Erakusaldiak-III - 25

Total number of words is 3997
Total number of unique words is 1606
37.6 of words are in the 2000 most common words
52.5 of words are in the 5000 most common words
60.9 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
Garizuma au leku batzuetan atsitzen zuen S. Martin egunetik, besteetan Santu guzienetik: leku

batzuetan barautzen zan egun oro, beste batzuetan
astean iru egunez; eta zenbait lekutan Pasioko denboran bezala aldareak estalzen, ta janzi beltzakin
esaten ziran Mezak: orain ere utzitzen du Elizak Gloria kantatzea, eta Mezak esaten dira janzi morearekin. Eta gañera Komunio Santua artzen zuen Kristauak gutxienez igandeetan. Ona, Kristaua, zer dan,
eta zertarako ipiñi zuan Eliza Ama Santak Abendua.
Nai luke orain ere Eliz Ama Santak, denbora santu
onetan guk utzitzea betiko bekatua, ta bekatuaren
bideak, eta Jesusek erakutsi digun Zerurako bideari
jarraitzea arreta andiarekin. Onetarako gaur itzegiten
digu, azken-kontutako egunaren aurretik agertuko
diran, siñaleen gañean. Agertuko dira, dio S. Lukasekin, eguzkian eta illargian egun aren siñale oek: Erunt
signa in sole et luna. Asiko da itsasoa orroaz, eta
guziak ibilliko dira arriturik, erkiturik eta beldurturik,
zer ekusi bear ote dan munduarekin. Emendik artu oi
da azken-kontuetako edo juizioko egunaren gañean,
gaurko egunean itzegiteko bidea. Baña bi dira, nere
Kristaua, zuk eta nik eta guziok igaro bear ditugun
kontuetako egunak, edo juizioak. Batari deritza
bakoitzarena, eta au izango da, eta izaten da eriotzaren une, edo puntuan bertan. Orduan ongi irteten

dana, gerokoan ere ongi irtengo da. Bigarrenari deritza guziena, eta au izango da, munduaren bukaeran.
Autsetan biurtuko dira etxeak, erriak, erreñuak, basoak eta ganaduak. Auts biurtuko dira gizon eta emakume guziak. Agertuko da Zerutik Aingeru bat, eta tronpeta batekin otsegingo du: altxa ill guziak, eta atozte
kontuak ematera. Adituko da ots au Zeruan, infernuan eta bazter guzietan. Anima onak jatxiko dira
Zerutik, eta sartuko dira bere goreputzetan atsegin
andiarekin; baña gaiztoak irtengo dira infernuko su
eta garren artetik eta sartuko dira beren gorputzetan
gogoaren kontra eta madarikazioa dariela, eta utziko
ditue ordutanik erretzen eta kiskaltzen. An bilduko
dira gizonak ezezik Aingeru onak eta gaiztoak ere.
Agertuko da Jesu-Kristo guzien Juez, eta kontu arzallea bere Ama maitagarriarekin; emango die guztiai
dagoten sentenzia; idikiko da lurra; eta amilduko dira
guziak infernuan, Luzifer eta Aingeru gaiztoakin
batean. Itxiko dira orduan infernuko ateak, eta betikotasun gustian ez dira idikiko. Igoko da Jesus onakin
Zerura: atozte, esango die, nere Aitaren bedeinkatuak, atozte, arrezazue munduaren asieratik zuentzat
prestaturik dagoan Zeruko Erreñua.

Bi juizio oek maiz eta kontuz gogoan erabilli
bagindu, etzan ez, izan dan bezalakoa izango gure
bizitza, eta etziran izan diran adiña izango gure bekatuak; baña gertatu zakuna da munduko iduripen, eta
utsaren ondoren lilluraturik gere egunak igarotzea
eta kontuetako egunean ondo irteteko bear dan eran
ez bizitzea. Aurrera ere au bera gerta eztakigun,
bekataria, itzegin nai dizut gaur, bakoitzak eriotzaren
une, edo puntuan igaro bear degun juizioaren
gañean, eta aditzera emango dizut, zeñ izugarria dan
bekatariarentzat.
Birjiña txit Santa bekatarien Ama gozoa, ekusten
dezu zuk zeñ kontu estuak eman bearrak geran eriotzako une izugarria datorkigunean. Ekusten dezu, zeñ
aztuak bizitu geran geroko kontu oez, eta zeñ ongi
irten gaitezkeala, bizita on, eta eder bat artzen ezpadegu. Baña nola zuzenduko gera gu onetarako zuk ez
laguntzera? Zu zera, Ama maitagarria, gure esperanza, spes nostra; argitu itzazu bada gure adimentuak,
eriotzako orduan igaro bear degun juizioaren izugarritasuna ezagutzeko: esna itzazu gure biotzak garai
onean gure kontuak zuzentzeko, eta emengo egunak
ongi bukatzeko; egin dezakezu bai au guzia, ta geiago iristen dituzula guretzat onetarako bear ditugun

