Erakusaldiak-III - 22
Kristauak, egon bear nukean luzeago, ta itz egin garbiro; bada asko zorok nai izaten du modu gaizto oiyekin atsegin artu, eta gero eskusatu alegiña konfesioko Sakramentuan; baña kontentatuko naiz, esateare-
kin donzellai bi gauza, San Franzisko Sales gozoagan
irakurtzen diranak.
Lenbizikoa: nai badezue donzellak artu ezkonzako Sakramentua, gorde ezazue kontu, ta arreta
andiarekin zeren lenbiziko amorioa, lenbiziko senar,
edo esposoarentzat. Daukat, dio Santuak, engañio
anditzat, biotz oso, ta garbi baten ordean presentatzea biotz usatu, ta mantxatu bat. Bigarrena: baldiñ
zuen suerteak deitzen bazaitue, ezkonzera Jesusekin,
O! nere Jaungoikoa! gorde ezazue zeren amorioa
esposo Jangoikozko onenzat. Bada au izanik garbitasuna bera, ez du beste gauzarik ainbeste maitatzen,
non garbitasuna: eta nola zor zaizkan gauza guzien
lenbiziko frutuak, batez ere zor zaizka amorioarenak.
Orra, nere Kristauak, zeñen ederra dan, donzellai
dagoten kastidade, ta garbitasuna, ta orra nolako
kontuarekin gorde bear dezuen, ala ezkonzeko
asmoa dezuenak, nola beti birjiñidadean bizi nai
dezuenok. Guazen ezkonduen kastidadera.
§ II.
Ezkonduai dagoten kastidadea bere moduan ederra da, ta ezkonduak gordetzen badue garbitasun
osoa, S. Josek, ta Maria txit Santa, ta beste Santu
askok gorde izan duen bezela, da guztiz ederra. Onen
gora igotzeko biotzik ezduen ezkonduena ere, da
bere moduan ederra, ta konsideratu diteke matrimonioan, ta matrimoniotik kanpora. Matrimonioan konsideratzen badegu ezkonduen garbitasuna, ez dago au,
beñere matrimonioan aragiaren gustorik ez artzean,
ezpada estadu onek dituan nebriak ez igarotzean.
Matrimonioak dituan nebriak aditzera ematea, izango
lizake, nere Kristauak, gauza luzea, ta gazteentzat
peril andikoa: argatik esango dizuet bakarrik Sararekin gertatu zana.
Sara, dama txit birtutetsu, aberats, ta ederra zan.
Ezkondu zan zazpi zaldunekin, ta zazpiak ezkondutako arratsean, ill otzak utzi zituan etsaiak, beren
emazteagana baño len. Zergatik uste dezue nere
Kristauak? zerren zazpi galai oiek etziran ezkondu,
ezkonzak eskatzen duan asmo garbiarekin, ez bada
animalien eran, ipintzen zuela eren biotza, ta gogoa
luxuriako ardoan. Baña etzitzaion onela gertatu
Tobias gazteari, bildur bazan ere ezkontzeko Sararekin.
Tobias gazteari erakutsi zion Aingeru S. Rafaelek
nola portatu Sara ederrarekin, itzegiten ziola modu
onetan: Zu Tobias Sararekin ezkonzen zeranean, biziko zera iru egunean garbitasun, ta kastidadean, Jaunari erregutzea besterik egin gabe, ta iru gabak
modu onetan igaro ondoan, arganako zera; baña Jaunaren beldurrarekin, ez aragiaren atsegiñ lizunen
ondoren, baizik zere ondorengoak uzteko, Abrahanen
jatorrian semeetan Jaunaren bendizioa izan dezazun.
Accipies virginem cum timore Dei, amore filiorum
magis, quam libidine ductus, ut in semine Abrahae
benedictionem in filiis consequaris (Tobiae c. 6).
Tobiasek egin zuan S. Rafael Aingeruak esan
ziona; bada ezkondutako arratsean, sartu zan Sararen gelan, ta esan zion: Jeiki zaite Sara, ta erregutu
degiogun Jaunari iru egun oetan. Guraso onen umeak
gera alabaña, ta ezin elkargana gaitezke, Jaunaren
ezaguerarik ez duen jendeak bezala. Asi zan Tobias
Sararekin batean orazio egiten: Gure gurasoen Jaun
Jaungoikoa, esaten zion Tobiasek Jaunari, bedeika
zaitzeela Zeruak, ta lurrak, itsasoak iturriak, ta
ibaiak, ta oietan zuk ezer ezetik egiñik arkitzen diran
gauza guztiak. Zuk Jauna egin zenduan Adan lur piska
batetik, ta eman zenion lagunzat Eba; ta orain zuk
dakizu ez dedala arzen nere emaztetzat Sara, aragiaren atsegiñ lotsagarriakgatik, baizikan bedeikatua
izan dedin beti beti zure izen Santua nere ondorengoetan. Ejenplo onek, nere Kristauak aditzera ematen
du, zeñen asmo garbiakin artu bear dan matrimonioko Sakramentua, baita ere Sakramentu onetan
ezkonduak bear duen garbitasuna. Zori onekoak zuek
onen asmo garbiakin ezkondu bazerate, eta ezkonzari dagokan garbitasunean bizi bazerate.
