Erakusaldiak-II - 13

Total number of words is 4001
Total number of unique words is 1413
39.3 of words are in the 2000 most common words
54.8 of words are in the 5000 most common words
62.4 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
anz, edo iduri bat bazan ere, eta etzan bekatuen barkaziorik onezko damu edo kontrizio osoa gabe. Denbora onetan etzan len baño askoz obea izan mundua.
Etorri zan Jesus, eta guziaren berri ongi ziakianak
bezala, ipiñi zuan Konfesioko Sakramentua, bekatu
guziak barkatzeko indarrez betea. Sakramentu onekiñ
alde batetik erraztu zuan bekatuen barkazioa, zeren
onezko damu, edo kontrizio osoa baño zerbait gutxia-

gorekin barkatzen dituan; eta bestetik utzi zuan sendagai txit andia bekatutik aldegiteko, Nork eztakus
alabaña, bekataria atzeratzen dala bekatu egiteko,
dakusanean, edo ez duala barkaziorik izango, edo
aitortu ta agertu bearko dituala bekaturik ezkutatuen,
eta itsusienak ere?
Esan det, onezko damu, edo kontrizio osoa baño
zerbait gutxiagorekin barkatzen dituala bekatuak konfesioko Sakramentuak. Ala erakusten digu Trentoko
Konzilioak. (ses. 14 cap. 4 de Paenit.): ez ordea damurik gabe. Au da fedeko gauza (Vide Trident. ibidem).
Beraz, Kristaua, Konfesio ona egiteko, eta bekatuen
barkazioa iristeko gauza guziz bearra da bekatuen
damua. Baña zer doai, edo kondizioak eskatzen ote
ditu damu onek? Auzi andiak ditue Theologoak gai
onetan, eta utzirik oek berentzat, aditzera emango
ditut, konfesiorako damuak guzien iritzian gutxienez
eskatzen dituan doai, edo kondizioak.

§ II.
Doai, edo kondizio oek dira lau. Lenengoa da Zerutikakoa, edo Sobrenaturala izatea. Askotan bekariak

sortzen du bere bekatuen damua, bere ibillera, eta
bizitza lotsagarriak ekarri diozkan, emengo kalteakgatik. Badabill urlia poz andiarekin bekatuaren bideetan,
eta uste du, iritsiko duala era onen bat. Kuturtzen da,
Jaunaren lege Santak debekatzen diozkan asko gauzatara: agertzen da bekatua, eta geratzen da onra, eta
era guziak galdurik; eta gau, ta egun negarra ugari
egiten du. Sandiak ederretsi dio alperkeriari: eta atzenean geratu da tranpaz baizik eziñ ezer billatu duala,
baña denbora gutxian iraun dezake tranpa utsak. Naigabe andiarekin dago, ekusirik bere burua ezergabe,
eta iñork ere ezer eman nai ez diola. Onelako damuak
emengo neke, eta kalteetatik jayotzen dira, eta ez
dira asko konfesio ona egiteko. Alaere emengo
nekeak lagundu dezakee, altxatzeko biotza Jaunagana, eta prestatzeko, bear dan damura igo dediñ. Ebanjelioko seme ondatzallea, Aitak emandako ondasunak
aitu, eta goseak erkitua, ta txerri zai bere burua ekusi
zuan artean, etzan zentzatu; baña neke oekiñ, eta Jaunak bidaldu ziozkan gogargiakin, oroitu zan bere Aita
onaz, eta biurtu zan beragana. Eta zer aditzen ote da
Damu Zerutikako, edo Sobrenaturalaren izenez? Aditzen da Damu bat, Espiritu Santuaren lagunz, edo graziarekin baizik eziñ sortu ditekeana. Ala erakusten

digu Trentoko Konzilioak (Ses. 14 cap. 4). Bekatua da
lize bat, nondik eziñ irten gaitezkean, bidaltzen ezpadigu Espiritu Santuak Zeruko graziaren lagunza. Izan
dedilla bekataria Salomon baño jakinsuagoa, eta Sanson baño ere indartsuagoa. Ez da irtengo berez bekatutik. Baña zer diot irtengo ez dala? Ez du irteteko
pensamentu bat ere egingo; ez gera alabaña gai Jesus
esateko ere, bear bezala beintzat, ezpadigu bidaltzen
Espiritu Santuak bere lagunza, dio S. Pablok: Nemo
potest dicere Dominus Jesus, nisi in Spiritu Sancto (1.ª
ad corint. 12). Aditzen da gañera damu Zerutikako,
edo sobrenaturalaren izenez, damu bat biotzean sortzen dana fedeak erakusten digun bideren bategatik.
Ta alaere izan degu ausardia, Jaunaren kontra bekatu
egiteko, damua noiznai, eta nolanai sortzen baliz
bezala? Zenbat dijoaz beste mundura damuaren iduri
utsarekiñ? Zenbat Jesus bat ere esan gabe?
Konfesio ona egiteko bear dan damuaren bigarren
doai, edo kondizioa da barrendik, edo biotzetik jayoa
izatea. Ez da asko auaz esatea: Damu det, Jauna,
damu det: ez da asko bularrari kolpe andiak ematea
ere, baizik biotz osoz damutu bear zayo bekatariari,
Jaunaren kontra egin dituan bekatuaz. Biur zaitezte
nigana biotz guzitik: urra itzatzue zuen biotzak, ez

