Erakusaldiak-I - 23

bizitza doatsua. Amen.

BERROGEI TA ZORTZIGARREN
ERAKUSALDIA
baña Aldareko Sakramentuaren
gañean amaseigarrena.
ALABATUA &.
Sakramentu miragarri orren gañean azkeneko
aldian itz egin nuanean, aditzera eman nizun, Kristaua, zer dan komunio gogozko, edo espirituala, eta
zeñ andiak diran andik atera ditzaketzun ondasunak,
zere etxean zaudela, bidean zabiltzala, eta batez ere
Meza enzutean, edo Sakramentua bisitatzean. Oraiñ
lenbiziko komunioaren liburuak itz egiten digu, komunioko Sakramentua artzeko, Kristaua, guziak duen
eginbide, edo obligazioaren gañean, eta galdetzen du
gisa onetan.
Kristau guziak beartuak ote daude artzera komunioko Sakramentua? Erantzuten du: Sakramentu oni
dagokion ezagueran sartu ezkero, bai Jauna. Zenbat
bider urtean? Elizaren lenbiziko denboretan Sakramentu au artu oi omen zuen Kristauak, Meza enzuten

zuen aldi guzietan. Asi ziran zabartzen, eta agindu
zuan Elizak, komulga zitezela urtean iru bider bederik,
edo Pazkoa loratuan, Maiatzekoan, eta eguerriz. Etziran zentzatu, geienak beintzat, aginte onekin ere, eta
azkenean agindu zan, komulga zitezela, urtean beñ
gutxienez. Zer denboraz egin bear da urtean beñgo
komunio au? Pazkoa loratuan, baña Pazkoaren izenez
aditzen dira oraiñ erramutik urrengo amabost egunak,
erramu eguna ere amabost egun oetan sartzen dala.
Non egin bear da komunio au? Bakoitzak egin bear du
bere Elizan, bere artzaiaren baimenik ezpadu bestetan egiteko.
Pazkoako denboraz kanpora, ez ote dago beartua
Kristaua, zenbait aldiz komulgatzera? Bai Jauna. Noiz
ote? Lenbizia: illtzeko perillean arkitzen danean. Bigarrena, Zeruko janari au gabe ezin garaitu baditu bere
griña txarrak, edo ezin iraun badezake Jaunaren grazian. Urtean zenbat aldiz artu bear lukee Kristau
guziak janari miragarri au? Gutxienez illean beiñ gizon
jakintsuen iritzian.
Nor dira, komunioko maiean jartzea eragotzi bear
zaten bekatariak? Errian guziak, edo geienak dakiela,
gaizki bizi diranak, nola diran gorrotoan, ordikerian,
adiskidetasun gaiztoetan, eta usuretan dirauenak.

Ona Sakramentu miragarri ori artzeko, Kristau guziak
degun egin-bidearen gañean lenbiziko komunioaren
liburuak dakarrena.
Gauz oek berak ugarixeago azaltzea izango da
gaurko Erakusaldia. Aurrena aditzera emango dizkitzut, Kristaua, Sakramentu miragarri au artzeko aginteari dagozkan, berriak. Urrena aginte onen kontra
sarritan gertatzen diran bekatuak. Atzenean emendik
aterako degu gaurko otoiz, edo orazioaren gaia. Asi
gaitezen bertatik.

§ I.
Elizaren lenengo denboran Kristauak egun oro,
edo Meza enzuten zuen aldi guzietan artzen zuen
komunioko Sakramentua, S. Lukasek aditzera ematen
digunez. Baña asi ziran zabartzen, eta utziaz zijoazen
oitura eder au, eta agindu zuen Elizak, komulga zitezela Kristau guziak urtean iru aldiz bederik, au da Pazkoa loratuan, Maiatzekoan, eta eguerriz. Etziran zentzatu, geienak beintzat, aginte onekin ere, eta agindu
bear izan zuan berriro Elizak, komulga zitezela gutxienez urtean beñ, Pazkoa loratuan. Agindu zuan gañera,

