Erakusaldiak-III - 34
bear dezun zure konzienzia konfesio on bat egiteko
asmo osoa artzen dezunean. Atera ezazu kontua:
zenbat denbora onetan bizi zeran griña, edo pasio
gaiztoren batean biotza ipiñirik: edo zere borondate,
ta iritzian: onra, edo puntuan: bengantzan, bizitza
lasai-berdean, kutizian, edo beste guraren batean;
zenbat bekatu, ta utsegitetan amildu zeran griña, ta
pasio oek ukatu gabez? Atzenean zenbat denboran
bizitu zeran Jaungoikoaganako amoriozko afekto
egiazko egiñ gabe.
2. Presta zaite arreta onarekiñ, eta zoaz zere Aita
Zerukoagana, eta artuko zaitu biotz bera urrikaritsu
batekiñ, eta zu nor bazera, emango dizu betiko bizitza doatsua. Amen.
BIGARREN DOTRIÑA
GRIÑA TA PASIO TXARRAI
EMAN BEAR ZAIEN ILDURA,
EDO MORTIFIKAZIOAREN GAÑEAN
Si quis vult post me venire,
abneget semetipsum. Math. cap. 16
Ekusi degu aurreko dotriñan zenbat bekatu, zein
estaliak, ta gutxitan barkatzen diranak gertatzen
diran, guk gure griña, ta pasio txarrak ukatzeko, ta
ilduratzeko arretarik izan gabez. Gaur ekusi bear
degu zer dan, eta zenbat eratakoa gure griña, ta
pasioen ukatzea, ildura, ta eziera au. Au ekusi ondoan begiratuko du bakoitzak, zer utsegiñ duan alde
onetatik bere Jaun ona amatzeko aginte andiaren
kontra. Enzun arreta andiarekin.
***
Ez da Kristauaren egiñ bide guztien artean estuagorik gure griña, ta pasioak ukatzeko, ilduratzeko, ta
ezitzeko egiñ bidea baño. Nai duenarekin irten artean
ez due pakearik eman nai: beti ari dira palakatzen,
eta losentxan gure borondatea, ta au berenganatzen
badue, are gaiztoago, ta indartsuago egiten dira.
Argatik arreta, ta kontu andiarekin artu bear dira
griña, ta pasio txarrak ukatzeko, ilduratzeko, ta ezitzeko neurri onak: ta neurri oek artzeari deitzen zaio
ildura, edo mortifikazioa. Bi eratan da au, S. Agustiñek dionez; bata kanpokoa, ta gorputzari dagokana;
bestea barrengoa ta espirituari dagokana.
Egiñ zuanean Jaunak gizona, egiñ zuan gorputza
animaren lagun, ta jauregi ederra izateko, ta apaindu
zuan, Jaunak berak baizik eziñ asma zitzakean adiña
edertasunekin; ta atzenean prestatu ziozkan Zeruan
atsegiñ-kontentu guztiz andi, ta zoragarriak. Baña
erori zan Adan bekatuan, ta Adanen gorputz eder ura
bertatik geratu zan abereen antzeko egiñik. Comparatus est jumentis insipientibus, et similis factus est
illis. Len ezaguera onaren mendean umil arkitzen
zana, geroztik da gure etsairik errebesena. Da Mundua, Demonioa, ta infernua bera baño gaiztoagoa. Da
gertatzen diran gaiztakeria guztien, edo geienen
sutegia. Da Jaungoiko beraren Seme bakar Jesus
Jaungoiko-gizona gurutzean illerazi zuana. Da atzenean mundu guztia nasturik, engañaturik, llilluratu-
rik, edo zoraturik, nai duan eran, darabillen etsaia.
Etsai izugarri au ilduratzea, ezitzea, ta menderatzea
da Kristauaren egiteko andia, ta ildura, edo mortifikazio mota aurrenekoa. Au ikasi nai badegu, ez degu
kontuz begiratzea besterik, zer gisatan ilduratu, ta
mendera ekarri izan dituen beren gorputzak Santuak,
eta anima birtutetsuak. Ekusiko ditugu oek, batzuetan loa ukatzen beren buruai, Jaunaren aurrean beillan, beren utsegiteen gañean negarrez, edo Jaungoikoaganako amorioz erazekiak. Ekusiko ditugu besteetan; oi biguiña kendurik, lur otzaren, arbazten,
edo ol utsaren gañean lo egiten. Ekusiko ditugu
batzuetan soñeko zakar-lakatz bat besterik gabe,
naiz izan jatorri guztiz prestukoak. Ekusiko ditugu
besteetan zurdaz, edo auntz illez egindako soñekoa
larruaren urrena jauntzirik, ta au zan anziñako zilizioa: ta oraiñ onen ordean ipintzen due askok larruaren kontra alanbrezko katea bat barrenontz puntak
dituala. Zilizioaren ildura usatua izan da txit anziñatik
andien, eta txikien, aberatsen, eta beartsuen artean.
