Erakusaldiak-III - 04
au ongi prestaturik, ta biotz garbiarekin artzen ditugula, ugaritzen due animako grazia, uzten due anima
indar berriz betea Zeruko bidean aurrera joateko:
gutxitzen dira gaitzera griña gaiztoen bizitasuna, ta
askotan gorputzeraño ere zabaltzen dan atsegiñ, ta
kontentuak uzten ditu Jesusek bera ongi artzen duanaren animan. Jauna: Apaizak artzen due Jesusen
odola, baña Apaiz ez diranak ez due artzen esandezake orain gauzen berri ongi ez dakianen batek. Elizaren
asieran guziak artu oi zuen Jesu-Kristo orain Apaizak
bezala ogiaren, ta ardoaren antz, edo espezien
azpian, ta gaurko egunean ere ala artzen due dio
Benedikto XIV. Orienteko Elizan, edo artzen due forma
konsagratua Jesu-Kristoren odolean bustirik kutxarean. Baña emen ez due Apaiz ez diranak aspaldiko
denboretan Jesus artzen ogiaren akzidenteen azpian
baizik. Alaere nola ostian arkitzen dan Jesusen odola
komulgatzen dan guziak artzen du au gorputzarekin
batean.
Apaizak Konsagrazioko itzak esan artean ostia ez
da ogi piska bat besterik, baña konsagrazioko itzak
esaten dituan bezala, lenago ogi zan ostia gelditzen
da Jesu-Kristoren gorputz egiñik, izan dedilla Apaiza
naiz ona, naiz gaiztoa baldin egiaz Apaiza bada. Konsagrazioko itzen birtutez jartzen da ostian Jesu-Kristoren gorputza, baña ez gorputz illa, piztu zan alabaña
beñere ez iltzeko, baizikan bizia, ta nola gorputz biziari dagokan odola, jartzen da odola ere gorputzarekin
Jesu-Kristoren gorputzari itsatsirik, ta uniturik arkitzen
da beraren anima, ta jartzen da au ere ostian gorputzarekin batean. Atzenean Jesusen gorputz animai
uniturik arkitzen da Jesusen Jainkotasuna, ta nola
Semea, Aita, ta Espiritu Santuarekin Jainko bat dan,
Trinidade guziz Santua arkitzen da ostia konsagratuan. Au obeto adituko dezu gogora ekartzen badezu
katea batekin gertatzen zatzuna. Eldu giozu, ta tira
katea baten aurreneko mallari. Zuk bati eltzen diozu,
ta tiratzen, baña guziak zeregana ekarriko dituzu,
zeren aurrenekoari itsatsirik arkitzen diran besteak.
Eta au bera gertatzen da Aldareko Sakramentuan era
miragarriago batean. Esaten ditu Apaizak konsagrazioko itzak ostiaren gaiñ: puntu artan bertan an dago
Jesu-Kristoren gorputza. ltzen birtutez gorputza baka-
rrik jarriko lizake, baña nola Jesusen gorputzari
ditxeozkan gauzak diran odola, anima, ta Jainkotasuna, gorputzarekin batean an dira gauz oek guziak.
Kalizan Apaizak itzak esan artean, ez dago ardoa,
ta ur piska bat besterik, baña Konsagrazioko itzak esaten dituan bezala, lenago ardo zana egiten da JesuKristoren odol, ta odolarekin batean jartzen da gorputza, anima, Jainkotasuna, ta Trinidade iru personak. ltz
batean guzia esango det: ostian arkitzen da Jesu-Kristo guzia Zeruan duan edertasun guziarekin, ta Kalizan
ere bai: Jesu-Kristo guzia hostia guzian, ta guzia hostiaren puskarik txikienean: Jesu-Kristo guzia Zeruan,
ta guzia Aldareko Sakramentuan: ostia erdiratzen da,
ta ez da erdiratzen Jesu-Kristo. Gauza miretsitzekoak
egiaz, baña errazak Jainko Guzialdunarentzat!
Jauna ongi dago ori guzia, baña esan begit, Apaizak ostia goora jasorik erakusten duanean, zer ekusten degun. Batzuek esaten due, au dotrinan galdetzean, ekusten duela beren Jauna, edo ekusten duela
Jesu-Kristo. Baña engañatzen dira, Jesu-Kristo alabaña
gorderik, ta ezkutaturik arkitzen da, ta ala ez izatera
nola animatuko giñake beraren aurrean jartzera?
