Erakusaldiak-III - 26
edo kargudun izan zeranean zere lanari baizik begiratu ez diozuna! Ai! zu zar berde, edo mutill zañ-ezurretaraño gaiztakeria igarorik zaudena! Orain ixillik, eta
ezkutuan daude zure sisatzeak, zure zabarkeriak, eta
emendik etorri diran kalteak; orain estaliak bezala
daude zuk zere bakarrean, eta bein batarekin, gero
bestearekin egin dituzun bekatu zikiñak; baña badator kontuen egun andia, ta ezta gauza ain estalirik,
non ta agertuko eztan, ain ezkutaturik non jakingo
eztan dio Jesu-Kristok. Nihil enim est opertum, quod
non revelabitur, et occultum quod non scietur. Ai! zu
emakume, edo neskatx, aurtasunetik ergelkeriari,
jolas, eta ibillera lizunai ederretsi zeniena; itsusiak,
eta nazkagarriak dira zuk zere bakarrean, zuk zure
lagunakkiñ, zuk urliarekin, eta sandiarekin egin dituzun lanak. Ezkutuan daude orain lan oriek, baña
badator guzia agertuko duan ordua: Nik agertuko
ditut, dio Jaunak, zur lan itsutsi oriek, eta ipiñiko ditut
mundu guziaren begietan: Revelabo pudenda tua in
facie tua, et ostendam gentibus nuditatem tuam. Ain
andia izango da bekatariak orduan artuko duan lotsa,
non naiago izango lukean infernuko zokorik illunenean ezkutatua egotea.
Ezta onenbesterekin kontentatuko Jesu-Kristo.
Onen artean izango dira asko berak onak izateaz
gañera beste asko Zerurako bidean ipiñi zituenak,
dala erakuste ederrakkin, dala ejenplo onakkin: egin
dezagun kontu Apostoluak, Elizako gurasoak, Erlijioko
ordenen buru-nagusiak, Predikari, ta konfesoreak, ta
guraso kontuzkoak. Ill ziran oetatik asko, ta illko dira
betiko azkeneko eguna baño len, baña utzi zuen
Zerurako azi ederra, ta azi au erneaz, errotuaz, zabalduaz joango da; eta eztaki munduak noraño ugaritu
diran, edo ugarituko diran azi onen frutuak. Era
berean gaiztoen artean asko, edo geienak izango
dira, berak gaiztoak izateaz gañera beste askori infernurako bidea erakutsi ziezanak, edo liburu gaiztoakin, edo itzez, edo ejenplo gaiztoz: oetatik dira herejeen buruak, aur inozenteai bekatua erakusten diezanak, guraso, eta errietako kargudun zabarrak, beka-
turako biska, eta lazoak prestatzen dituen mutill, neskatx, eta beste bitartekoak. Oek illta-ere geratuko da
infernurako azia; ta azi au erneaz, eta zabalduaz
joango da, eta eztakigu norañoko kalteak ekarriko
dituan. Baña Jesu-Kristok, onai dagoten onra guzia
emateko, eta gaiztoak osotoro lotsatan ipintzeko,
mundu guziaren aurrean agertuko du, zenbat anima
irabazi zituen batzuek, zenbat galdu besteak, zenbat
mesede egin zuen onen erakuste, ta ejenplo onak,
zenbat kalte gaiztoenak.
Atzenean Jesu-Kristoren etorrera au izango da
onak atsegin-kontentuz, ta gaiztoak penaz beterik
utzitzeko, ez bakarrik animaren aldetik, baita gorputzaren aldetik-ere. Egin bazituen onak Zerurako irabaziak, eta gaiztoak infernurakoak, gorputzak-ere
lagun izan zituen irabazi oetan, eta beragatik nai du
Jaunak, denbora betetzen danean piztu ditezen oek,
eta animakin batean parte izan dezeen edo atseginkontentuetan, edo penetan, eta eman nai die sari au
mundu guzia begira dagoala. Zeiñ poz andia anima
onentzat egia oek gogoan erabiltzea! Baña denbora
berean zer pena! Zer illuntasuna, eta tristurak gorputzaren atsegin lizunak, ibillera gaiztoak, eskuka loiak,
keñada lotsagarriak, itz desonestoak utzitzeko biotzik
ez duan, bekatariarentzat! Orra, Kristaua, zertarako
izango dan bigarren juizio guziena deritzana, eta
azkeneko egun andi artan Zerutik lurrera Jesu-kristo
etortzea. Noiz izango ote da etorrera au? Galde au
egin zioen Jesu-Kristori Aposloluak, baña atzeratu
zien beren jakin-naia esaten ziela: eztagokizue zuei
Aita Zerukoak beregan gorderik dauzkan denborak
jakitea; Aitak berak baizik eztu egun, eta ordu aren
berririk, ez eta Zeruko Aingeruak berak-ere. Alaere
Jaunak aditzera eman zituan Eskritura santan zenbait
siñale, ta oek orain ukitu bear ditugu, laburtxo bederik.
