Erakusaldiak-II - 22
onetarako beste biderik, ezpada oraiñ konfesio on
batekin Jaunagana biurtzea, bekaturako bideak,
etxeak, eta lagunak betiko utzitzea, eta bizitza berri
on bati jarraitzea. Onela urrikalduko da guzaz gure Ait
Ona: barkatuko dizkigu gure utsegiteak, eta emango
digu betiko bizitza. Amen.
BEDERATZIURREN ONEN
ZAZPIGARREN EGUNERAKO
ITZALDI,
EDO PLATIKA
Scrutemur vias nostras &.
Birjiña txit Santa &. Lendabiziko Platikan bezala.
Konfesio onaren prestaera da Bederatziurren onetako gure lan andia. Bi gauza eskatzen ditu prestaera
onek. Bata da gure bekatuen examina, edo gogora
ekartzea, eta au egin diteke edo azkeneko konfesiotik,
edo konfesio gaiztoak asi ziran denboratik: konfesio
gaiztoak egin dituanak alabaña berritu bear ditu oek,
eta ezin ongi berritu ditezke andik onera egindako
bekatuak gogora ekartzen ez dirala. Bigarrena da,
gure bekatuakin galdu degun Jauna billatzea, eta
beragana gure biotzak biurtzea, egindako bekatuen
damuarekin, eta aurrera bekaturik ez egiteko asmo
osoarekin; baña ez dira gure biotzak Jaunagana biurtzen bear bezala, fedearen argiarekin gogora ekartzen
ezpadira damubide egokiren batzuek. Bi gauz oek itz
gutxian adirazi zituan Jeremiasek esan zuanean: Begira degiegun gure bide, eta ibillerai: Scrutemur vias
nostras: eta billa dezagun gure Jauna, ta biur gaitezen
beragana: Et quaeramus, et revertamur ad Dominum.
Onetarako azkeneko bi aldietan examina egin genduan Jaunaren legeko bostgarren Aginte, edo Mandamentuaren kontrako bekatuen gañean: eta ondoren
itzegin genduan illondoko kontu-ematearen gañean.
Gaurko examina izango da Jaunaren legeko seigarren,
eta bederatzigarren Mandamentuaren kontrako bekatuen gañean. Urrena itz egingo det munduaren azkenkontuetako egun andiaren gañean, eta ukituko det,
noiz, ta zertako izango dan egun andi au, eta zer siñale aurretik ekusiko diran. Enzun Kristaua, arreta andiarekin.
§ I.
Begira degiegun gure bide, eta ibillerai, esaten
digu Jeremiasek: Scrutemur vias nostras. Eskatu
degiogun onetarako Espiritu Santuari bere lagunza,
esaten diogula.
Atoz, o Espiritu Santua, atoz beartsuen gurasoa,
atoz doayen emaillea: argi ezazu nere adimentua, nik
nere utsegiteak ezagutzeko: mugi ezazu nere biotza,
oen gañean damutzeko, eta aurrera bekatutik, eta
bekatuaren bideetatik aldegiteko, eta konfesatzeko.
Zoaz orain, Kristaua, Jaunaren legeko seigarren, eta
bederatzigarren Mandamentura.
1. Jaunaren legeko, seigarren Mandamentuak dio:
Aragizko bekaturik ez egitea. Izan dira, eta badira
hereje batzuek, ezkonduakiko bekatua bakarrik debekatua izatea, nai lukeenak: baña gure siniste, edo
fedeak erakusten digu, debekatuak dirala ezkonzaz
osterontzeko atsegin lotsagarriak. Izan dira, eta badira uste duenak, gogo, eta biotzean, kanpora agertu
gabe, igarotzen diran gura gaiztoak ezertan ez dauzkeenak, oen artean Juduak, eta hereje batzuek; baña
barrunbeko bekatu oek debekatzen ditu bederatzigarren Mandamentuak dionean: Besteren emazterik ez
kutiziatzea. Mandamentu onek argiro ez du izendatzen besteren emazteaganako gura txarrak baizik,
baña fedeko gauza da, debekatzen dirala garbitasunaren kontrako gura guziak, eta egia au ukatzea izango
lizake herejia. Begira bada, Kristaua, nola, eta zenbat
bider utsegin dezun bi Mandamentu oen kontra.
2. Begira izan ote dezun garbitasun, edo kastidadearen kontrako gogorazioai, oartu ezkero, leku emateko. Oartzen zeranean, bereala alegiña egiten badezu, gogoa gauz onetara aldatzeko, Jaunagana biotza
altxatzeko, edo Birjiña txit Santari erregutzeko, ez
dezu bekaturik batere, asma al ditezkean gogoraziorik
itsusienak inguratuko bazindue ere. Baña kentzeko
alegiña egin bearrean, poztutzen, goixatzen bazaude,
edo deseatzen badezu, gogorazio gaistoak animaren
begien aurrean ipintzen dizuna, orduan bekatu egiten
dezu.