Pazkoako komunioa egiñ nai etzuenai debekatu dakiela Elizako sarrera, eta iltzen diranean ukatu dakiela
Eliz lurra. Ezta onenbesterekin kontentatu Eliza, baizik
aditzera eman digu, komunioaren aginte oni eranzuten ez dioenak, herejeen suspitxa ematen duela: Sunt
de haeresi suspecti. Leku batzuetan Pazkoetan komulgatu ez diranai siñalatzen die Obispo Jaunak denbora,
presta ditezen ongi, eta artu dezeen Sakramentua
prestaera ederrarekin. Eta Iruñeko Obispaduan agindua dago lenbizia: Pazkoako ama bost egunak igarotzen diranean, aditzera eman dezeela Animen arzaiak
Elizan, nor diran komulgatu ez diranak, eta eztakiela
utzi Meza, ta bezperak enzuten. Bigarrena, au onela
eginda ere, ezpadira konfesatzen, eta komulgatzen
amabost egunen barrunbean, geratzen dirala exkomikatuak, eta exkomiku au ezin kendu dezakeala Obispo Jaunak baizik. Irugarrena: Animen arzai bakoitzak
Korpus egunerako bidal ditzala Iruñera, edo bear dan
lekura, Pazkoako komunioa egiñ ez duenen agiriak.
Gauz oek egin bear lirakeanak dira, baña anbesteraño
lasaitua dago mundua, non gauz oetan bear litzakean
arreta ipintzen ez dan.
Pazkoako komunioa egin bear du bakoitzak bere
Elizan, bere arzaiaren baimenik ezpadu beste Elizaren

batean egiteko. Konfesioa egin oida nai dan lekuan,
konfesioak aditzeko eskua Obispo Jaunak eman dion
edozeñekin; baña kanpoan konfesatu danak ekarri
bear du bere agiria; bestela gerta diteke erraz, Jaunaren maiean jartzea zenbait konfesiorik gabe. Ez da
asko nola nai Pazkoetan komunioko Sakramentua
artzea, baizik artu bear da ongi, eta komunio gaiztoarekin etzaio erantzuten Elizaren Aginteari.
Elizaren Aginte onez gañera bada beste bat JesuKristorena: Jesu-Kristok alabaña esana utzi zigun: ez
degula graziaren bizitzarik izango, ezpadegu beraren
gorputza jaten, eta odola edaten: Nisi mamducaveritis
carnem filii hominis, et biberitis ejus sanguinem, non
habebitis vitam in vobis. Jesu-Kristoren itz oen bidez
beartua dago Kristaua komunioko Sakramentua artzera, ez Pazkoako denboran bakarrik, baita beste zenbait denboraz ere. Beartua dago benik beñ, eriotzako
perillean arkintzen danean. Beartua dago gañera,
Zeruko janari au gabe ezin garaitu baditu bere gura,
ta griña txarrak. Ona, nere Kristaua, komunioko
Sakramentua artzeko guziok degun eginbidearen
berriak. Ekusi ditzakun oraiñ eginbide onen kontra
sarritan gertatzen diran bekatuak.

§ II.
Elizak agintzen digu, komunioko Sakramentua
artu dezagula gutxienez Pazkoa loratuan eta zenbat
izan oi dira erri bakoitzean, orduan ere Jaunaren maietik iges egin nai lukeenak eta gogoaren kontra datozenak? zenbat poztuko lirakenak, Pazkoarik ez izateaz
eriotzako orduraño? Orregatik ez oi dira ekusi Pazkoako denboraren bukaeraraño, edo denbora au igaro
artean.
Elizak agintzen du, Pazkoako komunioa bakoitzak
egin dezala bere Elizan; eta zenbatek iges egingo due
basora, edo beste errietara, Pazkoa aztu dedin
artean? Batzuek dotrinan estu artu ditzeen beldurrez,
besteak; zeren bizitza gaiztoa uzteko asmo osorik ez
duen?
Elizak agintzen du Pazkoako komunioa, ta komunio ongi egiña: eta ongi begiratzen bazaio munduaren
ibillerari, esan diteke, geienak, edo asko dirala Pazkokoa komunioa gaizki egiten duenak. Atozea ezperen,
ez dira asko munduan, dotrina, ta Zerurako bidea
ikasteko nekatu nai ez duenak? Eta nekatu ordez
etsaia gurutzeagandik bezala igesi dabiltzanak dotri-

na, eta Jaunaren itza enzutetik? Ez dira asko beren
estadu, ta karguaren eginbideak jakiteko saiatzen ez
diranak? Ez dira asko, bekaturako bide, ta perill urkoak utzi litzakeela, uzten ez dituenak? Bekaturako
bidea lagun urkoari ematen dioen, itz loi, ta keñada
lotsagarriak laja ez dituenak? Ez dira asko bekaturako
oitura utzitzeko, edo jabeari bere gauza biurtzeko biotzik ez duenak? Oek guziak Pazkoetako komunioa, edo
ez due egin, edo gaizki egin due, eta beartuak daude
berriro egitera.
Jesu-Kristo Sakramentu orretan arkitzen da guri
graziaren bizitza ugaritzeko, eta da bizitzaren arbola
egiazkoa. Bazan Paradisuan arbola bat, bizitzaren
arbola Eskriturak deitzen diona. Aren fruta janaz bizi
zitekean gizona, eritasunik, zartze, ta eriotzarik ekusi
gabe: eta arbola ura baño askoz miragarriago da
komunioko Sakramentuan dagoana: Nere gorputza
egiaz da janaria, eta nere odola egiaz edaria: Caro
mea vere est cibus, et sanguis meus vere est potus:
ogi au jaten duana biziko da beti: vivet in aeternum.
Janari au sarritan artuaz graziaren bizitzan iraun zezakeen asko bekatuaren berrizkaturak artu ditu, eta ill
dira animaren aldetik, zeren Sakramentu onetatik
igesi ibilli diran. Urlia garizuman biurtu zan Jaunagana,

