Erakusaldiak-I - 11
ontzeko asmo oso-eragillerik. Zu Kristaua, zere estadu, edo bizimodua arturik zaude; zu guraso zera, eta
bear bada beste karguak ere badituzu; baña ez dezu
arretarik izan zure estadu, ta karguaren eginbideak
ongi ezagutzeko, eta are gutxiago oei eranzuteko. Zer
asmo izan zentzakean bada zere konfesaldietan
aurrera bekaturik ez egiteko?
Azkenean bizitza ontzeko, ta aurrera bekaturik ez
egiteko asmo osogabe, edo asmoaren iduri utsarekin
konfesatzen dira lagun urkoaganako gorroto, edo
gorrotoaren siñaleak utzi nai ez dituenak: ez due alabaña gorde nai Salbatzallearen lege Santa. Gure Salbatzalleak agintzen digu, maite izan ditzakula gure
etsaiak: Diligite inimicos vestros: on egin zaiezue, dio
gorrotatu zaituenai: Et benefacite his qui oderunt vos.
Ongi nai, ta amorio au, egiazkoa danean, agertzen da
obretan, laguntzen zaiola lagun urkoari premiak ala
eskatzen duanean bederik; ez du erakusten apendu
nairik, ez eta gorrotoaren beste siñalerik ere: eta barkatzen ditu bidegabe guziak. Ongi nai, eta amorio au
gabe bizitu diranak, konfesatu dira aurrera bekaturik
ez egiteko asmo oso gabe, eta S. Karlos Borromeok
erakusten digu, eztakiela eman absoluziorik, bizitza
onaren siñaleak obraz erakutsi ditzeen artean. Alaere
asko dira Kristauen artean, edo gorrotoan, edo gorrotoaren siñaleak agertuaz bizi diranak. Badira etxeak,
jatorriz bezala, lagun urkoaganako gorrotoaren sua
itzali gabe gordea daukeenak, eta ondorengoetara
zabaltzen duenak, Adanen bekatuaren eran. Badira,
azaria olloaren zai dagoan bezala, eraren zai daudenak lagun urkoari, edo mesedea ukatzeko, edo txarkeriaren bat egiteko, eta ez due utziko biotzaren sasoi
gaizto au, ez Pazkoetan, ez misioetan, ez bizitzan, eta
ez eriotzan, eta onela jatxiko dira betiko su, eta garren
artera. Badira etsaiaren berri onak aditzean naigabez,
eta illuntasunez betetzen, baña aren neke, edo kalteren baten berriarekin, poztutzen diranak. Badira era
agertzen danean ozka, ta aginka bezala asiko diranak,
etsaiaren onra, edo izenari utsiki egiten: ezta oentzat
sonu añ gozorik nola dan lagun urkoaren utsegiteak
esatea, ta aditzea. Badira lagun urkoari diosala ukatzen, edo muzinka egiten dioenak. Oek guziak konfesatu dira, Jesu-Kristoren lege ederra gordetzeko, asmo
oso gabe. Eta zu, nere Kristua? Jauna, esango didazu
on guzia orrela bada, guziz oker dago munduaren
geiena: eta argiro dakust, nere oraindañoko konfesioak izan dirala bizitza ontzeko asmo oso ta eragille
gabe egiñak. Zer egingo det, Zerurako bidean jartzeko? Au da oraiñ itz bian ukitu bear dedan gauza.
§ II.
Ekusia dago, nere Kristaua, aurrera bekaturik ez
egiteko asmo oso gabe egindako konfesioak izan dirala gaiztoak, eta berritu bear dituzula; baña ez degu
ezer egiten oek berritzearekin. Aurrena maneatu,
prestatu, eta gozatu bear dezu zure biotzeko lur galdu
ori, eta gero ongi etorriko da konfesioak berritzea. Biotzaren prestaera au ongi egiteko, egunean beñ igaro
ezazu denbora piska bat gaizki bizitu zeran denborako kontuak ateratzen: zenbat urte igaro dituzun bizimodu orretan, urtean bataz beste zenbat bider konfesatu zeran, eta madamentu bakoitzean zer oitura izan
dituzun. Bigarrena, irakurtzen badakizu, irakurri ezazu
S. Ignazioren liburutik zerbait, eta egizu fede, esperanza, karidade, ta kontriziozko afektoak, oraindañoko
okerrak desegiteko asmo osoarekin. Irugarrena, bertatik utzi itzatzu bekaturako bideak, eta anima galtzeko ona lagun urkoari ematen dioen modu guziak: utzi
itzatzu gorrotoak gaurdanik betiko, zeren ala agintzen
digun Jesu-Kristok: saia zaite zure oitura oriek garaitzeko, eta desegiñ itzatzu bertatik lagun urkoari, erriari edo komunari egindako kalteak: garbi itzatzu gauzak zure artzeko dunakin, eta albadezu bertatik erantzun giezu zorrai, eta ezin badezu, egon zaite artzeko
dunakin, eta gera zaite pakean. Au guzia ezta biotzaren prestaera besterik: gero zoaz nai dezun konfesoreagana, eta erraz berrituko dira zure konfesio gaiztoak. Egizu au, eta zure konfesioa izango da asmo osoeragillearekin egiña: bizi zaite asmo oni dagokan eran,
eta iritsiko dezu betiko bizitza doatsua. Amen.
