Eneko Bizkai eta Maria Lorka - 3
agertu izan bazitzaizkon besela...! Ene luma
zaharra galdetu dit, gero. Eta lehen orrian ezarria dizu zerbeit. Hor atxemanen duzu...
MARIA: (Irakurtuz) «Maria Lorka-ri. Zu ezagutzea!
Munduan ez nuke beste ametsik! Poeta gazte
bat.»
ERRETORA: Mundu osoan ezaguna zera zu egun, Maria.
Eta, zure bitartez, Euskal Herria!
ENEKO: Gizonak gizonari egiten ahal dion fagorerik
haundiena egin dautazu, gizon. Nola ordainduko dautzut nik?
ARLOTE: Nola ordaindu? Nik erran behar banu...
ENEKO: Bai, errazu...
ARLOTE: Eman zaitezte biak hor, elgarren ondoan...
ENEKO: Zertako?
ARLOTE: Euskeldun arlote zahar bati plazer egiteko...
MARIA: Hola
bada... (Ematen dira elgarri urbil) Zer
egin behar dugu orai?
ARLOTE: Zuek egon. Eta ni ari. Ene ofizio bakarra ez
paita kantuz hartzea...
(Besapean ekarki dituen bi kartoinen
artetik, ateratuko du papera. Zarpatik
lapitza ere. Eta kadira batean jarririk,
kantuz, asiko da gazteen itxura egiten).
ERRETORA: Hori! Itxurak egiten ere ba dakizu?
ENEKO: Zer? Ez! Hori ez! Gure itxura ez du nihork ere-
manen!
ARLOTE: (Bortizki) Ez nauzu eskalea! Nahi baduzu
erran. Eta bestela berdin.
MARIA: Otoi, Eneko! Ene Poemak...
ENEKO: Egizu ba...
MARIA: Egizu, egin...!
ERRETORA: Eta... ni Paris-eraino zertarat etorria nintzen, gogoan duzute? Tenoreaz ohartuak zaizte? Zuek ikus! Ni ez bai nauzute aixe gaur
hemen geldi araziko, egon trankil.
ENEKO: Hori ikusiko dugu, jaun Erretora.
MARIA: Hori, hori!
ERRETORA: Ikusiko? Ez jaun andreak. Ongi ikusia da
hori. Huna hemen: «Gare d'Austerlitz - 21 h. 45»
Haurrak bezela zaizte zuek: Hau har, bertzea
utzi, orai nigar, gero irri... Funtsarik ez!
ENEKO: Errazu, Maria! Asmo bat etorri zait. Jaun Erretora lagunduko bagenu Gantzarain-erat?
MARIA: Trenaz...? Nik ez paitut sosik, Eneko!
ENEKO: Egia! Baina... bigar goizean, otostopa eginez
abia gindazken hirurak lorietan! Joanen gaituzu,
jaun Erretora?
ERRETORA: Ni zuekin...? Ya, ya, ya, ya, ya... Ez! Nahikoa ikustarazi didazute egun, otostopa egiten
ibili gabe ere! Gantzarain-erat heldu ba zaizte,
hartuko zaituztet etxean gogotik. Baina... paperen antolatzerat etortzekotan. Bertzela ez.
Apeza hemen duzue. Lekukoa ere bai. Erran
garbiki: Maite duzute elgar, bai ala ez?
ARLOTE: Xooo! Hori... hunek erranen. (Itxura erakusten die)
MARIA: Hooo! Zoin ongi garen?
ENEKO: Nun ezarriak gaituzu? Gantzarain-en?
MARIA: Zergatik gaituzu emanak hola, hartuz-ondo
baten azpian jarririk?
ARLOTE: «Haritz-ondo bat ezagutzen dut, iturri baten
zaindari. Haritz azpian hartua diot lehen muxu,
maiteari...» Gogoan duzu, Maria?
ERRETORA: Ze ba! Hura ere... adiskidetasunak emana,
noski! Paperak behar dire hemen, paperak! Eta
lehen-bai-lehen! (Telefonak jotzen du)
ENEKO: Otoi, jaun Erretora! Eman zaite zu. Sobera ale-
gera nauzu ni, orai.
ERRETORA: Hori ere behar diat egin? (Telefona hartzen
du)
MARIA: Baina, Eneko! Egiazki maite nauzu? Ez naiz,
beraz, munduan bakarrik? Beldur naiz...
ENEKO: Zeren beldur?
MARIA: Ez ote den sobera zorion, nerea!
ERRETORA: (Telefona eskuan) Xooo! Halooo! Qui est á
l'appareil? Xooo! Xooo! Vous parlez avec le
Curé de Gantzarain...
ENEKO: Egizu euskeraz, jaun Erretora...
ERRETORA: Ago ixilik, nahasia...! Edo bertzea, eman
adi hi hemen! Nola?... Nor zerala erran duzu ...?
