irakasmenak emaitekotan hekien orde. Bainan alferrretan dire entsegatzen.
Ez ahal da nihor egundaino hain izigarriki joan gu
baithako arrazoin zuzen aren kontra, nola joan baitire
arraizoinaren goihesle hek!
Diote ezen ez dutela deus sinetsi nahi, beren baithako izpirituaz ezagut eta adi dezaketena beizik. Zer
erhokeria! Eta ez othe da hori bera arrazoinaren arnegatzea?
Baldin gizona beretzat ezin osoki ezagutua bada,
baldin gorphutza eta arima endelguz ezin har daitez-
ken gauza batzu badire, baldin begien aintzinean
agertzen zaizkigun izaite xumeenak ere traba eta
ilhunbe badire guretzat; nor izanen da, adimenduari
batere behatu nahi bazaio, aithortuko ez duenik badirela Jainkoa baithan, badirela izaite guzien gaineko
mugarik-gabe hartan, badirela asko gauza, asko egia
gainditzen dituztenak gure adimendu aphurraren ahalak oro?
Eta baldin Jainkoak irakasten baderauku egia
hetarik zonbait, atrebentziarik itsuena laiteke ez onestea, ez sinestea, estakurutzat ekharriz ez ditugula
osoki endelgatzen ahal.
Kristau egiazkorik ez daiteke beraz horrelako
kopetarekin ausart eta atrebi. Jainkoa mintzatuz geroz
Jesu-Kristoren eta Elizaren ahoz, ez du galdatzen: Zertako hori hola? nola daiteke holakorik?
Bainan argirik agerienez badaki Elizak irakatsi
guziak Jainkoarenganik heldu direla, eta geroztik oro
zinez sinesten ditu. Eta entsegatzen da geroago eta
hobeki ezagutzerat Jainkoarenganik ethorri zeraukun
Erlisione hori, eta bethi Elizaren irakasmenari xuxen
ohartua dagoelarik.
Eta horrela egunetik egunerat hobeki ezagutzen
du, bai-eta edozoin etsaieri ararrazoinik eta argirik
hoberenak ager dezazke.
V – KAPITULUA
Erlisionearen etsaieri
buru egin behar diotegu,
eta guhaur bizi behar gare
haren irakasmenen arabera
Denbora hok, denbora hitsak.– Erlisionearen zuzenak hazkarki atxiki behar
ditugu.– Asko badire, hortan ukho egiten
dutenak.– Aitzakia edo estakuru funtsgabeak.– Elhez baino ere hobeki, obraz
behar dugu gure Erlisionea goretsi.
Bai eiki, Eskualdun maiteak, denbora auhendagarrietan bizi gare; gaxtakeria, eta gaxtakeria guziak,
burua gorarik dabiltza bazter guzietan. Makhur lotsagarrienek berek galdu dute gizonen begietan datxikoten ahalgea. Eta makhur hetarat largatzen direnak,
atrebitzen dire hetaz berez espantu egiterat: irri-farretan ohapaldika eta ostikoka dabiltzate Jainkoa, Eliza,
Aita-Saindua, Aphezak, Sakramenduak.
Hori da gure ondikozko denbora haukien desarrimu izigarria, eta ezin erran bezalako gaitz-uhaldez leizeari behera osoki galtzerat laster eremanen gaituena, baldin Jainko ona ez bada gutaz urrikaltzen.
Zer egin behar du holako orduetan girixtino leial,
bere Erlisionea behar bezala maite duen batek? Khar
saindu batekin altxatu behar da Jainkoaren zuzenen
alde. Ez, orduan ez da ixilik egoiterik, ez-eta nihorendako ikhustatez ukho egiterik Erlisionearen bidegabetan.
Jainkoak ez du xoilki galdatzen bihotzez eta barneko estekamenduz harenak izan gaitezen. Gehiagorik
nahi du. Nahi du kanporat ere holakoak ager gaitezen.
Gizonen aintzinean hartaz ahalge izaitea bera askiko
da bethiereko zorigaitzerat erortzeko.
Hortik, Jesu-Kristori lekhukotasun emaiteko eta
haren alde mintzatzeko eginbide hertsia, norbait kausitzen denean gaizki hertsatua bere sinestearen gainean. Zer-nahi gerthatuko balitz ere, zorigaitz eta
ondiko guziak ekharri behar balitu ere, gaizki handi
bat laiteke ordu hetan, ez bakharrik Jesu-Kristoren eta
Erlisionearen kontra mintzatzea, bainan oraino ez alde
mintzatzea, ixilik egoitea.
