Erakusaldiak-III - 06
Jaungoikoaren eran, onaren, eta gaitzaren berri ziakienak. Deitzen zayo gañera onaren eta gaitzaren jakiundeko arbola; zeren arbola onen fruta janda ikasi zuen
zer ondasunak galdu zituen, eta zer gaitzak beren
gañera erakarri zituen. Debekatu zien Jaunak arbola
bakar onen fruta jatea esaten ziola Adani: Noizerenai
jan dezazu!a orren fruta, illko zera: Morte morieris,
illko zera ez gorputzaren aldetik bakarrik, baita animarenetik ere. illko zera, ez zu bakarrik, bai ta zure
ondorengoak ere. Luziferrek ezin begi onez ekusi zuan
gizonaren ainbeste onra, eta asi zan bekatuan amilderazteko bidea prestatzen, baliatzen zala Ebaz. Bazebillen Eba Paradisuan, eta etsayak itzegin zion suge
baten autik: zergatik ez dizue Jaunak eman fruta
guzietatik jateko eskua? esan zion: Eranzun zion Ebak:
Paradisuaren erdian dagoan arbola baten frutatik
jatea debekatu digu Jaunak, ill ez gaitezen, baña jan
dezakegu beste guzietatik. Orduan esan zion etsai
gezurtiak, etzerate, ez, orregatik illko: eta arbola aren
fruta jaten dezuen unean bertan idikiko dira zuen
begiak, eta izango zerate Jainkoa bezala, eta jakingo
dezue onaren, eta gaitzaren berri. Jarri zan Eba arbolari begiratzen: ekusi zuan, jateko sasoi onean zeuden
frutaz betea, eta begietarako guziz ederra: Pulchrum
oculis, aspectuque delectabile. Artu, eta jan zuan aren
frutatik. Gaitz erdi izango zan au, onenbesterekin kontentatu baliz; baña eman zion Adani ere, eta jan zuan.
Gisa onetan autsi zuen Jaunaren Agintea. Adanen
bekatu au da jatorrizkoa edo orijinala deitzen dioguna,
zeren ondorengoetara jatorriz igarotzen dan.
Nork oraiñ aditzera eman, zeñ ondoren samiñak
etorri ziran eta datozen bekatu onetatik? Len etzuen
jateko, eta edateko gauzen kezkarik, zeren Paradisuan zuen, nekerik gabe, bear zuena; baña erbestetu
zituan, edo bota andik Jaunak, eta bakoitzak, ala
lenengo gurasoak, nola aen ondorengoak beren nekeizerdiarekin billatu bear izan zuen, eta due jateko eta
edateko bear dana. Len etzuen soñeko bearrik, zeren
zuzentasun, edo justizia orijinalaren doaia galdu zuen
artean, etzan lotsatzeko gauza soñekorik gabe egotea; baña ozta erori ziran bekatuan, lotsatu ziran, eta
pikostoakin nolerebait estali ziran. Len etzuen eritasun, zartze, eta eriotzaren beldurrik; zeren bizitzaren
arbolaren fruta jatearekin biziko ziran gaitz, edo eritasunik gabe, eta denbora zetorrenean bizirik joango
ziran Zerura; baña gero ezin konta al gaitz ekusi bear
ditu gizonak, eta atzenean ill bearra da: Autsa zera,
eta auts biurtuko zera, esan zion Jaunak Adani. Len
argia zegoan adimentua jakin bear diran gauzak ezagutzeko;baña oraiñ neke andiarekin ikasten dira. Len
borondatea prest arkitzen zan Jaunaren naia egiteko;
gero nagia geratu zan. Len idurimendu, edo imajinazioak etzuan asaldatzen gizona, gero gerra andia
ematen du. Len gura guziak pakean, eta borondatearen mendean zeuden; baña gero ezin ongi adirazi ditekean adiña neke ematen due, eta mundu guzia darabilte sosegurik gabe: gerra eta iskanbilla etxean eta
gerra erreñuetan: emendik ainbeste eriotza. Egizu,
Kristaua, kontu, presa bat urratzen dala. Ekusiko
dezu, len soseguz zijoazen urak gero indar andiarekin
abiatzen dirala eren bidean: eta orra gizona bekatuan
erori zanean gertatu zana. Zuzentasun edo justizia
orijinalaren doayak lotuak bezala zeduzkan gizonaren
gura guziak; etziran altxatzen borondateak agindu
gabe; baña justizia orijinalaren doai andia galdu zuan
bezala, gura guziak asi ziran beren bidean, eta geroztik ez due pakerik eman nai. Gizonak onraz beterik
zegoanean, etzuan ezagutu bere zori ona: gero egin
zan zentzugabeko abere, edo astoen anzeko, dio
Dabidek: Homo cum in honore esset, non intellexit:
comparatus est jumentis insipientibus, et similis factus est illis (Psalm. 48). Atzenean, Adanek bekatuan
erori zan unean bertan, galdu zuan Zerurako eskubide
guzia, ez beretzat bakarrik, bai ta bere ume, eta ondo-
rengo guzientzat ere: guziak dira alabaña bekatuan
sortuak.
