Erakusaldiak-II - 02
batzuek. Urliak norbaiti gaitza kentzeko, edo arintzeko, artzen du ur bedeinkatua iru onzitatik, eta edanerazten dio. Sandiak ezkondu nai luke: aditu du, amorio belarraren autsakin beretuko duala nai duana, eta
ematen diozka bati: zenzugabekeriak dira gauz oek.
Suerte ona iristeko, bizitz onaren belarra baizik ez da
arkitzen. Urliak uste du, etxetik irtetean atsorik arkitzen badu, ez duala egun artan gauz onik izango, eta
biurtzen da etxera. Ala egiten omen zuan Tyko Braek,
gizon txit jakintsua bazan ere. Sandiak dio, Meza
bukatzean liburua geratzen bada idikia, Elizan dauden
sorgin guziak geratuko dira dauden tokian, igitu ezin
ditezkeala. Urliak ez diozka ollakolkari ipiñi nai arraultzak bat goiti baizik, zeren uste duan, txita gutxi jaioko dirala, parez ipintzen bazaizka. Sandiak ardura
andiarekin gordetzen du, ostiral Santuz jaio zaion
arraulza, urte artan suagandik gordetzeko etxea;
beste batzuek ez omen due maiean jarri nai, amairu
lagun badaude an. Uzten ditut beste onelako farragarrikeri asko. Eztakit, onelako zorakeriarik usatzen dan
emen, baña baliz izango litzake sorginkeria, eta bekatu. Asko da.
Orra, nere Kristaua, lenengo agintearen kontrako
bekatuak. Gorde dezagun Jaunaren lege Santa leialki,
eta emango digu, agindu digun, betiko bizitza. Amen.
LAUGARREN ITZALDI,
EDO PLATIKA
Azaltzen da Jaunaren
Legeko bigarren Agintea.
ALABATUA ETC.
Clama etc.
Otsegizu etc.
Azkeneko aldian aditzera eman nituan Jaunaren
legeko lenengo agintearen kontra erraz gerta ditezkean bekatuak. Igaro gaitezen oraiñ bigarren agintera. Enzun arduraz.
***
Sinaiko menditik aditzera eman zienean Jaunak
Israeldarrai amar aginteen legea, bigarrenean esan
zien: ez dezu alperrik attatuko, edo autan artuko zure
Jaungoikoaren izen Santua: Non asumes nomen Dei
tui in vanum. Dotrinan esaten degu: bigarrena aren
izen santuaz juramentu alperrik ez egitea. Juramen-
tuaz gañera badira zenbait gauza Aginte oni dagozkanak, eta guzien gañean itzegingo det.
Ez dezu alperrik autan artuko zure Jaungoikoaren
izen Santua, dio Jaunak berak: Non asumes nomen Dei
tui in vanum. Itz oetan debekatzen zaku lenengo
lekuan: Jaunaren onraren kontra zerbait esatea, edo
isekak egitea: eta era berean Birjiña txit Santaren, eta
Santuen onraren kontra. Bekatu oni deitzen zaio Blasfemia. Jaunari eskerrak euskaldunen artean ez da
zabaldu blasfemiazko izketa itsusirik; baña zenbait
aldiz gertatzen da Jesusen izen Santua autan ekartzea
begiramentu gutxirekin, batak besteari isekaz esaten
diola: Jesus. Emendik aurrera, edo ez dezagun attatu
Jaunaren izen Santua, edo gorde degiogun dagokan
begiramentua.
Debekatzen da bigarren lekuan aren izen Santuaz
juramentu alperrik egitea. Juramentua, bear dan eran,
eta bear dituan doaiakin egiten bada, ona da, eta besterik esatea da Wiklefen herejia. Zer doai bear ote ditu
juramentuak ona izateko? Iru: oek dira, lenengoa,
egiarekin egitea. Bigarrena, zintzoro edo ongi begiraturik egitea. Onetarako ekusi bear da juramentu egiteko premiarik dan, edo egitean protxurik; ez du alabaña nai Jaunak, nolanai autan erabiltzea beraren izen
Santua. Irugarrena, juramentuarekin agintzen dan
gauza ona izatea. Demagun egiten dezula juramentu
era onetan: Demonioak naramala, ezpadiot burua
autsitzen urliari. Juramentu au gaiztoa da, zeren
gauza gaiztoa dan lagun urkoari burua ausitzea, eta
au agintzen dan esan-dedan juramentuan. Juramentuak eskatzen dituan, iru doai oek Jeremiasek aditzera eman zituanak berak dira: jurabis, vivit Dominus, in
veritate, in judicio, et in justitia (c. 4.).