Beste batzuek eranzuten oi due ekusten duela ogia, ta
au gaistoago da. Au da alabaña nolere bait uste izatea
ostia Konsagratuan oraindik badala ogia, Luterok esaten zuan bezala, ez da bada ekusten Sakramentua
erakusten danean ogirik, zeren ya ez dagoan. Ekusten
dana da ogiaren antza, ogiaren kolorea, edo zuritasuna, biribiltasuna, ta luze zabala, ta ogiaren soñeko, ta
akzidente oen azpian sinisten, ta adoratzen degu JesuKristo Jainko, ta gizon egiazkoa. Asko degu onenbesterekin, ta gutxi esan badegu ere itzegiteko gai onentzat, geyegi bear bada askorentzat. Goazen oraiñ
agertzera Jesusi zor zaizkan esker onak, ta benerazioa
emateko zenbait bide eder, ta egoki. Eta onetarako
eskatu degiogun Birjiña guziz Santari bere laguntza
Aingeruarekin esaten diogula. Abe Maria.
Caro mea vere est cibus, et Sanguis meus vere est potus.
Joan. 6.
Aldareko Sakramentuan Jesus onak gure amorioz
ekusi dituan txarkeri, ta bidegabeen ordez zor diozkagun esker onak, ta adorazioak emateko bide asko
dira. Baña guzien artean zuentzat egokienak izango
dira oek. maiz siniste, edo fede bizi batekin bisitatzea Jesus ona Sakramentatua. maiz bera artzea,
baña artzea ongi prestaturik.
§ I.
Jesus onak, gugatik gurutzean bizitza emanik igarotzen zuala gurutzeko eriotza gogorra, nai izan zuan
gure artean gelditu; ta milla ta zortzi eun, ta geyago
urte onetan Aldareko Sakramentuan arkitzen da beñere gu utzi gabe. Atsegin poz andia Jesus onarentzat
bere umeakin egotea, berak adierazirik daukan bezala. Deliciae meae esse cum fuis hominum. Emendik
gauza txit ederra, ta Jesusen gogokoa da maiz gu bera
bisitatzera joatea. Bisita oek bear bezala egiteko
gogora ekarri bear dezu benik beiñ nora zatozen, ta
norekin itzegitera. Baldin sinistea galdu ezpadezu ezagutuko dezu zoazela Errege guzien Erregea, Aingeruz,
Serafin, ta Txerubinez inguratua dagoana bisitatzera
bere Elizan, edo etxean. Ekarri bear dezu gero gogora
Jesusek Sakramentu orretan daramana; bada igarotzen ditu denborarik geyenak azturik, ta bakarrik; ta
atzenean gauz oen damu, ta atsakabe andia artzen
dezula, milla esker eman, milla agur egin bear diozkatzu. Au da, nere Kristauak bide guziz ederra Jesus
desagrabiaturik uzteko. Baña bide au zenbatek artzen
due? Zenbat etortzen zaizka Jesusi bisitak egitera?
Betor nondik nai gizon aberats bat, aren etxean
izango dira bereala ongi etorri egitera errian zerbait
dirala deritzen guziak. Betorkio nori nai urrutitik adiskide bat; etorri berria aditu orduko anda adiskidea
ekustera, ta nekez edo ezin bestez alde egingo du
aren ondotik. Edozein ongille aberats guziak edo asko
joan oi zaizka eskerrak ematera, ta maiz ekustera,
batezere zerbaiten ustea bada. Baña etorririk gure
Jesus ona Zerutik lurrera, izanik Jesus ona gauza
guzien jabea, ta ezin geyagoraño aberatsa, izanik
atzenean ezin geyagoraño ongillea nor etortzen zayo
ekustera, ta berarekin itzegiten ordu laurden bat
bederik igarotzera?
Argatik espadasun andiakin esaten digu Sakramentu artatik gaur: Zuek badezue denbora egunak, ta
asteak igarotzeko erausian, zuek badezue denbora
edanean, ta jokuan zeren animak galtzeko: Zuek
badezue denbora zeren gogokoakin egoteko. Ta izanik
ni zuen egillea, zuek-gatik gizon egin ta gurutzean
bizitza eman nuana, ta zuekin egotera, ta ondasunez
beterik uztera etorririk nagoana azturik ni; oblivioni
datus sum; bacarric ni, ego autem relictus sum solus.
Nonda, nonda, nere Kristauak, gure fedea? orren
bakarrik usten degunean gure Jesus ona?
Etortzen zerate, egiaz, Jai egunetan Meza enzutera. Baña nola egoten dira geyenak? Egoten dirade
Errege guzien erregeren aurrean daudela sinisten
duela? ez, ez geyenak beintzat, baizik Jesusi iseka egitera etorri balira bezala; batzuek begiak armatu batera, ta bestera begiratuaz; besteak itzegiten; batzuek
auzabalka, bezteak ordu erdi bat ezin igarorik. Au da,
nere Kristauak, Jesusi zor diozkagun esker onak, ta
adorazioak ematea? Au da desagrabiatzea? ez baizik
herejeak baño bidegabe andiagoak egitea!