Ekusten dezu, bekataria, zeñ gauza gaizto, eta
samiña dan guk gure Jauagoikoa bekatuarekin utzitzea? Sagar, edo fruta bat dastatzea, edo progatzea
añ gauza gaiztoa izan bazan, eta ondoren añ samiñak
etorri baziran, eta badatoz bekatu artatik, begira zer
izango dan guk egin ditugun adiña bekatu egitea. Eta
ezaguturik au ez ote zera, bekataria, bekatuaren lo
astun orretatik esnatuko? Ea, esna zaite, irten zaite
bekatuaren obi orretatik: zoaz zere Aita onagana, eta
bizi zaite beraren Lege ederrak erakusten digun eran.
Onela iritsiko dezu betiko bizitza doatsua. Amen.
AMABIGARREN ERAKUSALDIA
Zeñ gauza gaizto, eta samiña dan bekatua, adirazten
digu Trinidadeko bigarren Persona, Aita Betikoaren
Seme-Jaungoikoa Zerutik jatxita gizon egiteak. Misterio miragarri au da oraingo Erakusaildiaren gaya.
Dereliquisti Dominum Deum tuum...
Scito, et vide, quia malum, et amarum est
reliquisse te Dominum Deum tuum. Jerem. 2.
Utzi dezu zuk, bekataria, zure Jaun, eta Jaungoikoa: eta garizuman asko egia izugarri aditu badituzu
ere, etzera bekatuaren lo astun orretatik esnatu. Jakizu bada, esaten dizu Jeremiasek, eta ekusi ezazu,
gauza gaizto, eta samiña dala, zuk zure Jaun, eta Jaungoikoa utzi izan dezun eran utzitzea. Ekusi zenduan
azkeneko igandean, Jaunak gizona egin zuanean, zertako egin zuan, eta nolako doayak eman ziozkan.
Ekusi zenduan, nola bekatuan erori zan, eta zeñ ondoren samiñak etorri ziran, eta datozen bekatu artatik.
Jan zuan Adanek Paradisuko arbola baten fruta debekatua, eta bereala bota zuan Jaunak Paradisutik, eta
len eritasun, eta eriotzaren beldur gabe bizi zana,
geratu zan ezin konta al gaitz, neke, eta eriotzaren
mendean. Atzenean galdu zuan Jaunaren grazia, eta
zuzentasun orijinalaren doai miragarria, baita Zerurako eskubide guzia ere. Eta nork eztakus, ondoren oek
dakartzian bekatua dala gauza guziz gaizto, eta samiña? Eta ondoren oek ekarri zituan sagar, edo fruta
debekatu bat dastatze, edo progatzeak, ez Adanentzat bakarrik, baita guretzat ere, fedeak erakusten
digun bezala.
Egia au bera adirazten digue, gizona Zerurako
bidean berriro ipintzeko Jaunak artu zituan neurri
miragarriak. Oen artean lenengoa da Trinidadeko
bigarren Persona, Aita betikoaren Seme-Jaungoikoa
gizon egitea. Misterio au izango da gaurko Erakusaldiaren gaya. Enzun bada arreta andiarekin, Kristaua.
***
Autsi zuan Adanek Jaunaren Agintea, len esan
dezun eran, jakiundeko arbolaren fruta debekatua
jaten zuala. Ozta Adanek egin zuan bekatu au, igerri
zuan Jauna zetorkiola, eta ezkutatu zan arbolen ostartean. Deitu zion Jaunak Adani, esaten ziola: non zera?
Ubi es? Eranzun zion Adanek: aditu det, Jauna, zure
otsa, eta lotsatu naiz, zeren soñekorik gabe arkitzen
nintzan: orregatik ezkutatu naiz. Esan zion Jaunak: eta
nork aditzera eman dizu, soñekorik gabe, edo larru
gorrian zeundela, debekatu nizun fruta jateak baiziç?
Eranzun zion Adanek: laguntzat eman didazun emakumeak eman dit, eta jan det. Orra noiz danik asi zan
gizona bere utsegitea edertu, edo gutxitu nayez.
Orduan esan zion Ebari: zergatik egin dezu au? Eranzun zion Ebak: sugeak engañatu nau. Orra Ebak ere
besteri egozten dio bere bekatuaren oben, edo kulpa
guzia. Biurtzen da Jauna sugearen, edo obeto esateko
Demonioaren kontra, eta esaten dio: Madarikatua
izango zera: nik gerra bizia ipiñiko det zure, eta andre
baten artean: gerra zure ume, eta andre aren semearen artean: andre ark bere semearen bidez zapalduko
du zure burua: Inimicitias ponam inter te, et mulierem, et semen tuum, et semen illius: ipsa conteret
caput tuum (Genes. 3). Itz oetan Jaunak aditzera
eman zuan, etsai galgarriak gure lenbiziko gurasoak
galdurik utzi bazituan ere, bidalduko zuala Munduaren
Salbatzallea, eta onek zapalduko ziola etsayari burua.
