Erakusaldiak-II - 18
»Gaurdanik betiko utzi nai ditut, eta uzten ditut
Satanasen arrotasun, eta zorakeriak, dala janzian,
janean, edanean, eta beste gastuetan, dala atsegin,
eta jolasetan. Au da batayoko egunean nik eman
nizun irugarren itza: eta au bera berriro ematen dizut
benaz, eta biotz guzitik: Abrenuntio. Lagun zaikizkit
arren, eta indazu zure lagunz ugaria, agindu dizudana
leyalki egiteko.
»Arritu zaite, Jaungoiko gizon Jesus maitagarria
zugana etortzeko dagoala oroiturik. Eta oraiñ nere
anima, esan dezakezu: Nor da gaur zugana etortzeko
dagoana? Gauz arrigarria! Errege guzien erregea, Aita
Santu guzien Aita Santua, Trinidadeko bigarren Persona gugatik gizon egin zana, eta gurutzean bizitza
eman zuana bera. Au guzia gutxi bazan bezala, guri
ongi nayez jarri nai izan zuan Aldareko Sakramentuan,
eta jartzen da konsagrazioko itzak Apaizak esaten
dituanean: eta gaur Sakramentu miragarri onetan
zure biotzera etorri nai du zuri bere ondasunak, eta
bera dan guzia emateko. Nere anima, nondik zuri
onenbeste mesede, eta ondasun? Arritzen, eta izutzen
naiz, nere Jesus ona, Zu nere biotzera etortzeko zaudela gogoratzean; ez da alabaña nere biotz eskergabe
au Zure diñako tokia; baña izutzen ere naiz denbora
berean zure itz oek aditzean: Ezpadezue gizonaren
semearen gorputza jaten, eta odola edaten, ez dezue
iritsiko beliko bizitza doatsua.
»Zer egin al dezaket bada onenbeste beldurren
artean, nere Jesus ona? Aitortzen det, ez naizala ni, Zu
nere biotzera etortzeko diña: eta Zuk alaere nigana
etorri nai? Egin bedi, nere animaren jabe maitagarria,
egin bedi zuk nai dezuna, baña egizu lenago Erregeak,
etxeren batera dijoazenean, egin oi duena. Aurretik
bidaltzen ditue oek, etxea apaintzeko bear diran gauzak. Bidal itzatu bada zuk ere, Errege guzien Erregea,
nere animako etxe arlote onetara, Zu ongi artzeko
bear diran apaindurak, edo Zeruko grazia, doai, eta
birtuteak. Esazu itz bat, eta egiña geratuko da guzia.
Atoz, nere Salbatzallea, egin zaite nere animaren
jabe. Atoz, Jainkoaren bildots, bekatuak kentzen dituzuna, senda ezazu nere anima bekatuen zauriz betea.
Atoz Zeruko su animen berotzallea: zure amoriozko
garrarekin ayena itzatzu nigandik bekatuaren
kutsuak, eta onerako epeldasunak.
»Prestaturik era onetan biotza, Jaun Andia artzeko
esan dezakezu: Sinisten det, Jesus maitagarria,
Sakraiuentu orretan zaudela egiaz: Au da nere gorputza esan zenduan zuk Sakramentu miragarri ori egin
zenduan arratsean, eta nork ez du sinistuko Zuk esandako gauza? Adoratzen zaitut, nere Jaungoikoa, nere
Errege, eta Salbatzallea».
Orra, gaztea, lenbiziko Komuniorako erakutsi
zitzatzun Komunio aurreko prestaera ederra. Era
dezunean egizu arretarekin, eta oitura onak ekarriko
dizkitzu animako ondasun andiak, eta azkenean betiko bizitza doatsua. Amen.
OGEI, TA LAUGARREN
ERAKUSALDIA
Nola, lenbiziko Komuniorako,
berritu zituen emen gazteak,
batayoko egunean emandako itzak:
eta nola eranzun diegun itz oei,
ala gazteak nola zarrak.
Batayoko itzak berritzea da oitura, edo usanza txit
ederra, eta egin diteke asko denboratan, egin dezagun kontu Konfesio, ta Komunioko egunetan, urtearen
asieran, batayoaren urte betean. Emen, lenbiziko
Komunioa nerekin egin duen aurrai berrituerazo dieztet Komunioa egiteko unean; baña oetatik batzuek
aztuko ziran orduan Jaunari emandako itzaz. Orregatik
gaur ekusi bear degu, lenengo lekuan: nola berritu
zinduan, Kristaua, lenbiziko Komunioa egin zenduanean, batayoko egunean emandako itzak. Urrena,
nola eranzun diegun itz oei, ala gazteak nola zarrak.
§ I.
