Erakusaldiak-III - 02

Total number of words is 4020
Total number of unique words is 1538
38.2 of words are in the 2000 most common words
52.5 of words are in the 5000 most common words
61.8 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
berriro egiten dituenak. Erri onetatik kanpoan geratuko dira beren begiratze, itzegite, losentxa, eta janziera gaiztoakin animak llilluratzen, txoratzen, eta bekatuan amilderazten dituenak: Foris venefici. Erri onetatik kanpoan geratuko dira zikiñak, edo desonestoak
dala beren buruakin, dala besterekin. Foris immundi.
Erri onetatik kanpoan geratuko dira, dio S. Juanek
berak, gaiztakeriz aurrak galtzen, edo galeraztea
dituenak, baita lagun urkoari eriotza opa dioenak ere:
Foris homicidae. Erri onetatik kanpoan geratuko dira
idoloen serbitzariak: oek dira ez bakarrik arriz, zurez,
urrez, edo zillarrez egindako Jainko gezurrezkoak,
baita Jainkoaren lekuan emengo onrak, ondasunak,
eta aragizko idoloak adoratzen dituenak ere: Idolis
servientes. Erri onetatik kanpoan geratuko dira, dio
atzenean S. Juanek, gezurra amatzen, eta egiten, edo
moldatzen duenak: onelakoak dira gezurraren gañean
juramentu egiten duenak, eta beren erausiakin lagun
urkoaren onra, eta izen ona gutxitzen, edo beztutzen

duena: Omnis qui amat, et facit mendacium (Apoc.
22). Atozea oraiñ, Kristaua: au onela bada, dan bezala, asko ote dira gaurko egunean Jesusekin Zerura nai
duenak? Beldur naiz ezetz, gutxi dira alabaña bekatua, eta bekatuaren bideak utzi nai dituenak, eta nola
Zerura joango gera oek utzi gabe? Zentza gaitezen
noizbait, eta jarrai degiogun Jesusen lege ederrari,
berarekin bizitzeko betiko bizitza doatsuan. Amen.

LAUGARREN ERAKUSALDIA
Espiritu Santuaren etorreraren gañean.
Atsegin, eta poz andi bat agertzen du Espiritu Santuaren egun onetan Eliz Ama Santak, eta deitzen digu
Espiritu bera onratzera, eta adoratzera. Alleluia dio:
Jaunaren Espirituak bete du lur guzia: atozte, adora
dezagun: Alleluia. Pozaldi, edo festa au da gañerako
festa guzien koroa, eta betegarria bezala, eta batzuen
iritzian da guzien artean andiena. Onen gañean itzegin bear degu bada gaur. Aditzera emango det lenengo lekuan, Espiritu Santuaren etorrera, eta oni dagozkan gauza miragarriak. Urrena, nola guk ere iritsi
ditzakegun beraren doayak. Enzun arretarekin.

§ I.
Espiritu Santuaren etorrerako egunean aditzera
eman, edo barreatu zan Jesusen Lege berria, eta
orduan gertatu zanaren anz eder bat arkitzen degu
Lege zarrean. Egon ziran Israeltarrak denbora luzean

Ejipton katiberio gogorrean. Jaunak atera zituan andik
egiten zituala mirari andiak, eta asko. Irten ziran
aurreko egunean egin zuen Jaunaren agintez Pazkoako festa, jaten zuela bildots errea etxe bakoitzean.
Berrogei ta amargarren egunean eman zien amar
aginte, edo Mandamentuon Legea, orain esatera noan
eran. Agindu zien Sinai zeritzan mendira etzitezela igo
eriotzaren penan: gorde zezeela, ezkonduak ere, garbitasun, edo kastidadea, eta zeudela soñeko garbiakin. Legea adirazi zan iru egunez lenago asi ziran
Israeltarrak beren prestaera onetan. Irugarren egunean Sinaiko mendia jarri zan sua, ta garra alde guzietatik zeriola. Odei lodi batek inguratu zuan, eta aditzen ziran turmoi ots izugarriak, eta ekusten ziran tximistak tximisten gaiñ. Asi zan Aingeru bat tronpeta
batekin amar Mandamentuak adirazten, añ sendoro,
non aditzen zituen Israeltarrak, Aingeruak esaten
zituan gauza guziak, eta baziran mendiaren inguruan
iru milloi gizon. (Vide Exodum a cap. 15). Egun andi
onen oroipena egiten zuen Israeldarrak urte oro,
beren Pazkoatik, berrogei, ta amargarren egunean,
zeren egun onetan eman zien Jaunak bere Lege Santa
Sinaiko mendian, eta festa oni deitu zioen Pentecostes, esan nai du berrogei, ta amargarren eguneko