Zeñ ona, eta Urrikaritsua gure Jauna! Aserre zegoan
gizonaren kontra, zeren autsi zuan ipiñi zion Agintea;
baña ekusten zuan, Adan eta Eba, eta oetatik etorriko
ziran ondorengo guziak geratuko zirala Zerutik erbestetuak betiko, eta joan bearrak zirala betiko su, eta
garren artera. Ekusten zuan Adanek, eta Ebak ezin
desegin zezakeela egin zioen bidegabe izugarria,
zeren gizonaren alegin guzien gañetikakoa zan. Beste
aldetik etzuan nai, Luzifer berearekin irtetea. Zer
asmatu zuan Jaunaren ontasun, eta urrikimentuak?
Asmatu zuan bide bat berak bakarrik asma zezakeana; au zan Trinidadeko bigarren Persona Zerutik lurrera jatxitzea, gizon egitea, eta Adanen, eta ondorengo
bekatuen zorra pagatzea. Ainbesteraño amatu ginduan Jaunak, dio S. Juanek, non eman zuan bere Seme
bakarra: Sic Deus dilexit mundum, ut filium suum unigenitum daret (cap. 3).
Baña gisa onetan Jaunak bere Semea bidaltzea
agindu bazuan ere, etzuan bereala bidaldu; nai zuan
alabaña gizonak ezagutzea, zeñ gauza gaizto, eta
samiña dan bere Egille, eta Aita ona utzitzea bekatuaren atsegin-apur bategatik. Alaere ez uste izan, Kristaua, munduaren asieratik Salbatzallea etorri artean
ill ziran guziak galdu zirala: ez, zeren Jaunak begiraturik Jesusek denboraz igaroko zuan gurutzeko eriotzari,
eman zien Adan, eta Ebari baita ondorengoai ere
bekatutik irteteko, eta bizitza ona egiteko bear zuen
Zeruko lagunza, eta grazia, baña Jaunaren grazian
iltzen ziranak ere etzijoazen Zerura, baizik Abrahanen
linbora: an egoteko Salbatzalleak atera zitzan artean.
Etziran Zeruko ateak gizonarentzat idiki Jesusek Zerura igotzean zabaldu zituan artean.
Bitarte onetan anima onak, Patriarka, eta Profetak
oska zegozkan Jaunari, bidal zezala agindu zuan
Mesias, edo Salbatzallea. Esan zien beiñ Jaunak Isayasen autik. Enzun ezazu Dabiden etxea: Audite ergo
domus David: Birjiña bategandik sortu, eta jayoko da
Seme bat, eta deituko zayo Manuel: Ecce virgo concipiet, et pariet filium, et vocabitur nomen ejus Emmanuel (Isaiae c. 7). Bazetozen, eta bazijoazen era onetan mendeak mendeen edo sekulak sekulen ondoren;
baña gero ere lau milla urteren buruan bete ziran Jaunak beregan markatuak zeduzkan denborak. Orduan
Trinidade guziz Santak bidaldu zion Birjiña txit Santari bere Aingeruetatik bat Nazaret zeritzan Galileako
erri batera, eta Aingeru au zan S. Gabriel. Sartu zan
Aingerua Birjiña txit Santa zegoan gelara, eta itz egin
zion era onetan S. Lukasek dionez: Agur graziaz
betea, Jauna da zurekin, bedeinkatua zera andre
guzien artean: Ave gratia plena, Dominus tecum. Arriturik geratu zan Birjiña txit Santa agur añ onragarria
Aingeruagandik aditu zuanean: nastu zan beregan dio
S. Lukasek, eta gogoan zerabillen, zer esan nai ote
zuan agur onek: Turbata est in sermone ejus, et cogitabat, qualis esset ista salutatio. Argatik esan zion
Aingeruak: Ez beldurtu Maria: Ne timeas Maria: Zu
zera andre guzien artean autua, eta Jaunari agradatua: zuk sortuko, eta egingo dezu Seme bat, eta deituko diozu Jesus. Seme au Jaunaren begietan izango
da Andia, eta Jainkoaren Seme izendatuko da, eta
egiaz izango ere da. Emango dio Jaunak Dabiden jarleku, edo tronua. Errege izango da beti Jakoben
etxean, eta etxe onek, edo beraren erreñuak ez du
bukaerarik izango. Et regni ejus non erit finis. Dabiden
jarlekuaren, eta Jakoben etxearen izenez aditzera
ematen zuan Aingeruak Jesu-Kristok bere odol preziotsuarekin altxako zuan Eliza, eta Eliz onetan beti izango zuan agintea. Erantzun zion Birjiña txit Santak:
Nola izango da ori, ezpadet nik ezagutzen gizonik, eta
garbitasuna gordetzea Jaunari agindu badiot? Quomodo fiet istud, quoniam virum non cognosco? Orduan
esan zion Aingeruak: Nik esan dizudana ez da aditzen
gizonaren obraz, eta zure garbitasunaren kaltearekin.