§ III.
Jesu-Kristo gure Jauna munduari kontuak artzera
etorri dedin baño len agertuko dira asko siñale.
Entzun itzatzu oetatik batzuek. Lenengo siñalea,
baña urrutikoa. Altxako dira jendeak jendeen, Erreñuak Erreñuen kontra; izango dira gerrak, gosea, izurria. Siñale au aditzera eman zigun Jesu-Kristok
berak, baña siñale onekin ezta mundua konturako.
Bigarren siñalea: ugarituaz joango da Kristauen
artean gaiztakeria, ta bekatua, eta oztuaz Jainkoaren,
eta lagun urkoaren onginai, ta amorioa. Zabartuko
dira gurasoak, eta umeak izango dira eskergabeak.
Zabartuko dira, dio S. Hypolito anziñako martiriak,
animen arzaiak, eta jendeak izango dira errebesak
beren artzaientzat. Siñale au ere eman zigun JesuKristok berak. Irugarren siñalea: munduaren bazter
guzietan, Erreñu, Probinzia, eta erri guzietan aditzera
emango da gure Lege Santa. Oraindik leku, ta bazter
asko dira, batezere Amerikan, ezagutzen ez diranak,
ta gure legearen berririk ez duenak, baña munduaren
bukaera baño len aditzera emango zate guziai. Siñale au-ere aditzera eman zigun Jesu-Kristok. Laugarren
siñalea: Ante-Kristoaren, arako Jaungoikoaren, JesuKristoren, eta Eliz Ama Santaren etsai ikaragarri aren
etorrera. Etsai au agertu baño len Kristau-talde
andiak aldegingo due, S. Paulok dionez Eliz Ama Santagandik: Veniet discessio primum. Eztakigu, Kristaua
Eliz Ama Santagandik aldegite au igaro dan, edo etorkizun dagoan; dakiguna da, goizaldeko bazter guziak,
edo orientekoak aldegin zuela, eta Mahomaren zorakeriai darraiztela. Guk dakiguna da txit anziña ez
danean, aldegin zuela Prusiak, Sueziak, Dinamarkak,
Inglaterrak, Olandak, eta Alemaniako bazter askok.
Guk dakiguna da, gure egunetan aldegin duala Franziako Erreñuak. Era onetan ainbeste nekeren kostuan
Jesu-Kristok ipiñi zuan Eliza gutxituaz, eta bakardade
negargarri batean geratuaz dijoa. Ai! ene! eta zer
izango ote da Españaz oraingo eran badiraue gaiztakeriaren ujaldeak! Gañera Ante-Kristo etorri baño len,
edo denbora aetan utziko zaio kateatik infernuko dragoiari, edo Aingeru gaiztoen, eta bekatari guzien
Errege Satanasi. Jesu-Kristo ill zanean jetxi zan Zerutik Aingeru bat katea andi bat eskuan zuala, eta gaiztoen Errege au loturik ipiñi zuan infernuaren ondoan,
S. Joanek dion bezala: Et ligavit eum, eta ala egongo
da azkeneko denboretaraño; baña orduan utziko zaio
bere sareak, eta lazoak zabaltzen. Sartuko da AnteKristoagan, eta onek aren laguntzarekin egingo ditu,
nortaki zer kalteak? Egingo ditu Ante-Kristoak bere
laguntzallearekin gauza miragarriak, ta mirari, edo
milagroen iduripenak. Aterako ditu lurraren, eta itsasoaren azpitik urrea, zillarra, perlak, diamanteak, eta
era onetan izango ditu bere eskuan jendeak llilluratzeko, eta engañatzeko bide egoki guziak. Engañatuko ditu batzuek losentxakin, eta ondasunakkin; engañatuko ditu besteak nekeen, eta eriotzaren beldurrez. Ain denbora negargarriak izango dira oek, non
Zerurako autuak diran animak berak-ere engañatuak
izateko perill andian egongo diran. Ala esan zuan
Jesu-Kristok berak. Kenduko ditu Sakramentuak; kenduko ditu Meza Santa, Elizetako kantu, errezo, eta
gauz on guzia: aginduko du, ezagutu, ta adoratu
dezeela Jainkotzat; baña Jesu-Kristok denbora danean
utziko du ill otza; eta amilduko da infernura sufre erazekizko ainzira, edo osin batera, dio S. Joanek: In
stagnum ignis ardentis sulfure. Iru urte, ta erdian
iraungo du, Damielek dionez, Elizaren neke onek, eta
askoren iritzian Ante-Kristoa illa izango da Olibeteko
mendian, nondik Zerura igo zan Jesu-kristo.
