Erakusaldiak-II - 01

Juan Bautista Agirre

JAUNGOIKOAREN
LEGEKO AMAR AGINTEEN
GAÑEAN
ERAKUSALDIAK

JAUNGOIKOAREN
LEGEKO AMAR AGINTEEN
GAÑEAN
ERAKUSALDIAK
Don Juan Bautista Agirre Asteasuko Erretore,
eta Gipuzkoako Arziprestazko Nagusian Diputadu
Jeneralak,
Kristau aziai Meza nagusietan egiñak
Eskeintzen diezte Apaiz Euskaldunai
Clama, ne cesses, quasi tuba exalta vocem tuam,
et annuntia populo meo scelera eorum. Isaiae 58.

Iruñeko gure apaiz nagusiaren baimenarekin
BIGARREN LIBURUA
TOLOSAN:
Andres Gorosabelen moldetegian
1850garren urtean

LENENGO ITZALDI,
EDO PLATIKA
Ematen dira Jaunaren legeko
amar Aginteen berriak.
ALABATUA
izan dedilla Aldareko Sakramentu guziz Santua, eta
Birjiña txit Santaren sortze garbia, zeña bekatu jatorrizkoaren mantxarik gabe sortu izan zan.
Gurutze Santuaren etc.
Clama, ne cesses, quasi tuba exalta vocem tuam,
et annuntia populo meo scelera eorum. Isaiae 58.
Otsegizu, ez ixildu: tronpeta baten eran egizu deadar,
eta aditzera eman giozkatzu nere erriari bere bekatuak,
dio Jaunak Isaiasen autik.

Azkeneko bi Erakusaldietan itzegin da Jesus onaren piztueraren gañean. Ekusi degu, Kristaua, piztu
zala Jesus egiaz, eta berriz ez iltzeko. Ekusi degu, piztuera onek aditzera ematen digula gure animen piztuera, bekatuaren eriotzatik graziaren bizitzara. Il zan
Jesus guri ongi naiez, eta piztu zan, piztu gindezen gu

betiko, edo bekatura beñere ez biurtzeko. Uste det,
igaro dan garizuman asko bekatari piztu dirala, aditu
dituen egia izugarriakin batezere gazteen artean;
baña beldur naiz, zarren artean ez dirala gutxi geratu
diranak bekatuan gogortuak, sorrak, eta gorrak. Oek
bizi dira eren bizitza gaiztoan oatuak bezala, eta
beren barrunbeak esaten die, nora dijoazen, baña ez
due biotzik bekatuaren bideak uzteko. Bekatari urrikalgarri oek ere Zerurako egin zituan Jaunak, eta
oraindañoko utsegite guziak barkatu nai diezte, baldin
bekatuaren lo astunetik esnatuta biurtzen badira
beragana. Ugaria, eta samurra da barkatzeko gure
Jauna dio Isaiasek: Quoniam multus est ad ignoscendum: eta Profeta berak esaten digu; Otsegizu, ez ixildu: tronpeta baten eran egizu deadar, eta aditzera
eman giozkatzu nere erriari bere bekatuak. Profet
onek diona egiteko, aditzera emango dira aurten Jaunaren lege eder garbia, eta beraren kontra egiten
ditugun utsegiteak: eta garizuma alderatzen danean
Birjiña txit Santa Doloreetakoaren onran egingo da
bederatziurrena beste urteetan bezala. Gaur emango
dizkitzuet Jaunaren legeko amar aginteen berriak.
Enzun arretaz.

***
Munduaren asieratik denbora luzean bizitu ziran
gizonak letraz ezarritako lege bage. Ezaguera zuzenak, eta Adanek eta Patriarka Santuak erakusten ziezan, bear adiña, Zerurako bidean ongi ibiltzeko. Baña
denboren buruan geienak aztu ziran jainko egiazkoaz,
eta asi ziran Jainkoaren lekuan onratzen edozeñ
gauza: batzuek eguzkia, besteak illargia; batzuek izarrak, besteak sugeak, dragoiak, porruak, tipulak: eta
oen anz, edo iduriak egiten zituen arriz, zillarrez, edo
zurez. Iduri oek dira idoloak. Miretsitzen gera onenbesteraño gizona itsutzeaz, baña miretsitzeko bide
geiago degu, gure egunetan, eta gure auzoan gertatu
dana gertatzeaz. Ukatu zuen Jainko egiazkoa: eta Jainkotzat autu zuen arrazoia. Au adoratzeko, edo Jainkotzat onratzeko bear zuen anz, iduri, edo idoloren bat:
artzen due andetan, nor uste dezue? Emakume limuri
zikin bat, aintzakotzat Parisen ezagutua zegoana.
Gizon jakintsu askoren iritzia da, euskaldunen artean
etzuala idolatriak lekurik izan jende arrotzak Españan
sartu ziran artean, eta ez dala arkitzen gure lekuetan
idoloen arrasto, edo aztarnarik.

