Erakusaldiak-II - 23

urlia ura da guraso zar bat, ez ondatzalea, baizik zintzoa; eta etxeko pakeagatik ez du eskatzen bere premiak estaltzeko bear duana, baizik baliatzen da gari,
eta arto piska batez. Zer nai du nik egitea? Zer?
Zaude zure konfesorearekin. Au bera gerta diteke
asko emazterekin: gizonak ez du arretarik etxean bear
dana ipintzeko: eta zerekin izan arren, añ zekena da,
non eman nai ez, duan etxean bear danerako ezer, zer
egin al dezake onelako emakumeak?
11. Begira, izan ote zeran lapurren estaltzalle?
Gerraren aitzakiarekin asko oitu omen dira al duena
ostutzera, eta arkitzen ditue estaltzalleak.
12. Begira, lagun urkoaren ardi, bildots, edo beste
gauzaren bati atzaparra egotzi diozun, esaten dezula
zeregan: onenbeste, edo geyago ostu zigun gauz oen
jabeak. Gaizki egin dezu, eta gauza biurtu bear diozu
bere jabeari. Ezpadakizu osotoro, zuri ark orrenbeste
ostu, dizun, edo ez? Ezpadakizu, ezer artu dizun, edo

ez, nola orrelako gauzak egiten dituzu? Ala baliz ere,
lenago galdetu bear zeñion konfesore, edo gauz oetan
aditzen zayonen bati.
13. Begira, bizi lagunaren ollo, edo arraultzak ostu
dituzun, esaten dezula zeregan: gure olloen kabitik
oek baño geyago eramaten ditue: eta olloak erdira
biurtu dira, nork eramango zituan, urliak baizik? Gaizki egin dezu, eta biurtu bearra zera ostu dezuna.
14. Begira, edaria saltzean egin dezun tranparen
bat, dala neurrian, dala urarekin nastutzen dezula? Au
bera galdetu diteke, saltzen diran, beste gauza
guziaz.
15. Begira, jokoan egin dezun tranparik? Asko da
au gazteentzat. Zarrak izan lezakee zeri begiratu
beste gauz askotan, eta nola au egin bear duen erakutsiko die konfesoreak. Begira dezagun oraiñ, zeñ
izugarria izango dan bekatarientzat azkeneko egun
andia.

§ II.
Mundu au, eta emengo gauza guziak auts biurtuko dira, azkeneko aldian aditu zenduan bezala.

Orduan izango da Jaunaren egun andia. Jatxiko da
Zerutik Aingeru bat: tronpeta batekin deituko die Adanen ume guziai, eta Adan, eta Ebari ere bai. Deituko
die Aingeruai ere, datozela kontuak ematera. Aingeruaren ots, edo dei au añ bizi, ta indartsua izango da,
non adituko dan munduaren lau aldeetan.
Adituko da Zeruan, eta poztuko dira doatsuak.
Munduaren asieratik:izan, eta izango diran anima on
guziak jatxiko dira lurrera beren gorputzen billa, eta
arkituko ditue ederki prestatuak. Nork esan, Kristaua,
zure animak orduan artuko duan atsegin, eta poza,
dakusanean bere gorputza, baldiñ oraiñ ukatzen
badiozkatzu bere gura txarrak, eta eragiten badiozkatzu Jesusek erakusten dizkigun obra onak? O nere gorputza! esango diozu bearbada: denbora batean nekatu ziñan begiai, belarriai, mingañari esku, eta oñai
beren naikunza gaiztoak ukatu niezten aldietan. Nekatu ziñan etxe, eta lagun gaiztoetara joatea eragotzi
nizunean. Nekatu ziñan prestaera ederrarekin Sakramentuak artzean. Nekatu ziñan lagun gaiztoen isekak
eramatean. Altxa zaite: Surge, amica mea: igaro zan
neke, eta naigabeen negu gogorra: jam hiemns transijt: etorri da betiko atsegin, eta pozaren udaberria
(Cant. 2). Sartuko da anima doatsua bere gorputzean,