Zuri, gaztea, lenbiziko Komunioa egiteko zeunden
unean bertan galdetu nizun: Prest arkitzen zera batayoko egunean eman zinduan itzak berritzeko, eta gordetzeko? Galde au egin zitzatzun, zeren batayoko
egunean emandako itzai eranzuteko biotzik ez duanak
ezin artu dezake Komunio Santua. Zer eranzun zenduan zuk? Bai, Jauna, eranzun zenduan, Jesu-Kristoren
graziarekin batean. Jesusek bere eriotzarekin guretzat
irabazi zituan, beraren Lege Santa gordetzeko bear
ditugun Zeruko laguntza, eta grazia: oek gabe alabaña ez gera Jesus bat esateko ere gai, edo gauza. Ala
esaten digu S. Pablok.
Galdetu zitzatzun urrena: Abrenuntias Sathanae?
Esan nai det: gaurdanik betiko uzten dezu Satanas,
eta Satanasekin batean beraren lagun, eta langilleak,
zeñak diran mundu galdua, edo munduan bizi diran
gaiztoak, eta aragiaren gura txarrak? Elizaren asieran
gure Lege Santa artzen zuenak, geyenak ziran jentillak, eta oek adoratzen zituen idoloak, edo oetan Satanas: eta gure Legea artuberriak ziran bitartean, perill
andian zeuden leneko idoloak adoratzeko. Orregatik
etzien Elizak batayorik ematen, idoloak, eta Satanas
beti-betiko utzi nai ezpazituen. Ez da oraiñ idolorik,
baña idoloen lekuan badira asko gauza Jainko baño
geyago onratzen diranak. Zer gauza ote dira oek? Oek
dira emengo onrak, goi-mallak: oek dira emengo izan,
edo ondasunak: oek dira bazter guzietan zabaldurik
bizi diran, Satanasen lagun, eta langille gaiztoak. Oek
dira atzenean aragizko anz, edo irudiak, eta oek Jaunaren tokian onratzen ditue askok. Oek utzi nai ez
dituanari etzayo eman bear ez batayorik, ez komuniorik, eta lenbiziko komunioa egiñ zenduanean galdetu
zitzatzun, uzten zinduan betiko: Abrenuntias Sathanae? Zer eranzun zenduan?:Bai, Jauna esan zenduan:
beti-betiko uzten ditut: Abrenuntio.
«Galdetu zitzatzun berriz, Et omnibus operibus
ejus? Esan nai det: gaurdanik betiko uzten dituzu
Satanasen lan, eta obra guziak, nola diran bekatua,
eta bekatuaren bideak? Satanasegandik asiera izan
zuan bekatuak Zeruan: Satanasek prestatu zien gure
lenbiziko gurasoai bekaturako bidea Paradisuan: eta
arreizkero lan oni darraikio mundu guzian ala berez,
nola bere langilleen bidez: eta oek prestatzen dituen
bideetatik aldegin nai ez duanak ezin artu dezake
Komuniorik. Zer eranzun zenduan zuk, gaztea, Komunioa artzeko zeunden unean? Bai, Jauna, esan zen-
duan, beti-betiko uzten ditut Satanasen lan, eta obrak,
edo bekatua, ta bekatuaren bideak: Abrenuntio.
»Galdetu zitzatzun atzenean: Et omnibus pompis

eta jolasetan? Eranzun zenduan: Bai Jauna, beti-betiko uzten ditut: Abrenuntio. Onela berritu zinduan
batayoko itzak, eta oek eman ondoan, ez bestela,
eman zitzatzun lenbiziko Komunioa. Begira oraiñ, nola
eranzun diegun itz oei».
§ II.
Egun andi artan agindu zenduan benik beñ, utziko
zinduala betiko, eta esan zenduan, bertatik uzten zinduala Satanas, eta beraren lagun, eta langilleak,

gaiztoak, eta aragiaren gura txarrak. Baña egin ote
dezu orduan agindu zenduana? Aldegin ote dezu
lagun gaiztoetatik? Sayatu ote zera zure griña txarrak
eskuratzeko, edo ezitzeko? Eta geren buruai gañera
ere ongi begiratzen badiegu, zer eranzun ote dezakegu gai onetan?
Esan zenduan gañera, gaztea, lenbiziko Komunioaren egunean, uzten zinduala Satanasen lan eta obra
guziak, nola diran bekatua, eta bekatuaren bideak:
Abrenuntio. Baña egin dezu orduan agindu zenduana?
