Erakusaldiak-II - 19
arkitu. Erakarri zituan bere jauregira soñulari, eta kantariak ugari, eta oekin ere gertatu zitzayon beste gauzakin gertatua. Atzenean gogoak eman zion atsegin
lotsagarrien gurari eskatzen zuan guzia ematea. Inguruko Erregeen alabak, eta gañera beste asko artu
zituan emaztetzat, eta oen artean ez gutxi idoloak
adoratzen zituenak. Era onetan izan zituan Salomonek, gura zuan bezala, mundu onetako onrak, izanak,
eta atsegin-mota guziak. Nork izango, eta dastatuko
ditu nik adiña atsegin, dio berak: Kis delizijs a ffluet ut
ego? Eta zer protxu atera zuan, baldin galdu bazuan
bere anima? Eztakigu egiaz biurtu zan, edo ez Jaunagana: guk dakiguna da, berak esan zuala: Utsaren
utsa, eta ezer ez dirala munduko gauzak: Vanitas
vanitatum, et omnia vanitas (Eccles. c. 1. et 12, et 3
Reg. C. 11).
Aditzen dezu, Kristaua, zeñ gauza bearra dan gure
animaren egitekoari zirez, edo benaz jarraitzea? Egiteko au da gure Aita ona ezagutzea, amatzea, serbitzea, eta onela irabaztea betiko zori ona, eta bizitza
doatsua. Eta alaere bizitu gera egiteko onez aztuak?
Bizitu gera, zertako egin ginduan gure Aita Zerukoak
begiratu gabe? Non da gure siniste, edo fedea? Non
gure zenzua? Ez ote gera gure Aita onagana biurtuko?
Aita au da añ Ona, eta maitagarria, eta ainbesterañokoa beraren edertasuna, non bera ekuste utsa asko
dan Aingeru, eta anima on guziak betiko doatsu egiteko. Zer geyago? Doatsuak Jauna ekustean duen atsegin-kontentuaren txingar bat asko lizake, S. Agustiñek
dionez, infernuan dauden guzien oñaze, eta saminta-
sunak arintzeko, eta gozatzeko. Eta ontasun, eta edertasun baztergabe ura amatzeko, eta serbitzeko, ez
ote gera oraiñ bederik esnatuko? Ea, Kristaua, gaurdanik asi gaitezen gure Ait ona serbitzen, eta amatzen,
onela iristeko betiko bizitza. Amen.
BEDERATZIURREN ONEN
BIGARREN EGUNERAKO
ITZALDI,
EDO PLATIKA
Scrutemur vias nostras &.
Birjiña txit Santa &. Lendabiziko Platika bezala.
Bederatziurren au asi degu, nere Kristaua, Konfesio onaren prestaera ongi egiteko. Bi gauza eskatzen
ditu prestaera onek; bata da gure bekatuen examina,
edo gogora ekartzea, eta au egin diteke, edo azkeneko konfesiotik, edo konfesio gaiztoak asi ziran denboratik, eta gai onen gañera luzaro itzegin det len. Bigarrena da, gure bekatuakin galdu degun, Jauna billatzea, eta beragana gure biotzak biurtzea, egindako
bekatuen damuarekin, eta aurrera bekaturik ez egiteko asmo osoarekin; baña ez dira gure biotzak Jaunagana, bear dan eran biurtzen, fedearen argiarekin
gogora ekartzen ezpadira damubide egokiren
batzuek. Bi gauz oek itz gutxian adirazi zituan Jeremiasek, esan zuanean: Begira degiegun gure bide, eta
ibillerai: Scrutemur vias nostras: eta billa dezagun
gure Jauna, eta biur gaitezen beragana: Et quaeramus, et revertamur ad Dominum. Onetarako lenengo
egunean examina egin genduan Konfesio, eta Komunio gaiztoen, eta Jaunaren Legeko lenengo Aginte,
edo Mandamentuaren kontrato bekatuen gañean: eta
ondoren fedearen argiarekin begiratu genduan, Nork,
eta zeñ egiteko, edo fin andirako egin gaituan: eta zeñ
gauza bearra dan egiteko oni ziñez, edo benaz jarraitzea. Gaurko examina izango da Jaunaren legeko bigarren Mandamentuaren kontrako bekatuen gañean.
Urrena begiratuko degu: Nola egin, eta nolako doayakin ornitu, eta apaindu zuan Jaunak gizona. Bigarrena:
zer gertatu zan. Emendik erraz ezagutuko degu, zeñ
gauza gaiztoa dan guk gure Jaunaren kontra bekatu
egitea, eta atera dezakegu gure bekatuen damua sortzeko bidea. Asi gaitezen bertatik.
§ I.
