Erakusaldiak-III - 30

Santuan. Arrituko dira bekatariak beren ezagun, eta
lagunak eskuieko aldean ekusirik, eta esango due:
oek dira denbora batean guk farra, eta iseka egiten
giñutenak: Hi sunt, quos aliquando habuimus in deri-

sum, et in similitudinem improperii: Orduan txorotzat
genduzkan guk oek, zeren utzi zituen bekaturako
bide, eta perillak, baña izan gera egiaz txoroak, eta
zentzugabeak: Nos insensati (Sap. 5).
Bereziera onen ondoren asiko da Jesus Jaungoiko
gizona itz-egiten. Oraindaño beti ixilik egon naiz dio
Isaiasen autik: Tacqui semper (c. 42); baña orduan itz
egingo du, eta ez da izango eranzuteko ausardiarik.
Idikiko dira bakoitzaren bizitzaren liburuak, Danielek
dionez; Judicium sedit, et libri aperti sunt (c. 7): esan
nai du: añ argiro ipiñiko dituala Jaunak gauza guziak
gure begien aurrean, non ekusiko ditugun diran eran,
ala gureak, nola besteenak: ala obra onak, nola gaiztoak. Aditzera emango du Jaunak, nola egiñ zituan
Aingeruak, espiritu garbi-ederrak, eta oetatik asko
Luzifer buru zuela beren antuste, edo soberbiagatik
betiko su, eta garren artan amildu ziran. Aditzera
emango du, nola gizona egiñ zuan Zerurako, apaintzen zuala graziaren doai miragarriz, eta nola galdu
zuan guzia, Paradisuko arbola baten fruta debekatua
janta. Aditzera emango du, nola utsegiteak zuzentzeagatik, eta gizona Zerurako bidean ipiñi naiez jatxi
zan Zerutik, eta gizon egiñ zan Birjiña txit Santaren
Sabelean, eta eman zuan gurutzean bere bizitza. Adi-

tzera emango du, nola gure onerako ipiñi zituan
Sakramentuak, oen artean Komunioko Sakramentua,
gurekiñ bizitzeko, gure biotzetara etorteko, eta guri
bere ondasun guziak, eta betiko bizitza emateko. Aditzera emango du, zeñ ederrak, zeñ zuzen, eta miragarriak ziran gure onerako artu zituan neurri guziak.
Askotan mundu zentzugabeak, munduko jakintsu
arroak nola nai itz egiten due Jaunaren Letart, edo
Probidenziaren gañean, baña mutuen eran geratuko
dira guziak, nola igaro diran gauzak, dakustenean:
Omnis iniquitas oppilabit os suum (Psalm. 106). Nai
eta nai ez guziak ezagutuko due Jaunaren ontasun,
eta Jakiundea, eta adoratuko due Jaungoiko, ta gizon
egiazkoa bezala: ez onak bakarrik, baita gaiztoak ere:
belaunikatuko dira, dio S. Paulok, Zeruan, lurrean, eta
infernuan arkitzen diran guziak: Omne genuflectetur,
Caelestium, terrestrium, et infernorum (Ad Philippens. c. 1).
Agerturik mundu guziaren aurrean gure onerako
artu dituan neurri miragarriak, begiratuko die bakoitzaren obra on, eta gaiztoai. Añ zuzena, eta izugarria
izango da begiraldi au, non Sofoniasek dion: argiak
arturik bezala begiratuko diela Jerusalenen, edo animaren bazter guziai: Scrutabor Jerusalem in lucernis

(Sophon. 1). Begiratuko die obra onai, eta azal txit
ederra izan arren, usteltzat emango ditu, asmo garbiarekiñ, eta ongi egiñak ezpadira: Ego justitias judicabo (Psalm. 74). Begiratuko die ala gogoz, edo pensamentuz, nola itzez, eta obraz egindako bekatuai,
eta agertuko ditu beren itsustasun guziarekiñ. Zuk,
bekataria ixilik egiñ zinduan, edo zere bakartasunean, edo urliarekiñ, lotsatzen zaituen, bekatu oriek,
eta bearbada beldurrez ez dituzu garbiro aitortu, edo
konfesatu; baña ekusi zinduan Jaunak, eta guziak
igaro ziran eran ipiñiko ditu Jaunak mundu guziaren
begien aurrean. Bai, dio Jaunak, nik agertuko ditut
zure bekatu itsusi-lotsagarriak: Revelabo pudenda
tua (Nahum 3). Agertuko ditu, egia da, onen utsegiteak ere: agertuko ditu Santa Maria Magdalenaren
ergelkeriak, janziera arroak, eta emendik jaio ziran
bekatuak; baña denbora berean agertuko dira gero
egiñ zituan negar samiñak, eta bizitza eder-garbia,
eta onen distiadurak estaliko ditu leneko utsegiteak,
eguzkiaren argitasunak bere mantxak estaltzen
dituan bezala. Atzenean ezta izango bekatu añ txikirik, ez eta itz alper batere, non Jaunak agirian ipiñiko
ez duan. Ala esaten digu S. Mateok. Esan zadazu
oraiñ, Kristaua, ez da bekatariarentzat gauz izugarria