§ II.
Ez al gera, nere Kristauak, emendik aurrera oraindaño bezala egongo Jesus ona bakarrik utzirik! ta etortzen geranean siniste, ta arreta obeagoarekin egongo
al gera! onela Jesus onari zor diozkagun esker onak, ta
benerazioak emateko. Baña badegu beste bide bat
onetarako aurrenekoa baño ere egokiagoa, au da
maiz, ta bear dan eran artzea Jesus ona Komunioko
Sakramentu Santuan. Bazekusen Jesusek onak neke,
ta tentu lanak garaituaz igaro bearrak zirala beraren
umeak Zeruko atsegin kontentuen artean bizitzeko.
Neke oek batzuek datoz etsaiaren aldetik. Tentatzen
du etsaiak anima gaixoa andik, ta emendik, batzuetan
tristuraz, besteetan aserrearen suarekin: batzuetan
kutiziaz, besteetan aragiaren gura gaistoakin. Ta etsai
amorratuaren aldetik datozen neke ok gutxi balira
bezala, tentatzen ere due anima gaixoa bere lagun
urkoak ere: tentatzen du batzuetan errierta, ta ateleka gaistoakin, besteetan itz bidegabekoakin, edo
asmazio gaistoakin.
Beste nekerik ez danean berekin izango du animak nork nekatu, beti izango du alabaña bere burua,
ta aragi gaitzerako griñaz betea, ta onez gañera
nekea beti du Jainkoaren Legeko gauza guziak zuzen
egitean. Neke oen guzien azpian gu illik ez gelditzeko
zer egin zuan Jesus onak? zer? Jainko ezingeiagoraño
ongilleak baizik ezin egin zezakean gauz arrigarri bat,
edo Aldareko Sakramentuan gure janari, ta edari egiñik gelditzea, onela janari Zeruko onen indarrarekin
aisa eramateko Zeruko bidean degun neke guzia.
Nere gorputza janaria da egiaz, ta nere odola edari,
esaten digu berak. Caro mea vere est cibus, et sanguis meus vere est polus; gorputz au jaten, ta odol au
edaten duanak izango du betiko bizitz doatsua. Habet
vilam aeternam. Ta atozte, deitzen digu Sakramentu
artatik, atozte nere umeak: venite ad me: atozte nere
Legearen kargarekin neketan zautenak, nik emango
dizuet, zuek karga ori aisa eramateko bear dezuen
indar guzia. Venite ad me omnes, qui laboratis, et
onerati estis, et ego reficiam vos. Begira orain, Kristaua, nolako bide ederra dan Jesus ona Komunioko
Sakramentuan maiz artzea, berari atsegin egiteko ta
zor diozkagun esker onak emateko.
Baña egiten dezu au anima bekataria? etzera zu
aspaldiko denboretan pazkoatik pazkoara egon oi
Komunioko mayera gabe, ta orduan ere zere Artzayaren edo Justiziaren beldurrez? Etzabiltza igesi bezala,
ta beti atzera Jesus ona artzera etorzeko? Ah triste
zere galgarria! Baziñaki zenbat ondasun Zeruko gaitzen dezun! bazinaki zer naigabea ematen diozun
zere Jesus onari! ta zer sentenzia izugarria Aldare
artatik ematen duan! Adiezazu zer esaten dizun, zuri,
ta guziai. Egiaz, egiaz esaten dizuet: Amen amen dico
vobis: espadezue nere gorputza jaten, ta odola edaten, ez da zuetan izango graziaren bizitza ederra, ta
gero Zeruko bizitza doatsua. Nisi manducaveritis carnem filii hominis, et biberilis eius sanguinem. Baña ez
da aditu bear maiz Jauna artzea diodanean edozein
gisatan artzea, baizik ongi prestaturik, ta biotz garbia-
rekin onela ongi prestaturik dauden animetan jarririk
bere ondasun guziak eman nairik arkitzen da Jesus
ona; ematen duala duan guzia, bada ematen du bere
gorputza, odola, anima, ta Jainkotasuna. Beldurgabe
diot, esaten du S. Agustiñek: izanik gure Jainkoa, dan
bezala guzialduna, eman degun baño geyago ezin
eman zegikegun. Dicere audeo, quod Deus cum sil
omnipotens plus dare non potuit. Izanik gure Jainkoa
Jakiunde utsa, etzuan jakin zer geyago eman. Cum sit
sapientissimus plus dare nescivit. Izanik atzenean
gauza guzien Jabea, ta ezin geyagoraño aberatsa,
etzuan izan zer geyago eman. Cum sit ditissimus plus
dare non habuit. Au guzia ematea da Jesusen atsegin
kontentu andia bere umeai, oek ongi prestaturik arkitzen diranean, baña bekatuaren loyez beterik dijoan
biotzean? Onela dijoanak Jesus onari berriz bere alegiñean gurutzeko eriotza ematen dio esaten du S.
