Erlisionea - 08
peko guziak, hekien alderat ager ditezen bethi jasankor, erne eta jeinutsu; orhoituz buruzagiak ere Jainkoaren aintzinerat agertuko direla laster; eta baldin Jainkoak urrikalmendu errexki emaiten badio jende
xumeari, handieri aldiz gaztigu handiak emanen
dituela.
Hitz eder horiek, Aita-Saindu Leone hamahirurgarrenak erraiten ditu erregeri, munduko handi-mandieri eta gainerateko buruzagi suerte guzieri.
Huna gerthakari bat hunkigarria eta irakatsiren
deraukuna Elizako buruzagiek nolako bihotza duten
beren meneko jende xehearentzat. Gure gazeta
Eskualdunean irakurtua dut:
Murde d'Avio aphezpikuak, zituen guziak, bere
athorrarik hoberenak berak, pobrer emaiten zituen.
Athorra xahar, dena pheaxu ziren batzti zabiltzan
berak. Zerbitzaritzat zuen serora, athorra berri
batzuen egiteko diru poxi baten Jaunari galdatzera
ezin mentura baizitakeen, huna nola jokhatu zen:
Egun batez erraiten dio: «Jauna, aitoren seme bat
bada, zituen guziak xahuturik, bere herrunka atxik ez
diona; nigarringarri da haren ikhustea bere athorra
xarrarekin.»
– Bainan, aitoren seme batek athorra bederen
behar du ederra! ez dut bada sos handirik: halarik ere,
direnak oritzu: egiotzu zonbait athorra, oihal hoberenetik. Ez hatik erran nik igortzen daizkotala.
– Jauna, zaude trankil, ez zaitut salhatuko.
Ondoko igandean, Jaun aphezpikuak idekitzen du
bere athorra xaharren khutxa. Han athorra berri eder
batzu!
– Zer da hau?... Deitzen du serora.
– Nundik ditut athorra hauk? Nork igorri daizkit?
Serorak, irria ezin atxikiz, ihardesten dio: «Jauna,
hori ez dezakezut erran, haina hark debekatu baitaut.»
Jaun Aphezpikuak konprenitu zuen bera zela aitoren seme hura eta berak bere buruari egin ziola athorra berri zonbaiten amoina.
Erran zion serorari: «Aldi huntan barkhatzen dauzut, bainan ez gero niri berriz holako lanik egin!»
Serorak: «Jauna, aski duzu zuk ere, ez gehiago
athorrarik emaitea; bakotxak bere burua lehen du!»
II – KAPITULUA
Erlisioneak irakasten derauku
elgar laguntzen eta elgar maitatzen
Bere erlisioneari jarraikitzen dena zinez,
berdin zinez jarraikiko da bere eginbideri.– Erlisionerik ez duenari, ez fida!–
Enperadore baten hitz ederra.– Rusiak
dabiltzan itsumenduak eta tzarkeriak.–
Frantzia ere leize hortarat uzkailtzen
ari.– Apheza eta ostalerra.– Kaputxina,
xapeldunaren trufari.
Erlisioneak irakasten derauku elgar laguntzen eta
elgar maitatzen.
Bai, gizonek batzu bertzen alderat iduki behar
duten egiteko moldea ere Erlisioneak ezin gehiago
ederki arrimatzen du.
Erlisionea behar den bezala atxikitzen duena, izanen da: senhar amultsu eta leial, emazte ezti eta jeinutsu, buraso atzarri bere umen gainean, nausi edo
etxeko andre gozo eta zuzen sehien alderat, ume
ethorkor eta bihotzdun, sehi agudo eta langile, adiskide zin eta iraunkor.
Zer ere baita, miriku, barber, notari, abokat, juje,
herriko kargudun, orotan izanen da bere eginbideri
jarraikia, zeren Erlisioneak hala manatzen baitio eta
hortarat hertsatzen eta behartzen baitu sekulako
loriaren esperantzaz eta bethiko zorigaitzaren beldurraz.
Oi! aithorrazu, guziak zinez jarraikiak bagine gure
Erlisioneari, ongi gozoa laitekala lur huntako gure
bizia!
Bainan Erlisionea debalde uzten bada, ez da zeren
batere khondatu, ez ahidetasunaren, ez adiskidetasunaren, ez gizonak eman hitzaren gainean. Zer ere
nahiko baitute gure jaidurek, gure ohidurek, gure hanpadura eta jazarkeriek, eta hura bakharrik eginen da.