izango, gisa onetan bekatu guziak munduaren begietan ipiñtzea, eta guzien kontuak ematea? eta alaere
asko bekatari bizi dira beren utsegiteak konfesioan
aitortzeko lotsaz? Au da zorakeri andia.

§ III.
Agerturik guzien, eta bakoitzaren obra on, eta
gaiztoak, itzuliko da eskuieko alderonz, begiratuko
die onai gozotoro, eta esango die: Atozte, nere Aitaren bedekiatuak: arrezazue, munduaren asieratik
zuentzat prestaturik dagoan, Zeruko Ereñua: Venite,
benedicti Patris mei, mosidete paratum vobis regnum
a constitutione mundi (Math. 25). Asiko dira Zeruronz
igotzen doatsuak: ekusiko due au ezkerreko aldean
daudenak, eta naigabez erkituko dira: Peccator videbit... et tabescet (Psalm. 111).
Begiratuko die gaiztoai, eta aserrearen ibai bat
bere aurpegitik irteten zaiola, esango die: zoazte
nigandik, zoazte madarikatuak: zuazte betiko su, eta
garren artera: Discedite a me maledicti in ignem
aeternum (Math. 25). Idikiko da lurra, eta irintsiko
ditu infernuaren eztarritzar izugarriak ala Satanas, ta

bere lagunak, nola beste doakabe guziak. Itxiko dira
betiko infernuko ateak, eta ez dira beñere idikiko.
Igoko da Jesus Aingeru, da doatsu guziakiñ bere Zeruko Erreñura; eta ango bizitza izango da Jaunaren
edertasun neurririk, eta mugarik ez duan ura ekustea, amatzea, laudatzea beñere aspertu gabe: eta
betikotasun guzian atsegiñ-kontentuen artean egotea.

§ IV.
Orra, nere Kristaua: orra, zeñ izugarria izango dan
bekatariarentzat azken-kontuetako eguna. Zer ote
da, orduan ongi irteteko, egiñ bear deguna? Zer,
ezpada oraiñ gure utsegiteen gañean negar egitea,
eta ongi aitortzea, edo konfesatzea. Onela egun andi
artan konfesio onaren edertasunak estaliko ditu, eta
ez due lotsarik emango. Zer ote da, guk gañera egiñ
bear deguna? Sarritan, eta prestaera onarekiñ Sakramentuak artzea, eta bizitz onari gogoz, eta benaz
jarraitzea.
Nere Salbatzalle Jesus maitagarria! Peccavi! egiñ
det bekatu eziñ konta al bider. Peccavi: egiñ det

bekatu, eta galdu det zure grazia, eta Zerurako esku,
eta deretxa guzia: ez naiz zure umearen izenez onratua izateko diña. Peccavi: egiñ det bekatu, eta irabazi ditut betiko suak, eta garrak; baña erabaki det,
Jauna, zugana biurtzea, eta zu serbitzea: ar nazazu
arren zure serbitzarien artean: indazu bizitz on bati
jarraitzeko zure laguntza ugaria. Au da nik gaur, ta
beti eskatzen dizudan ontarte, eta mesedea, onela
iristeko nere bekatuen barkazioa, eta gero betiko
bizitza. Amen.

GARIZUMAREN
LENBIZIKO IGANDERAKO
Eskandaloaren gañean.
Ductus est Jesus in desertum ab Spiritu
ut tentaretur a Diabolo. Math. c. 4.

