Erakusaldiak-III - 16

Total number of words is 3997
Total number of unique words is 1636
35.3 of words are in the 2000 most common words
51.0 of words are in the 5000 most common words
58.9 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
omnibus gentibus. Baña asko, edo gutxi ote dira betiko galdu, ta galtzen diranen aldean? Txit gutxi, nere
Kristauak, txit gutxi, eta egia au ezagutzeko asko da
munduari bere jaiotzatik onera begiraldi bat ematea.
Nola bizitu ote zan mundua lenengo milla sei eun, eta
berrogeita amasei urteetan, edo ujalderaño? Seten
ondorengoak zenbait denboran ongi, Kainenak gaizki.
Asi ziran ezkontzaz elkarganatzen, eta mundu guzia
zikindu zan bekatuz, idolatriaz ta lujuriaz ainbesteraño, non esan izan zuan Jaunak: Kenduko det lurraren
gañetik egin nuan gizona; eta ez gizona bakarrik,
baita onekin batean abereak, edo animaliak berakere, lurrean arrastaka dabiltzanetik asi ta aidean
dabiltzan egaztietarañoko guziak; damutu zat alabaña oek egiñaz: Paenitet enim me fecisse eos. Eman
ziozkan munduari eun ta ogei urte bere gaiztakeriaz,
eta bekatu nazkagarriaz damutu zedin; baña alferra

izan; ta guziak bukatu zituan, mundu guzia estali
zuan, ujalde batekin. Bakar bakarrik gorde ziran Noe,
ta bere emaztea, iru seme, ta iru errañarekin, Jaunak
esan zien eran arka, edo kutxa batean sarturik. Zenbat milloi anima etziran itoko ujalde artan? Eta guziak
betiko galdu ziran zenbaiten iritzian. Egia da asko
gizon jakintsuak uste duela, ito ziranen artean
batzuek biurtuko zirala Jaungoikoagana.
Ta kastigu izugarri onen ondoren nola bizitu ote
zan mundua? Nola? len bezala gutxi gora bera, laster
alabaña zabaldu zan idolatria, ta loikeria-mota guzia,
Sodoma, Gomorra, ta beste iru errirekin gertatuak
aditzera ematen duan bezala. Ezin esan diteke, zertaraño loitua, ta usteldua arkitzen zan erri oetako jendea aragiaren atsegin zikiñetan. Asko da esatea,
beartu zuala Jauna sufre, ta betunezko su ikaragarri
batekin, Lot, onen emaztea, ta bi alaba ez, beste erri
aetan bizi ziranak, eta erriak berak auts biurtzera. Eta
jende oek guziak amildu ziran betiko infernura. Ordutanik Jesu-Kristoren etorreraño zuzendu ote zan mundua? Batere. Israeltarren artean ezagutzen, eta adoratzen zuen gure Jaun Jaungoikoa, ta gañerako
mundu guzia jainko gezurrezkoen itsumenean bizi
zan. Argatik Dabidek deadar egiten zuan. Guziak

aldegin due Jaunagandik, eta galdu dira. Eta Isaias
Profektak zion zabaldu du infernuak bere kolkoa, ta
neurririk gabe idiki du bere eztarritzar izugarria. Dilatavit infernus animam suam, et apperuit os suum
absque termino. Etorri zan munduaren salbatzallea,
ogei ta amairu urtean bizitu zan gizonen artean itzez,
eta obraz Zerurako bidea erakusten, eman zuan
gurutzean bere bizitza, ta ipiñi zuan bide bera ederki
prestatua. Ta alaere munduaren lau bazterrak fedearen argi gabe bizi dira, Katolikoen erriaz osterontzean, eta oetan-ere bekatuarn llolloa errotu, ta
zabaldu da nortaki zenbateraño. Adanen ondorengo
guziai begiratzen badiegu beraz txit gutxi dira salbatu, ta salbatzen diranak galtzen diranen aldean. Zein
gauza negargarria au gertatzea ainbeste Jesu-Kristori kosta zaizkan animakkin! Aita Santu Inozenzio irugarrenari esan zion bein gizon Santu batek: ekusi
zituala animak infernura amiltzen, elurra ugari ari
danean elur-maloak lurrera erori oi diran eran.

BIGARREN PENSAMENTUA

Kristauen artean aso, edo gutxi ote diran salbatzen
diranak, galtzen diranen aldean.
Salbatzen diran Kristauak berenez asko dira, eta
aurtasunean iltzen diranak barrunen sartzen dirala,
geiago izango dira salbatzen diranak galtzen diranak
baño; jaiotzen diranetatik asko, edo alde aldean irugarren partea iltzen dira zortzi, edo amar urteetarako. Baña Kristau aziaz itzegiten dala, salbatzen diranak gutxi dira galtzen diranen pare ipintzen badira.
Au aditzera eman digue S. Basiliok, S. Agustiñek, S.
Juan Krisostomok, S. Gregoriok, eta S. Bernardok. S.
Juan Krisostomok Antiokiako erri andian predikatzen
ari zala esan zuan: zenbat uste dezue erri onetan
dirala salbatuko diranak? Quot esse putatis in civitaate ista, qui salvi fiant? Gauz illun, edo samiña da esatera noana, baña esango det. Doi doaia arkituko dira
ainbeste millaren artean eun salbatuko diranak, eta
oez-ere dudan nago. Vix in tot millibus inveniri centum possunt, qui salvi fiant, quin et de his dubito. S.
Gregoriok dio: asko dira fede Santara datozenak, eta
gutxi Zerura dijoazenak. Plures ad fidem veniunt, eta
ad Caeleste Regnum pauci perducuntur. Eta ez dira
gutxiago ikaratzeko gauzak S. Bizente Ferrerrek,

