Erakusaldiak-III - 14

Total number of words is 4104
Total number of unique words is 1575
37.2 of words are in the 2000 most common words
53.5 of words are in the 5000 most common words
61.3 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
loyetan, ezkontzeko gogoan biotza itsatsia daukanarekin. Ekusten dezu, Kristaua, zein perill andian arkitzen dan zure animaren egitekoa, eta betiko doatasuna? Ekusten dezu, nola arkitzen zeran beti-betiko galtzeko zorian? Au onela da: ta zuk alaere ez dezu zentzatu nai? Au onela da; ta alaere ez dezu begiratu ere
nai, zer galtzen dezun, eta nora amiltzera zoazen?
Galtzez galdua dago mundua, ta ezta arkitzen bere
kalteari begiratu nai dionik, dio Jeremiasek. Desolatione desolala est terra, et nullus est qui recogitet corde.
Edo betiko doatsu, edo betiko doakabe izan bearra
zera, Kristaua! Eztago muga onen artean bestetarako
lekurik, eta biderik; ta zure bizitza guztiz makurtua
dago, eta amatzeko zorian betiko su, eta garren artera. Esna zaite, Kristaua; begira arren nora zoazen:
gera zaite, ta ar ezazu zure betiko doatasuna iristeko
bidea. Baña ez gaitezen geyegi luzatu.
Aditu dezu, Kristaua, zure Jaun Jaungoikoak egin
zinduala bera amatzeko, eta serbitzeko: ta betiraunde, edo eternidade guzian doatsu berarekin batean
Zeruan izateko; ta zein andia dan zure lan, eta egiteko au. Aditu dezu, zenbat dijoakizun, edo zer galduko
dezun, egiteko onetan gaizki irteten bazera. Aditu
dezu atzenean, zeiñ perill andian arkitzen dan zure

egiteko au, eta betiko doatasuna. Emendik atera bear
dezun frutua da lenbizia: zure animaren zori on, eta
doatasuna iristeko nai andi, eta egarri erazeki bat.
Santo Tomasi galdetu omen zion bere arreba batek:
Nola iritxi zezakean salbatzea? Eta Santuak erantzun
zion: Nai dezula. Nai oso au iritsi artean beti ibilliko
gera iduripen utsetan, beiñere Zerurako bidean ongi
jartzen ez gerala. Gertatzen da nai erdi, edo laurdenakin alferraren nai, edo deseoakin gertatzen dana. Nai
luke alferrak etxean artoa, ta garia, urtea ongi igarotzeko-diña bederik; nai lituke ardiak, beyak, idiak,
zeziña, urdaya; ta baditu bear bada gauz oek guziak
eskatzen dituen lurrak, belarrak, eta ostoa; ta alaere
alferra deseo aen guzien artean goseak bukatzen
dago; zeren deseo antzuak, eta dagokan eran sayatzera, eta nekatzera mugitzen ez duenak diran. Nai
du, eta eztu alferrak, dio Jakintsuak Eskritura Santan.
Vult, et non vull piger. Egiazko nai oso au iristen badezu, Kristaua, ta leyalki berari jarraitzen badiozu, zuk
ederki egingo dezu zure animaren egitekoa, ta artuko
dituzu betiko doatasuna ez galtzeko neurriak. Zori
onekoak zuzentasun, eta bizitza onaren gose-egarri
diranak, zeren oek aseak izango diran, dio Jesu-Kristok. Beati, qui esuriunt, et sitiunt justitiam, quoniam

ipsi saturabuntur. Baña emen gogoan ar ezazu, Kristaua, nai oso au dala Jaunaren ontarte, ta mesede
andi bat; ta beragatik umilki eskatu bear diozu Jaun
berari, eta ez dizu ukatuko bear dan eran eskatzen
badiozu. Baldin zure biotzaren ateetan biotza ukuituaz
ari bazatzu, berak dion bezala: Ecce sto ad ostium, et
pulso: baldin eska dezazula, ta emango zatzula, esaten badizu; nola ukatuko dizu bera amatzeko, serbitzeko nai osoa? Gaurko egia oetatik atera bear dezun
bigarren frutua egun oetan kontuz, eta Jaungoikoagana osotoro biurtzeko asmoarekin etortea Jainkoaren
itza aditzera. Jainkoaren itza aditu nai ez duanak ez du
Zerurako gogorik, eta berekin darabil etsayaren
marka. Jaungoikoarenak diranak aditzen due Jaungoikoaren itza; argatik zuek aditzen ez dezue, zeren
Jaungoikoarenak etzeraten, esan zien beiñ Jesu-Kristok Judu eskergabeai. Propterea vos non auditis quia
ex Deo non estis. Gaurko egia oetatik atera bear
dezun irugarren frutua da, zure anima bekatuaren
loyetatik garbitzeko, ongi prestatzea. Sasiz, larrez, eta
belar gaistoz beterik dagoan lur baten eran arkizen
da, Kristaua, zure animaren soro ori, eta or Zerurako
obra onen frutu gozoak egiteko, lenengo lana da ongi
garbitzea zakarreria orietatik. Baña kontu emen; ez

dago anima garbitzerik, ez dago konfesio onik zuretzat bekaturako bidea dakarten ibillera, itz egite,
sartu-irten, eta beste perillak betiko utzi nai ezpadituzu. Aztenean emendik atera bear dezun frutua da Jaunaren serbitzen bizitzeko neurri egokiak artzea. Era
onetan ederki egingo dezu emen zure animaren egiteko andiari dagokana, eta iritxiko dezu zuretzat Jaunak
prestaturik daukan Zeruko gloria. Ad quam &.