Begira degiogun gure bide, eta ibilierai, esaten
digu Jeremiasek: Scrutemur vias nostras: au da examina egitea, eta gaurkoa da Jaunaren Legeko bigarren
Mandamentuaren kontrako bekatuen gañean. Oek
ongi ezagutzeko, eskatu degiogun Espiritu Santuari
bere lagunza esaten diogula.
Atoz, o Espiritu Santua, atoz bearsuen gurasoa,
atoz doayen emaillea: argi ezazu nere adimentua, nik
nere utsegiteak ezagutzeko: mugi ezazu nere biotza,
oen gañean damutzeko, eta aurrera bekatutik, eta
bekatuaren bideetatik, aldegiteko, eta konfesatzeko.
Zoaz orain, Kristaua, Jaunaren legeko bigarren Mandamentura.
1. Begira Jaungoikoaren, Birjiña txit Santaren, edo
Santuen onraren kontrako itzen batzuek esan dituzun? edo Santuen kontra isekaren batzuek egin dituzun? Bekatu au da blasfemia esaten dioguna. S. Gregoriok dio, bost urteko mutiltxo bat etsayak eraman
zuala betiko su, eta garren artera, zeren blasfemiak
esaten ikasi zuan, eta ez omen zituan bost urte baizik.
Jaunari eskerrak ez da euskaldunen artean esaten
blasfemia dan itzik; baña askotan gerta diteke Jaungoikoaren, eta Jesusen izen Santua begiramentu
gutxirekin aitatzea, eta ez da orrelako oitura txarrik
artu bear: bada Jaunak esaten digu: Ez dezu autan
artuko alperrik zure Jaungoikoaren izen Santua: Non
asumes nomen Dei tui in vanum.
2. Begira, Konfesio gaiztoak berritu nai dituzun
denbora artatik oraindaño, juramenturik egin ote
dezun gezurraren, edo ongi ez dakizun gauzaren
gañean? zenbat bider?
3. Begira, izan ote dezun juramentuak sarritan egiteko oitura, egiaren gañean egiten dituzula aitzakiatzat arturik? Oitura au txit itsusia, eta bekatu askoren
sustraya da, eta ayenatu bear da Kristauen etxeetatik.
Juramentua sarritan egiten duana beteko da bekatuz,
eta ez da aren etxetik irtengo neke, eta naigabea, dio
Espiritu Santuak. Ez da sinisteko gauza, sarritan juramentuak egiten dituanak egiaren gañean egiten
dituala. Orregatik beartua dago, oitura au utzitzera.
4. Begira, izan ote dezun oitura juramentu diran
itzak esateko begiratugabe, egiaren, edo gezurraren
gañean esaten dituzun: egin dezagun kontu: Ala Jainkoak salba nazala: emendik mugi ez nadilla, Deabruak
naramala, au onela ezpada. Oitura au duana bekatu
larri, edo mortalean bizi da geyenak dioenez, eta uzteko neurri egokiak artu nai ezpaditu, ezin Sakramenturik artu dezake.
5. Begira, esan ote dezun: nere animan au, edo
ura onela da? Zenbat bider? Oitura, edo usanza txarra
da au, eta gizon jakintsu askoren iritzian juramentu,
eta utzi bear da (Vide Suarezium, ac Salmanticenses).
6. Begira, esan ote dezun nere konzienzian au
onela, edo ala da. Geyenak erakusten due ez dala
esaera au juramentu, eta ez da aintzakotzat esan
bear, baña onena da ez artzea oitura au. Esatea nola
naizan Kristaua, nola naizan Pedro, edo Maria, nola
emen ekusten nazun, edo emen nagoan, ez da juramentu. Diot au, zeren askotan gazteak juramentutzat
artzen dituen ala ez diranak.
7. Begira, birauarekin nastutzen dan juramenturik
gezurraren gañean egin dezun: egin dezagun kontu:
Deabruak naramala, emendik mugi ez nadilla, onda
nadilla, au onela ezpada. Zenbat bider egiaren, eta
zenbat bider gezurraren gañean?
8. Begira, biraurik egin diozun lagun urkoari? Zenbat bider biotzetik, eta zenbat bider bestela? Biraua
da esatea itzen batzuek, adirazten dala, lagun urkoari opa diogula gaitzen bat, egin dezagun kontu: itoko
al aiz: deabruak eramango al zaizu: arrayo gaiztok
puskatuko al zaitu. Oitura txit itsusia da au, eta utzi
nai ez duenak, bizi oi dira bekatu larrian, eta ezin
Sakramenturik artu dezakee batezere gurasoak, zeren
berengan danez umeai, eta etxekoai oitura erakusten
diezan, birauak biotzetik botako ezpalitue ere.