Hugo Kardenalak, Agreda beneragarriak esaten dizkiguen gauzak. Baña zertarako nekatuko gera gizonen
esanak aitatzen baldin Salbatzalleak berak esan
bazuan: asko dira deituak, baña gutxi autuak? Multi
sunt vocali pauci vero electi?
Ta oraindik-ere ezin sinistu badezu gutxiago dirala Kristau azien artean salbatzen diranak galtzen diranak baño, begira alde batetik gure fede Santak erakusten duanari, ta besteti gizonen bizitzari. Gure fede
Santak erakusten digu, ez dala Zeruan sartuko gauza
loirik, edo berbera dana bekatuarekin zikindua dagoanik. Non intrabit in eam aliquid coinquinatum. Emendik Zerura nai duanak edo garbi gorde bear du
bataioan Jaunak eman zion graziaren soñeko ederra,
edo penitenziarekin, au da damuz, eta negarrez garbitu bear du bere anima. Eta nork eztaki, zein gutxi
diran bataioan artu zuen graziaren soñeko ederra
garbi gordetzen duenak? Nork eztaki, Adanen umeak
ozta gaitzarekin onaren ezagueran sartzen dira, gaitzera dijoazela lasterka, atearen umeak urtara dijoazen, eran? Gutxi dira beraz bekatuz loitu ez diranak,
eta inozenziaren bidetik salbatzen diranak. Eta ugari
ote dira egiaz eta biotzetik Jaungoikoagana damuz,
eta negarrez biurtzen diranak, bekatuan erori ezke-

ro? Geiago dira bekatuan oatuak bezala bizi diranak
Jaunagana biurtzen diranak baño, geiago gaizki konfesatzen diranak ongi konfesatzen diranak baño,
gizon jakintsu askok esaten diguenez, ta neke da bestela izatea gure usadio, gure zabarkeria, ta bizimoduari begiratzen badiegu. Zenbat, eta zenbat arkituko dira ongi konfesatzeko nola prestatu eztakienak?
Zenbat alaere Jaunaren itzagandik iges egiten duenak? Zenbat nola nai Pazkoa igarotzearekin urte guziko ongi daudela, uste duenak? Zenbat bekatua, ta
bekaturako bideak, etxeak, lagunak osotoro utzitzeko
biotzik ez duenak? Zenbat eren oitura, griña, ta genio
txarrak garitzeko neurriak artu nai ez dituenak? Zenbat lotsaz bekatuak edertzen, edo ixilik gordetzen
dituenak? Aita Frai Luis Granadakoak begiraturik Kristauen bizimoduari dio: Kristauen talde, ta gorputzak
oñetik asita bururaño alde aldean ez daukala osasuna osoarekin dagoan puska, edo parterik.
Baña egin dezagun kontu, bekatariak geienak
biurtzen dirala Jaunagana egiaz. Gure fede Santak
erakusten digu gañera, ez dala asko salbaziorako
nola nai Jaunagana biurtzea; baizik iraun bear dala
bizitza onean, eta bekatutik aldegiten dala. Ill artean
irauten duana salbatuko da dio Jesu-Kristok. Qui per-

severaverit usque in finem hic salvus erit. Zenbat, eta
zenbat Kristau betiko su, eta garren artean arkitzen
dira noiz bait ongi asi ziranak? baña galdu ziran,
zeren iraun etzuen. Zenbat garizuma edo Misioren
batean ongi konfesatu ziranak? ta alaere beti erretzen egon bearrak dira, zeren iraun etzuen onean.
Esan gidazu orain, Kristaua, Pazkoetan, edo Misioetan Jaunagana biurtzen diran bekatarietatik asko ote
dira bekatura biurtu gabe dirauenak? Izango ote dira
irutatik bi? Ez. Izango ote dira erdiak? Ez. Izango ote
dira irutatik bat? Ez eta orrenbeste-ere, gizon jakintsuen iritzian. Oetatik batek dio: Poztuko nintzake ni,
baldin Misio batean Jaunagana biurtzen diranetatik
eunetatik ogei ta amarrak iraungo balue bekatura
biurtu gabe; baña nik esan degikezuet, ozta dirala
ogei. Au letraz ezarria utzi zuan Aita Kalataiud'ek. Ta
au onela bada, zer da zer miretsi gutxi izateaz salbaten diran Kristauak galtzen diranen aldean?
Gure fedeak erakusten digu Zeruko erreñua irabazten dala bortxaz, au da gure gura, griña, ta jenio
errebesak eskuratzeko, zuzentzeko, edo ezitzeko,
saiatzen gerala, eta obra onak egiteari kontuz jarraitzen diogula. Regnum Coelorum vim patitur. Eta nork
eztakus, Kristaurik geien geienak ez duela konturik