Espiritu Santua jatxiko da zugana, eta berak egingo
du Misterio au nai izate utsarekin: Spiritus Sanctus
superveniet in te, et virtus Altissimi obumbrabit tibi.
Zugandik jayoko dan Santua, Jaungoikoaren Seme
izendatuko da. Orra zure aide Isabel, adiñean aurreratua badago ere, aurdun arkitzen da: anzua dala uste
due, eta alakre sei illabeteko Semea sabelean dauka:
jakin dezazun, ez dala Jaungoikoak ez dezakean gauzarik: Quia non erit imposibile apud Deum omne verbum.
Alaitu zan Birjiña txit Santa Aingeruaren itz oekin.
Triñidade guzia beraren baimenaren zai, edo begira
zegoan Enkarnazioko Misterioa egiteko: Orregatik S.
Bernardok itzegiten dio era onetan: Aditu dezu, Birjiña
txit Santa, Aingeruak ekarri dizun mandatua, eta
ekusten dezu, zure baimenari itxedoten dagoala; ez
arren luzapenik ipiñi. Au eskatzen dizue Adanek, eta
beraren ondorengoak: au Abrahanek, Dabidek, eta
zure aurrekoak; au mundu guziak. O! andre guzien
artean ederrena! Itzegizu, eta aditu dezagun zure
otsa. Zergatik zaude ixilik ? Baña itzegitera dijoa,
enzun dezagun zer erantzuten dion Zeruko mandatuari. Ona ni, esaten dio umiltasun andiarekin; ona ni Jaunaren serbitzaria; egin bedi nigan zuk diozuna, eta
zuk diozun eran: Ecce ancilla Domini, fiat mihi secundum verbum tuum. Ozta aditu zan arako egin bedi ura
Mariaren autik, orduan bertan egiña geratu zan Enkarnazioko Misterio miragarria, Espiritu Santuaren obraz.
Misterio au da, Trinidadeko bigarren Persona, Aita
betikoaren Seme bakarra Birjiña txit Santaren sabelean gizon egitea, edo aragiz janzitzea Espiritu Santuaren obraz. Uzten ditut, geyegi luzatu ez nadin,
gañerako Misterio oni dagozkan gauzak.
Esan zadazu oraiñ Kristaua, zertako artu ditu Jaunak arazo, eta egiteko oek guziak? Zertako beeratu
zan gizonaren janzia artzeraño? Jaungoiko Guzialduna
aur biurtu zan, eta bizitu Birjiña txit Santaren sabelean! Au guzia egindu Jaunak, gizona bekatuaren
mendetik ateratzeko. Orra zeñ gauza gaizto, eta samiña dan guk gure Jaun, eta Jaungoikoa utzitzea, Jeremiasek esaten digun bezala: Scito, et vide, quia
malum, et amarum est reliquisse te Dominum Deum
tuum. Kristaua, eta ezaguturik au guzia, ez ote degu
negar egingo, Jauna ainbeste bider bekatuarekin utzi
degun bezala utzitzeaz ? Egin dezagun au, nere Kristaua, biur gaitezen gure Aita onagana, onela iristeko
gure bekatuen barkazioa, eta gero betiko bizitza.
Amen.
AMAIRUGARREN
ERAKUSALDIA
Zeñ gauza gaizto, eta samiña dan guk gure Jaun, eta
Jaungoikoa bekatuagatik utzitzea, ederki adirazten
digue Jesusek Pasioko denboran igaro zituan neke
izugarriak, ala barrengo aldetik, nola kanpotik.
Barrengo nekeak izango dira gaurko Erakusaldiaren
gaya.
Dereliquisli Dominion Deum tuum...
scito, et vide quia malum, et amarurn est,
reliquisse te Dominum Deum tuum. Jerem 2.
