🕙 26-minute read

Ekonomiako Lehen Pausoak I - 2

Total number of words is 3377
Total number of unique words is 1723
22.5 of words are in the 2000 most common words
32.4 of words are in the 5000 most common words
36.9 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  Irakurleak segur asko galdatuko duena da ea
  dezentralmenduko politika frakaso biribiltzat jo
  
  27
  
  behar den. Ezezkoan nago. Dezentralmendu politikak bere izenez adierazi gabeko eta naturala denez zuzenki bilatu gabeko erresultatu bat lortu
  du. Egitez dezentralmendu politikak bere lekuan
  gera araztea lortu bestela segur asko berak ere
  Paris, Lyon, Bourdees edo Marselle-rantz joko
  zuen probintzietako jende zati bat.
  
  Migrazio nekazarien gutitzea
  
  Dezentralizazio politikak, lurralde anemikoak
  zuzper araztera zuzenduriko beste neurri batzukin
  batera — lurraldezko desarroilo elkarteen sorrera,
  ekipo gaiak fabrikatzeko ekonomia mistoko elkarteen sorrera, “alde kritikoei” eta “eraberritze aldeei” subentzioak emen, lurraldezko desarroilo
  deei” subentzioak eman, lurraldezko desarroilo
  plan adierazleak argitaratu — ez du Parisaldea establetzerik lortu — are gutiago tipitzerik — , baina
  bai pizkanaka hiltzera zirudien probintzietako hiri
  mordo bat berbiztu: Evreux, Chartres, Chalon-surMarne, Chalon-sur-Saone, Reims, Louviers, etab.
  Hiri guztietan imini dute industria berririk. A fortiori da hau egia Grenoble bezalako hiri haundi
  batzutarako, honen hazkuntza izugarriro bizkortu
  delarik instalazio berrien imintzez, edo Rennes
  bezala, non laster imintzeko den Citroenek egundoko bizitasun lokala sor arazi baitu. Laburpenez,
  bada, dezentralmendu politika honek kanpo inguruan edo bertan beheratasun osoan zeuden erdi
  inportantziako hirietara eragin dio jendeari lan
  bila. Politika honegatik izan ez balitz, jendeak ia
  larbiztanduriko hiri nagusietarantz joko zuen, kondiziorik okerrenetan (bizitzetxe krisisa, paroa).
  Politika honek ez du konzentrazio prozesorik azpikoz goratu, abio arras hondagarririk hartzea bakarrik ebitatu du.
  
  Merkatu Batuak, bera gabe ere bai, baina astiroago desarroilatuko liratekeen eboluzioak azeleratzea dakarrenez gero funtsean, biztu eginen
  du hirien konzentrazio eta lurraldean desekilibriorantzeko mugimendua. Bistan dago desekilibrio
  honek atzerriko konpetentziari aurre emateko
  ekonomiazki ondoen lekuturik dauden lurraldeak
  faboratuko dituela: Lorena, Parisalde, Senako
  Haran, Grenoble, Marselle. Dudarik ere ez datozen urteetan lurraldeen hazkuntza desarroilo polo
  izugarri hauen inguruan ibiliko dela. Ondorioz lurralde arteko desberdintasuna gehitu eginen da:
  ez da beraz, gehiegi esatea Gobernuak bi politika
  elkarren kontrako darabiltzala Merkatu Batua
  martxan imini nahiz eta lurralden bizkundea bultzatuz.
  
  1959-n uste izan zen lurraldeko desekilibrioak
  oker samarrez ikusten zirela. Orduan argitalduriko estadistika batek eduki zuen errua, probintzia
  bakoitzeko per capita errentak (errenta osoa biztanle numeroz zatitua) antzekotzera jotzen zuela
  agertzen zuelako. Komentarista ofizial batzuk berehalaxe atera zuten urte batzu lehengo hasitako
  lurraldeen armonimuntza politikaren ondorioak zirela. Egitez estadistika honek erakusten du lurralde arteko diferentziak ez direla noski bost edo sei
  urte aurrerago bezain haundiak. Arrazoia da aldi
  honetan zehar lurralde eskasetako jende zati handi batek alde egin zuela eta beraz — telefonoak,
  
  29
  
  kotxeak, konsumituriko gasolina tonaladak..., ia
  beidrnak izanik — per capita konsumoak gorantz
  eOgiten duela.
  
