Erakusaldiak-III - 15

Total number of words is 4070
Total number of unique words is 1529
36.5 of words are in the 2000 most common words
52.0 of words are in the 5000 most common words
61.3 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
izatea beste gauzarik, Dabidek zion bezala. Ecce
enim in iniquitatibus conceptus sum, et in peccatis
concepit me mater mea. Ez dezu onra, ta mesede au

zure obra onakgatik; etziñan alabaña gai, ta etzenduan ezaguerarik-ere obra onak egiteko bataioa artu
zenduanean; ta ezaguera izan bazendu-ere nola obra
onak egin zintzakean fedearen argirik gabe, ta bekatuz loitua zeundela? Ez dezu onra, ta mesede au Kristau-errian jaio zeralako, asko, ta asko alabaña jaio
izan dira, ta jaiotzen dira Kristau-errietan, eta iltzen
dira bataioa, ta bataioarekin datozen ondasuna iritxi
gabe. Nondik bada, Kritaua, nondik zuri, ta niri onenbeste onra, ta mesede? Ezin konta al dira Jaunak
onra, ta mesede egiten ez dienak, eta betiko galtzen
diranak. Ta zuri, ta niri egin digu onra, ontarte, ta
mesede au? Nondik ote ditugu bada ondasun oek? Ez
gaitezen nekatu, Jaunaren ontasunez, eta urrikimentu utsez degu au guzia. Esan dezakegu S. Paulorekin:
Jaunaren graziaz, ta doaiez naiz naizana. Gratia Dei
sum id quod sum. Ekusten dezu, nolako ontarte, edo
mesedea dan, Jaunak bere fede, ta lege santara deitzean egin dizun, ontarte, edo mesedea? Ai! au guk
ongi ezagutu bagendu, besterik izango zan gure bizitza! Zer egin al dezakegu? Zer S. Joanek diona baizik.
Oroi zaite, esaten digu, nondik erori, edo amildu
ziñan, biur zaite zere Jaunagana. Memor esto ilaque
unde excideris, et age paenitentiam.

BIGARREN PENSAMENTUA
Nola artu zinduan Jaunak bere fede, ta lege santara?
Ezta erlijioko ordenetan iñor ere artzen, agintzen
ezpadu, autu duan ordenako egin bideai kontuz erantzutea; ta era berean eztu Jaunak, edo Jaunaren Elizak bere fede, ta Lege Santara iñor-ere artzen, agintzen ezpadu Lege onek eskatzen duan eran bizitzea,
ta dituan egin-bideai ongi erantzutea. Urlia esaten dio
bataioa artzera dijoan bakoitzari Eliz Ama Santak, zer
eskatzen diozu Elizari? Quid petis ab Ecclesia? Zure
ordez erantzun zuan Aita-ponteak, fedea eskatzen
zenduala. Galdetu zizun berriz: Fedeak zer ematen
dizu? Erantzun zenduan: Bizitza betikoa. Orduan esan
zizun Elizako Ministroak: nai badezu bada betiko bizitza doatsuan sartzea, gorde itzatzu aginte oek: amatuko dezu zure Jaun Jaungoikoa zure biotz guziaz,
zure anima guziaz ta zure adimentu guziaz; ta amatuko dezu zure lagun urkoa zere burua bezala. Diliges
Dominum Deum tuum ex toto corde tuo, et ex tota
anima tua, et ex tota mente tua, et proximum tuum

sicut te ipsum. Bi Aginte oetara biurtzen dira Kristauaren egin bide guziak; oek gordetzea eskatu zizun
Eliz Ama Santak, ta etzizun Elizan sartzen utzi au
agindu artean.
Baña nola ezin gorde ditezkean Jaunaren lege
Santako egin bideak, aldegiten ezpada, Demonioak,
eta onekin batean munduak, eta aragiak prestatzen
dituen, bekaturako bide, eta perilletatik, galdetu
zizun Elizak: Urlia, itza ematen dezu gaurdanik betiko
ukatzeko, ta utzitzeko Santanas? Abrenuntias Sathanae? Bai ala agintzen, eta itza ematen det, erantzun
zenduan. Abrenuntio. Galdetu zizun bigarren aldian:
urlia, itza ematen dezu betiko utzitzeko Satanasen
lan, gaiztakeria, ta bekatuak? Et omnibus operibus
ejus? Baietz erantzun zenduan. Abrenuntio. Galdetu
zizun irugarren aldian. Itza ematen dezu betiko utziko dituzula, ta orain bertatik utzitzen dituzu Satanasen zorakeriak bekaturako bidea, ta perilla dakarten
gauza guziak? Et omnibus pompis ejus? Baietz erantzun zenduan. Abrenuntio. Era onetan betiko adio
egin zenien Deabruari, munduari, ta aragiari, edo oen
atsegin lizun guziai, S. Anbrosiok dionez. Renuntiasti
Diabolo, et operibus ejus, renuntiasti mundo, luxuriae, ac voluptatibus ejus. Aditzera guri emateko