Matrimonioari dagokan garbitasuna gorde gabez
matrimonioan bertan, ikusi zituan Santa Katalina
Senakoak, esaten du S. Franzisko Salesek, asko
ezkonduren animak infernuan neke, ta oñaze ikaragarrien artean, zeren ausi zuen estadu onek eskatzen
duan Santidadea. Au gertatu zitzaten dio Santuak, ez
bekatuaren anditasunagatik, bada andiagoak dira
eriotzak, ta blasfemiak, ezpada zerren etzuen ezertan artu, ta onela bizitu ziran denbora luzean. Ez ote
dira gaurko egunean ere era onetan bizi asko ezkondu? Sartu bezee bakoitzak beren bularrean eskua, ta
ikusiko due irteten dala lepraz betea.
Ezkonduen kastidadea konsideratzen badegu,
ezkonzaz kanpora, dago oiek garbiak izatean beren
egiteko, deseo, itz, pensamentu, eta beste gauza
guzietan. Ezkonduai alabaña debekatuak daude
ezkonzaz kanpora, besteai debekatuak dauden gauza
guztiak. Ez due noaski onela pensatzen asko ezkondu
lasaiek. Baña sinistuko due erremediorik ez dan denboran. Aditu dezue, nere Kristauak nola bere moduan
ederra dan ezkonduai dagoten kastidadea.
Ikusi
dezagun alargunai dagotena.
§ III.
Kastidadeko birtutea ederra da, nere Kristauak,
alargunetan ere. Oiek nai badue bizi dagoten garbitasunean, bear due izan biotz andi, ta animoso bat,
osotoro aienatzeko aragiaren naikunde, ta atsegiñak,
ez etorkizunak bakarrik, baita igaroak ere, kentzen
duela igarotako lizenzien memoria, ta oroipena, bestela arkitzen dira perill andian, eta gertatuko zate
Israeldarrai, Ejiptotik irten da, gertatu zitzatena. Ijitoen mendetik atera zituan Jaunak bere Israeldar maiteak, onetarako egiten zituala eziñ konta al milagro;
baña Israeldarrak laster asi ziran espadasun andiakin
itzegiten: ta oetatik askok naiago zuen Ejiptoko jana-
ri dongeakin egotea, ezen ez eremuan barrena joatea, Jaunak ematen zien mantenu garbiarekin.
Au bera gertatzen zate asko animari: aspertzen
dira Jaunak garbitasunean ipintzen diezten janari garbiaz: aztutzen dira, beren estaduari dagokan kastidadeaz, ta biurzen dira lenagoko bazka, ta zikinkerietara. Alargunak duen perill andia, biurtzeko lenagoko
atsegiñetara, ongi aditzera ematen du S. Agustiñek,
ikaratzen danean, ikusirik bere adiskide Alipioren garbitasuna, ta arritzen zan Santua, onek osotoro uzteaz
aragiaren atsegiñak izanik oetara makurtua gazte
denboran.
Eta egiaz esateko, dio S. Franzisko Sales gozoak,
frutak osoak dauden artean erraz konserbatzen dira,
batzuek lastoen gañean; besteak ondar artean, eta
beste batzuek eren ostoetan; baña beñ osodasuna
galdu ezkero, kasi eziñ izan ditekean gauza da gordetzea, ezpada ezti, ta azukrearekin konfitatu, edo
gozagainduaz. Onelaxe, beñere galdu, edo zikindu ez
dan kastidadea gorde diteke modu askotara, baña
osoa ezdagoana, ezin konserbatu, ta gorde-diteke
debozio andi bat gabe: Debozioa da alabaña animen
ezti, ta azukrea.
Alargunak urrikariak dira, nere Kristauak, oien
bakardadeari begiratzen badiogu, baña bizi badira
garbiro, ta egiazko Alargundasunean, honratu bear
ditugu. S. Pablo Apostoluak esaten du, honra itzazue
egiazko Alargunak: honoras viduas, quae vere viduae
sunt (1. Ad Timoth. Egiaz Alargunak izateko
dagozten gauzatxo batzuek esatera noa.