Zuretzat arako etxe artara joatea zan bekaturako
bidea; an alabaña bildu oi ziran neskatxak, eta mutillak, eta gertatzen ziran itzegite loyak, keñada itsusiak, edo gauza loisagarriagoak. Era berean zuretzat
urliarekiko adiskidetasuna, eta arekin ibiltzea, edo
egotea izan da jolas gaiztoetarako perill andia, eta
alaere ez dezu aldegin perill onetatik. Orra, gaztea,
nola eranzun diozun lenbiziko Komunioaren egunean
eman zenduan bigarren itzari. Au diot gazte batzuekin
itz egiten dedala, eta zer esango degu, zartu, edo zartzeko urteetan arkitzen diran askoren gañean itzegiten badegu? Oek ere batayoko egunean betiko utzi
zituen bekatua, eta bekatuaren bideak, esaten zuela:
Abrenuntio; baña bizi dira bekatuaren bideetan, eta
zentzatu nai ez due: galdu ditue, eta galtzen ari dira
asko anima, eta dirudi Satanasekin bat egin dirala
Jesu-Kristoren kontra gerra egiteko. Baña ez gaitezen
geratu gai onetan geyegi: goazen aurrera.
Zuk gaztea, lenbiziko Komunioa egin zenduanean,
esan zenduan, beti-betiko uzten zinduala Satanasen
arrotasun, eta zorakeriak: Abrenuntio. Au bera esan
genduan guziok batayoko egunean. Nola eranzun
diogu itz oni?
Gaztea, oroi zaite sarritan, lenbiziko Komunioa
egin zenduan egun andiaz, eta orduan eman zinduan
itzaz: eta baldin etsayak, edo zure gura txarrak zerbait llilluratu, edo txoratu bazaitue, biur zaite zere Aita
onagana, eta egizu egun artan berari agindu ziñukana. Atzenean guziok gogora ekarri dezagun, zer itz
eman ginduan batayoko egunean, eta bizi gaitezen
Jesusen lege garbiak erakusten digun bezala, onela
iristeko guretzat prestaturik daukan betiko bizitza.
Amen.
OGEI, TA BOSTGARREN
ERAKUSALDIA
Komunio ondoko eskerren gañean.
Lenbiziko Komunioa egiteko, erakutsi zitzatzun,
gaztea, nola Komunio ondoan eman bear diozkatzu
Jaun Andiari eskerrak. Aztu ote zatzu orduan ikasi zenduana? Irakurtzen badakizu, Komunioko liburutik
eman zintzakean esker umillak ederki; baña ezpadakizu irakurtzen, eta aztu bazatzu ikasi zenduan modu
ederra, saya zaite berriro ikastera, eta au gogoz, eta
benaz egin dezazun, itzegin nai dizut gaur, lenbiziko
Komuniorako erakutsi zitzatzun moduaren gañean:
eta ondoren ukituko det, zeñ lotsagarria dan Kristau
askoren zabarkeria gai onetan. Enzun arretarekin.
§ I.
Zure Jaun Andia artu ondoan jartzen zera leku
egoki batean, eta diozu zeregan: «Artu dezu, nere
anima, Komunio Santua, Aingeruen ogia, eta Zeruko
mana? Esna zaite bada, eta fedearen begiakin begira,
Nor dan Komunioan etorri zatzuna? Norgana, eta zertako etorri dan?
»Nor ote da ogi pixka baten idurian etorri zaizun
au? Au da zu ezerezetik egin zinduan Jauna bera, eta
egin zinduana bera ezagutzeko, amatzeko, eta betikotasun guzian berarekin batean Zeruan doatsu izateko.
Au da, ekusirik zu Adanen bekatuarekin galdua, gizon
egin zana, eta gurutzeko eriotzarekin Zerurako grazia,
eta lagunzak emateko, Sakramentuak ipiñi zituana,
oen artean Komunioko Sakramentua. Gauz arrigarria!
Izan zu zeran bezeñ eskergabea, eta ezereza, eta
alaere zugana etorri da, Zuganako onginai, eta amorioz beterik? Zertako etorri dala, uste dezu? Etorri da
zure janari, eta edari izateko, eta zuri bere ondasunak,
eta bera dan guzia emateko.
»Miretsi zaite zugana era onetan Jaun Andia etortzeaz. Nondik nere anima, nondik zuri onenbeste
ondasun, eta mesede? Arriturik geratu zan Salomon,
zeren berak egin zuan Eliz ederrean bizitzera Jauna
etorri zitzayon. Arriturik geratu zan Santa Isabel,
zeren ekustera, edo bisitatzera joan zitzayon Jainkoaren Ama. Arritzen da Eliz Ama Santa, zeren Trinidadeko bigarren Persona gizon egin, eta bizitu zan Birjina
txit Santaren Sabelean. Nere anima! Eta Jaun Andi ura
bera zugana etorri bada, eta zerekin badaukazu, etzera miretsiko? Jesus ona! zer da gizona, eta zer naiz ni,
zu era onetan nizaz oroitzeko?
