Erakusaldiak-II - 12

dezu bekatu ori? eta nola sayatu ez dan zenbatezkoa
billatzera, erantzuten du: frankotan, edo makiña bat

aldiz. Badira beste batzuek, askotan autsi duen Mandamentu ari begiratu nai ez dioenak, zeren ark agertzen diezten beren bekatu itsusiak. Edanean igarotzeko oitura duanak, adiskidetasun gaiztoetan bizi danak,
erriari, auzoari, edo beste lagun urkoari kalteak egiñ
diozkanak, ez dio Mandamentuen ispilluari begiratuko
gogoz, eta betaro, bekatu oek argiro agertzen dituan
aldetik. Gertatzen da onelakoakin Apaiz baten serbitzariarekin gertatu omen zana. Bi ispillu bide zituan
Apaizak; bata gauzak ziran eran erakusten zituana,
eta bestea ez ziran bezala, baizik zimurturak, eta
mantxak estaliaz edertzen zituana. Serbitzaria adiñean aurreratua zegoan: begiratu zion lenengo ispilluari, eta ekusi zuan bere burua zimurturaz betea,
ortzak erdi-ustelduak, eta birrazala zabaldua. Bereala
aldegiñ zuan ispillu argandik muzinka, eta etzion
beñere kendu, ez autsik, ez amamarik. Begiratu zion
gero bigarren ispilluari: onek erakusten zion bere aurpegia ogei urte zituanean baño ederragoa, eta onengana artu zuan bere jayera. Sarritan garbitzen zuan,
eta euliak zikindu etzezeen, misaz estalirik idukitzen
zuan. Au bera egiten due bekatari batzuek Mandamentuen ispilluarekin. Agertzen diezte Mandamentu
onek, edo ark beren bekatu itsusiak, eta ez due gogo-

rik izpilluari alde artatik begiratzeko. Eta begiratu
gabe arreta onarekin, nola ezagutuko ditugu gure
pekatuak?
Examina ongi egiteko gauza bearra da, Mandamentu bakoitzean nola, eta zenbat bider utsegin
degun begiratzea, baña ez da asko au, baizik begiratu bear diegu beste gauz askori ere. Au ongi ezagutu
dezazun, Kristaua, enzun esatera noana. Zuri gertatu
zatzu, seigarren Mandamentuaren kontrako bekatu
batzuek egitea, eta gogora ekartzen dezu, zenbat
bider, eta nola au gertatu zatzun: esan nai det, zenbat
bider gogoz, edo pensamentuz, zenbat bider itzez, eta
zenbat bider bestela. Etzaitezela onetan geratu: zoaz
aurreraxeago, eta begira, bekatu oriek ote duen sayetsen batetik beste Mandamenturen baten kontra mantxa, edo nabarduraren bat, nola dan bekatu oriek izatea ezkonduarekin, aidearekin, beste estadutakoarekin.
Zuri gertatu zatzu lagun urkoari bekaturako bidea
ematea: ez da asko gogora ekartzea, nola, eta zenbat
bider au egin dezun, baizik begiratu bear dezu, zenbat
lagun urkori aldi bakoitzean bekaturako bidea eman
diezun; ez da alabaña berdiñ anima bat iltzea, edo
iltzeko bidea ipintzea, eta lau, zortzi, edo amar iltzea.

Zuk artu zenduan bekaturen batean erortzeko
oitura, egiñ dezagun kontu birauak, lagun urkoari egiteko, gurasoaren aginduak ez egiteko, gauz andietan
ere: edanean igarotzeko: zere buruarekin, edo besterekin ukiera itsusiak egiteko, edo itz loi aragizkoak
esateko. Konfesoreak eman zizkitzun sendagai egokiak, oitura gaizto ori garaitzeko; baña etzera sayatu
oitura gaiztoa uztera, eta erori zera berriz eta berriz.
Ez da asko gogora ekartzea zenbat bider azkeneko
konfesiotik oraiñdaño erori zeran, baizik gañera begiratu bear dezu, oitura garaitzeko neurriak artu dituzun
edo ez; zeren onetan zabarra izan bazera, zabarkeri
au beste bekatuaz gañerako bekatua dan. Zu, Kristaua, erortzen zera Mandamenturen baten kontra
bekatuetan, eta oek datoz sustrai gaistoren bat, edo
atera, edo atzeratu gabez. Ez da asko sustrai onegandik jayo diran bekatuak gogora ekartzea, baizik begiratu bear dezu, zeñ dan bekatu orien sustraia, eta au
edo atera, edo zapuzturik utzi bear dezu, bestela beti
botaaz joango da bekatuaren alsuma berriak. Gertatzen da onetan illurrarekin, eta meloi-belarrarekin gertatzen dana. Badijoa nekazaria sorora: ekusten ditu
illurraren ostoak, eta atxurrarekin, edo itayarekin ebakitzen ditu. Badijoa sagastira, eta au bera egiten du

