Erakusaldiak-III - 10

Total number of words is 4056
Total number of unique words is 1568
36.2 of words are in the 2000 most common words
53.4 of words are in the 5000 most common words
61.5 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
arren, gero alako tentazioak ekitea, edo alako perillean ustekabean batek bere burua ekustea, non erraz
irristatu litekean; baña konfesatuta, tentazio txit esturik gabe, edo perillera borondatez joanda, lenekora
biurtzen bada, aditzera ematen du, bizitza ontzeko
asmo oso-eragille gabe konfesatu zala. Demagun,
urliak duala etxe galant bat, ala lurrez, nola basoz;
baña bere alperkeriaz galdu du guzia: ez du urtearen
erdirako artorik: eta billa dabil auzoetan: baña nola
biurtzen ez dakian ematen zayona, ez dioe ezer eman
nai. Ekusirik bere burua gisa onetan, jartzen da bere
soroai begira eta dio: ay soroak, soroak! nere alperkeriaz galduak. Laster beste modutan jarri bearrak zerate, eta ez gera arto gosearen beldur izango. Au guzia
esan arren, ezpadu arretarik lurrak maneatzeko,
simaurtzeko eta iñaurkiñak biltzeko, zer esango degu

onelako nekazari alperraz? Esango degu, ez duala
artoa ugari izateko asmo oso-eragillerik, baizik iduri
utsa. Eta au bera esan bearrak gera bekatariaz, baldin
konfesatu ondoan sayatzen ezpada arretarekin, bere
oitura gaiztoak garaitzeko. Alperrik ibilliko gera gure
nagitasuna gañ txuritzen, au da egia bat ezaguera
zuzenak nori nai begien aurrean ipintzen diona.
Bizitza ontzeko asmo oso-eragille gabe konfesatzen dira seigarren lekuan, beren estadu, eta karguaren egin-bideai eranzuteko arretarik ez duenak. Izan
dedilla Erretore, Alkate, Diputadu, guraso bat zintzoa,
amar mandamentuak, eta Elizaren bostak ez autsitzeko: baldin bere karguari dagozkan gauzetan arduragabe bizi bada, ez da konfesatuko bizitza ontzeko asmo
oso-eragillearekin.
Azkenean bizitza ontzeko asmo oso-eragille gabe
konfesatzen dira lagun urkoaganako gorroto, edo
gorrotoaren siñaleak utzi nai ez dituenak; ez due alabaña Salbatzallearen lege Santa gordetzeko asmo
osorik. Zer agintzen digu gure Salbatzalleak? Agintzen
digu, maite izan ditzakula gure etsayak:Diligite inimicos vestros: on egin zayezue, dio, gorrotatu zaituenai:
Et benefacite his, qui oderunt 5). Onginai
ta amorio au, egiazkoa ba da, agertzen da obretan:

laguntzen dio lagun urkoari, premiak ala eskatzen
duanean bederik, eta ez du erakusten gorrotoaren
siñalerik: barkatzen dio etsayari biotz osoarekin. Onginai, ta amorio au gabe bizitu diranak ez due izan, konfesatu diran aldietan, bizitza ontzeko asmo oso-eragillerik. Eta zenbat arkituko ez dira oetatik erri bakoitzean? Badira etxeak lagun urkoaganako gorrotoa
jatorriz bezala gordetzen duenak, eta su au itzali gabe
igarotzen da gurasoetatik umeetara, eta beste ondorengoetara. Badira, azaria olloaren zai egon oi dan
bezala erari itxedoten daudenak lagun urkoari txarkeria egiteko. Badira etsayaren berri onak aditzean naigabetzen, eta berri gaiztoak enzutean poztutzen diranak. Badira, era datorrenean lagun urkoaren kontra
itzegiteko, ozka, ta aginka bezala asiko diranak, aren
onra, ta izenari utsiki egiten dioela. Ez da oentzat
janari añ gozorik, nola dan etsayaren utsegiteak esatea, eta aditzea. Badira etsayari diosala ukatzen, edo
muzinka egiten dioenak. Oek guziak konfesatzen dira
bizitza ontzeko asmo-eragille gabe. Orra, nere Kristaua, nor diran asmo oso-eragille gabe konfesatu oi
diranak.
Ekusten dezu, zeñ ondoren samiñak datozen, guk
gure Jaun ona utzi degun eran uztetik? Ekusten dezu,

zeñ egia garbia dan Jeremiasek esaten diguna? Au da
gauza gaizto, eta samiña dala guk gure Jauna utzitzea? Scito, et vide, quia malum, et amarum est reliquisse te Dominum Deum tuum. Atozea, eta orain ere
etzera zere Jaunagana biurtuko? Ez dezu ekusten, zer
galtzen, eta zer irabazten dezun eskergabekeri itsusi
orrekin? Ay! galtzen dezu zere Jaungoikoa: galtzen
dituzu betiko atsegin kontentuak. Zer irabazi dezu
bizitza lotsagarri orrekin? Zer, ezpada Satanasekin
infernuan erretzen, eta gogaitzen egotea? Zentza
zaite noizbait, biur zaite zure Aita onagana, eta bera
amatzen, eta serbitzen dezula, zuk iritsiko dezu betiko bizitza doatsua. Amen.

