🕙 26-minute read
Ekonomiako Lehen Pausoak I - 5
Total number of words is 3328
Total number of unique words is 1666
23.1 of words are in the 2000 most common words
32.5 of words are in the 5000 most common words
37.3 of words are in the 8000 most common words
produktoreen trebetasun teknikoan; hemendik formazio profesionalaren garrantzia haundia nazio
aurreratuetan. Denok konprenitzen dugu motor
aberiatu bat berebilaren markan espezializaturik
dagoen — eta beharreko lanabesak eskuan daduzkan — langile batek lehengo konpontzen duela
halako motor klaseetan espezializatu gabeko edozein herri mekanikok — eta a fortiori, langile guti
kualifikatuk baino. Formazio profesionalera kreditoak destinatzea etorkizunerako produktibitate
ahalmen haundi bat pilatzea da, lan orduen efikazia hamar bidertu eginen duena.
lnbertitzen dutenen etorkizuna
Produktibitatearen beste elementu inportante
bat, behar bada inportanteena: langileen eskuan
jarritako lanabeseria. Makinismoko eta inbersioko
problema osoa dabil hemen. Langile batek, denik
trbeenean ere, ezin gauza haundirik egin lanabes
geokirik gabe. Katean lan egiten duen langile guti
espezializatuak Renaulten nahiz Simcan askoz azkarrago eginen du motor bat tailer mekaniko tipi
batean, lehenengo berebilak egin zituztenen antzera, bere medio hutsez motor bat egiten duen
87
langile askoz kualifikatuagoak baino. Espezializazio gutiagoz eta baita mila bider proportzio
tipiagoz, katean lan egiten duen langileak mila
bider produkzio oso gehiago duke behinolako
tailerretan baino. Honexek esplikatzen du zer
inportantzia izugarria dadukaten inberSttoek nazio baten etorkizunerako. Nazio bateko hazte
tasa biztanleriaren zifrari edo lanaren luzerari
baino produktibitateari lotuago dagoenez gero, asko inbertitzen duten nazioak dira etorkizunerako
toki apartik prestatzen ari direnak.
Esan izan da — eta egia da — etorkizuna inbertitzen dutenena dela. Hau gaurko historian agiri
da bereziki: guti edo deusik inbertitzen ez duten
nazio subdesarroilatuak — beren sarrera urrietatik
ezin dutelako inbersiorako ezer kendu — geratu
eta atzeratu egiten dira, biztanleria produkzioa
baino abiadura askoz haundiagoan hazten delarik.
Alderantziz asko inbertitzen duten nazioak gora
eta gora doaz, era batera gainera lanaren luzera
ere gutituz: Estatu Batuak, Rusia, Mendebal Europako nazioak. Etorkizunean munduko lidergoa
daramaketen nazioen antz bat edukitzeko, beren
inbertsio indizea aztertu beharko: Rusiak gaur,
urte onetan nahiz xarretan, bere produkto nazionalaren % 25 inbertitzen du. Estatu Bauek % 21.
Frantziak produkto nazionalaren % 19 edo 20 bakarrik inbertitzen du.
Diogun bestalde, ikusmira honetatik balio duena inbersio produzikorra dela eta ez inbersio osoa.
Sputnik bat ba liteke militarki onuratsu izatea
etsaiari errespetoa sartzeko; baina hartarako maila teknikorik gorena beharrik ere, Sputnikak ez
du ezer produzitzen, eta ekonomiaz antzinako guda-haizkora, ezpata, tanke nahiz metrailadore-balak bezain alferreko da.
Garitza bat metrailatzeak apenas desegiten du
ezer, baina abonu on baten efektorik egiten ez
duela ere bai.
Noiz lortuko dute rusoek amerikarrei
aurrea hartzerik?
Azken ohar bat: inbersiora emaniko produkto
nazionalaren portzentaiaz mintzatu gara. Baina
produkzio nazionala hain diferentea denean (Estatu Batuetakoa Rusiako doble da) portzentaia
berak Rusiako inbersio tamainia doblea darama
Estatu Batuetan. Hazteko ahalmenak beraz ia bi
bidertu egiten dira balio absolutotan. Sobietarrek
epe luzera bakarrik itxadon dezakete amerikarrak
harrapatzerik urtean azken urteotan bezalako produkto nazional zatia destinatzen badute inbersiora. Ez dute nolonahi ere Kruschev-ek partidu komunista sobietarrari jarritako epean lortuko.