Idolatriaren denbora aetan ere Jakoben umeak,
eta ondorengoak etzuen galdu Jainko egiazkoaren
ezaguera, eta sinistea; baña nola denbora luzean bizitu ziran Ejipton katiberio gogorrean, eta Jainko gezurrezkoak baizik ezagutzen etzan tokian, perill andian
zeuden ikasi bear etzituen gauzak ikasteko. Urrikaldu
zan Jauna aezaz: atera zituan andik, asko mirari, eta
arritzeko gauza egiten zituala. Alderatu ziran Sinaiko
mendiaren inguruetara: kontatu zituen Moyses, eta
Aaronek, eta ogei urtetik aurrerako gizon, gerrarako
gai ziranak, iritsi ziran sei eun milla, ta geiagoraño.
Etziran kontatu Lebiren umeak, zeren Elizarako
autuak zeuden, eta etzuan nai Jaunak gerrariakin nastutzea. Igo zan Moyses Sinaiko mendira: itzegin zion
Jaunak, eta gogora ekarri ziozkan Israeltarren alde,
batezere Ejiptotik ateratzeko, egin zituan gauza miragarriak. Agindu zion, esan zegiela, prest arkitzen zala
Israeldarrak bere jendetzat berezkiro artzeko, oek
beren aldetik gorde nai bazuen egun gutxiren barrunbean emango zien legea. Jatxi zan Moyses menditik,
eta aditzera eman zien Israeldarrai Jaunak esan ziona.
Oek agindu zuen, gordeko zituela Jaunaren aginteak.
Biurtu zan Moyses mendira, eta esan zion Jaunari
Israeldarrakin egin zuana. Orduan esan zion Jaunak:

oraindaño itzegin det zurekin bakarrik, eta iñork aditzen ez gaituala: laster jatxiko naiz mendi onetara
odei artean, eta itzegingo det zurekin oriek aditzen
duela; era onetan ez due, zure esanak ez sinisteko,
aitzakiarik izango. Biur zaite beretara: esan giezu,
garbi ditzeela beren soñekoak, eta egun bi oetan
ezkonduak ere gorde dezeela garbitasuna, artzeko
irugarren egunean emango diedan legea: mendiaren
inguruan siñalatu gieztetzu muga batzuek, eta ez dira
oetatik igaroko. Ala egin zuan Moysesek. Etorri zan
irugarren eguna: mendiaren gaña estali zuan odei
batek: asi ziran turmoiak, tximistak, eta tronpeten
otsa bezala. Alderatu zan Moises mendiaren mugetara, eta Jaunak deiturik, igo zan goora. Asi zan tronpetaren otsa, eta unetik unera aziaz zijoan: aditu zan
inguru guzian Jaunaren itza, eta aditzera eman zituan
bere amar aginteak añ indar andiarekin, non beldurtu
ziran Israeldarrak bertan illik gera zitezen: eta erregutu zioen Moysesi, itzegin zezala berak, eta ez jaunak.
Orra zer gisatan aditzera eman zuan Jaunak bere
amar aginteen legea. Gañera ipiñi ziezten beste aginte asko, baña oek geienak beintzat, Israeldarren lege
zarrari zegozkanak ziran, eta bukatu ziran Jesusen
legea etorri zanean; ez ordea amar aginteak, zeren

oek agintzen duena, ezaguera zuzenak len, eta beti
erakusten duana dan.
Amar Aginte, edo Mandamentuak letraz ezarri
zituan Jaunak arrizko bi oletan: lenengoan zeuden Jaunaren onrari dagozkan iru aginteak, eta bigarrenean
lagun urkoaren onari begiratzen diezanak, Moysesek
igaro zuan Jaunarekin itzegiten mendi-gañean denbora luzetxoa: aspertu zan itxedotez jendea, eta bortxaz
eragin zioen Aaroni urrezko idolo bat, idisko, edo txekorraren anza zuana; onelakoak onratzen, eta adoratzen ziran alabaña ijitoen artean. Ekusi zuanean, zer
egin zuen Israeltarrak, aserratu zitzaion Moysesi: puskatu zituan Jaunaren legeko bi olak, eta illerazo zituan
gutxienez iru milla, eta askok dionez ogei, eta iru
milla. Alaere erregutu zion Jaunari Israeltarren alde,
eta iritsi zuan oen bekatuaren barkazioa, eta artu
zituan amar Aginteen ol berriak.
Il zan baño lentxeago itzegin zien: begien aurrean
ipiñi zien artu zuen legea, eta Jaunarekin egin zuen
igoala. Aditzera eman ziezten Jaunak agintzen ziezten
ondasun eta bendizioak; baña izugarriak dira Jaunaren
legea gordetzen ez duenentzat ipiñi zituan madarikazioak. Ara oetatik batzuek. Madarikatua izango zera
errian, eta madarikatua kanpoan. Madarikatua zure