  Ez dago dokumentu kontzientik probintzia arteko desberdintasun gehikorra gaur gutitzen ari
  dela frogatzekorik. Ba da, bai, probintzia pobrerik
  aktibitate berriez probetxatzen denik — fabrika
  berrigintza, turismoa — : Kosta Urdina esaterako,
  urtean ia bost edo sei hiletan turismotik bizi da.
  Ba liteke egunen batez Borgoina edo Erdiko Mendialdea ere turismoko aberastasun iturri berdinez
  balitatzea. Oraingoz zihur dakigun bakarra desberdintasuna gorantz doala eta Vendee-tarra edo
  Cotes-du-Nord-tarra (probintzia oso bateko ordezkari bezala) frantses pobrea dela, Senatarrak baino hiru bider errenta tipiagoz.
  
  Une honetan hala ere, hiritarren errenten desberdintasunaz hasieran esana gogorazi beharra
  dago: erdiko senatarra esateak oker haundietara
  darama, zeren hori ganbara batean hilean 6.000
  frankoz bizi den atso koitaduaren eta hilean miloi batzutako errentaduen elkarte haundi bateko
  buruzagi-zuzendari jeneralaren arteko batazbestea
  baita. Errealitatean desberdintasunak pilatu egiten dira. Aldebatetik Senako probintziako per capita errenta Vendee-koa edo Cotes-du-Nord-koa
  baino iru bider haundiago da eta bestetik probintzia hauetariko bakoitzaren barrenean ere errenta
  desberdintasun izugarriak daude, lehenago esan
  bezala. Beraz Vendeetar pobrearen eta errenta gizeneko hiritar baten arteko distantzia hainbat
  haundiago da.
  
  30
  
  III. ENPRESEN TAMAINIARI BURUZKO
  DIFERENTZIAK
  
  Frantziako estrukturazko desberdintasunak ez
  dira errentazkoak edo lur-aldeetako aberastasun
  ekonomikuzkoak bakarrik. Enpresen tamainiari
  buruz ere ba da beste arloetan bezain diferentzia
  haundirik eta behar bada zorrotzagorik. Hala nekazaritzan nola industrian nahiz komertzioan
  “haundi-tipien” arteko desproportzioa agiria da.
  Egoera hau, jakina, bapo probetxatzen dute “haundiek”, xit trebeak “tipiak” beren onerako maneiatzen.
  
  Azter dezagun lehenengo nekazaritzako panorama. Tradizo da Frantzia lurdun tipien nazio bat
  dela esatea. Izan ere, % 80 nekazarik lur osotik
  heren bat bakarrik lantzen du. Hau da 10 nekazari frantesetatik 8-k lur-azal globaletik heren bat
  lantzen du. Bigarren sailean % 16 nekazari sar
  ditzakegu erdizko etxaldeak lantzen dituztenak:
  20-tik 50 hektareatako etxaldeak (50 hektarea lur
  osotik beste heren bat lantzen du. Gainetiko % 4
  nekazarik lur osotik beste herena lantzen du eta
  bakoitzak 50 hektareatatik gorako etxaldeak darabiltza.
  
  Etxalde arteko desberdintasuna: 1-tik 200-ra
  
  Dagigun konparazio bat: azkenengo sailak
  (4 %) lehenengoak (% 8) bezalako lur zatia lantzen du, beraz haietariko bakoitzak bataz beste
  20 bider lur gehiago darabil. Baina hauk batazbesteak dira, “tipien” batazbesteak eta “haundien”
  batazbesteak eta beraz ez hain adierazkorrar. Egotez Vexin-en, Beauce-n eta., ba dago esplotaziorik
  50 hektarea baino gehitxoago ez ezik 500, 800 eta
  1.000-raino ere heltzen denik. Era berean Pirinioetan, Bretainian edo Erdiko Mendialdean ba da esplotaziorik 20 hektareatara ez ezik 6,5 edo gutiagora ere heltzen ez denik. Izatez bada, desberdintasuna ez da 1-tik 150 edo 200-raino baizik lur
  landuari buruz. Gainera kontuan edukirik lur hauk
  tresna mekaniko diferentez lantzen direla, kalitate oso desberdineko haziak ereiten direla eta
  emankortasun oso desberdinak lortzen direla, garbi ateratzen da ez dagoela Frantziako nekazaritza
  orotasun berdintsutzat hartzerik.
  
