Erakusaldiak-III - 01
Juan Bautista Agirre
JESU-KRISTO,
ETA BIRJIÑA TXIT
SANTAREN MISTERIOEN,
ETA BESTE ZENBAIT
GAUZEN GAÑEAN
ERAKUSALDIAK
JESU-KRISTO,
ETA BIRJIÑA TXIT
SANTAREN MISTERIOEN,
ETA BESTE ZENBAIT
GAUZEN GAÑEAN
ERAKUSALDIAK
Don Juan Bautista Agirre Asteasuko Erretore,
eta Gipuzkoako Arziprestazko Nagusian Diputadu
Jeneralak,
Kristau aziai Meza nagusietan egiñak
Eskeintzen diezte Apaiz Euskaldunai
Clama, ne cesses, quasi tuba exalta vocem tuam,
et annuntia populo meo scelera eorum. Isaiae 58.
Iruñeko gure apaiz nagusiaren baimenarekin
IRUGARREN LIBURUA
TOLOSAN:
Andres Gorosabelen moldetegian
1850garren urtean
ADVERTENCIA
El lector echará de menos algunos Sermones
correspondientes á varios misterios y fiestas principales que celebra la Santa Madre Iglesia, y por lo tanto
se advierte que entre los escritos del Autor no se han
encontrado mas de los que se publican en esta obra.
JESU-KRISTO,
ETA BIRJIÑA TXIT SANTAREN
MISTERIOEN GAÑEAN
ERAKUSALDIAK
LENENGO ERAKUSALDIA
JESUSEN PIZTUERAREN GAÑEAN
Surrexit, non est hic. Marc. 16.
Poztu zaitezte egun andi onetan Jesus maite
dezuen animak. Bukatu dira Jesusen odolezko izerdiak. Bukatu dira azoteak, eta gurutzeko neke, ta
oñaze izugarriak. Ill da Jesus guri zigun onginai, eta
amorio geyegiz, dio S. Paulok: Propter nimiam charitatem; baña irugarren egunean piztu da, berak esan
zuan bezala. Piztuera au da gaurko pozaldi, edo festaren gaya. Au da festa guzien festa, dio S. Gregorio
Nazianzenok: au da Jaunak egin, edo prestatu digun
egun andia: poztu gaitezen egun onetan esaten digu
Eliz Ama Santak: Haec dies quam fecit Dominus, exultemus, et laetemur in ea. Au bear dan eran guk egiteko, aditzera emango dizuet Misterio gozo-miragarri
au. Urrena, ukituko det egun onetan egin bear gendukeana. Enzun arreta andiarekin, Kristaua.
§ I.
Gure Jesus ona etorri zan Zerutik lurrera, Zeruko
bidean gu ipintzera. Egin zan gizon, eta ogei, ta amairu urte igaro zituan erakusten ala itzez, nola
obraz. Gure erospen, edo Redenzioko obra andia egiteko gauza bearra zan gurutzean bere bizitza ematea,
eta Adanen, eta gure bekatuen zorra ateratzea. Beñ
baño geyagotan aditzera eman zien au Apostoluai;
baña denbora berean esan zien piztuko zala. Asi ziran
Juduen arteko lenenak Jesusi bizitza kenerazteko
aitzakien billa, eta guziaren berri ziakianak bezala,
esan zien beñ Jesusek Jerusalengo Elizan: ea, urraezazue Eliz au, eta nik iru egunen barrunbean berriro
altxako det: Solvite templurn hoc, et in tribus diebus
excitabo illud (Joan. 2.°). Itz oetan aditzera eman zien,
alperrik zebiltzala berari bizitza kendu nayez: zeren
illerazten bazuen ere, iru egunen barrunbean piztuko
zan.
Egin zuen Juduak asmo zuena. Milla txarkeri, eta
bidegaberen ondoren illerazi zuen gurutze batean
lapur biren erdian Jesus Munduaren Salbatzallea. Belzez janzi zan Zerua, asi zan dardaraka lurra: idiki ziran
obiak, eta arriak berak, ekusirik beren egillea gurutzean zegoan eran, naigabez bezala erdiratu ziran.
Jose Arimateakoa, Juduen artean gizon andi, eta aberatsa, Jesusen ikaslea zan, baña isillik. Onek egiña
zeukan aitz bizian obi berri bat, besterekin kutsatu
gabea, eta Jesus il zanean, joan zan Pilatosegana eta
eskatu zion aren gorputza bere obi berrian ipintzeko
baimena, eta eman zion. Baimen onekin eraman zuan
Jesusen gorputza bere obi artara: balsamoz, eta usai
gozoko likurtaz ganzutu zuan, eta arlosa andi batekin
itxi zuan obirako bidea. Oroitu ziran Juduak, nola Jesusek esan zuan, illerazten bazuen ere, iru egunen
barrunbean piztuko zala, eta beldurtu ziran, Apostoluak gauaz ostuta, esan zezeen piztu zala. Orregatik
joan ziran Pilatosegana, eta eskatu zioen, agin zezala,
iru egun aetan gorde zedilla arretaz obia. Esan zien
Pilatosek, badituzue zeren guardiak: zoazte, eta gorde
ezazue obia. Ala egin zuen Juduak: obiaren arlosari
ezarri zioen beren sillua: ipiñi zituen nai zituen begirale, edo guardiak, eta oek gau, ta egun egon ziran obia
zaitzen.