Ez, hori gabe, alferretan diozu, zure buruari ere
alferretan sinetsarazi nahi zinioke, Jesu-Kristorena
zarela. Oi ez, nausi goresgarri harek ez du nahi holako zerbitzari lazo, ezaxolatu, hari darontzon gauzetan
batere sartzen ez denik. Berak erraiten derauku,
behar-orduetan haren alde agertzen ez dena, haren
kontra dela; eta ukhazaile bati bezala behatzen dioela: Qui non est mecum, contra me est.
Nolakoa da beraz eta zoin izigarria hanbat eta
hanbat kristauen ezaxolakeria Jainkoaren alderat eta
Erlisionearen alderat!
Plaza hetan, merkhatu hetan, ostatu hetan, bertze
bilkhura hetan, hain ardura aditzen dire hizkuntzarik
gaxtoenak, burla saminenak Elizako gauzen eta egintzen kontra. Bai, zonbat, bathaiatuak izan ondoan eta
girixtino legean altxatuak, zonbat ez dire atrebitzen
horrelako asko erasia sordies batzuen nola-nahika aiphatzerat?
Eta askotan nihor ez da izanen elheketari ergel
txar hekien ixilarazteko! Hortarik urrun, aditzale
guziak, itxuraz bederen, erasle izurritsu hekien alde
agertuko dire! Ai girixtino bihotzgabeak direla hek!
Eta nola nahi dute Jainkoak begi onez beha diozoten?
Nola nahi dute bere haur leialtzat iduk detzan? Berek
hain indar guti, hain kopeta guti, hain axola guti dutenaz geroz haren ohorearentzat!
Ordean, amarru handirekin asmatzen dituzte
askok aitzakiak beren buruaren garbitzeko: Erasiak
ibiliko dire, Erlisionearen alde agertzen banaiz: gaizki
derasan harekin hautsi beharko dut; gaitzituko zaio
nik kontrarik egiten badiot. Eta holako bertze hainitz
estakuru.
Oi Eskualdun maiteak, zertan izanen ginen gu
orai, eta zertan izanen zen mundu guzia ere, Apostoluek holako aitzakiak aditu balituzte, beldurrez batarekin eta bertzearekin hauts? Eta zer diot? Jesu-Kristoz
eta Ebanjelioaz deusik aiphatzea debekatu zioten, edo
bertzela hilen zituztela guziak; eta hek are hazkarkiago errepikatzen zituzten Jesu-Kristo eta haren Ebanjelioa.
Berdin egin dezagun guk ere.
Behintzat nihor ez da handi egiazki,
Ez badu sinestea beiratzen arthoski.
Herritako jendetan prezagarriena
Izaten ohi bethi Jainkotiarrena.
Guti laiteke Erlisionearen gure elhez laguntzea eta
atxikitzea, ez baginu goresten eta ohoratzen gure bizitze garbiaz.
Orduan bai, geronek artha balin badugu gure eginmolde guziak Erlisioneko egiekin adosteko eta berdintzeko, etsaiak berak bortxatuko ditugu gure sinestearen ederresterat. Horrek, emeki eta denborarekin
bederen, suntsi dezake hekien bihurridura. Ekhar
detzazke Jainko-legearen onesterat, haren maitatzerat, haren besarkatzerat eta haren arabera berak ere
bizitzerat.
Hain handia da ikhusbide edo etsenplu onaren
indarra! Hortakotz erraiten zioten Jesu-Kristok bere
Apostolueri: Zuek zarete munduko argia; eta beraz
argi zazue gizonen ainzinean, ikhus detzazten zuen
eginkari onak, eta eginkari horiek ederretsirik, ospe
diozoten bihur zuen Aita zeruetan denari: Ut videant
opera vestra bona et glorificent Patrem vestrum qui in
coelis est.
Hitz horri jarraiki dire Apostoluak, eta ondoko
mendeetan Ebanjelioko argia toki arrotzetarat ereman
dutenak. Mintzo ziren, bai eta Jainkoaren berri ona
goraki aiphatzen eta errepikatzen; bainan urrunago
ere bazoazin, beren elheak eginkari sainduez finka-
tzen zituzten; eta predikuek baino ere, eginkari hek
indar gehiago bazuten arimen hunkitzeko eta onerat
aldarazteko.
