Erakusaldiak-III - 17

Total number of words is 4037
Total number of unique words is 1511
37.5 of words are in the 2000 most common words
53.0 of words are in the 5000 most common words
61.5 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
etsaiaren mendetik gu ateratzeko, gizon egin ta gurutzean bere bizitza eman zuana. Au da, gu bataioko
Sakramentuarekin Adanen bekatuaren mantxatik
garbitu gaituana, ta Eliz Ama Santaren ume egin,
utzirik beste asko edo bataio gabe, edo federik ez
duen jendeen artean. Au da, guganako onginai, ta
amorioak gañez egiñik, Aldareko Sakramentuan
geratu nai izan zuana, gurekin, eta gure artean egoteko, guri emateko bere gorputza, bere odola, bere
anima, bere biotza, bere Jainkotasuna, itz batean,
bera dan guztia. Izanik Jaun au Guzialduna, ezin alaere eman digun baña geiago eman zegikegun, izanik
eziñ geiagoraño jakintsua, etzuan jakin zer geiago
eman; ta izanik guztiz aberatsa, ta gauza guztien
Jabea, etzuan izan zer geiago guri eman, esan zuan S.
Agustiñek. Au da atzenean izate ezin geiagoraño
eder, on, eta maitagarria. Ta munduko Errege, Prinzipe, ta gizon andiak serbitzea gauza gozoa, ta atseginkontentu andiarekin egiten dana bada: zer izango da
gure Salbatzalle Jesus maitagarria serbitzea, ta beraren Lege Santa gordetzea, izanik dan bezalakoa Jaun
au? Ta alaere, Jaun au utzirik, jarraitu izan diogu
munduari, munduko ezerezari, iduripenai, losentxa,
eta gezurrai? Ausi degu ainbeste bider Jaunaren lege

Santa? Altxa gera beraren kontra, ta esan degu ez
degula serbituko? Confegisti jugum meum, rupisti
vincula mea, et dixisti: non serviam.
Noren onerako ote dira gure Salbatzalleak bere
legean agintzen dizkigun gauzak? Noren ezpada gure
onerako? Ez du Jaunak betiraunde guzian, edo bere
eternidadean gu bezeñ serbitzari zirzillen bearrik
izan, eta era berean oraiñ ere ez da gure bear neurririk, eta mugarik gabe doatsua beregan izateko. Ta
baldin bere lege Santan agintzen badizkigu gauzaren
batzuek, eta debekatzen besteak: ori guztia da gure
onra, ta onerako. Artu gaitu alabaña, Jaungoiko beraren Semeen artean, egin gaitu bere senide, ta Zeruko Erreñuaren jabegai; ta nai du gu bizi gaitean, onra
onen goi, ta andia ez galtzeko eran. Eta ez da gauza
gozoa Jaun bat onen ongillea serbitzea? Ezta, dio S.
Anbrosiok, Jesu-Kristo serbitzea baño onra ta dignidade andiagorik.
Ta zer esango degu, Jaunak bere maitatzalleentzat prestaturik dauzkan, ondasun, atsegin-kontentu,
ta gozotasunai begiratzen badiegu? Ondasun, eta
atsegin-kontentu oek ematen diezte batzuek bertatik, eta besteak agintzen diezte deserri au bukatzen
daneko. Emen Jaunak bere serbitzariai ematen diez-

tenak dira, ez kanpokoak, eta azalekoak, baizik
barrengoak, eta biotzean artzen diranak. Ematen die
benik beiñ biotzeko pakea bat, munduko gurutzeak,
penak, samintasunak gozatzen, eta arintzen dituana.
Ala gertatzen zitzaion S. Paulori, ala beste anima
onai. Eztakie munduaren adoratzalleak barrengo
atsegin-kontentu oen berririk, ta ez dira berak egiaz
beñere poz, eta kontentu. Egon ditezke algaraz, ibilli
ditezke nai duen eran, eta nai duen lekuetan, baña
biotza geratuko zate beti utsa. Galde ezperen S.
Agustiñi, eta Salomoni. Progatu zituan S. Agustiñek
Jaungoikoagana biurtu zan baño len, munduko atsegiñak, progatu zituan gero animari dagozkanak, eta
dio: ez dirala bekatariak beñere egiaz poztutzen, baizik egiten dituela pozaren jestuak, eta iduripenak.
Peccastores non propie gaudent, ses gestiunt. Ez dio
gutxiago Salomonek, munduan arkitu al ditezkean
atsegin guztiak progatu, ta dastatu ondoan. Progatu
zituan ondasunetan gorderik daudela uste dan, atsegin-kontentuak. Eta ekusi zuan etzekartela barrengo
kezkak, arantzak, eta arazoak baizik. Progatu zituan
munduaren laudarioak, onrak, eta losentxak, eta gertatu zitzaion oro bat. Progatu zituan berjera ederrak,
musikak, eta jauregi apainduak begiai, ta belarriai,