San Mateok gaurko Ebanjelioan adirazten digu
Jesu-Kristo gure Jaunak etsaiarekin eremuan izan
zuan gerra, ta pelea. Eraman zuan Espiritu Santuak
Jesus eremu batera, etsaiaren gerra, ta tentuak garaitzen guri erakustera. Onetan aditzera ematen zaku,
ez degula gerok bekatuaren perillean sartu bear, ez
eta tentazioetan-ere Eremuan prestatu zan Jesus
etsaiarekin gerran asitzeko berrogei egunean, ta
gauean ezer artu gabe zegoala. Onetan erakusten
digu prestatu bear degula lendanaz gure etsaiaren
ekin aldietan gallenduak geldi ez gaitezen, dala
barauez, dala zilizioz, dala noizean beiñ loa, ta jana
gutxituaz, Jaunari erregutuaz. Jesus ona prestaturik
zegoan ez zergatik berak prestatzearen premia zuan
etsaia garaitzeko, baizikan zeren guri erakutsi nai
zigun nola etsaia garaitu bear genduan; etortzen zaio

etsaia, ta asitzen zaio tentatzen, esaten diola: Jainkoaren Semea bazera, esazu egiñ ditezela ongi, orrako
arri oriek. Si filius Dei es, dic ut lapides isti panes
fiant. Ekusten zuan etsaiak Jesus berrogei eguneko
barau gogorrarekin nekatua arkitzen zala, ta emendik
mugitu nai zukean janera. Baña Jesusek aienatu zuan
etsaia, esaten ziola: ez da gizona ogi utsean bizi, baizikan Jaunaren itzarekin. Onetan aditzera ematen
zuan ez gerala gorputz utsak, baizikan gorputzaz
gañera degula anima, ta animaren janaria len dala
gorputzarena baño, edo lenago dala Jaunaren esanak
zuzen egitea gorputzari atsegiñ egitea baño. Non in
solo pane vivit homo, sed in omni verbo, quod procedit de ore Dei. Mututurik gelditu zan etsaia, ta garaitua bere aurreneko ekin-aldian. Ekusten dezu anima
nola aienatu bear dezun zure etsaia zure gogoari
janerazi nai dionean gauza debekaturen bat? Ekusirik
etsaiak aurreneko pelean etzuala ezer atera, ekiten
dio bigarren aldian beste alde batetik, esaten diola:
baldin Jainkoaren Semea bazera salta zaitez or bera,
bada eskribitua dago; agindu zien bere Aingeruai zai
zaitzeela, ta artuko zaitue emen erortzean beren
eskuetan, oñean miñik ar ez dezazun zuk. Eragin nai
zikeon etsaiak salto Elizaren torre batetik lurreraño,

emendik ekusten zuenen losentxa, ta alabantzakin
arrotasunaren tentazioan atxitu ote zezakean. Bigarren tentazio au aienatu zuan Jesusek erantzuten
ziola: Eskribitua dago ez dezu tentatuko zure Jaun
Jaungoikoa. Onetan aditzera ematen digu Jesus onak,
ez degula gauz okerretan sartu bear Jaunak aterako
gaitualako ustean; au da alabaña Jaungoikoa tentatzea baldin anima bat bere naiez sartzen bada itzegite gaiztoetan, bekaturako perillean, biltzen bada
lagun gaiztoakin, uste izatea Jainkoak bialduko diozkala Aingeruren batzuek andik ateratzeko; au da Jainkoa tentatzea. Gallendua, ta mututurik geratu zan
etsai gaiztoa bigarren aldi onetan-ere, baña ez alaere etsia.
Ateratzen du Jerusalendik, ta eramaten du mendi
gaiñ guziz goi batera, ta erakusten diozka munduko
gauzarik ekustekoenak. Agertzen diozka bazter
guziak, ta oetako edertasunak, ta guziak beingoan
begien aurrean ipiñirik esaten dio etsai galgarriak:
ekusten dituzu gauz oek guziak? bada guziak emango dizkitzut, lurrean belauniko jarririk niri zure Jaunari bezala agur egiten badidazu. Haec omnia tibi dabo,
si cadens adoraveris me. Tentazio gogorra zan au
berez Jesusen biotza kutiziara erori albazitekean;

baña leneko aldietan bezala aienatu zuan erantzuten
ziola: Oa ortik Satanas ordu gaiztoan; eskribitua zeagok: adoratuko dek ere Jaun Jaungoikoa, ta ura baizik
ez dek serbituko. Vade Satana, scriptum est enim
Dominum Deum tuum adorabis, et illi soli servies. Au
aditu zuanean etsaiak, aldegin zuan Jesusengandik,
ta lotsaz ta arrabiaz joan zan su, eta garren artera; ta
Aita Eternoak bidaldu zituan bere Aingeruak Jesus
onari bear zuan guzia ematera.
Au da, nere Kristauak gaurko Ebanjelioak dakarrena. Jesusek erakutsi izan digu aurrean jarririk
emen gerra, ta tentazioen artean bizi bearrak gerala,
erakutsi digu nola prestatu bear degun gerra onetan
gallenduak ez geratzeko. Etsyagan aditzera ematen
da ez bakarrik deabrua, bai eta beste lagun urkoari
bekaturako bidea, oña, edo eskandaloa ematen diezan guziak-ere. Gai ederra izango lizake tentazioak
garaitzeko neurrien gañean itzegitea, baña gaur utzirik au itzegin nai det bekaturako bidea, ta oña ematen duenen gaiñ. Onetarako aurrena aditzera emango det zer dan eskandaloa; ta gero zeiñ bekatu izugarria dan. Eskatu degiogun Jesusen Amari bekatu au
ezagutzeko, ta ezaguturik negar biotzetik egiteko
grazia Aingeruarekin esaten diogula. Abe Maria.

