Erakusaldiak-II - 11

non habebitis vitam in vobis (Joan. 6). Alaere zer gertatu eta zer gertatzen zayo gure Jesus maitagarriari
gurekin? Au da oraiñ ukitu bear deguna.

§ III.
Elizaren lenengo denboretan etzan aginte bearrik
izan, Kristauak sarritan, eta jayera andiarekin Jesus
maitagarria artzeko. Baziakien, zer esan zuan Jesusek:
baziakien, Jesus zala bizitzaren arbola, Paradisukoa

baño, askoz miragarriagoa, eta arbola onetatik janaz,
graziaren bizitza ugarituko zala, eta bizi zitezkeala
animaren aldetik ill gabe. Nere gorputza egiaz da
janaria, eta nere odola edaria, dio Jesusek berak: Caro
mea vere est cibus, et sanguis meus vere est polus:
ogi au jaten duana biziko da beti: vivet in aeternum
(Joan. 6). Baziakien, Aldareko Sakramentuan jartzen
zala Jesus, guri betiko bizitza, eta bera dan guzia emateko. Eta asko zan au maiz, eta gose andiarekin Zeruko janari au artzeko. Egun oro, edo Meza enzuten
zuen aldi guzietan artzen zuen Kristauak Sakramentu
au, S. Lukasek aditzera ematen digunez (Acta Apost.
c. 2).
Baña jayera, eta debozio au oztutzen asi zan, eta
zabartuaz zijoazen Kristauak Komunioko Sakramentua
artzean. Orregatik agindu zuan Elizak, komulga zitezela Kristau guziak urtean iru bider bederik, au da Pazkoa Ioratuan, Mayatzekoan, eta eguerriz.
Aginte onekin ere etziran anziñako jayerara biurtu
Kristauak, geyenak beintzat, eta biurtu bearrean,
aurrera zijoazen beren zabarkerian, eta bekatuaren
bideetan, eta agindu bear izan zuan Elizak, komulga
zitezela Kristau guziak, gutxienez urtean beñ, Pazkoa
Ioratuan, eta aginte oni erantzuten ez dioenai debeka-

tu dakiela Elizan sartzea, eta iltzen diranean, ukatu
dakiela Eliz-lurra. Agindu zuan gañera, iduki zitezela
herejiaren suspitxemalletzat: De haeresi suspecti.
Leku batzuetan Pazkoako komunioa egiñ ez duenai
siñalatzen die Obispo Jaunak denbora, presta ditezen
ongi, eta artu dezeen Jesus ona biotz garbiarekin: eta
Iruñeko Obispo Jaunaren mendeko Elizetan agindua
dago, lenengo lekuan, Pazkoako amabost egunak igarotzean, aditzera eman dedilla Elizatik, nor diran
komulgatu gabeak. Bigarrena, Pazkoa denboratik
urrengo amabost egunetan ere, Elizak agindua egiñ
ez duenak geratzen dirala exkomikatuak, eta eskomiku au ezin kendu dezakeala Obispo Jaunak baizik. Irugarrena, Korpus egunerako animen kargudunak bidal
ditzeela Elizarekikoa egiñ duenen agiriak.
Eta Eliz Ama Santaren alegiñ oekin guziakin zentzatu ote gera? Izanda denbora bat, zeñean Kristauak,
elkarren leyan bazala, Jesus maitagarria artu nai zuen:
denbora bat, zeñean Jaunaren itza entzuteko, eta
Sakramentuak artzeko egarri andia erakusten zuen.
Baña igaro ziran zori oneko denbora aek, eta aditzen
degunez, geyenak aztu dira beren Aita onaz. Batzuek
urte guzian ez due Sakramenturik artzen, eta orduan
munduaren beldurrez. Zer prestaerarekin jarriko dira

oek Jaunaren mayan? Besteak noizean beñ Sakramentuak artu arren, ez due biotzik bekatua, eta bekatuaren bideak osotoro utzitzeko, eta emendik dator Kristaurik geyenak Konfesio, ta Komunio gaiztoak egitea.
Badira beste Batzuek Pazkoetako Konfesio, eta Komuniotik igesi dabiltzanak, exkomikuen beldurrik ez dan
denbora oetan. Ez da iñor bortxatu bear, Sakramentuak gogoaren kontra artzera, esango due onelako
Kristau doakabeak. Beraz ez da iñor beartu bear jai
egunetan Meza, eta Jaunaren itza entzutera. Beraz
guraso batek ez ditu estutu bear lagun gaiztoetatik
aldegiteko, eta ordu onean etxeratzeko, eta bakoitzari utzi bear zayo bere erara, nai duana egiten; eta, zer
izango lizake orduan gaztediaz? Guraso on batek estutzen du semea, joan dedin eskolara, eta ikasi dezan
Kristauak jakin bear duana Zerurako: agintzen dio,
aldegin dezala lagun gaistoetatik, eta aginduak egiñ
nai ezpaditu, ematen dio dagokan kastigua. Jaungoikoak berak agintzen digu beardan denboran konfesatu, eta komulgatu gaitezela, eta beraren agindua egiñ
nai ez duana bidaltzen du betiko su, eta garren artera. Era berean Eliz Ama Santak estutzen ditu bere
umeak Jaunaren mayera joateko prestaera ederrarekin, eta gogotik: ematen die denbora presta ditezen,