soñekoak: egizue biotz berri bat, esaten digu Jaunak
Joel, eta Ezekiel Profetaren autik (Joel c. 2. et Ezechiel
18).
Konfesio ona egiteko bear dan damuaren irugarren doaya da, bekatu larri, edo mortal guzietara
zabaltzen dana izatea. Berez ez da premiazko gauza,
damu au bekatu benialetara zabaltzea, baña Sakramentuaren ondasunak naroro, edo ugari artzeko, ala
egiñ bear degu alegiñean. Gañera bekatu benialak
baizik aitortzen ezpadira, orduan gauza bearra da oen
guzien, edo oetatik baten damua sortzea, bestela ez
da egingo Konfesio ona. Ez da asko bekatu larri, edo
mortal batzuen damua, baizik bear da guziena: Jaunak
alabaña agintzen digu, biur gaitezela beragana biotz
guzitik, eta egiñ dezagula biotz berri bana: eta bekatu
larri guzien damua sortzen ezpada, ez da bekataria
biurtzen Jaunagana biotz guzitik, baizik erdizka, edo
laurdenka, eta ez du egiten biotz berria, baizik erdia
zarra, eta erdia berria, edo obeto esateko guzia geratzen da zarra. Emendik dator, bekatari asko bear dan
damurik gabe konfesatzea, zeren bekatu larri, edo
mortal guzien damu egiazkorik sortzen ez duen. Ala
gertatzen da edarian, eta alperkerian biotza ipiñi duenakin. Ala gazte ergel, bekatuaren sareetan katrabilla-

turik bizi diranakin. Ala gertatzen da izketa loyak esateko, eta keñada lotsagarriak egiteko oitura zarra
duenakiñ.
Konfesio ona egiteko bear dan, damuaren laugarren doaya da kalte, eta gaitz guzien gañetikakoa izatea: esan nai det, alako eran, eta añ benaz damutu
bear zayo bekatariari, Jaunari egiñ diozkan bidegabeaz, non nayago lukean, edozeñ kalte, eta gaitz gertatu balitzayo, ezen ez bekatuan erortzea. Era onetan
prest arkitzen zan S. Paulo Jesus maitagarriaganako
ongi nai, eta amorioa ez uzteko. Gerta diteke, emengo neke, eta kalteak dakarden nai gabe, eta damua
aziagoa, eta nabarbenagoa izatea bekatuena baño.
Jakob Patriarkak, Jose bere seme maitearen iII berria
eman zioenean, naigabez puskatu zituan soñekoak.
Santa Paula, bere umeren bat iltzen zitzayonean, ainbesteraño naigabetzen zan, non S. Jeronimok dionez,
iltzeko zorian jartzen zan. Etzan añ azia, eta agiria
Jakobek, eta S. Paulak zuen bekatuen damua, baña
bai balio, eta prezio andiagokoa; zeren alako eran
damuturik zeuden Jaunaren kontra-egiñ zituen utsegiteaz, non prest arkitzen ziran umeak, eta gauza
guziak galtzeko Jauna ez galtzeagatik. Ezkutu lodi bat
onza erdi bat urre baño andiagoa da, baña onz-erdi

urreak askoz geyago balio du. Diot au etzabiltzaten
zeren buruak nastutzen gai onetan. Asko degu gaurko.
Aditu dezu, Kristaua, zer, eta nolako doayak eskatzen dituan, konfesio ona egiteko beardan damuak:
eta au gutxienez. Saya zaite bada damu egiazkoa sortzera sarritan, eta batezere Konfesatzeko prestatzen
zeranean: egiñ dezagun guziok alegiña gure Jaunaren
Lege Santa gordetzeko, eta iristeko betiko bizitza.
Amen

AMAIKAGARREN ERAKUSALDIA
1. Adirazten da lenengo lekuan,
zer dan beldurrezko damu edo Atrizioa.
2. Urrena, nola au sortu dezakegun gure biotzetan.
Konfesio ona egiteko bear dan bigarren gauza da,
egindako utsegite, edo bekatuen damua. Eskatzen
ditu damu onek lau doai. Lenengoa da Zerutikakoa,
edo Sobrenaturala izatea. Bigarrena, barrendik, edo
biotzetik jayoa izatea. Irugarrena, bekatu larri, edo
mortal guzietara zabaltzen dana. Laugarrena, kalte,
eta gaitz guzien gañetikakoa izatea: esan nai det,
alako eran, eta añ benaz damutu bear zayola bekatariari, Jaunari egin diozkan bidegabeaz, non nayago
lukean, edozeñ kalte, eta gaitz gertatu balitzayo, ezen
ez bekatuan erortzea.
Lau doai oek dituan damu au da bi gisatara. Bata
da beldurrezkoa, eta berekoya, eta deritza Atrizioa,
eta onen gañean izango da gaurko Erakusaldia. Aditzera emango det, lenengo lekuan: zer dan beldurrezko damua, edo Atrizioa esaten diogun au? Urrena,

nola au sortu dezakegun gure biotzetan. Enzun, Kristaua, arreta andiarekin.