§ I.
Dabid Errege Santua, bere bekatuaz negar egiteaz gañera, kezka andiarekin barkazio eske zegokan
Jaungoikoari besteen bekatuaz. Jauna, esaten zion,
nork ongi ezagutzen ditu bekatuak? garbi nazazu niri
gordetzen ta ezkutatzen zaizkidan utsegiteetatik, ta
barka gizkidatzu besteen bekatuak. Delicta quis intelligit? ab ocultis meis munda me, et ab alienis parce
servo tuo (Psalm. 18). Zeri dagokala, esan lezake,
Dabidek Jaunari eskatzen zion barka zegizkiola besteen bekatuak? baña ez da neke andiren bearrik ezagutzeko Dabid Santuaren erregua zeri zegokan.
Dabid zan Errege, ta beragatik bere mendeko guzien
burua, giaria, ta gurasoa, ta beldur zan bere mendekoen bekatuak aren gaiñ izan zitezen zabarkeriaren
bategatik; edo bere bizitzarekin bekaturako bidea,
edo eskandaloa emanik. Argatik kezka andiarekin
Jaunari eskatzen zion besteen bekatuen barkazioa.
Eta zer da eskandaloa? da, dio S. Tomas Aingeruak, esan, edo egin gaizto, edo gaiztoaren antza
duanarekin lagun urkoari bekatuan erortzeko bidea

ematea. Dictum factum minus rectum praebens alleri ocasionem ruinae. Esaten dio nagusi batek mirabeari ekartzu auzoko sorotik arbia, au da eskandaloa
ematea; ematen dio alabaña bekatuan erortzeko
bidea. Bekatuan erortzeko, edo irauteko bidea eman
diteke era askotara, ta beragatik eskandaloa da gai
guzietara zabaltzen dan bekatu mota bat.
Lenbizia gerta diteke, bekataria, zuk lagun urkoari bekatu benialean erortzeko bidea ematea, ta
orduan zuk ematen diozun eskandaloa berez ez da
bekatu mortala, baizikan beniala. Etortzen da etxe
batera norbait etxeko andrearen, edo nagusiaren galdez, ta esaten dio nagusiak mirabe bati, esan giozu
ez nagoala etxean. Eztula etxean, ta nagusia kanpoan esan oi dan bezala. Nagusiak ematen duan eskandaloa bekatu beniala da. Bigarrena: gerta diteke
lagun urkoari bekatu larri, edo mortalean erortzeko
bidea ematea, ta orduan eskandaloa izango da bekatu larria. Egin dezagun kontu, erregutzen diozu bati
Justiziaren aurrean, edo bestela egin dezala juramentu gezurrezko bat, edo egia ez dezala aitortu bear
dalarik. Erortzen zera eskandaloa deritzan bekatu
mortalean, ta gañera zure gañean dira juramentu
artatik etortzen diran kalteak. Emendik konfesioan

garbiro albada aitortu bear da zer mandamenturen
kontra bekatu egiteko bidea eman dan, zenbati eman
zaten bide au, eta seigarrengo mandamentuaren
kontrakoa bada, aitortu bear ere da, ezkonduai,
aideai, kastidadea gordetzeko botoa duenai eman
bazate.
Irugarrena gerta diteke zuk lagun urkoari bekatura biderik batere ez ematea, ta bere gaiztakeria utsez
artzea. Eskandalo mota oni deitzen dioe Teologoak
Fariseoen eskandaloa. Oek Jesu-Kristoren erakuste
ederrakin, ta egiten zituan gauza miragarriakin beragan sinistu, ta biotzetik maite izan bearrean, artu
zuen oña Jesusen kontra ezin-ekusian, enbidian, ta
gorrotoan erortzeko. Ecce positus est hic inruinam...
multorum in Israel (L. 2). Fariseoen anzekoak dira
munduan asko. Ekusten due beren gogokoa ez duenen bat, guzian amen esaten ez dakian bat, aldegiten
jokotik, tabernatik, danza, ta beste bekaturako bide
askotatik, ekusten due maiz konfesatzen, ta beste
gauz onetan. Ekusia dago gauz oekin biderik iñori
ematen etzaiola bekatuan erortzeko; baña alaere
askotan gertatzen da beren gogokoa ez duenak erausian egotea, gauz onak-ere alde gaiztora botatzea:
Urlia maiz konfesatzen da, debozioz Elizan dago; ez