Bostgarren siñalea: agertuko dira Henok, eta
Elias Profeta, eta predikatuko due Ante-Kristoaren
kontra, eta onek illko ditu. Oen gorputzak kale, edo
plazetan etzango dira obirik gabe iru egun, ta erdian,
dio S. Joanek, eta denbora onen ondoren piztuak izango dira. Seigarren siñalea: Juduak etzuen ezagutu nai
izan Jesu-Kristo Mesias, edo Salbatzalletzat, eta illerazo zuen gurutzean. Bekatu onen penan bizi dira itsutuak, eta gogortuak, eta Mesias, edo Salbatzalle berri
baten ustean, baña aditurik Eliasek emango diezten
berriak eta ekusirik Munduan gertatzen diran gauzak,
ezagutuko due beren itsumena, eta darameen bide
okerra, eta biurtuko dira Jaunagana, artzen duela
gure lege Santa. Au anziñatik aditzera eman zuan
Malakias Profetak, eta Jesu-Kristok dio: etorriko da
Elias, eta gauza guziak biurtuko ditu beren lekura:
Elias venturus est, et restituet omnia. Azken kontuetako egunaren siñale oekin elkarren leian eren bekatuak damuz, eta negarrez desegiten ariko dirala
bekatariak, esan liteke, baña ezta ala gertatuko. Iltzera dijoan eriak bere argi, edo alai uneak izan oi dituan
eran izango ditu bear bada munduak-ere bere argi
uneak, eta au asko adiña izango da bekatariak beren
gura-txarren ondoren ibilteko; eta batzuek isekaz galdetuko due, dio S. Pedrok: Non da ainbeste bider
esan zakun Jesu-kristoren etorrera: Ubi est promissio
aut adventus ejus? Jesu-Kristok berak esaten digu,
gaiztoak Noeren denboran munduaren urezko bukaera sinistu etzuen eran, ez duela ezagutuko, ta sinistuko azkeneko egun andiaren etorrera ere. Aiñ andia da
bekatuak, eta griña txarak animaren begietan zabaldu oi duen lañoa, edo gandua!
Zazpigarren siñalea: aserratuko dira bekatarien
kontra Zerua, lurra eta gauza guziak. Illunduko da
eguzkia, eztu argirik emango illargiak, izarrak galduko due eren ibillera ederra. Eroriko dira izarrak, edo
izarren antza duen suak, eta ibaiak, ta iturriak saminduko, ta galduko ditue. Itsasoa asiko da orroaz
mundu guzia irintsi bear balu bezala. Asaldatuko da
aizea, eta erasoko die bekatariai turmoiakkin, tximista, oñaztar, eta arri ikaragarriakkin; lurrerako ditu
asko etxe, ta torre, eta arbolak sustraietatik aterako
ditu. Lurra, bekatariak bere gañean idukitzez aspertua balego bezala, asiko da dardaraz; erdiratuko, edo
askatuko da asko lekutan, eta irintsiko ditu etxeak,
erriak, eta an arkitzen diran gauza guziak. Asiko da
infernua lurraren zulo oetakoren batetik kea dariola;
botako ditu beregandik langosta mota batzuek aiñ
amorratuak, eta puzoitsuak, non bost illabetean ibilliko diran bekatariai darraiztela. Zulatuko ditue, eta
oek emango duen oñazea izango da dio S. Juanek,
arrubioak ematee duanaren antzekoa. Zoratuen eran
ibilliko dira jendeak, nora iges egin eztakiela; erkituak, eta igartuak iduringo due. Begiratuko dio auzoak auzoari, senarrak emazteari, gurasoak umeari, eta
batak besteari, eta arrituak geratuko dira elkarren
itxura dakustenean.
Zortzigarren, eta azkeneko siñalea: agertuko da
suzko ibai, edo ujalde bat bazter guzietara zabalduaz
joango dana. Au aditzera eman zuen Isaiasek, Dabi-
dek, eta beste Profeta batzuek. Jaunaren aurretik
agertuko da sua, inguratu, eta erreko ditu beraren
etsaiak, dio Dabidek. Ignis ante ipsum praecedet, et
inflamabit in circuitu inimicos ejus. Igesi ibilliko dira
su onegandik gizonak. Sartuko dira torre, eta gazteluetan; igoko dira mendien gañera, ezkutatuko dira
lize-zuloetan, baña alferrik, zeren, noranai dijoazela,
eta non nai ezkuta ditezela, atxituko dituan su erretzalle ark. Erreko, ta auts biurtuko ditu gizon guziak
ala onak, nola gaiztoak; oek oñaze andiakin, baña
onak edo oñazerik gabe, edo noizbait izan zituen
utsegiteai dagoten neurrian bakarrik nekatzen dituala. Auts biurtuko ditu erriak, jauregi, ta torre guziak.
