Ekaitzpean - 7
bidurtzen...?
AITONA: Ba, ba... ateri dan bitartean atsegin
da emen...
XABIER: Gure ibillian ez gera ba asko berotu...
e...
AITONA: Ez, bañan ibilliak erateko gogoa beti
ematen du... eran dezagun... (eraten dute).
XABIER: ... Ederra dago...
AITONA: ... Bai, ongi sartzen da...
XABIER: Malentxo...! zu bildurrez zaudela iruditzen zait...
MALEN: Bai, Xabier... ekaitzak edo zerbaitek
bildurra ematen dit... beste aiek ere etorriak ba
lira naiago nuke...
XABIER: (Txutik jartzen da eta Malen bereganatuaz)... Ez dezu bildurrik izan bear, Malentxo...
atoz, atoz... nerekin...
(Biak alkartuta, beren artean izketan, barrenaldera dijoaz. Aitonak pozik begiratzen diote;
pipa atera ta ke-belarrez beteta erretzen asten
da. Gero Ama sukaldeko leiotik asten zaio).
AMA: Zer...? bakarrik utzi al zaitute...? A!
gazte oek...
AITONA: Zer nai dezu? zu ta ni ere gazteak
izanak gera ta... beste ainbeste eraman bear
zaiote... Oek ola ikusita ni pozik arkitzen naiz...
AMA: Bai, zenbait bide txarretan ikustea baño
obea da... Ara! eltzea irakiten gañezka daukat...
(sartzen da leiotik).
AITONA: Begira zaiozu eltzeari... ia aparirik
gabe uzten gaituzun...
AMA: (Berriz agertuaz)... Ez, ez, ez zan ezer...
(tximixta aundiago bat, gero turmoia)... Iesus...!
(Aitaren egiñaz) tximixta oiek oso bildurtzen
naute... etxebarrunbean obeto ez al ziñateke
egongo...?
AITONA: Malen ere tximixtak oso bildurtzen
dute, bañan orain ez da asko gogoratzen...
AMA: Zer nai dezu...? esan oi dan bezela
«Gogoko tokian aldaparik ez»...
AITONA: Ala da bai... ongi gero...
AMA: Gure jende oietzaz luze iritxita nago...
AITONA: Berealaxe agertuko dira...
AMA: ... Ara...! tantoak asi dirala uste det...
AITONA: Ez, oraindik ez det batere sumatzen...
AMA: Oso urruti izango dira oraindik... gurdia-
ren otsa ez da aditzen... Zelai-aundiko alde ortatik diranean etxera iritxi baño ordu-laurden
batez aurretik kurpil-otsa garbi entzuten da...
AITONA: Zer! Kurkil-otsari begira al zaude... Ez
al dezu ikusi etxetik irten baño lenago AntonMari bera kurpil-ardatzari koipea ematen aritu
dala...
AMA: A!... ori ez nekien...
AITONA: Orduan kurpil-otsa nola adituko dezu
bada...?
AMA: Ez, ez, ala da...
AITONA: ... Orrengatik, otsik eta ezer entzun
gabe noiz-nai emen dituzu...
AMA: Urrutiko barruti oietara joaten diranean
beti ola gera... berak berandu... eta gu beti kezketan...
AITONA: Zer nai dezu bada...? Bein araño joanezkero al dan guztia ekarri nai izaten da ta...
berandutu...
AMA: Esaten diot ba nik goizago joateko...
bañan...
AITONA: Mendiko ibillerak eta lanak ezin neur-
tu litezke... Gañera orren berandu dala al derizkiozu...? oraindik ez du illundu ta...
AMA: Bai, ori ala da bañan ekaitz onek geiena
bildurtu arazten nau...
AITONA: Eta aek alperkerian jarrita daudela
uste al dezu...? Berak ere ekaitza nola datorren
ikusten dute bai... dauden tokian ez dira lasai
ez... ondo bustitzeko etsita izango ziran bai
gaur...
(Ontan etxeordeko aldamenetik itxumustuan
ta zalapartan Txomin, mutiko azkarra, sartzen
zaiote; laxterka etorri da eta asnas estua dakar).
AMA: Txomin! motell, nola ator, nundik sortu
aiz...?
AITONA: Bejondeikala!... zer egin dek... beti
egiten deken bezela aurreratu ta laxterka etorri...
TXOMIN: Bai, jauna... laxter-bidetik bereala
etorri naiz ni... Aita ta Joxpantoni gurdiakin ba
datoz... bereala emen dira...
(Malen ta Xabier zerbait entzun da ba datoz).
MALEN: Emen al dira...?