Zeruko laguntza ugariak. Au da gaur eskatzen dizugun mesedea, Aingeruarekin batean esanaz: Abe
Maria.
Ill bearrak, eta Jaunaren aurrean kontuak eman
bearra gera, bekataria. Ala erakusten dizu zure fede
santak, eta sinisten degu Katoliko guziok. Erabakia
dago gizonarentzat beñ illzea, eta ondoren kontuak
ematea: guziok agertu bearrak gera Jesu-Kristoren
jarleku, edo Tribunalaren aurrean dio S. Paulok. Beraz
zu ere, bekataria, iltzen zeranean, agertuko zera
Jesu-Kristoren jarlekuaren aurrean, eta juzgatua izango zera zure bizitzari dagokan eran. Eztakizu JesuKristo gizona danez jatxiko dan, edo ez anima bakoitza juzgatzera. Baietz dio Aita Santu Inozenzio III,
beste askok uste due ezetz; baña berdin da zuretzat
Jesu-Kristo gizona danez jatxitzea, edo ez jatxitzea zu
juzgatzera, zeren Jaungoikoa danez arkituko dan zu
iltzen zeran lekuan, eta an bertan juzgatuko zaituan.
Zein izugarria izango dan juizio au bekatariarentzat
ezagutzeko, begira zaiezu arretaz, orduan igaroko
zaizkitzun gauzai. Asi zaite nerekin batean.

§ I.

Egizu kontu, bekataria; jartzen zerala azkeneko
asnasetan; ordua datorrenean irteten dala gorputzetik zure anima. Utziko dezu orduan zure gorputz ori
arren bazka izateko. Utziko dituzu zure adiskideak,
onrak, arrotasun, eta apaindurak; utziko dituzu
emengo izan, edo ondasunak ainbeste nekerekin
bildu dituzunak; utziko dituzu gorputzaren atsegin
mota guziak, eta igaroko zera denboratik betikotasunera. Pauso au utsegiten badezu betiraunde guziko
utsegiña izango da. Arkituko dezu zere burua bakardade ikaragarri batean, egin zinduan obra on eta
gaiztoak bai, baña beste lagunik ez dezula. Asiko
zera alde guzietara begiratzen. Ekusiko edo ezagutuko dezu zure goien dagola Jauna bere jarlekuan zuri
kontuak artzeko, zure azpian infernua, zure alde
batean infernuko dragoia, zu irintsitzeko prest; eta
bestean Aingeru guardakoa. Nork esan ta adiratzi,
bekataria, sarrera onetan zuk igaroko dituzun kezkak,
beldurrak, eta estutasunak? Non dira denbora batean
Jaungoikoren lekuan amatzen zinduan idolo, edo
adiskide aek? Non dira zure anima galerazten zizuen
urlia aek? Asiko da infernuko dragoia, edo deabrua,
zu salatzen. Bekatari au esango dio Jaunari; bekatari

au izan da soberbia bera; onek nai zuana egiten
etzuenen kontra, bere biotzean gorderik iduki du beti
gorrotoaren, eta bengantzaren sua; ez dio onen mingañak barkatu lagun urkoaren onrari, ta bazter guzietan zabaldu ditu gorrotoaren txingarrak. Bekatari
onek, bere denbora igaro du aragiaren atsegin lizunen ondoren. Ez dio barkatu bere buruari loitzen
zuala eskuka zikiñakin; ez dio barkatu ez ezkongaiai,
ez ezkonduai; ez die barkatu abereai berai ere; eta
bere losentxakin galdu ditu ainbeste anima. Alferrak
izan dira onentzat zure Sakramentuak eta itz Santua;
alferra zure odol preziotsua. Bekatari au izan da besteren gauzari askotan atzaparra egotzi diona; salduerosi itsusietan sartu dana; zure legeak agintzen zionik, edo ez du eman, edo eman du txarrena gogoaren
kontra. Bekatari onek bataioko egunean eman zuan
nigandik aldegiteko, eta zu biotz osoz amatzeko itza;
eta bere denbora guztian izan da nere serbitzari eta
adiskide andia. Onek eman zuan bekatutik eta bekatuaren bideetatik aldegiteko itza, eta bere egunak
igaro ditu gaiztakeriaren bideetan. Onek eman zuan
munduaren arrotasun eta zorakeriak utzitzeko itza,
eta bizitu da arrotasun eta zorakerien ondoren. Juez
guziz zuzena, anima au bere bekatuakgatik nerea

izan da oraindaño; eta erabaki ezazu nerea izan bear
duala aurrera ere betiko. Au ta geiago dio S. Agustiñek gai onetan, ta S. Bizente Ferrerrek kontatzen
digu, gazte bat espirituz eraman zuala Jaunak juiziora. Bereala asi zitzaizkan demonioak begien aurrean
ipintzen egin zituan bekatuak. Añ andia izan zan artu
zuan ikara, non beregana zanian egin zituan penitenzia txit gogorrak.
Eta zuk, bekataria, dakusazunean zere burua gisa
onetan, noronz itzuliko dituzu zure begiak? Aingeru
guardakoagana? Baña Aingeru guardakoa bera izango da zure bigarren salatzallea. An agertuko du zenbat alegiña egin duan zu bekatuaren bide, eta lagun
gaiztoetatik ken-erazteko; zenbat gogorazio, edo
pensamentu on bidaldu dizkizun bizitz on bat artzkeo,
eta guzia izan dala alferra. Jauna, esango dio JesuKristori: Zuk dakizu iseka egiten zuela zure urrikimentuaz, eta baliatu nai izan ez duala zure odol preziotsuaz: altxa zaitez Jauna zure Zuzentasunaren ezpatarekin, eta eman zaiozu dagokan saria: exeat condemnatus.
Irugaren salatzallea izango da zure barrengo ezaguera bera, edo konzienzia. Aditurik demonioak, eta
Aingeru guardakoak zure kontra esan duena, izuturik,

eta ezertako kemenik gabe geratuko zera, eta nai ta
nai ez zure barrenak esango dizu, zuriak dirala agertu dituen bekatuak: eta oen oroipena izango da zuretzat oñazerik andiena, eta infernuko ar ozkariaren
anz bat. Naiago izango zenduke une onetan, mendi
guziak zure gañera erortzea, eta oen artean lerturik
ezer ezera biurtzea, ezen ez estutasun onetan zere
burua ekustea; baña ezin diteke au, eta nai ta ez
aditu bear dituzu Juezak egingo dizkitzun karguak.