Jakob Patriarkak, Dabid Erregeak, Makabeoak, S. Juan
Bautistak erabilli zuen zilizioa. Jeremias Profetak deadar egiten zien jendeai: jaunzi zaitezte zilizioz: egizue
negar, eta adia: Accingite vos cilicio, plangite, et ulu-
late. Judith andre prestu, pijo, ta ederrak, alargundu
zanean, aldegin zuan munduaren zorakerietatik, gelditu zan bere etxean, garbitasun, eta penitenzian
bere egunak bukatzeko: jaunzi zuan zilizioa, Eskritura Santak esaten digun bezala. Au bera egiñ due Lege
berriko Santu eta anima on birtutetsu askok. Ekusiko
ditugu batzuetan beren buruak azotez zeatzen soñekoak, eta pareteak odolez betetzeraño, besteetan
barau gogorrak ateratzen, doi doia bizirik egoteko
diña jaten, eta edaten duela. Esan gidazu, Kristaua,
baldin denbora guztietako Santuak, edo anima birtutetsuak, ta aen artean batzuek bataioan artu zuen
graziaren soñeko zuri-ederra galdu etzuenak, onenbat alegiñarekin ilduratzen bazuen gorputza zer egiñ
bear ez genduke guk, egiñ ditugun adiña bekatu, ta
gaiztakeriaren ondoren? Ta ezpadegu biotzik gorputza ilduratzeko, ta ezitzeko nola iritxi uste ditugu,
Santuentzat, edo anima onentzat prestaturik dauden,
Zeruko atsegiñ-kontentu miragarriak? Baldiñ ainbeste kostatzen bazaizte oek anima onai: guk nai ginduke doarik? Geiegi balio due, Kristaua, aiñ erraz, eta
merke iristeko. S. Paulo Apostoluak esaten digu: JesuKristorenak diranak ilduratu, ta gurutzefikatu duela
gorputza bere gura ta naikunde txarrakin. Qui sunt
Chti, carnem suam crucifixerunt cum vitiis, et concupiscentiis. Ta bere buruaz dio: kastigatzen det nere
gorputza, ta ipintzen det ezaguera onaren mendean,
erakutsirik besteai Zerurako bidea, nerau galdu ez
nadiñ. Castigo corpus meum, et in servitutem redigo,
ne forte, cum aliis praedicaverim, ipse reprobus efficiar. Ekusten det, nere Kristauak, ez dirala guztientzat egokiak aditzera eman ditudan ildura, ta penitenzia andiak; ekusten det gañera gutxik duala aek eskatzen duen bezeiñ espiritu andia. Ekusten det atzenean asko dala Kristauarentzat bere gorputza ilduratzea, ezitzea, ta menderatzea, Jaunaren Lege Santa,
ta gañerako bere eginbideak gordetzea eragotzitzen
dituala bere griña ta pasioak galanki nekatuaz, dala
apainduriak utziaz, barautuaz, edo beste eratan. Gorputzari ildurarik asko ematen dioe gure nekazari
prestuak geienak beintzat; baldin egiten dituen
nekeak Jaunari eskeñiaz, ta Jaun beraren onra, ta gloriarako egingo balira; ta jai egunetan Jainkoaz aztuko
ezpalira zenbait. Ildura, ta mortifikazio mota onen
premia geiago due aisian, eta eraz bizi diran jendeak;
ongi badu alabaña potxok zaldalea, ta nekatzen
ezpada, edo etxean, edo kanpoan, zertan, edo artan,
ez dira faltako ostikokak, arrantzak, eta oitura gaizto-
ak. Ala gertatu da oraindañokoan, ta ala aurrera-ere
gertatuko da munduak dirauen artean. Itz batean:
Zerura nai badegu, era batera, edo bestera gorputza
nekatu, ta mendean iduki bear degu, amilderazi ez
gaitzan bekatuen zingiretan. Jesu-Kristorenak diran
anima, ilduratu, ta gurutzefikatu due aragia bere
gura, ta naikunde txarrakin, dio S. Paulok: Qui sunt
Chti, carnem suam crucifixerunt cum viytis, et concupiscentiis.
***
Ona da, ta ona ezezik guztiz bearra gorputzaren
ildura, edo mortifikazioa, ekusi degun bezala, baña
askoz obea da, dio S. Agustiñek, askoz preziotsuagoa, ta goiagoa bigarrena, edo barrengo mortifikazioa. Pretiosius, et sublimius. Barrengo ildura, edo
mortifikazio guztia biurtu diteke iru gauzatara. Lenengoa da gure gorputzari, sentiduai, griña, ta pasioai
ukatzea eskatzen dituen atsegin-kontentuak, ta ongi
eraman Jaunagandik, edo lagun urkoagandik egun
oro datozkigun, samintasunak, eta gurutzeak. Bigarrena: gure griña, ta pasioetatik jaiotzen dan, gogo,
ta nai guztia utzitzea. Irugarrena gure lan, ta gauza
guztietan giari artzea Jaunaren nai, edo borondatea.