OGEI TA ZAZPIGARREN
ERAKUSALDIA
Baña gure fiñ-goi-miragarriaren gañean irugarrena.
Porro unum est necesarium. Lucae capite 10.

Gure Jaun Jaungoikoak egin zituan gauza guztiak,
gizona ez besteak, beren sortzetik asi ta beñere nekatu gabe ari dira bakoitza bere fiñari dagokan egitekoan. Eguzkia, illargia, izarrak, lurra, sua, ura, aizea, ta
beste gauza guziak gau ta egun egiten due, ta munduak dirauen artean egingo due beren Egille Andiak
eman zien lana. Ta gauz arritzekoa! Zentzurik ez duen
gauzak aiñ leyalki, ta zuzen beren fiñari jarraitzen
dioe: ta izanik gizona, bere Jaun Jaungoikoak adimentuaren arkitasunez edertu, ta apaindu zuan gauza:
gizona alaere da bere Egille Andiaz aztu, ta zertarako
egiña dan ongi begiratu-gabe, egunak, asteak, urteak
ezer-ezaren, edo munduko aukeria, ta atsegin zirzilla
ta lausoen ondoren igarotzen dituana: txit gutxi dira
alabaña gizonen artean beren fin goi, ta andiari kontuz jarraitzen dioenak. Gizonaren eskergabekeria itsu-

si au aditzera ematen du gizon birtutetsu batek ipui
onekin. Usatu zion bein gizon bidez zijoan bati Unikornio, edo Adarbakoitza deritzan animalia aserre batek.
Ekin zion bidezkoak lasterrari, baña alaere Adarbakoitzak denbora gutxiren barrunbean atxitzeko zorian
jarraituko zion. Estu, ta larri zan bidezko gajoa, ta bere
estutasunaregin salto egin zuan bide ondoan ekusi
zuan leize izugarri batera, ta an beera zijoala eldu zion
leizearen alde batetik zegoan lertxun baten adarrari,
ta geratu zan aidean itxikirik. Begiratzen du goora, ta
an zegoan Adarbakoitz aserrea noiz igoko dan zai.
Begiratzen du beera, ta ekusten du dragoitzar izugarri
bat aoa zabaldurik, beera erortzen dan puntuan irintsitzeko txintxilik dagoan gizon tristea. Begiratzen du
lertxunaren sustrayera, ta ekusten ditu bi sagu, txuria
bata, beltxa bestea, sustraya gutxika janaz ari dirala.
Zer pena, zer kezka, ta naigabeak etzuan gizon au
inguratuko, bere burua era onetan ekustean? Ala gertatuko zala uste izan zitekean, baña engañatzen gera.
Gure bidezkoa perill aiñ andian zegoalarik, arkitzen
zan alaere kezka, ta ardurarik batere-gabe, lertxunaren orrietatik erortzen ziran ezetasun goiso baten tantoai aoa zabaldurik: Ez da au zentzugabekeria eskargea? Gizon bat alde guzietatik perillen artean ingura-

tua, goyen Adarbakoitza aren zai: bean dragoitzarra
eztarria zabaldurik gizon onen begira: lertxun medar
baten adar txarretik itxikirik leizean ondatzeko zori
zorian: ta lertxunaren sustrayari gau ta egun janaz ari
zaizkala bi saguak! ta tranze onen estuan gure gizona
arkitzen da lertxun-ostoetatik erortzen zaizkan tanto
goisoai aoa zabaldurik, eta txoraturik! O itsumen izugarria! Ongi Kristaua, ta ipui onek zer aditzera ematen
digu, ezpada gurekin egun oro gertatzen dana? Bidez
dijoan gizona da jayo dan gizon, ta emakumea. Adarbakoitza, edo unikornia da, gure sortzetik asi ta beti
orpoz orpo darraikigun eriotza. Leize da mundu galdu
au, ta leize onetan sarturik gizona itxikirik arkitzen da,
edo txintxilik lertxun baten, edo bizitzaren adar mee
batetik. Gure bizitzari beti ari zaizka puska kenduaz bi
sagu, txuria bata, belza bestea, au da gaua, ta eguna,
ta beera begiratzen badegu ekusten degu dragoi bat,
edo infernua bere eztarritzar izugarria zabaldurik, gu
irintsi nairik. Ta alaere gu bizi gera lertxunaren orrietatik, edo gure bizitzaren ostoetatik erortzen diran
zenbat tanto goisori aoa zabaldurik, txoraturik, ta arkitzen geran perill andiari begiratzen ez diogula, ta zertarako gure Egille on maitagarriak emen ipiñi gaituen
aztuak. Ez ote gera, nere Kristauak noizbait noizbait

zentzatuko? Nai dakiola Jaunari, noiz ere bait gu biotzetik Zerurako bide zuzen garbian sarturik ipintzea.
Nai onekin adiraziko det: Zeiñ fin goi, ta andirako egin
gaituan gure Jaun Jaungoikoak.
Porro unum est necesarium.