Horrengatik askotan espantitu naiz, nola hanbatak
hain guti diren Erlisioneaz griñatzen. Herrietako kargudunak hautatu behar badire, sehi bat hartu behar
bada, ezkontza bat ari bada egiten, arthoski galdatuko da berri, eta sortzeaz, eta jakitateaz, eta ontasunez, eta gorphutzeko molde onez: bainan kasik sekulan ez Erlisioneaz! Erran nahi baita, zerk ere egin
behar baitu hobekienik bizitze huntako eta bertzeko
zoriona eta hartaz nihor kasik ez dela orhoitzen!
Bertzelako gogoak zituen Konstanzio Konstantin
lehenbiziko Enperadore girixtinoaren aitak. Behin
batez manatu zuen soldado guziak sakrifika ziezoten
haren jainko gezurrezkoeri. Girixtino batzuek egiten
dute, bertzek ez.
Eta orduan zer uste duzu asmatzen duela Enperadoreak, pagano harek?
Laidotsuki kasatzen ditu sakrifikatu zutenak, erraiten diotelarik: Zer? zuen Jainkoa ukhatzen duzue! Eta
beraz nik nola sinets dezaket niri jarraikiren eta leial
egonen zaretela?
Bainan ohorezki bere zerbitzuan atxiki zituen,
tieso egon zirenak sakrifikatu gabe, ziotzotelarik: Beldurrik gabe hautatu duzue ene mendekutan erortzea,
bai-eta ditutzuen gauza guzien galtzea, ezenez ukho
egitea zuen Jainkoari. Beraz, diozuenaz geroz zuen
Jainko horrek nahi duela niri jarraik zaitezten zuzenezko urratz guzietan, ikhusten dut ene alderat ere leial
eta hazkar egonen zaretela bethi.
Eta gaurgeroz ez bedi nihor jin niri Girixtinoen kontra mintzatzera. Hekien artean khartsuenak hautatuko
ditut eta hekieri emanen, ala gortheko, ala harmadako kargu eta buruzagitasun gehienak.
Oxala! Konstantinok bezalako gogo zuzena balute
oraiko Enperadore, Errege eta Gobernamendu guziek!
Ez du oraino hogoi egun irakurtzen nuela berri
ikharagarri hau: Rusiak nahi luke jendaia girixtinoen
geriza eta laguntzaile bezala agertu; eta hortakotzat
espantu frango aiphatzen eta errepikatzen ditu bere
meneko dituen asko Gazetetan; bainan horiek oro
gezurrak dire. Huna nolakoa den zinezko egia. Orai
garen urthe huntan berean, Rusiak baderauzka Ziberiako elhurren erdian desherriturik, lau Aphezpiku, lau
ehun Aphez eta ehun mila Katoliko. Eta zertako uste
duzu? Huna zertako: Aphezpiku, Aphez eta Katoliko
horiek direlakotz osoki atxikiak Erromako Aita-Sainduari!
Eta Frantzian zer ez dugu aspaldian ikhusten?
Huna zer dion Eskualdunak:
«Gure gobernatzailek ez dituzte oraino zerratu elizak, ez eta ere ezarri ahhezak presondegian, duela
ehun urthe bezala. Ez dira oraino hartara menturatzen. Bainan ari dira, emeki emeki, jendearen preparatzen erlisionerik batere gabe phasa arazterat; hortakotzat ez dute gehiago erakusten erlisionea eskole-
tan; hortakotzat dituzte kasatzen eskoletarik, armadetarik, ospitaletarik, orotarik Serorak, Frerak eta Aphezak. Entseatzen dira, emeki-emeki, aphezen nonbrea
ttipitu nahiz; xede hortara khenduak dituzte osoki
gobernamenduko buxetetik bertze orduz semenarioetako
aphez-gaien
laguntzeko
ezartzen
zituzten
somak; gehiago dena lege bat plantatua dute aphezgai horien soldado igortzeko eta bokazionearen heier
gal arazteko. Holaxet zonbait urthe joan garenean
ezagutuko ditugu obra beltz horren ondorio gaixtoak.
Orduan ikhusiko ditugu jenerazione berri batzu erlisioneaz kanpo altxatuak eta aphezak arras bakhanduak.
Errepublikanoen xede beltza orduan izanen da bethea: orduan ikhusiko da bazter guzietan gaizkia nausitua.
Bainan zer mota du? Gure Erlisione sainduaren
etsaiak zonbat nahai borthizki jazarririk ere, ez da
gutiago egia izanen Erlisione horrek irakasten deraukula elgar laguntzen eta elgar maitatzen. Zer diot?
Etsayik borthitzenak ere maitarazten derauzkigu!