ustez biotz osoarekin, sandia Misioren batean, berendia egon zan egun batzuetan Konbeturen batean bere
kontuak ateratzen: berritu zituen beren konfesioak,
eta jarri ziran Jaunaren grazian; baña geratu ziran
guziz argalak, eta gaitzeronz makurtuak. Oek Sakramentu miragarri ori sarritan artuaz, iraun zezakeen
bekatuan erori gabe; baña zabartu ziran alde onetatik,
eta laster biurtu ziran leneko bekatuetara, ta oen
geroko bizitza izanda lenekoa baño ere gaiztoagoa: et
fiunt novissima hominis illius pejota prioribus. Ekusten
dezu, Kristaua, nola sarritan utsegiten dan Sakramentu ori artzeko degun eginbide, edo obligazioaren kontra?
Au guzia ezaguturik, zer da guk egin bear deguna?
Zer ezpada oraindañokoaz ongi damutzea, eta aurrerako asmo on, eta sendoak egitea? Onetarako denbora piska batean gogoan erabilli bear ditugu ukitu ditudan gauzak. Jarri gaitezen Jaunaren aurrean belauniko. (Ala jartzen dira guziak, eta Erakuslea ere bai).
1
Begira, Kristaua, zer agintzen dizun Elizak, eta zer
Jesu-Kristok. Elizak nai luke, zuk Sakramentu ori sarritan artzea, lenengo Kristauak egiten zuen bezala;

baña ekusirik zure argaltasuna, ez dizu agintzen,
urtean beñ gutxienez komulga zaitezela baizik. JesuKristok agintzen dizu, zoazkiola, eta artu dezazula
janari miragarri au premia dezunean bederik, edo au
gabe zure griña txarrak ezin garaitu dituzunean: bestela illko zerala bekatuaren eriotzarekin: Non habebitis vitam in vobis...
2
Begira bigarrena, nola eranzun diezun, ala Elizaren, nola Jesusen aginteari. Zenbat bider bortxaz
bezala Pazkoetako komunioa egin dezu? zenbat bider
gaizki, edo tranpaz kanpoan? Zenbat bider gertatu
zaizkitzu bekatuaren berrizkaturak, zeren Zeruko
janari ori sarritan artu ez dezun?... Egin dezagun
negar Jaunaren aurrean oraindañoko utsegiteen
gañean: artu dezagun asmo oso bat, aurrera Sakramentu ori sarritan, eta prestaera onarekin artzeko...
(Altxatzen da Erakuslea belaunikatua zegoan tokitik,
eta bukatzen du Erakusaldia era onetan).
3
Gure salbatzalle Jesus maitagarria! Zu zera gure
animen janari, ta sendagai miragarria! Ezagutzen det,

sendagai au gabe iraungo ez dedala onean: eta erabaki det, Jauna, zu sarritan, eta prestaera onarekin
artzea. Lagun zaikizkit arren nere asmo au gordetzen,
era onetan iristeko zu biotz osoz amatzea, eta betikotasun guzian Zeruan zu alabatzea. Amen.

BERROGEI, TA
BEDERATZIGARREN
ERAKUSALDIA
baña Aldareko Sakramentuaren
gañean amazazpigarrena.
ALABATUA &.
Azkeneko aldian itz egin nizun, Kristaua, komunioko Sakramentua artzeko guziok degun eginbide, edo
obligazioaren gañean. Oraiñ lenbiziko komunioaren
liburuak ukitzen ditu aurreneko komunioari dagozkan,
gauzak, eta galdetzen du gisa onetan.
«Noiz egin bear due aurrak lenbiziko komunioa?
Erantzuten du. Komunioko Sakramentuaren, eta
Sakramentu berak dakartzian ondasunen ezaguera,
eta gustoa igarritzen zatenean. Noiz azaldu, edo agertu oi da aurretan ezaguera, eta gusto au? Amar urteetatik amalauren bitartean, geienetan beintzat.
Zer bear da lenbiziko komunio au aurrak ongi egiteko? Iru gauza, baraurik, eta Jaunaren grazian egoteaz gañera. Zein dira? Lenengoa dotrinaren lau Par-