meloi-belarrarekin: baña andik laster ala belar batak,
nola besteak botako ditue osto berriak, zeren sustraya utzi zan, len zegoan eran. Urlia sarritan erortzen da
birauetan, eta seigarrengo bekatuetan, eta oen sustraya da edariz erazekitzea bere buruari. Sandia maiz
erortzen da aragiaren atsegiñ lotsagarrietan, eta oen
sustraya da ezkondu bear, bear, eta bear itsu batean
bizitzea. Berendia era berean erortzen da seigarrengo
jolas itsusietan, eta bekatu oen sustraya da arako
etxe artara joatea jai egunetan, edo dagoan etxean,
edo auzoan adiskidetasun gaiztoa idukitzea. Urlia oitu
da gauzen saltze, eta erostean tranpak egitera, erriari, eta lagun urkoai eta kezkagabe sartzen da usura,
eta igoal, edo tratu zikiñetan: bekatu oen sustraya da
biotza kutiziari itsatsia egotea. Sandiak nekeari ongi
jarraitzen diola, eta eziñ irozo ditzakean gastuetatik
aldegiten duala, bildu lezake beretzat, eta etxekoentzat bear duana: baña ederretsi dio alperkeriari, batera eta bestera ibiltzeari. Emendik datoz asko bekatu,
nola diran, etxekoen negarra, zorrai ez erantzutea,
janean, eta edanean bizitza igarotzea. Bekatu oen
sustraya da alperkeria. Oze guziak, esamiña ongi egiteko, begiratu bear dieza, ez agirian dauden bekatuai
bakarrik, baita oen sustraiai ere.

Atzenean gurasoak, errietako kargudunak, eta
batzarreetan, sartzen diranak begiratu bear due, nola
eranzun diezan beren egiñbideai.
Orra, Kristaua, nola egiñ dezakezun azkeneko konfesiotik oraindañoko examina. Erraz egiten da au,
sarritan, eta arretarekin konfesatzen danak. Etxe bat
maiz garbitzen bada, erraz iunziarekin igarotzen da;
baña denbora luzean uzten bada garbitu gabe, betetzen da amamaz, armiarmaz, eta autsez: eta nekez
garbitzen da ongi. Bizi gaitezen, nere Kristaua, Jesusen Lege Santak erakusten digun eran, eta emango
digu agindu digun betiko bizitza. Amen.

ZORTZIGARREN ERAKUSALDIA
Konfesioak berritzearen gañean.
Konfesio ona egiteko bear dan, lenengo gauza da
examiña: au da egindako utsegite, edo bekatuak
gogora ekartzea. Batzuetan examiña egiten da azkeneko konfesiotik oraindaño, eta onen gañean izan zan
azkeneko Erakusaldia. Beste batzuetan egiten da aurtasunetik, eta besteetan geroagotik, konfesioak berritzeko. Examiña au egiteko inodua erakusten du lenbiziko Komunioaren liburuak, eta emen ikasten due
aurrak.Orregatik ez naiz geratuko modu onen gañean
itz egiten. Gaurko Erakusaldia izango da Konfesioak
berritzearen gañean. Au izan diteke batzuentzat kaltetsua, besteentzat txit ona, eta askorentzat txit premiazkoa, Zerurako bidean jartzeko: eta ona gaur nik
aditzera eman nai dizuedan guzia. Enzun, Kristaua,
arreta andiarekin.

§ I.

Konfesioak berritzea, edo ber-bera dana konfesio
jenerala egitea izan diteke, eta izan oi da batzuentzat
kaltetsua. Nor ote dira oek? Oek dira, len prestaera
onarekiñ konfesioak berriturik, bizitza onari jarraitu
dioenak, batezere berenez beldurtiak badira. Onelakoak garizuma, eta Misio bakoitzean, leku ematen
bazate, berotu, ta nastuko ditue beren, eta konfesarien buruak, eta jarriko dira zentzua galtzeko perill
andian. Jauna, esango due, eztakit, konfesio jeneralean nere bekatuak ongi esan, edo ongi aditzera eman
nituan, edo ez: eztakit, onelako, edo alako bekatu
esan nuan edo ez. Atozea etziñan prestatu alegiñean
konfesio ona egiteko? Etzinduan esan zeregan arkitu
zinduan bekatuak? Etziñan poz andi batekiñ geratu?
Bai, Jauna. Zer zabiltza bada zere barren guzia erretzen, eta quixkaltzen? Jauna, eta ezpanituan ongi esan
nere bekatuak, zertan nago ni? Demagun, utsegiñ
zenduala, zerbait esatean: alaere zure bekatuak barkatuak geratu ziran, zeren zeregan ezagutzen zinduan
eran esan zinduan. Oraiñ eztakizu utsegin zenduan,
edo ez, eta ez dezu zer ibilli gauza zarrak irabiatzen.
Zuk egiñ bear dezuna da itsu itsuan Konfesorearen
esanera jartzea: eta au egiñ nai ezpadezu, zere kalte
andian izango dezu seta ori. Ill bat agertu omen zitza-