Lenbizia: egiazko alargunak bear due izan alargun, ez gorputzean bakarrik, baita biotzean ere. Au
da; egiazko alargunak bear du iduki asmo sendo bat,
beti alargun bizitzeko. Ezkonzeko asmoa duen alargunak, arkitzen dira alabaña gizonetatik aparte gorputzez, baña ez biotzez. Bigarrena: alargunen asmo
onek bear du izan asmo garbi bat, obeto eren biotza
Jaunarenarekin bat egiteagatik. Zeren gelditzen badira alargun, umeak aberats uzteagatik, edo beste
munduko motiboren bategatik, izan litezke munduan
laudatuak, baña ez Jaunaren aurrean, bada onen
aurrean ez due izango laudaziorik, ezpaditue gauzak
egiten beraren izenean.
Irugarrena: alargunak egiaz izateko, bear due
aldegin borondatez munduko atsegiñetatik. S. Pablo
Apostoluak esaten du; Alargun atsegiñetan bizi dana,
bizitzan illa dagoala (Ubi supra vers. 6). Baldin alargu-
nak nai badue gizonakin itzegin: gizonen txorakeriak
aditu: gusto badue ibilzen festetan, ta munduko atsegiñetan: nai badue ibilli apaiñdurik, onelako alargunak bizi dira gorputzean, baña illak daude animan.
Gisa onetako alargunak ez dira egiazko alargunak, ez
bada gezurrezkoak.
Laugarrena: Alargunak gelditzen badira umeakin,
izan bear due oen kontu andi bat. S. Pablo Apostoluak
esaten du, etxekoen kontua ez duanak, batez ere
bereena, fedegabea baño gaiztogo dala (1. Ad
Timoth. Bostgarrena. Orazioa izango da alargunen lan guzia. Bada egiazko alargunak gorde bear
due Jaunarentzat beren biotz, ta amorio guztia, eta
beragatik ez due itzik ere bear besterentzat. Nola
alargunak libre gelditzen diran senarren ilzearekin,
esan bear dioe beren Jaunari. O! Jauna, oraiñ guztia
nerea naizanean, artu nazazu guztia zeretzat: eraman nazazu zure ondora: jarraituko dizut zure
unguentu usai ederrezkoen ondora. Itz batean egiazko alargunak bear due izan marsoko biola, lore ederrak bezela, zabalzeko birtueen usai gozoa leku guztietan: bear due egon ezkutatuak munduko atsegiñ,
konbersazio, ta onretarako, ta onela beren denbora
igarotzen duen alargunak, izango dira zori onekoak,
esaten du Apostolu Santuak (1. Ad Cor.
Kastidadeko birtutea, nere Kristauak; aditu
dezuen bezela ederra da donzelletan, ezkonduetan,
ta alargunetan, bai ta erraz galzen duana ere bere
edertasuna. Orregatik ez da zer biotza galdu. Eman
digu Jaunak Maria txit Santagan bitarteko andi bat,
guri lagunzeko edozeñ tranzetan, edozeñ estutasun,
eta tentaziotan. Goazen bada guztiok Ama maite
onengana, ta eskatu degiogun uste andi batekin, iritsi degigula bere Seme Jesusegandik birtute eder au
gordetzeko grazia, baita ere ongi bizi, ta ilzeko bear
degun laguntza, gero egon gaitezen berarekin
Zeruan beti betiko atsegiñetan. Amen.
BERROGEI TA BIGARREN
ERAKUSALDIA
Adirazten da lenbizia:
Zer aditzen dan dotrinaren izenez, eta zeiñ gauza
bearra dan Zerurako.
Bigarrena: Eliz Ama Santaren alegiñak dotrina guri
ikas-erazteko.
Irugarrena: Askoren aitzakiak dotrinara ez etortzeko,
eta emendik datozen kalteak.
In mansuetudine suscipite verbum insitum,
quod potest salvare animas vestras. Jacobi 1.
Noizbait, noizbait asitzera noa, nere Kristauak,
aspaldi nai izan dedan lanean, edo Kristau aziai dotrina azaltzen, eta adirazten. Kristau zerbait adiñean
aurreratu dirañak obeto jakin, eta aditu bear ditue
dotrinako gauzak aurrak baño; eta jakiunde oen
argiarekin jarraitu bear dioe Zerurako bideari, bekatutik, eta bekatuaren bideetatik aldegiñaz, eta JesuKristoren Lege eder-garbia gordeaz. Kristau aziai
argitasun au ematea, eta Zerurako bidean arretarekin ibiltzeko esnatzea da Eliz Ama Santak animen
arzaiai eskatzen dien gauza bat; eta ona zergatik sall
oni ekitera noan. Ez naiz dotrinako gauzak ukitzearekin kontentatuko, baizik aditzera emango ditut gañera Jauna amatzeko, eta serbitzeko ditugun bide, edo
motibo andietatik zenbait. Enzun ezazue bada biotz
manso, ta umill batekin zuen animak salbatu ditzakean, Jaunaren itza, esaten digu Santiago Apostoluak: In mansuetudine suscipite verbum insitum,
quod potest salvare animas vestras; eta au bera
eskatzen dizuet nere aisera onetatik. Onetara kuturtu ditezen zuen biotzak, aditzera emango dizuet
gaur, lenbizia: zer aditzen dan dotrinaren izenez, eta
zein gauza bearra dan. Bigarrena, Eliz Ama Santaren
alegiñak dotrinako gauzak guri ikas-erazteko. Irugarrena, askoren aitzakiak dotrinara ez etortzeko, eta
emendik datozen kalteak. Enzun nazazue kontuz.