Gerthakari eder huntarik ageriko da:
Duela ehun urthe hurbil, Frantziak iragan zituen
egun lazgarrietan, aphezak gordeka zabiltzan, etxe-
tan haurrak batheatuz, eta erier azken sakramenduak
emanez, beren biziaren irriskuan.
Hetarik bat, zen M. Guyader, bethi bere fedea
azkar daukan eskualde batean, Bretanian, herri batetako ertora.
Beraz gau batez harat heldu dira Errepublikano
soldado batzu, sardiant bat buruzagi; Jaun Ertora bere
etxean preso hartu behar dute gau erditan beretan.
Soldado batek zion: «Nardagarri ere bada ongirik
baizen egiten ez duen Aphez baten estekatzera,
dotzena bat gizon hunat jinak!»
Sardiantak: «Ixilik... manua hala dugu.»
Nola ezpaitzen oraino hartua zuten tenora, badohazi phausatzera instant bat, ostatu batera. Ostalerak
izena zuen Brassak.
Gau-erdik jotzen du.
Orduan sardiantak: «Grenadierrak, jarraik niri;
goazen ertor-etxera, eta hutsa bada, itzuliko gira
kazernarat.»
Ostalersak: «Bainan fortunaz uste duzea ertora
etxean kausituko duzuela? Nik badakit nun den, irri
egin behar dugu, eta hortakotz, ene senharra ohean
emanen da alegia eri, eta nik hunat ekharraraziko dut,
segur.»
Brassak ostalerra etzan zen, dena intzirine, gaitzaz josia balitz bezala, bainan komedia hunek etzuen
anhitz iraun.
Emazte gaistagina, lanterna bat eskuan johan zen
laborari-etxe batetara. Jo zuen athea.– Nor da hor
erraiten diote.– «Brassaken emaztea, gizona dut eri
gaizki eta galdatzen du Jaun Ertora.– Ez da hemen.»–
Bainan Jaun Ertorak aditu zuen.– Arima bat salbatzeko, dio eta atheratzen da.
Oren laurden baten buruko, ostatuan dira. Jaun
Ertora, han aurkhitzen da soldado errepublikanoez
inguratua. Salutatzen ditu – gero dio: «Ikhus dezagun
eria»– Hurbiltzen da. Gizonari foltsua miatu eta «Soldadoak, dio, belhauniko, gizon hau agonian baita.»
Grenadierrak ukhurtzen dira.
Gizon haren begian bazen nigar bat, urrikiaren
nigarra, dudarik gabe Jainkoak onhartu zuena. Eriari
begiak hetsi eta aphezak erran zioten soldadoer:
– «Zuen eskuko naiz.»
Sardiantak: «Jaun Ertora, libro zira, eta sekulan
beharretan bazira, orhoit zaite Malher sardiantaz, bai
eta ere, zioten bertzeek, 20garren brigadako grenadierrez.»
Gerthakari hunen segretua berentzat atxiki zuten.
Denboraren buruan, Malher sardiantak, ordukotz
koronel pasatuak, ez zuen laudoriorik aski M. Guyader
ertorarentzat.
Horra Erlisioneak nola irakasten deraukun gure
etsaiak ere osoki maitatzen eta ahal guziaz laguntzen.
Hargatik ez uste izan ez Erlisionearen etsaiak
sekulan baratuko direla haren kontra mintzatzetik.
Ez!... Badakite bai gezurrez mintzo direla, bainan preseski hortakotz dire are borthizkiago oldartzen. Erran
zaharra da: Zuzen-gabeak orro handi.
Bainan gehienak gaxto bezain asto dire. Dezagun
ikhus:
Fraide Kaputxin eskelari bat bazohan arinik, makhila eskuan, bere zakua soin-hegian.
Bide beretik heldu zen Jaun xapeldun batek erraiten dio: «Aita Kaputxina, zaude emekixago, elgarrekin
johanen gira.»
– «Mila plazerrekin.» – Eta badohazi, hartaz eta
huntaz solasean.
Jaunak: «Aita Kaputxina badakizua gero, alfer
handi batzu zietela, bethi eske eta akhitu gabe jatekoa bil. Zuen San Frantsesek eman erregelak ez zaituzte biziki jenatzen. Zuk, segurik molde on duzu.»
– «San Frantsesen erregela, zuk diozun baino
hobea da, manatzen daukunaz geroz protsimo lagunaren behar-orduan laguntzea.»
– «Ori, aita Kaputxina huna parada ona, hea zure
erregelari atxikia zarerenez? ur hau iragan behar
dugu, zubirik ez da, ene zapata berriak ez nituzke
busti nahi; zu ointhuts zira, zure bizkarrera iganen
naiz.»