Bertzela egiten badugu, gisa batera badugu sinesten eta bertze gisara bizi bagare, zer bidegabe ez
diogu eginen gure Erlisioneari? Nola behatuko diote
legez kanpokoek? Behatuko diote gizonen asmakailu
bati bezala, amets bati bezala. Ezen usteko dute geronek ere ez ditugula zinez Ebanjelioko egiak sinesten.
Gure sinestea hartuko dute erasia funtsgabe batentzat, eta guhau hartuko gaituzte mundu enganatzaile
batzuentzat.
Badakit legez kanpokoek gaizki eginen dutela gisa
hortan asmatzea. Ezen, ororen buru, gure Erlisioneak
duen Jainkozko ethorkia eta izaitea dena-den gelditzen da, gizonak nola-nahi bizirik ere. Bainan, ongi
edo gaizki, hola erranen dute gure etsaiek, bai-eta
Erlisione guti beizik ez dutenek.
Fededunak ikhustea fedegabeak bezain minbera,
jauzkor, samin, aspertzaile, munduari eta lurrari berdin josiak, ai! neke da erraitea horrek zer kalte handia
egiten dioten legez kanpokoek.
Eta horra zerengatik Apostolu handiak nahi zuen
Elizako kargutarat altxatuko zirenak hain ongi hauta-
tuak izan zitezen, non legez kanpokoek ere ez baitzuketen deus hekien kontra erraitekorik: Beldurrez-eta
bertzelakoak balin baziren, makhur zitezen berak, eta
bertze askoentzat ere izan zitezen behaztopagarri eta
galgarri.
Ikhusia da, eta aithortzen dut, eliza-gizonen
hutsak kaltekorrago direla ezenez bertzerenak. Bainan ez da gutiago egia, ardurako giristinoek ere asko
laidoetarat eta burletarat pharatzen dutela beren Erlisionea, noiz ere beren bizitzea ez baitute harek nahi
bezala moldatzen.
Errekeritzen zaitut beraz, irakurtzaile maitea, ongi
ikhus dezazun Jainkoak zer emaitza guziz handia egin
derauzun bere Erlisione sainduaz argitu zaituenean.
Bainan hortik iduk zazu zure bizia izan behar dela alde
guziz saindua.
Jesu-Kristok mende galdutik athera zaitu, eta bere
jarrailetzat, bere zeruko primu-kidetzat hautatu. Ez
beraz gaur-gero munduari beha zure solasetan, jaunzturetan, libertimenduetan, bizi-molde guzian. Beha
zakiosko bakharrik Jesu-Kristori, zure buruzagi on eta
guziz goresgarriari.
Harenganik ikhas zazu lurreko goratasunak eta
gizonen aiphamenak arbuiatzen eta ordainez aphal
eta ezti izaiten: cum omni humilitate et mansuetudine.
Harenganik ikhas zazu mundu huntako nahigabeak, biziko gaitzak, lagunek egin nahigabeak amultsuki eta asaldatu gabe jasaiten: cum patientiâ supportate invicem.
Harenganik ikhas zazu jende bihurri gaitzenekin
ere bakean bizitzen, amor egiten diozutelarik, eta hola
guziekin izpiritu bat eta bihotz bat izaiten: Solliciti servare unitatem spiritus in vinculo pacis.
Hitz batez, alde guziz molda zaite Jesu-Kristoren
gainean, eta hartaz jauntz eta bezti zaite, hura bera
bazine bezala biziz: Induite novum hominem, in sanctitate veritatis.
Hori da Jesu-Kristok gureganik igurikitzen duen
lekhukotasuna eta hola dugu gure Erlisionea zinez
goretsiko.
VI – KAPITULUA
Aita Garat, Hazparneko
misionesten asentatzailea
Garat Pikasarri, Erlisionearen goratzalle
eta hazkartzaile.– Aita Garaten arbasoak.– Maiz goguetan dago.– Erreboluzione
handia.– Pikasarri soldadu Harizpe Jeneralarekin.– Erlisionearen hersturek Garati
emaiten dioten bihotzmina.– Aphezten
da.– Garat predikari.– Hazparneko erretorak hainitz maite du.– Erretor hori nor
zen.– Garatek zer ongiak egin dituen
Hazparnen.– Nola misionestak biltzen
eta asentatzen dituen.– Harei kharra eta
larderia.– Eritzen da.– Herlotze saindu
bat egiten du.
