Erakusaldiak-III - 19

Total number of words is 4067
Total number of unique words is 1528
36.9 of words are in the 2000 most common words
52.0 of words are in the 5000 most common words
59.4 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
Dominum Deum tuum adorabis,
et illi soli servies. Deuterom. 6, et Math. 4.

Gure lan, eta egiteko guztien artean andiena, edo
obeto esateko bakar bakarra da gure Jaun Jaungoikoa
ezagutzea, adoratzea, ta serbitzea. Adoratuko dezu
zure Jaun Jaungoikoa, ta ura bakarrik serbituko dezu,
esaten zaku Eskritura Santan. Alaere egiteko au da
guztien artean aztuena, ta beti geroko utzitzen deguna! Ta gauza negargarria! Egiteko oni benaz ekiñ
baño len etorri oi da eriotza, ta galtzen dira betiko
ezin konta al anima! Au gerta ez dakigun, eta denbora berean Jauna serbitzean arkitu ditekean, neke guztia gozatzeko, ta arintzeko da, egun oroko asi degun,
jaiera, edo debozioa. Ongi begiratzen badiogu jaiera
oni ta jaiera ontarako ipintzen diran gauzai, au da

Kristauari dagokan bizitza onaren zimendua bezala;
ta beragatik alik ongiena agertzea, azaltzea, adiraztea dagokana. Jaiera onen lenengo gauza da Jaunaren aurrean jartzea, edo sinistea, Jaunaren aurrean
gaudela, ta begira dagokigula. Gai onen gañean zan
aurreko dotrina. Bigarrena da Jaun bera umilki adoratzea, ta egin dizkigun ontarte, ta mesedeaz eskerrak
ematea ta onen gañean izango da gaurko dotrina.
Ekusiko degu aurrena: Jauna adoratzeko degun zor
andia. Ekusiko degu urrena Jaun berari eskerrak emateko deguna.
Gure Jaun Jaungoikoa da gauza guztien Asiera, ta
Iturburua, guztien Iraupena, ta Fiña, ta Exzelenzia,
edo Gainde onegatik zor diogu onore, ta onrarik
garaiena, goiena, ta andiena. Onra au ematen zaio
Jaunari era askotan, eta era oetatik batari deitzen
zaio adorazioa. Adoratzeko guk Jauna egiaz, eta bear
dan eran, bear dira iru gauza. Lenengoa da: ezagutzea Jauna dala guztiaren Asiera; ta Iturburua, guztiaren Iraupena, ta Fiña. Baña ezaguera ezer ezta ezaguera utsean geratzen bagera. Bigarren gauza da:
biotz umill batekin aditzera eman nai izatea Jaunaren
Exzelenzia, edo Gainde au, ta gure ezer eza, ta Jaunari zor diogun mendetasun osoa. Au da adorazioa-

ren biotza, ta anima bezala. Atzenean biotzaren sasoi
on au aditzera eman bear da gorputzaren siñaleren
batekin: egin dezagun kontu auspez, edo belauniko
Jaunaren aurrean jartzen gerala, edo burua markurtuaz. Iru siñale oek usatzen ditu Eliz Ama Santak
Jauna adoratzeko, ta anziñako Patriarkak-ere usatu
zituen. Ezagutzeko orain guk Jauna adoratzeko degun
zor andia, asko da begiratzea zein dan gauza guztien
Asiera, ta Iturburua? Nork gordetzen dien duen izatea
gauza guztiai? Zertarako egiñak dauden guztiak?
Goazen iru gauz oek banaka ekustera.
Orain bederatzi milla urte danean Jaungoikoaz
osterontzean etzan ezer-ere. Etzan Zerurik, etzan izarrik, etzan eguzkirik, etzan illargirik, etzan Aingerurik.
Etzan, lurrik, arririk, arbolarik, ez eta gizonik-ere, sei
milla urte bezala dira alabaña gizon jakintsuen kontuetan mundu au izaten asi zala, lau milla Jesu-Kristoren jaiotzaraño, eta bi millaren aldean Jesu-Kristo jaio
zanetik gaurdaño. Ezer-ezaren illunbean beraz arkitzen ziran Jainkoaz osterontzeko gauza guztiak orain
bederatzi milla urte danean, eta geroztik-ere. Nork
atera ditu gauz oek beren ezer-ezetik? Nork egiñak
daude, galdetzen digu Isaiak Profetak? Quis creavit
haec? Nork Zeruak, izarrak, Eguzkia, ta illargia? Nork

Aingeruak? Nork lurra; ta lurrean arkitzen diran gauzak? arraiak, egaztiak, arbolak, ganaduak, itsasoak,
ibaiak, iturriak, gizonak? Quis creavit haec? Egiñ, edo
agertu ote dira berenez? Baña ezer-ezak eztu al, edo
eskurik, eztu indar, eta kemenik ezer egiteko. Nor
bada gauza guztiak atera ditu ezer-ezaren illunbetik?
Quis creavit haec? Nork ezpada gure Jaun Jaungoiko
Guzialdunaren eskuak? Gauzen asieran egin zituan
Zerua, ta lurra, ta oetan arkitzen diran gauzak, dio
Moisesek. Gizon batetik gizonaren jatorria zabaldu du
lurraren gaiñ guztian dio S. Paulok. Nork lagundu zion
Jaunari gauz oek guztiak egiten? Nork erakusi zion
zer ta nola egin, dio Isaiak Profetak? Quis adjuvit Spiritum Somini? aut quis consiliarius ejus fuit, et ostendit illi? Etzuan ez Jaunak gauz oek guztiak egiteko nai
izatea besterik bear. Esan zuan egin bedi au, egin
bedi ura, ta bereala agertu zan guztia egiña. Ekusten
dezu, Kristaua, zein dan guaza guztien Asiera, ta Iturburua? Ekusten dezu nola guztiak datozen gure Jaun
Jaungoikoagandik?
Ta munduari, ta munduan arkitzen diran gauzai
nork gordetzen ote die duen izatea? Nork ote dauka
gauza guztien, eta bakoitzaren kontua? Nork, egin
zituan Jaungoikoak berak baizik? Jaun onen nai, eta