AMA: Bai, bat etorri da beintzat eta besteak
ere bertan dira noski... Jainkoari eskerrak.
XABIER: Eta ongi ibilli al zerate...?
TXOMIN: Bai, ederki ibilli gera... bañan lan
asko zan ta berandutu.
MALEN: Zuek mendira joaten zeratenean beti
orrela gaituk... etorrera beti berandu...
TXOMIN: Gu baño lasago ziñaten... ez zenduen gure nekerik... euri-jasaen bat bizkarrean
artzeko arraxkorik ere ez... Aparia gertu al
dago...?
MALEN: Bai, motell, bai... goseak al ator...?
TXOMIN: Oraintxe beia ere bere adar ta guzti
jango nuke...
AMA: Ta busti gabe zatoztenean ez dek ezer...
XABIER: Aldi batean, izugarrizko jasaen bat
artu bear zendutela uste giñian...
AITONA: Oa... oa... oñetakoak aldatzera...
TXOMIN: Bai, ba noa, besteak etortzerako
prestatu bear naiz...
AMA: Iesus! Iesus!... ola, busti gabe, datozenean ez naiz asarre, aldi batean ez nuen uste...
lañoen mutur beltzari begiratuta iñork ez zuen
esango...
AITONA: Besteak ere bertan dira oraintxe...
MALEN: Ondo nekatuak izango dira...
XABIER: Malentxo..! goazen bere bidera...
MALEN: Bai, goazen... mandioko aurrera...
(Xabier ta Malen barrenaldetik etxeari itzul
egiñez gurdi-zaleak datozen aldera ba dijoaz).
AITONA: Mandioko atea iriki al dezute...? eta
ikullukoa...?
AMA: Ikullukoa bai, irikia da... mandiokoaren
giltza Malen-ek darama...
TXOMIN: (Etxeko atean agertuaz). Ara... or
dira... ez al dezute aditzen...?
AITONA: Bai, or dituk... Joxpantoni-ri laguntzera joan adi...
TXOMIN: Bai, ba noa... (laxterka dijoa).
(Etxearen beste aldean dan mandioko atetik
gurdia nola sartzen duten aditzen da, ardalla
zenbeit izaten bai da).
AMA: Auxe bada bizikera, beti lanpean eta,
gauz batengatik edo bestearengatik, beti kezketan bizi bearra...!
AITONA: Zer nai dezu bada, nekazarien lanak
olaxe izaten dira ta...
AMA: Bai, bai, ala da bañan...
AITONA: Ola gabiltzan bitartean ez gera gaizki, oiean gaxo dagona ez da obeto izaten...
AMA: Ez, ez... ori ere egia da... Jainkoak osasuna deigula...
(Malen ta Xabier-ekin Aita barrenaldetik ba
dator).
AITONA: Kaxo motell, emen al zerate...? oraintxe emakumeak estutzen asiak ituan...
AMA: Bai, ez negon ni oso lasa... alde batetik
berandu-xamar ta bestetik turmoi-tximistak gelditu gabe...
AITA: Lan asko gendun ta... beste itzuli bat
egiten ez ibiltzeagatik guztiak bildu nai ta...
berandu-xamar egin zaigu bai... Gaur busti gabe
etorriko giñanik ez nuen uste... batez ere tanto
mardul batzuek asi diranean...
XABIER: Ongi ta legor etorri zeratenean ez da
ezer...
MALEN: Orain ongi apaldu ta oea gogoz artuko dezute...
AITA: Bai, orixe bai,... ekaitzaren bildurrez
laxterka ta itoka etorri gera ta nekatu-zamartua
nator... gañera, gure ezurrak ere gogortzen
asiak dira, noski...
AITONA: Ixilik egon adi... i sasoirik onenean
oraintxe ago ta...
XABIER: Ara!... tanto bat arpegira erori zait...
orain asiko du euri-jasa...
AITA: Ez det uste... oraindaño egin ez duanean... onezkero egingo duanik ez zait iruditzen...
AMA: ... Aparia ateratzera noa e...
MALEN: Ara!... neri ere beste tantoa erori
zait... euri-jasa orain izango da... goazen barrura...
(Joxpantoni ta Txomin etxeko-atean agertzen
dira; beiak azkatu ondoren ikullutik sukaldera
sartu dira).
AITONA: Ara!... Joxpantoni ere emen degu...
gure neska jatorra...
JOXPANTONI: Ongi al zerate...? gu baño neke
gutxigorekin, noski... bañan gu ere ez gera gaizki ibilli ez,... euri-jasaren bildurrik izan ez ba genduen...