Ez dezu zuk aditzen noaski, Kristaua, gauz oen otsa
baizik; ta zuri dagokizun adiña aditu ditzatzun, enzun
ezazu kontuz oraiñ adieraztera noana.
Iru gauz oetatik lenengoaren gañean esaten digu
S. Bernardok gauz eder bat. Geren buruakin egiñ
bear degula, dio Santuak, eri baten kontua artuta zai
dagoanak egiten duana. Onelako kontua daukanak
ukatzen dio eriari kalte egingo dion guztia, naiz negar
egin dezala; baña on egingo dioen gauzak arrerazten
diozka alegiñean, naiz eriaren gustoak ez izan. Au
bera da guk geren buruakin egin bear deguna. Ukatu
jan-edan gaiztoak: ukatu begien begiratze arroak,
edo ariñak; ukatu belarriai kanta zikiñen, itz anima
galgarrien, ta erausi gaiztoen aditzea; ukatu eskuai
keñada, ta ukitzen bear ez diranak. Ukatu soñekoen
arrotasun, ta apainduria ez dagozkigunak, dantza,
jolas, eta ibillera zoroak. Eta egun oro naiz etxean,
naiz kanpoan arkitzen ditugun, samintasunak artu
bear ditugu, gure animaren eritasunak sendatzeko
datozkigun sendagaiak, ta edariak bezala. Ona
barrengo ildura edo mortifikazioaren malla bat. Baña
nor da egungo egunean bere anima eriari era onetan
kontu egiten diona? Nor era onetan ukatzen diozkana
bere buruari gorputzak, sentiduak, griña, ta pasioak
gure dituen atsegin kontentuak? Nor, Jaunagandik,
edo lagun urkoagandik datozkigun gurutzeak ongi
artzen, ta biotz prestuarekin daramaizkiana?
Barrengo ildura, edo mortifikazioak eskatzen du
gañera gure griña, ta pasioetatik datorkigun gogo,
eta naia osotoro ukatzea, utzitzea, gurutzefikatzea.
Au da geren amorio, ta borondatea, esan oi zaion gaixoaren ukatzea. Au iristeko guk jarraitu bear diogu
Santuak, eta gizon jakintsuak ederki erakutsia utzi
diguen bideari. Ara nolakoa dan bide au. Gure griña
ta pasioak batzuetan nai due debekatua dan gauza
larria, egiñ dezagun kontu edanean osotoro igarotzea, lagun urkoari kalte andiren bat etortzea, seigarrengo mandamentuaren kontrako atsegiñ loiak. Ekusia dago, beartuak gaudela bekatu larrairen azpian
gauz oetan gure gogo, ta naia osotoro ukatzera, ta
gurutzefikatzera Jaunaren beldur Santuarekin. Norbaitek niri jarraitu nai badit, uka beza bere burua, dio
Jesu-Kristok. Abneget semet ipsum. Gure griña, ta
pasioak nai due beste batzuetan debekaturik dagoan
gauzaren bat, baña berez larria ez dana. Egiñ dezagun kontu gere buruak edertzeko gezur txiki bat esatea, gurasoai bizitasun piskaren batekin erantzutea,
lagun urkoaren falta barreatuak kontatzea, apaintzeko kontu geiegi ipintzea. Gauz oetarako gogo, ta naia
ukatu bear du Kristauak, bere griña, ta pasioen mendean bizi nai ezpadu. Gauza txikietan, ta egun oro,
edo sarritan gertatzen zaizkigunetan ukatzen badegu
gure gogo, nai, edo borondate txarra, erraz gero
garaitzen da gauz andietan; baña jarraitzen badiogu
gure gogoari gauza txikietan, txikiak diralako aitzakian; laster au bera gertatuko da andietan-ere. Ala
esaten digu Espiritu Santuak. Ala erakusten digu
egun oro gertatzen danak. Aurrenean asi oi dira utsegiterik andienak-ere gauza txiki batetik. Begiratze
goixo bat, sarritxo itzegite bat: apaindu nai geiegi
bat, berandutxo etxeratze bat, lagun urkoren utsegite txikien gañean erausian egote bat, ta beste onelako milla gauza, aurrenean txit erraz utzi zitezkeanak,
ekarri izan ditue ondoren guztiz negargarriak. Argatik
gauza txikiak dirudienetan-ere kontuz ukatu bear
degu, gure griña, ta pasioetatik datorkigun, gogo, ta
nai txarra.