Letart edo Probidenziaren aritik itxikirik, eta txintxilik
arkitzen dira gauza guztiak. Ezin iraun dezakee, dan
unerik, eta denboraren punturik txikienean-ere, Jaunaren nai, eta esku indartsuak gordetzen ez dituala.
Guztiak bereala biurtuko lirake aziñako beren ezerezean. Argatik Jakintsuak esaten dio Jaunari Eskritura
Santan: Nola ezerk-ere iraun lezake, Jauna, zuk nai ez
izatera? Quomodo posse taliquid permanere, nisi tu
voluisses? Jaunak beraz gordetzen gaitu, edo puntu
oro berriro ematen digu gauza guztioi degun izatea,
Jaunak dauka gauza txiki, ta andien kontua; ta Jauna
da guztien iraupena.
Zertarako egin ote zituan Jaunak mundua, ta
munduko gauza guztiak? Egin zituan Jaun beraren
naia egiteko, bakoitzak bere eran: egin zituan beraren onra, ta gloriarako. Universa propter semetipsum
operatus est Dominus. Argatik Dabid Santua, bekatariai ez, beste gauza guztiai otsez dagote, ta deitzen
die guztiai Jauna laudatzera. Deitzen die Aingeruai,
eguzkiari, illargiari, izarrai, ta oen argiari. Deitzen die
dragoiai berai, suari, abazuzari, elurrari, ta izotzari.
Deitzen die mendiai, arbolai, abereai, ta egaztiai. Deitzen die gizon birtutetsu guztiai, Errege, Prinzipe, ta
lurreko Andiai, gazteai, eta zarrai. Hymnus omnibus

Sanctis eius. Ona, Kristaua, ona nola gure Jaun Jaungoikoa dan gauza guztien Asiera, ta Iturburua; guztien Iraupena, ta Fiña, ta ona nondik datorkigun Jaun
bera adoratzeko zor andi bat.
Sinisten ditugu egia oek! eta alaere izan gera gu,
izan geran bezalakoak? Zenbat, eta zenbat egun joan
zaizkigu, Jaungoikoa danik-ere ongi oroitu gabe? Zenbat, eta zenbat denbora, Jaun oni agur umillik egin
gabe? Ta Jaunaren etxean, edo Elizan bertan gaudenean-ere, kontuz, eta biotz umillarekin egin ote diozkagu, dagozkan agurrak? Zenbat bider gorputzez Elizan egonagatik, gogoz, eta biotzez Jaunagandik urruti ibilli gera? Zenbat egoten dira Elizan bertan, au
zabalka, erdi lo, edo nagiak ateratzen? Zenbat mezatako denboran bertan zokoetan belaunikatu-ere
gabe, edo geienaz belaun bata lurrean duela? Zenbat
gazte Eliz inguruan ibiltzen dira pelotan, edo bestela
deadarka, Meza denboran bertan? Ta zenbat bider
egoten dira ostatuetan jendeak, Jaunaren alabanzen
denboran? Zenbat emakume mezatan, edo meza
ondoan erausian, asteko ipuiak, eta Jaungoikoaren
etxeari ongi ez dagozkan, gauzak kontatuaz? Au da,
nere Kristauak, gure Jaun Jaungoikoa adoratzea? Ez
ote da au iseka egitea jaun berari? Lotsa gaitezen,

nere Kristauak, onenbeste gure utsegitez. Oitu gaitezen, Jauna sarritan adoratzera. Oitu gaitezen Elizan
umiltasun, eta errespeto andiarekin egotera, Jaunari
noizean bein agur umillak egiñaz. Aiena bitez betiko
Elizako erausiak, eta modu dongeak. Egin bezee Erriko buruak, ta erakusleak dagoten eran kontu, galerazteko, Jaunaren onra, alabanza, ta errespetoa
gutxitzen duen, oitura, ta usadio gaiztoak. Onela
eranzungo diogu ongi, gure Jaun Jaungoikoa adoratzeko degun, zor andiari. Goazen orain, Jaunari, egin
dizkigun, eta egun oro egiten ari zakun ontarte, ta
mesedeaz, eskerrak emateko degun, beste zor, eta
egin bideari begiratzera.
Ontarte, edo mesedeak artu dituan baten eginbide, ta zorrak asko dira, ta oetatik bat da ontarte
berak gogoan idukitzea, ta ongilleari biotz ezaguera
onez beterikako batekin eskerrak ematea. Ala erakusten digu fedearen argiak, izan zaitezten esker
onekoak, esaten digu S. Paulok. Ala erakusten digu,
gizonari Jaunak eman zion, ezaguera, eta argiak; ta
ala erakusten digue atzenean zentzurik ez duen abereak, eta egaztiak berak; oroitzen dira alabaña abereak beren eran, ongillearen eskuak egin zien, onaz;
ta egaztiak egun oro eguantzaren zai daude beren

