Erakusaldiak-III - 21

iñor iltzen; jakiña da nere bekatua, ta au ur bedeikatuak daramana; ni alabaña ez naiz nere naiez sekulan
orditu; galanki edatea nai izan det, baña orditzerik ez.
Ona etsaiaren engañio anima galgarria. Nere Kristaua, edanerako oitura ez duan bati, edariaren berririk ez duan bati gerta dakikeo orditzea ustekabean,
ta bere borondatearen kontra, Noeri bezala, baña
ordiari? ez, geienean beintzat: onelakoa orditzen
bada orditzen da bere naiez, ta orditzen da zer egiten
duan dakiala, badaki alabaña lenago zer gertatu
zaion, ta jakin beer du gutxi bat gora bera aurrera zer
gertatuko zaion. Ezin izan diteke maiz orditzea bat, ta
ez orditzea bere naiez, ta zer egiten duan dakiala,
esaten du S. Tomasek. Non potest esse quod homo

asidue inebrietur, quin sciens, et volens ebrietatem
incurrat.
Edanean igarotzea bekatu larri, edo mortala izateko orditzeak bear du izan osoak, au da osotoro ordi
bear da, edo osotoro orditzeko perillean jarri bear da.
Noiz dan ordikeria osoa, noiz bitartekoa, edo erdimerdi esaten zaiona ez da beti erraz ezagutzen. Edaten
dezu ongitxo, ta jartzen iztun, edo mututurik; edo
mingaña asitzen zatzu tillipillit, tillipillit egiten dizula
olio geiegiarekin; belaunak jartzen zaizkitzu kargapean dardaraz, iduritzen zatzu bat bi, lurra, ta etxeak
mugitzen dirala uste dezu: aldeskoan gabiltza. Edan
da egin dituzu, edo esan edan gabe zaudenean egin,
edo esan ez oi dituzun gauz loiren batzuek: etzera
oroitzen norekin egon ziñan, non, ta nola: etzera oroitzen zer esan, zer egin, ta nola etxera ziñan? Arrasto
oetatik atera ditekeala, dioe Doktoreak, otso zarra,
edo otsakumea zan. Baña emen, emen ongi gogoan
artu bear didazue gauza bat: naiz ordikeria ez osoa
izan, baldin edanerako makurtasun, ta oitura orretatik kalte andiren bat badatorkizu zuri, edo zure emazteari, edo umeai, edo beste lagun urkoren bati dala
osasunan, dala animan, edo ondasunetan, orduan
oitura ori kalte oekgatik izango da bekatu larria.

Argatik oitura onen mendean jartzen diranak geienak
bizi dira bekatu larrian, bizi dira konfesio onik egin
gabe, ta atzenean Sakramenturik ezin artu dezakeen
bezala, griña onetatik jaiotzen diran kalteakgatik.
Ekusirik zer dan orditzea, ongi ezagutzeko zein
lotsagarria dan ordikeriaren griña, ekusi bear ginduke onen ume onak, edo garbiroago esateko edanerako makurtasunetik jaiotzen diran ondoren gaizto, ta
kalte arrigarriak. Edanerako makurtasunetik jaiotzen
dan aurreneko kalte, ta ondoren gaiztoa da Jaungoikoak gizonari eman zion bere antz, ta imajiña ederra
illundurik, itsusturik, loiturik, ta zikindurik uztea.
Fedeak erakusten digun gauza da, gizona egin zuala
bere Egille andi, ta Jaungoiko onak bere antzera: egin
dezagun, esan zuan Trinidade guziz Santak, gizona
gure antzera. Faciamus hominem ad imaginem, et
similitudinem nostram. Argatik eman zizun zuri,
bekataria, zere animan esku-indarra gauz on asko
egiteko: eman zizun adimentua ona, ta gaitza, ta zere
Egille ona ezagutzeko: eman zizun oroipena beraz
oroitzeko, ta borondatea bera maite izateko. Onela
ipiñi zinduan bere antz, ta imajiña eder egiñik. Ongi:
ta non da Jainkoaren antz, ta imajiña eder au edanarekin galtzen zeranean? non da gauz onetarako esku-