Ma-o-tse-iu-mi O-no-lu-lu?... Xina-ko Anbasadorea...? Agur jauna... ez, ez, ez duzu hura... Zer
erran behar diot?... Nola? Bezperak euskeraz
kantatzen ere ikasia duzula...? Erranen diot,
erranen diot, kontent izanen baita...
ENEKO: Zakur faltsu mihikatzailea! Eni sekretua ebasteagatik, emanen luke horrek... meza ere!
(Telefona hartuz) Gora zu, Mao-tse-iu-mi O-nolu-lu! Hori da bidea? Zer nahi zenuke ordaiñez?
Ene sekretua? Jaki-zu ba, merezi bai duzu:
Maria Lorka-rekin ezkontzen naiz! Erraiozu Mao-te-tu'ri ere! Ondoko egunak arte, beraz, O-nolu-lu gaizoa!
MARIA: Eneko! Ezin sinetsia dut! Ez naiz, beraz, munduan bakarrik?
ARLOTE: Ni ere ez bai nauzute geiago bakarrik munduan! Atxeman bai dut familia, nik ere! Iupiiiii!!
Etxean bezela naiz ni hemen! Zubi azpian bezela! Iupiii! (Lotzen dira dantzan eta kantuz)
MARTA: (Basoarekin heldu) Aitaren eta Semearen...
Sosik ez eta kantuz!
ARLOTE: Ze ba! Xoriak bezela!
MARTA: Tira, edazu.
ARLOTE: Ez, andrea. Borondate gabe eskeiniak ez dit
sekulan on-egin.
BERTZEK: Edazu, adiskidea...
ARLOTE: Hola bai! (Edaten du)
ERRETORA: Marta! Harritua naiz! Mao-tse-iumi'ri berari
entzuna diot nihaurrek, nihaurrek! euskeraz zu
bezin garbiki mintzatzen!
MARTA: Aste bete egiten baduzu gurekin hemen, jaun
Erretora, Aita Sainduari ere entzuten ahalko
diozu, aixe, Ahetze-ko Mattin-ekin pertsutan ari!
ARLOTE: (Basoa eskuan) Ene familia berriari!
ENEKO: Suari! Urari! Aizeari! Iduzkiari! Izarreri! Eta
denen gainetik, «Zazpirak bat» egiteari!
MARIA: Gantzarain-go plazari, elizari, hilerriari...!
ARLOTE: «Paris-en nago xoraturikan, zabal zabalik
begiak...»
ERRETORA: Xo! Xo orai! Xo! Ba dut asmo bat! Asmo izigarri bat!
MARTA: Akabo! Bildu dute! Lehen aieruak ezagutzen
bai ditut nik! (Ba doa)
ERRETORA: (Ordulari ateratuz) Oren bat diagu, Eneko.
Mogi gaitezke, beraz. Huna nere asmoa: jautsiko zaizte, bi gazteak, behera...
ENEKO: Bai, jauna...
MARIA: Bai, jaun Erretora...
ARLOTE: Xo!
ERRETORA: Bilduko dituzute atean diren gazetariak
oro. Eta zuen iduri hori emanez, heieri salatuko,
buru ta bihotz gabeko gizon zonbeitek Gantzarain-ez egin nahi duten hobena. Arrabotsa
maite dutenek, arrabotsa ukanen dute. Bigar,
Paris-ko egunkari guziek lehen orrian agertuko
dituzte biak: Zuen itxura eta berria. Trankil naiz:
Zuek egun duzuten ospearekin, Gantzarain ez
dela suntsitua izanen. Ohartua bai naiz, Eneko
eta Maria: egungo egunean, ixiltasuna ardiesteko ere, ahal bezin oihu haundienak behar direla
egin!
ENEKO: Hori, hori, jaun Erretora! Goazen bereala!
ERRETORA: Bego!
MARTA: (Sukaldeko atetik) Sukaldean egon nahi eta
ezin. Orai ere ba duzute zuek zerbeit. Zer da?
ERRETORA: Asmo izigarri bat dugu, Marta! Utzi gaitzazu orai, otoi! Presatuak bai gare...
MARTA: Bainan zu ere anbalatua zaitue, jaun Erretora?
Nola horren laister! (Ba doa)
ARLOTE: Eta nik zer egin behar dut?
ENEKO: Zu ere gurekin jetxiko zare gazetarienganat!
Eta itxuraren prezioa, nik eginen!
ARLOTE: Gora zu! Hola, beharba, Euskal Herria ikusten
ahalko dut hil baino lehen!
MARIA: Goazen!
ERRETORA: Zoazte bai, zoazte!
ENEKO: Bai, goazen! Baina kasu!! (Pausa) Gazetarieri
ez diotegu hitz bat ere erderaz eginen! Erran
beharrak oro, euskeraz idatziak emanen zaizkie...
ERRETORA: Akabo!! Asiak gera berriz!