egille ona laudatzen asitzeko, eta eskerrak berari
emateko. Ta ontarte, edo mesederen bat artu duan
edozeñek eskerrak zor badiozka bere ongilleari nolakoa, ta zeiñ andia izango ote da, gure Jaun Jaungoikoari eskerrak emateko degun, Zorra? Au nolerebait
ezagutzeko iru gauzari begiratu bear diogu: Nor dan
gure ongille au? Zenbat eta andiagoa, goiagoa, ta
argiagoa dan alabaña ongille bat, anbat andiagoa da,
ta balio geiago du ontarte, edo mesedeak. Nor geran
gu? Ta zer ontarte, edo mesedeak egin dizkigun ongille maitagarri onek? Iru guaz oei kontuz begiratu
ezkero, erraz ezagutuko degu, zeiñ andia dan, Jaunari eskerrak emateko degun, zorra. Asi gaitezen lenengotik.
Nor ote da gure ongille au? Da ongille au Jaungoiko guzialduna bera, gauza guztien Egille, Jaun, ta
jabea; betikoa, iñoren bearrik ez duana, berez, eta
beregan beti doatsua. Da Errege guztien Erregea. Da
arako izate ezin geiagoraño eder, eziñ geiagoraño on,
eta maitagarri ura, zeñaren edertasuna ekusteak
betiko doatsu egiten dituan Zeruko Aingeruak, eta
anima onak. Ta Jaun andi onek nai izan du gure ongilletzat jarri? Jaun andi onek egin dizkigu ainbeste on,
eta mesede? Baldin gauza, berenez andiak ez dira-

nak-ere, anditzen, ta balio goienekora igotzen badira
Erregeren eskutik datozenean zer esango degu, Errege guztien Erregeren eskutik artu ditugun, anbat
ontarte, ta mesedez? Ta zein andia izango da, Jaun
andi oni eskerrak emateko emendik datorkigun,
zorra?
Ta nor gera gu, edo zer, Jaun au era onetan guzaz
oroitzeko? Zer da, Jauna, gizona, zuk ainbesteraño
gizona altxatzeko esaten dio Job Santuak Jaungoikoari. Quid est homo, quia magnificas eum? Zer, ezpada
lurreko auts piska bat, gorputzaren aldetik begiratzen
bazaio? Zer ezpada loiez, zikinkeriaz, eta arrez beterikako ontzi nazkagarri bat? Ontzi bat egun oro loia
sortzen duana, loia gabe ezin iraun dezakeana? Zer,
ezpada goizean jaiota arratsaldeko igarturik dagoan
lorea? Ta animaren aldetik begiratzen badiogu, zer
da gizona, sortzen daneko Jaunaren etsaiaren siñalea, edo bekatu jatorrizkoa berekin dakarren, gauza
besterik? Ta alaere guzaz oroitu da Jauna? Egin dizkigu ainbeste ontarte, ta mesede?
Ta nolako ontarte, edo mesedeak? Au ongi ezagutzeko banaka ekusi nai lirake mesede oek; baña errazago kontatuko lirake itsasoan arkitzen diran ur
tanta, ta are-aleak: lenago lurraren gañean diran

belar, eta arbolak, Jaunaren esku ongilleak egin dizkigun mesedeak baño. Argatik oetatik batzuei bakarrik
begiratuko degiekegu. Idiki, ta zabaldu itzatzu bada,
Kristaua, zure animaren begiak, ta osotoro aitu ezpada zure ezagueraren argia ekusiko dituzu, zure Jaun
Jaungoikoak egin dizkitzun, ta beti egiten ari zatzun
mesede andiak. Zure Jaun, ta ongille onek atera zinduan ezer-ezetik utzirik beste ezin konta al beren
ezer-ezean. Non ziñan oraiñ milla, oraiñ berreun, edo
oraiñ eun urte? iñon-ere ez, edo ezer-ezaren illunbean? Non ziñan, esaten dizu Jaunak, non, lurraren
zimenduak ezarten ni ari nintzanean? Ubi eraz, quando ponebam fundamenta terrae? Jaun onek egin zinduan bere antzera, ta berarekin batean Zeruan bizitzeko, ta prestatu zizun Zeruko erri zoragarria. Jaun
onek gordetzen du zure bizitza; ta emen bizi bear
dezun arteko prestatu zuan zuretzat munduko etxe
eder galant au, zuk bear dituzun gauza guztiakin.
Badira etxe onetan urre-zillarrak, diamanteak, arri
fiñak: badira beiak, ardiak, ta illez, edo lumaz janzirik
dabiltzan beste gauzak. Badira iturriak, ibaiak, itsasoak, eta oetan arraiak. Ta leku batean arkitzen ez
dana, arkituko da bestean. Bearrean, edo premian
arkitzen bada norbait, ori da edo zeren nekatu nai ez