eman oi diezten kontentuak. Progatu zituan gorputzaren atsegin lizunak, inguruetako Errege, ta Prinzipeen alaba ederrak deitzen zituala. Ez nien ukatu
nere begiai gura zuen gauzarik; eta ez nion eragotzi
nere biotzari, nai zituan atsegin, eta gustoetan gozatzea, dio berak. Dastaturik gisa onetan, gogora
zitzaizkan, munduko atsegin mota guztiak, esan
zuan: utsa da, ezereza, ta iduripena guztia. Vanitas
vanitatum, et omnia vanitas. Baña bere Jaun Jaungoikoa leialki serbitzen, eta biotz osoz amatzen duan
anima, neke, ta gurutzeak inguraturik dagoaneanere, arkitzen da barrenen pake gozo batean, naigaberik andienetan ere Jaunaren naiari, edo borondateari
begiratzen diola, itsas-orratzak norte-izarrai beti
begiratzen dion eran. Gauza batek bakarrik samindu,
eta naigabez bete dezake Jauna amatzen duan
anima, eta au da igarotako bizitzan egindako utsegiteaz oroitzea. Oroipen onek umill erazten du bere Jaunaren aurrean: onek eragiten dio ugari negar, eta
suspirio; baña negar oek alde batetik samiñak badira,
bestetik munduan diran kontentu guztiak baño gozoagoak dira. Ala dio S. Agustiñek ongi gauz onen berri
ziakianik bezala. Dulciores sunt alcrymae paenitentium quam gaudia theatrorum. Gozoagoak ziran

Santa Maria Magdalenak Jesu-Kristoren oñetan ixuri
zituan malkoak, lengo bizitza limurian artu zituan
atsegin guztiak baño. Betor edozeiñ bekatari egiaz
Jaunagana biurtu dana, itzegin beza, ta agertu beregan igaro zaiona, ta au bera esango du. Pakea gozo
onezaz gañera badu Jauna serbitzen duanak beste
doai preziotsu bat ere, ta da bere Jaunaren Letart,
edo probidenziaren besoetan uste oso, ta sosegu
andiarekin atsedetea, naiz gauaz, naiz egunaz, naiz
osasunan, naiz eritasunetan, naiz eriotza bera datorrenean. Ez ditugu guk ondasun gozo oek ongi ezagutzen; baña zergatik? zeren biotz osoz jarraitu ez diogun oraindañokoan gure salbatzalle Jesus maitagarriari, ta zeren munduaren ta geren griña, ta pasio
txarrak eskatzen dituen atsegiñ zirzillak utzi nai ez
ditugun.
Atsegin-kontetu, ta gozotasun oek emen bertatik
eman oi diezte Jaunak bere serbitzariai; ta negarrezko ibar onetan onen ongi begiratzen badie zer ondasunak; zer atsegin kontentuak izango dira, deserri
onen ondoren emango dieztenak? Jaungoikoa bera
izango da anima onaren saria. Jaungoikoaren doatasun miragarriagandik irtengo da atsegin, kontentu, ta
gozotasunen ujola, edo ibai bat anima ona osotoro

bete, ta bete ezezik guztia inguratuko duana. Inebriabuntut ab ubertate domus tuae, et torrente voluptatis tuae potabis eos. Ezin guk ongi ezagutu ditzakegu,
nere Kristauak, ango atsegin-kontentuak. Ez ditue,
dio S. Paulok, begiak ekusi, ez ditue belarriak aditu;
ez gizonaren adimentuak iritxi, Jaunak bere maitatzalleentzat prestaturik dauzkan ondasunak. Esan gidazu orañ, Kristaua ez da gauza gozoa, ta atsegin-kontentuz betea gure salbatzalle Jesus maitagarriaren
lege Santa gordetzea? Ta alaere naiago izan degu
munduaren zentzugabekeria, usadio, ta iritzi animagalgarriai jarraitzea? naiago, ganadu beltzen eran,
bazka loietan, ozalean, ta ezkurrean bizitzea? Zentza
gaitezen, nere Kristauak, eta Ebanjelioko seme ondatzallearen eran biur gaitezen gure Aita onagana.
***
Jaunak bere serbitzarientzat prestatu dituan
ondasunak, eta atsegin-kontentuak andiegiak dira,
nere Kristauak, doarik emateko. Nekatu bear da
ondasun oek eskatzen duen bezala; baña neke au
erraza, ta ariña da, ongi begiratzen badiogu. Ala dio
Jesu-Kristok berak. Onus meum leve. Ez dezu sinis-

ten, Kristaua? Atoz bada egia au ekustera. Jaunaren
lege Santak agintzen digun lenengo gauza da Jaun
bera adoratzea, ta serbitzea. Adoratuko dezu zure
jaun Jaungoikoa, ta bera bakarrik serbituko dezu, esaten zaku Eskritura Santan. Ta zer neke da gure egillea, gauza guztien asiera, ta iturburua, guztien iraupena, ta fiña ezagutzea, ta dagozkan agur umillak
egitea? Erregeen jauregietan arkitzen diran zaldunak,
eta erreñuko andiak ez due neke anditzat artzen
Erregeren aurrean beren agur umillak egitea, ez eta
serbitzea ere. Ta neke andia izango da au egitea Errege guztien Erregerekin? Errege aiñ on, eta maitagarriarekin?
Agintzen digu gañera serbitu dezagula. Egia da,
serbitze onek baditu bere aldapak, baditu kontrako
aizeak, ta baditu perill latzak munduaren, Demonioaren, eta aragiaren aldetik; ta eskatzen du, kontuz, eta
arretarekin jarraitzea gure egn bide guztiai. Baña
denbora berean egia da, neke andiagoa dala munduaren, eta gure griña, ta pasio txarren mendean
bizitzea; ta barrengo pakea, ta pozik beñere gustatu,
ta progatu gabe batek bere egunak bukatzea. Jaunaren serbitzean arkitu ditekean neke guztia arintzen
due, Jaunak bere maitatzalleai ematen diezten,