Baña nor, edo zer da gizona Jaungoikoari eragozteko nai duana egitea? Esan zuan Jesusek, illeraziko
zuela Juduak, baña irugarren egunean piztuko zala.
Orregatik gauza bearra zan Jesusek agindu zuana egitea, alako eran, non edozeñek ezagutu zezakean, egia
garbia zala esan zuan guzia; ta ala egin zuan oraiñ
ekusiko degun bezala. Igande goizean, eguna argitu
baño len, edo argitzeko denboran piztu zan Jesus,
berak aditzera eman zuan eran: au da biurtu zan
anima gorputzera, eta egin ziran bat geyago, edo
beñere ez iltzeko: eta obiaren sarrera arlosaz itxia
bazegoan ere, irten zan andik. Nola gerta zitekean au?
Nola? Txit erraz: guzialduna, edo Omnipotentea da
alabaña Jaungoikoa, eta nai izate utsarekin egin zezakean au guzia, eta geyago.
Piztu zan unean bertan asi zan lurra ikaraz; jatxi
zan Zerutik Aingeru bat: tximisten eran argi egiten
zuan beraren aurpegiak, eta elurra bezeñ zuria zan
aren soñekoa, edo jantzia: eta nork nai ekusi zezan,
etzegoala Jesus obian, baizik piztu zala, kentzen du
obia itxitzen zuan arlosa, eta esertzen da beraren
gañean. Ekusten due au guzia Juduen guardia, edo
begiraleak, eta beldurrez geratzen dira kordegabe.
Berengana ziranean, joan ziran Apaiz nagusietara, eta
aditzera eman ziezan gertatu zana. Sinistu ote zuen
Jesusen piztuera? Ez etzuen sinistu, zeren gorrotoaren
lañoak itsutuak zeuden: eta sinistu bearrean, ugari
eman ziezan guardai dirua, esan zezeen aek lo zeudela, Apostoluak ostu zuela Jesusen gorputza. Aitzakia-
ren farragarria! Lo bazeuden guardiak, nola ekusiko
zituen Apostoluak beren Maisua eramaten?
Asko, eta geyegi ere bazan au, Misterio au zenzua
duan edozeñi sinisterazteko; baña etzan onenbesterekin kontentatu Jesus ona. Pazkoa goizean eguna argitu baño len, irten ziran Jerusalendik Santa Maria Magdalena, eta bere lagunak, Jesusen gorputza usai
oneko likuriakin ganzutzera; denbora aetan alabaña
Ejipton, eta Juduen artean berrogei egunetan balsamoz egiten zituen illen gorputzak. Joan ziran obira, eta
arriturik geratu ziran, ekusirik, idikia zegoala, eta
etzala an arkitzen Jesus: lasteregin zuen Apostoluetara, eta esan ziezan gertatzen zana. Biurtu ziran obira,
eta ekusi zituen bi Aingeru, eta oetako batek esan
zien: Ez beldurtu: Nolite timere: badakit Jesusen billa
zatoztela: ez dago emen, piztu da alabaña berak esan
zuan bezala: Surrexit enim sicut dixit (Math. 28). Egun
onetan bertan agertu zitzaten Magdalenari, S. Pedrori, eta Emausko gaztelura zijoazen ikasleai. Agertu
zitzaten gañera Aposloluai jaten zeudela, eta janere
zuan berakin. Aldi oetan etzegoan an Santo Tomas,
eta beste Apostoluai gertatu zana esan bazioen ere,
ezin sinistu zuan: Ezpadet nik ekusten, esan zien:
ezpadet nik ekusten beraren eskuetan iltzeen siñalea,
eta ukitzen ezpadet nere eskuakin beraren sayetsa,
ez det sinistuko diozuena. Andik zortzigarren egunean
Apostolu guziak ateak itxirik zeudela, sartu zan Jesus,
eta esan zien: Pakea zuekin: Pax vobis: esan zion
Tomasi: ekartzu zure beatza onara, eta ekusi itzatzu
nere eskuak: ekartzu eskua, eta ukitu ezazu nere
sayetsa, eta etzaitezela izan sinitsgaitza. Arrituaren
eran geratu zan Tomas, eta esan zion Jesusi: Nere
Jaun, eta Jaungoikoa! Dominus meus, et Deus meus!
ltz oekin argiro agertu zuan Santo Tomasek, Jesus zala
Jaungoiko, eta gizon egiazkoa. Zerbait geroago agertu
zitzaten Jesus Galilean, S. Paulok dionez, bost eun, eta
geyago laguni (1 ad Corint. 15). Zer geyago? Jesus
piztu zanean, asko piztu ziran illen artetik: joan ziran
Jerusalena, eta agertu zitzaizten beren ezagunai. Ainbesteraño zabaldu, edo barreatu zan Jesusen piztuera,
non gizon jakintsu askok dioenez, Pilatosek gaztigatu
izan zuan Erromara gertatu zana.