OGEI TA BIGARREN
ERAKUSALDIA
KOMUNIO GAIZTOEN GAÑEAN
Adirazten da lenengo lekuan,
zeñ bekatu itsusia dan Komunio gaiztoa.
Urrena, emendik aterako degu, zeñ gauza gaizto, eta
samiña izango dan guk gure Jaun, eta Jaungoikoa
utzitzea, eta beragana biurtu nai ez izatea; bada
emendik dator komunio gaiztoak egitea.
Dereliquisti Dominum Deum tuum....
Scito, et vide, quia malum, et amarum est,
reliquisse te Dominum Deum tuum. Jeremiae 2.

Utzi dezu, bekataria, zure Jaun, eta Jaungoikoa,
eta seta izugarri batekin iraun nai dezu bekatuaren
bideetan, datorrela datorrena. Jakizu bada, esaten
dizu Jeremiasek: jakizu, eta ekusi ezazu, gauza gaizto,
eta samiña dala zuk zure Jaun, eta Jaungoikoa utzi
dezun eran utzitzea. Scito, et vide, quia malum, et
amarum est reliquisse te Dominum Deum tuum. Nondik nai begira dedilla, gauza gaizto eta samiña da guk

gure Jauna utzitzea, eta beragana ez biurtzea; baña
au ezagutzeko biderik errazena da, bekatuak berekin
dakartzian ondoren gaiztoai begiratzea. Ondoren oen
artean laugarren lekuan ipiñi ginduan konfesio gaiztoak, eta oen gañean itzegin det zerbait. Konfesio gaiztoai darraite komunioa, eta ekusia dago, nolakoa izan
ditekean konfesio gaiztoaren ondorengo Komunioa.
Orregatik gaurko Erakusaldia izango da Komunio gaiztoaren gañean. Aditzera emango det lenengo lekuan,
zeñ bekatu itsusia dan Komunio gaiztoa? Urrena,
emendik aterako degu, zeñ gauza gaizto, eta samiña
dan guk gure Jaun, eta Jaungoikoa utzitzea, eta beragana biurtu nai ez izatea. Enzun bekataria arreta
andiarekin.
***
Zuk, bekataria, galdu dezu zure Jaungoikoa, eta
zure anima: eta ez dituzu utzi nai bekatuaren bideak:
ura bezala edaten dituzu konfesio, eta Komunio gaiztoen bekatuak. Ay! eta baziñaki zeñ bekatu itsusia
dan Komunio gaiztoa! Nai dezu au aditu? Zaude bada
arretaz.

Bekatu itsusi asko gertatu dira, eta gertatzen dira
munduan, eta oen artean agitz itsusia izan zan Judasen Jesus saltzea. Judas zan Jesus onak auts-artetik
atera zuan gizon bat. Altxa zuan onra andietara: artu
zuan bere ikasleen artean, eta bere mayan iduki zuan
denbora luzean. Zer geyago? Egin zuan bere Apostolu, eta Elizako kargudun andi. Eta nola eranzun zien
Judasek onra, eta mesede andi oei? saldu zien Juduai
bere maisu, eta Ongille andia, eta ipiñi zuan aen atzaparretan adiskidearen idurian. Bekatu au orduraño
munduan gertatu zan bekaturik itsusiena zan, dirudianez, eta S. Leonek dio, gaiztakerien artean aurreko
lekua dagokala: Privilegio perfidiae obtinet in facinore
primum locum. Añ itsusia iritzi zion Judasek berak ere,
non izuturik urkatu zuan bere burua. Ipintzu oraiñ,
Kristaua, Judasen bekatuaren aldean zure Komunio
gaiztoen bekatua. Zeñ ote da itsusiagoa? Askoz itsusiagoa da zure bekatua: Judasek alabaña beñ bakarrik
saldu zuan bere Ongille andia; baña zuk saldu dezu
sarritan, edo Komunio gaiztoa egin dezun aldi guzietan. Judasek saldu zuan Jesus, argatik bere bizitza
eman etzuen denboran; baña zuk saldu dezu, zugatik
bere bizitza eman ezkero. Judasek salda zuan Jesus
ogei, ta amar dirutan; baña zuk saldu dezu atsegin

lotsagarri bategatik, edo obeto esateko ezer ezean.
Judasek saldu zuan Jesus, jakin gabe, Jesus zala Jaungoiko, ta gizon egiazkoa, eta Munduaren Salbatzallea;
baña zuk aurtasunetik dakizu, eta sinisten dezu, Jesus
dala Aita betikoaren Seme bakarra, Trinidadeko bigarren Persona, eta Jaungoiko egiazkoa: eta alaere izan
dezu ausardia, bekatuz loitua zaudela beraren mayan
jartzeko, eta saltzeko. Nork eztakus oraiñ Judasen
bekatua baño askoz itsusiagoa izan dala zurea? Baña
zoaz aurreraxeago, ipintzu zure bekatua Juduak Jesus
illeraztean egin zuenaren pare, eta ekusiko dezu,
Juduena baño ere itsusiagoa dala zurea.
Juduak Judas Patriarkaren odolekoak ziran, eta
odol onetatik jayotzekoa zan Salbatzallea. Denborak
bete ziranean, etorri zan, eta ogei, ta amairu urte
igaro zituan oen artean: sendatu zituan eriak, argitu
itsuak, eta piztu illak. Alaere etzuen ezagutu nai izan
beren Salbatzalletzat, eta aintzakotzat iduki bearrean,
munduan dan gizonik gaiztoenari bezala begiratu
zioen, eta atzenean illerazo zuen gurutzean. Guziz izugarria, eta itsusia izan zan Juduen eskergabekeri au,
baña ongi begiratzen badezu, Kristaua, bekatu askoz
itsusiagoak dira zure Komunioak. Juduak artu zuen
Jesus Getsemaniko baratzan: lotu, eta eraman zuen