Sobietar eta mendebaldar adituek eztabaida
haunditan dabiltza zer epetan rusoek lortuko duten amerikarrak harrapatzea, hau produkzio osoz
nola per capita-ko produkzioz. Neure aldetik eta
alderdi bietatik lorturiko dokumentuak kontuan
edukirik, ezinezkotzat dadukat rusoek, produkzio
osoz, amerikarrak 1975 aurretik harrapatzea, edo
89
aaso aurrenen dela, 1972 aurretik, rusoek jarritako fetxa baino askoz beranduago nolanahi. A fornola sobietarrek amerikarrek baino P.N.B. zati
haundiago damaioten inbertsioari, errenta erabjilgarri gutiago geratzen zaie. Eta per capita errenta
aipatzekotan — liteken hirugarren konparazioa —
epea are luzeago doa oraindik, sobietar biztanleria, oraintxe ere amerikarraren goitik egonik,
gehituz baitoa.
Bukatzeko produktibitatearen hirugarren faktore bat gogoraziko dugu, literatura ekonomikuko
garai zati batean sona haundirik eduki zuena: lanerako gogoa. Gogorazteko bakarrik aipatzen dut
zeren egitez, gaurko produkzio prozesoan lanerako gogoak ezer guti kontatzen baitu. Derrigorrezko zen produzio bideak guti desarroilaturik edo
lanabeseria kazkarra zegoen garaian. Orduan artisanoen trebetasuna edo agudo lan egiteko gogoa
zen nagusi.
Irratiz zuzenduriko edo servo-motorrez homituriko makinak zaintzea besterik ez dagoenez geroztik, bost axola du gogo gaiztoz nahiz pozez xistuka egin: hala nahiz hola servo-motorrak hartutako aginduen arauera funtzionatzen du. Lanerako gogoak hala ere, ba du oraindik zereginik
eskulaneko edo buru-profesioetako aktibitateetan.
A fortiori, kontu kontuan edukitzekoa da komertzio arloan; nahiz eta hemen balio duena ez izan
hainbeste lanerako gogoa nola konsumitzailea zurrupatzeko zuhurtasuna.
90
II. PRODUKTO NAZIONALAREN ERABILERA
Zer eginen du bere jatorria eta eboluzioa azter
berri ditugun produkzio nazionalarekin hura produzitu duen nazioak?
Zati bat erabili ez, atzerrirako gorde baizik:
esportazio deritzana.
A. Esportazioek inportazioak ordaintzen dituzte
Zergatik esportatzen da? Inportatzen dena ordaintzeko. Segur asko ezein naziok ez du aurreneko afantzat eduki hauzoei ematearren bera zerbaitez pribatzea. Herrien historiak alderantzizkoa
du erakustenago: beste nazioak produzitzen duen
zati bat bilatu — inoiz manu militari — etxean lan.
bat aurreztearren. Azken aldion sobera dakusagu
zenbat gostatzen zaien nazioei beren produkziotik
% 1 (inoiz gutiago) uztea herri atzeratuei laguntzeko. Aspaldidanik hala ere, nazio zibilizatuek
berek produzitzen eta esportatzen duten zerbaitez
ordaindu ohi dute hauzoei erosia. Lehenengotan
merkantziaz egiten zituzten kanbioak (trukean)
eta gero xanponez (nazio erosleak nazio saltzaileari azken honen xanponez, “dibisak” deritzatenez, ordaintzen dio).
Frantziak esaterako, bere produkziotik % 13-
-tik 15-ra, urteen gorabeheran, destinatzen du gaur
esportaziora. Beste hitz batzuk esanik, “Frantziako etxean” 100 produzitzean 13-tik 15-ra atzerrira
bidaltzen du bere mugaz handik erosi duena ordaintzeko. Frantziako kanpoko komertzioa, urteetan defizitun izana, gaur gainezko da (hau da,
91
erosi baino saldu gehiago egiten dugu) 1958-ko
debaluaziotik gora. Baina 1962-tik aurrera komertziozko gainkia desagertu egin da eta salketek
erosketen balioa kitatzen dute doi-doi; areago
1963-n berriro agertuko da defizita, 1964-n astunduz doala.