– «Igan zaite.»
– «Badakizua zaldi on bat zarela? ez gero behaztopa!»
– «Zaude deskantsu, urhatsa segur dut; bainan,
orai orhoitzen bainaiz, errazu, Jauna, baduzua dirurik
zurekin?»
– «Dirurik badudanez?– segurki baitut, moltsa bat
ontsa bethea oraino.»
– «Orai, orai tut lanak, ene erregelak nau jenatzen?»
– «Zer diozu? ala diru pheza bat nahi zinuke?»
– Ez batere, bainan San Frantsesek debekatzen
dauku urhe, zilhar, dirurik gurekin ibiltzea, eta diozunaz geroz baduzula moltsa bat bethe bethea, barkha
zadazu Jauna, gure erregela hautsiz ez dauzut etsenplu gaistorik eman nahi.
Eta, soin-ukhaldi batez, urerat aurdikitzen du,
erraz gora.
– «Ai, ai, hel zaizkit, aita Kaputxina?»
– «Gu, alfer handi batzu gira.»
«Adio, hor bazira, etxeratekoan hartuko zaitut.»
Istorio hunek badu bere morala edo erakaspena.
Adiarazten dauku erlisionearen kritikatzaileek, aphez,
fraide, serorez burlatzen direnek badakitela beharorduan heier zerbitzu zonbaiten galdatzen.– Gure
Kaputxinak bere erregela izpiritu anhitzekin aplikatu
zuen; eta bertze Jauntto hark lekzione horrekin, mainhu bat urririk hartu zuen; on egin omen zion, uda baitzen.
III – KAPITULUA
Lur huntan ere
Erlisioneak dohatsu egiten gaitu
Hemengo nahigabeak, gure jaidura gaxtoen ondorioak.– Erlisioneak gure gaitzak
eztitzen.– Bai-eta maitarazten eta gutiziarazten!– Aita Muard pairatzearen
gose.
Oraindanik ere, lur huntan berean, Girixtino
legeak gizona dohatsu egiten du, hemen dohatsu izan
daiteken bezenbatean.
Mundu huntako nahaskeriak, bizitze huntako nahigabe kasik guziak sortzen dire gizonaren bihotzeko
jaidura gaxtoetarik. Heldu dire edo minberatasunetik,
edo hanpaduratik, edo bertzeen aho-mihitan ederki
ibilia eta aiphatua izaiteko gutiziatik; lurreko ontasuneri sobra estekatzetik; hekien biltzeko artha eta galtzeko beldurkunde sobraniotik; gorphutzeko atsegineri emanegia izaitetik.
Jaidura horiek eta bertzeak atxiki bitez behar diren
mugetan, eta geroztik badukezu gizonen artean, oraidanik, egiazko zoriona. Eta horra zer nahi duen Girixtino legeak. Agortzen ditu eta hesten jaidura gaxto
horiek gure bihotzetan, erran nahi baita agortzen eta
hesten dituela zorigaitz eta nahigabe gehienen ithurhuruak.
Bere Erlisioneari behar bezala behatzen denak ezti
eta arhin kausitzen ditu gerthatzen zaizkon gaitzak
ere. Nolaz othe? A! zeren guziak, nondik nahi ethor
dakizkon, Jainkoaren eskutik hartzen baititu. Badaki
jasaiten dituen gaitzak handizki baliatzen zaizkola
bere hutsen garbitzeko, bere Purgatorioa lur huntan
egiteko, zerukotzat aberastasun handien biltzeko, eta
guziz Jesus kurutzefikatuaren iduri egiteko. Bai-eta,
aria eder hortaz, bihotzean sortzen eta erakitzen zaio
pairatzeko gutizia eta kharra. Eta orduan ez dauke, ez
du sosegurik, non ez dituen oinazeak, nahigabeak,
kurutze suerte guziak Jesusekin jasaiteko. Hola
zitzaion gerthatu Aita Muard aphez khartsuari.
Huna zer egin zuen. Ordukotz ere sakrifizio handiak bazituen eginak, eta hirur botuekin Misionest
bezala bizi zen komentuan. Ez zitzaion ordean aski.
Haren kharrak kurutze dorpheagorik nahi zuen.