OGEI, TA LAUGARREN
ERAKUSALDIA
baña Konfesioko Sakramentuaren
gañean amairugarrena.
ALABATUA &.
Konfesio on bat egiteko bear dan irugarren gauza,
edo aurrera bekaturik ez egiteko asmoa izan da azkeneko Erakusaldien gaia. Emendik igarotzen da lenbiziko Komunioaren liburua, Konfesio ona egiteko bear
dan laugarren gauzaren gañean itzegitera, eta galdetzen du gisa onetan.
«Konfesio on bat egiteko bear dan laugarren
gauza zeñ da? Erantzuten du konfesioa, edo bekatuak
aitortzea. Zer aditzen dezu konfesioaren izenez? Aditzen det egindako bekatuak aitortzea, edo esatea barkatzeko eskua duan Apaizari: Aitortu, edo konfesatu
bear ote dira bekatu benialak ere? Ona da, baña ez da
premiazko gauza: eta nola konfesatu ditekean bekatu
benialak baizik ez duana, esan da bederatzigarren
Erakusaldian.
Zer doai, edo kondizio bear ditu konfesioak? Irutara biur ditezke guziak. Zeñ dira? Umilla, egiazkoa, ta
osoa izatea. Zer da konfesio Umilla? umiltasun, eta
lotsa eder batekin bekatuak aitortzea. Zer da konfesio
egiazkoa? Aitortzea bekatuak examinan arkitu diran
eran, eta adiña. Zer da konfesio osoa? Bekatu larri
konfesatugabeak osotoro aitortzea.
Konfesatu gabe utzitzen badezu bekatu larriren
bat, zeren examinan gogora etzatzun, edo zeren gero
aztu zatzun, gaiztoa izango ote da zure konfesioa? Ez,
Jauna, ori nere kulpaz gertatzen ezpada; baña geratuko naiz aztutako bekatu ura gero konfesatu bearrean.
Lotsaz, edo gaiztakeriaz bekatu larriak edertzen, edo
isîlik gordetzen badira konfesioan, zer bekatu egiten
da? Sakrilejioa deritzan bekatua? Zer egin bear du
onelako bekatariak? Berritu bear ditu, gaizki konfesatzen asi zanetik egindako konfesioak. Beraz konfesatu
gabe utzi zuan bekatua ezezik, konfesatuak ere berriro aitortu, edo esan bearko ditu? Bai, Jauna, zeren
konfesio onarekin bakarrik kentzen, edo bukatzen dan
bekatu larrien konfesatu bearra? Eta konfesatu gabe
utzi zituan bekatuak aitortzeaz gañera, esan bearko
ote du, nola lotsaz, edo gaiztakeriaz utzi zituan? bai,
Jauna, zeren onetan dagoan Sakrilejioa deritzan beka-
tua oraiñ diogun tranzean. Erakusleak: ongi diozu, eta
konfesio gaiztoak berritzeko, nola egin ditekean examina, esan zan bostgarren Erakusaldian». Ona, lenbiziko Komunioaren liburuak konfesioaren gaiñean
dakarrena.
Gauz oek zuk ongi aditu ditzatzun, Kristaua, itzegin nai dizut gaur Konfesioaren gañean. Aditzera
emango dizut aurrena, zeñ gauza bearra dan bekatuen barkazioa iristeko, oek Apaizari aitortzea, edo
konfesatzea, eta zer gisatan au egin izan dan Elizaren
asieratik. Urrena, zer doai, edo kondizio bear dituan
konfesio onak. Enzun kontuz.
§ I.