3. Begira, len gertatutako bekaturen bat gogora
etorrita, egon ote zeran zeregan poztutzen zerala?
Zenbat bider?
4. Begira, len egindako bekaturen bat gogoan
daukazula, egon ote zeran atsegin artzen, orduan bertan gaiztakeri artan bazenbiltza bezala? Zenbat bider?
5 Begira, urlia, edo sandia gogora ekarririk, zeregan igaro dezun arekin bekaturen bat egiteko naya,
esaten dezula zeregan: ark nai balu, aserratuko ezpaliz? edo bestela: bidea emango balit, beartuko banindu?
6. Begira, gogorazio gaiztoak, eta bearbada ondoren gorputzaren suak etorririk, oartu ezkero, egon ote
zeran zabarturik, edo aek ayenatzeko arretarik ipiñi
gabe? Zenbat bider? Diot oartu ezkero, zeren oartu
zaitezen bitartean ez dago bekaturik.
7. Begira gaizki bizitu ziñan denbora artan sarritan
joaten ziñan festara, eztayetara, auzerrietara, edo
neskatxak, eta mutillak biltzen ziran lekuetara, eta
zenbat ekusten zinduan, beste ainbesterekin atsegin
gaiztoetan ibilli-naya etorri oi zitzun? Onelakoakin gertatzen da, denda eder bat ekusten dabillenari gertatu
oi zayona, edo ekusten dituan gauz eder guzien zalea
etortzea.
8. Begira, urliarekin, edo sandiarekin egon ote
zeran, dakizula, arekin egotea bakarrik zuretzat dala
gogorazio gaiztoai leku emateko perill andia?
9. Begira, zure begiak erabilli ote dituzun, bekaturako bidea dakarten, gauzak ekusten, dala bakarrik
zaudenean, dala zere senide, edo beste lagunakin?
Zenbat bider mutillakin, eta zenbat bider neskatxakin?
10. Begira, gazte apainduai berariaz, eta luzaro
begiratzen egon zeran? Era onetan llilluraturik, eta
txoraturik dagoana, perill andian jartzen da gogorazio
gaiztoai leku emateko. Orregatik esaten digu Espiritu
Santuak: Emakume apainduagandik ken begiak: Aver-
te faciem tuam a muliere compta (Eccli. 9). Eta gizonezkoentzat Espiritu Santuak emen diona, aditu bear
da emakumeentzat ere, zeren aua zabaldurik mutill
apinduai begira badaude luzaro, bekaturako perill
andian arkitzen diran. Ala gertatu zitzayon Ebari gaitzarekin-onaren jakiundeko arbolari begiratuaz.
11. Begira, zelatan ibilli ote zeran, ekusi bear ez
lirakean gauzak ekusi nayez? Zenbat bider? Badira
gizonezko batzuek añ marisak, eta guzia ekusi nai
duenak, non zelatatzen dituen emakumeak, jantzitzen, eta eranzitzen diranean, gobada jotzera dijoazenean, eta arbola gañetan dabiltzanean. Ez da gutxiago gertatuko emakumeakin.
12. Begira, abereak elkarganatuak dabiltzanean,
premia gabe egon ote zeran begiratzen, gogorazio
gaiztoai leku emateko perillean? Zenbat bider? Gurasoak, ez ditzatzuela bidaldu gazteak onelako perilletara.
13. Begira, izan ote dezun ipui zikiñak, batezere
gazteen aurrean esateko oitura? Zenbat urtean?
astean, edo illean zenbat bider? Badira zar batzuek,
gazteai gaiztakeria erakusteko maisu andiak, Satanasek bere ordekotzat errietan ipiñirik dauzkanak. Oek
beren ipuyakin idikitzen diezteza gazte zoroai begiak
gaitzerako, eta emendik jayotzen dira nortaki zenbat
bekatu. Onelako zar madarikatuak egon bearrak dira
infernuaren beenean, Luziferren sufrezko ainzira erazekian.
14. Begira, izan ote dezun batari, eta besteari
bekaturako bidea emateko oitura, zertan dagoan jakiteko? Jauna ez nuan gauza gaiztoa egiteko asmorik,
baizik jakin nai nuan bastearen gogoko berri. Ah
madarikatua! eta ez dezu ekusten, au dala lagun
urkoari animako puzoya ematea?