  Gertaera honetatik sor daitezkeen errenten diferentziak ikaragarriak dira. Frantziako nekazaritza berdin osatzen du hala lurdun tipiak zeinentzat zaldi bat galtzea tresna gabe geratzea bezala
  baita, nola — eta gero eta gehiago — lurdun nagusiak (ez beti jabe), zeinek burjes eder baten antzeko bizitrena baitarama eta Dinamarkako rekorden moduko emankortasunak ateratzen baitizkio
  bere etxaldeari. Hauen seme-alabak kolejiora doaz.
  Seme nagusia karreran ari zaio eta sarri nekazaritzari dagokian karreran, honek bere egunean
  lurrak zuzentzeko eta familiak nekazari tipiari
  lehendik kentzen dion distantzia gehitzeko modua
  emanen diolarik. Nekazari tipiak, eskalako beste*
  ertzean, ez dezake haurrik eskolara bidal eta bere
  familiarekin batera bere lurkondoan bejetatzera
  kondenaturik dago seme-alabek hirira alde egin
  arte (formazio profesionalik gabeko proletariak)
  
  32
  
  gurasoak jaiotzatik harako miserian hiltzen utzirik.
  
  Beste zifra batzuk ere baitesten dute nekazaritzako desberdintasunaren azterketa hau. % 96
  lurdunek edo ez du ezein alokatu enplegatzen edo
  bat edo bi gehienez. Beste % 4-ak bi alokatutatik
  gora daduka. Oraingo zifra hau (% 4) lehenago
  ere aurkitu izan dugu lur landuaren hedadurari
  buruzko diferentziak azaltzean.
  
  Dagigun beste zatiketa bat enplegu estadistiketan gabe produkziokoetan oinarriturik. Lehenengo ikusten duguna da Frantziako garirik erdi
  — eta garia delakoan gaude baserri tipietako produkziorik bereziena — % 2 laborarik bakarrik produzitzen duela, halaber Frantziako ardorik erdi
  % 2 mahastunek produzitzen duela, erremolatxarik erdi % 4 produktorek produzitzen duela etab.
  Begien bistakoa da beraz oraingo konzentrazio
  egoeran, Frantziako nekazaritza batetik milaka
  baserritar tipi oso pobrez osaturik dagoela eta bestetik lur zati haundiz, haur direlarik nazioko lur
  aberastasunik gehienaren emale, baita irabazien
  harrapatzaile ere, jakina.
  
  Lur konzentrazioaren prozesoa
  
  Konzentrazio prozeso hau ez dago bukaturik.
  Frantziako Plan-Batzordearen ustez urtean guti
  gora behera 50.000 pertsona aktibok alde egiten
  du baserritik, beste hainbestetsu ez-aktibo eramanik berekin (emakumeak, haurrak gurasoak), guztira bada, 100.000 pertsona inguru. Zifra arras garrantzitsua da hau 1961-ko udako baserri gorabeheren astuntasuna hobeto ulertzeko, bueltarik gabeko eboluzio honek gehien jotako lurraldeetan
  hain zuzen (Bretainia, Erdiko Mendialde, Ekialdeko Pirinioak, Hegoa-Mendebaleko baserri tipiak).
  
  Teknokratarentzat, ikusmira tekniko hutsez,
  edozein esplotazioaren, baserriko nahiz ez, destino
  normala konzentrazioa da. Baina belaunez belaun
  beren habia eta bizipide izana uztera eta non aterbetu ez non lanik bilatu ez dakiten hirietara emigratzera beharturik aurkitzen diren familiak pertsonalki ezagutzen dituenarentzat baserriko esodo
  honek ba du gure aldion inola ere onartu ezineko
  alderdi negargarririk. Baina gainera konzentrazio
  prozesoa ez dago bukaturik. Baserriko prezioen
  (establetzera edo oso motelki igotera jotzen dutenak) eta azkar — nahiz eta desberdinki — igoten
  ari diren industria edo zerbitzu prezioen arteko
  alde gero eta haundiagoak gaurko nekazariei beren gurasoak baino gehiago produzi arazten die
  bizi ahal izateko, eta a fortiori egokiago bizitzeko.
  Baina gehiago produzitzeko ez da nahikoa ale gehiago ereitea ez hobeto lantzea, lantzeko lurra
  gehitzea baino. Horra konzentrazio gehikorraren
  bueltarik gabeko prozesoaren sustraia.
  