eta alaere egiten ezpadue agindua, exkomikatzen
ditu. Orregatik, len esan degun eran itzegiten duenak,
dira zentzugabeak, Jainkoaren, eta Elizaren beldurgabe bizi nai lukeenak.
Orra, Kristaua, zer gertatzen zayon gurekin gure
Jesus onari. Jesus da Aita betikoaren Seme bakarra,
eta Jaungoiko egiazkoa. Jesus da, gu Zerurako bidean
ipintzeko, Zerutik lurrera jatxi, gizon egiñ, eta gurutzean bizitza eman zuana. Jesus da, gu ume zurtzen
eran ez uzteagatik asmatu zuana Aldareko Sakramentuan geratzea, gurekin bizitzeko, guri emateko bere
ondasun guziak, eta bera dan guzia eta gau, ta egun
guri itxedoten dago. Zenbat gauza miragarri egiten
ditu guri ongi nayez? Eta alaere gurekiñ gertatzen
zayo oraiñ aditu deguna? O gure eskergabekeriaren
izugarria!
Zer ote da gaistakerien ujolak desegiteko, edo
beintzat gutxitzeko egin bear dana? Arreta andiarekin
gazteai erakustea, gure bekatuak kentzen dituan, Bildots Jesus maitagarria ongi, eta sarritan artzeko prestaera. Ea, gazte maiteak, zuen onagatik egingo det
nik alegiña lan oni jarraitzeko; eta zuek zeren aldetik
etzaiteztela zabartu zuen Jesus ona ongi artzeko,
prestaera ikastean: zoazte maiz Sakramentu miraga-

rri au artzera, eta zuek beraren lagunzarekin garaituko dituzue etsai guziak, eta emango dizue betiko bizitza, eta beñere aituko ez dan pakea. Amen.

BOSTGARREN ERAKUSALDIA
Agertzen da Komunio
gaiztoaren itsustasuna.
Azkeneko Erakusaldian aditu zenduan, Kristaua,
Jesusen guganako onginai, eta amorioak zer asmatu
zuan gurekin, eta gure artean bizitzeko, eta guri emateko bere ondasun guziak, eta bera dan guzia. Au izan
zan, Zeruko bere jarlekua utzi gabe, denbora berean
jartzea, eta egotea Aldareko Sakramentuan. Aditu
zenduan gañera, gauza zeñ miragarriak egiten dituan
onetarako, eta zer gertatu, eta gertatzen zayon gurekin. Ay! Kristaurik geyenak berandutik berandura baizik ez dira Jesusen mayera joaten, eta orduan ere
gogoaren kontra, eta bekatuaren bideak uzteko biotzik gabe. Oek egiten due Komunio gaiztoaren bekatu
itsusia. Beste asko omen dira Pazkoako denboran ere
Konfesio, eta Komunioaren Agintea ezertan ez daukeenak, eta herejeen sospetxa ematen due. Oekin ez
det orain itzegin nai, baizik oitu ditezen gazteak Jaun
Andia prestaera onarekin artzera, aditzera eman nai

diet alik ongiena Komunio gaiztoaren itsustasuna.
Enzun, Kristaua, arreta andiarekin.

§ I.
Edozeñ bekatu larri, edo mortal da eskergabekeri
txit itsusia; bekataria alabaña altxatzen da Jaunaren
kontra, eta itzez ezpada, obraz beintzat dio: ez det
Jaun au serbituko. Espa au agertzen digu Jaunak Jeremiasen autik: Dixisti: Non serviam. Alaere bekatu larri,
edo mortal guziak ez dira berdinak, baizik batzuek
besteak baño itsusiagoak dira. Eta nolakoa izango ote
da Komunio gaiztoa? Au nolerebait igerritzeko, begiraldi bat eman bear diogu Judasen bekatuari.
Judas zan gizon bat Jesus onak auts-artetik onra
andietara altxa zuana. bere ikasleen artean:
bere mayean iduki zuan denbora luzean, eta atzenean
egin zuan bere Apostolu, eta Elizako kar-gudun andi.
Nola erantzun ote zien Judasek onra, eta mesede oei
guziai? Txit gaizki; bada saldu zuan bere Maisu, ta
ongille Andia ogei, ta amar dirutan, eta ipiñi zuan Judu
gogorren atzaparretan. Judasen bekatu au arteraño
gertatu ziran bekatu guzien artean itsusiena zan diru-