XABIER: Aitona ta ni ere or ibilli gera mendian... itzuli polit bat egin degu... eta toki ederrak ikusi ere bai...
AITONA:
Bai, bai, arratsalde ederra bota
degu...
AMA: (Leiotik) Joxpantoni... lenbaitlen abarkak aldatu eta maierako gertu zaitezte... guztiok
ere nai dezutenean etorri... aparia maiean
dago... atozte... geiegi berandutu gabe apaldu
dezagun...
AITA: Bai, goazen, goazen, bestela oso berandutuko zaigu...
XABIER: Goazen, bada... goazen Malentxo...
MALEN: Zoazte, zoazte,... nik tresna oek bildu
bear ditut...
XABIER: Laguntzea nai al dezu...
MALEN: Ez, ez, zoaz zu ere... Txomin-ek lagunduko dit...
TXOMIN: Bai, bai, bion artean sartuko ditugu...
XABIER: Ara! beste tantoa...
AITONA: Bai, tanto aundi bakan batzuek badira bañan... alako itxura zakarra jarriarren, euri
asko egiteko gorrotorik ez dauka...
(Banaka-banaka etxera sartzen dira; Malen
ta Txomin aizken, tresnak jasotzen gelditzen
dira; lenbizi txarro ta edontziak Malen-ek biltzen
ditu, gero maia ta aulkiak).
MALEN: ... Lenbizi txarro ta edontzi oiek eramaitzak... arretaz e?... autsi gabe...
TXOMIN: Ez ditut autsiko ez... zer uste dezu
ergel txoroen bat naizela...
MALEN: To, bada. Eramaitzak...
(Txomin etxean sartu besterik gabe ots aundi
bat entzuten da... ontziak erori zaizka eta autsi...
ango ardalla..!).
AMA: (Leiotik) Zer zabiltzate... ontziak autsi al
dira? Zuentzat ainbat gauza ez diagu sortuko...
MALEN: Esan diot nik arretaz eramateko
bañan...
TXOMIN: Ni arretaz nijoan bañan... sarrera
ontan illun dago ta irrist egin det... ezur bat autsi
ez detenean... Ederra artu det neronek...
MALEN: Tira, tira, ator... mai au, bien artean,
eraman dezagun...
TXOMIN: Bai, eldu zaiozu alde artatik... (eramaten dute).
MALEN: Kontuz ibilli adi... ontzi-ausien zatiak
oin-azpian artu gabe... (gauza guztiak eramaten
dituzte; aulki bat bakarrik utzi dute aztuta...).
(Zearo illundu du; etxe-aurre artan iñor ez da
gelditu; guztia ixiltasun aundienean arkitzen da;
tximixt izugarri ta turmoi zakar baten dunbarakoak bazter guztiak astintzen ditu.
Gero barren-barrendik Pello ixilka dator ta
etxeaurrean iñor ez dagoala ikusirik bertaratzen
da; sukaldeko leioak leiatillak oraindik ondo itxigabeak izanik barrengo argia ta baita sukaldean
gertatzen dana ikusi diteke.
Pello pittaka-pittaka, otsik egin gabe, leioraño dator eta oso bertaratuta barrura begiratzen
ari da.
Ontan exeko atea iriki eta Malen agertzen da,
lenago aztuta utzi duan alkia jaso bear du...
Etxeko atea iriki danean argitasun aundia
zabaldu da; Malen alkia dagon tokira zuzenzuzen dijoala Pello-kin alkar jotzen du, batbatean bildurtzen da, berealaxe bere onetara
biurturik, ekiten dio...).
MALEN: Ama!... zer da au...? garai ontan zer
abil i emen kuskusean..? zeren billa ator...? zerbait galdu al zaik?
PELLO: Zer da, ola asteko...? ezin etorri al
niteke ni onera?
MALEN: I ola ixilka, otsoa arditara sartzen dan
bezela, maltzurkerian atorrenean, gauz onik ez
dek izango... zital ustela...!
PELLO: Zenbat aldiz, eskean ate ondora etortzen dan bat bezela, zure naitasunaren eskale
etorri nitzan etxe ontara, eta zure aurrean txakur zintzo baten antzera makurtu nitzan.
MALEN: I...? ixilik egon adi... i makurtu...? gu
bezelako baten aurrean makurtzeko ona aiz i...
ik, emazte bezela baño neskametzat artu nai
niñuken... eta, bein esanezkero ez autela maite,
zertako abil ondotik...
PELLO: Neri ostikada eman zidazun bañan...
ikusiko degu... nerea ez zera izango... bañan ez
eta or gordeta daukazuten zakur orrena ere...
ondo ixilka ibili zerate bañan gauzak jakiten
dira...