du nai festetara, dantzara, lagun artera joan; baña
jakizu zer fiñekin dan au guzia; Iprokresiaz bete da;
ori guzia egiten du santatzat iduki dezeen. Baziñaki
zer mingaña duan, baziñaki zer txarkeria egin zidan?
Onelako erausiak ez dira, nere Kristauak ezertan artu
bear; baizikan aurrera joan bear da gauz onak egiñaz;
ta norbaitek emendik erausirako, ta juizio okerrak
egiteko oña artzen badu, izango da au bere kulpaz, ta
gaiztakeriaz.
Laugarrena gerta diteke zuk lagun urkoari bekaturako biderik ez ematea, ta alaere miseriaz bekatuan erortzea. Emakume bat dagokan eran jauntzirik
etxetik Elizara, edo beste lekuren batera irtetea
berez ez da bekaturako bidea iñori ematea; baña
alaere gerta diteke, ta gertatu izan da beiñ baño
geiagotan begira jarri, ta bekatuan erortzea norbait.
Gai onetan, ta beste onelakoetan zuek dagokizuen
adiña ezaguera izan dezazuen, adinazue kontuz esatera noan puntuetan. Ezagutzen dezu zuk, neskatxa, zuri dagokizun eran apaindurik irteten bazera Elizara , Tolosara, festara, dantzara, gerta ditekeala nor
edo nor bekatuan erortzea, ta zeregan beldur au ezagutzen dezu, ez dakizula nor eroriko dan. Etzaude
beartua ez jauntzitzera dagokizun eran; etzaude

beartua etxean egotera beldur onegatik, eta baldin
gertatzen bada norbait bekatuan erortzea izango da
au erortzen danaren kulpa bakarrik. Ezagutzen
dezu orrela apaindurik irteten bazera, urlia, edo sandia, zure ondoren dabillen ura, ezagutzen dezu, zeren
aren berri dakizun, eroriko dala bekatuan; beartua
zaude, Teologorik geienak erakusten duenaz, noiz
edo berriz etxean geldizera, Meza utziko bada ere, ta
are geiago beartua zaude festa, dantza, ta onelako
gauzak uztera. Esan det noiz edo berriz, zeren neke
andia lizake denbora luzeetan besteren bekatuaren
beldurragatik meza, ta beste gauzak uztea. Ezagutzen dezu, ezkontzeko itzak eman diozkatzun orrekin itzegiten jartzen bazera, batez-ere bakarrik, zerori jartzen zerala perill andian, ta bestea erortzen dala
bekatuan, dala itzez, dala eskuz, dala gogoz, edo bestela, beartua zaude ezkondu artean modestiarekin
aldegitera besteak bere anima galdu ez dezan.
Ezagutzen dezu, onelako lekutara joaten bazera an
bear bada zai arkitzen dala zuri darraikizun urlia, zu
mugitzeko bear ez dan jolasetara, ta joaten zera bera
ekusteagatik, ta berarekin egoteagatik, erori zera
eskandaloa deritzan bekatuan. Ezagutzen dezu
urliak itzegin dizula Ernioko gurutzerako, Lezorako,

Aranzazurako, Tolosarako zurekin lasaikiro ibiltzeko
asmoan, ezagutzen dezu danzarako lendanaz esan
dizunaren gogoa, ta griña gaiztoa; bada beartua
zaude aldegitera gauz oetatik, ta bestela ematen
diozu lagun urkoari eskandaloa. Eta au onela bada,
dan bezala, zer izango da, baildiñ zu zerori bazabiltza
lagun urko argalak zeregana mugitzeko, ta lazoan
arrapatzeko?
Jauna esan dezake nor baitek: nik ez det orrelako
gauzarik; baña egia esan bear badet, ezkontzeko
naia, ta aizeak artu nituan ezkero, alegin guzia egiten
det apaintzeko, batez-ere festa denboran, iñuterian,
Tolosara noanean; nai nuke nork-ere bait begi onez
ekustea, gizonai ederra iritsitzea; ta Jauna, urliarekin
edo sandiarekin itzegiteko deretxa arrapatzen dedadean orduan dira nere atsegin-pozak, ta egunik konsolatuenak. Ongi, ongi egiten dezu egia aitortzea.
Emakumea dagokan-eran, ta bear dan modestiarekin jauntzitzea, jasoa izatea, ez da bekatu, dio S.
Tomas Aingeruak, fin gaiztorik ez danean. Ornatus
simplex servata recta intentione, consuetudine, et
conditione status non est peccatum (In Epist. 1. ad
Thimot.). Eta are geiago dana S. Pablo Apostoluak dio
gisa onetan: nai det emakumeak lotsa onaren muge-