Zuk, nere Kristaua, iritsi nai dezu, egin dituzun
bekatuen barkazioa? Gauza bearra da bada oek aitortzea, edo konfesatzea. Au da zure siniste, edo fedeak
erakusten dizuna, eta besterik esatea da herejia deritzan bekatua, eta debekatzen du Elizak Exkomiku
nagusiarekin: Anathema sit. Gauza bearra da gañera
zure bekatuak aitortzea, ez norinai, baizik barkatzeko
eskua duan Apaizari. Au ere fedeko gauza da, eta bes-
terik esatea debekatzen du Elizak Exkomiku nagusiaregin: Anathema sit. Anziñako denboran, Apaiz gabe
eriotzako perillean arkitzen zanak, norinai esaten ziozkan bere bekatuak, Españako legeak aditzera ematen
diguenez: eta au bera egin oi zuen itsasoan zebiltzanak, perill andiren batean ekusten ziranean; baña
konfesio au etzan Sakramentu, eta egiten zan, Sakramentuaren naia erakusteko, eta Jaunagandik iristeko
onezko damu, edo kontrizio osoa. Galdetzen da, eriotzako perillean Apaiz gabe arkitzen dana oraiñ len
bezala konfesatu ote ditekean Apaiz ez danarekin?
Ezetz dio Aita Santu Benedikto Amalaugarrenak:
zeren alperrik agertuko litukean bere utsegiteak; eta
gañera, zeren nolerebait emango lukean bidea, sinisteko, Luteroren eskolakoa dala, Luterok alababaña
beste herejia askoren artean esan zuan, guziak, ala
gizonak, nola emakumeak duela konfesioak aditzeko
eskua. Bi gisatara egin izan da Elizaren asieratik konfesioa. Egin izan da benik beñ, oraiñ bezala, bakoitzak
isilik belarrira esaten diozkala Apaizari bere bekatuak:
eta modu au da guzien artean egokiena, edozeñek
ezagutu dezakean bezala. Egin izan zan gañera, aitortzen, edo esaten zirala bekatuak, Elizan arkitzen, ziranak aditzen zituela; baña gertatu zan Konstantino-
plan, Nektario ango Obispoaren denboran, emakume
batek guzien aurrean aitortzea, egin zuan bekatu itsusi bat, agertzen zuala bekatuan lagun izan zuana.
Emendik etorri ziran esamesa andiak, eta utziaz joan
ziran Kristauak bigarren konfesio mota au, eta geratu
zan bakarrik konfesio isilla; baña naiz bata, naiz bestea naiz biak ziran onak, Jesu-Kristoren Aginteari eranzuteko.
Emen, bide nabar bezala, gogoan arrezazu Kristaua, esatera noana, konfesatzera zoazenean, etzuazela konfesioaren idurian beste munduko gauzen
billa; batzuek alabaña joan oi omen dira bizi lagunaren
kontrako espadasunak esatera, jakin dezan konfesoreak nolako gizon, edo emaztearekin bizi diran. Ez
orrelakorik egin, Kristaua. Esan itzatzu zure bekatuak,
eta utzi itzatzu bestearenak. Beste batzuek joan oi
omen dira, konfesioaren aitzakian, limosnaren bat
ateratzeko ustean. Oek gatik esan diteke, Dabidek
beste gauzatarako ziona: konfesatuko da mesedeak
artzen dituan bitartean: Confitebitur tibi, dum benefeceris ei. S. Felipe Neriri joan omen zitzaion beñ emakume bat konfesatzero idurian, Santua bitarteko zuala
iristeko S. Jeronimoren ordenako Erlijiosoak egun oro
beartsuai ematen ziezan ogia. Santuak ezagutu zuan
Zeruko argiarekin, zer asmorekin zijoakion emakume
ura, eta bidaldu zuan konfesatzeko lekurik eman
gabe, esaten ziola: Eztago emen ogirik zuretzat. Beste
batzuek joan oi omen dira konfesatzera, konfesorearen bidez iristeko ezkontzaren bat. Konjuratzallea dan
errira bilduko dira gaizkiñadunak, eta au bera gertatzen da jakiten danean, Erretore, edo beste konfesoreren bat dala ezkontzagillea. Baña ez da emen onelako gauzarik aditzen, eta goazen aurrera. Dakuskun,
zer doai, edo kondizio bear dituan konfesio onak.
§ II.
Asko dira konfesio onak bear dituan doai, edo kondizioak, gizon jakinsuak erakusten diguenez, baña
guziak biur ditezke irutara. Oek dira, umilla, egiazkoa,
elta osoa izatea.
Konfesio umilla, au da umiltasun, eta lotsa eder
batekin bekatuak aitortzea: umiltasunarekin: ala
Abanjelioko seme ondatzalleak Aita Zerukoari aitortu
zion bere gaizki egiña: Aita, esan zion: egin det bekatu zure kontra: ez naiz ni zure seme izendatzeko diña;
baña arnazazu zure serbitzarien artean bederik. Au
bera aditzera eman zigun Jesu-Kristok Fariseo, ta
bekatari Publikanoaren ipui, edo parabolan (Publikanoaren izena ematen zitzaion Juduen artean guzien
auan, ta iritzian bekataritzat ezagutua zegoanari).