festa: eta fest au izan zan bada gaurkoaren anz, eta
iduri ederra, orain ekusiko degun bezala.
Etorri zan Salbatzallea, munduaren asieratik Jaunak agindua zedukan eran. Egin zan gizon, eta gugatik gurutzean eman zuan bere bizitza. Ainbesteraño
maite izan ginduan Aita Zerukoak, non eman zuan
bere Seme bakarra, dio S. Juanek: Sic Deus dilexit
mundum, ut filium suum unigenitum daret. Etzan kontentatu gure Jesus ona gugatik bizitza ematearekin:
ipiñi zituan gañera zazpi iturri, edo Sakramentu, graziaren ur gozoa beti ematen ari, etan beñere agortzen
ez diranak. Au guzia eginda ere, gauz asko bear ziran
gure Erospen, edo Redenzioko Obra Andia-osotoro
bukatzeko. Aditzera eman bear zan Jesus beraren
Lege berria: Lege bat, debekatzen zituana, munduaren alde guzietan adoratzen ziran idolo, edo Jainko
gezurrezkoak. Lege bat gure gura, eta griña txarren
kontra dijoana. Autuak zeduzkan onetarako bere
Apostoluak, baña oek ziran gizon jakinezak, leundugabeak, eta beldurtiak. Gañera, ekusten zuan Jesus
onak, bere odol preziotsuaren kostuz, eta Sakramentuakin Zerurako bidean gu ipiñita ere, beti geratzen
giñala argalak, gaitzera makurtuak, eta onerako gogo
gutxirekin, eta nai zuan Zerurako bidean gu ibiltzea

alaitasun, eta atsegin andiarekin. Orregatik erabaki
zuan, bere Aitagana igo bear bazuan ere, bidaltzea
Espiritu Santua Apostoluetara, eta bere Elizara gure
Erospen, edo Redenzioko obra osatzera. Ala esaten
digu S. Agustiñek: Ut quae Salvator inchoaverat, Spiritus Sancti virtus consummet.
Aditzera eman zien Apostoluai, nola joan bear
zuan Aitagana, baña etzituala utziko ume zurtzen
eran: erregutuko ziola Aitari, eta bidalduko ziela Espiritu Santua: Et alium Paracclitum dabit vobis (Joan.
14): eta Zerura igotzeko zegoala, agindu zien, zeudela Jerusalenen, Aitak agindu zuan Espiritu Santua etorri artean. (Acta Apost. c. 1.º).
Igo zan Jesus Zerura: biurtu ziran Apostoluak Jerusalena, eta dirudianez, ezkutaturik egon ziran ostegun
santuko aparia egin zuen etxe artan bertan. Aen orduko Jan guzia izan zan beren biotzak prestatzea, Espiritu Santua artzeko. Pazkoatik berrogei, ta amargarren
egunean, goizeko bederatzietan bezala asi zan turmoyaren anza zuan ots bat. Agertu ziran suzko miak
Apostoluak zeuden lekuan, eta jarri ziran aen, eta
beste an arkitzen ziranen burugañean.
Jaunaren graziaren apaindura ederrarekin arkitzen
ziran Apostoluak; baña suzko mingañak aen buruga-

ñean egon ziran bitartean, guk esan al baño geyago,
ugaritu zien Espiritu Santuak graziaren doai ura, baita
fede, esperanza, eta karidadearen birtuteak ere.
Gañera ugari ixuri zituan aen biotzetan bere zazpi
doayak, eta utzi zituan, Jaunak nai zuan guzirako
ederki prestatuak. Len Apostoluak ziran gizon moldakaitz, ez jakin batzuek, eta Espiritu Santuaren doayak
artu zituen ezkero, geratu ziran Zeruko jakiundez
beteak, ainbesteraño non aditzen zituen Eskritura
Santak erakusten dizkigun gauzarik ezkutatuenak ere.
Aditzen zituen gañera izkunza guziak. Len Apostoluak
ziran gizon argal batzuek, ostegun santu arratsean
beren maisua utzirik igesi joan ziranak; baña Espiritu
Santuaren doayakin geratu ziran añ alai, ta sendoak,
eta ainbesteraño Jaunaren amorioz beteak, non prest
arkitzen ziran Jesusen Lege Santa mundu guzian
barreatzeko, eta beren bizitzak beragatik emateko.
Zer geyago? Eman zien gañera Espiritu Santuak gaizkiñak ayenatzeko, eriak sendatzeko, illak pistutzeko,
eta beren izkunza norinai aditzera emateko doaya.
Aditu zuen Jerusalendarrak, eta orduan Jerusalenen arkitzen ziran, arrotz askok ere turmoyaren otsa,
eta igerri zuen, non izan zan gutxi gora bera ots au.
Zer gertatzen zan jakin nayez, joan ziran Apostoluan

etxeronz, ez Jerusalendarrak bakarrik, baita arrozetatik ere, asko eta baziran oen artean izkunza guzietakoak; zeren Pentecostes, edo berrogei, ta amargarren
eguneko festa artara munduaren lau aldeetatik joan oi
ziran Jerusalena Jauna adoratzera. Ekusirik Apostoluak, beren etxearen inguruan gizatalde ura guzia,
irten ziran oetara beldurrik batere gabe, eta asi ziran
adirazten Jesu-Kristoren Misterio miragarriak, eta
Legea, añ ederki, eta gozotoro, non aditzen zeuden
guziak, arrituen eran arkitzen ziran. Ekusten zuen,
Apostoluak zirala gizon leundugabe, ta jakiunde gutxikoak. Ekusten zuen doidoya jakingo zuela beren erriko izkunza, eta alaere guziz ederki itzegiten zuela
Jesusen Legearen gañean. Ekusten zuen, Apostoluak
itzegiten zuena aditzen zuela enzuten zeudenak, Erreñu, eta izkunz askotakoak izan arren. Miretsiak zeuden guziak, ta galdetzen zioen elkarri: Zer da au? Zer
aditzera ematen du orain dakuskunak? Quidnam vult
hoc esse? Baziran batzuek isekaz zioenak: ardoz
beteak, edo ordiak zeudela Apostoluak: Musto pleni
sunt (Acta Apost. c. 2).
Orduan asi zan S. Pedro itzegiten Lege berriko Aita
Santua bezala, eta esan zien: Judatar Jaunak: Viri
Judaei: zuek uste dezue, ordiak daudela gizon oek;