aletegia, edo graneroa. Madarikatua sartzen, eta irteten zeran toki guzian. Madarikatuak zure lurrak dakarzian frutuak, baita idi, bei, ta ardi-taldeak ere, eta
bidal dezala Jaunak zure gañera izurria, erkiturik buka
zaitezen artean: bete zaitezela ezkabiz, eta atzez:
jauzi zaitezela burutik, eta egunaren erdian zabiltzala
itsuen eran bidebilla. Ezkonzen bazera, lo egin dezala
bestek zure emaztearekin. Gauaz, eta egunaz beldur
izango zera, zer ekusi bear ote dezun: goizean esango
dezu: nork eman legikedan arratsaldea? eta arratsaldean esango dezu: nork eman legikedan goiza iristea?
(Vide Deutoren. 28)
***
Ekusten dezu, Kristaua, nola Jaunak eman zigun
bere amar Aginteen Legea? Ekusten dezu, zer madarikazioak aditzera lenagotik eman ziezten Moysesek
Israeldarrai? Eta eztakizu amar Aginte aek berak
gorde bear ditugula guk ere? Eztakizu, au ez egitera,
gure gañera etorriko dirala Jaunaren aserre, ta madarikazio guziak? eta utsa da emango neke guzia gerokoaren aldean. Askotan gertatzen da, Jaunak emen
bekatariari ez bidaltzea bere bizitza gaiztoarekin ira-

bazi dituan nekeak; baña laster bukatzen dira emengo aurkeriak, eta amiltzen da bekataria beti-beti
iraungo duen nekeetan. Oroi gaitezen, nere Kristaua,
amar Aginte oek gordetzeko itza eman genduala
bataioko egunean. Oroi gaitezen, Eliz Ama Santak
esan zigula: Betiko bizitza doatsua nai badezu, gorde
itzatzu Mandamentuak: Si vis ad vitam ingredi serva
mandata. Egin dezagun au benaz, eta gogotik, eta
emango digu Jaunak guretzat prestaturik daukan betiko bizitza. Amen.

BIGARREN ITZALDI,
EDO PLATIKA
Azaltzen da Jaunaren
Legeko lenengo Agintea.
ALABATUA ETC.
Clama etc.
Otsegizu etc.

Onetarako asi naiz Jaunaren legeko amar aginteak
azaltzen, ispillu onetan ekusi ditzan bakoitzak bere
utsegiteak. Gaurko itzaldia izango da Jaunaren legeko
lenengo agintearen gañean. Enzun arretaz.
***
Sinaiko mendiaren gañetik aditzera eman zuanean Jaunak amar aginteen legea, lenengoan esan
zien Israeldarrai era onetan: Ni naiz zure Jaun Jaungoikoa: Ego Dominus Deus tuus (exodi 20): Ejiptoko
lurretik eta katiberioko etxetik zu atera zaitudana.
Nizaz landara, edo osteronzean ez dezu izan bear Jain-

korik. Ez dezu egingo idolorik, edo Jainko gezurrezkoen anz, eta iduririk: ezeta Zeruan, lurrean, edo urtan
lurraren azpian arkitzen diran gauzen anz, edo imajiñarik ere (aditzen da Jainkoa bezala onratzeko). Ez
dituzu gauz oek adoratuko. Ni naiz, ni bakarrik zure
Jaun Jaungoikoa. Orra zer esan zien Jaunak Israeldarrai lenengo agintean.
Itz oetan ez da argiro esaten lenengo agintea dala
Jaungoikoa gauza guzien gañean amatzea; baña ala
aditzera eman zien Moysesek Israeldarrai, esan zienean: «Enzun ezazu Israel gure Jaun Jaungoikoa bat
bakarra da: eta amatuko dezu zure biotz guziaz, zure
anima, zure indar, eta alegin guziaz: eta gaur nik aditzera eman dizudan, Aginte onen itzak gordeko dituzu
zure biotzean: kontatuko dieztezu zure umeai: gogoan
erabilliko dituzu, etxean geldirik zaudenean, bidean
zabiltzanean, lotara zoazenean, eta lotatik jeikitzean.
Ipiñiko dituzu eskuan, siñaletzat loturik: erabilliko
dituzu begi bien erdian, eta letraz ezarriko dituzu zure
etxeko atalburuan, eta ateetan» (Deuter 6). Orra zer
gisatan itzegin zien Moysesek Israeldarrai Jaunari zor
diogun onginai, ta amorioaren gañean: eta Jesu-Kristok deitzen dio Aginte oni guzien artean andiena ta
lenena (Math. 22). Orregatik ederki esaten da dotri-