Egin zinduan zu, Kristaua, ta egin ninduan ni gure
Egille onak ezer-ezetik, ta egin ginduan bere antzera,
edo gure animan ezartzen zuela Trinidade guztiz Santuaren imajiña ederra. Egin dezagun gizona gure
antzera, esan zuan Jaunak, gizona egitean. Faciamus
hominem ad imaginem et similitudinem nostram
(Genes. c. 1.º). Ekusten zuan, Jaunak, zein eskergabeak izango giñan berarekin. Ekusten zuan gure biotz
gogorraren kontra desegingo zirala berak emango zizkigun laguntza, argitasun, ta mugimentu on guztiak,
itsas bazterrean dagoan arkaitzaren kontra bagak
urratzen, ta ausitzen diran bezala. Ekusten zuan, Jaunak, bizi on batekin lagun urkoari Zerurako bidean
lagundu bearrean, zure asmo, zure gogo, ta zañezurrak aspertuko etzirala lagun urkoari bekaturako
bidea ematez. Ta ekusten zuan atzenean Jaun berak,
bere Semearen odol preziosoa, ta Sakramentuak alferrak izango zirala gutatik askorentzat, ta alaere egin

ginduan, ainbeste ta ainbeste egin gabe uzten zituala! Faciamus hominem ad imaginem et similitudinem
nostram.
Egin gintzakean gu emen bizitzeko, baña ez du nai
izan gure Jaunak mundu onetan gu beti izatea, ta are
gutxiago munduko gauza oen mendean bizitzea, ta au
nai izan ordean, gauza oek guztiak egin zituan gizonarentzat. Begira munduaren lau bazterretara, ta ekusiko degu oetan guztietan arkitzen diran gauzak serbitzen due gizona. Mundua da gizonarentzat emen bizi
dan arteko Jauregia: Zeruko Eguzki eder ori da egunaz
gizonaren argia, ta illargia, ta izarrak arratsean.
Lurrak, itsasoak, ibayak, suak, aizeak, ta beste gauza
guziak prest daude gizonaren serbitzeko. Jauna, esaten dio Dabid Santuak: gauza guziak ipiñi dituzu gizonaren mendean. Omnia subjecisti sub pedibus ejus.
Zein ote da bada, ta nolakoa gure Jaunak guretzat
autu duan fiña, edo zertarako egin gaituela, uste dezu
Kristaua? Fin guztiz goi, ta miragarria da fin au nere
Kristauak: au da alabaña emen bizi geran artean Jaun
bera ezagutzea, ta biotz on batekin maite izatea, ta
gero, Jaungoikoa bera bere ondasun, ta edertasun
guztiarekin beti beti ekustea, amatzea, ta beraren
atsegin kontentuz beterik bizitzea Zeruan.

Ezagutzeko zuk, Kristaua, zein gauz andietarako
egin zaituen zure Egille onak, edo berbera dana zeiñ
goi ta miragarria dan zure fiña, oroi zaitez, zerala
Zeruko Erreñu eder artako Prinzipe, edo Prinzesa izateko egiña, ta Jaungoiko beraren semearen senide izateko autua. Ala esaten diz Dabidek: Ego dixi Dii estis,
et filii Excelsi omnes. Oroi zaitez: zuk galdu ez dezazun Jaunak zuretzat nai izan zuen fin miragarria au,
etorri dala Zerutik lurrera, ta gizon egiñik emandu
bere bizitza gurutzean. Ekusten dezu orain, Kristaua,
zein dan, ta nolakoa zure fiña? Ekusten dezu zertarako egin gaituan gure Egile onak? Ekusten deku au?
baña oroitu zera zu, ta oroitu naiz ni fin miragarri au
gogo, ta biotzean erabiltzeaz? O! Itsumen ta eskergabekeria izugarria!
Egin gaitu jaunak ezer-ezetik, ezin konta al egin
gabe uzten dituala: baña oroitu gera gure jaunari onetan zor diozkagun amorio, ta ontarteai erantzuteaz?
Non ziñan, esaten dizu, Jaunak, Job santuaren aoaz,
non ziñan lurraren zimenduak ipintzen ari nintzanean?
Ubi eras quando ponebam fundamenta terrae? Non
ziñan orain milla, orain bosteun, edo orain eun urte?
Ubis eras? Atozea orain Kristaua, baldin atzo, esateko
eran, ezer ezpagiñan: baldin degun izate piska au

gure Egille onak prestatuz bezala eman badigu, nola
izan degu ausardia Egille beraz aztutzeko? Beraren
kontra altxatzeko? Argatik espadasun andiak agertzen
dizkigu Jaunak Isayas Profetaren ezpañaz, esaten
digula: «Idiyak ezagutu du bere jabea, ta astoak bere
nagusiaren trisipua: baña Israelgo jendeak ez nau
ezagutu, ta nere erriak ez nau aditu». Ay! dio, Ay!
bekatuaren bidean dabillen jendearen zori gaiztokoa!
Congnovit bos posesorem suum, et asimus praesepe
Domini sui: Israel autem me non cognovit, et populus
meus non intellexit: vae genti pecatrici (Isai. C. 1).
Ezgaitu egin gure jaunak, aditu degun bezala,
munduko gauz oen mendean bizitzeko, ta gauza
berak serbitzeko baizik gauz oezaz Zerurako bidean
bear adiña baliatzeko. Ongi, ta nola erantzun diozu
zuk, ta nola nik jaunak egindako ontarte andi oni?
Esan beza zure aurtasunak, zure gaztedasunak, ta
atzenean zure zartzeak. Aurtasunean etzan zuretzat
aurkeria beste Jaungoikorik: gazte denboran arinkeria,
atsen loyak, adiskidetasun anima galgarriak, ta zartzean kutizia, ta onra nai, ta antustea izan da zure
Jaungoikoa, ta zure biotz, ta zure alegin guzien Jabea.
Ona! Munduko gauzen Jabe egiñik gu gure jaunak,