Gure griña, ta pasioak nai due batzuetan berez
bekatu ez dan gauzaren bat. Egiñ dezagun kontu bergera batean loreak, frutak, belar usai gozodunak
ekustea, ta miratzea: lagun artean ipui, edo kontu
garbiak gatzarekin esatea, ta beste onelako gauza
asko ez dira gaiztoak, eta bear dan fiñ onarekiñ egiten diranean, izan ditezke onak. Alaere bere gogo,
eta nai txarrak ukatzen, eta gurutzefikatzen ikasi nai
duanak, saiatu bear du, batzuetan bederik, bekatu ez
diran gauzetan-ere bere gogoak eskatzen diona ez
egitera. Ala egiñ zuan Dabid Erregeak beiñ batean.
Gerran zebillen Filisteoen kontra, ta egarriak estuturik esan zuan bere soldaduen aurrean: O! ematen
balit norbaitek Belengo putzuko ura! Au aditu zuenen
artetik irten ziran iru zaldun txit indartsuak, ta Filisteoen erditik igaro ziran Belengo putzura, eta ekarri
zuen, Dabidek ainbeste nai zuan, ura. Ekusirik Dabidek zenbat kosta zan ur ura, etzuan edan, baizik
eskeñi zion Jaunari. Etzan gauza gaiztoa ura edatea,
egarriak zegoan edan nai zuana, ta Errege zan; baña
alaere ilduratu, ta garaitu nai izan zuan bere gogo, ta
naia. Era onetan saiatzen bagiña gure gogoetak, ta
naikundeak ukatzera berenez bekatu ez diran gauzetan, kemenik gabe geratuko lirake gure griña, eta
pasioak, edo beintzat erraz garaituko ginduke gauza
debekatuen eske asitzean.
Gure griña, ta pasioak eskatzen due beste
batzuetan berez gauz ona, ta Santa dana. Egiñ deza-
gun kontu sarritan, eta ongi prestaturik konfesatzea,
sermoiak aditzea, meza nagusiak entzutea. Nork
eztakus gauz oek dirala txit onak? ta oetarako jenioa,
ta griña txit ederra? Alaere ukatu bear degu gauz
oetarako gogo, eta naia, gauza berak egitea utzi
gabe. Badakizu, edo jakiñ nai dezu nola? Egiten ditugula gauz on oek, ez gure gogo, ta naiagatik: ez gure
jenioari atsegiñ emateagatik, baizik Jaunaren borondateari, ta gure animen onari begiraturik.
***
Era onetan ukatu ondoan gure griña, ta pasioetatik datozkigun gogoak, ta naikundeak ez da besterik
bear barrengo ildura, ta mortifikazioa ederki egiteko,
ezpada artutzea Jaunaren nai, ta borondatea gure
lan, eta gauza guzien giari. Ez degu ezer-ere egiñ
bear, ez degu nai izan bear, lenik begiratu bage zer
nai duan gure Jaun onak, ta beraren borondatea ezagutzean itsu itsuan jarraitu bear diogu, dala guretzat
samiña, edo dala gozoa Jaunak nai duana. Jauna da
alabaña gure Jabea, gure Egillea, gure Eroslea, ta
Ongille andia. Jaun au leku guztietan arkitzen da guri
laguntzeko, ta gure onari begiratzen. Nork ez du bada
Jaun onen borondatea bere giari ipiñiko? Nere Jaun
Jaungoikoa! Non izan da oraindañokoan, non nere
fedea? non nere zentzua? Ez det nik oraindaño nere
gogoa, nere naia beste giaririk ezagutu! Joan dira
nere urteak kearen eran, eta Zerurako bidea ongi
ezagutu gabe! Erakusi gidazu, zure borondate santua
egiten: egiñ bedi au Zeruan, egiñ bedi lurrean, eta
mundu guztian. Amen.
Begira-zazu oraiñ, Kristaua, zer utsegiñ dezun
zere griña, ta pasio txarrak ilduratu, ta gurutzefikatu
gabez. Begira bigarrena: zenbat denbora onetan bizi
zeran zabarkeria onetan, eta Jaungoikoaganako onginai, ta amoriozko afektoak egiaz, eta biotzetik egiñ
gabe. Eta beragatik saia zaite oitura, griña ta pasio
txarrak ilduratu, ta gurutzefikatzeko; presta zaite
konfesio on bat egiteko; au egiñaz, eta aurrera Jaunaren laguntzarekin bizitza onari jarraitzen diozula, iritsiko dezu Zeruko gloria. Amen.