Orra, Kristaua, Eliz Ama Santak gaur aditzera ematen digun Misterio andia. Orra zenbat gisatan agertu
zuan Jesusek, il bazan ere guri onginayez, piztu zala
berak esan zuan bezala. Au ala ez agertzera, etzuan
iñork ere sinistuko, Jesus zala Jaungoiko, eta gizon
egiazkoa, eta Munduaren Salbatzallea, eta alperrikako
gauza izango zan Jesusek esan, eta egin zuan guzia.
Piztu ezpada Jesu-Kristo, alperrikako gauza da guk
erakusten deguna, baita gure fedea ere, dio S. Paulok:
Si Christus non resurrexit, inanis est praedicatio nostra, inanis est et fides nostra. Dakuskun oraiñ, zer egin
bear gendukean egun andi onetan, eta gure aurrerako bizitzan.
§ II.
Il zan Jesus Jaungoiko, ta gizon egiazkoa, gu bekatuaren mendetik ateratzeko, eta piztu zan beñere ez
iltzeko. Au da egia bat gure fede Santak gaurko misterioan erakusten diguna. Au onela izan, eta ez ditugu
utziko gaurdanik betiko bekatuaren bideak? Au onela
izan, eta ibilli naiko degu amilka bekatuaren bideetan? Ea, sarritan sinistu ezazu, Kristaua, gaurko Misterioa, edo berbera dana sarritan egitzu Akto fedekoak.
Ill zan Jesus, guri betiko bizitza, eta atseginkontentuak emateagatik, eta piztu zan agindu digun guzia
emateko. Nolako uste, edo esperanza ez degu iduki
bear bada Jesus onagan, bera giari, eta, laguntzalle
degula, iristeko Zeru eder orietan bizitzea? Egitzu
bada Akto esperantzakoak. Atozea, emengo atsegin
lotsagarriakgatik galdu naiko dituzu Zeru eder ori, eta
zere burua amildu nai dezu beti-betiko su, eta garren
artera?
Il zan Jesus guganako onginai, eta amorio geyegiz,
dio S. Paulok: Propter nimiam charitatem; baña piztu
zan gurekin beti bizitzeko, eta gure animen janari izateko. Zeñ on, eta maitagarria ez da izango gure Aita
au, guretzat alakoa bada? Egitzu bada, Kristaua, sarritan Akto karidadezkoak, eta bera onratzeko aldegizu
bekatutik, eta lagun, eta etxe gaiztoetatik. Onela
egingo dezu Eliz Ama Santak gaur aditzera ematen
diguna, eta iritsiko dezu betiko bizitza doatsua. Amen.
BIGARREN ERAKUSALDIA
PAZKOETAKO BIGARREN JAYEAN
Adirazten da, nolakoa izan zan Jesusen piztuera eta
nolakoa izan bear lukean gure animen piztuerak.
Urrena, nolako piztuera izan oi dan Kristaurik geyenena Pazkoetako denbora onetan.
Surrexit vere: Luc. 24.
Pazkoa goizean piztu zan Jesus, ta agertu zitzaten
Magdalenari, S. Pedrori, eta Emausko gaztelura Jerusalendik irten ziran Jesusen bi ikasleai. Biurtu ziran
oek Jerusalena Apostoluak zeuden etxera, eta arkitu
zituen oek piztuera beraren gañean itzegiten: Piztu da
egiaz, zioen, eta agertu zayo Simoni, edo Pedrori:
Surrexit vere, et apparuit Simoni. Emaustik biurtu ziranak ere esan zuen gertatu zitzatena, eta guziak poztutzen ziran beren Maisuaren berri onakin. Atzo itzegin nuan Misterio onen gañean. Jesusen piztuerak aditzera ematen digu, S. Paulok dionez, gure animen piztuera: orregatik gaur itz bi esan nai dizkitzuet onen
gañean. Aditzera emango det lenengo lekuan: nola-
koa izan zan Jesusen piztuera, eta nolakoa izan bear
lukean gure animen piztuerak. Urrena, nolakoa izan oi
dan Kristaurik geyenena Pazkoako denbora onetan.
Enzun, Kristaua, arretaz.