gauz oen zerbitzari, ta esklabo egin ditugu geren
buruak. O! Zentzugabekeriaren andia!
Altxa bada Kristaua, zure animaren begiak, ta
begira ondo zein gauz andietako egiña zeran. Zeru
eder oriek zure bizi leku izateko egiñak dira, an zuk
beti beti edo eternidade guzian Jauna bere ondasun
guztiakin gozatzeko. Izan zaitezke emen beartsu, ta
ekusi ditzaketzu zure nekeak, gurutzeak, lagun urkoen desleyaltasun, saltze gaizto, txarkeria, ta bidegabeak, baña alaere, zuk ongi begiratzen badezu zein fin
andi, goi, ta miragarria dan zure fiña; baldin fin oni
dagokan eran moldatzen badezu zure bizitza: Zori
onekoa zu! Zu izango zera Zeruko Erreñu eder artan
Zeruko Prinzipe, ta Zeruko Erregeren Semearen senide.
Ay baña! Zuk ez oraindañokoan begiratu ere zertarako jayoa zeran! Ibili zu oraindaño aurkeriaz aurkeri, bekatuz bekatu ganaduen artean irabiotzeko egiña
bazin bezala! Zentza zaite bada noiz ere bait, ta presta zaitez lenbizia zure anima loitu ori garbitzeko, konfesio humill, ta egiazko bat egiten dezula. Emendik aurrera ezi itzatzu orrako zure griña txar ainbeste
aldetara galdu zaituen, ta galtzen zaituen oriek.
Arrezazu, Jaungoiko beraren Seme Zeruan izateko

jayo danari dagokan bizi modu bat. Au da Jaunari
eskatu bear dioguna, ta guziontzat deseatzen dedana.
Nai dakiola Jaunari gure erregu au aditzea. Amen.

OGEI TA ZORTZIGARREN
ERAKUSALDIA
Baña gure fin goi-miragarriaren gañean laugarrena.
Porro unum est necesarium. Luc. 10.

Ekusi genduan atzo gure Jaun Jaungoikoak egin
gaituala, ez munduko txorakerietan gure egunak igarotzeko, ez aragiaren atsegin lizunetan zentzugabeko
animalien eran loitzeko, ez munduko izan, edo ondasun lausoetan biotza ipintzeko, baizik emen Jaun bera
maitatzeko, ta gero Zeruko erri eder artan Prinzipe
izateko. Au da beraz, nere Kristauak, gure fin goi,
andi, ta miragarria? Au da gure egitekoa, ta onetarako ipiñi gaitu gure Egille onak mundu onetan? Ezin
ukatu dezakegun egia da au. Jesu-Kristo gure Jaunak
jaten zuan bein batean Lazaroren etxean, ta Lazaroren arreba bata Marta zeritzana txit kontu, kezka, ta
arreta andiarekin zebillen Jesu-Kristori jana emateko
bear ziran gauzak prestatzen. Maria Magdalena beste
arreba geldi geldirik zegoan animako gauzetan bere
gogo, ta biotza zerabiltzkiala, ta Martak egin zuan zer-

bait samintzera bere aizpak laguntzen etziola ekusirik.
Esan zion Jesu-Kristok Martari: Marta Marta kezkaz
beterik zaude, ta arazo askorekin asaldatzen zera.
Solicita es, et turbaris erga plurima. Baña zaude jakiñik, egiteko bat bakarra dala egiteko bearra. Porro
unum est necesarium. Elizaren gurasoak itz oek
artzen ditue guri agertzeko gure animak salbatzeko
egitekoa, zein egiteko andia bearra ta bakarra dan, ta
au nolere bait agertzeko adirazi nai dizuet Egiteko
au dala Kristauaren egiteko guzien artean bearrena,
andiena, edo obeto esateko bakarra. Ta egia au
onela izanik ere, egiteko au dala beste guzien artean
gutxiena begiratzen, ta ezertan artzen dana: ta emendik atera dezakegu zein gutxi salbatzen diran. Birjiña
txit Santa! argi itzatzu gure biotzak, ta iritsi ezazu
gure biotzak mugituko dituan laguntza andi indartsu
bat, bertatik guk gure animen egiteko andi oni ekiteko.