duan, edo zeren ori dagokion bere onerako. Jaun au
egin zan gizon, zu bekatuaren, eta etsaiaren mendetik ateratzeko; eta eman zuan bizitza gurutzean. Jaun
onek bataioko Sakramentuarekin kendu zizun Adanen bekatuaren, edo bekatu jatorrizkoaren mantxa;
ta egin zinduan bere Elizaren ume, utzirik beste asko
fedearen argirik ez duen jendeen artean. Jaun onek
eman dizkitzu ainbeste laguntza Sakramentuen, liburu on, edo dotrinen bidez. Jaun au jarri zan aldareko
Sakramentu guztiz Santuan, zure animaren janari, ta
edari egiñik zuri emateko bere gorputza, bere odola,
bere anima, bere biotza, ta bere Jaungoikotasuna
bera. Jaun au da atzenean zu ainbeste bider bekatuan erortzetik gorde, ta, zu irintsitzeko zabaldurik
zegoan, infernuaren eztarritzar izugarritik atera zaituana. Itz batean ezta zure bizitzaren denboran unerik, eta punturik izan, zeñean zuk Jaun Ongille onen
eskutik mesede andiren bat artu ez dezun. Beti ta
leku guztietan iduki zaitu itsasoan arraia urez inguratua dagoan eran, bere ontarte, ta mesedez alde guztietatik inguratua. Esan gidazu orain, Kristaua, baldin
edozeiñ ongilleri eskerrak zor bazaizka: nolakoa izango da, gure Jaun Jaungoiko, ta Ongille onen andiari
eskerrak emateko degun, zorra? Alaere, gauza mira-

garria, ta ekusten ezpaliz, sinistu ezin litekeana! Jaunari eskerrak eman ordean, aztu gera egin dizkigun
mesedeaz! Ta aztutzea gutxi baliz bezala, mesede
beraz baliatu gera Ongille maitagarriaren kontra
altxatzeko! Atozea zu, aditzen zauden Kristaua, zenbat bider begi oriez, zenbat bider belarriaz, zenbat
bider esku-oñaz, zenbat bider zure gorputzaz, zenbat
bider misto zorrotz orrezaz baliatu zera zure Jaun
Jaungoikoaren kontra bekatu egiteko? Zenbat bider,
Jaunak eman zizun osasuna, itxura, ta ondasunak:
zenbat bider Sakramentuak berak, dotrinak, eta
beste gauz onak biurtu dituzu zure animaren puzoi,
eta zure Ongille Andiaren kontrako lanza? Au da gure
Jaunari zor diogun eranzuera? Haeccine reddis Domino, popule stulte, et insipiens? Noiz-ere bait biur gaitezen gerengana, nere Kristauak: ezagutu dezagun
Jaunari eskerrak emateko degun zor andia, ta eman
degiozkagun sarritan, batez-ere goiz-arratsetan. Egunaz-ere maiz oroi gaitezen Jaun beraz, ta egiten dizkigun mesedeaz. Onela iristeko oraindañoko eskergabekerien barkazioa, ta ongi aurrera bizitzen gerala,
betiko gloria. Amen.

OGEI TA EMEZORTZIGARREN
ERAKUSALDIA
Jaun Jaungoikoari zor diozkagun esker
on-humillen gañean.
Artu ditugun ontarte edo mesedeen ezaguera ona.
Memento creatoris tui in diebus juventutis tuae. Ecclesiastes 12.

Artu ditugun ontarte, edo mesedeen ezaguera
ona da birtute bat Jaungoikoak berak gizonari eman
ziona esker onekoa izateko bere ongilleakin. Birtute
onen mallak dira: gogoan idukitzea egin zaizkigun
mesedeak. Ongilleari dagoka egiten duan mesedeaz
aztutzea, ta artzalleari beñere, ez aztutzea, esan
zuan Senekak. Hoc inter duos Beneficii lex est, alter
statim oblivisci debet dati, alter accepti nunquam
Eskerrak ematea ongilleari. denbora egokia datorrenean aitortzea egin zakun mesedea, ezagutua izan
dedin ongillea. Ongilleak ez du ezkilla jotzen ibilli
bear, ta era onetan ibiltzeak adirazten du ez duala
mesedea egin, lagun urkoaren onagatik, baizik beste

fin zimurren bategatik, ta itsusten, ta ezer ezera biurtzen du mesedea, edo mesede izan zitekean gauza;
baña ontartea edo mesedea artu duanak deretxa
egokia datorrenean aitortu bear du bere ongilleak
egin dion mesedea, ta ongille beraren prestutasuna.
Ongilleari ongi nai izatea, ta al dan eran ordañtzea, edo argatik alegiña egitea. Mesedeari erantzun da ere, erantzun ezpalitzaio bezala, gogoan idukitzea, ta ongilleari borondate eskerdun bat gordetzea; au da biotz prestu bati dagokan gauza.
Birtute onen kontra bizioa da eskergabekeria, ta
baditu onek-ere bere mallak. Lenengoa da egin zakun
mesedeaz aztutzea, ta au da ganaduak, edo zentzugabeko animaliak berak egiten ez duena. 2en malla
da eskerrik ez ematea, edo esker gaiztoak ematea.
Ain dira zenbait gai onen gañean esker gaiztokoak,
non egiten zaten mesede guztia ezertan ez daukeen.
3en malla da denbora egokian antustez, edo soberbiaz ez aitortzea artu degun mesedea. Badira ongille
mota batzuek egin dituen mesedeak, edo mesedeen
iduripenak leku guztian erausitzen dituenak, baña isillik uzten dituela mesede apur aen ordaiñ artu dituen
esker onak; ta era onetan badira mesedeak artu
dituenen artean batzuek ain antuste andikoak, ain