***
Jesu-Kristo ill zan egiaz gorputzaren aldetik, eta iru
egun igaro zituan obian. Era berean gure animak,
Jesusen anzera piztuko badira, ill bearrak dira bekaturako, eta bekatu diran gauza guzietarako. Au aditzera
ematen digu batayoko Sakramentuak, batezere Elizaren lenengo denboretan eman oi zan eran, batayoa
artzen zuana alabaña osotoro sartzen zan urean, adirazteko, ill zala, eta obiratu gizon zarra, bere bekatu,
eta griña gaizto guziakin. Au bera aditzera ematen
digue batayoko egunean eman ginduan itzak. Urlia,
esan zizun Elizak, gaurdanik betiko uzten dituzu Satanas, eta Satanasekin batean beraren lagun, eta langilleak, zeñak diran mundu galdua, edo munduan bizi
diran gaiztoak, eta aragiaren gura txarrak? Abrenuntias Sathanae? Bai, beti-betiko uzten ditut, eranzun
zenduan: Abrenuntio. Urlia, esan zizun berriz, gaurdanik betiko uzten dituzu Satanasen lan, eta obra
guziak, nola diran bekatua, eta bekatuaren bideak? Et
omnibus operibus ejus? Bai, betiko uzten ditut, esan
zenduan: Abrenuntio. Urlia, esan zizun irugarren
aldian: gaurdanik betiko uzten dituzu Satanasen arrotasun, eta zorakeriak, dala janzian, janean, edanean,
eta beste gastuetan, dala atsegiñ, eta jolasetan?
Bayetz, eranzun zenduan: Abrenuntio. Eta orra nola
batayoko egunean illa geratu ziñan, Kristaua, bekatu
diran gauza guzietarako: beraz gisa berean ill bearrak
gera, Pazkoetan piztuko bagera Jesu-Kristoren anzera.
Illak, eta illak ezezik obiratuak geratu giñan Jesu-Kristorekin batayoa artu genduanean, esaten digu S. Paulok: Consepulli enim sumus cum illo per baptismum in
mortem (Ad Galat. 8). Jesu-Kristo piztu zan egiaz, eta
añ ariña geratu zan noranai ibiltzeko, non begien itxiidiki batean joan zitekean lekurik urrutienera. Gisa
berean Jesu-Kristorekin pistutzen dan anima alaitzen
da beraren Lege Santa gordetzeko, eta beraren izenean edozeñ neke igarotzeko: ez du ikaratzen, ez
goseak, ez egarriak, ezerk ere. Jesu-Kristo piztu zan
egiaz, eta aldegin zuan obitik. Eta era onetan bekatutik graziaren bizitzara piztu nai duan animak aldegin
bear du bekatuaren obitik, edo bideetatik, etxe, eta
lagun gaiztoetatik: aldegin bear du munduko zorakeri,
ta perilletatik: bestela bekatuen obian geratuko da.
Atzenean piztu zan Jesus egiaz, eta piztu zan beñere
ez iltzeko: eta gisa berean bekatutik graziaren bizitzara egiaz piztutzen danak, ez du biurtu bear bekatuaren obira. Ez det esan nai, ez ditekeala erori mundu
onetan dagoan bitartean; baizik esan nai det, artuko
dituala grazian irauteko neurri egokiak, eta jarraituko
diola bizitza eder, ta garbi bati. Au ez egitera ez da
egiaz piztutzen bekataria. Orra Kristaua, nolakoa izan
bear lukean gure animen piztuerak. Dakuskun oraiñ,
nolakoa izan oi dan denbora onetan Kristaurik geyenena.
***
Iru piztuera-motaren berriak ematen dizkigu Eskritura Santak. Piztuera bata da Jesu-Kristorena, eta
ekusi degu, nolakoa izan zan au, eta onen anzekoa
izan bear lukeala gure animen piztuerak ere. Baña
asko ote dira Pazkoako denbora onetan Jesusen anzera piztutzen diranak? Asko ote dira bekaturako illak
bezala geratu diranak? Asko ote dira batayoko egunean emandako itzak gorde nai dituenak? Asko ote
dira bekatuaren obia betiko utzi nai duenak, eta bizi-
tza onean irauteko neurri egokiak artu nai dituenak?
Ez noski.