»Egitzu fede, esperanza, eta karidadezko afektoak, eta adora ezazu: O Jesus ona! nere animaren Erosle, edo Redentore maitagarria! Sinisten det, Zu egiaz
arkitzen zerala Aldareko Sakramentuan eta Sakramentu orietan nigana etorri zerala. Sinisten det, zu
ongi artzen zaituanari ematen diozula Zeruko grazia,
eta ongi bizitzeko lagunzak: eta gañera agintzen diozula betiko bizitza: eta beragatik zugan zugan ipintzen
det nere uste guzia, zeren Zu zeran Jaungoiko Guzialdun, edo guzia dezakezuna, eta zere itzetan guziz
Leyala. O! Ontasun guziz miragarria! Amatzen zaitut
biotz guzitik, eta zure izenean amatzen ditut nere
lagun urko guziak, eta oen artean nere etsayak. Adoratzen zaitut nere Jaungoikoa, nere Errege, ta Salbatzallea.
»Eman giozkatzu eskerrak. Nai nuke nik, nere
Jesus ona, egin dizkidatzun mesede guziai, eta orain
nigana etortzean egin didazun oni eranzutea; bana
aitortzen det, ez naizala gauza, eta gai, onetarako
ezezik, milla bider gutxiagorako ere. Geyena nik egin
dezakedana da esker umillak ematea. Milla esker
bada, nere Ongille Andia. Alabatu, eta bedeikatu zaitzeela, Zeruan, eta lurrean diran gauza guziak. Bedeika zaitzeela Zeruko eguzkiak, eta izarrak: lurreko
loreak, belarrak, eta itsasoko arrayak. Bedeika zaitzeela, lurrean bizi diran, anima on guziak. Bedeika
zaitzeela Zeruko Kerubin jakintsuak, Serafin Jaunaren
amorez erazekiak, eta Aingeru doatsu guziak. Bedeika
zaitzala zure Ama maitagarri, Aingeruen, eta Santu
guzien Erregiñak.
»Egin giozkatzu zure eskari, eta erregu umillak.
Zer uste ez dezaket gaur zugandik, nere Salbatzallea?
etxe batean sartzen badira lurreko Erregeak, ez oi dira
andik irteten, etxekoai mesederen batzuek egin gabe.
Ta izanik zu Errege guzien Erregea; zer ez du Zugandik uste izan bear nere anima beartsu onek? Bera dan
guzia eman duanak zer ukatu al dezake? Indazu bada,
nere Jesus ona, emendik aurrera bekatutik aldegiteko,
eta grazian irauteko doaya. Indazu nere griña txarrak,
batezere arako geyena nekatzen nauan ura ezitzeko,
eta garaitzeko zure lagunza ugaria. Oroi zaite nere
aide, eta ongilleaz, baita nere etsayaz ere, ala biziaz,
nola illaz. Gorde ezazu zure Eliza Santa bere etsai
guzietatik, baita gure Jaun Erregea ere bere etxeko
guziakin.
»Jesusen anima birtutez bete nazazu:
»Jesusen biotza amorez erre nazazu:
»Jesusen gorputza salba nazazu:
»Jesusen odola Zeruko amorioz zora nazazu:
»Jesusen biotzeko ura garbi nazazu:
»Jesusen izerdia, graziaren bizitzaz bete nazazu:
»Jesusen Pasioa indartsu egin nazazu:
»O Jesus ona adi nazazu:
»Zure llagen artean gorde nazazu:
»Zugandik aldegiten ez arren utzi:
»Etsai galgarriagandik gorde nazazu:
»Nere eriotzako orduan dei nazazu:
»Zeregana eraman nazazu:
»Zere aldean ipiñi nazazu:
»Zure Santu eta Aingeruakin alaba zaitzadan
»Sekula guzian. Amen».
Orra, gaztea, lenbiziko Komunioa egiteko, erakutsi
zitzatzun modua, Jesus onari Komunio ondoan eskerrak emateko. Dakuskun orain, zeñ lotsagarria dan
Kristau askoren zabarkeria gai onetan.
§ II.
Komunioko Sakramentuan gugana dator Errege
guzien Erregea: eta alaere asko dira Sakramentua
artuta bereala, edo laster Elizatik igesegiten duenak,
begiragabe Nor dan etorri zatena. Etorriko baliz zure
etxera lurreko Errege, edo Andikiren bat, eta irtengo
baziña bereala etxetik agur, edo ongietorririk egin
gabe, zer esango luke Errege, edo gizon andi ark?