  Lur gehiago edukitzeko bapo datorke hauzoak,
  miseriak jota, kalera alde egin beharra edo alboko
  lurren jabea zaharregia dela lan egiteko eta utzi
  egiten duela etab. Laburpenez, pilaketa demografikozko prozeso' bat ikusten dugu hirietan eta beste bat bataz besteko lan lurraren hedadurazkoa
  etxaldeko. Era baterako mekanizazio prozesoak
  bakarrik egin dezake prozeso biok egoki abiatzea.
  Lur zati haundiagorik lantzeko laneskurik gehitu
  ezin bada, tresna efikazagoak erabili behar: traktore azkarragoak edo indartsuagoak behar, goldatze, ereite, abonatze eta biltzeko tresna haundiagorik arrasta ahal dezaten. Baina alde batetik mekanizazio honek nekazariari mementuz lur zati
  haundiagoak lantzeko modua ematen badio, bestetik huraxe da bere geroko emigrazioaren arrazoi.
  Prozesoa gorantzkoa denez gero, erabiltzen diren
  tresnak etengabe eguneratu behar egunean baino
  egunean zerbait gehitxoago produzitzekotan. Baina berritze hau ezinezko zaionez gero, emigratu
  egini behar, baserrian segiturik ezinen bailuke kalean edukiko lukeen bizimailarik lortu: emazteak
  eta seme-alabek, bidezko denez, diferentzia honetaz pentsa araziko diote. Gainera behar bezala
  mekanizaturik ez dagoen mementutik gora, ez du
  ekipoa ordaintzeko eginiko zorrei erantzuteko haina aterako. Nekazari askok zorgintzako ziklo honetantxe pot egiten du, dela bere erantzupiderako
  gehiegi zorpetu zelako, dela ez zuelako behar haina zor egin eta honela bere esplotazioaren derrigorreko aurrerapena lorrindu zuelako.
  
  Diferentzia izugarriak industrian eta komertzioan
  
  Utz dezagun nekazaritza eta goazen industriara. Hemen diferentzia askoz nabarbenagorik dago
  oraindik. Hala ere arinkiago pasatuko gara gai
  honi aurreko kapituluan ekin baitiogu.
  
  Gingembre jauna etengabe eska ari zaiku
  “Frantzia E.T.E.-ko nazio bat dela” enpresa tipiak
  eta erdizkoak) . Begiratu batez pertsonaia maite
  honek arrazoia dadukala dirudi, zeren industriako
  eta komertzioko alokatuen numeroa enpresen numeroz zatitzen bada, 4 edo 5 alokatu ateratzen
  baitira enpresako. Modu honetara industria bakarrik aztertzekotan, 9 alokatu ateratzen zaizkigu
  enpresako.
  
  Ba dakigu batazbesteek ez dutela zentzu haundirik edukitzen. Lehenengo, komerzioan batez ere,
  enpresarik gehienek alokaturik bat ere ez dadukatelako. Bigarren, mundu guztiak dakienez, alokatu sail galanteko firma haundiak daudelako automobilgintzan, kimikan, siderurjian, metalurjian,
  oihalgintzan, edo aeronautikan, obra publikoetan,
  etab. Esaterako Renaultek 65.000 alokatu daduzka;
  S.N.C.F.-k 300.000-tik gora; Charbonnages de France-k 230.000. Baldin alokatuen orotasunetik nazioarteko entzutedun hiru firma nagusiotakoak
  kentzeko esperimenturik egiten badugu, alokatuen
  batazbestea enpresako 5-tik behera jausten da.
  Hau bai ba dela Frantziako industriaren benetako
  argazkia: izugarrizko firmak, bakoitzak milaka
  eta milaka alokatu enplegatuz, eta alboan enpresa
  tipi pilo haundi bat haundien inguruan, bakoitzak
  2, 3, 4, 5, edo 10 alokatutatik gora enplegatzen ez
  duela, eta erdian, bien arteko sektorea, 50, 100,
  edo 200 enplegatzen dituzten erdi neurriko firmak.
  Frantziako estruktura industrialen ikuskera hauxe da errealitateari dagokion bakarra: Gingembre
  jaunaren agerpenak gezurrezko bezain fantasiazko ditugu.
  
  I zaio 399-ri
  
  Bi estadistika sail ofizialek argitzen du bueltarik gabe gagozkion gaiaren egia. Lehenengo, negozio zifren estadistikak (4). Hazienda Ministerioko estadistika honek agertzen dauku oinarri
  zerga bakarrik (beren inportantzia urriagatik) ordaintzen duten enpresek, nahiz eta xit ugariak
  izan (% 76 totaletik), industriako eta komertzioko
  negozio zifra osotik huskeria bat bakarrik egiten
  dutela (% 9). Beraz nazioko negozio zifratik bederatzi hamarren enpresarik laurdenek bakarrik
  seguratzen dituzte. Ba dugu ia xantzetako ez den
  konzentrazio indize bat. Baina honez gainera 9/10
  hauetatik firma nagusiei, hau da, urtean mila miloitatik gorako negozio zifradunei, dagokien zatia
  bilatzen badugu, konzentrazio izugarria aurkituko
  dugu: 4.300 enpresak (% 0,24 totaletik) negozio
  zifra osotik % 45,8 egiten du.
  