tatik irten gabe, ta geiegirik gabe jasoak ibiltzea, ez
illea kiskurturik, edo enrizaturik, ez urrez, margaritaz,
edo soñeko preziotsuz, baizikan Kristauari dagokan
modestiarekin. Volo similiter et mulieres in habitu
ornato cum verecundia, et sobrietate ornantes se,
non in tortis crinibus, aut auro, aut margaritis vel
veste pretiosa, sed quod decet mulieres promittentes
pietatem per bona opera (1. ad Timoth. c. 2). Au bera
dio S. Pedrok. 1. P. c. 3. Emakumeak gañera ederra
iritzi nai izatea gizonai, ezkontzeko teretxaren ansiarekin, ta emendik zerbait burua arintzea fin gaiztorik
gabe, au oraindik izan diteke bekatu mortal gabe dio
S. Tomas Aingeruak. Mulieres appetentes placere
viris ex veritate quandoque peccant tantum venialiter. q. 169 art. 2.
Au onela da, nere Kristauak gauzari berez, soil
soil begiratzen diogula. Baña gizonai ederra iritzi nai
au, ezkondu gura au, ta onetarako iñoiz ekusten diran
gauzak dira emakume askoren, edo galtzen diran
geienen kondenazioko sustraia. Emendik dator alabaña gerotik gerora geiago biotza itsastea gizonai ongi
iritzi bearrari, emendik apaintzea urlia, edo sandia
lazoan arrapatzeko, emendik nai izatea onelakogan
lujuriaren su erazekitzea, ta atzenean biotza prest

jartzea edozeiñ gauza egiteko ezkontzeko teretxagatik. Onegatik dio gizon jakintsu batek emakume geiago kondenatzen dala gizon baño (Videsis III. Lig. hic.).
Begira bada bakoitzak bere animari, begira beregan
igarotzen zaizkan asmo, gura, edo naikundeai, ta garbitu konfesio on batekin.
Eskandaloko bekatuan erortzea gerta diteke bostgarrena lagun urkoari lagun egiten diozula bekatuan,
lagun egite onekiñ alabaña zerorrek egiten dezunaz
gañera zeretzen dezu besteren bekatua ere. Noiz,
nola, ta zer gauzatan, edo gaietan lagun egite au
bekatu dan ez da erraz denbora gutxian adieraztea,
ez eta luzean ere, da alabaña gauza illun, gauza me
Teologoai arazo asko ematen diena. Ukuituko ditut
zuek aditu ditzakezuen zenbait puntu.
Ezagutzen dezu iñuterian dantzara joaten bazera
lendanaz mandatu egiten diozun orrekiñ, jarriko zerala gizartean eseririk, prensan bezala alde bietatik
estuturik: ezagutzen dezu, batere lotsarik gabe egingo dizkitzula ongi ez dirudien mirapilliak gaztañak, ta
sagarrak ateratzeko aitzakiakin, ta zu zerori batere
naigaberik erakutsi gabe egongo zerala; ta egoten
zerala: laguntzen diozu bada bekatuan ari, ta ematen
diezu begira daudenai ejenplo gaiztoa. Lagun egiten

diozu nagusiari arbia, garoa ostutzen: etxeko neskatx
ezkontzeko asmoetan dabillenari jolas gaiztoetan ibiltzen meza artean, illun-abarrean: ematen diozu mandatu neskatx orrekiñ ezkontzeko asmoa duan mutillari irten dedilla illun-abarrean onelako lekura, arratsean onelako leiotara, dakizularik zer igarotzen dan,
ta alaere egiten dituzu mandatu oek: laguntzen diezu
bada bekatu egiten, ta beragatik erortzen zera
eskandaloko bekatuan. Au igarotzen da Kristauen
artean; au munduaren begietan, ta alaere gurasoak
lo, eta lo? Ekartzen dizu etxe bateko neskameak
artoa, alabak garia, ta beste gauzak, ta dakizularik ez
duela berena, dakizularik ez duela bear adiña bide
onetarako estaltzen dituzu lapurreta oek, lapurreta
oek, ta estaliaz zugan duen konfiantzarekiñ aurrera
dijoaz gari eta arto pilla ostutzen: erortzen zera bada
eskandaloa deritzan bekatuan. Jauna, ordea bazuen
bidea bekaturik gabe gari, edo arto piskaren batez
baliatzeko. Atozea nondik dakizu zuk ori? Ekusten
dezu zure lagun urkoa edanean ya txit igaroa, ta osotoro galduko dala konbidatzen badezu, brindatzen
badiozu, ta alaere esaten diozu vecino, hermano,
cuñado, ez dezu gaur nere konbitea artu gabe etxera
bear, brindo cuñado, onela mugitzen dala bestea