teak ongi jakitea. Bigarrena, konfesioko ta komunioko
Sakramentuari dagozten gauzak ere jakitea. Irugarrena, ongi konfesatzeko, eta komulgatzeko prestaera
nola egin ikastea. Zergatik ori? Zeren prestaera au
ikasten ez duan aurra konfesio, ta komunio gaiztoak
egiteko perillean biziko dan.
Pazkoaz, edo zeñ egunez egin bear due aurrak
lenbiziko komunioa? Ori erabaki bear due animen
arzaiak. Lenbiziko komunioa egiteko berritu bear ote
dira arterañoko konfesioak? Ez, Jauna, ongi egiñak
badira; baña nola aur-denborako konfesioak egiñ oi
diran nola nai, eta ardura gutxirekin, berritu oi ditue
leku batzuetan lenbiziko komuniorako. Erakusleak.
Ongi diozu: eta konfesioak ezezik, bataioan emandako itzak ere berritzen ditue». Ona zer erakusten digun
lenbiziko komunioaren liburuak aurreneko komunioaren gañean.
Gauz oek berak izango dira gaurko itzaldiaren
gaia. Aurrena ukituko ditut lenbiziko komunioari
dagozkan gauzak. Urrena gai onetan gurasoak izan oi
duen zabarkeria negargarria. Azkenean, ukituko det
otoiz, edo orazioaren gaia. Asi gaitezen.

§ I.
Anziñako denboran leku askotan eman oi zitzaten
aur jaio berriai ere komunioko Sakramentua bataio, ta
konfirmazioarekin batean, eta oitura au gorde zan
denbora luzean; baña etzan premiazko gauza, ez graziaren apaindura ederra aurrari emateko, zeren au
artzen duan bataioarekin, ez eta graziaren doaia ez
galtzeko ere zeren ezin au galdu dezakean aurrak,
gaitzaren, eta onaren ezagueran sartu dedin artean.
Ala erakusten digu Trentoko Konzilioak. Etzan oitura
au gaiztoa, eta ez du aintzakotzat eman Eliz Ama Santak; baña etzan erraz Sakramentu miragarri orri zor
zaion begiramentu, edo errespetoa ongi gordetzea,
ematen zitzatela aur ezaguerarik etzuenai: eta utziaz
joan ziran Obispo Jaunak anziñako oitura ura. Beste
aldetik, Elizak, komunioko Sakramentua artzeko Kristau guziai ipiñi zien, agintean etzituan aitatu ezagueran sartu ziranak baizik.
Aginte au Elizak ipiñi zuanean, sinits diteke, komunioko Sakramentua artu bear zuela, konfesatzeko adiñean sartu ziran guziak; artean alabaña aur jaio
berriai ere eman oi zitzaten asko lekutan. Baña andia
da Sakramentu orrek eskatzen duan begiramentua,

eta gizon jakintsu askoren iritzia izan zan, etzitzatela
komunioko Sakramentua eman bear konfesatzen
ziran aur guziai, baizik itxedon bear zala, Sakramentuaren, eta Sakramentu onek dakartzian ondasunen
ezaguera, eta gustoa igerri zekien artean: eta iritzi au
ipiñi zan Rituala deritzan Elizako liburuan. Ezaguera,
ta gusto au lenago izango due aur batzuek, besteak
baño; batzuek alabaña adimentu argiagoa, aziera, ta
era obea due besteak baño; baña geienetan igerri oi
da amar urteetatik amalauen bitartean. Au aditzen da
osasuna dan bitartean, zeren iltzeko perillean badago
aurra, eta gaitzaren, ta onaren ezagueran sartua
bada, emango zaio komunioa Biatikoa bezala, alik
ongiena erakusten zaizkala gauzarik bearrenak.
Baña zer bear ote da lenbiziko komunio au aurrak
ongi egiteko? Baraurik, eta Jaunaren grazian egoteaz
gañera, bear dira iru gauza. Lenengoa da dotrinaren
lau Parteak ongi jakitea. Lau parte oek dotrinako liburutxoak dakartzian eran, dira gaitzaren, eta onaren
ezagueran sartzean aurrak jakin bear dituan gauzak.
Lenengo partean erakusten dira fedeko misteriorik
andienak. Bigarren partean, nola erregutu bear diogun Jaunari, Zerurako bidean bear ditugun gauzak iristeko. Irugarren partean, zer egin bear degun Zerura-