eman ginduan itz oen indarra illakkin bat egiten gaitu
S. Paulok. Illa dagoan batek eztu begirik zabaltzen
bekaturako bidea ematen duen gauzak ekusteko;
eztu mingaña itz loiakin zikintzen; ez du eskurik, oñik,
ta gorputzik mugitzen gaitzerako: eta auxe bezala
geratzen da Kristaua, bataiorako agindu zuanez. Ill
ziñaten Jesu-Kristorekin, dio S. Paulok; ta ill ezezik
obiratuak geratu giñala gañera, esaten digu. Consepulti enim sumus com illo per baptismum in mortem.
Au guzia agindurik, ez bestela, artu zinduan, Kristaua,
zure Jaunak bere fede, ta lege Santara, edo bataiora;
ta bataioko ura eman ta bereala ipiñi zizuen zapi zuri
bat esaten zizuela: ar ezazu soñeko zuri au: eramango al dezu bekatuaren loiez zikindu gabe Jesu-Kristoren jarlekuaren aurrera, iritxi dezazun betiko bizitza.
Ipiñi zizuen atzenean argi erazeki bat, aditzera emateko Jaunaren aginduak, ta obra onak egiñaz argi
egin, ta exenplo ona eman bear dezula lagun urkoen
artean.
Ona, Kristaua, nola artu zinduan Jaunak bere
fede, ta lege Santara. Ona zer agindu edo zer itz
eman zinduan. Ongi: ta zure, ta nere bizitza izan ote
da eman ginduan itzai dagoten bezalakoa? Agindu
zenduan, amatuko zenduala zure Jaun Jaungoikoa

zure biotz guziaz, zure anima, ta adimentu guziaz, ta
bizitu zera Jaunaren aginduak egin naigabe, ta Jaungoikoarik ezpaliz bezala. Agindu zenduan zure lagun
urkoari ongi nai izatea. zere buruari bezala, ta au egin
ordean egin dituzu, nortaki, zenbat txarkeria, ta bidegabe lagun urkoen kontra dala itzez, dala obraz, dala
gogoz. Agindu zenduan, kontuz gordeko zinduala Jaunaren, eta Elizaren Mandamentuak, eta ezta guzien
artean batere autsi ez dezunik. Agindu zenduan Deabruaren, munduaren, eta aragiaren lan, eta lazoetatik betiko aldegitea, ta oei jarraitzea izan da zure
atsegin-kontentu guzia. O! itsumenarn izugarria!
Pensa dezagun gutxi bat gauz oen gañen.
Lenengo pensamentua: nolako ontarte, ta mesedea dan, Jaunak bere fede, ta lege Santara deitzean
egin dizun, ontarte, edo mesedea. Au da Jaunaren
ontarte, eta doai guzien artean andiena. Au da onra,
ta ondasun guzien zimendua, ta asiera. Ta au da
atzenen, Jaunaren ontasunez, ta urrikimentu utsez
dezun ontarte, edo mesedea.
Bigarren pensamentua: nola artu zinduan zure
Jaunak bere fede, ta lege Santara? au da, zer itz
eman bear izan zinduan onetarako? Apaiz bat, Erlijioko ordenaren batean bizi dan bat, ekusten badezu,

edo aditzen, lizunkerietan dabillela, arritzen zera, eta
bidez alaere. Zergatik ote? Zeren Apaizak, eta erlijosoak eren bizimodua artzean agindu zuen beti betiko
aldegitea gauz orietatik. Eta ezta arritzeko gauza,
bataioan agindu zenduana agindurik, zu fedegabeen
eran, eta are gaizkiago bizitzea? (Emen gutxi bat
egon bear da ixilik gauz oen gañean pensatzen).

FRUTUA
Bi pensamentu oetatik atera bear dituzu frutu
oek. Lenengo frutua. Lotsa gaitezen Jaunaren aurrean
gure eskergabekeria izugarriaz, eta egin dezagun
negar gure oraindañoko bizitza gaiztoaz. Bigarren
frutua, ar ezazu bertatik konfesio on bat egiteko, ta
aurrera bekatutik, ta bekatuaren bideetatik betiko
aldegiteko asmo osoa. Irugarren frutua: ongi konfesatzeko, ta aurrera ez biurtzeko grazia iritxi dezazun ar
ezazu zure bitartekotzat Birjiña guztiz Santa dolorez
betea. Atoz Birjiña beraren onran, atoz kontuz bederatzi urren onetara. Goazen oraiñ ongi konfesatzeko
prestaera ikastera, ta egitera.

OGEI TA AMARGARREN
ERAKUSALDIA
Atzeneko erakusaldiko gaiaren beraren gañean.
Benedictus Deus, et Pater Domini nostri
Jesu-Chti, qui secundum
Misericordiam suam magnam regeneravit nos in spem
vivam. 1. Petri cap. 5

Egin zuan gure Jaungoikoak Adan, egin zuan Eba
ta biak egin zituan bere Zerurako. Egiñ orduko eman
zien biai lurrean bizi ziran artean ongi izateko bear
zuena; bada eman zien lurreko Paradisua, ta Zeruko
inozenzia, justizia orijinala, ta grazia. Bazuen Paradisuan, doarik alaere, Adanek, eta Ebak, jateko, edateko, ta gauza guzietarako nai adiña, baita askoz geiago ere. Etzuen gaitzerako makurtasunik batere, ta
gauz onak aisa, ta erraz egin zitzakeen beren inozenzian, ta zuen graziarekin batean. Era onetan bizitzera
gure lenengo Gurasoak, jaunak ongi zeritzanean, eramango zituan bere Zerura eriotzaren atzaparretan
erori gabe, ta emango zien betiko atsegin-kontentu
ta gloria. Ta au bera gertatuko zan Adanen ondoren-