Dirudienaz bestera, komertzio-gainkia erreserba galtze bat zaio dadukan nazioari, hartzen duen
baino merkantzia gehiago atzerriratzen baitu. Egia
erreserba galtzen hau urrengo urteetan kita daitekeela eta honela urte bateko gainkiak urrengo
urteko defizita berdintzeko balio du. Alderantziz
defizit komertzialik agertzeak (atzerriari saldu
zaion baino gai gehiago erosi) egitez atzerriaren
bizkarretik bizitzea dakar, atzerriko produkzio
zati bat irenstea. Berrogei urtetan zehar hauxe
izan da Frantziako kasua eta 1956 eta 1957-ko urteetan gure sal-erosien kito-indizea % 70 bakarrik
zela. Egoera hau, jakina, eskasa da, mementua
heltzen baita atzerria bere bizkar gainean pilaturiko komertzio difizitaz aspertu egiten dena eta
errenboltstzeko eskatzen duena. Zer egin orduan?
Ordaintzalea agintzaile
Nazio batek, edozein pertsonak bezala, ez daduka inola ere bere medioen gainetik luzaro bizi
ahal izaterik. Baumgartner-ek, Frantziako Bankuko Gobernadore zela, hala gomutarazi zion sarri
Parlamentuari bere kartetan, behin behintzat Gobernuaren erorrera probokaturik.
“Frantsesak (uler “Frantzia” entitatea) beren
medioen gainetik bizi dira” zioen orduan Baumgartner jaunak, hainbeste erosten eta hain guti
saltzen segitzerik ez genedukala subraiatuz.
Zergatik egiten zituen ohar hauk? Bada, Frantziako Bankuko Gobernadore gisa, amerikar adituak edo politikoak maiz ikusten zituelako bere
ontuetan eta Frantziako Estatuko Presupostu kontuetan usmaka, gaineratzen zutela: “Saltzen duzuena baino gehiago erosi hori edo bestea egin
behar duzue...” Honegatik 1957-n “Monnet arazoa” zeritzana zela-eta (Gaillard kontseilu buruak
Jean Monnet bidali zuen Estatu Batuetara diru
apur baten eske), konstrukzioa (amerikarrek inflazionistatzat zedukatena) gutitzekotan bakarrik
hartu genituen “Osaba Samen” dolarrak eta frantsesen barren konsumoa mugatzekotan (garai hartan zerga gehigarri mordo bat sartu zuten herri
konsumoa gutitzeko). Prezio hauxe ordaindu behar izan genuen derrigorreko dolar haik lortzeko.
Atzerriko dirua: dolarrak, markoak, lirak nahiz liberak eskatu beharrean jartzeak atzerriari
bide damaio ez bakarrik finantza moraleko edo
jestio ekonomikuko irakatsiak guri emateko, baizik eta gure negozioen “bir-antolamendua” eskatzeko ere honako argudio sinple batez: “zuen ordez paga dezadan nahi duzuenez gero, utz zuen
kontuak pizka bat usma ditzadan”.
Ezkutuen balantza
Orain arte gaien komertzioaz bakarrik mintzatu gara, merkantziak bakarrik sal erosiko balira
bezala atzerrira. Arrazonamendu berdinak eta ondorio berdinak daude ordain balantzako “partida
93
ezkutuak” deritzatenetan ere, gauza agiriak diren
gaien zerrendarekin batera agiri direnak. Turistena esateko komertzio “ezkutua” da: ez dugu
noski atzerria bisitatzera doan frantsesik saltzen
ez eta Frantzia mirestera datorren amerikarrik
erosten ere, baina bai saltzen dugu frankorik Italiara, frantsesek nazio hartan gastatzen dutenean,
eta bir-geuretzen dolarrik Frantziara oporretan
datozen amerikarrei esker. Ba dago beraz “turismoko balantza” bat, Frantzian, frantsesik atzerrira gastatzera joateko joera duena urtean baino
urtean frantses gehiago irtetzen baita kanpoak
ikustera.
