Erakusaldiak-I - 22

«Zer egin bear da komunioko denboran, eta ondoren? Erantzuten du: lenengo gauza da umiltasun andi
batekin, eta belauniko jartzea, ez Aldareaurreko
lenengo mallan, baizik komunioko lekuan, eta gizonezkoak jarri bear due alde batean, emakumezkoak
bestean».
Aldareaurreko lenengo malla Eliz-gizonentzat da,
eta urrutixeago izan oi da komunioko lekua. Ezta ongi
gizonak emakumeen artean jartzea. Orregatik S. Karlos Borromeok nai zukean komuniorako bi Aldare izatea, bata gizonentzat, bestea emakumeentzat, eta

ezin bazan au, nai zuan gizonezkoai ematea ordu, edo
denbora batean, eta emakumeai bestean. Onetan aditzera ematen zaku, nolako modestia, eta onestidadea
eskatzen duan Jaunaren maiak.
«Bigarrena; komunioko denboran egon bear da
zuzen, baña begiak beronz makurtzen dirala».
Ala aditzera ematen digu Elizak. Batzuek geiegi
makurtzen due burua, edo manteliña, eta erraz gerta
diteke Apaizari eskuetatik erortzea ostia; beste
batzuek begiak darabiltzkie batera, eta bestera, eta
gaizki dirudian gauza da au.
«Irugarrena, artu bear da eskuetan komunioko
zapia».
Ala erakusten digu Rituala deritzan Elizako liburuak: ta au da Sakramentuaren puskarik lurrera erori
ez dedin. Beiñ baño geiagotan ekusi da, zapiaren
lekuan estolaren, edo kasullaren beko erza eskuetan
artzea, baña ez da au Elizak nai duana. Anziñako denboran komunioko maiean jartzen ziranak beren eskuetan artzen zuen Sakramentua, emakumeak zapi zuri
batean, eta gizonak esku garbietan. Batzuetan an bertan komulgatzen ziran, besteetan etxera eraman, eta
gordetzen zuen, premia andietarako. Ala egiten zuen
eremuetan bizi ziranak, eta bide luzeren bat igaro,

edo itsasoan joan bear zuenak. Baña Prisziliano zeritzan hereje baten jarraikiñak asi ziran Españan gauza
itsusietarako Sakramentuaz baliatzen, eta Zaragozako Konzilio batek, eta Toledoko laugarrenak kendu
zuen era onetan Sakramentua etxeetara eramatea,
eta denboraz gauzak jarri ziran oraiñ dauden eran.
«Laugarrena, poliki idikitzen, edo zabaltzen da
aua, eta azpiko ezpañaren gañean ipinzen da mihia».
Ezta geiegi zabaldu bear aua, ez eta geiegi luzatu ere
mihia; asko da poliki ipintzea ezpañaren gañean.
«Bostgarrena, zerbait ezatu dedin, iduki bear da
ostia Santua denbora gutxi batean mihi gañean, eta,
gero irintsi bear da fede bizi, eta beldur Santu batekin». Esan det denbora gutxi batean, zeren denbora
luzean idukiko baliz, gerta liteke Sakramentua auan
osotoro desegitea, Sakramenturik barrena ez igarotzea, eta beraren ondasunak galtzea. Baña zenbat
denboran iduki bear ostia Santua mihiaren gañean? S.
Karlos Borromeok dio, asko dala onela idukitzea Aita
gure, eta Abe Maria bat esateko denboran.
«Seigarrena, au-sapaiari itsasten bazaio ostia,
artuko det mihiaren puntarekin, eta irintsiko det: eta
ala bear bada, artuko det ur piska bat». Au bera egin
diteke Sakramentuaren kutsuak irintsitzeko. Rituala

izendatzen dan Elizako liburuak dio presta dedilla onzi
bat, edo geiago ardo, ta urarekin, komulgatzen diranai
emateko; baña aspaldiko denboretan ez da egiten au.
Asko tokitan, Apaizak beatzak garbituta geratzen dan
uura, ematen zate komulgatzen diranai; batzuek
artzen due, besteak ez, zeren artzeko aginterik ipiñi
ez duan Elizak.
«Zazpigarrena, joango naiz leku egoki batera Jaunarekin biotzez biotz, ordu laurden batean bederik, itz
egitera». Ala erakusten digu Aita Santu Benedikto
Amairugarrenak.
«Zortzigarrena, denbora onetan emango diozkat
eskerrak, eta egingo diozkat nere erregu umillak, eta
gero ere sarritan oroituko naiz, egin didan, mesede
andiaz».
«Bederatzigarrena, ordu laurden batean bederik
ez det txisturik botako; baña oarkabean botatze ez da
bekatu: eta eztulak ematen badu estutasunen bat,
artu diteke istua musu-zapian». S. Karlos Borromeok
nai zuan, ordu-erdi batean txisturik ez botatzea, baña
Aita Santu Benedikto Amairugarrena kontetatzen da
ordu laurden batekin. Eta diot berriz, eta berriz, ustekabean txistua botatzea ez da bekatu; eta estutasunean bota diteke musuetako zapira, Anziñako denbo-