eta bereala piztuko da au, beñere ez iltzeko. Piztuko
da tatxarik gabe, eta S. Agustinek dionez, gaztetasunean izan, edo izango zuan sasoirik ederrenean. Gutxi
da au: anima doatsuak apainduko du bere gorputza
doatasunak berekin dakartzian doai miragarriakin, eta
eguzkiaren eran argi egino du. Ala esaten digu S.
Mateok: Fulgebunt sicut Sol (c. 13).
Aingeruaren otsa, Zeruan ezezik, infernuan ere
adituko da, eta izuturik geratuko dira doakabe guziak.
Nayago izango Iukee an bertan oñazez lertzen egon,
ezen ez Jesu-Kristoren aurrean agertzea; baña nai, ta
naiez, agertu bearrak izango dira. Irtengo da Luzifer
bere lagun gaiztoakin. Irtengo dira Lutero, Kalbino, eta
herejiaren erakusle guziak, galdu zituen animen taldeakin. Irtengo dira ezkontzeko itzaren bixkarekin
gazte zoroak bekatuan amilderazo zituen mutil desonestoak. Irtengo dira neskatx ergel bekaturako sareak
prestatzen zituenak. Irtengo dira erriari, edo lagun
urkoari zor zioena biurtu gabe bizitu ziranak. Sartu da
doakabe oetako bakoitzaren anima bere gorputzean,
berun urtua moldean sartuko baliz bezala, eta pizturik
geratuko da doakabe bakoitza; baña piztuera au gorputzarentzat izango da betiko neke, eta oñazeen asiera. Añ itsusi, ta nazkagarria geratuko da, non ezin

mingañak aditzera eman lezakean, Santa Katalina
Senakoak, eta beste askok aditzera ematen diguenez.
Nolako madarikazioak botako diozka animak gorputzari?
Era onetan onak, eta gaiztoak bilduko dira Aingeruaren otsera Josafat deritzan ibarrean. Agertuko da
Jesu-Kristoren estandartea (Math. 24), edo gurutze
guziz eder bat. Ekusirik siñale au, oroituko dira
Juduak, nola gurutzean illerazo zuen Jesus munduaren
Salbatzallea. Oroituko dira beste bekatariak ere, nola
beren alegiñean gurutzean berriro ipiñi zuen, S.
Pablok dion bezala: eta asiko dira adiaka, eta negarrez, dio S. Mateok: Plangent omnes tribus terrae (c.
24). Jatxiko da Jesus, berekin dakartziala bere Ama
maitagarria, eta Aingeru guziak. Nork esan, eta nork
ezagutu ere, norañokoa izango dan Birjiña txik Santaren, eta ainbeste milloi Aingeruren edertasuna? Eta
zer izango da Jesus berarena? Eseriko da bere jarleku,
edo tronuan: eseriko da berarenaldean Birjiña txit
Santa, eta gero Aingeru, eta Apostoluak. Poztuko dira
onak edertasun ura guzia ekustean; baña gaiztoak
alde batetik naigabez, eta bestetik beldurrez erkituak
egongo dira; irtengo da alabaña Jesusen aurpegitik
gaiztoen alderonz aserrearen ibai bat bezala. Agindu-

ko die Jesusek bere Aingeruai, berezi ditzeela goaiztoak onen artetik, eta bereala egingo due aek Jesusen
agindua. Bereziko ditue onak, eta ipiñiko ditue eskuyetik, dio S. Mateok; baña gaiztoak ezkerretik. Bereziko due senarra emazteagandik, senidea senideagandik, eta auzoa auzoagandik. Ekusirik au, lotsatuko dira
gaiztoak, eta esango due: eskuyeko aldean dauden
oetatik batzuek dira guk denbora batean farra, ta
iseka egiten genienak: Hi sunt, quos aliquando habuimus in derisum, et in similitudinem improperij: orduan
txorotzat geduzkan, zeren utzi zituen ibillera, eta adiskidetasun gaiztoak, eta bizimodu onari jarraitzen
zioen; baña gu, gu izan gera zentzugabeak: Nos insensati. (Sap. 5).
Bereziera onen ondoren asiko da Jesus itzegiten.
Aditzera, emango du mundu guziaren aurrean, nola
egin, eta doai ederrez bete zituan Aingeruak, eta nola
oetatik asko altxa ziran, Luzifer buru zuela Jaunaren
agintearen kontra, eta amildu ziran betiko su, eta
garren artean. Aditzera emango du, nola egin zuan
gizona Zerurako, eta galdu zan, arbola baten fruta
debekatua janaz, eta galdu ez bera bakarrik, baita
ondorengo guziak ere. Aditzera emango du, nola
Zerurako bidean gu ipintzeko, jatxi zan Zerutik, eta