ko. Laugarrenean, zer diran, eta zertako Sakramentu
guziak, eta bakoitza. Oek dira dotrinaren lau parteak,
edo Kristauak ezagueran sartzen danetik jakin bear
dituan lau gauzak. Eta ezpadakizki gauz oek, nola
emango zaio komunioko Sakramentua? Lenbiziko
komunioa ongi egiteko bear dan bigarren gauza da
konfesio, ta komunioko Sakramentuari dagozten gauzak ere jakitea. Dotrinako liburutxoak ukitzen ditu bi
Sakramentu oek, baña kontentatzen da, aur batek
ezagueran sartzen danean jakin bear duana adiraztearekin. Badatorkio aurrari konfesatzeko, ta komulgatzeko denbora, eta orduan, dotrinako liburuak
dakarren argi pixka ez du asko, gauzak ongi egiteko,
guziok dakigun bezala. Lenbiziko komunioa ongi egiteko bear dan irugarren gauza da ongi konfesatzeko,
ta komulgatzeko prestaera nola egin jakitea. Ala erakusten digu Aita Santu Benedikto amairugarrenak
dotrinako bere liburuan. Prestaera au ikasten ezpadu
aurrak lenbiziko komuniorako, beti biziko da konfesio,
ta komunio gaiztoak egiteko perillean. Gerta liteke
onelako Kristauak, suertez bezala, konfesio onen bat
egitea, zeren konfesoreak lagundu dion; baña askotan
usteko du konfesoreak, ongi prestatua dagoala bekataria eta emango dio absoluzioa, prestaera nola egin

ez dakianari. Zer esango det, eriotzako perillean, eta
konfesore gabe arkitzen bada onelako Kristaua? Nola
moldatuko da, ezpadaki nola fedearen argiarekin
gogora ekarri bear dituan onezko damu, edo kontrizio
osoaren bideak? Dakuskun oraiñ gai onetan gurasoak
izan oi duen zabarkeria negargarria.

§ II.
Badakit, eta atsegin andiarekin aitortzen det,
guraso asko dirala emen, eta inguruko errietan, ederki dakienak ongi konfesatzeko, ta komulgatzeko prestaera, eta alegiña egiten duenak beren aurrai ere erakusteko. Baña beste asko arkituko dira non nai guziz
jakinezak, zabarrak, eta sasiko abereak bezala bizi
diranak. Arkituko dira Dotrinaren lau parteen izenik
aditu ez duenak, eta galdetuko due: Zer dira parte
oriek? Arkituko dira Nere Jesu-Kristo Jauna, edo onezko damua sortzeko itzak ez dakizkienak. Arkituko dira,
nola examina egin ikasi ez duenak. Arkituko dira,
bekatu jatorrizko, edo orijinalaren berririk ez duenak:
eta oek nola adituko due Enkarnazioko Misterioa, edo
Trinidadeko bigarren Personaren gizon egitea? Egin

zan alabaña gizon, Adanek bere bekatuarekin beretzat, eta guretzat galdu zuan animako grazia, eta
Zerurako eskua guri biurtzeko, eta kosta zitzaion
gurutzean bizitza ematea. Arkituko dira grazia zer dan
eztakienak, eta galdetzen bazate, eranzuten due: ez
da gure errian orrelako gauzarik galdetzen. Eta añ landugabeak badira guraso oek zer ikasiko due oen
umeak? Ikasi lezakee bear adiña, bidalduko balitue
eskolara, edo dotriña erakusten dan tokira; baña nola
berak ezer ez dakien, ez ditue bidaltzen eskolara, eta
dioe: orrelako gabe igaro degu guk gure denbora. Ah!
guraso doakabea! Zertako artu zenduan ezkontzako
Sakramentua? Zenzurik ez duen abereak bezala bizitzeko? Atozea, etzitzatzun orduan erakutsi, ezkontzako Sakramentua dala ezkonduak pakean bizitzeko,
eta aurrik izaten badue, oek Zerurako azi ditzeen? Ez
ote dezu oraiñ bederik asmo oso bat egingo, alik
ongiena dagokizun dotrina ikasteko, eta aurrak, erakusten dan, lekura bidaltzeko? Asmo au bertatik sortu
dedin zure biotzean, gogora ekarri ditzakun denbora
pixka batean, gaur ukitu ditudan, gauz oek. Jarri gaitezen onetarako Jaunaren aurrean belauniko. (Ala jartzen dira guziak, ta Erakuslea ere bai).