Utzi dezu, Kristaua, utzi dezu zure Jaun, eta Jaungoikoa, eta ez dezu oraindaño aldegin nai izan bekatutik; etzera biurtu zere Jaun, eta Aita onagana. Jakizu
bada, eta ekusi ezazu gauza gaizto, eta samiña dala,
zuk zure Jaun, eta Jaungoikoa utzi izan dezun eran
utzitzea. Scito, et vide, quia malum, et amarum est,
reliquisse te Dominum Deum tuum. Ala esaten digu
Jeremias Profetak. Aditu dezu len, nola gure lenengo
gurasuak bekatuan erori ziran, Paradisuko arbola
baten fruta debekatua jaten zuela, eta zeñ ondoren
samiñak etorri ziran, eta datozen bekatu artatik. Aditu
dezu, zer asmatu zuan Jaunaren Ontasun, eta Urrikimentuak, gu Zerurako bidean berriro ipintzeko, eta
zan Trinidadeko bigarren Persona Aita Betikoaren
Seme bakarra Zerutik lurrera jatxitzea, gizon egitea,
eta Adanen, eta gure bekatuen zorra pagatzea. Eta gu
bekatutik ateratzea, eta Zerurako bidean ipintzea ainbeste kosta bazitzayon Jaunari, zeñ gauza gaizto, eta
samiña izango ez da bekatua? Ez dezu, bekataria, egi
au ongi ezagutzen? Atoz bada nerekin, eta begiraldi
bat eman degiogun, Jesus onak Pasioko denboran
gure bekatuakgatik igaro zituan nekeai, bada oek
argiro adirazten digue; zer dan Jauna utzitzea, edo
bekatuari leku ematea. Jesusek Pasioko denboran
igaro zituan nekeak batzuek dira barrengoak, besteak
kanpokoak: eta barrengoak izango dira gaurko Erakusaldiaren gaya. Asi gaitezen bertatik.
***
Trinidadeko bigarren Personak edo Aita Betikoaren Seme bakarrak bere gañ artu zuan Adanen, eta
gure bekatuen zorra; eta denborak bete ziranean jatxi
zan Zerutik, edo egin zan gizon Birjiña txit Santaren
sabelean Espiritu Santuaren graziaz, azkeneko Erakusaldian aditu zenduen bezala. Arriturik geratzen da
Eliz Ama Santa, begiratzen duanean, Jaungoiko
Guzialduna aur biurtu, eta Birjiña txit Santaren Sabelean egon zala, jayo arteko denboran: Et tu non
horruisti Virginis uterum! Jayo zan, eta ogei, ta amairu urte igaro zituan gizonen artean, Zerurako bidea
erakusten, ala itzez, nola obraz. Alderatu zan, gugatik
bere bizitza emateko denbora. Ostegun Santu arratsean egin zuan Apostoluakin, legeak agintzen zuan
aparia: gañez egin zion naigabeak, ekusirik, bere
Apostoluetako batek saldu, eta bere etsayen atzaparretan ipiñiko zuala: garbitu ziezten oñak, eta eman
zien Aldareko Sakramentu miragarria. Irten zan Jerusalendik Getsemaniko baratzara, Pasioko neke izugarriai ekitera: eta guri ongi nayez igaro zituan, benikbeñ, bere biotzean; eta au da gaur ekusi bear deguna.
Getsemaniko baratzaren sarreran esan zien Apostoluai: Zaute emen, nik nere Aitari otoiz, edo orazio
egiten diodan bitartean. Sedete hic donec orem. Sartu
zan aurreraxeago, S. Pedro, Santiago, eta S. Juan
berekin zituala. Bereala asi zan, bere barrengo nekea
arindu nayez dabillen baten eran, eta esan zien iru
Apostoluai: Illuntasun, eta tristurak inguratua dago
nere biotza, alako eran, non iltzeko zorian nagoala
deritzadan: Tristis est anima mea usque ad mortem.
Zaute zuek emen, baña zaute ernai: Sustinete hic, et
vigilate.
Badijoa barrenago, eta bere iru Apostoluetatik ez
urruti jartzen da auspez lurraren gañean. Ay, nere
Kristaua! Nork esan eta nork ezagutu ere, zer nekeak
daramazkian Jesusen biotzak une onetatik aurrera!
Ekusten ditu bere animako begien aurrean munduaren asieratik orduraño egin ziran, eta munduaren
azkeneraño egingo ziran bekatu guziak. Ekusten du
guzien, eta bakoitzaren itsustasuna, eta guziak bere
gañean dauzkala. Nastu, eta asaldatu zion barren
guzia bekatuen pilla izugarri onek, edo Dabidek deitzen dion bezala bekatuen ujolak: Torrentes iniquitatis
conturbaverunt me. Ekusten du Juduen arteko Jaunak,
eta Judas, gorrotoaren sua dariezala, zeñ ernai dabiltzen armadunen billa Jesus artzeko: Inguratu naue
zezen sendo, edo gizenak: tauri pingues obsederunt
me: Nigana datoz, beren autzarrak zabaldurik, eta leoi
baten eran orroaz izutu nai ditue bazter guziak: Aperuerunt super me os suum, sicut leo... rugiens. Ekusten du, Judas doakabea, bere mayean ainbeste denboran iduki, eta bere Apostolu egin duan gizona,
gogortu dala bekatuan, eta lenago urkatuko duala
bere burua, ezen ez utzi bere bekatua. Ekusten du,
Juduak, Salbatzallearen itxedoten, eta Jaunari oska
bizitu baziran ere, banakaren batzuez kanpora, gañerakoak ez duela beren Mesias, edo Salbatzalletzat
ezagutu nai izan: eta itsumen onetan iraungo duela
munduaren azkeneko denboretaraño. Ekusten ditu,
Birjiña txit Santaren, Martiri, eta anima onen neke, eta
naigabeak. Ekusten du, gure animen onerako utziko
zituan Sakramentuak biurtuko ginduala gure animen
puzoi, eta Sakramentu miragarri orretan ekusi bearra
zala bidegabe guziz itsusiak, ez Judu, hereje, eta fedegabeen aldetik bakarrik, baita Kristauetatik ere. Ekusten du, gu Zerurako bidean ipiñi nayez, ainbeste neke,
eta gurutzeko eriotza igaro arren, gutxi Zerurako zirala: eta au zan naigabe guzien artean samiñena, eta
izugarriena.