§ II.
Eta zein da Juez au? Jesus, Jaungoiko, ta gizon
egiazkoa, ezin geiagoraño jakintsua, eta zuzena. Juez
bat bakoitzari emango diona bere saria, egiñ dituan
obra on, edo gaiztoai dagoten eran. Juez onen
aurrean ez due ezer balioko, ez ondasunak, ez jakiundeak, ez bitartekoak; eta esaten dizu Ezekiel Profetaren autik: juzgatuko zaitut zure bizitzaren eran eta
begien aurrean ipiñiko dizkitzut zure bekatu nazkagarriak. Judicabo te juxta vias tuas, et ponam contra te
omnes abominationes tuas (Ezech. 7). Begiratuko
diot, esaten digu Sofoniasen autik, Jerusaleni, edo

animari argia arturik, au da nere jakiundearen argiarekin. Scrutabor Jerusalem in lucernis (Sophon. 1).
Begiratuko die bada Jaun onek, bekataria, zure utsegite guziai, eta etzaio ezkutatuko batere. Ekusiko ditu
zure animaren ezkutuenean lotsaz gorderik dauden
bekatu oriek; ekusiko ditu zure zabarkeriaz egin dituzun utsegiteak. Scrutabor Jerusalem in lucernis. Ekusiko du nola eranzun diezun zure estadu, edo karguaren egin bideai. Ekusiko ditu zuk bekatu txikitzat
artzen zinduan ergelkeriak, erausi eta itz alferrak, eta
guzien kargua artuko dizu, S. Matheok dionez. Ekusiko ditu zure obra onak, eta begiratuko die nola eta
zergatik egiñak diran. Scrutabor Jerusalem in lucernis.
1. Ekusirik era onetan zure itz, pensamentu, eta
obra guziak asiko zatzu bere karguak egiten. Nik,
esango dizu, nere ontasunez egin zindudan ezerezetik, eta egin zindudan ni ezagutzeko, amatzeko, eta
betiraunde guzian nerekin batean Zeruan bizitzeko.
Nola erantzun diozu mesede oni?
2. Nik prestatu munduko etxe eder au, lurrean
egon bear zenduan bitartan zure bizileku izateko, eta
ornitu nuan zuk bear zinduan gauza guziaz, eta
emendik irteten ziñaneko prestatu nuan Zeruko erri

eder ori. Nola erantzun diozu mesede oni? Ah! Eskergabea, lurreko gauzaz baliatu zera nere kontra altxatzeko.
3. Nik eman nizkitzun oroipena, adimentua, ta
borondatea nizaz oroitzeko, ni ezagutzeko, ta amatzeko, eta oez baliatu zera bekatuaren bideak, eta
atsegin lizunak amatzeko.
4. Nik eman nizkitzun begiak, belarriak, mihia,
eskuak, oñak Zerurako bideari kontuz jarraitzeko, eta
oez baliatu zera, bekatua bekatuaren gañean egiteko.
5. Ni, ekusirik zu Adanen bekatuarekin galdua,
jatxi nintzan Zerutik, egin nintzan gizon, ta gurutzean
eman nuan zugatik nere bizitza: begira zaiezu, eskergabea, nere esku-oñetan, eta saietsean arkizen diran
siñale oei. Zer geiago egiñ bear nuan zugatik? Eta
nola erantzun diezu mesede oei?
6. Nik utzi nizkitzun Elizan zazpi Sakramentu zu
nere graziaz eta birtutez betetzeko. Eta zuk biurtu
dituzu zure puzoi. Zenbat bider egin dituzu konfesio
gaiztoak edo lotsaz, edo zeren bekaturako bideak
uzteko biotzik etzenduan.
7. Ni, zuganako onginai, ta amorioz geratu nintzan Aldareko Sakramentuan zuri emateko nere gor-