§ III.
1
Begira, Kristaua, zer bear dan lenbiziko komunioa
ongi egiteko, eta nola egin zenduan, ta zauden gaurko egunean ere. Ikasi ote zinduan ordurako dotrinaren
lau parteak, ta ongi konfesatzeko, ta komulgatzeko
prestaera? Ote dakizkitzu oraiñ ere? Ez ote zera igesi
ibiltzen dotrinetatik? Zer nai dezu nik esatea? Zer,
Jesusek diona baizik? Jaungoikoarena danak, dio,
entzuten ditu Jaungoikoaren itzak: Qui ex Deo est,
verba Dei audit. Argatik ez dituzue zuek enzuten,
zeren Jaungoikoarenak etzeraten: Propterea vos non
auditis, quia ex Deo non estis.
2
Begira gañera, zure umeai erakutsi dieztezun lenbiziko komuniorako bear diran gauzak: edo beintzat
bidaldu dituzun ikasteko lekura. Ai! Au onela egin bearrean, etxean iduki dituzu eskolara bidaldu gabe!
Arreta geiagorekin begiratu diozu zure idisko, eta
bigatxen azierari. Ez dira zu bezalakoak gurasoak, baizik eralleak, dio S. Bernardok: Non parentes, sed

peremptores. Eta S. Paulok dio, ezpadu batek bereen,
batez ere etxekoen ardura, edo konturik, ukatu du
kargua artzean eman zuan itza, eta fede gabea baño
ere gaiztoagoa da: Siquis suorum, et maxime domesticorum curam non habet, fidem negavit, et est infideli deterior. Lotsa gaitezen gure zabarkeriaz, eta egin
dezagun asmo osoa, aurrera guri dagozkigun, gauzak
ongi ikasteko, eta gure kontukoai erakusteko... (Altxatzen da Erakuslea belaunikatua dagoan tokitik, eta
bukatzen du Erakusaldia gisa onetan).
3
Kristaua, aditu dituzun egia oekin, azkartu zaite,
eta egizu alegiña Jaunaren itza gogo, eta egarri andiarekin enzuteko. Bidaldu itzatzu aurrak eskolara Zerurako bidea ikasi dezeen artean. Gazteak, gazte dan
bitartean artzen duan bidea ez oi du utzi zartzen
danean ere. Adolescens juxta viam suam, etiam cum
senuerit non recedet ab ea. (Prov. 22). Etzaitezela
onenbesterekin kontentatu. Lenbiziko komunioa egin
duen aurrak bidal itzatzu dotrinetara, eta sarritan konfesatzera. Onela geratuko dira ederki ikasiak, eta
izango dira zure onra, eta atsegin andia, eta uste izan

dezakezu, emengo egunak ongi bukatzea, eta gero
betiko bizitza. Amen.

BERROGEI TA AMARGARREN
ERAKUSALDIA
baña Mezako Sakrifizio miragarriaren
gañean lendabizikoa.
ALABATUA &.
Aditu dituzu, Kristaua, komunioko Sakramentuari
dagozkan, gauzetatik ez gutxi; baña jakizu, Sakramentu au denbora berean dala Jesu-Kristoren legeko
sakrifizio guziz miragarria. Orregatik lenbiziko komunioaren liburuak galdetzen du gisa onetan.
«Komunioko Sakramentua denbora berean omen
da Jesu-Kristoren legeko sakrifizio guziz arrigarria?
Erantzuten du: bai, Jauna: ala erakusten digu gure
fede Santak, eta sinisten degu Katoliko guziok. Zergatik da Sakramentu? Zeren ogiaren, eta ardoaren anz,
eta idurien azpian dagoan Jesu-Kristo, gure animen
janari, ta edari izateko. Zergatik da sakrifizio? Zeren
dan, Trinidade txit santari aldarean eskeintzen zaion,
doai eta ofrenda guziz eder, eta onragarria. Nola deritza Sakrifizio oni? Meza. Nori eskeintzen zaio Meza?

Jainkoari bakarrik. Nola bada Meza batzuek dira Birjiña txit Santarenak, besteak Apostoluenak, besteak
Aingeruenak, edo beste Santuren batzuenak? Ez
zeren Meza oek Santuai eskeintzen zaizten, baizik
zeren oen oroipena egiten, eta gure bitarteko Jaunari
ipintzen zaizkan. Zer eskeintzen zaio Jaungoikoari
Mezako Sakrifizioan? Jesu-Kristo Jaungoiko, ta gizon
egiazkoa bera, ogiaren, eta ardoaren idurien azpian.
Beraz bat dira Mezako Sakrifizioa, eta Jesu-Kristok
gurutzean eskeñi zuana? Bai, Jauna, bat dira eskeintzen dan gauzaren aldetik, baña ez eskeintzeko eran.
Nola ori? Zeren gurutzekoa eskeñi zuan Jesu-Kristok,
ixuriaz zuan odola, baña Mezakoa eskeintzen da odolik ixuri gabe. Mezako Sakrifizioa ote da gurutzekoaren anza, eta oroipena? Bai, Jauna, eta ipiñi zuan JesuKristok, adirazteko guri, gure amorioz gurutzean eskeñi zuan, Sakrifizioa, eta onen oroipenak iraun zezan
munduak dirauen artean. Nori eman zion Jesu-Kristok
Sakrifizio au egiteko, eta eskeiñtzeko eskua? Apostoluai, eta ondorengo Apaizai bakarrik. Ona lenbiziko
komunioaren liburuak aldi onetan erakusten diguna».
Erakusaldi onetatik ateratzeko guk zerbait on,
begiratu bear degu gaur, benik beñ: nolako ongi nai,
ta amorioa agertu digun gure Jesus onak Mezako