Juramentua izango da alperra, benikbeñ, gezurraren gañean, edo gezurraren beldur, edo enurarekin
egiten bada: au berez bekatu larri, edo mortala da
guzien iritzian, zeren era onetan gezurraren testigu,
eta estalkitzat ipintzen dan Jauna. Jauna, dio batek,
Juramentu sarritan egiten det, baña gauza txikien
gañean, batzuetan egiarekin, besteetan gezurraren
gañean, baña ez det bekatu larri, edo anditzat artu.
Ori juramentu gezurrezkoa, naiz gauz andiaren, naiz
txikiaren gañean izan dedilla, berez bekatu larri, edo
mortala da, zeren gezur-estalkin ipintzen dan Jauna,
eta bidegabe andia dan au. Orregatik ardura andia
ipiñi bear dezu, oitura itsusi ori utzitzeko. Emen gogoan arrezazu, Kristaua, gauza bat, eta da, Deabrua,
Demonioa, arraioa esatea ez dala juramentu, ez dala
juramentu, ez dala juramentu, baizik gaiztoari otsegite utsa, eta bekatu beniala berez. Batzuetan gertatzen da, batek esatea onelako edo alako gauza gertatu dala, edo ez dala, ez nolanai, baizik juramentu, eta
birauarekin, egin dezagun kontu Deabruak naramala,
ala Zerura noala, emendik mugi ez nadilla au onela
da: gezurraren gañean egiten badu, gutxienez egingo
ditu bi bekatu larri, bata zeren gezurrezko juramentua
egiten duan, bestea, zeren birauarekin bere buruari
gaiz andia opa dion.
Juramentua izango da bigarren lekuan alperra,
egiarekin, baña premia, edo protxu bage egiten bada.
Ez da au berez bekatu larri, edo mortala, baña begira,
Kristaua: etzaitezela oitu juramentu egiaren aitzakian
erraz egitera; zeren oitura onek berekin dakar gezurraren gañean egiteko perilla. Sarritan juramentu egiten duana, beteko da bekatuz, eta ez da aren etxetik
irtengo nekea, esaten digu Espiritu Santuak (Eccli.
23).
Atzenean juramentua izango da alperra, baldin
juramentuarekin batean agertzen bada gauza gaiztoren bat egiteko asmoa. Demagun, esaten dezula: ara
gurutzea, ez diot urliari utziko burua autsi gabe. Juramentu au alperra da, zeren bear duan ondasunik ez
duan, edo zeren gauza gaiztoa egiteko asmoa agertzen duan.
Badira izketa batzuek sarritan auan ekartzen diranak, egin dezagun kontu: Nere konzienzian: nere animan, nola naizan Kristaua, nola naizan Pedro, ala
fede, eta batzuek bear bada juramentutzat artzen
ditue. Enzun arretaz esatera noana. Nere konzienzian
esatea ez da juramentu gizon jakintsu askoren iritzian, eta ez dezazuela aintzakotzat artu. Nere animan
esatea batzuek, esan oi duen eran, ez dirudi juramentu, beste batzuetan juramentuaren antza dakar, eta
juramentu dala geienak erakusten due. Orregatik
etzaitezela oitu, Kristaua, nere animan esatera. Nola
naizan Krisataua, nola naizan Pedro, ala fede, itz oek
ez dira juramentu: izan ditezke itz alperrak, eta alde
onetatik bekatu benialak, baña ez juramentuak diralako.
Guazen oraiñ birauen gañean itzegitera. Birauaren
izenez aditzen (aditzen) degu geienetan izketa bat,
zeñarekin adirazten duan batek, opa diola norbaiti
gaitzen bat. Opa dan gaitza txikia bada, txikia izango
da egiten dan bekatua ere, baña andia, opa bada
gaitz andia. Demagun, esaten diozula señide bati: ez
aldin utziko Amak gingak jaten. Birau txikia da au,
zeren txikia dan opa dan gaitza: baña esaten badiozu
benaz, eta biotzetik: itoko al aiz, au izango da birau
andia, gaitz andia da ala baña itorik geratzea. Birauen
gañean itzegitea gauz egokiagoa litzake bearbada
bostgarren Mandamenturako, baña ukitu oi da bigarrenean, zeren askotan juramentuarekin nastutzen
dan. Birau egitean, benaz eta biotzetik opa bazaio
lagun urkoari gaitz andia, orduan biraua izango da
bekatu larria, eta konfesioan esan bear da zenbat
bider, eta zenbat lagunen aurrean. Era berean esan
bear da umearen, senide, edo gurasoaren kontra bota
dan. Esan det, lagun urkoari opa bazaio gaitz andia;
emendik idiai, beiai, abere, eta egaztiai birauak botatzea ez da bekatu larria, Santo Tomasek erakusten
digun bezala. Alaere utzi bear da griña txar au, bestela mingaña erraz irristatu liteke lagun urkoen kontra.