Azken kapituluan erran dut: «Apostoluak Erlisioneaz ausarki mintzo ziren, Jainkoaren berri ona goraki
aiphatzen eta errepikatzen zuten; bainan urrunago
ere bazoazin, beren erranak finkatzen zituzten eginka-
ri sainduez; eta predikuek baino ere eginkari hek indar
gehiago bazuten arimen hunkitzeko eta onerat aldararazteko»
Eskual-Herrian ere horrelako gizon bat izan dugu.
Gizon horrek Erlisionea bere hitzez ala bere eginkariez
hainitz goratu eta hazkartu izan du gure eskualde
hotan; eta noiz? denborarik gaxtoenetan, Erreboluzione handitik lekhora, gure Eliza katoliko maitea frango
etsai eta traba gaxtoez gudukatua zelarik.
Gizon hori zen Garat Pikasarri. Eskualdun egiazko
guziek ikhusbidetzat hartu behar lukete, amoreagatik
hura bezala Erlisionearen alde ager ditezen bethi
beren elheetan eta beren eginkarietan. Hortakotz nahi
diotet erran nor eta nolakoa zen Garat Pikasarri.
Jan-Batista Garat Hazparnen sorthu zen, uztailaren zazpian, hamazazpi ehun eta hiruretanhogoi eta
hamahirurean (1773).
Etxalde aiphatua zen Garaten sor-etxea, Pikasarria, eta jendeen aho-mihitan Pikasarri zen bethi haren
ardurako izena. Egungo egunean ere Pikasarria da
etxalderik ederrena Minotzeko eskualdean, bai eta
kasik Hazparne guzian.
Goragodanik eman nahi ditut hemen xehetasun
zonbait etxalde hortaz.
Hamasei ehun eta hogoi eta hamarrean (1630),
etxe hortako Jaunek beren deithura zuten etxearen
izena bera: Pikasarri. Handik hogoi eta bi urtheren
buruan, hamasei ehun eta berrogoi eta hamabian
(1652), aldatu zuten beren deithura zaharra. Ezen
orduan Pikasarriko anderegaia, Garaxane Pikasarri,
ezkondu zen Piarres Harizpe Harizpeko etxeko-seme
batekin.
Hekien semea, Piarres Harizpe, ezkondu zen
Dominika de Lambert deitzen zen etxeko- alaba batekin, zoinaren anaia, Piarres de Lambert, izatu baitzen
Garaziko Bikario-Jenerala.
Dominika Harizpe Pikasarriko anderegaia ezkondu
zen, hamasei ehun eta lauetanhogoi eta hemezortzian. (1698) Joanes Elhuyar, Elhiarreko seme batekin.
Ezkontza hortarik izatu ziren hameka haur. Haur
hekietarik bat, Maria Elhuyar, sorthua hamazazpi
ehun eta zazpian, ezkondu zen Migel Etxebertz Sohano Etxeberriko primuarekin; eta haren anaia, Joanes
Elhuyar, hamazazpi ehun eta hamazazpian sorthua
(1717), Aphez egin zen; Akizen ordenatua izan zen,
hamazazpi ehun eta berrogoi eta lauean (1744).
Hekien anaia, Pikasarriko primua, Piarres Elhuyar,
ezkondu zen Juana Fagalde Barrandegiko etxeko
alaba batekin, hamazazpi ehun eta hogoi eta hamabian (1732). Bainan ez zuten haurrik izan eta egin
zuten Pikasarriko anderegai Etieneta Etxebertz beren
iloba, Sohano Etxeberriko anderegaia. Halako moldez
non Etieneta Etxebertz gerthatu baitzen denbora
berean Etxeberriko eta Pikasarriko anderegai.
Hamazazpi ehun eta hiruretanhogoi eta bederatzian, (1769), Etieneta Etxebertz hori ezkontarazi
zuten Marti Garat Pitresteiko etxeko-semearekin.
Ezkontra hortarik atheratu dire zortzi haur, eta
hetarik bat izan da Jan-Batista Garat, Hazparneko
misionesten lehenbiziko buruzagia.
Jaundone Batista handiaz bezala, gure Jan-Batista
huntaz ere erran ziteken: Eta zu, haurra, deithua izanen zare Jaungoikoaren profeta, ezen Jaunaren begithartearen aitzinean joanen zare haren bideen aphaintzeko; emanen diozu salbamenduaren ezagutza haren
populuari, bere hobenen barkhamendutan; argitzeagatik ilhunbetan eta heriotzearen itzalean jarriak daudezenak, bakerako bidean bidatzeko gure urhasak.