yon bere adiskide bati. Adiskidea zan txit beldurtia
animako gauzetan, eta bide andi gabe ibilli oi zan kezkaz betea. Bereala asi zitzayon illari bere beldur, eta
kezkak esaten, baña etzion itz oek besterik eranzun:
Galde zayezu jakintsuai, eta egizu aen esana. Itz
batean: Utzi seta, eta umilki egiñ Konfesoriaren
esana.

§ II.
Konfesioak berritzea beste askorentzat da gauza
txit ona. Lenengo lekuan, bizimodu, edo kargu peril
andikoren bat artu bear duanarentzat, dala Apaizen,
dala ezkonduen bizimodua. Bigarrena, bizitza berri on
bat jayera andiarekin artu nai duanarentzat, batezere
len askotan bekatu larrietan erori bada. Ala erakusten
du S. Franzisko Salesek. Irugarrena, errietako karguetan jardun duanarentzat, batezere erriaren ondasunak
eskutartean erabilli badira. Obe litzake ikazkintzan
bizitza igarotzea, ezen ez erri batzuetan kargudun izatea, esaten diran gauzak egiak badira. Laugarrena,
aserreturik, edo auzitan bizitu diranentzat. Bostgarrena, onginai, eta amorio gutxi elkarri izan dioen ezkon-

duak. Onelakoak bekatu askotan erortzeko perill
andia due, onginai, ta amorioaren gozagarria aitutzen
bada, eta gozagarri au ugaritzeko ona da konfesioak
berritzea. Seigarrena, ona da konfesio jenerala len
beñere egiñ ez duanarentzat, bere ustean zintzoro
bizitu baliz ere. Dakuskun oraiñ norentzat dan premiazko gauza konfesioak berritzea.

§ III.
Konfesioak berritzea da premiazko gauza bekatu
larri, edo mortalen bat lotsaz konfesatu gabe utzi duanarentzat. Oen anzekoak dira, gauz itsusiren batzuek
egiten dituenak, bekatu eriozko, edo mortalak izango
dirala, edo izango ote diran barrenak esaten diela.
Konfesioak berritzea premiazko gauza da bigarren
lekuan, baldiñ sayaiu ezpada bat, Kristauari dagozkan
gauzak jakiteko. Au bera aditu bear da, ezpadu batek
arretarik bere karguaren egin-bideak ezagutzeko.
Onelako asko arkituko da guraso, eta errietako kargudunen artean.
Konfesioak berritzea premiazkoa da irugarren
lekuan, baldiñ bekaturako bide, eta perill urkoan bizi-

tu bada bat, eta utzi zezakeala, uzteko biotzik izan
ezpadu. Gazteak, Zerurako bidea utzirik, gaitzeranz
kolokatzen asitzen diranean, eotzen ditue bekatuaren
sareak berentzat, eta beste askorentzat: eta oek uzteko biotzik ez dan bitartean, egiñ oi dira konfesio gaiztoak: eta noizbait zentzatzen badina, berritu bear
ditue konfesioak bizitza gaiztoan asi ziranetik.
Konfesioak berritzea premiazko gauza da laugarren lekuan, baldiñ batek bekatuan erortzeko oitura
izan badu, eta konfesatu ondoan, ura garaitzeko neurri egokiak artu nai izan ezpaditu. Onelakoak izan oi
dira biraugilleak, juramentuak nolanai, naiz egiaren,
naiz gezurraren gañean egiten dituenak: gurasoai
edozeñ lotsagabekeria erantzuten diezanak: edanean
maiz igarotzen diranak: edari bizietara itsuturik, artoa,
oieo zapiak, soñekorik onenak, gorputza, eta anima
saltzen dituenak: itz loi desonestoak esateko, keñada
lotsagarriak, ukiera zikiñak egiteko oituran bizi diranak. Oek egiñ oi ditue konfesio gaiztoak, zeren oitura
oek uzteko biotzik ez duen. Orregatik esan zuan Jeremiasek: Oitutzen bazerate gaiztakerietara, onduko
zerate Etiopiako beltzak bere larrua aldatzen, eta
katamotzak bere nabardurak, edo mantxak uzten
dituanean: esan nai du Profetak andia dala oitura