edatera, ta brindis, ta brindis egitera; ematen diozu
bada geien geienean eskandaloa, laguntzen diozula
bekatuan erortzen. Uzten det tabernariaren gañean
itzegitea, zeren Jaunari eskerrak, tabernarik emen
dan. Emendik nolere bait ezagutu dezakezue noiz
eskandaloko bekatuan erortzen zeraten lagun urkoari gauza gaiztoren batean lagunduaz, ta aditzen ez
dezuena galde bakoitzak bere Artzaiari, edo konfesoreari.
Jauna nik premia batean eskatu niozkan idi, edo
bei batzuek bati ezagutzen nuala balio zuan baño
askoz geiago pagaeraziko zizkidala, zeren dirurik
eskuan ez nuan; ta ala arturik denboraz pagatu niozkan, edo pagatu bearrean nago: jakiñ nai nuke eskatze onetan, edo pagatzean bekatu egiñ dedan. Premia gabe ez da onelakorik egiñ bear, zeren gauza
gaizto lizakean, baña premia andia badezu eskatu
dezakezu gauza bere balioan, ta balio duan baño
geiagoan baizik eman nai ezpadizu, ar dezakezu
gauza zere premia estaltzeko, edo beste motibo andiren bategatik. Ala erakusten due Teologoak San
Tomas Aingeruarekin. Gañera onela gauza artu badezu, ta juramentuarekiñ agindu badezu pagatzea bear
baño geiago, orduan bekaturik gabe paga dezakezu,

ta pagatu bear ere dezu. Baña juramenturik egiñ
ezpadezu ere bekaturik gabe paga dezakezu ez pagatzetik kalte andiren baten beldurra bada.
Jauna: nik auzi batean juramentu eragiñ nion egia
aitortuko etzuala beldur ninzan bati, ta onetan ez
dakit zer egiñ nuan. Premiarik gabe, eta ezeri ez
dagokan gauzan bazan juramentua, eman zenduan
eskandaloa; baña baldiñ zure deretxoa argitzeko, ta
ongi agertzeko asko esan nai bazuen juramentu eragiteak, etzenduan bekaturik egiñ; zuk alabaña eskatu zenduan egia aitor zezala, edo ziakiana esan zezala, eta esan ezpazuan berari egokiko zaio.

§ II.
Eskandalozko bekatuan erori zaitezke , lagun
urkoari bekaturako bidea ematen diozula bekatua,
edo gauza debekatua eragiteko gogo, edo asmoarekiñ. Ala eskandalozko bekatuan erortzen zera
lagun urkoari juramentu gezurrezkoa egiteko erreguak, losentxak, palakuak egiten badiozkatzu.
Umeai, ta mirabeai jai osoetan bear debekatuak eragiten badieztezu bezperan egiñ, edo bigaramoneko

kalte andi gabe utzi litezkeala. Jaietako bearra egitearen gañean, asko egiten dira Aita Santu; bada artzen
due eskua jai erdi, edo aste egunak jai oso egiteko, ta
jai osoak jai erdira biurtzeko.
O gurasoak! o nagusiak! zenbat ote zerate zeren,
ta zuen ume-miraben animai baño naiago diezenak
etxeko ganadurik txarrenari! Eskandaloaren
bekatuan erortzen zera ume-mirabeai erakusten
badiezu litxarrerietan: oa ekarritzak urliaren sorotik
arbia, basotik garoa, ostoa, egurra, ikatza, sagarrak,
artoa. Lagun urkoari erakusten, edo mugitzen
duanak usura, edo bestela tratu gaiztoak diranak egitera. Mugitzen duanak lagun urkoa ezkontzeko
itza ez kunplitzera. Aiuntamentuetan elkar mugitzen duenak bidezko gauzen kontra itzegitera, botatzera. Emazteari umeai, mirabeai, edo besteri
konseju ematen diezanak txarkeriren bat egiñ duanari: ez barkatzeko, arekiñ ez itz egiteko. Ez det ukuitu
nai emen seigarren mandamentuaren kontra nolatan
eskandaloa ematen dan; bekatu egiteko asmoa
danean; nik esan gabe ere alabaña onelakoa badue
bear adiña ezaguera.
Eskandaloaren bekatuan erori zaitezke zazpigarrena asmorik ez dezula lagun urkoari gauza gaiztorik