***
Dotrinaren izenez aditzen da Jesu-Kristoren lege
Santa galde, ta erantzute laburretara biurtua, eta era
onetan arkitzen da Aita Asteteren liburu ederrean.
Bere sarreran itzegiten du Kristauaren izate, izen, eta
siñalearen gañean. Gero lau partetan erakusten diz-
kigu, Kristauak jakin bear dituan, gauzak. Lenengoan
zer sinistu bear degun, eta onetarako dira Kredoa, ta
Artikuluak. Bigarrenean erakusten digu, zer Jaunari
eskatu bear diogun, eta onetarako dira Aita Gurea,
Abemaria, ta Salbea. Irugarrenean erakusten digu,
zer egin bear degun Zerurako, eta onetarako dira Jaunaren legeko amar Aginteak, Elizako bostak, eta
Miserikordiazko obrak. Gañera animaren etsaien,
bekatuaren, eta birtuteen gañean dakartzian gauzak
laguntzen due asko, zer egin bear degun jakiteko.
Laugarren Partean erakusten du, zer artu bear
degun, edo zazpi Sakramentuak, eta oen ondoren
ukitzen ditu zenbait gauz on.
Ezagutzeko, zeiñ gauza bearra dan Zerurako
dotrina jakitea, begira Kristaua, zertako egin zinduan
Jaunak? Zenbat gauza bear diran zuk zuri dagokizuna
egiteko, eta nola guzia erakusten dizun dotrinak bere
lau Parteetan. Zertako egiñ zinduala Jaunak uste
dezu? Egin zinduan bera ezagutzeko, eta ezaguturik
amatzeko, eta serbitzeko, eta gero betikotasun
guzian berarekin batean doatsu izateko. Emendik
atera ezazu, zure lan, edo egitekorik andiena, ta bearrena, edo bakarra dala zure Jaungoikoa ezagutzea,
ta ezaguturik amatzea, ta serbitzea. Zenbat gauza
bear dira zuk zure lan au ongi egiteko? Iru gauza, eta
irurak iristeko bidea ederki erakusten dizu doktrinak
bere lau Parteetan. Lenengoa da ezagutzea fedearen
argiarekin zein maitagarria dan gure Jaungoikoa, eta
ezaguera onekin esnatzea bera amatzeko, eta serbitzeko, edo bera amatu, ta serbitu-nai egiazko bat sortzea biotzean. Esan gidazu, nola amatuko, ta serbituko dezu zure Jaungoikoa, ta beraren Seme Jesus,
ezpadezu ezagutzen, zein ona, eta maitagarria dan?
Eta nola, zure biotzean sortzen ezpada gogo, ta nai
egiazko bat? Ezin datekean gauza da ori. Eta nondik,
eta nola ezagutuko dezu Jainkoaren ontasun, eta maitagarritasun paregabea? Dotrinaren lenengo Partea,
edo zer sinistu bear dan jakitearekin. Gauza guziak
nolerebait ari dira guri adierazten, zein maitagarria
dan gure Jaungoikoa; baña ezaguera au ezta asko
guk bear dan eran bera amatzeko, ta serbitzeko. Jaun
au da gu Zerurako egin ginduana. Jaun au da, gu Adanen bekatuarekin galduak ekusirik, gizon egin zana,
gurutzean bizitza eman zuana. Jaun au da bere Eliza
ainbeste nekerekin altxa zuana, bere umeen artean
artu gaituana, eta Zerurako bidea berriro prestatu
diguna. Zein on, eta maitagarria ez da, au guzia gure
alde egin duan, Jauna? Baña maitagarritasun au da
fedearen argiak bakarrik erakusten duana, sinisteko
erakusten dizkigun, gauzetan, batezere Kredoan, eta
fedearen Artikuluetan. Eta ona zein gauza bearra dan
Kredoa, ta fedearen Artikuluak ongi jakitea, ezagutzeko Jaunaren maitagarritasuna fedearen argiarekin,
eta ezaguera onekin mugitzeko bera amatzera, ez
bakarrik gauza guzien Egillea bezala, baita ere zeren
fedeak erakusten digun aldetik dan ezin geiagoraño
on, eta maitagarria.