Pablok. Rursum sibimelipsis crucifigentes filium Dei:
bere gain artzen du Jainko biziaren Semearen odola:
reus erit corporis, et sanguinis Domini: jaten, ta edaten bere kondenazioko sentenzia juditiun sibi manducat et bibit.
Ta oek dira gure arteko askok, Sakramentu orretan Jesusek ekusi dituan eskergabekeri, txarkeri, ta
bidegabeak desegiteko ematen diozkeen esker onak,
adorazio, ta atsegin kontentuak, herejeak baño ere
bidegabe andiagoak egitea, gaizki Jauna artuaz. Ala
artzen dezu zuk gizon edo emakume birauen oitura
madarikatu ori uzten ez dezuna. Ala zuk zere lagun
urkoarekin itz egin naigabe, zer esana ematen dezula
bizi zerana. Ala zuk gizon edanean, jokoan, alferkerian
zabiltzana. Ala zu zerekiko lizunkerien oitura edo
bekatuaren perillak utzi nai ez dituzuna. Konfesatzen
zera, ta bear bada maiz, baña bekatua uzteko asmoen iduripen uts batekin eta onela zoaz gerotik gerora
geyago berrituaz Jesusen neke oñazeak zeregan
danez. Rursum sibimetipsis crucifigentes filium Dei.
Ay! nere Kristauak ta zein premiazkoa dan gaurko festibidadea! bada onenbeste ekusten du, onenbeste
darama ez herejeetatik bakarrik baita gugandik ere.
Ta alaere zu Jesus ona isill isillik Sakramentu orretan guzia ekusten dezula! Zu zere Justiziaren ezpata
zorrotza magitik atera nai gabe! Zu nondik mugituko
gaituzun bizitza eder bat egitera, ta biotz eder garbiakin zugana etortzera! Bedeikatua izan bedi Jauna zure
Miserikordia, ta pazienzia gurekin izandezuna. Orain
ezagutzen ditugu ongi zure ontasunari egindako txarkeri eta bidegabeak. Lotsaz beterik arkitzen gera gure
esker gabekeri oni begiraturik. Urrikaldu zaitez arren
guzaz: ukitu itzatzu biotz oek, damuz desegin ditezen;
iguzu arren zure lagunz ugaria, emendik aurrera zu
biotz garbiarekin artuaz birtutez birtute joateko, zure
Sakramentu orrek guretzat dakartzian ondasunak ez
galtzeko, eta onela iristeko betiko bizitza doatsua.
Amen.
BEDERATZIGARREN
ERAKUSALDIA
Adirazten da, nola Birjiña txit Santa, Jaungoikoaren,
eta gure Ama maitagarria Zerura jasoa, edo altxatua
izan zan gorputz, eta anima.
Urrena, zer guk egin bear degun bera onratzeko.
Gero ere eldu, edo etorri zaku arako egun andi
ura, zeñean mundu onetatik jasoa izan zan Zerura Birjiña txit Santa Jaungoikoaren, eta gure Ama maitagarria. Festa onek garaitzen ditu Santuen beste festa
guziak, dio S. Agustiñek. S. Jeronimok esaten digu, ez
dala munduan ekusi egun andiagorik. Orregatik Eliz
Ama Santak nai du, Kristau guziak postutzea egun
andi onetan! Postu gaitezen guziok egun onetan, dio
Mezaren sarreran: Gaudeamus omnes. Au guk ongi
egiteko, begiraldi bat eman bear diogu gaurko Misterioari, eta Misterio oni dagozkan gauzai. Urrena ukituko det, zer egin bear degun Birjiña txit Santa onratzeko? Asi gaitezen bertatik.
§ I.
Gure Salbatzaliea, piztuta berrogei garren egunean, igo zan Zerura, eta beraren Ama maitagarriak
jarraitu nai zion biotz osoz; baña nola zan Kristau
guzien laguntza, eta atsegin-kontentua, Semeak nai
izan zuan emen geratzea Ama, Eliz Ama Santari
laguntzeko bere nekeetan.
Askoren iritzian, ogei ta iru urte igaro zituan eta
bitarte onetan izan zan Apostoluen, eta Kristau guzien
Erakuslea, giari, eta Bitarteko andia. Urtebatzuetan
bizitu zan Jerusalenen; baña Juduak ekusirik, nola
Apostoluak zabaltzen zuen Jesusen legea, altxa zuen
Elizaren kontra ekaitz izugarri bat: Apostoluak zabaldu
ziran mundearen lau aldeetara, eta Birjiña txit Santa
joan zan S. Joanekin Efeso zeritzan erri andira. Gutxitu zan ekaitz ura, eta S. Juan Damaszenok dionez,
biurtu zan Jerusalena, eta an bizitu zan ill arte guzian.