dianez, eta lenengo lekua dagoka gaiztakerien artean,
dio S. Leonek: Obtinet in facinore principatum (Serm.
de Passione Chti). Añ itsusia iritzi zion Judas berak ere,
non urkatu zuan bere burua. Ipintzu orain, Kristaua;
ipintzu Judasen bekatu onen aldean Komunio gaiztoen
bekatua, Zeñ ote da itsusiagoa? Askoz, eta askoz itsusiagoa da Komunio gaiztoa; Judasek alabaña beiñ
bakarrik saldu zuan Jesus, baña, zuk bekataria, saldu
dezu sarritan, edo Komunio gaiztoa egin dezun aldi
guzietan. Judasek saldu zuan Jesus ogei, ta amar dirutan; baña zuk saldu dezu atsegin lotsagarri bategatik,
edo obeto esateko ezerezean. Judasek saldu zuan
Jesus, argatik bizitza eman etzuan denboran; baña
zuk saldu dezu, zugatik gurutzean bizitza eman ezkero. Judasek etziakian, Jesus zala Jaungoiko, ta gizon
egiazkoa; baña zuk aurtasunetik dakizu, eta sinisten
dezu, Jesus dala Aita Betikoaren Seme bakarra, Trinidadeko bigarren Persona, eta Jaungoiko egiazkoa.
Alaere izan dezu ausardia, bekatuz loitua zaudela
beraren mayean jartzeko, eta zure barrunbe zikiñean
sartzeko. Nork eztakuz, Judasen bekatua baño askoz
itsusiagoa izan dala zurea? baña guazen aurreraxeago, eta begira degiogun Juduak Jesus illeraztean egin
zuen bekatuari.

Juduak beren odolekoa zuen Jesus, eta ainbeste
mirari, eta ontarte egin baziezten ere, etzuen ezagutu
nai izan beren Salbatzalletzat, eta aintzakotzat ezagutu bearrean illerazo zuen gurutzean. Izugarria zan
Juduen eskergabekeria au; baña ongi begiratzen
badezu, Kristaua, izugarriagoa da zure Komunio gaiztoen eskergabekeria. Juduak lotu zuen Jesus Getsemaniko baratzan: eraman zuen Jerusalena, eta erabilli
zuen kalez kale, ela etxez etxe, txarkeri, eta bidegabe
andiak egiten ziozkeela. Atozea, eta zuk ez dezu zere
ortzen artean artu Jesus bera, eta loturik sartu infernuko dragoyaren lizean, edo bekatuz zikindua zendukan barrunbe orretan? Loturik diot, zeren ipiñi dezun,
egiñ nai zizkitzun, ontarte, eta mesedeak eziñ egiñ
ditzakean eran.
Juduak azotez urratu, eta aranzaz koroatu zuen
Jesus, eta ez diozu zuk ere au bera egiñ Komunio gaizto bakoitzarekin? Agertu zitzayon beiñ Jesus D.ª Santxa Karrillori zauriz betea, eta odola zeriola, eta esan
zion: Orra zertako diran Komunio gaiztoak. Juduak
nayago izan zuen Jesus baño Barrabas, eta deadar
egiten zuen: ill bedi Jesus; eta zuk nayago izan dezu,
zure biotzean bizitzea Satanas, ezen ez Jesus. Juduak
beren gañean artu zuen Jesusen odola, eta eriotza:

eta arreizkero badarraite Jaunaren madarikazioa. Eta
zuk zere barrunbean sartu dezu odol ura bera, dakizula, zeñ izugarriak diran Komunio gaiztoak berekin
dakartzian madarikazioak. Juduak illerazo zuen Jesus,
baña etziakien ongi, Jesus zala Aita betikoaren Semea,
eta agindurik zegoan Salbatzallea. Au aditzera eman
zuan Jesusek berak, gurutzetik esan zionean Aitari:
Aita, barkagiezu, ez dakie alabaña, zer egiten duen
(Luc. 23). Eta S. Paulok dio, etzuela Juduak gurutzean
illeraziko Jesus, nor zan ezagutu balue; Si enim cognovissent, nunquam Dominum crucifixissent (1.ª ad
Corint. 11). Baña zuk, Kristaua, guziaren berri dakizula, komunio gaiztoak egin dituzu, eta bakoitzean
zugan danez illerazi dezu, S. Paulok dionez. Beraz
Juduen bekatua baño askoz itsusiagoa da Komunio
gaiztoaren bekatua. Orregatik esan zuan S. Agustiñek,
biguñagoak izan zirala Juduak: Milius peccaverunt
Judaei.
Komunio gaiztoaren itsustasunaren gañean esan
dan piska au ez da gutxi, nere Kristaua, aditzera eman
dan gauza bakoitzari ongi begiratzen bazayo; baña
alaere ez da iristen S. Paulok gai onetan dionera.
Apostolu Santu onen iritzian, batayoa ezkero bekatu
egiten duanak, beregan danez berriro gurutzean ipin-