Beraz egun batez, Aita Muard heldu zen oinez
Benuzetik Pontiñirat. Bi Kilometren bidea zuen egiteko; ezti-eztia zohan, paseietan bezala, bere othoitz
ardurako zonbait eginez. Eta horra non kolpez zerutikako argi batek izpiritu guzia hartzen dion! Ikhusten
du, han berean izan balitz bezala, komentu bat, eta
komentu hartan Ordena bat berria eta hainitz khartsua. Iduri zaio Jainkoak manatzen dioela molda dezan
berak Ordena hori: San Benuaten erregelari jarraiki
behar dire fraideak: atxikiren dituzte hertsiki pobrezia,
ixiltazuna, barura: ibiliko dire predikatzen eta misione
emaiten, eta hargatik eskulanetan ariko dire eta bethi
mehe janen dute eta ez dute arnorik edanen.
Zerutikako ageraldi hortarik sorthu da Benedikano-predikarien Ordena.
Hantik laster Aita Muardek egin zuen hamabortz
egunetako erretreta bat. Erretreta hortan hartu zituen
azken xedeak Ordena berriari buruz. Eta are ausarkiago eman zen ordutik penitentziari eta garraztasun
borthitzeneri. Bere gauak iragaiten zituen beztiturik
eta taula idorraren gainean etzanik; goizetan hirur
orenetako jeikia zen eta othoitzari lothua; egun guziez
egiten zuen barur eta mehe: surik ez zuen sekulan
beretzat phizten; astean hirur aldiz, astelehenetan,
astezkenetan eta ortziraletan, lizifrinaz joiten eta
xehatzen zuen bere gorphutza; penitentziazko zazpi
psalmoak erraiten zituen arrats guziez, belhauniko eta
besoak hedaturik.
Bainan gaxtoena egiteko zuen. Nola athera Pontiñiko bere misionest lagunen artetik? Berak bildu eta
moldatu zituen; hekien buruzagia eta Aita zen; eta
iduriz, etxe guzia erori behar zen, hura galduz geroz.
Eta bestalde, arxaphezpikuak ez zezaken utz Diosesatik urruntzerat premia hortako aphez bat.
Jainkoak ordean beso hazkarra du, baztertzen ditu
errexki trabarik gaitzenak, eta sekulan ez du obra onik
uzten biderditan.
Jainkoa ongi othoitzturik, Aita Muard badoha
Arxaphezpikuarengana. Bainan ez dio bere xedea garbiki aithortzen. Bertze norbaitez mintzo balitz bezala,
erraiten dio badela Diosesan aphez bat, obra berri bat
egin nahi duena; obra horrek probetxu handiak eman
lezazkela Diosesari eta Eliza guziari.
Arxaphezpikuak ihardesten dio ez duela ongia beizik nahi eta lagunduko duela gogo onez aphez khartsu
hura. Orduan Aita Muardek: Oi Jauna, aphez hura ni
naiz!
Jainkoaren nahia egin dadiela, dio Arxaphezpikuak; zoazi eta jarraik zaite Izpiritu-Sainduari.
Hitz hortan, Aita Muard itzultzen da Pontiñiko bere
lagunengana, adioak egiten diozkote eta abiatzen da
erresumaz kanpo, Italiako aldetarat.
Hori zen hemezortzi ehun eta berrogoi eta zortzian, buruilaren hogoi eta bian.
Aita Muard ez zabilan bakharrik, bazituen bi lagun,
bat apheza, aita Benuat, eta bertzea orgile bat, anaia
Frantxex.
Arzeko herri ttipira joan ziren lehenik eta huna zertako: bazelakotz han erretor khartsu bat eta nahiz
haren argiak galdatu.
Morde Vianney Arzeko erretor hori egiazko saindu
bat zen, zer nahi mirakulu egiten zituena. Frantziako
eta Europako bazter guzietarik heldu zitzaizkon jendeak; eta hasirik goizeko bi orenetan, egun guzia
berant arte ari zen bethi kufesatzen, predikatzen, eri
sendotzen.
Bana bertze, egunean hemezortzi oren iragaiten
zituen kofesionalean.
Ez zuen sekulan jaten esne izpi bat beizik, eta bakhar aldi batzuez lursagar egosi zonbait.
Aita Muard heltzen da beraz erretor saindu horrengana. Aiphatzen diozka bere xedeak eta errekeritzen
du othoi erran dezakon hea bide onean ala gaxtoan
sartzerat abiatu den.
«Ez lotsa, ihardesten dio Sainduak; obra hoberenetarik bat egitera zoazi; Jainko onak lagunduko
zaitu.»
Arzetik jo zuten Lyonera, gero Marseillera, eta han
itsasoa hartu zuten. Erromara heldu ziren urriaren
hirurean. Nahi zuketen bai Errroman gelditu, bainan
bizia khario da hiri handietan, eta sos guti zuten gure
pelegrinek. Athera ziren beraz Erromatik eta joan aintzina, Tibolin gaindi, Zubiako mendirat.