Aserraturik zure kontra, bereala aldegingo luke zugandik, edo zure etxetik, eta munduko Erregeak aserratuko balira, esan dedan txarkeri, ta bidegabea zugandik
ekustean, zer gertatu ez da, baldin Jaun Andia artu
ondoan ezpadiozu agur bat egiten, eta igesi bazoaz
Elizatik? Onelako bati argi erazekiakin, eta txintxerria
joaz jarraitu zion arzai batek: Jauna, nora dijoa orrela,
esan zion Elizatik irten zanak Arzayari. Onek eranzun
zion: Jauna norabait dijoanean, badakizu nola lagutzen zayon argi erazekiakin, eta txintxerria jotzen dan:
zuk orain artu dezu Jaun Andia, eta bereala irten zera
Elizatik. Orregatik nator argiakin, eta txintxarria joaz.
Ezagutu zuan urliak bere utsegitea, eta zentzatu zan
gerorako. Au bera egin bear lizake gaurko egunean
asko Kristaurekin.
Komunioko Sakramentuan gugana dator Jesus ona
gurekin bizitzera, eta bere ondasunak ematera: eta
alaere asko dira eskerrik batere ematen ez dioenak
eta ezer eskatzen dioenak. Sinitsditeke au gertatzen
zayola gurekin gure Aita, ta Ongille Andi oni?
Ea nere Kristauak, ez gaitezen izan gure Jesus
onarekin añ eskergabeak, eta zuek gazteak balia zaitezte, Jaunari eskerrak emateko, lenbiziko Komuniorako erakutsi zitzatzuen moduaz, onela iristeko Zeruko
lagunz ugariak, eta atzenean betiko bizitza doatsua.
Amen.
BIRJIÑA TXIT SANTA
GURE BEKATUAKGATIK
NAIGABEZ BETEARI
BEDERATZIURRENA
KONFESIO ONAREN PRESTAERA
GAZTEAI ERAGITEKO
Scrutemur vias nostras, et quaeramus, et revertamur ad
Dominum. Jerem. 2.º
Gazteak: berriro aditzera eman dizkitzuet, lenengo Komuniorako erakutsi zitzaizkitzuen gauzak. Uste
det, erakusaldi oekin argiro ekusi duela zuetatik
batzuek, nola Konfesio gaiztoak egin dituen, edo bizitza ontzeko asmo osoa sortu gabez, edo zeren askotan lotsaz konfesatu gabe utzi dituen bekaturen
batzuek. Uste det gañera, gazteak ezezik zenbait
zarrek ere ezagutu duela, era askotara konfesio gaiztoak egin dituela, eta konfesio on bat egiteko prestatu bearrean daudela. Prestaera au ongi egin dezeen
gazteak, eta oekin batean zarrak, egingo degu, asieratik esan nuan bezala, Birjiña txit Santa Doloreetako-
aren onran Bederatziurren bat; eta asiko da onelako
egun, eta denboran.
IRAKURLEARI
Bederatziurren au egin izan det urte batzuetan
garizumako arratsaldeetan gis-onetan.
1. Ipintzen zan Birjiña txit Santa Doloreetakoa
Aldare nagusian.
2. Bederatziurrenera etortzeko jayera zuenak
ugari ekarri oi zituen kandelak; erazekitzen ziran
bederatziurrena asitzean, eta bukatzen zanean, egun
oro artzen zuan bakoitzak bere kandela.
3. Platika bukatzean Arzaya, edo beste Apaizen
bat jartzen zan Aldare-aurrean Sobrepelliz, estola, eta
kaparekin.
4. Korutik kantatzen zan Miserere.
5. Au bukatzen zanean, Aldareaurreko Apaizak
esaten zuan: Ora pro nobis Virgo dolorosisima:
Koruak: Ut digni efficiamur prornissionibus Chti: Apaizak Oremus: Deus in cujus Passione &.
Era onetan ederki irteten zan Bederatziurren au,
eta beti ongi irtengo lizake Donostian, Hernanin, Tolo-
san, eta edozeñ erri andietan, zeren erritarrak erraz
joan ditezkean Elizara, naiz goizean, naiz arratsaldean, egun jarraituetan: baña ez da onelako erarik
erri txikietan, eta Elizatik urruti etxeak dituen aetan.
Orregatik aurten asmoa artu det egiteko Bederatziurren au igandeetan Meza nagusian bertan, asitzen nai
zala garizuma baño len.
BEDERATZIURREN ONEN
LENENGO EGUNERAKO
ITZALDI,
EDO PLATIKA
Scrutemur vias nostras: et quaeramus, el revertamur ad
Dominum. Trenor 3.º
Birjiña txit Santa, gugatik neke, eta naigabez betea!