  Beste modu batera esanda 400-dik enpresa batek berak bakarrik egiten du ia gainetiko 399-k
  batera hainako negozio zifra. Azterketa honi segiturik zehatz genezake 280 enpresak (% 0,16 totaletik) ia nazioko negozio zifrarik laurden egiten duela (% 12,16) egiten duela, etab.
  
  Konzentrazio izugarri hau baitetsirik uzten du
  alokairuei buruzko bigarren estadistika sail ofizialak (5). Frantziako alokaturik gehienek (% 55)
  % 0,7 enpresatan bakarrik lan egiten dutela erakusten du. Beraz 150 enpresatatik batek bakarrik
  gainetiko 149-k batera haina alokatu enplegatzen
  du. Ondorengo zifra honek aurrekoek baino zehazkiago ematen du benetako egoeraren berri:
  % 0,1 firmak alokatuen hirugarren partea (% 32)
  enplegatzen du: 1.800 firma, bakoitzak 500 alokatutik gora enplegatzen dutenak.
  
  Frantziako industria eta komertzioko konzentrazio zorrotz hau ezin, jakina, adar batzutako
  kontuak bakarrik izan. Esaterako siderurjian 4 taldek produzitzen du % 80 altzeiru frantses; 5 elkartek irabazten du % 90 petrolio; konstrukzio
  elektrikoan % 4 firmak egiten ditu industria honetako negozio zifra osotik hiru laurden (% 72) ;
  beiragintzan % 3 enpresak produkzio erditik
  % 61; konstrukzio gaietan % 2 enpresak baino
  gutiagok (% 1,8) kontrolatzen ditu aktibitate honetako bi heren; kimikan ere ia beste hainbeste
  gertatzen da: % 6 firmak kontrolatzen du negozio zifrako 2/3-tik gora (% 69) ; optikan are okerrago oraindik: % 1,2 enpresak egiten du negozio
  zifrarik erdi, etab. Adibideak eman eta eman segi
  genezake.
  
  Konzentrazio hau industriako kontua bakarrik
  dela pentsa ez dezazuen, ikus ditzagun orain komertzio jeneralari eta jatekoari dagozkien adibide
  batzu. Frantziako komertzioa dendari tipizko sare
  haundi bat delakoan daudenek hausnar zifra hau:
  almazen ez espezializatuei buruz (hau da, edozein
  gai eta gauza saltzen dutenei buruz), benetako
  irabaziaren gaineko zerga ordaintzen duten komertzioek eginiko negozio zifratik 2/3 parteak
  % 6 enpresari dagozkio. Jan komertzioan benetako irabazidun komertzioek eginiko negozio zifratik
  % 30, % 6 komertziok egina da; jaki dendei buruz
  negozio zifrarik erdi % 8 enpresak egiten du. Jantzi sektorean % 1 firmak kontrolatzen du negozio
  zifratik % 21. Esne industrian % 5 enpresak baino gutiagok seguratzen ditu sektore honetan nazioko aktibitateko 2/3 parteak (% 67), etab., etab.
  
  38
  
  Konzentrazio prozesoa ez da geratzen
  
  Proportzio hauek ez dute komentariorik behar.
  Konzentraziorantzko prozesoaren haundiaz esan
  duguna sendotu besterik ez dute egiten. Konzentrazio hau berriz sektore batzutan — jan komertzio, konstrukzio, mobiliarioak — garrantzia gutikoa bada, hala ere hasi zaie ia eragiten. Izan ere
  mugimendu hau jeneraltzen ari da. Esaterako komertzioan hilero 500 edo 700 gutikarik (gutika
  saltzailek) bere dendak zerratzen ditu, elkarte
  haundietako 200 sukursal berri sortzen diren bitartean. Industrian ere berbera gertatzen da: urtero konzentrazioa gehituz doa eta mugimendu
  bau beheraldi ekonomikoetan baino goraldietan
  azkarrago zabaltzen da (6). Dena dela, bueltarik
  gabeko prozesoan aurkitzen gara. 1954-58 aldian
  argitalduriko zifrek agertzen dute:
  
  — % 5 enpresa tipi (bost alokatutaik beherakoak) desgertu direla.
  