putza, nere odola, eta naizan guzia. Nola eranzun
diozu nere onginai ta amorio oni? Ah! doakabea,
Judasen eran jartzen ziñan nere maian.
8. Nik bidaldu nuan nere Aineruetatik bat zu gordetzeko, eta Zerurako bidean giatzeko; nik ipiñi
nituan nere Elizan zuri Sakramentuak, eta nere itzaren ogia emateko eskudunak: nik deitu dizut ainbeste bider Zerurako bidera, eta ez dezu aditu nai izan
nere deirik. Ez da zugan arkitzen obra onik, eta zure
bizitza guzia loitua dago bekatuz. Eta au gutxi baliz
bezala galdu dituzu ainbeste anima nere bizitzaren
kostuz erosi nituanak. Au da niri zor zeñidan eskerra?
Bekataria, zer eranzungo diezu kargu oei? Mututurik
geratuko zera, eta begiratuko dezu alde guzietara,
urrikimentuaren billa bezela: baña nor urrikituko da
zuzaz dio Jeremiasek. Quis miserebitur tui Jerusalem
(cap. 15). Ez zure Aingeru guardakoa, ez zure izeneko Santua, ez, bekataria, Ama Birjiña guziz Santa,
zeren denbora zanean, enzun gor egin diezun. Begiratuko ote diozu zure kontra leoi aserre baten eran
dagoan Juez ari? Baña nork izan ausardia onetarako?
Job Santuak oroiturik Jaunaren ordu onetako aserreaz
dio: Nork eman lekikedan infernuko su, eta garren
artean ezkutaturik egotea, zure aserrea igarotzen

dan bitartean? (Cap. 14): eta S. Juan Krisostomok dio,
errazago irozo litezkeala eziñ konta al oñaztar, edo
arraio, ezen ez Jesusen aurpegia aserraturik ekustea.
Infinita satius est fulmina sustinere, quam illam miten
faciem nos aversantem videre (Homil. 47 ad populum). Ez dago bada, bekataria, zuretzat iñondik ere
laguntzarik, eta aditu bearra zera zure bizitza dongeari dagokan sentenzia.

§ III.
Oraindaño ixillik egon naiz, esango dizu; baña
oraiñ etorri da alde-aldetik nere aserrea zure gañean
ixurtzeko ordua: eta juzgatuko zaitut zure bizitzari
dagokan bezala. Nunc de proponquo effundam iram
meam super te... et judicabo te juxta vias tuas
(Ezech. 5). Zuk ez dezu gorde nai izan nere lege garbia: nik orain uzten zaitut Satanasen mendean, betiko. Zuk ez dituzu ezertan artu, nik zuretzat irabazi
nituan Zeruko bizitza doatsua, eta atsegin-kontentuak, eta nik bidaltzen zaitut betiko su eta garren
artera; in sempiternum. Zoaz madarikatua, nigandik,

zoaz: in ignem aeternum. Itsatsiko zaio infernuko dragoia eta amilduko dira infernuan.

§ IV.
Aditzen dezu Kristaua, zeñ izugarria izango dan
guretzat eriotzako puntuan igaro bear degun juizioa?
Zer egin al dezakegu guk orduan ongi irteteko? Ez
dago, ez dago beste biderik ezpada oraiñ denbora
degunean Jaunagana biurtzea, eta bizitza berri garbi
bat egitea. Oraiñ gure alde degu Aingeru guardakoa:
orduan izango da gure salatzalle. Oraiñ gure alde da
Birjiña txit Santa: orduan ez digu balioko beraren
bitartekotasunak. Oraiñ Jesus Aita urrikaritsua bezala
deiez dagokigu: orduan Juez zuzenaren eran dagokigun sentenzia emango digu. Au onela izan, eta ez
dituzu gaurdanik urratuko bekatuaren kate oriek? Ez
dezu artuko Zerurako bide ederra?
Bekataria, zer gaitz egin dizut nik zuri, zuk orrenbeste bidegabe niri egiteko? Esaten dizu Salbatzalleak. Quid feci tibi? Gaitz egitea ote zan zu ezerezetik egitea? Gaitz egitea ote zan zugatik gizon egitea,
eta gurutzean bizitza ematea? Gaitz egitea ote zan

zugatik Aldareko Sakramentuan geratzea? Zer gaitz
egin dizut bada zuk utzitzeko, eta bekatuaren bideai
jarraitzeko? Quid feci tibi?
Nere Salbatzalle maitagarria, asko da: aitortzen
det nere eskergabekeria itsusia: erabaki det gaurdanik utzitzea bekatua, eta bekatuaren bideak. Lagunzakizkit, Jauna, zu amatzen, eta serbitzen; onela iristeko zuk neretzat irabazi zenduan betiko bizitza doatsua. Amen.

ABENDUAREN
LENDABIZIKO
IGANDERAKO
Azken juizioko egunaren gañean.
Erunt signa in sole et Luna, Luc. 21

Noiz artean enzungor egingo diezu, bekataria,
zure Jaun onak bidaltzen dizkitzen gaztiguai? Noiz
artean iseka egin bear dezu Jaun beraren ontasun,
pazienzia, eta urrikimentuaz? Noiz artean zure Jainkoaren ordean maite izan bear dituzu emengo gauza
zirzillak, onrak, izanak, eta aztu bear dezu zure zori
onaz? Noiz artean lau oñekoen eran bizi nai dezu aragiaren atsegin lizunen ondoren? Zaude gutxi bat, eta
enzun itzatzu Eliz Ama Santaren deiak. Deitzen dizu,
eta begien aurrean ipintzen denbora onetan mundu
guziaren Juez Jesu-Kristoren etorrera. Agertuko dira,
esaten dizu S. Lukasekin; agertuko dira etgorrera
onen siñaleak eguzkian, illargian, izarretan; eta itsasoaren bagen orroakin izango da lurrean jendeen
asaldazio, eta ikara. Erkituko, ta igartuko dira gizo-