Zu zera bizitza ondu nai duen bekatari guzien bitarteko, eta Ama gozoa. Nai onekin zugana nator gaur,
eta eskeintzen dizut Bederatziurren au zure neke,
eta naigabeen izenean. Nik eskatzen dizudan ontarte, eta mesedea da, iritsi degidazula zure Seme Jaunagandik, konfesio on bat egiteko, aurrera bekatutik
aldegiteko, eta nere egunak ongi bukatzeko grazia. O
Ama guziz beraa! Zu zera nere bizitza: zu nere atsegin-kontentua, eta esperanza. Ez arren ukatu, gaur
eskatzen dizudan mesede au, ez arren Ama maitagarria,
***
Aspaldi da, nere Kristaua, bederatziurren onen
uste, edo esperanzak eman nizkitzula, gisa onetan
ongi presta zindezen konfesio on bat egiteko. Noizbait
etorri da lan oni ekiteko denbora egokia, Birjiña txit
Santaren lagunzarekin, eta gaur degu asiera.
Bi gauza eskatzen ditu konfesio onaren prestaerak: bata da gure bekatuen examina, edo gogora
ekartzea, eta au egin diteke edo azkeneko konfesiotik,
edo konfesio gaiztoak asi ziran denboratik, eta gai
onen gañean luzaro itzegin det. Bigarrena da, gure
bekatuakin galdu degun Jauna billatzea, eta beragana
gure biotzak biurtzea, egindako bekatuen damuarekin, eta aurrera bekaturik ez egiteko asmo osoarekin;
baña ez dira gure biotzak Jaunagana bear dan eran
biurtzen, fedearen argiarekin gogora ekartzen ezpadira damubide egokiren batzuek, len betaro aditzera
eman dedan bezala. Bi gauz oek itz gutxian adirazi
zituan Jeremiasek, esan zuanean: Begira degiegun
gure bide, eta ibillerai: Scrutemur vias nostras: eta
billa dezagun gure Jauna, eta biur gaitezen beragana.
Et quaeramus, et revertamur ad Dominum. Asierako
itz oek geyenak beste itzaldi edo Platiketan ere ipiñiko dira, zeren argitasun andia ematen duen ezagutzeko, zer egin nai dan Bederatziurren onetan. Au egitea
izango da Bederatziurren onetako gure lan andia.
Gaurko examina izango da Konfesio, eta Komunio
gaiztoen, eta lenengo Mandamentuaren kontrako
bekatuen gañean. Urrena fedearen argiarekin begiratuko degu: Nork, eta zeñ egiteko, edo fin andirako
egin gaituan: Bigarrena: zeñ gauza bearra dan egiteko oni ziñez, edo benaz jarraitzea. Emendik erraz aterako degu gure utsegite, eta eskergabekerien ezaguera, eta oen damua sortzeko bidea. Asi gaitezen bertatik.
§ I.
Begira degiegun gure bide, eta ibillerai, esaten
digu Jeremiasek: Scrutemur vias nostras: au da examina egitea, eta gaurkoa da Konfesio, eta Komunio

bekatuen gañean. Oek ongi esagutzeko, eskatu degiogun Espiritu Santuari bere laguntza esaten diogula.
Atoz, o Espiritu Santua, atoz beartsuen gurasoa,
atoz doayen emallea: argi ezazu nere adimentua, nik
nere utsegiteak ezagutzeko: mugi ezazu, nere biotza,
oen gañean damutzeko eta aurrera bekatutik, eta
bekatuaren bideetatik aldegiteko, eta konfesatzeko.
orain, Kristaua, zenbat urte dituzun.
2. Begira, zenbat urte zinduan, lennego Konfesioa
egin zenduanean, eta zenbat lenbiziko Komunioa egitean?
3. Begira urtean beñ, edo zenbat bider konfesatzen ziñan lenbiziko Komunioraño?
4. Begira lenbiziko Komunioa egin zenduanetik
oraindaño, urtean zenbat bider gutxi gora bera konfesatu, eta komulgatu zeran?
5. Begira konfesio gaiztoak egin dituzun, eta noizdanik? Au. gertatu oi da askotan bizitza ontzeko asmo
osoa sotugabez, edo bekaturako bide edo perill
andiak utzigabez; eta ez gutxitan lotsaz konfesatugabe uzten dirala bekatu larriren batzuek.
6. Begira, arreizkero urtean zenbat bider konfesatu, eta komulgatu zeran? Eta konfesatzen ziñanean,
ezagutzen zenduan, gaizki konfesatzen ziñala?
7. Begira, emandako penitenziak, egin bage uzten
zinduan? Zenbat bider, eta zer penitenziak ziran oek!
8. Begira lenengo Aginte, edo Mandamentuan,
dotrina ikasteko ongi sayatu zeran, eta Jainkoaren ltza
entzuteko ardura onekoa izan zeran?