15. Begira, urila, edo sandiari bekaturako bidea
eman ote diozun, ez argiro, eta itz lotsagarriakin, baizik gañetik ederki txurituakin, aditzera ematen diozula zure gogo gaiztoa? Onelako itz gañ-txurituak kalte
geyago egiten due aziera ona duenen artean.
16. Begira, zere burua laudatu ote dezun lagun
artean, esaten dituzula onekin, edo arekin egindako
bekatuak? Onelakoak gutxienez egiten ditu iru bekatu: lenengoa, zeren poztutzen dan gauza gaiztoaz.
Bigarrena, zeren lagunai erakusten dien bekaturako
bidea. Irugarrena, zeren galtzen duan lagun urkoaren
izen, edo fama. Ark uste du, ixilik dagoala zurekin gertatua, eta zuk anima galeraztea gutxi baliz bezala,
kentzen diozu bere onra. Noiz, edo nola kalte oek
desegingo dituzu?
17. Begira izan ote dezun aragizko izenak esateko
oitura? Zenbat denboran? astean edo illean zenbat
bider? Bada zapo-mota bat dabillen lekuan lerdearekin puzoya uzten duana. Ala dira onelako oitura itsusia duenak, beren puzoya zabaltzen due etxeetan,
bideetan, soroetan, eta alde guzietan. Españako Errege Felipe bigarrenak agindu zuan, etzezala iñork ere
esan, ez kantatu itz desonestorik, ez gauaz, ez egunaz
kale, plaza, eta bideetan: eta aginte au autsitzen zuanari eman zegizkiola eun azote, eta bota zedilla erritik. Lege onek agintzen duana egingo baliz, ez lirake
izango diran adiña au urde. Begira gurasoak gai onetan: ez etxean artu oitura au duan langillerik: eta ez
iduki morroi, eta neskame itz zikiñak esaten dituanik.
18. Begira, egon ote zeran itz loi desonestoak aditzen, aldegin zentzakeala, eta ezin aldegin bazentzakean, kopeta beltz ipiñi dezun? Au egin bearrean,
farraz bazaude esaten diran gauz itsusiak aditzen,
Begira daudenak usteko due, agradatzen zaitzula itzegite aek.
19. Begira izan ote dezun batarekin, eta bestearekin musuka, eta laztanga ibiltzeko griña txarra, ala
ezkonduakin, nola ezkongayakin? Zenbat denboran,
eta astean, edo illean zenbat bider?
20. Begira, orrelako ibillerak izan diran mutillen
edo neskatxan artean, esan nai det mutillak mutillakin, eta neskatxak neskatxakin?
21. Begira, izan dezun oitura keñada itsusiak egiteko? Zenbat denboran, eta illean zenbat bider? ala
ezkonduai, nola ezkongaiai?
22. Begira, izan ote dezun ukitze itsusiak egiteko,
dala zere buruarekin, dala besterekin, mutillak mutillakin, eta neskatxak neskatxakin? edo abereakin?
Asko da: bada ez ditut ukitu nai gañerako gauza nazkagarriak. Goazen oraiñ munduaren azken-kontuetako egun andiaren gañean zerbait esatera.
§ II.
Gizonak, iltzen dan unean bertan, ematen ditu
bere bizitza guziko kontuak, eta au da bakoitzaren juizioa. Onen gañean itzegin nuan azkeneko aldian.
Baña etorriko da beste egun andi bat, zeñean Aingeruak, eta gizon guziak leku batera bilduko diran,
mundu guziaren aurrean kontuak ematera. Au da
munduaren azken-kontuen egun andia. Gure siniste,
edo fedeak Kredoan erakusten digun egia da au, eta
Katoliko guziok sinisten degu, diogunean: Andik etorriko da biziak, eta illak juzgatzera. Oraiñ begiraldi bat
eman bear diegu egun andi oni dagozkan gauzai,
batzuei bederik, eta len esan dedan eran, ukituko det:
Noiz, eta zertako izango dan egun andi ura, eta zer
siñale aurretik ekusiko diran. Asi gaitezen.
Gure Salbatzalle Jesus maitagarriak itzegin zien
Apostoluai munduaren azkeneko egun andiaren
gañean: eta S. Pedrok, Santiagok, S. Juan eta S.
Andresek galdetu zioen, noiz gertatuko ziran esan
zituan gauz aek? Eranzun zien: zeñ egun, eta zer
orduz gertatuko ziran, etziakiala iñork ez eta Zeruko
Aingeruak ere (Marc. 13) Beraz badakigu, Kristaua,
etorriko dala Jaunaren egun andi ura, baña ez dakigu,
noiz izango dan.