beren griña txarrak eskuratzeko? Gazteak gaiztakeriari ederretsi ezkero, lenago utziko du larrua bere
bide okerrak baño: eta zarrak ez oi due biotzik bere
jenioai kontra egiteko. Esana dago: antz azturak obiraño. Atzenean Eskritura Santak esaten digu, bekatarien eriotza izan oi dala guztiz gaiztoa: Mors peccatorum pessima. Ez zergatik, bekataria osotoro Jaunagana biurtzen bada, barkazioa ukatzen dion Jaun
berak, baizik zeren neke dan, ta gutxitan gertatzen
dan eriotzako denboran bekataria bear bezala Jaunagana biurtzea. Gaitzak alde batetik, bere bizitza gaiztoak, eta infernuaren beldurrak bestetik, utzi oi due
alabaña bekatari tristea ezertako ez dala. Emendik
atera dezakegu erraz Kristauen artean-ere gutxiago
dirala salbatzen diranak, eta gertatzen dala Salbatzallearen esana. Asko dira deituak, baña gutxi autuak.
Multi sunt vocati, pauci veri electi. Goazen oraiñ gai
onen gañean gure zerbait pensatzera.
Lenengo pensamentua: Asko edo gutxi ote diran
Adanen ondorengoen artean salbatu, ta salbatzen
diranak.
Bigarren pensamentua: Kristauen artean-ere
asko, edo gutxi ote diran salbatzen diranak galtzen
diranean aldean? Gure Salbatzalleak dio asko dirala

deituak, baña gutxi autuak. Multi sunt voacti, pauci
vero electi. Egizue alegiñak bide, edo ate estutik sartzeko. Contendite intrare per angustam portam. Ai! ta
ni salbatuko diran orietakoa, edo besteetakoa ote
naiz? Emen ixilik egon bear da gutxi batean gauz
oetan pensatzen.

FRUTUA
Emendik atera bear degun lenengo frutua da: Jaunaren aurrean ongi damutzea oraindañoko gure bizitza anima-galgarriaz. Bigarren frutua, bertatik ar
ezazu konfesio on bat egiteko, bekatutik, eta bekatuaren bideetatik aldegiteko asmo osoa. Au da, JesuKristok esaten digun bezala, ate estutik sartzeko alegiña egitea. Intrate per angustam portam. Irugarren
fruta ongi konfesatzeko, ta aurrera bekatura ez biurtzeko bear dezun grazia iritxi dezazun, ar ezazu zure
bitartekotzat Birjiña guztiz Santa dolorez betea. Atzenean Birjiña beraren onran atoz bederatzi urren onetara, ta oitu zaite Jainkoaren itz Santura, bezpera, ta
errosariora etortzera. Goazen oraiñ ongi konfesatzeko prestaera ikastera, ta egitera.

OGEI TA AMABIGARREN
ERAKUSALDIA
Adirazten da kristaua asko dirala deituak,
baña gutxi autuak.
Multi sunt vocati, pauci veri electi. Math. 20

Asko dira deituak Jesu-Kristoren fede, ta lege Santara, ta alaere gutxi dira autuak Zeruko erreñurako.
Au aditzera eman zigun Jesu-kristok esan zuanean:
asko dira deituak, baña gutxi autuak. Gauza negargarria! Ainbeste neurri eder artu gure Jaun onek guri
betiko bizitza doatsua eman naiez; ta alaere gutxi
izan Zeuratzen diranak galtzen diranen aldean! Ta
zu, Kristaua, ni, eta emen arkitzen geran guziok norako ote gera? Eztakigu. Guk dakiguna da denbora, edo
urte gutxiren barrunen izango gerala edo betiko zori
onekoak, edo betiko zori gaiztokoak. Guk dakiguna
da Eliz Ama Santaren barrutian nastuak dabiltzala
onak, eta gaiztoak, baña bere denboran bereziko ditu
Jaunak, eta ipiñiko ditu onak alde batean, gaiztoak
bestean; lastoa, ta belar gaiztoak alde batean, ale

garbia bestean. Alaere Elizaren barrutian nastuak
badabiltza-ere onak, eta gaiztoak, baditue eren
marka, ta siñaleak, norenak diran, ta norentzako dauden, aditzera ematen duenak; batzuek markatuak
arkitzen dira Zerurako markaren batekin, besteak
infernurakoarekin. Nai dezu zuk, Kristaua, jakin norako siñale, edo markarekin arkitzen zeran? Ori zu bada
onetarako bi pensamentu.

LENENGO PENSAMENTUA
Arkitzen ote da zugan zerurako marka, edo siñaleetatik batere?
Baldin zu, Kristaua, bekatu larriren batean eroria
bazaude, ta aren mendetik irtenkizun, ezta bitarte
orretan zugan arkitzen Zerurako marka, ta señale
egiazkorik batere; bekatuan zauden bitartean alabaña zera Jainkoaren etsaia, eta etsai galgarriaren
umea. S. Benitoren ordenan bizitu zan Pelaio zeritzan
Erlijioso bat, eta aren bizimoduari begiratuta nork nai
esan zezakean Zerurako markatua zegoala. Alaere
ilta laster aren gorputza irten zan obiaren gañera sua,