laguntza, ta grazia ugariak. Arintzen due biotzeko
pakea gozoak, ta betiko ondasunen usteak. Arintzen
da atzenean, zeren gure eginbide guztiak biurtzen
diran bi gauzatara, Jaungoikoa ta Jaungoikoagatik
lagun urkoa amatzera. Egiaz, eta biotz osoz amatzen
duanak bere Jaungoikoa, nekerik gabe adoratuko du
sarritan Jaun bera, umilki eskerrak emango diozka
argandik artu, eta egun oro artzen dituan ontarte
guztiaz, ta oei nolerebait erantzun naiez, eskeñiko
diozka bere itz, pensamentu, ta lan guztiak aren
onra, ta gloriarako. Sinistuko ditu aisa fedeko misterio guztiak; eta uste oso-umil bat izango du Jaunagan.
Ez du juramenturik egingo, egiarekin, eta premiak ala
eskatzen duanean baizik. Ez du jai egunik ausiko, ta
Eliz Ama Santaren aginduak egingo ditu Jainko berarenak bezala.
Era berean lagun urkoa benaz, eta biotz osoz
amatzen duanak, onratuko ditu bere gurasoak, ez dio
lagun urkoari gatzik opako; ez dio bere anima, ta gorputza loitzeko biderik emango ez itzez, ez keñada
zikiñakin, ez bestela. Ez dio ezer ostuko; ez dio bidegaberik egingo bere onran, eta izen onean. Itz
batean, lagun urkoari dagozkan gauza guztiak, ta
bere estaduko eginbideak aisa, ta pozik egiten ditu

Jaungoikoaren, eta lagun urkoaren amorio andia duanak; ta kontuz ukatzen ditu bere griña ta pasio txarrak. Baldin Jakob Patriarkak morrontzan amalau urte
igaro bazituan, egun gutxi baziran bezala, Rakeli zion
amorioagatik, ta igaro Laban bezeñ gizon eskergabegozakaitzaren etxean; zer egingo ez du Kristauak,
Jaungoikoaren, eta lagun urkoaren onginai, ta amorio andia iristen duanean? Onginai, ta amorio andiak
samintasunak berak goisatzen ditu, azukreak fruta
samiñak goisatzen dituan eran; ta arintzen ditu nekerik andienak-ere, dio S. Agustiñek gauz onen berri
ongi ziakianak bezala. Laborat nullus amor magnus:
Quidquid difficile est in praecepto, leve est amanti?
Ona zergatik, eta zein bidez dion gure Salbatzalleak,
ariña dala beraren Lege Santaren karga.
***
Ar ezazue nere legearen uztarria zeren gañean,
eta zuek arkituko dezue zeren animentzat pakea, ta
sosegua, esaten digu Salbatzalle berak. Nai dezu
bada, Kristaua, zure Jaunaren lege Santa erraz gordetzeko bidea ikasi? ta nai dituzu lege onen gozotasun,
eta atsegin-kontentuak iritxi? Ara bada onetarako

bide erraza. Garbi ezazu benik bein biotza bekatuen
loi, ta lia zikiñetatik konfesioko iturrian; artean alabaña etzera gai, Jaunak bere lege Santa gordetzen duenai eman oi diezten, pakea gozoa, ta atsegin-kontentuak dastatzeko. Oitu zaite gero goiz arratsetan, Jaunaren aurrean jarririk, Jaun bera umilki adoratzera,
egin dizkitzun ontarteaz eskerrak ematera, zere itz,
pensamentu, ta lanak beraren onra, ta gloriarako
eskeintzera. Oitu zaite goiz arratsetan asmo oso bat
artzera geiena ausitzen dezun mandamentua kontuz
gordetzeko, ta zure griña, ta pasio nagusiena ukatzeko, ta ezitzeko; ta goiz-arratsetako jaiera au buka
ezazu fede, esperanza, karidade, ta kontriziozko
afektoakin. Atzenean zure nekeak, eta lan guztiak
izan ditezen Jaunaren gogokoak, ta Zerurako irabaziak, noizean beiñ berri ezazu, goizean artu zenduan,
nai ta intenzio ona. Asko da onetarako Jaunagana biotza altxatzea esanaz zeregan: Jauna esana esan: goizekoan bertan arkitzen naiz: zure izenean, zure onra,
ta gloriarako izan bedi nere neke, gurutze, edo lan
au. Zure griña, ta pasio txarren batek egiten badizu,
edo ustekabean perillen batean zere burua ekusten
badezu: lenbait len oroi zaite Jauna begira dagokizula, ta zuri laguntzeko prest arkitzen dala. Ots egiozu