9. Begira, zere gurasoari, edo gurasoaren lekuan
daukazunari biraurik bota diozun? zenbat bider? Gurasoak aditzen zuala, edo bestela. Eriotzaren pena zuan
bekatu onek lege zarrean: Qui maledixerit Patri, vel
matri, morte moriatur (Levit 20).
10. Begira, zure etsayaren kontra esan ote dezun:
niri eman dizkidan naigabeak etorriko al zaizka berari
ere, ez geiago, eta ez gutxiago. Amen. Zenbat bider
esan dezu au? eta zenbat denboran bizitu zera sasoi
gaizto orretan? Jakizu, denbora orretan guzian bizitu
zerala bekatu larri, edo mortalean, baldin ark zuri
emandako naigabeak andiak baziran. Jauna, ez diot
nik berak eman dizkidan neke, eta naigabeak baizik
opa izan. Atozea, eta zerren ark gaizki egin duan, zuk
ere egin bear dezu? Ez dakizu debekatzen duala au
Jesu-Kristok?
11. Begira, idiai, beiai, edo gizonari ez, beste gauzai bota dieztetzun birauak? Ez da au bekatu larri, edo
mortala, jabeaganonz nastutzen ezpada gorrotoa;
baña izkunza txarra da, eta ez due Kristauak ikasi
bear.
12. Begira, esan ote dezun askotan Deabrua,
Demonioa, Arrayoa. Ez da au bekatu larri, edo mortala, askotan esan dizuedan bezala. Deabrua, Demonioa, Satanas, guzia bat da, baña batzuek uste due
Demonioa esatea bekatu mortala dala. Engañatzen
dira. Arrayoa esatea ez da bekatu, tximista esatea ez
dan bezala. Era berean galzagorria, madarikatua,
puzoya esatea berez ezer ez da. Gazteak, askotan
esan dizuet, eta oraiñ diot berriro: etzaiteztela oitu
Deabrua, Demonioa., arrayoa esatera, baña gertatzen
bazatzue iñoiz, edo berriz esatea, ez dezazuela bekatu anditzat artu.
13. Begira, promesarik eginda, agindua leyalki
egin dezun? Bi gauza emen gogoan arritzatzu, Kristaua. Lenengoa: gauzaren bat egiteko asmorik andiena ere ez dala promesa. Bigarrena: ez egin promesarik zere Konfesorearen baimena gabe.
14. Begira, urliarekin itzegiteko, edo ibillera izateagatik, egin dezun promesa Lezora, edo beste lekuren batera joateko? Oek ez dira promesak, baizik
bekatu itsusi blasfemiara biurtzen diranak, zeren
gauza gaiztoa Jaunari agradatzen zayola aditzera
ematen dan.
15. Begira, atera ote dituzun Mezak, egin limosnak, edo erreguren batzuek, edo Santuen aurrean
ipiñi argi erazekiak, lagun urkoari gaitz, edo kalteren
bat etorri dakion, egin dezagun kontu: urliaren ezkonza galdu dedin, edo sandiak iritsi ez dezan onelako,
edo alako era. Blasfemiara biurtzen dan bekatua da
au ere.
Galde oek asko adiña badira gazteentzat. Gurasoak, eta zarrak beude Konfesorearekin, eta onek erakutsiko die bear dana. Ekusi dezagun oraiñ: Nola egin,
eta nolako doayakin ornitu, eta apaindu zuan Jaunak
gizona: Bigarrena, zer gertatu zan.
§ II.
Aditu zenduan, Kristaua, lenengo egunean, nork,
eta zeñ egiteko goi, eta andirako egin zinduan: eta
zeñ gauza bearra dan egiteko oni ziñez, edo benaz
jarraitzea. Oraiñ jakin nai dezu, nola egin, eta nolako
doayakin ornitu, eta apaindu zuan Jaunak gizona?
Enzun bada kontuz esatera noana.
Eztakigu noiz egin zituan Jaunak Aingeruak, edo
mundua baño lentxeago, S. Basiliok, eta S. Gregorio
Nazianzenok uste duen bezala, edo mundua egin zuan
denboran bertan, geyenak erakusten diguenez. Guk
dakiguna da, Jaunak egin zituala denboraz, ez betiraundetik: eta aetatik asko antuste, edo arrotasunez
altxa zirala Luziferrekin batean Jaunaren kontra, eta
bat batetan, edo ezertako lekurik gabe bota zituala
Jaunak betiko su, eta garren artera. Oek dira gizonaren etsai izugarriak. Sei milla urte oetan beti ari dira,
nondik galduko duen gizona, eta nondik amilderazoko
duen infernuan.