“Flete balantza” bat ere ba dago, ez baitago
naziorik — komertziora bereziki emaniko nazio
batzu izan ezik — bere komertzioa berak bakarrik
egiteko haina barku duenik. Nazio bakoitzak beraz, bere ekar-eramanak seguratzeko, beste bati
alkilatzen dizkio barkuak, berak ere era batere
bere batzu alkilatzen dizkiolarik atzerriari. Ingalaterrak, Greziak eta afrikar nazio guti batzuk
— “laket paeiloia” deritzana praktikatzen dutenak,
beren banderakin nabegatzeko baimena damaielako europar harmadore batzuri, Narkos edo Onassis famatuak belazalakoei — dibisa mordo galanta
irabazten dute beren barkuak atzerrira alkilatuz.
Frantziak ordea “flete balantza” defizituna daduka, bere transporteetarako kanpoko barku gehiago darabilelako berak atzerriari alkilatzen diona
baino. Baina Frantziako flete difizita pizkanaka
gutitzen ari da alde batetik barku alkilerraren
prezioa (“flete tasa” deritzana) gutituz doalako
itxas komertziorako barku gehiegi baitago, eta
94
bestetik Frantziarantzko petrolio garraioak atzerriko barkuz bidaldia laburtu duelako: Bougie-
(Saharako petrolioa irtetzen den bortua) Marselle-ko bidea behinolako Arabia-Marselle-koa baino laburrago da.
Ordain balantzako partida “ezkutuen” artean
“asma patenteen balantza” ere aipatzen da. Izan
ere frantsesen burua atzerritarrei alkilatzen zaie
gure nazioan asmaturiko patenteak han erabiltzen
utziz eta alderantziz. Lehenengo kasuan Frantziak
dibisak hartzen ditu eta bigarrenean frankoak ordaintzen: den dena merkantzien komertzioa balitz
bezalaxe.
Azkenez “kapitalen balantza” ere esaten da,
atzerritarrak daudelako, amerikarrak eta alemanak batez ere, elkarte frantsesetako akzioak edo
obligazioak erosten dituztenak — edo kapitalak
Frantzian inbertitzera datozenak fabrikak edo almazenak egiteko — eta alderantziz kapital frantsesak daudelako atzerrian inbertiztera doazenak
edo berekin atzerriko balioak erosten direnak.
Balantza hauen multzoa (partida agiriak: komertzioa, eta partida ezkutuak) da orain balantza
deritzana. Ez dugu honetaz besterik ezer esanen.
Nahikoa da komertzioko elkar-trukeei buruz lehen eginiko gogoetak gogoan edukitzea.
B. Barren usorako gerartzen dena
Produkziotik esportaziorakoa kendutakoan, nazioak bere barren usorako erabiliko duena geratzen da. Gerakin hau gainera gehitu egin da nazioak kanpoko salmentei esker irabazitako dibisazordaindu ahal izan dituen inportazioekin. Esaterako, Frantziako kasua zifratzeko esan daiteke
“Frantziako Etxeak” 100 produzitzen duenean barren usorako geratzen zaiola: 100 — 13-tik 15-ra —
= 85-tik 87-ra -j- inportazioak: 12-tik 14-ra (balantza gainezkoa denean) ; edo 14-tik 16-ra (balantza defizitun denean).
Hau da, guztira: 99-tik 101-ra, urteen gorabeheran. Zer eginen du guzti honekin? Gehiena konsumotan urtuko du (% 76 1963-n) eta zati tipiago
bat inbersiotan (% 23), ondorengoek probetxatuko dutena.
Baita ba dagoke — laburki aipatzen dut — zatitxo bat (% 1-tik 2-ra) nazioko stockak gehitzeko
ere, zeren produkzioa hazi-ala “Frantziako Etxeak”
stock haundiagoen beharra baituke.
Hamar urtetan sanitate gastuak bi bidertu egin
dira eta janaritakoak bost bidertu
Konsumoa ia partikular hutsen kontua da. Izan
ere oraintsu aipaturiko % 76-tik % 71 inguru partikularren konsumoari dagokio eta gainetiko % 5
administrazioari.
Administrazioak ere ba du, bai, konsumitzen:
alkilerrak ordaindu, lapitzak, gomak, papera eta
baita kotxeak eta guztietariko administrazio gaiak
erosi...
Partikularren konsumoa azkar eboluzionatzen
da, pertsonen portaera, sarrerak gehitzean, aldatzen den neurrian. 1950-1960-ko tartea ez da hain
haundia: hamar urte bakarrik. Hala ere aldakuntza haundia igartzen da. Tamainiaz (hau da, prezioen igoera kendurik) frantses bakoitzaren bataz besteko konsumoa % 44 gehitu da. Indize hau,
jakina, altuegia da nazioko aberaspenaz gutiago
probetxatzen diren familientzat (alokatu tipiak,
nekazariak, zaharrak, familia ugariak etab.) eta
apalegia onura gehiago ateratzen diotenentzat
(profesio liberalak, koadro alokatuak, zelibeak).