nan, Jaunaren legeko lenengo Agintea dala: Jaungoikoa gauza guzien gañean amatzea.
Lenengo Aginte oni guk ongi eranzuteko gauza
bearra da lenengo lekuan fedeko Misterio, eta guri
dagozkigun gauzak jakitea eta sinistea, ezin alabaña
amatu dezakegu Jauna biotz osoz, beraren Ontasun
baztergabea agertzen diguen Misterioak jakin, eta
sinistu gabe. Orregatik alde onetatik utsegiten du
lenengo lekuan dotrina jakiteko saiatzen ez danak.
Bigarrena, fedeko Misterioak sinisteko neke pixka artu
nai ez duanak, edo Akto fedekoak, egin bear diran
denboran, egiten ez dituanak. Irugarrena fedeko gauzaren bat ukatzen duanak. Onelako asko izango dira
gaurko egunean erri andietan; badira alabaña txoraska asko, gure auzoko gudarietatik fedearen kontrako
gauzak ikasi dituenak, eta inkisizioaren beldurra
kendu dan ezkero, nolanai itzegiten duenak. Begira,
Kristaua, zaude sendoro Eliz ama Santa Erromakoak
erakusten dizunaren sinistean. Ama au da egiaren
irozgarri, eta Koloma, eta ezin utsegin dezakezu onek
erakusten dizuna sinistean. Laugarrena, utsegin diteke lenengo aginte onen kontra fedeko gauzaren bat,
oartua zaudela, dudan ipintzen badezu.

Lenengo aginte oni guk ongi eranzuteko gauza
bearra da bigarren lekuan Jaunagan uste, edo esperanza izatea, Jesusen eriotza bitarteko dala, eta beraren lagunzarekin alegiña egiten degula bear dan
damua sortzeko, eta konfesatzeko, barkatuko dizkigula gure bekatuak, eta emango digula agindurik daukan betiko bizitza: gañera emango digula Zerurako
bidean bear degun guzia. Uste edo esperanza au da
Kristauaren gurutze, eta neke guzien gozagarria.
Onek Martiriak alaitzen zituan oñaze izugarrien
artean, eta onek ainbeste gazte prestu ezkutarazi ditu
bakardadeetan eta paret-artean. Au da munduko itsaso onetan animaren onzia gordetzen duan aingura.
Gai onetan utsegin diteke lenengo lekuan. Akto esperanzakoak egin bear diranean, egin gabez: eta gizon
jakintsuen iritzia da sarritan egin bear dirala. Bigarrena, Jaunaren urrikaltasun, edo Miserikordiaz etsitzen
bada, Kainen, eta Judasen eran. Irugarren lekuan
,esperanzaren kontrako bekatua da Zeruaren ustea,
bakoitzak bere aldetik bizitz onari jarraitzen ez diola:
au da herejia bat, Luterok erakutsi zuana. Laugarrena,
uste izatea, nolanai, eta Jaunaren lagunza gabe irten
ditekeala bekatutik: au ere herejia da. Bostgarrena,
bekatuan irautea, eriotzako orduan bizitza ontzeko

ustearekin. Seigarrena, bere naiez bekatuaren perill
urkoetan sartzea, esaten duala batek beregan: joango
naiz, baña uste det gordeko nauala Jaunak, edo Ama
Birjiñak da zentzugabeko ustea; Jaunak
alabaña laguntzen digu bekatuaren bideetatik aldegiteko; baña geren naiez aratzen bagera, ez digu bere
laguntzarik emango, ez erortzeko, eta perillean era
onetan sartzea bera bekatu da.
Lenengo aginte oni eranzuteko gauza bearra da
irugarren lekuan Jauna biotz osoz amatzea gauza
guzien gañetik, ez nolanai, baizik beraren ontasun
baztergabeari fedearen argiarekin begiraturik. Ezin
guk ezagutu dezakegu ontasun au beregan dan eran;
baña nolerebait ezagutzen degu, egin dituan, obra
miragarrietatik. Obra oek batzuek dira gerenez degun
argitasunarekin ezagutzen ditugunak. Ekusten dituzu
Zeru eder oriek gau argi batean. Ekusten dezu, nola
distiatzen duen izarrak. Ekusten dituzu lurreko loreak,
arbolak, arri ederrak, urre, eta zillarrak eta diozu zeregan: gauz oek añ onak, eta ederrak badira, zer izango
da oen Egillea? Zeñ on, eta maitagarria! Orra, nola
zerez dezun argitasunarekin igerritzen dezun Jauna
dala guziz on, eder, eta maitagarria, baña ezaguera
onekin Jaun bera amatzea ez da asko lenengo Manda-