Ez da gizonaren mingaña gai, adierazteko, norañoko
birtute, eta Santutasunera igo zan Ama miragarri au,
mundu onetatik irten zaneko. Sortua izan zan Adanen
bekatuaren mantxarik gabe, eta ainbeste doayekin
edertu, eta apaindu zuan ordutanik Espiritu Santuak,
non beraren edertasunak garaitzen zuan Aingeru, eta
Santu guzien edertasuna. Bere sortzetik ezaguera
osoarekin arkitzen zan, eta asi zan Jauna amatzen, eta
amorio au unetik unera andiagoa zan, animako grazia,
ta doayak andiagoak ziran eran. Nork esan, eta nork
ezagutu ere, noraño ugarituko ziran Birjiña txit Santaren birtute, eta Santutasuna egun bakoitzean? Eta
noraño igoko zan emen lurrean bizitu zan urteetan?
Bizitu zan alabaña, geyenak erakusten duenez, irurogei, ta amabi urtetan.
Alderatu zitzayon Birjiña txit Santari deserri onetatik Zerura igotzeko denbora, eta Aingeru batek aditzera eman omen zion noiz au gertuko zan. Zabaldu zan
berri au, eta naigabe andia artu zuen Kristauak, zeren
Ama maitagarri au zan guzien atsegin, eta poza, eta
laster au gabe ekusiko ziran; baña arintzen, eta gozatzen zitzaten neke, ta naigabe au, oroiturik, bere
Semeagana zijoala, eta izango zala beraren aldean
gure bitarteko, eta laguntzalle andia. Leku guzietatik
elkarren leyan bezala, joan bide ziran Kristauak beraren azkeneko bendizioa artzera. San Juanek, Jesusek
gurutzetik aditzera eman ziona egiteko, ezin utzi zezakean, Birjiña txit Santa azkeneko ordu oetan. Beste
Apostoluak urrutietan zebiltzan Jesusen berriak ematen, eta askoren. iritzian mirariz arkitu ziran, Santo
Tomas ez besteak, Jerusalenen. Aditzera eman ziezten
Elizaren gobernuari zegozkan asko gauza: alaitu
zituan beren egitekoan ari zitezen gogo, eta biotz
andiarekin eta agindu zien Kristau guziai bere laguntza. Erazeki ziran argiak, eta negar egiten zuen
guziak. Irten ziran Aingeru guziak Zerutik, Birjiña txit
Santari arako bidean laguntzera. Ekusi zituan, nola
zetozen; orduan, lenaz gañera, erazeki zitzayon Jaunaren amorian: eta aldegin zuan erbeste onetatik.
Bereala bete zuan gela, eguzkiak baño geyago distiatzen zuan, argi batek. Etxe artan zeuden guziak, eta
era berean Jerusalenen, eta inguruan bizi ziran Kristauak onratu zuen Ama maitagarri onen gorputza,
Jaungoiko-gizonaren denbora bateko bizilekua bezala.
Ara joan ziran, eri guziak sendatu ziran, eta S. Juan
Damaszenok dio, Juduak berak ere etzirala geratu Birjiña txit Santaren ontarte, eta mesedeak dastatu, edo
progatu gabe. Elizako gurasoetatik batzuek ezin sinistu zuen, il zala Birjiña guziz Santa, eta oetatik bat izan
zan S. Epifanio: zerren eriotza dan bekatuaren saria,
S. Pablok dion bezala, eta Birjiña txit Santak etzuan
izan bekaturik, ez jatorrizkorik, ez berak egiñik, ez
andirik, ez txikirik. Gañera, izanik Birjiña au Jaungoiko
beraren Ama, nola sinistu diteke eriotzaren mendean
utzi naiko zuala bere Semeak? Alaere Elizaren iritzia
da, egiaz il zala; baña Elizaren gurasoak dioe, Mariaren eriotza etzala izan, gurearen eran, bekatuaren
ondorena, eta pena; etzuan alabaña izan bekaturik:
baizik il zala, zeren Jaunaren naya zan Adanen ondorengo guziak eriotzaren nekea igarotzea. Il zan Jesus
bekaturik ezin izan bazezakean ere: eta era berean il
zan beraren Ama ere; baño etzan il eritasun, edo gaitzen bategatik, baizik Jaungoikoaganako ongi nai, eta
amorioaren indarrez. Orregatik esan zuan S. Ildefonsok: edo ezuala il bear Birjiña txit Santak, edo il bear
zuala Jaunaren amorioz.