Nola geratuko zan Jesusen biotza, ainbeste gauz
izugarri ikusi ondoan? Ay! Jaungoiko guzialduna bazan
ere, gizona zan bezanbat ikaratu zan: Caepit pavere.
Inguratu zuan berriro illuntasun, edo tristura andi
batek: Caepit contristari. Len Pasioko neke, eta oñaze
guziak egarri andi batekin nai zituan eta atsegin andia
artu zuan alderatu zanean denbora: Desiderio deside-
ravi; baña oraiñ ezin gogoan sartu zayo Pasioko kaliza: Caepit taedere. Neke izugarri onetan nori deituko
dio? Deituko ote dio bere Jaungoikotasunari? Baña
Jaungoikotasunak utziko du bere nekean, zeren bere
gañ artu zuan gure bekatuen zorra, eta oni eranzun
bear dion. Onetan egin zuan Jaungoikotasunak mirari
andi bat; Jesusen gizatasunak alabaña, Jainkotasunarekin bat egiña zegoanak bezala, berez ezin ekusi
zezakean onelako beldur, illuntasun, eta nekerik,
baña neke oen artean utzi zuan Jainkotasunak gure
bekatuen zorra atera zezan. Nori deituko dio bada
Jesus onak, neke oek arintzeko? Deituko ote die Apostoluai? Deitu zien beñ, ta berriz, baña lo zeuden, eta
esnatuta ere arriturik, eta zer esan etziakiela geratu
ziran. Begiratu nuan, dio Dabiden autik; begiratu nuan
alde guzietara, eta etzan neretzat laguntzallerik: Circunspexi, et non erat auxiliator: ez nuan arkitu nere
nekea arindu nai zuanik: Sustinui, qui consolaretur, et
non inveni.
Ekusirik Jesus onak bere burua estutasun
onetan,asi zan bere Aitari otoiz edo orazio egiten, eta
egin zuan iru aldiz. Nere Aita, esaten dio; Pater: al
bada igaro bedi Pasioko kaliz samiñ au nik edan gabe:
Si posibile est, transeat a me calix iste: baña egin
bedi, ez nere gizatasunak berez nai lukean eran, baizik zuk nai dezuna, eta zuk nai dezun bezala: Verumtamen non sicut ego volo, sed sicut tu. Etzion Aitak
bere erregua aditu, pasioko kaliza ez igarotzea eskatzen zuan aldetik. Jarri zan bigarren aldian lengo erregua bera egiten; estutzen, eta nekatzen zuan alabaña
bere biotzeko illuntasun, eta tristura izugarriak; baña
etzion Aitak aditu bigarren erregua ere. Jarri zan irugarren aldian, eta luzaro egon zan Aitari erregutzen.
Aita nerea, esaten dio: Pater: al bada, igaro bedi
Pasioko kaliza samiñ au, nik edangabe: baña egin
bedi, ez nik nai dedan eran, baizik zuk nai dezun bezala. Ainbesteraño erazeki zitzayon Jesusen biotzari Jaunaren, eta guganako amorioan, non geratu zan argizagi urtua bezala, Dabidek dionez: Factum est cor
meum tanquam cera liquescens. Zer geyago? burutik
oñetaraño jarri zan odolezko izerditan: Et factus est
sudor ejus, sicut guttae sanguinis decurrentis in
terram (Lucae 22). Iltzeko zori, edo agonian jarri zan;
orduan Aitak bidaldu zion Aingeru bat, arindu zion
bere nekea, eta alaitu zuan Pasioko neke izugarriak
igarotzeko.
Ekusten dezu, Kritaua, zer nekeak igaro zituan
Jesusen biotzak Adanen, eta gure bekatuen zorrak
ateratzeko? biotzetik joyotzen dira bekatu-mota
guziak: eta Jesusek bere biotzean igaro nai izan zituan
lenengo lekuan bekatu-mota guziai dagozten nekeak:
eta esan diteke, Jesusen barrengo nekeak andagoak,
eta geyago izan zirala kanpotik igaro zituanak baño.