zere biotzean, eta esan: Atoz Jauna, atoz laster, gorde
nazazu perill ontatik: naiago det bertan iltzea, zure
begietan bekatu egitea baño. Ez due, nere Kristauak,
gauz oek neke andirik, eta dan ez jakiñenak-ere erraz
txit egin ditzakeanak dira. Alaere oek kontuz, eta
egun oro egitea da birtute guztien zimendua, Zerurako irabazien gordallua, ta jaiera, edo debozio guztien
gaña, ta lore ederra. Ta sinisturik nago, gure jende
prestu-garbien artean askok artuko duela gauz oek
goiz arratsetan egiteko jaiera, baldin begien aurrean
ipintzen bazate argiro, zer, ta nola egin bear dan.
Siniste onek mugitu nau jaiera au alik ongiena letraz
ezartzera. Ta zuek ikasi dezazuen, nola bakoitzak
bere bakarrean, eta nola gurasoak bere mendekoakin
egin ditzakeen debozio oni dagozkan gauzak, asmo
det, zenbait jaietan gai, edo lan oni ekitea. Zuekin
batean esango det debozio oni dagokana; ta gañera
egingo det gauza bakoitzaren gañean dotrina eder
bat. Atozte, nere Kristauak; atozte, Zerurako bidean
sartu nai dezuen guztiak. Egin dezagun guztiok,
azken kontuen ordu ikaragarria datorkigun baño len
alegiña bizitza zuzentzeko, ta beti beti iraungo duan
Zeruko gloria iristeko. Amen.

OGEI TA AMALAUGARREN
ERAKUSALDIA
Adirazten da lenengo lekuan,
zeñ andia dan gure Jaungoikoa
Bigarren lekuan, zeñ andia beraren al, eta eskua.
Atzenean, zeñ andia beraren Jakiundea.
Ambula coram me, et esto perfectus. Genes. 17.
NOTA: Aurrena esango dira goizeko jaieran dauden gauzak, Komunioko liburuko laugarren partean, ogeita zortzigarren Erakusaldian arkitzen
diran eran; ta ondoren egingo da platikatxo au.

Aditu dezue, Kristauak ta batez-ere etxeetako
buruak goizetarako artu bear lukeen jaiera. Nai nuke
jaiera onen oitura zabaldu litekean etxe guzietara,
baña ez det onenbat on iritsi uste, lenago ongi ezagutzen ezpadezue jaiera au, ta onen puska bakoitza, ta
au ezagutu ondoan Jaunaren laguntzarekin batean
benaz asitzen ezpazerate Zerurako bideari jarriatzen.
Goizeko jaieran esaten diran gauzak ain dira bearrak,

ta balio andikoak, non ezin utzi nitzakean banaka, ta
al dedan ongiena, ta argiroena adirazi-gabe.
Goizetik Kristauak aurrena egin bear duan gauza
da: honestidadearekin, ta orazioren batzuek esanaz
jeiki, ta Jaunaren aurrean jartzea, esaten duala: Oroi
zaitez nere anima Jaunaren aurrean arkitzen zerala,
ta begira dagotela zure itz pensamentu, ta gauza
guztiai. Ta gurasoak, edo gurasoaren ordez bestek
bere etxekoakin jaiera au egiten badu, esan dezake:
Oroi gaitezen Jaunaren aurrean arkitzen gerala, ta
begira dagotela gure itz, pensamentu, ta gauza guztiai. Jaunaren aurrean gaudela, ta Jauna begira dagokigula leku guztietan, ongi sinisteak guztiz asko
laguntzen du egiten ditugun gauz onak ongi egiten,
Jaunak bidaltzen dizkigun neke, ta gurutzeak ongi
eramaten, ta bekatuagandik aldegiten. Argatik goizeko jaiera asitzen da, Jaunaren aurrean gaudela oroitzetik.
Goizeko jaieran bezala, beste gauzak egitean-ere
oitu zaitezen zu, kristaua, Jaunaren aurrean zaudela,
ta Jauna begira dagokizula, sinistera: gaur egia onen
gañean itzegin nai dizuet. Onetarako adiraziko dizut.
Zeñ andia dan gure Jaun Jaungoikoaren izate
miragarria. Zeñ andia beraren al, ta eskua.

Zeñ andia beraren jakiundea. Iru gauz oek zuk ongi
ezagutzen, ta sinisten badituzu, aisa ezagutuko dezu,
edozeñ lekutan zaudela zuk beti arkitzen zerala zere
Jaunaren aurrean, edo obeto esateko zure Jaunagan
beragan: beti zaudela Jaunaren eskutik zinzilika bezala: ta beti Jaun beraren begi ekusleak ekusten zaituela. Enzun nazazu arretarekin.

§ I.
Gure sinisteak erakusten digun gauza da, gure
Jaun Jaungoikoaren izate miragarria ain dala Andia
non ez neurririk, ta ez mugarik izan dezakean. Andia
da, ta andia neurririk, ta bukaerarik-gabe dio Baruk
Profetak. Au nolerebait ezagutzeko, begira giezu Jaun
onek egin ta begien aurrean dauzkagun gauzai.
Andiak dira itsasoaren osiñak, ta bazterrak: andiak
dira lurreko zelaiak, aldapak, mendiak; andiak dira
gure gañean arkitzen diran odeiak, izarrak, ta eguzkia. Andiak dira Zeru eder oriek. Baña zer dirala uste
dezu gauza oek guztiak, diran bezeñ andiak izan daere, Jaungoikoaren izate andiaren aldean, edo pare
ipintzen badituzu? Ezer ezpalira bezala dira guztiak