nak, zer mundu guziari gertatuko ote zaion begira
daudela; izarrak berak-ere alabaña beren lekuak, eta
ibillera ederra galdurik orpoetatik atera dirala iduringo due. Orduan ekusiko du mundu guziak gizonaren
semea, edo Jesu-Kristo odei batean datorrela esku,
eta majestade andian. Gauz oek asitzen diranean
begira goronz, eta altxa buruak, zeren aldean arkitzen dan zuen erredenzioa, eta Zeruko Erreñua. Begira pikoari, eta arbola guziai: frutua ematen asitzen
diranean, ezagutzen dezue, aldean dala uda. Era
berean gauz oek gertatzen dirala dakutsuenean,
jakin ezazue, alderatu dala Zeruko Erreñua. Egiaz
esaten dizuet, Juduen jatorria aitu baño len gertatuko
dirala gauz oek. Ona, Kristaua, zer berriak ematen
dizkitzun gaur Eliz Ama Santak S. Lukasekin. Berri
ikaragarriak bekatariarentzat, baña berri Jesu-Kristok
berak emanik S. Lukasek letraz ezarriak.
Jesu-Kristoren abendu, edo etorrerak dira bi; igaro
zan bata, etorkizun arkitzen da bestea. Aurrenekoan
agertu zan jaunzi umillean, gugatik gurutzean bizitza
ematera, ta gure, ta bere Aita Betikoaren arteko
pakeak egitera. Bigarren etorreran agertuko da
mundu guziaren Jaun, eta Juezari dagokan anditasun,
eta gloria guzian. Begiratzen dio Eliz Ama Santak alde

batetik Jesu-Kristoren aurreneko etorrerari, eta poztutzen da, abenduko Meza, ta errezoak adierazten duen
bezala. Begiratzen dio beste aldetik Jesu-Kristoren
bigarren etorrerari, eta Kristaurik geienen bizitza
lotsagarriari; ta ekusirik oen gañera datozen betiko
suak, eta garrak; betiko nekeak, eta negarrak, naigabetzen da, ta uzten du gloriaren kantatzea eta zenbait lekutan beltzez jauntzierazo oi zituan aldareakere, aste santuaren aurretik egiñ oi dan bezala. Argatik asitzen da gaur bere ume guziai otsegiten, azkenkontuetako egun ikaragarira begien aurrean ipintzen
diela. Zertarako egiten ote du au Eliz Ama Santak?
Zertarako, gu bekatutik, eta bekatuaren bideetatik
kenerazteko baizik? Eliz Ama Santak nai duana eitera
mugi zaitezen zu Kristaua, itzegingo ditzut gaur
azken-kontuetako, edo juizioko egun andiaren
gañean. Aditzera emango dizut lenbizia, munduaren
bukaeran etorriko dala Jesu-Kristo guziok juzgatzera,
ta bakoitzari dagokan saria ematera. Bigarrena, zertarako dan Jesu-Kristoren etorrera andi au. Irugarrena, zer siñaleak agertuko diran etorrera onen aurretik. Enzun nazazu kontuz bekataria.

§ I.
Bagabiltza oraiñ mundu onetan bakoitza bere
bidean, eta geienak Jaunaren egun andiaz aztuak.
Batzuek onra, antuste, eta arrotasunaren aizeai
darraiztela; besteak ondasun, eta irabazien ondoren,
usura, tratu zikiñ, eta kutiziaren gogorazioetan erkituak bizi dirala. Besteak gorputzaren atsegiñ lizunen
billa usarrean bezala. Baña erabakia dago gizonarentzat iltzea beiñ eta ondoren juzgatuak izatea, dio S.
Paulok: Statutum est hominibus semel mori; et post
hoc judicium. Jesu-Kristo Jainko, ta gizon egiazkoa da
gure kontu artzalle, eta Juez guztiz Jakintsu, zuzen,
eta Guzialduna; ez zeren Aita, eta Espiritu Santua-ere
Juez izango ez diran, Trinidadeko iru Personak alabaña esku, eta podere bat due, eta irurak Juez izango
dira; baizik zeren juez izatea jakiundeari dagokan
gauza dan, eta era onetako gauzak Semeari berezkiro ditxeozkanak bezala aditzera ematen diran Eskritura Santan. Gañera Jesu-Kristo izango da bada gure
kontu artzalle, ta Juez, ez Jainkoa dan bezanbat bakarrik, baita gizona danez-ere. Jesu-Kristo ipiñia dago
bizien, eta illen Juez, dio S. Pedrok: Ipse est, qui constitulus est a deo judex vivorum, et mortuorum. Eman

zion Semeari juzgatzeko eskua, zeren gizona, edo
gizonaren Semea dan, dio Jesu-Kristok berak: Potestatem dedit ei judicium facere, quia filius hominis est.
Itz oetan aditzera eman zuan Jesu-Kristok, S. Agustiñek dionez, zala gure Jueza Jainkoa dan eta gizona
dan bezanbat.
Iltzen zeranean, bekataria, zure gorputza geratuko da obian arren baza izateko, baña anima joango
da Jesu-Kristori bizitza guziko kontuak ematera. Bere
jakiundearekin, argia bere eskuetan artuta bezala,
miratuko ditu zure obra onak, eta gaiztoak, zure
itzak, pensamentuak, eta lan guziak; zure zabarkeriak, eta bekatu itsusiak. Ala adirazten du berak Sofonias Profetaren autik: Scrutabor Jerusalem. Era onetan miraturik zure bizitza guzia, emango du dagokizun sentenzia, S. Juanen autik esaten digun bezala:
Dabo unicuique vestrum secundum opera sua; ta zu
joango zera irabazi dezun lekura. Ill zan aberats kutiziaz betea, ta jatxi zan aren anima infernura; ill zan
Lazaro beartsua, ta joan zan onen anima Abrahanen
aldera. Onela bakoitzaren anima eriotzaren ondoren
Jesu-Kristoren aurrean agertzea, eta juzgatua izatea
da bakoitzaren juizioa, eta partikularra deitzen diogu-