§ I.
Zer ote da beldurrezko damua, edo Atrizioa esaten
diogun au? Au da damu bat biotzean sortzen dana,
lenengo lekuan, zeren gauza guziz itsusia dan, Zerurako egiñ, eta bere semearen odol preziotsuaren kostuz erosi ginduan Jaunaren kontra altxatzea, eta bekatu egitea. Bigarrena, zeren bekatu larria egitean,
galdu degun Jaunaren grazia, eta Zerurako esku, eta
deretxa guzia. Irugarrena, zeren bekatu larri bakoitzarekin irabazi ditugun betiko su, eta garrak, edo infernuko penak. Laugarrena, zeren Jaunak guganako urrikimentuaz deitzen digun bekatutik irteteko, eta
eskeintzen digun gure eskergabekeria guzien barkazioa, Jesusen eriotza, eta merezimentuak bitarteko
dirala. Gauz oetatik edozeñ gogora ekarririk, sortzen
dan damua da beldurrezkoa, eta berekoya, eta deitzen zayo Atrizioa. Beldurrezko damua da au, zeren
sortu oi dan betiko bizitza galtzeko, eta betiko su, eta
garren artean erortzeko beldurrez. Gañera Atrizioa

deritzan damu au da berekoya, zeren biotzak sortzen
duanean, bere on, eta egitekoari bakarrik begiratzen
dion. Damu onek uts-utsik, ez dio bekatariari emango
graziaren apaindura ederra, baña prestatzen du, au
iristeko, Konfesioko Sakramentuarekin batean, dio
Trentoko Konzilioak (ses. 14 cap. 4 de Paenit.) Onena
da, konfesiorako prestatzen geranean, ongi gogora
ekartzea ala beldurrezko, nola onezko damuaren
bideak, eta benaz damutzea, gure Aita onaren kontra
egiñ ditugun bekatuaz.
Badirudi, onenbesterekin igerri bear lukeala Kristauak, zer gisatan molda ditekean Atrizioa deritzan
damu au biotzean sortzeko; baña uste det geyenakiñ
gertatzen dala, nekazari baten semeari gertatzen
zayona, Aitak soro-lanak egiteko modua erakusten
dionean. Etxaurreko soro andi au maneatu bear dezu
garia ereiteko, esaten dio semeari. Lenengo lana da
larrak, eta zorkotzak kentzea, eta soroaren ertzak
ederki atxurrarekin garbitzea: gero layatu, eta aretu
bear da. Atzenean sasoi onean ereiñ bear da azia:
baña azia botatzen da aretu baño lentxeago. Aditzen
du semeak au guzia; baña nola lan oek egitera oitua
ez dagoan, eztaki nola ekiñgo dion lanari. Artzen du
Aitak berekiñ: eramaten du sorora, eta arida Aitarekin

batean lanean; eta len eziñ ongi aditu zuana, gero
erraz aditzen, eta egiten du. Au bera, edo onen anzeko gauza bat egiñ bear da zurekin, Kristaua, ikasi
dezazun, nola molda zaitezkean beldurrezko damu,
edo Atrizioa sortzeko. Atoz nerekin.

§ II.
Egin dezu, Kristaua, zure bekatuen examina?
Sortu nai dezu oen beldurrezko damu, edo Atrizioa?
Ipiñi itzazu bada animaren begien aurrean, damu oni
dagozkan bide egokiak, fedeak erakusten dizkigun
eran, eta oek ukitu dira asieran. Damu bide oen
artean lenengo lekuan aitatzen du Trentoko Konzilioak bekatuaren itsustasuna (ses. 14 cap. 4 de Paenit.)
ez ordea zerez dezun argitasunarekin igerritzen dezuna, baizik fedeak erakusten dizuna, egiñ dezagun
kontu zeren gauza guziz itsusia dan, Zerurako egiñ
eta bere Semearen odol preziotsuaren kostuz erosi
ginduan Jaunaren kontra altxatzea, eta bekatu egitea.
Egin det bekatu, esan dezakezu Jaunaren aurrean:
Peccavi. Egin det bekatu eziñ konta al bider, ni Zerurako egiñ, eta bere Semearen odol preziotsuarekin

erosi ninduan Jaunaren kontra: Peccavi. Esan det,
itzez ezpada, obraz: ez det jaun au serbituko: au da
Jaun onek Jeremiasen autik gure kontra agertzen duan
espadasun andia. Autsi dezu, dio, nere Legearen uztarria, urratu dituzu nere Aginteen edeak, eta esan
dezu: ez det Jaun au serbituko: Confregisti jugum
meum, rupisti vincula mea, et dixisti non serviam
(Jerem. 2.º). Nere anima, ez da au eskergabekeria
guziz itsusia? Luzifer, Jaunaren grazian zegoan bitartean, eguzkia baño ederragoa zan; baña leku eman
zion antuste, eta soberbiaren bekatuari, eta bereala
amildu zan betiko su, eta garren artera; eta nork ezan,
zeñ itsusi, eta nazkagarria geratu zan? Santa Katalina
Senakoari agertu zion Jaunak Deabruaren itsustasuna,
eta ainbesteraño izutu zan, non esan oi zuan, naiyago
zuala oñ utsetan, eta ikatz erazekiz ezarritako bidean
munduaren bukaeraraño ibilli, ezen ez berriz Demonioa ekusi. Eta nondik datorkio Demonioari onenbeste
itsustasun? Egiñ zuan bekatu artatik. Eta antuste, eta
soberbiaren bekatu batek au egiñ bazuan Aingeru añ
ederragan, zer egiñgo ez due zugan, Kristaua, ainbeste bekatuk? Zeñ itsusi, eta nazkagarria etzera egongo
Jaunaren begietan?