Jerusalena, eta egin ziozkeen bidegabe andiak. Atozea, eta zuk ez dezu askotan artu Jesus bera zure
ortzen artean? Ezdezu loturik sartu infernuko dragoyaren lizean, edo bekatuz zikindua zendukan barrunbe orretan? Loturik, diot, sartu dezula, zeren ipiñi
dezun, egin nai zizkitzun ontarte, edo mesedeak ezin
egin zitzakean eran. Juduak azotez urratu, eta aranzaz
koroatu zuen Jesus, eta zuk zugan danez, ez diozu
egin ori, eta geyago? Doña Santxa Karrillori agertu
zitzayon Jesus zauriz betea, eta odola zeriola: eta esan
zion: orra zertako diran Komunio gaiztoak. Juduak
Jesus baño nayago izan zuen Barrabas, gizon gaizto,
eta erallea: Ill bedi Jesus gurutzean, deadar egin zuen:
eta zuk nayago izan dezu zure biotzean bizitzea Salanas, ezen es Jesus. Juduak beren gañean artu zuen
Jesusen odola, etorri al zitezkean neke, eta ondoren
guziak ezertan artu gabe: eta arreizkero badarraite
leku guzietan Jaunaren aserre, ta madariakazioa: eta
zuk zere gañean artu dezu odol ura bera, dakizula
emendik datorrela animaren betiko galera. Juduak illerazo zuen Jesus; eta au bera egin dezu zere alegiñean,
S. Paulok dionez; eta egin dezu ez beiñ bakarrik, baizik askotan. Juduak atzenean etziakien ongi, Jesus
zala Aita Betikoaren Semea, eta Jaungoiko egiazkoa.

Au aditzera eman zuan Jesusek berak gurutzean zegoala, bere Aitari esan zionean: Aita, barkagiezu, ez
dakie alabaña zer eguzten duen (Luc. 23): eta S. Paulok dio, etzuela gurutzean illeraziko, nor zan ezagutu
balue (1.ª ad Corint. c. 11); baña zuk, Kristaua, guziaren berri dakizula, Komunio gaiztoak egin dituzu, eta
zure Aita, ta Ongille andia ainbeste bider illerazo dezu
zere alegiñean. Ez dezu ekusten oraiñ, Juduen bekatua baño izugarriagoa dala, zuk Komunio gaiztoarekin
egin dezuna? Orregatik esan zuan S. Agustiñek biguñagoak izan zirala Juduak. Milius peccaverunt Judaei.
Baña gutxi da oraindaño esan dedan guzia S. Paulok dionaren aldean. S. Pauloren iritzian batayoa ezkero bekatu egiten duanak, beregan danez berriro gurutzean ipintzen du Jesus, eta kentzen dio bizia bere alegiñean, eta kentzen ezpadio, ori da, zeren piztu zan
beñere ez iltzeko, eta ezin ill ditekean: Rursum crucifigentes sibimetipsis filium Dei? Eta zer ote dio Komunio gaiztoa egiten duanaren gañean? Dio benik beñ,
Jesusen gorputza, ta odola gaizki artzen dituanak, bizitza kentzeko alegiña egitea gutxi baliz bezala, ekiten
diela Jesusen gorputz, eta odolari, eta oben, edo kulpadun ekiten dala oen kontrako bidegabe itsusiarekin:
Quicumque manducaverit panem hunc, vel biberit

calicern Domini indigne, reus erit corporis, et sanginis
Domini (1 ad Corint. c. 11). ltz oetan aditzera ematen
digu Komunio gaiztoaren itsustasuna alako eran, non
bekataririk gogorrena ere arriturik gera ditekean. Au
guk ongi ezagutzeko, demagun Aita batek, bere
semeari dion amorioagatik, igarotzen dituala ezin
konta al neke, ta naigabe, eta atzenean semeak egin
dituan gaiztakerien barkazioa iristeko, ematen duala
urkamendian bere bizitza. Aditzen du semeak au
guzia, eta bere gaiztakerien damuz korde gabe geratu bearrean alako amorruan jartzen da bere Aitaren
kontra, non ill ezpaliz, berak ilko lukean. Laster ekiten
du Aitagana ateratzen du obitik; askatzen du gañibetaz gorputza, eta jaten diozka errayak. Esan zadazu:
asma diteke Seme onen eskergabekeri, eta gogortasuna bezeñ itsusirik? Ezetz esango didazu. Atozea, eta
ez dakizu, au bera egin dezula Komunio gaizto bakoitzean? Jesus da gure Aita maitagarria, guri ongi nayez
Zerutik lurrera jatxi zana. Gu bekatutik atera, eta
Zerurako bidean ipintzeko, igaro zituan ainbeste neke,
eta oñaze, eta eman zuan gurutzean bere bizitza.
Guganako onginai, eta amorio geyegiak eragin zion
au, dio S. Paulok: Propter nimiam charitatem. Egia
onen berri aurtasunetik izan zenduan, eta siniste one-