Auts biurtuko ditu urrea, zillarra, perlak, diamanteak.
Auts biurtuko ditu arraiak, onziak, portuak. Auts biurtuko ditu ganaduak, egaztiak, arbolak, eta atzenean
mendiak berak, eta aitzak-ere auts biurtuko ditu.
Lurra, ta lurrean arkitzen diran gauza guziak erreko
dira, dio S. Pedrok: Terra autem, et quae in ipsa sunt
opera exurentur. Au izango da mundu onen bukaera,
eta orduan etorriko da Jauna bizien, eta illen juzgatzera.
Ekusten dezu, Kristaua, nolako berriak ematen
dizkigun gaur Eliz Ama Santak? Aditu dezu, mundu
onen bukaeran etorriko dala Jesu-Kristo guziok juzgatzera, ta bakoitzari dagokan saria ematera. Aditu
dezu, zertarako dan Jesu-Kristoren etorrera andi au.
Aditu dituzu atzenean etorrera onen aurretik agertuko diran siñaleak. Au onela izan, eta oraindañoko
gure urteak igaro ditugu munduko gauza zirzill, eta
aurkerien ondoren? ta galdu ditugu gure animak;
galdu gure Jaungoikoa, ta betiko ondasunak? Esna
gaitezen, eta lenbait len biur gaitezen gure Aita onagana. Biur zaite esaten digu: Revertere: zai dago, dio
Isaiasek, guzaz urrikaldutzeko: Expectat, ut missereatur vestri. Ekin bada, bekataria, zure egiteko oni
batere luzatu gabe; iristeko era onetan Jaunaren grazia, eta beraren grazian irauten dezula betiko gloria.
Amen.
ABENDUAREN
BIGARREN IGANDERAKO
Bekaturako bide, eta perillaren gañean.
Cum audisset Joannes in vinculis opera Christi,
mittens duos de discipulis suis ait illi:
Tu es qui venturus es, an alium expectamus? Math. c. 11
San Juan Bautistak, karzelan kateakin zegoala,
aditu zituan Jesusek egiten zituan gauz andi, ta miragarriak: eta bidaldu ziozkan bere ikasleetatik bi galde
onekin: Zu ote zera etortzeko zaudena, edo besterik
ote da guk uste deguna? Aditu zuan Jesusek S. Juanen
mandatua, eta eranzun baño len, mandatariak begira
zeudela, egin zituan zenbait mirari, eta esan zien:
zoazte, eta aditzera eman giozkatzue Juani aditu, eta
ekusi dituzuen gauzak: Itsuak ekusten due, errenak
errenerarik gabe dabiltza, lepradunak garbitzen dira,
gorrak aditzen due, illak piztutzen dira, eta biotz
umildunak ongi entzuten, eta artzen ditue Zeruko
erreñuaren berriak. Berri oekin joan ziran S. Juanen
mandatariak, eta orduan asi zan Jesus an arkitzen
ziranen aurrean S. Juan alabatzen. Nor, edo zer ekus-
tera irten zerate eremura? esan zien. Gizon aldakor,
kañabera bezala edozeñ aizerekin beñ batera, gero
bestera dabillenen bat? edo gizon janzi eder-leunakin
agertzen danen bat? Baña onelakoak bizi oi dira, ez
eremuetan, baizik Erregeen Jauregietan. Zer ekustera joan zerate bada eremura? Profetaren bat? Baña
nik esaten dizuet, Profeta baño ere geiago dala Juan.
Onez esana, eta letraz ezarria dago: Nik bidalduko
det zure aurretik nere Aingerua, eta onek prestatuko
ditu zure etorrerarako bideak.