ENEKO: Eta gure iduria agertu nahiko duten eguneroko denek, beharko dituzte guk erranak oro
haren azpian euskeraz ezarri.
ARLOTE: Nola? Paris-ko egunkariak bigar euskeraz?
Iupiiii!!
ENEKO: Ze ba! Akabo euskeraren lotsak! Akabo Miguel
de Unamuno-ren denbora! Eneko Bizkai eta
Maria Lorka-ren aro berrian gare! Euskeraren
aroa! Euskal Herriaren garaipena!
ARLOTE: Inaki Bizkai eta Maria Lorka-ri esker!!
ERRETORA: Ez jauna! Ez, eta ez, eta ez. Asi haiz hi,
berriz ere, errokerietan? Hola ez diagu fitxik eginen! Fitxik! Gantzarain salbatu behar diagu. Eta
zuek ametsetan ari, orai ere!
ENEKO: Ez beldur ametsari, jaun Erretora! Munduko
indarrik haundiena egun ere, ametsa dugu!
Herrien geroa ez paita basan, izarretan baizik!
Goazen. (Ba doaz)
(Bakarrik. Otoitz-liburua ateratuz) Atxik
nazazu sendoki, Jauna, hoien ondoan burua
arras galdu gabe! Tenorez ohartua bai naiz,
beharrik, biltzen asia nindutela ni ere! Jauna!
Hoiek egingo ez dutena, egizu zuk! Zuk ez bai
duzu burua galtzen, Poetarik haundiena Zu izanik ere!
ERRETORA:
IV. AGERRALDIA
Erretora, Marta eta Martxial. Gero Eneko
MARTA: Bakarrik mintzatzen asi zinen, jaun Erretora?
ERRETORA: Hori! Zer duzu Marta?
MARTA: Gizon
bat ba duzu sukaldean, aspaldi zure
beha.
ERRETORA: Paris-en bada norbeit ni ikusi nahiz?
MARTA: Bakarrean mintzatu nahi zaitu.
ERRETORA: Nor da bera?
MARTA: (Ixilka) Martxial Arratibel, Urgain-eko bide-egi-
lea. Odolki erraiten bai diote. Kexu duzu, bide
berriari kontra egiterat etorria zaren Paris-erat.
ERRETORA:
Horri emana bai zioten, egiteko, bide
berria... Bide berria, eliza berria, hilerri berria...
Eta horrentzat ez paita sosa baizik... Erraiozu
sartzeko. Entzun beharrak entzunen dauzkit.
MARTA: (Sukaldeko atetik) Sar zaite, Martxial. Hemen
duzu jaun Erretora, bakar bakarrik.
MARTXIAL: Arratsalde on, jaun Erretora.
ERRETORA: Bai zuri ere, Martxial.
MARTXIAL: Paris-ko aizearen freskura hartzerat etorria,
beraz, hemengo aldi?
ERRETORA: Jarri zaite, Martxial (Pausa) Atzo ikusia nin-
duzun Gantzarain-en. Zer behar nauzu gaur
Paris-en?
MARTXIAL: Zuen eliza berriko itxurak erakusterat jina
ninduzun, goizean, Gantzarain-erat. Atzo ez bai
genuen astirik izan ere. Han errana didate Parisen zinela. Parma-n egazkina hartua dut eta...
ERRETORA: Presatua ibilki zare, Martxial...
MARTXIAL: Ni
hola nauzu beti, jaun Erretora. Asian
asi...
ERRETORA: Eta nik, aldiz, deskantsuan ibiltzea maite...
MARTXIAL: Gure ofizioan, jaun Erretora, batxe ibiltzeak
ez du onik ekartzen.
ERRETORA:
Nerean aldiz, Martxial, sobera laisterka
abiatzeak ere ez.
MARTXIAL:
Zuen hilerri berriko iduriak ere ekarriak
dauzkizut. Ikusiko dituzu denak. Astia ba dugu!
Zaude! Mahain bat bagenu hemen... Horra! Erakutsiko dauzkizut laister. Zato hunaino. Zato
gustian!
ERRETORA: Ez, Martxial. Ez dut begiratu nahi ere.
MARTXIAL: Ze-uzu?
ERRETORA: Beharba... bihotz-minez hilen bai nintzaizu-
ke! Baina... agian, hoiek denak ez paitire ametsak besterik izanen...
MARTXIAL:
Ametsak! Barkatu, jaun Erretora. Huna
hemen baimen guziak. Hau... plazako etxe triste hoiek, buruz beheiti botatzen hasteko.
Horra!... Irakur zazu. Balio duten baino gehiago
pagatuak izanen dire, zaude trankil. Hau
berriz... To! Hilerri berriko planak. Behazu
pittat... Marmolazko hilobia nahiko duenak, izaten ahalko du. Hura, beti... udako freskoagoa
baita.
ERRETORA: Baina... Gure gaizo hilak nun eman nahi
dituzute orai, Martxial?