ran eguerdiraño etzuan ezer artzen komulgatzen
zanak: oraiñ ez da onenbesteraño gauza estutzen.
Alaere ongi lizake ordu laurden batean bederik janari,
eta edaririk ez artzea. Ala erakusten digu Benedikto
Amairugarrenak.
«Eta nola emango diozkatzu Jaunari komunio
ondoko eskerrak? Aldedan ongiena, eta irakurtzen
dakiana, balia diteke lenbiziko komunioaren liburuak
dakarranaz». Orra zeñ berri onak ematen dizkigun
liburu onek.
Gaur, laburtxo bederik, itzegin nai dizut, Kristaua,
komunio ondoko eskerrak ematearen gañean. Aurrena eskusiko degu, zeñ gauza bearra, eta ondasunduna dan Jaunari komunioaren ondoren eskerrak ematea. Urrena, nola au egin dezakegun ongi; eta emendik aterako degu otoiz, edo orazioaren gaia. Asi gaitezen bertatik.

§ I.
Mesede, edo ontarteak artzen dituenak zor diozka
bere ongilleari ezaguera ona; eta eskerrak, eta prest
egon bearra da artzalle bera, alik ongiena ongilleari

eranzuteko, ala itzez, noa obraz. Au da egia bat fedegabeak berak ere ezagutzen duena. Eta au onela izanik, nork eztakus, zeñ gauza bearra dan guk gure
Jaun, eta ongille ezin andiagoari eskerrak ematea,
egin dizkigun, mesedeak gatik? Eta are geiago, zeren,
komunioko Sakramentuan gugana etortzean, egiten
duan mesede bat, fedeak ez erakustera, ezin sinistu
litekeana.
Gai onetan sarritan aditzera eman du Jaunak, zeñ
gauz itsusia dan, egin dituan mesedeaz aztutzea, eta
zor zaion eran ez eranzutea. Israeltarrak, Ejiptotik
irten ondoan, aztu ziran Jaunak egin ziezten mesedeaz, eta Moysesen autik agertu ziezten bere espadasunak: Au da, esan zien, zuek Jaunari zor diozuen ezaguera? Jaun au ez ote da zuen gurasoa? Haeccine reddis Domino, popule stulte, et insipiens? Numquid non
ipse est pater tuus? (Deut. 32) Eta Isaiasen autik esaten zien, eta esaten digu guzioi: ezagutzen du idiak
bere jabea, eta astoak nagusiaren trisipua; baña
Israeltarrak ez naue ni ezagutu nai izan: Cognovit bos
possesorem suum, et asinus praesepe Domini sui:
Israel autem me non cognovit. (Isai. 1). Zer esango
det Jesus onak Juduai esan ziezten itz izugarri oez.
Billatuko nazue, eta illko zerate zuen bekatuan: Quae-

retis me... et in peccato vestro moriemini. Jesus onak
egin ziezten Juduai mesede guziz andiak: aen odoletik
artu zuan gizatasuna: aen artean bizitu zan, eta itzez,
eta obraz erakutsi zien Zerurako bidea; sendatu
zituan eriak, argitu itsuak, eta piztu illak; baña añ
esker gaiztokoak izan ziran, non etzuen ezagutu
beren salbatzalletzat, eta atzenean gurutzean kendu
zioen bizitza. Eskergabekeri onen ondorena guziok
ekusten degu Juduetan: gogortuak, sorrak, eta gorrak
iltzen dira eren bekatuan: Et in pecato vestro moriemini. Eta zenbat bider au bera gertatzen da, Sakramentu orretan Jesusek gugandik ekusten duan, eskergabekeria itsusiagatik? Beraz gauza bearra da, nere
Kristaua, komunioaren ondoren alik ongiena gure
ongille andi oni eskerrak ematea.
Au guk ongi egitea da gauza ondasunduna, edo
ondasun andiak berekin dakartziana. Orregatik Jaun
andia gure biotzetan dagoan denbora ari Santa Teresak deitzen dio preziotsua. S. Franzisko Borjak iru
egun igarotzen zituan komunio ondoko eskerrak ematen, eta S. Luis Gonzagak ere bai. Santa Margarita
Ungriako Erregearen alabaz kontatzen da, komunioko
eguna goizetik arratseraño igarotzen zuala eskerrak
ematen, ezer ere jan gabe. Jesus ona da gure animen