IRUGARREN DOTRIÑA
GRIÑA, TA PASIO
NAGUSIAREN GAÑEAN
Si quis vult post me venire,
abneget semetipsum. Math. cap. 16
Ekusi genduan aurreko dotriñan, zeiñ gauza premiazkoa dan gure griña, ta pasioak ukatzea, ilduratzea, ta ezitzea, guk gure Jaun Jaungoikoa biotz osoz
amatu nai badegu. Ekusi genduan gañera zeiñ erraz
gai onetan utsegiten degun. Gaur itzegiñ nai dizuet
gure griña, ta pasio nagusienaren gañean. Adiraziko
dizuet, zer dan griña, ta pasio nagusiena esaten
dioguna. Adiraziko dizuet zeiñ kontu, ta arreta
andiarekin griña, ta pasio-mota au ukatu, ta ilduratu
bear dan. Atzenean begiratuko du bakoitzak, zer, ta
nola utsegiñ duan alde onetatik Jauna amatzeko
Agintearen kontra. Enzun arretarekiñ Kristaua.
***
Baldiñ guk gerengan igarotzen zakuna aitortu nai
badegu, nai ta ez esan bearko degu arkitzen dirala
gugan gura, gogo, naikunde, ta zaletasun batzuek
gure ona iristeko, ta gaitza aienatzeko. Zori onekoak
izateko, ta zori gaiztotik aldegiteko. Gura, ta gogo au
eman zion Jaunak gizonari, arreta geiagorekiñ ibilli
zediñ bere Zerurako bidean. Baña zer gertatu zan?
Zer ezpada gizonak bere Jaunaren agintea ausitzea,
jaten zuala Jaun berak debekatu zion sagarra; ta galtzea berekiñ bere ondorengo guztientzat justizia edo
zuzentasun orijinala deitzen zaion doai miragarria.
Emendik gure zori onaren gogo, gura, ta egarria geratu zan guztiz epeldua animari dagozkan gauzetarako,
ta osotoro etziña, ta makurtua munduko gauza, ta
atsegiñ zirzilletara. Makurtua bere naia egitera, ta
bere iritzi itsuai jarraitzera. Makurtua emengo ondasun, irabazbide, ta oen naspilla guztietara. Makurtua
gorputzaren atsegiñ loietara, dala janean, ta edanean, dala jaunzian, dala jolas, ta ibillera lotsagarrietan. Makurtua bere ona begi onez ekustera, ta lagun
urkoarena illuntasun, eta tristuraz. Makurtua; baña
zertarako aurrera igaroko gera, banaka ukuituaz gure
gura txarrak? Asko da esatea bekatu eginta geratu
zala gizona gaitzerako zaletasunez inguratua, ta zen-
tzugabeko animalien antzeko egiñik. Comparatus est
jumentis insipientibus, et similis factus est illis. Gizonak bada berekiñ dituan gura, gogo, naikunde, ta
zaletasun oei deitzen diegu griñaren izenez; ta oetatik jaiotzen diran asaldazioak, bagak, ta mugimentuak dira pasioak.
Griña, ta pasioak, edozeñek beregan ekusten
duan bezala, ez oi dira izan berdiñak indarretan, ta
agintean. Gertatzen da batzuetan, griña batek beste
guztiak bere mendean ipintzea, ta guztien gañetik
tontorra jasorik, guztien alkate, ta agintari bera geratzea. Gertatzen da beste batzuetan, bi edo geiago
griña, ta pasiok elkar artzea: egiñ dezagun kontu
kutiziak, ta biotzaren gogortasunak; jan-edanerako
gurak, ta lujuriak; ta elkar arturik beste guziak menderatzea. Griña ta pasio agintari oei derizte: griña, ta
pasio-nagusienak; ta aginte au datorkie bide askotatik. Batzuetan gorputzaren sasoi, aro, edo tenperamentutik. Ala Esauren griña nagusiena zan gogortasuna, ta gozakaitzkeria, bere sasoi, ta tenperamentu
lakatzak griña oni indarrak ematen ziozkala. Denbora
berean Jakob'ren griña nagusiena zan pakeatsua, ta
Jainkotia izatea, bikiak, ta sabelaldi batekoak ziralarik
Jakob, ta Esau. Beste batzuetan gure griña, ta pasio-
ren bat guztien agintari izatea, dator adiñetik. Ala
ekusten da, agintari dirala aur denboran griña, ta
pasio batzuek, gaztedasuna sartzean beste batzuek,
ta zartzean beste batzuek. Aur denboran griña nagusienak izan oi dira geldirik ezin egona, erausia, enbidia. Gaztedasunean arrokeria, batetik bestera ibiltzea, dana, ta ez dana arduragabe gastatzea, apaindu naia, ta jolas, ta atsegiñ txarren gura. Badator zartasuna, ta geienean agintari jartzen dira beste griña,
ta pasio batzuek. Kutizia, onra, era on, ta estimazioen ansia: anziñako gauzak laudatzea, denbora oetakoak ezertan ez idukitzea: idurikortasuna, ta iñorgan
eziñ fiatzea; oek dira, zartasunean geiena nabarbentzen diran, griña, ta pasioak. Batzuetan gure griña, ta
pasioren batek besteen artean geiena tontorra altxatzea etorri oi da azieratik; besteetan lagun gaizto,
edo onakiñ biltzetik, edo oitura gaiztoak, edo onak
artzetik. Ezpadu semeak, edo alabak jaio zanetik aditzen, madarikazioa, ta juramentua baizik; ezpadu
ekusten keñada zikiñak, ta eskuka loiak besterik;
erraz onelako seme, edo alabaren griña, ta pasio
nagusiena izango da, birauak egiteko, ta atsegin loietarako griña, ta pasioa. Atzenean gure griña, ta pasioren bat besteen artean agintari, ta nagusiena izatea
etorri oi da idurimendu, edo imajinazioaren aldetik.