Peccavi: Egin det bekatu, esan dezakezu: eta
galdu det Jaunaren grazia, eta Zerurako esku guzia.
Au da Atrizioa sortzeko bigarren bidea, fedeak bakarrik erakusten diguna; fedeaz kanpora alabaña ez da
animako graziaren, eta Zeruko bizitza doatsuaren
berririk. Galdu det bai benikbeiñ Jaunaren grazia. Ay!
eta baziñaki, nere anima, zeñ andia dan graziaren
doai au! Si scires donum Dei? Zuretzat doai au irabazteko, etorri bear izan zuan lurrera Trinidadeko bigarren Personak, eta kosta zitzayon bere bizitza ematea.
Doai onek animan sartzen dan unean bertan, ayenatzen ditu bekatu guziak; piztutzen du bekatuan illa
zegoan anima, eta apaintzen du Zeruko birtute, eta
doayakin. Orregatik deitzen dio Jesu-Kristok eztayetako soñekoa: Vestem nuptiatem. Eta doai au galdu
dezu añ erraz? Doai onek gizona egiten du Jangoikoaren Seme, eta adiskide, Jesu-Kristoren Senide, Espiritu
Santuaren jaureki, eta Zeruaren jabegai. Eta doai au
galdu dezu bekatuaren atsegiñ apur bategatik? Peccavi: egiñ det bekatu, eta galdu det gañera betiko bizitza doatsua: galdu ditut betiko atsegin-kontentuak,
eta itz batean galdu det nere Jaungoikoa. Au egiñ
dezu nere anima, eta etzera damuz, eta negarrez
desegingo? Peccavi: egin det bekatu, eta zer irabazi

det? Zer atera dezue, orain lotsatzen zaituen bekatu
orietatik, esaten digu S. Paulok? Quem ergo fructurn
habuistis in illis, in quibus nunc erubescitis? Zer? betiko su, eta garrak: betiko pena, eta oñazeak baizik?
(Eta oek dira, Kristaua, Atrizioa sortzeko irugarren
bidea.) Jatxi zaite bada, nere anima, gogorazioz, edo
pensamentuz oñaze aen toki izugarrira, gero jatxi
etzaitezen betiko. Zer dala uste dezu toki ura? Ura da
Demonioaren, eta bere serbitzarien lize izugarri bat,
non betikotasun guzian egon bearrak diran oñazez lertzen. Ura da beti sutan dagoan labe ikaragarri bat,
beñere itzaliko ez dana: eta bekatariak berak izango
dira ango egurra, eta ikatza. Ura da sufre erazekiz irakiten dagoan ainzira, edo putzu bat, non Satanas,
Ante-Kristoa, eta bekatuaren erakusleak egon bearrak
diran betiraunde guzian. Ura da neke, eta pena guziak
onaren kutsurik gabe diran lekua. Au guzia, eta geyago aditzera eman digu Eskritura Santan. Ara amiltzen
dira biraugilleak, eta umeak ongi azitzeko arretarik ez
duenak. Ara amiltzen dira, edanari, eta alperkeriari
ederretsirik, etxeaz, zorraz, eta beste egin bideaz
azturik bizi diranak. Ara amiltzen dira, lagun urkoai
bekaturako bidea ematen diezenak, dala itzez, dala
ezkonzaren ustearekin, dala bestela. Ara amiltzen

dira, bekaturako bideak, etxeak, eta lagun gaiztoak,
ibillera lotsagarriak utzi nai ez dituenak. Ara amiltzen
dira irabazi debekatuetan, eta besteren gauza biurtu
naigabe bizi diranak. An daude oñazez lertzen, adiaz
eta orroaz.
Gaitz-erdi lizake, noizbait bukatu bearrak balira
neke oek: baña ez dira beñere bukatuko. Joango dira
urteak urteen ondoren, eta etzate puskarik txikiena
ere kenduko. Galde Luziferri, galde Kaini, galde an
arkitzen diran guziai. Luzifer munduaren asieratik
andago, eta asieran daude aren oñazeak. Sei milla
urte badira Kain ara jatxi zala, eta ez dira batere arindu aren nekeak. Milloika joango dira urteak, eta ez
dira gutxituko. Ezagutuko due au an dauden, eta
egongo diranak: Oroituko dira, nola beste asko, bearbada bekatari andiagoak, Zerura joan zirala, zeren
garai onean zentzatu, eta biurtu ziran Jaunagana, eta
ay! esango du doakabeak: ni emen, eta beliko! betiko,
betiko! Betiko au izango da ar bat, animari ozka bezala beti ariko zayona, eta beñere ilko ez dana. Kendu
naiko du beregandik, baña eziñ duala ekusirik, asiko
da birauka bere gurasoen, eta lagunen kontra. Gutxi
da au: madarikatuko ditu Zeruko Santuak, Aingeruak,
eta Birjiña txit Santa bera. Madarikatuko du atzenean