indar ura? non ezaguera? non oroipena? ta non
borondatea? ez da ya ezagun Jaunaren antz, ta imajiña ederra, ta ez da ezagun zentzugabeko animalien
arteko zeran, edo ez. Esazu, o gizona, dio S. Basiliok,
zer gauzatan zentzu gabeko animalien goitik ipiñia
zeran? etzera arkitzen zentzurik ez duen guzien
gañetik gauza guzien Egille andiagandik artu zenduan ezagueraren doaiarekin, etzera arkitzen guzien
jabe, ta agintari egiñik? Baña zure ezagueraren doai,
ta argi au galdurik zere ordikeriarekin, ongi konta zaitezke zentzugabeko animalien artean, ta aen antzeko
idurin dezakezu. Qua in re, homo miser, a brutis differs? nonne rationis munere, quan a Deo omniun
Conditore accepisti, reliquae creaturae factus Dominus, et imperator? hoc igitur te mentis lumine per
ebrietatem privans inter bestias ratione carentes
numerari poteris et illis similis videri (D. Basil. Homil.
inebrietatem). S. Juan Krisostomok dio zentzugabeko
animaliak baña ere gaiztoago biurtzen dala gizona
ordikeriarekin zenbatez obea da astoa gizon ordia
baño, zenbatez zakurra? Zentzurik ez duen animalia
guziak asko duen janariaz, ta edariaz gañera ez dira
igaroko, naiz milla gizonek onetarako tenta ditzala.
Zentzugabeko animaliak baña-ere bada gaiztoagoak

zerate zuek edanean igarotzen zeratenak, dio Santuak. Quanto melior asinus ebrioso est? quanto
expertes sunt, cum bibunt, aut cogerent, ultra quam
salis est, etiamsi mille homines cogerent, nunquam
elabuntur: pejores igitur irrationabilibus vos estis, qui
inebriamini (Homil. 58 in Math). Orobat esaten du S.
Agustin gloriosoak (serm. 231). Emen ongi gogora
ekarri, ongi ezagutu ezazu, Kristaua, orditzearekin
zere Jaungoikoari egiten diozun bidegabe ikaragarria.
Esan gidazu baldin gure Errege Jaunaren antz, ta imajiña bat ekusiko bazendu nork-ere bait oiñ pean darabillela, ta loiez, edo txistuz loitzen, da zikintzen zer
esango zenduke? Bidegabe ikaragarria Erregeri egiten zaiola esango zenduke, ta pena andia dagokana.
Zer izango da Trinidade guztiz Santaren antz, ta imajiña ederra zuk edanarekin ipintzen dezun eran ipintzea? guzia loitua, illundua, zikindua, ta zentzugabe
animalien antz egiñik? Edanerako oitura, ta makurtasunetik jaiotzen dan ondoren gaizto, ta kaltea
da osasunaren, ta bear bada bizitzaren galtzea. Edanean igarotzea osasunaren galgarria dala, esaten du
Hipokrates, Medizinaren Gurasoak. Espiritu Santuak
berak dio, asko bukatu dirala edan geiegiarekin.
Propter crapulam multi obierunt (Eccl. 37). S. Juan

Krisostomok dio, edanerako makurtasun onetatik
jaiotzen dirala gaiz senda ezin ditezkeanak, edo sendatzen txit gaitzak diranak, eta ezpaliz infernurik-ere
dakaizkian eritasunak-gatik berak-gatik utzi bear lizakeala. Etiamsi nulla esset gehena, nullumve alius
incommodum propter morbos, merito esset fugienda
(D. Chrisost. hom. contra crapul. t. 5). Atozea, Kristaua, zenbat bider aditzen dezun egia au zeregan
ezagutu dezu? astean zere nekean ari zerala ongi
arkitzen zera, azkar edozein guzatarako, baña onera
etorri, ta arrapatzen dezunean geratzen zera moteldua, buru pisuarekin, ta asterdiraño bear bada bearrerako gauz etzerala. Zenbat berri gaizto izaten dira
urte bakoitzean edanagatik?
Edanerako oitura, ta makurtasunetik jaiotzen dan
ondoren gaizto, ta kaltea da ezertako ez dala
bat uztea. Asko gizon dira berenez zintzoak, ta gauz
askotarako azkarrak, baña beren edanerako makurtasunarekin ezertarako ez biurtzen diranak. Zertarako izan diteke erri batean edanari jarritako gizon bat?
Ezin onelakoari erriko kargurik eman dakikeo, zeren
bere oitura gaiztoarekin berekin beste askoren animak galduko litukean. Zer kontu egingo luke onelako
Alkate batek taberna goiz itxi-erazteko, ta ordu