baña utsegiten dezue uste orretan. Badakizue, goizeko bederatzietan gaudela, eta onelako jayetan eguerdiraño ez dala ezer jaten, ez edaten. Jakizue, anziñatik aditzera eman zuala Jaunak Joel Profetaren autik,
gizon oetan ekusi dezuena. Aditzera eman zien gero,
nola Jaunak bidaldu zuan Jesus, anzinatik agindu zuan
bezala, Adan, eta bere umeak Zerurako bidean ipintzeko: nola illerazo zuen gurutzean, eta piztu zan. Guk
gerok geren begiz ekusi degun gauza da au: Cujus nos
testes sumus. Jakin bezee bada Israeldar guziak, gurutzean illerazo duen Jesus bera dala Munduaren Salbatzallea. Gauz arrigarria! Pedro gizon jakiunde añ gutxikoa, eta Juduen beldurrez iru bider bere Maisua ukatu
zuana! eta alaere gizon onek Juduai, eta mundu guziari era onetan itzegin die! Zer egiñ ez dezake batek
Espiritu Santuaren doayakin? S. Pedroren lenengo
itzaldi onekin sinistu zuen Jesu-Kristogan iru millak
bezala, eta batayatu ziran. Eta asiera onelakoa izan
bazan, zer egingo etzuen gero ala Pedrok, nola beste
Apostoluak? Zabaldu zuen Jesusen Legea munduaren
lau aldeetan: alperrik altxa ziran Luzifer, eta bere
lagun guziak Apostoluen kontra. Alperrik munduko
Errege, eta jakintsu guziak: etzuen utzi Apostoluak
beren lan andi hau, eta egiaren alde ixuri zuen beren

odola. Orra, nere Kristauak, nola aditzera eman, edo
barreatu zan gure Lege Santa Espiritu Santuaren etorrerarekin: eta orra gaurko Misterio andiak aditzera
ematen diguna.

§ II.
Espiritu Santua jatxi zan Apostoluetara, aditu
degun bezala: bete zituan bere doayakin, eta geratu
ziran beraren onran bizitza emateko prest. Etzan Espiritu Santua jatxi Apostoluakgatik, edo aen onagatik
bakarrik, baizik Kristau guzien onagatik, eta geratu
zan Elizan betiko, esan nai det, Kristau fededunen bilkui, batzarre, edo kongregazioan. Ala agindu zien
Jesu-Kristok berak Apostoluai (Joan. 14) Gerta diteke,
eta gertatzen da asko bekatuan loituak arkitzea, baño
beste asko daude Jaunaren grazian: eta oen biotzetan
dago Espiritu Santua, bere doayez betetzeko, ela bear
duen lagunza guzia emateko, artarako bear dan prestaera ipintzen duela. Orregatik S. Paulo Apostoluak
deitzen dio Jaunaren grazian bizi danari, Espiritu Santuaren jauregui, edo Eliza: Templum Spiritus Sancti (1
ad Corint. e. 3 et 6.º).

Beraz zu, Kristaua, Jaunaren grazian bizi zeran
bitartean, zera Espiritu Santuaren Eliza bezala eta zu
ongi prestatzen bazera, zure biotzean ixuriko ditu
bere doayak. Au onela izan, eta ez gera prestatuko
alik ongiena? Eta zer ote da guk egin bear deguna?
Ara zer. Lenengoa: gure biotzak garbitzea bekatuaren
loyetatik; bekatuan bizi dana alabaña da Satanasen
zulo nazkagarria, eta ezin artu ditzake Espiritu Santuaren doayak. Bigarrena: bekatuaren bide, eta perilletatik betiko aldegitea. Au ez egitera, ez dago, ez,
bekatutik irteterik. Irugarrena bizitz on, eta garbi bati
benaz, eta biotz osoz jarraitzea, eta Sakramentuak
sarritan artzea. Atzenean Espiritu Santuari bere doayak umilki eskatzea, Jaunaren grazian, edo bizitz
onean irauteko. Esan degiogun oraiñ Eliz Ama Santarekin:
Atoz, o Espiritu Santua: eta bidal ezazu gure animetara zure argiaren erreñu bat bederik, bekatuaren
illuntasunak ayenatzeko. Veni Sancte Spiritus, et emitte lucis tuae radium.
Atoz beartsuen gurasoa, atoz doayen emallea,
atoz gure biotzetako argia: Veni Pater pauperum, veni
dator munerum, vent lumen cordium.

Atoz, gure Konsolatzalle guziz ona, gure animen
arrotz, eta inz gozoa: Consolator optime, dulcis hospes animae, dulce refrigerium. Onela bizitz onean
irauteko, eta iristeko betiko bizitza doatsua. Amen.