Jaungoikoa ere. Bukatu naiko du bere burua eta otsegingo die aitz, eta mendiai: amildu zaitezte nere gañera, eta ler nazazue: Cadite super nos: baña alperrik,
zeren iges egingo duan eriotzak aetatik, dio S. Juanek:
Mors fugiet ab eis (Apoc. 6). Ekusten dezu, nere
anima, zer irabazi dezu zure bizitza lotsagarriarekin?
Eta au guzia ezaguturik ez ote zera zure Jaunagana
biurtuko?
Peccavi: egiñ det bekatu nere Aita guziz urrikaritsu, edo Miserikordiatsuaren kontra! Begira, nere
anima, arreta onarekin, nolako urrikaltasuna dan zure
Aita onena, eta nola deitzen dizun beregana. Au da
atrizioa sortzeko laugarren bidea. Eroiri zan Adan
bekatuan: galdu zuan Jaunaren grazia, ala guretzat,
nola beretzat: eta ainbesteraño urrikaldu zan guzaz
Jauna, non eman zuan bere Seme bakarra, gu Zerurako bidean ipintzeko: Sic Deus dilexit mundum, ut
filium suum unigenitum daret (Joan 3). Egiñ zuan
Dabidek bekatu, eta beragana biurtu zan bezala, barkatu zion. Magdalenak bere ergelkeri, ta janziera arroakin eman zuan asko bide bekaturako. Joan zan Jesusen oñetara, eta barkatu zion guzia. Ebanjelioko Seme
ondatzallearekin au bera egiñ zuan. Biurtu zion, galdu
zuan graziaren apaindura ederra, eta egiñ zuan festa

andi bat. Ez du mingañik Dabidek Jaunaren urrikimentu, edo Miserikordia alabatzeko. Batzuetan dio, Jaunaren Miserikordiaz betea dagoala lur guzia: Misericordia Domini plena est terra. Besteetan esaten digu,
Zeru guzien erpiña baño gorago igotzen dala Miserikordia onen anditasuna: Magnificata est super Coelos
Misericordia tua. Jaunaren Miserikordiak kantatuko
ditut betikotasun guzian: Misericordias Domini in
aeternum cantabo (Psalm. 32, 56 et 88). Jaunaren
Miserikordiaren anditasun au ezagutzeko asko dezu,
nere anima, zurekin egiñ duanari begiratze utsa. Zenbat bider bidaldu zintzakean betiko su, eta garren
artera? Zenbat bidaldu ditu ara zuk baño bekatu
gutxiago egiñ zuenak, eta bearbada zure lagun
batzuetan bekatuan izan ziranak? Eta zuri itxedon
dizu, eta arkitzen zera zere utsegiteak zuzentzeko
eran. Nondik zuri onenbeste ontarte, eta mesede? Jaunaren Miserikordiari eskerrak, galdu ez geranean,
esan dezakezu Jeremiasekin: Misericordiae Domini,
quia non sumus consumpti (Tren. 3). Ta au guzia gutxi
baliz bezala, besoak zabaldurik deitzen dizu, eta zure
eskergabekeria guzien barkazioa eskeintzen dizu. Ez
det nai, dio, bekataria galtzea, baizik nigana biurtzea,
eta nere grazian bizitzea: Nolo mortem impij, sed ut

convertatur, et vivat. Bekataria nigana biurtzen dan
unetik aztuko naiz egiñ dizkidan eskergabekeria
guziaz (Ezech. 18 et 33). Nere anima, ez dezu ekusten
nolakoa dan zure Aitaren urrikimentu, edo Miserikordia? Ez dezu aditzen, nola deitzen dizun? Zoaz bada
beragana, eta esan zayozu: O nere Aita maitagarria!
zeñ andiak diran zure Miserikordiak! eta zeñ izugarriak nere eskergabekeriak! Zu zera nere Ongille eziñ
andiagoa. Zu zera nere zori ona, eta doatasuna! Zu
zera niri ongi nayez zere Seme bakarra lurrera bidaldu zenduana. Zu zera beraren eriotza, eta merezimerituak bitarteko dirala, bekatuak barkatzen dituzuna
konfesio onaren bidez. Zu zera Zeruko graziaren, eta
doayen Emallea. Sinistu det au guzia zuk esan, eta
Eliz Ama Santak erakutsirik, eta Zugana nator Zure
Urrikimentu, edo Miserikordiaren uste, edo esperanza
osoarekin. Ai nere Ongille Andia! Zure kontra altxa ni
ainbeste bider! Zure kontra egiñ nik ainbeste bekatu!
Il banintz lenago! Artzen det asmo osoa, ez geyago
bekaturik egiteko, bekatuaren bideetatik aldegiteko,
eta konfesatzeko.
Orra, Kristaua, zerdan, eta nola sortu dezakegun
gure biotzetan beldurrezko damu, edo Atrizioa. Sasoi
onetara datorrenean biotza, esan dezakezu zeregan:

Nere anima, eta zuretzat, izanik zu añ eskergabea;
zuretzat añ ona, eta maitagarria izan bada zure Aita
Zerukoa, zer ontasun, edo maitagarritasuna izango da
beregan? Eta beregan duan maitagarritasun oni begiraturik sortzen dezun damua izango da onezkoa, edo
Kontrizioa. Saya gaitezen, Kristaua, gure bekatuen
damu egiazkoa sortzera eta bizitza berri on bat egitera, onela iristeko betiko bizitza. Amen.