Baña zertako da egun andi au, baldin gizonak
illondoan bereala ematen baditu bere bizitza guziko
kontuak? Asko gauzatarako. Lenengo lekuan, ekusi
dedin, nolako jakiundearekin gobernatu duan Jaunak
mundua. Ekusten ditugu munduan gauz oker asko.
Ekusten ditugu batzuetan onak neke, eta naigabe
andien azpian, eta gaiztoak eraz, eta onra andien
artean bizi dirala. Ekusten degu, Katolikoen errietan
ugari erziten dala Jaunaren Itzaren azia, eta geyena,
edo ernetzen ez dala, edo aranzen azpian, edo
oñpean galtzen dala: eta denbora berean ekusten
degu, munduaren alde asko, daudela gure lege Santaren argitasun gabe: eta arriturik diogu, Nola gertatzen
dira gauza oek? Egun andi artan bada Jesusek mundu
guziari begien aurrean ipiñiko dio, zeñ era miragarrian
gobernatu duan mundua: eta nondik, eta nola datozen
ekusten diran gauz okerrak. Orduan munduko jakintsuak geratuko dira zer esan ez duela.
Egun andi ura izango da bigarren lekuan, eman
dakion Jesus Jaungoiko gizonari Aingeru, eta gizonen
aurrean, zor zayon, eta ainbeste bider ukatu zayon,
onra. Munduaren asieratik ari da Luzifer bere lagunakin Jesu-Kristori onra kentzen, Juduak etzuen ezagutu
nai izan beren Salbatzalletzat: eta illerazo zuen gurutzean. Herejeak ere ez due onratu nai izan. Baña egun
andi artan Luziferrek, eta Aingeru gaiztoak ere nai, ta
nayez ezagutuko due Jaungoiko, eta gizon egiazkotzat, eta gurtuko zaizka, edo adoratuko due belaunikaturik, S. Pablok dion bezala (Ad Philip. 2). Juduak
ekusiko due, nola datorren Zerutik gurutze eder bat
aurretik duala: asiko dira negarrez, eta adiaz, eta ado-
ratuko due munduaren Salbatzallea bezala, eta au
bera gertatuko da hereje, eta gaiztoakin ere: mutuen
eran egongo dira guziak, dio Dabidek: Omnis iniquitas
oppilabit os suum (Psalm. 106).
Egun andi ura izango da irugarren lekuan, mundu
guziaren aurrean onratuak izan ditezen onak, eta
lotsaz beteak gaiztoak. Onen artean asko dira, lagun
urkoak Zerurako bidean ipiñi dituenak, dala beren
bizitza onarekin, dala erakutsiaz jakin bear ditugun
gauzak. Oen artean Apostoluak, beste Elizako Maisu,
eta animen onerako nekatzen diranak. Oek erein zuen
azi ona, eta il ziran, onen erroak noraño zabaldu diran
ekusi gabe. Gaiztoak, beren animak galtzea gutxi
baliz bezala, ari dira lagun urkoenak bekatuan amilderazten, eta Jesu-Kristoren erreñua gutxitzen. Oek ereiten due azi gaiztoa, eta iltzen dira, norañoko kalteak
etorriko diran jakin gabe. Ill ziran Lutero, eta Kalbino:
oen herejiak badirau Alemanian, Franzian, Inglaterran,
eta beste toki askotan, eta eztaki iñork zenbat milloi
anima galdu, eta zenbat galduko diran bi hereje oekgatik. Au bera gertatzen da guraso zabarren bekatuakin: au bera errietan alperkeria, janzian, itzegitean,
gizon, eta emakumeen artean modu ez garbiak zabaltzen dituenakin: iltzen dira, egin dituen kalteak ongi
ezagutu gabe. Baña azken-kontuen egun ikaragarri
artan guzia agertuko da mundu guziaren aurrean.
Ekusiko dira onen neke, eta obra onak. Ekusiko dira,
lagun urkoai Zerurako bidea erakusteko egin zituen
alegiñak, eta oen aldean ipiñiko ditu Jesu-Kristok oek
gatik Zerura ziran anima guziak. Orra, nola onratuak
izango diran onak. Alai zaitezte bada Jesusen lege
ederra gordetzen, eta erakusten dezuen anima onak.
Baña gaiztoak, eta beren itzegite, eta modu itsusiakin
animak galtzen bizi diranak, oek mundu guziaren
aurrean izango dira lotsaz, eta desonraz beteak. Agertuko dira lagun urkoak bekatura kuturtzeko prestatu
zituen bixkak: agertuko dira deadarka oek gatik bekatua ikasi, eta betiko galdu ziran animak, eta guziak ipiñiko ditu Jesu-Kristok gaizto anima-galgarrien aldean.