Aingeruen ondoren egin nai izan zuan Jaunak gizona: eta ederki prestatu zituan, onek bearko zituan,
gauza guziak. Asi zanean gauzak egiten, lenengo egunean egin zituan Zeruak, eta lurra, lllunpean zegoan
guzia, etzan alabaña artean eguzkirik. Esan zuan Jaunak: egin bedi argia, eta bereala agertu zan egiña.
Bigarren egunean egin zuan begien aurrean daukagun Zeru au. Irugarren egunean bildu zituan leku
batera, lurraren gañean zabalduak arkitzen ziran urak
eta eman zien itsasoen izena.
Agindu zion lurrari, eman zitzala loreak, belarrak,
arbolak, eta bereala agertu ziran oek: eta dirudianez,
irugarren egun onetan egin zuan Paradisuko leku, edo
berjera miragarria ere. Laugarren egunean egin zituan
eguzkia, illargia, eta izarrak. Bostgarren egunean egin
zituan arrayak, egaztiak, abere, edo ganadu mota
guzia. Prestaturik era onetan gizonarentzako gauza
guziak, seigarren egunean esan zuan Jaunak: Egin
dezagun gizona gure anzera. Lur pixka batekin moldatu zuan lenengo gizonaren gorputza: ezer ezetik egin
zuan anima, eta eman zion gorputzari: agertu zan
egiña: lenbiziko gizona, eta eman zion izena: Adan.
Gizon au egin zuan Jaunak, ondoren jayoko ziran gizon
guzien buru, eta lenengo guraso izateko, eta bear
zuan onetarako bere anzeko lagun bat, eta au eman
zion era onetan. Kendu zion Adani, lo zegoala, sayetsezur bat: onekin moldatu zuan lenengo emakumearen
gorputza; ezer ezetik egin zuan anima, eta eman zion
au gorputzari, eta agertu zan egiña lenengo emakumea. Esnatu zan Adan: ekusi zuan Jaunak bere laguntzat prestatu zion emakumea, eta esan zuan: Au da
nere ezurretako ezurra, eta nere aragiaren zati, edo
puska. Orra nola egin zituan Jaunak gure lenbiziko
gurasoak. Adanek ipiñi zion emazteari izena Eba. Bi
bakar oetatik eta oen umeetatik jayo dira oraindaño
izan diran gizon, eta emakume guziak, eta era berean
bi bakar oen jatorria izango dira emendik aurrera jayo-
ko diranak ere. Ala esaten digu Jaunak Eskritura Santan.
Adan, eta Eba etzituan Jaunak ipiñi munduan nolanai, baizik doai miragarriz ornitu, eta bete zituan. Arkitzen ziran Paradisuko berjera ederrean, eta etzuen
jateko, eta edateko bear zuenaren kezkarik, zeren an
bertan zegoan guzia. Etzuen gañera soñekoak egiteko
gai ederren billa nekatu bearrik, zeren orduan bearrik
etzuen. Janziak zeuden animaren aldetik graziaren,
eta Zuzentausun orijinala deritzan doayarekin, etzitzaten gaitzik gogoratzen, soñekorik gabe egon arren:
etzuen eritasun, eta eriotzaren beldurrik; zeren Paradisuaren erdian zeukeen arbola bat bizitzarena zeritzana, eta onen fruta jaten zuela, biziko ziran eritasunik gabe, eta emengo denborak betetzean bizirik
joango ziran Zerura. Esan det, animaren aldetik janziak zeudela Zuzentasun, edo justizia orijinalaren doayarekin. Au zan doai bat, irudimendu, edo imajinazioari eragozten ziona, gogorazio gaiztoakin gizona, eta
emakumea asaldatzea. Doai bat gizonaren gura
guziak zeduzkana ezaguera zuzenaren, eta borondatearen mendean: eta borondatea prest arkitzen zan
Jaunak nai zuana egiteko. Etziran orduan gizonaren
gurak lotsagabetzen, edo asaldatzen borondatearen
kontra; baizik zeuden morroi umill batzuen eran prest
etxeko nagusiak, edo borondateak agintzen ziena egiteko. Gizonak orain bezala, bazuan orduan ere jateko,
eta edateko gura: baña etzuan burua altxatzen borondatearen kontra: baizik premia, zanean, ezagutzen
zuan au adimentuak, eta borondateak agintzen zuan,
zer, eta zenbat jan, edo edan bear zan, eta utzitzen
zion gogoari bear zana egiten. Jateko, eta edateko
guraren gañean diodana aditu bear da gañerako gura
guzientzat ere. Gisa onetan Adan, eta Eba ziran munduan izan diran Erregiñarik andienak: ziran alabaña
beren buruen, edo gura guzien Jaunak: eta munduko
erregeak arkitzen dira eren gura txarren azpian. Ziran
gañera mundu guziko Jaunak, eta Paradisuko arbola
baten fruta ez, beste gauza guziak berentzat zituen.