ta garra zeriola; aitortu zion bere agintari, edo buru
zuanari, nola betiko infernura zan, zeren erlijioan
sartu baño len abereren batekin egin zuan bekatu bat
konfesatzeko biotzik izan eztuan. Ezin dateke beraz
Zeruko marka, ta siñale egiazkorik bekatutik bat irten
dedin artean. Gañera bekatutik irtete utsa ezta oraindik batek Zerura bear duala, aditzera ematen duan
marka, ezpadakar berekin beste siñalerik, asko dira
alabaña, edo geienak noizbait bekatutik irten zuenak, baña gutxi bekatura biurtzen ez diranak. Enzun
itzatzu bada oraiñ, Kristaua, Zerurako marka, ta siñaleetatik zenbait, eta begira-ezazu oekkin arkitzen ote
zeran.
Elizako guraso, ta gizon jakintsuak asko marka, ta
siñale ukitzen ditue gai onetan, eta oetatik bata da
Jaunaren itz Santua, sermoiak, ta dotrinak umilki, ta
Zerurako bidean aurreratzeko egarriarekin entzutea.
Erbesteturik dagoan batek gogoz entzuten ditu bere
erriko berriak. Ardiak entzuten du bere artzaiaren
deia, ta jarraitzen dio. Ala egiten due Jesu-Kristok
beretzat autuak dauzkan animak. Marka au Jesu-Kristok berak aditzera eman zigun. Jaungoikoarena
danak esan zien Juduai Jainkoaren itza enzuten du.
Qui ex Deo est verba Dei audit. Arkitzen ote zera,

Kristaua, marka onekin? Zerurako autuen bigarren
marka da Jainkoaren beldur santu bat. Beldur au
duan animak, alde batetik amatzen du bere Jaungoikoa, bere Aita, ta ontasun guztiz maitagarria bezala,
bere ustea, ta esperantza ipintzen du beragan; baña
beste aldetik ezagutzen du zeñ gauza gaiztoa, ta
samiña dan Jaun au utzitzea, ta emendik sortzen zaio
Jaun beraren kontra bekatu egiteko beldur santu bat,
eta ongi baño-ere obeto gorde nai lituke Jaunaren
Aginteak. Marka au aditzera emana dago Eskritura
Santaren asko lekutan. Zori onekoa Jaunaren beldurra iritxi duan gizona! Au duana noren pare ipiñiko,
edo noren antzeko egingo da, dio Eskritura Santak.
Beatus homo, cui donatum est habere timorem dei!
Qui tenet illum, cui assimilabitur? Zori onekoak Jaunaren beldurtiak, ta Jaunaren lege Santa kontuz gordeaz bizi diranak, dio Dabidek. Beati omnes, qui
timent Dominum, qui ambulant in viis ejus. Atozea,
Kristaua, zugan ekusten ote da bigarren marka au?
Zerurako autuen irugarren marka da etsairik andienak-ere biotzetik amatzea, ta txarkeriarik egin ezpalue bezala ongi artzea dala itzegitean, dala gure bear
diranean. Marka au Jesu-Kristok asko bider aditzera
eman zuan, et bein batean esan zuan: nik esaten

dizuet: Ego auten dico vobis: ama-itzatzue zuen
etsaiak; on egin giezue zuei gaitz nai izan dizuenai, ta
erreguezazue zuei atsakabeak emanaz, ta ez diran
gauzak altxatuaz dabiltzanak-gatik zuen Aita Zerukoaren Semeak izan zaitezten. Ut sitis filii Patris vestri,
qui est in Caelis. Ekusten dezu, nola Jainkoaren
semeen marka dan etsaiak amatzea? Adiskideak
amatzea geiena da, baña etsaiak amatzea Kristauena bakarrik, esan zuan Tertulianok. Amicos diligere
omnium est, inimicos autem, solorum Christianorum.
Arkitzen ote da marka au zugan, Kristaua?
Zerurako autuen laugarren marka da lagun urkoen neke, ta premiaz urrikaldutzea, ta alegiñean berai
laguntzea. Marka au-ere Jesu-Kristok aditzera eman
zigun. Zori onekoak urrikimentua duenak, dio. Beati
missericordes. Zerurako autuen bostgarren marka
da, utsegiteren batean erortzen diranean, umilki Jaunaren aurrean beren utsegitea ezagutzea, lenbait len
barkazioa iristeko neurriak artzea, eta Zerurako
bideari len baño ere arreta geiagorekin ekitea. Soldadu batek, zauri andi bat pelean dabillela artu, edo
atera badu, ta zauria estuta bereala ekiten badio
etsaiari len baño-ere gogorkikago, nork nai esango
du, biotz andikoa, ta pijoa dala soldadu au; eta au

bera esan diteke utsegiteren bat gertatu ondoan lenbait len Jaunagana biurtuta bizitza onari kontuz ekiten dion Kristauaz. Ala egin zuan Dabidek. Zerurako
autuen seigarren marka da Jaunagandik, lagun urkoagandik, edo nondik datorkien neke, ta gurutzeak
Jaunaren izenean ongi artzea, ta igarotzea.
Marka au, ez bein bakarrik, aditzera eman zuan
Jesu-Kristok, eta Tobiasi esan zion S. Rafaelek: zeren
Jainkoaren gogokoa ziñan gurutze, ta nekearekin progatzea gauza bearra zan. Quia acceptus eras Deo,
necese fuit, ut tentatio probaret te.
Zerurako autuen zazpigarren marka da sarritan,
eta ederki prestaturik Sakramentuak artzea, Meza
nagusi, bezpera, errosario, ta gauz onetara kontuz
etortzea. Bidez dijoanak kontu egiten du bere orduetan artzeko bear duan jana, ta edana; ta era berean
Zerurako bidea daramanak, aunatu ez dedin, kontuz
artzen ditu Sakramentuak, ta ezin bestean baizik ez
ditu utzitzen Jaunaren etxean, edo Elizan egiten diran
gauz onak; badaki alabaña era onetan ematen dituala Jaunak bere laguntzak ugariena. Zerurako autuen
zortzigarren marka da Birjiña guztiz Santaganako
jaiera, edo debozio andi bat, beraren onran aldegiten
dala bekatuaren bideetatik, ta egiten dirala obra