Esan det gañera, lagun urkoari opa bazaio gaitz andia,
zeren gaitz txikiaren gañean danean, txikia izan oi da
biraua ere. Esan det atzenean, benaz, eta biotzetik
opa bazaio lagun urkoari gaitz andia, zeren biotzetik,
edo benaz botatzen ezpada biraua, orduan ez oi da
izan bekatu larri, edo mortala. Baña enzun arretarekin
esatera noana, zuek guraso, nagusi, etxekoandre, eta
umeak. Gurasoak, sarritan, edo oituraz botatzen
badiezte birauak ume, eta mirabeai, bekatu larri, edo
mortala izan oi da au, naiz biotzetik, naiz bestela bota
ditezela. Nola ori, esango didazu? Zeren ematen zaten
oitura itsusi au ikasteko bidea. Zerren gañera, ume, ta
mirabeak, ekusirik beren buruak birauen kargapean,
gogaitzen dira, eta galtzen due guraso, ta nagusiai zor
diezan onginai, eta begiramentua. Era berean, umeak
gurasoai birauak egitea, izan oi da bekatu larria, biotzetik egiten ez diranean ere, aditzen baditue gurasoak, edo aditzeko perilla bada. Zergatik? zerren galtzen
zaten onelako itzegiteakin, dagoten onra, eta begiramentua.
Jauna, biraua ote da esatea ai amorratua, edo
gogaikarria! Ez, itz oekin alabaña ez gaitzik, ez onik
opa diozu lagun urkoari. Jauna, askotan esaten det ah
puzoi txarra! Au ere ez da birau. Jauna, ta arranoa
esatea? Ori ere ez. Atozea: arranoa zer da? egazti andi
bat, eta ori attatzea, edo belea, saizuria, edo sapelaitza esatea berdin da. Era berean arraioa, edo oñaztarra esatea ezer ez da, edo da tximista esatea bezala:
besterik litzake esango bazendu: Tximista gaiztok
puskatuko al zaitu, orduan izango litzake birau, zeren
gaitz andia opa diozun lagun urkoari. Jauna, Deabrua,
Demonioa galtzagorria esatea? Ez da ori ere biraua,
baña ez da ongi autan erabiltzea Deabruaren, eta
Demonioaren izena, batezere gurasoetan, zeren
bereala ikasten duen umeak. Etxe batzuetan bekatu
jatorrizkoa bezala izan oi da biraua, eta juramentua,
igarotzen da alabaña aurrekoetatik ondorengoetara.
Atzenean: Beistegizula, Beistegiala ark, askok esan oi
due, batezere beterri aldean, baña nere ustean eztakie zer esan nai duen itz oek, eta ez dira birautzat artu
bear.
Bigarren aginte onetan bertan ukitu oi dira boto,
eta promesak ere. Oen izenez aditzen da agintzea zerbait Jainkoari, ez nolanai, baizik agindua egiteko eginbide, edo obligazioarekin. Baldin artzen badezu asmo
oso, eta andi bat Lezora joateko, Mezaren bat ateratzeko, ez da au botoa, ez promesa, zeren asmo dezuna egiteko egin-bide, edo obligazioa zere gañean artu
ez dezun. Au bera diot, garbitasuna gordetzeko, eta
ez ezkontzeko asmoagatik. Baldin egiten badezu boto,
edo promesa Lezora, Aranzazura joateko, urliarekin
gura dezun eran ibiltzeagatik, ez du balio promes
onek, zeren asmo gaiztoarekin egiten dan, eta da
blasfemia bat, zeren adirazten dan Jaunari agradatzen
zaiola gauza gaiztoa. Era berean Meza ateratzea,
argia ipintzea onelako, edo alako Santuren aurrean,
edo erregutzea, suerte ona izan ez dezan, edo gaitzen
bat etorri dakion urliari, edo zandiari da blasfemia,
zeren aditzera ematen dan, Jaunari agradatzen zaiola
gauza gaiztoa. Asko da gaurko.
***
Aditu dezu, Kristaua, zer debekatzen zakun jaunaren Legeko bigarren Agintean. Ez dezazula auan artu
Jaunaren izen Santua nolanai, baizik begiramentu
andiarekin.
Etzaitezela oitu juramentuak erraz egitera, eta
birauak botatzera. Ez beñere egin boto, edo promesarik zure konfesorearekin egon gabe. Bizi zaite Jaunaren beldur Santuan, onela iristeko prestaturik daukan
betiko bizitza. Amen.