tzen du Jesus, eta kentzen dio bizia. Diot beregan
danez; zeren piztu zan Jesus beiñere ez iltzeko, eta
eziñ berriz il diteke. Alaere batayoaz geroz bekatu egiten duanak, il nai du bere alegiñean eziñ il ditekeana.
Rursum crucifigentes sibimetipssis filium Dei. Eta edozeñ bekatu larri, edo mortalegatik au badio Apostolu
Santuak, zer esango ez du Komunio gaiztoaz? Dio
benikbeñ, Jesusen gorputza, eta odola gaizki artzen
dituanak, bizitza kentzeko alegiña egiteaz gañera, ekiten diela beraren gorputz, eta odolari, eta oben, edo
kulpadun egiten dala oen kontrako bidegabe izugarri
batekiñ. Quicumque manducaverit panem hunc, vel
biberit calicem Domini indigne, reus erit corporis, et
sanguinis Domini (1.ª ad Corint. 11). Itz oek aditzera
ematen digue Komunio gaiztoaren itsustasuna alako
eran, non bekataririk andiena ere arriturik gera ditekean.
Demagun, Aita batek bere semeari dion amorioagatik, igarotzen dituala neke txit andiak, eta atzenean
semeak egiñ dituan gaiztakeri batzuen barkazioa iristeko, ematen duala urkamendian bere bizitza. Aditzen
du semeak au guzia, eta bere gaiztakerien damuz
bere burua desegin bearrean, alako amorruan jartzen
da bere Aitaren kontra, non illa ezpalego berak illko

lukean. Laster egiten du hura dagoan obira; ateratzen
du: erabiltzen du ostikopean: askatzen du ganibetaz
gorputza, eta jaten diozka errayak. Esan zadazu, Kristaua: asma diteke eskergabekeri, ta gogortasun
andiagorik? Jakizu bada, komunio gaiztoa egiñ dezun
bakoitzean beste onenbeste egiñ dezula zure Aita on
Jesus maitagarriarekiñ. Guri ongi nayez, eta gure
bekatuen barkazioa iristeko, eman zuan gurutzean
bere bizitza, S. Pablok dion bezala: Propter nimiam
charitatem. Aditu dezu au, eta sinistu: eta zere bekatuen gañean negar egiñ bearrean, berriro gurutzean
ipiñi nai izan dezu, eta zere alegiñean ipiñi ere dezu,
dio S. Paulok. Baña ekusirik, beñ il zala, eta eziñ berriz
il ditekeala, alako amorrua artu dezu beraren kontra,
non ozka ekiñ diezun beraren gorputz, eta odolari, eta
sartu dituzu zere barrunbe zikiñean. Arritu zaitezte
Zeruak, eta desegiñ Zeruko ateak, ekusirik eskergabekeri, eta bidegabe añ itsusia, esan dezakegu Jeremiasekin: Obstupiscite Caeli, et portae ejus desolamini. Ez da onetan geratzen San Pablo, baizik dio gañera, komunio Santua gaizki artzen duanak, jaten, eta
edaten duala bere betiko galera: Qui enim manducat,
et bibit indigne, judicium sibi manducat, et bibit. (1.ª
ad Corint. 11). Ala gertatu zan Judasekin eta ala ger-

tatzen da egun oro beste askorekiñ. Sinisturik nago,
erri bakoitzean noizean beiñ gertatzen dirala kastigu
izugarriak Komunio gaiztoakgatik. Oetatik bat izan oi
da Jaunak bere eskutik utzitzea bekatari eskergabea.
Beste zenbait aldiz, Ostia Santua ezkutatu izan zayo
Komunioko denboran bekatariari. Ala gertatzen zitzayola, esan zidan neroni onelako bekatari batek.
Orra, Kristaua, zeñ bekatu itsusia dan Komunio
gaiztoa. Emendik atera ezazu, gaztea, nolako ardura,
eta arretarekin ikasi, eta egiñ bear degun Jesus maitagarria gure biotzetan ongi artzeko prestaera. Saya
zaite, gaztea, neke piska onetara iritsi dezazun Jesus
onak zuretzat prestaturik daukan, betiko bizitza.
Amen.