Orregatik zion Dabidek: Jauna, onraz bete zenduan
gizona, eta ipiñi zenduan zure eskuetako obra guzien
gañean: Gloria, et honore coronasti eum, et constituisti eum super opera manuum tuarum (Psalm. 8). Esan
det Paradisuko arbola baten fruta ez, beste gauza
guziak berentzat zituela: zeren debekatu zien arbola
baten fruta: eta aginte au autsitzetik etorri ziran, eta
datoz ezin esan al adiña ondoren negargarri. Dakuskun zer gertatu zan.
§ III.
Paradisuko arbolen artean bazan bat onaren eta
gaitzaren jakiundekoa Eskriturak deitzen diona. Izen
au ematen zayo, zeren aren fruta janda, ikasi zuen
Adanek, eta Ebak, zer ondasunak galdu, eta zer kalteak beren gañera ekarri zituen. Debekatu zien Jaunak
aren fruta jatea: Ez jan esan zion Adani: Ne comedas:
zeren jaten badezu, ilko zera. Morte morieris. Ilko zera
gorputzaren aldetik, eta era berean ilko dira zure
ume, eta ondorengo guziak ere. llko zera animaren
aldetik ere, eta zure jatorrikoak beren sortzetik egongo dira bekatuz loituak, eta animan illak. Ekusten
zuan Luziferrek, nola onraz, eta zori onez bete zituan
Jaunak Adan, eta Eba, eta enbidiaren suak erretzen,
eta erkitzen zuan, eta asi zan aek, eta gu galtzeko
bideak billatzen. Bazebillen Eba Paradisuan, ango
lore, eta arbola ederrak ekusten: sartzen da Luzifer
suge baten barrunbean, eta esaten dio Ebari. Zergatik
debekatu dizue Jaunak Paradisuko arbola guzietatik
jatea? Eranzun zion Ebak: Paradisuao arbolen frutatik
jaten degu; baña agindu digu Jaunak, Paradisuaren
erdian dagoan arbola baten fruta ez dezagula jan,
ezeta ukitu ere, ill ez gaitezen. Esan zion Luziferrek:
Etzerate ez ilko orregatik: badaki Jaunak, andik jaten
dezuen unean bertan idikiko dirala zuen begiak; eta
izango zeratela Jainko batzuen eran, ona, eta gaitza
ezagutzen dezuenak. Agradatu zitzaizkan losentx oek
Ebari, eta Paradisuaren erdira joanik, jartzen da sagar
debekatuari begira. Ekusten du, sagar eder, eta elduz
betea: Pulebrum oculis, aspectuque delectabile. Ken
zaite ortik Eba, ken zaite; bestela galduko dezu zere
burua, eta mundu guzia;baña etzan perilletik kendu,
eta kendu bearrean, artu zuan, eta jan sagarra. Gaitz
erdi izango zan onetan geratu baliz; baña eraman zion
Adani, eta jan zuan onek ere. Onela galdu zituen Adanek eta Ebak beren buruak, eta mundu guzia; bekatu
ura alabaña jatorriz igarotzen da oen ume guzietara,
eta guziak sortzen dira bekatu arekin loituak. Ozta
Adanek autsi zuan Jaunaren Agintea, an zan Adanen
ondoren Jauna bera. Ezkutatu zan Adan arbola artean:
soñekorik gabe arkitzen ziran, eta lotsaz nolerebait
estali ziran arbolen ostoakin. Au izan zan munduan
lenengo janziera. Adan, otsegin zion Jaunak, non zera?
Eranzun zion Adanek: aditu det, Jauna, zure otsa, eta
nola soñekorik gabe nengoan, lotsalu, eta ezkutatu
naiz. Atozea eta nork, edo zerk aditzera eman dizu,
soñekorik gabe arkitzen ziñala, debekatu nizun sagarra jateak baizik? esan zion Jaunak. Jauna, eranzun
zion Adanek: laguntzat zuk eman didazun andreak
ekarri dit sagarra eta jan det. Biurtzen da Jauna Ebagana, eta esaten dio: zergatik egin dezu ori? Eranzun
zion Ebak: sugeak engañatu nau, eta jan det. Orduan
esan zion sugeari, edo sugeagan Luziferri: Madarikatua izango zera: nik gerra bizia ipiñiko det zure, eta
andre baten artean: andre ark bere semearen bidez
zapalduko du zure burua: Inimicitias ponam inter te,
et mulierem... ipsa conteret caput tuum. Itz oetan aditzera eman zuan Jaunak, bidalduko zuala denboraz
bere Salbatzallea, eta onek zapalduko zuala etsai galgarriaren burua.