Ez dago erabakia, non obira zuen; baña S. Juan
Damaszenok dio, Jerusalenen il zala, len esan dedan
bezala, eta Getsemanin obiratu zuela. Eraman zuen
obira, eta an ipiñi zuen Aingeruak, eta Apostoluak
kantantzen zuela beraren onran. Iru egunez aditu
ziran an Aingeruen soñu, eta kantak, eta Apostoluak
gau, ta egun txandaka gorde zuen obia. Irugarren
egunean geratu ziran osotoro Aingeruen kanta, eta
soñuak eta denbora artan agertu zan an Santo Tomas.
Oni erakusteko Birjiña txit Santaren gorputza, kentzen
due obia estaltzen zuan arria, eta ekusirik, an zeudela, ipiñi zitzaizkan zapiak, eta oek usai gozoa alde
guzietara zabaltzen zuela, baña etzegoala gorputzik;
arrituen eran geratu ziran, eta sinistu zuen, etzuala
nai izan Jesusek bere Ama maitagarria geratzea obian
usteltzen, eta arren bazkatzat, baizik piztu, eta eraman zuala beregana. Au da Elizako gurasoen iritzia,
eta Eliza guziarena ere bai. S. Agustiñek dio: izutzen
naiz, Birjiña txit Santa arren mendean geratu zala
gogoratze utsarekin: Perhorresco.
Baña nork adirazi, Birjiña txit Santa, piztuta Zerura jasoa, edo altxatua izan zanean, nola onratua izan
zan? Irten ziran Zeruko Aingeruak, S. Bernardok dionez, Birjiña txit Santari Zerurako bidean laguntzera:
irten zan Jesus bera ere, eta eman zion bere besoa
Ama maitagarriari, eta Semearen besoan berea ipiñirik asi zan Zerura igotzen. Añ ederki apaindua, eta
alako eran argi egiten zuala zijoan, non arriturik elkarri galdetzen zioen Aingeruak: Nor ote da munduko
basotik, Jesusen besoan berea ipiñirik, onenbeste
onra, eta atseginegin igotzen dan andre au? Quae est
ista, quae ascendit de deserto, deliciis affluens, innixa
super dilectum suum? (Cantic. 8). Aingeruetatik milloyak, eta milloyak zijoazen Manaren igoera onetan,
batzuek aurretik, besteak beraren inguruan: elkarren
leyan jotzen zituen soñu gozoak, eta kantatzen zituen
Birjiña Mariaren alabanzak. Atrebituko naiz esatera,
dio S. Pedro Damianok: Audacter dicam: igoera au
Jesusena baño ere askoz onra, ta gloria geyagokoa
izan zala; zeren Jesusen besoan berea ipiñirik igo zan
Maria, baña Jesus igo zanean Aingeruak bakarrik bidera irten zitzaizkan. Au aditzen da, uzten degula alde
bat Jesusek Jaungoiko-gizonak bezala berekin duan,
onra, eta gloria: Salva filii majestate.
Eta Zerurako igoeran gisa onetan onratua izan
bazan, zer izango zan zori oneko erri artara igo ezkero? S. Pablok an egon ondoan, etziakian, zer esan, eta
arriturik zegoanak bezala, esan zuan: ez begiak ekusi,
ez belarriak aditu, ez gizonak iritsi du, nolako ondasunak prestaturik dauzkan Jaunak bere adiskide, ta serbitzarientzat. Eta ondasun añ miragarriak prestatu
bazituan, bera amatzen duen guzientzat, zer etzuan
egingo bere Ama maitagarriarentzat? Ama onek bakarrik Aingeru, eta doatsu guziak baño geyago amatu
zuan Jaunak, nolako onrak, eta ondasunak etzituan
bada prestatuko Ama onentzat? Il zan unean bertan,
atsegin-kontentuen sari añ ugaria eman zion beraren
animari, non doatsu guziena bat eginda ere, ezer ez
dan Ama miragarri onen animak artu zuanaren
aldean: eta animak artu zuan sari oni zegozkan beza-
lakoak izan ziran piztuta Zerura igo zanean izan zituan
onrak. Jaso zuan, doatsu, eta Aingeru guzien tokiak
baño askoz gorago, S. Agustiñek dion bezala: eta bere
Semearen eskuyean ipiñi zion bere Trono, edo jarlekua. Trinidade guziz Santak egin ziozkan agur, eta
ongi etorriak nork adirazi bear bezala? Aita betikoak
begiratzen dio bere alabarik maiteenari bezala:
Semeak bere Ama guziz maitagarriari bezala: eta
Espiritu Santuak bere jauregi, eta bizileku beste
guzien artean ederrenari bezala. Atoz, esaten dio Trinidade txit Santak; atoz zure goyende, edo dignidadeari, eta zure santutasunari dagokan koroa artzera:
Veni, coronaberis (Cantic. 4). Izan zaite Aingeruen, eta
gizonen Erregiña: zure santutasunaren modu ederrakin gia-itzatzu gauza guziak, eta betiraunde guzian
erregiña-ezazu Aingeruetan, eta gizonen biotzetan:
Specie tua, et pulchritudine tua intende prospere procede, et regna (Psalm. 44). Eman zion, dio S. Anselmok, esku guzia Zeruan, eta lurrean: ta ez da Birjiña
onek ez dezakean gauzarik: alaitu ditzake alabaña
gogaiturik bizi diran bekatariak berak ere, eta piztu
dezake oen biotzetan Zeruaren uste, edo esperanza:
Nihil imposibile, cui posibile est relevare in salutis
spem desperantes. Eta S. Pedro Damianok dionez,
Manaren eskuetan ipiñi zituan Jaunak bere Urrikaltasun, edo Miserikordien gordairuak. Orregatik esaten
dio S. Agustiñek: Zu zera pekatarien uste, edo esperanza bakarra: zure bidez uste degu bekatuen barkazioa, eta zugan ipintzen degu geroko sariaren esperanza. Orra, nere Kristaua, gaurko Misterio andia, eta
oni dagozkan gauzak. Au guzia aditu, eta ez gera
esnatuko Ama maitagarri au onratzeko? Baña zer ote
da guk onetarako egin bear deguna? Au da orain ekusi
bear deguna.