Jaunaren izatearen aldean. Zeruaren erpiña baño
goragokoa da Jaungoikoa: infernuaren ondoa baño
ondoragokoa: igarotzen ditu lurraren bazter, ta muga
guziak, ta itsasoa baño zabalagoa da, dio Job Santuak.
Ekusten ditugun gauza oezaz gañera, nai izate
utsarekin egin litzake zure egille andiak beste gauza
berriak, ta berriak beñere nekatu, ta bere eskua, ta
indarra gutxitu gabe: egin litzake Zeru berriak, itsasoak, izarrak, eguzkiak, ta aek guztiak-ere ezer ez
bezala izango lirake Jaunaren izate andiaren aldean.
Izate guztiz andi onek bada betetzen ditu berak
egin dituan leku oek guztiak, ta era berean beteko
lituke leku berriak ta berriak egiten eternidade guztian ariko baliz ere. Ez da bada, Kristaua, ez da, ez
Zeruan, ez lurrean, gure Jaunaren izate andia ez
dagoan lekurik ez txikirik, ez andirik, ez illunik, ta ez
argirik. Ain da andia, ain da neurririk, bazterrik, edo
mugarik ez duana. Emendik atera-ezazu, Kristaua,
edozeñ lekutan zaudela zu, naiz bakarrik, naiz lagunakin, naiz etxean, naiz soroan, naiz mendian, beti
beti arkitzen zerala zure Jaungoikoaren aurrean, edo
obeto esateko, Jaunaren izate andi-baztergabekoaren
barrenen, itsasoan arraiak urez inguratuak arkizen

diran baño askoz obeto, ta era miragarriagoan inguratzen zaituala Jaunak. Egia au, beste askoren artean,
ederki agertu zien S. Paulo Apostoluak Athenasko jendeai. Eraman zuen oek Apostolua Arkopago deitzen
zioen Tribunal batera (au zan gaitz gilleak juzgatzen
zituen Juezen Tribunala) ta an guztien aurrean esan
zien: Athenasko jendeak: ekusten zaituet gauza guztietan beste jendeak baño superstizio, edo bear ez
diran adorazioetara jarriak, bada idolo, edo Jaungoiko
gezurrezkoak adoratzea gutxi baliz bezala, or igarotzean ekusi det nola daukazuen aldare bat ezagutzen
ez dezuen Jaungoikoarentzat ipiñia; an letraz ezarririk dago: Ez dakigun, edo ezagutzen ez degun Jaungoikoarentzako Aldarea. Ignoto Deo. Zuek bada,
Athenasko jendeak, zuek ezagutu gabe adoratzen
dezuen Jaungoiko onen berriak orain ematen dizkitzuet. Ez da ez Jaungoiko au gugandik urruti arkitzen;
beragan bizi gera, beragan mugitzen gera, ta beragan gaude. In ipso enim vivimus movemur et sumus
(Acta Apost. 17).

§ II.

Au onela da, nere Kristauak: ta alaere bizitu gera
gure Jaungoikoaz ain aztuak? Jaungoiko beraren
aurrean, ta Jaungoikoaren izate guztiz andi, ta baztergabekoaren barrenen, ta erraietan bezala bizi gera,
mugitzera, ta gaude: ta alaere izan degu ausardia
beraren kontra bekatu egiteko? Baña geiegi luza ez
gaitezen. Goazen ekustera zeñ andia dan Jaungoikoaren esku eta ala.
Andia leku guztiak betetzen dituana, ta baztergabekoa da Jaungoikoaren izatea, ta izate oni dagokan
bezalakoa da beraren al, eta eskua; da alabaña gure
Jaungoikoa, gauza guztiak egin zituan egille andia, ta
egin zituana ezer ezetik, ta iñoren laguntza gabe, nai
izate utsarekin. Da egin zituan gauza guztiai beren
izatea gordetzen, ta dan gauzarik txikienarenari-ere
kontu egiten dion Jaungoikoa.
Bai, nere Kristauak: gure Jaungoiko maitagarria
da gauza guztien Egille andia. Jaungoikoak egiñak
dira Zeru oriek diran bezeñ andiak, ederrak, zabalak.
Jaungoikoak egiñak dira Zeru orietan ekusten ditugun
eguzkia, illargia, ta izarrak. Jaungoikoak egiñak dira
itsasoak, ibaiak, iturriak. Jaungoikoak egiñak aizeak,
sua, mendiak, zelaiak, lurra, ta itz batean esateko
mundu guztia, ta Zeruaren goienetik asi ta lurraren

ondoraño arkitzen diran gauza guztiak: ta oek egin
zituan bezeñ erraz, edo aisa egin ditzake, berak nai
izatera, beste munduak, ta munduko, oraingoa bañoere andiagoak, ta ederragoak. Onetarako duan al, ta
eskua batere laburtu, ta nekatu gabe. Egia au ezpadakizu, Kristaua, galde egin giezu astoai berai, dio Job
Santuak, ta erakutsiko dizue: galde Zeruko egaztiai,
ta esango dizue: galde itsasoan dabiltzan arraiai, ta
aditzera emango dizue. Nork ez daki, Jaunaren
eskuak egiñak dirala gauza oek guztiak.
Gauza oek guztiak egiteko, etzuan izan Jaungoikoak gairik-batere, baizik egin zituan ezer-ezetik, ta
au da Jaungoiko guzialdunak bakarrik dagikeana.
Egin dezakee Aingeruak, ta egin dezakee gizonak-ere
lore baten antz, edo itxura zurean, olean, urrean, edo
zillarrean; baña ez au, ta ez beste gauzarik egin dezakee onetarako gairik ez duela. Gure Jaungoikoak
guzialdunak bezala egin zituan bada gauza guztiak
ezer ezetik, ta batere gairik gabe. Ex nihilo (Macha.
7). Etzuan ez iñoren laguntzaren bearrik izan onetarako: Nork lagundu zion, dio Isaias Profetak, edo nor
izan zan Jaunaren konsejari, ta erakutsi zion zer ta
nola egin? (Isaiae 40) Asko izan zan, dio Dabid Erregeak, egin bide au, eginbedi ura esatea, bereala egi-