SEIGARREN ERAKUSALDIA
1. Ematen dira Konfesioko Sakramentuaren berriak.
2. Urrena aditzera emango dira Sakramentu onek
dakartzian ondasunak. Emendik aterako degu, zeñ
gauza bearra dan, Sakramentu oni dagozkan gauzak
gazteai ongi erakustea.
Azkeneko bi Erakusaldietan itzegiñ dizut, Kristaua,
Aldareko Sakramentu guziz miragarriaren gañean.
Sakramentu au ongi artzeko prestaerak eskatzen du,
beste gauz askoren artean, gure animak garbitzea
Konfesioko Sakramentuarekiñ. Orregatik Konfesioaren
gañean itzegiñ uste det betaz, eta naroro. Gaur aditzera emango ditut, lenengo lekuan, Konfesioko
Sakramentuaren berriak. Urrena Sakramentu onek
dakartzian ondasunak. Enzun arretarekiñ.

§ I.
Gure Salbatzalle Jesus maitagarriak ipiñi zuan
lenengo lekuan batayoko Sakramentua, eta onek bar-

katzen digu bekatu jatorrizko, edo orijinala, arako
gure lenengo gurasoetatik datorkigun bekatu ura.
Batayoan bertan Espiritu Santuak apaintzen du anima
graziaren soñeko ederrarekin, eta ematen diozka
fede, esperanza, eta karidadearen birtuteak, eta
gañera bere doayak. Atzenean markatzen du JesuKristoren artaldeko markarekiñ, beraren gudari, edo
gerrari izan dediñ. Ekusten zuan Jesus onak, etsai
trebe, eta leyatuak zituala Kristauak bere kontra, nola
diran Demonioa, mundua, eta aragia, eta oek garaitzeko sendotu nai izan zuan beste Sakramentu batekiñ, eta au da Konfirmazioa.
Gu nor izatera, etzan Konfesioko Sakramentuaren
bearrik, zeren batayo, eta Konfirmazioan eman zizkigun grazia, birtute, eta doayakiñ, eta Komunioko
Sakramentuaren janari, eta edari miragarriarekin
garaitu gintzakean animaren etsayak, eta gorde gentzakean graziaren bizitza. Baña ekusi zuan Jesus onak,
zeñ makurtuak geunden gaitzerontz, eta banakaren
batzuek ez, beste guziak eroriko zirala bekatuan, eta
galduko zuela graziaren soñeko ederra. Urrikaldu zan
guzaz, eta Zerura igotzeko zegoan denboran, sartu
zan Apostoluak kouden tokira, eta itzegin zien era
onetan: «Nere Aitak ni bidaldu ninduan eran, nik ere

bidaltzen zaituet zuek: asnasarekiñ aizeman zuan
Apostoluen alderonz, eta esan zien: Arrezazue Espiritu Santua: Accipite Spiritum Sanctum: Zuek barkatzen
dieztezuenen bekatuak barkatuak izango dira, eta
bertatik barkatzen zaizte: Quorum remisseritis peccata, remiltuntur eis. Eta zuek barkatugabe uzten dieztezuenenak, barkatugabe geratuko dira: Et quorum
retinueritis retenta sunt (Joan. 20)». Itz oetan utzi zion
Jesusek bere Elizari Konfesioko Sakramentua: eman
zion bekatuak barkatzeko esku miragarria, ez norinai,
baizik Apostoluai, ta oen ondorengo Apaizai. Au da
fedeak erakusten, eta guziok sinisten degun egia, eta
besterik esatea da herejia.
Sakramentu au ipiñi zuan Jesu-Kristok batayoa
ezkero egiñdako bekatuak barkatzeko: arterañokoak
alabaña barkatzen ditu batayoak. Bekatuak batzuek
dira eriozkoak, edo mortalak, besteak benialak. Bekatu eriozko, edo mortala, da esatea, egitea, edo nai izatea zerbait Jaunaren legearen kontra gauza larri, edo
pisuan. Bekatu beniala da esatea, egitea, edo nai izatea zerbait Jaunaren Legearen kontra gauza ariñ, edo
txikiren batean, edo da bekatu eriozko, edo mortalean
erortzeko prestaera, eta bidea: eta Konfesioko Sakra-