!Zer desonra ez da au izango oentzat!
Azkenean Jaunaren egun andi ura izango da gorputzak ere izan dezeen beren saria. Gizonak, iltzen
danean, uzten du gorputza aurrean arren bazka izateko: eta badijoa anima irabazi duan tokira. Gorputza
animaren lagun izan zan ala obra onetan, nola gaiztoetan, eta beragatik eman nai die Jaunak egun andi
artan beren saria. Piztuko dira, eta betiraunde, edo
betikotasun guzian izango dira animen lagunak. Doa-
tsu, ta zori onekoak ongi bizitu baziran; baña betiko
doakabeak bizitza gaiztoari jarraitu bazioen. Aditzen
dezu, Kristaua, zertako dan munduaren azken-kontuetako egun andia?
Baña zer siñale ekusiko ote dira aurretik? Siñale
oek asko dira; batzuek urrutikoak, besteak aldekoak,
eta oek ukituko ditut oraiñ. Siñale bata da erreñuak
erreñuen kontra altxatzea, gerra, gosea, ta izurria.
Siñale au esana utzi zigun Jesu-Kristok berak. (Math.
24); baña urrutikora da.
Bigarren siñalea: geitu, edo ugarituko da gaiztakeria: eta zabartuko dira animen zai, eta kargudunak.
Siñale au ere aditzera eman zuan Jesu-Kristok (Math.
24), eta urrutikoa da; bestela esan gentzake bereala
bukatuko dala mundua; bada leku askotatik datozen
berriak egiak badira, bekatuen ujaldeak zabalduaz
dijoaz bazter, edo alde guzietara.
Irugarren siñalea, munduaren lau alde, eta erreñu
guzietan aditzera emango da Jesu-Kristoren legea. Ala
esaten digu Jesu-Kristok (Math. 24). Badira leku asko,
non bizi diran, nortaki zenbat, Jesusen berri gabe.
Onelako asko arkitzen dira Amerikan.
Laugarren siñalea: askok aldegingo due Eliz Ama
Santagandik, eta bizi naiko due beren gura gaiztoak
nai duena egiten. Siñale au aditzera ematen digu S.
Pablok: Veniet discessio primum ( 2.ª ad Thesal. c. 2,
et 3). Eztakigu siñale au igaro zan, edo ez; baña badakigu, erreñu askok utzi duela beren Ama ona, edo
Eliza. Zergatik? Zeren ama onek erakusten duan Zerurako bidea gure griña txarrak nai lukeen baño estuagoa dan. Ay! eta zer izango ote da guzaz?
Bostgarren siñalea: gauza guziak beren moduan
aserratu, eta altxako dira gaiztoen kontra, asperturik
oekin bizitzez. Illunduko da Eguzkia: odolez betea
bezala agertuko da illargia, eta galduko due izarrak
beren ibillera ederra. Asiko da itsasoa orroaz, Iturri,
eta ibaietako urak zikinduko dira alako eran, non osasunaren galgarri biurtuko diran. Asaldatuko da aizea:
ekingo die bekatariai turmoi, tximista, eta arri izugarriakin: lurrera botako ditu arbolak, etxeak, torreak.
Lurra, bekatariak bere gañean idukitzez nekatua balego bezala, asiko da dardaraka: askatuko du zenbait
lekutan, eta irintsiko ditu mendi eta erriak. Zulo aetako batetik irtengo da kea, eta arrabioen talde ikaragarri bat, eta oek ekingo dieza bekatariai beren ezten
zorrotzakin (Luc. 21 et Apoc. 9). Erkituak eta gizonen
anzik gabe ibilliko dira bekatariak, Jesu-Kristok berak
aditzera ematen digun bezala: Arescentibus homini-
bus prae timore. Begiratuko dio auzoak auzoari, senarrak emazteari, senideak senideari, eta arrituen eran
geratuko dira, elkarren aurpegi illun, eta igartuak
ekustean.
Seigarren siñalea: agertuko da Ante-Kristoa. Au S.
Pablok dionez, izango da bekatuaren umea: Homo
peccati (2.ª ad Thesol. c. 2): berekin izango du Luzifer,
eta egingo dio Eliz Ama Santari, edo Katoliko guziai
gerra txit izugarria. Egingo ditu mirari, edo milagroen
iduria duen gauz asko. Arkituko ditu nai dituan ondasunak lurpean, eta itsasoaren ondoan: eta oekin engañatu, eta bereganatuko ditu asko. Altxako da Jaungoikoaren kontra: kenduko ditu Sakramentuak, eta Meza
Santa. Zer geyago? S. Pablok dio, eseriko dala Jaunaren Elizan, eta Jaungoikotzat erakutsiko duala bere
burua: Ostendens se tanquam sit Deus (2.ª ad Thes.