arroak, non uste duen geiegi beeratuko lirakeala egin
zaizten ontarteak aitortu, ta ongillea alabatzearekin.
Artu ditugun ontarteai ez erantzutea erantzun
genezakeala. Gure ongilleentzat afektorik ez gordetzea. Emendik ezagutu dezakegu mundu onetan
ongille egiazko gutxi arkitzen dala, eta esker gabez
beterik daudela leku guztiak. Ta zer izango da begiratzen badiegu alde batetik gure ongille andi Jaun Jaungoikoak egin dizkigun ontarteai, ta beste aldetik zer
gisatan erantzun diegun ontarte oei? Ai! nere Kristauak! izanik gure Jaungoikoa gure ongille ezin andiagoa, alaere doi doia arkitzen du gure artean, egin dizkigun ontarteaz ongi oroitzen danik! Espadasunez
beterik arkitzen da mundua eskergabeen kontra;
baña begiratzen badegu, zenbat ontarte, ta zeñ
andiak egin dizkigun Jaunak, non arkituko degu gu
gerok baño eskergabe andiagorik? Ezagutu dezazunbada, Kristaua, zure Jaunari zor diozuna, ta oitu zaitezen sarritan esker on-humillak berari ematera oroi
zaitez. nola ezer ezetik atera zaituan, ta zertarako. zu jaio orduko nola prestatu zizun zure bizi
lekua, ta bear dezun guztia. Oroi zaitez atzena, nolako Jauregi eder-zoragarria apaindu dizun Zeruan,
munduko etxe onetatik ateratzen zeraneko.

§ I.
Asi zaite, Kristaua, zure sortzearen aurreko denbora guztiai begiraldi bat ematen, ta zuk ekusiko
dezu ezer ezaren illuntasunean egon zerala oraindik
denbora gutxi dan artean. Zer ziñan ezperen mundu
au Jaunak egin zuan arteko eternidade guztian? ezer
ez zu, ezer ez zure gurasoak, ta zure aurreko guztiak.
Zer ziñan zu, ta zer giñan gu guztiok, gure Jaungoiko
gauza guztien Egille andiak mundu au egin zuan denboran? Ezer ez. Non ziñan, esaten dizu Jaunak, Ubi
eras quando ponebam fundamenta terrae? (Job cap.
38). Non ziñan, lurraren zimenduak ezartzen ni ari
nintzanean? Baziñakian zuk orduan jaioko ziñanik,
edo zenbat egunean iraungo duan zure bizitzak? Zer
giñan orain lau milla, orain milla, edo orain bost eun
urte-ere? Ezer ez, etzan munduan gure berririk-ere.
Zer giñan atzenean orain eun urte danean? Ezer-ez
oraindik. Nork atera ginduan bada ezer-ezaren illunbe onetatik? Ez gerok egiaz; ezer-ezak alabaña ez du
ezer egiteko eskurik. Ez gizonak, ta ez Aingeruak-ere;
oek-ere albaña ezer-ezarekin ezin dan gauzarik txi-

kiena molda dezakee? Nork atera gaitu bada gure
ezer-ezetik? Nork ezpada gure Jaun Jaungoiko guzialdunak?
Gu geren ezer-ezean utzirik, egin zitzakean Jaunak beste ezin konta al anima gu ez bezalakoak, ta
guztiz leialki beren Egille ona serbituko zuenak. Ta
alaere aek utzi zituan beren ezer-ezean, ta egin ginduan gu! Oraindik amaren sabelean sortu baño len,
ezagutu zindudan, ta nere onginai betikoarekin begiratu, ta maite izan zindudan, esaten digu Jaunak.
Jeremias, Profetari esan zion eran. Priusquam te formarem in utero novi te (Jerem. c. 1) In charitate perpetua dilexi te (cap. 31).
Ekusten dezu, Kristaua, nola oraindik orañago
ezer-ere ez giñan? ta gure berririk batere munduan
etzan? Ekusten dezu nola ezer-ez onetatik nai izate
utsarekin atera gaituan gure Jaun Jaungoikoak? Ta
atera, beste ezin konta al utzitzen dituala betiko
beren ezer-ezean? Ta zertarako ezer-ezetik atera, ta
ipiñi ote gaitu munduan gure ongille maitagarriak? Ez
gaitu egiaz emen ondasunak biltzeko ipiñi, Ebenjelioko aberats kutiziosoak erakusten digun bezala. Ez
gaitu egin gure gogo, ta biotzak ipintzeko munduaren
atsegin loi, arrotasun, ta zorakerietan. Ez, ez, Kris-

taua: gauza goiago, andiago, ta miragarriagoetarako
egiñak gera: au da emen ezagutzeko, ta amatzeko
gure Jaun Jaungoikoa, ta beraren Seme, ta gure Salbatzallea, ta gero bizitzeko beti betiko atsegin kontentuen artean Zeruan. Onetan dago gizonaren izate
guztia, ta gure doatasuna. Izan zaitez Jaungoikoaren
beldurrekoa, ta gorde itzatzu beraren aginteak; au da
alabaña gizonaren izan guztia, esaten digu Eskritura
Santak. Deus time, et mandata ejus observa: hoc est
enim omnis homo (Ecclesiastes cap. 12).
Atozea oraiñ Kristaua, zu ezer ezetik atera, ta
gauza añ andietarako egin zaituan zure Jaungoikoari,
ez diozu zor dezun izatea, ta zu zeran, ta izan al zaitezkean guztia? Ez diozu zor sarritan beraz oroitzea,
ta esker on humillak ematea? Baña au are obeto ezagutu dezazun oroi zaitez bigarren lekuan, nola zu jaio
orduko emen prestatu zizun zure Egille onak zure bizi
lekua, ta bizitzeko bear dezun guztia.