mentuari eranzuteko. Beste obra batzuek dira fedeak
bakarrik erakusten dizkigunak, eta oen bidez ezagutzen, eta amatzen degula Jaunaren ontasun neurririk,
eta mugarik ez duana, egingo degu lenengo Mandamentuak eskatzen duana. Atozea, kristaua, nondik
dakizu, Zerurako egin zinduala Jaunak? Nondik Adanek galdu zuala eskubide, edo deretxa au guzia bere
bekatuarekin beretzat, eta guretzat? Nondik dakizu,
oker au zuzentzeko gizon egin zala Trinidadeko bigarren Persona Birjiña txit Santaren Sabelean Espiritu
Santuaren obraz, gurutzean eman zuala bere bizitza:
irugarren egunean piztu, ta berrogeigarrenean Zerura
igo zala, eta etorriko dala biziak, eta illak juzgatzera?
Nondik dakizu, ipiñi zituala Jesus maitagarriak zazpi
iturri, edo Sakramentu graziaren ur gozoa beti ematen
ari, eta beñere agortzen ez diranak oen artean Konfesioko Sakramentua bataioa ezkero egindako bekatuak
barkatzeko, eta Komuniokoa gure animen janari, eta
edari izateko? Gauzoen berririk ez degu fedearen
argiagandik baizik: eta oen ezaguerarekin igerritzen
degu, au guzia guri ongi naiez egin duan Jauna nai, ta
nai ez (esan oi dan bezala) beregan dala ontasun neurri, ta mugarik ez duana: eta era onetan amatzea da
lenengo aginteak eskatzen digun eran amatzea, eta

au sarritan egin bear degu, onetarako ipiñi da Akto
fedekoak, esperanza, eta karidadezkoak egiteko
usanz ederra. Jauna, ezin nere buruan sartu dira Akto
fedekoak Elizan esaten diran eran. Atozea eztakizu
dotrina? Eztakizu Kredoa? Sarritan esazu bada, eta
onela egingo dituzu Akto fedekoak. Eztakizu Aita
gurea? Esazu sarritan, eta egingo dituzu Akto esperanzakoak. Eztakizu Akto Kontriziozkoa? Esazu maiz
biotzetik, eta onela egingo dituzu akto karidadezko,
eta kontriziozkoa.
Atzenean lenengo aginte oni ongi eranzuteko,
gauza bearra da Jauna onratzea, eta adoratzea gauza
guzien asiera, eta iturburua bezala: eta era askotara
au egiten degu, batzuetan itzez, beraren alabanzak
kantatzen, eta adirazten ditugula, besteetan geren
buruak, eta ondasunak eskeintzen diozkagula; baña
gauza guzien artean onragarriena da Meza Santa,
eskeintzen zaio alabaña bere Seme bakarra, guzian
berarekin berdiña.
Jaunak nai du, bera ezezik, Birjiña txit Santa, Aingeru onak, eta Santuak ere onratzea, ez ordea Jainkoaren eran, baizik gure bitartekoak, eta Jainkoaren
adiskideak bezala. Nai du gañera Jesusen, Birjiña txit
Santaren, eta Santuen anz, edo imajiña ere onratzea,

ez zeren gai onekin, edo arekin egiñak diran, baizik
zeren Zeruan dagoana aditzera ematen diguen.
Mandamentu onen kontra alde onetatik utsgiten
da era askotara. Lenengo lekuan, baldin Meza eskeintzen bazaio gurutzeari, imajiñaren bati; Meza alabaña
Jainkoari bakarrik eskeintzen zaio; eta imajiñaren
baten aurrean Meza esaten danean ere, Jainkoari
bakarrik au eskeintzen zaio, ez imajinari berari: era
berean uste, edo esperanza ez da ipintzen imajiñan,
baizik Jaungoikoagan. Bigarren lekuan gurutze, eta
imajiñak onratzen badira duen gaiagatik, au da gauza
debekatua. Irugarren lekuan, Mandamentu onen kontra utsegiten da, baldin Demonioaren lagunzaz baliatzen bagera bide onez ezin jakin ditzakegun gauzak
jakiteko, edo gaitzen bat sendatzeko. Laugarren
lekuan Mandamentu onen kontra bekatu egingo dezu
Jaunaren etxe, ta itzari, gurutzeari, eta imajiñai galtzen badiezu dagoten begiramentu, edo errespetoa.
Asko degu gaurko.
***
Orra, Kristaua, Jaunak bere lenengo Mandamentuan agintzen diguna. Amatu bear degu gure Jaun