Ona noraño altxa, eta laudatu zuan S. Juan JesuKristok berak. S. Juanek Jaunaren Aingeruak bezala,
egin zuan alegiña, gizonen biotzak presta zitezen Salbatzallearen etorrerarako beren utsegiteen damuz,
eta urratzen zituela bekatuaren bide, eta sareak;
baña añ andia da bekatuaren bide, eta sareetan bizi
danaren llilluramentua, eta itsumena, non asko izan
etzan zenbaitentzat, bekatuaren bideak utzierazteko,
S. Juanen alegiñ guzia. Oetatik ziran Herodes, eta
Herodias. Herodes Erregeak kendu zion bere anaia
Feliperi Herodias bere emaztea, ta onekin bizi zan
gaizki, eta esanmesa andietarako bidea ematen
zuala. Joan zitzaion S. Juan Erregeri eta bere aurpegira esan zion, ezin egin zezakeala alako guazarik. Eta
zer atera zuan S. Juanek? Herodesek etzuan izan biotzik bekaturako bidea urratzeko: eta Herodiasi ainbesteraño erazeki zitzaion S. Juanen kontra, non
etzan sosegatu Santua karzelan katez beterik ipiñerazi zuan artean. Atzenean kendu zioen Santuari lepoa
Herodiasen gorrotoari atsegin egiteko. Aditzen dezu,
bekataria, zeñ nekez uzten diran bekaturako bide,
eta perillak, oetan itsutzen bada bat? Au bera gerta
eztakizun zuri ere, itzegin nai ditzut bekaturako bide,
eta perillaren gañean. Aditzera emango dizut, lenbizia: zer, eta zenbat gisatakoa dan bekaturako bide, ta
perilla. Bigarrena, nola llilluratzen, eta itsutzen duan
bekataria, andik irten ez dedin. Atzenean ukituko
ditut bekatariari emendik etorri oi zizkan ondoren
negargarrietatik batzuek. Baña billa dezagun lenago
Espiritu Santuaren argia, bitarteko ipintzen degula
Birjiña txit Santa, Aingeruarekin batean agur egiten
diogula. Abe Maria.
§ I.
Asko dira Kristauen artean bekaturako bide, eta
perill urkoan bizi diranak, eta alaere ezagutzen ez,
edo ezagutu nai ez duenak. Oek nekez irtengo dira
bekatuaren mendetik, erakusten ezpazate argiro,
zer, eta zenbat gisatakoa dan bekaturako bide, eta
perilla; eta au da, bekataria, zuk oraiñ aditu bear
dezun gauza kontuz, eta bekatuaren kateak urratzeko asmoarekin.
Bekaturako bide, eta perillaren izenez aditzen da
artarako bidea ematen digun edozeñ gauza. Orregatik ez da Zeruan, eta ez da lurrean guretzat bekaturako bidea, eta perilla ekarri ez lezakean gauzarik;
ainbesteraño alabaña gaude gaitzeronz makurtuak,
non edozeñ edozeñ gauzak kuturtu gintzakean bekatuan erortzera, edo gogoz, edo bestela. Alaere ez dira
berdiñak bekaturako bide, eta perill guziak. Bata da
urrutikoa, eta onela deitzen zaio, zeren beregandik
urruti daukan bekatua, eta gutxitan amilderazo oi
duan artan. Bazatoz Elizara, eta ekusten dezu gizon,
edo emakume bat ongi janzia. Ekuste au uts-utsik,
edo beste salsagarririk ez duala, bekaturako bide, eta
perill urrutikoa da, eta etzaude onelakoetatik iges
egitera beartua; bestela irten bearrak giñake mundu
onetatik. Bekaturako beste bidea da urkoa, edo urrekoa. Deitzen zaio urkoa, zeren bide, ta perill onetan
dagoana, edo jartzen dana sarritan erori oi dan beka-
tuan, edo beintzat erortzeko perill andia dan saiets
guzietara begiratu ezkero. Egizu kontu, an, edo emen
jai egunetan biltzen dirala arako etxe artan mutillak,
eta neskatxak: aritzen dira denbora puska batean
karta-jokoan, eta ondoren, edo bitartean izan oi dira
izketa loiak, keñada lotsagarriak. Batzarre onetara
joatea da bekaturako bide, eta perill urkoa. Eta alaere badira etxeetako buruak onelako gazteen batzerreai leku ematen diezanak! Etxeetan gertatzen dana
bera gerta diteke iñuteriko triska ez garbietan, festa
denboran, eta basoan ermiten aitzakian egiñ oi diran
gazteen batzarreetan: eta gisa berean urliarekin, edo
sandiarekin izketan egotearekin. Itz batean, baldin
alde guzietara begiraturik, bekatuan erortzeko perill
andia bada, orduan bekaturako bide, eta perilla izango da urkoa. Eta kontu: bekatuaren izenez ez da
obrazkoa bakarrik aditzen, baizik gogoz, itzez, eskuz,
edo beste edozeñ gisatan egiten dana. Emendik
dator gazte ergelak gaitzera kolokatzen asitzen diranetik zentza ditezen artean, bekaturako bide eta
perill urkoetan bizitzea, asko beintzat, zeren gogoz,
itzez, eta eskuz erortzeko bideetan pozik ibilli oi
diran; eta ezertan artzen ez ditue onelako gauzak.