tan bizitu zera; baña zer egin dezu? Zere bekatuen
damuz negar egin bearrean, berriro gurutzean ipiñi,
eta ill nai izan dezu, eta ill dezu zere alegiñean, S.
Paulok dion bezala. Ekusi dezu, eziñ ill dezakezula, eta
amorratuaren eran egin diezu beraren gorputz, eta
odolari ozka, eta sartu dituzu bekatuz loitua daukazun
barrunbe orretan, edo Satanasen lizean. Arritu zaitezte Zeruak, eta desegin Zeruko ateak, esan dezakegu
Jeremiasekin: Obstupiscite Caeli, et portae ejus desolamini. Orra, zer aditzera ematen digun lenengo
lekuan S. Paulok Komunio gaiztoaren gañean. Reus
erit Corporis, et sanguinis Domini. Zer geyago ote dio
Apostolu Santuak gai onetan? Dio, Komunio Santua
gaizki artzen duanak jaten, eta edaten duala bere
betiko galera: Qui enim manducat, et bibit indigne,
judicium sibi manducat, et bibit (1.ª ad Corint. C. 11).
Gauz arrigarria! Izan Sakramentu ori animaren bizitza
ugarizten duan janaria: izan betiko bizitzaren arbola!
eta alaere Komunio gaiztoa egiten duanak jaten du
betiko eriotza, eta galera! Judicium sibi rnanducat, et
bibit!
Ondoren au beste askorekin dator, guk gure Jaun
ona utzi degun eran, utzitzetik. Emendik atera ezazu,
Kristaua, zeñ gauza gaizto, eta samiña dan Jaun au

utzita beragana biurtu nai ez izatea. Scito, et vide,
quia malum, et amarum est reliquisse te Dominum
Deum tuum. Zer egiñ al dezakegu kalte oek desegiteko, etaZerurako bidean jartzeko? Ez dago beste biderik, ezpada egindako bekatuen damuz; gure Aita onagana biurtzea, seme ondatzallearen eran eta aurrera
aldegitea bekatuaren bideetatik. Andiak dira gure
bekatuak, baña andiagoa da gure Aitaren ontasuna.
Egin dezagun au guk bertatik, eta ez digu ukatuko
gure bekatuen barkazioa: eta emango digu betiko
bizitza doatsua. Amen.

OGEI TA IRUGARREN
ERAKUSALDIA
Adirazten da lenengo lekuan, zeñ sendagai
miragarria dan Jaunaren itz Santua.
Bigarren lekuan, zeñ minbera dan Jauna beraren
itza ongi entzutearen gañean.
Atzenean, nola bere animaren puzoi biurtu oi duan
bekatariak Jaunaren itza.
Scito et vide, quia malum, et amarum est
reliquisse te Dominum Deum tuum. Jerem. C. 2.

Gauza gaiztoa, ta samiña da zuk zure Jaun Jaungoikoa utzi izan dezun eran utzitzea, esaten digu Jeremias Profetak; bekatariak alabaña bekatuaren atsegin
zirzilla bategatik utzitzea du ontasun baztergabekoa,
ta edertasun paregabekoa dan bere Jaungoikoa; galtzen du Jaun beraren adiskidetasuna, ta grazia, eta
grazia onek ematen zion Zerurako eskua; ta irabazten
ditu betiko suak, eta garrak. Eta gaitz erdi lizake,
bekatuan lenengo erorten dan bezala, ezagutuko
balu, zer egin duan, eta artuko balu bere Aita onaganako bidea. Baña au egiñ ordean amilduaz dijoa

mallatik mallara, ta ez oi da geratu geyenean betiko
su, eta garrren artera bere burua sartu dezan artean.
Izugarriak dira bekatuaren ondorenak; eta oei begiratzea izan da gure zazpi illabete onetako lana. Ederretsitzen dio bekatariak bekatuari, ta artzen du bekatuan aisa erorteko oitura; au da lenengo ondorena.
Dabillen leku guzietan prestatzen ditu bere anima galtzeko sareak, lazoak, ezaguera, ta adiskidetasun limuriak; au da bigarren ondorena. Ezta kontentatzen bere
burua galtzearekin; berekin batean galdu nai oi ditu
beste asko ere, ematen diela bekaturako bidea; au da
irugarren ondorena. Gaitz oen guzien sendagai miragarriak utzi zizkigun gure SaIbatzalleak Konfesioko, ta
Komunioko Sakramentuan; baña bekatariak biurtzen
ditu oek bere animaren puzoi bere aldetik egin bear
lukeana egin gabez; au da bekatuaren laugarren
ondorena. Ondoren, eta malla oek ekusi ditugu, nere
Kristauak. Eta onetara ezkero aurrera dijoa bekatari
bere galgarria infernuko bere bidean. Eri batek bere
kaltetan biurtzen baditu sendagairik onenak; zer
esango degu aren biziaz? Zer, denbora gutxian iraungo duala baizik? Alaere utzi zion Jaunak bere Elizari
beste sendagai eder, eta indartsu bat, au da Jaun
beraren Itz Santua; baña au ere biurtu oi du bekata-

riak bere kaltetan, eta ona bekatuaren bostgarren
ondoren ikaragarria. Gaur itzegin nai dizuet Jaunaren
itz Santuaren gañean. Aditzera emango dizuet lenengo lekuan: zein sendagai miragarria dan Itz au. Aditzera emango dizuet bigarren lekuan: zeiñ minberaa dan
Jauna beraren itza ongi entzutearen gañean. Aditzera
emango dizuet atzenean: nola bere animaren puzoi
biurtu oi duan bekatariak Jaunaren itza. Gaurko dotrinaren gai au norinai illuntasunez, eta penaz beterik
utzi dezakean gaya da; baña alaere eziñ utzi diteke
ukitu gabe, zeren asko dijoakion Kristauari gauz au
ongi ezagutzean. Asi gaitezen bertatik.