Baina batazbestea altua da: besterik gabe da nahikoa “guztizko xirokuntza” (langileen gero eta
pobreagotzea) dela-eta komunisten diskursoak barregarri uzteko.
Bestalde frantsesen konsumo gastuen banaketa arras besterik da orain hamar urte bakarrik
zenaren aldean. 1950-n frantsesen konsumo erdia
janaritara (% 39,3) eta edaritara (% 9,7) destinatzen zen. Hamar urte geroago % 41-ra jautsi
zen (% 32,8 janaritan eta % 8,2 edaritan). Kontuz
hemendik frantsesek lehen baino gutiago jan edaten dutela ateratzeaz, zeren 1960-ko % 41-a ez baita 100, 144 baizik. Egitez 1950-n jan edateko 49
gastatu zuten frentsesek hamar urte geroago 59
gastatzen dute: 12 franko inguru edaritan (lehengo 10-en kontra) eta 47 janaritan (lehengo 39-ren
kontra). Frantsesen jantzitako gastuak ere beheratu egin dira 1950-i buruz: % 12,1 % 14,9-ren
ordez; baina hemen ere jantzi gastuetako gorakada korrelatiboa dago (% 17 inguru) eta 1960-ko
portzentaia hau oso haundiagoari dagokio.
Frantzian gainetiko gastu sail guztiak ere gehitu egin dira hamar urteotan; ez bakarrik balio
absolutoz, balio erlatiboz ere baino. Hona lau adibide. Lehenengo, bizitzetxea. Honen partea frantsesen konsumo gastu osoan % 13-3-tik % 16,4-ra
97
pasa da; honek, 1950-tik 1960-rako gastuen gehitze globala kontuan edukirik, % 77-ren aurrerapena ematen du. Hau da, 1950-n 1960-n gastatzen
duten baino 3/4 gutiago gastatzen zuten frantsesek aterbetzeko. Zergatik? Ez da beren kontua:
sei-hile bakoitzean automatikoki gertatzen da gerra aurrean eginiko etxeen alkiler igotea. Gaizkien aterbeturiko frantsesei buruz, alkilerreko
H.L.M. bat lortzera heltzen direnek — pribilejiatuak orduan — lehengo aterbean ordaintzen zuten bi, hiru edo bost bider gehiago ordaindu behar. Pisu baten jabe ekiteko modurik ez dadukatenek berriz karga izugarria bizkarreratu behar
prestamoak errenboltsatzeko, konparaziorik ere
gabeko kargak noski lehen, jendeztaturiko pisu
batean edo inolao konfortik gabe, ordaintzen zuten alkilerraren aldean. Kondlizio hauetan aisa
ulertzen da frantsesek bizitzetxeari damaioten
partea 3/4 gehitzea.
Gorantz doan beste partida bat: sanitate gastuak, % 5,9-tik % 8,7-ra pasa direnak, hau da,
balio absolutotan bi bidertu baino gehiago (+ %
112). Segurantza sozialari batez ere zor zaio hau:
familiak gehiago zaintzen dira beren gastuetako
parte bat errenboltsatzen zaielako. Baita egia da
farmazia gaien garestitzeak (sendatzea beraz lehen baino garestiago) eta pentsioen eta erritiroen
hobekuntzak (zaharrak beraz gutiago gaizki zaindurik) sanitate gastuen gehitze honi bultzada
haundia eman diotela.
Gorantz doan azken partida: kultura eta jolas
gastuak, % 6,5-tik % 8,1-ra pasa direnak (hau da
% 80-ko gehitzea balio absolutotan) : erdiko eta
98
goiko gizarte mailen opor-aldi gero eta garestiagoak, herritar klaseen opor-aldi luzeagoak, telebisio, zine — telebisioa dela-eta lehen baino gutiago joaten dena, baina baita lehen baino garestiago dagoena ere — , hizparringiak, aldizkariak,
asteburuko irteerak...