goakin, oek ongi bizitzen baziran, ta kontatuak izango ziran oen artean gaitzerako ziranak. Zori onekoak
gu baldin Adan ta Ebak egin izan balue beren Jaunaren esana; baña utsegin zuen gure lenengo guraso
oek Jaunak debekatu zien fruta jaten zuela: galdu
zuen Jaunaren adiskidetasuna, ta justizia orijinala:
galdu zuen Zerurako zuen esku, ta deretxa, ta beratik asaldatu ziran len lo, edo illak zeuden gaitzerako
griña, ta pasio anima galgarriak. Geratu ziran Zeruko
ateak, bekatu jatorrizko onekin itxiak, Adanentzat, ta
onen ondorengoentzat.
Baña onegia da gure Jaungoikoa gaitz onen andia
sendatzeko bidea ukatzeko. Gizonaren oker andi au
zuzentzeko bidaldu zuan mundura bere Seme bakarra, ta Seme onek gizonaren jantzia arturik, ta gurutze batean ainbeste nek-oñaze ta pena igarotzen
zuela, ta atzenean bere bizitza ematen zuela, egin
zituan bere Aitaren, ta gizonaren arteko pakeak, ta
idiki zituan lau milla ta geiago urtean itxirik egon
ziran Zeruko ateak beragan sinistu, ta beraren lege
garbi-zuzena gorde nai duenentzat. Jaunak siniste
onetan ta bere lege garbira deitu izan gaitu nere Kristauak, ta onetan egin digun ontarte andiaren gañean
izango da nere gaurko itzaldia. Adiraziko dizuet

aurrena, zer nolakoa dan ontarte, edo mesede au.
Bigarrena: Jaunaren siniste on, ta lege garbia artzean
zer agindu degun; ta atzenean ze egin bear degun
gure Jaunaren guganako onginai, ta amorioari erantzutzeko.

§ I.
Zure Jaun Jaungoikoak bere ontasun, ta miserikordiari begiraturik deitu zaitu, Kristaua, bere fede Santara, ta lege eder garbira. Ta badakizu, Kristaua, zeiñ
andi, ta miragarria dan zuri onetan zure Jaunak egin
dizun ontarte, edo mesedea? Badakizu zer onginai, ta
amorioa zor diozun Jaun berari? Edo oroitu zera zure
ongille on Jesus maiteari alik umilkiena eskerrak emateaz, ontarte au zere gogoan darabiltzula? Nork sinits
lezake ozta ozta oraindaño zure zor onezaz oroitu
zerala? Au bera emendik aurrera gertatu ez dakigun
begira ezazu Jesu-Kristoren sinistean ta lege garbian
egotea zein gauza bearra, ta dignidade andia dan.
Begira-ezazu gero ontarte au ukatu diela Jaunak ezin
konta al Anima zu baño askoz leialago izango ziranai.
Begira ezazu atzenean ez dezula zori on andi au zere

irabaziz, edo zure gurasoakgatik, baizik zure Jaunaren miserikordia, ta graziaz. Au guzia ekusi ezkero
izango degu biderik asko Jaunaren aurrean lotsatzeko.
Idiki zituan Jesu-Kristok, egia da, idiki zituan bere
eriotzarekin Zeruko ateak, baña idiki zituan bere
siniste, ta lege garbi ederra artu ta Jesus beraren
markarekin arkitzen diranentzat. Ez dago Zerurako
biderik, ta ez dago Zerurako irabazirik Jesu-Kristoren
siniste, ta lege gabe; galdu zuan alabaña gizonak
bekatu jatorrizkoarekin Zerurako esku guztia, ta graziaren izate ederra, ta esku, ta izate au iristeko berriro jaio bear du bataioko Sakramentuan, ta Sakramentu onekin biurtzen zaizka Zerurako eskua, ta graziaren izate ederra. Salbatuko da dio S. Markos Ebajelistak, sinisten ta bataioko Sakramentua artzen duena;
baña betiko galdua izango da, sinisten ez duena.
Berriro jaiotzen ez dana, dio S. Juan Ebanjelistak, uretik, ta Espiritu Santuagandik, ezin sar diteke Zeruko
Erreñuan. Ez dago salbatzerik ezpada Jesu-Kristoren
izen Santuan, siniste, ta legean. Non est in alio aliquo
salus (Actor. 4). Ekusten dezu zein gauza bearra dan
Jesu-Kristoren siniste, ta legean egotea Zerura nai
duanarentzat? Ta ote dakizu zein dignidade andi, ta

goia dan lege onetako izatea? Da Kristaua dignidade
bat, zuri ematen dizuna Jaungoiko beraren Semearen
izena, ta izatea S. Juanek dionez: Ut filii Dei nominemur et simus. Da Jesu-Kristoren beraren senide izatea, ta Jesu-Kristorekin berarekin Zeruko Erreñuaren
heredero geratzea. Haeredes Dei cohaeredes Chti. Ta
izanik Kristauaren izate au onen andi-miragarria, gu
alaere deitzea dignidade onetara! Zer ontarte, edo
mesedea ez diogu onetan zor gure ongille eziñ ongilleago Jesus maitagarriari?
Ontarte au ukatu die ezin konta al bataiorik gabe
iltzen-diranai. Zenbat aur iltzen dira munduaren lau
bazterretan bataioko Sakramentua gabe? Zenbat
Kristau errietan beretan? Oraindaño onela ill, ta
aurrera illko diranak izango dirala gutxiena, dio Alapide gizon jakintsuak, milla milloi. Nondik datorkizu
bada, Kristaua, zuri, nondik niri oetako bat ez izatea?
nori zor diozu, ezpada zure Jaunaren miserikordiari?
Ta bataiorik gabe ill diran ta illko diran aurrak onenbeste gutxienean izango badira, zenbat, ta zenbat
milloi izango ote dira federik gabe oraindaño ill diranak, ta munduaren azkeneraño illko diranak? Zenbat
Asian, Afrikan, Amerikan, ta Europan bertan? Zenbat
aen artekoak izango ziran Jaunarentzat gu baño leia-