BOSTGARREN ITZALDI,
EDO PLATIKA
Ukitzen dira Jaunaren Legeko bigarren
Agintearen kontra gertatzen diran bekatuak.
ALABATUA ETC.
Clama etc.
Otsegizu etc.
Azkeneko aldian itzegin nuan Jaunaren legeko
bigarren agintearen gañean, eta gaur ukitu nai nituke
aginte onen kontra gertatu oi diran utsegiteak. Enzun
arretarekin.
***
1. Begira, Jaunaren, Birjiña txit Santa, eta Santuen
onraren kontrako itzen batzuek esan, edo isekaren
batzuek egin dituzun? Jaunaren izen Santua edo ez
esan edo esazu begiramentu andiarekin. Au bera diot
Birgiña txit Santaren, ta Santuen izenaren gañean.
Urrengo itz oek oraiñ ez datoz gaizki, gero utzi ditezke. Ez det ezer esan nai gerra onetan Elizako janzi,
Sakramentu, gurutze, eta imajiñakin egingo ziran
bidegabeaz; bada Jaunak begiratu digu urrikaltasun
andiarekin: igaro da ekaitzik andiena, eta guri dagokigu Jauna onratzea oraindaño baño obeto.
2. Begira, juramentuak egin izan dituzun gezurraren gañean, edo gezurraren beldur, edo enura; edo
dudarekin? Zenbat urtean izan dezun oitura au?
astean, edo illean zenbat bider egin dituzun?
3. Begira izan ote dezun oitura esateko: Nere animan gezurraren gañean? Juramentutzat artzen zenduan, edo ez? Aurrak ez artu oitura au, eta artu duanak utzi beza.
4. Begira justiziaren aurrean egin dezun juramentu gezurrezkorik? eta emendik kalteren bat etorri
zaion lagun urkoari?
5. Begira, izan ote dezun juramentuak sarritan egiteko oitura, egiazkoak dirala aitzakiatzat arturik?
Sarritan juramentuak egin, eta beti egiarekin? Neke
da. Geienetan gertatuko da juramentuak egitean zuk
ez begiratzea, egiaren, edo gezurraren gañean egiten
dituzun, eta au da bekatu larria. Sarritan juramentu
egiten duana beteko da bekatuz, eta aren etxetik ez
da irtengo nekea, esaten digu Espiritu Santuak: Vir
multum jurans implebitur iniquitate, et nom discedet
a domo illius plaga (Eccli, 23). Gaurdanik arrezazu,
juramenturik premia gabe ez egiteko asmoa, ez eta
egiaren gañean ere. Nik diot, esaten digu Jesu Kristok:
Nik diot, ez egin juramenturik iñolaere, baizik esazue
bai edo ez uts-utsik: Ego autem dico vobis, non jurare
omnino: sit autem sermo vester est, est, non on
(Math, 5).
6. Begira, izan ote dezun, juramentu diran itzak
esateko oitura, egiaren, edo gezurraren gañean itzegiten dezun begiratu bage, egin dezagun kontu: Ala
Jainkoak salba nazala: emendik mugi ez nadilla, Deabruak naramala, au onela da edo ez da. Oitura au
geienak dioenez bekatu larri, edo mortala da. Oitura
au uzteko neurri egokiak artu nai ezpaditu, ezin Sakramentuak artu ditzake.
7. Begira egin ote dituzun juramentu birauakin
nastuak, aditzera ematen dezula gauza gaiztoren bat
egiteko asmoa, egin dezagun kontu: Deabruak naramala, urliari ezpadiot burua ausitzen. Bekatu larriak
izan oi dira juramentu oek, naiz gauza gaiztoa egiteko
asmoa izan dezala juramentugilleak, naiz ez. Alako
asmorik ezpadu, juramentua izango da gezurrezkoa;
eta alako asmoa badu, izango da gauza gaizto andiaren gañean.
8. Begira izan ote dezun auzokoai, edo beste
lagun urkoai birauak botatzeko oitura? Zenbat denboran izan dezun oitura ori? Astean edo illean zenbat
bider botako zinduan gutxi gora bera? Zenbat bider
biotzetik, eta zenbat bider bestela? Oitura au duenak
nekez osotoro uzten due, zeren onetara saiatu nai ez
duen. Santa Franziska Erromatarrak, itz alperra esaten zuan bakoitzean, mingañarekin garbitzen zuan
gela erratzarekin bezala, odola zerioneraño: eta sendagai onekin joango lirake birauak botatzeko gogoak.
Azkeneko itzaldian esan nuan, idi, bei, ta abereai
birauak botatzea ez dala berez bekatu larria; baña
Kristauaren auan gaizki dirudi, eta utzi bear da. Esan
nuan gañera, birauren bat botatzea, edo gai txikian,
edo gaitz opa etzaiola, lagun urkoari, ez dala bekatu
larri, edo mortala: au nola aditzen dan guraso, eta
umeentzat, gero esango da.