ñik agertzeko. Ipse dixit et facta sunt: ipse mandavit
et creata sunt.
Gure Jaun Jaungoikoak bere al, ta esku miragarri
au agertzen digu gañera egin dituan gauza guztiai
beren izatea gordetzen diela, ta guztien kontua daukala. Ez luke mundu onek, ez eta munduan diran gauzetatik batek-ere puntu edo instante batean-ere
iraungo Jaunaren al, ta eskuak gordeko ezpalu. Guztia bere anziñako ezer-ezera biurtuko lizake. Ala dio
Jakintsuak Eskritura Santan. Nola iraun lezake, Jauna,
ezerk-ere zuk nai ez izatera? Guomodo autem posset
aliquid permanere, nisi tu voluisses? (Sap. 11). Gauza
guztiak bada Jaungoiko Guzti-aldunaren eskutik artu
izan due beren izatea, ta iraungo badue, puntu, edo
instante bakoitzean berriro artuaz dijoaz, ta esku
altsu-ongille artatik zinzilika arkitzen dira. Gañera
egin dituan gauza guztiaz, ta dan txikienaz kontu
dauka. Begira Zeruko izarrai, begira itsasoan diran
are aleai, lurreko arbola, ta belarrai: begira aideko
egaztiai: oek guztiak egiñak dauzka berak nai duan
neurrian, berak nai duan adiña, ta berak ongi iritzi dio
pisuan (Sap. 11). Ta guztiaz berdin dauka bere kontua, dio Eskritura Santak (Sap. 6).

Begira oraiñ Kristaua zen andia dan gure Jaungoikoaren al, ta eskua! ta zeñ esker gabeak, ta geren
galgarriak izan geran oraindañokoan! Jaungoiko
Guzialdun-ongille onen eskutik artu degu degun izatea: izate au ezer-ezera biurtuko da Jaun berak gordetzen ezpadigu: instante oro, ta leku guztietan beraren eskutik zinzilika arkitzen gera; ta alaere ez degu
nai Jaungoiko maitagarri onezaz oroitu, ta berak
eman ta gordetzen digun izateaz baliatzen gera beraren kontra bekatu egiteko. Zentza bagindez oraiñ
bederik!

§ III.
Ekusi degun bezeñ andia, edo obeto esateko ezin
ekusi ta ezin adirazi ditekean bezeñ andia da gure
Jaungoikoaren ala ta eskua. Ta ez da batere laburragoa beraren Jakiundea. Begira dagoka beti gure Jaungoikoa bere izate on maitagarriari, ta izate onetan
prefekzioai. Ekusten du nola dan Jaungoiko bakar bat,
ta iru Persona Aita, Semea, ta Espiritu Santua. Ekusten du nola dan Aitagandik Semea, ta Aita ta Semeagandik Espiritu Santua. Bere izate-andi-ederra, ta

bere perfekzioak ekusteaz gañera, guztiz argiro ekusten ditu, beste gauza guztiak igaroak, gertatzen diranak, gertatuko diranak, ta gerta alditezkeanak. Beti
beti, ta batetan ekusten ditu, dio Eskriturak, eternidadetik eternidaderañoko gauza guztiak (Eccle. 39).
Berdin da Jaunaren begi ekusleentzat gaua nola
eguna: berdin argitan, edo illunbean, bakarrik, edo
lagunakin; zokoan, sasian, gelan, mendian, edo beste
edozeñ lekutan gauza egitea. Au ongi sinisten zuanak
bezala, Jauna, esaten zuan Dabidek. Nora aldegingo
det zure jakiunde orregandik? «Nora iges egingo det
zure aurpegitik? Zeruaren goienera banoa, an zaude
zu: infernura jeisten banaiz, an arkitzen zaitut, ta
egaztia bezala, goizean egoak arturik, joaten banaiz
itsasoaren urrutieneko bazterretara, ezin alaere
zugandik ezkutatuko naiz» (Psal. 138.
Ekusten dezu orain, Kristaua, zeñ andia dan Jaunaren jakiundea? Ekusten dezu nola begira dagoten
gure asmo, gure naikunde, gure gauz on ta gaizto
guztiai? Eguzkia bera baño askoz argiagoak dira Jaunaren begiak, dio Eskritura Santak; alde guztietatik
begiratzen, ta ekusten ditue gizonen bide, ta ibillera
guztiak baita itsasoaren ondarrean ta gure biotzetako zokorik ezkutatuenean zer dagoan-ere. Ni, nerau