AMABIGARREN ERAKUSALDIA
Adirazten da, lenengo lekuan, zer dan onezko damu,
edo Kontrizioa, eta nolako doayak eskatzen dituan?
Urrena, zeñ miragarria dan damu
onen indarra bekatuak ayenatzeko?
Atzenean, nola sortu dezakegun gure biotzetan
onezko damu, edo kontrizio osoa?
Konfesio ona egiteko bear dan bigarren gauza da
egindako utsegite, edo bekatuen damua, eta da bi
gisatara. Bata da beldurrezkoa, eta berekoya, eta
deritza Atrizioa. Onen gañean izan zan azkeneko Erakusaldia. Bestea da Onezko damu edo kontrizioa, eta
onen gañean itzegin nai dizut gaur, Kristaua. Aditzera
emango dizut lenengo lekuan: zer dan onezko damu,
edo Kontrizio osoa, eta nolako doayak eskatzen
dituan? Urrena, zeñ miragarria dan damu onen indarra bekatuak ayenatzeko? Atzenean, nola sortu dezakegun gure biotzetan onezko damu, edo Kontrizio
osoa? Asi gaitezen bertatik.

§ I.
Onezko damu, edo kontrizioa da damu bat biotzean sortzen dana, zeren, Ontasun eta Maitagarritasun baztergabea dan, Jaunaren kontra bekatu egin
degun. Deitzen zayo Onezkoa, zeren damu au sortzeko bidea dan ez beldurra, baizik Jaunaren Ontasun,
eta Maitagarritasun bazterrik, eta neurririk ez duana.
Onezko damu, edo kontrizio osoak eskatzen ditu
sei doai, bekatuak ayenatzeko. Lenengoa da Zerutikakoa, edo Sobrenaturala izatea. Zerutikakoa, zeren
Espiritu Santuaren lagunz, eta graziarekin sortu beardan. Zerutikakoa gañera, zeren jayo bear duan fedeak
erakusten digun damubidetik, eta au da, Santo Tomasen iritzian, Jaunaren Ontasun, eta Maitagarritasun
bastergabea. Ez degu guk ezagutzen Jaunaren Ontasuna beregan dan eran, baña ezagutu dezakegu egin
dituan obra miragarrietan ispillu batean bezala. Obra
oek batzuek dira, gizonak berez duan argitasunarekin
ezagutu ditzakeanak, eta argitasun berarekin igerri
dezake, zeñ On, eta Maitagarria izango dan gauz oen
Egillea. Ekusten dituzu Zeru eder oriek gau argi
batean. Ekusten dituzu Eguzkia, eta izarrak. Ekusten
dituzu lurrean loreak, arbolak, abere edo ganaduak,

urre, ta zillarra. Nork egin zituan gauz oek, diozu
Isaias Profetarekin: Quis creavit haec? Eta zerez
dezun argitasunak erantzuten dizu, gauz oek guziak
egiñ zituala Jaunak. Orduan diozu zeregan: Gauz oek
añ onak, eta ederrak badira, zeñ ona, eta ederra, edo
maitagarria izango da oen Egillea? Nai, ta ez guziz
ona, ederra, ta maitagarria. Eta Ontasun onen kontra
egindet nik bekatu ainbeste bider? Damudet biotz
guzitik, Ona nola zerez dezun ezaguerarekin igerritzen
dezun, guziz On, eta maitagarria dala Jauna, zeren ala
aditzera ematen diguen ekusten ditugun gauzak
berak. Ontazun gisa onetan ezagutuari begiraturik
sortzen dan damua onezkoa edo kontrizioa da, ez
ordea Zerutikakoa, eta fedearen ezagueratik datorrena, baizik gerenez degun argitasunagandik jayotzen
dana: ona da damu au, eta lagun dezake bear dan
damura igotzeko; baña ez da gai, edo gauza bekatua
ayenatzeko biotzetik, ez eta Konfesio ona egiteko ere.
Beste obra batzuek dira, gerenez degun argitasunarekin ezin ezagutu ditzakegunak, eta fedearen
argiak bakarrik erakusten dituanak. Onelakoak dira:
Jaunak egiñ ginduala betikotasun guzian berarekin
batean Zeruan doatsu izateko: Adanen bekatuarekin
galdu genduala Jaunaren grazia, eta Zerurako esku