Atozea oraiñ bekataria: au onela izanik, zeñ gauza
gaizto, eta samiña izango ez da guk gure Jauna utzitzea, eta beraren kontra bekatu egitea? Eta ez ote
zera oraiñ ere biurtuko zure Aita onagana? Ea, erabaki dezagun noizbait benaz, bekatutik betiko aldegitea,
eta bizi gaitezen Jesusen lege Santak erakusten digun
eran. Onela iristsiko degu betiko bizitza. Amen.
AMALAUGARREN

Jaungoikoa utzitzea, ederki adirazten digue Jesusen
Pasioko neke-oñazeak, ala barrendik, nola kanpotik
igaro zituanak. Barrengoen gañean itzegin zan azkeneko aldian; eta gaurko Erakusaldian izango dira
kanpotik igaro zituanak.
Dereliquisti Dominum Deum tuum...
Scito, et vide, quia malum, et amarum est,
reliquisse te Dominum Deum tuum. Jeremiae 2.
Utzi dezu bekataria, zure Jaun, eta Jaungoikoa, eta
etzera biurtu beragana. Jakizu bada, esaten dizu Jeremiasek; jakizu, eta ekusi ezazu, gauza gaizto, eta
samiña dala zuk zure Jaun, eta Jaungoikoa utzi izan
dezun eran utzitzea: Scito, et vide, quia malum, et
amarum est reliquisse te Dominum Deum tuum. Egia
au azaltzeko, azkeneko aldian itzegin nizun, Kristaua,
Jesus onak Getsemaniko baratzan bere biotzean igaro
zituan neke izugarrien gañean: gaur itzegin bear dizut
kanpotik igaro zituanen gañean, baña ez det ukitzea
besterik egingo; zeren, dagoten eran adirazteko
guziak urte guzia ere gutxi izango lizakean. Asi gaitezen bertatik.
***
Getsemaniko baratzan Jesus ona, bere Aitari otoiz,
edo orazio egiten egon zan denboran, izutu zan ekusirik bere animaren begien aurrean gure eskergabekeri, ta bekatuak. llluntasun, eta tristuraz bete zan ezaguturik alperrak izango zirala geyenentzat beraren
nekeak, eta gurutzeko eriotza. Zer protxu aterako det,
dio Dabiden autik, nere bizitza ematearekin, ezpaditue bekatariak utzi nai bekatua, eta bekatuaren
bideak? Quae utilitas in sanguine meo? (Psalm. 29).
Barrengo neke oekin estutu zan Jesusen biotza tolareko ardazpean dagoan matsa bezala: jarri zan odolezko izerditan, eta illa zan, bere Aitak bidaldu zion Aingeruak alaitu ezpalu. Alaere zu bekataria, etzera batere biguindu, eta zure biotz gogor ori bekatuari itsatsia
arkitzen da. Dakuskun bada, Jesusek kanpotik igaro
zituan nekeakin gozatzen ote dan, bere Aita onagana
biurtzeko.
Bukaturik Getsemaniko otoiz, edo orazioa, altxa
zan Jesus auspez zegoan tokitik eta esnatu zituan
Apostoluak. An zan bereala Judas armaz, eta soldaduz
ongi prestatua, eta adiskidearen idurian saldu zuan
bere Maisua, eta eman zien Juduai. Itsasi zioen oek,
eizari atzaparra egozteko zai dagoan, leoi baten eran,
dio Dabidek: Sicut leo paratus ad praedam.
Lotu, eta eraman zuen Jesus Jerusalena, eta erabilli zuen etxez etxe, eta kalez kale. Iges egin zuen
Apostoluak; iru bider ukatu zuan S. Pedrok: eta Judas
doakabeak, ezaguturik bere gaizki egiña, urkatu zuan
bere burua. Eraman zuen Anasen etxera; andik Kaifas
Apaiz nagusiaren aurrera. Bildu zan Juduen batzarre
andia, eta blasfemaritzat eman zuen. Eriotzaren pana
dagoka, deadar egiten zuen: Reus est mortis. Arrats
artan utzi zuen an zebillen jende txar-zirzillaren mendean, eta Jesusek berak baizik eztaki nolako bidegabeak ekusi zituan. Egin zioen istuka bere aurpegira:
estali ziozkeen begiak zatar batekin, eta asi zitzaizkan
masallekoka, esaten zioela: ea, Kristo, asma ezazu,
nork jo zaituan: Profetiza nobis Christe, quis te percussit. Nork sinis zezakean, Aita betikoaren Seme eta
Jaungoiko egiazkoak ekusi zitzakeala bide gabe oek?
