Erakusaldiak-III - 07
Ave Rex Judaeorum. Neke oen guzien ondoren Pilatosek ipiñi zuan Jesus Juduak ongi ekusi zezakeen toki
batean, eta esan zien: Ecce homo: esaten bazien
bezala: begira, Jaunak, gizon urrikalgarri oni: Errege
izan nai bazuan, zuek diozuen bezala, ekusi ezazue,
nolako Errege izan ditekean, eta nola dagoan guzia
urratua, eta zauri bat egiña: baderitzat, apendu zeratela asko adiña, eta utziko diozuela onenbesterekin.
Ecce homo. Engañatu zan Pilatos, bada Juduak amorru
andiarekin deadar egiten zuen, ill bearra zala Legeak
agintzen zuan bezala: Secundum legem debet mori.
Beldurtu zan Pilatos, Enperadorearekikoa galerazo
zeguloen: eta beldur onekin, garbitu zituan eskuak,
eta eman zuan Jesus gurutzean illerazteko sentenzia.
Zer diozu oraiñ zuk, bekatari sor, eta gorra? Ecce
homo esaten dizu Elizak: Begira Jesus onari pauso
onetan: ori da gizona ezezik Jaungoiko egiazkoa, eta
Errege guzien Erregea: ori da, zu Zerurako bidean
ipintzeko gizon egin zana, eta zugatik neke oek guziak
igaro dituana. Begira, nolakoa utzi duen gure bekatuak: guzia zauri egiña dago: vulneratus est propter
iniquitates nostras: eta ez dauka gizonaren anzik. Non
erat aspectus: ez ote da biotz ori Jesus nekatzez ase?
Ipiñi zioen gurutzea bizkarrean Salbatzalleari. Asi
zan Kalbarioko bidean; baño nola joan zitekean, baldin
alde aldean odol ustua bazegoan? Beldurtu ziran
Juduak, Kalbariora baño len ill zekien, eta laguntzat
eman zioen Simon zeritzan gizon bat. Igo zan noizbait
Kalbariora: kentzen diozkee soñekoak, eta uzten due
mundu guziaren aurrean era txit lotsagarrian. Iltzez
josten diozkee bere esku, eta oñak gurutzean, eta
ipintzen due gurutzea zutik. Agertu zan Munduaren
Salbatzallea airean lapur biren erdian. Iru ordu bezala
igaro zituan bizirik gurutzean, oñazez inguratua alde
guzietatik. Orregatik deitzen dio Isayasek: Oñazezko
gizona: virum dolorum. Denbora onetan erregutu zion
Aitari, barka zegiela neke aetan ipiñi zuen etsayai,
zeren etziakien ongi, zer egiten zuen. Agindu zion
lapur onduari Paradisua. Begiratu zion bere Ama maitagarriari, eta bere ordez utzi zion Semetzat S. Juan;
begiratu zion S. Juani, eta utzi zion Amatzat Birjiña txit
Santa. Agertu zion Aitari bere neke izugarria. Aditzera
eman zuan egarri andi bat, eta eman zioen ozpiña.
Biurtu zan bere Aitagana, eta esan zion: bukatu dira
Profetak nere gañean aditzera eman zituen nekeak:
Consummatum est. Egin zuan ots andi bat, esaten
zuala: Aita nerea, zure eskuetan uzten det nere bizitza, eta anima: Pater in manus tuas commendo spiritum meum: Onela ill zan Munduaren Salbatzallea,
gure Aita, eta Ongille ezin Ongilleagoa.
Ekusten dezu, bekataria, zer kosta zayon Jesus
onari Adanen gure bekatuen zorra? Ekusten dezu, zeñ
gauza gaizto, eta samiña dan guk gure Jaungoikoa
utzitzea, eta bekatuari leku ematea? Eta au guzia ekusita ere etzera biotz osos biurtuko zure Aita onagana?
Ez ote dezu negar egingo zure bizitza lotsagarri orren
gañean? Jesus gurutzean zegoan denboran gauza
guziak agertu zuen beren eran naigabe andia. Janzi
zan Zerua beltzez, ukatzen zituala eguzkiak bere argi
ederrak: lurra asi zan dardaraka: obiak leku askotan
berenez idikiak geratu ziran, eta arriak ere erdiratu
ziran. Eta zu, bekataria arriak baño gogorragoa izango
ote zera? Biur zaite, bekataria, biur zaite zure Jesus
onagana: barkatuko dizu oraindañokoa, eta bizi zaite
beraren lege Santak erakusten dizun bezala. Onela iritsiko dezu betiko bizitza doatsua. Amen.