Horiek hola, nolakoa atheratu othe zen gure JanBatista Garat?
Laneko ez zen berua eta munduko barheiamenduetarat ekharria zen; bainan hargatik tiesoa eta maiz
goguetan, hainbertzetaraino non bere arrebek gaizkika noiz-nahi erraiten baitzioten: Utz zaitzik goguetak
eta eman lanari!
Emeki-emeki gogueta horiek osoki aldatu zioten
bihotza. Sukhar batek, ezin-egon batek, barne guzia
itzulikatu zion. Gauaz ez zuen lorik, jatea ere askotan
ahanzten zuen.
Eta azkenean higuindu zuen mundua eta aphez
egiteko gogoa hazkarki lothu zitzaion; eta geroztik are
gehiago eman zen bildutasunari eta ixiltasunari.
Ez zen hortan baratu.
Baizik eta behar zuela bere baithan borhatu gizon
lurtiar barheatua, eta aldiz, aphezguarat hobeki heltzeko, arraphiztu bathaioko graziaren hazi ona, zinez
lothu zen penitentziari.
Uda oso batez, kanpo lanetan ari zelarik aintzina,
barur hertsi bat egin zuen. Bere ama gaixoa urrikaltzen zitzaion, eta maiz oihuka bertzeak baino lehen
bazkariterat ekharrarazten zuen.
Jainkoak ordean ez zion Jan-Batista gazteari denbora luzez utzi bere Ama maitearen onduan egoiteko
atseginik.
Denbora hetan Frantziako erresuma ederra azpizgora itzulikatua zen eta osoki nahasia. Errege guzietarik eztiena eta amultsuena, – sobra ezti eta amultsua,
ezen borthitzago izan balitz, bere eginbideak hobeki
betheko zituen eta bere erresuma gaxtaginen errabiatik zainduko zuen; beraz errege hori, Luis hamaseigarrena, lehenik preso atxiki zuten eta gero hil. Berdin
hil zituzten Maria-Antoaneta Frantziako erregina, eta
printzesa Elizabeth, errege Luisen arreba; eta hek
bezala hainitz eta hainitz artxaphezpiku, aphezpiku,
aphez, fraide, serora, aitoronseme, andre handi, gizon
eta emazte Jainkotiar. Parisen berean hogoi eta sei
miletaraino holaxet hil zituzten. Zer erran bada Frantzia guzian hil zuten jende elemeniaz?
Desmasia ikharagarri horiek ikhustearekin, auzoko erresumak izitu eta asaldatu ziren. Ikhusi zuten
hetaz ere akhabo zaitekeela laster, baldin ez bazuten,
elgar adituz, Frantzian berean kalitzen Erreboluzioneko suge borthitz ifernutiar hori. Hortik jazarri zitzaizkon Frantziari asko harmada: Angletarreko, Holandeko, Autrixiako eta Espianako harmadek bethan sethiatu zuten alde guzietarik.
Eta nola herria bethi herria baita eta etsaiak aldiz
bethi etsaiak, Eskualdunek buru egin zioten Españolari.
Bazen orduan Garaztar gazte bat, Baigorriko
semea, Joanes-Isidro Harizpe. Ez zituen oraino hogoi
eta bortz urthe beizik, hainan buru onekoa zen, ernea,
suharra, hazkarra, ausarta, bihotzduna, deusen beldurrik ez zuena.
Zer egiten du? Entzun duea bai Españolak jazarri
zaizkola Frantziari, bere herritarrak biltzen ditu; eta
nola Gobernamenduak ekharri baitzuen soldado behar
zirela hemezortzi urthetarik eta berrogoitarainoko
gizon guziak, Eskualdun hainitz jarri ziren Harizpe gaztearen menean.
Hazparne Pikasarriko semeak ez zituen hemezortzi urthe beizik. Ama gaixoak ez zuen aise utzi ez Baigorriko eskualde hetarat, ezen haurra zen oraino eta
osagarri ttipikoa. Bainan, dio erran zaharrak, nigarrik
gabe ez da bizitzerik. Ai hori egia dela ama gaixoentzat! Pikasarriko etxeko-andreak ere utzi behar izan
zuen bere seme maitea joaiterat soldado.
Jan-Batista Garatek gerla denboran egin zuen
beraz bere soldadogua.