Etzan erraz, baña au guzia bear zan guri adirazteko,
zeñ gauza gaizto, eta samiña dan bekatua. Bigaramon
goizean bildu ziran Judu Jaunak, eta bidaldu zioen
Jesus Pilatosi, gurutzean illerazo zezan. Etzuan arkitu
onetarako biderik batere; bidaldu zion Herodesi, eta
onek eman zuan zorotzat Jesus, Aita Betikoaren
Jakiundea bazan ere. Baña etzan Juduen amorrua
onenbesterekin itzali. Erriak altxatzen ditu, deadar
egiten zuen: eta bere burua errege egin nayez dabill;
baña etzuen alegin guziakin ere arkitu gezur oen testigurik, eta igerri zuan ere.
Igerri zuan Pilatosek, bidegabe zebiltzala Juduak
Jesusen kontra. Orregatik etzukean bere burua zikindu
nai oben, edo kulparik etzuan Jesus gizonaren eriotzarekin. Pazkoako denboran atera oi zuan karzelan zeudenetatik bat, eta zegoan Barrabas zeritzan gizon
gaizto, ta erallea. Esan zien Juduai: ea, Jaunak ordago
karzelan Barrabas, eta emen dago Jesus: aukera ematen dizuet, eta bietatik zuek nai dezuena utziko dizuet
libre. Zeñ nai dezue? Uste zuan Pilatosek, etzuela
autuko gizon gaizto, eta eralle bat, nola zan Barrabas;
baña engañatu zan; bada Juduak deadarka eranzun
zioen, etzuela nai Jesus, baizik Barrabas: Non hunc
sed Barabbam. Asma diteke bidegabe itsusiagorik?
Ekusirik, etzuala ezer atera lenengo bide onetatik,
gogoak eman zion Jesus azotatzea, onela bederik
gutxitu, edo itzali zedin Judu gogorren gorrotoa: eta
ala agindu zien bere soldadu batzuei. Kentzen diozke
soñekoak, eta larru gorrian lotzen dioe koloma bati
eta zeatzen due gogortasun andiarekin. Atozea bekatari gogor-eskergabea, ez ote da zure biotz ori biurtuko bere Aita onagana? Gisa onetan zauriturik iduki nai
dezu zure Salbatzallea? Ez digu Eskritura Santak esaten, zenbat azote eman ziozkeen; eta nola nik esan al
dezaket? Nik esan dezakedana da, lege zarrean debekatu zuala Jaunak, berrogei azote baño geyago iñori
ematea (Deutero. 25); baña Jesusen borreroak etziran
Juduen legekoak, eta egingo zuen gogoak ematen
ziena. Askoren iritzian bost milla azote baño geyago
eman ziozkeen, eta nolanai, eziñ ukatu diteke gogortasun andiarekin urratu zuela Jesusen gorputza. Kontatu ditue, dio Dabiden autik, nere ezur guziak: Dinumeraverunt omnia osa mea (Psalm. 21). Etziran onetan geratu Jesusen borreroak: aditu zuen, Juduen errege egin nai izan zuala bere burua, eta emendik artu
zuen bidea Jesusi iseka, eta bidegabe guziz itsusiak
egiteko: kendu ziozkeen soñekoak, ipiñi zioen soñeko
gorri bat, eta eskuetan kañabera, Erregeren anz, edo
iduria emateko: ezarri zioen buruan aranzazko koroa:
eta asi ziran istuka beraren aurpegira: belauniko
aurrean jarri, eta esaten zioen: Agur Juduen Erregea:

- Parts
- Erakusaldiak-III - 01
- Erakusaldiak-III - 02
- Erakusaldiak-III - 03
- Erakusaldiak-III - 04
- Erakusaldiak-III - 05
- Erakusaldiak-III - 06
- Erakusaldiak-III - 07
- Erakusaldiak-III - 08
- Erakusaldiak-III - 09
- Erakusaldiak-III - 10
- Erakusaldiak-III - 11
- Erakusaldiak-III - 12
- Erakusaldiak-III - 13
- Erakusaldiak-III - 14
- Erakusaldiak-III - 15
- Erakusaldiak-III - 16
- Erakusaldiak-III - 17
- Erakusaldiak-III - 18
- Erakusaldiak-III - 19
- Erakusaldiak-III - 20
- Erakusaldiak-III - 21
- Erakusaldiak-III - 22
- Erakusaldiak-III - 23
- Erakusaldiak-III - 24
- Erakusaldiak-III - 25
- Erakusaldiak-III - 26
- Erakusaldiak-III - 27
- Erakusaldiak-III - 28
- Erakusaldiak-III - 29
- Erakusaldiak-III - 30
- Erakusaldiak-III - 31
- Erakusaldiak-III - 32
- Erakusaldiak-III - 33
- Erakusaldiak-III - 34
- Erakusaldiak-III - 35