AMABOSTGARREN
ERAKUSALDIA
Bekatuak berekin ekarri oi dituan ondoren gaiztoen
artean, lenengoetatik izan oi da bekatuan erortzeko
oitura, eta onen gañean izango da Erakusaldi au.
Adirazten da lenengo lekuan, zeñ minanze gaiztoa
dan bekatuan erorteko erraztasuna, edo oitura.
Adirazten da urrena, nolako arreta ipiñi bear duan
bekatariak miñanz onetan ez erortzeko.
Dereliquisti Dominum Deum tuum...
Scito et vide, quia malum, et amarum est
reliquisse le Dominum Deum tuum. Jerem. 2.
Utzi dezu; Kristaua, zure Jaun, eta Jaungoikoa, eta
beraren ontasun baztergabea era askotara adirazi
bazatzu ere, etzera beraganonz asi, eta ala asi bearrean, geroago eta sorrago zaudela, dirudi. Gauza
bearra da beraz Erakusaldiak garraztutzea, eta samintzea zerbait: Orregatik ekitera noa, bekatuak berekin
ekarri oi dituan, ondoren samiñai. Oen artean lenengoa bezala da bekatuan erortzeko erraztasuna, eta
oitura: eta au izango da gaurko itzaldiaren gaya. Adi-
tzera emango det lenengo lekuan: zeñ miñanze gaiztoa dan bekatuan erortzeko erraztasuna, eta oitura.
Urrena, nolako arreta ipiñi bear duan batez ere gazteak miñanz onetan ez erorteko. Enzun, bekataria,
gaitz onetatik aldegiteko gogo, eta asmo sendo batekin.
***
Bekatuan erorteko oituraren izenez ez degu aditzen bekatuan nolanai erortzea; baizik sarritan eroriaz
batek bere buruari erantsitzen dion griña gaiztoa. Asitzen da urlia juramentuak gezurraren gañean egiten;
sandia, birauak lagun urkoari botatzen: berendia ordikerietan. Asitzen da urlia atsegiñ lizunetan bere
buruarekin, edo besterekin; sandia beste bekaturen
batean: lenengo bekatu oek ez dira oitura; baña baldin bekatariak jarraitzen badio asi duan lan gaiztoari,
eta sarritan erortzen bada, laster erantsiko dio bere
buruari bekatuan erortzeko erraztasun, eta oitura.
Askotan gertatzen da Konfesoreak galdetzea bekatariari, len izan ote duan bekatu onetan, edo artan erortzeko oitura? eta orduan aitortu bear da, dana dan
bezala; eta naiz galde dezala, naiz ez, baldin oraingo
bekatu orietan erortzeko oitura izan badezu; eta desegin, edo garaitu gabea bada, esan bear diozu konfesoreari: Jauna bekatu onetan erori naiz onenbeste bider
azkeneneko konfesiotik oraindaño; eta lenagotik det
bekatu au egiteko oitura, ongi garaitu gabea. Begira
dezaun oraiñ, nolako miñanzea dan oitura au.
Bekatuan erortzeko oitura da, batek bere buruari
erantsitzen dion, griña bat, berez, eta sortzetik bertatik dituan griñen anzekoa, S. Agustiñek dion bezala:
Quasi secunda et affabricata natura. Emendik dator
oitura gaiztoa bekatariari utzierazteko nekea. Otsoak
berez dakar ardietarako, azariak olloetarako, eta arranoak sarraiskiaganako griña, eta nekez galerazoko
zate au: eta onen anzekoa da oitura gaiztoa.
Bekatuan erortzeko oitura, batezere zarra bada,
da miñanze bat eziñ sendatu ditekeana. Sendatu liteke, baldin Jaunaren lagunzarekin egingo balu bekatariak egin lezakeana; baña ez oi du izan biotzik onetarako. Asiko da bearbada Konfesioko Sakramentua
sarritan artzen, eta aspertzen da bereala: asiko da
lagun gaiztoetatik aldegiten, eta ezin dago aetara
joan gabe, eta biurtzen da leneko bekatuetara. Ala
egun oro ekusten da birauak botatzeko, juramentu
gezurrezkoak egiteko, ordikeriarako, keñada, eta
ukiera Iotsagarriak egiteko, itz desonestoak esateko
oitura zarra duenakin. Orregatik esaten digu Jaunak
Eskritura Santan: Etiopiako beltz bat zuritzen danean,
eta katamotzak uzten dituanean bere nabardurak,
edo mantxak, utziko dituzue zuek ere artu dituzuen
aztura, edo oitura txarrak: Si Aethiops mutare potest
pellem suam, et pardus varietates suas, et vos poteritis bene facere, dum didiceritis malum.