MALEN: Iesus... zer asmo dek...? likixkeri zikin
orrek... zer esan nai dek orrekin...? i bezelako
gizaseme ustelik etxe ontan ez zegok...
PELLO: Ezetz...? ori aurki ikusiko degu... likitzak zuek, gure Eliza eta xinixmen aundiaren
etsaietako bat etxean euki, bertan zurikatu, eta
gañera senargaitzat artu... gure baserri garbietako neskatx batek...! zuek likitzak, zuek...
MALEN: Iesus! Iesus...! zer entzuten det..? ero
nazkagarria, joan adi emendik bereala... eta
nere begien aurrean ez geigo agertu... (aulkia
jasoaz ekin nai dio...).
PELLO: Joan...? bai ba noa... Orain ikusiko
dezute...
(Pello barrenaldera azkarki ba dijoa... Malen
bere alkiarekin etxera laxterka sartu eta atea
ixten du.
Barren-barrendik Pellok txistu egiten du eta
urrutirago beste txistu batek erantzuten dio.
Berriz ere tximixt-turmoi ikaragarria.
Aitak sukaldeko leiotik Pello-ri deitzen dio...).
AITA: Zer abil or...? garai ontan zer dek..?
(«Pakean usteko», «ez jaramonik egiteko»,
sukalde-barrendik esaten diote, bañan berak
jarraitzen du...). Zergatik utzi bear diot txoro
arraio orri..? adi zak i... zerbait esan bear ba dek
arpegiz-arpegi neri esaiak... (Iñork ez dio erantzuten noski)... Zer! nere aurrera agertzeko biotzik ez al dek..? A! bildurti txoralda... joan adi...
joan obe ere ba dek... (Sartzen da. Leioa itxi ta
argia itzaltzen dute).
(Ontan itxura-txarreko zortzi edo amar gizon
barren-barrendik agertu dira, guda-gizonak,
bakoitzak bere zizpa eskuetan duela geldiro
datoz; ixilka, baserriari begiratzen diote.
Asmo onik ez dakarte noski; etxebarru artan
arkitzen dan bat-edo-baten eske datoz.
«Txinparta» dute aintzindari; au Pello-kin
dator aurrera. Bertara iritxi gabe, onek, urrunxamarretik baserriko atea erakusten dio).
PELLO: Ara! Etxeko atea ori dek... ortik ibiltzen dituk beti.
TXINPARTA: Ondo zeok... bada-ez-bada etxeko
beste aldean gelditu diran mutillei ernai egoteko
esaiotek... mandioko atetik edo leioen batetik ez
dezala iges egin... orain ikusiko dek gauza polita...
PELLO: Ni ba niak... ez diat emen egon nai...
TXINPARTA: Zer, bildurtu egiten al aiz...? igesi
al oa...? a! aul arraiea... ondo esaten ditek bai
Pello-kirten...
PELLO: Ba niak... ba niak...
TXINPARTA: Oa bada, oa... emengo garbitasuna egiteko ire bearrik ez diat... i bezelako gizon
ustelak aldamenean ez izatea obe... gu bezela
ibiltzeko ona ago i...!
(Pello ba dijoa laxterka; Txinparta-k bere
mutillei agintzen...).
Zuek emen gelditu zaitezte, izkilluak gertu
euki, begia ernai... norbait igesi irtengo ba litzake bertan bota... zuek biok nerekin ateraño
aurreratuko zerate... eta gero zer egin bear
dezuten nik aginduko dizutet... ez gero atzerapausorik egin, ez bildurtu... ezagunak dirala ta
kupituta ez gelditu e... alako gauzen bat gertatuko ba litzake zuei zer egin bear dizueten nik ba
zekiat... or daukaten zakur ori bertan lerdekatu
bear diagu... tira bada, ernai egon ta bildurrik
gabe...
(Mutillak ori entzun eta, ixilik, bere gudatresnak prestatzen dituzte... bere zizpa-motza eskutan arturik Txinparta bi lagunekin atzeko ateraño
ba doa; eskuan dakarkin makillaz atea gogorki jo
ta gero deadarka asten da...).
... Tira, tira, etxekoak... atea iriki bereala... ez
degu betik galdu nai... iriki zazute azkar... (geldi-
tu gabe berak makillaz eta laguntzalle batek
bere izkillu-aundiaren atze-aldez atea jotzen
dute)... ez al dezute iriki nai...? bereala botako
degu... eta etxeari su eman ere bai... milla deabrukin... iriki berealaxe... bestela...