onean bakoitza bere etxera bialtzeko? Zer kontu
Meza nagusiko, edo bezperetako denboran ardoa saltzen duenai, ta jokalariak beren etxeetan idukitzen
dituenai dagoten pena emateko? Bera guziak baño
gaiztoago izango lizake. Ta zer izango lizake onelakoak Errejidore, edo Diputadu egingo balira? Zer?
trago bategatik beren animak bear bada etsaiari
ematea. Kontu, kontu karguak aututzeko eskua izaten duenak; bada onelako aukera makurretatik oker,
ta kalte asko etortzen dira, ta guziak karguak ematen
dituenen gañean.
Edanerako makurtasunetik jaiotzen dan 4ren
ondoren gaizto, ta kaltea da etxeari dagozkan gauzetan zabartzea, ta alferkeriari ematea; ta nekazari
batek alferkeriari eder-etsitzera ezkero zer uste izan
diteke, ezpada emaztearen, da umeen negarra, biraba, larrugorritasuna, ta guziaren gabea? Ardoa adiskide duana ez da aberastuko, dio Espiritu Santuak.
Qui amat vinum, et pinguia non dilabitur. Nekazari
edalea ez da aberastuko, dio beste leku batean. Operarius ebrius non locupletabitur (Eccles. 19). Athenas
deritzan erri andi batean zuan guzia garbitu zuan
edanean Kalias zeritzan batek: neguaren erdian ekusten du norbaitek kaleetan larrugorrian, ta badio ise-

kaz: Kalia ardoak lumarik gabe, ta mutildurik utzi du.
Hic a vino deplumatus est. Zenbategatik au bera
esan diteke, nere Kristauak, egungo egunean? Au
guzia ederki adirazten digu Arsdekin deritzan gizon
jakinsu batek era onetan: gizon edalea da, dio, anzararen antzekoa: anzarak nai du beti mokoa iduki bustian, nai du egon deadarka, ta nekerik-gabe, ta au
bera nai oi du gizon edaleak. Baña zer gertatzen zaio
atzenean? gertatzen zaio antzarari gertazen zaiona
bera: antzara gaixoari kentzen diozke atzenean
dituan luma guziak, sartzen due burruntzi batean, ta
erretzen due; eta ori da gizon edalearen bukaera,
edalea bere edan bearrarekin, ta alferkeriarekin
zorrez betetzen da, uzten due lumarik gabe artzekodunak, eramaten due etsaiak betiko su ta garren
artera, ta an erretzen due, ta erreko due Jaungoikoa
Jaungoiko dan artean. Sicut anser in fine deplumatur,
et ad ignem asatur, ita ebriosus tamdem omnibus
bonis deplumatur a creditoribus, et positus in inferno
assatur a Daemonibus. Edanerako makurtasunetik
jaiotzen dan 5ren ondoren gaizto, eta kaltea da
guzien farragarri, edo obeto esateko guzien lotsagarri egitea; edanak eragiten ditu alabaña, ta erasaten
gauza lotsagarriak. Argatik Konzilio batean esaten

da: orditzea Kristabarentzat gauz itsusi, ta lotsagarria
dala. Ebrietas dedecus est cuique Chtiano. (Conc.
Aquisgran. Sub Greg. IV). Noe Eskritura Santak esaten digunaz batean, zan Jaunaren adiskide andia,
bere adiñagatik, bere bizitza, ta oitura onagatik gizon
guziz beneragarria: seieun urte urarekin igaro ondoan ipiñi zuan mastia, egin zuan ardoa, ta uura bezala
zalako ustean edan zuan bear baño geiago, ta galdu
zuan bere ezaguera. Edanaren kontua: seieun urtean
ain beneragarria izan zan gizona jartzen da guzia
erauntzirik, agerturik, ta lotsatzeko eran, ta bere
umeetatik batzuek iseka egiten dioela. Emendik etorri zan gero Noeren aserrea bere ume lotsagabe oen
kontra, emendik ume oek, ta oen jatorria madarikatua izatea. Noe gizon ain beneragarriarekin au edanak egin zuanean, zer egingo ez du berenez ariñak,
zentzu gutxikoak, edo Jaunaren beldur gutxikoak
diranakin? Agrijento deritzan leku batean jarri ziran
egun batean edaten mariñel batzuek: edaten due
galanki, ta edaten, due arrapatzeraño. Edanak eman
oi dituan iduripenakin iduritzen zate itsasoan daudela, ta ontzia galtzeko perillean dabillela: etxea zebillen alabaña aen buruan azpikoaz goora irauliaz: iduripen onekin asitzen dira ontziari karga gutxitzen:

artzen ditue oiak, botatzen ditue leiotik bera: artzen
ditue koltxak botatzen ditue: artzen ditue kutxak, an
dijoaz oek-ere. Etzan alaere ontzia geratzen bere
iraultzeko mugimentuan, guzia zegoan alabaña mariñelen buruko zorabian; zer egiten due? etsirik ontziaren galtzeaz erauntzitzen dira guziak, ta larrugorrian
jarririk ateratzen dira egunaren erdian, edo beintzat
argitan igari itsasoan bazeuden bezala. Begira, nere
Kristabak, zer ekuskaria gisa onetan legorrean, ta
egunaz gizonak ekustea igari! Farra egiten dezu, Kristaua, ipui au aditzean, baña atozea etzatzu zuri onenbeste gertatu? Atozea, etzera iñoiz bide orietan
eraunzi oira zuazelako ustean? Etzera aritz, edo gaztañekin borroka asi gizonen batzuek diralako ustean?
Etzera deadarka, ta ojuz ibilli lorretan bazenbiltza
bezala? Ai! nere Kristau onak! oek, ta beste leku onetatik ezin adierazi nitzakean gauz asko ekusi dituzue
zerok, edo gutxienean aditu.
Edanerako makurtasunetik jaiotzen da 6ren ondoren gaizto, eta kaltea da emaztea, ta umeak naigabez, kezkaz, ta atsakabez igartzea. Gizona ezkontzeko Sakramentuarekin geratu zan beartua bekatu
larriaren azpian bere emazteari bizitza pakeazkoa, ta
ona bere alegiñean ematera, naigabez, kezkaz, pre-

miaz gogaitzeko biderik batere ematen ez diola.
Ongi: ta gizon batek edanerako makurtasun au artu
ezkero zer bizitza emango die bere emazte, ta ume
tristeai? zer kezkak, gauak gizonaren zai, ta noiz berri
gaiztoren bat izango duen beldurrak aidean daudela?
Zer gogaitzeko bideak betiko billabearrarekin, umeen
negar eta larrugorritasunarekin, zorren estutasunakin? Izan diteke gurutze pisuago, ta martirio luzeagorik bizimodu au baño? Non dira bizimodu onek geienean ekarri oi dituan birabak, erriertak, ta auzoak
asaldatzea? Nork kontatu onelako bizitzak dakaizkian
kalteak, ta bekatuak?
Edanerako makurtasunetik jaiotzen dan 7ren
ondoren gaizto, ta kaltea da erausia, ta ixillik egon
bear lukeen gauzak agertzea. Ez da sekretorik batere
ordikeria dan lekuan, esaten digu Espiritu Santuak
berak. Nullum secretum est ubi regnat ebrietas (Prov.
31). Nork estali, ta gorde du tragoen artean, gorderik
iduki nai zuan gauza? esaten du S. Anbrosiok. Quis
inter Cyathos texit quod tacere cupiebat. Edanean
igarotzea da tarantula deritzan puzoia bezala. Tarantularen puzoiak batzuek ipintzen ditu algaraz, lertzeko zorian, besteak uzten ditu illun, ta beltz; batzuek
pozez asitzen dira saltoka, ta ezin iñork gera-erazi

ditu; besteak artzen ditu arrabia latzak guziai ekiteko
ortzka, aginka, ta golpeka. Ala da, edo puzoi onen
antzekoa bada edanean igarotzea. Edanaren tarantularekin ekusiko dituzue batzuek, ezeri ez dagokala,
eragabeko farra, algara, deadarrak, ta iru oiduak egiten, beste batzuek saltoka, ta lasterka ta iñoiz gauaren erdian zezenka, iñoiz neronek ekusi dedan bezala: batzuek mututurik, ta besteak txit iztun. Ta atzeneko au da geienean eskusten dan edanaren miraria.
Edanarekin egiten zaio mingañari ezin ixillik egon bat
erlejuari olio geierekin egiten zaion bezala: ardoarekin batean igari asitzen dira biotzean gorderik zeuden
gauzak igotzen dira mingañaren puntaraño, ta gero
an dioaz guziak. Etzaie orduan barkatzen Apaizai,
Predikadore, ta konfesoreai; etzate barkatzen etxekoai, eta ez auzoai; etzate barkatzen ezkonduai, ez donzellai, agertzen dira bear bada oekin egindako ibillerak, ta bekatuak.
Edanerako makurtasunetik jaiotzen dan 8ren
ondoren gaizto, ta kaltea da aserrea, leia, ta tximera.
Auzien Ama deitzen dio S. Buenabenturak. Parens
litium (De sex alis Cherub). S. Isidorok dio orditzea
dala biotzean aserrearen baga gaiztoak eraigitzea.
Cordis furorem (De summo Bon). Baña gutxi da au