Sartu ziran Fariseoa, ta publikanoa beñ Elizan. Fariseoa igaro zan Elizan goora, eta asi zan Jaunari eskerrak ematen, ez ordea umilki, baizik antuste, edo
soberbia andiarekin esaten ziola: Eskerrak, Jauna,
zeren egiñ ez nazun besteen, eta arako publikano
aren anzekoa: astean bi egunez barautzen naiz eta
ditudan gauza guzien amarrena ematen det. Ekusten
dezu, zeñ arroa, eta puztua agertu zan Fariseoa Jaunaren aurrean? Etzan ara joan bere bekatuak aitortzera, baizik obra onak esatera, eta era berean dijoaz
batzuek konfesatzera, ez bekatuak, baizik obra onak.
Publikanoa geratu zan lekurik beenean: eta begiraturik bere bekatuai, etzan atrebitzen lurretik begiak kentzera. Bularrari kolpe andiak emanaz Jaunari esaten
zion: Nere Jaungoikoa, urrikaldu zaite bekatari onezaz.
Propitius esto mihi peccatori. Ona zer umiltasun, eta
ezaguerarekin eskatzen zuan Publikanoak bere bekatuen barkazioa. Orregatik dio Jesu-Kristok, barkatu
ziozkala Jaunak bekatari oni bere bekatuak, ez ordea
Fariseoari. Esan det, konfesio umilla dala umiltasun,
eta lotsa eder batekin bekatuak aitortzea. Bada lotsa
bat, dio Espiritu Santuak, gaiztoa eta berekin bekatua
dakarrena: onek eragozten du esan, eta egin bear
diran gauzak esatea, ta egitea. Bada beste lotsa bat
onra, ta edertasuna dakarrena. Confusio adducens
gloriam, et gratiam. Lotsa onek ez du eragozten bekatua aitortzea bear dan denboran, eta lekuan, baizik
aitor erazten du. Begira Magdalenari Jesusen oñetan.
Ekusi zuan Magdalenak zeñ eskergabea izan zan Jaunarentzat: lotsatu zan, eta lotsa onek etzion eman
pakearik Jesusen oñetan jarri, eta negarrez barkazioa
iritsi zuan artean.
Konfesio onaren bigarren doai, edo kondizioa da
egiazkoa izatea: au da bekatuak aitortzea examinan
arkitu diran eran, eta adiña. Ala erakusten digu Trentoko Konzilioak. Onetarako ez ditugu gutxitu bear
gure bekatuak, baizik esan bear ditugu, zenbat examinan arkitu ditugun, ainbeste. Ez ditugu edertu bear,
besteri obena, edo kulpa egozten diogula, zeren bekatu egiten degunean, naiz bestek bidea eman, naiz ez,
geren naiez egiten degu, ez bestela. Atzenean ez ditugu esan bear besteren bekatuak, baizik gerenak. Zertako esan bear ditu gizonak emaztearen, eta emazteak gizonaren bekatuak? Zertako gurasoak umeare-
nak, eta umeak gurasoarenak? Esan bitza bakoitzak
bereak. Baña Adan eta Ebaren ondorengoak izan gu!
Adanek bere bekatua egotzi nai izan zion Ebari, eta
Ebak sugeari, edo Deabruari.
Konfesio onaren irugarren doai, edo kondizioa da
osoa izatea. Onetarako ez da asko Mandamentu baten
kontra egindako bekatuak, esatea, baizik esan bear
dituzu Mandamentu guzien kontra egin dituzunak: ez
da asko gogoz, edo pensamentuz egindakoak esatea,
baizik esan bear dituzu gañera itzez, eta obraz egin
dituzunak. Era berean esan bear dituzu zure estadu,
eta karguaren eginbideen kontra egin dituzun utsegiteak, dala zabarkeriaz, dala bestela. Karlos bostgarrena, edo Karlos kinto bizi zanean, zebillen alde errirenbatean, sartu omen zan. Elizen batean, prestatu zan
konfesatzeko. Deitu zion erriko Apaiz edo Erretoreari,
eta konfesatu zan; baña etzan oroitu Errege zan aldetik izan zezakean utsegiteaz. Orduan Erretoreak esan
zion esan dituzu Karlos zure bekatuak: esan ditzatzu
Erregerenak. Añ ongi erori zitzaion Erregeri Apaiz.
arren esan au, non gero onra andietara altxatu zuan.