AITA: (Atea iriki gabe barrendik erantzuten
dio)... Oinbeste ixtillukin zer bear dezute...?
olako ixkanbilla jarriaz iñungo etxera etortzeko
garaiak oiek al dira...?
TXINPARTA: Txorakeri oiek alde batera utzi ta
atea iriki zazu bereala...
AITA: Zertarako nai dezute irikitzea...? gabeko garai ontan etxeko atea iñori ez zaiok iriki
bear...
TXINPARTA: Irikiko al dezu ala ez... or gordeta
daukazuten zakur ori bear degu... zuk ez badezu
iriki bear nik laxter iriki araziko det... (len baño
indartsuago jotzen du berriz).
1. LAGUNA: Meta batetik belar pilla bat artu ta
azkar etxea sutan jarriko degu...
TXINPARTA: Orren bearrik ez dek... atearen
serrallari tiro bat emanaz laister irikiko dek, bai...
2. LAGUNA: Aizkenik... irikiko al dezute...?
(Zerbait egiteko asmotan pixka bat urrutiratzen diranean bat-batean atea irikitzen da eta
Xabier bera agertzen zaiote esanaz...).
XABIER: Nere billa al zatozte...? Ona, bada, ni
emen... zer bear dezute...?
(Lenbizi arrituta bezela gelditu dira bañan
berealaxe ekiten diote...).
TXINPARTA: Zer bear degun...? oraintxe ikusiko dek... tira mutillak, eldu oni... onera zaurituta
ekarritako gure etsai zikiña, emen gordeta egon
dana i aiz beraz...?
XABIER: Euskal-Erria-ren aldeko euskaldun
zintzoetakoa bai, ni naiz... zikiña ez, euzkotar
garbia bai...
(Eldu eta joka ta bultzaka ate-ondotik artu ta
aurrera dakarte; Xabier-ek berak ere ez diote
barkatzen, burrukan asten dira bañan, besteak
askoz geiago izanik, menderatzen dute; ardalla
bizian dabiltzala Txinparta eta bere lagunen
birauak entzutekoak ez dira; barrenaldean gelditutako beste lagunak ere biltzen dira eta guztien
artean mastrakatu eta lurrera botatzen dute.
Xabier-ek «Gora Euzkadi»ka ekiten duenean
sutan jartzen dira...).
TXINPARTA: Motellek! jarri guztik or... prestatu
izkilluak... Nik esaten detenean guztiok batean
berari, e...
XABIER: (Lurretik jeiki naiean dabillela etsaiei
esaten die). A, zer euskaldunak, zer biozdun
gizonak zuek... zauritua ta ezin mugitu dan anai
bat menderatzeko oinbeste lagun bildu zerate
eta izkillu ta tresnaz beteta etorri...?
TXINPARTA: Jarri motellek...! txutitu gabelurrean etzanda dagon bezela... bertan lerdekatu
bear diagu... bota berari!
(Ori esaten ari danerako itxumustu ta zalapartan etxeko guztiak deadarka agerizen dira
eta, laxterka, lurrean eroria dagon Xabier ta bere
erailleen artean sartu ta izkillukiko gizonei ekiten
diote, baita zizpa-muturretik eldu ere... guziak
alkarren gainka itz egiten dute).
AMA: Zer egitera zoazte? Jainkoagatik geldirik
egon zaitezte...!
MALEN: Ez dezute ilko...! ori baño len guztiok
erail bear gaituzute...
AITONA: Zuek baño lenago, orain zabiltzaten
alderdi orren aldekoak izan giñuan gu... gu beti
zer izan geran ba dakizute... artarako kemena
baldin ba dezute bota zazute,... emen gatxiok...
gure biotzak emen dituzute...
TXINPARTA: Tira, tira... kendu zaitezte ortik...
bestela guztiok garbituko zaituztet... alde emendik...
JOXPANTONI: Biotzik ba du bota dezala...
1. LAGUNA: Ken zaitezte... kendu azkar...
AMA: Ez, ez, ez gera kenduko... gu bizi geran
artean ez dezute erailko...
2. LAGUNA: Zer uste dezute, zuei begira egongo gerala...? Kendu, kendu, zoazte ortik, bestela...
MALEN: Edozer gauza egiten ba dezute ere...
ez gera joango...
TXINPARTA: Mutillak! zer egiten dezute...
prestatu izkilluak...!
AITA: I, Txinparta, nere seme zarrena zuekin
gudara eraman uana eorri ez al itzan izan?... irekin batean nola joan zan aztu al zaik?... eta
gudan asi ta zuek baño ausarditasun geiagorekin sutan ta arraxko tokietan zebillela erori ta
bere bizitza eman zuala ez al aiz gogoratzen...?