Jaungoikoa, fedearen argiarekin beraren Ontasun baztergabeari begiratzen diogula. Amatu bear degu sarritan, eta amatu bear degu gauza guzien gañetik, esan
nai det, añ biotz prestuarekin, non prest egon bear
degun edozeñ neke, eta kalte irozotzeko, Jaunaren
onrak ala eskatzen badu. Oitu gaitezen onetarako
fede, esperanza, ta karidadezko afektoak egitera:
aldegin dezagun bekatuaren bideetatik, onela iristeko
betiko bizitza doatsua. Amen.

IRUGARREN ITZALDI,
EDO PLATIKA
Ukitzen dira lenengo aginte, edo
Mandamentuaren kontrako bekatuak.
ALABATUA ETC.
Clama etc.
Otsegizu etc.

Onetarako azkeneko aldian itz egin nizuen Jaunaren legeko lenengo agintearen gañean. Gaur ukituko
ditut aginte onen kontra erraz gertatu ditezkean utsegiteak. Enzun arretarekin.
***
1. Begira, dotrina ikasteko, eta erakusten dituan
gauzak ongi aditzeko, saiatu ote zeran? Baña nola
saiatuko ziñan Jaunaren itzagandik igesi ibilli bazera?
Emen itz bat gurasoai. Gurasoak, egizue alegiña,
umeak eskolara bidaltzeko, ongi ikasi dezeen dotrina;
bestela zerok, eta umeak biziko zerate, zeren animak

betiko galtzeko, perill andian: eta ez esan, ezin bidalduko dituzuela, zeren Elizatik urruti bizi zeraten; urrutian, eta aldean bizi diranak alabaña guziak daude
beartuak, zerurako jakin bear diran gauzak ikastera,
eta au egiteko biderik errazena da aurrak eskolara
bidaltzea. Jauna, etxean ere erakutsi diteke dotrina;
baña nola erakutsiko du ez dakianak? Eta jakin arren,
erakusteko betarik, edo gogorik ez duanak? Gañera
urte oro gertatzen da neke andi bat morroi berriakin.
Nagusi batzuek ez dira oroitzen morroi, eta neskameai
dotrina galdetzeaz, eta nola ikasiko due, ezpadakie?
Elizan, eta eskolan ez due ikasiko, zeren etortzeko
erarik ez duen geienak. Etxean ere nekez ikasiko due,
zeren edo erakuslerik ez duen, edo mendian denborarik geiena igarotzen duen. Bitatik bat gurasoak, edo
ez artu morroi, edo neskamerik, edo ikaserazo bear
diezue dotrina.
2. Begira, ikasi dezun, nola molda zaitezkean zure
bekatuen damu egiazkoa sortzeko. Au eztakianak, zer
egingo du, iltzeko perillak artzen badu eremu batean
bakarrik, edo erakuslerik bage? Onezko damu, edo
kontrizioa sortzeko, itzak bederik dakizkianak zerbait
egin dezake Jaunaren lagunzarekin, baña zer egingo
du itzak ere ikasi ez dituanak?

3. Begira sarritan egin dituzun Akto fedekoak?
Dotrina ongi dakianak sarritan egingo ditu Akto fedekoak, oarkabean ere; baña dotrinarik eztakianak ez du
ezer egingo zuzen. Au bera diot esperanzaren gañean.
4. Begira, fedeko gauzaren bat ukatu dezun, dala
bakarrik zaudela, dala lagun artean, egin dezagun
kontu: ez da Purgatoriorik: au da Luteroren herejia:
argi-olatak alperrik ekarten dira: au ere herejia da:
zeren fedeko gauza da, Mezarekin batean Jaunari
batek bere doaiak eskeintzea obra ona eta laudagarria dala, eta ala egin izan da Elizaren lenengo denboretatik, eta S. Karlos Borromeok dio, gorde bear dala
usanz eder au, eta utzi bada, alegiña egin bear dala
bere oñera biurtu dedin. Gañera, baldin edozeñ beartsuri ur pixkabat ematea obra ona bada, zer izango da
Meza Santuan bakoitzak bere doaitxoak Jaunari
eskeintzea? Ez duanak zer eskeñi, eskeñi begio bere
biotza. Jauna, orrelako gauzen gañean ez due ezer
esaten guk enzun ditugun Predikariak. Enzun esatera
noana: nik ez det zer sartu besteakin, baizik nere
egin-bidea da herejia ekarri dezakeen erausiak ez
utzitzea dagoten ateleka eman gabe. Goazen aurrera:
fedeko gauzaren bat era onetan ukatzen duana geratzen da exkomiku nagusiaren azpian, eta barkazioa