Bekatuan erortzeko oitura da miñanze bat, anima
uzten duana itsua, sorra, eta gorra. Aditzen, edo irakurtzen bada zerbait, bekatuak berekin dakartzian,
betiko su, eta garren gañean, bereala itzutzen ditu
animaren begiak, agradatzen zaizkan gauzetara. Aditzen baditu, Jaunak bere adiskide, eta serbitzarientzat
prestaturik dauzkan, atsegin-kontentuak, geratzen da
Indietako ondasunen berriak adituko balitu bezala,
ezeren uste, edo esperanza gabe. Onela bizi da bere
oitura gaiztoan oatua bezala, eta ez du bizitza ontzeko neurririk artzen.
Bekatuan erortzeko oitura da miñanze bat bekatariaren biotza gogortzen duana, mallukaria ari zayon
ingudea gogortzen dan eran. Bidaltzen badiozka Jauanak nekeren batzuek, zentza dediñ, Jaunagana biurtu
bearrean, emendik artzen du bidea, birau, eta beste
bekatu berriak egiteko. Orregatik onelako bekatariaz
itzegiten duala, Jaunari esaten dio Jeremiasek: Jo dituzu eta ez due beren gaiztakerien damurik artu: Percusisti eos, et non doluerunt: zeatu dituzu, eta ez due
bizitza ontzeko neurririk artu nai izan: Attrivisti eos, et
renuerunt accipere disciplinam (Jerem 5). Baldiñ gurasoak, edo arzayak zerbait esaten badio, utzi ditzan
lagun, eta etxe gaiztoak, eranzungo du: ekusi nai ez
naue zeinbaitek, eta oetakoren bat izango zan berri
oen ekarlea: ennbidia da guzia, eta eztanda egingo
badue ere, miñ onekin egon bearrak dira. Ez da batere lotsatzen bere bizitza gaiztoaz, eta lotsatu bearrean, emakume gizakoyaren aurpegia erakusten du,
Jeremiasek dion bezala: Frons mulieris meretricis
facta est tibi (cap. 1). Gertatzen da onelako bekatariarekin buztiñari eguzkiarekin gertatzen zayona: atera
bitez eguzkitara argizagia, eta buztiña: bidaltzen diezte eguzkiak bere berotasuna, eta argi ederrak: argizagia gozatzen, eta biguintzen da; baña buztiña? elkortzen, eta gogortzen da: eta ona bekatuaren oitura
gaiztoan dagoanarekin gertatzen dana: asko Jaunaren
Itza adituaz, Sakramentuak artuaz, eta Jaunak bidaltzen diezten nekeakin biguintzen, eta benaz sartzen
dira Zerurako bidean; baña bekatuaren oitura zarrean
bizi dana geroago eta elkorrago egiten da, ala Jaunaren Itzarekin, eta Sakramentuakin, nola emengo neke,
eta gurutzeakin.
Bekatuaren oitura da minanze bat, bekatuen neurriaz kanpora amilderazo oi duana anima gaixoa. Au
zuk ezagutzeko, jakizu, gure Jaunak gauza guziai ipiñi
diela beren neurria, Espiritu Santuak esaten digun
bezala: Omnia in mensura, et numero, et pondere disposuisti (Sap. 11). Emendik markatua dago Jaunagan,
gutatik bakoitzari barkatuko diozkan bekatuen neurria. Iru bekatu barkatuko dieztet Damaskoarrai, zion
Jaunak Amos Profetaren autik; baña lautara igarotzen
badira, ez diet barkatuko: Super tribus sceleribus
Damasci, et super quatuor non convertam (Amos c. 1)
Jakizu gañera, neurriaz kanpora egiten dan bekatu ura
dala zauri bat beñere ongi sendatuko ez dana, eta
garranga bat betiko eriotzaren puzoya berekin duana:
eta garranga au irinsi duana arkitzen da betiko su, eta
garren arterako prestatua. Atozea oraiñ, Kristaua,
bekatuaren oituran bizi dana ez dijoa eyaka, edo lasterka bezala bekatuen neurri, eta muga igarotzera?
Atozea, eta alaere etzera esnatzen, bekatutik aldegiteko, eta Jaunagana biurtzeko?
Bekatuaren oitura da atzenean miñanze bat, beartzen duana Jesu-Kristo, uztera bekataria bere gura
txarren mendean, eta beragandik betiko aldegitera:
banoa ni, esan zien Juduai, banoa ni, eta nere billa ibilliko zerate, baña alperrik: illko zerate zeren bekatuan:
Ego vado, et quaeretis me, et in pecacato vestro
moriemini (Joan 8). Au bera esango dio Jesu-Kristok
bekatariari, bekatuen mugatik igarotzen danean. Ay!
eskergabea! esango dio, Zerurako egin zindudan, eta
egin det ainbeste alegiña, arako bidean zu ipintzeko.