TXINPARTA: Ara zer gauza ateratzen dezun
orain... zuen ateraldiak entzuteko ez nago... alde
ortikan...!
AITA: Orduan seme bat eraman iaken... ta
orain bestea kendu nai dirak...? ez, au ez dek
eramango...!
TXINPARTA: Kendu zaitezte... bestela guztiok
bertan garbituko zaituztet...
AITA: Ez, bigarren semea ez dirak kenduko...
3. LAGUNA: Zer! Krixtau-legearen etsai, zakur
ori, zure semea dala...?
JOXPANTONI: I baño krixtau obea eta euskaldun zintzoagoa dek.
AITA: Bai, nere semea dek...
(Izkillu-ondoaz joka asten dira; orduan guztiak deadarka Txinparta eta bere lagunei billaukeri aundienak esaten diozkate; Aitonak bati
zizpa-muturretik eltzen dio eta biak indarka
asten dira...).
AITONA: Ez, ez diat utziko,... larogei une ba
dizkiat bañan i bezelako kaleume ustel bat menderatzeko ainbat kemen ba diat oraindik...
4. LAGUNA: Geldirik egon zaitea... zerorri botako dizut, e...
(Era-batera guztiok itz egiten dute eta alkarri
ekin ere bai).
AMA: Likixkeri zikiñak...! lenago maltzurkerian seme bat kendu, era orain, pakean gaudenean, bestea garbitu nai dezute!
JOXPANTONI: Orrelako ausartak ba zerate
guda ari dan tokira zoazte... emen ez dek burrukarik, emen iñori kalterik ez zaiok egiten...
MALEN: Gu bizirik gauden artean ez dezute
ilko...
TXINPARTA: Kendu, kendu ortik... alde...
alde...! oraintxe gogobetetu nazute... ez det
geiago ezeri begiratuko e...!
1. LAGUNA: Naikoa eraman dizutegu... eta
bukatu bear degu...!
2. LAGUNA: Izkilluk eskuetan euki eta zeri
begira gatziok...? motellek, amaitu dezagun lenbailen...
AITA: Zoazte Jainkoarekin eta utzi gaitzazute
pakean...
(Xabier lurretik txutitu da eta deadarka ekiten du).
Ni erail bear ba naute Euzkadi-ren
alde nere odola emateko gertu naiz... bota dezatela...
MALEN: (Bertaratu ta eltzen dio)... Ez Xabier,
ez... zuk il bear ba dezu nik ere bai zurekin...
XABIER: Malentxo, agur... nere biziak ez du
oinbeste balio... nere odolez ain egarri ba dira,
artu dezatela...
MALEN: Ez, ez, Xabier... ni zurekin... (negarrez).
XABIER: Nigatik zuek kalte, izugarrien bat izatea ez det nai...
AITONA: Ez, arraioa...!
(Etxeko guztiak Xabier inguratzen dute
berriz. Zizpa-dutenak eldu ta indarrez Xabierengandik kendu arazi nai dituzte. Ez dituzte tiroz
bota nai, bañan baserritarrak sendo ta indartsuak izanik amorerik ez dute ematen eta burrukan asten dira... nork aek indarrez menderatu...?
burrukarekin batera alkarri izugarriak esaten
diozkate... ixkanbilla ikaragarria da...).
TXINPARTA: (Aitari) Bañan zeñen alde ari zeraten bai al dakizute?
XABIER:
AITA: Bai, ori zein dan ongi zekiagu... orrengatik bere alde bizia ere emango diagu bear ba
da...!
TXINPARTA: Ori gure etsai gaizto bat besterik
ez da ta bertan erail bear degu...
AITA: Ez, gezurra dek ori, mutil on bat dek eta
gure etxean ik eorrekin eraman uan nere seme
zanaren ordezkoa...
TXINPARTA: Zuek olakoak ziñatenik ez nuan
xinixtuko... zuek gure aldekoak izan zerate beti...
zer aldaketa da au...?
AITONA: Gu ez gaituk aldatu... gu lengoak gaituk... zuek aldatu zerate... gu gazteak giñanean
zuek bezelakoak ez giñuan.
TXINPARTA: Bada, gu orren eske etorri gera
eta gure eginkizuna bete gabe ez gera berriz
itzuliko... gutxienaz gurekin eraman bear degu...
AMA: Ez dezute botako... eta eramango ere...
3. LAGUNA: Ezetz?... ikusiko degu ori...
JOXPANTONI: Lenago guztiok erail bearko gaituzute... (burrukan).