MARTXIAL: Hilak? Biziengandik ahal bezin urrun jaun
Erretora. Midikuek ere hola manatzen bai dute
orai: urrunago eta nahiago.
ERRETORA:
Baina... Gantzarain-go hilak eta biziak,
elgarrekin egon zaizkizu beti, Martxial. Igandetan bereziki. Otoitza dela, lorea dela... edo haurrak hilobi inguruan jostaketan ibilki...
MARTXIAL: Ba!
Xaharkeriak dire hoiek! Lehen, asto
gainean ibiliko zitzaizkizun euskeldunak. Zoazi
orai! To!!! Beha-iozu pittat etxe berri animali
huni... Bederatzi estai, ehun bat bizi-toki beren
komotitate, serbizio, garbi-toki eta bertze...
ERRETORA: Eta... Gantzarain-en arima nun eman behar
duzute, Martxial?
MARTXIAL: Gantzarain-go arima? Guk ez dugu arimen-
tzat etxerik egiten, jaun Erretora!
ERRETORA: Martxial! Baxenaparra zaitut zu?
MARTXIAL: Zu bezin garbia, jaun Erretora!
ERRETORA: Eta Gantzarain-go plazaz, hilerriaz, elizaz...
hola mintzo zera! Pesta-berri egunarekin, iduzki
beroan, egun hartan usain berazi bat ere izaiten
baita, Sakramendu Sainduaren aintzin dantzan,
herriko gaztediaren hilerrian sartzeak... horrek
ere ez du zuretzat bide berri horren bihurgune
ttipiño bat balio?
MARTXIAL: Froga guziak eginak dituzte, jaun Erretora.
Egin ahalak ere bai. Bidea behar bezin xuxen
egitekotan, behartuak. gare herria suntsitzen.
Mendia hor baita!
ENEKO:
(Atetik. Loreatua) Jaun Erretora! Jetsi zaite
behera! Otoi! Zoazi laister!
ERRETORA: Zer da?
ENEKO: Kazetariek nahi zaitue ezagutu! Bigar, Paris-
eko egunkari guziek ageriko dute gure iduria!
Londres-koek ere bai! Eta Amerika-ko denek
dudaike! Xeheitasunak oro, munduko gazeta
guzietan, euskeraz emanak izanen dire!! Errana
bai diotegu: bertzela ez zutela gure itxurarik
izanen! Ezin sinetsia da, jaun Erretora. Zoazi
laister!!
ERRETORA: Eta Gantzarain? Gantzarain?
ENEKO: Gantzarain salbatua da, jaun Erretora! Arra-
bots izigarria egin beharra bai dute denek!
Zoazi laister, jaun Erretora!
ERRETORA:
Zoazi laister, zoazi laister... Nik ez bai
nikek trena galdu behar! Zer tenore dugu?
ENEKO: Ixtant bat, jaun Erretora! Gantzarain-go Erre-
tora ezagutu nahi bai dute!
MARTXIAL: (Ixilka) Joan, joan! Nik ere bilduko bai ditut
gazetariak gero!
ERRETORA: Ni orai... gizon hunekin ari bai nindukan.
Ezagutzen duk? Martxial Arratibel, Urgain-eko
bide-egile haundia... Bide-egile, etxe-egile,
eliza-egile...
ENEKO: Sosa-egile, krima-egile... Zer bertze ohore du?
MARTXIAL: (Sutan) Hortaz mintzatuko gaituk, segidan.
ERRETORA: Barkatuko gaituzu beraz, Martxial... Ikusten duzunez, denak ez gera bide beretik ibilki...
Ze nauzu! Gauden, ahagatik, elgarren errespetuan...! Heldu naiz bereala... tira! Goazen!
(Abiatzen da)
ENEKO: Ez hortik, jaun Erretora! Hori sukaldeko atea
duzu!
ERRETORA: Barkatuko duzu, Martxial... Hemen naiz
bereala... Errak, Eneko: Trenaren orena gogoan
duk? Gero ere, ene paisolarekin heldu bazaik
norbeit...
ENEKO: Ken zazu, orai, paisola burutik, jaun Erretora!
ERRETORA: Buruan baino nahiago nikek bai besoan
banu...
MARIA: (Barnetik) Jaun Erretora!
ENEKO: Maria duzu deika. Zoazi laister!
ERRETORA: (Atetik) Heldu naiz, Maria! Hi ago hemen,
Eneko! La gare de Waterloo... zer ari naiz ni...
La gare d'Austerlitz atxemanen diagu, gero,
biok bakarrik? Sarri arte, Martxial... Mintzatuko
gaituzu, sarri... Zaude gustian... Heldu naiz
heldu... (Eta ba doa)
V. AGERRALDIA
Eneko eta Martxial, buruz buru
ENEKO: Zertarat etorria zare zu hunat? Paris ezagutze-
rat noski?
MARTXIAL: Zer uste duk? Hi noiz sortuko hintzen begira egon naukala ni, Paris ezagutzeko?