argia, eta gure biotzetan dagoan bitartean argitzen
ditu gure adimentuak. Da Zeruko sua, eta berotzen du
biotza, Zerurako bidean ongi ibiltzeko. Da gure animen sendatzallea, eta sendatzen ditu animako zauriak. Da betiko bizitza, eta ugaritzen du graziaren bizitza: eta ondasun oek, eta geiago ixurtzen ditu esker
umillak ematen diozkanaren biotzean. Galdetzen due
Theologoak, noiz ematen dituan Sakramentu orrek
komunio-aldi bakoitzari dagozkan ondasunak?
Batzuek dioe, ematen dituala artzen dan unean bertan. Besteak dioe, Sakramentua biotzean dagoan denbora guzian, ari dala Jesus bere ondasunak ematen,
artzallearen jaiera ugaritzen dan bitartean. Atzenean
guziak aitortzen due, komunioaren ondorengo esker
umillakin irabazten dirala ondasun asko. Dakuskun
oraiñ, nola eman ditezkean komunioaren ondorengo
esker oek.

§ II.
Gure Jesus ona ez dabill itz ederren, baizik biotz
onen billa: eta askotan gerta diteke irakurtzen ez
dakian batek askoz obeto Jaunari komunio ondoan

eskerrak ematea gizon jakiunde andiko batek baño;
zeren alduan ongiena egiten diozkan bere agur umillak, esker onak eta bere erreguak aditzera ematen
diozkan. Alaere eziñ ukatu diteke, asko laguntzen
duela liburu onak. Oraiñ nik esango dizuet lenbiziko
komunioko liburuak erakusten duan modua.
Jauna artu ondoan jartzen zera leku egoki batean,
eta zeregan diozu gisa onetan: «Nere anima: artu
dezu komunio Santua, Aingeruen ogia, eta Zeruko
mana. Esna zaite bada, eta fedearen begiakin begira,
Nor dan komunioan etorri zatzuna, norgana eta zertara etorri dan. Nor ote da ogi-pixka baten idurian etorri
zatzun au? Au da, zu ezerezetik egin zinduan, Jauna
bera, eta egin zinduana bera ezagutzeko, amatzeko,
eta betikotasun guzian berarekin batean Zeruan doatsu izateko. Au da, zu Adanen bekatuarekin galdua
ekusirik, gizon egin zana, eta gurutzeko eriotzarekin
Zerurako grazia, eta deretxa zuretzat irabazi zuana
bera. Au, zuri bere grazia, eta lagunzak emateko,
Sakramentuak ipiñi zituana, oen artean komunioko
Sakramentua. Norgana etorri da? Gauz arrigarria! Izan
zu zeran bezeñ eskergabea; eta ezereza; eta alaere
zugana etorri da, zuganako ongi nai, eta amorioz
beterik! Zertako etorri dala, uste dezu? Etorri da, zure

animaren janari, eta edari izateko, eta zuri bere ondasunak, eta bera dan guzia emateko!
Miretsi zaite zugana era onetan Jaun andia etortzeaz. Nondik nere anima, esan dezakezu; nondik zuri
onenbeste ondasun, eta mesede? Arriturik geratu zan
Salomon zeren berak egin zuan, Eliz ederrean bizitzera, Jauna etorri zitzaion. Arriturik geratu zan Santa Isabel, zeren ekustera, edo bisitatzera joan zitzaion Jainkoaren Ama. Arritzen da Eliz Ama Santa, zeren Trinidadeko bigarren Persona gizon egin, eta bizitu zan Birjiña txit Santaren sabelean. Nere anima, eta Jaun andi
ura bera zugana etorri bada, eta zerekin badaukazu,
etzera miretsiko? Jesus ona, zer da gizona, eta zer
naiz ni, zu era onetan nizaz oroitzeko?
Egitzu oraiñ fede, esperanza, eta karidadezko
afektoak, eta adora ezazu zugana etorri dan Jaun
andia. O Jesus ona, esan dezakezu: nere animaren
erosle, edo Redentore maitagarria! Sinisten det, zu
egiaz arkitzen zerala Aldareko Sakramentuan, eta
Sakramentu onetan nigana etorri zerala. Sinisten det,
zu ongi artzen zaituanari ematen diozkatzula Zeruko
grazia, eta ongi bizitzeko lagunzak: eta gañera agintzen diozula betiko bizitza. Zugan ipintzen det nere
uste guzia, zeren zu zeran Jaungoiko Guzialdun, edo