TXINPARTA: Nor zeraten jakin da kalterik ez
nizuten egin nai... bañan oraintxe nazkatua
nago, ta... kentzen ez ba zerate... onez-onean
gure etsai ori ez ba didazute eman bear zuei
botatzeko agintzera noa nere mutillei...
AITA: Egin zak nai dekena... bañan zer egiten
deken eorrek igarriko diok... ire gain ere txamalda izugarria etorri litekek... ire agintarien artean
guk ere ongi nai diguten adixkide ta laguntzalle
onak ba dizkiagu... e!
(Ontan bi su-tunpa edo tiro-ots entzuten dira;
izkillu dutenak arriturik alkarri begira unetxo
batean gelditu eta tunpa-otsak izan diran aldera
jaramon egiten dute... Berriz tunpa-otsak eta
berealaxe besteak... Txinparta, aitaren aizkeneko itzez ezpaz jarria ba zan oraingo zizpa-otsak
kezketan sartzen dute... berriz ere tunpa ta
tunpa...).
TXINPARTA: E?... zer da ori... Guretakoak or
geldituak al dira?
1. LAGUNA: Ez, gutakorik ez da or gelditu...
2. LAGUNA: Oek gaikaldetik dira... (tunpa ta
tunpa berriz).
3. LAGUNA: Beste oek bertarago ziran...
TXINPARTA: Ba diagu zerbait...!
(Etxekoak, Xabier-en inguruan estu-estu bilduta ixilik daude... tunpak gero ta bertarago
entzuten dira...).
4. LAGUNA: Zer ote dan ikusi bearko degu...
2. LAGUNA: Gauz onik ez...!
TXINPARTA: Bai, ikusi zagun...
3. LAGUNA: Bañan etsaiak oneraño etorri al
litezke...?
TXINPARTA: Nun dabiltzan zeñek zekik...?
(Tunpa-otsak gelditu gabe ari dira. Zizpakikoak lenbizi bat edo beste, gero geiago, ta aizkeniK
guztiak barrenaldera ba dijoaz, aizkenekoak laxterka. Bi esku-argi antxe lurrean utzi dituzte...
etxekoak arriturik daude eta ixil-antzean alkarri
ala diote...).
AMA: Ikusten al dezute...? zer da au...?
MALEN: , Jainkoa gutzaz errukitu ote
da...? lesus!
AITA: Gauz arrigarria da au beintzat...
JOXPANTONI: Bai, zakur amorratuak bezela
zeuden garaiean...
AITONA: Um! geiegi ez poztu oraindik... berriz
etorri litezke e... eta erabaki zorrotzen bat artze-
ko ordua oraintxen da, e... Xabier-ek izkutatu
bear luke...
AITA: Bai, bañan lenbizi tunpa-ots oiek zer
diran jakin bear genduke... eta beste oiek zer
egin duten ikusi dezagun ia bertan gelditu diran
edo zearo alde egin ote duten...
XABIER: (Biotz-ukituta) Nigatik zuei kalterik
etortzea ez nuke nai eta alde egitea onena izango da...
AITA: Itxo egin zazute... nik etxe-inguruak
bereala miatuko ditut (barrenaldera ba doa, Joxpantoni ondoren dijoakio).
MALEN: Iesus! au gertaera... (negarrez)...
(Tunpa-otsak ba dira oraindik).
AMA: Xabier...! (besarkatzen du)... au ere
ikusi bear gendun... bizirik nola zauden ez
dakit... Arantzazu-ko Amak lagundu digu... berari eskerrak...
XABIER: Ama, Malentxo... bigarren aldiz bizia
zor dizutet... nigatik egin dezutena bizi guztian
ere ez dizutet ordainduko...
AMA: Ixilik zaude, guk baño aldi okerragoa
izan dezu zuk eta...
Bai, oraingoan bizia galtzen nuala
etsita nitzan...!
MALEN: Ene...! zer arraxkoan izan geran...
tunpa-ots oiei eskerrak... bestela...
XABIER: Eta Txomin nun da...?
AMA: Baztarren batean or egongo da bildurrez...
MALEN: Arritzekoa da ba... bera nor dan jakiñaz...
AMA: Ez ote du gero iges egin...
JOXPANTONI: (Barrenaldetik pozik dator)... or
ezer ez da agiri... nere ustez oso joanak dira... au
poza...
MALEN: Iesus! ori ala izan dedilla...
AMA: Eta Aita nun degu...?
JOXPANTONI: Zearo alde egin duten ongi jakiteagatik aurrerago joan da...