2.º). Asko izango dira gurtuko zaizkanak, edo Jaungoikoa bezala adoratuko duenak, eta onak ekusiko dira
estura izugarrietan: batzuek ezkutatuko dira basoetan, besteak lurpeko zuloetan, eta guzia izango da
negarra, adia, eta perilla.
Zazpigarren siñalea: agertuko dira Henok eta
Elias: Ante-Kristoaren, eta oen etorrerak aditzera
emango du, ez dala arkitzen urruti azkeneko egun
andia. Henok da munduaren lenengo denboretan bizitu zan Patriarka birtutetsu bat, eta Elizako gurasorik
geyenak dioenez, Jaunak ezkutatu zuan gizonen artetik artean bizi zala, eta gorderik dauka azkeneko denbora estu aetarako. Au bera egin zuan Jaunak Elias
Profetarekin ere (Eccli 44, et 4 Reg. c. 2). Bi gizon andi
oek bada etorriko dira munduaren bukaeraren aurretik: aditzera emango due, nor dan Ante-Kristoa, eta
nola bere losentxa, eta gezurrakin galdu nai dituan
animak. Kenduko die bizia Henok, eta Eliasi, eta oen
gorputzak iru egun, eta erdian obiragabe egongo dira
Jerusalengo plazan, eta denbora onen buruan piztuko
dira. Ala esaten digu S. Juanek (Apoc. 11).
Zortzigarren siñalea: Juduak ekusirik Henok eta
Elias, eta aditurik oek erakutsiko duena, ezagutuko
due, Jesus zala munduaren Salbatzallea, eta biurtuko
dira beragana. Ala esana utzi zuan Jesu-Kristok berak
(Math. 17).
Bederatzigarren siñalea: gauz oek onela gertatuta
ere, ez dira zentzatuko gaiztoak: batzuek usteko due,
siñale oek ez duela adirazten, munduaren bukaera,
besteak siñale urrutikoak dirala. Izango ditu munduak
bere argi-uneak, eta S. Pedrok dionez, gaiztoak galdetuko due: Non da ainbeste bider esan diguen Jaunaren
etorrera (2.ª Petri c. 3). Onela bekatariak zabartuak
daudela, bat batetan agertuko da azkeneko siñalea,
edo suzko ibai bat alde guzietara zabalduaz joango
dana. Ala aditzera ematen digue Isayasek, Dabidek,
eta S. Pedrok. Orduan bekatariak asiko dira suaren
igesi: batzuek sartuko dira torre, eta gazteluetan; besteak igoko dira mendi-gañetara: baña alperrik: zeren
toki guzietara zabalduko dan su ura, len ujaldeak Noeren denboran zabaldu ziran bezala. Auts biurtuko ditu
gizon, eta emakume guziak, ala gaiztoak, nola onak.
Gaiztoak neke, eta oñaze andiak igaroko ditue; baña
onak edo ez due nekerik izango, edo beren bekatuen
zorrak ateratzeko diña bakarrik. Auts biurtuko ditu
erriak, etxeak, jauregiak. Auts biurtuko ditu basoak,
ardiak, bei ta abere guziak. Auts biurtuko ditu urre,
ziliar, perla, ta diamanteak. Erreko dira, dio S. Pedrok,
lurra, eta lurreko gauza guziak (2.ª Petri c. 3).
Aditzen dezu, Kristaua, noiz, eta zertako izango
dan munduaren azken-kontuen egun andia? Aditzen
dezu, zer siñale aurretik ekusiko diran? Sinisten au
guzia, eta alaere gure gogo, eta biotzak ipintzen ditugu emengo gauzetan? Demagun, Jaunak eramaten
zaituala munduaren autspilla ura ekusteko toki egoki
batera. Begiratzen diozu alde guzietatik. Zer esango
dezu? Arriturik esango dezu: Au da ainbeste amatu
degun mundua. Auts piska bat besterik ez izan emengo gauza guziak, eta oekgatik utzi nik nere Jaun eta
Jaungoikoa? Oekgatik galdu betiko ondasunak? eta
irabazi beti-betiko nekeak? Au esango zenduke noaski, munduaren autspillari begiraturik. Atozea oraiñ,
Kristaua: eta orduan begiz ekusiko zendukean guzia
ez dezu fedearen argiarekin ekusten gaur? Eta alaere
etzera zere Jaun onagana biurtuko damuz, eta negarrez? Lenbait len egin dezagun au: bizi gaitezen beraren Lege Santak erakusten digun eran, onela iristeko
betiko bizitza. Amen.