Jaungoikoa amatzeko, ta serbitzeko ezta asko
bera ezagutzea, ta amatu, ta serbitu nai izatea, bear
da gañera artarako eskua, ala, edo indarra. Izan
dezakezu zuk Jerusalengo leku Santuak ekusteko nai
andi bat, baña ezpadezu oñetan indarrik pausorik
emateko, eta ezpadezu gañera ez zaldirik, ez ontzirik,
etzera ara joango beñere. Era berean ez dezu zuk
zure Jaungoikoa bear dan eran amatuko, beraren
maitagarritasuna ezagututa-ere, ezpadezu artarako
esku, al, eta indarrik, edo berbera dana Jaunaren grazia, ta Zeruko laguntza, ta indarra. Jaunaren graziaren izenez aditzen da arako Espiritu Santuak animari
bataioan, edo konfesioko Sakramentuan, edo beste
edozein Sakramentutan ematen dion doai miragarri
ura. Au da animaren bizitza, eta santutasuna, eta dei-
tzen dio Jesu-Kristok eztaietako soñekoa. Au da gu
Jainkoaren Seme, Jesu-Kristoren senide, eta Zeruaren
jabegai egiten gaituana. Grazia au gabe egiten diran
obra guziak, berenez onak diranean-ere, dira illak,
zeren sustraia illa dagoan: eta emendik gauza bearra
grazia au guk gure Jaungoikoa amatzeko, ta serbitzeko. Gañera graziaren izenez aditzen dira Jaunak bekatutik aldegiteko, ta obra onak egiteko adimentura
bidaltzen dituan argiak, eta biotzari egiten diozkan
ukitzeak; deitzen zaio grazia oni Zeruko laguntza, ta
indarra, eta grazia au-ere gauza bearra da guk gure
Jaungoikoa amatzeko ta serbitzeko. Au gabe ez gera
gai, edo ez gera gauza pensamentu on bat-ere egiteko, ez eta Jesus esateko-ere, dio S. Paulok. Nemo
potest dicere Dominus Jesus nisi in Spiritu Sancto. Eta
nondik, eta nola jakingo du Kristauak Zeruko grazia
oek iristeko bidea? Nondik? Dotrinaren bigarren, eta
laugarren Partetik. Bigarren Partean erakusten zaku,
zer eskatu bear diogun Jaunari, eta nola eskatu bear
diogun, eta onetarako da Aita gurea, arako Jesu-Kristok berak bere Elizari utzi izon erregu miragarri ura.
Erregu onetan eskatzen diozkagu Jaunari betiko bizitza doatsua, animako grazia, eta emen bizitzeko bear
ditugun gauza guziak. Eta nola gure erreguak asko-
tan izan oi diran edo epelak, edo gaizki egiñak, Eliz
Ama Santak erakusten dizkigu Abe Maria, eta Salbea,
Birjiña txit Santaren bitartekotasunarekin iristeko
bear deguna. Laugarren partean erakusten zaku, zer
artu bear degun. Bazekusan Jesu-Kristok, bataioko
Sakramentuan guri graziaren bizitza eman arren, gu
izango giñala argalak, onerako nagiak, eta gaitzera
makurtuak, eta eman zigun grazian iraun, eta aurreratu gindezen ipiñi zituan beste Sakramentuak, batez
ere Komuniokoa. Au da bizitzako arbolaren fruta
egiazkoa, eta au sarritan, eta debozioz artzen dala
bizi diteke Kristaua, bekatuaren eriozaren atzaparretan erori gabe, Jesu-Kristok berak esana utzi zuan
bezala. Bazekusan gañera Jesu-Kristok, Kristaurik
geienak galduko zuela bataioan artu zuen graziaren
bizitza, eta geratuko zirala animaren aldetik illak, eta
piztu zitezen ipiñi zuan Konfesioko Sakramentua.
Ona, nola dotrinaren bigarren, eta laugarren Partea
jakitearekin dakian Kristauak, nola, ta zer bidez iritsiko dezakean Jauna amatzeko, ta serbitzeko bear
duan, grazia, al, eta indarra.