lagoak, kontu obearekin birtutearen bide eder garbiari jarraituko zioenak? Ta alaere aek utzi zituan Jaunak, ta uzten ditu bere siniste, ta legera ekarri gabe,
ta guri, nere Kristauak, guri eman digu izate, ta dignidade miragarri au? Ekusi ezazue, dio S. Joanek, ekusi
ezazue nolako onginai, ta amorioa agertu digun Jaunak, ematen digula Jaungoiko beraren Semeak deitzea; ta ez deitzea bakarrik, baita izatea-ere. Videte
qualem charitatem dedit nobis Pater, ut filii Dei nominemur et simus (Cap. 13). Begira ezazu ongi Kristaua,
zer ontartea zor diozun Jaunari, zeren Jesu-Kristoren
siniste, ta lege garbira deitu zaituan.

§ II.
Baña ontarte aiñ andi, ta dignidade onen goiak
nai ta ez, esan oi dan bezala, berekin ekarriko ditu
bere egin bear andiak. Ote dakizu zuk Kristaua, zer
egin bear diran oek? Ote dakizu zer agindu zenion
Eliz Ama Santari Zeruaren, ta lurraren, Aingeruen, ta
gizonen aurrean? Oroitu ote zera, zure bataioko egunean emandako itzaz? Ez noaski zure oraindañoko
bizitzak dionaz. Jakin dezazun bada zer agindurik

arkitzen zeran egun artatik ekusi ezazu benik bein zer
gisatan, ta nolako zeremonia Santuakin artu zinduan
Eliz Ama Santak bere umeen artean. Ekusi ezazu gero
bataioan agindu dezunari erantzuteko zertara beartua arkitzen zeran, eta arriturik noaski esango dezu:
ez dala zugan oraindañokoan Kristauaren antzik izan
zure bizimodu, ta azturetan.
Lenengo zeremonia Santua izan zan Aita, ta Ama
Pontekoak zurekin batean Elizara etortzea, zure
ordez erantzuteko egiten diran galdeai, ta zure izenean agintzeko agindu bear dan guztia. Emendik
Aita, ta Ama Pontekoak beartuak geratzen dira aurrai
gurasoen faltan dotrina erakustera, dio Santo Tomasek. Bigarren zeremonia da izena ipintzea, ta onela
bataiatua geratzen da Jesu-Kristoren Soldadeskan
sartua munduaren, Deabruaren, ta aragiaren kontra
gerra egiteko. Irugarren zeremonian galdetu zizun
Eliz Ama Santaren izenean Apaizak: Zer eskatzen
diozu Elizari? Zuk orduan ezin erantzun zentzakean,
baña zure ordean erantzun zuan zure Aita ponteak:
eskatzen zenduala fedea, ta fedeak ematen duala
bizitza betikoa. Laugarren zeremonian aizeman zuan
Apaizak zure aurpegira aienatzeko zure biotzetik
etsaia, Espiritu Santuaren jarleku, ta Eliza bat egiñik

gera zindezen. Irten adi, agindu zion Apaizak etsaiari, irten adi onegandik Espiritu enas zikiña ta egin
giok leku Espiritu Santu konsolatzalleari. Exi ab eo
immende Spiritus, et da locum Spiritui Sancto
Paraclyto. Bostgarren zeremonia izan zan zure bularrean gurutze Santuaren siñalea egitea, lotsa etzaitezen, Kristaua izateaz, ta Kristauak gerala agertzeaz.
Seigarren zeremonia da: gatz bedeikatua zure aoan
sartzea, oroi zindezen Jaunak bataioan egin zizun
ontarteaz, ta oroipen onekin kontuz ikasi zenezan
Zeruko jakiundea, edo zure bizitza gordetzea bekatuaren usteldasun guztietatik. Zazpigarren zeremonia izan zan estola bat gañean zuri ipintzea, ta onela
Elizan sartzea, aditzera eamten zatzula, Kristauak
izan bear duela Jaunaren bizileku, ta Etxe. Zortzigarren zeremonia izan zan txistuarekin egitea zure
sudur, ta belarriak, aek idikiak iduki ditzatzun Jaunaren itza, ta Zerurako gauzak aditzeko, ta zure bizitza
onarekin birtutearen usai gozoa zabaltzeko. Bederatzigarren zeremonian, bataioa emateko aurrean, galdetu zizun Eliz Ama Santak zere izenez: Urlia: ta ukatzen dezu Satanas? Abrenuntias Sathanae? Bai, ukatzen det, zure izenean erantzun zuan Aita ponteak,
edo an zeudenak. Abrenuntio. Ukatzen, ta betiko