BEDERATZIURREN ONEN
ZORTZIGARREN EGUNERAKO

Konfesio onaren prestaera da Bederatziurren onetako gure egiteko andia. Bi gauza eskatzen ditu prestaera onak. Bata da gure bekatuen examina, edo
gogora ekartzea, eta au egin diteke edo azkeneko
konfesiotik, eto konfesio gaiztoak asi ziran denboratik:
konfesio gaiztoak alabaña berritu bear dira, eta ezin
au ongi egin diteke, andik oraindaño egindako bekatuak gogora ekartzen ezpadira. Konfesio onaren prestaerak eskatzen duan bigarren gauza da, gure bekatuakin galdu degun Jauna billatzea, eta beragana gure
biotzak biurtzea egindako bekatuen damuarekin, eta
aurrera bekaturik ez egiteko asmo osoarekin; baña ez
dira gure biotzak Jaunagana bear dan eran biurtzen,
fedearen argiarekin gogora ekartzen ezpadira damu-
bide egokiren batzuek. Bi gauz oek itz gutxian aditzera eman zituan Jeremiasek, esan zuanean: Begira
degiegun gure bide, eta ibillerai: Scrutemur vias nostras: eta billa dezagun gure Jauna: eta biur gaitezen
beragana: Et guaerainus, et revertamur ad Dominum.
Onetarako azkeneko aldian examina izan zan Jaunaren legeko seigarren, eta bederatzigarren Aginte, edo
Mandamentuaren kontrako bekatuen gañean: eta
ondoren itzegin nuan munduaren azken-kontuen egun
andiaren gañean, eta ukitu nuan, noiz, eta zertako
izango dan egun andi ura, eta zer siñale aurretik ekusiko diran. Gaurko examina izango da Jaunaren legeko zazpigarren, eta amargarren Mandamentuen kontrako bekatuen gañean: Urrena begiratuko degu al
degun ongiena, zeñ izugarria izango dan bekatariarenlzat azkeneko egun andi ura. Enzun, Kristaua arreta andiarekin.
§ I.
Begira degiegun gure bide; eta ibillerai, esaten

oen damu egiazkoa sortzeko, eta aurrera bekatutik,
eta bekatuaren bideetatik aldegiteko, eta konfesatzeko. Zoaz oraiñ, Kristaua, Jaunaren legeko zazpigarren,
eta amargarren Aginte, edo Mandamentura.
1. Zazpigarren mandamentuak dio era onetan Ez
ostutzea: amargarrenak: Besteren ondasunik ez kutiziatzea: eta oen kontra utsegin diteke gogoz, itzez,
eta obraz. Begira bada nola, eta zenbat bider utsegin
dezun.
2. Begira, iñoiz egin dezun zerbait ostutzeko
asmoa? zenbat bider? eta zer gauza zan ostu nai zenduana? Jauna, egia da, egin nuala beñ onelako gauza
ostutzeko asmoa, baña ez nuan ostu, zeren erarik
etzan. Egin zenduan gogoz, edo pensamentuz bekatu,
eta gaya larria bazan, bekatua ere larria zan. Gertatu
zitzatzun zuri azeriari matsakin gertatu omen zitzayona. Ekusi zituan azariak etxe baten kontra mats txit
eder, eta sasoyean zeudenak: sayatu zan igotzera,
baña alperrik, eta aldegin zuan, esaten zuala: eldu,
edo ondu gabeak daude.
3. Begira, besteren gauza kutiziatu ote dezun?
Jauna, ekusirik lagun urkoaren gauza bat, arentxe
zalea etorri zitzatan. Atozea, eta ostutzeko asmorik
egin zenduan? Ez, Jauna: edo bide gaiztoz nai ote zenduan gauz ura? Ez Jauna. Ori orrela bada, etzenduan
bekaturik egin;bederatzigarren Mandamentuak alabaña debekatzen du besteren gauza nai izatea bide gaiztoz.
4. Begira, zure biotza emengo ondasun, eta irabaziai itsatsia ote dagoan? ondasunak nai izatea batek,
bere premiak estaltzeko, eta bere mallan ongi bizitzeko, ez da bekatu. Gañera; emengo ondasunetara piskabat etziña, edo makurtua egotea, izango da bekatu
beniala, Jaunaren aginteren bat autsitzeko perillik ez
danean. Atzenean, ainbesteraño makurtua egon diteke bat emengo ondasun, eta irabazietara, non oen
egarriarekin perill andian jartzen dan Mandamenturen
bat autsitzeko, eta orduan kutizi au bekatu larri, edo
mortala da, dotrinak itz gutxian erakusten digun bezala. Bekatu larri onetan bizi oi dira igoal, edo tratu itsusiak egiten dituenak, gauza saltze, eta erostean tranpa darabiltenak, gauza garestiago saltzeagatik jura-
mentu gezurrezkoak egiten dituenak. Orregatik S.