mentuak badu indarra bekatu oek barkatzeko, esan al
baño andiagoak, eta itsusiagoak balira ere.
Bekatu benialak batzuetan arkitzen dira bekatu
eriozko, edo mortalakiñ batean, eta orduan ez dira
bekatu benialak barkatzen, Konfesioko Sakramentuarekin, edo onezko damu, edo kontrizio osoarekin baizik. Beste batzuetan bekatu benialak arkitzen dira
berak utsik, edo mortal gabe, zeren Jaunaren grazian
dagoala bat, erortzen dan bekatu benialen batzuetan.
Bekatu benial oen barkazioa iritsi diteke bi gisatara.
Iritsi diteke benikbeñ Konfesioko Sakramentuarekin,
bear dan damuarekin aitortzen dirala. Iritsi diteke
gañera bekatu benialen barkazioa Konfesioko Sakramentuaz kanpora, Elizak artako ipiñirik dauzkan erregu, eta gauz onakiñ. Gauz oek ipintzen ditue, batzuek
geyago, besteak gutxiago, eta dotrinako gure liburutxoak dakartzianak dira bederatzi. Lenengoa Meza
entzutea: bigarrena Komulgatzea: irugarrena Konfesio
jenerala edo Ni bekataria; laugarrena Obispoaren bendizioa: bostgarrena ur bedeikatua: seigarrena ogi
bedeikatua; zazpigarrena; Aita gurea esatea: zortzigarrena Sermoya entzutea; bederatzigarrena Jaunari
barkazio eskatuaz bularra jotzea. Bederatzi oez gañera dakartzie batzuek limosna, eta urte oro Aita San-

tuak bedeikatu oi dituan Agnus, edo bildotsaren argizagizko iduriak.
Baña gai onetan engañatu etzaitezen, Kristaua,
gogoan arrezazu esatera noana. Lenengoa: bekatu
benialak ere ez dira barkatzen, biotzean sortzen ezpada oen damua, edo damuaren indarra duan mugidaren bat. Demagun Meza entzutean, komulgatzean, ur
bedeikatua artzean, esnatzen dala zugan Jaungoikoaganako amorioaren sua, eta alako sasoyan jartzen
dala zure biotza, non gogorako balitzaizkizu egiñ dituzun bekatu benialak, gorrotoz begiratuko zeñiekeen.
Jaungoikoaganako amorio onek barkatuko dizkitzu
zure bekatu benialak, edo guziak, edo beintzat gorrotoz begiratuko zeñiekeen aek. Demagun gañera, Ni
bekataria esaten, edo sermoya enzutean, alako eran
damutzen zatzula, Jaunaren kontra egin dituzun bekatuaz, non gorrotoz begiratuko zeñiekeen bekatu
benialai ere, oez oroitu ezkero. Au asko izango lizake,
bekatu benialen barkazioa iristeko, baña ez nolanai,
baizik zure biotzeko sasoyaren neurrian. Bigarrena,
esan diran bederatzi gauzak ez due berenez indarrik
bekatu benialak barkatzeko, baña egokiak dira Jaungoikoaganako amorioa, edo bekatuen damua sortzeko, eta orra zergatik ipintzen diran, bekatu benialak

barkatzeko diran gauzen artean. Irugarrena, oitu
zaite, Kristaua, fede bizi: eta jayera andiarekin gauz
oek egitera. Atzenean, oitura txit ederra da fede,
esperanza, karidade, eta onezko damua sarritan sortzea, alegiñean zabaltzen dala damua bekatu guzietara. Baña biur gaitezen Konfesioko Sakramentura, eta
dakuskun, zer ondasunak berekiñ dakartzian.

§ II.
Lenengoa da bekaturik andienak ere barkatzea, ez
beiñ bakarrik, baizik bekataria beardan prestaerarekin
dijoan guzian. Izan ziran hereje batzuek, zenbait bekatu itsusi eziñ Elizak barka ditzakeala, zeraustenak.
Izan dira beste batzuek, beiñ bakarrik barka ditzakeala esan diguenak, baña fedeko gauza da, Konfesioko
Sakramentuak beiñ, ta berriz, eta askotan barkatzen
diola bekatariari edozeñ bekatu, ongi prestatua badago.
Bigarren ona da barkatzea bekatuai zegoten betiko pena, aldatzen duala geyenetan, emen, edo Purgatorioan denboraz igaro, eta bukatuko dan nekean.
Gerta diteke bekatari bat biurtzea Jaunagana biotz añ