gaiztoaren indarra, eta nekez utzitzen dala: Si Aethiops mutare potest pellem suam, aut pardus varietates suas, et vos poteritis bene facere, dum didiceritis
malum (Jerem. 13). Garaitu diteke oitura gaiztoa, Jaunaren laguntzarekiñ neurri egokiak artzen dirala, baña
ez oi da garaitu, zeren biotzik ez dan neurri oek artzeko, eta bakoitza bere oitura gaiztoakiñ dijoa obira, eta
betiko su, ta garren artera. Esana dago: anz, azturak
obiraño. Jauna, esango dezu: Ni denbora batean bizitu
nintzan gaizki: bekaturako bide, eta oitura gaiztoetan
igaro nituan onenbeste denbora. Ezagutu nuan nere
anima galtzeko perill andian arkitzen nintzala: erabaki nuan bekatutik, eta bekatuaren bideetatik aldegitea: egiñ nuan Konfesio jenerala, eta denbora puska
batean iraun nuan bizitza onean baña gero lagun gaiztoen losentxakiñ, eta nere griña txarren leyarekiñ
biurtu nintzan leneko gaiztakerietara, eta bizitu naiz
len baño ere gaizkiago; baña konfesio on batekiñ jarri
nai nuke Zerurako bidean. Onetarako jakiñ nai nuke,
noizdanik berritu bear ditudan konfesioak, edo aurtasunetik, edo len egiñ nuan konfesio jeneraletik? Gai
onetan gizon jakintsuen iritzia da, etzaudela beartua
konfesioak berritzera aurtasunetik, eta asko izango
dala len egiñ zenduan konfesio jeneraletik oraindaño-

koak berritzea, zeren konfesio jeneral ark onaren markak dituan. Besterik esan bearko lizake, konfesio jeneralaren ondoren sayatu ezpaziña bekatutik, eta bekatuaren bideetatik aldegiteko, eta oitura gaiztoak uzteko.
Konfesioak berritzea premiazko gauza da bostgarren lekuan, baldiñ denbora luzean bizitu bada bat
lagun urkoaren kontra gorrotoan, edo gorrotoaren
siñaleak agertzen diozkala; gaiztoak izan dira alabaña
denbora orretako konfesioak. Ez nik gorrotorik esango
du, baña beti egonda prest, etsayari txarkeria egiteko
era datorrenean, azeria olloa atxitzeko prest egon dan
bezala. Onelako gauzak beiñ baño geyagotan ekusten
dira alde, auzo, eta errenteroen artean, noizbait txarkeriaren bat egiñ badie aideak, edo auzoak. Etxe
batzuetan aurrekoetatik ondorengoetara igaro oi da
gorrotoa, bekatu jatorrizko, edo orijinalaren eran. Ez
nik gorrotorik, baña opa izan dio len, eta opa dio oraiñ,
eman degiola Jaunak ordaña, esaten duala beregan:
Niri eman dizkidan egunak eman degiozkala Jaunak
berari ere: ez geyago, ta ez gutxiago, Amen, Amen. Ez
nik gorrotorik, baña postutzen da etsayaren kaltea
aditzean, eta illuntasunez betetzen da, arentzako
berri onak aditzen baditu. Ez nik gorrotorik; baña etsa-

yari, edo ukatzen, edo muzinka egiten diozu diosala,
kopetarekiñ, sudurren: eta mokoaren erabiltzearekiñ
adirazten dezula barrengo erra gaiztoa.
Konfesioak berritzea premiazko gauza da seigarren lekuan, baldiñ besteren gauza jabeari biurtzeko,
zorrai erantzuteko, eta erriari, edo lagun urkoai egiñdako kalteak desegiteko arretarik gabe bizitu bada
bat; besteren gauzak alabaña, eta era berean artzekoak eta egiñ zaizkan kalteak deadar egiten due Jaunaren aurrean. Batzuek esaten due: testamentuan aginduko det bear dana. Atozea, zuk egiñ zentzakeala, ez
dituzu oker oriek zuzendu, eta uste dezu, zure ondorengoak obeto zuzenduko dituala? Engañatzen zera,
eta gai onetan esan nitzake neronek dakizkidan zenbait gauza; eta jakizu infernura zoazela testamentuarekiñ, edo testamentu gabe. Gañera beartua zaude,
lenbaitlen gauz oriek zuzentzera utzigabe gerorako.
Atzenean Konfesioak berritzea premiazko gauza
da, baldiñ bizitu bada bat, bere estadu, edo karguaren
egin-bideai erantzuteko zabarkeri andian: dala Erretorea, dala Alkatea, dala Errejidorea, Bolsero, Diputadu,
edo beste Erriko batzarreelan sartzen dana.
Orra, Kristaua, norentzat dan kaltetsua, norentzat
txit ona, eta norentzat premiazko gauza Konfesioak