BOSTGARREN ERAKUSALDIA
Espiritu santuak animan isurtzen duan graziaren doai
miragarriaren gañean.
Dereliquisti Dominum Deum tuum...
Scito, et vide, quia malum, et amarum est
reliquisse te Dominum Deum tuum (Jerem. 2.)

Uitzi dezu zure Jaun, eta Jaungoikoa, eta zu zere
Aita onagana biurtzeko, alegiñ asko egin bada ere,
etzera esnatu bekatutik aldegiteko. Jakizu bada, esaten dizu Jeremiasek; jakizu, eta ekusi ezazu, gauza
gaizto, eta samiña dala, zuk zure Jaun, eta Jaungoikoa
utzi izan dezun eran utzitzea: Scito, et vide, quia
malum, et amarum est reliquisse te Dominum Deum
tuum. Atzo itzegin nuan Espiritu Santuaren etorreraren, eta oni dagozkan gauza miragarrien gañean; eta
denbora berean aditzera eman nuan nola guk ere iritsi dezakegun beraren doayak. Espiritu Santua jatxi
zan Jesu-Kristoren Elizara, edo berbera dana Apostoluetara, eta aekin batean anima onetara, eta arreizkero ez du utzi, eta ez du utziko Jesu-Kristoren Eliza,
Jesu-Kristok berak Apostoluai esan zien bezala (Joan.

14). Bete zituan bere doyaez, eta gertatu ziran atzo
aditu zinduen gauza miragarriak. Espiritu Santu ura
bera dator gure animetara, Sakramentuak ongi artzen
ditugunean, eta ixurtzen ditu bere doayak bakoitzaren
prestaeraren neurrian; baña doai oen artean andiena,
eta guzien sustraya da grazia: esaten diogun doaya.
Onen gañean izango da gaurko Erakusaldia: eta doai
onen berriak eman ondoan ukituko det, zeñ gauza
gaizto, eta,samiña dan, doai miragarri au ematen
digun Jauna guk utzitzea. Enzun arreta andiarekin.
***
Graziaren izenez batzuetan aditzen degu edozeñ
ontarte, eta mesede, eta era onetan guk ditugun gauz
on guziak dira Jaunaren grazia; guziak dira alabaña
beraren esku ongilleak emanak; baña ez degu emen
graziaren izenez aditzen edozeñ mesede. Beste
batzuetan graziaren izenez aditzen ditugu, bekatutik
irteteko, edo aldegiteko obra onak egiteko, eta oei
jarraitzeko Espiritu Santuak bidaltzen dizkigun, gogorazio onak, eta biotzeko ukierak. Oek dira Zeruko
mandatari batzuek, animari mandatua egiñ ondoan,
gugan gelditu gabe, aurrera igarotzen diranak. Espiri-

tu Santuaren mandatu oekin batzuetan esnatzen da
anima, bekatutik irteteko, beste batzuetan ez. Atozea,
Kristaua, etzatzu au gertatu askotan, Jaunaren Itza
enzuteko denboran? Etzatzu au gertatu Pazkoetik
oraindaño aditu dituzun egiakin? Zeruko mandatu oek
gabe ez genduke gogorazio, edo pensamentu on batere egingo betikotasun guzian, S. Paulok erakusten
digun bezala (2.ª ad Coriut. 3): orregatik mandatu oek
aditu bear ditugu biotz umill batekin; baña ez degu
gaur oen gañean itzegiten. Atzenean graziaren izenez
aditzen da arako Espirituak animari Sakramentuen
bidez ematen dion doai, edo apaindura eder ura. Doai,
edo janziera eder au geratzen da animan, eta ez da
gaitzen bekatu larri, edo mortalarekin baizik. Lenengo
aldian artzen du animak doai au batayoan; gero konfesio ona egiten duanean, eta ugaritzen zayo gañerako Sakramentuakin.
Beraz zuk, Kristaua, batayoko egunean, eta ongi
konfesatu zeranean, zere animan bertan artu dezu
graziaren doai, eta janziera ederra. Ay! eta baziñaki
zeñ miragarria dan doai au! Si scires donum Dei! Doai
onek animan sartzen dan unean bertan egiten du
gizona Jaungoikoaren beraren seme, ez bere izatez,
baizik aintzakotzat Jainkoak artzen dualako. Gizona

bere izatez ez da, eta ezin izan diteke Jainkoaren
Seme; onetarako alabaña izan bearko luke Jaungoiko,
eta ezin dateke au. Era onetan Jesu-Kristo bakarrik da
Jaungoikoaren Semea. Baña ainbesteraño maite izan
ginduan, non onratu gaituan bere Semeen izenarekin,
eta aintzakotzat artu gaituan, graziaren doaya ematean. Demagun Españako Erregek seme bat bakarra
duala, eta onez gañera semetzat artu nai duala beste
bat. Eragiten du janziera guziz eder bat, eta agintzen
du, janziera au daramana onratu, eta ezagutu dedilla
Erregeren semetzat. Atozea, janziera au Erregegandik
iristen duana ez da izango Erregeren seme? Berez, eta
bere izatez ez, esango didazu, baña bai aintzakotzat
artua, eta onratua. Au bera gertatzen da bada graziaren soñeko ederra daukanarekin. Ez da, eta ezin izan
diteke bere izatez Jainkoaren seme, zeren Jainkotasunik ezin izan dezakean, baña graziaren soñeko ederra
daukan bitartean bere semetzat dauka, eta aintzakotzat onratzen du Jaunak. Orregatik esaten digu S. Juanek: ekusi ezazue, nolako onginai, eta amorioa guganonz agertu duan Jaunak: Videte, qualem charitatem
dedit nobis, bada eman digu bere semeen izena, eta
izatea: Ut filii Dei nominemur, et simus (Joan. 3).