§ I.
Jaungoikoaren izt andia da Jaungoiko beraren
Semea, Trinidadeko bigarren Persona Aitaren betiko
Jakiundea, ta antz ederra, ta Aitarekin guzian berdiña;
baña gaur itzegiten degu, ez itz andi onen, baizik Jaunak gizonai berez, edo bestez aditzera eman izan dien
izaren gañean. Lege zarreko Patriarkai askotan itzegin
zien Jaunak berez; eta lege bereko jendeari itzegin oi
zion Profeten autik. Lege berrian lenengo Kristauai

itzegin zien Jaunak Apostoluen aotik, eta gerokoai
itzegiten die Obispo Jaunen eta oek bidaltzen dituenen
bidez. Munduaren lau bazterretara zabaldurik aditzera
emangiezue guziai Ebanjelioa, edo nere Lege Santa,
esan zien Jesu-Kristok Apostoluai: Euntes in mundum
universum, praedicate Evangelium omni creaturae
(Marc. 16). Ala egin zuen Apostolu Santuak; eta geroko denboretan leku guzietara bidaltzen ditu Eliz Ama
Santak bere predikariak; eta Katolikoen erri guzietan
aditzera ematen da Jaungoikoaren itza.
ltz au ezta predikatzen duanaren aotik irteten dan
otsa; otsa alabaña geyenez ere iristen da aditzallearen belarriak ukuitzeraño, baña Jaungoikoaren itza
ongi aditzen bada igarotzen da barrena edo biotzera.
Predikatzen duanaren itza da karroza bat, non dijoan
Jaungoikoaren itza; karroza geratzen da enzunlearen
belarriak ukitzean, eta Jaungoikoaren itza aurrera
dijoa, ongi artzen bada. Argatik doktrinak, eta sermoyak aditzen ditugunean ez ditugu aditu bear gizonaren itzak bezala; eta onela aditzen baditugu ez degu
fruturik aterako; baizik aditu bear ditugu Jaungoikoaren gastiguak bezala, pres ipintzen ditugula gure biotzak Jaunak aditzera eman nai diguna enzuteko, ta
egiteko. Jaungoikoaren itza da argi bat ayenatzen

dituana gure ez jakiteak, ez oroitzeak, uste okerrak,
eta iritzi gaistoak. Argi onek erakusten dio animari,
zeiñ on-maitagarria dan gure Jaun Jaunoikoa, ta zein
andi miragarriak diran Jaun onek bere maitatzalleentzat prestaturik dauzkan ondasunak. Argi onek erakusten dio animari, zer nekeak, zer suak, eta garrak
irabazten dituan bekatu egiten duanak; baita nola
oetatik alde gin dezakean ere. Jaungoikoaren itza, adimentuaren argia ezezik, da gañera biotzarentzat sua;
ongi enzuten danean alabaña desegiten, eta urtutzen
ditu bekatuaren jelak, eta berotzen du bekataria Zerurako bidea artzeko. Zer, ez dira nere itzak suaren
eran? dio Jaunak Jeremiasen aoaz. Numquid non verba
mea sunt quasi ignis? (Jer. 25). Jaunaren itzada atzenean gaistakerietan lo dagoan bekataria esnatzen
duan ots andi-indartsu bat. Vox Domini in virtute, vox
Domini in magnificentia (Psalm. 28). Edo da Jeremiasek dionez arrien antzeko biotzak ere puskatzen
dituan mallua. Numquid non verba mea... Sicut,
malleus conterens petras? (Jerem. 23).
Eta ona, zergatik Jaunaren itza dan sendagai guztiz miragarria, naiz gure animak bekatuaren sare, ta
lazo oetatik gordetzeko, naiz obra onak gogo obearekin eragiteko, naiz bekatua, ta bekatuaren bideak

utzierazteko. Zenbat, eta zenbat zar, eta gaztek
diraue Jaunaren grazian, eta adiskidetasunean, zeren,
Jaunaren itza biotz onarekin aditu ta, ekusi zituen
Munduak bekaturako zabaldurik dauzkan sareak, eta
lazoak? eta gorde ziran oetan sartzetik? Zenbat, obra
onetan, eta Zerurako bidean zabartzera, ta nagitzera
egin zuenak, esnatu izan dira Jaunaren itzarekin? Zenbat, eta zenbat bekatari, Sakramentuetatik fruturik
batere ateratzen etzuenak; edo frutu atera ordean
Sakramentuak bere animen puzoi biurtzen zituenak,
atzenean Jaunaren itzak atera ditu bekatutik, eta
bekatuaren bideetatik? Ezin konta al dira, nere Kristauak. era onetan Jaunak beretu izan dituan animak;
eta esan diteke, biotz umill, eta ongi prestatuarekin
Jaunaren itza aditzen duan bekatariak laster desegingo dituala bekatuaren kateak, eta biurtuko dala Jaunagana. Zergatik bait esan zuan Jesu-Kristok: Jaungoikoarena danak enzuten ditu Jaungoikoaren itzak. Qui ex
Deo est verba Dei audit (Joan. 8). Eta are obeto ezagutu dezazun Kristaua nolako sendagaya dan Jaunaren itza, begira ezazu itz onek Elizaren asieran Mundu
guzian eman zituan frutu miragarrietara. Jesu-Kristo
etorri zan denboran Juduak ez, beste Mundu guzia bizi
zan Jaungoiko egiazkoaren ezaguera gabe. Bizi zan