Galde bekie zenbaiti, badezu ezer seigarren manda-
mentuaren kontra? eranzungo due: ez Jauna. Beldurtzen da Konfesorea, zerbait izan litekeala, eta galdetzen dio: izan da onelako gauza? Bai, Jauna. Alako
gauza? Bai, Jauna. Nola bada esan dezu ez dezula
ezer seigarrenaren kontra? Jauna, orrelako gauzak ez
ditut ezertan artu. Emendik dator onelako ergelen
konfesioak geienean gaiztoak izatea, zeren bekaturako bideak uzteko asmo egaizkorik ez oi duen.
Bekaturako bide, ta perill urkoa izan diteke, ez
seigarren mandamentuko gauzetan bakarrik, baita
beste mandamentuai dagoztenetan ere. Ala zenbaitentzat izan oi da jai egunetan ostatura, edo beste
edariak saltzen diran tokira joatea orditzeko, eta
pakea galerazteko bide, eta perill urkoa. Beste
batzuentzat jokoa. Batzuentzat saldu-erosia, besteentzat beste gauzaren bat. Orregatik bekaturako
bide, eta perillaren gañean esaten dana ez da seigarren mandamentuaren kontra gaizki bizi diranentzat
bakarrik aditu bear, baizik edozeñ mandamenturen
kontra bekatu egiteko bide, edo perill urkoan bizi
diran guzientzat.
Bekaturako bide, eta perill urkoa batzuetan da
borondatearen kontrakoa: esan nai det, ezin batek
utzi dezakeana, ala nai balu ere. Badijoa bat itsasoan,
eta an arkitzen da bekaturako bide urkoan, edo seigarren, edo beste mandamenturen baten kontra.
Bekaturako bide oni deitzen zaio borondatearen kontrakoa, zeren ezin, nai balu ere, aldegin dezakean
bide onetatik, itsasoan dijoanak. Au bera gerta diteke karzelan dagoan batekin. Era berean borondatearen kontrako bide, eta perillaren izena eman oi zaio,
baldin kalte andi gabe ezin utzi baditeke; baña asma
alditezkean kalte guziak etorri bear balue ere, utzi
bear du bekatariak bekaturako bide ta perill urkoa,
utzi gabe ezin garaitu badu; lenago da alabaña anima
beste gauza guziak baño. Bekaturako beste bide, ta
perill urkoa da borondatezkoa, zeren ala nai duanak
kalte andi gabe utzi dezakean: eta onelakoak izan
dira geienak.
Gerta diteke gauza bat berez gaiztoa ez izatea,
eta giaztoa izan ordean ona izatea, eta ala ere askorentzat bekaturako bide, eta perill urkoa izatea. Ala
eguzkiaren, eta izarren edertasuna ona da, eta alaere anziñako denboran askorentzat izan zan idolatriarako bidea. Era berean gauz ona da ezkonza, errietako kargudun izatea, baña askorentzat dira bekaturako bide, eta perill urkoa. Orregatik aldegin bear dezu,
Kristaua, zuretzat bekatura bide, ta perilla dakarten
lagun gaizto, izketa, eta jolasetatik, besteak badijoazela aitzakiatzat eman gabe. Bearbada ez da aentzat
zuretzat adiña perill, edo ezagutzen ez due: eta nolanai, dijoazela, edo ez dijoazela besteak, zu beartua
zaude bekaturako bide, eta perill urkoetatik aldegitera. Añ gauza bearra da au, non bekaturako bide, ta
perill urkoan bere naiez bat jartzea bera bekatu dan,
perillari dagokan bekatua egitea zerbaitek eragotziko
balio ere. Egin dezagun kontu urliarentzat jai arratsetan ostatura joatea dala orditzeko bide, ta perill
urkoa. Badijoa alaere, baña biurtzen da etxera ardorik ukitu gabe, zeren aitu dan. Ez da ordi, baña ordi
baliz bezala bekatu egiten du, zeren bere naiez artarako bide urkoan jarri dan.
Bekaturako bide, eta perill urkoa izateko ez da
sarritan bekatuan erori bearrik, baldin era danean
erortzen bada bat. Urtean beñ da iñuteria: urtean beñ
izan oi dira erri bakoitzeko festak. Urtean beñ leku
batzuetan ermiten aitzakian egiñ oi diran mutill, eta
neskatxen biltze, edo batzarreak. Alaere askorentzat
denbora oek dira bekaturako bide, eta perill urkoak,
zeren erori izan diran, eta erortzen diran, edo gogoz,
edo itzez, edo keñadaz, edo bestela. Erri batera etorri oi omen zan Santuren baten argiarentzat eskatze-
ra urtean beñ ermitaño bat aker batek baño bizar
andiagoa zuana. Artzen zuen etxe batean eskea
bukatu artean, eta etxeko alaba, edo urliaren batekin
igarotzen zan ermitaño bizar atsa bear ez lirakean
gauzetara. Au gertatzen zan urtean beñ bakarrik;
alaere etxe artako sarrera bizar-atsarentzat zan
bekaturako bide, eta perill urkoa, zeren era zetorrenean erortzen zan. Baña ezertan artzen dira bekaturako bide, eta perill urko oek? Ez noaski. Igarotzen da
iñuteria, igarotzen dira festa denborak, eta gazte
ergelak prest egongo dira denbora datorrenean, leneko bide, eta perill urkora joateko, eta urte barrunbean
egin dituen konfesioak izango dira geienean gaiztoak,
zeren ez duen asmo egiazkorik bekaturako bide, eta
perill urkoak utzitzeko.