Idurimendu, edo imajinazio guztiak ez dira berdiñak,
ta era batera moldatuak, ta gerta diteke griña batari
besteari baño su, ta indar geiago ematea. Ala ekusten da jenio illun baten imajinazioak geiago laguntzen diola tristuraren griña, ta pasioari besteai baño:
ta au bera gertatzen da jenio mota bakoitzean. Gañera; zer nolako antz, ta imajiñakiñ betetzen dan imajinazioko ispillua, alako griña, ta pasioak; au da antz,
ta imajiña aei dagozten pasioak geiena esnatzen dira,
ta nabarbentzen; ta geratzen dira oek agintari, ta
nagusi egiñik. Egizu kontu, Kristaua, kendurik zure
gelatik Ama Birjiñaren antz, ta imajiñak, gelaren lau
aldeak betetzen dituzula pintura gaiztoz, ta nornai
bekatura amilderazeko egokiak diran, imajiña zikiñez. Ekusia dago, zeiñ pasio, ta griña izango dan zure
agintari, ta nagusi pintura ta imajiña zikiñ aek aienatu, edo bota artean. Ta ona zer gertatzen dan egun
oro, ta puntu oro, idurimentu, edo imajinazioaren
ispillua, edo liburu miragarria antz, ta imajiña gaiztoz,
edo ez onez betetzearekin. Aurtasunetik bear bada
urlia oitu zan, bear ez diran gauzak ekustera, aditzera, ukuitzera, ta bete zuan bere idurimentuaren, edo
imajinazioaren gela antz, ta imajiña zikiñez. Gero aei
begiratuaz, llilluraturik, ta txoraturik egonaz, geratzen dira imajiña berak imajinazioan sendoro ezarriak; ta emendik dator, urliagan griña, ta pasiorik
sutuena, eta nagusiena izatea zikinkerietarako griña,
ta pasioa. Emendik sarritan agertzea animaren begietan gauza loien, ta nazkagarrien antz, edo imajiñak,
dala bakarrik dagoanean, dala norbaitekiñ itzegitean,
Meza enzutean, edo edozeiñ gauza egitean. Emendik
batzuetan bizitza guztiko gurutze nekagarria, ta beiñ
baño geiagotan burua galtzea. Txit nekez miñanze au
sendatzen da; sendatzeko alabaña, kendu, edo desegiñ bear lirake imajinazioan ezarririk dauden antz, eta
imajiña loiak, ta aen lekuan ipiñi Jesus gurutzefikatua,
infernuko penak, edo beste onelako gauzen imajiñak;
ta au da gauza, denbora, gogo ona, ta Jaunaren
laguntza andia eskatzen duena. Gertatu da iñoiz leku
andiren bat, edo ezkontza bat ainbesteraño deseatzea, ta aiñ bizi, ta sendoro imajinazioan gauz oen
antz, ta imajiñak ezartzea, non sinisturik geratu izan
diran ansia oek zituenak, Obispo, edo Kardenal egiñ
dituela, edo ezkontzeko itzak eman zitzaiztela, eta
egingo lukee noiz-ere nai juramentu, egia dala au
guztia. Ezta oraiñ kontu ateratzea besterik, nolako
indarra duan idurimendu, edo imajinazioak gure
griña, ta pasioai su emateko, ta nola oetakoren bat
egiñ ditekean beste griña, ta pasioen buru, ta agintari.
***
Baderitzat, Kristaua, esan dedanarekin ezagutu
dezakezula, zer dan griña, edo pasio nagusiena esaten dioguna. Oraiñ adierazo nai nuke, zeiñ kontu, ta
arreta andiarekiñ griña, ta pasio-mota au ukatu, ilduratu, ta ezi bear degun. Ez det emen itzegiten griña,
ta pasio onera garamatzienen gañean. Onelako doai
preziotsua duenak, eman bear diozkee milla esker
Jaunari, ta Jaun beraren onra, ta gloriarako zuzendu
bear due beren griña, ta pasio ona. Ala egiten zuen
Abelek, Jakob, Job, ta beste Santu askok. Kontu egiñ
bear due onelakoak, egiten dituen, gauz onak egiteaz
ongi, au da, ez beren griña, ta pasioari atsegiñ egiteagatik, ez beren naiari, ta kontentuari begiraturik;
baizik Jaunaren onra, ta borondatea begien aurrean
ipintzen duela. Onetan bear dan, arreta artu gabez,
zenbat Zeruko ondasun galtzen dira? Itzegiten det
bada, gaitzera garamatzien, edo gaitzera amiltzeko
perillean ipintzen gaituen, gure griña, ta pasio nagu-
sienen gañean: diranak dirala oek, edo andiustea,
edo kutizia, ira, gorputzaren atsegin lizunen gura,
edo beste edozeiñ.