§ II.
Aditu dezu, Kristaua, Birjiña txit Santa, Jaungoikoaren, eta gure Ama maitagarria, il bazan ere Jaunaren
naya egiteko, etzala obian geratu usteltzen, baizik laster piztu zala, eta bere seme, ta Zeruko Aingeru guziakin igo zala Trinidade guziz Santaren aldera. Aditu
dezu nola onratua izan zan. Egin zuan Aingeruen, eta
gizonen Erregina: eman zion Zeruan, eta lurrean esku
guzia, eta beraren eskuetan ipiñi zituan Jaunak bere,
Urrikimentu, edo Miserikordien ondasunak. Sinisten
degu au, eta Ama maitagarri au ez degu onratuko?
Onetarako lenengo lekuan jayera andiarekin deitu
bear diogu gure premietan. Bigarrena era berean
esan bear da Errosario Santua, bada berak erakutsi
zion Santo Domingori, herejeak, eta bekatariak Zerurako bidean ipintzeko. Irugarrena, beraren onran sarritan artu bear dira Sakramentuak, eta enzun bear da
Jaunaren itza. Jaungoikoarena danak, enzuten du
Jaungoikoaren itza, dio Jesu Kristok: argatik ez dezue
zuek enzuten, zeren Jaungoikoarenak etzeraten: Propterea vos non auditis, quia ex Deo non estis (Joan 8).
Laugarrena, aldegin beraren onran bekatutik, batezere garbitasunaren kontrako itzegite, eta modu lotsagarrietatik. Atzenean, beraren onran utzi bear ditugu
bekaturako bide, eta perillak; bestela zer onra emango diogu Birjiña txit Santari, baldin gugan danez berriro gurutzean ipintzen ari bagera beraren Seme maitagarria, S. Pablok dion bezala?
O Ama guziz maitagarria! Berandu bederik, erabaki degu zu era onetan onratzea, eta zugana gatoz
gure otoiz, edo erregu umillak Eliz Ama Santarekin
egitera.
Agur Aingeruen, eta gure Erregiña, Miserikordiazko Ama! Salve Regina, Mater Misericordiae. Zeruko
Erregiñak bezala guzia dezakezu, eta zure eskuetan
ipiñi ditu ondasun guziak: eta Ama Urrikaritsu, edo
Miserikordiazkoak bezala, gure alde egin nai dezu, al
dezun guzia, nolako uste, edo esperanza ez degu
zugan ipiñi bear?
O! Birjiña guziz Santa! zure aurrean gaude gaur,
gure eskergabekeri, eta bekatuen lotsaz beteak alde
batetik, baña alaitzen gaitu zugan artu degun uste,
edo esperantzak, eta Elizarekin diogu: Agur, vicitza
gozo, eta esperanza gurea! Vita, dulcedo, et spes nostra: salve.
Gu gera Ebaren ume deserrituak: galdu ginduan
gure lenengo ama onek, eta erbeste onetan bizi gera,
aren bekatuaren ondoren samiñak aunatzen gaituela;
baña zu zera Jaungoikoaren beraren Ama, eta denbora berean gurea ere bai, eta eman dizu Jaunak, gure
nekeak arintzeko esku guzia. Zuri deyez gaude bada
Ebaren ume deserrituak negarrez, eta adiaz zugana
suspiratzen degu negarrezko ibar onetan: Ad te clamamus exules filii Evae: ad te suspiramus gementes,
et flentes in hac lacrymarum valle.