na; eta juizio au ezta betikotasun guzian ez aldatuko,
ez desegingo.
Bakoitzaren juizio onez gañera izango da munduaren bukaeran beste bat guziena esaten zaiona.
Bukatuko da mundu au bere iduripen, zorakeria,
losentxa, eta tranpa guziakkin; eta orduan munduaren Salbatzallea, bere Ama maitagarriak, Zeruko Aingeru ta doatsu guziak inguratzen duela, odei eder
batean etorriko da biziak, eta illak, edo onak, eta
gaiztoak juzgatzera. Au anziñatik aditzera eman zuen
Isaiasek, Zakarias, Habakuk, Dabid, eta beste Profetak. Au adizera eman zuan S. Juan Bautistak. Au aditzera eman zuan beiñ, berriz, eta askotan Jesu-Kristok berak. Au atzenean aditzera eman zuen Apostoluak, Kredoaren zazpigarren Artikuluan esan zuenean: Andik etorriko da biziak, eta illak juzgatzera.
Eta dotrinak Jesu-Kristoren gizatasunari dagozkan
Artikuluen artean zazpigarrena ipintzen du gaurko
misterio onen gañean, diola era onetan: Zazpigarrena sinistea, etorriko dala biziak, eta illak juzgatzera,
esan nai du: onai gloria ematera, zeren aren mandamentu Santuak gorde zituen, eta gaiztoai pena betikoa, zeren gorde etzituen. Ona, bekataria, misterio
bat zuk, nik, eta guziok siniten deguna. Baña siniste

oni dagokan eran bizitu gera? Eta gaur bertan nola
bizi ote gera? Baña goazen aurrera. Dakuskun, zertarako dan Jesu-Kristoren etorrera andi au.

§ II.
Baldiñ eriotzaren une, edo puntuan bertan juzgatua izango bada bakoitza; baldiñ orduko juizio, eta
sentenzia ezpada betiraunde, edo eternidade guzian
aldatuko, edo desegingo, zertarako ote da bigarren
juizio guziena deritzana? Eta zertarako azkeneko
egun andi artan Jesu-Kristo zerutik lurrera etortzea?
Gauz andi, eta askotarako izango da Jesu-Kristoren
etorrera au, eta benik beiñ mundu guziari adierazteko, zeiñ Letart, edo Probidenzia jakintsu, eta zuzena
izan duan gauza guzietan. Ala dio S. Agustiñek: Facturus publicam justitiae suae fidem. Oraiñ ekusten,
aditzen, eta gertatzen diran gauzakkin miretsitzen
gera, eta bear bada esaten degu: Nola du Jaunak
pazienzia? Nola gertatzen dira gauza oek? Ekusten
degu, Katolikoen errietan ugari ereiten dala Jainkoaren itzaren azia, ta geiena erne-ere gabe galtzen
dala, eta denbora berean Asian, Afrikan, Amerikan

bazter andiak arkitzen dirla nork itz Santu au aditzera eman ez duela. Ekusten degu gaiztakeriak, lapurretak, urdakeriak gañez egiñ duala munduan. Ekusten ditugu erri asko galduak, erriaren onari dagozkan,
neurriak artu gabez. Ekusten degu, beldur gabe egiten dirala bekatuak, zeren Jaunak bereala ematen ez
duan geienean bakoitzari dagokan sentenzia, Eskritura Santan esaten zakun bezala: Quia non profertur
cito contra malos sententia, absque timore ullo filii
hominum perpetrant mala. Ekusten dira munduan
zenbait gizon, eta emakume etxean guztiz bearrak,
eta adiñik onenean iltzen dirala, utzirik umeak buru
gabe, eta bizimodurik ikasi gabe; eta denbora berean
beste gizon edo emakume bat etxean, eta errian kaltea besterik egiten ez duana, adiñ andira iristen dala,
ta bultzaka-ere ezin beste mundura bidaldu duela.
Ekusten dira beiñ baño geiagotan Kristau onak neke,
gurutze, eta samintasun andien artean, eta gau, ta
egun nekatzen dirala-ere ezin iritsi duela arto puska
bat beren, eta umeen gosea iltzeko; ta beste
batzuek, bekatuaren bideetan baizik nekatzen ez
diranak, eta ejemplo gaiztoa ematen duenak; eta
alaere osasunan, eta ondasunetan nai bezala arkitzen diranak, eta bear bada munduak alabatzen