uzten dituzu Satanasen egiteko guztiak? Et omnibus
operibus ejus? Ukatzen ditut, erantzun zenduan.
Abrenuntio. Ukatzen dituzu, ta betiko uzten Etsayaren zorakeria, ta ponpak? Eta monibus pompis ejus?
Ukatzen ditut, erantzun zenduan. Abrenuntio. Amargarren zeremonian gainzutu zinduen bularrean, ta
espaldetan Kristaua, ta olio Santuarekin, onetan adirazten zala zure Anima bataioko Sakramentuan gainzutzen zala Jaunaren grazia, ta Zeruko doaiakin, ta
Espiritu Santuaren presenziarekin. Amaikagarren
zeremonian ipiñi zizuen buruaren gañean eun txuri
bat, aditzera ematen zitzatzula Adanen jauntzi
zarrak, ta bekatuaren zatar puska guztiak utzirik,
jauntzitzen dezula graziaren soñeko zuri ederra, jauntzi berarekin mantxarik gabe agertzeko kontuetako
egunean Jesu-Kristoren aurrean. Accipe vestem candidam, quam immaculatam perferas ante Tribunal
Domini Jesu-Chti. Atzenan galdetu zizuen: Vis baptizari? Urlia: era onetan, ta Kristauari dagozkan eginbide oekin nai dezu bataioko Sakramentua artzea?
Baietz, esan zenduan. Volo.
Ona, Kristaua, nola zer gisatan artu izan zinduan
Eliz Ama Santak bere umeen artean. Baña zeiñ gutxi
oroitu zeran zu zer agindu zenduan Kristauaren izate

ta dignidade andi au artu zenduanean! Enzun nazazu
gutxi bat arreta andiarekin, ta ezagutuko dezu zein
gauz andiak agindurik zauden. Agindu zenduan benik
beiñ Jesu-Kristo gure Maisu, ta Erakuslea gurutzean
arantzaz, ta iltzez josirik iltzan eran, zu ere bekatu
diran gauza guzietarako biziko ziñala gurutzean josia,
ta illa bezala. Illa aragiaren atsegin loiak dakaizten
itzegite, begiratze, ukuitze, jauntzi arro guzietarako.
Illa birau, juramentu, lagun urkoari bekaturako bidea
emate, ta jan edan geiegietarako. Illa besteri kalte
egiteko dala bizitzan, dala ondasunetan, dala honra,
edo faman. Adi ezazu zer dion S. Paulo Apostoluak
Jesu-Kristoren ume egiazko diranak gurutzefikatu due
beren aragia bere griña makur, ta gura gaiztoakin:
Qui autem sunt Chti carnem suam crudifixerunt cum
vitiis, et concupiscentiis suis (Cap. 5 ad Galat). JesuKristorekin gurutzean josirik nago, dio Apostolu
berak: bizi naiz, baña ez naiz ni nerau bizi, bizi da
nigan Kristo. Chto. confixus sum cruci: vivo jam non
ego, vivit vero in me Chtus (Cap. 2 Ad Galat). Ta
oraindik are geiago dio Apostolu berak, esaten duanean: bataioko Sakramentuan geratu gerala JesuKristorekin batean obian sartuak illak bezala izateko
munduaren, Demonioaren, ta aragiaren gauzetarako.

Consepulti enim sumus cum illo per bautismum in
mortem (Ad Romanos cap. 6). Ongi: ta non dira egungo egunean Kristau oek? Non dira Jesu-Kristorekin
gurutzean josiak, ta obian sartuak ta illak bezala bizi
diranak munduaren, etsaiaren, ta aragiaren gogaeta
gaiztoetarako? Atozea zu biraugillea, edo juramentuak erraz egiten dituzuna: atozea zu gizon zere ume,
ta familiari naigabez beterikako bizitza ematen diozuna, zure alferkeria, zure edan, ta berandu etxeratzearekin: atozea zu neskatx zere jauntzi arro, zere ibillera arin, ta modu gaiztoakin Demonioaren beraren
maisu izan zaitezkeana: atozea zu gazte edo zar zere
itzegite loialakin lagun urko askori bekaturako sarea
zabaltzen diezuna: zure bizimodu ori da bataioko
Sakramentuan agindu zenduana? Zertan igerriko
zatzu Kristaua zeran, edo jentil fedegabekoa?
Agindu zenduan gañera bataiatu ziñanean, zere
griña, ta pasio txarrak ukatzea. Etzenduan agindu
griña makurrik ez izatea: zeren oek bekatu jatorrizkoaren ondoren gurekin jaio, ta gurekin bizitzen dira, ta
bataioko Sakramentuak bekatu jaiorrizkoa kentzen
badu ere, uzten du gugan gaitzerako makurtasuna, ta
gauz onetarako nagitasuna. Zer agindu zenduan
bada bataioan? Agindu zenduan griña txarrak illdura-