Egin nintzan gizon, eman nuan gurutzean nere bizitza:
ipiñi nituan Sakramentuak, eta geratu ninzan Aldareko Sakramentuan, zuri emateko nere ondasun guziak,
eta zu giatzeko Zerura. Baña guzia izanda zuretzat
alperra. Deitu dizut, eta ez dezu aditu nai izan nere
deya: gera zaite bada zure griña, eta oitura gaiztoen
mendean: banoa ni zugandik betiko: Ego vado. Ordutanik aldegingo du bekatariagandik Aingeru goardakoak: aldegingo du Birjiña txit Santak, eta geratuko da
doakabea Zeruko inz, eta euri gozoak ukitzen ez duan
ur elkorra bezala, eta illko da bekatuaren oitura gaiztoen atzaparretan. Badira itsasoak neguan ormatzen,
edo jelatzen diranak: orduan ango arrayak daude sortuak; eta illak bezala; baña andik aterata surtan ipin-
tzen dituenean, esnatzen dira. Arrai oea eran sortua
bezala bizi oi da bekataria oitura gaiztoakin; baña
emengo itsaso onetatik irteten, eta su, eta garren
artean bere, burua dakusanean, esnatuko da doakabea.
***
Ekusten dezu bekataria, nolako minanzea dan
bekatuan erortzeko oitura? Minanz onetan eroriko
zera, ezpazera esnatzen bekatutik irteteko, eta zere
Aita onagana biurtzeko; bekatuak alabaña, ezpada
biotzetik ayenatzen damu egiazkoarekin, bere kargarekin amilderazten du bekataria beste bekatuetan, S.
Gregoriok dion bezala: Peccatum, quod paenitentia
non deletur, mox suo pondere aliud trahit. Onela
bekatua bekatuari eransiaz erortzen da oitura gaiztoaren miñanzean.
Zer egin bear ote du bada gazteak miñanz onetan
ez erortzeko? Egin bear duan lenengo gauza da lenbait len bere Jaunagana biurtzea: ala egin zuan seme
ondatzalleak: joan zan bere Aita onagana, eta esan
zion damu andiarekin: Aita egindet bekatu zure
aurrean, eta zure kontra: ez naiz zure semearen ize-
narekin onratua izateko diña. Ala egin zuan Magdalenak ere. Bekatariak egin bear duan bigarren gauza da,
bekaturako bide, eta perilletatik, etxe, eta lagun gaiztoetatik aldegitea; bestela bekatuaren berrizkaturan,
eta oitura gaiztoaren miñanzean ororiko da. Irugarrena da bizitza eder, garbi bati jarraitzea, Sakramentuak
sarritan artzen dirala. Era onetan bizi zaitezke bekataria oitura gaiztoan erori gabe: gazteak alabaña, gazte
dala, artzen duan bidea ez du zartzen danean ere utziko, dio Espiritu Santuak: Adolescens juxta viam suam,
etiam cum senuerit, non recedet ab ea (Prov. 22).
Jauna, esango dit norbaitek: berorrek dion au guzia
ongi dator, bekatuen oituran osotoro sartu ez diranentzat; baña ni oitura onetan bizi naiz aspaldiko urteetan, ez ote da neretzat miñanz onetatik irteteko sendagairik? Bai, eta asko, ta onak, eta zuk leyalki artzen
badituzu, sendatuko zera: baña ez ditu artu nai oitura
zarra duanak sendagai egokiak, eta berekin darama
obira oitura gaiztoaren lorra. Nai dituzu zuk sendagai
egokiak artu? Zoaz bada Konfesore on bategana, eta
egizu arretaz esaten dizun guzia, eta sendatuko zera.
Au da S. Bernardok ematen dizun, sendagaya. Egin
dezagun, nere Kristauak, denbora degun bitartean
alegiña bekatutik aldegiteko, eta Jaunaren grazian
irauteko: onela iritsiko degu betiko bizitza. Amen.
AMASEIGARREN ERAKUSALDIA

artean bigarrena izan oi da lagun urkoai bekaturako
bidea, edo eskandaloa ematea. Eta bekatu au izango
da gaurko Erakusaldiaren gaya.
Adirazten da lenengo lekuan, zer dan, eta zeñ izugarria eskandaloa diritzan bekatua.
Adirazten da urrena, zer egin bear degun, Jaunagandik bekatu onen barkazioa iristeko.
Dereliquisti Dominum Deum tuum...
Scito, et vide, quia malum, et amaruin est,
reliquisse te Dominum Deum tuum. Jeremiae 2.