AITONA: Ikusi al dezute zer gizonak... zitalondo, bildurti oiek gure artekoak, euskaldunak
dirala esatea ere...!
XABIER: Bai, ala da, euskaldun batzuk, gure
jatorri berekoak, gizon gaizkille oek izatea, ezin
xinixtu liteke... negargarria da...!
XABIER:
AITONA: Tunpa-otsak aditu dituztenean nola
iges egin duten...
XABIER: Bai... kale-ume ustelak bai dira...
AITONA: Batzuen-batzuk aurrera sartu ez ba
dira...
XABIER: Ba liteke, bai...
MALEN: Guri naiko on egin digute beintzat...
(Aita barrenaldetik ba dator).
JOXPANTONI: Ara! Aita ere emen degu...
AMA: Ta... zer da... nun dira...?
AITA: Joan dira, joan dira... or ez da ezer
nabaitzen... bidean bera naiko jetxi naiz ta zantzurik ez da... onezkero errira ba dijoaz laxterka... tunpa-otsaz zearo bildurtu dira...
Orain ongi ikusten da, ekaitza igaro danean
zerua ederki garbitu du gau-giro argia dago,
illargi ederra aurki agertuko da... eta tunpa-ots
aiek zeñenak ote, ziran...?
XABIER: Orixe bera esaten ari giñan oraintxe... ori da gauza arrigarria...
(Ontan ezker-aldeko sasi baztar batean zarata da, norbait ba dabil an... ura aditzen dutenean
guztiak ara begira jarri eta bildur-mugira egiten
dute...).
AMA: Aditzen al dezute...?
MALEN: Bai, or zerbait ba dabil... berriz emen
ote ditugu...?
JOXPANTONI: Iesus! ez dezazutela esan... ene
bada... (Xabier-i) zu izkutatu zaite beintzat...
XABIER: Aietakoen bat gelditu ote da...?
AITA: Ez det uste... pixtien bat ez ba da...
AITONA: Laister ikusiko degu ori...
(Aitona ara aldera asten danean, ezker aldeko sasi tartetik agertzen zaiote Txomin, bere
zizpa sorbaldatik zintzilika duala, alai ta jator,
bere egintzaz pozik, garaile. Guziak arriturik gelditzen dira, gertatu dana orduan ulertzen dute
eta, besarka ta musu, mutiko bizkorra guzien
artean jan bear dute).
MALEN: Txomin...! bañan i al itzan...? zer egin
dek...?
JOXPANTONI: Eta zizparekin...? zer abil...?
AITONA: Bañan su-tunpak ik bota. al dituk...?
TXOMIN: Noski... zeñek botako zitun bada... ?
AITA: Bejondeikela, motell...! i aiz gizona...
XABIER: Iri eskerrak bizirik natxiok... (besarkatzen du) bizia zor diat...
AMA: Txomin... nere semea... bañan olako
gauz bat egitea nola bururatu zaik...
TXOMIN: Zer bada...? ni txoroen bat naizela
uste al zenduten...?
(Malen ta Joxpantoni-k musu ta estutuak
ematen diozkate).
AITONA: Bañan Txomin, zer egin deken bai al
dakik...?
TXOMIN: Jakingo ez det bada...? Gizon txar
zeken oien tankera ikusi ta... gero Xabier artu ta
mastrakatu nai zutenean begira negon... eta
zer... negarrez asiko al nitzan...? ez arraioa...!
aek uxatzeko zerbait egin ber nuan... eta gure
Aitonak esaten duanez ola dabiltzan gizon gaizkille oiek oso bildurtiak izaten dirala, zer egin
det... aitaren zizpa gordeta nun zegon ba nekien
eta su-zorroak ere bai... guziak artu, mandioko
leiotik ixilka irten eta goiko sastrakara sartu... ta
urrutienetik asi ta tunpa ta tunpa, etxe-aldera
urbilduaz... oek aditutakoan bildurtuko zirala ba
nekien bai nik...
AMA: Beraz, aitaren zizpa nun zegon ba ekiken e...!
TXOMIN: Jakingo ez nuan bada...!
AMA: Ustez ongi gordea zegoken ba...
AITONA: Ongi egin dek, motell... iri eskerrak
arraxko ederretik atera gaituk.
MALEN: Goiko-Amak gauz ori bururatu arazi
dik...
JOXPANTONI: Bejondeikela Txomin...! orren
azkarra itzanik ez nian uste...
XABIER: Eskerrak Txomin, nere anai gaztea,...
eskerrak zuei guztiei zuek ekin dezuten bezela
sartu ez ba ziñaten, gizon oker-eraille oek nerekikoa azkar egiña zuten...