Atzenean bekaturako bide, ta perilla izan diteke
urkoa bekaturik egiñ baño ere lenago, baldin saiets
guzietara begiraturik, erortzeko perill andia bada.
Josef anziñakoa, Jakoben semea, etzan bere etxekoandrearekin bekatuan erori, baña zegoan etxean
egon zan baño geiago egotea izango zan bekaturako
bide, ta perill urkoa, zeren orpoz orpo zerraikion emakume gaizto ura bekatu eragiteko, eta onen atzaparretan kapa utzirik iges egin zuan etxetik. Au bera
gerta diteke serbitzen dabiltzanakin zenbait aldiz.
Suerteak ematen dio bati nagusi bat atsegin lizunetara itsutua, ollakoia, eta fruta guziak dastatu nai dituana: ekiten dio, gerra emanez garbitasunaren kontra,
baña sendoro aienatzen ditu tentaldi guziak. Ez da
oraindik erori, baña denbora luzean onelako etxean
egotea izango litzake bekaturako bide, eta perill
urkoa, gizon jakintsu askoren iritzian.
Ekusten dezu, Kristaua, zer eta zenbat gisatakoa
dan bekaturako bide, ta perilla? Ta gauz onela badira, diran bezala zenbat izango dira bekaturako bide,
eta perill urkoan bizi diranak? Eta perill onetatik lenbait len irten ordean llilluraturik, eta itsuturik eren
egoera gaiztoan dirauenak? Au nola gertatzen dan,
dakuskun oraiñ.
§ II.
Anima bat bekatuaren bide, eta perilletan nastutzen danean, illuntzen zaio adimentua, eta gogortuaz
dijoakio biotza. Baditu begiak, eta ez du ekusten betiko su, eta garren artean amiltzeko zorian dagoala:
eta bekatuaren bide, ta saretik irten ordean, an dago
llilluraturik, eta itsuturik, eta andik ez irteteko milla
aitzakia asmatzen, eta billatzen ditu. Entzun itzatzu
bekataria oetatik batzuek.
Lenengo aitzakia: egia da, urlia nere etxean egotea, edo onara etortzea neretzat dala bekaturako
bide andia; baña ezin nik etxea utzi dezaket, eta ez
eskurik det aren etortzea eragozteko. Atozea, urlia,
orrek gorputzaren bizitza kendu nai balizu, zer egingo zenduke? etzenduke alegiñean iges egingo?
Etzenduke deadar egingo? Etziñake, ala bear baliz,
kontu emango zure gurasoari? Ori bera egin bear
dezu bada animaren bizitza kendu nai dizun ori zeregandik aienatzeko. Iges egizu orregandik infernuko
otsoagandik bezala. Egizu deadar, ala bear bada.
Esangiozu, ezpadizu pakean utzitzen, kontu emango
diozula gurasoari, edo besteren bati. Atzenean au
asko ezpada bekaturako bideak urratzeko, esan giozu
gurasoari zer gertatzen zatzun urliarekin, eta gurasoak artuko ditu bear diran neurriak. Jauna, gurasoari
esaten badiot, galduko du urliak bere izen ona, edo
fama gurasoarekiko. Galtzen badu, ori gertatuko zaio
bere kulpaz, zeren zuk kontuan ipiñi zenduan.
Bigarren aitzakia: aitortzen det Jauna, oraindaño
bizitu naizala bekaturako bide, eta perill askotan:
denbora batzuetan joaten nintzan etxe batera jokatzeko aitzakian, eta oraiñ ere joaten naiz batzuetan.
Urte askoan joan naiz iñuteriko dantzetara, eta era
berean erriko, eta inguruetako festetara. Gañera bi
urliarekin izan det adiskidetasun andia, eta oraindik
ere batarekikoak badirau. Denbora orietan izaten
ziran itz loiak, keñadak, musukak era zetorrenean.