  — gainetiko industria etxeen numeroa gehitu
  egin dela alokatu enplegatuen numeroaren erlazio zuzenek (% 2,2, 6-tik 500-ra alokatudunak;
  % 9,1 50-tik 500-ra alokatudunak; % 12 2.000-tik
  5.000-ra alokatudunak; azkenez % 25, 5.000 alokatutik gorakoak).
  
  Uste dut ez dagoela metodo hoberik konzentraziorantzko prozeso argi ikusteko. Komertzioan
  ere berdin: pertsonal enplegatu gutiko edo batezko almazenak % 2 gutitu dira, 6 alokatutik gorakoak % 7 gehiturik.
  
  Orain arte — konturatuko zinetelakoan nago —
  enpresen estrukturazko konzentrazio teknikoaz
  
  bakarrik mintzatu gara. Izatez botere ekonomikoaren konzentrazioa askoz haundiago da, zeren gainera enpresako autonomia juridikorik itxuraz aldatzen ez duten bi prozedimendu baitaude erabakiak zentraldu ahal izateko.
  
  Finantzazko partizipazioak, administrari berdinak
  
  1. Bi metodoetarik lehenengoa finantzazko
  partizipazioak hartzea da. Enpresa batek — berdin
  da merkatari nahiz finantzari izan — fabrika nahiz
  komertzio apartekoetako, edo fabrika nahiz almazen batzu dituen enpresa haundi bateko kapital
  zati bat erosten du (hasieran nahiz bere funtzionamenduko une eman batean). Bere kapital zati
  honi eskerrak, lehenengo enpresak bere abotsa
  entzun arazi ahal izanen du bigarren enpresako
  akzionista batzarretan eta, behar izanez gero, erabakiak alda arazi ere bai. Jacques Houssiaux-en
  liburu gaur ia klasikoak, “Monopolio indarra Frantzian” (7) adierazten du nola esaterako, Frantziako 100 enpresa haundienak 900 partizipazio
  finantzazko daduzkaten beste firma batzutan, hau
  da, bakoitzak 9. Partizipazio hauetariko zazpigarren partea (130) 100 firma hauexetakoa da: hau
  da, 100 “nagusietarik” bakoitzean. Banku haundi
  batzuk dozenaka partizipazio finantzazko dadukate beste firma batzutan (banku bakoitzeko 60, 12
  haundienetan) .
  
  2. Konzentraziorako bigarren modua administrari berdinena da. Sarritan lehenengoarekin loturik dago hau. Bere interesak jagoteko, firma batek
  
  40
  
  (batzutan finantzazko partizipazio bat beste batean dadukala) bere administrari bat edo batzu
  beste firma bateko administrazio kontseiluan jesartzea lortzen du. Askotan ordea aulki hauk kon r
  petentziazko edo harreman onezko arrazoiengatik
  ematen dira, aurretiko partizipaziorik gabe. Houssiaux-ek dioenez, 100 firmarik haundienetako 975
  administrariek 3.120 aulki daduzkate administrazio kontseiluetan, hau da, bakoitzak hirutik gora
  bataz beste. Aulkiotarik ia 480, 100 firmarik haundienetakoak dira, beraz bakoitzak 5 bat administrari daduzka beste 99-ren berdinak.
  
  Harreman finantzazko edo pertsonazko hauek
  — biek sarritan — firmen arteko harreman baketsuak seguratzen dituzte, egitez indar ekonomiko
  pribatuaren konzentrazio askoz haundiagora jorik
  negozio zifrei edo alokatuei buruzko estadistika
  ofizialetan — berez ere sobera argiak — agertzen
  dena baino.
  
  Haundien indar ekonomikoa:
  inbersioak, alokairuak, prezioak
  
  Baina gertaeren deskripzio hau ez da nahikoa.
  Galde beharra dago zer ondorio dakarren enpresen tamainiako desberdintasuna. Ekonomia mailan, ikus berri dugun konzentrazio neurri honek
  mila batzu firmari uzten die nazioko produkzioa
  bere orotasunean seguratzeko eta gidatzeko ardura, esportazioak egiteko — edo ahazteko — (esportazioa benetako inperatibo da produzitzen duenetik hamarren bat normalki esportatzen duen
  naziorako) . Renaultek automatizatzerik erabaki
  
  41
  
  ez balu, Citroenek Rennesen fabrika berri ultramoderno bat egiteko buruerarik eduki ez balu,
  Sedelor-ek Dunkerquen bilduma siderurjiko record bat imintzerik nahi izan ez balu, etab., Frantziako produkzioaren geroa asko okertuko zen.
  Oraingo produkzioaz harago, firma hauek era ebazkorrez taxutzen dute biharko Frantzia: beren
  inbersioek, gutiegiek nahiz gehiegiek, egokiek nahiz desegokiek, moldatzen dute nazioko geroko
  ekonomia. Gainera inbersio hauk egiteko enpresek, autofinantzazioari esker, jokatzeko askatasun
  osoa dadukte, eta hona nondik geroko egoera enpresarien (guti batzuren) oraingo gogoaren pentzudan dagoen zeharo.
  