tzea, ta beti kontra egiñaz, eskatzen duena ukatuaz,
eskuratzea, ta ezitzea. Nere ondoren etorri nai duanak, ukatu beza bere burua, esaten digu Jesu-Kristok,
ta jarrai begit. Quicumque vult post me venire, abneget semetipsum, et sequatur me. Mira ezazu, Kristaua, miratu ongi zure bizitza, ta galde giozu zere
buruari: Urlia: non, ta zertan arkituko det nik zugan
Kristauaren siñalerik, edo arrastorik txikiena-ere?
Arkituko ote det, nere griña, ta pasio gaiztoak garaitzeko arreta, ta kontu zintzoan? Ah! baldin alde onetatik nere buruari begiratzen badiot, ez da nigan arkitzen Kristauaren antzik! Nik alabaña nere griña
makurrak eskuratzeko kontu egin bearrean ez det
deretxarik galdu oek gura duena egiteko, oek bazkatzeko, ta nere Anima, ta beste askorenak galtzeko!
Agindu zenduan gañera, Kristaua, agindu zenduan bataioko Sakramentuan biotzez ukatzeko, ta
uzteko munduko ondasun, atsegin, onra, ta gauza
guziak, berenez gaiztoak ez izan arren, kontentu bizi
zerala zure Jaun Jaungoikoa zurea izatearekin. Ez
digu eskatzen gure Jaunak, ondasunik ez izatea, atsegin-kontenturik batere ez artzea, onrarik gabe bizitzea. Ez; baizik agintzen digu gure biotzak ez ipintzea
gauz oetan, baizik ontasun neurrigabea dan gure Jau-

nagan. Ala erakustn digu gure Salbatzalleak. Omnis
ex vobis qui non renuntiat omnibus quae posidet, non
potest meus esse Discipulus (Luc. c. 14). Bataioko
Sakramentuan eman zenduan itz oni ongi erantzuteko alako sasoiean gorde bear dezu zure biotza, non
prest egon bear dezun ondasun guztiak, atsegin-kontentu guztiak, itz batean guztia uzteko zure Jaunaren
legea ez ausitzeagatik. Biotzeko sasoi au, ta era onetan prest bizitze au adirazten digu San Paulo Apostoluak, esaten digunean: Emazteak dituenak, izan bitez
ezpalitue bezala: Qui habent uxores tanquam non
habentes sint. Nekez, ta negarrez bizi diranak, negar
gabe bizi balira bezala, ta atsegin-kontentuen artean
bizi diranak atsegiñik artzen ezpalue bezala. Et qui
fient tanquam non flentes, et qui gaudent tanquam
non gaudetes. Eta erosturak egiten dituenak, gauzarik ezpalue bezala, ta munduko gauzaz usatzen duenak usatzen ezpalue bezala. Et qui emunt tanquam
non posidentes, et qui utuntur hoc mundo, tanquam
non utantur (1. Ad Corint. cap. 7). Ekusten dezu,
anima, nolako sasoiean iduki bear dezun zure biotza
berenez bekatu ez diran gauzetan ere? Ta nekatu
zera iñoiz aginte au zein andia dan ezagutzen? Ondasunen artean bizi, ta oei biotza ez itsastea: atsegin-

kontentuen artean egon, ta oetan biotza ez ipintzea:
onra, ta estimazioak izan, ta ezpalira bezala oen
artean igarotzea, da nere Kristauak gauza guztiz
andia, ta miragarria: da gauza Jaunaren laguntza ta
grazia gabe iristen ez dana: ta da Kristau gutxik bear
dan eran egiten duena.
Adirazi ditugun gauza oezaz gañera agindu zenduan Bataioko Sakramentua artu zenduanean zure
Jaun Jaungoikoa biotz osoz, ta guztitik maite izatea,
ta Jaunaren ontasun onegatik zure lagun urko guztiak, baita oen artean etsaiak-ere. Agindu zenduan
zure Jaunaren aginte guzti guztiak leialki gordetzea.
Biotz guztitik Jauna amatzeko, ez da asko aoaz esatea amatzen dezula Jaun bera. Ainbesteraño Jaungoikoaren ontasunagana jarri bear due gure biotzak non
prest egon bear duen Jauna ez uzteko, ta ez ofenditzeko ez Zeruagatik ta ez lurragatik, ez goiagatik ez
beagatik, ez bizitzagatik, ta ez eriotzagatik. Mira
ezazu Kristauak zure biotz ori, ta ekusi ezazu era onetan egiaz bere Jaunagan jarria egon ote dan oraindañokoan, ta arkitzen ote dan oraiñ bertan ere. Ai! nere
Kristauak, nola egongo ziran sasoi eder onetan, ta
onenbesteraño Jaunaren ontasunagana etziñak gure
biotzak: baldin dan aserrerik txikiena, bekaturako itz,

edo begiratze bat, iñor aintzat artze bat, erregalotxo
bat asko izan bada zure biotza bere Jaunaz aztutzkeo,
ta edozein gauza makur esateko ta egiteko? Ez da ez
ezpata bularrean ekustearen bearrik izan zuk zure
anima, ta zure Jaun Jaungoikoa utzirik gogoak eman
dizuna egiteko.
Ona, nere Kristau onak, zeiñ gauz andiak agindu
ditugun Kristauaren dignidade goia artu degunean.
Andiak dira berenez, baña baldin begiratzen badegu
kontuz: gerala Jaungoiko beraren Semeak, Jesu-Kristoren senideak, ta Zeruko Erreñuaren herederoak:
baldin oroitzen bagera Kristauaren dignidadea
artzean, geratu giñala Espiritu Santuaren graziaz ta
doaiez gaintzutuak, ta Espiritu Santuaren bizileku izateko konsagratuak; au guztia ongi begiratzen badegu, nork eztakus, zein bizitza garbia, ta zein santidade andia eskatzen digun Kristauaren dignidadeak, ta
nik adirazi ditudan gauza guziak ez dirala geiegi oni
erantzuteko? Eztakizue, esaten digu San Paulok, ez
dakizue, zuek zeratela Espiritu Santuaren Eliza, edo
Tenploak? Nescitis quia membra vestra templum
sunt Spiritus Sancti? Au onela da, Kristaua? Ta au
onela izanik, bizitu zera zuk dakizun eran? Au onela,
ta zure konfesio ta komunio oriekin, ara ona ibiltzea-

rekin, uste zenduan Kristaua ziñala, ta Kristauaren
eginbide guztiai erantzun zeniela? Ezaguezazu bada
orain asko badira-ere Kristauaren izena duenak, gutxi
dirala Kristau izatea zer dan ongi begiratzen duenak.