Aurreko dotriñan ekusi genduan, zeiñ gauza bearra dan guk gure griña, ta pasio txarrak ukatzea, ilduratzea, ta ezitzea. Ta gauza bearra bada griña, ta
pasio gaizto guztiakiñ au egitea: zer izango da, gure
griña, ta pasio nagusienari begiratzen badiogu? Zeiñ
kontu, ta arreta andia ipiñi bearko ez degu au ilduratzeko, ta ezitzeko? Au da alabaña gure etsaien artean
andiena, ta alaere geiena maitatzen dana. Au da
geiena ezkutatzen, ta jauntzi ederrez apaintzen dana.
Au da atzenean griña ta pasio bat, mugaz ilduratzen,
ezitzen, ta garaitzen ezpada, eriotzaraño jarraituko
diguna; ta garaiturik dagoala uste izan arren, deretxa
datorkionean, berriro ekiten duana animaren kontra.
Gure griña, ta pasio nagusiena da beñik beiñ gure
etsai guztien artan andiena, edo gure etsaien buru,
agintari, ta erregea; ta beragatik, gure egiñ al guztian, burua kendu bear genioke ilduratuaz, ta nai
duana egiten utzitzen ez diogula. Baña gure itsumenaren izugarria! Etsai izugarri au izan oi da guk geiena maitatzen deguna; oni barkatzen diozkagu, egiten, ta eragiten dituan, okerrak; ta beldur gera griña,
ta pasio nagusiena muzindurik, ta begitarte gaiztoarekin jarri dakigun. Begira ezperen egun oro ekusten
danari. Begira gazte jolas, ta ibillera dongeetan dabiltzanai; begira ezkontzeko usteakin zoraturik, ta Jaunaren beldur santua utzirik bizi diranai. Oen griña
nagusiena batzuetan da jolas ez garbien, itzegite, ta
keñada lotsagarrien gura, ta besteetan era gabeko
ezkondu nai bat, prest ipintzen dituana asko utsegitetan amiltzeko. Ta alaere ez due biotzik griña, ta pasio
nagusien oek ilduratzeko, ta ukatzeko; maiteegi
ditue, onen gogor artzeko, griña berak. Agindu bekie
beste edozeiñ gauza, barauak, errezoak, belauniko
egotea, ta ala bear bada, izotzturik dagoan, erreka
batean leporaño sartzea, ta egingo due pozik utzitzen
bazate beren griña nagusiena ukuitu gabe. Au bera
gertatzen da kutiziosoarekiñ, ta edanerako griña duanarekiñ. Egiñ oi degu onetan Saulek Amalezitakin
egiñ zuana. Agindu zion Jaunak Saul Erregeari
Samuel Profetaren bidez, desegiñ, ta osotoro urratu
zitzala Amalezitak, andiri, ta txikiri, ez eta ganaduaiere, barkatzen etziela. Irten zan Saul gerrara berreun
milla ta geiago soldadurekiñ. Garaitu zituan Amalezitak: bukatu zuan jende txe guztia, ta gauza txit preziotsu etziranak desegiñ zituan. Baña etzuan biotzik
izan Agag Amaleziten Erregeari, ta artalde ederrai
bizitza kentzeko (1 Regnum cap. 15). Barkatu zien, ta
aserrerazi zion Jaunari. Ona guk egiten deguna animaren gerran. Agintzen digu Jaunak gurutzefikatu
ditzagula gure griña, ta pasioak. Garaitzen ditugu
geren gogokoak ez ditugunak, baña gure griña nagusienak? Oek geiegi amatzen ditugu, bereala desegiteko, ta ukatzeko. Barkatzen diegu, ta gurekiñ dijoaz
obiraño. Ala ekusten da edaleakin, ala itz loi zikiñak
esateko, ta keñada lotsagarriak egiteko oitura duenakiñ: ala ezkondu bear, bear ta bear asi diranakiñ, ta
ala kutiziari, ta irabazi ez garbiai ederretsi diezanakiñ.
Gure griña, ta paso nagusiena etsairik andiena
izateaz gañera da, ezkutatzen, ta kolore ederrez
jauntzirik, ta apaindurik, agertu oi dana. Urliaren
griña, ta pasiorik indartsuena, ta agintariena izango
da, egiñ dezagun kontu: andi ustea; ta bere borondatez, ta iritziz dan guztia betea, ta puztua egongo da.