  Enpresen inperioa ez da puntu honetan bakarrik geratzen. Alokairu kontuan ere berek ezartzen dute legea. Beretariko guti batzuk “alokairu
  onen politika” delako kontraseinu neokapitalista
  jaurtiki zuten eta aurrelari izan nahiko gero eta
  firma gehiago saiatzen da hura praktikatzen...
  Berek dira baita alokairu erdigarantituzko (indemnizazioz, ordurik gutitzekotan) kontratuen formula jaurtiki zutenak, baita akzio banaketa ere (sinbolikoa) pertsonal artean. Formula honetaz hau
  nahiz ori uste izan, onartu beharra dago firma
  nagusiei dagokiela beren aitatasuna. Formazio
  profesionalaz ere enpresa nagusiak arduratzen
  dira inor baino gehiago eta berak dira produktibitatearen alde ahaleginik haundienak egiten dituztenak (automatizazioa batez ere petroliogintzan, konstrukzio mekanikoan, oihalgintzan..., desarroilatu izan da). Prezioak ere enpresa nagusiek
  ezartzen dituzte (sarritan elkarren arteko sokaz),
  
  42
  
  berek hautaturik nola izendatu, merkatuko burruka zorrotzez ala aurretiko akorduz. Baina haundien jokoak maila guztiak harrapatzen baditu, zer
  arraio egiten dute orduan “tipitek”?
  
  “ Tipiak ” hornitzaile eginkizunera haztertuak
  
  Gaurko ekonomietan apurka apurka enpresa
  tipiak firma haundien horniketara bazterturik
  aurkitzen dira. Enpresa tipiak ez dezakeenez gai
  konplikatuegirik egin (kotxerik, obra publikoetarako makineriarik, etab.), firma nagusiak egokituko duen pieza baten edo batzuren produkzioan
  espezializatzen da. Gainera enpresa tipiak ez daduka klienteak bilatzeko komertzio sarerik, hain
  firmak egiten dizkion eskabideak hartzeaz konformatu baizik. Baina nola enpresa tipiak ez dadukan firma haundiekin eztabaidatzeko modurik
  — haiexen mende baitago bere bizirik irautea — ,
  derrigorturik aurkitzen da enpresa nagusiak — edo
  nagusiek — jartzen dizkion prezioak onartzera.
  Berdin gertatzen da ordainketako atzerapenekin:
  enpresari tipiak onartu egin behar atzerapena, dozenako edo ehundaka enpresari tipikin konpetentzian ari baita eta haik prest egon firma nagusiko
  eskabideak edonoiz harrapatzeko. Laburpenez, bada, lanik egin ahal izateko hornitzaileak derrigor
  onartu behar firma nagusiaren kondizioak.
  
  Enpresa tipia edonola maneiatzeko moduko
  firma da. Firma nagusien eskabideei erantzuteko
  hain harotan 80 ordu lan astero eta gero bi hiletan bere ahalaren % 50-ra jautsi. Enpresa tipiotako pertsonala da garai berriotako proletargoa.
  Lege babesik gabeko proletargoa (zeren industriadun tipiak — inoiz artisano soila — eten gabe hausten baititu lege sozialak), alokairu minimo garantiturik gabe (eskerik dagoenean bakarrik dago
  alokairurik) , etorkizun xit urriz (enpresa hornitzaileok inbersio guti egiten dute, firma nagusiek
  ordainduriko prezioekin ez baitadukate beren tresneria berritzerik eta modernotzerik) . Enpresa
  hauetako gaurko egoerak biharko kapitalismoaren
  ikuspegia damaiku: alokatu-jaunen ondoan (enpresa haundietakoak) gero eta alokatu-esklabo
  gehiago agertuko da (enpresa tipietakoak) . Probintziako tailer tipietan enplegu segururik eza,
  alokairu minimo garantituaren pareko edo azpiko
  alokairuak — lege guztiak eta guzti ere — ordaintzeko ohitura, lurralde hauetako langile familietako seme-alabentzat ia kultura biderik bat ere
  eza, horra garai modernoetako behe-proletargoa
  zer izanen den zori-xarrez iragartzen duena.
  