Sakrifizio miragarria ipintzean. Urrena nola egon bear
gendukean, Sakrifizio au egiten danean: eta emendik
aterako degu gaurko otoiz, edo orazioaren gaia.
Enzun arreta onarekin.

§ I.
Aldareko Sakramentua ipintzean, agertu zuan
Jesusek guganako ongi nai, eta amorio bat, neurri, ta
muga guziak igaro zituana, edo ezin geiagorañokoa;
eman nai izan zigun alabaña, Jaungoikoak eman dezakean, edo bera dan guzia. Au guzia eginda ere, etzan
Jesusen biotza guri onginaiez ase eta Sakramentu
orrekin batean utzi nai izan zigun Sakrifizio bat, anziñako Sakrifizio guziak baño geiago balio duana, eta
bakarra: Sakrifizio egiazkoa, eta egun oro ezin konta
al bider Jaunari eskeñi dakikeona, eta au da Mezako
Sakrifizioa.
Bai, nere Kristaua, utzi nai izan zigun Jesusek, eta
utzi zigun Sakrifizio bat, anziñako Sakrifizioak baño
geiago balio zuana, eta bakarra. Munduaren asieratik
eskeñi zitzaizkan Jaunari doai, eta Sakrifizioak, eta
Lege zarrean askoz geiago. Salomonek, bukatu zua-

nean Jerusalengo Eliza, eskeñi ziozkan, beste sakrifizioen artean, ogei, ta bi milla zekor, eta eun, ta ogei
milla ari. Anziñako sakrifizioen artean izan zan bat,
Melkisedek Salengo Erregeak eskeñi zuana oraiñ
esango dedan eran. Abrahanek garaitu zituan guda,
edo gerra batean bost errege: irten zitzaion bidera
Melkisedek Jaunaren apaiza, eta eskerrak Jaun berari
emateko, eskeñi zion ogi, ta ardoaren sakrifizioa: eta
au izan zan,Jesu-Kristok gero ipiñi zuan, mezako sakrifizioaren anz bat. Sakrifizio oek guziak aditzera ematen zuen Jesusen gurutzeko eriotza, eta aitu bearrak
ziran Jesus iltzen zanean. Bere denboran etorri zan
Jesus: ostegun santu arratsean bazekusan, laster
bukatuko zirala lege zarra, eta legeko sakrifizio
guziak, eta lege berriak eskatzen zuala sakrifizioren
bat. Zer egin zuala, uste dezue? Lege berriaren emalle, ta Apaiz nagusiak bezala berak eman zuan lenengo meza, eta eskeñi zion aita betikoari lege berriko
sakrifizioa. Zer geiago? Eman zien Apostoluai, eta oen
ondorengo apaizai sakrifizio bera egiteko, eta eskeintzeko eskua. Nik oraiñ egin dedana egizue zuek ere,
nizaz oroitzen zeratela, esan zien: Hoc facite in meam
commemorationem. Orra nola Jesusek utzi zigun
mezako sakrifizioa. Urrutitik begiratu zion Dabidek