dituala. Iltzen danean, artzen du oetako bakoitzak
irabazi duan saria, baña eztakigu, zer igarotzen dan
orduan eta ekusten diran gauzak arrituak bezala utzitzen gaitue. Ala gertatu zitzaion Dabidi, ekusirik gaiztoak eraz, eta ondasunez beteak. Ala gertatu zitzaion
Job Santuari-ere, eta zion: Zergatik bizi dira gaiztoak,
eta izan dira ondasunez beteak? Quare ergo vivunt
impii, et sublevai sunt, sonfertatique diviliis. Argatik
etorriko da Jesu-Kristo azken kontuetako egunean,
eta aditzera emango dio mundu guziari, nolako
jakiundez, eta zein neurri zuzen, eta miragarriakin
iduki duan guziaren kontua.
Etorrera au izango da gañera mundu guziaren
aurrean biur dakion Jesu-Kristori zor zitzaion, eta
gaiztoak ainbeste eratan galdu dioen onra. Nork eztaki, nere Kristauak, zenbat alegiña egin, eta egiten
duen Satanasek, Juduak, herejeak, Kristau gaiztoak
Jainkoaren Seme, eta munduaren Salbatzalle Jesus
maitagarriari dagokan onra kentzeko? Esan bezee
ezperen emen gizonen artean ekusi zituan bidegabeak. Esan bezee eman ziozkeen azoteak, arantzazko koroak, eta gurutzeko eriotzak. Esan bezee gurutzean zegoan denboran, eta gero egin ziozkeen iseka,
ta desonrak. Esan bezee atzenean geroztik hereje, ta

Kristau gaiztoetatik ekusi dituan txarkeri, ta bidegabeak. Orain ixillik dago, baña egun andi artan agertuko da mundu guziaren aurrean gure Jaun, Errege, ta
Jueza bezala, ta alatzat ezagutuko, ta adoratuko due,
ez onak bakarrik, baita gaiztoak-ere gogoaren kontra
bederik. Begiratuko dioe gurutzean illerazo zuenari,
eta geratuko dira mutuen eran: Omnis iniquitas oppilabit os suum.
Jesu-Kristo gure Jaunak bere onrari ezezik begiratu nai dio bere adiskide, eta serbitzarien onrari ere;
eta beragatik Jesu-Kristoren azkeneko etorrera izango da onen onrarako, eta gaiztoen lotsatzeko. Bizitza
au da gau illun bat bezala, eta onek dirauen artean ez
dira askotan ezagutzen onak, eta gaiztoak. Sartzen
da Elizan bere denbora birauen, gorrotoaren, kutiziaren, murmurazioaren bekatuetan garotzen duan
emakume bat, ta jartzen da andre, modestia, errespeto, eta beste modu ederretan bizi dan, baten
aldean. Sartzen da beste emakume, edo neskatx
ergel ura. Sartzen da arako askorentzat bekaturako
biska, ta lazo izan dan neskatx ez garbi ura, ta jartzen
da birtutearen bidean bizi dan baten ondoan. Sartzen
da gizon erriaren, eta lagun urkoaren gauzetan beti
sisatzen ari dan bat. Sartzen da arako, otsoaren eran

animak galtzen dabillen, mutil ura, eta jartzen da Jaunaren beldur santuan bizi diran gizon, eta mutill presturen batzuen aldean. Eztakigu nor dan, eta askotan
onra, ta alabanzarik andienak daramazki gaiztoak,
eta ona geratzen da zokoan aztua. Baña bizitza onetako gaua igarotzen danean, agertuko du Jesu-Kristok
nor nor geran; ta agertuko du alako eran, non bakoitzak argiro ekusiko duan bere bizitza guzia, eta besteena: bere eta beste guzien obra on, eta gaiztoak,
baita biotzeko lekurik illunen, eta ezkutatuenak-ere.
Ala esaten digu S. Paulok: Illuminabit abscondita
tenebrarum, et manifestabit consilia cordium. Baldin
noizbait utsegiteren batzuek gertatu bazitzaizkitzun,
eta gero Jaunagana biurtuik bizitza onari jarraitu
badiozu, ez dezu lotsarik batere ekusiko, zeren ondorengo damuaren, negarren, konfesio, ta obra onen
edertasunak estaliko dituan zure bekatuak ta estaliko
ez nola nai, baizik txit eder dirudien eran. Ala ekusi
zuan Marina Eskobar beneragarriak Santa Maria Magdalena. Zori onekoak, dio Dabidek, beren utsegiteak
barkatuak, eta estaliak dauzkeenak. Beati, quorum
remissae sunt iniquitales, et quorum tecta sunt peccata. Baña baldin enzungor egin badiezu Jaunaren
gaztiguai; baldin bekatuaren bideak ez utzitzeagatik