ENEKO: Zer behar duzu zuk hemen?
MARTXIAL: Hori! Hire barkamena, noski! Paris-erat jiteko ahantzi bai nian hiri baimenaren galdetzea!
ENEKO: Gantzarain-en makurrean, bazterrak zure alde
nahastekatzerat etorri bazare hunat, orroituko
zare gutaz. Orai arte egin bai dituzu nahi-tuzunak. Orai ibili beharko zare mantxuago!
MARTXIAL: Zer duk? Mehatsua? Zer uste duk? Laister
ukitu behar ditukan izarren dirdiraz itxutuko
naukala ni? Ni ez nauk, gero, auntzaren gauerdiko eztulaz izi arazteko gizona. Zer ari zaizte
zuek? Bide berria neri eskuetarik kendu eta ni
leher egin arazi nahiz? Ago pittat. Hik bezin
gidar luzeak dizkiat nik. Eta esku onetan ezarriak. Ez dakik, semea abokata diatala nik Parisen?
ENEKO: Zure seme abokata ez dut nik ezagutzen.
MARTXIAL: Ez eta hik hura, ago deskantsuan! Animali
ona duk!
ENEKO: Traidore ustela, zu! Sosagatik salduko zenuke
zuk ama, Herria, Besta-Berriko Ostia Saindua
ere! Nor duzu zuk Jainko? Urre gorria noski?
Zuek galdu duzute gure Herria: euskeldun dirugose fariseu ustelak! Sosa! Zuentzat ez paita
bertze eragintzalerik! Hilobi zurituak, zuek!
MARTXIAL:
Español arraza madarikatua hi! Mihiatik
ageri duk!
ENEKO: Ez zaidazula neri española erran, bestela...
MARTXIAL: Española ez baintza, ez hintzake hola min-
tzatuko! Zuek nahastekatzen dituzute hemengo
bazterrak! Zuek bai, zuek! Zaraparta ta nahasmendua nahi baduk, pasa zak muga eta oa hire
herrirat.
ENEKO: Ene Herrirat joaiteko ez dut nik muga pasa
beharrik. Eta Gantzarain ene herria da! Entzun
duzu? Gantzarain-en sortua naiz ni ere, amak,
suari igesi, Gernika-tik sabelean ekarri ba ninduen ere! Hargatik maite dut Gantzarain eta
hartatik ez dauzutet utziko ene herria suntsitzen! Ez duzute eginen, entzun duzu, ez duzute
eginen!
MARTXIAL: Ago ixilik, arrotza! Gantzarain frantxesa
duk eta ez española. Orai Gantzarain-en biziaz
hardura hartzea baino, hobe zenuten, denbora
batez, Gernika-ri su ez emaitea! Gorri zikinak,
zuek! Herri ondatzaileak! Su-emaileak!
ENEKO: Gernika-ri guk eman geniola su? Errazu berriz!
Errotuko bai nauzu!
MARTXIAL: Errotuko, hi? Ez aixe! Aspalditik egina haiz
eta!
ENEKO: Gernika-ren azpian utziak ditut aita eta hiru
anaien ezurrak. Amarenak Gantzarain-go hilerri
zaharrean ditut. Norat ereman behar dauzkidazu zuk orai?
MARTXIAL: Hire arrazakoak ez ditek gure hilerrietan
ehortziak izaitea merezi. Ereman hitzak amaren
ezurrak, hirekin batean, Espaimarat. Zer abil
hemen espantuka?
ENEKO: Zoaz hemendik! Zoaz hemendik laister! Otoi!
Zoaz hemendik! Ene begietarik gorde zaite!
Odolak hartuko bai dit gaina. Ez zaitut hil nahi!
Zoaz! Gorde zaite! Zoaz laister! Baina Gantzarain herria ez zazula suntsitu! Eliza ere ez! Hilerria ere ez!
MARTXIAL: Nigar-merke gezurti ustela, hi! Zer habil
orai Gantzarain-i begira nigarrez? Berriz ere
erranen diat: Aski zenuten Gernika-ri su ez maitea!
ENEKO: Gernika-ri ez genion guk su eman!
MARTXIAL: Nortzuek ba?
ENEKO: Españolek eta alemanek!
MARTXIAL: Zer haiz ba?
ENEKO: Euskeldun utsa, euskeldun garbia, zu besela!
Ez dut ageri mintzairatik?
MARTXIAL: Zuek euskeldunak bazaizte, nahiago diat
nik boemia izan! Entzun duk? Eta orai aski! Gan-
tzarain-go hilerri zaharrari egiten ahal diok
agur! Egun goizean hartua bai dik bere lehen
dinamitazartada!!
ENEKO: Gezurra!! Gezurra!!
MARTXIAL: Gezurra? Oa eta ikusiko duk...!! Baimena
eskuan bai nian!!