guzia Eskritura Santak dionaren aldean. Jendearen
asaldazio, aserre, ta kimerak dakazkian gauza da
ordikeria, dio Espiritu Santuak leku batean. Luxuriosa
res vinum, et tumultuosa ebrietas (Prov. 20). Ardoak,
ubari edanda, berekin dakaizki aserrea, ta kalte asko,
dio beste leku batean. Vinum multum potatum irritationem, et iram, et ruinas multas facit (Prov. 31). Norgan dira aiak! noren gurasoak ditu naigabea, ta negarra? Norgan aserrea ta leia? norgan zuloak, norgan
bidegabeko zauri, edo eridak, norgan begietako kataratak, ezpada beren etxea ardoaren lekuan ipintzen,
ta beren ansia basoak itzultzen daukeen aetan? Au
guzia Espiritu Santuak berak dio. Cui vae? Cuius. Patri
vae? Cui rixae? cui foveae? cui sine causa vulnera?
Cui suffusio oculorum? nonne his, qui commorantur in
vino? et student calicibus epotandis? (Prov. 23). Ezagutu dituzue zenbait gizon, edan gabe daudenean,
txit pakeatsuak, ongi itzegiñak, ta biotz onekoak,
baña, zer lastima! edatearekin dirudi sartzen zatela
aserrearen, leiaren, ta tximeraren Demonioren bat:
iduritzen zate zuria nabal: iduritzen zate guziak beren
kontra dazaustela, ta emendik zer kalteak! Zer aserreak etxeetan, auzoetan, errietan! Zenbat anima

etsaiaren atzaparretan! Nere Kristau onak, egun oro
ekusten da egia au.
Edanerako makurtasunetik jaiotzen dan 9ren
ondoren gaizto, ta kaltea da, etxekoai, auzoai, ta errikoai ejenplo gaiztoa ematea. Edozeñ guraso, ta etxetako buru beartua dago bere ume, mirabe, ta gañerakoai Zerurako bidea erakustera ez itz utsakin, baizikan itzez, ta bizitza onez. Onetan zabarra, ta nagia
dan gurasoa ez absolbitzeko esaten digu S. Karlos
Borromeok; ta S. Pablok dio, onelako gurasoa dala
fedegabea, ta fedegabea baño ere gaiztoagoa: est
infidelis, et infideli deterior. Atozea, gizon edalea, ta
nola zuk erakutsiko diezu zere ume, ta mirabeai Zerurako bidea? baldin zerori bide au utzirik bide okerretik bazabiltza? Nola erakutsiko diezu maiz, ta ongi
konfesatzen, zerori berandutik berandura, ta gaizki
konfesatzen bazera? Nola erakutsiko diezu bekatuaren bideetatik aldegiten, zerorrek aldegiten ezpadezu? Nola goiz etxeratzen, zerori umeen kontu gabe
beranduraño tabernan bazaude?
Edanerako makurtasunetik jaiotzen dan 10ren
ondoren gaizto, ta kaltea da lujuriaren sua erazekitzea. Nork dio ori? Elizako Konzilioak; Lujuriaren gurasoa deitzen dio Remni deritzan erri batean oraiñ

berreun urte bezala egin zan Konzilioak. Libidinis
parens (Conc. Rem. anno 1589). Nork dio au? Au dioe
Elizaren guraso, ta gizon jakiundez, ta birtutez
beteak. Edanaren ume nagusia da lujuria, dio S. Zirilo Alejandriakoak. Gauza miragarriagoa da edaleentzat garbi bizitzea, edo lujuriaren loikerietan ez erortzea illak piztutzea baño, dio S. Bizente Ferrer-ek.
Ebriosis caste vivere est majus miraculum, quam
mortuos suscitarek (Dom. 2 post oct. Pasch.). Demonio beraa, puzoi dultzea, ta bekatu goixoa da ordikeria, dio S. Agustiñek. Ebrietas est blandus Daemon,
dulce venenum, suave pecatum (Ad Sacras Virg.).
Gauza luzea izango lizake, dio S. Jeronimok, ordikeriak ekartzen dituan kalteak, ta bekatuak banaka
ukuituaz joatea, ta zentzugabekeria guziak adiraztea.
Asko izan bedi oraiñ esanik uztea: ez det nik iñoiz-ere
ordia garbi, edo kastotzat sinistuko. Longum est ire
per singula, et insanias, quas ebrietas suggerit, explicare: Hoc nunc dixisse sufficiat: nunquam ego ebrium
castum putabo (In cap. 1 epist. ad Titum). S. Anbrosiok ez du gutxiago esaten: ez dituzue ekusi zaldiak
lujuriaren luarekin nola irrintziaz, ta asaldatuak bere
gurarekin egon oi diran? Zaldi onelako biurtzen dira
gizonak edan geiegiarekin dio Santuak, zeren bere-