Zubiakon ikhusi zuten San Benuaten Komentuko
Abadea. Erran zioten zer xedez heldu ziren Frantziatik
eta nola atherbe zerbait nahi zuketen, entsegatzeko
elgarrekin beren bizimolde berriari.
Abadeak ongi-ethorri eder bat egin zioten, bere
haurrak bezala hartu zituen, bidatu zituen berak San
Laurenzen komenturat eta erran zioten: Hau izanen
da zuen bizitegia; bakharrik aurkhituren zarete
hemen, ez zaituzte nihork nahasiko ez asaldatuko;
egon beraz deskantsuan, nahi duzuen denbora guzia,
eta orhoit ez zaretela arrotzak Zubiakon, bainan bai
San Benuaten haurrak eta gu guzien anaiak.
Horra beraz Aita Muard bere bi lagunekin, Zubiakon, San Benuatek altxatu komentu batean. Mendigain batean dire; alde orotarik ez dute harrokarik eta
oihanik baizen. Egun guziez barur egiten dute; eguerditan zerbait belharkeria, deus onkhailurik gabe egosiak; sekulan oliorik ez burrarik, are gutiago urinik;
arratsetan eguerdiko ondarrak, eta maiz ogi hutsa
beizik ez.
Denbora hetan gaxtaginek khasatu zuten Erromatik Pio bederatzigarrena. Napleseko erregeak ohere
guziekin bere lurretarat hartu zuen Aita-Saindu desherritua, eta Gaeteko bere jauregia eman zion egontokitzat.
Horiek hola, Aita Muard jeutsi zen bere mendi kaskotik eta joan Aita-Sainduaren ikhustera Gaeteko bere
desherrian. Bere obra berriaz mintzatu zitzaion. Pio
bederatzigarrenak onetsi zuen osoki obra hori, eta
huna zer erran zion: Bai onesten dut zure obra, ezen
oraiko mende galduari eman behar zaizko sendagailu
hazkarrak; egizue beraz penitentzia zuk eta zure lagunek, eta irakas munduari ez duela salbatzeko bertze
biderik.
Zubiakorat itzuli-eta, Aita Muard are hazkarkiago
eman zen othoitzari eta penitentziari; Aita-Sainduaren
hitz onek sustatu zuten.
Bainan ethorria zen Frantziarat itzultzeko tenorea.
San Benuaten Komentuko Abade onari eskerrak bihurturik, abiatu ziren otsailaren bederatzian, hemezortzi
egun eta berrogoi eta bederatzian; eta Marzeillerat
helduak ziren zortzi egunen buruko.
Marzeilletik joan ziren Aigebeleko Komenturat eta
han berriz hasi penitentziazko bizirik borthitzena. Ez
zaioten aski Zubiakon halako bizitze gaitza eremanik,
nahi zuten oraino nobizia egin Trapisten eskupean.
Orduan ethorri zitzaioten bertze lagun bat, Aita Bernat, geroztik Abade izan dena.
Arte hortan Aita Muardek erosi zuen larre puska
bat, oihan basa baten zolan; bere komentu berria ezarri nahi zuen mundutik ahal bezain urrun. Larre hori
zen Pierre-qui-vire. Nobiziako denbora akhabatu-eta,
toki basa hortarat jin ziren gure lau penitentak. Eta
nola ez baitzuten oraino komentu baten egiteko ahalik, etxola txar bat arrimatu zuten haritz-adarrez eta
lur-buztinez. Hirur metre largo, bederatzi metre luze;
buru batean kapera, bertzean sukhaldea, erdian laneko eta lo egiteko tokia; horra zer jauregia zuten. Ustai-
laren bian, hemezortzi ehun eta berrogoi eta hamarrean, joan ziren etxola hortarat.
Geroztik, emeki-emeki, komentu eder bat altxatu
dute toki hortan berean. Bainan aita Muardek ez du
ikhusi komentu berria, hil izan zen lau urtheren buruko.
IV – KAPITULUA
Erlisioneari huts egiten diogu
ez ongi ezagutuz
Zonbat gisetara huts egiten ahal diogun
gure Erlisioneari.– Nula Jainkoak manatzen deraukun gure Erlisionearen ungi
ezagutzea.– Hainitzak direla ezagutza
hori ez dutenak.– Erlisionearen ongi ezagutzeko, Jainkoaren argiak galdatu behar
ditugula.
Hirur gisetara nabaritzen dut bereziki, asko girixtinoek huts egiten dutela Erlisionearen alderat.