Ezta hau-ere asko guk gure Jaungoikoa amatzeko,
eta serbitzeko. Egizu kontu, ezagutzen dezula zuk
gure Jaun Erregea, eta badezula bera serbitzeko nai,
edo deseo andi bat, baita artarako modua-ere. Ezta
asko au zuk Errege serbitzeko; jakin bear dezu onetarako, zer zuk egitea nai duan Erregek, eta au jakiñik
ederki serbi dezakezu. Au bera gertatzen da Jainkoa
amatzearen, eta serbitzearen gañean. Ez da asko
ezagutzea, zein on, eta maitagarria dan Jauna, ez eta
bera amatzeko nai utsa ere. Ezta asko zuk artarako
bear dan esku, al, eta indarra izatea; jakin bear dezu
gañera, zer zuk egitea nai duan Jaun onek. Eta nola
jakingo dezu au? Dotrinaren irugarren Partetik. Parte
onetan erakusten dira, guk egitea Jaunak nai duan
gauzak; emen Jaunaren Legeko amar Aginteak, Elizako bostak, eta miserikordiazko obrak. Oen ondoren
erakusten digu dotrinak aldegin bear diegun animaren etsaiak, zer dan bekatua, bekatu kapitalak, oen
kontrako birtuteak, eta beste zenbait gauza egoki
Jauna serbitzeko zer egin bear degun jakiteko.
Oraindaño ukitu ditugun gauzak jakitea Kristau
guziai dagotena da. Oez gañera jakin bear ditu bakoitzak bere estadu, ta karguari dagozkan eginbideak.
Ala esaten digu Santo Tomasek: Singuli autem tenentur scrie ea, quae ad eorum statum, cel officium spectant. Ekusten dezu, Kristaua, zeiñ gauza bearra dan
dotrina? Zein bearra onek bere lau Parteetan daka-
rrena jakitea? Jakiunde au da Jaungoikoaren, eta aren
Seme Jesu-Kristoren ezaguera ematen diguna, eta
ezaguera onetan dago betiko bizitza doatsua, dio S.
Juanek, au da betiko bizitza doatsua iristeko bidea:
Haec est vita aeterna, ut cognoscant te solum Deum
verum, et quem misisti Jesum Christum. Jakiunde au
da, guri agertzen diguna gure Jaunaren ontasun neurririk, eta bazterrik ez duana Kredoan, eta Artikuluetan. Jakiunde au da Zerurako bidean bear degun argitasun guzia ematen diguna. Jakiunde au da Erregeak,
Prinzipe, ta gizon andiak, Obispo Jaunak, eta Aita Santuak-ere, Zerurako badira, guk bezala ikasi, beren
biotzean gorde, eta obretan erakutsi bear duena.
Jakiunde au da Eskritura Santak ainbeste laudatzen,
eta aiñ gora altxatzen duana. Nai izan nuan, eta
eman zat zentzua, dio jakintsuak Eskrituran. Optavi,
et datus est mihi sensus. Eskatu nion Jaunari, eta etorri zan nigana jakiundearen espiritua. Erreñuak, eta
Erregeen jarlekurik andienak baño geiago estimatu
nuan, eta onen pare ipiñirik munduko ondasun guziak
ez nituan ezertan iduki. Divitias nihil esse duxi in
comparatione illius. Arri eder-preziotsuak ez nituan
ezertan artu onen aldean. Urrea, dan garbiena, eta
fiñena-ere, ondar ale bat bezala da jakiundearen
pare, eta loia iduringo du onen aurrean zillarrak.
Omne aurum in comparatione illius arena est exigua,
et tanquam lutum aestimabitur argentum in conspectu illius. Ongi: eta au onela bada, dan bezala, etzera
saiatuko, Kristaua, dotrina ederki ikastera? Dotrinara
etortzera aldezun guzian, eta zere mendekoak bidaltzera? Baña asko degu gaurko. Uste nuan baño geiago luzatu naiz lenengo puntuan, eta beste biak ukituko ditut urrengo Erakusaldian. Enzun ezazue, nere
Kristauak, biotz manso, ta umil batekin, zuen animak
salbatu ditzakean, Jaunaren itza. In mansuetudine
suscipite verbum insitum, quod salvare potest animas vestras. Jaunari nai dakiola Zeruko jakiunde au
guk iristea, eta onekin bizi gerala Jaunaren grazian
gure egunak bukatzea. Au da nik opa dedana guziontzat Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren
izenean. Amen.
BERROGEI TA IRUGARREN
ERAKUSALDIA
Adirazten dira aurreko erakusaldian
utzi ziran gauzak, eta oek dira.
Lenbizia: Eliz Ama Santaren alegiñak
dotrina guri ikas-erazteko.
Bigarrena: askoren aitzakiak dotrinara ez etortzeko,

Lenengo Erakusaldian aditu zenduen, zer aditzen
dan dotrinaren izenez, eta zein gauza bearra dan
Zerurako. Gaur aditzera emango dizut lenbizia: Eliz
Ama Santaren alegiñak, dotrina guri ikas-erazteko.
Bigarrena, askoren aitzakiak dotrinara ez etortzeko,
eta emendik datozen kalteak. Asi gaitezen bi gauz
oek ekusten.