Askotan gertatzen da lagun urkoai bekaturako bidea
ematea: orduan esan bear da, zenbat laguni, eta zenbat bider, eta gurasoak umeai edo umeak gurasoari
eman badio bekaturako bidea, au ere aditzera eman
bear da konfesioan. Baldin bekatu egin bada seigarren Mandamentuaren kontra, orduan begiratu bear
da, zer estadutakoarekin egin dan aidea dan, edo ez,
eta aidea bada, zer aidetasun dan. Bekaturen bat konfesatu gabe geratzen bazatzu, zeren examinan gogora etzatzun, edo zeren gero konfesatzeko denboran
aztu zatzun, ezta orregatik gaiztoa izango zure konfesioa, baldin-arreta onarekin kontuak atera badituzu;
baña beartua zaude gero konfesatzera aztutako bekatu ura, aditzen da larria edo mortala bazan, ez bestela. Lotsaz konfesatu gabe utzi badezu bekatu larri,
edo mortalen bat, orduan gaiztoa da zure konfesioa,
eta berritu bear dituzu konfesio ura, ta arreizkero
egindakoak, garbiro esaten dezula nola lotsaz utzi
zenduan konfesatu gabe bekatu au, edo ura. Baña zer
gertatzen da beiñ baño geiagotan? Garizuman, edo
Misioren, batean esnatzen da, lotsaz konfesatu gabe
utzi zan, bekatu itsusiaren oroipena; artzen du bekatariak konfesio guziak berritzeko asmoa: prestatzen
da, eta egiten du konfesio jenerala, eta beste bekatuen artean sartzen du lotsaz utzitakoa ere. Alaere ez
du konfesio ona egiten, zeren atrebitu ez dan esatera,
lotsaz utzi zuala bekatu au, edo ura. Orregatik beste
bekatuakin nastutzen du.
Ekusten dezu, Kristaua, zeñ gauza bearra dan
bekatuen barkazioa iristeko, oek Apaizari aitortzea?
Ekusten dezu, zer doai, edo kondizio bear dituan konfesio onak? Izan gaitezen leialak gure bekatuak aitortzeko, eta leiala, urrikaritsua, ta justua da Jauna guri
barkatzeko, esaten digu S. Juanek: Si confiteamur
peccata nostra, fidelis est, et justus, ut remittat nobis
peccata nostra, et emundet nos ab onani iniquitate (1
Joan. c. 1). Bizi gaitezen aurrera zintzoro, onela iristeko betiko bizitza. Amen.
OGEI, TA BOSTGARREN
ERAKUSALDIA
baña Konfesioko Sakramentuaren
gañean amalaugarrena.
ALABATUA &.
«Konfesio on bat egiteko bear dan, laugarren
gauza, zeñ da? galdetzen du lenbiziko Komunioko
liburuak. Eranzuten du: Konfesioa. Zer aditzen dezu
konfesioaren izenez? Aditzen det egindako bekatuak
aitortzea, edo esatea barkatzeko eskua duan Apaizari: Aitortu, edo konfesatu bear ote dira bekatu benialak ere? Ona da, baña ez da premiazko gauza; eta
nola konfesatu ditekean bekatu benialak baizik ez
duana, esan da bederatzigarren Erakusaldian.

osoa izatea. Zer da konfesio umilla? Umiltasun, eta

konfesatu gabeak osotoro aitortzea.

bat zeren examinan gogora etzatzun, edo zeren gero
aztu zatzun, gaiztoa izango ote da zure konfesioa? Ez

Lotsaz, edo gaiztakeriaz bekatu larriak edertzen,
edo isîlik gordetzen badira konfesioan, zer bekatu egiten da? Sakrilejioa deritzan bekatua.
Zer egin bear du onelako bekatariak? Berritu bear
ditu, gaizki konfesatzen asi zanetik egindako konfesioak.
Beraz konfesatu gabe utzi zuan bekatua ezezik,
konfesatuak ere berriro aitortu, edo esan bearko ditu?
Bai, Jauna, zeren konfesio onarekin bakarrik kentzen,
eta bukatzen dan bekatu larrien konfesatu bearra.
Eta konfesatu gabe utzi zituan bekatuak aitortzeaz
gañera esan bearko ote du, nola lotsaz, edo gaiztakeriaz utzi zituan? Bai, Jauna, zeren onetan dagoan
Sakrilejioa deritzan bekatua, orain diogun tranzean.
Erakusleak: ongi diozu, eta konfesio gaiztoak berritzeko, nola egin ditekean examina, esan zan bostgarren
Erakusaldian». Ona lenbiziko Komunioaren liburuak
konfesioaren gañean dakarrena.
Azkeneko aldian aditu zenduan, Kristaua, zeñ
gauza bearra dan, bekatuen barkazioa iristeko, oek
Apaizari aitorzea: Aditu zenduañ gañera zer doai, edo
kondizio bear dituan konfesio onak. Gizon jakintsuak
esaten diguenez bekatari txit asko dira, lotsaz, edo
beldurrez konfesio osoa egitera atrebitzen ez diranak.