nez duen berotasunaz gañera ardoarekin erazekirik
ezin eskura ditue beren buruak, ta mugitzen dira zentzurik ez duen animalien zikinkerietara: Per hanc (id
est ebrietatem) fiunt ex hominibus equi adhinientes:
siquidem naturali vapore corporis calidi, et praeter
naturam vini calore flamati, cohibere se non queunt,
et in bestiales libidines excitantur (De Elia et ieiun.).
S. Basiliok oraindik geiago dio. Askoz gaiztoak deriztet ordikeriak azpian artu dituanai bestia, edo zentzugabeko animaliai baño, dio Santuak. Animaliak alabaña baditue elkarganatzeko lege denbora, ta ordu jakiñak, baña edaleak denboren, ta orduen begiramenturik gabe, izan gaba izan eguna, izan bakarrean, edo
iñor begira dagoala, edo oartzen dala lujuriaren atsegin loietarako dira. Ino et bestiis longe pejores existimaverim eos, qui ab ebrietate superantur, com illae
coueundi status habeant leges, et horas, hi vero
nullius temporis, et horae rationem habentes, negissimis complexibus, et amoribus inter se utuntur
(Homil. in ebriet.). Au guzia asko ezpada zuk sinisteko nik esan dedan egia, adiezazu zer dioan Espiritu
Santuak S. Pabloren ezpañaz: etzaitezela ardoan
igaro, esaten digu S. Pablok, zeren onetan dagoan
lujuria. Nolite inebriari vino, in quo est luxuria. Nere

Kristauak, ez da maiz asko ekusten edaleetan au? Ez
dituzue ekusi edaleak naiz zarrak, naiz ezkonduak
izan itz lasai-loiak darieztezela, keñadak edozeñ emakumeri egiten, edo bearbada geiago? Zer esango det
Matrimonio Santuak debekatzen dituan asko kontuz?
Aditu bear dezue Eskritura Santak Lothen gañean
dakarren gauz arrigarri bat. Loth bizitu zan urte askoan Sodoma zeritzan erri batean: erri onetako jende
guzia txikia, ta andia itsutua, etziña, ta usteldua bizi
zan lujuriaren zikinkerietan, gizonak gizonakin, ta
emakumeak emakumeakin elkarrekin lotsatzen etziran bezala. Ainbesteraño itsutuak zeuden, zeñ Lothen
etxera etorririk Aingeruak zaldun ederren idurian,
bildu zan erriko jendea, inguratu zuen Lothen etxea,
ta deadarrez eskatzen ziozkeen zaldun aek, aekin
beren gura loiari atsegin egiteko. Atzenean Jaunak
erria, ta errikoak auts biurtu zituan Zerutik bialtzen
zuala sufrez, ta betunezko sua. Erri onetan bizitu zan
Loth Jaungoikoaren beldurrean, ta bere emazte, ta
umeakin atera erazi zuan Jaungoikoak Loth erriaz
kanpora erriaren gañ su, ta garrak bialdu baño len.
Atera zan Loth, ta gelditu mendi batean. Bere alaba
zarrenak esaten dio gazteagoari. Adiezan gure Aita
zartu den ya, ta ez den gizonik geratu lurrean gure-

kin ezkondu ditekeanik. Pater noster senex est, et
nullus virorum remansit in terra, qui possit ingredi ad
nos iuxta morem universae terrae. Uste zuen Lothen
alabak Sodoma Gomorra, ta beste iru erri erreak ziranean gizon guziak aitu zirala, edo laster aituko, ta
beldur ziran ekzongai geratzeaz. Zer egiten, ta zer
asmatzen due? Zer? ezkondu bearrik zuzen, edo oker
jartzen diran askok egiten duena, edo bide oker galdua artzea. Ator, esaten dio, aizpa batak besteari,
ardoz moskor dezagun, ta lo egin Aitarekin. Veni inebriemus eum vino, dormiamusque cum eo. Aita, txurrut, ta txurrut emanaz, moskortzen due, ta gauz arrigarria, nere Kristauak! Sodoman ain jende galduustelduaren artean Jaunaren beldurrean iraun zuan
gizona edanean igarorik erori zan bere bi alabakin,
biak aurdun uzten zituala (Gen. 19). Ekusten dezu,
Kristaua, zer dan edanean igarotzea lujuriarentzat?
(Homil. 7 in Lev.) Baña zer diot lujuriarentzat? deitzen
badio vitiorum omnium mater, bizio guzien Ama; deitzen badio Konzilio batek bizio guzien ardagaia, ta
iñudea? Omnium vitiorum fomes, ac nutrix (Conc.
Agath.). Eta atzenean bizio au utzi nai ez duana eskomikatzeko agintzen badu Mogunziako Konzilio batek.