Batzuek, eta hainitzak dire, doidoia dakite girixtino direla; bainan ez dakite, ez zertako diren girixtino,
ez zer den girixtino legea, ez zoin premia den haren
galtzarrean bizitzea. Girixtino badire, kasik ustegabeari esker, buraso girixtinoetarik sorthu direlakotz
eta hok ukhan dutelakotz hekien girixtinotasunean
altxatzeko artha.
Berriz bertze askok ez-axola lastimagarri batekin
behatzen diote Erlisioneari. Asko ahopaldi tzar aditzen
dute etsaien ahotik, ikhusten dute gisa guzietara
jazartzen diotela egiazko sinesteari, samintasun
guziarekin laidostatzen dituztela haren aphez eta kargudunak; derauzkan gauzarik Jainkozkoenak, halanola Sakramenduak, atrebentzia zoro batez irri eta
farretarat itzultzen dituztela. Eta hek ez dire kantitzen, ez da solas bat hekien ahotik atherako, ez dute
deusik eginen Jainkoaren alde eta Erlisionearen alde.
Hori da auhendagarri: Sinestegabeak ausart eta
kopetadun, sinestedunak aldiz beldur eta lotsa.
Azkenik, girixtino gehienek Erlisionea ahalgearazten dute beren bizimoldeaz. Sinestez deraukatena,
ukhatzen dute egitez. Gogoan eta bihotzean nahikara
onak dituzte, bainan eginbidetan sobra maiz makhur
dohazi.
Hortik, 1° Artha handi bat atxiki behar dugu Erlisionearen ikhasteko; 2° bihotzekin eta hazkarki buru
egin behar diotegu haren etsaieri; 3° ernerik eta arthoski behar gare bizi eta ibilkatu haren irakasmenen
arabera.
Diot bereziki: Artha haindi bat atxiki behar dugula
Erlisonearen ongi ikhasteko.
Adi zazu, Israel, eta gogoari emozu zinki nik erraiten dautzudana, oihu egin zioen Moisek Jainkoaren
populuari: Audi, Israel, et observa. Zure Jainkoak, asko
bertze ongiren artean, egin derauzu lege berezi baten
emaitza, eta lege horren bidez irakatsi derauzu nola
zaiteken, denboran ala hil-ondoan, dohatsu: Haec
sunt praecepta quae mandavit Dominus Deus vester,
ut faciatis ea.
Eman zaite beraz arthoski zure Jainkoak igorri
legearen ikhasten. Hortan berma zaite, ala zure
etxean zaudelarik, ala bidean zabiltzalarik, ala gauaz
iratzar-artetan, ala goizean jeiki zareneko; ekhar zazu
eskuetan eta begien aintzinean, geroago eta hobeki
adi dezazun, geroago eta barnago sar dadien zure
bihotzean.
Eta nola lege horren begiratzea baita zure eginbiderik premiatsuena, hala-hala ongiaren eta zorionaren ithurririk nasaiena izanen da zuretzat. Hortakotz
zion Dabidek: Zure legea enetzat hobe da ezenez urhe
eta zilhar metak. Nola eta zer hitzez Izpiritu-Sainduak
hobeki gogorat sarraraz zezakegun zer premia den
gure Erlisionearen ongi ezagutzea? Eta hortik, asko
kristauen lazakeria nolakoa ez da eta zoin izigarri?
Haur denboran guti bat ikhasi-eta, ez baitire handik
harat batere eginbidetan jartzen Erlisionearen hobeki
ikhasteko. Sekulan kasik liburu on bat eskuetan, ez
Jainko-legearen gaineko solasik; askotan elizan egiten
diren irakasmenetarik ere ihesi.
Oi beraz zoin guti aditzen ahal dituzten Jainkolegeak iraskasten derauzkigun misterio handiak eta
manatzen derauzkigun eginbide premiatsuak.
Erranen dute bai Jainkoa dela izaite bat neurrigabekoa; bainan zer aditzen dute bothere, gauza guziak
hitz batez egin dituen hartan? zer aditzen dute, Jaunaren zuhurtzia, diren guziak hain arrimu ederrean ezarri eta bethi atxikitzen dituen hartan? eta berdin, izaite guzien gaineko haren bertze osogune goihesgarrietan? Zer ezagutza dute horietaz kristau gehienek?
Erranen dute Jainko-Semea guretzat gizon eginik,
kurutze baten gainean hil zela, bekhatutik eta ifernutik gu erosteko. Ordean zer aditzen dute misterio
goresgarri hortan? Jainkoak hor irakatsi duen bekhatuaren higuintz ikharagarritik, gure alderat agertu
duen onesgune eta urrikalmendu ederresgarritik, eta
berak ardietsi derauzkun erran-ahal goragoko probetxuetatik, zer aditzen dute?