Konfesoreak iñoiz esan dit, aldegin dezadala bekaturako bide, eta perill oetatik; baña ez det arretarik ipiñi
konfesoreak esan didana egiteko; oraiñ asmoarekin
nator berorrek agintzen didana egiteko, eta eman
bear dit absoluzioa. Zer diozu bekatari itsua? Elizak,
Rituala esaten diogun, liburuan dio: bekaturako bide,
eta perill urkoa utzi nai ez duenai etzatela eman bear
absoluzioa. S. Karlos Borromeok esaten digu, len konfesoreak kontuan ipiñi ondoan, bekaturako bideak
utzi ez dituan bekatariari etzaiola absoluziorik eman
bear, bide gaiztoak utzi, eta bizitz onaren siñale
egiazkoak eman artean. Utzi itzatzu bada beñ betiko
bekatuaren bideak; presta zaite konfesio on bat egiteko, ta orduan egongo zera absoluzioa artzeko
sasoian.
Irugarren aitzakia: joango naiz arako etxe artara,
non neretzat arkitzen dedan bekaturako bidea: joan-
go naiz arako lagun, eta toki aetara; baña ez det
bekaturik egingo; lenago lepoa eman. Engañatzen
zera, bekataria. Bekaturako bidean bere naiez jartzen
danak, jartzearekin berarekin nai du bekatua, itzez
ezpada, obraz: Perilla nai duana perillean bukatuko
da, esaten dizu Espiritu Santuak. Zuri gertatuko zatzu
tximirrika, edo ingumari gertatu oi zaiona. Badabill
tximirrika argiaren inguruan ariñ ariñ: begiratzen dio,
eder deritza, eta zenbat eta geiago begiratzen dion,
anbat geiago llilluratzen, eta txoratzen da. Alderatzen
zaio argiari beñ, ta berriz, eta erretzen zaio oraiñ
egoa bat, gero zankoak. Ezta alaere zentzatzen, eta
atzenean erretzen da guzia, eta geratzen da illik. Ah
zu bekatari, inguma, edo tximirrika guziak baño txoroago egin zerana! Zenbat aldiz au bera gertatu
zatzu? Eta alaere joango naiz, diozu, bekatura?
Laugarren aitzakia: joango edo egongo naiz oraindaño bekaturako bidea neretzat izan diran urlia
aekin, baña uste det emango didala Jaunak bekatuan
ez erortzeko laguntza, eta grazia. Engañatzen zera
bekataria; zeren Jaunak ematen dizkigu bekatuaren
bideetatik aldegiteko laguntzak, baña aldegiñ ordean
geren naiez sartzen bagera bekaturako bideetan,
utziko gaitu gure griña txarren atzaparretan. Atozea,
zere naiez sartzen bazera karobi erazeki batean,
naiko dezu erre gabe Jaunak gordetzea? Ez dezu
ekusten, au dala zorakeria bat? Eta zorakeria au egin
dezu, bekaturako bideetara joan zeranean, zeregan
esaten dezula: Uste det, emango didala Jaunak bekatuan ez erortzeko laguntza. Oroi zaite zer gertatu
zatzun gero. Oroi zaite iñuterian, eta festetan igaro
zatzunaz, edo dantzan bertan, edo dantza ondoan
ezkaratzetan, eskalleretan, zokoetan, etxerako
bidean. Oroi zaite bai, eta nai, ta nai ez zure barrunbeak esango dizu, zer dan bekaturako bidean jartzea.
Bostgarren aitzakia: urliaren etxera joaten naiz,
baña ez gauza gaiztoetarako: sandiarekin egoten

- Parts
- Erakusaldiak-III - 01
- Erakusaldiak-III - 02
- Erakusaldiak-III - 03
- Erakusaldiak-III - 04
- Erakusaldiak-III - 05
- Erakusaldiak-III - 06
- Erakusaldiak-III - 07
- Erakusaldiak-III - 08
- Erakusaldiak-III - 09
- Erakusaldiak-III - 10
- Erakusaldiak-III - 11
- Erakusaldiak-III - 12
- Erakusaldiak-III - 13
- Erakusaldiak-III - 14
- Erakusaldiak-III - 15
- Erakusaldiak-III - 16
- Erakusaldiak-III - 17
- Erakusaldiak-III - 18
- Erakusaldiak-III - 19
- Erakusaldiak-III - 20
- Erakusaldiak-III - 21
- Erakusaldiak-III - 22
- Erakusaldiak-III - 23
- Erakusaldiak-III - 24
- Erakusaldiak-III - 25
- Erakusaldiak-III - 26
- Erakusaldiak-III - 27
- Erakusaldiak-III - 28
- Erakusaldiak-III - 29
- Erakusaldiak-III - 30
- Erakusaldiak-III - 31
- Erakusaldiak-III - 32
- Erakusaldiak-III - 33
- Erakusaldiak-III - 34
- Erakusaldiak-III - 35