Pablok dio: gaitz guzien sustraya dala kutizia: Radix
omnium malorum est cupiditas (1 ª ad Tim. 6.º).
Emendik atera dezakegu, emengo gauzak ez ditugula
nai izan bear ansiaz, baizik Zerurako lagundu dezakeen neurrian.
5. Begira, beartsua, edo pobrea zerala aitzakitzat
arturik, izan dezun lapurretak egiteko oitura? Emendik
gari-balak, andik artoburuak; emendik olloak, atorrak,
alkandorak, maindereak; andik arimatazak, ardi
zarrak, arkumeak? Zenbat denboran orrela bizitu
zera? Bitarte onetan egin dituzun Konfesioak gaiztoak
izan dira, eta aurrera ere izango dira: utzi nai ezpadezu oitura itsusi ori. Jauna, eta zer nai du nik egitea,
ezpadet zerekin bizi? Egizu, al dezunean lana, eta
lanerako gauza ezpazera, eska ezazu Jaunaren izenean. Ez dago desonrarik onetan, baña bai alperkerian, lapurretan, eta bizitza gaiztoan.
6. Begira, gurasoari ostu diozun artoa, garia, edo
dirua zere gurarietarako? Jauna, eskatzen diet, eta
nere ustean ez asko, ez eta guauza gaiztoetarako ere,
baizik lagun onakin jai egunetan jolasteko; baña ezer
eman nai ezdue. Zer nai du, dagidan nik? Gurasoak!
etzaiteztela izan zeren ume aziakin añ zekenak; bes-
tela ikasiko due ikasi bear ez lukeena. Etzate geyegirik eman bear, baña bai beren mallan bear duena,
emateko era danean.
7. Begira, nagusi edo etxekoandreari ostu diozun
ezer? zer, eta zenbat bider?
8. Begira, etxeko seme, edo alabaren estalkin izan
zeran, artoa, garia, edo beste gauzaren bat etxetik
ostutzeko? zenbar bider?
9. Begira, zure nagusi, edo etxekoandreari zerbait
ostu diozun, zeregan esaten dezula, nere nekeak balio
du au ezezik geyago ere. Gaizki egin dezu, eta besterik esatea debekatu zuan Aita Santu Inozenzio amaikagarrenak (prop. 37). Jauna, etxe artara joan ninzanean, ez genduan siñalatu soldata. Atozea, eta ez
dizue eman zure mallakoi eman oi zatena? Bai, Jauna.
Beraz ez dezu geyago eskatzeko biderik, eta biurtu
bear dezu ostu dezuna. Jauna: ordea nik beste nere
modukoak baño lan geyago, eta obeto egiten det.
Demagun egia dala ori: alaere aitzaki orrekin ezin ezer
ostu dezakezu: bearbada zure nagusiak esango du,
zuri soldata gutxiago eman bear litzakezula, zeren
aren etxean era geyagorekin izan zeran: eta nolanai
au izan bedi, soldata ori gutxi dala baderitzatzu, billa
ezazu beste etxe bat, eta gauzak ongi, edo argiro erabakirik gera zaite, geratu nai badezu.
10. Begira, urliari, eda sandiari erosi ote diozun
artoa, edo garia, dakizula isilik ostutzen duala etxetik,
edo besteren sorotik. Jakizu, ura, eta zu beartuak zautela jabeari eranzutera beste ainbesterekin. Jauna,

- Parts
- Erakusaldiak-II - 01
- Erakusaldiak-II - 02
- Erakusaldiak-II - 03
- Erakusaldiak-II - 04
- Erakusaldiak-II - 05
- Erakusaldiak-II - 06
- Erakusaldiak-II - 07
- Erakusaldiak-II - 08
- Erakusaldiak-II - 09
- Erakusaldiak-II - 10
- Erakusaldiak-II - 11
- Erakusaldiak-II - 12
- Erakusaldiak-II - 13
- Erakusaldiak-II - 14
- Erakusaldiak-II - 15
- Erakusaldiak-II - 16
- Erakusaldiak-II - 17
- Erakusaldiak-II - 18
- Erakusaldiak-II - 19
- Erakusaldiak-II - 20
- Erakusaldiak-II - 21
- Erakusaldiak-II - 22
- Erakusaldiak-II - 23
- Erakusaldiak-II - 24
- Erakusaldiak-II - 25