naiz testigu, ta Juez, dio Jeremiasen aoaz (Jerem.
29)). Sinistu ote degu oraindañokoan egia au? Ez
noaski bear dan eran; au ongi sinistera alabaña ezin
egin gintzakean egin ditugun adiña utsegite, ta bekatu: ta ezin izan gindezkean izan geran bezeñ nagiak,
ta zabarrak Zerurako bidean. Sinistu dezagun bada
fede bizi batekin, nere Kristauak, Jaunaren aurrean
arkitzen gerala beti, ta edozeñ lekutan: Jaunaren
aurrean, zeren Jaunaren izate andi baztergabekoa
leku guztietan dagoan. Jaunaren aurrean, zeren beraren al, ta esku neurri guztiak baño andiagoa leku
guzitetan guri degun izatea ematen, gordetzen, ta
guri bere laguntza, ta ondasunak emateko prest
dagoan. Jaunaren aurrean gaude atzenean, zeren
begira dagoten leku guztietan gure itz, pensamentu,
ta gauza guztiai.
Nai dezu bada zuk, Kristaua goizeko jaiera, ta egiten dituzun lanak ongi egitea? Oroi zaitez maiz, maiz,
maiz Jaunaren aurrean arkitzen zerala, ta begira
dagokizula beti; ta leku guztietan, ta mugituko zera
kontuz, ta ongi egiten dituzun gauz onak egitera. Ala
gertatu zitzaion Dabid Santuari. Gorde ditut Jauna
esaten dio zure aginteak, ta legea, zeren nere bide,
ta ibillera guztiak zure aurrean ta begietan arkitzen

ziran. Servavi mandata tua, et testimonia tua, quia
omnes viae meae in conspectu tuo (Psalm. 118). Nai
dezu bekatuaren perilletik ateratzea, ta bekatura
beñere ez biurtzea? Oroi zaitez sarritan Jauna begira
dagokizula, oitu zaite biotz ori beragana jasotzera.
Ala Susana Andre prestuak egin zuan, zar berde bik
elkar artuta bekatura amilderazteko bidean, ta bizitza
galtzeko perillean bere burua ekusirik. Obeago det,
esan zien zuen atzaparretan bizitza galtzea, Jaunaren
aurrean, ta begietan bekatu egitea baño. Melius est
mihi absque opere incidere in manus vestras, quam
peccare in conspectu Domini (Daniel 13). Nai dituzu
atzenean atzeratu gaitzerako zure griña txarrak?
Sarritan bada fedearen argiarekin gogora ekartzu
begira dagoala zure Jaun Jaungoikoa, ta beragana
biotza jasorik dei zaiozu S. Pedroren eran; gorde
nazazu nere Jaun maitagarria, galdua naiz bestela. Itz
batean. Zabiltza, esan zion Jaunak Abrahani, eta esaten digu guri-ere, zabiltza nere aurrean, ta zu izango
zera bear bezalakoa, edo birtute, ta santidadez jauntzia. Ambula in conspectu Domini, et esto perfectus.
Jaunari nai dakiola gure biotzak jaiera onetara mugitzea, ta beraren laguntzarekin batean bizitza on bat

egitea, iristeko gero beti iraungo duan Zeruko gloria.
Ad quam &.

OGEI TA AMABOSTGARREN
ERAKUSALDIA
Adirazten da, zer gisatan erraz, edo aisa
ikasi dezakegun Jaunaren aurrean ibiltzea.
Ambula coram me, et esto perfectus. Genes. 17

Ekusi genduan leneko egunean Jaunaren aurrean
ibiltzeak zeñ ongi laguntzen duan naiz bekatuan ez
erortzeko, naiz egin bear ditugun gauz onak kontuz
egiteko. Au onela izan, ta alaere mundua galdurik, ta
bekatuen osin izugarrian ondaturik arkitzen da egungo egunean! Zergatik ote? Zeren gure griña ta pasio
txarren lañoak alde guztietatik inguraturik, begiratzen ez diogun gure aurrean, ta gurekin beti beti
dagoen Jaungoikoa Ekusle maitagarriari: ta berari
begiratu bearrean, edo ordean, naiago genduke
noaski fedearen argiak animako begien aurrean ipintzen ezpaligu Jaun bera. Loiak, ta nazkagarriak dira
bekatariaren lanak, dio Dabik Santuak: zeren begiratzen ez dion bere aurrean dadukan Jaun Jaungoikoari. Non est Deus in conspectu ejus: inquinatae sunt

viae illius in omni tempore (Psalm. 9). Au gertatu ez
dakigun emendik aurrera, ekusi bear degu gaur, zer
gisatan erraz, edo aisa ikasi dezakegun Jaunaren
aurrean ibiltzen. Aditu kontuz.