Etzuan Adanek bekatuan erori zan artean jana eta
edanaren kezkarik, zeren Paradisuan zuan bear zuen
guzia nekerik gabe; baña bekatuarekin galdu zuan era
au; eta betiko bota zituan Paradisutik, eta esan zion
Adani: zure aurpegiko izerdiarekin jango dezu ogia.
Etzuan Adanek soñekoen billa bearrik, len esan
dedan bezala, baña bekatuan erori ezkero bai: eta
Jaunak eman zien abere, edo ganaduen larruz eginda-
ko zamarra bana. Janzieraren polita Mundu guziko
Errege, eta Erregiña batentzat.
Etzuen Adanek, eta Ebak eriotzaren beldurrik Jaunaren Agintea autsi zuen artean: zeren bizitzaren
arbolaren frutarekin biziko ziran gaixotu, eta zartu ere
gabe; baña fruta artatik jateko era, eta bide guziak
kendu ziezten Jaunak, botatzen zituala Paradisutik.
Autsa zera, esan zion Adani, eta auts biurtuko zera.
Emendik etorri dira Adanen umeentzat ainbeste gaitz,
edo eritasun, eta atzenean ill bearra.
Len gizonaren gura guziak pakean zeuden, baña
bekatuarekin galdu zuen zuzentasun, edo justizia orijinalaren doaya, eta griña guziak asi ziran gaitzeronz,
eta geroztik mundua darabilte gerra bizian. Gaur asaldatzen da antuste, edo soberbia, gero kutizia: gaur
atsegin lotsagarrietarako griña, bigar beste bat: eta
ez dioe pakearik eman nai anima gaixoari. Orregatik
esan zuan Dabidek: Onraz betea zegoanean, etzuan
ezagutu bere ona; Homo, cum in honore esset, non
intellexit: ipiñi zuan bere burua zentzurik ez duen
astoen pare, eta egin zan aen anzeko: Comparai us
est jumentis insipientibus et similis factus est illis
(Psalm. 48).
Len Adan mundu guziko Errege zan, eta abere, ta
ganadu guziak beraren mendean zeuden: asko da au
ezagutzeko gogora ekartzea, nola joan zitzaizkan,
zegoten izena ipiñi zegien. Baña bekatuan erortzearekin galdu zuan bere agintea, eta geratu zan guziok
ekusten degun eran.
Atzenean sagar baten jatearekin galdu zuan Jaunaren grazia, eta adiskidetasuna, eta Zerurako esku
guzia, eta galdu ez beretzat bakarrik, baita guretzat
ere. Geratu zan bekatuaren loyean ondatua, eta andik
irteteko biderik gabe, eta era berean Adanen umeak.
Ay Adan! zeñ samiña izan zan zuretzat, eta zeñ samiña dan guretzat zure sagar-mokadu ura.
Orra, nere Kristaua, nola egin ta nolako doayez
bete zuan Jaunak gizona, eta orra zer gertatu zan.
Alaere añ urrikaritsua, eta ona izan zan gure Aita
Zerukoa, non utsegite au desegiteko, eta gu Zerurako
bidean ipintzeko, bidaldu zuan lurrera bere Seme
bakarra: eta Semeak eman zuan gurutzean bere bizitza. Eta ezaguturik au guzia, ez gera beragana biurtuko? Eta ez degu Aita maitagarri au amatuko? Egin
dezagun au biotz prestu batekin, eta emango digu
betiko bizitza doatsua. Amen.
BEDERATZIURREN ONEN
IRUGARREN EGUNERAKO
ITZALDI,
EDO PLATIKA
Scrutemur vias nostras &.
Birjiña txit Santa &. Lendabiziko Platikan bezala.