guzia dezakezuna, eta zere itzetan guziz leiala. O
Ontasun guziz miragarria! Amatzen zaitut biotz guzitik, eta zure izenean amatzen ditut nere lagun urko
guziak, eta oen artean nere etsaiak. Adoratzen zaitut
nere Jaungoiko, nere Errege, eta nere Salbatzallea.
Eman giozkatzu oraiñ eskerrak. Nai nuke nik, nere
Jesus ona, egin dizkidatzun ontarte eta mesede guziai,
eta oraiñ nigana etortzean egin didazun oni alik ongiena erantzutea; baña aitortzen det, ez naizala gauza,
edo gai, onetarako ezezik, milla bider gutxiagorako
ere. Geiena nik egin dezakedana da, esker umillak
ematea. Milla esker bada, nere ongille andia. Alabatu,
eta bedeikatu zaitzeela Zeruan, eta lurrean diran
gauza guziak. Bedeika zaitzeela Zeruko eguzkiak, eta
izarrak, lurreko loreak, belarrak, eta itsasoko arraiak.
Bedeika zaitzeela lurrean bizi diran anima on guziak.
Bedeika zaitzeela Zeruko Kerubin jakintsuak, Serafin
Jaunaren amorez erazekiak, eta Aingeru doatsu
guziak. Bedeika zaitzala zure Ama maitagarri, Aingeru, ta Santu guzien Erregiñak.
Azkenean egin giozkatzu zure eskari, edo erregu
umillak. Zer uste ez dezaket gaur Zugandik, nere Salbatzallea? Etxe batean sartzen badira lurreko Erregeak, ez oi dira andik irteten etxekoai mesederen

batzuek egin gabe. Eta izanik Zu Errege guzien Erregea, zer eztu zugandik uste izan bear nere anima
beartsu onek? Bera dan guzia eman duanak, zer ukatu
al dezake? Indazu bada, nere Jesus ona, emendik
aurrera bekatutik aldegiteko, eta grazian irauteko
doaia. Indazu nere griña txarrak, batez ere arako geiena nekatzen nauan ura, ezitzeko, eta garaitzeko zure
lagunz ugaria. Oroi zaite nere aide ta ongilleaz, bai ta
etsaiaz ere, ala biziaz, nola illaz. Gorde ezazu zure
Eliza Santa bere etsai guzietatik, baita gure Jaun Erregea ere bere etxeko guziakin.
Jesusen anima, esan degiokezu; Jesusen anima
birtutez bete nazazu. Jesusen biotza, amorez erre
nazazu. Jesusen gorputza, salba nazazu. Jesusen
odola, Zeruko amorioz zora nazazu.
Jesusen biotzeko uura, garbi nazazu. Jesusen izerdia, graziaren bizitzaz bete nazazu. Jesusen Pasioa,
indartsu egin nazazu. O Jesus ona, adi nazazu. Zure
llagen artean gorde nazazu. Zugandik aldegiten ez
arren utzi. Etsai galgarriagandik gorde nazazu. Zeregana eraman nazazu. Zere aldean ipiñi nazazu, zure
Santu, eta Aingeruakin alaba zaitzadan sekula guzian.
Amen».

Orra, nere Kristaua, nola eman ditezkean Komunioaren ondorengo eskerrak. Eta zer? Aditurik au
guzia, ez ote gera oituko, gure Jesus onari komunio
ondoan esker umillak ematera? Onetarako asmo
sendo bat sortu dedin gure biotzetan, jarri gaitezen
Jaunaren aurrean belauniko, eta gogora ekarri ditzakun, gaur ukitu diran gauzak. (Jartzen dira guziak
belauniko, eta Erakuslea ere bai).
1
Begira, Kristaua, lenengo lekuan, mesedeak
artzen dituana beartua dagoala bere ongilleari esker
onakin bederik erantzutera. Aitortzen due egia au
fedegabeak ere, eta erakusten digue zentzugabeko
abereak berak. Eta edozeñ ongilleri esker onak zor
bazaizka, zer zorko ez diogu Jesus onari, gure biotzetara etortzean egin digun mesedeagatik? Zer, gure
onerako egin dituan, gañerako gauza miragarriak
gatik? Baña nola eranzun ote diogu gure eginbide oni?
Guziz gaizki. Zenbat, komunio ondoan egoten dira,
nor etorri zaten, eta norekin dauden begiratu gabe?
Zenbat, Jesusi agur edo ongi etorri bat ere egiten ez
dioenak? Zenbat bereala Elizatik iges egiten duenak?
Non da gure sinistea?...