onak. Ala esaten digu S. Juan Damaszenok. Ala S.
Anselmok. Bederatzigarren marka Zerurakoa da,
bekatura biurtu gabe irautea, ta au da beste marka,
ta siñale guzien koroa. Ill artean irauten duana salbatuko da, dio Jesu-Kristok. Propterea vos non auditis,
quia ex Deo non estis. Begira ondo, Kristaua, marka
oekin arkitzen ote zeran, eta oekin arkitzen bazera,
zoaz aurrera zere bidean kontuz, Jaunak deitu zaitzan
artean.

BIGARREN PENSAMENTUA
Zerurako marken ordean arkitzen ote diran zugan,
etsaiak bereai ipintzen diezten markak?
Jesu-Kristok beretzat autuak dauzkan animak
markatuak dakartzi Elizaren barrutietan aditzera
eman ditudan marka oekkin.
Eta Deabruak-ere beretzat dauzkan bekatariak
markatzen ditu ber gisara; ipintzen ditu unai kontuzkoakkin, eta darabiltzki nai duan eran, nai duan
lekuan, eta nai duan lagunakkin. Ai! ta nolako taldeak! zein ugariak! Infernurako marken artean lenen-

goa bezala esan diteke Jaunaren itz Santua aditzetik,
dotrina, sermoi, bezpera, errosario, Sakramentu, ta
gauz onetatik igesi ibiltzea. Argatik zuek aditzen ez
dituzue Jainkoaren itzak, zeren arenak etzeraten,
esan zien bein Jesu-Kristok Juduai: Propterea vos non
auditis, quia ex Deo non estis. Eta marka au infernurako marka bada, begira, Kristaua, zenbat, eta zenbat markatuak egongo diran arako egungo egunean?
Infernurako bigarren marka da Jaunaren legeko Ministroen, eta Erlijioko ordenetan bizi diranen kontra
nolanai itzegitea, oni, edo ari utsegiteren bat gertatzen bazaio guzien onra, ta izena oiñpean erabiltzea,
al dan txarkeria estadu onen kontra egitea, ta egiteko moduak, eta bideak prestatzea. Jakiña da, zein
kastigu andiak egin zituan Jaunak Israeliten kontra,
zeren gaizki itzegin zuen Moisesen, eta Aaronen kontra. Jakiña da, nola Moisesen arreba Maria egon zan
ezkabiz, edo lepraz betea, ta besteen artetik botarik,
zeren bear etzan bezala erausian egon zan anaiearen
kontra. Jakiña da, nola dion Eskritura Santak: honra
ezazu zure Jaungoikoa zure anima guziaz, eta onra
itzatzu Apaizak: Honora Deum ex tota anima tua, et
honorifica Sacerdotes; eta berriz dio: zuek ukitzen
zaituenak, ukitzen du nere begiko ninia: Qui tangit

vos, tangit pupillam oculi mei. Ta lege zarreko Apaizak gatik au bazion Jaunak, zer izango da lege berrikoak ezertan ez idukitzea? Lege zarreko Apaiztasuna
alabaña etzan Jesu-Kristoren legekoaren erruñu, ta
gereiza besterik. Elizaren asieratik gaurdaño ari dira
herejeak ala Apaizen nola Erlijiosoen kontra beren
puzoia zabaltzen. Arrioren ondorengoak, Luterok, Kalbinok, Wiklef, ta beste hereje asko aritu dira Elizako
Ministroen, ta Erlijiosoen kontra bata alde batetik,
bestea bestetik, ta oetatik zabalduaz joan da izurria
Katoliko askotara, batezere ogeita amar urte oen
barrunbean. Zer etorri da emendik? Gutxitu da Eliz
Ama Santari,
Jaunaren Ministroai, Erlijiosoai zor
zaten onra, ta errespetoa; gaiztotu dira oitura, edo
kostunbreak; ondatu dira erriak, eta amilka dijoaz
bekatariak dagoten lekura. O! denbora illunak! denbora negargarriak! Zertan geratu bear ote dezue?
Infernurako irugarren marka da, Jaunaren beldur Santua galdurik, ardura gabe bekatua bekatuaren
gañean egitea, era onetan bizi danak alabaña aditzera ematen du, ez daukala ezertan bere Jaun Jaungoikoa, ta naiago duala bere gogora ibilli Jaunak agintzen diozkan gauza, edo atsegin-kontu guziak baño.
Infernurako laugarren marka da, iñoiz bizitza onaren