Enpresek seguratzen dute Frantziako 2/3 inbersio
Zer egiten da konsumitzen ez esportatzen ez
denaz, konsumorako libre geratzen denaz? Inbertitu egiten da. Inbersioa — hitz itsusi samarra —
nazioko hornitura gastuen multzoa da, geroago
zerbait, osasun nahiz merkantzia, produzitzeko
balioko duten gastuak. Enpresei inbertitzea hil-
-biziko zaie. Berak dira, direla industrial, nekazari nahiz merkatari, direla publiko nahiz pribatu, nazioko hornitura gastuetako zatirik haundiena seguratzen dutenak. Frantzian 1963-n inbertsiotan gastaturiko 77.300 miloi franko berrietatik
54.000 miloi, 2/3-tik gora, enpresek eginiko inbersioei zegokien. Hauei partikularrek eginiko
inbersioak gaineratu behar zaizkie: lur eroste, pisu
eroste, elkarteetako akzio eroste (honela elkarte
hauei makineria erosteko eta beren aktibitateak
zabaltzeko bide emanez)... Halaber administrazioko inbersioak (makinari, sarritan elektronikoak
gaur, etxe, eskola, hospitale, karretera, zubi...
Inbersioei buruz zehaztasun bat erantsi nahi
nuke. Inbersio-tasak esatean (Frantzian produkzio
nazionaletik % 23 1963-n), inbersio brutoez ari
gara, ez inbersio netoez. Zer alde dadukaten?
Hona adibide bat: nazioak karretera bat egin
99
du; berebilak karreteran zehar dabiltza, gastatu
egiten duten eta hainbat urteren edo hileren buruan karretera konpondu egin beharko erabiltzen
segitzekotan. Hau da hasierako inbersioaren balioa konserbatzeko bakarrik ere (ez gehitzeko)
konserbazio eta berrikuntza gastu batzu egin beharra dago: hauxe da amortizazioa, enpresan nahiz nazioan behar beharrezkoa. Berak nazioak
urtero egiten duen inbersio gehigarria, edo beste
era batera esanda, nazioa aberasten duen ekipoaren balioa jakiteko, inbersio brutotik (orain arte
esaten ibili garenetik) aurreko inbersioaren
amortizazioari dagokion kopurua kendu beharra
dago (12).
Eragozpena zori-xarrez zerean datza, ia ezineko dela nazioko amortizaziorik zehazki kalkulatzea. Guti gora behara urteroko inbersio brutoaren 2/5-tam baloratzen da. Oinarri honekin 31.000
miloi franko berri jo diezakeogu “Frantziako Etxek°” ekipoa konserbatzeko eta urtero amortitzeko
behar denari. Nazioko inbersio netoa beraz, 1963-n
litzateke: 77.200 miloi (inbersio brutoa) — 31.000
miloi (amortizazioa) = 46.200 miloi. Hau da, guti gora behera, nazioko produkziotik % 13-tik % 14-ra.
C. Nola banatzen da produkzio nazvonala ?
Produkzio nazionalaren erabilerari buruzko atal
bukatzeko, dakusagun nola banatzen den; beste
era batera esanik, zer errenta nazional zati tokatzen zaion gizarte talde bakoitzari.
Zori-xarrez ez dago hau zehazki kalkulatzerik,
errenta estadistikek ez baitute gizarte talderik
100
garbiro berezten, errenta ereduen edo klaseen arteko diferentziak baizik. Esaterako: estadistika
ofizialek ez dute adierazten: alokatuak, honenbeste mila miloi. Norbaitek iharduki dezake alokairua alokatutzat hartzen duela eta beraz apenas
dagoela diferentziarik. Egia al da hau? Elkarte
haundi bateko zuzendari jeneralak — estadistiketan — alokatu gradoa daduka; ez de hala ere — ez
genuke besterik behar — alokatu tipien taldekoa,
bere 'agindupean daduzkan eta bere enpresan ia
inolako erantzukizun inportanterik uzten ez dien
2.000, 5.000 edo 20.000 langileetarikoa... Beste adibide bat: pentsa, esaterako — probintzietan sarri
gertatzen dena — enpresa bateko alokatu tipietariko baten emazteak denda bat dadukala (etxeko
presupostua pizka bat biribiltzeko) ; senarraren
alokairua estadistikek toki batean dakarte eta
emaztearen errentatxoa beste batean, emaztea
merkataritzat jotzen baitute, eta hala ere, biak
dira gizarte talde berekoak... Hirugarren adibidea:
familia honetan haurrik badago, prestamen familiarrak hartzen dituzte, baina hauk ez dira alokairu zerrendan kontatzen ez eta komertzio-errentetakoan ere. Klase bereko prestamen guztiekin
batera agiri dira (direnak direla hartzaileak) aparteko zerrenda batean. Honela lehen begiratuan ez
dago jakiterik prestamen familiarretako zer zati
joan den alokatuengana, zer merkatariengana, etab.