eragiteko; gogorik ez dezula bekatu eragiteko. Nola
au? esaten dezula, edo egiten gauzaren bat igarritzen dezula, denborari, lekuari, ta alde guziai begiratu ezkero ipintzen dezula lagun urkoa bekatuan erortzeko perill andian. Argatik alferra da zuk esatea:
Jauna orise zan, edo egin nuanean ez nuan gogorik ta
asmorik lagun urkoari gauza giastorik eragiteko, alferra badin bekatu eragiteko puzoia duan esana, edo
egiña bada zuk egiten dezuna. Atozea baldin jende
arte batera arri andi bat tiratzen badezu, bekatutik
libratzeko asko izango da zuk esatea: ez nuan tira
iñor jotzera. Onela erortzen dira eskandaloa deritzan
bekatuan. Seigarren mandamentuaren kontrako
itz zikiñ-nazkagarriak, ta lagun urkoari bekaturen bat
eragiteko perill andia duenak esaten dituenak. Zenbat zar gaizto dira gazteen artean era onetan itzegiten duenak! Zenbat ezkonduen arteko zenbait gauza
agertzen dituenak! Zenbat onelako gaztaña biltzean,
itako denboran, laietan, arto zuritzean! Ta nork adierazi emendik animetan geratuko diran kalteak? Onela
itzegiteko oitura duenak ipiñi bear lirake mingañean
ferraturik abereak oñetan ferratu oi diran bezala.
Aide, ta auzo elkarrekin itzegin nai gabe bizi diranak;
emendik dator alabaña ekusten duenak esatea, nik

ez dakit oriek nola konfesatzen diran. Era onetan
erortzen dira eskandalozko bekatuan arako emakume lasai, edo neskatzar ez garbi bularrak, ta gorputzaren geiena agiri duela gizonen artean lotsarik kabe
ibiltzen diran aek. Non zera lotsa ona? non zera?
Lagun urkoa bizitza mudatzen asi danari isekaz
dagozkionak zeren danzara, bekaturako perilletara
joan nai ez duan; bada iseka oek askotan dirala lotsatzen due bestea, ipintzen due leneko pausoetara
biurtzeko perillean. Lagun urkoaren gaizki-egiña
alabatzen, ta ontzat ematen duen losentxari gaiztok.
Ederki egin diozu: atsegiñ artzen det orise egiteaz, ta
ojala geiago egiñ baziñuka. Ah! mingaiñ gaizto madarikatuak, ta Demonio leunak. Onelakoak kastigu
andiagoa merezi due bekatua, edo gaiztakeria egiten
duanak berak baño, dio Santu batek: Collaudare
delinquentes longe plus est quoad supplicii pertinet
aestimationem, quam delinquere (Hom. 2 de David,
et Saul). Enrike Inglaterrako Errege izen onetako VIII
galdetu zion Prijiano bere Ministro bati: Prijiano, zer
bekatu da Ana Bolenarekin gaiztakeria egitea, aren
Amarekin lenago au egiñik? Prijianok erantzun zion:
Jauna, ori ez da beiñ olloa, ta ondoren ollaskoa jatea
baño geiago. Orduan Erregek ezagutzen zuala Minis-

tro gaizto onen losentsa esan zion: egiaz hi aiz Prijiano, nere infernurako Ministro. Vere tu es meus inferni Vicarius
Erortzen dira eskandaloa deritzan bekatuan
bekatu eragiteko asmorik ez duela senar-emazte
pagearik gabe etxekoai, ta auzokoai ejemplo gaiztoa
ematen diezanak. Edanean igarotzeko oitura duenak geienean edo beti ematen due bekatu askotarako bidea edo berandu etxeratzen dirala, edo birauak
botaaz, edo botaeraziaz, edo bestela. Birauak, ta
juramentuak botatzeko oitura duen nagusi-etxekoandre, ta gurasoak. Onelakoak gutxitan ongi konfesatzen dira, zeren asmo sendorik ez duen oitura madarikatua uzteko. Adiskidetasun gaiztoren batekin
zer esana ematen duenak. 10 Arako deabruaren
korreo, etxeetako naspilla, gorrotoa, auzia, ondamendia ekarri oi duen misto madarikatu aek. Onelakoak