Ez dakigu ikhusgarri handirik agertu zuenez; berak
ere ez omen du behinere balentria handirik aiphatu
bere orduko eginkariez. Zer-nahi izanik, haren arimak
ez zuen gerla hartan deusik irabazi. Barheiatu zen
haren gogo guzia eta munduko asmukerietarat osoki
haizatu.
Etxerat itzuli-eta, jarri zen Hazparneko gazteriaren
buruzagi. Besta, dantza, pilota-partida, orotarat
hotsemaile zuten guziek Pikasarriko semea.
Halarik ere ez du sekulan agertu deus tzarkeriarik,
ez bere eginkarietan ez-eta bere elheetan. Jarraikia
zen bethi othoitzari, etxekoek ere larderiatzen zuten,
eta bestalde bazuen murga puska bat, eta deusetan
truk ez zuen nahiko bere burua aphaldu eta gutietsi
jendearen begietan, largatuz bere bihotza lizunkeriari.
Ez, sekulan!
Denbora hetan gidamendu baten hartzeko gogoa
izan zuen, bainan nola Jainkoak bere aldaretako hautatua baitzuen bethidanik, alferretan izan ziren ezkortzeko haren asmu eta entseguak.
Eta azkenean ethorri zen Jainkoaren aldia.
Erran dut goraxago nola Jan-Batista gazterik ere
maiz oro gogotatua zagon. Bere baithan hola usu sartzen dena, Jainkoak goiz edo berant segur bilduko du.
Gure arbasoek ez daukute ustegabean utzi elhe eder
hau: Ago Jainkoarekin, Jainkoa dukek hirekin. Hola
gerthatu zitzaion Pikasarriko etxeko-semeari. Bere
jitez, bere bihotzeko behar batez, oren osoak iragaiten
zituen bakharrik, othoitzean edo gogoeta onetan, eta
handik landa bertze gizon bat zen. Egia da bai laster
lerratuko zela berriz ere, galbide zerbait jitearekin,
bainan Jainkoa nausitzen ari zitzaion geroago eta
gehiago. Eta azkenean esteka gaxto guziak trenkatu
zituen.
Huna zertako zagoen Pikasarri maiz hola gogotaturik: bihotzmin handia zuen ikhusteaz Eliza katolikoa
ezin altxatuz Erreboluzioneak egin kalte eta desmasien petik, eta hori aphez eskasean, seminarioak luzaz
hetsiak egon zirelakotz.
Goiz batez badoa kofesatzera eta ikhara batekin
erraiten dio aphezari: Ene aita, aphez egin nahi nuke.
Bainan kofesorak ez adituarena egiten du, deusik ihardetsi gabe uzten du gure etxeko-seme handia.
Ez bide zen hau alegerarik gelditu! Eta bizkitartean on egin zion ahalge ttiki horrek; behinere baino
hobeki bere baithan sarthu zen eta nigarra frango
egin Jainkoaren aintzinean. Ai! geroztik utzi zituen bai
bestak eta balentriak. Eman zen osoki othoitzari,
barurari, bere buruaren kontrako bertze hainitz jazartze borthitzeri.
Denbora puska baten buruan badoa berriz ere
kofesatzera, eta lehen aldian bezala aphezari erraiten
dio: Ene aita, aphez egin nahi nuke. Eta harek larderiarekin: Aphez! aphez! errex da erraitea, bainan izan
behar da aphez ona, osoki ona!
Irakurtzaile maitea, ikhusi dukezu behin edo bertze zaldi gazte hazkar bat hezten ari. Bizkarrean dueneko heztzailea, kalapita gorrian hasten da, jauzi hara
eta jauzi huna, bazter guzietarat zalapartaka, izerdi
uretan, begiak harmaturik, haguna ahoan, sudurretik
hixtuz. Bainan heztzaileak bere belhaunen artean hazkarki tinkatzen du, zafratzen du azote kolpeka, eta
azkenean zaldi borthitz hori gelditzen da oro akhiturik
eta harriturik, dardar ikharan dagoela. Eta geroztik bildotsa bezain maltso eta ezti duzu.
Hola-hola gerthatu zitzaion Pikasarriko gure etxeko-seme handiari. Borthitza zen jitez, bazuen ere bere
murga suertea, herriko gazteriaren errege zen, besta
guzietan hartaz beizik ez zen aiphurrik. Ai! ez bide
zitzaion eder ez bere kofesorrak hoin idorki larderiatze
hori! Bainan larderia horrek berak zuen hezi eta garhaitu gure gizona. Eta gehiagoko dudamudarik gabe,
athera zen etxetik eta Hazparnetik, joan Ahetzeko
jaun Erretorarengana eta han liburuetan hasi haur
ttiki bat izan balitz bezala.