Utzi dezu bekataria, zure Jaun, eta Jaungoikoa, eta
ez dezu beragana biurtzeko neurririk artu nai. Jakizu
bada, esaten dizu Jeremiasek; jakizu, eta ekusi ezazu,
gauza samiña dala zuk zure Jaungoikoa utzi izan
dezun eran utzitzea: Szito, et bide, kia malum, et amarum est relikisse te Dominum Deum tuum. Amaikagarren Erakusaldia da gaurkoa gai onen gañean: eta
azkenekoan aditu zenduan, nola, bekatuak ekarri oi
dituan, ondoren gaiztoetatik lenengoa bezala dan
bekatuan erortzeko erraztasuna, eta oitura, eta zeñ
miñanze gaiztoa dan au. Aditu zenduan gañera, nolako arreta ipiñi bear dan minanz onetan ez erortzeko;
baña au da gauza bat, bekatari gutxik egin nai duena,
eta asko erori oi dira oitura gaiztoetan. Gaitzerdi litzake bere burua galtzearekin geratuko baliz bekataria,
baña gertatzen dana da beste askori ematea bekaturako bidea, edo eskandaloa: eta au da hekatuaren
beste ondoren gaizto, eta samiña. Onen gañean izango da gaurko Erakusaldia. Aditzera emango det lenengo lekuan, zer eta zeñ izugarria dan, eskandaloa deritzan bekatua. Urrena, zer egin bear degun, bekatu
onen barkazioa Jaunagandik iristeko. Asi gaitezen bertatik.
***
Eskandaloa deritzan bekatua da lagun urkoari
bekaturako bidea, oña, edo laguntza ematea: bekatu
larrirako bidea ematen bada, eskandaloa ere izango
da larria, bestela izango da beniala. Baña begira,
bekatu larri, edo mortala egin diteke, obraz ezezik,
itzez, eta gogoz ere.
Gerta diteke batek lagun urkoari gaitzerako biderik ez ematea, eta ark bere gaiztakeriaz bidea artzea;
eta orri deitzen zaio Fariseoen eskandaloa; oek alabaña Jesusen obra onetatik artzen zuen gorrotorako
bidea. Ez da onelako eskandaloaren beldurrez utzi
bear egin bear dana. Gerta diteke gañera, batek lagun
urkoari bekaturako biderik ez ematea, eta alaere ark
artzea, ez gaiztakeriaz, baizik argaltasunez, edo sasoi
txarrean dagoalako. Eskandalo au izendatzen da argalena. Emakume, edo gizon bat dagokan eran janzita
Elizara etortzea gauz ona da, eta berez ez dio iñori
bekaturako biderik ematen: alaere artu lezake bide au
urliak, edo sandiak bere argaltasunez. Eskandalo
onen gañean geyenak erakusten diguena da oraiñ
esatera noana. Elizara etortzea, naiz jai eguna izan,
naiz ez, utzt diteke, eta utzi bear da, urlia, edo sandiarentzat bekatuan erortzeko perill andia danean: utzi
bear da diot iñoiz, edo berriz: ez ordea askotan: zeren
askotan utzitzea izango lizake neke andiegia. Au bera
diot beste gauz onak, edo bekatu ez diranak egitearen
ganean.
Bekaturako bidea, batzuetan ematen da, bekatu
eragiteko asmorik gabe. Au gertatzen da, esaten, edo
egiten bada, lagun urkoarentzat bekaturako perill
andia ekarriko duan gauzaren bat. Ala gertatu oi da itz
loi-desonestoak esateko oitura duenakin: denbora igarotzeko unore onean, esaten dituela, darauste onelakoak; baña ez dira ontzat emango Jaunaren aurrean
aitzakia oek. Atozea, unore ona igarotzeko da lagun
urkoari bekatuaren puzoya prestatzea? Unore ona igarotzea da gazteai bekaturako moduak erakustea?
Epañako lege batek agintzen du, ez dedilla, ez gauaz,
ez egunaz esan, edo kantatu izt desonestorik: eta lege
au autsitzen duanaren kastigua da eun azote, eta urte
betean erritik kanpoan bizitzea. Lege au gordeko
baliz, zenbatek bizi bearko luke basoetan mosalakin?