idolatriaren gau illunean, ta bakoitzak, bere griña txarrai ongiena zegoten, idoloa adoratzen zuala. Etorri
zan Mundura Jesu-Kristo, eta etorri zan ez Juduen onerako bakarrik, baizik Mundu guziari erakustera Zerurako bidea, ta bere lege Santa; lege bat debekatzen
duana Jainkoaz ostera beste gauzarik adoratzea; lege
bat debekatzen duana etsairik andienari ere gaitz opa
izatea, ta gaitzari gaitzez eranzutea; lege bat debekatzen duana Munduko onra, ondasun, eta atsegin-kontentuetan biotza ipintzea; lege bat atzenean debekatzen dituana aragiaren atsegin loyak, usurak, eta tratu
zikiñak. Lege au Munduari ar-eraztea zan lan guziz
andia, bere kontra zituan alabaña Munduaren oitura,
ta usadio zarrak; bere kontra zituan gizonaren griña,
ta pasio guziak; bere kontra munduko Erregeak eta
Enperadoreak, gizon andiak, eta txikiak, jakintsuak,
eta jakinezak. Egiteko andi onetarako autu zituan Jaunak ez Munduko andiak, ez jakintsuak, eta aberatsak,
baizik arrantzale batzuek, jakiñezak, eta pasioko denboran beldurrez Jesu-Kristogandik aldegin, edo iges
egin zuen gizonak. Infirma mundi elegit Deus, ut fortia quaeque confundat. Alaere oen aotik itzegiten
zuala Jaunak urte gutxiren barrunbean ayenatu zituan
idoloak; zabaldu zuan Mundu guzian Jaungoiko egiaz-

koaren ezaguera, ar erazo zien gizon andi, eta txikiai
bere lege eder garbia, eta ekusi zan gurutzea Enperadore, ta erregeen koroetan, onra anditzat ipiñia. Ekusten dezu, Kristaua, zeiñ sendagai miragarria dan Jaungoikoaren itz Santua? Nolako umiltasunarekin bada,
nolako begiramentuarekin, eta biotzeko prestaerarekin aditu bear ez genduke itz au? Izan dira Santuak
Eskritura Santa irakurtzen etzuenak belauniko, ta
buru utsean baizik, zeren Eskritura Santan itzegiten
duan Jaunak; baña guk itz Santu au aditu izan degu,
askotan beintzat, nola nai, ta geratu gera, atera gintzakean frutuak atera gabe. Ta nortaki, zenbat kalte
emendik etorri litezkean gugana, ezpagera noizbait
noizbait zentzatzen? Askotan dotrina bat ongi aditzean dago baten betiko bizitza doatsua; aiñ da minberaa Jauna bere itz Santua ongi aditzearen gañean,
oraiñ ekusiko degun bezala.

§ II.
Jaungoikoaren itza berez guzi-alduna da, Eskriturak deitzen dion bezala: Omnipotens Sermo; baña
nola egin zuan gizona bere eskuko, edo onerako, ta

gaitzerako eskuarekin; gertatzen da askotan, eta iñoiz
ere baño geyago egungo egunean, gizonak edo aditu
nai ez izatea Jaungoikoaren itza, edo bear dan eran ez
aditzea, eta itz Santu au fruturik gabe geratzea. Eta
ain da sentikorra, edo minberaa Jauna alde onetatik,
non aserraturik utzi oi dituan Probinzia, ta Erreñu
osoak bere itzaren intz gozo edo euria gabe. Zoaz,
Kristaua, lege zarreko jendeetara. Etzuen Israeltarrak
aditu nai izan Jaunak bere Profeten auaz esaten zienik, eta utzi zituan Jaun berak Profetarik gabe; bere
itza gabe, eta atzenean idolatrian ondatuak. Etzuen
Juduak ere aditu nai izan Jesu-Kristok berak berez eta
beste Profeten aotik esaten ziena; ta utzi zituan Profetarik gabe, fede gabe Probinziarik, eta Erreñurik gabe,
eta onela bizi dira ardi erratuen eran milla zazpi eun
eta geyago urte onetan. Zoaz, Kristauakin ere gertatu
danari begiratzera. Zoaz goizaldera, edo Orienteko
bazterretara. Ekusiko dezu Ejipto, denbora batean
Erlijiosoen bizilekua zan bazter ura, S. Athanasioren,
eta beste gizon andiaskoren autik Jainkoaren itza
aditu izan zuan ura, Mahomaren zorakeriai darraitela.
Ekusiko dezu Jerusalenen, Zesarean, Antiekian, Konstantinoplan denbora batean Jainkoaren itza entzuten
zala Jaunaren Ministroen aotik; ta nolako Ministroen