egin zan gizon, eta erakutsirik itzez, eta obraz Zerurako bidea, gurutzean eman zuan bere bizitza. Aditzera
emango du, nola gure onerako ipiñi zituan zazpi
Sakramentu oen artean Komuniokoa, gurekin, eta
gure artean bizitzeko, eta guri emateko bere gorputza, bere odola, eta bera dan guzia. Aditzera emango
du atzenkan, zeñ neurri ederrak artu zituan munduaren gobernurako, eta nola gizonaren gaiztakeriak
nayago izan zuan oek utzirik bere gura txarrai jarraitzea. Non dira, esan dezake Jesusek, non dira arako
jakintsu arro nere kontra itzegiten zuen aek? Mututurik geratuko dira guziak, dio Dabidek: Omnis iniquitas
oppilabit os suum (Psalm, 106). Orduan guziak nai, ta
nai ez ezagutuko due Munduaren Salbatzalletzat:
guziak, S. Paulok dion bezala, gurtuko zaizka, edo
belaunikaturik adoratuko due, ez gizonak bakarrik,
baita Luziferrek, eta bere lagunak ere: Omne genuflectatur Caelestium, terrestrium, et inferorum (Ad
Phip. 2º.)
Aditzera emanik nola gobernatu zuan mundua,
guzien begien aurrean ipiñiko du bakoitzaren bizitza.
Begiratuko die gure biotzetako zoko guziai, etxe bateko bazterrai argiakin begiratuko balitzate bezala. Ala
esaten digu Sofoniasen autik: Scrutabor Jerusalem in

lucernis (c. 1.º). Begiratuko die obra onai, eta azal
ederra izan arren, usteltzat emengo ditu asko, zeren
bear dan eran egin etziran. Begiratuko die gure bekatu guziai, eta agirian ipiñiko ditu duen itsustasun
guziarekin. Alperrik konfesatu gabe gordetzen dituzu
orrako, zere buruarekin, edo besterekin egin zinduan,
bekatu itsusi oriek: alperrik ezkutatu nai dituzu lapurreta oriek, edo lagun urkoari, edo erriari egindako
kalteak, agertuko ditu Jaunak egun artan mundu
guziaren aurrean. Bai, dio Jaunak, agirian ipiñiko ditut
zure bekatu lotsagarriak: Revelabo pudenda tua
(Nahum c. 3). Zer lotsa ez da zuretzat izango, mundu
guziaren begietan bekatu oriek agertzea, ezpadezu
oraiñ konfesio on bat egiten, eta bizimodu on bat
artzen? Ez det ukatzen, agertuko dirala onen bekatuak ere, baña ez due orregatik lotsarik ekusiko, zeren
geroko damu, eta negarrak, eta bizitzaren edertasunak estaliko duan leneko bekatuen itsustasuna. Ala
gertatuko da S. Pedrorekin:eta Santa Maria Magdalenarekin.
Ekusirik guzien, eta bakoitzaren obra on, eta gaiztoak, emango dio Jesus onak bakoitzari dagokan saria.
Itzuliko da onen alderonz. Begiratuko die aurpegi
guziz alai, eta gozoarekin, eta esango die: Atozte nere

Aitaren bedeikatuak, arrezazue munduaren asieratik
zuentzat prestaturik dagoan, Zeruko erreñua: Venite,
benedicti Patris mei; posidete paratum vobis regnum
a constitutione mundi (Math 25). Asiko dira doatsuak
goronz, eguzkiaren eran argi egiten duela. Zer edertasuna ez da izango doatsuen milloyak, eta milloyak
onela Zerura igotzea, argi egiten duala bakoitzak esan
dan bezala? Ekusiko due au ezkerreko aldean daudenak: Pecator videbit: eta naigabez erkitzen egongo
dira: et tabescet (Psal. 111). Begiratuko die Jesusek,
baña nolako aserrearekin? Oraiñ, esango die Ezekiel
Profetak dionez; oraiñ bertatik bertara zuen gañean
izango da, edo ixuriko det nere ira, eta aserrea: Nunc
de propinquo effundam iram mean (c. 7). Zoazte
nigandik, bada ez dituzue ezertan iduki nik zuentzat
nere bizitzaren kostuz irabazi nituan, betiko ondasunak, eta ez dezue gorde nai izan nere legea: zoazte
madarikatuak, betiko su, eta garren artera: Discedite
a me, maledicti, in ignem eternum (Math. 25). Orduan
itsatsiko dieza Demonioak: askatuko da lurra, eta
ondatuko dira gaizto guziak, eta giltzatua bezala geratuko da infernua betiraunde guzirako. Onak igoko dira
Zerura beren Errege Jesus maitagarriarekin batean.