9. Begira noizbait esan dezun lagun urkoaren kontra: niri eman dizkidan nekeak etorriko al zaizka berari ere, ez geiago, eta ez gutxiago: Amen. Zenbat denboran bizitu zera sasoi orretan? Jakizu gaizki bizitu
zerala denbora orretan guzian; eta berritu bear dituzu
bitarte orretan egindako konfesioak. Jauna, baliaki
nolako txarkeriak egin zizkidan urlia orrek. Atozea, eta
zerren ark gaizki egin duan, zuk ere egin bear dezu?
Zergatik ark Jaunaren kontra bekatu egin duan, zuk
ere egin bear dezu? Baña goazen aurrera.
10. Begira, zure gurasoari, edo gurasoen ordekoari biraurik bota diozun, eta zenbat bider? benaz, eta
biotzetik, edo bestela? Eriotzaren pena ipiñi zion Jaunak onelako umeari: Qui maledixerit Patri, vel matri
morte moriatur (Lev, 20). Jauna, bota diozkat gurasoari onenbeste birau, zeren gogaiterazo ziran bere
errierta; eta gogortasunarekin, baña etziran biotzetik.
Atozea, eta aditu zituan gurasoak? Eztakit aditu
zituan, baña aditu zitzakean. Birau oriekin beraz utsegin zenduan, eta ez gutxi gurasoari zor diozun onra,
eta begiramentuaren kontra, biotzetik bota ezpazinduan ere.
11. Begira, senarrari, edo emazteari biraurik bota
diozun, eta zenbat bider?
12. Begira, izan ote dezun zure ume, eta mirabeai
birauak botatzeko oitura? Eztanda egingo al dezue.
Deabruak eramango al zaitue gogaikarriok. Zenbat
denboran izan dezu oitura au? Astean, edo illean zenbat bider gertatzen zan ori? Jauna, ez niezten biotze-
tik esaten. Alaere bekatu larrian bizi oi dira onelako
gurasoak, zeren ematen diezan oitura gaiztoa ikasteko bidea.
13. Begira, zure umeai sarritan deitzen diezun
Deabru, edo Demonioaren izenarekin. Deabrua, edo
Demonioa esatea uts-utsik ez da berez bekatu larri,
edo mortala, baña gurasoak ume, eta serbitzariai
sarritan otsegiten badie Deabru, edo Demonioaren
izenez: ator Demonioa, abil Deabrua, oa Demonioa,
zer ikasiko due ume, ta mirabeak? Zer onginai, eta
begiramentu izango dieza oek? Erri andi batean arkitu
zuen aur bat negarrez, etxerako bidea galdurik. Galdetu zioen: Norena zera? Eranzun zuan: Deabrurena.
Nola deritza zure Aitari? Deabrua. Zeñ da zure etxea?
Deabruarena. Orra, zer datorren gurasoen onelako
oitura gaiztotik.
14. Begira, boto, edo promesaren batekin agindua
egin gabe zauden zabarkeriaz. Ez dezazula egin
emendik aurrera promesarik, konfesorearen baimenagabe.
15. Begira, urliarekin nai bezala ibiltzeagatik egin
ote dezun promesaren bat Lezora, Aranzazura, edo
Herniora joateko? Jakizu promesa oek ez duela balio,
eta balio ordean, dirala bekatu txit itsusiak, blasfemia-
ra biurtzen diranak, zeren bekatuarekin nastutzen
diran ibillerak Jaunari agradatzen balitzaizka bezala
agintzen diran.
16. Begira, atera ote dituzun Mezak, eman limosna, edo Jaunari erregutu diozun urliak izan ez dezan
suerte ona, edo iritsi ez dezan eraren bat. Blasfemiara biurtzen da bekatu au ere.
***
Ongi begira giezu, Kristaua, bigarren aginteak
debekatzen dizkigun gauz oei: eta oraindañoko utsegiteaz damutu gaitezen biotzetik. Bizi gaitezen aurrera Jaunaren lege Santak erakusten digun eran, eta
emango digu, agindu digun, saria, edo betiko bizitza.
Amen.
SEIGARREN ITZALDI,
EDO PLATIKA
Jaunaren legeko irugarren
agintearen gañean.
ALABATUA ETC.
Clama etc.
Otsegizu etc.
Azkeneko aldian aditzera eman nituan bigarren
agintearen kontra gertatu oi diran bekatuak, oraiñ
itzegin bear det irugarren agintearen gañean. Aginte
au da gure Jaun eta Jaungoikoari zor diogun onra emateko ipiñia, ez barrendik bakarrik, baita kanpotik ere.