(Eneko-k arrapatuko du Martxial lepotik
eta lotuko dire biak borrokan. Martxial
eskapatuko zaio golpez eskuetarik. Eta
mahain gaineko aiztoa hartuko du
eskuan.)
ENEKO: Bota zak hori lurrerat!!
MARTXIAL: Hik arrapatzeko gero? Ken zaidak eskutik,
gizona ba haiz! (Eneko abiatuko zaio berriz. Eta
eskutik aiztoa kenduko. Martxial aterako da
igesi eta Eneko haren ondotik. Kanpotik entzunen dira Martxial-en oihuak:) Ez nazakala hil!!
Ez nazakala hil!! Aai ama!! (Pausa baten ondotik kanpotik entzun bitez bozak).
EMAZTEKI BAT: Qui est lá? Qu'est-ce que c'est que ce
cri?
EMAZTEKI BI: Avez-vous entendu, Madame Verdenal?
On aurait dit le cri de la mort...
GIZON BAT: Et alors, qu'est-ce que ce cri? On ne va pas
lá-haut, non?
EMAZTEKI BAT: Vous aussi vous avez entendu, Monsieur Dordignon? Il y a eu un grand cri, puis...
EMAZTEKI BAT: Voulez-vous que j'apelle le concierge?
EMAZTEKI BI: Attendez, je m'en vais voir... Oh! quelle
horreur! Mais c'est vous l'assassin?... Vous le
Vasque, le savant, l'humaniste? Madame Trinon! Venez vite! On a tué un homme! Concierge! Montez vite au 6e! On a tué un homme!
EMAZTEKI BAT: Concierge! Concierge! Montez vite au
6e, on a tué un homme! (Eneko sartuko da,
arpegia zuri, eskuak odolez gorrituak, begiak
urrun. Ez du iduri deusetaz ohartzen denik ere.
Ixil ixilik jarriko da. Eskutako odola xukatu du
bere mukanesarekin. Ez du gehiago hitz bat
erranen. Begiak urrun ditu...)
BOZAK: (Kanpotik eta nahas mahas) Qu'est-ce qu'il y
a? Qu'est-ce que se passe?... On a tué un
homme...! Oú cela?... Au 6e, chez Bizkai...! Il
faudrait prévenir la police! Mais c'est fait! Appelez la Croix-Rouge! Oh, quelle horreur! Arrêtez
l'assassin! C'est M. Bizkai... Je l'ai vu, il est rentré chez lui...! Allons, vous étes fou...? Laissez
passer le concierge...! Pas de journalistes! Foutez-moi le cam d'ici! Il a raison! Pas pulbicité
avec le crime! Laissez passer Monsieur la Curé!
On va l'installer dans l'ascenseur... Prenez-le
par les jambes! Doucement!... Il faudrait lui
faire le bouche á bouche, tout de méme! Descendez avec lui, Monsieur le Curé! Nous on descend á pied! Doucement! Faites doucement!
Enlevez-lui sa cravate, tout le même! (Urrundik
entzun bitez «Gurutze Gorria»-ren turutak: ti-tuti! ti-tu-ti!) Les voilá! Ils arrivent! C'est la police!
Mais non, c'est la Croix Verte! Partez d'ici! Tous!
Allez! Partez d'ici tout le monde! Allez! Dégagez-moi la! Fini le spectacle!
MARTA: (Sartuko da nigarrez eta jarriko da) Bainan
haurra, haurra! Zer egin duk? Zer egin duk!
Arima ere dardaraz diat, gorputza bezelaxet!
EMAZTEKI BAT: (Kanpotik) Rentres-lá, Monsieur
Robert! Lá, chez le meurtrier! Vous avez le
téléphone...
M. ROBERT: C'est toi l'assassin? Tu as fait ton boulot,
maintenant tu te reposes, eh? C'est bien ça!
C'est toi qui voulais arriver aux étoiles?... Toutes les portes sont fermées... Si tu bouges... Ça
n'iras pas loin... (Telefona hartzen du. Artean,
eskalea sartzen da) Allo! Commissariat de Police? Ici, rue de la Madeleine... Ah! vous ¿tes au
courant? Vous arrivez...? Bon...! Oh! Ça doit
étre un réglement de comptes entre Basques,
eh? Nous, on passe les vacances á Ainhoa, alors
on les connaît... C'est souvent comme la, chez
eus...! Je le garde á vue, il ne bouge pas... Salut!
(Arloteari) Toi aussi, tu es Basque? C'est bien la
...! C'est comme la que vous vous battiez entre
vous qu'avec les autres... Comme la vous nous
foutez la paix... Si vous étiez tous unis, vous
voudriez faire une nation, vous aussi... eh?
Comme le Juifs, comme les Algériens, comme
les noirs... On n'est pas por les nouvelles
nations, nous... on en a aseez comme la... (Arloteari) Tu le gardes, toi? En tout cas, on n'est pas
loin, on vous garde la porte... (Ba doa)
MARTA: (Nigarrez, Arloteari) Nun da, jaun Erretora?