guzia: Utsegite au zuzentzeko, jatxi zala Zerutik Trinidadeko bigarren Persona, egiñ zala gizon: itz batean
gure Erospen edo Redenzioari, eta Sakramentuai
dagozten Misterioak. Obra oen berririk eztaki gizonak,
berez duan argitasunarekin, Platon, Aristotoles, eta
Zizeron baño jakintsuago baliz ere; baña Misterio oek
ezagutzen ditu fedearen argiarekin, eta emendik ateratzen du Zeñ On, eta Maitagarria izango dan beregan, guri Ongi nayez Misterio miragarri oek egin
dituan Jauna: eta fedearen argiarekin ezagutzen dan
Ontasun baztergabe au da Onezko edo Kontrizio osoaren bidea.
Onezko damu, edo kontrizio osoak eskatzen duan
bigarren doaya da barrendik, edo biotzetik jayoa izatea. Irugarrena, bekatu larri, edo mortal guzietara
zabaltzen dana. Laugarrena, kalte, eta gaitz guzien
gañetikakoa izatea, esan nai det, alako eran, eta añ
benaz damutu bear zayola bekatariari Jaunaren Ontasun baztergabearen kontra egiñ dituan bekatuaz, non
nayago lukean edozeñ kalte, eta gaitz gertatu, eta
gertatzen balitzayo, ezen ez Jaunaren Ontasun miragarriaren kontra bekatu egitea, Bostgarrena doaya da
aurrera bekaturik ez egiteko, eta egiñak konfesatzeko, asmoa. Ala erakusten digu Trentoko Konzilioak.

Alperrik negar egingo du bekatariak, eta alperrik
kolpe andiak emango diozka bularrari, ez du bekatuaren barkaziorik iritsiko, ezpadu aurrera bekaturik ez
egiteko, eta egiñak konfesatzeko asmorik. Seigarren
doai, edo kondizioa: batzuen iritzian onezko damu,
edo kontrizio osoak eskatzen du aurretik, edo denbora berean akto karidadezkoa: baña geyenak erakusten due, onezko damu, edo kontrizio osoa bera dala
akto karidadezkoa, edo berekin daramala Jaungoikoaganako onginai, eta amorioa; eta dana dala gauz onen
gañean, onezko damu, edo kontrizioa sortzen bada,
doktrinak erakusten duan eran, berekin du Jaungoikoaganako amorioa, eta au aditzera ematen due itz oek:
Eta zergatik amatzen zaitudan gauza guzien gañetik.
Orra nolako doai, edo kondizioak eskatzen dituan
onezko damu, edo kontrizio osoak. Dakuskun oraiñ,
zeñ miragarria dan damu onen indarra, bekatuak ayenatzeko.

§ II.
Onezko damu, edo kontrizioa, egindako bekatuak
konfesatzeko asmoarekin, añ prestua, eta indar andi-

koa da bekatuaren kontra, non, biotzean sortzen dan
unean bertan, ayenatzen dituan bekatu mortal guziak,
Trentoko Konzilioak erakusten digun bezala (ses. 14
cap. 4 de Paenit.). Demagun Indietako bazter batetik
etortzen zakula balsamo bat illak piztutzen, eta gaitz
guziak ayenatzen dituana. Esangidazu, Kristaua, ez
lizake miragarria izango balsamo au? Jakizu bada, balsamo au baño askoz miragarriagoa dala onezko
damu, edo kontrizio osoaren balsamoa. Damu onek
ayenatzen ditu animako gaitz guziak, eta piztutzen
ditu illak, baita bekatuan ustelduak zeuden bekatariak
ere. Zer geyago? Apaintzen du anima graziaren janziera ederrarekin: birtute, eta doayez betetzen du: eta
egiten du Jainkoaren seme, eta Zeruaren jabegai. Au
guzia aditzera ematen digu bekatari askorekin gertatu danak. Egin zuan Dabidek bekatu, ez nolanai, baizik Uriasen emaztearekin, eta illerazo zuan Urias. Nathan Profetak Jaunaren agintez begien aurrean ipiñi
zion Dabidi bere bekatu itsusia: ezagutu zuan Erregek
bere gaizki egiña, eta esan zuan: egin det bekatu:
Peccavi Domino. Alako damuarekin esan zuan au, non
bereala barkatu zion Jaunak (2.° Reg. c. 12). Au bera
gertatu zan Santa Maria Magdalenarekin. Santa Maria
Magdalena zan Lazaro, eta Martaren senidea. Il

zitzaizten gurasoak, eta bakoitzak artu zuan gurasoen
ondasunetatik zegokana, eta Magdalenak beste ondasunen artean artu zuan Magdalako etxe, edo gaztelua.
Zan berez bizia, txit ederra, eta bere griña nagusia
zuan bere burua apaintzea, eta gero ezkutari asko
bera ekustera, eta losentxatzera joatea. Egin zuen
Lazarok, eta Martak alegiña, Magdalena modestiaren
muga barrunbean idukitzeko: baña alperrik. Aspertu
zan senideen atelekaz, eta joan zan Magdalako gaztelura. Ez da gogora ekarri besterik, zer bizimodu izango zan, Magdalenak bere gaiñ, esan oi dan bezala, eta
bere erara jarririk, egingo zuana. Apaindurak, ergelkeria, jolasa, eta bere anzeko buruakin egotea, eta ibiltzea zan aren atsegin guzia, eta laster zabaldu zan
inguruan esanmesa, eta usai txarra. Jesus zebillen
Betsaidan, eta Magdalena bizi zan lekutik ez urruti
bekatariai Zerurako bidea erakusten. Joan zan Magdalena ere Jesus aditzera, ez noaski bizitza berri-ona
artzeko asmoarekin, baizik Jesusez esaten ziran gauza
miragarriak obeto jakiñ nayez. Ozta aditu zuan Jesus,
ezagutu zuan bere bizitza gaiztoa: eta itz bakoitzak
arpoi baten eran igaro zion biotza. Itzegin nai zukean
Jesusekin: aditu zuan, bazkaldu bear zuala Simon Fariseoaren etxean goimallako gizon askorekin. Etzan