berritzea. Jaunaren aurrean ongi begira degiogun gure
bizitzari, zuzendu ditzakun egin ditugun okerrak, eta
bizi gaitean Jaunaren beldur santuan, onela iristeko
betiko bizitza. Amen.

BEDERATZIGARREN
ERAKUSALDIA
Adirazten da, Konfesioak berritzea,
edo Konfesio jenerala ez dala,
askok uste duen bezeñ, neke andiko gauza.
Urrena, ongi egiten danean,
ekarri oi dituan ondasunak.
Konfesio ona egiteko bear dan, lenengo gauza da
examiña: au da egindako utsegite, eta bekatuak
gogora ekartzea. Batzuetan examina egiten da azkeneko konfesiotik, eta onen gañean itzegin det lenago.
Beste batzuetan egiten da aurtasunetik, edo geroagotik, konfesioak berritzeko premiak eskatzen duan
eran, eta onetarako modua erakusten du lenbiziko
Komunioaren liburuak, eta are obeto igerriko du au
premia duanak, Konfesorearekin lenago gai onen
gañean itzegiten duala. Azkeneko Erakusaldian ekusi
genduan, nola Konfesioak berritzea izan ditekean
batzuentzat kaltetsua, beste batzuentzat txit ona, eta
bestentzat premiazkoa, Zerurako bidean jartzeko.
Oen artean izan oi dira batzuek añ jakiñezak, eta lan-

dugabeak, non uste duen, konfesioak berritzea, edo
konfesio jenerala egitea dala gauz añ gaitza, edo neke
andikoa, non aditze utsak ere izutzen dituan. Emendik
dator, onelakoak bekatuan oatuak, eta Zeruaz etsiak
bezala bizitzea. Au da etsayaren sarea, eta orregatik
bekatari oentzat itzegin nai det gaurko Erakusaldi
onetan. Aditzera emango det, konfesioak berritzea,
edo konfesio jenerala ez dala, askok uste duen bezeñ
neke andiko gauza. Aditzera emango ditut urrena,
ongi egiten danean, ekarri oi dituan ondasunak. Enzun
bekataria, arretarekin.

§ I.
Nor oroituko da bere denboran egin dituan bekatu
guziaz? Eta nork esan guziak? Ez da au nere buruarentzat egindako lana. Onela itz egiten due bekatari
batzuek, baña osotoro engañatzen dira. Au zuk argiro
ezagutzeko, Kristaua, asko dezu begiratzea, zertara
zauden beartua gai onetan.
Zure bekatuen artean asko, eta geyenak dira
benialak. Ona da oek ere aitortzea edo konfesatzea,
baña ez da premiazko gauza, Trentoko Konzilioak era-

kusten digun bezala: zeren benialen barkazioa Konfesioaz kanpora, beste era askotara iritsi ditekean. Eta
era onetan asko arintzen da Konfesioak berritzeko
nekea.
Bekatu larri, edo eriozkoak alegiñean gogora ekarri bear dituzu, eta zere biotzean arkitzen dituzun eran
aitortu, edo esan bear dituzu. Ala erakusten digu Trentoko Konzilioak (ses. 14 cap. 5 de Paenit). Emendik
atera ezazu, Kristaua, Konfesioak berritzea, edo Konfesio jenerala egitea askoz errazago dala, bekatuaz
oroitzeko bururik ez daukeela dioen orientzat besteentzat baño, zeren gauza txit nabarben, eta andiak
ez, beste guziak aztu zaizten. Atera ezazu gañera,
ezpazera ongi oroitzen, zer gertatu zitzatzun, baña
zerbait izan zala gai onetan, edo artan, asko dezula au
esatea.
Bekatu larri, edo mortalak aitortu bear dira beren
zenbatezkoarekin alegiñean; esan nai det, ez dala
asko esatea: egiñ det bekatu onelako Mandamenturen
kontra, baizik esan bear da egiñ det bekatu Mandamentu onen kontra: onenbeste bider gogo, edo pensamentu utsez, onenbeste bider obraz, gisa onetan, edo
artan: onetarako gauza bearra da zenbatezko au al
dan eran gogora ekartzea. Demagun, eziñ oroitu zera-