ARLOTE: Hil beharrari, azken atsa hartzen.
MARTA: Eta Maria?
ARLOTE: Maria? Guardak eremana dute. Eneko salba-
tzea gatik, aitortua baitu: bera zela hiltzalea.
XANPIER: (Sukaldetik oihuka) Marta! Eneko! Nun zaiz-
te? (Sartzen da. Esku batean gazeta dakarki eta
bestean paisola) Eneko! Beha zak hau! Paris-ko
gazeta guziak euskeraz! Behazu! Euskal Etxeatik pasatua naiz! Euskeldun guziak dantzan ari
dituk, ezin sinetsiz! Euskal Herrian ere edatu
omen duk berria!! (Golpez harritua) Zer du? Zer
duzute? Zer gertatu da hemen?
ARLOTE: Nundik sartu haiz?
XANPIER: Gibeleko atetik, beti bezela.
ARLOTE: Hargatik ez duk deus ikusi. Oa. Bigar mintza-
tuko gaituk.
XANPIER: Eta jaun Erretora? Hura segitu behar bai dut
trenaren hartzerat!
ARLOTE: Jaun Erretora? Astian entzuna diat: Paris-en
geldituko zela.
XANPIER: Paris-en geldituko? Zer? Paris-ek bildua du,
hura ere?
ARLOTE: Ardi bat galdua zaiola erran du, eta... artal-
dearen gana ez dela itzuliko hura berriz besotan
ukan arte. Oa!
XANPIER: Eta... haren paisolarekin zer egin behar dut?
Etxean ahantzia zuen astian.
ARLOTE: Utzak hor nunbeit... Usainetik ere atxemanen
dik harek laister bere paisola.
XANPIER: Ba noa, ba. Eta barkatu. Agur...
ARLOTE: Zu ere zoaz, Marta. Utzi gaitzazu bakarrik.
(Marta joanen da. Eta Arlote urbilduko zaio
Eneko-ri) Seme! Ni ere, hi bezela nindukan:
Bihotz haundiko mutiko bat. Egun batez, Elizondo-ko merkatuan, napar gazte bat oldartu
zitzaidan, gipuzkoarrengatik zer nahi erranka.
Ez zikan luze mintzatu. Lepotik arrapa bai
nian...! Haren odolaz, eskuak gorritu nizkian nik
ere. Zergatik uste duk, berrogoi urte hauetan,
Paris-ko zubien azpian egiten diatala lo? Ezagun
berriak izanagatik, familiakoak bai gaituk orai,
begira nazak, seme! Orai, elgarri begiratzeko,
ez bai diagu, ez hik eta ez nik, begiak lurrerat
apaldu behar! (Eneko-k altxatuko ditu begiak.
Kanpoan entzungo dire polizaren turutak: ti-tuti ti-tu-ti...)
M. ROBERT: (Atetik) Alors, eh? Tu entends ton petit
panier á salade, lá? Ce n'est pas la lumiére qui
va te faire crever les yeux, lá dedans, eh! Et
puis les bains de soleil, mon petit, c'est pas ga
qui va te faire brunir la peau, maintenant...!
(Kanpoan entzunen berriz: ti-tu-ti ti-tu-ti...)
ARLOTE: Oa gustian, eme! Gero ere... hemen izanen
gaituk gu! Oa deskantsuan! (Polizako turutak:
ti-ru-li ti-ru-li... Eta artean, pulliki pulliki, oihala
etsiko).
HIRUGARREN ZATIA
Lehen itxura.
Lehengo ganbera hura bera. Mahain ttipi
batean, Maria, Erretora eta Joxe Mari
(Arlote), ixilik eta goibel, afaltzen ari.
Kanpoan ilun da. Marta-k ekarki die bigarren aldiz salda.
I. AGERRALDIA
Erretora, Maria, Arlote eta Marta
ERRETORA: Hetsi itzazute leiho hoiek. Orai ere ba da
hor norbeit...
MARIA: Ez dela nihor, jaun Erretora...
ARLOTE: Zortzi egun hauetan, iduri zaizu denak guri
begira dagozila.
ERRETORA: Hola baita, zoritzarrez...
MARTA: Tira-zu berriz, jaun Erretora. Har zazu geixago.
Hunek ez dizu kalte eginen.
ERRETORA: Aski, Marta, aski. Ongi naiz hola.
MARTA: Ongi naiz hola? Zortzi egun hauetan, janaria
doi-doia begieri eskeiniz?
ERRETORA: Ze nauzu! Barneak ez bai dit galdetzen.
MARTA: Barnearen galdak ongi bazterrerat utziak ditu-
gu guk aspaldi huntan, jaun Erretora. Salda
xorta batek ez lizuke ba kalte eginen. Joxe Marik atzo ekarritako olloarekin gizendua nizuen.