Orra, nere Kristaua, zeñ izugarria izango dan
bekatariarentzat munduaren azkeneko egun andi ura.
Baña onarentzat? Onra andikoa. Au da onari bere
neke, eta gurutzeak, eta emengo samintasunak arintzen diozkan egia: eta gerta dedilla edozeñ gauza,
guzia biurtzen zayo bere on. Sinisten degu zuk, eta nik
au guzia, nere Kristaua, eta ez gera bertatik gure Aita
onagana biurtuko? Ea noizbait egin dezagun au, gerorako utzi gabe: ekin degiogun Zerurako bideari biotz
osotik, onela iristeko betiko bizitza doatsua. Amen.

BEDERATZIURREN ONEN
AZKENEKO EGUNERAKO
ITZALDI,
EDO PLATIKA
Scrutemur vias nostras &.

Birjiña txit Santa &. Lendabiziko Platikan bezala.
Konfesio onaren prestaera izan da bederatziurren
onen gai guzia, eta gaur degu azkeneko eguna. Konfesio onaren prestaerak eskatzen ditu bi gauza. Bata
da gure bekatuen examina, edo gogora ekartea, eta
au egin diteke edo azkeneko konfesiotik, edo konfesio
gaiztoak asi ziran denboratik; konfesio gaiztoak alabaña berritu bear dira, eta ezin au ongi egin diteke andik
oraindaño egindako bekatuak gogora alegiñean ekartzen ezpadira. Jauna, esan oi due batzuek, konfesatu
nituan onelako, edo alako bekatu, zertako berriz
gogora ekartzen eta berriro esaten ariko naiz? Zertako diozu? Barkazioa Jaunagandik iristeko; ez da alabaña au iristen konfesio onarekin baizik. Konfesio onaren
prestaerak eskatzen duan bigarren gauza da, gure

bekatuakin galdu degun Jauna billatzea, eta beragana
gure biotzak biurtzea egindako bekatuen damuarekin,
eta aurrera bekaturik ez egiteko asmo osoarekin;
baña ez dira gure biotzak Jaunagana bear dan eran
biurtzen, fedearen argiarekin gogora ekartzen ezpadira damubide egokiren batzuek. Bi gauz oek itz gutxian
aditzera eman zituan Jeremias Profetak, esan zuanean: Begira degiegun gure bide, eta ibillerai: Scrutemur vias nostras: eta billa dezagun gure Jauna, eta
biur gaitezen beragana: Et quaeramus: et revertamur
ad Dominum. Onetarako azkeneko aldian examina
izan zan Jaunaren legeko zazpigarren, eta amargarren
aginte, edo Mandamentuen kontrako bekatuen
gañean, eta ondoren, itzegin nuan munduaren azkenkontuetako egun andiaren gañean. Gaurko examina
izango da Jaunaren legeko zortzigarren Mandamentuaren kontrako bekatuen gañean. Urrena ukituko
ditut bekatariak bere ibillera, eta bizitza gaiztoarekin
irabazten dituan betiko su, eta garrak, edo infernuko
nekeak. Enzun arretaz, nere Kristaua.

§ I.

Begira degiegun gure bide, eta ibillerai, esaten
digu Jeremiasek: Scrutemur vias nostras. Eskatu
degiogun onetarako Espiritu Santuari bere lagunza,
esaten diogula:
Atoz, o Espiritu Santua, atoz beartsuen gurasoa,
atoz doayen emaillea: argi ezazu nere adimentua, nik
nere utsegiteak ezagutzeko; mugiezazu nere biotza,
oen damu egiazkoa sortzeko, eta aurrera bekatutik,
eta bekatuaren bideetatik aldegiteko, eta konfesatzeko. Zoaz oraiñ, Kristaua, Jaunaren legeko zortzigarren
Mandamentura.
1. Mandamentu onek dio: Zortzigarrena falso teslimoniorik ez altxatzea, eta gezurrik ez esatea. Begira
bada lenengo lekuan, lagun Urkoaren kontra juizio
gaiztoak egiteko oitura izan dezun? Juizioaren izenez
emen aditzen da lagun urkoaren gañean gauza gaiztoren bat bide gabe siñistea. Diot bidegabe; zeren
bear adiña bide danean, ez da juizio gaiztoa. Ekusten
dezu, arako neskatx ergel ura gau, ta egun mutillen
ondoren dabillela, eta diozu zeregan: urlia au ez da
buru onekoa, eta onesta. Juizio au bidezkoa da, eta
beragatik ez da gaiztoa. Diot gañera sinistea; zeren
lagun urkoaren kontra gauzarik itsusiena gogora etorriko baliz ere, ez da juizio egitea, sinisterik ematen