***
Eliz Ama Santaren nai guziz irazekia, eta ansia
andia da bere umeak betiko bizitza doatsura giatzea;
eta nola ezin bizitza ura iritsi ditekean dotrina jakin
gabe, artu izan ditu au guri ikas-erazteko neurri ederrak, eta asko. Elizaren aurreneko denboretan Obispo
Jaunak berak ari oi ziran beren kontuko animai dotrina erakusten. Oen artean izendatu ditezke S. Atanasio, S. Zirilo Jerusalengo Obispoa, S. Agustin, eta
beste asko. Iñoiz besteri utzitzen bazioen egiteko au,
izango zan ura gizon jakiunde andiskoren bat, eta
oetatik izan ziran Alejandrian Panteno, ta Orijenes.
Gerozko denboretan ere aritu izan dira lan onetan
gizon andiak, naiz Obispoetatik, naiz besteetatik,
nola diran Gerson, S. Ignazio Loiolakoa, S. Karlos
Borromeo, ta beste ezin konta al. Kristauak ugarituaz
joan ziran eran egin bear izan ziran Eliza berriak, eta
oetan ipiñi ziran, eta ipintzen diran Arzaiai agindu
zitzaten, erakutsi zegiezala Kristauai Zerurako jakin
bear dan dotrina. Zer penak ez ditu ipiñi gai onetan
nagiak diran Arzaien kontra? Gañera agindu die eskola-maisuai egiteko au bera, eta agindu die gurasoai,
erakutsi degiezala beren umeai dotrina, edo bidal
ditzeela ikasi dezakeen lekura. Eta dotriñetatik, eta
Jainkoaren itza entzutetik igesi ez dabillen jendea, ez
du nai Eliz Ama Santak aldean dauden hermitetan
Mezarik esatea animen Arzaiak Jainkoaren itza adirazi dezan artean; eta urrutian badago hermita, ez du
nai an Mezarik esan dedin dotrina gabe.
Ez dira onetan geratzen Elizaren alegiñak. Anziñako denboran Elizatik botatzen zituan iru igandetan
beren Elizara gabe geratzen ziranak. Etzitzaion iñori
Meza entzuteko lekurik ematen, beste Eliza, edo
Parrokiakoa bazan; aditzen da bidezkoa etzanean.
Eliza bakoitzean, Meza asitzeko denboran, galdetzen
zan: ote da emen Eliz onetakoa ez danik? Onelakoren
bat bazan, ateratzen zuen Elizatik. Aiñ kontu estuak
artzen ziran orduan, Kristau bakoitzak bere Arzaiaren
dotrinatik iges egin etzezan. Obispadu onetako
legeak agintzen zuan, erakarri zitezela Kristau guziak
Meza nagusietara eta Trentoko Konzilioak agindu
zien Obispo Jaunai, aditzera eman zegiezala bere
mendekoai, nola beartua dagoan bakoitza alduanean
bere Elizara etortzera Jainkoaren itza entzuteko. Ad
audiendum verbum Dei. Atzenean debekatzen du
dotrina eztakianari lenbiziko Komuniorako baimena
ematea; debekatzen du onelakoak ezkontzea, eta
deiak egitea ere bai, itz batean debekatzen du dotrina eztakienai Sakramentuak ematea. Ekusten dezu,
Kristaua, zer neurriak artu, eta zer alegiñak egin
dituan Eliz Ama Santak dotrina guri ikas-erazteko?
Eta alaere arkitzen dira Kristauen artean dotriñetatik
igesi dabiltzanak? Arkitzen dira, urte guzian Jainkoaren itza entzun gabe, bizi diranak? Eta gero? Bukatu
oi ditue eren egunak Zeruko argiaren berririk gabe,
ontzak bukatu oi dituan bezala. Dakuskun oraiñ, ze
aitzakiak ematen dituen dotrinara ez etortzeko, eta
zer kalteak datozen emendik.