Atzenean, noiz-ere bait doktrina au bukatzeko,
edanerako makurtasunetik jaiotzen dan ondoren izugarriena da animako gorreria, gogortasuna, eta eriotza gaiztoa. Ez uste izan, bekataria, zu ikaratzeagatik
nere burutik ateratzen dedala au, ez, ez; au da egia
bat Elizako Doktoreak aditzera ematen diguena.
Eskritura Santak esaten du bekatuaren bidez dabiltzanak-gatik: Dagroien beazuna oen ardoa, ta suge
lotariaren puzoi ezin senda ditekeana. Fel draconum
vinum eorum, et venenum aspidum insanabile (Deut.
32). Eskritura Santaren itz oei dagotela esaten du S.
Anbrosiok gisa onetan: ederki dio Eskritura Santak
puzoi ezin senda ditekeana; asko sendatzen dira alabaña beste suge, edo bekatuen puzoietik, baña ordikeriaren puzoietik iñor ere, dio Santuak. Pulchre additur insanabile; multi enim a reliquorum serpentum
veneno curantur nemo ab ebrietate (De Elia, et ieiun.
c. 14). Geiago oraindik aditu nai badezu, galde giozu
S. Juan Krisostomori, zer dan gizon ordia, ta zer ordikeria? gizon ordia da, erantzungo dizu, ill oraindik
animarekin arkitzen dana, bere naiez Demonio biurtu
dana: Homo ebrius est mortuus animatus, Daemon
voluntarius. Ordikeriarako makurtasuna, da, esango
dizu animaren tisika, edo minantze kurarik, ta barka-

ziorik ez duana. Morbus veniam non habens, ruina
excusatione carens, commune generis nostri oprobim
(Hom. 1. ad Pop. Anthiochen.). Badakizue nondik jaiotzen dan minantze au onen gaiztoa izatea? Ara nondik: gazterik artzen du askok ardorako, ta edanerako
griña au; Jaunaren graziarekin aisa gazteak garai
lezake bere griña au, baña ezauzi egiten da denbora
aetan; zartzen da gizona, ta bere zartasuna alde
batetik, ta bere griña beste aldetik eske, ta eske
dagozka edariaren berotasuna, ta ezin daude ya
beren buruak galdu arte. Ustai gaia berde dan artean,
okertu arren, erraz zuzenduko da, baña zartu bada,
ta legortu upelari dauskiola ez da geiago zuzenduko.
Gerrietako miñarekin gizon gaztea zenbait denboran
makurturik ibilli arren, uste izan diteke zuzentzea,
baña baldin gaztetanik zartzeraño kakoturik, ta
makurturik egon bada, nola zartzean zuzenduko da?
Zer bada, esango dezue, ez da onelako bekatarientzat sendatzeko, ta Jaunaren legeko bide zuzenean sartzeko usterik? Etsirik egon bearrak ote dira
Zeruaz? Nere Kristau onak ez nuke nai esan iñor geiegi izutzeko gauzarik, baña alaere aditzera emango
det gaiak eskatzen duana. Oitura onetan sartu ez
diranak, ekusirik, ta ezaguturik berekin duen perill

andia, egin bezee alegiña iges-egiteko makurtasun
onen mendean jartzetik, aldegiten duela edaleen
batzarre guzietatik. Baña miñantze onekin arkitzen
diranak zer egingo due? egin bear duena da zerbait
denbora artzea negar egiteko, ta ezagutzeko beren
bekatuak, beren utsegiteak, ta egin dituen kalteak, ta
ongi prestaturik egin gobada on bat, zeren lenekoak
onak izan ez diran. Aldegin tabernetatik; aldegin
edanean igarotzeko perilletatik. Iñoiz nai ta ez
lagunakin bildu bearren bat tabernan, edo beste lekutan gertatzen bazaio, edo ez edan, edo edan urarekin, edo beintzat ez igaro on egingo dioela dakian
trago aetatik. Premiarik ez danean lagunakin egoteko
aldegin arras, ta osotoro sendatu nai duanak.
egunean bein gogoan erabilli Jesusen neke oñazeak,
ta batez-ere gure jan-edan geiegiagatik gurutzean
igaro zuan egarria, ta eman zitzaion edari samiñ beazunez nastua, onela egun oro saiatzen dala, maiz
konfesatuaz, ta bere animaren sendatzalleak esaten
diona egiñaz, mugituko du onelako bekatariak bere
Jauna bere graziaren indar-laguntzeak ubari ematera,
mugitzeko bekatu guzien barkazioa, ta grazian irauteko indarra ez ukatzera. Au egin nai duanak, nere
kontu, bere etsaiaren gorri gaiztoan-ere, izango du