aotik? S. Zirilo, S. Basilio, S. Gregorio Nazianzikoa, S.
Juan Krisostomo, eta beste gizon andi asko izan ziran
bazter aetan Obispo, eta Jaunaren itzaren erelle. Baña
utzi zituan Jaunaren itzak bazter aek, eta arkitzen dira
Mahomaren lege zatarrarekin. Zoaz Afrikara. Ekusiko
dezu, denbora batean Jaunaren lege Santa, ta itza
frutu andiarekin predikatzen zuela an S. Ziprianek, S.
Agustiñek, ta beste askok; ta gaur arkitzen dira leku
aek guziazere; kendu zien alabaña Jaunak bere itzaren
argia, eta geratu ziran Mahomaren legearekin. Atoz
Europara, zer ekusiko dezu? Zoaz Prusiara, Suezia, ta
Dinamarkara; zoaz Olandara, zoaz Inglaterrara; leku
oetan guzietan nozbait erein zan frutuarekin Jaunaren
itza; baña gaistotu zan gero lurra; etzan aditzen Jaunaren itza zegokan eran, eta utzi zituan Jaunak bazter
oek guziak herejiaren lañopean. Baña zertarako nekatuko gera gauza zarrai begiratzen, begien aurrean
daukagula Franziako Erreñuarekin gertatzen daña
orain bertan? Franzia ogeita lau, edo bost milloi anima
zituan Erreñua; Franzia Christianissimo, edo txit Kristauaren izenarekin onratzen zan Erreñua: Franzia,
arako erreñu ura, non Jaunaren itza aditzera ematen
zan ain sarri, ain kontuz, ain leun, eta gozotoro, gaurko egunean arkitzen da itz Santu au gabe, legeko

ministro gabe, Sakramenturik gabe: eta an geratu
diran Katoliko gaixoak arkitzen dira fedea galtzeko
perill andian. Nondik etorri ote zayo Franziari ondoren
izagarri au? Ay! ederetsi zien jendeak bere griña, ta
pasio txarrai; etzan Elizaren aginteaz kezka andirik,
etzuen Jaunaren itzak frutu andirik ematen; eta Jaunaren aserreak utzi du Erreñu aiñ andia guziok dakuskun
eran. Ezta oraindik berrogei urte deadar egiten ziola
Autore batek Franziari: Ah! Franzia! Zein aberatsa
zeran zerorrek ezagutzen ez dituzun ondasunetan!
Jaunaren itzaren azia ugari ereiten da zure erri andietan, eta txikietan! Itz onen ale bakoitzak Indian, Japonen, edo beste bazter askotan ereinda, erro ugariak
botako zituan; baña oiñpean dabill emen azi au, eta
ezta errotzen. Eta zer? Ez ote da gurekin gertatuko
Juduakin gertatua? Itz onen faltaz fedearen argi gabe
bizi diran jendeak deadar egingo due Jaunaren
aurrean, eta eskatuko due kastigua gure kontra. Ay!
ene! eta logratuko due! Onela deadar egiten zuan
Franziako autore batek, oraindik urte asko ez danean;
eta ekusten degu bidezkoak zirala beldur oek, eta
gure egunetan gertatu dira gauzak ura beldur zan
eran. Ekusten dezu, Kristaua, zeiñ minberaa dan gure
Jaun Jaungoikoa bere itz Santa ongi entzutearen

gañean? Au aditzera emana dauka anziñatik Eskritura
Santan beiñ, ta berriz. Bai au aditzera eman zuan
benikbeñ Isaiasen autik mastiaren ipui, edo parabolan. Ipiñi zuan Jaunak mastia, dio Isayasek, itxi zuan;
eta altxa zion erdian torre bat bere tolareakin. Egon
zan aren mats gozoen ustean; baña oen ordez eman
ziozkan mats gaziak, basamatzen antzekoak. Expectavit ut faceret uvas, et fecit labruscas (Isai. c. 5.)
Orain, dio Jaunak, orain nik esango det zer egingo diodan nere masti eskergabe oni. Kenduko diot esia,
sartu dedin edozeñ eta artu dezan nai duana; botako
ditut egin niozkan pareteak, eta erabilliko due oñen
azpian. Utziko det etze; ez da moztuko, edo iñausiko;
ez eta ondeatuko ere. Estaliko due sasiak, eta arantzak, eta aginduko diet odeiai, ez dezeela aren gañean
euririk egiñ. Nubibus mandabo, ne pluant super eam
imbrem. Parabola onetan aditzera eman zuan Jaunak
len Juduai gertatua, eta geroz Erreñu askori gertatu
zayena, eta gertatuko zatena, ezpadue ezertan artzen
Jaun beraren itz Santua. Au bera aditzera eman zuan
gañera Jaunak berak Amos Profetaren autik. Badatoz
egunak, dio Jaunak: Ecce dies veniunt dicit Dominus.
Nik bidalduko det lurraren gañera gosea: Miltam
famem in terram. Ez ogiaren gosea, eta ez uraren