9. Begira, Akto fede, esperanza, eta karidadezkoak sarritan egin dituzun?
Asko dira galde oek gazteentzako. Zarrentzat
geyago ipiñi litezke; baña premian daudenak, beude
Konfesorearekin, eta onek erakutsiko die bear dan
guzia. Dakuskun oraiñ, Nork, eta zeñ egiteko, edo fiñ
andirako egin gaituan: eta zeñ gauza bearra dan egiteko oni ziñez, edo benaz jarraitzea.
§ II.
Begiraturik Zeru eder oriei, eguzkiari, illargiari,
izarrai, lurrari, eta emengo gauza guziai, galdetzen du
Isayas Profetak: nork egin ditu gauz oek? Quis creavit
haec? (c. 40). Fedeak erakusten digu, Jaunak egiñak
dirala gauz oek guziak munduaren asieratik: eta
fedeak erakutsiko ezpalu ere, gauzak berak, Dabidek
dionez, nolerebait deadar egiten due: Jaunak egin
gaitu, ez gerok geren buruak: Ipse fecit nos, et non
ipsi nos (Psalm. 99). Eta gañerako gauza guziak Jaunak egin bazituan, nork egiñak izango gera gu?
Fedeak erakusten digu, Jaunak egin zuala lenbiziko
gizona, eta berak egiñak dirala aren ondorengo guziak
ere (Genes. 1, et Act. 19). Gizona egin baño len prestatu zituan berarentzat, eraz bizitzeko bear zituan
gauza guziak. Egin zuan munduko etxe eder galant
au, eta ornitu zuan, gizonak bear dituan gauza guziaz.
Egin zuan Paradisuko berjera ederra, non nekerik
gabe bizi zitekean eraz betea. Egin zuan gañera Paradisuko arbolen artean bat, bizitzarena Eskritura Santak deitzen diona. Arbola onen frutarekin bizi zitekean
gizona eritasun, zartze, eta eriotzaren beldur gabe.
Zer geyago? Emengo egunak betetzen zituaneko,
egin zuan Jaunak gizonarentzat Zeruko erri ori, eta ara
eramango zuan eriotzaren atzaparretan erori gabe.
Baña, zertako egin ote zuan Jaunak gizona? Zertako egiñak gera gu? Egin ote zuan gizona, emengo
onra, eta goimallen ondoren bizitzeko? Ez, onra billa
gabe zan mundu guziko Jaun, eta Errege. Egin ote
zuan emengo izan, edo ondasunen ondoren gau, ta
egun erkiturik bizitzeko? Ez: eta onetarako egin
lekuan, lenago prestatu zituan, gizonak bearko zituan
gauzak, eta egin zuen guzien jabe, dio Dabidek: Et
constituisti eum super opera manuum tuarum (Psalm.
8). Gerta diteke gizona, bekatuan erori zan ezkero,
arkitzea premiaren batean: baña ori izango da zeren
bere aldetik egin bear zuana egin ez duan; edo zeren
neke au gabe galduko lukean Zerurako bidea. Au erakusten digu Jesu-Kristok, dionean: Ez kezketan ibilli
jan-edanerako, eta janzitzeko bear dezuenaren
gañean: Nolite soliciti esse. Begira airean dabiltzan
egaztiai: ez due ereiten ezer, ez eta biltzen ere aletegira, eta alaere zuen Aita Zerukoak bazkatzen ditu,
edo ematen die bear duen adiña janari. Begira kanpoetan jayotzen diran lili, edo lirioai: ez dira nekatzen
soñerako bear duenaren billa, eta ez due onetarako
ardatzean egiten. Alaere etzan oek bezeñ ederki
apaindu Salomon bera ere, zituan jakiunde, eta ondasun guziakin. Eta gaur bai, eta bigar ez dan, edo surtara botatzen dan belarra onela apaiatzen badu Jaunak, zenbatez obeto zuek bear dezuen guziaz oroituko da? Ez bada kezketan ibilli, esaten dezuela, zer jan,
eta zer edango degu, eta zerekin estaliko gera? Galde
oek egiten ditue federik ez duenak. Badaki zuen Aita
Zerukoak gauz oen bear zeratela. Billaezazue lenengo
lekuan Zeruko Erreñua, edo betiko bizitza, eta emango zatzue bear dezuen guzia: Haec omnia adjicientur
vobis (Math. 6.º et Luc. 12). Etzuan beraz Jaunak egin
gizona, emengo izan, edo ondasunen ondoren bere
burua aunatzeko, eta desegiteko. Egin ote zuan aragiaren atsegin lotsagarrietan bere egunak igarotzeko?
Are gutxiago: ez dira onelakoak Zeruan sartuko, dio S.
Pablok (Ad Ephes. 5): eta bekatu onegatik Mundu
guzia estali zuen ujaldeak: bidaldu zituan Jaunak, eta
Noe, ta bere etxekoak ez gañerako gizon, eta emakume guziak bukatu zituan.