Graziaren doayak, gizona Jainkoaren Seme egiteaz gañera, denbora berean egiten du Zeruaren jabegai, edo heredero. Semea Aitaren ondasunen jabegaya da, edozeñek dakian bezala: beraz graziaren doayak, gizona Jainkoaren Seme egiten duan ezkero, denbora berean egiten du, dio S. Paulok, bere jabegai (Ad
Rom. c. 8). Ni nerau izango naiz zure animaren sari,
eta betegarria, esan zion Jaunak berak Abrahani: Ego
merces tua magna nimis (Genes. 15).
Egiten ere du graziaren doayak gizona Jainkoaren
beraren adiskide, Jesu-Kristoren senide, eta Espiritu
Santuaren bizileku, eta Eliza bezala. Jaungoikoaren
adiskide; Anima bat bekatuan dagoan bitartean nazkagarria da Jaunaren begietan; baña graziaren apaindura artzen duan bezala egiten da Jaunaren adiskide,
Trentoko Konzilioak erakusten digun bezala: eta au
aditzera eman zigun Jesu-Kristok berak, esan zienean
Apostoluai, emendik aurrera ez dizuet deituko: nere
serbitzariak, baizik nere adiskideak (Joan. 5). Miretsitzen da S. Gregorio onenbeste onra Jaunak guri eman
nai izateaz, eta dio, ez gera serbitzarien izenaren
diña, eta onratzen gaitu adiskideen izenarekin: O mira
Divinae Bonitatis dignatio! servi non sumus digni
nominari et amici nominamur! Egiten du Jesu-Kristo-

ren señide; Aita baten umeak alabaña senideak dira:
orregatik dio S. Paulok, Jesu-Kristo dala senide askoren artean lenik jayoa: Primogenitum in multis fratribus (Roman. 8). Esan det, graziaren doayak gizona
egiten duala Espirituaren bizileku, eta Eliza bezala;
bada S. Paulok dio, doai onekin batean animari ematen zayola Espiritu Santua: eta an bizi da bere gogo,
ta gustoko jauregian bezala. Alako eran nai du Espiritu Santuak graziaren apaindurarekin dagoan animan
bizitzea, non an egon naiko lukean, leku guzietan
Jaungoikoa ezpalego ere. Orregatik esaten digu S.
Paulok: eztakizue zuen gorputzak dirala Espiritu Santuaren Eliza? An nescitis, quoniam membra vestra
templum sunt Spiritus Sancti? (1ª ad corint. 6). Au
onela izan, eta alaere zure gorputz ori loitu dezu ainbeste bider, atsegin lotsagarrien ondoren zabiltzala?
zenbat bider bakarrik? Zenbat bider besterekin? Atozea, izango ote zenduke ausardia, Aldareko Sakramentua dagoan onzia esku zikiñakin erabiltzeko? Eta
eztakizu, onen anzeko gauz itsusi bat egiten dezula,
zure gorputz ori bekatuz zikintzen dezunean? Baña
goazen aurrera, eta ekusi ditzakun, graziaren doai
miragarriari dagozkan, beste alabantzak.

Baziñaki, Kristaua, zeñ andi, ta miragarria dan animako graziaren doaya! Si scires donum Dei! Au da
doai bat, bekatuan illak, eta ustelduak dauden animak
ere piztutzen dituana. Anima bat, bekatuan erortzen
danean, dala itzez, dala gogoz, edo pensamentuz:
dala obraz, illa geratzen da, Ezekiel Profetak dion
bezala: Anima, quae peccaverit, ipsa morietur (cap.
18). Orduan animari gertatzen zayo gorputz illari gertatzen zayona. Gorputz illak baditu eskuak, eta ez da
gai, edo gauza beatz bat ere altxatzeko. Baditu oñak,
eta ezin jaso ditu. Baditu begiak, eta ez du ezer ekusten. Baditu belarriak, eta ez du ezer aditzen. Eta orra
animari bekatu mortalarekin gertatzen zayona. Bekatutik ezin berez irten diteke, eta irteten dan bitartean
ez da gai Zerurako irabazirik txikiena ere egiteko; eta
onela bekatuan datzala usteltzen da, eta kiratza dario
begiratzean, itzegitean, ibilleran, eta modu guzietan.
Zoaz festa batera: ekusiko dezu arako gizon, eta mutili ura alik ongiena janzia, eta norknai begiratu degiokean bezalakoa; baña animaren aldetik illa, eta usteldua, zeren bekatuaren bideetan dabillen. Ez da kontentatzen bere burua galtzearekin, beste asko galtzen
ditu. Ekusiko dezu arako emakume, edo neskatx ura,
nornai llilluratzeko eran apaindua; baña begira anima-