prestatuarekin, eta damu añ biziarekin, non iritsi lezakean bekatuen, eta oei dagoten pena guziaren barkazioa ere. Ala uste degu, iritsi zuela Santa Maria Magdalenak, eta S. Pedrok. Baña gutxitan gertatuko da,
bekataria damu añ andi, ta prestuarekin Jaunagana
biurtzea. Gañera bekataria bekatuen erortzen dan
unean bertan, geratzen da Zerutik erbestetua betiko,
baña Konfesio onak barkatzen dio pena au.
Irugarren ondasuna da, animari biurtzea bekatuarekin galdu zuan, graziaren soñeko ederra, eta onekin
batean birtute, eta doai asko. Ongi konfesatzen dan
bekatariarekin egiten du Aita Zerukoak Ebanjelioko
seme ondatzallearekin egiñ zuana. Eman zion pakezko musua: agindu zuan, eman zekiola len zuan janziera ederra: Stolam primam. Agindu zuan gañera, ekarri
zegioela karidadearen eraztuna, baita Zerurako
bidean ongi ibiltzeko, oñetako ederrak ere. Au bera
egiten du bekatariarekin, ongi konfesatzen danean.
Añ ederra uzten du graziaren apaindura onek bekatariaren anima, non eziñ adirazi dezakean gizonaren
mingañak. Bildu bedi kristalezko onzi eder batean
eguzkiak, izarrak, berjeretako loreak, urre, zillar,
perla, eta diamanteak duen edertasun guzia. Ipiñi
bedi gero onzi au eguzkitan, zeñ eder emango luke?

Jakizu bada, Kristaua, edertasun au guzia ezer ez dala,
grazian dagoan animaren aldean.
Konfesioko Sakramentuak dakarren laugarren
ondasuna da, berriro egitea bekataria Jaungoikoaren
ume, edo seme, ta adiskide: Jesu-Kristoren senide:
Espiritu Santuaren bizileku, edo Eliza, ta Zeruaren
jabegai. Jaungoikoaren Seme; ez izatez, baizik zeren
aintzakotzat artzen dan Jaunak. Ekusi ezazue, norañoko onginai, eta amorioa guganonz agertu duan Jaunak, bada eman digu bere semeen izena ezezik, izatea ere; dio S. Juanek: Ut filij Dei nominemur, et simus.
(c. 3) Jaungoikoaren adiskide. Au aditzera eman zien
Apostoluai Jesu-Kristok, esan zienean: Emendik aurrera ez dizuet esango nere serbitzariak, baizik nere adiskideak (Joan. 5). Egiten du gañera Jesu-Kristoren senide; Aita baten umeak alabaña senide dira eta JesuKristo da gure Aita Zerukoaren Semea, izatez, edo
naturalezaz, eta Aitarekin guzian berdiña. Orregatik S.
Pablorekin esan dezakegu, Jesu-Kristo dala gure Senide nagusia (Ad Rom. 8). Atzenean egiten du bekataria
Espiritu Santuaren bizileku, eta Eliza: ala esaten digu
S. Pablok. Eztakizue, dio; eztakizue, zuen gorputz
oriek dirala Espiritu Santuaren Eliza? An nescitis, quoniam membra vestra templum sunt Spiritus Sancti?

(1.ª ad Corint. 6). Espiritu Sanutak edertzen, eta
apaintzen du Jaunagana biurtzen dan anima bere doayakin: geratzen da beragan bere Elizan bezala; eta
giatzen du Zerurako bidean. Emendik atera ezazu,
Kristaua, zeñ gauz itsusia dan Espiritu Santuaren Eliz
ori bekatuz zikintzea, zuk zikindu dezun eran. Atozea,
izango zenduke ausardia, Aldareko Sakramentua
dagoan onzia loyez betetzeko? Eta ori gertatu balitzatzu, etzenduke oraiñ negar egingo? Eta eztakizu, zure
gorputz ori, Jaunaren grazian zeundenean, zala onzi
eder bat, non arkitzen zan Espiritu Santua bere Elizan
bezala? Eta alaere izan dezu ausardia, gorputz ori
bekatuz loitzeko? Len esan det, Konfesioko Sakramentuak egiten duala bekataria Jaungoikoaren Seme; eta
au asko da ezagutzeko, denbora berean egiten duala
Zeruaren jabegai, edo heredero, S. Paulok esaten
digun bezala (Ad Rom. c. 8).
Konfesioko Sakramentuak badakartzi beste ondasun asko ere; baña geyegi luzatuko nintzake, guziak
adirazi bear banitu gaur. Bakarrik ukitu nai det, Sakramentu onek askotan ekarri oi duan animako pake, eta
sosegu gozo bat, Trentoko Konzilioak esaten digun
bezala (Ses. 14 cap. 3 de Paenit). Espiritu Santuaren
frutuen artean bigarrena da Pakea, eta zazpigarrena

Espirituko gozoa, edo atsegin garbi bat, munduak ezagutzen ez duana. Gizonaren biotza asaldatzen due
bere gura, eta griña txarren bagak: ekiten dio gaur
gura batek, bigar besteak: eta oek ukatuaz, eziaz,
ilduratuaz, ez bestela, datorkio animari barrengo
pakea, eta onetarako laguntzen dio Konfesioko Sakramentuak.
Ekusten dezu, Kristaua, nolako ondasunak dakartzian berekiñ Konfesioko Sakramentuak? Eta ez da
gauza negargarria Kristaurik geyenak ondasun oek
guziak galtzea? Batzuek, zeren igesi dabiltzan Sakramentu onetatik, besteak zeren beren aldetik egin bear
lukeen prestaera egiten ez duen. Ea gazteak, au gerta
ez dediñ zuekin ere, jarraitu degiogun asi degun lanari gogotik: zuek artuko dituzue era onetan Sakramentuen ondasunak ugari, eta gero betiko bizitza doatsua.
Amen.