Ekritura Santak dakarren beste piztuera-mota da
Lazarorena. Ill zan Lazaro, eta obian usteldurik, edo
ustelzen arkitzen zan. Piztu zuan Jesu-Kristok egiaz,
baña ez betiko baizik gero illtzeko. Era onetan piztutzen dira ez gutxi Pazkoako denboran. Aditzen ditue,
fedeak erakusten dizkigun egia izugarriak: ezagutzen
due, beren bizitza gaiztoarekin galdu duela Jaunaren
adiskidetasun, eta grazia, eta arkitzen dirala beti betiko su eta garren artera erortzeko zorian. Asitzen dira
bekatutik irteteko neurriak artzen, eta damuz, eta
negarrez biurtzen dira beren Aita Zerukoagana. Orra
esaten dio orduan onelako bekatariari: piztu zera, sendatua zaude; ez geyago bekaturik egin: Noli amplius
peccare. Baña zer gertatzen da? Garizuman lo bezala
zeuden gura, eta griña txarrak asitzen dira pazkoa
ondoan esnatzen: badabil bekataria beldur gutxirekin,
eta arkitzen ditu milla perill leneko bekatuetara biurtzeko: perillak etxean, perillak auzoan, perillak bideetan, eta perillak lagun artean: iltzen, edo oztutzen
zaizka bizitza onari jarraitzeko egin zituan asmo
andiak, eta ez dauka sarritan Sakramentuak artzeko
gogorik. Atzenean biurtzen da bekatura: eta bear
bada len baño ere gaizkiago bizi da, eta amilka dijoa
infernura: El fiunt novissima hominis illius pejora prioribus. Ala esaten digu Jesu-Kristok bekatuaren berrizkaturaren gañean.
Eskritura Santak dakarren irugarren piztuera-mota
da Samuelena. Saul Erregeren kontra altxa ziran Filisteoak, eta prest arkitzen ziran gudan edo pelean asitzeko. Ekusi zituan Saulek, eta izutu zan. Jakin nai
zukean, zer egin bear zuan estutasun artan, eta galdetu zien Apaizai, eta Profetai; baña ordurako aserretua zedukan Jauna, eta etzion eranzun nai izan, ez
Apaizen, ez Profeten bidez. Bere adiskide andia izan
zuan Samuel Profeta, baña lentxeago ill zan au. Estu
zan Saul, eta billatu zuan andre azti, edo sorgintzat
zeukeena eta erregutu zion piztu zegiola Samuel.
Agertu zan Samuel, eta aditzera eman zion, zeñ gaizki irtengo zan gerra artan. Etzan Samuel egiaz piztu
geyenak erakusten duenez, baizik aren animak artu
zuan beraren gorputzaren anz, eta iduria, Jaunak ala
nai izanik, ez aztiaren alegiñaz. Itz batean Samuelen
piztuera etzan egiazkoa, baizik iduri utsa. Eta onelakoak izan oi dira Kristaurik geyenen piztuerak Pazkoadenboran, iduri utsak. Sarritan negar egiten due askok
garizuman: bearbada berritzen ditue konfesioak, eta
dioe ez geyago, ez bekaturik. Edozeñek uste izan
dezake, bekatari oek piztu dirala egiaz bekatuen obitik; eta alaere gutxi dira onela piztutzen diranak. Zergatik au? Zeren biotzik ez duen betiko uzteko bekatuaren bideak, etxeak, eta lagunak: zeren biotzik ez
duen, urratzeko beren oitura gaiztoak, lagun urkoari
berea emateko, eta obra onai jarraitzeko. Orregatik
onelako bekatarien negarrak izan oi dira anzuak, eta
obretan agertzen ez diranak. Ez ote gera noizbait
bekatuen obitik irtengo?
Nere Kristaua, ez gaitezen engañatu: piztu gaitezen Jesu-Kristorekin, ez nolanai, baizik egiaz, piztu
gaitezen, eta jarraitu degiogun bizitz eder bati. Piztu
bazerate Jesu-Kristorekin, billa itzatzue Zeruko ondasun, eta atsegin-kontentuak, esaten digu S. Paulok: Si
consurrexistis cum Chto, quae sursum sunt quaerite
(Ad Colosens. c. 3). Onela iritsiko degu betiko bizitza
doatsua. Amen.
PAZKOAKO IRUGARREN JAYA
Egun au jai. erdia da, eta gure errietan goizean
Meza enzunda, joaten dira geyenak lanera. Emendik
dator Arzayarentzat nekea, zer egun oetan egin dezakean, ezagutzen. Asko aldetara sayatu naiz, eta atzenean autu det modo bat jayerdi guzietarako, eta da;
Meza nagusian, eta al baliz goizekoan ere bai, egitea
goizeko, (edo arratseko) jayera. Nik (edo nere ordez
bestek) esaten du liburutik, edo paperetik, eta nik diodana bera eranzuten due Mezatan daudenak. Gisa
onetan denbora berean erakusten da dotrinaren parte
bearrena, eta bekatutik aldegiteko, eta obra onak egiteko bidea: eta uste det, modo onek gañerako Sermoi
guziak baño on geyago ekarri duala. Emen ipiñiko dira
jayera biak.
GOIZEKO JAYERA
Jauna adoratzea.