ren aldetik, eta arriturik geratu zera... ekustean, usteldua dagoala guzia bekatuan, eta bere kiratzarekin,
edo moduakin dala askorentzat bekaturako sarea.
Alaere añ miragarria da graziaren doaya, non bekatari usteldu oek ere piztutzen dituan, animan sartzen
dan unean bertan. Ala gertatzen da beñ baño geyagotan, onelako zenbait bekatari ezagueran ongi erortzen, eta biotz osoarekin Jaunagana biurtzen diranean.
Graziaren doaya añ miragarria da, non munduan
gertatu diran bekaturik itsusienak ere animan sartze
utsarekin ayenatuko litukean, eguzkiak gauaren illuntasunak ayenatzen dituan eran. Au aditzera ematen
digu isaias Profetak, dionean, elurra bezeñ zuri egingo
dirala gure bekatuak, grana bezalakoak balira ere: si
fuerint peccata vestra, ut cocinum, quasi nix dealbabuntur (cap. 1). Zer esango det, doai onek animari
ematen dion edertasunaz? Demagun, Kristalezko onzi
garbi batera biltzen dala eguzkiak, eta izarrak, berjeretako loreak, urreak, zillarrak, perlak, eta diamanteak duen edertasun guzia. Ateratzen due eguzkitara
onzi ura, zeñ ederra agertuko lizake? Alaere edertasun au guzia ezer-ez izango litzake graziaren doayak
animari ematen dion edertasunaren aldean. Santa

Katalina Senakoari agertu zion beñ Jaunak, grazian
zegoan, anima baten edertasuna, eta arriturik geratu
zan, eta esan zion konfesoreari: O aita! eta ekusiko
balu grazian dagoan anima baten edertasuna! Uste
det, pozik beñ, ta berriz jarriko lizakeala eriotzaren
perillean, anima bat alako edertasunean ipintzeagatik.
Graziaren doaya da Espiritu Santuak animan ixurtzen duan ur bizia, Jesu-Kristok deitzen dion bezala.
Aquam vivam. Ur au, animak galtzen ezpadu bere
zabarkeriaz, egiten da iturri, eta iturri onen ura igotzen da Zeruraño: Fons aquae salientis in vitan aeternam (Joan. 4).
Doai au da Espiritu Santuak animan ipintzen duan
Zeruko zepa, eta sustrai bat, birtute, eta doai guzien
mentuak berekin dituana. Anima bat batayoan, edo
konfesioko Sakramentuarekin grazian jarri dediñ
artean, da arbola makatza bezala, eta ez du Zeruko
frutu gozorik ematen; baña batayo, edo konfesioarekin ipintzen dio graziaren zepa, edo sustraya. Sustrai
onetan daude fede, esperanza, eta karidadearen, eta
beste birtute, eta Zeruko doayen mentuak. Mentu
oek, animak ongi gordetzen baditu, asiko dira beren
alsuma ederrak botatzen: loratuko, eta obra onen fru-

taz beteko dira. Onela egiten da arbola bat guziz ederra, uda, ta negu loretan, eta frutaz betea dagoana,
arbola bat lurretik Zeruraño azitzen, eta igotzen dana.
Atzenean graziaren doaya añ balio andikoa da,
non obra on txikienari ere Zeruko erreñuaren balioa
ematen dion. Kristauak, bekatuan dagoan bitartean
egiten dituan obrak, berenez onak, eta laudagarriak
izan arren, illak dira, zeren graziaren sustraya galdu
zan. Zabaldu bitza batek bere ondasun guziak beartsuen artean, irabazi bitza Zerurako, Apostoluak irabazi zituen baño ere, anima geyago: piztu bitza illak,
alda bitza batetik bestera mendiak. Obra oek guziak,
berenez andiak, eta miragarriak izan arren, ezer ez
dira Zerurako, zeren graziaren zepatik ez datozen. Ala
erakusten digu S. Paulok (1 ad Corint 13). Baña Jaunaren grazian arkitzen bada anima bat, onen obra on txikienak ere, ongi egiñak, badira, balioko due Zeruko
Erreñua; zeren graziaren doayak ala balio duan.
Gauza txikia da egarri danari ur piska bat ematea, eta
alaere balio du Zeruko Erreñua. Ala erakusten digu S.
Paulok: Quod in praesenti est momentaneum, et
leve... aeternum gloriae pondus operatur (2.ª ad
corint. 4).

***
Ekusten dezu, Kristaua, zeñ miragarria dan animako graziaren doaya? Egizu kontu, zure baratzan, edo
berjeran agertzen dala iru orriko lore guziz eder bat.
Begiratzen diozu, eta ekusten dezu, orri bakoitzean
ezarriak daudela urrezko letra batzuek. Lenengo orriko letrak dioe: Illak pistutzen ditut. Bigarren orrikoak
dioe: gaitz-mota guziak ayenatzen ditut. Irugarren
orrikoak dioe: gorde ni ongi, eta etzera gaisotuko, eta
ez illko. Arriturik geratzen zera, letra oek dioena irakurririk. Aditzen dezu, ill dala zure adiskide bat; kentzen
diozu lenengo orriari piska bat; ipinizen diozu adiskideari ezpañetan, eta piztutzen da. Nork esan, norañokoa izango lizakean orduan zure poza? Aditzen dezu,
zure auzoan dagoala norbait etsia, eta azkeneko asnasetan bezala. Artzen dezu bigarren orritik piska bat,
eta ematen diozu eriari ardo, edo saldan: eta bereala
geratzen da sendatua. Arriturik, eta zer gertatzen
zatzun ez dakizula geratzen zera. Artzen dezu irugarren orria: sartzen dezu kutun batean, eta zerekin
darabiltzu: geroztik etzera gaixotzen, zartzen, eta
iltzen. Atozea, zer ezluke balioko lore miragarri ark?
Kristaua, eta ez dakizu lore au dala, Jesu-Kristok bere