igesi ibilli bazera Jaunaren itzagandik; orduraño biotzean korapillatua, eta ezkutatua iduki arren zure
gaiztakeria, ekingo dizue erditzeko miñak, Oseas Profetak dion bezala, eta zure lotsa andiarekin agertuko,
ta ekusiko dira zure bekatuak mundu guziaren
aurrean. Colligata est iniquitas Ephraim, absconditum
peccatum ejus. Dolores parturientis venient ei. Ai! zu
gizon erriaren gauzak ixillka sisatzen bizitu zerana,
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Erakusaldiak-III - 26
  • Parts
  • Erakusaldiak-III - 01
    Total number of words is 4055
    Total number of unique words is 1568
    38.5 of words are in the 2000 most common words
    53.9 of words are in the 5000 most common words
    61.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 02
    Total number of words is 4020
    Total number of unique words is 1538
    38.2 of words are in the 2000 most common words
    52.5 of words are in the 5000 most common words
    61.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 03
    Total number of words is 3991
    Total number of unique words is 1490
    39.0 of words are in the 2000 most common words
    54.0 of words are in the 5000 most common words
    62.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 04
    Total number of words is 4055
    Total number of unique words is 1594
    39.2 of words are in the 2000 most common words
    54.8 of words are in the 5000 most common words
    61.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 05
    Total number of words is 3982
    Total number of unique words is 1529
    36.3 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    56.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 06
    Total number of words is 4092
    Total number of unique words is 1498
    37.9 of words are in the 2000 most common words
    53.4 of words are in the 5000 most common words
    61.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 07
    Total number of words is 4001
    Total number of unique words is 1513
    36.0 of words are in the 2000 most common words
    52.4 of words are in the 5000 most common words
    60.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 08
    Total number of words is 4018
    Total number of unique words is 1435
    39.1 of words are in the 2000 most common words
    55.3 of words are in the 5000 most common words
    63.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 09
    Total number of words is 3997
    Total number of unique words is 1431
    38.2 of words are in the 2000 most common words
    54.1 of words are in the 5000 most common words
    62.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 10
    Total number of words is 4056
    Total number of unique words is 1568
    36.2 of words are in the 2000 most common words
    53.4 of words are in the 5000 most common words
    61.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 11
    Total number of words is 4035
    Total number of unique words is 1558
    37.4 of words are in the 2000 most common words
    53.3 of words are in the 5000 most common words
    60.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 12
    Total number of words is 4077
    Total number of unique words is 1561
    36.7 of words are in the 2000 most common words
    53.3 of words are in the 5000 most common words
    61.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 13
    Total number of words is 3980
    Total number of unique words is 1640
    34.5 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    59.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 14
    Total number of words is 4104
    Total number of unique words is 1575
    37.2 of words are in the 2000 most common words
    53.5 of words are in the 5000 most common words
    61.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 15
    Total number of words is 4070
    Total number of unique words is 1529
    36.5 of words are in the 2000 most common words
    52.0 of words are in the 5000 most common words
    61.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 16
    Total number of words is 3997
    Total number of unique words is 1636
    35.3 of words are in the 2000 most common words
    51.0 of words are in the 5000 most common words
    58.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 17
    Total number of words is 4037
    Total number of unique words is 1511
    37.5 of words are in the 2000 most common words
    53.0 of words are in the 5000 most common words
    61.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 18
    Total number of words is 4013
    Total number of unique words is 1462
    38.2 of words are in the 2000 most common words
    53.9 of words are in the 5000 most common words
    63.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 19
    Total number of words is 4067
    Total number of unique words is 1528
    36.9 of words are in the 2000 most common words
    52.0 of words are in the 5000 most common words
    59.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 20
    Total number of words is 4005
    Total number of unique words is 1708
    32.5 of words are in the 2000 most common words
    46.4 of words are in the 5000 most common words
    53.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 21
    Total number of words is 4000
    Total number of unique words is 1873
    29.9 of words are in the 2000 most common words
    42.3 of words are in the 5000 most common words
    47.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 22
    Total number of words is 3947
    Total number of unique words is 1540
    38.0 of words are in the 2000 most common words
    53.5 of words are in the 5000 most common words
    61.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 23
    Total number of words is 4018
    Total number of unique words is 1489
    38.4 of words are in the 2000 most common words
    54.1 of words are in the 5000 most common words
    62.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 24
    Total number of words is 4005
    Total number of unique words is 1630
    34.9 of words are in the 2000 most common words
    50.0 of words are in the 5000 most common words
    58.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 25
    Total number of words is 3997
    Total number of unique words is 1606
    37.6 of words are in the 2000 most common words
    52.5 of words are in the 5000 most common words
    60.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 26
    Total number of words is 3983
    Total number of unique words is 1595
    37.0 of words are in the 2000 most common words
    52.6 of words are in the 5000 most common words
    59.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 27
    Total number of words is 3990
    Total number of unique words is 1614
    37.3 of words are in the 2000 most common words
    54.2 of words are in the 5000 most common words
    62.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 28
    Total number of words is 3960
    Total number of unique words is 1587
    35.0 of words are in the 2000 most common words
    50.2 of words are in the 5000 most common words
    57.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 29
    Total number of words is 4008
    Total number of unique words is 1661
    36.5 of words are in the 2000 most common words
    54.9 of words are in the 5000 most common words
    61.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 30
    Total number of words is 3944
    Total number of unique words is 1737
    34.5 of words are in the 2000 most common words
    49.9 of words are in the 5000 most common words
    56.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 31
    Total number of words is 4042
    Total number of unique words is 1740
    34.4 of words are in the 2000 most common words
    50.6 of words are in the 5000 most common words
    57.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 32
    Total number of words is 4050
    Total number of unique words is 1642
    35.9 of words are in the 2000 most common words
    51.7 of words are in the 5000 most common words
    58.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 33
    Total number of words is 3960
    Total number of unique words is 1581
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    49.0 of words are in the 5000 most common words
    56.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 34
    Total number of words is 4036
    Total number of unique words is 1598
    34.7 of words are in the 2000 most common words
    49.3 of words are in the 5000 most common words
    56.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 35
    Total number of words is 536
    Total number of unique words is 321
    49.1 of words are in the 2000 most common words
    59.8 of words are in the 5000 most common words
    63.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.