bideari ekinda, bereala aspertzea, eta leneko bizitza
gaiztora biurtzea. Eri, edo gaixo dagoan bat gaitzaren
berrizkaturak sarritan artzen duanean, etsitzen degu
aren osasunaz. Ta au bera gertatzen da geienean
bekatuaren berrizkaturarekin. Infernurako bostgarren
marka da atsegin zikiñetara oitutzea, ta itsutzea. Ez
due oek parterik Zeruko erreñuan, dio S. Paulok. S.
Jeronimok esaten digu, griña lizun onen bukaera dala
infernua. Cujus finis gehena. Infernurako seigarren
marka da, munduko izan, edo ondasunetan biotza
ipintzea, ta lagun urko beartsuai gogortasunarekin
begiratzea. Non dira urrea, ta zillarra gordetzen zuenak? Au da oetan biotza ipintzen zuenak? Ubi sunt...
qui argentum thesauritzat, et aurum? Jatsi ziran infernura, dio Baruk Profetak. Ad inferos descenderunt.
Zoazte nigandik betiko surtara, esango die Jaunak
azken kontuetan. Discedite a me maledicti in ignem
aeternum. Infernurako zazpigarren marka da munduko onrari itsatsia idukitzea biotza, eta prest egotea
alde onetatik ukitzen gaituanaren kontra edozein
gauza egiteko, aren faltak agertzeko, eta edozeñ
erausi egiteko. Oek alabaña ez due biotzik eren
buruak ukatzeko, ta Jesu-Kristoren aginduak egiteko.
Infernurako zortzigarren marka da munduari, edo

gure aide, adiskide, auzo, ongille, edo laguntzalleai
atsakabe emateko beldurrez, prest bizitzea ezaguera
zuzenak, eta Jaunaren lege Santak debekatzen dituan
gauzak egiteko, edertzeko, edo estaltzeko edertu,
edo estali bear ez diranean. Tranze batean nori nai
gerta dakikeo argala izatea, ta utsegitea, baña era
onetan prest bizitzea munduaren beldurrez Jaunaren
lege Santa autsitzeko? Ez ain erraz; eta au da etsaiaren umeen siñale, ta marka txit agiria, ta nabarbena.
Atzenean infernurako marken artean txikiena ezta
etsaiari barkatu nai ez izatea, itzegitea, ta diosala
ukatzen zaiola bizitzea. Mira ezazu orain, Kristaua,
zure bizitza zutean eta zearrean, eta begira norako,
ta norentzat markatua zauden. Arkitzen ote zera
Zerurako markarekin? edo arkitzen ote zera infernurakoarekin? Eta zer egin ote dezake infernurako
marka beregan dakusanak? Zer? lapurraren markarekin bere ardia dakusanak egiten duana. Kentzen dio
lapurraren marka, ipintzen dio berea, eta aurrera
kontu obeto egiten dio. Au bera egin bear dezu zukere bekataria; kendu bear dezu konfesio on batekin
zeregandik Deabruaren marka ori, eta ipiñi bear dezu
bizitza onari jarraituaz Zerurako marka. Ezpazaude
Zerurako autua, egizu, izan zaitezela autua, esan

zuan S. Agustiñek. Si non es praedestinatus, fac ut
praedestineris. Goazen orain gai onen gañean gutxi
batean pensatzera.
Lenengo pensamentua: arkitzen ote da zugan
Zerurako marka, edo siñaleetatik batere? Arkitzen
bada, zoaz aurrera zure bidean zabartu gabe.
Bigarren pensamentua, baña Zerurako marken
ordean ez ote dira zugan arkitzen infernurako markak? Emen isilik gutxi batean egon bear da gauz
oetan pensatzen.
Pensamentu oetatik atera bear dituzun frutuak
dira oek. Lenengo frutua: egin dezagun negar gure
oraindañoko bizitza anima galgarriaz. Bigarren frutua: bertatik artu dezagun konfesio on bat egiteko,
bekatutik, eta bekatuaren bideetatik aldegiteko asmo
osoa. Era onetan desegingo degu infernurako marka.
Irugarren frutua, ongi konfesatzeko, ta aurrera bekatura ez biurtzeko grazia iritxi dezazun, ar ezazu zure
bitartekotzat Birjiña guztiz Santa dolorez betea. Atzenean Birjiña beraren onran zoaz obra onai jarraituaz.
Goazen oraiñ ongi konfesatzeko prestaera ikastera,
eta egitera.

OGEI TA AMAIRUGARREN
ERAKUSALDIA
Adirazten da zein gauza gozoa eta ariña dan Jesusen
lege Santa gordetzea.
Jugum enim meum suave est, et onus meum leve. Math.
11