§ II.
Egin zinduan zure Jaunak emen bera ezagutzeko,
amatzeko, ta beraren aginteak gordetzeko: ta bizi

zeran denborarako prestatu zizun etxe eder-galant
bat, ta bear dezun guztia. Nai dezu ekusi nolako
etxea prestatu zizun? «Zabalitzatzu bada zure
begiak, ta begira eguzkira, begira illargira, begira izarrez betea dagoan gañ orretara: begira-ezazu lurraren lau bazterretara: begira aizera, begira itsasora, ta
alde guztietara. Orra zure Egille onak zuretzat prestatu zuan etxe eder-galanta. Etxe onen tellatuak, izarrez beteak dauden Zeruak dira. Etxazpia da, zere
oñpean dadukazun, mundu guztia. Pareteak elementuak dira, ta gelak erriak. Etxe onetako kriseluak, edo
argiak, egunaz eguzkia, ta gauaz illargia, ta izarrak
dira. Tellatuak ez dira beñere urratzen; txutik daude
beti pareteak, ta etxeko argia Jaungoikoaren kontura
dago».
Etxe eder galant au zaitzen du beraren Egille
Jaungoikoak. Jaun andi onek airean bezala dauzka,
Isaias Profetak dionez. «Egiak, aldapak, mendiak,
itsasoak, ta mundu guzi guzia iru beatzekin. Iru beatz
oek dira Jaunaren Jakiundea, ontasuna, ta eskua.
Noiz, nola, ta zertako gauzak egin bere jakiundeak
erakutsi zion Jaungoikoari. Bere ontasunak eragin
ziozkan bear zan garaiean; eta egin zituan bear bezala bere esku ongillearekin.

»Etzan gure Jaungoikoa kontentu geratu, guretzat
etxe eder galant au apaindurik ipintzearekin. Baziakian Jaunak, ezurrez, ta aragiz jantziak, egin ginduala, ta etxeaz gañera beste gauza asko bear genituala. Orregatik etxea egin orduko, egin zituan lurpean
urre zillarrak, diamanteak, ta arri fiñak; lur gañean
beiak, ardiak, eperrak, ollaskoak, ta illez, ta lumaz
jantzirik dabiltzan egaztiak, ta gauzak. Egin zituan
iturriak, egin zituan ibaiak, egin zuan itsasoa, ta au,
ta ibaiak arraiez beteak. Au guztia ezer ezpaliz bezala, eman zien gure Jaungoikoak lurrari, aizeari, suari,
ta urari bear adiña indar berenez, edo laguntzen zaiela egiteko gure jan-edanerako, soñerako, ta beste
gauzetarako bear degun guztia. Emen gure bazterretan arkitzen ez diran gauzak arkitzen dira besteetan,
ta andik ekartzeko, legorrez ekartzekoak diranean,
badira bideak, zaldiak, mandoak, edo idiak: ta itsasoz
ekartzekoak diranean badira ontziak, eta ontziak.
Bearrean arkitzen bada norbait, ori izango da berak
egin gabez egin bear duena; edo zeren ori dan
orduan ari ongiena dagokan Zerurako bidea».
Idiki itzatzu bada noizbait-noizbait, Kristaua, zure
begiak, ta ekusirik zure Egille onak zuretzat apaindu
zuan etxe eder galant au, ta etxe onetako gauzak,

lotsa zaite, zeren Jaunaren ontarte oez aztu, edo
beraren kontra bekatua bekatuaren gain egiteko
baliatu zeran. Ezagutu ezazu ongi, nolako eskerrak
zor diozkatzun.

§ III.
Etzaitezela ordea munduko etxe eder oni begira
llilluraturik geratu. Oroi zaitez erbestean bizi zerala:
ta erbesteturik gauden denboran onen etxe edergalanta, ta ainbeste gauza guretzat prestatu baditu
gure Egille onak nolako Jauregia, edo bizilekua izango
da Zeruko Jerusalen, ta Jaungoiko beraren Erri zoragarrian guretzat prestatu duana? Ai! baña nork au
adierazi? Ala ere alde onetatik zere jaunari diozun zor
andia zerbait ezagutu dezazun, Kristaua, altxaitzatzu
zure begiak Zeru orietara. Zeñ eder ematen due oriek
gau argi batean izarrak beren lekuetan distiatzen, ta
argi egiten duela? uste dezu oriek dirala Jaungoiko
beraren Erria? Oriek doatsuen Jauregia? Utsegiten
dezu, engañatzen zera. Zeru oriek Jaunaren bizi
lekuaren ataria besterik ez dira.