ezpazayo. Juizio gaiztoa batzuetan da bekatu larri edo
mortala, nola dan lagun urkoaren onra, eta izen onari
kalte andia datorkionean. Beste batzuetan da bekatu
arin, edo beniala, zeren sayets guzietara begiratu
ezkero, gaya andia ez dan, eta lagun urkoaren onra,
eta izen onari utsiki andirik egiten etzayon. Ala ere zu,
Kristaua, oitu zaite lagun urkoaren utsegite, eta
tatxak ez sinistera, bide txit andirik ezpadezu: esazu
zeregan: ez det nik zer egin lagun urkoaren utsegiteakin: nere buruarekin daukat zer egiñik asko. Jaunak
lagun degiola bakoitzari.
2. Begira, zeregan sinistu ote dezun, urlia, edo
sandia sorgiña dala, zeren atso arlote, eta begigorria
dan? Gaixotzen da urliaren aurra, sandiaren idi, edo
beyak ez du jan nai eta dio batek: atzo emen egon zan
arako atso begi gorri ura: sorgiña izango da, eta ark
gaisoturik ipiñiko zuan aurra. Au da juizio gaiztoa. Baldin atso arlote, ta begigorri guziak sorgiñak balira,
gaizki egongo lirake erriak. Tyko Brahe zan gizon txit
jakintsua; baña aur denboran aditu zituan sorgiñen
ipuyakin geratu zitzayon oen beldur andia. Goizean,
etxetik irtetean, arkitzen bazuan atsoren bat, bereala
biurtzen zan etxera, eta egun artan etzan kanpora
irteten, gauza gaiztoren bat gerta zekion beldurrez.

Nork eztakus, au zala zorakeri andia? Onen anzekoak
dira bada askoren sorgin-beldurrak. Jakizu, Kristaua,
emengo atsoak sorgintza baño nayago lukeela bizkorgarri pixka bat.
3. Begira, erraza izan ote zeran lagun urkoaren
kontra etorri zaizkitzun gogorakoai bide gabe leku
emateko? Leku ematea, sinisten dezula osotoro da juizioa, eta au ukitu degu len. Leku ematea, baña sinistu gabe osotoro, batzuetan da duda, besteetan sospetxa. Duda, edo enura gai onetan da, lagun urkoaren
kontrako gauzetan beñ batera, gero bestera dabillenean gogorazioa, eta atzenean geratzen danean
balanzan bezala. Sospetxa da lagun urkoaren kontrako gauzaren bat osotoro sinistu gabe, bayezkora
geyago etziten, edo makurtzen danean bat. Duda, eta
sospetxa gauza txit itsusiaren gañean ezpadira geyenak erakusten diguenez, ez dira bekatu larri, edo mortalak; alaere oitu zaite zeregandik ayenatzera, esaten
dezula zere barrunbean: ez det nik zer egin besteren
utsegiteakin, nere buruarekin daukat nekerik asko.
Esan det, duda, eta sospetxa gauza txit itsusiaren
gañean ezpadira, geyenen iritzian ez dirala bekatu
larri, edo mortalak, bidegabeak izan arren; baña
gauza txit itsusietan, eta bear adiña bidegabe egiten

diranean, izango dira bekatu larriak: egin dezagun
kontu: Obispo Jaun bat Judua, edo herejea dala edo
bizitza lizun, ela lotsagarria egiten duala.
4. Begira, egotzi ote diozun lagun urkoari ez duan
tatxa, edo utsegiteren bat? Zer utsegite, eta tatxa, eta
zenbat lagunen aurrean?
5. Begira, ezkonzaren itzakin engañatu zenduan
urliari egotzi ote diozun ez duan tatxaren bat, edo
agertu ote dituzun ixilik egon bear zuen gauzak? Onelakoak nekez Zerura ditezke, zeren egin dituen kalteak desegiteko biotzik ez oi duen izan. Nai duena
egin artean, emengo ditue ezkontzeko milla itz: gero
damutzen zate, eta esango due bearbada: Pu kirasa
dakar, eta esango ditue esan bear ez lirakean gauz
asko, batzuek egiak, besteak gezurrak. Badator oraiñ
onela engañatua izan dan oetakoren bat negarrez, eta
dio: urliak au egin dit, eta onela utzi nau galdurik.
Gutxi da itza ukatzea; baña esan ditu neretzat onelako, ta alako gauza. Gaizki egin du ark, eta bere saria
artuko du denboraz betiko su, eta garren artean,
ezpada zuzentzen. Baña, atozea: etzinakian, itz aek,
gurasoen baimena gabe, etzuela balio munduaren
aurrean? Eta oraiñ zatoz negarrez? Ark gaizki egin du,
baña zuri ongi gertatu zatzu.