Mundu galdu-doakabeak egiten du gurekin, Moisesek Kanaango bazterrak ekustera, ta miratzera
bidaldu zituan zelatariak egin zuena. Israeldarrak
bizitu ziran denbora luzeetan Ijitarren mendean,
ekusten zituela nork daki zenbat neke, pena, eta
gogortasun. Urrikitu zan Jauna Jakob Patriarkaren
jatorria era onetan ekusirik; eta Moises giari, ta buru
ematen ziela, atera zituan katiberio gogor artatik.
Agindu zien Jaunak bere Israeldarrai Kanaango, ta
inguruetako lurra: ta lur ain gozoa, zoroa, ta ugaria,
non, esnea, ta eztia darion, lurra Eskritura Santak deitzen dion. Alderatu ziran Israeldarrak bazter artara;
ta an sartu baño len, bidaldu zituan Moisesek Jaunaren agintez amabi zelatari, Kanaango lekuen, eta
gauza guztien berriak eramateko. Egin zuen zelata-

riak Moisesek agindua; ta guztiai begien aurrean ipintzeko, zein bazter zoroak ziran ekusi zituen bazterrak,
artu zuen mats adar bat mordo elduz beterik zegoana, ta aga batean ipiñirik eraman izan zuen bi lagunen artean. Zelatari oek, ekusia ekusirik-ere, Josue,
ta Kaleb ez, besteak Ejipton zeuden beren gogoz, ta
ez Jaunak agindurikako lurrean; ta asi ziran Israeldarren artean asko gezur barreatzen, eta ipiñi zituen
oek Ejiptora biurtzeko zorian. Lur ark irintsitzen ditu,
zioen gezurti aek, irintsitzen ditu an bizi diranak.
Devorat habitarores. Andiak, eskergabeak, ikaragarriak dira ango gizonak; ta arkitu degu jiganteen
mota, edo jatorri bat ain andia, non larapoak, edo langostak baizik ez giñala zirudian aen aldean. Quasi
locustae videbamur. Israeldarren mandatari gezurti
oen eran erausi oi due munduaren adoratzalleak
Jesu-Kristoren lege santaz, bizitza on, ta birtutearen
bideaz. Illuntasun, eta tristuraz erkituak, eta bukatzeko zorian bizi dirala, esango due, gure lege santa
benaz, eta biotz osoz gorde nai duenak; eta au dala
ona eremuetan, edo erlijiotako paret artean ezkutaturik daudenentzat; ez jendeen artean bizi diranentzat.
Itz batean, munduaren jarraikin oen iritzian Jesu-Kristoren Lege Santa arantzatz, elorriz, eta larrez guztia

josirik arkitzen da. Oituak daude oek munduaren
bazka loietara, eta eztakie ezkurraren, eta ezkurraren
antzeko gauzen berririk baizik. Ez due biotzik janari
oek uzteko, eta gure Salbatzalle Jesus maitagarriari
jarraitzeko; ta badarauste edozein zorakeria, ta edozein gezur Salbatzalle berak agintzen digunaren kontra. Ta gauz arrigarria! izanik, mundua esaten diogun, Momo, edo idolo au beren griña, ta pasioen zorabioz beterikako jende utsa, alaere munduaren adoratzalleak zabaldurik arkitzen dira bazter guztietan, erri
andietan, bitarteetan, txikietan, gizonetan, emakumeetan, zarretan, gazteetan, eta estadu guztietan.
Doi doia arkitzen da, Jesu-Kristo utzirik, eiaka, ta lasterka munduaren ondoren ez dijoanik, naiz kosta osasuna, onra, ondasunak, eta bizitza bera; naiz begien
aurrean ekusi infernuaren eztarritzar izugarria zabaldurik, eta gu irintsitzeko prest. Esan diteke alde
aldean Dabid Santuak bere denboran ziona: Aldegin
due guztiak Jaunagandik, eta galdu dira, ta ezta arkitzen gauz onik, bear bezala beintzat egiten duanik.
Biur gaitezen, nere Kristauak gerengana, ta enzun
dezagun gure Salbatzalleak esaten diguna: Nere
legearen uztarria gozoa, ta leuna da. Jugum enim
meum suave est. Ta nik ipintzen dedan karga ariña.

Et onus meum leve. Itz oei nagotela begien aurrean
ipiñi nai dizuet. zein gauza gozoa dan Jesusen
Lege Santa gordetzea. Zein gauza erraza, ta
ariña. Aditzera emango dizuet egun oroko jaiera
bat, txit asko laguntzen duana Jaunaren legea gordetzen. Enzun nazazue kontuz.
***
Ezagutzeko zuk, Kristaua, zein gauza gozoa dan
zure Salbatzallearen legea, ta lege berak agintzen
duana gordetzea, begira ondo nor dan lege au ipintzen diguna? Noren onerako ipintzen duan; zer ondasun, ta zer atsegin kontentuak prestaturik dauzkan
bere maitatzalleentzat Jaunak, ala emen nola Zeruko
Jauregi ederrean? Nor dala uste dezu, Kristaua, zure
Salbatzalle Jesus maitagarria? Au da gure Jaun Jaungoikoa bera, guza guzien egille andia, ta gu ezer ezetik atera ginduana, utzirik beste asko, edo ezin konta
al, beren ezer ezean. Au da munduko etxe eder
galant au guretzat prestatu zuana, guk bear ditugun
gauza guztiakin. Au da gau, ta egun gure bizitza
gorde duana, ta gure perill, eta premia guztietan guri
laguntzeko prest egon dana. Au da, bekatuaren, eta