§ I.
Ezagutzeko zuk, Kristaua, nolakoa dan zure anima
salbatzeko egiteko au, ez dezu begiratu besterik zer

egin duan gure Jaun Jaungoikoak, zer Jesus maitagarriak, zer Zeruko Santuak egiteko oni dagozkala. Ta au
gutxi bada, begira ezazu, egiteko onetan dagoela edo
betiko zorionekoa, edo betiko zori gaiztoko izatea: edo
betiko ondasunak, ta atsegin kontentuak, edo betiko
nekeak, betiko ayak! betiko su, eta garrak.
Zer egin ez du gure Jaun Jaungoikoak gure animak
Zerurako bidean ipintzeko? Eternidadetik bere gogoan
artu zuan traza au, ta ekusirik Adanen bekatuarekin
galdurik gizona, bidaldu zuan mundura bere Seme
bakarra, emen guri erakustera zer ta nola egin bear
degun, gure animak Zeruratzeko, ta atzenean egiteko
onek mugitu zuan bere Seme bakarra Judu gogorren
atzaparretan uztera. Atozea Kristaua: zer egitekoa
bada, zein andia izango da zure anima salbatzeko egiteko au, Jaungoikoa egiteko onek mugitu duanean,
bere Seme bakarraren bizitzari ez barkatzera?
Zer egin ez du zure Jesus onak egiteko oni dagokala? Zer odolezko izerdiak, zenbat oñaze, zenbat
bidegabe etzuan igaro, gure animak salbatzeko, gu
bekatuaren loyetatik ateratzeko? Begira giozu bere
esku-oñetara, buru Sagradura, bere kostadu, ta gorputz guztira, ta ekusiko dezu guztia urraturik, ta zauri
bat egiñik, zure anima ori salbatzeagatik.

Zer egiteko da bada gure animen egiteko au, Jainko beraren Seme Jesus ona era onetan ipiñierazo duanean? Nai ta ez, nere Kristauak, egituko guztien
artean andiena, bearrena, edo obeto esateko, gure
egiteko bakarra. Ezaguera onek sar erazi ditu ainbeste Donzella eder, eremuetan, ta pareteen artean, ta
igaro ditue beren egunak beren gorputzak azotez,
barauez, ta beste neke askorekin ezitzen dituela. Ezaguera onek bidaldu ditu ainbeste gizon andi, jakintsu
bakardadeetara, an beren bizitza guztia animari
dagozkan gauzetan igarotzera. Ezaguera onek ipiñi
ditu ainbeste milla martiri karzeletan, kateen artean,
labe gorietan, gurutzeetan, ta leoyen artean, ta ezaguera onek neke oek guztiok gozatu, ta arindu diezte.
San Ignazio Martiriak, iltzeko zegoala, martirioa igarotzeko ansiaz esaten zuan: «oraintxe bai, oraintxe asitzen naiz Jesu-Kristoren diszipulu, edo ikasle izaten»:
Nunc incipio Chti esse Discipulus. Sua, gurutzea, animalia aserreak, ezurrak ausitzea nere gorputzaren
zatiak, ta gorputz guztia zeatzea; ta atzenean Deabruaren neke-oñaze guztiak, atozte, zion Santuak,
atozte neregaiñ, Jesu-Kristorekin izateagatik bakarrik.
Tantum ut Chto. fruar.

Ekusten dezu Kristaua, edo aditzen dezu zer nolakoa dan gure animak salbatzeko egiteko au? Ezpadezu oraindik ongi ekusten, ta aditzen, atoz nerekin
gauz oni beste alde batetik begiratzera. Gure siniste
onak erakusten digun egia da, edo izango zerala betiko zori onekoa Zeruan, edo betiko zori gaistokoa infernuan. Ez dago emen bi gauz oetatik iges egiteko biderik. Zure animaren egiteko oni ongi jarraitzen badiozu,
beste egiteko ta gauza guztiak oker irteteak ez du
ezer esan nai: ill bitez aldeak, aitu bitez adiskideak, ta
ongilleak; eraman bitza urak zure lurrak, ganadu, ta
ondasunak, gera zaitez larru gorrian: gutxi esan nai
du onek, baldin anima salbatzen badezu; zureak dira
alabaña orduan Zeru eder oriek, zureak ango zelai
ederrak, zureak ango ondasunak, itz batean: zurea da
Jaungoikoa, ta Jaungoikoagan gauza guztiak. Baña ay!
baldin zure anima salbatzeko egiteko oni ongi begiratzen ezpadiozu, zer esan nai du beste egiteko guztietan ongi irteteak? Irabazi bitez erriak, Probinziak, Erreñuak, bildu bitez Indietan diran urre, zillar, perla, diamanteak: egin bitez etxe eder berriak, zer aterako
dezu, Kristaua gauz oetatik, baldin zure anima galdua
badaukazu? Zer? ezpada, emen nekeak, kezkak, arantzak, ta gero beti betiko suak, ta garrak? Zer probetxu

du gizonak mundu guztia beretzearekin, baldin galtzen badu bere anima? esaten digu Jaunak berak.
Quid prodest homini si mundum universum lucretur
animae vero suae detrimentum patiatur? Erraz bada
emendik atera dezakezu, ta erraz sinistu dezakezu,
zure anima salbatzeko egiteko au dala beste egiteko
guztien artean andiena, bearrena, edo obeto esateko
gure egiteko bakarra, ta gañerako guztiak aurkeriak,
edo ezer ez. Porro unum est necesarium.