Baña nola au egiten ote zuan gizonak munduaren
asieratik, Lege zarra Jaunak Israeldarrai eman artean?
Au da lenengo lekuan ekusi bear deguna. Nola au bera
egin bear ote zuan Lege zarraren denboran? au da
bigarren lekuan ekusi bear deguna. Bi gauz oek ekusi
ezkero, errazago adituko dezue aginte au, Apostolu
Santuak, eta Eliz Ama Santak erakutsi diguen bezala.
Enzun arretaz.
Gure Jauna gauza guzien asiera, eta iturburua da,
eta gu egin ginduan, bera ezagutzeko, amatzeko, eta
berarekin batean Zeruan bizitzeko. Orregatik beragan
sinistu, eta gure uste guzia ipiñi bear degu: eta amatu
bear degu biotz guzitik, baña ez da asko biotzez au
guzia egitea; gauza bearra da gañera kanpotik ere
gure Jaun, gure Ongille, eta Aita maitagarria onratzea.
Munduaren asieratik lenengo bi milla, eta bost eun
urtean etzan izan letraz ezarritako lege eta Aginterik
gai onetan; baña bazuan Adanek, eta beraren umeak
ere bai fedearen argia, eta argi onekin ezagutzen
zuen, onratu bear zuela beren Egille, eta Jaun ona.
Batzuek uste izan due, munduaren asieratik markatu
zuala Jaunak larunbata, edo zazpigarren eguna, beraren onran igarotzeko; egun onetan alabaña utzi zion
Jaunak, Zeru-lurren, eta oetan arkitzen diran gauzen
egiteari, eta eman zion egun oni bendizioa (Genes. 2);
baña geienak erakusten due ez larunbata, ez beste
egun jakiñik izan zala jaitzat autua, Jaunak bere amar
aginteen Legea Israeltarrai eman zien artean. Orregatik Lege naturalean, esan nai det, letraz ezarritako
legea Jaunak eman zuan artean, onak onratzen, eta
adoratzen zuen Jauna beren jaieraren neurrian, eta
jaiera onek adirazten, eta eskatzen zien eran, eta denboran.
Zer gauza egiten ote zituen orduan anima onak,
Jauna onratzeko? Asko gauza, eta oen artean erregu,
edo otoiz umillak. Enos Adanen illoba, asi zan deitzen
Jaunari, dio Eskritura Santak (Genes. 4), esan nai du,
asi zala erakusten Jauna onratzeko modua. Henok ibilli zan Jaunarekin, au da bizitu zan Jaunaren borondatearen bideari jarraitzen ziola, eta añ jaiera andiarekin, non ezkutatu zuan Jaunak gizonen artetik, eta
agertuko da Eliasekin batean Ante-Kristoaren kontra,
eta erakutsiko die gizonai Zerurako bidea: geienak
sinisten due, bizirik gordea daukala Jaunak. Jauna
onratzeko anima onak egin oi zuen bigarren gauza
zan beren ondasunetatik eskeintzea Jaun berari, biotz
eskerdun batekin, eren doai, edo ofrendak, ez zeren
oen bear zan, baizik zeren bera dan on guziaren emaillea, eta nai duan, artzalleak ontartea ezagutzea, eta
aitortzea. Kain, eta Abel Adanen lenengo semeak
ziran, Kain nekazaria, eta Abel arzaia. Kainek eskeñi
ziozkan Jaunari bere doaiak, garia, frutak, eztia,
matsak, baña dirudianez biotz zimurrarekin, txarrena,
eta jaiera gutxirekin, eta etzitzaizkan agradatu Jaunari. Abelek eskeñi ziozkan Jaunari ganaduen lenbiziko
ume gizenenak, eta aditzera eman zuan Jaunak agradatu zitzaizkala. Au guzia gertatu zan Kainek ere igerri zuan eran. Emendik etorri zan onen gorrotoa Abelen kontra, eta kendu zion bizitza. Job Santuagan
ekusten degu sarritan eskeintzen ziozkala Jaunari
doaiak, bere seme alabak bekaturen batean erori etzitezen. Anima onak Jauna onratzeko egin oi zuen irugarren gauza zan fede bizi batekin sinistea, leku guzietan arkitzen dala jauna, eta siniste onekin azkartzea
obra onak egiteko, eta bekatutik aldegiteko. Zabiltza
nere aurrean, ta zu izango zera ona, eta birtutetsua,
esan zion Jaunak Abrahani, eta ala izan zan. Jose
Patriarka Jakoben Semea, bere senideak ezin begi
onez ekusi zuen, zeren Aitak besteai baño onginai
geiago agertzen zion, eta saldu zuen Ejiptora, Aitak
etziakiala. Añ zan eder, eta galaia, non ura ekusteagatik, leio, eta balkoietara irteten ziran damak. Joseren
etxeko andreari gogoak eman zion, bear etzukean
gauza bat egitea: egin zuan alegiña engañatzeko Jose,
baña onek aienatu zuan beregandik, esaten ziola:
Nola nik au egin dezaket nere Jaungoikoaren kontra?