Hori zen mila zortzi ehun eta bian, (1802). Garatek
ordukotz bazituen hogoi eta bederatzi urthe. Eta denbora hartan Ahetzeko jaun Erretora zen Duhalde,
geroztik Baionarat erretor jin behar zena, eta eskualdun liburu ederrenetarik bat, Meditazione handiak,
egin duena.
Horra beraz hogoi eta bederatzi urthetako etxekoseme hori eskolan, abiaduratik eta aphalenetik hasten
ditu aphezteko ikhasi behar diren jakitateak eta eginbideak. Ez ahal zen lotsarik gabe lothu holako lanari,
ezen burua gogortzen da denborarekin eta nihork ez
du hartze bera adin batetik harat. Eskoletako lanez
asmatu zuten gure arbasoek erran zahar hau: Gaztek
nahi bezala, zaharrek ahal bezala.
Bainan nahikunde hazkarreko gizona zen Garat
Pikasarri. Hasian-hasi, hazkarki borrokatu zen bere
liburuekin eta iraun zuen azken urratseraino, aphezguaraino.
Ahheztu zen mila zortzi ehun eta zazpian eta igorri zuten Uztaritzerat bikari (1807).
Uztariztarrak laster ohartu ziren Garat Pikasarri ez
zela ardurako gizonetarik, bainan bai baliosenetarik.
Eta guziz ezagutu zioten alkhi saindutik mintzatzeko
dohain berezi bat, eta denbora laburrez haren predikari fama urrun hedatu zen.
Aphez batentzat arimen salbatzeko harmarik hazkarrena da ederki eta suharki predikatzea. Egia da
Jainkoaren graziak behar dituela bekhatoreak hunkitu
eta onerat aldatu, bainan hortakotzat graziak nahi du
maiz elhe sainduaren laguntza. Erran zaharra da: Bera
izanagatik langile ona, Jainkoak nahi du laguntzailea.
Eta Jainkoaren laguntzaile hazkarrenetarik bat, zer
dela uste duzu? Hura da predikari ona.
Urthe batez Hazparneko jaun Erretorak bere ElizaBestako predikaritzat galdatu zuen, eta sekulan menturaz ez dute Hazpandarrek halako prediku sarkhorrik
entzun. Ez zituen hitz bakhar batzu beizik erran herriko Patroinaz, Jaundone Joani-Batistaz; mintzatu zen
bere buruaz, bere gazte denborako zorokeriez, bere
espantuez, bere barheiamenduez. Eta nola urrikiaren
kharrak emendarazten baitziozkan bere hutsak, erran
ahala baino gehiago ari zen bere buruaren aphaltzen,
osoki belzten, bulharrak joiten zituela eta begietarik
nigarra zariola.
Eta elizako jende guzia nigar hipetan, halako moldez non azkenean ez baitzen gehiago predikaria
entzuten ahal. Oi zer kofesioa! aithorlearentzat baino
ere gehiago populu handi batentzat osoki baliatu
zena!
Predika alkhitik jeustearekin erran zioten: Ene
herritar maiteak, aithortu darozkitzuet ene bekhatuak
diren bezala; hemendik goiti zuenak aiphatuko ditut,
hekien gudukatzeko eta zuen salbatzeko.
Geroztik ere Hazparneko jaun Erretorak maiz bere
herrian predikatzerat jinarazten zuen Uztaritzetik, bai
eta bere Bikaritzat galdegin zuen Baionako Aphezpikuari.
Pikasarriko apheza hoin maite zuen jaun Erretor
hori Garaztarra zen sortzez, Zaro Ithurbideko semea.
Hamazazpi ehun eta hogoi eta zortzian (1738), maiatzaren hogoi eta hirurean sorthua apheztu zen hamazazpi ehun eta hiruretanhogoi eta hirurean (1763),
maiatzaren hogoi eta zortzian. Lehenik izan zen Baionako Aphezpikuteian Segretario, handik landa Urruñako erretor, gero denbora berean Hazparneko erretor
eta Baionako jaun Aphezpikuaren Bikario-Jeneral.