Konfesio onaren prestaera da Bederatziurren onetan billatzen deguna. Bi gauza eskatzen ditu prestaera onek: bata da gure bekatuen examina, edo gogora
ekartzea, eta au egin diteke edo azkeneko konfesiotik,
edo konfesio gaiztoak asi ziran denboratik: eta bigarren examina-modu oni geyago begiratuko diogu
egun oetan lenengoari baño. Konfesio onaren prestaerak eskatzen duan, bigarren gauza da, gure bekatuakin galdu degun Jauna billatzea, eta beragana gure
biotzak biurtzea, egindako bekatuen damuarekin, eta
aurrera bekaturik ez egiteko asmo osoarekin: baña ez
dira gure biotzak Jaunagana bear dan eran biurtzen,
fedearen argiarekin gogora ekartzen ezpadira damubide egokiren batzuek. Bi gauz oek itz gutxian adirazi
zituan Jeremiasek, esan zuanean: begira degiegun
gure bide, eta ibillerai: Scrutemur vias nostras eta
billa dezagun gure Jauna, eta biur gaitezen beragana:
Et quaeramus, et revertamur ad Dominum. Onetarako
bigarren egunean examina egin genduan Jaunaren
Legeko bigarren Aginte, edo Mandamentuaren kontrako bekatuen gañean: eta ondoren fedearen argiarekin
begiratu genduan, Nola egin, eta nolako doayakin
ornitu, eta apuindu zuan Jaunak gizona, eta zer gertatu zan. Gaurko examina izango da Jaunaren Legeko
irugarren Aginte, edo Mandamentuaren kontrako
bekatuen gañean. Urrena begiratuko degu, lenengo
lekuan, nola Jaunak gizon galdua Zerurako bidean
ipintzeko, agindu zuan bidaltzea bere Salbatzallea,
eta nolako eresi, edo ansiarekin eskatzen zuen anima
onak onen etorrera. Bigarrena, denborak bete ziranean, zer gure alde egin zuan Trinidade guziz Santak.
Emendik erraz ezagutuko degu alde batetik Jaunaren
Ontasun baztergabea, eta bestetik gure eskergabekerien itsustasuna. Asi gaitezen.
§ I.
Begira degiegun gure bide, eta ibillerai, esaten
digu Jeremiasek: Scrutemur vias nostras: au da examina egitea, eta gaurkoa degu Jaunaren legeko irugarren Aginte, edo Mandamentuaren kontrako bekatuen
gañean. Oek ongi ezagutzeko, eskatu degiogun Espiritu Santuari bere lagunza, esaten diogula:
Atoz, o Espiritu Santua, atoz beartsuen gurasoa,
atoz doayen emallea: argi ezazu nere adimentua, nik

oen gañean damutzeko eta aurrera bekatutik, eta
bekatuaren bideetatik aldegiteko, eta konfesatzeko.
Zoaz oraiñ Jaunaren Legeko irugarren Aginte, edo
Mandamentura.
1. Irugarren Aginte, edo Mandamentuak dio: festak, edo jai egunak santifikatzea. Festak nork santifikatzen ditu? Meza osoa enzunda, lanik premia gabe
egiten ez duanak. Mandamentu onetara biurtzen dira
Elizaren gañerako Aginteak ere. Begira bada, nola, eta
zenbat bider utsegin dezun, irugarren Aginte oni
dagozkan gauzetan, gaizki konfesatzen asi ziñanetik.
2. Begira, denbora artatik oraindaño zenbat bider
geratu zeran Mezarik enzun gabe, enzun bear zan
egunetan, eta enzun zentzakeala? Ezin enzun deza-
keanak ez du onetan bekaturik; baña gauz ona da
orduan obra onen batzuek egitea Mezaren lekuan.
3. Begira, Meza enzun gabe geratzeko perillean
jarri ote zeran, dala mugonean etxetik irten gabez,
dala bidean erausian egonaz? Zenbat bider? Asko Eliz
atarian egoten dira izketan, eta Meza asia izan arren,
arretarik ez due ipinizen, Elizan sartzeko.
4. Begira, Meza enzun gabe joan ote zeran beste
erriren batera, barrenak esaten dizula: etzerala ara
joango Meza enzuteko denboran. Jauna, beartua nengoan joatera, eta errian Meza enzuten geratu baninz
kalte andia etorriko zitzayen gurasoai. Kalte andia
etortzeko perilla danean, ez da bekatu kanpora joatea, Meza utsegingo baliz ere; baña gutxitan, izan oi
dira kalte andien perillak, errian Meza enzun arren.
5. Begira Meza enzun izan dezun modestiarekin,
eta zertan zauden oartua zaudela? Jauna, batzuetan
Mezako denboran inguratzen, eta nekatzen naue
gogorazio gaiztoak: bekatu ote da au? Ez, baldin arretarekin sayatzen bazera, zeregandik ayenatzeko
gogorazio oriek. Lenbiziko Komunioko liburuak asko
lagunduko dizu Meza ongi enzuten. Jauna, batzuetan
Meza enzun det, jokorako kartak nerekin ditudala. Ez
da au ere bekatu, baldin gañerakoan arretaz enzuten
badezu; baña ez dirudi ongi jokorako kartakin Mezatara joatea.
6. Begira, bizitu ote zeran, Meza nagusi, Errosario,
bezpera, eta Jaunaren Itzagandik igesi zere alperkeriaz. Ez det esan nai, gauz oetako bakoitza utzitzea
dala berez bekatu larri, edo mortala; baña gauz oetan
ardurarik ez duana, batezere gaztea, laster bekatuz
beteko da.