Atzenean iges egin zuan etxetik, utzirik kapa etxeko
andrearen atzaparretan. Ekusten dezu, Kristaua, nola
munduaren asieratik, letraz ezarritako lege gabe bizi-
tu baziran ere, zeñ ederki onratu zuen anima onak
Jauna? Oen artean izen andikoak izan ziran Abel,
Henok, Noe, Job, Abrahan, Isaak, Jakob, Jph. Etzan
orduan Elizarik; etzan jai egunik, etzan Mezarik, eta
Sakramenturik. Alaere fede bizi batekin oroitzen ziran,
nola begira zegoten Jauna leku guzietan, eta onratzen
zuen esan dedan eran.
Baña zer gertatu zan? Zabartuaz joan ziran gurasoak, Zerurako bidea umeai erakustean: eta Adanen
umeak, elkarren leian bezala, asi ziran atsegin lotsagarrien ondoren; eta ainbesteraño itsutu ziran bekatuaren bideetan, non damutu zitzaion Jaunari gizona
egin izateaz. Zikinkeri oetatik garbitzeko lurra, bidaldu zituan Jaunak mundu guzia estali zuen ujolak, eta
Noe, ta bere etxekoak ez, beste guziak ito ziran, ala
zarrak, nola gazteak, ala gizonak, nola emakumeak.
Eun, eta ogei urtez lenago aditzera eman zuan Jaunak
gertatuko zana, ezpaziran zentzatzen gizonak; baña
zentzatu bearrean, iseka egiten zuen Noeren esanaz,
eta beraren onzi, edo arka egiteaz. Noeren umeak
ziran Jafet, Sem, eta Kam: eta oen ondorengo geienak
aztu ziran Jainko egiazkoaz: erori ziran idolatrian, eta
Jainkotzat onratu zituen eguzkia, izarrak, eta gogoak
ematen zien edozeñ gauza; baña Sem zeritzan, Noe-
ren semearen ondorengoen artean gorde zan Jainko
egiazkoaren ezaguera. Abrahan, Isak, Jakob jatorri
onetakoak ziran, eta txit birtutesuak, eta Jaunak agindu zuan, aen odoletik etorriko zala Munduaren Salbatzallea. Jakoben umeak denbora luzean bizitu ziran
Ejipton katiberio gogorrean, eta Jainko egiazkoa ezagutzen etzuen jendeen artean: andik atera zituan Jaunak, mirari asko egiten zituala: eta len esan nuan
bezala, Sinaiko menditik eman zien bere Legea, bi
arrizko oletan letraz ezarria. Dakuskun orain, zer egin
bear zan Lege zarraren denboran, Jauna onratzeko.
§ II.
Lege au Jaunak eman zion artean, onratu bear
zuan gizonak bere Jauna, eta onratu zuen anima onak
esan degun eran; baña etzan onetarako ez egun ez
modu siñalatu, edo markaturik; orregatik Jaunak
Israeldarrai irugarren Agintean esan zien: oroi zaitezte larunbat eguna santifikatzeaz. Mementu, ut diem
Sabbati sanctifices. «Sei egunetan bear egingo dezu,
eta bukatuko dituzu zure lan guziak; baña zazpigarren
egunean zure Jaun Jaungoikoaren larunbata da. Egun
onetan ez dezu lanik batere egingo: ez zuk, ez zure
seme, eta alabak: ez zure morroi, eta neskameak, ez
zure astoak, ez eta, zure etxapean dagoan, arrotz,
edo kanpokoak ere. Sei egunetan egin zituan alabaña
Jaunak Zeru-lurrak, itsasoa, eta oetan arkitzen diran
gauza guziak: eta zazpigarren egunean atseden zuan,
au da, utzi zion lan egiteari: orregatik eman zion
larunbat egunari bere bendizioa, eta santifikatu
zuan».
Zer egin bear ote zuan gizonak, Aginte au ongi
gorde, eta Jauna onratzeko? Bi gauza: bata zan Jaunaren egun au santifikatzea, edo obra onetan igarotzea.