Horren bizkar bizi bai gera gu orai. Eta nik,
orroitzen zaizte? eskalea zelakoan...
ARLOTE: Zaude ixilik, emaztekia....
MARTA: Zaude ixilik? Egun ere, nork ekarria digu guri
arraina?
ARLOTE: Bai! Nik zueri arraina ekarki eta zuek neri
mahaina eman. Berrogoi urte hauetan ahantzia
nuen mahaina zer zen. Familiarik ez bai nuen.
Orai ba ditut biak: Familia eta mahaina.
MARTA: Gaizoa! Memento tristian atxeman duzu zuk
familia, Joxe Mari!
ARLOTE: Orduan baita beharrena!
MARTA: Eta... lo ere, zergaitik ez zenuke gurekin egin
behar hemen, gizona? Orai... tokia ba da. Jaun
Erretorak ba du bere ganbera. Maria-k eta nik,
egun hauetan, biak oge berean nahiago. Enekoren ogea... hor dago zuretzat, Joxe Mari.
ARLOTE: Eneko-ren ogea... bego Eneko-ri beha. Mahai-
narekin ere ba dut aski. Bertzela... etorri zuek
zubi azpira! Han ba da leku denentzat!
MARTA: Bai! Zubi azpiak baino toki hilunagoak ba dire
lurrean...!!
ERRETORA: Eta zuk orroitarazi! Ahantzia bai genuen!
(Pausa)
MARTA: (Maria-ri salda eskeiniz) Zuk hartuko duzu gei-
xeago, he Maria? (Maria-k hartzen du) Ikusten?
Ze ba! Maria-z ez naiz kexu. Zuek baino kuraia
haundiagoa du Maria-k. Maria-k bizi nahi du.
Laguntzeko behar baita bizi. Eta bizitzeko behar
baita jan.
MARIA: Nik bai. Nik zernahi eginen nuke orai bizitzeko.
Sekulan ez dut sentitu orai bezelako bizi-nahia.
Eneko-k eginen zuena, nik behar bai dut egin
orai.
MARTA: Zuk ere tirazu pittat, Joxe Mari. Bero-beroa
duzu.
ARLOTE: Ez, Marta, ez. Nahiago dizut, nik ere, barnea
arin ibili.
MARTA: Maria aipatu duzue? Nik ez nuen urrundik ere
sumatuko, Maria holako emaztekia zenik. Gaixoa! Zer egin behar genuen guk orai, Maria-rik
gabe? Gau hartan... orroitzen zaizte?
ERRETORA: Aipa-zu zuk, orai ere, gau hura! Ahantzia
bai genuen orai ere...!
MARIA: Zertako ez aipa, jaun Erretora? Egia, latza izanik ere, behar da buruz buru behatu, begiak etxi
gabe.
MARTA: Nik ez nuela sekulan usteko, erraiten nizuen,
Maria holako emaztekia zenik. Eneko-ren ordez,
prest baizen hau, bere bizitza osoa presondegian iragaiteko!
ERRETORA: Nik Maria... aspalditik ezagutzen dut.
ARLOTE: Nik ez dut aspalditik ezagutzen. Baina... barkatu, jaun Erretora, horrek garbiki erraitea, ni
ere barne bai naiz...
ERRETORA: Zoazi gizona...
ARLOTE: Egun hauetan hemen egiazki gizon jokatu
duena, Maria izan dugu.
ERRETORA: Eta horrek harritzen? Holakoetan, emaztekiak hartu behar izaiten gizonaren plaza. Gizonak emaztekiarena aixe hartzen baitu!
MARTA: Beraz... ez duzue gehiago behar? Zuek ikus...
ARLOTE: Zoazi, Marta gaixoa, zoazi deskantsuan.
ERRETORA: (Marta-ri begira) Horra bertzea: Hunek ere
ez du, ba, espantu haundirik ateratu. Baina gau
hartan...
MARIA: Orai zehaurrek aipatu duzu, jaun Erretora.
ERRETORA: Ze nauzu, Maria! Nahi gabe ere ateratzen
bai zaigu... Gau hartan, erraiten nizuen, betiko
tenorean, Marta-k prest zuen guretako afaria,
etxean deus gertatu ez ba zen bezelaxet. Hartako, bihotz haundia behar da. Gerlan tiroz hiltzeko baino bihotz haundiagoa, nik uste.
MARTA: Zu, jaun Erretora, Gantzarain-erat itzuli behar
zindake. Heldu den igandean Pesta-berri eta...
MARIA: Ikusten? Nik ere gauza bera erraiten dizut beti.
ARLOTE: Zoazi deskantsuan! Arrimatuko gera hemen...
ERRETORA: Ez jauna eta ez andreak! Gantzarain-go
Erretora ez da Paris-tik mogituko. Bederen,
bederen... Eneko ikusi arte (Marta ba doa)
MARTA: Sobera sufritzen ari zera, jaun Erretora.