Lehenengo eragozpen honen erruz ezin zehazki
esan errenta nazionaleko zer zati hartzen duten
alokatuek, zer ugazabek, zer merkatariek. . . Bigarren eragozpena da estadistiketan errenta brutoak
(zergak kendu aurrekoak) datozela eta ez errenta
101
netoak (zergak kendu eta gerokoak), eta denok
dakigu batzutatik bestetzutara alde haundiak daudela, gizarte talde batzuk zerga mordoa ebita dezaketelako (iruzurrari edo legeak damaizkien mesedeei esker) eta beste batzuk ez. Bestalde errenta haundiek sarrerarik erdiraino motz dezaketen
zerga progresiboa dadukate. Kotizazio sozialak
— gizarte talde desberdinei dagozkienak — ez dira
taldeka tasatzen ez errenta netoetatik kentzen.
Errenta-eredu desberdinei zer tokatzen zaien
Penagarri da beraz — 1963-ko neguan ospaturiko errentei buruzko konferentzian hoska eta
bozka esan eta berresan zenez — errenta brutoez
bakarrik mintzatzea, estadistikak falta izatea eta
gizarte talde desberdinetako sarrerak zehazkiago
ezin jakitea. Segur asko arlo honetan mantentzen
den argi-itzala bapo datorkie klase nagusiei, Frantziako desberdintasun sozial hobeto estaltzeko bide
ematen duelako. Baina ba liteke honek honela askorik ez irautea, kontuan edukirik presio haundiak daudela, apur bat alde guztietatik — estadistikoak barru — arlo hau argitzeko.
Nola banatzen da nazioko errenta brutoa (zerga aurretik) , sarrera motaka klasifikatzen den
bakarra? Hona nazioko kontuak 1961-n:
%
Alokairuak: 105.200 miloi franko berri 43
“Enpresarien” errentak (industriadun, artisano.
merkatari, nekazari eta profesio liberal) 68.300
miloi 28
102
Akzio -obligazioen errentak (interesak eta dibi-
dendoak) eta alkilerrak: 7.220 miloi 3
Horniturazko subentzioen eta gerrako kalteen la-
guntza hartzaileak: 1.440 miloi 0,6
Prestamen familiarrak eta sozialak (gizarte talde
guztienak) : 39.600 miloi 16,2
Asistituen sarrerak: 7.660 miloi 3,1
Beste iturri batzu: 15.000 miloi 6,1
Sukaldeen errenta brutoen osoa: % 100, hau
da, 244.4000 miloi. Konseilu ekonomikoa ezaskitasun hauk leuntzen saiatu izan da, metodo nahasiagoekin — nik behintzat antzik ere ematen ez
diedanekin — kalkulatuz talderik inportanteenaren, alokatuen, sarrerak. Konklusiotzat atera du
talde honek produkto nazionaletik % 50 inguru
hartzen duela; hau da, nazioko errentatik % 60
(alokatuek harturiko prestamen familiarrak eta
sozialak kontaturik, jakina).
Honelaxe dago nazioa, ahalik gutien gaizki azterturik, kontaduria nazionaleko estadistikak dauden egoeran. Bego argi hau egoera pasakor bat
besterik ez dela, errenta nazionalaren kontaketa
inoiz ere ez dela geldi egon. Zer da puntu honetaz dakiguna?
III. NOLA EBOLUZIONATU DA ERRENTA
NAZIONALAREN BANAKETA?
Gai zaila da hau, konparazioak apur bat arriskutsu baitira beti — estadistiken ezaskitasuna ikusirik — eta atakagarri nahiz eta zifrak ez gehiegi
103
birrintzeko borondaterik onenez ibili. Hala ere
garrantzia izugarriko gaia dugu, zeren sakonean
nazioak norentzat lan egiten duen jakitea baita.