Nere Jaun Jaungoikoa! Zu zera gauza guzien Asiera, eta Iturburua, guzien Iraupena, eta Muga, edo Fiña,
eta ni naiz nerez ezereza, eta dedan izate au zure
esku ongilleak emana da. Ala ezagutzen, eta aitortzen
det, eta adoratzen zaitut umiltasun, eta errespeto
guziarekin.
Jaunari eskerrak ematea.
Milla esker Jauna oraindaño egin dizkidatzun
mesede guziakgatik. Milla esker zeren ezerezetik egin
ninduzun, eta egin zu emen ezagutzeko, amatzeko,
serbitzeko, eta gero betikotasun guzian zurekin
batean Zeruan doatsu izateko. Milla esker, zeren zure
Seme Jesusen odol preziotsuarekin Adanen bekatuaren mendetik atera, eta zure Elizaren ume batayoan
egin nazun. Milla esker atzenean, zeren, igaro dan gau
onetan bizitza gorde didazun.
Jaunari pensamenlu, itz, eta obrak eskeintzea.
Eskeintzen dizkitzut, Jauna, gaurko nere pensamentu, itz, eta obrak. Betor, Jauna, zure lagunza, eta
grazia, egin ditzadan nik gaurko nere lanak, zuk nai
dezun eran, eta zure onra, ta gloriarako.
Examina, eta egun guzirako asmo onak.
Atoz, o Espiritu Santua, atoz beartsuen gurasoa,
atoz doayen emallea: argi ezazu nere adimentua, nik
nere utsegiteak ezagutzeko: mugi ezazu nere biotza,
oen gañean damutzeko.
Gogora ekartzu oraiñ denbora piska batean,
lenengo lekuan, bartdanik, edo azkeneko konfesiotik,
oraindaño Mandamenturen bat autsi dezun, edo ez?
Urrena, arako Mandamentu geyena autsi oi dezun
ura gorde dezun?
Irugarren lekuan, orrako zure griña, edo pasio txar
nagusien ori eskuratzeko, eta ezitzeko sayatu zeran,
edo ez?
Arrezazu asmo oso bat, arako geyena autsi dezun
Mandamentu ura ez autsitzeko, eta zure griña, edo
pasio txar nagusien ori ezitzeko, eta eskuratzeko...
Arrezazu zure bitartekotzat Birjiña txit Santa, Aingeru goardakoa, S. Jose, eta zure izeneko Santua...
Egitzu oraiñ fede, esperanza, karidade, eta kontriziozko afektoak.
IRUGARREN ERAKUSALDIA
Adirazten da Jesusen Zerurako igoera, eta zeñ gutxi
diran berarekin ara nai duenak.
Asitzen zaku gure deyez Eliz Ama Santa, eta esaten digu: egizue txalo txalo: plaudite manibus: eta
atsegin-kontentuz lauda ezazue Jauna: Jubilate Deo in
voce exultationis. Zergatik onela? Zeren gaurko egunez Zerura zan gure Aita, eta Salbatzalle Jesus maitagarria, eta idiki zituan, ainbeste mende, edo sekuletan
guretzat itxiak egon ziran, ango ateak. Orregatik aditzera emango dizuet Misterio andi au, poztu, eta alaitu ditezen Jesus amatzen duen anima onak. Aditzera
emango det urrena, zeñ gutxi diran Jesus onarekin
Zerura nai duenak. Enzun arretarekin.
§ I.
Egin zuan Jaunak gizona bera ezagutzeko, amatzeko, eta gero berarekin batean Zeruan bizitzeko.
Galdu genduan Adanen bekatuarekin eskubide, edo
deretx au, eta itxi ziran Adan, eta bere umeentzat
Zeruko ateak. Utsegite au desegiteko, erabaki zuan
bidaltzea lurrera bere Seme bakarra; baña ez bereala;
andia zan alabaña, gizonak egin zion bidegabea, eta
gizonaren aldetik eskatzen ziran ezaguera, eta erregu
andiak, eta onetarako ere etzan gai gizona berez.
Bazetozen, eta bazijoazen mendeak, edo sekulak
sekulen ondoren, eta oska zegozkan Jaunari anima
onak, bidal zezala agindu zuan Salbatzallea. Lau milla
urteren buruan etorri zan Trinidadeko bigarren Persona, esan nai det, egin zala gizon Birjiña txit Santaren
sabelean Espiritu Santuaren obraz, eta graziaz. Ogei,
ta amairu urte igaro zituan gizonen artean, erakusten
ziela ala itzez, nola obraz Zerurako bidea: eta bere
Aitaren, eta gizonen artean pakeak egiteko, eman
zuan gurutzean bere bizitza; baña irugarren egunean
piztu zan berak esan zuan bezala.
Au guzia egin da ere, itxiak zeuden Adanen
umeentzat Zeruko ateak, eta andik deserrituak zeuden munduaren asieratik Jaunaren grazian ill ziranen
animak. Nork idikiko zituan Zeruko ateak? Nork Jesusek baizik? Etzan Jesus piztuta bereala Zerura igo, baizik igaro zituan lurrean berrogei egun. Denbora onetan sarritan agertu zitzaten Apostoluai, eta erakutsi
ziezten Elizaren gobernuari zegozzean asko gauza.