iristeko salatu bearko du bere burua Obispo Jaunaren
aurrean, eta ark agintzen diona egin bearko du: eta
Inkisizioa jartzen bada bere oñean, Konfesoreak esango dizu zer egin bear dezun.
5. Begira, fedeko gauzaren bat, osotoro ukatu ez,
baña dudan ipiñi ote dezun: Bekatuen barkazioa iristeko gauza bearra ote da konfesioa? Bekatu larria ote
da seigarrengo lizunkerietan ibiltzea? Ote da infernurik? Gauz oek gogora etortze utsa ez da bekatu larria,
baldin oartzen zeranean aienatzen badituzu, edo artarako alegiña egiten badezu; bestela izango da herejia.
6. Begira, etsi ote dezun Jaunaren urrikaltasunaz.
Au da Kainen, eta Judasen bekatu txit itsusia. Jauna
txit andiak, eta ezin konta al dira nere utsegiteak: atozea, eta eztakizu askoz andiagoa dala Jaunaren ontasuna? Eztakizu nai det esate utsarekin gauza guziak
ezerezetik egin zituela? Eriak sendatu, itsuak argitu,
illak piztu zituala? Etzabiltzala bada txorakeri orietan;
utzi itzazu bekatuaren bideak, biur zaite biotz osoz
Jaunagana, eta guzia barkatuko dizu.
7. Begira, uste izan ote dezun Zerua, zere aldetik
obra onik egin, eta Mandamentuak gorde bage? Au da
Luteroren herejia.

8. Begira bekatuaren bideetan bizitu zeran esaten
dezula zeregan: gaztea naiz oraiñ, azkeneko denboran utziko ditut gaiztakeri oek. Au da uste, edo esperanza zenzugabea. Atozea, eztakizu markatuak dauzkala Jaunak gure bizitzako mugak? urte, ta egunak?
Beraz muga oek igarotzen baditugu, ez degu denbora
geiago izango Job Santuak dion bezala. Laburrak dira,
Jauna, dio Job Santuak; gizonaren egunak, eta zugan
gordea dago, zenbat diran beraren bizitzako illak (Job
Cap. 14): ipiñi diozkatzu gizonaren bizitzari zerorrek
dakizkitzun mugak, eta ezin oetatik igaro diteke.
9. Begira, bekaturako bide, eta perill urkoetara
sartu zeran, edo aetan bizi zeran, esaten dezula zeregan, uste det gordeko nauala Jaunak bekatutik. Au ere
uste, edo esperanza zenzugabea da; zeren Jaunaren
mirari gabe ez da bekatutik gordeko perill urkoan jartzen dana bere naiez; gañera perillean jarzea bera
bekatu da. Atozea, zere naiez sartzen bazera karobi
erazeki batean, naiko dezu gorde zaitzan Jaunak erre
gabe?
10. Begira sarritan egin dituzun karidadezko Aktoak? Gai onetan bizitz onean diardunak, sarritan egingo ditu, oarkabean ere, dala Meza enzutean, dala
Nere Jesu-kristo Jauna esatean: alaere onena da bera-

riaz egitea fede, esperanza, eta karidadezko Aktoak,
eta au egiten degu jai-arrasaldeetan dotrina esanondoan, eta jai-erdietako Meza nagusietan. Gaizki bizi
danak ez oi du karidadezko aktorik egiñ oi, mingañez
zerbait esan arren, zeren biotzik ez duan bekatua, ta
bekatuaren bideak osotoro uzteko.
11. Begira, Jainkoari bakarrik zor zaion onra eman
diozun lurreko gauzaren bati. Au da idolatria. Adanen
umeak, ujaldeen ondorengo denboretan, aztuaz joan
ziran Jainko egiazkoaz, eta Jainkotzat onratzen zituen,
batzuek eguzkia, ta izarrak, besteak beste edozeñ
gauza, eta gauza oen anz, eta irudiak egin oi zituen
urrez, zillarrez, arriz: eta oei ematen diegu idoloen
izena. Ez da izan, zion Zizeronek, fede gabea bazan
ere, jende añ basati, eta ezigaberik, non eta ezagutu
ez duan bai dala Jainkoa, eta au aditzera ematen zuen
idoloak berak; oek onratzen zituenak alabaña sinisten
zuen egi au, idoloak, eta Jainko etziran gauzak onratzen bazituen ere. Aspaldi aztu ziran anziñako idoloak,
Jesusen lege ederrak alabaña zabaldu zuan jainko
egiazkoaren ezaguera. Alaere agertu dira denbora
oetan gizon arro jakintsuen ustez puztuak, eta erausi
ditue ezin esan ditezkean zenzugabekeriak. Batzuek,
eren gura gaiztoak ez garaitzeagatik, eta infernuaren