2
Begira urrena, zeñ ondasunduna dan komunioaren ondoren Jesus onari esker umillak ematea. Denbora artan arkitzen da Jesus gure biotzetan, guri emateko bere ondasunak, eta bear degun guzia; baña nai
du, egin dizkigun mesedeen eskerrak ematea, eta
gure premiak agertzea. Eta zer da guk oraindaño egin
deguna?... (Altxatzen da Erakuslea belaunikatua
dagoan tokitik, eta bukatzen du Erakusaldia oraiñ ipiñiko dan eran).
Lotsa gaitezen, Kristaua, Jesus onarekin izan
geran bezeñ eskergabeak izatez: negar egin dezagun,
eskergabekeria onekin ainbeste ondasun galdu ditugulako. Oitu gaitezen alik ongiena Jesus onari agur
umillak egitera, eta eskerrak ematera. Izan zaitezte
eskerdunak, esaten digu S. Paulok: Grati estote. Onela
artuko ditugu Jesusek Sakramentu orretan guretzat
dakartzian ondasunak, eta uste izan dezakegu iristea
betiko bizitza. Amen.

BERROGEI, TA ZAZPIGARREN
ERAKUSALDIA
baña Aldareko Sakramentuaren
gañean amabostgarrena.
ALABATUA &.
Azkeneko Erakusaldietan aditzera eman dizut,
Kristaua, zer egin bear gendukean, komunioko Sakramentuaren ondasunak naroro, edo ugari artzeko.
Emendik lenbiziko komunioaren liburua igarotzen da
komunio gogozko, edo espiritualaren gañean itzegitera, eta galdetzen du gisa onetan.
«Zer komunioaren gañean itzegin da aurreko Erakusaldietan? Aldareko Sakramentua egiaz arturik, egiten dan komunioaren gañean. Omen da beste komunio-mota bat Sakramentua egiaz artu gabe egiñ oi
dana? Bai, Jauna, eta da komunio gogozko, edo espirituala deritzana. Zer ote da gogozko komunio au?
Guganako ongi nai, eta amorioz Sakramentuan dagoan Jesus maitagarria artzeko gogo, egarri, eta deseo
bero batzuek biotzean sortzea. Zer bear da gogozko

komunio ona egiteko? Bi gauza: lenengoa da Jaunaren
grazian egotea. Bigarrena, fede, esperantza, eta karidadezko afektoakin biotza prestatzea, eta apaintzea.
Beraz prestaera onen ondoren egiñ, edo sortu bear
dira, Jesus ona biotzean artzeko, ta idukitzeko gogo,
egarri, eta deseo beroak? Bai, Jauna.
Non, eta zenbat aldiz egiñ diteke gogozko komunioa? Non ere nai, niaz etxean, naiz Elizan; eta zenbat
aldiz nai dan, ainbeste bider Noiz egin diteke ongiena,
edo obeto? Meza enzuten, eta Sakramentua bisitatzen
danean.
Eta gogozko komunio utsa egiten duanak, artzen
ote ditu Sakramentuaren ondasunak? Bai, Jauna, eta
batzuetan Sakramentua egiaz artzen duenak baño
geiago. Nola ori? Zeren gogozko komunioa egiten
duana askoz ederkiago prestatzen dan zenbait aldiz,
Sakramentua egiaz artzen duana baño». Orra lenbiziko komunioaren liburuak gogozko komunioaren
gañean erakusten diguna.
Kristau gutxi dira komunio-mota onen ezaguera
argia duenak, eta beragatik beraren gañean izango da
gaurko Erakusaldi guzia. Aurrena ugarixeago aditzera
emango ditut liburuak ukitzen dituan gauzak. Urrena,

emendik aterako det otoiz, edo orazioaren gaia.
Enzun, Kristaua, kontuz.