eriotz on bat, ta atzenean eriotza onaren saria betiko
glorian. Au opa dizuet guzioi Jesu-Kristoren Pasio Santuaren bitartekoz Aitaren, ta Semearen, ta Espiritu
Santuaren izenean. Amen.

BERROGEI, TA BATGARREN
ERAKUSALDIA
Kastidadeko birtutearen gañean.
Haec est voluntas Dei, santificatio vestra;
ut abstineatis vos a fornicatione,
ut sciat unusquisque vestrum vas
suum possidere in sanctificatione et honore.
Epist. 1. Beati Pauli ad Thes.

Gaur itzegin bear dizuet, nere Kristauak, kastidadeko birtute ederraren gañean, konsideratuaz donzelletan, ezkondu, ta alargunetan. Aditu nazazue kontuz; bada ez da alferra izango zuen nekea.

§ I.
Kastidadea, nere Kristauak, da birtute bat kostunbreai dagotena, ta aragiaren naikunde gaiztoak atzeratzen dituana. Birtute au donzelletan da txit ederra,
eta S. Franzisko Sales gozoak esaten duanez, birtute

guzien Azuzena, edo lirio zuri ederra. Jesus maitagarriak dio, zakurrak, ta desonestoak izango dirala
Zerutik erbestetuak su, ta garren artera; eta zori onekoak dirala biotz garbia duenak, zerren oek ekusiko
duen beren Jaun Jaungoikoa, ta Jaun beraren edertasun, ta atsegin guzia. Zakurren izena ematen die
Jesusek bekatari loi desonestoai.
Birtute au da guztietan ederra bere moduan,
baña batezere donzelletan. Birtute eder onek dio San
Franzisko Salesek, aragiz janzirik dauden gizonak egiten ditu Aingeruen anzeko. Ez da gauza ederrik garbitasuna gabe esaten du Santuak, ta gizon, ta emakumeen garbitasuna da Kastidadea. Oraindik askoz
goraago jasotzen du birtute eder au San Juan Krisostomok: Zenbat bentaja egiten dion Zeruak lurrari, ta
Aingeruak gizonari, anbat dio Santuak, egiten dio
donzellen garbitasunak ezkonzari. Ta oraindik geiago
esaten du Santu andi onek: Aingeruak ezpadira
ezkonzen, ez dira aragiz, ta odolez egiñak: ez dira
lurrean beren bizitza duenak: ez dira asaldatuak izaten garbitasunaren kontrako baga, ta deseo gaiztoakin. Ez due janaren, ta edanaren bearrik: eziñ mellarik egingo die ez kanta suabeak, ez munduko etxura,
ta arpegi ederrak, ta ez beste perillak. Baña garbita-

sun osoari jarraitzen dioen Kristauak munduko lazo,
perill, ta tentazio guztien artean, alde guzietatik erorzeko bideak dituela, Aingeruen garbitasunean ipintzen due beren gogo, ta biotza.
Kastidadeko birtutea, nere

Kristauak, da guziz

ederra, baña denbora berean txit minberaa: Da txit
fiña, baña ausikorra, ta txit erraz bere edertasuna
galtzen duana. Ederra da kristala, baña asko da norbait bere arnasarekin kristalari alderatzea, bere edertasuna illundu, ta galdurik gelditzeko. Ederra da lirio
bat, baña galzen du bere edertasuna eskutartean
mirapidean erabilze batekin. Auxe bera gertatzen da
kastidadeko birtute ederrarekin. Birtute au illunzeko,
ta galzeko ez da ez egin bear ganaduai dagoten
bekatu andiskoteren bat, asko da pensamenak, edo
oroipen loi bati toki ematea: asko da ukitze zikin bat
egitea, edo borondatez arzea: asko da deseo, edo
gusto txar bat: asko da itztxo bat asmo txarrarekin
esatea, edo gozodasunarekin enzutea. Emen, nere