Baionako Bikario-Jeneral bezala Nafarroko biltzarretan agertu eta jarri zen bertze Garaztar aphez bate-
kin; eta hau zen jaun Eyharabide, Azkaraten sorthua
eta orduan Donaistiko erretor eta Akizeko BikarioJeneral zena.
Zaro Ithurbideko seme eta Hazparneko jaun Erretor horrek izena zuen, Martin Etxeberri. Frantziako
erreboluzione edo nahasmendu handiaren denboran
ez zen Espainiarat agertu beizik; bere sor-herrian,
Zaron, iragan zituen egun lotsagarri hek. Handik noiznahi Hazparnerat heldu zen, eta gordeka egiten zituen
bathaioak, ezkontzak, erien ikhusteak, bere arthaldearen onetan Erretor batek orduan egiten ahal
zituen urrats guziak. Eta gero, gaxtaginak sobra ohartzen zirenean haren ibiltze saindu horiez, berriz ere
Zaro Ithurbiderat itzuliko zen eta han gorderik egonen.
Jaun hori ez zen aphez bakharra Zaro Ithurbidean.
Harekin baziren berze hirur, guziak etxe bereko
semeak, Ithurbideko haurrak. Hek ere sor-tokirat biltzen ziren, bakhotxak erretor bezala bere arthaldeaz
ahal ziren artha guziak hartu ondoan.
Ez daiteke erran lau aphez khartsu horiek zer
ongia egin zuten Zaroko herri ttikiari. Gau guziez
meza erraiten zuten Ithurbideko ezkaratzaren gaineko
sala handi batean; eta jiten ahal ziren jende guziak
han ziren bethi, eta gehienek zortzitik bederen egiten
zuten komunione saindua.
Erraiten ahal dut herri ttiki hori orduan oro sutan
zagoela Jainkoarentzat. Huntarik ageriko da. Igande
guziez, nihor aphezik gabe, ezen aphezak ez ziren
agertzen ahal; deus egitekotz, gauaz eta gordeka egin
behar zuten; – beraz Igandetan jende on hek elizako
izkila joiten zuten meza nausiko eta bezperetako. Goizean elizarat oro bildurik kantatzen zuten meza burutik buru, bai-eta Prefazioa eta Paterra; kontsekrazioneko denboran apheza han izan balitz bezala, sagara
joiten zuten eta guziek othoitz berezi bat erraiten
ukhurturik eta ahopetik. Eta berdin arratsaldean izkila
joiten zuten, elizarat oro biltzen, eta bezperak burutik
buru elgarrekin kantatzen.
Aphez juramentatu bat igorri zioten, bainan agertu zeneko joan behar izan zen ihesi. Gizonek bezain
ongi emaztekiek ere harrikatu zuten eta herritik feratu. Eta Jainkoak ere gaztigatu zuen aphez gaxto hori,
ezen handik laster, haritz handi batzuen kaskoan usoihizlari baten etxolara igaitearekin hil zen kolpez. Hori
gerthartu zen Poxinbordako oihanean, Donianeko hiritik hurbil.
Xehetasun horiek frangotan khondatzen aditu izan
ditut ene oseba baten ahotik. Oseba hura zen JanBatista Arbelbide, Baionan kalonje hil izan dena, Etxeberri Hasparneko jaun Erretoraren iloba propia.
Hunenganik entzunak zituen berri horietarik asko, eta
berze hainitz berak ikhusiak.
Garat Pikasarri Uztaritzetik Hazparnerat bikari
bezala jin zen mila zortzi ehun eta hamalauean.
Ethorri orduko, hazkarki jazarri zen bere herritarren makhurkeria guzieri, eta zortzi urthez ez zen
baratu oihu egitetik, bethi sutan eta khaldan, arimen
salbatzeko lehiaz oro hartua. Hazparne azpizgora
gaizkitik onerat itzuli zuen. Erran dut gaizkitik, eta bizkitartean ez dugu uste izan behar Hazparne orduan
ere herri galdu bat zela, ez. Bainan zonbat lazakeria
eta barheiamendu! Peñan, Zelhain, Elizaberrin eta
Xolahotxen, dantza bazen igande guziez. Hortarik
beretik ageri da zer kaltea ahal zaiteken arimetan.
Pikasarriko aphezak gerla finki egin zioten gaitz
horieri. Emeki-emeki dantza guziak erori ziren, jendea
sakramenduetarat hobeki lehiatu zen, Jesusen BihotzSakratuaren debozionea handizki hedatu zen. Ikhusi