§ I.
Bi gisatara egin diteke, eta egiten da komunioa.
Egin diteke benik beñ, egiaz artzen dala auan Sakramentua, eta irintsitzen dala barruna; eta au da Jesus
onari geiena agradatzen zaion komunioa, eta berak
esandako itzai obeto dagotena. Ezpadezue gizonaren
semearen gorputza jaten, eta odola edaten, ez dezue
iritsiko betiko bizitsua, esan zuan beiñ: Nisi manducaveritis carnem filii hominis, et biberitis ejus sanguinem, non habebitis vitam in vobis. Nere gorputza
egiaz janaria da dio berriz eta nere odola edaria: eta
ogi onetatik jaten duana biziko da beti: Caro mea vere
est cibus, et sanguis meus vere est potus: siquis manducaverit ex hoc pane vivet in aeternum. Nork eztakus, itz oetan aditzera ematen duala Jesusek egiazko
jatea, eta au dala geiago agradatzen zaion komunioa?
Santa Katalina Senakoa joan zan beiñ, beste askotan
bezala, Sakramentu ori artzera, baña etzan iritsi garai
onean Elizara. Asi zan gogozko komunioaren prestae-

ra egiten, añ ederki, eta egarri andiarekin, non aura
joan zitzaion Sakramentua. S. Buenabenturak, begiraturik zeñ misterio andi, eta arrigarria dan Aldareko
Sakramentua, eta zeñ ezereza dan gizona, iduritu
zitzaion, obe zuala Mezarik ez esatea, eta Mezako
komunioa utzitzea, eta onen lekuan egitea komunio
espirituala, edo gogozkoa, esaten ziola Jesus onari.
Jauna pozik ni komulgatuko nintzake, eta atsegin
andia nuke orretan; baña ez naiz ni orretarako diña:
egizu zuk zere Aldaretik, nere biotzera etorririk egingo zendukean guzia, eta indazu zere lagunza, eta grazia. Au esan zion Santuak Jesus onari Meza enzuten
zegoan batean; baña Jesusek aditzera eman zion,
naiago zuala, umilki Sakramentua artzea ezen ez
artzeko gogo utsa: onetarako aura bidaldu zion Mezako ostia konsagratuaren zati, edo puskatxo bat.
Egin diteke urrena komunioa, Sakramentua egiaz
auan artzen ez dala, baizik biotzean sortzen dala
Sakramentuaren, eta Sakramentuak dakartzian ondasunen gogo, eta egarria:
eta gogo oni deitzen zaio komunio espirituala, edo
gogozkoa: ala erakusten digue Elizako gurasoak Trentoko Konzilioarekin. Komunio gogozko au ez da ordea
guk komunio egiazkoa nagitasunez, edo zabarkeriaz

utzitzeko, baizik onez gañera, edo au egiteko erarik ez
danean, gogoz komulgatu dedin bakoitza, eta bere
gogo, eta jaieraren neurrian artu ditzan Sakramentuaren ondasunak. Badira zenbait anima egun oro Sakramentua artu lezakeenak, lenbiziko Kristauak artu oi
zuen bezala, baña konfesorearen iritziarekin ez due
artzen egun jakiñetan baizik. Badira gañera Sakramentu orren anditasunak izutzen dituanak sarritan
artzeko. Badira atzenean Elizatik urruti bizi diranak,
gaixo daudenak, edo erarik ez duenak Jauna nai bezeñ
sarritan artzeko: eta oentzako guziz egokia da komunio espirituala, edo gogozkoa.
Komunio espirituala ongi egiteko, bear dira bi
gauza, lenengoa da Jaunaren grazian egotea. Ala erakusten digu Trentoko Konzilioak. Bekatu larri, edo
mortalean dagoanak, bekatutik irten gabe artu nai
baluke Sakramentua, nai au izango litzake gaiztoa,
zeren Judasen eran saldu nai duan Jesus; baña baldin
bekatuan dagoanak sortzen badu nai, edo gogo andi
bat, artzeko Sakramentua bekatutik irteten danean,
orduan nai, edo gogo au izango da ona, ez ordea egokia komunio espirituala egiteko, eta Sakramentuaren
ondasunak artzeko; oek alabaña ez dira ixurtzen
bekatuz zikindua dagoan biotzean. Komunio espiritua-

la ongi egiteko bear dan bigarren gauza da biotza
prestatzea fede, esperanza, eta karidadearekin. Ezpada fedearen argiarekin gogora ekartzen, nor dagoan
Sakramentuan, eta zer ondasunak dakartzian guretzat, ez da gure biotzetan sortuko Sakramentu ori
artzeko nai, gogo, eta egarria.
Era onetan prestaturik biotza, orduan egiten da
gogozko komunioa, lenbiziko komunioaren liburuak
Mezaren enzunbidean erakusten duan bezala. Komunio au egin diteke, non ere nai, naiz etxean, naiz Elizan, zenbat aldiz nai dan ainbeste bider, eta denborarik egokiena da Meza entzuten danean, eta Sakramentua bisitatzen danean: eta era berean komunio
aurrean, eta ondoren; eta orduan komunio-mota biak
lagunduko due Sakramentuaren ondasunak naroro
artzeko.
Sakramentua egiaz arturik egiten dan komunioak
berez ondasun geiago emango diozka artzalleari,
gogozko komunio utsak baño, prestaera berdiña
bada; baña eziñ ukatu diteke, komunio espiritual, edo
gogozkoak ematen diozkala ongi egiten duanari bere
ondasunak prestaera, eta jaieraren neurrian, Trentoko
Konzilioak erakusten digunez. Voto caelestem panem
edentes fide viva, fructum, et utilitatem sentiunt. Nola