§ III.
Nere Jaun Jaungoikoa! zeiñ on, ta ongille maitagarria zeran zu neretzat! Milla esker Jauna zeren zure
odol preziotsuarekin erosi, ta zure siniste on, ta lege
garbira deitu nazun. Nondik niri nere Jaun Jaungoikoaren Seme, Zeruko Erreñuaren heredero, ta nere
Jesus maitagarriaren senide izateraño altxatze au?
Nondik niri onenbat dignidade ainbeste milloi uzten
dituzula fedegabetasunaren gau illunean? Zer egin al
nezake nik Jauna, zure ontasun, ta Miserikordia geiegi oni erantzuteko? Quid retribuam DOmino pro omnibus quae retribuit mihi?
Jauna gutxi da nik egin al guztia, zugan dedan zor
andi oni erantzuteko, baña alaere egin uste det
emendik aurrera zure laguntzarekin bat, zuk nigandik
nai dezun gauza bat. Egingo det Jauna bertatik alegiña nere oraindañoko eskergabekeriak Penitenziako

Sakramentuan desegiteko. Garbituko det Jauna, nere
biotz au, ta prestatuko det Espiritu Santuaren jarleku
izan dedin: ta bizi naizan gau egunetan aztu ez nadin
nere zor andi onezaz, artuko det, Jauna, urtean egun
bat bataiatu nintzanean egin zenidan ontarte andiaz
oroitzeko, ta ill arte guzian zor dizudan amorioari
erantzuteko egingo det zure lege Santak eskatzen
duan bizitza garbi, eder bat. Amen.

OGEI TA AMAIKAGARREN
ERAKUSALDIA
Adirazten da asko edo gutxi ote diran
salbatzen diran kristauak.
Domine, si pauci sunt, qui salvantur? Luc. 13.

Ekusi dezu, Kristaua, aurreko egunetan, zein
gauza andietarako egin zinduan zure Jaun Jaungoikoak; edo egin zinduala bera ezagutzeko, amatzeko,
serbitzeko, ta gero betikotasun guzian berarekin
batean doatsu Zeruan izateko. Ekusi dezu, zein neurri miragarriak artu dituan Jaunak zuri billaerazteko
zure betiko zori ona, ta bizitza doatsua. Au guzia egin
gure alde gure Jaun onak! ta alaere Adanen umeak
bizi dira bizi diran eran? Ai! Aldegin due guziak, esan
dezakegu Dabid Santuarekin, aldegin due betiko zori
onaren bidetik, eta galdu dira Jaunarentzat. Omnes
declinaverunt, simul inutiles facti sunt. Begirautrik
munduari egin diteke bein batean Jesu-Kristori egin
zioen galdea: Jauna, esan zion batek, gutxi ote dira
Zeruratzen, edo salbatzen diranak? Si pauci sunt, qui

salvatur?. Galde oni nagokala begien aurrean ipiñi nai
dizkitzut bi pensamentu.

LENENGO PENSAMENTUA
Asko, edo gutxi ote diran Adanen ondorengo guzien
artean salbatu, ta salbatzen diranak?
Gure Jaun Jaungoikoak egiaz nai du, dio S. Paulok
guziok salbatzea: Deus omnes homines vuli salvos
fieri. Zer egin eztu bere nai onekin guziok Zerurako
bidean sar-erazteko, ta guziok Zerua irabazi dezagun? Baña nola gizonari eman zion gaitzerako, ta
onerako eskua, etzion kendu nai izan esku au, dio S.
Agustiñek. Emendik dator gizon eskergabeak, bere
Jaun Jaungoikoa amatu, ta serbitu ordean, Jaun bera
utzitzea, bere gura txarrai jarraitzea, ta bekatura
dabillela, galtzea betiko bizitza doatsua. Baña gizonak leialki gordetzen baditu Jaunaren aginteak, ta
kontuz jarraitzen badio Jaun beraren lege Santari,
onek iristen du betiko zori ona. Era onetan betiko zori
ona iristen duenak, edo salbatu, ta salbatzen diranak
asko, ta asko dira Adanen ondorengo guzien artean.