§ II.
Egia au ain argiro agiri, ta ekusten dana izanik,
nork sinits lezake, mundu guztia edo beintzat Kristau
guztiak egiteko andi oni ez dagozkala gau ta egun?
Baña ahi! txit gutxi dira lan onetan nekatzen diranak.
Nekazaria arto, ta gariaren billa nekatzen da gogotik;
auzitaria badabil etxez etxe bere auzia irabazteko
paper, ta argi billa, eguraldi ona, edo gaistoa dan
begiratu gabe. Komerziantea bada, zer kontuak ez
ditu ateratzen bere bizimodua galtzeko beldurrez?
Itsasoan dabiltzanak zenbat neke, zenbat ikara, zenbat perill igarotzen ditue emen beren buruak zerekin

bizi ez duela ekusi ez ditzaten? Baña, non, ta nor da,
nere Kristauak, egungo egunean, bere anima salbatzeko egiteko andi onetan onenbat kezka, ta izerdi
artu nai duena? Zoaz gazteetara, begira giezu oen
asmoai, ta ezagutuko dezu zartzerako uzten duela lan
au. Zoaz zarretara, ta ekusiko dezu oetatik batzuek
gazteak baño gaizkiago bizi dirala batzuek, besteak
arkaitzari lapa baño itsatsiagoak arkitzen dirala kutiziari, ta kutizia bazkatzen duen irabazbide, ganadu,
diru, grano, edo onelako kontuai, ta animako egiteko
au dala gerorako, edo umeak ongi ipintzen diranean,
edo beste egiteko andirik ez danean asitzeko uzten
dana. Esan dezakegu noaski Dabid Santuak bere denboran ziona. Doi doya arkitzen dala gauz onik egiten
duanik bear bezala beintzat. Non est qui faciat
bonum, non est usque ad unum. Ain da andia gure
itsumena, gure nagitasuna, edo zorakeria animari
dagozkan gauzetan. Ah! nere Kristaua, ta gu nekatzen
bagiña betiko Zerua irabazteko, betiko nekeak, ta
betiko su, eta garrak irabazteko nekatzen geran
adiña! Zenbat neke, kezka, ta naigabe igarotzen ez du
aragiaren atsegin loyen ondoren dabillenak? Zenbat
kezka, zenbat neke kutiziosoak bere ondasunak aurreratzeko? Zenbat neke lagun urkoari txarkeria egiteko

deretxa billa dagoan biotz zimurrak? Galtzen da loa,
ta ez da begiratzen nekeetan bakoitza bere asmoarekin irteteko. Atozea, Kristaua, atozea era onetan bizi
zeran anima, betiko su, eta garrak irabazteko artu
dituzun neke oriek guztiak artu izan bazindu Zerua
irabazteko, zeiñ santidade andian jarririk egongo etziñan gaurko egunean?
Ona, nere Kristaua, zer nolako arduragabetasunarekin begiratzen diogun gure animak salbatzeko egiteko andiari. Zer dator emendik? Zer? Geyeñak eriotza negargarri bat izatea. Alferrik engañatu nai ditugu
geren buruak, nere Kristauak, gero gerorako utziaz
gure animaren egiteko andia. Zerbait sayatzen danak
ere arkitzen ditu bere aldapak, sasiak, ta larrak, ta
nekatu bear du aldapa goora dijoan baten eran. Regnum Coelorum vim patitur. Indarka ari bear du bere
griña ta pasio animagalgarriak eskuratzeko, ta ezitzeko. Baña neke oek guztiak arintzen ditu, ta gozatzen
Espiritu Santuaren graziak, betiko ondasunen usteak,
ta barrengo pakeak. Jaunari nai dakiola gu bertatik
asitzea gure salbazioko lan andi onetan biotz osoarekin. Eskatu degiogun onetarako bere laguntza Birjiña
Maria txit Santa bitarteko degula.

OGEI TA BEDERATZIGARREN
ERAKUSALDIA
Adirazten da Jaunak bere fede, ta lege Santara
deitzean Kristauari egin dion ontarte edo mesede
andiaren gañean.
Desolatione desolata est omnis terra, quia nullus est qui
recogitet corde. Jer. 12

Zer da au, Kristaua? Etzaitu zure Jaun Jaungoikoak egin bera ezagutzeko, amatzeko, ta serbitzeko?
Etzaitu egin betikotasun guzian doatsu berarekin
batean Zeruan izateko? Zer egiñ eztu zure Egille onak
zu betiko doatsu izan zaitezen? Ta alaere mundua
azturik bizi da Jaunak guretzat prestatu, ta ainbeste
nekeren kostuan Jesu-Kristok irabazi zigun betiko zori
onaz! Munduko atsegin zirzillen ondoren llilluratuak,
edo txoratuak dabiltza Adanen umeak! Amilka dijoaz
betiko su, eta garren artera, ta alaere ezta arkitzen,
dio Jeremiasek, bere onari dagozkan gauzen pensamentuak egin nai dituanik. Desolatione desolata est
omnis terra, quia nullus est qui recogitet corde.
Aurreko egunean itzegin nizun, gu doatsu izateko Jau-

nak artu dituan neurri miragarrien gañean. Gaur itzegin nai dizut Jaunak bere fede, ta lege Santara, edo
bere Elizaren ume izatera deitzean egin dizun ontarte, edo mesede andiaren gañean. Onetarako begien
aurrean ipiñi nai dizkitzut bi pensamentu.