izan diteke au, esango didazu, baldin gogozko komunio utsa egiten duanak artzen ezpadu egiaz bere biotzean Sakramentua? Zeren Jesus dan Jaungoiko-gizon
Guzialduna, eta nai izate utsarekin egin dezakean,
Aldarean dagoala ere, gure biotzean sartuta egiten
duana. Onelako aldietan egiten du Jesusek, Kafarnaungo eri batekin egin zuana. Eun soldaduren agintea zuan bati gaixotu zitzaion maite zuan morroi bat,
eta zegoan au illtzeko perill andian. Aditu zituan agintariak, Jesusek egiten zituan gauza miragarriak; sendatzen zituan alabaña eriak, argitzen itsuak, eta piztutzen illak. Fedegabea, edo jentilla bazan ere, mandatariz, eta bitarteko onakin erregutu zion Jesusi, senda
zegiola gaixo zeukan bere morroia. Mandatu au artuta bereala, ekin zion Jesusek Kafarnaungo bideari.
Jakin zuanean au soldaduak, gaztigatu zion Jesusi:
etzezala ainbeste neke artu: ez naiz, Jauna, ni Zu nere
etxera etortzeko diña. Asko da zuk itz bat esatea, eta
sendatua geratuko da nere morroia: Dic verbo, et
sanabitur puer meus. Baditut nik ere nere mendean
zenbait soldadu: batari esaten diot: zoaz, eta badijoa;
besteari atoz, eta badator; eta morroiari esaten diot:
egizu au, eta egiten du. Miretsi zan Jesus mandatu au
aditzean; itzuli zan berarekin zijoazenetara, eta esan

zien: egiaz diot, ez det Israeltarren artean ere arkitu
onenbeste siniste: Non inveni tantam fidem in Israel.
Egin bedi gizon onek eskatzen duana, sinistu, eta uste
izan duan bezala. Ozta esan zuan au Jesusek, sendatu
zan gaixo zegoan mutilla. Orra nola Jesusek egin zuan
au, eriaren etxean sartu gabe. Zergatik egin ez dezake Aldareko bere tokian dagoala, gure biotzetara etorrita, egiten duana, edo bere ondasunak ematea?
Esan det, Sakramentua egiaz arturik, egiten dan
komunioak berez ondasun geiago emango diozkala
artzalleari, komunio espiritualak baño. Alaere gerta
diteke, komunio espiritualak besteak baño ondasun
geiago ematea. Nola ori? Zeren gogo utsez egiten
danean komunioa, izan lezakean batek, jaiera askoz
andiagoa. Eri zegoan beñ Santa Jetrudis: etorri zan
monjen komunioko eguna, eta ezin komulga zitekean
Santa. Biurtu zan Jaunagana, eta esna zion: orra,
Jauna: ez naiz ni beñere izan zu nere biotzean artzeko
diña; eta alakoa banintz ere, ezin artuko zinduket gaur
nere gaitzagatik. Ekusten dezu zuk, zeñ andia dan,
nere biotza ongi prestatzeko, eta zu artzeko gogoa.
Dizula bada, Jauna, nere gogo onek komunioak adiña
onra, eta atsegin; eta didala niri bear dedana. Ainbeste agradatu zitzaion Jaunari Jetrudisen komunio

gogozko au, non aditzera eman zion, monja guziak,
egun artan Sakramentua arturik, egin zuen Zerurako
irabazia baño andiagoa egin zuala ark gogo utsezko
komunioarekin. Santa Juliana denbora luzean egon
zan, artzen zuan janari guzia gora botatzen zuala.
Jauna artzeko alako gogoa zedukan, non eskatu zuan,
eraman zegioela, adora zezan. Eraman zioen, denbora aetan askotan egiten zan bezala. Eta gauza miragarria! Apaizaren eskuetatik ezkutatu zan Sakramentua,
eta ill zan Juliana atsegin, eta poz andiarekin. Etzan
jakin zer egin zan Sakramentuaz, Santaren gorputza
askatu zuen artean. Orduan bularraren ezkerreko
aldean arkitu zan ostiaren anz, edo iduria, sillu batekin ezarria bezala: eta onela ezagutu zan Apaizaren
eskuetatik ezkutatu zan, Sakramentua joan zala Julianaren biotzera. Emendik atera ezazu, Kristaua, gogozko Komunioaren prestaera añ andi, ta ederra izan
ditekeala, non atera litzakean, Sakramentua egiaz
artzen duenak baño, ondasun geiago, Santa Jetrudisegan gertatu zan bezala. Eta au gerta diteke, prestaera obeagatik ezezik, beste alde batetik ere bai, eta da
zeren gogozko komunioa egin ditekean non nai, eta
egunean askotan, baña ez komunio osoa, edo, Sakramentua egiaz artuta, egiten dana. Sakramentua eziñ