Orregatik Juduak larunbatean biltzen ziran Sinagoan,
edo eren batzarreetako etxean: egiten zituen beren
erreguak, eta irakurtzen zan Eskritura Santa. Bigarren
gauza zan lanean ez aritzea: eta au gordetzen zan
ardura andiarekin: etzan larunbatean janik maneatzen, ez eta surik erazekitzen ere: etzan bidez ibilli
bear, ezpazan txit laburra. Etzan gerra egin bear egun
onetan: egia da etzala oitura au beti era batera gorde.
Arkitu zuen gizon bat basoan egurra egiten: eraman
zioen Moisesi, eman zegion zegokan kastigua. Moises
etzan trebe izan berez gauza erabakitzeko: galdetu
zion Jaunari, zer egingo zan gizon arekin, eta Jaunaren
agintez bizia kendu zizaion arrika (Num. 15). Larunbataz gañera bazituen Israeldarrak beste festak ere,
batzuek Jainkoak ipiñiak, nola ziran Pazkoa, Pentekostes, eta beste zenbait: beste batzuek zituen berak
autu, eta ipiñiak, baña larunbata zan guzien artean
estuena. Egun onetan ezin lanik egingo zuen ez
umeak, ez morroi, ta neskameak, ez eta abereak ere.
Au guzia agindu zien Jaunak Israeldarrai, beren gogo,
eta biotza ipiñi zezeen, ez emengo arazoetan, baizik
Jaunagan. Etzuan Jaunak nai, alperkerian egotea gizona, orregatik dio: sei egunetan bear egingo dezu, eta
bukatuko dituzu zure lan guziak: baña nai zuan, eta
nai du, zenbait denbora artzea Jauna onratzeko, utzirik emengo kezka, lan, eta arazoak.
Orra, Kristaua, gure Salbatzalle Jesus ona etorri
zan bitartean, nola anima onak onratu izan zuen
Jauna. Lege naturalean, esan nai det, letraz ezarritako
legerik bage mundua bizitu zan bitartean, etzan egun,
eta denbora markaturik Jauna onratzeko, eta bakoitzak bere jaieraren neurrian egiten ziozkan bere erregu umillak, ematen ziozkan eskerrak, eta eskeintzen
ziozkan bere doaiak. Okertu ziran Adanen umeak:
aztu ziren Jainko egiazkoaz, eta bakoitzak bere gisara
egin nai zuan Jainko berri bat. Jakoben umeak ziran
Jainkoak autuak Munduari Salbatzallea emateko, eta
oek arkitzen ziran, len askotan esan dizuedan bezala,
Ejipton: atera zituan andik, eta erakutsi zien letraz
ezarritako legearekin zer, eta zer egunetan egin bear
zuen Jauna onratzeko. Arrigarria da Jaunak agertu
duan guganako onginai ta amorioa: ez gaitezen izan
oraindaño bezala eskergabeak: onratu dezagun biotz
osoz gure Egille, gure Aita, ta Ongille maitagarria,
onela iristeko betiko bizitza. Amen.
ZAZPIGARREN ITZALDI,
EDO PLATIKA
Adierazten da Jaunaren Legeko
irugarren Agintea, Eliz Ama Santak
erakusten digun eran.
ALABATUA ETC.
Clama etc.
Otsegizu etc.
Azkeneko aldian asi giñan Jaunaren legeko irugarren agintea azaltzen. Ekusi genduan orduan, onratu
bear degula gure Jaun, eta Jaungoikoa ez biotzez, eta
barrendik bakarrik, baita kanpotik ere. Ekusi genduan
gañera, nola au egin izan zuen anima onak lege naturalean, au da, munduaren asieratik letraz ezarritako
legea Jaunak eman artean. Ekusi genduan atzenean,
nola au egin zuen lege zarraren denboran. Etorri zan
Jesus Munduaren Salbatzallea, eta guri ongi naiez

- Parts
- Erakusaldiak-II - 01
- Erakusaldiak-II - 02
- Erakusaldiak-II - 03
- Erakusaldiak-II - 04
- Erakusaldiak-II - 05
- Erakusaldiak-II - 06
- Erakusaldiak-II - 07
- Erakusaldiak-II - 08
- Erakusaldiak-II - 09
- Erakusaldiak-II - 10
- Erakusaldiak-II - 11
- Erakusaldiak-II - 12
- Erakusaldiak-II - 13
- Erakusaldiak-II - 14
- Erakusaldiak-II - 15
- Erakusaldiak-II - 16
- Erakusaldiak-II - 17
- Erakusaldiak-II - 18
- Erakusaldiak-II - 19
- Erakusaldiak-II - 20
- Erakusaldiak-II - 21
- Erakusaldiak-II - 22
- Erakusaldiak-II - 23
- Erakusaldiak-II - 24
- Erakusaldiak-II - 25