Norgana joan al gaitezke, zugana baizik, o Maria!
Ea bada bitarteko gurea, zure begi urrikaritsu oriek
biurtu itzatzu gugana: Eja ergo, advocata nosIra, illos
tuos misericordes oculos ad nos converte.
Emengo neke, eta gurutzeak, ta emengo premiak
arintzea, ta gozatzea, nai degu, baña askoz geyago,
gure egunak ongi bukatzea, eta zure Seme Jesus maitagarria betiraunde guzian ekustea, eta zurekin
batean alabatzea. Erakuskuzu bada deserri onen
ondoren Jesus zure sabeleko frutu bedeikatua: Et
Jesum benedictum fructum ventris tui nobis post hoc
exilium ostende.
O guziz beraa! o Piadosa! o Maria Birjiña gozoa!
erreguezazu, gugatik, Jaungoikoaren Ama Santa, zure
Seme Jesusek agindu digun betiko bizitza iritsi dezagun. Amen.
AMARGARREN ERAKUSALDIA
Birjiña kuit santaren jayotzaren gañean.
Jacob autem genuit Joseph, virum Mariae
de qua natus est Jesus, qui vocatur Cristus. Mathei 1.
Iru jayotzari bakarrik pozaldi, edo festibidadea
egin oi die Eliz Ama Santak. Egiten dio lenbizia Jesus
maitagarri Jainko-gizonaren Jayotzari, guzion Salbatzallearen jayotzari dagokan bezala. Egiten dio urrena
Jesusen etorreraren berri onak ematera Jesusen aurretik etorri zan S. Juan Bautistaren jayotzari. Egiten dio
irugarrena, eta egiten dio S. Juan Bautistaren jayotzari baño askoz bide geyagorekin zori oneko Jesusen
Ama maitagarriaren jayotzari. Jayotza onetan atsegin
pozez beterik Eliz Ama Santa deyez asitzen zayo Birjiña txit santari, Zure jayotzak, Birjiña
Jainko beraren Ama, atsegin pozez bete du mundu
guzia. Nativitas tua Dei Genitrix Virgo, gaudium anuntiavit universo Mundo. Jayotza onen gañean bada nere
enzunleak zeña zuek beneratzen, eta alabatzen
dezuen atsegin pozez beterik itzegin biar dizuet gaur;
baña lenago, Aita Santu Benedikto XIII agintzen digun
bezala doktriñako puntutxo bat ukitzera noa. Izan bedi
bada, gaurko gure doktrina Birjiña txit Santari zor
zayon benerazioaren gañean.
Iru benerazio mota erakusten ditue Teologoak.
Lenbizikoa da Jaungoikoari bakarrik ematen diogun
benerazioa, Teologoak S. Agustiñekin Latria deitzen
dioena. Benerazio au ematen diogu Jaunari gauza
guzien Egille andi, ta Jauna dalako ezagueran. Bigarren benerazio mota da Santuai ematen diogun benerazioa, Dulia Teologoak deitzen dioena. Benerazio au
ematen diegu Santuai Jainkoaren adiskideai bezala,
gure bitartekoai, eta Espirituaren tenploai bezala.
Argatik benerazio au Jaunari ematen diogun benerazioa baño askoz txikiagoa da; beneratzen degu alabaña Jainkoa gauza guzien Egille andia, eta Jauna bezala; eta Santuak, ez Jainkoak balira bezala, baizikan

- Parts
- Erakusaldiak-III - 01
- Erakusaldiak-III - 02
- Erakusaldiak-III - 03
- Erakusaldiak-III - 04
- Erakusaldiak-III - 05
- Erakusaldiak-III - 06
- Erakusaldiak-III - 07
- Erakusaldiak-III - 08
- Erakusaldiak-III - 09
- Erakusaldiak-III - 10
- Erakusaldiak-III - 11
- Erakusaldiak-III - 12
- Erakusaldiak-III - 13
- Erakusaldiak-III - 14
- Erakusaldiak-III - 15
- Erakusaldiak-III - 16
- Erakusaldiak-III - 17
- Erakusaldiak-III - 18
- Erakusaldiak-III - 19
- Erakusaldiak-III - 20
- Erakusaldiak-III - 21
- Erakusaldiak-III - 22
- Erakusaldiak-III - 23
- Erakusaldiak-III - 24
- Erakusaldiak-III - 25
- Erakusaldiak-III - 26
- Erakusaldiak-III - 27
- Erakusaldiak-III - 28
- Erakusaldiak-III - 29
- Erakusaldiak-III - 30
- Erakusaldiak-III - 31
- Erakusaldiak-III - 32
- Erakusaldiak-III - 33
- Erakusaldiak-III - 34
- Erakusaldiak-III - 35