6. Begira, izan ote dezun lagun urkoaren utsegite
txikiak andi, eta andiak are andiago egiteko oitura?
Bekatu onetan erraz erortzen dira gorrotoan bizi diranak.
7. Begira, izan ote dezun oitura lagun urkoaren
obra onak alde gaiztora botatzeko? Esaten dezula
obra onak dira urliak egiten dituanak, baña jakizu zer,
asmorekin, eta zertako egiten dituan? Au da agiri dan
obra tatxatu ezin danean, agiri ez dan sustrayari tatxa
ipintzea. Au da gauz itsusia, eta dator lagun urkoaganako onginai, eta amorioa itzalia egotetik.
8. Begira izan ote dezun, lagun urkoaren tatxa, eta
utsegite ixilik daudenak agertzeko oitura? jauna
(esango du, oitura au duanen bateek:) ez diot iñori ere
ezer asmatu, edo egotzi, Atozea, eta zeren besteri
gogoak eman zion lagun urkoaren kontra itzegitea,
zuk ere itzegin bear dezu era berean? Jauna, egia zan
esan nuana. Atozea, eta zeren egia zan, mutxikatu
bear dezu lagun urkoaren izen ona? Egia da, egin dituzula zuk zenbait utsegite, isilik daudenak, eta naiko
zenduke oek agertzea, zeren egiazkoak diran? Jauna
bati bakarrik esan nion, iñori ez esateko itzaren
azpian. Atozea, eta, eztakizu, bat bakarrari esatearekin ere gutxitzen dezula lagun urkoaren onra, eta izen

ona? Etzate beraz esan bear ez etxekoai, ez kanpokoai, ez senarrari, ez emazteari. Gañera ezin zaude su
ixillik, eta nai dezu besteak iñori ez esatea? Jauna nik
esan nuan gauz ura barreatua, eta zabaldua izango
zan, bada nik aditu nuan bi, edo iru lagunen aurrean.
Ez da au asko gauza bat barreatua, edo publikoa izateko. Onetarako, jakin bear du erriaren geyenak, edo
beintzat ainbestek, non sinistu ditekean, laster jakingo duela erri guzian. Orregatik ez dezu, Kristaua,
gauza bat barreatutzat iduki bear, zeren bik, edo iruk
dakien.
9. Begira, lagun urkoaren tatxa, eta utsegite
barreatuak esan dituzun, atsegin artzen dezula? Onelako gauza barreatuen gañean itzegitea urrikaltasunez, ez da bekatu; baña gertatzen dana da, etsaiak
etsaiarentzat esatea, eta aditzea atsegiñ andiarekin
onelako gauzak, eta orduan izan oi da askotan bekatu
larria karidadearen kontra. Anima lander, eta dollorren izena ematen die onelakoai San Franzisko Salesek.
10. Begira, lagun urkoaren gañean itzegiten asirik,
esan dezun: Nik dakidana baziñakie, baña nagoan isilik: beste batzuetan: esango banu dakidan guzia?

Esazu madarikatua; bada itzegite orrelakoakin gauza
dan baño itsusiago egiten dezu.
11. Begira, egon ote zeran lagun urkoaren onra,
edo izen ona beztutzen, edo gutxitzen duen gauzak,
aditzen zeregan poztutzen zerala? Enzun gai onetan
esatera noana. Guraso, eta etxeetako buruak, eragotzi bear dieza gazteai lagun urkoaren kontrako erausiak egitea; bestela beren gañean ditue onela egiten
dituen bekatuak. Bigarrena: ezin eragotzi badiezu
lagun urkoaren kontra itzegitea, ipintzu kopeta beltz,
eta edo isilduko dira, edo ezagutuko due, etzatzula
agradatzen egiten duen erausia; baña au onela egin
bearrean, zenbat bider atsegin andiarekin aditu dituzu lagun urkoaren kontrako gauzak? batezere arekin
aserre bazera?
12. Begira, isilik gordetzeko itza emanik aditu dituzun gauzak agertu, edo esan ote diozkatzun norbaiti?
Nolako gauzak, eta zenbat bider?
13. Begira lagun urkoari bere mallan zor zayon
onra galdu diozun, esaten diozkatzula itz desonragarriak? Zer itz, zenbat bider, bakarrik, edo iñoren
aurrean

14. Begira, norbaiti bere aurpegira esan ote diozkatzun lotsatan utziko duen gauzak, edo bereak, edo
aurrekoenak?
15. Begira, etxeko, edo auzoetako pakea galerazteko gauzak esan dituzun etxean, edo kanpoan?
Emendik gorrotoak, eta elkar ezin ekusia.
16. Begira, iñoren kalteko gezurrik esan dezun?
17. Begira, losentxakin laudatu ote diozkatzun
urliari bere zorakeri, eta ibillera gaiztoak? Onelako
losentxariak dira Satanasen erakusleak Asko da examinarik. Goazen oraiñ, bekatariak bere ibillera, eta
bizitza gaiztoarekin irabazten dituan betiko infernu,
eta ango neke, su, eta garren gañean zerbait esatera.