LENENGO PENSAMENTUA
Nolako ontarte, edo mesedea dan, Jaunak bere fede,
edo lege Santara deitzean egin dizun, ontarte, edo
mesedea.
Nolako ontarte, edo mesedea dala, uste dezu
Kristaua, ontarte au? Ote dakizu, edo jakiteko alegiñarik egiñ ote dezu? Ez noaski oraindañokoan beintzat. Alakoa da alabaña animari dagozkan gauzetan
gure nagitasuna, ta itsumena. Jakin ezazu bada,
ontarte edo mesede au dala Jaunaren ontarte, ta doai
guzien artean andiena; au dala onra, ta ondasun
guzien zimendua, ta asiera; ta au dala atzenean, Jaunaren ontasunez, eta urrikimentu utsez dezun ontarte, edo mesedea. Bai, Kristaua, bai: Jaunak bere fede,
ta lege Santara deitzean egin dizun, ontarte, edo

mesedea da benik beiñ Jaunaren ontarte, ta doai
guzien artean andiena. Andia da ezerezetik ateratzea. Andia da Zerurako egitea. Andia da gugatik
gizon egin ta gurutzean bizitza ematea. Andia da
Sakramentuak ipintzea, ta guganako amorioz Aldareko Sakramentu guztiz miragarrian geratu nai izatea;
baña ontarte, edo mesede oriek guziak alferrak ziran
zuretzat, bere fede, ta lege Santara deitu ezpazindu
zure Jaunak, edo bataioko Sakramentuarekin egin
ezpazindu berekin bere Elizaren ume. Ala gertatzen
da fedearen argi gabe bizi diran jende guziakkin. Ala
gertatzen da Turkoakkin, Rusiatarrakkin, Prusian, Alemanian, Olandan, Inglaterran, Franzian bizi diran
fede gabeakkin. Ez ditu Jaunak deitu bere fede, ta
lege Santara, edo deitu bazituan ere oetatik asko,
aldegin due fede Santagandik, eta Eliz Ama Santaren
barrutietatik, ta ez due protxurik Jaunak gure onerako egin dituan ontarte, edo mesede guziaz; oek alabaña betiko bizitza doatsuarekin batean prestaturik
dauzka gure Jaun Jaungoikoak, Jaun beraren umeen
izatea, duenentzat, ez besterentzat. Eta izate miragarri onetara deitu zinduan, eta altxa bere fede, ta lege
Santara, edo berbera dana bataiora deitu zinduanean. Ontarte, ta doai onek garaitzen ditu gañerako

guziak, dio S. Leonek. Omnia dona excedit hoc
donum.
Ontarte, edo mesede au da gañera onra, ta ondasun guzien asiera, ta zimendua. Oroi zaite, Kristaua,
zein urrikarria, ta doakabea arkitzen ziñan, Jaunak
bataioko Sakramentuarekin bere fede, ta lege Santara ekarri zinduan artean. Loitua zeunden Adanen
bekatuarekin. Arkitzen ziñan Zerurako esku guzia
galdurik, Jaunaren aserre, ta madarikazioaren azpian,
eta etsai galgarriaren mendean. Oroi zaite era berean
bataioko Sakramentuarekin zugana etorri ziran
onraz, ta ondasunaz. Garbitu zinduan Adanen bekatuaren mantxatik. Gainzutu zinduan olio, ta balsamoarekin Erregeen eran, aditzera emateko Zeruko Erreñuaren jabegai ziñala. Eman zizun graziaren soñeko
ederra. Aita Eternoak artu zinduan bere umetzat,
Jesu-Kristok artu zinduan bere senidetzat, eta Espiritu santuak bere Esposatzat, ta jarri zan zure biotzean
zure giari. Aditzen dezu, Kristaua, norañoko onrak,
eta ondasunak zugana etorri ziran bataioko Sakramentuarekin? Zer da au, Kristaua, zuri, ta niri onenbeste onra ta ondasun eman gure Jaun onak, eta gu
ain eskergabeak gure ongille andi onentzat! Zu Jaungoiko beraren Seme, ta adiskidearen goiendean