artu diteke egunean beiñ baño geiagotan, eta txit
gutxi dira egunean beiñ ere artu dezakeenak; baña
gogozko komunioa egin diteke egun oro eun, edo
berreun aldiz, eta aldi bakoitzean artuko ditu onela
gogoz komulgatzen danak, ondasun berriak, eta azkenerako ugarituko dira alako eran, non askoz geiago
izango diran noizean beñ Sakramentua artzeak dakartzianak baño. Ageda de la Kruz, Santo Domingoren
ordenako monjak Sakramentua artzeko añ egarri
andia zuan, non jartzen zan iltzeko zorian, zeren ezin
artu zezakean nai zuan aldi guzietan. Agindu zion konfesoreak, noizean beñ egin zezala gogozko komunioa:
eta egiten zuan goiz oro eun aldiz, eta arrats oro beste
ainbeste bider. Nork sinistuko ez du, Agedak astean
beiñ Sakramentua artuta baño ondasun geiago artuko
zuala egun oroko komunio espiritualarekin?
Ekusten dezu, Kristaua, zenbat ondasun atera
ditzakegun Sakramentu orretatik gogozko komunioarekin? Ekusten dezu au egin dezakezula non nai, eta
zenbat bider nai dezun, ainbeste bider? Eta zergatik
ez gera saiatuko jaiera eder au artzera? Onetarako
gogo, eta asmo oso bat gure biotzetan sortu dedin,
jarri gaitezen Jaunaren aurrean belauniko, eta gogora

ekarri ditzakun, ukitu diran gauzetatik andienak. (Jartzen dira guziak belauniko, eta Erakuslea ere bai).
1
Begira, Kristaua, Sakramentu orren ondasunak
artu ditzakezula, ez bakarrik Jesus ona zure biotzera
etortzen dala, baita Aldarean dagoala ere, gogozko
komunioaren bidez. Ala erakusten digu Trentoko Konzilioak. Beraz zuk, Kristaua, naiz zere neke, ta lanetan
ari zaitezela, naiz gaixo zaudela, gogozko komunioaren bidez artu ditzakezu Sakramentu miragarri orrek
guretzat dakartzian ondasunak. Zeñ ona, eta emallea
gure Jesus ona! Baña saiatu ote gera gisa onetan
komunioko ondasunak ateratzera? Nola saiatuko
ziñan, oraindaño gogozko komunioaren izenik ere
ezpaziñakean, eta lenbiziko komunioaren liburuan
argiro gauz au egon arren, irakurtzen ezpadezu an
erakusten dana?...
2
Begira gañera, nola gogozko komunioarekin animako ondasunen gordairu txit andia bildu dezakezun;
komunio au alabaña egin dezakezu nai dezun aldi
guzietan. Baña nagiak, eta narrak gera animaren egi-

tekoan, eta arkitzen gera, Zeruko ondasun guzien iturria, eta emallea geren artean Sakramentu orretan
daukagula, baña beti beartsu, alferrai gertatzen zaion
eran. Zeñ gauza lotsagarria! noizbait ar dezagun
benaz Sakramentu miragarri orren ondasunak irabazteko asmo oso bat... (Altxatzen da Erakuslea belauniko dagoan tokitik, eta bukatzen du Erakusaldia oraiñ
ipiñiko dan eran).
Aditu dezu, Kristaua, nola Sakramentu orretatik
atera ditzakezun ondasun ugariak, Sakramentu bera
artuaz sarritan, eta prestaera onarekin, eta gogozko
komunioarekin. Meza bakoitzean, Sakramentua bisitatzean, edo etxean zaudenean gaixo edo eguraldi gaiztoakin ezin etorri zaitezkeanean, gogozko komunioa
erraz egin dezakezu. Onela bilduko dezu Zeruko ondasunen gordairu andi bat, eta iritsi dezakezu betiko