beldurrez, esan digue ez dala Jainkorik: onelako zenbait izan dira gure auzoan, baita Kadizen, eta Madriden ere; baña oek dira mundu guziaren desonragarriak eta aintzakotzat autan dabiltzan. Beste batzuek
gure auzoan Jainkotzat artu zuen arrazoia, eta aintzakotzat onratu zezeen jendeak, andetan erabilli zuen
kalez kale onen idoloa; badakizue nolakoa? Arritu zaitezte Zeruak! emakume zikin-limuri bat Jainkotzat
erabilli zuen era onetan. Ez da gure artean malla onetaraño igo zenzugabekeria, baña eztakit zer gertatuko
zan, Jaunaren guganako onginai, eta urrikaltasunak
gorde ezpagindu: Jaunaren urrikimentuari eskerrak,
galdu ezpagera osotoro esan dezakegu Jeremias Profetarekin: Misericordiae Domini quia non sumus consumpti (Tren. 3.).
12. Begira, gurutzeari gorde diozun dagokan begiramentua? Gurutzean il zan Jesus guri onginaiez, eta
atera ginduan bekatuaren mendetik. Gurutzea da
Jesusen anz, eta iduria, eta beragatik onratu bear
degu. Etsaiak iges egiten du gurutzeagandik, zakurrak
burua autsi dion, makillagandik iges egiten duan eran;
eta guk ez degu onratuko gurutze santua? Onetarako,
gurutzea egitean, egin bear degu ongi. Bigarrena, ez
dira egin bear gurutzeak karkau, eta toki zikiñetan.

Irugarrena, ez dezazuela artu ielsozko Santo Kristorik,
zeren erraz puskatzen, eta farragarri geratzen diran.
Atzenean obietan, eta oñpean dabiltzan gauzetan ez
ipiñi gurutzerik. Anziñatik debekatua dago au.
13. Begira, Jaunaren etxe, eta itz Santuari gorde
diezun dagoten begiramentua. Ongi da, nere Kristaua,
Elizako zokoetan sartu, eta erausian egotea? Ongi da
Jaunaren itza adirazten danean lotan jartzea? Ongi da,
arretarekin enzun ordean, ezertan ez artzea Jaunaren
itza? Eztakizu, au dala, etsaiak bere taldekoai ipintzen
dien, marka? Jainkoarena danak enzuten du beraren
itza, dio Jesu-Kristok; argatik zuek enzuten ez dezue,
zeren Jainkoarenak etzeraten: Qui ex Deo est, verba
Dei audit: propterea vos non auditis, quia ex Deo non
estis.
14. Begira, aztinanz, edo sorginkerietan sinistu
dezun. Aztien izena ematen zate, lurpean ezkutaturik
dauden, gauzak ekusten dituela esan oi dan, aek. Ez
da onelako gauzak etsaiaren lagunza gabe ekusi
ditzakeanik. Alaere ibilli oi dira zenbait aztien, edo sorgiñen otspena duen atso gezurtien billa, lurpeko
ondasunak, edo bestela ezkutatu zaizten gauzak arkitzeko. Au da zorakeri andia, eta Obispo Jaunari, edo
inkisizioari aditzera eman bear zaiona; baña nola gauz

oek gertatu oi diran ez jakiñean, ez dira gaztigatzen
iñora. Kristaua, utzi itzatzu zorakeri oek.
15. Begira, zakurraren adia, edo ezkillaren ots illuna adituta, esan dezun: laster ilko da norbait. Nork
sinistu dezake, onelako zenzugabekeriak aditzen dirala erri askotan? Zakurrak, eta ezkillak ez due ezaguerarik, eta ezin adirazi dezakee orrelako gauzarik.
Gañera Jainkoak beregan gorderik daukan gauza da
noiz ilko dan bakoitza.
16. Begira, gaitzen batetik zere burua gordetzeko,
edo ona iristeko baliatu ote zeran artarako egokiak ez
diran moduaz, ez berenez, ez Jainkoagandik, ez Elizagandik. Au da gauza debekatua, eta Obispo Jaunari,
edo Inkisizioari aditzera eman bear zaiona. Onelako
gauz asko ez jakiñean egiten omen dira. Ara oetatik