Zertako egin ote zuan bada Jaunak gizona Egin
zuan bera ezagutzeko, amatzeko, serbitzeko, eta betikotasun guzian Jaun berarekin Zeruan bizitzeko. Au da
egia bat gure siniste, edo fedeak erakusten, eta
guziok sinisten deguna. Egia bat, gure emengo gurutze, eta samintasunak arintzen, eta gozatzen dituana.
Egia onek alaitu zituan ezin konta al Martiri Jesu-Kristogatik ainbeste oñaze, eta eriotza igarotzeko. Egia
onek igeseragin zien mundu galdu onen perilletatik
ainbeste gazteri. Oetatik asko bizitu ziran eremuetan,
eta arkaitzen zuloetan ezkutaturik, belarren sustrayak
baizik jaten etzuela: beste asko gorde ziran paretarteetan, utzirik munduak eskeintzen ziezten onrak, era,
eta ondasunak. Beraz, nere Kristaua, gure egiteko, eta
fin andia da ezagutzea, amatzea, serbitzea gure
Jauna, eta irabaztea gisa onetan betiko zori ona, eta
bizitza doatsua. Au da gure egiteko bakarra, eta gañerakoak, andienak ere, aurren arazoak bezala dira.
Baña goazen aurrera, eta dakuskun, zeñ gauza bearra
dan gure egiteko andi oni benaz jarraitzea.
§ III.
Gure egiteko andia, esan dan bezala, da gure Aita
Zerukoa ezagutzea, amatzea, serbitzea, eta onela irabaztea betiko bizitza. Beraz gauza bearra da, nere
Kristaua, egiteko oni benaz jarraitzea. Au aditzera
ematen digu Jesu-Kristok dionean: zori onekoak justiziaren gose, eta egarri diranak, edo berbera dana, Jaunaren Legea ongi baño obeto gorde nai duenak. Beati,
qui esuriunt, et sitiunt justitiam. Egiteko onetan ongi
jardutean dago gure zori ona, eta gutxi esan nai du
gañerakoetan oker irteteak. Lazaro beartsua egon oi
zan aberatsaren ateetan goseak igaroa, eta zauriz
betea: alaere zori onekoa izan zan, zeren benaz amatzen, eta serbitzen zuan Jauna. Il zan, eta Jaunak eraman zuan betiko atsegin kontentuen artera. Baña
beste gauza guziak guk nai degun bezala irtengo balira ere, utsa, edo ezerez lizake au, baldin animaren
egitekoan benaz ari nai ezpadegu. Demagun, iristen
dituzula munduak eman ditzakean onra guziak, izan,
edo ondasunak: baita zure begiak, belarriak, eskuak,
eta gorputzak eskatzen dituen atsegin guziak ere: zer
protxu izango dezu, galtzen badezu zure anima, esaten dizu Jesu-Kristok? Quid prodest homini, si mundum universum lucretur, animae vero suae detrimentum patiatur?. (Math. 16).
Egia au txit argiro ekusten degu Salomonegan.
Errege jakintsu au asi zan zabartzen Jaunaren legeak
agintzen ziozkan gauzetan, eta bere zori ona arkitu
nai izan zuan emengo atsegin kontentuetan. Gogoak
eman zion eguzkiaren azpian dauden gauza guziak
ezagutzea: eta neke andien ondoren esan zuan: utsa,
edo ezer etzala au guzia. Asi zan jauregi ederrak egiten, berjerak, Ioreak eta arbolak ipintzen: eta ekusi
zuan gauz oek len bezeñ utsa uzten zuela biotza. Asi
zan aberatstasunak biltzen, eta ainbeste bildu zituan,
non aren denboran zillarra ezertan etzeukeen Jerusalendarrak, baña ondasunetan etzuan kezkak besterik

- Parts
- Erakusaldiak-II - 01
- Erakusaldiak-II - 02
- Erakusaldiak-II - 03
- Erakusaldiak-II - 04
- Erakusaldiak-II - 05
- Erakusaldiak-II - 06
- Erakusaldiak-II - 07
- Erakusaldiak-II - 08
- Erakusaldiak-II - 09
- Erakusaldiak-II - 10
- Erakusaldiak-II - 11
- Erakusaldiak-II - 12
- Erakusaldiak-II - 13
- Erakusaldiak-II - 14
- Erakusaldiak-II - 15
- Erakusaldiak-II - 16
- Erakusaldiak-II - 17
- Erakusaldiak-II - 18
- Erakusaldiak-II - 19
- Erakusaldiak-II - 20
- Erakusaldiak-II - 21
- Erakusaldiak-II - 22
- Erakusaldiak-II - 23
- Erakusaldiak-II - 24
- Erakusaldiak-II - 25