Zoaz bada, Kristaua, goorago, ta goorago, ta ekusiko dezu Erri bat añ andi-eder-zoragarria, non gure
adimentuak ezin ongi iritsi lezakean. Ekusiko dituzu
Erri onen murallak, ta ez dezu jakingo zer esan aen
edertasuna dakusazunean. Muralla oen lenengo arri
errenkada da jaspea, baña ez emengo jaspe illun oen
antzekoa, baizik kristala bera baño garbiagoa, ta
argia igarotzen zaiona. Ala dio S. Juan Ebanjelistak.
Bigarren errenkada da Saphiro deritzan Zeru koloreko arri eder bat, ta au ere kristalaren eran argia. Irugarrena Txalzedoniako arri eder baten antzekoa, au
da brasa erazekia dirudiana. laugarren errenkada da
esmeraldazkoa. Bostgarrena da S. Juanek Sardonix
deitzen dion arri zuri-gorritara ematen duan bat. Seigarren arri errankada da Sardio deritzan beste arri
eder batekikoa. Zazpigarrena da Krisolito esaten
zaion arria, au da urrezkoa, ta kristalak bezala argi
ematen duana. Zortzigarren errenkada da Berilo deitzen dioen berdetara ematen duan arri eder bat.
Bederatzeigarrena da Topazio esaten zaion beste arri
mota bat. Amargarrena errenkada, S. Juanek dionez
da Txysophraso, berdetara, ta urrekolorera ematen
duana. Amaikagarren da jazintoa, jazmin kolorekoa.
Atzenean gañeko arri errenkada da amethysto esa-

ten zaion arri mota prezioso bat, ta guztiak kristalaren eran argi egiten duenak. Muralla eder onek goora
duan neurria da eun, ta berrogeita lau beso. Atozea
orain, Kristaua, zeñ gauz eder miragarria izango ez
da Zeruko gure erria murallak onen argiak, ederrak,
ta zoragarriak diranean? Ai ene! ta au ala izanik azturik zorioneko gure erri artzaz, munduko gauza lauso,
ta loietan ondaturik bezala bizi gerade! Zer da au,
nere Kristauak, non da gure sinistea?
San Juan Ebanjelistak Zeruko erriaren murallak
arri eder-preziotsu aekin egiñak daudela, adirazten
digunean, ez degu sinistu bear arrizko murallak dirala; baizik arri eder aek izendatzen dituala guri nolere
bait agertzeko zeñ miragarria dan Zerua murallaren
eran inguratzen duan edertasuna.
Amabi ate ditu Erri onek: sortaldetik, edo Eguzkia
sortzen dan aldetik iru; nortaldetik iru; eguerditik iru,
ta eguzkia sartzen dan aldetik beste iru. Ez dira ate
oek puskaz egiñak, baizik margarita deritzan arri batosoarekin bakoitza, ta kristalik ederrenak, ta garbienak baño geiago argi egiten, ta distiatzen due. Zoaz
Kristaua, zoaz gogoz, ta biotzez ate oetatik barrena.
Beti zabalak daude Jaungoikoaren bildots Jesus Jaungoiko-gizonaren odolean beren animak garbitu dituen

guztientzat. Ekusiko dezu erri artako plazak, ta
kaleak, ta doatsuen Jauregiak urrezkoak dirala, edo
urre guztiak baño ederragoak, ta kristalik garbienak
baño argiagoak. Platea civitatis aurum mundum, tanquam vitrum pertucidum. Ekusiko dezu Jaungoikoaren, ta Jaungoiko gizon Jesus maitagarriaren jarlekutik irteten, ta zabaltzen dala erri guztian atsegin,
gusto, ta kontentu guztien ibai bat, doatsu guztiak
atsegiñez betetzen dituana beñere gogoan jo gabe,
ta beñere aspertu gabe. Ekusiko dituzu ango plazaren erdian, ta ibaiaren erz bietan arbola aiñ ederrak,
ta aiñ ugari fruta ematen duenak, non ill oro fruta
berria dakarten. Deitzen zaio arbola oni bizitzaren
arbola. Asko lizake arbola onen fruta, ta naiz ostorik
txikiena probatzea, munduan diran eritasun, ta gaiz
mota guztiak, ta eriotza bera aienatzeko. Et folia ligni
ad sanitatem gentium. Ekusiko dezu atzenean, ez
dala an eguzkiaren, illargiaren, ta izarren argi bearrik.
Zori onekoak, edo doatsuak alabaña eguzkiaren eran
argi egingo due, S. Matheok dionez: ta nola argi egingo du Jaungoikoaren Ama Birjiña guztiz Santak? nola
Jaungoikoaren bildots Jesus maitagarriak? Nola atzenean Jaungoiko beraren izate ederrak? Claritas Dei
illuminavit eam (Videsis cap. 21 et 22 Apocalipsis).

Ona nere, Kristaua, ona zure Egille onak zuretzat
prestatu duan jauregi ederra. Esan gidazu orain, esan
gidazu arren. Zer eskerrak ez diozkagu zor onenbat
ontarte egin digun gure Jaun Jaungoikoari? Nola egon
algaitezke sarritan esker umillak eman gabe gure
ongille andiari? Asko da gure oraindañoko zabarkeria:
asko da eskergabekeriaz: oitu gaitezen goiz arratsetan Jaunari eskerrak ematera, Zerurako bideari jarraitzera, iristeko beti iraungo duan ango bizitza doatsua.
Amen.