Eta zer esango degu, keñada lotsagarriak egiteko
oitura duenaz? Añ lasayak, eta aberekiak dira zenbait,
non, obrazko bekatuaz osteronzeko guziak, ezertan
artzen ez dituen: ez det Jauna ezer seigarrengoan,
esango due. Atozea, eta ez ote dira izan keñada lotsagarriak, eta aragien izendatzea? Ez ote dira izan
musu, laztan, eta goyetako ukierak? Oriek, bai Jauna,
baña ez; ditugu gauz oek ezertan artzen: unore ona
besterik ez da izan? Unore onaren aitzakian bada
egizu edozeñ gauza. Atozea, ori da Kristauari dagokan
itzegitea, eta bizitza? Bekatu eragiteko asmorik gabe
ematen due gaiñera askok bekaturako bidea, onesti-
dadeak eskatzen duan, modu ona gorde gabez. Au
gertatzen da, batzuetan mutillak igeri egiten duela,
emakumeak dabiltzan tokian, edo begira daudela;
besteetan, emakumeak gobada jotzeko jartzen dirala
era lotsagarrian gizonezkoen aurrean, edo arbola
gañetan dabiltzala, mutillak begira daudela. Zer esango det, goyak salgai ipintzen, eta erakusten dituenaz,
edo, zatarrezko metak altxatzen dituen, eroaz? Zer
esango det, dituen era, eta mallari begiratu gabe, ezin
irozo dezakeen adiña soñekoetan gastatzen duen txoraskaz?
Bekaturako bide, edo eskandaloa beste batzuetan
ematen da, laguntzen zayola lagun urkoari gauza
debekatuetan. Era onetan eskandaloa deritzan bekatua egiten du, nagusiari, etxekoandre, edo lagunari
lapurretan laguntzen dionak: ezkontzeko dauden
estalki jartzen danak, egon ditezen aek bakarrik, eta
nai duen eran: era berean etxeetako seme, edo alabai
arto, edo garia erosten diezanak, dakiela, ostua dala:
edanean igarotzeko laguntzen duenak brindiska:
sagardoa, ardoa, edo edari bizia, orditzeko perillean
daudenai, ematen diezanak: eta oro bat ordu jakiñaz
kanpora gazteak, edo zarrak idukitzen dituenak jokoan, eta bear bada eziñ emendik esan nitzakean, modu
itxusietan. Zer esango det, arako etxe aez, non jai
egunetan biltzen diran gazteak, ala mutillak, nola neskatxak, eta non gertatzen diran onestidadeari ez
dagozkan gauzak? Eta onelako etxeetako buru, edo
gurasoak, Katolikoen artean ere badira?
Atzenean bekaturako bide, edo eskandaloa ematen da zenbait aldiz, baldin bat, bere karguaren eginbideai eranzuteko, zabarra bada. Ez da asko erriko
buru, eta kargudunak, edo gurasoak gauza gaiztorik
ez egitea: gauza bearra da gañera karguari arretarekin eranzutea, eta au ez egitera, asko gazte eta zar
eroriko dira bekatuetan, eta bekatu oek izango dira
kargudunaren gañean. Ay! eta alde onetatik ongi
begiratzen badiegu geren buruai, eztakit, nola arkituko geran gai onetan! Eta zabarkeria utsarekin eskandalo, edo bekaturako bidea eman baditeke, zer izango
da asko guraso bizi diran bezala bizitzea? Zer, errietako kargudunak bide ez egokietan ekustea? Baña goazen aurrera, eta dakuskun, zeñ izugarria dan eskandaloa deritzan bekatu au.
Lagun urkoari bekaturako bide, edo eskandaloa
ematea da Jaungoikoa utzirik Satanasen alde altxatzea, eta onen gerrari, eta serbitzari jartzea. Satanas
munduaren asieratik ari da Jainkoari gerra egi ten, eta
animak infernura amilderazten: eta beragatik eskandaloa ematea da Satanasen gerrari jartzea, animak
infernura bidaltzeko. Au da, nere Kristaua, batayoko
egunean eman genduan itza? Lagun urkoari bekaturako bide, edo eskandaloa ematea da Jesu-Kristori, ainbeste neke kosta zitzaizkan, animak kentzea, eta etsai
gaigarriari ematea. Norena da, nere Kristaua; norena
da zuk bekatura amilderazo dezun anima ura? JesuKristorena da alde guzietatik. Jesu-Kristorena, zeren,
Jaungoikoa danez, ezerezetik egin zuan. Jesu-Kristorena gañera, zeren Jaungoiko-gizona dan bezanbat bere
odol preziotsuaren kostuz erosi, eta beretu zuan: Etzerate zerenak, esaten digu S. Paulok, non estis vestri,
baizik Jesu-Kristorenak: vos autem Chti (1ª ad Corint.
3, et ad Ephes. 6). Zeñ bidegabe izugarria izango ez
da bada kentzea Jesus onari ainbeste nekerekin beretu zituan animak; eta ematea Satanasi?
Lagun urkoari bekaturako bidea, edo eskandaloa
ematea da Zerurako Jaunak egin zuan anima alegiñean amilderaztea betiko su, eta garren artera. Asma
diteke gogortasun itsusiagorik? Idi, edo bei bat karobi
batera botatzea gogortasun andia izango lizake, zer
izango da Zerurako Jaunak egindako anima betiko
infernura bota nai izatea?.