Emendik konfesio gaiztoak konfesio gaiztoen gaiñ egitea? Bekatari. oetatik bat ez ote zera zu ere, aditzen
zauden Kristaua? Au da gaur ikusi bear degun gauza.
Entzun arretarekin, Kristaua enzun, lotsaz konfesatu
gabe dauzkatzun, bekatu oriek lenbait len aitortzeko
asmoarekin.
§ I.
Zuk Kristaua, gaztetxoa ziñala, ikasi zinduan gaiztakeria batzuek, edo senide, edo auzokoren batekin;
askotan gogora etorri zaizkitzu dotrinaren bat aditzean, edo konfesioko egunetan; baña lotsa ziñan
oriek esateko, eta utzi dituzu konfesatu gabe, zeregan
esaten dezula: txikia nintzan orduan. Atozea, eta zen-
bat urte zinduan orduan? Zazpi, zortzi, edo geiago.
Atozea, eta etziñan ezkutatzen gaiztakeria oriek egiteko? Bai Jauna. Beldur naiz; zure konfesioak gaiztoak
izan ote diran.
Zuk; amar, amabi, edo geiago urte zinduanean,
egin zinduan ibillera itsusiak; ukitu zinduan zaurian
dotrinaren batek, edo Konfesorearen galdeak aitortu
zinduan bekatu, oriek baña zere burua edertzeko esan
zenduan: Jauna artean ez nituan bost edo sei urte besterik. Ause da bekatua osotoro ukatzea bezala; konfesoreak alabaña usteko du, ibillera oriek egin zinduala,
onaren, eta gaitzaren ezaguerarik etzenduan adiñean.
Orregatik zure konfesioa gaiztoa izan zan.
Zu askotan egon zera zere bakarrean kastidade,
edo garbitasunaren kontrako gogorazioetan;, len igarotako gauzaz oroiturik, batzuetan poztutzen, besteetan goisâtzen ziñan, orduan bertan gauza gertatzen
baliz bezala; besteetan gaitzerako gura esnatzen zan:
Alaere lotsatu ziñan, zeregan igaro zitzatzuna garbiro
aitortzeko, eta esan zenduan: etzenduala ezer seigarren Mandamentuaren kontra. Zure konfesioak izan
dira gaiztoak: Gogorazio, edo pensamentu gaiztoak
etortzea, naiz garbitasunaren, naiz karidadearen kontra, ez da berez bekatu; uts-utsik begairatzen zaiola:
baña gogorazio gaiztoetan, oarturik poztutzen, goîsatzen, edo leku emateko-perillean zabarturik egotea,
au da bekatu.
Zu zere buruarekin, aur denboran ezezik, gero ere
egin dituzu eskuz, edo bestela ibillera zikiñak. Zeregan igertzen zenduan, modu oriek etzirala izango
onak. Alaere ez dituzu konfesatu. Noizbait esnatu zinduan dotrinaren batek, edo Konfesorearen galdeak;
baña ez dituzu bekatutzat aitortu: Ez niakin bekatu
zirala, esan diozu konfesoreari. Atozea, egingo ote zinduan, gauz oriek gurasoen aurrean? ez noaski. Atozea, eta konfesatzeko prestatzen ziñanean, ez ote
ziñan oroitzen, nola egin zinduan modu itsusi oriek?
Etzizun zere barrenak esaten: konfesatu bear dira
gauz oek? Beldur naiz, zure konfesioak izan dirala
gaiztoak. Badira gizon edo mutill batzuek añ landugabeak, eta aberekiak, non uste oi duen, ez dala bekatu
mutillak mutillakin edozeñ gauza egitea; baña jakin
bezee oek, emakumeakikoa baño itsusiagoa dala
mutillak mutillakin zikinkeriak egitea. Eta au bera
esan bearko lizake, emakumeak emakumeakin egingo
balitue gauza debekatuak. Badira beste batzuek araurreneko bekatuaz osteronzekoak ezertan ez dauzkeenak, eta nola egingo due oek konfesio osoa?
Zuk, an eta emen zabiltzala, ederretsi diozu, edari
biziari, ta askotan lausoa jarri zatzu begietan, mihia
moteldu zatzu; bideak estutu, eta etxeak jiraka asi
dira, eta atzenean atxitu dezu arako aditzen dezun
gauzatxo ura. Alaere ez dezu garbiro aitortu zure
bekatua: esan dezu berotusê nintzan: alegeratusê
giñan: bear baño geisêago edan nuan. Itz oek bekatuaren edergarriak dira, eta, batzuetan beintzat gaiztoak izan oi dia onelakoen konfesioak. Eta au gizonezkoakin gerta baditeke, zer izango lizake, emakumezkoak ederretsiko balio edari goxuari, edo biziari?