jarria? Ala erakusten digu S. Joanek. Zu Jesu-Kristoren
senide egiña? Ala dio S. Paulok. Zu Espiritu Santuaren
Esposa, bizileku, eta Eliza izateko edertua, ta apaindua? Ala dio S. Paulok berak. Ta zu alaere bizitu zera
dakizun eran? Baña ez gaitezen geiegi onetan geratu. Esan ditugun ondasun oek ezezik beste geiagoere etorri zazikitzu bataioko Sakramentuarekin.
Bataioan bertan apaindu zinduan Espiritu Santuak
bere doaiakin, eta zugan ixuri zituan fedea, esperanza, karidadea, eta beste birtuteak; eman zizun beste
Sakramentuak artzeko eskua; ta zuri Zerurako bidean
laguntzeko ipiñi zituan legeko Ministroak, bere itz
Santua, Ejenplo onak, eta atzenean, zuk zure emengo deserri au uzten dezuneko, zuretzat prestatua
dauka betiko bizitza doatsua, betiko ondasunak, eta
atsegin kontentuak. Ona nola Jaunak zu bere fede, ta
lege Santara deitu zaituan eran deitzea dan onra, ta
ondasun guzien zimendua, ta asiera.
Ta nondik zuri, nondik niri onenbat ontarte, edo
mesede? Unde hoe mihi? Ez egiaz zure aurrekoetatik,
oetatik ez dezu alabaña bekatuan sortua, ta zikindua
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Erakusaldiak-III - 15
  • Parts
  • Erakusaldiak-III - 01
    Total number of words is 4055
    Total number of unique words is 1568
    38.5 of words are in the 2000 most common words
    53.9 of words are in the 5000 most common words
    61.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 02
    Total number of words is 4020
    Total number of unique words is 1538
    38.2 of words are in the 2000 most common words
    52.5 of words are in the 5000 most common words
    61.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 03
    Total number of words is 3991
    Total number of unique words is 1490
    39.0 of words are in the 2000 most common words
    54.0 of words are in the 5000 most common words
    62.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 04
    Total number of words is 4055
    Total number of unique words is 1594
    39.2 of words are in the 2000 most common words
    54.8 of words are in the 5000 most common words
    61.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 05
    Total number of words is 3982
    Total number of unique words is 1529
    36.3 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    56.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 06
    Total number of words is 4092
    Total number of unique words is 1498
    37.9 of words are in the 2000 most common words
    53.4 of words are in the 5000 most common words
    61.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 07
    Total number of words is 4001
    Total number of unique words is 1513
    36.0 of words are in the 2000 most common words
    52.4 of words are in the 5000 most common words
    60.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 08
    Total number of words is 4018
    Total number of unique words is 1435
    39.1 of words are in the 2000 most common words
    55.3 of words are in the 5000 most common words
    63.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 09
    Total number of words is 3997
    Total number of unique words is 1431
    38.2 of words are in the 2000 most common words
    54.1 of words are in the 5000 most common words
    62.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 10
    Total number of words is 4056
    Total number of unique words is 1568
    36.2 of words are in the 2000 most common words
    53.4 of words are in the 5000 most common words
    61.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 11
    Total number of words is 4035
    Total number of unique words is 1558
    37.4 of words are in the 2000 most common words
    53.3 of words are in the 5000 most common words
    60.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 12
    Total number of words is 4077
    Total number of unique words is 1561
    36.7 of words are in the 2000 most common words
    53.3 of words are in the 5000 most common words
    61.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 13
    Total number of words is 3980
    Total number of unique words is 1640
    34.5 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    59.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 14
    Total number of words is 4104
    Total number of unique words is 1575
    37.2 of words are in the 2000 most common words
    53.5 of words are in the 5000 most common words
    61.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 15
    Total number of words is 4070
    Total number of unique words is 1529
    36.5 of words are in the 2000 most common words
    52.0 of words are in the 5000 most common words
    61.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 16
    Total number of words is 3997
    Total number of unique words is 1636
    35.3 of words are in the 2000 most common words
    51.0 of words are in the 5000 most common words
    58.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 17
    Total number of words is 4037
    Total number of unique words is 1511
    37.5 of words are in the 2000 most common words
    53.0 of words are in the 5000 most common words
    61.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 18
    Total number of words is 4013
    Total number of unique words is 1462
    38.2 of words are in the 2000 most common words
    53.9 of words are in the 5000 most common words
    63.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 19
    Total number of words is 4067
    Total number of unique words is 1528
    36.9 of words are in the 2000 most common words
    52.0 of words are in the 5000 most common words
    59.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 20
    Total number of words is 4005
    Total number of unique words is 1708
    32.5 of words are in the 2000 most common words
    46.4 of words are in the 5000 most common words
    53.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 21
    Total number of words is 4000
    Total number of unique words is 1873
    29.9 of words are in the 2000 most common words
    42.3 of words are in the 5000 most common words
    47.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 22
    Total number of words is 3947
    Total number of unique words is 1540
    38.0 of words are in the 2000 most common words
    53.5 of words are in the 5000 most common words
    61.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 23
    Total number of words is 4018
    Total number of unique words is 1489
    38.4 of words are in the 2000 most common words
    54.1 of words are in the 5000 most common words
    62.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 24
    Total number of words is 4005
    Total number of unique words is 1630
    34.9 of words are in the 2000 most common words
    50.0 of words are in the 5000 most common words
    58.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 25
    Total number of words is 3997
    Total number of unique words is 1606
    37.6 of words are in the 2000 most common words
    52.5 of words are in the 5000 most common words
    60.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 26
    Total number of words is 3983
    Total number of unique words is 1595
    37.0 of words are in the 2000 most common words
    52.6 of words are in the 5000 most common words
    59.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 27
    Total number of words is 3990
    Total number of unique words is 1614
    37.3 of words are in the 2000 most common words
    54.2 of words are in the 5000 most common words
    62.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 28
    Total number of words is 3960
    Total number of unique words is 1587
    35.0 of words are in the 2000 most common words
    50.2 of words are in the 5000 most common words
    57.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 29
    Total number of words is 4008
    Total number of unique words is 1661
    36.5 of words are in the 2000 most common words
    54.9 of words are in the 5000 most common words
    61.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 30
    Total number of words is 3944
    Total number of unique words is 1737
    34.5 of words are in the 2000 most common words
    49.9 of words are in the 5000 most common words
    56.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 31
    Total number of words is 4042
    Total number of unique words is 1740
    34.4 of words are in the 2000 most common words
    50.6 of words are in the 5000 most common words
    57.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 32
    Total number of words is 4050
    Total number of unique words is 1642
    35.9 of words are in the 2000 most common words
    51.7 of words are in the 5000 most common words
    58.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 33
    Total number of words is 3960
    Total number of unique words is 1581
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    49.0 of words are in the 5000 most common words
    56.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 34
    Total number of words is 4036
    Total number of unique words is 1598
    34.7 of words are in the 2000 most common words
    49.3 of words are in the 5000 most common words
    56.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 35
    Total number of words is 536
    Total number of unique words is 321
    49.1 of words are in the 2000 most common words
    59.8 of words are in the 5000 most common words
    63.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.