Berrogeigarren egunean sartzen da Apostoluak zeuden tokira: atelekatzen ditu, baña txit gozotoro, zeren
beraren piztuera sinisteko atzera zeuden lenengoan.
Agindu zien, zabaldu zitezela mundu guzian, eta aditzera eman zezeela beraren Lege Santa. Sinisten, eta
batayoa artzen duena Zerurako da, esan zien; aditzen
da sinisteari dagokan eran bizi bada. Baña sinisten ez
duana galdua izango da betiko. Sinisten duenak egingo ditue mirari oek: Nere izenean ayenatuko ditue
gaizkiñak: itz egingo ditue izkunza berriak, eta len
beñere aditu ez dituenak: illko ditue suge mota
guziak, eta puzoiren bat edanerazten badieza ere, ez
die kalterik egingo. Zabaldu, eta ipiñiko diezteza eriai
eskuak burugañean, eta oek sendatuko dira bereala.
Orduan, edo lentxeago esan zien, etzituala utziko ume
zurtzen eran. Zuekin nago eta egongo naiz munduaren bukaeraraño: Ecce ego vobiscum sum omnibus
diebus usque ad consummationem saeculi (Math. 28).
Agindu zien, bidalduko ziela Espiritu Santua, eta bera
Zerura igotzen zanetik Espiritu Santua zetorren artean
zeudela Jerusalenen. (Luc. 24). Esan det, nola mirariak
egiteko eskua eman zien beragan sinisten zuenai,
zeren Elizaren asieran gauza bearra zan doai au,
fedea zabaltzeko. Oraiñ ez da mirarien premiarik, eta
ez dira egiten anziñako denboran bezeñ sarri. Alaere
Jesu-Kristoren Elizan beti izan da eta izango da mirarien doaya, eta egiten ditu Jaunak onelako gauzak
ongi deritzan denboran. Ala erakusten, eta sinisten
due katolikoak, eta ez da denbora asko, ala aitortu
duala hereje batek.
Gauz oek esan ondoan, eraman zituan Jesusek
bere Apostoluak Olibeteko mendira. An guziak begira
zeudela, altxa zituan begiak Zeruronz: asi zan ara igotzen gutxika, ekusi zezeen an arkitzen ziran guziak,
gertatzen zana. Zabaldu zituan eskuak Apostoluen
alderonz, eta eman zien bere bendizioa. Nork esan,
nola egongo ziran Apostoluak, eta beste an begira
zeudenak une artan? Alde batetik naigabetuko ziran,
zeren zijoakien eren artetik beren Maisu, eta Ongille
andia; baña beste aldetik atsegin, eta poz andia artuko zuen, zeren onra andiarekin zijoan bere erreñura,
garaiturik etsai guziak. Arriturik onela zeudela, agertu
zan odei eder-argi bat, inguratu zuan Jesus, eta gutxika ezkutatu, eta igo zan bere Aitaren eskuyera. Igo
zan diot, bere-berezko birtutez; zeren alde batetik zan
Jaungoiko egiazkoa, eta beste aldetik gizona zan
bezanbat ere doatsua zan, eta doatsuaren doayetatik
bat da nora-nai igotzeko, eta ibiltzeko erraztasuna.
Esan det gañera, igo zala bere Aitaren eskuyera, ez
zeren Aita Jaungoikoak eskuya eta ezkerra dituan, baizik adirazteko, Jesusek Jaungoikoa danez Aitak adinbat gloria duala, eta gizona danez bestek iñork baño
geyago.
Igoera au etzuan egin Jesusek bakarrik. Errege
batek, bere Erreñura dijoanean, berekin daramazki
etsaiai kendu diezten katibuak, edo etsaiak katiberioan zeduzkanak, eta Jesusek berekin Zerura eraman
zituan, munduaren asieratik orduraño il ziran on
guzien animak. Oek alabaña geratuak egon ziran
Abrahanen linboan Jesus piztu zan artean, eta geroko
berrogei egunetan egon ziran Jesusen Zerurako igoerari itxedoten, eta guziak igo ziran Jesusekin batean
gaurko egunez Zerura. Ala aditzera ematen digu S.
Paulok: Christus, ascendens in altum, captivam duxit
captivitatem (Ad Heb. 4). Zer edertasuna izango zan.