egun egokia Jesusekin itzegiteko: baña ainbesteraño
estutzen zuan bere bekatuen oroipenak, non erabaki
zuan Jesusengana joatea, munduak egingo zituan
erausi, eta isekai begiratu gabe. Sartzen da bazkal
tokian: eta bazkaldar guziak begira zeudela, jartzen
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Erakusaldiak-II - 14
  • Parts
  • Erakusaldiak-II - 01
    Total number of words is 3919
    Total number of unique words is 1554
    38.9 of words are in the 2000 most common words
    56.4 of words are in the 5000 most common words
    63.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-II - 02
    Total number of words is 4053
    Total number of unique words is 1382
    40.7 of words are in the 2000 most common words
    55.4 of words are in the 5000 most common words
    63.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-II - 03
    Total number of words is 4004
    Total number of unique words is 1451
    38.2 of words are in the 2000 most common words
    53.2 of words are in the 5000 most common words
    61.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-II - 04
    Total number of words is 3975
    Total number of unique words is 1550
    36.7 of words are in the 2000 most common words
    53.1 of words are in the 5000 most common words
    61.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-II - 05
    Total number of words is 4073
    Total number of unique words is 1576
    37.2 of words are in the 2000 most common words
    55.3 of words are in the 5000 most common words
    62.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-II - 06
    Total number of words is 3980
    Total number of unique words is 1654
    36.5 of words are in the 2000 most common words
    52.1 of words are in the 5000 most common words
    59.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-II - 07
    Total number of words is 3959
    Total number of unique words is 1621
    34.4 of words are in the 2000 most common words
    50.6 of words are in the 5000 most common words
    59.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-II - 08
    Total number of words is 4105
    Total number of unique words is 1489
    35.4 of words are in the 2000 most common words
    50.9 of words are in the 5000 most common words
    58.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-II - 09
    Total number of words is 4011
    Total number of unique words is 1599
    36.4 of words are in the 2000 most common words
    53.1 of words are in the 5000 most common words
    62.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-II - 10
    Total number of words is 3937
    Total number of unique words is 1443
    39.3 of words are in the 2000 most common words
    56.2 of words are in the 5000 most common words
    64.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-II - 11
    Total number of words is 3894
    Total number of unique words is 1562
    37.1 of words are in the 2000 most common words
    54.7 of words are in the 5000 most common words
    62.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-II - 12
    Total number of words is 3939
    Total number of unique words is 1439
    37.5 of words are in the 2000 most common words
    54.0 of words are in the 5000 most common words
    61.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-II - 13
    Total number of words is 4001
    Total number of unique words is 1413
    39.3 of words are in the 2000 most common words
    54.8 of words are in the 5000 most common words
    62.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-II - 14
    Total number of words is 4027
    Total number of unique words is 1483
    36.1 of words are in the 2000 most common words
    53.1 of words are in the 5000 most common words
    61.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-II - 15
    Total number of words is 3950
    Total number of unique words is 1485
    37.8 of words are in the 2000 most common words
    53.7 of words are in the 5000 most common words
    62.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-II - 16
    Total number of words is 3967
    Total number of unique words is 1442
    36.7 of words are in the 2000 most common words
    54.1 of words are in the 5000 most common words
    61.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-II - 17
    Total number of words is 3864
    Total number of unique words is 1535
    38.2 of words are in the 2000 most common words
    53.3 of words are in the 5000 most common words
    61.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-II - 18
    Total number of words is 3975
    Total number of unique words is 1458
    41.1 of words are in the 2000 most common words
    57.3 of words are in the 5000 most common words
    66.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-II - 19
    Total number of words is 4051
    Total number of unique words is 1436
    41.1 of words are in the 2000 most common words
    57.9 of words are in the 5000 most common words
    65.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-II - 20
    Total number of words is 4008
    Total number of unique words is 1519
    38.3 of words are in the 2000 most common words
    54.1 of words are in the 5000 most common words
    61.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-II - 21
    Total number of words is 4060
    Total number of unique words is 1631
    35.6 of words are in the 2000 most common words
    52.3 of words are in the 5000 most common words
    60.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-II - 22
    Total number of words is 3929
    Total number of unique words is 1490
    38.1 of words are in the 2000 most common words
    54.6 of words are in the 5000 most common words
    62.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-II - 23
    Total number of words is 4042
    Total number of unique words is 1628
    35.6 of words are in the 2000 most common words
    51.2 of words are in the 5000 most common words
    59.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-II - 24
    Total number of words is 4072
    Total number of unique words is 1528
    38.2 of words are in the 2000 most common words
    52.3 of words are in the 5000 most common words
    59.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Erakusaldiak-II - 25
    Total number of words is 95
    Total number of unique words is 88
    57.9 of words are in the 2000 most common words
    73.6 of words are in the 5000 most common words
    76.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.