egarria, baizik Jaungoikoaren itzaren gosea. Ibilliko
dira batetik bestera itz onen billa, ta ez due arkituko.
Circuibunt quaerentes verburn Domini, et non invenient (c. 8). Amos Profetak itzegiten zien Israeldarrai,
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Erakusaldiak-III - 11
  • Parts
  • Erakusaldiak-III - 01
    Total number of words is 4055
    Total number of unique words is 1568
    38.5 of words are in the 2000 most common words
    53.9 of words are in the 5000 most common words
    61.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 02
    Total number of words is 4020
    Total number of unique words is 1538
    38.2 of words are in the 2000 most common words
    52.5 of words are in the 5000 most common words
    61.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 03
    Total number of words is 3991
    Total number of unique words is 1490
    39.0 of words are in the 2000 most common words
    54.0 of words are in the 5000 most common words
    62.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 04
    Total number of words is 4055
    Total number of unique words is 1594
    39.2 of words are in the 2000 most common words
    54.8 of words are in the 5000 most common words
    61.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 05
    Total number of words is 3982
    Total number of unique words is 1529
    36.3 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    56.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 06
    Total number of words is 4092
    Total number of unique words is 1498
    37.9 of words are in the 2000 most common words
    53.4 of words are in the 5000 most common words
    61.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 07
    Total number of words is 4001
    Total number of unique words is 1513
    36.0 of words are in the 2000 most common words
    52.4 of words are in the 5000 most common words
    60.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 08
    Total number of words is 4018
    Total number of unique words is 1435
    39.1 of words are in the 2000 most common words
    55.3 of words are in the 5000 most common words
    63.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 09
    Total number of words is 3997
    Total number of unique words is 1431
    38.2 of words are in the 2000 most common words
    54.1 of words are in the 5000 most common words
    62.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 10
    Total number of words is 4056
    Total number of unique words is 1568
    36.2 of words are in the 2000 most common words
    53.4 of words are in the 5000 most common words
    61.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 11
    Total number of words is 4035
    Total number of unique words is 1558
    37.4 of words are in the 2000 most common words
    53.3 of words are in the 5000 most common words
    60.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 12
    Total number of words is 4077
    Total number of unique words is 1561
    36.7 of words are in the 2000 most common words
    53.3 of words are in the 5000 most common words
    61.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 13
    Total number of words is 3980
    Total number of unique words is 1640
    34.5 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    59.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 14
    Total number of words is 4104
    Total number of unique words is 1575
    37.2 of words are in the 2000 most common words
    53.5 of words are in the 5000 most common words
    61.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 15
    Total number of words is 4070
    Total number of unique words is 1529
    36.5 of words are in the 2000 most common words
    52.0 of words are in the 5000 most common words
    61.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 16
    Total number of words is 3997
    Total number of unique words is 1636
    35.3 of words are in the 2000 most common words
    51.0 of words are in the 5000 most common words
    58.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 17
    Total number of words is 4037
    Total number of unique words is 1511
    37.5 of words are in the 2000 most common words
    53.0 of words are in the 5000 most common words
    61.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 18
    Total number of words is 4013
    Total number of unique words is 1462
    38.2 of words are in the 2000 most common words
    53.9 of words are in the 5000 most common words
    63.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 19
    Total number of words is 4067
    Total number of unique words is 1528
    36.9 of words are in the 2000 most common words
    52.0 of words are in the 5000 most common words
    59.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 20
    Total number of words is 4005
    Total number of unique words is 1708
    32.5 of words are in the 2000 most common words
    46.4 of words are in the 5000 most common words
    53.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 21
    Total number of words is 4000
    Total number of unique words is 1873
    29.9 of words are in the 2000 most common words
    42.3 of words are in the 5000 most common words
    47.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 22
    Total number of words is 3947
    Total number of unique words is 1540
    38.0 of words are in the 2000 most common words
    53.5 of words are in the 5000 most common words
    61.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 23
    Total number of words is 4018
    Total number of unique words is 1489
    38.4 of words are in the 2000 most common words
    54.1 of words are in the 5000 most common words
    62.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 24
    Total number of words is 4005
    Total number of unique words is 1630
    34.9 of words are in the 2000 most common words
    50.0 of words are in the 5000 most common words
    58.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 25
    Total number of words is 3997
    Total number of unique words is 1606
    37.6 of words are in the 2000 most common words
    52.5 of words are in the 5000 most common words
    60.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 26
    Total number of words is 3983
    Total number of unique words is 1595
    37.0 of words are in the 2000 most common words
    52.6 of words are in the 5000 most common words
    59.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 27
    Total number of words is 3990
    Total number of unique words is 1614
    37.3 of words are in the 2000 most common words
    54.2 of words are in the 5000 most common words
    62.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 28
    Total number of words is 3960
    Total number of unique words is 1587
    35.0 of words are in the 2000 most common words
    50.2 of words are in the 5000 most common words
    57.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 29
    Total number of words is 4008
    Total number of unique words is 1661
    36.5 of words are in the 2000 most common words
    54.9 of words are in the 5000 most common words
    61.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 30
    Total number of words is 3944
    Total number of unique words is 1737
    34.5 of words are in the 2000 most common words
    49.9 of words are in the 5000 most common words
    56.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 31
    Total number of words is 4042
    Total number of unique words is 1740
    34.4 of words are in the 2000 most common words
    50.6 of words are in the 5000 most common words
    57.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 32
    Total number of words is 4050
    Total number of unique words is 1642
    35.9 of words are in the 2000 most common words
    51.7 of words are in the 5000 most common words
    58.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 33
    Total number of words is 3960
    Total number of unique words is 1581
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    49.0 of words are in the 5000 most common words
    56.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 34
    Total number of words is 4036
    Total number of unique words is 1598
    34.7 of words are in the 2000 most common words
    49.3 of words are in the 5000 most common words
    56.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 35
    Total number of words is 536
    Total number of unique words is 321
    49.1 of words are in the 2000 most common words
    59.8 of words are in the 5000 most common words
    63.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.