ZAZPIGARREN ERAKUSALDIA
Azkeneko Konfesiotik oraindañoko
examinaren gañean.
Azkeneko aldian itzegin nuan Konfesioko Sakrameutuak berekin dakartzian ondasun andien gañean.
Baña ondasun oek eskatzen due gure aldetik konfesio
ona. Konfesio on bat egiteko bear dira bost gauza.
Lenengoa examiña. Biarrena dolorea, edo egindako
utsegiteen damua. Irugarrena, bizitza ontzeko, edo
aurrera bekaturik ez egiteko asmoa. Laugarrera konfesioa. Bostgarrena satisfakzioa. Bost gauz oek dotrinako liburutxoak biurtzen ditu irutara, eta oek dira:
biotzeko damua, aozko konfesioa, eta obrazko satisfakzioa; baña iru oetan sartuak daude len esan diran
bostak; examina alabaña sartzen da Konfesioan, eta
bizitza ontzeko asmoa egiazko damuan.
Konfesio ona egiteko bear dan lenengo gauza da
examina, au da egindako utsegite, edo bekatuak
gogora ekartzea. Ala erakusten digu Trentoko Konzilioak (ses. 14 c. 5). Baldin bekatariak arretarik ipintzen
ezpadu, egin dituan bekatuak gogora ekartzeko, nola

aitortu, edo konfesatuko ditu? Nola esango du, zenbat
bider utsegin duan gogoz, edo pensamentuz? zenbat
bider itzez, zenbat bider obraz, eta zer Mandamenturen kontra?
Batzuetan examina egiten da azkeneko konfesiotik oraindaño; beste batzuetan aurtasunetik, besteetan geroagotik. Gaur itz egingo det azkeneko konfesiotik oraindañoko examinaren gañean, eta aditzera
emango det, nola au egin dezakezun, lenbiziko komunioaren prestaeran ikasi zeuduan moduaz baliatzen
zerala. Asi gaitezen.

§ I.
Jarri zaite Jaunaren aurrean, au da fedearen argiarekin gogora ekartzu, begira dagokizula, leku guzietan
arkitzen dan, Jaun Andia, eta ekusten dituala argiro,
egin dituzun, bekatu guziak: Ni nerau naiz, dio gauz
orien Juez, eta testigu: Ego sum Judex, et testis (Jeremiae 29). Adoraezazu begira dagokizun Jaun au. Eman
giozkatzu eskerrak egiñ dizkitzun mesede guziakgatik, eta batezere zeren itxedon dizun bekatutik irteteko, eta beragana biurtzeko. Eskazayozu Espiritu San-

tuari bere lagunza, esaten diozula: Atoz o Espiritu
Santua, atoz beartsuen gurasoa, atoz doaien emallea:
argi ezazu nere adimentua, nik nere utsegiteak ezagutzeko: mugi ezazu nere biotza oen damu egiazkoa sortzeko, eta konfesatzeko. Begira ezazu, zenbat denbora dan, azkena konfesatu ziñala: bekatu larri, edo
mortalen bat aztu ote zitzatzun, eta emandako penitenzia leyalki egiñ zenduan, edo ez. Examinarako
sarrera au emen ikasten due aurrak lenbiziko Komuniorako, eta uste det, gazteak sayatuko zirala len ikasi
zuena berriro ikasteko. Zarrak biotz onarekiñ jarri
bitez Jaunaren aurrean, eta alik ongiena egiñ bezee
beren examina.
Egiñik era onetan examiñarako asiera, animaren
begien aurrean ipiñi itzatzu Jaunaren legeko amar
Aginte, edo Mandamentuek, eta Eliz Ama Santaren
bostak. Begira ispillu onetan, nola, eta zenbat bider
utsegiñ dezun Mandamentu bakoitzean. Asko dira txit
zabarrak ispillu oni begiratzeko, eta emendik dator,
onelakoak ez esatea zenbat bider utsegiñ duen gogoz,
edo pensamentuz, zenbat bider itzez, eta zenbat bider
obraz. Galdetzen dio Konfesoreak: Zenbat bider egiñ