§ II.
Bederatziurren onetan asko egia aditu dituzu, Kristaua, eta guziak egokiak, esnatzeko bekataria, bekatuaren bideak utzirik, betiko bizitzari gogoz jarraitzeko. Alaere sorra, ta gorra zaudela dirudi, bekataria,
eta beragatik gauza bearra da esnagarri onen bat
billatzea, eta au izango da zure begien aurrean ipin-

tzea zere bizitza gaiztoarekin irabazi, ta irabazten
dituzun betiko infernua, eta ango neke, su, eta garrak.
Gaiztoak, ez du biotzik bekatutik aldegiteko, eta
poztuko litzake infernurik ez izateaz, eta bearbada
sayatzen da sinistera, ipuiren bat dala au. Baña alperrik; zeren gure siniste, edo fedeak erakusten digun,
egia dan au. Siniste berak erakusten digu ara amildu
zirala Luzifer eta bere lagun gaiztoak (2 Petri c. 2. et
epist. Cath. Judae):bai ta aberats
(Luc. 16). Beraz bekataria, ezin ukatuko degu, fedea
ukatzen ez degula, gaiztoarentzat prestatua dagoala
lurpean susko lize izugarri bat infernua esaten dioguna. Lurpean diot, bada Eskritura Santak esaten digu,
Datan, eta Abiron amildu zirala bizirik infernuan, askaturik beren oñpeko lurra (Num. 16). Askoren edo
geyenen iritzian lurraren erdian arkitzen da lize izugarri au.
Baña nolakoa ote da toki au? S. Lukasek dionez da
su, ta garrezko lize ondorik ez duana (Luc. 8, et Apoc.
20). Infernua da Satanasen toki izugarria non dauzkan
bere adiskide, eta serbitzariak oñazez lertzen, eta era
berean idukiko ditu betikotasun guzian. Artuko due
Demonioak leoi, artz, otso suge, eta zapoen anz eta
iduria, eta egingo dioe bekatari doakabeari ozka, agin-

ka, eta atzaparka: eta orroaz egongo da betiraunde
guzian. Au izango da, emen artu zituan, atsegin lotsagarrien saria. Inferrua, S. Juanek dionez, da sufre urtuz
beterik dagoan ainzira, edo putzu bat, non arkitzen
diran animak bekatura amilderazten dituenak, dala
losentxakin, dala ergelkeri, eta apaindurakin (Apoc.
21). Infernua, S. Matheok dionez, da beti sutan, eta
beti goritua dagoan labe bat (cap. 13). Ango egurra,
eta ikatza izango dira bekatariak berak. Infernua da
atzenean toki bat, non arkitzen diran neke, eta gaitz
mota guziak onaren kutsurik bage.
Baña nolakoak ote dira neke oek? Neke oek
batzuek dira kaltearen pena. Au da Zerutik erbestetua, eta Jaunaren edertasun neurririk ez duana ekusi
gabe egon bearra. Pena au da izugarriena, zeren zori
on guziaren iturburua da Jaunaren edertasun baztergabea ekustea, alako eran, non S. Agustiñek dionez,
begien itxi-idiki batean ura ekuste utsa asko izango
litzakean infernuko neke guziak gozatzeko.
Ango beste nekeak dira sentiduai dagoztenak, eta
eman oi zate sentiduen penaren izena. Pena onek
betikotasun guzian erkiturik, eta gogaitzen idukiko du
bekatari galdua. Sentidu guziak, baita oroipena, adimentua, eta borondatea ere oñaze uts biurtuak iduki-