Jesusi, sakrifizio au eskeintzen ari zala, eta esan zuan:
Zu zera betiko apaiza, Melkisedeken anzera (ark alabaña ogi, ta ardoaren sakrifizioa eskeñi zion Jaunari):
Tu es Sacerdos in aeternum secundum ordinem Melchisedech. Sakrifizio onek anziñako guziak baño geiago balio du, eskeintzen zaio alabaña Aita betikoari
doai bat, bere balioan neurririk ez duana, eta Aita
berarekin berdiña, au da Jesus bera.
Sakrifizio au bakarra da lege berrian, Elizak erakusten
digun bezala; zertako alabaña besterik ipiñiko zuan
Jesus onak, bat au añ andi, ta miragarria utzi zigun
ezkero?
Sakrifizio au, bakarra ezezik, da sakrifizio egiazkoa, zeren berekin dituan onetarako eskatzen diran
doai, edo kondizio guziak. Zer doai ote dira sakrifizio
egiazkoak eskatzen dituanak? Lau dira doai oek.
Lenengoa, agiri dan ofrenda eskeintzea, eta Mezan
eskeintzen da agiri dan doai, edo ofrenda. Eta nolako
doaia? Ez anziñako denboran bezala, anzume, zekor,
eta bildotsak, baizik Jesus Jaungoiko, ta gizon egiazkoa. Doai au ez degu ekusten bera beregan, baña bai
bere estalkietan. Sakrifizio egiazkoak eskatzen duan,
bigarren doaia da eskeñia izatea artarako eskua duanak, eta ala da Meza, eziñ alabaña eskeñi dezake au,

artarako ipiñia dagoan Apaizak baizik. Apaiz nagusi
ekusten ez dana, da Jesu-Kristo bera, eta Jesu-Kristoren itzakin eskeintzen du Apaizak sakrifizio au. Ez du
orduan itzegiten Apaizak gizonak bezala, baizik JesuKristo bera baliz bezala. Sakrifizio egiazkoak eskatzen
duan irugarren doaia da, Jaungoikoari bakarri eskeñia
izatea, eta ala da Meza, Trentoko Konzilioak erakusten
digun bezala; bestela izango lizake idolatria deritzan
bekatu itsusia, zeren Jaungoikoari bakarrik zor zaion,
onra emango litzakeon Jaungoiko ez danari. Sakrifizio
egiazkoak eskatzen duan laugarren doaia da, eskeintzen dan gauza nolerebait desegitea, edo beintzat len
zuan modutik beste batera aldatzea: eta au gertatzen
da Mezan era guziz miragarrian. Ozta Apaizak esaten
ditu konsagrazioko itzak, len ogi zana biurtzen da
Jesu-Kristoren gorputz, eta len ardo zana Jesu-Kristoren odol: eziñ ill diteke Jesus, eta alere konsagrazioko
itzak nolerebait berriro iltzen duela dirudi, S. Zyrilok
dionez: Gladio verborum sanguis separatur a corpore.
Atzenean Apaizak bere biotzean artzen duanean
Sakramentua, eta desegiten diranean ogiaren eta
ardoaren iduriak, denbora berean desegiten da Jesusen ango egoera. Orra nola, eta zergatik Meza dan
lege berriko sakrifizio egiazkoa.

Sakrifizio au egun oro, eta egunean ezin konta al
bider eskeñi dakikeo, eta eskeintzen zaio Jaunari.
Zoaz ezperen, Kristaua, nora nai. Ekusiko dezu katolikoen erri guzietan egun oro, eta egunean askotan
eskeintzen dala doai au. Era onetan berritzen da Jesusen gurutzeko eriotzaren oroipena, eta gisa berean
berrituko da muduaren bukaeraraño. Zer geiago?
Meza esaten dan bakoitzean nolerebait berriro iltzen
da Jesus eta arriturik daude Aingiruak dio S. Juan Krisostomok: Stupent Angeli. Esan zadazu oraiñ, nere
Kristaua: au guzia guri ongi naiez egin, ta egiten badu
Jesus onak, nolakoa izango da beraren guganako
amorioa? eta nola egon bear genduke, Mezako sakrifizioa egiten, eta eskeintzen danean? Au da oraiñ
begiratu bear deguna.

§ II.
Ekusia dago sakrifizio au egiten dan denboran
egon bear dala begiramentu, eta jaiera andi batekin,
baña zer ote da onetarako guk egin bear deguna? Ara
zer: lenengo lekuan alde bat utzi bear dira lurreko
arazo, eta kezkak; bestela oetara joango da gogoa,

eta zertan gauden oroitu gaitezeneko, aurrera joango
da Meza. Bigarrena, mugonean etorri bear da Elizara,
eta adoratu bear degu, guri ongi naiez gau, ta egun
Sakramentu orretan dagoana. Irugarrena, eskeñi bear
diogu enzutera goazen Meza Trinidade guziz Santari
beraren onra, ta gloriarako: egin dizkigun ontarte, eta
mesede guzien eskerrak emateko: gure, ta lagun urko
bizien bekatuen barkaziorako: Purgatorioko animen
alde: eta atzenean bekatutik aldegiteko, eta bizitza
onean irauteko bear ditugun lagunzak iristeko. Laugarrena, Mezaren asieratik Sagararaño gogoan erabilli
ditzakegu Jesusen neke oñazeak, Getsemaniko baratzara joan zanetik gurutzean bizitza eman zuan