odolaren kostuz zuretzat irabazi zuan, graziaren
doaya? Eztakizu, Espiritu Santuak batayoko egunean,
eta ongi konfesatu zeranean lore eder au ipiñi zuala,
eta duala zure animan? Atozea, eta ezta gauza gaizto,
eta samiña, doai añ miragarri arekin apaindu zinduan,
Jauna utzitzea? Ea, bekataria, biur zaite noizbait zure
aita onagana: bizi zaite alako Aitaren umeari dagokan
eran: eta zuk iritsiko dezu betiko bizitza. Amen.

SEIGARREN ERAKUSALDIA
Irutasun, edo Trinidade txit Santaren gañean.
Gure fede santak erakusten dizkigun Misterio
guzien artean andiena, eta ezkutatuena da gaurko
Erakusaldiaren gaya. Misterio au da Irutasun, edo Trinidade guziz Santa. Au da Misterio bat Jaunak agertu
etzuana Lege zarrean, Abrahanek argitasun piskaren
bat izan bazuan ere. Misterio bat ez gizonaren, ez Aingeruen adimentuak iritsi dezakeana, eta alaere Zerura nai duen guziak sinistu bear duena. Orregatik
gauza bearra da gai onen gañean zuei zerbait esatea
begiramentu, eta beldur andi batekin. Aditzera emango det lenengo lekuan, zer sinistu bear degun Misterio
onen gañean. Urrena, nolako ontarte, eta mesedeak
zor diozkagun Trinidade guziz Santari, eta nola onratu
bear degun. Enzun arretaz.

§ I.

Irutasun, edo Trinidade txit Santa da Jaungoikoa
bera, Aita, ta Semea, eta Espiritu Santua, iru Persona
distinto edo bana, eta Jainko egiazko bakar bat. Misterio au aditzera eman zuan Jesu-Kristok, esan zienean
Apostoluai: Zoazte munduaren lau aldeetara, aditzera
eman ezazue nere Lege berria, eta nigan sinisten duenai eman zayezue nere batayoa Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean (Math. 38). Au
bera erakusten digu S. Juanek dionean: Iru dira
Zeruan egiaren testiguak, Aita, Semea, eta Espiritu
Santua, eta iru oek bat dira: Tres sunt, qui testimonium dant in Coelo, Pater, Verbum, et Spiritus Sanctus, et hi tres unum sunt (1 Joan. 5). Orregatik Eliz
Ama Santak S. Atanasiorekin dio: Katolikoen sinistea,
edo fedea da Jaungoiko bat iru Personetan, eta iru Persona Jaungoiko bakar batean onratzea, eta adoratzea:
Fides autem Catholica hoae est, ut unum Deum in Trinitate, et Trinitatem in unitate veneremur (Symbolum
S. Athanasij). Siniste au beraz guziz bearra da Zerurako.
Gure Jaungoikoa da bat bakarra, eta ez dateke
besterik: ala ez izatera, ez litzake izango Jaungoiko
egiazkoa, edo esan, eta gogora al ditekean gauzarik
garayen, edo exzelente, ta miragarriena: Jaun bat fin-