ko ditu, baña oñaze oek ez dira berdiñak izango bekatari guzietan, baizik bakoitzak emen artu zititan atsegin gaiztoen neurrian. Ala esaten digu S. Juanek
(Apoc. 18). Modestiarik ez duen begi arroak, eta ekusi
bear ez lirakean gauzak ekusten ibilli ziranak, egon
bearrak dira Demonioen anz, eta iduri itsusiak ekusten dituela. Itz loyak aditzen atsegin artu zuen belarriak adituko ditue adia, negar, eta madarikazioak.
Sudurrak ere izango due beren nekea doakabe bakoitzak botako duan kiratsarekin. S. Buenabenturak dionez, bakoitzak an botako duan kiratsa asko izango
lizake mundu guzian izurria sortzeko, zer kiratsa bada
ez due zabalduko ezin konta al doakaberen gorputzak? Mingañak, eta ausapayak igaroko ditue oñaze
ikaragarriak. Itz loidesonestoak esateko. oitura izan
zuanari itsatsiko:zaizka Demonioak mingañetik, sugetzar itsusien irudian, inguratuko: due gorputz guzian,
eta egongo da marruaz. Ordikerian bizi danari sartuko
dioe autik edariaren ordez berun urtua, eta dragoyen
beazuna: Fel draconum vinum eorum (Deut. 32). Doakabearen oñaze au aditzera ematen du Jesu-Kristok
aberats kutiziatsuaren eta Lazaro eskalearen ipuyarekin. Aberatsa bizi zan era guziakin: jantzitzen zan
soñeko ederrakin, eta mai ugari zuan. Lazaro gaixoa

eskean bizi zan: zauriz betea zegoan eta egon oi zan
aberatsaren ateetan, aren mayetik erortzen ziran apurrakin gosea ill nayez, baña etziozkan iñork ematen. Il
zan Lazaro, eta joan zan Abrahanen aldera. Il zan Aberatsa ere, eta jatxi zan betiko su eta garren artera.
Ainbesteraño oñazeak, eta egarriak estutzen zuen,
non otsegiten zion Abrahani, bidal zezala arren Lazaro, urtan beatza bustirik, mingaña eza zegion piska
bat: bada oñazez lerzen nago, zion garroen artean:
Crucior in hac flamma (Luc. 16). Etzuan gauz andia
eskatzen, baña ukatu zitzayon au ere. Eta mingañak,
ta ausapayak onelako oñazeak igaro bearko baditue,
zer igaroko ez ditu ukieraren sentiduak? Au da guzien
artean zatarrena, gorputz guzian zabaltzen dana, ta
atsegin lotsagarrien billa beti dabillena, eta betiraunde guzian egon bearra da artu dituan atsegiñ lizunen
saria dastatzen. Demagun, urliari kako gorituakin
urratzen diozkeela goyak, zeren salgai erabilli dituan,
eta au bera egiten dioela esku, oñ, eta masalletan,
zeren bere buruarekin, eta besteakin ukiera zikiñak
egin dituan. Demagun gañera, sartzen duela, suge, ta
zapoz beterik dagoan lize batean. Bereala itsasten
zaizka gorputz guzitik, eta daukee marruaz. Atzenean,
sartzen due goriturik dagoan burni-kutxa batean, eta

dago erretzen, eta kiskaltzen. Esan zadazu, bekataria,
ez lizake urliaren neke, eta oñaze au guziz izugarria?
Jakizu bada, ez dala au guzia, gero ekusi bear dezunaren gereizea ere, dio S. Juan Krisostomok. Au onela
izan, eta alaere bizi zera bizi zeran bezala?
Neke oek dira bekatari galduak gorputzaren aldetik ekusi bear dituanak, eta ez dira ariñagoak izango
animaren aldetik ekusiko dituanak. Oroipenak gogora
ekarriko dio, Zerurako egin zuala Jaunak, baña arako
bidea utzirik, bizitu zala bekatuaren bideetan: Lasati
sumus in via iniquitatis (Sap. 5): eta ona nik irabazi
dedan saria! betiko su, eta garren artean egon bearra.
Adimentuak aditzera emango dio, ezer ez diran atsegin lotsagarri batzuekgatik betiko galdu duala bere
burua, eta erazekiko zayo bere kontra: Irascetur: amorratuaren eran asiko da ozka, eta egongo da gogaitzen: Dentibus suis fremet, et tabescet (Psal. 111).
Borondatea añ sumindua, eta ainbesteraño oñazez
inguratua egongo da, non Jaungoikoaren beraren kontra aserratuko zayon. Etzayo ez egindako bekatuaz
damutuko; eta damutu bearrean, ariko da beti bekatua bekatuari erantsitzen, eta al balu bukatuko luke
Jaungoiko bera, bai ta doatsu guziak ere. Gorrotoaren
izugarria!

Atzenean beste neke, eta oñaze guziak baño
geyago estutuko du bekatari doakabea Isaias Profetak
dion ar ozkariak (Isaiae c. 66). Ekusiko du zeñ andi,
eta samiñak diran daramaizkian oñazeak, eta etorri
zaizkala oek bere nayez. Ezagutuko du, neke, ta