Emendik dator, urlia norbaitek ukuitzen badu, edo
ukuitu duela, iduritzen bazaio, onra, ta puntuari
dagozkan gauzetan, edo egiten ezpazaizka gura
dituan agurrak, ta naikuntzak; ezpadu auzoak, edo
aideak ark nai duana egiten, aren alde itzegiten:
artzen du urlia suak, eta garrak, ta ez da aren aotik
agertzen, biraua, madarikazioa, lagun urkoaren onrari, aren aurrekoai, ta aideai ozka, ta aginka aritzea
besterik. Oker oen guztien iturburua, oen ama, ta
sustraia da andi ustearen, ta soberbiaren griña, ta
pasio nagusiena; ta alaere eztu aitortuko urliak egia
au: ezkutatuko du zauri au, ta esango du aserrearen
su aldi batean egiñ zituala onenbeste birau, ta ainbeste erausi. Sandiaren griña, ta pasio nagusiena
izango da kutizia, edo ondasunen egarri beñere eziñ
ill, ta eziñ aspertu dan bat; ta berak ez, beste guztiak
ezagutzen due au, ta esaten. Egarri onetatik dator
saldu erosian zuzen ez ibiltzea: jende bear guztia
alferra, burugabea, ta besteren kostuz bizi nai lukeala iritzitzea. Emendik biotzaren gogortasuna, ta
emengo gauzetatik gogoa eziñ kendua. Ala ere ez du
kutiziosoak ezagutu nai bere minantze, eta griña
nagusien au: gauzarik ez dala, esango du, konturik,
ta arretarik, ez dan lekuan. Berendiaren griña, ta
pasio nagusiena da enbidiaren griña zimur-lotsagarria. Emendik dator auzoaren, aidearen, ta ezagunaren berri onak aditzean, barrena illundurik geratzea,
ta aren kalteren bat jakitean biotza zabaltzea, ta esatea: ederki egiñ zaio, ongi irabazia zuan aren ibille-
rak. Alaere ez du aitortuko berendiak enbidiaren
griña, ta pasioa. Ezkutatuko du, ta edertuko beste
koloreren batekiñ. Aurrak esan oi duen bezala, esan
lezake. Buruban sabeleko miña duala. Urliaren griña,
ta pasiorik indartsuena, ta nagusiena da mutillakiñ,
edo neskatxakiñ atsegiñ artzea, ta jolastea, ta eziñ
dago jolas gabe. Emendik dator itz loy, keñada, ta
eskuka zikiñetan erortzea. Emendik festa, ta dantza
lotsagarrietan ibiltzea, alberdanian ganaduen eran
iñauterian, erriko, ta auz errietako festetan, ta deretxa dan guztian. Alaere urliak ez du osotoro aitortuko
bekatu oen guztien sustraia, eta pasio nagusia. Ez du
aitortuko neskatsakiñ edo murillakiñ jolasean ibiltzeko egarri, ta apasioa; ta gertatu diran bekatuak aitortzen badira, aitortuko dira erdizka, ta ustekabekoak
bezala. Au bera gertatzen da beste griña nagusi askorekiñ. Onetan egiten da, Rakel Jakob'ren emazteak
Laban bere Aitari ostu ziozkan, idoloakin egiñ zuana.
Jakob bere emazte, mirabe, ta gauzakiñ irten zan ixilik Aita giarabaren etxetik, ta Rakelek berekiñ eraman zituan Aitaren idoloak. Jakiten du Labanek

- Parts
- Erakusaldiak-III - 01
- Erakusaldiak-III - 02
- Erakusaldiak-III - 03
- Erakusaldiak-III - 04
- Erakusaldiak-III - 05
- Erakusaldiak-III - 06
- Erakusaldiak-III - 07
- Erakusaldiak-III - 08
- Erakusaldiak-III - 09
- Erakusaldiak-III - 10
- Erakusaldiak-III - 11
- Erakusaldiak-III - 12
- Erakusaldiak-III - 13
- Erakusaldiak-III - 14
- Erakusaldiak-III - 15
- Erakusaldiak-III - 16
- Erakusaldiak-III - 17
- Erakusaldiak-III - 18
- Erakusaldiak-III - 19
- Erakusaldiak-III - 20
- Erakusaldiak-III - 21
- Erakusaldiak-III - 22
- Erakusaldiak-III - 23
- Erakusaldiak-III - 24
- Erakusaldiak-III - 25
- Erakusaldiak-III - 26
- Erakusaldiak-III - 27
- Erakusaldiak-III - 28
- Erakusaldiak-III - 29
- Erakusaldiak-III - 30
- Erakusaldiak-III - 31
- Erakusaldiak-III - 32
- Erakusaldiak-III - 33
- Erakusaldiak-III - 34
- Erakusaldiak-III - 35