ematea da golpe batean iru eriotza izugarri egitea; illtzen du alabaña lenengo lekuan bere anima, Ezekiel
Profetak dion bezala: Anima quae peccaverit, ipsa
morietur (c 18). Illtzen du urrena lagun urkoaren
anima, eta animarekin batean arteraño egin zituan
obra on guziak. Iltzen du gañera bere alegiñean Jesus
S. Paulok dion eran.
Atzenean: lagun urkoari bekaturako bide, edo
eskandaloa ematen diona beartua dago animetan
egin dituan kalteak alegiñean desegitera, baña nola
au egingo du, ezpadaki, norañokoak diran egindako
kalteak? Bekaturako bidea ematearekin gertatzen da
gari soro baten erzeko lasto igarrai su emanda gertatzen dana, edo gertatuko litzakeana. Erzeko lastoetatik erraz igaroko lizake sua urrengo lastoetara, oetatik
soro guzira. Eta zer beste gauzarik gertatzen da,
bekaturako bidea ematen danean? Urliak eman dio
sandiari bekaturako bidea: sandiak beste askori, oek
besteai eta bearbada su au ez da itzali, urte askoren
buruan ere: bearbada asko ill dira, eta infernuan
daude; eta besteak aurrera dijoaz bekatuaren moduak
erakusten...
(Erakusaldi au arkitzen da geyago segitu eta
akabatu gabe Agirre Jaunaren paperetan).
AMAZAZPIGARREN
ERAKUSALDIA
Bekatuaren ondoren gaiztoen artean irugarrena izan
oi da bekaturako bide, eta sareetan anima nasturik,
eta katrabillaturik geratzea. Orregatik bekaturako
bideen gañean izango da Erakusaldi au.
Aditzera emango da lenengo lekuan, zer, eta. zenbat
gisatara izan oi dan bekaturako bidea.
Aditzera emango da urrena, zeñ gauza bearra dan
bekaturako bideetatik aldegitea.

reliquisse te Dominum Deum tuum. Jerem. 2.
Utzi dezu, bekataria, zure Jaun, eta Jaungoikoa,
eta alperrak izan dira, zu Zerurako bidean ipintzeko,
oraindañoko nere alegin guziak. Jakizu bada, esaten
dizu Jeremiasek; jakizu, eta ekusi ezazu, gauza gaizto,
eta samiña dala zuk zure Jaun, eta Jaungoikoa utzi
izan dezun eran uztitzea. Scito, et vide, quia malum,
et amarum est reliquisse te Dominum Deum tuum. Asi
giñan bekatuak berekin ekarri oi dituan ondoren gaiz-
toak ukitzen, eta azkeneko aldian ekusi zenduan, Kristaua, zer dan, eta zeñ izugarria eskandaloa deritzan
bekatua, au da alabaña bekatuaren ondoren samiñetatik bat. Ekusi zenduan urrena, zer egin bear degun
bekatu onen barkazioa iristeko. Ez du bekatariak aditu
nai, bere onerako esaten zayona; aurrera dijoa gaiztakerian, eta dabillen tokian eotzen ditu bekaturako
sareak, eta nonnai geratzen da nasturik, eta katrabillaturik. Au izan oi da bekatuaren irugarren ondoren
samiña. Orregatik gaur itzegin nai dizut, bekataria,
bekaturako bide, edo perillen gañean. Aditzera emango dizut, lenengo lekuan, zer, eta zenbat gisatara izan
oi dan bekaturako bidea. Aditzera emango dizut urrena, zeñ gauza bearra dan bekaturako bideetatik aldegitea. Enzun arretarekin.
***
Bekaturako bide eta perillaren izenez aditzen da
artarako bidea ematen digun edozeñ gauza; baña ez
dira berdiñak bide, eta perill guziak. Bata da urrutikoa,
eta onela deitzen zayo, zeren beregandik urruti daukan bekatua, eta gutxitan amilderazo oi duan artan.
Bazatoz Elizara, eta ekusten dezu gizon, edo emaku-
me bat ongi janzia. Ekuste au uts-utsik, edo beste salsagarririk ez duala, bekaturako bide, eta perill urrutikoa da, eta etzaude onelako perilletatik iges egitera
beartua; bestela irten bearrak giñake mundu onetatik.
Bekaturako beste bide, eta perilla da urkoa, zeren
bide, eta perill onetan dagoana, edo jartzen dana
sarritan erori oi dan bekatuan, edo beintzat erortzeko
perill andia dan, sayets guzietara begiratu ezkero.