gabe ona, Poderoso, jakintsu, justua: gauza guzien
Asiera, ta fin, edo bukaera. Birjiña txit Santa Andre
guzien artean onena, eta miragarriena da, baña ez
lizake ala izango, besteren bat baliz beraren pare ipiñi
ditekeana.
Jaungoiko bakar au da iru Persona, Aita, eta
Semea, eta Espiritu Santua: iru Persona distinto, edo
bana, eta Jaungoiko egiazko bakar bat. Zure anima da
iru potenzia, edo kemen, oroipena, adimentua, eta
borondatea: iru potenzi oek bana dira, baña ez dira iru
anima, baizik anima bat bakarra.
Trinidadeko lenengo Persona izendatzen da, Aita,
eta egiaz da izendatzen dan bezala, zeren betikotasun
guzian bere adimentutik sortzen duan seme bat Aita
berarekin guzian berdiña, eta Aitaren anz ederra. Jarri
zaite ispillu garbi batean zere burua ekusten: bereala
agertuko da zure iduri, edo anza. Begiratu zion bada
Aita betikoaren adimentuak bere izate ederrari, eta
betiraundetik sortu zan, eta sortzen da Aitaren anz
ederra. Trinidadeko lenengo Persona edo Aita ez da
sortua, ez da jayoa, eta ez dator bestegandik, baizik
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Erakusaldiak-III - 03
  • Parts
  • Erakusaldiak-III - 01
    Total number of words is 4055
    Total number of unique words is 1568
    38.5 of words are in the 2000 most common words
    53.9 of words are in the 5000 most common words
    61.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 02
    Total number of words is 4020
    Total number of unique words is 1538
    38.2 of words are in the 2000 most common words
    52.5 of words are in the 5000 most common words
    61.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 03
    Total number of words is 3991
    Total number of unique words is 1490
    39.0 of words are in the 2000 most common words
    54.0 of words are in the 5000 most common words
    62.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 04
    Total number of words is 4055
    Total number of unique words is 1594
    39.2 of words are in the 2000 most common words
    54.8 of words are in the 5000 most common words
    61.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 05
    Total number of words is 3982
    Total number of unique words is 1529
    36.3 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    56.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 06
    Total number of words is 4092
    Total number of unique words is 1498
    37.9 of words are in the 2000 most common words
    53.4 of words are in the 5000 most common words
    61.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 07
    Total number of words is 4001
    Total number of unique words is 1513
    36.0 of words are in the 2000 most common words
    52.4 of words are in the 5000 most common words
    60.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 08
    Total number of words is 4018
    Total number of unique words is 1435
    39.1 of words are in the 2000 most common words
    55.3 of words are in the 5000 most common words
    63.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 09
    Total number of words is 3997
    Total number of unique words is 1431
    38.2 of words are in the 2000 most common words
    54.1 of words are in the 5000 most common words
    62.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 10
    Total number of words is 4056
    Total number of unique words is 1568
    36.2 of words are in the 2000 most common words
    53.4 of words are in the 5000 most common words
    61.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 11
    Total number of words is 4035
    Total number of unique words is 1558
    37.4 of words are in the 2000 most common words
    53.3 of words are in the 5000 most common words
    60.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 12
    Total number of words is 4077
    Total number of unique words is 1561
    36.7 of words are in the 2000 most common words
    53.3 of words are in the 5000 most common words
    61.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 13
    Total number of words is 3980
    Total number of unique words is 1640
    34.5 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    59.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 14
    Total number of words is 4104
    Total number of unique words is 1575
    37.2 of words are in the 2000 most common words
    53.5 of words are in the 5000 most common words
    61.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 15
    Total number of words is 4070
    Total number of unique words is 1529
    36.5 of words are in the 2000 most common words
    52.0 of words are in the 5000 most common words
    61.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 16
    Total number of words is 3997
    Total number of unique words is 1636
    35.3 of words are in the 2000 most common words
    51.0 of words are in the 5000 most common words
    58.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 17
    Total number of words is 4037
    Total number of unique words is 1511
    37.5 of words are in the 2000 most common words
    53.0 of words are in the 5000 most common words
    61.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 18
    Total number of words is 4013
    Total number of unique words is 1462
    38.2 of words are in the 2000 most common words
    53.9 of words are in the 5000 most common words
    63.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 19
    Total number of words is 4067
    Total number of unique words is 1528
    36.9 of words are in the 2000 most common words
    52.0 of words are in the 5000 most common words
    59.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 20
    Total number of words is 4005
    Total number of unique words is 1708
    32.5 of words are in the 2000 most common words
    46.4 of words are in the 5000 most common words
    53.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 21
    Total number of words is 4000
    Total number of unique words is 1873
    29.9 of words are in the 2000 most common words
    42.3 of words are in the 5000 most common words
    47.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 22
    Total number of words is 3947
    Total number of unique words is 1540
    38.0 of words are in the 2000 most common words
    53.5 of words are in the 5000 most common words
    61.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 23
    Total number of words is 4018
    Total number of unique words is 1489
    38.4 of words are in the 2000 most common words
    54.1 of words are in the 5000 most common words
    62.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 24
    Total number of words is 4005
    Total number of unique words is 1630
    34.9 of words are in the 2000 most common words
    50.0 of words are in the 5000 most common words
    58.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 25
    Total number of words is 3997
    Total number of unique words is 1606
    37.6 of words are in the 2000 most common words
    52.5 of words are in the 5000 most common words
    60.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 26
    Total number of words is 3983
    Total number of unique words is 1595
    37.0 of words are in the 2000 most common words
    52.6 of words are in the 5000 most common words
    59.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 27
    Total number of words is 3990
    Total number of unique words is 1614
    37.3 of words are in the 2000 most common words
    54.2 of words are in the 5000 most common words
    62.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 28
    Total number of words is 3960
    Total number of unique words is 1587
    35.0 of words are in the 2000 most common words
    50.2 of words are in the 5000 most common words
    57.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 29
    Total number of words is 4008
    Total number of unique words is 1661
    36.5 of words are in the 2000 most common words
    54.9 of words are in the 5000 most common words
    61.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 30
    Total number of words is 3944
    Total number of unique words is 1737
    34.5 of words are in the 2000 most common words
    49.9 of words are in the 5000 most common words
    56.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 31
    Total number of words is 4042
    Total number of unique words is 1740
    34.4 of words are in the 2000 most common words
    50.6 of words are in the 5000 most common words
    57.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 32
    Total number of words is 4050
    Total number of unique words is 1642
    35.9 of words are in the 2000 most common words
    51.7 of words are in the 5000 most common words
    58.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 33
    Total number of words is 3960
    Total number of unique words is 1581
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    49.0 of words are in the 5000 most common words
    56.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 34
    Total number of words is 4036
    Total number of unique words is 1598
    34.7 of words are in the 2000 most common words
    49.3 of words are in the 5000 most common words
    56.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-III - 35
    Total number of words is 536
    Total number of unique words is 321
    49.1 of words are in the 2000 most common words
    59.8 of words are in the 5000 most common words
    63.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.