§ I.
Jaunaren aurrean, ta begietan ibiltzea da gure
lanak, ta gure bizitzako pausoak egitea. Jaun andi au
begira dagokigula oroituaz, ta beraganontz biotzak
mugitzen ditugula. Ta nork eztakus, nere Kristauak,
zeñ gauz errazak diran bi gauz oek edozeñ Kristaurentzat, onek biotzetik bere Jaungoikoa serbitu nai
badu? Baña zeñ errazak diran bi gauz oek obeto ezagutzeko, begiratu bear diegu biai banaka.
Jaunaren aurrean ibiltzea da beñik beiñ gure
lanak, ta gure bizitzako pausoak egitea, gure Jaun
Jaungoikoa begira dagokigula oroituaz. Ezagutzen
det, nere Kristauak, zeñ erraz gure gogo, ta biotzak
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Erakusaldiak-III - 18
  • Parts
  • Erakusaldiak-III - 01
    Total number of words is 4055
    Total number of unique words is 1568
    38.5 of words are in the 2000 most common words
    53.9 of words are in the 5000 most common words
    61.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 02
    Total number of words is 4020
    Total number of unique words is 1538
    38.2 of words are in the 2000 most common words
    52.5 of words are in the 5000 most common words
    61.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 03
    Total number of words is 3991
    Total number of unique words is 1490
    39.0 of words are in the 2000 most common words
    54.0 of words are in the 5000 most common words
    62.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 04
    Total number of words is 4055
    Total number of unique words is 1594
    39.2 of words are in the 2000 most common words
    54.8 of words are in the 5000 most common words
    61.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 05
    Total number of words is 3982
    Total number of unique words is 1529
    36.3 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    56.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 06
    Total number of words is 4092
    Total number of unique words is 1498
    37.9 of words are in the 2000 most common words
    53.4 of words are in the 5000 most common words
    61.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 07
    Total number of words is 4001
    Total number of unique words is 1513
    36.0 of words are in the 2000 most common words
    52.4 of words are in the 5000 most common words
    60.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 08
    Total number of words is 4018
    Total number of unique words is 1435
    39.1 of words are in the 2000 most common words
    55.3 of words are in the 5000 most common words
    63.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 09
    Total number of words is 3997
    Total number of unique words is 1431
    38.2 of words are in the 2000 most common words
    54.1 of words are in the 5000 most common words
    62.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 10
    Total number of words is 4056
    Total number of unique words is 1568
    36.2 of words are in the 2000 most common words
    53.4 of words are in the 5000 most common words
    61.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 11
    Total number of words is 4035
    Total number of unique words is 1558
    37.4 of words are in the 2000 most common words
    53.3 of words are in the 5000 most common words
    60.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 12
    Total number of words is 4077
    Total number of unique words is 1561
    36.7 of words are in the 2000 most common words
    53.3 of words are in the 5000 most common words
    61.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 13
    Total number of words is 3980
    Total number of unique words is 1640
    34.5 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    59.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 14
    Total number of words is 4104
    Total number of unique words is 1575
    37.2 of words are in the 2000 most common words
    53.5 of words are in the 5000 most common words
    61.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 15
    Total number of words is 4070
    Total number of unique words is 1529
    36.5 of words are in the 2000 most common words
    52.0 of words are in the 5000 most common words
    61.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 16
    Total number of words is 3997
    Total number of unique words is 1636
    35.3 of words are in the 2000 most common words
    51.0 of words are in the 5000 most common words
    58.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 17
    Total number of words is 4037
    Total number of unique words is 1511
    37.5 of words are in the 2000 most common words
    53.0 of words are in the 5000 most common words
    61.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 18
    Total number of words is 4013
    Total number of unique words is 1462
    38.2 of words are in the 2000 most common words
    53.9 of words are in the 5000 most common words
    63.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 19
    Total number of words is 4067
    Total number of unique words is 1528
    36.9 of words are in the 2000 most common words
    52.0 of words are in the 5000 most common words
    59.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 20
    Total number of words is 4005
    Total number of unique words is 1708
    32.5 of words are in the 2000 most common words
    46.4 of words are in the 5000 most common words
    53.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 21
    Total number of words is 4000
    Total number of unique words is 1873
    29.9 of words are in the 2000 most common words
    42.3 of words are in the 5000 most common words
    47.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 22
    Total number of words is 3947
    Total number of unique words is 1540
    38.0 of words are in the 2000 most common words
    53.5 of words are in the 5000 most common words
    61.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 23
    Total number of words is 4018
    Total number of unique words is 1489
    38.4 of words are in the 2000 most common words
    54.1 of words are in the 5000 most common words
    62.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 24
    Total number of words is 4005
    Total number of unique words is 1630
    34.9 of words are in the 2000 most common words
    50.0 of words are in the 5000 most common words
    58.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 25
    Total number of words is 3997
    Total number of unique words is 1606
    37.6 of words are in the 2000 most common words
    52.5 of words are in the 5000 most common words
    60.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 26
    Total number of words is 3983
    Total number of unique words is 1595
    37.0 of words are in the 2000 most common words
    52.6 of words are in the 5000 most common words
    59.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 27
    Total number of words is 3990
    Total number of unique words is 1614
    37.3 of words are in the 2000 most common words
    54.2 of words are in the 5000 most common words
    62.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 28
    Total number of words is 3960
    Total number of unique words is 1587
    35.0 of words are in the 2000 most common words
    50.2 of words are in the 5000 most common words
    57.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 29
    Total number of words is 4008
    Total number of unique words is 1661
    36.5 of words are in the 2000 most common words
    54.9 of words are in the 5000 most common words
    61.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 30
    Total number of words is 3944
    Total number of unique words is 1737
    34.5 of words are in the 2000 most common words
    49.9 of words are in the 5000 most common words
    56.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 31
    Total number of words is 4042
    Total number of unique words is 1740
    34.4 of words are in the 2000 most common words
    50.6 of words are in the 5000 most common words
    57.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 32
    Total number of words is 4050
    Total number of unique words is 1642
    35.9 of words are in the 2000 most common words
    51.7 of words are in the 5000 most common words
    58.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 33
    Total number of words is 3960
    Total number of unique words is 1581
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    49.0 of words are in the 5000 most common words
    56.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 34
    Total number of words is 4036
    Total number of unique words is 1598
    34.7 of words are in the 2000 most common words
    49.3 of words are in the 5000 most common words
    56.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 35
    Total number of words is 536
    Total number of unique words is 321
    49.1 of words are in the 2000 most common words
    59.8 of words are in the 5000 most common words
    63.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.