7. Begira, enzungabe utzi ote dezun Mezaren
parte, edo puskaren bat? Zer, eta zenbat bider. Epistola bukatu artekoa, eta era berean Apaiza Komulgatzen danetik Mezaren bukaerañokoa utzitzea ez da
bekatu larria askoren iritzian, baldin gañerakoa enzuten bada ongi.
8. Begira, jai osoetan lan debekaturik, egin ote
dezun premia estu gabe: zer lan, zenbat denboran,
zenbat bider?.
9. Begira, astegunean egin zintzakean lanak igandean, edo jai osoan egiteko asmoarekin utzi dituzun?
Jauna, ez dit etxekoandreak utzi nai, astegun, eta jai
erdietan nere abarka, eta soñeko zarrak adabatzen,
eta zer nai du, nik egitea? Era badezu, zoaz beste
etxeren batera: eta ezpada onetarako erarik, egon
zaite Konfesorearekin. Nagusi, ta etxekoandreak,
etzaiteztela izan, añ gogorrak morroi, eta neskameakin.
10. Begira, aragirik jan dezun, jatea debekatua
dagoan egunetan? edo Buldarekin jan ditekeanean,
otordu batean jan dezun aragia, eta arraya? Aragia
jan arren, ez da debekatzen olio-gauzak jatea otordu
artan, baizik debekatzen dana da aragia, eta arraya
otordu batean jatea.
11. Begira, urte oroko konfesio, ta komunioa egingabe geratu zeran gaiztakeriaz, edo nagitasunez.
Badira zenbait guraso, zazpi, zortzi, eta bederatzi urte
dituen aurrak bidaltzen ez dituenak ez Meza enzutera,
ez konfesatzera, eta berak etortzen ote dira? Asko
dira galde oek gazteentzat: baña zarrak, guraso,
nagusi, eta etxekoandreak gogora ekarri bear ditue
beste asko gauza. Goazen orain ekustera, nola Jaunak
gizon galdua Zerurako bidean ipintzeko, agindu zuan
bidaltzea bere Salbatzallea, eta nolako eresi edo
ansiarekin eskatzen zuen anima onak onen etorrera.
Urrena denborak bete ziranean, zer gure alde egin
zuan Trinidade guziz Santak.
§ II.
Aditu zenduan, Kristaua, azkeneko aldian, nola
gure lenbiziko gurasoak autsi zuen Paradisuan Jaunaren Aginte, edo Mandamentua, jaten zuela ango arbola baten fruta debekatua. Aditu zenduan gañera zeñ
era negargarrian geratu ziran Adan, eta Eba, eta aekin
batean gu guziok. Bota zituan Jaunak betiko Paradisutik, eta geratu ziran jana, edana, eta janzia beren
nekearekin billatu bearrean, eta eriotzaren mendean.
Galdu zuen Zuzentasun, edo justizia orijinalaren doai
miragarria. Doai onekin gizonaren gura guziak pake
gozo batean zeuden; baña au galdu zuen bezala, altxa
ziran guziak, eta geroztik beti gerran daude ala borondatearen kontra, nola eren artean. Emendik dator oek
ezi nai dituanaren nekeak. Emendik etxeetan, errietan, eta Erreñuetan aserreak, eta gerrak. Galdu zuen
Jaunaren grazia, eta adiskidetasuna, eta Zerurako
eskubide guzia ala, berentzat, nola guretzat, leneko
egunean esan nuan eran. Itxi ziran Zeruko ateak, eta
zabaldu zuan infernuak bere eztarritzar izugarria. Zer
egin al zezakean gizonak bekatuaren mendetik ateratzeko bere burua; eta bere umeak? Ezer ez, zeren Jaunaren lagunza gabe ez gurera gai, edo gauza Jesus
bat esateko ere bear bezala: Ala esaten digu S. Pau-

- Parts
- Erakusaldiak-II - 01
- Erakusaldiak-II - 02
- Erakusaldiak-II - 03
- Erakusaldiak-II - 04
- Erakusaldiak-II - 05
- Erakusaldiak-II - 06
- Erakusaldiak-II - 07
- Erakusaldiak-II - 08
- Erakusaldiak-II - 09
- Erakusaldiak-II - 10
- Erakusaldiak-II - 11
- Erakusaldiak-II - 12
- Erakusaldiak-II - 13
- Erakusaldiak-II - 14
- Erakusaldiak-II - 15
- Erakusaldiak-II - 16
- Erakusaldiak-II - 17
- Erakusaldiak-II - 18
- Erakusaldiak-II - 19
- Erakusaldiak-II - 20
- Erakusaldiak-II - 21
- Erakusaldiak-II - 22
- Erakusaldiak-II - 23
- Erakusaldiak-II - 24
- Erakusaldiak-II - 25