Gutxitan berak berez aitortuko luke dana dan bezala.
Kristaua, ez dago Zerurako biderik, lotsaz edertzen
badira bekatuak. Bada beste gauza bat, eta da edanareko oituratik datozen ondoren gaiztoak ez aitortzea
konfesioan. Askorentzat osotoro ez orditzea gaiztoago
da; zeren otso txikia duenean, idurikortzen diran, eta
pakearik ez duen, ez etxean, ez lagun artean: eta au
gutxi baliz bezala; esaten due edozeñ gauza. Non da
edanari jarraituaz, umeak, eta etxeko guziak erkiturik
idukitzea? Eta ondoren oek garbiro aitortuko dira? Ea
ez esan, nik gogor itzegiten dizudala: esazu zerorrek,
zere biotzak aditzera ematen dizuna.
Zuk mandamentu baten kontra egin zinduan
bekatu andiak, eta asko, eta lotsatu zera, guziak aitortzeko: esan dituzu erdiak, edo obrazkoak pensamentu
utsak izan balira bezala: egin dituzu konfesio gaiztoak.
Badira batzuek añ basatiak, non, izendatzen ezpadie
konfesoreak egin duan bekatua, uzten duen konfesatu gabe. Ostu omen zuan mutill batek antzumeren
bat: galdetu zion konfesoreak: ostu dezu arkumerik?
Eranzun zion ez Jauna. Eta ondoren omen zion: arkumearen lekuan esan balit antzumea, galdua nintzan.
Zuk egin zinduan zenbait bekatu itsusi aide urko,
edo beste estaduko batekin: aitortu dituzu bekatu
oriek, ez ordea urlia aidea zan, edo ez, eta zer estadukoa zan. Beste onenbeste gertatzen da zenbait aldiz,
arako abere, edo ganaduakin gauz itsusiak egiten
dituen, bekatari nazkagarri aekin. Badira beste
batzuek, gertatu zaizten bekatuak esaten dituenak, ez
ordea urlia ura aentzat dala bekaturako bide, ta perill
urkoa. Oek guziak egiten diltue konfesio gaiztoak,
zeren lotsaz aitortzen ez dituen, aitortu bear diran
gauzak.
Zuk bekatu egin zenduan onekin, edo arekin, baña
ez dezu konfesatu beñere, zergatik ote? Jauna, diozu:
ark eragin zidan bekatu au; esan nion berak konfesa-
tu bearko zuala, eta ala eman zidan itza. Atozea, eta
eztakizu, ark aitortu bear duala zurekin egin zuan
bekatua, eta era berean zuk arekin egin zenduana?
Zu, zenbait dotrina aditu ta, izutu ziñan, ekusirik
lotsaz utziak zenduzkala zenbait bekatu, eta egin zinduala asko konfesio, ta komunio gaizto. Prestatu ziñan
zure bizitza guziko konfesioak berritzeko; baña neke
au guzia galdu, eta berriro egin zenduan konfesio
gaiztoa. Nola ori? zeren atrebitu etziñan esatera,
bekatu oriek lotsaz konfesatu gabe utzi zinduala. Esan
zenduan, aztu zitzaizkitzula, edo ezer esan gabe,
beste bekatuakin batean pillan sartu zinduan. Orregatik egin zenduan konfesio gaiztoa.
Zuk egin zenduan arako bekatu itsusi ura urliarekin: lotsatu ziñan konfesatzeko ta esan zenduan: bortxaz, eta nere borondatearen kontra eragin zidan. Atozea, bortxaz? etziñan zere naiez (aldegin zentzakeala)
egon ergelkerian? Atozea, eta deadar egin zenduan?
Ez Jauna, baña esaten nion, utzi zegidala pakean.
Orisê da ardiak otsoari esatea: otsoa, zuaz emendik,
utzi gidazu pakean. Atozea, eta egin zenduan alegiña,
iñola ere ez lekurik emateko? Ezaitezela engañatu:
eta aitor ezazu zure bekatua, edergarriak utzirik.