Adan, Eba, Patriarkak, Profetak, eta ainbeste anima
on, beren Errege, eta Salbatzallea onratzen, eta laudatzen zuela, Zerura berarekin igotzea? Baña etzuen
oek bakarrik onratu Jesusen igoera. Jatxi ziran Jesusen
bidera Zeruko Aingeru guziak. Orregatik otsegiten die
Dabidek: idiki itzatzue Zeruko ateak, idiki itzatzue, eta
sartuko da orko Erregea: Atollite portas principes intrabit Rex gloriae (Psalm. 23). Orra, nola
igo zan gure Salbatzallea bere Aitaren eskuyera. An
dago gure Aita Santu, edo Apaiz nagusia, eta gure
alde erakusten diozka Aitari eskuoñetako, eta sayetseko siñaleak, eta eskeintzen dio, gugatik igaro zuan
gurutzeko eriotza. Zeñ egun andia egun au Jesus amatzen duen animentzat! Baña goazen aurrera.
Jesus Zerura igo zan, aditu dezuen eran, eta Apostoluen begietatik ezkutatu bazan ere, arrituak bezala
zeuden oek Zeruronz begira. Agertzen dira bi Aingeru,
eta esaten dieza. Zergatik zaute orrela Zerura begira?
Quid statis aspicientes in Caelum? Zuen artetik Zerura igo dan Jesus au, era berean jatxiko da munduaren
bukaeran: sic veniet quemadmodum vidistis eum euntem in Caelum. Orduan biurtu ziran Apostoluak Jerusalena, Jesusek aditzera eman zien bezala, eta egon
ziran ezkutatuak Espiritu Santuaren etorreraraño.
Zerura igotzeko denboran Jesus egon zan tokian geratu ziran beraren oñarrastoak, eta jayera andiarekin
eraman oi zituen Kristauak ango autsak, eta alaere ez
omen ziran desegiten oñ arrasto aek, S. Jeronimok
dionez. Santa Elenak leku artan bertan egin zuan Eliz
eder bat, eta gertatu ziran bi mirari. Lenengoa: estali
nai izan zuan Jesusen oñak egon ziran tokia arri ederrez, baña bereala ayenatzen zituan toki ark an ipintzen ziran arri guziak. Asi ziran gero Elizari gañeko
estalkia ipintzen, baña ezin estali izan zuen oñarrastoen parea; zeren nai zuan Jaunak, agirian egotea Jesusek Zerurako eraman zuan bidea. Orra, Kristaua,
gaurko Misterio andiari dagozkan gauzak. Apostoluen
denboratik egindu Eliz Ama Santak egun onetan bere
pozaldi, edo festa, eta S. Bernardok dionez da Jesusi
dagozkan festa guzien muga, eta betegarria: Finis
earum, et adimplelio est. Dakuskun oraiñ, zeñ gutxi
diran Jesus onarekin Zerura nai duenak.
§ II.
Ekusten dezu, Kristaua, zenbat neke, eta arazo
artu zuan gure Salbatzalleak, guri Zeruko ateak idikitzeko? Jesus Zeruan sartu zanetik gau, ta egun idikiak
daude ara nai duan guziarentzat: eta gauza negargarria! alaere gutxi dira ara Jesusekin igo nai duenak:
gutxi dira alabaña bekatuaren bide, eta perillak, oitura gaiztoak, eta atsegin lizunak utzi nai dituenak, eta
oek utzigabe ez dago an sartzerik. Ala esaten digu S.
Juanek: Non in trabit in eam aliquid coinquinatum
(Apoc 21). Erri onetatik kanpoan geratuko dira, dio
Santuak, zakurrak: Foris canes. Oek dira bekatuaren
berrizkaturan bizi diranak, eta zakurrak gora bota
duana atzera jalen duan bezala, leneko bekatuak

- Parts
- Erakusaldiak-III - 01
- Erakusaldiak-III - 02
- Erakusaldiak-III - 03
- Erakusaldiak-III - 04
- Erakusaldiak-III - 05
- Erakusaldiak-III - 06
- Erakusaldiak-III - 07
- Erakusaldiak-III - 08
- Erakusaldiak-III - 09
- Erakusaldiak-III - 10
- Erakusaldiak-III - 11
- Erakusaldiak-III - 12
- Erakusaldiak-III - 13
- Erakusaldiak-III - 14
- Erakusaldiak-III - 15
- Erakusaldiak-III - 16
- Erakusaldiak-III - 17
- Erakusaldiak-III - 18
- Erakusaldiak-III - 19
- Erakusaldiak-III - 20
- Erakusaldiak-III - 21
- Erakusaldiak-III - 22
- Erakusaldiak-III - 23
- Erakusaldiak-III - 24
- Erakusaldiak-III - 25
- Erakusaldiak-III - 26
- Erakusaldiak-III - 27
- Erakusaldiak-III - 28
- Erakusaldiak-III - 29
- Erakusaldiak-III - 30
- Erakusaldiak-III - 31
- Erakusaldiak-III - 32
- Erakusaldiak-III - 33
- Erakusaldiak-III - 34
- Erakusaldiak-III - 35