  Enpresa nagusien interbentzio politikoa
  
  Enpresa nagusien ikuskera hau ezosoa litzateke
  beren garrantzia ekonomikoaz batera politikan duten pisuaz mintzatu ezik. Zati bat arlo honetako
  indarra beren indar ekonomikotik datorkie. Firma
  batek hango bizitza ekonomiko guztia oinarritzen
  duen lurraldeetan (esaterako Michelin-ek Clermont-Ferrand aldean), asma litezkeen presio bide
  guztiak daduzka lekuko agintariak eta jeneralki
  biztanleria osoa enpresak nahi duen zuzenbidetik
  joka arazteko. Zerratzeko edo orduak gutitzeko
  
  44
  
  mehatxuen aurrez — inguru guztiko beherakada
  automatikoa dakarkeena — , lekuko agintariak beharturik aurkitzen dira firmaren esijentziei amore
  ematera (esaterako zerga edo mobiliario kontuan)
  enpresak ez dezan aktibitaterik labur, nahiz eta
  esijentziok ez izan ez arrazoizkoak ez zuzenak.
  
  Agintari-firma arteko soka hau hainbat ugariago ianen da zenbat eta firmak agintarion hautaeran gehiago lagundu. Tradizio da ia hauteskunde kanpaina bakoitzean Frantziako ugazabek beren lagunen artean dirua batzea “kandidato dezenteen” gastuei erantzuteko. Kandidato dezenteok
  ez dira industriako eta lurreko jabego pribatuaren
  on jeneralak eta lokalak zaintzera konprometatzen
  direnak besterik. Esaterako, Boutemy jauna urteetan arduratu zen C.N.P.E.-tiko diruen banaketaz eta Isorni jaunak (Petain-en abokatu antzina
  eta deputatu gero) bere “Ainsi passent les Republiques” liburuan kontatzen du nola egiten zen
  miloi hauen banaketa, propaganda liburuxka
  “onak” eta gainetiko hauteskunde gastuak ordaintzeko erabiltzen zirenak.
  
  Firma nagusien politikan sartzea oso modu ezkutuz inguraturik dago, herritarren susmo gaitzak
  eskatu bezala. Enpresa nagusi pribatuek guztira
  lobby bat egiten dute, beren egite eta asmoez gainera lan, ohar, estudio, eta komentario mordo
  haundi bat argitaltzen duena, izparringiak, parlamentariak, ministro gabineteak, administrazio
  publikoak... elikatzeko, eta firma hoiexetako erreibindikazioak direla nazioko onari komeni zaizkion
  bakarrak frogatzera destinatuak. Lobby-a parlamentarien interbentzioak, hauzi idatziak eta hitzaldiak oso osoan preperatzeraino heltzen da,
  haiek firmatzea edo esatea besterik ez dutela. Debre jaunak ba daki zerbait honetaz, senatore baino ez zenekotik. Gehienean zalapartarik gehien
  ateratzen duten lobbyak ez dira efikazenak. Lobbyen helburua botere publikoengandik aldeko
  neurriak lortzea da: bitartean batzuk hizpide asko
  ematea nahi, bestetzuk ezkutuan pasatzea. Gainera esan beharra dago gizon publikoei bidalitako
  paperketa sarritan abantaila promesaz lagundurik
  doala eta hau edonori zaio tentagarri. Askotan
  “sobreak” edo zuzenki xekeak dira, baina gaur
  egun xit bakana da lobbyak hain prozedimendu
  zikinik erabiltzea. Compagnie du Canal de Suez-
  -ek, Nasser koronelarekin gaizki zebilela, “aldeko”
  hizparringi guztiei xekeak bidali zizkien hauzian
  hartzen zuten ardura eskertzeko. Kasu hau denak
  harriturik uzteko bezain erraroa izan zen.
  
  Lobbyak edo “presio taldeak ”
  
  Gehienean lobby batek edo enpresa haundi batek bizitza publikoan sartzeko erabiltzen dituen
  medioak leunagoak izan ohi dira. Daitekeena da
  — modurik edukiz gero eta enpresa haundiek bakarrik permiti dezakete horrelako luxorik — iritzia sobornatzea (publizitate masiboaren bidez)
  edo hizparringi bat erostea botere publikoari eta
  nazioko sentimenari eragiteko bide emanen diona:
  Boussac-k L’Aurore; Provost-ek Paris-Match; Del
  
You have read 1 text from Basque literature.