Au aditzera eman zuan Dabidek esan zuanean: kontatuko ditut, eta ondar-aleak baño ugariago izango
dira. Dinumerabo eos, et super arenam multiplicabuntur. Au bera aditzera emango zigun S. Juanek zioenan: ekusi nuan talde andi bat jende-mota guzietatik, eziñ iñork-ere konta zezakean adiñekoa. Vidi turbam magnam, quam dinumerare nemo poterat ex
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Erakusaldiak-III - 16
  • Parts
  • Erakusaldiak-III - 01
    Total number of words is 4055
    Total number of unique words is 1568
    38.5 of words are in the 2000 most common words
    53.9 of words are in the 5000 most common words
    61.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 02
    Total number of words is 4020
    Total number of unique words is 1538
    38.2 of words are in the 2000 most common words
    52.5 of words are in the 5000 most common words
    61.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 03
    Total number of words is 3991
    Total number of unique words is 1490
    39.0 of words are in the 2000 most common words
    54.0 of words are in the 5000 most common words
    62.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 04
    Total number of words is 4055
    Total number of unique words is 1594
    39.2 of words are in the 2000 most common words
    54.8 of words are in the 5000 most common words
    61.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 05
    Total number of words is 3982
    Total number of unique words is 1529
    36.3 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    56.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 06
    Total number of words is 4092
    Total number of unique words is 1498
    37.9 of words are in the 2000 most common words
    53.4 of words are in the 5000 most common words
    61.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 07
    Total number of words is 4001
    Total number of unique words is 1513
    36.0 of words are in the 2000 most common words
    52.4 of words are in the 5000 most common words
    60.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 08
    Total number of words is 4018
    Total number of unique words is 1435
    39.1 of words are in the 2000 most common words
    55.3 of words are in the 5000 most common words
    63.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 09
    Total number of words is 3997
    Total number of unique words is 1431
    38.2 of words are in the 2000 most common words
    54.1 of words are in the 5000 most common words
    62.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 10
    Total number of words is 4056
    Total number of unique words is 1568
    36.2 of words are in the 2000 most common words
    53.4 of words are in the 5000 most common words
    61.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 11
    Total number of words is 4035
    Total number of unique words is 1558
    37.4 of words are in the 2000 most common words
    53.3 of words are in the 5000 most common words
    60.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 12
    Total number of words is 4077
    Total number of unique words is 1561
    36.7 of words are in the 2000 most common words
    53.3 of words are in the 5000 most common words
    61.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 13
    Total number of words is 3980
    Total number of unique words is 1640
    34.5 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    59.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 14
    Total number of words is 4104
    Total number of unique words is 1575
    37.2 of words are in the 2000 most common words
    53.5 of words are in the 5000 most common words
    61.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 15
    Total number of words is 4070
    Total number of unique words is 1529
    36.5 of words are in the 2000 most common words
    52.0 of words are in the 5000 most common words
    61.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 16
    Total number of words is 3997
    Total number of unique words is 1636
    35.3 of words are in the 2000 most common words
    51.0 of words are in the 5000 most common words
    58.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 17
    Total number of words is 4037
    Total number of unique words is 1511
    37.5 of words are in the 2000 most common words
    53.0 of words are in the 5000 most common words
    61.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 18
    Total number of words is 4013
    Total number of unique words is 1462
    38.2 of words are in the 2000 most common words
    53.9 of words are in the 5000 most common words
    63.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 19
    Total number of words is 4067
    Total number of unique words is 1528
    36.9 of words are in the 2000 most common words
    52.0 of words are in the 5000 most common words
    59.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 20
    Total number of words is 4005
    Total number of unique words is 1708
    32.5 of words are in the 2000 most common words
    46.4 of words are in the 5000 most common words
    53.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 21
    Total number of words is 4000
    Total number of unique words is 1873
    29.9 of words are in the 2000 most common words
    42.3 of words are in the 5000 most common words
    47.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 22
    Total number of words is 3947
    Total number of unique words is 1540
    38.0 of words are in the 2000 most common words
    53.5 of words are in the 5000 most common words
    61.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 23
    Total number of words is 4018
    Total number of unique words is 1489
    38.4 of words are in the 2000 most common words
    54.1 of words are in the 5000 most common words
    62.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 24
    Total number of words is 4005
    Total number of unique words is 1630
    34.9 of words are in the 2000 most common words
    50.0 of words are in the 5000 most common words
    58.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 25
    Total number of words is 3997
    Total number of unique words is 1606
    37.6 of words are in the 2000 most common words
    52.5 of words are in the 5000 most common words
    60.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 26
    Total number of words is 3983
    Total number of unique words is 1595
    37.0 of words are in the 2000 most common words
    52.6 of words are in the 5000 most common words
    59.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 27
    Total number of words is 3990
    Total number of unique words is 1614
    37.3 of words are in the 2000 most common words
    54.2 of words are in the 5000 most common words
    62.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 28
    Total number of words is 3960
    Total number of unique words is 1587
    35.0 of words are in the 2000 most common words
    50.2 of words are in the 5000 most common words
    57.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 29
    Total number of words is 4008
    Total number of unique words is 1661
    36.5 of words are in the 2000 most common words
    54.9 of words are in the 5000 most common words
    61.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 30
    Total number of words is 3944
    Total number of unique words is 1737
    34.5 of words are in the 2000 most common words
    49.9 of words are in the 5000 most common words
    56.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 31
    Total number of words is 4042
    Total number of unique words is 1740
    34.4 of words are in the 2000 most common words
    50.6 of words are in the 5000 most common words
    57.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 32
    Total number of words is 4050
    Total number of unique words is 1642
    35.9 of words are in the 2000 most common words
    51.7 of words are in the 5000 most common words
    58.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 33
    Total number of words is 3960
    Total number of unique words is 1581
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    49.0 of words are in the 5000 most common words
    56.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 34
    Total number of words is 4036
    Total number of unique words is 1598
    34.7 of words are in the 2000 most common words
    49.3 of words are in the 5000 most common words
    56.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 35
    Total number of words is 536
    Total number of unique words is 321
    49.1 of words are in the 2000 most common words
    59.8 of words are in the 5000 most common words
    63.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.