***
Gutxitan gertatzen da bekatariak aitzakiaren
batekin bere burua edertu nai ez izatea. Ala gertatu
zan Adan, eta Ebarekin, eta ala gertatu oi da oen
umeakin-ere, eta oetatik dira dotrinak, eta Jainkoaren
itza entzuteko nagitasunean bizi diranak. Ez gera
aurrak dotrinara joateko, esango due batzuek, badakigu gure diña. Egingo bagendu dakigun onek erakusten diguna? Kristaua, nola itzegiten dezu era orretan,
eta ainbeste dijoakizun gauzaren gañean? Ez gera,
diozu, aurrak dotrinara joateko. Atozea, ta aurrak
bakarrik dira dotrina, eta Jaunaren itza enzun bear
duenak? Ez dezu aditu, nola Eliz Ama Santak agintzen
duan, Kristau aziai-ere aditzera eman dakiztela jakin
bear dituen gauzak? Eta nola aditzera emango zaizkitzu etortzen ezpazera? Ez gera aurrak, eta eztakizu,
aurren antzeko biurtzen ezpazera, etzerala Zeruan
sartuko? Ala dio Jesu-Kristok berak: Nisi conversi fueritis, et efficiamini sicut parvuli, non intrabitis in regnum Coelorum. Badakigu gure diña, diozu. Au esango
balu S. Anbrosio batek, sinistu liteke, baña ez dio
Santuak onelako gauzarik, eta onen ordez dio, ez
dala iñor-ere ikastearen premia ez duanik: Nemo est
qui doceri non indigeat. Eta zuk diozu, badakizula zuri
dagokizun adiña? Ote dakizu zuk, ongi konfesatzeko
nola prestatu bear dezun? Ote dakizu, Akto fedekoak,
esperantza, karidade, ta kontriziozko afektoak noiz,
eta nola egin bear dituzun? Ote dakizu etsaiaren tentazioak garaitzeko zer egin bear dezun? Ote dakizu
dotrina liburutxoak dakarren piska ori ere? Gurasoa
bazera, ote dakizu zer kontu, eta nolako neurriak artu
bear dituzun zure umeak Zerurako bidean erabiltzeko, eta bekatuaren bideetatik kenerazteko? Erriko
gauzetan nastutzen zerana bazera, ote dakizkitzu
guzien onerako Erriak dituan ordenanzak? Ote dakizkitzu dezun karguak dituan egin-bideak? Ez noaski;
gutxi dira alabaña gauz oetan zabartzen ez diranak;
eta geienak bizi dira borondatezko ez jakin negargarri batean, eta ala iltzen-ere dira zabarkeriazko bekatu onetan. Ai! zuek, dio Isaias Profetak, ai zuek zeren
begietan jakintsuak zeratenak! Vae qui sapientes
estis in oculis vestris. Baña egin dezagun kontu,
badakizula zuk zuri dagokizuna; eztakizu ezin gauz
onik egin dezakezula Jaunaren laguntza gabe, eta
laguntza oek askotan ugari eman oi dituala Jaunak
beraren itza Santua umilki, eta biotz onarekin entzuten danean? Eztakizu, dotrina bat entzutean egon
dala iñoiz zenbait betiko ez galtzea?
Ezpagendu beste egitekorik, etorriko giñake
dotrinara, dioe beste batzuek; baña aste guzian
aunatzen gera, jaiean-ere milla arazo baditugu, eta
nola etorriko gera Meza nagusietara, eta gero berriz
beste dotrinara? Aste guzian aunatzen zera, Kristaua,
ez dizut ukatuko, baña aunatzen zera gorputzak bear
duanaren billa, eta animak ez due ezer bear? Etzera
zu bakarrik nekatzen, zu bezala nekatzen dira beste
asko-ere, eta badatoz Meza nagusietara; zergatik
etzera zu-ere etorriko? Zergatik txanda ez dezu egingo etxekoakin? Jakiña dago zergatik. Zuk oraindaño
ez dezu bururik ausi animaren onari dagozkan gauzetan, eta orain aldapa gogor bat arkitzen dezu Meza
nagusietara etortzeko. Baña gauza bearra da, edo
betiko doatsu, edo betiko doakabe izatea: gauza bearra da doatsu izate zuk animaren egitekoari gogotik
ekitea, eta arretarekin jarraitzea: Porro unum est neccesarium. Animaren egitekoaren aldean zer dira
gañerako guziak? Zeretu ezazu zure neke oriekin
mundu guzia; bildu ezazu urre eta zillar guzia: egin

- Parts
- Erakusaldiak-III - 01
- Erakusaldiak-III - 02
- Erakusaldiak-III - 03
- Erakusaldiak-III - 04
- Erakusaldiak-III - 05
- Erakusaldiak-III - 06
- Erakusaldiak-III - 07
- Erakusaldiak-III - 08
- Erakusaldiak-III - 09
- Erakusaldiak-III - 10
- Erakusaldiak-III - 11
- Erakusaldiak-III - 12
- Erakusaldiak-III - 13
- Erakusaldiak-III - 14
- Erakusaldiak-III - 15
- Erakusaldiak-III - 16
- Erakusaldiak-III - 17
- Erakusaldiak-III - 18
- Erakusaldiak-III - 19
- Erakusaldiak-III - 20
- Erakusaldiak-III - 21
- Erakusaldiak-III - 22
- Erakusaldiak-III - 23
- Erakusaldiak-III - 24
- Erakusaldiak-III - 25
- Erakusaldiak-III - 26
- Erakusaldiak-III - 27
- Erakusaldiak-III - 28
- Erakusaldiak-III - 29
- Erakusaldiak-III - 30
- Erakusaldiak-III - 31
- Erakusaldiak-III - 32
- Erakusaldiak-III - 33
- Erakusaldiak-III - 34
- Erakusaldiak-III - 35