Aiphatzen dituzte jujamenduaren, ifernuaren,
parabizuaren izenak. Non da ordean horietarik elkhi
behar laiteken ondorioa, gaizkitik urruntzea eta gure
eginbideri hobeki jarraitkitzea? Ezen egia horiek hortakotzat indar guzizko bat badute.
Badazkite Jainkoaren manamenduak, Elizakoak
ere. Non da ordean horien hedaduraren ezagutza, zer
nahi duketen gureganik gertha gaitezken asko urratsetan, noiz den horien kontrako hutsa arhina edo bethikotz galtzeko askia?
Erraiten dute zer den Eliza, eta Elizatik kanpoan ez
dela salbamendurik. Ordean deus ere ez dute aditzen
egiazko Eliza bertzetarik behexten duten seinaletan.
Ez lakikete arrazoin den xumeena ere ematen, zertako diren Eliza Erromanokoak eta ez bertze batetakoak.
Horrelakoek beraz axaletik deraukate eta hitz
hutsetan beren Erlisionea.
Oi zer lazakeria den hori! Jaundone Lukek dio,
Jesu-Kristok zonbat ere artha baitzuen zeruetako
gauza gordeak Apostolueri xehatzeko, halarik ere ez
zutela hetan deus ere aditzen, Izpiritu-Saindua hekien
gainerat jautsi arte: Et ipsi nihil horum intellexerunt.
Den gutienetik, gauza bera erran daiteke gure
egunetako asko girixtinoez. Ez dire batere sartzen
Erlisionearen muinetan, hark bere barnean dakharzken egietan. Hekientzat ere, Apostoluentzat bezala,
Jainkoaren irakasmenak gauza gorde eta ilhun batzu
dire: Verbum istud erat absconditum ab eis.
Bederen Apostoluek bazuten ikhasteko gutizia.
Jesus errekeritu zuten, othoi ageriki xexa ziozoten
hekieri, bertzeri hitz estaliz erraiten zeraiena: Edissere nobis parabolam.
Bainan kristau asko ez dire holako eginbidetan ere
jartzen, ez dire batere entsegatzen Erlisionearen
hobeki ezagutzerat.
Ofiziorik ez ahal da gizonen artean, balitz ere
guzietarik aphalena, ahalik eta hobekiena ikhasten ez
denik, baldin bizipidetzat nahi badugu hartu. Zure
biziaren irabazteko nahi zare izan ahotz, zurgin, ehaile, ikhazkin; ofizio horietarik bat edo bertzearen ongi
ikhasterat zinez jokhatuko zare.
Eta zer premia dute bada horiek guziek Erlisionearen aldean?
Jakitate guzietarik beharren-beharrena Erlisionearen ongi ezagutzea da, hartan ikhasten ditugunaz
geroz bertze guzien gainetik bethe behar ditugun
eginbideak; Erlisioneak irakasten deraukunaz geroz
zer dagoen guretzat bizitze huntarik lekhora.
Kristau hekien lazakeria nola deithuko dugu, baizik ere Erlisionearen egiazko arbuiamendu bat? Jaundone Petrik nahi zuen girixtino guziak gai izan zitezen
beren sinesteaz eta igurikimenaz argi emaiteko. Eta
zer argi, zer arrazoin, zer kontu eman dezakete, beren
Erlisionetik hitz huts batzu bezik ez dazkitenek?
Argiak emaitetik urrun, beren sinesteari ere arhinki
atxikiren zaizko, hekien gogoa eta bihotza aldatzeko
errex izanen dire. Haizeak alde guzietara derabilan
seska iduri, beren zinestetik laster higi eta uzkail daitezke.
Holakoentzat da errana:
Zeinuteiko oilarra
Haizeak du ibiltzen,
Harat-hunat ardura
Nola-nahi itzultzen.
Holaxet asko jendek,
Buru guti dutenek,
Nahi dute frangotan
Egin beren kaltetan.
Nurk burua bi bonetetan
Eman othe dezake betan?
Eskuin edo ezker behar du
Jende batek bidea hartu.
Ez beraz haizea bezala,
Gaizki itzul nork daki nola!
Eman gaiten beraz ahalik eta hobekiena gure Erlisionearen ikhasten, haren irakasmenak barnadanik
eta beren hedaduran aditzen.
Orduan da guziz ederresgarri kausitzen kristausinestea, haren zuzentasuna, goratasuna, Jainkoaganik delako argi distiranta. Orduan da ongi gozatzen