You have read 1 text from Basque literature.
Next - Erakusaldiak-III - 17
  • Parts
  • Erakusaldiak-III - 01
    Total number of words is 4055
    Total number of unique words is 1568
    38.5 of words are in the 2000 most common words
    53.9 of words are in the 5000 most common words
    61.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 02
    Total number of words is 4020
    Total number of unique words is 1538
    38.2 of words are in the 2000 most common words
    52.5 of words are in the 5000 most common words
    61.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 03
    Total number of words is 3991
    Total number of unique words is 1490
    39.0 of words are in the 2000 most common words
    54.0 of words are in the 5000 most common words
    62.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 04
    Total number of words is 4055
    Total number of unique words is 1594
    39.2 of words are in the 2000 most common words
    54.8 of words are in the 5000 most common words
    61.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 05
    Total number of words is 3982
    Total number of unique words is 1529
    36.3 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    56.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 06
    Total number of words is 4092
    Total number of unique words is 1498
    37.9 of words are in the 2000 most common words
    53.4 of words are in the 5000 most common words
    61.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 07
    Total number of words is 4001
    Total number of unique words is 1513
    36.0 of words are in the 2000 most common words
    52.4 of words are in the 5000 most common words
    60.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 08
    Total number of words is 4018
    Total number of unique words is 1435
    39.1 of words are in the 2000 most common words
    55.3 of words are in the 5000 most common words
    63.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 09
    Total number of words is 3997
    Total number of unique words is 1431
    38.2 of words are in the 2000 most common words
    54.1 of words are in the 5000 most common words
    62.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 10
    Total number of words is 4056
    Total number of unique words is 1568
    36.2 of words are in the 2000 most common words
    53.4 of words are in the 5000 most common words
    61.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 11
    Total number of words is 4035
    Total number of unique words is 1558
    37.4 of words are in the 2000 most common words
    53.3 of words are in the 5000 most common words
    60.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 12
    Total number of words is 4077
    Total number of unique words is 1561
    36.7 of words are in the 2000 most common words
    53.3 of words are in the 5000 most common words
    61.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 13
    Total number of words is 3980
    Total number of unique words is 1640
    34.5 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    59.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 14
    Total number of words is 4104
    Total number of unique words is 1575
    37.2 of words are in the 2000 most common words
    53.5 of words are in the 5000 most common words
    61.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 15
    Total number of words is 4070
    Total number of unique words is 1529
    36.5 of words are in the 2000 most common words
    52.0 of words are in the 5000 most common words
    61.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 16
    Total number of words is 3997
    Total number of unique words is 1636
    35.3 of words are in the 2000 most common words
    51.0 of words are in the 5000 most common words
    58.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 17
    Total number of words is 4037
    Total number of unique words is 1511
    37.5 of words are in the 2000 most common words
    53.0 of words are in the 5000 most common words
    61.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 18
    Total number of words is 4013
    Total number of unique words is 1462
    38.2 of words are in the 2000 most common words
    53.9 of words are in the 5000 most common words
    63.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 19
    Total number of words is 4067
    Total number of unique words is 1528
    36.9 of words are in the 2000 most common words
    52.0 of words are in the 5000 most common words
    59.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 20
    Total number of words is 4005
    Total number of unique words is 1708
    32.5 of words are in the 2000 most common words
    46.4 of words are in the 5000 most common words
    53.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 21
    Total number of words is 4000
    Total number of unique words is 1873
    29.9 of words are in the 2000 most common words
    42.3 of words are in the 5000 most common words
    47.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 22
    Total number of words is 3947
    Total number of unique words is 1540
    38.0 of words are in the 2000 most common words
    53.5 of words are in the 5000 most common words
    61.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 23
    Total number of words is 4018
    Total number of unique words is 1489
    38.4 of words are in the 2000 most common words
    54.1 of words are in the 5000 most common words
    62.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 24
    Total number of words is 4005
    Total number of unique words is 1630
    34.9 of words are in the 2000 most common words
    50.0 of words are in the 5000 most common words
    58.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 25
    Total number of words is 3997
    Total number of unique words is 1606
    37.6 of words are in the 2000 most common words
    52.5 of words are in the 5000 most common words
    60.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 26
    Total number of words is 3983
    Total number of unique words is 1595
    37.0 of words are in the 2000 most common words
    52.6 of words are in the 5000 most common words
    59.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 27
    Total number of words is 3990
    Total number of unique words is 1614
    37.3 of words are in the 2000 most common words
    54.2 of words are in the 5000 most common words
    62.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 28
    Total number of words is 3960
    Total number of unique words is 1587
    35.0 of words are in the 2000 most common words
    50.2 of words are in the 5000 most common words
    57.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 29
    Total number of words is 4008
    Total number of unique words is 1661
    36.5 of words are in the 2000 most common words
    54.9 of words are in the 5000 most common words
    61.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 30
    Total number of words is 3944
    Total number of unique words is 1737
    34.5 of words are in the 2000 most common words
    49.9 of words are in the 5000 most common words
    56.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 31
    Total number of words is 4042
    Total number of unique words is 1740
    34.4 of words are in the 2000 most common words
    50.6 of words are in the 5000 most common words
    57.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 32
    Total number of words is 4050
    Total number of unique words is 1642
    35.9 of words are in the 2000 most common words
    51.7 of words are in the 5000 most common words
    58.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 33
    Total number of words is 3960
    Total number of unique words is 1581
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    49.0 of words are in the 5000 most common words
    56.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 34
    Total number of words is 4036
    Total number of unique words is 1598
    34.7 of words are in the 2000 most common words
    49.3 of words are in the 5000 most common words
    56.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 35
    Total number of words is 536
    Total number of unique words is 321
    49.1 of words are in the 2000 most common words
    59.8 of words are in the 5000 most common words
    63.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.