la, onelako bekatu egiñ zenduan, edo ez, eta zabuan
bezala zaudela egiñ nuan, ez nuan: esazu au, eta asko
da. Demagun gañera, etzerala ongi oroitzen, onelako,
edo alako bekatu egiñ zenduan, edo ez, baña etziñagoa zaudela bayetzkora: esazu au, eta asko da. Ezagutzen badezu examinan, Mandamentu baten kontra
egiñ dituzula onenbeste, edo ainbeste bekatu, egin
dezagun kontu zortzi juramentu gezurrezko, zortziak
esaitzu, ez banaka baizik batean, baña zenbat ezagutu dituzun ainbeste, ez geyago, eta ez gutxiago. Ezagutzen ezpadezu, zenbat diran Mandamenturen baten
kontra egindako bekatuak, baña bai gutxi gora bera,
esaitzu gutxi gora bera onekin, eta asko da au.
Askotan gertatzen da, bekataria ez oroitzea, zenbat bider erori dan Mandamenturen batean, zeren
denbora luzean bizitu zan gaizki Mandamentu aren
kontra, eta nola oroituko da, zenbat bider erori zan
gogoz, edo pensamentuz, zenbat bider itzez, zenbat
bider obraz, zenbat bider zabarkeriaz, eta zenbat
bider jakiñ bear ziran gauzak jakiñgabez? Neke da
onelakoak zenbatezkoa ezagutzea gutxi gora berarekiñ ere. Asko engañatzen dira onetan: aztutzen dira
bearrenaz, edo egindako bekatuen damu egiazkoa
sortzeaz; gau, ta egun ari dira zenbatezkoa billatzen:

berotzen ditue buruak, eta jartzen dira zentzua galtzeko perill andian. Felipe bigarrenaren jauregiko zaldun
batek artu zuan asmoa bere konfesioak berritzeko:
igaro zituan amabost egun examina egiten: alegin
guziarekin aritu zan kontu ateratzen, zenbat bider
utsegin zuan Mandamentu bakoitzean, baña alperrik.
Egin zuan bere konfesioa; baña nola esan etzuan, zenbat bider erori zan Mandamentu bakoitzean, alako
kezka, eta illuntasunak inguratu zuen, non bularretik
sartu zion bere buruari ganibeta, eta il zan; baña izan
zuan denbora ezagutzeko bere utsegitea, eta sosegaturik il zan. Orra, zer dan zenbatezkoaren billa geyegi
batek bere burua nekatzea. Badira beste batzuek gai
onetan neke andirik ez duenak, eta zer esaten duen
ongi begiratugabe, eunka, eta millaka bekatuak botatzen dituenak. Galdetu zion Aita Kalatayudek bati:
Zenbat juramentu gezurrezko egin dituzu? Eranzun
zion: Zortzi milia, eta lareun? Zenbat birau bota dituzu? Bederalzi milla, eta bost eun. Nork sinistuko die
onelako bekatariai, examiña ongi egiñ, eta onela eranzuten duela? Emendik ateraezazu, Kristaua, ez dezula
zere burua geyegi estutu bear, zeren bekatu larrien
zenbatezkoa eziñ arkitu dezun: eta ez dezula nolanai
esan bear: Onenbeste, edo ainbeste milla. Jauna,

esango didazu: Nola bada bear bezala, eta bear adiña
examiña egingo du denbora luzean gaizki zizitu
danak, zenbat bider erori dan eziñ gogora bazayo? Ara
nola. Lenengo lekuan: begira ongi, zenbat urtean
gutxi gorabera gaizki bizitu zeran? Bigarrena: denbora orretan astean, edo illean bataz beste zenbat bider
erortzen ziñan obraz, zenbat bider itzez, eta pensamentuz? Irugarrena: denbora orretan igaro ote ziran
illa beteren batzuek bekatura gabe, zeren erarik izan
etzan, edo zeren bizitza ontzeko asmo-erdiren
batzuek izan zinduan. Laugarrena, seigarren Mandamentuaren kontrako bekatuetan, begira, aideakiñ,
ezkonduakiñ, beste estadutakorekiñ ezer gertatu dan,
eta zenbat bider, bekatu oek alabaña berezi bear dira
besteetatik. Era onetan egiñ dezakezu examiña, zenbatezkoaren ondoren burua galdu gabe.
Jauna, dio oraiñ urliak: ni oroitzen naiz, noizbait
Mandamentu batean gaizki bizitu nintzala, baña eziñ
gogora zat, zenbat denboran iraun zuan nere bizitza
gaiztoak. Atozea, eta etzera oroitzen, denbora ori
luzea, edo laburra izan zan? Oroitzen naiz, Jauna,
igaro nuala denbora puskaren bat bizitza gaiztoan,
baña eziñ esan dezaket geyago. Atozea, eta oroitzen
zera, orduan egindako bekatuaz? Oroitzen naiz, Jauna,