Demagun arako etxe artan jai egunetan biltzen dirala
mutillak, eta neskatxak: aritzen dira denbora puska
batean karta jokoan, eta bitartean, edo ondoren izan
oi dira izketa desonestoak, keñada lotsagarriak, eta
beste modu itsusiak. Batzarre onetara joatea da bekaturako bide, eta perill urkoa. Alaere izango dira etxeetako buruak onelako batzarreak beren etxeetan idukitzen dituenak. Badaki urliak, Tolosara gurasoa gabe
dijoanean, sartu oi dala an, edo emen bere Aingeru
goardakoarekin: edaten da poliki gurgurren sendagaitik, eta ondoren an, eta bidean gertatu oi dira itzegite, eta modu itsusiak. Nork eztakus, zuretzat gis-orretan Tolosara joatea, izango dala bekaturako bide, edo
perill urkoa? Badaki sandiak, erriz erri festen aitzakian
ibiltzea, oraindaño arentzat izan dala bekatu askotan
erortzeko bidea: onekin ukiera zikiñak; arekin musu,
eta laztanak; onekin itz aragizkoak, arekin zerbait
geyago. Eta nork igerriko ez du, sandiarentzat erriz
erri orrela ibiltzea dala bekaturako bide, eta perill
urkoa? Badaki berendiak, arako ezkutari arekin bakarrik egotea dala arentzat bide, eta perill andia atsegin
lizunetan, edo beintzat gogorazio gaiztoetan goisatzeko: ekusia dago beraz, egoera ori berendiarentzat
dala bekaturako bide, eta perill urkoa.
Bekaturako bide, eta perilla izan diteke urkoa,
obrazko bekaturik izan ez arren, baldin itzez, gogoz,
edo beste moduz erortzeko bide, edo perill andia
hada. Emendik atera dezakezu, zenbait gazte, gaitzeronz kolokatzen diranetik, zentza ditezen artean, bizi
dirala bekaturako bide, eta perill andi, eta urkoan.
Nola ori, esango didazu? Zeren itzez, gogoz, eta eskuz
erortzen diran kezka, ta ardurarik gabe. Galde bekie
onelakoai: Seigarrengoan badezu ezer? Ez Jauna,
eranzungo due. Galde bekie gero: izanda onelako
gauza? Bai, Jauna. Eta alako gauza? bai Jauna. Nola
bada esan dezu, ez dezula seigarrengoan ezer? Jauna,
orrelako gauzak ez ditut ezertan artu. Emendik ez da
zer miretsi, baldin onelakoak bekaturako bide, eta
perill urkoan kezka andi gabe bizi badira, bada arau-
rreneko bekatuaz osteronzekoak ezertan artzen ez
ditue.
Bekaturako bide, eta perilla izan diteke urkoa edozeñ mandamenturen kontra. Uste due batzuek, seigarren mandamentuari dagozkan gauzetan bakarrik izan
oi dala bekaturako bide, eta perill urkoa; eta engañatzen dira; bada seigarren Mandamentuaren kontra
ezezik besteen kontra ere bekatu egin diteke, eta
askotan andiagoa. Orregatik bekaturako bide, eta
perilla izan diteke urkoa, edozeñ Mandamenturen kontra. Ala izan oi da batzuentzat edaria saltzen dan etxera joatea, zeren edo orditzen diran, edo lagun arteko,
eta etxeko pakea galerazten duen: besteentzat jokoa;
batzuentzat gauzen saltze, eta erosketa, besteentzat
beste gauzaren bat.

- Parts
- Erakusaldiak-III - 01
- Erakusaldiak-III - 02
- Erakusaldiak-III - 03
- Erakusaldiak-III - 04
- Erakusaldiak-III - 05
- Erakusaldiak-III - 06
- Erakusaldiak-III - 07
- Erakusaldiak-III - 08
- Erakusaldiak-III - 09
- Erakusaldiak-III - 10
- Erakusaldiak-III - 11
- Erakusaldiak-III - 12
- Erakusaldiak-III - 13
- Erakusaldiak-III - 14
- Erakusaldiak-III - 15
- Erakusaldiak-III - 16
- Erakusaldiak-III - 17
- Erakusaldiak-III - 18
- Erakusaldiak-III - 19
- Erakusaldiak-III - 20
- Erakusaldiak-III - 21
- Erakusaldiak-III - 22
- Erakusaldiak-III - 23
- Erakusaldiak-III - 24
- Erakusaldiak-III - 25
- Erakusaldiak-III - 26
- Erakusaldiak-III - 27
- Erakusaldiak-III - 28
- Erakusaldiak-III - 29
- Erakusaldiak-III - 30
- Erakusaldiak-III - 31
- Erakusaldiak-III - 32
- Erakusaldiak-III - 33
- Erakusaldiak-III - 34
- Erakusaldiak-III - 35