OGEI TA EMERETZIGARREN
ERAKUSALDIA
Adirazten da lenengo lekuan gure pensamentu, itz,
lan eta nekeak Jaunari eskeintzeko degun zor andia.
Bigarren lekuan, eskeintze oetatik atera ditzakegun
ondasun andiak.
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Erakusaldiak-III - 20
  • Parts
  • Erakusaldiak-III - 01
    Total number of words is 4055
    Total number of unique words is 1568
    38.5 of words are in the 2000 most common words
    53.9 of words are in the 5000 most common words
    61.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 02
    Total number of words is 4020
    Total number of unique words is 1538
    38.2 of words are in the 2000 most common words
    52.5 of words are in the 5000 most common words
    61.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 03
    Total number of words is 3991
    Total number of unique words is 1490
    39.0 of words are in the 2000 most common words
    54.0 of words are in the 5000 most common words
    62.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 04
    Total number of words is 4055
    Total number of unique words is 1594
    39.2 of words are in the 2000 most common words
    54.8 of words are in the 5000 most common words
    61.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 05
    Total number of words is 3982
    Total number of unique words is 1529
    36.3 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    56.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 06
    Total number of words is 4092
    Total number of unique words is 1498
    37.9 of words are in the 2000 most common words
    53.4 of words are in the 5000 most common words
    61.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 07
    Total number of words is 4001
    Total number of unique words is 1513
    36.0 of words are in the 2000 most common words
    52.4 of words are in the 5000 most common words
    60.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 08
    Total number of words is 4018
    Total number of unique words is 1435
    39.1 of words are in the 2000 most common words
    55.3 of words are in the 5000 most common words
    63.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 09
    Total number of words is 3997
    Total number of unique words is 1431
    38.2 of words are in the 2000 most common words
    54.1 of words are in the 5000 most common words
    62.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 10
    Total number of words is 4056
    Total number of unique words is 1568
    36.2 of words are in the 2000 most common words
    53.4 of words are in the 5000 most common words
    61.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 11
    Total number of words is 4035
    Total number of unique words is 1558
    37.4 of words are in the 2000 most common words
    53.3 of words are in the 5000 most common words
    60.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 12
    Total number of words is 4077
    Total number of unique words is 1561
    36.7 of words are in the 2000 most common words
    53.3 of words are in the 5000 most common words
    61.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 13
    Total number of words is 3980
    Total number of unique words is 1640
    34.5 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    59.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 14
    Total number of words is 4104
    Total number of unique words is 1575
    37.2 of words are in the 2000 most common words
    53.5 of words are in the 5000 most common words
    61.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 15
    Total number of words is 4070
    Total number of unique words is 1529
    36.5 of words are in the 2000 most common words
    52.0 of words are in the 5000 most common words
    61.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 16
    Total number of words is 3997
    Total number of unique words is 1636
    35.3 of words are in the 2000 most common words
    51.0 of words are in the 5000 most common words
    58.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 17
    Total number of words is 4037
    Total number of unique words is 1511
    37.5 of words are in the 2000 most common words
    53.0 of words are in the 5000 most common words
    61.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 18
    Total number of words is 4013
    Total number of unique words is 1462
    38.2 of words are in the 2000 most common words
    53.9 of words are in the 5000 most common words
    63.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 19
    Total number of words is 4067
    Total number of unique words is 1528
    36.9 of words are in the 2000 most common words
    52.0 of words are in the 5000 most common words
    59.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 20
    Total number of words is 4005
    Total number of unique words is 1708
    32.5 of words are in the 2000 most common words
    46.4 of words are in the 5000 most common words
    53.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 21
    Total number of words is 4000
    Total number of unique words is 1873
    29.9 of words are in the 2000 most common words
    42.3 of words are in the 5000 most common words
    47.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 22
    Total number of words is 3947
    Total number of unique words is 1540
    38.0 of words are in the 2000 most common words
    53.5 of words are in the 5000 most common words
    61.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 23
    Total number of words is 4018
    Total number of unique words is 1489
    38.4 of words are in the 2000 most common words
    54.1 of words are in the 5000 most common words
    62.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 24
    Total number of words is 4005
    Total number of unique words is 1630
    34.9 of words are in the 2000 most common words
    50.0 of words are in the 5000 most common words
    58.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 25
    Total number of words is 3997
    Total number of unique words is 1606
    37.6 of words are in the 2000 most common words
    52.5 of words are in the 5000 most common words
    60.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 26
    Total number of words is 3983
    Total number of unique words is 1595
    37.0 of words are in the 2000 most common words
    52.6 of words are in the 5000 most common words
    59.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 27
    Total number of words is 3990
    Total number of unique words is 1614
    37.3 of words are in the 2000 most common words
    54.2 of words are in the 5000 most common words
    62.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 28
    Total number of words is 3960
    Total number of unique words is 1587
    35.0 of words are in the 2000 most common words
    50.2 of words are in the 5000 most common words
    57.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 29
    Total number of words is 4008
    Total number of unique words is 1661
    36.5 of words are in the 2000 most common words
    54.9 of words are in the 5000 most common words
    61.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 30
    Total number of words is 3944
    Total number of unique words is 1737
    34.5 of words are in the 2000 most common words
    49.9 of words are in the 5000 most common words
    56.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 31
    Total number of words is 4042
    Total number of unique words is 1740
    34.4 of words are in the 2000 most common words
    50.6 of words are in the 5000 most common words
    57.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 32
    Total number of words is 4050
    Total number of unique words is 1642
    35.9 of words are in the 2000 most common words
    51.7 of words are in the 5000 most common words
    58.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 33
    Total number of words is 3960
    Total number of unique words is 1581
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    49.0 of words are in the 5000 most common words
    56.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 34
    Total number of words is 4036
    Total number of unique words is 1598
    34.7 of words are in the 2000 most common words
    49.3 of words are in the 5000 most common words
    56.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 35
    Total number of words is 536
    Total number of unique words is 321
    49.1 of words are in the 2000 most common words
    59.8 of words are in the 5000 most common words
    63.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.