egiñ nituala denbora artan onelako, edo alako bekatu
zenbait aldiz, baña ez naiz oroitzen zenbat bider.
Jauna, esango du sandiak. Onenbeste urte dira, egiñ
nuala nik konfesio jenerala: esan nituan ordurañoko
nere oitura gaiztoak, eta sayatu naiz bizitza onari
jarraitzera: baña askotan gertatzen zat, sermoyak
aditu ondoan kezka etortzea: onelako, edo alako
bekatu esan ote nuan? Atozea, eta etzinduan esan
astean, edo illean gertatu zitzaizkitzun gauzak? Eta ez
dezu ekusten, bekatu aetan sartua zegoala ori ere?
Utgiezu bada kezka oriei. Besterik lizake, gogorako
balitzatzu; esan zinduan oitura gaiztoetan sartu etzan,
bekatu nabarbenen bat. Ta ala baliz ere, Konfesio
jenerala egiñ zenduanetik urte asko igaro badira,
esanzat utzi dezakezu. Jauna, esango du berendiak:
nik egiñ nuan Konfesio jenerala, aurtasunetik asita
oraiñ lau urterañokoa, nere, eta konfesorearen ustean
ongi: baña sermoi, edo dotrinak aditzen ditudanean,
gogoratzen zat, nik egiñ nuan onelako gaiztakeria, eta
eztakit konfesio jeneralean esan nuan, edo ez. Ez oroitzea esan zenduan, edo ez, ez da asko, gauza zarrak
irabiatzen ibiltzeko: eta eman dezakezu esantzat: eta
askori debekatu bar zate osotoro lena berriz, eta

berriz lena erabiltzea. Atozea, nola oroituko zera, zer;
eta nola esan zenduan oraiñ iru, edo lau urte?
Ekusten dezu, bekataria, konfesioak berritzea, edo
Konfesio jenerala egitea, ez dala askok uste duen
bezeñ neke andia? Ekusten dezu, buru gutxi daukanak
errazago egiñ dezakeala, zeren egindako bekatuen
erdiak, edo geyago osotoro aztu zaizkan? Utzi itzatzu
bada aitzakiak, eta egizu, Zerurako bazera, nai, ta nai
ez egiñ bearrean zaudena. Ukitu ditzakun oraiñ konfesioak berritzeak, ongi egiten danean, dakartzian
ondasunak.

§ II.
Ondasun oen artean lenengoa da ezagutzea bekatariak, zeñ eskergabea izan dan bere Jaun, eta Aita
onarentzat. Ekusten du, egiñ zuala Aita onek Zerurako, eta Adanen bekatuarekiñ galdu zuala arako esku
guzia. Ekusten du, utsegite au desegiteko, Aita Zerukoak bidaldu zuala lurrera bere seme bakarra; seme
au egiñ zala gizon, eta bere bizitzaren kostuz irabazi
zuala guretzat Zerurako eskua. Ekusten du, Aita onen
kontra egiñ dituala ainbeste eskergabekeri itsusi.

Emendik argiro ezagutzen du, nor, eta nolakoa izan
dan bere Jaunarentzat. Konfesio bakoitzean ere nolerebait ezagutzen zuan au; baña askoz obeto konfesio
jeneralean; zeren begien aurrean jartzen zaizkan bere
denbora guzian egiñ dituan bekatu itsusi guziak.
Orduan arriturik geratzen da, eta dio: Hau guzia egiñ
nik! eta alaere itxedon dit nere Aita onak, Zerurako
bidean jarri nadin! O Ontasun, eta urrikimentu paregabea!
Bigarren ondasuna da, bizitza ontzeko, eta aurrera bekaturik ez egiteko, asmo sendoak artzea. Gertatzen da Konfesioak berritzen dituan bekatariarekin,
gazte jokalari batekin Erreñu onetan gertatu zana.
Etxe aberats bateko semeak ederretsi zion jokoari.
Jokatu oi zuan txartelez, mayean dirurik ipiñi gabe.
Aitak geyegi nai zion, eta galduaren txartelak zetozenean, bereala ematen zuan dirua. Egun batean galdu
zituan semeak amabi milla dukat, eta irabazleak
bidaldu zion Aitari txartela, eta onek esan zuan:
Amabi milla dukat galdu ditu nere semeak? Ez ditut
pagatuko, bera ezpadator, eta kontatzen ezpadu
dirua. Joan zan semea, eta esan zion Aitari, bere onra
zijoakiola, galdu zuana pagatzean. Aitak erakarri
zituan ogei, ta lau diruzorro, bost eun dukatekoa