Optika politikoz honelako gaiak funtsezkoak dira:
zer erantzun ematen zaion, halakoxe iritzia aterako agintean dagoen errejimen ekonomikoaz, bere zuzentasunaz edo zuzengabeaz.
Zer gertatzen da Frantzian? Honela zifra ofizialen erantzuna:
ERRENTA-EREDU DESBERDINEN EBOLUZIOA
%
%
%
Alokairuak eta sarrera zuzenak ...
42
43
+ 1
Enpresarien errentak (industriadun,
merkatari, nekazari eta profesio
liberalak)
35
28
----- 7
Kapitalaren errentak (akzio-obliga-
zioa eta alkilerrak) ...t
13
3
—10
Errenta batzu
1
6
+ 5
Prestamen sozialak eta familiarrak
5
16
11
Asistentzia
4
3
— 1
Ekipo subentzioak
—
1
+ 1
GUZTIRA
100
100
Behar bada pentsatuko da: itzel!, alokatuek
eta funtzionarioek nazioko errenta zatirik ederrena daramate eraman ere, zeren, errenta osoa asko
haziz (gerra aurreari buruz nazioko errenta ia erdi
gehitu da), beren partea ere asko haunditzen baita. Argudio hauxe erabiltzen dute sarritan argitalben kontserbadoreek klase-burruka aspaldiko
104
ipuina dela frogatzeko, nazioaren espansioak gaur
egun alokatu taldeari omen damaio onurarik gehien eta hau hain automatikoki egiten dela non
penagarri baita alokatuek gehiago edukitzearren
burrukan ekitea. Baita diote alokatuak direla prestamen sozialen eta familiarren hartzaile nagusiak,
hauxe dela izugarrien gehitu den sarrera saila,
laburpenez, guztira: alokairuak + prestamen sozialak eta familiarrak belaun-aldi batean % 47-tik
% 59-ra pasa da. Zer besterik nahi duzue?
Alokatuak ez dira nazioko aberaspeneko
irdbaztun nagusiak
Pentsakera honek anitz solaspide ematen dauku gai hau argiago ikus arazteko.
1. Alokatuen eta funtzionarioen parte gehitze
tipi hau errenta nazionalean ez zaie eskuzabalki
emana, berek atzemana baizik. Azken hogei urteotan gertaturiko huelga guztien ondorio da hau.
Dudarik ere ez dago ez zatekeela huelgarik eginen, gehipenak bestela lortu ahal izan balira; baita argi dago, huelga gutiago egotera, gehipen
kazkarragorik egonen zatekeela. Zentzuzko konstatazio hauen arauera, berdin pentsa daiteke, huelga gehiago egotera, alokatuek dudarik gabe parte
haundiago lukeitela errenta nazionalean.
Gogora Andre Tiano-ren liburua (13), aurreragoko lan batean aipatu neutzuena eta ikusmira
honetatik oinarrizko dena: burruka sindikalaren
eta langileei emaniko sarreren inportantziaren artean erlazio zuzena dago. Gogotan dagoke gainera
105
enpresen funtzionamenduari buruzko estudioan
ateratzen genuen konklusioetarik bat zera zela.
enpresak zergak ordaindu, prestatu dizkioten kapitalen interesak bidali eta kapital honetako zati
bat errenboltsatu ondoren, sarrera zati bat geratzen dela bi alderdi interesatuek tirabiratuko dutena: kapitalistek eta alokatuek. Eman berri ditugun zifrak kapitaldunen taldea eta alokatuena.
kontra imini dituen tirabira honexen ondorio dira.
2. Bigarren oharra: alokatuen eta funtzionarioen numeroa asko gehitu da 1938-tik 1961-ra.
Bestalde gaitz da zer neurritan esatea, harrigarri
badirudi ere... Arriskutsu da gaurko zentsoak gerra aurrekoekin konparatzea, metodo oso desberdinik erabiltzen baitzuten orduan. Funtzionarioen
gaurko numeroa (Estatukoak eta kolektibitate lokaletakoak) bi miloitan jo daitezke (hauetariko
300.000 militarrak) 1936-ko 1.168.000 miloien kontra (hauetarik 156.000 militarrak) . Funtzionariotan beraz, gerra aurrean baino % 70 gehiago dago.

You have read 1 text from Basque literature.