Zuk gizon, edo emakumea, ezkondu ezkero egin
dituzu, Jaunaren legeak debekatzen dituan, asko
gauza, batzuetan aur asko izan ditzatzun beldurrez,
besteetan aragizko atsegin berriak arkitu naiez. Igerritzen zenduan, etzirudiela ongi modu nazkagarri oriek:
askotan kezka andian jartzen ziñan, baña etzera trebe
izan konfesoreari galdetzeko, eta aurrera joan zera
zere oitura gaiztoan, esaten dezula zeregan: ezkonduen artean ez dira bekatu onelako gauzak. Zure konfesioak gaiztoak izan dira, zeren kezka, eta beldur
oriek kentzeko arretarik izan ez dezun, eta jarraitu
diezun zere modu itsusiai. Jauna, ezta emaztea gizonarena, eta gizona emaztearena? Bai, baña ez, Jaunak
debekatzen dituan gauzak egiteko. Zurea da zatoan,
edo bonbilletan daukazun ardoa, ez ordea zere burua,
edo besterik orditzeko. Sararen lenbiziko zazpi gizonak ezkonduak ziran; alaere, Sararen gelara sartzean,
zazpiak urkatu zituan Demonioak. Judas Patriarkak
ezkondu zuan bere seme nagusi Her zeritzana, Tamarrekin: eta seme nagusi oni bizia kendu zion Jaunak,
zeren gaiztoa zan beraren begietan. Ez digu Eskriturak esaten, zer gaiztakeria zan Herrek egiten zuana;
baña gizon jakintsu askoren iritzia da, egiten zituala
loikeria itsusiak. Patriarkak ezkondu zuan Onan bere
bigarren Semea, Tamarrekin berarekin. Onek ere egiten zituan zikinkeria andiak, eta kendu zion Jaunak
bizia. Ekusten dezu, nola ezkonduen artean ere bekatu diran asko gauza? Baña asko da gaurko. Onenbesterekin ezagutu dezakezu, lotsaz konfesatu gabe
bekaturen batzuek utzi dituzun edo ez.
§ II.
Ala gertatu bazatzu ez dezazula egunetik egunera
luzatu konfesio on bat egitea. Zure animagatik etzaitezela lotsatu egia esateaz, esaten dizu Espiritu Santuak: Pro anima tua non confundaris dicere verum. Au
egiten ezpadezu, joan bearra zera betiko su, eta
garren artera; baña konfesio on batekin kenduko dezu
zeregandik, ler eragiteko zorian zaduzkan, bekatuen
karga ori, eta aurrera Jaunaren lagunzarekin bizitza
onari jarraitzen diozula, iritsiko dezu betiko bizitza.
Amen.
OGEI, TA SEIGARREN
ERAKUSALDIA
baña Konfesioko Sakramentuaren
gañean amabostgarrena.

gauza zeñ da? galdetzen du lenbiziko komunioko liburuak eta eranzuten du: konfesioa. Zer aditzen dezu
konfesioaren izenez? Aditzen det, egindako bekatuak
aitortzea, edo esatea barkatzeko eskua duan Apaizari. Aitortu, edo konfesatu bear ote dira bekatu benialak ere? ona da, baña ez da premiazko gauza eta nola
konfesatu ditekean, bekatu benialak baizik ez duana,
esan da bederatzigarren Erakusaldian.
Zer doai edo kondizio bear ote ditu Konfesioak?
Irutara biur ditezke guziak. Zein dira? Umilla, egiazkoa, ta osoa izatea. Zer da konfesio umilla? Umiltasun,
eta lotsa eder batekin bekatuak aitortzea. Zer da konfesio egiazkoa? Aitortzea bekatuak examinan arkitu
diran. eran, eta adiña. Zer da konfesio osoa? Bekatu
larri konfesatu gabeak osotoro aitortzea.

Jauna, on nere kulpaz gertatzen ezpada; baña geratuko naiz aztutako bekatu ura gero konfesatu bearrean.

edo isilik gordetzen badira konfesioan, zer bekatu egiten da? Sakrilejioa deritzan bekatua. Zer egin bear du

- Parts
- Erakusaldiak-I - 01
- Erakusaldiak-I - 02
- Erakusaldiak-I - 03
- Erakusaldiak-I - 04
- Erakusaldiak-I - 05
- Erakusaldiak-I - 06
- Erakusaldiak-I - 07
- Erakusaldiak-I - 08
- Erakusaldiak-I - 09
- Erakusaldiak-I - 10
- Erakusaldiak-I - 11
- Erakusaldiak-I - 12
- Erakusaldiak-I - 13
- Erakusaldiak-I - 14
- Erakusaldiak-I - 15
- Erakusaldiak-I - 16
- Erakusaldiak-I - 17
- Erakusaldiak-I - 18
- Erakusaldiak-I - 19
- Erakusaldiak-I - 20
- Erakusaldiak-I - 21
- Erakusaldiak-I - 22
- Erakusaldiak-I - 23
- Erakusaldiak-I - 24
- Erakusaldiak-I - 25
- Erakusaldiak-I - 26
- Erakusaldiak-I - 27
- Erakusaldiak-I - 28
- Erakusaldiak-I - 29