bakoitza. Zabaldu zuan dirua mai baten gañean, eta
arriturik geratu zan semea. Au guzia jokatu det nik?
esan zuan. Erantzun zion Aitak: Bai ene seme, eta laster gera gisa onetan hospitalean. Orduan esan zuan
semeak: emen betiko bukatzen dira neretzat kartak:
ez geyago jokorik. Eta nola esan, ala egiñ zuan. Au
bera gertatzen da bekatariarekiñ, prestaera onarekin
konfesio jenerala egiten duanean. Len etzan izutzen,
bere bizitzari azaletik begiratzen zionean; baña konfesio jeneralean ekusten ditu bere bekatu guziak pilla
batean bilduak, eta arriturik dio: Non zebillen nere
burua, onenbeste bekatu itsusi egiñ nituanean? Ez
geyago bekaturik, ez, Jaunaren lagunzarekin.
Irugarren ondasuna da, bekataria askotan geratzea barrengo alaitasun, eta poz andi batekiñ; uztendu alabaña lertzeko zorian zedukan, bekatuen karga
astuna. Ala zion batek konfesio jenerala egiñ ondoan.
«Deritzat, zion, neregandik bota dedala karga bat eziñ
irozo nuana, eta lertzeko zorian nendukana. Berrogei,
ta amar urteren denbora luzean munduak eman dizkidan atsegiñ guziak utsa dira, oraiñ neregan daukadan,
atsegiñ, eta gozotasunaren aldean».
Atzenean Aita Zerukoak berriro artzen du onelako
bekataria bere semetzat, apaintzen du bere semeari

dagozkan soñeko, eta doai ederrakiñ, Ebanjelioko
seme ondatzallea bezala, eta Zeruko Aingeruak egiten due festa andi bat. Au guzia aditzera emana utzi
zuan Jesu-Kristok berak.
Aditzen dezu au guzia, konfesioak berritzeko premian zauden, bekataria? Etzaitezela bada izan sorra,
eta gorra: zoaz zere Aita onagana, txit ongi, eta gozotoro artuko zaitu: aztuko da zure eskergabekeriaz, eta
zu nor bazera, emango dizu betiko bizitza. Amen.

AMARGARREN ERAKUSALDIA
1. Adirazten da, lenengo lekuan, Konfesio ona egiteko, zeñ gauza bearra dan bekatuen damua.
2. Zer doai, edo Kondizio eskatzen dituan
damu onek?
Itzegin dizut, Kristaua, Konfesio ona egiteko bear
dan lenengo gauzaren, edo examinaren gañean. Bigarrena da egindako utsegite, edo bekatuen damua, eta
au izango da urrengo iru Erakusaldietarako gaya.
Gaur aditzera emango dizut, konfesio ona egiteko zeñ
gauza bearra dan bekatuen damua. Urrena, zer doai,
edo kondizio eskatzen dituan damu onek. Enzun arretarekin.

§ I.
Gizonak bekatuari biotzean leku ematen dionean,
utzitzen du bere Jaun, eta Jaungoikoa, eta ipintzen du
biotza emengo gauza debekatuetan: eta Jaunari egiten dion bidegabearen barkazioa iristeko, gauza bea-

rra da kentzea biotza emengo gauza debekatuetatik,
eta ipintzea dagokan lekuan, edo Jaunagan. Orregatik
esaten digu berak: Biur zaitezte nigana: Convertimini
ad me (Joel c. 2.) Añ gauza bearra da biotzaren aldetik au, non gizon jakintsu askoren iritzian Jaungoikoak
eziñ barka dezakean b bekatua, kentzen ezpadu bekatariak biotza bekatutik, eta ipintzen ezpadu Jaunagan.
Munduaren lenengo denboretan etzan konfesioko
Sakramenturik, eta onezko damu, edo kontrizio osoarekin bazik etzan arkitzen bekatariarentzat barkaziorik. Zer gertatu zan? Amilka joan zan gizona bekatuaren bideetan, ainbesteraño, non damutu zitzayon Jaunari gizona egin zualako, eta Noe, eta bere etxekoak
ez, beste guziak osotoro bukatu zituan, bidaltzen
zituala mundu guzia estali zuen ujolak. Lege zarrean
ere etzan konfesioko Sakramenturik, konfesioaren