Egia katholikak - 10
Ala zuek parabisuko
Frontera miragarriak!
Diamantezko portaletan,
Nolako argi handiak!
Nolakoa den birjinentzat
Hor den mañifizenzia!
Bañan Bildots xuriarentzat,
Zer ponpa eta gloria!
Ikhusten dut nola dabiltzan
Pintatu errepiretan,
Asetzen daudela gloriaz
Ithurri dohatsuetan.
Aingeruak diduritela
Bozak dituzte goratzen,
Eta Bildotsaren ondoan
Birjinen kantak kantatzen.
Ikhusten dut izarretarik
Agertzen Jainko Handia;
Ikhusi behar diat, dio,
Zerua, hire gloria.
Zerua, khen erridau hori,
Iganen nauk teatrara.
Ah, ene Jainkoa, ah, saindu
Ederren distiadura!
Aita, PResuna dibinoen
Egiazko iguzkia,
Semea, Aita argiaren
Argitzen duzun argia;
Amudio personalaren
Majestate bethikoa:
Desira dudangustia da
Ikhusi ene Jainkoa.
Eztut munduan desiratzen
Erregeen koroarik,
Ez eta zeruetan ere
Ez szeptrorik, ez tronurik.
Zu zerori nahi zaitut, zu
Ikhusi, Trinitatea,
Trinitatea ikhustean,
Ikhus dibinitatea.
Saint Franzes Xabier,
Indietako apostolua
Sanciango irlan eta Chinako
fronteretan hil zenean
Sancian deitzen den irla da
Eremu urrun batean,
Lekhu arroka billuziez
Eta hareaz bethean.
Kantongo hiri famatua
Dakusa alde batetik;
Halaber itsaso zabala
Dakusa bertze aldetik.
Saint Xabier Apostolua
Harat ethorri enean,
Huna zer erran izan zuen
Hiltzerako orenean:
«Fiñean bizi izatu naiz,
Ahalkearen handia!
Deusik egiñ gabe joan baitzait
Ene bizitze gustia!
Bagadek oraiño burua
Ebaki balerotate,
Edo Firandeko jendek
Sutan erre banindute.
Idukak, iduk, herioa,
Hire ezpata zorrotza.
Egosten dik Chinak lurrera
Bere murrailla borthitza.
Bañan non naiz, edo ze diot,
Zer kutalez billuzia?
Zer diot, gathe, presondegi,
Zer burreu, zer, su bizia?
Hunelako heriotzea,
Eztuk jende gustientzat;
Bañangeraur, fama handi,
Eta martir nobleentzat.
Laxo bati ezpaitarozkit
Ofrituko herioak
Sainduek merezi dituzten
Szeptroak eta khoroak.
Bañan kutalesak ezpadu
Ene odola isurtzen,
Eta ezpadu su handiak
Ene gorphutza erretzen;
Ezperen barbaroen irlek
Hillik naute ikhusiko,
Paubreziak eta elhurrak
Martir naute kausituko.
Jainkoa banu predikatzen
Presondegian sarthurik,
Libra nezake zenbait gizon
Deabruen gatheetarik.
O diamanten klartasuna,
Perlen distiadura!
Zeri gagozka hunenbertze
Galtzen dugula denbora?
Jaiki ehar dut; kitatu nau
Jadanik ene sukharrak.
Huna China! «Idekitzen tu
Bere portale ederrak».
Baña ago, Fransez Xabier,
Lurrik asko duk kurritu:
Geldi adi, gargoro geldi,
Urik asko duk pasatu.
Hire begira ziaudezek
Sainduak hiri sainduan;
Hire begira Jainko Jauna
Aingeruekiñ zeruan.
Jadanik higuindu zitzaion
Bere xarmekiñ mundua.
Jainkoa ardiatsi nahiz,
Desira zuenzerua.
«Ikhusazu ene eskuiña,
O ene kratzaillea;
Zure gurutze saindua dut,
Gustien salbatzaillea.
Faltak garbi dietzadatzu
Zure odol zurrutetan.
Dolu dut; Jesus, har nazazu
Zure izar ederretan.
Helas, Birjina, helas, Ama,
Ama Birjina handia,
Hiltzen diren gaxo gustien
O esparantza gustia.
Othoi, urrun diezadazu
Deabru tropela gosea;
Begitarte on egidazu,
Erakuts zure Semea.
Erakuts dazu zer bothere,
Zer esku duzun lurrean;
Hautskitzu Japon eta China,
Honda muruak urean.
Lekhu hautarik khasatzatzu
Idolen insensu hatsak,
Eta emazu sure Seme
Jesus-Kristoren aphezak».
Horra nola hilki zitzaion
Gorphutz eritik erima,
Eta nola ediren zuen
Jainkoaren erresuma.
Birjina saindua
Jesu, corona Virginium
Jesus, aingeruen partale
Egiten duzu presuna,
Zure graziez ederturik
Birjinen garbitasuna.
Mundua erosi beharrez
Kausitu ziñez gizona;
Emazte bat zinduen Ama,
Emazte eta Birjina.
Erregiñen ez bezalako,
Birjinen balsa garbian,
Pausu saindua hartzen duzu
Lili xurien erdian.
Maitarazitzen diozute
Birjinei zure gloria.
Zure onez egiten duzu
Partale espos garbia.
Zeren birjinak bizi izan
Baitziren zure ondoan,
Bereziki dute ohore
Zeruko palazioan.
Amudioak xuxentzen tu
Hekien kanta xarmantzak;
Laudatuko dituzte bethi
Zuk eman tresor puxantak.
Zuk dituzu hekiñ eskuak
Erramu ferdez edertu;
Zuk saindutu hekiñ desirak,
Zuk hekiñ gerlak kalmatu.
Ahantzaraz diezaguzu
Munduan den bizioa;
Arren, errezibi dezazu
Gure sakrifizioa.
O esenzia dibinoa,
Duzula bethi gloria;
Zuk egiten duzu sainduen
Dohatsutasun gustia.
Goza zaitela bethi ere
Aitarekien Semea;
Gustiek lauda zaitzatela,
Spiritu Saindu emea.
Alargun saindua
Fortem virili pectore
Ohora dezagun gustiok
Emazte gustiz borthitza;
Ikhusagun gorphutz flakoan
Mirakuilluzko bihotza.
Lauda haren saindutasuna;
Ezen espantagarria
Dakusagu ageri dela
Munduan haren gloria.
Ariman zaurthu zuenean
Jesusen amudioak,
Mesprezatu izan zituen
Munduko banaloriak.
Bere gogoa zadukala
Zeruko ontasunetan,
Oiñak zituen erabilli
Lurreko arantzeetan.
Haragia zuen barurtuz
Obedientz errendatu,
Spiritua othoitz sainduez
Fruitu ederrez borthitztu.
Bazidurien emazte hark
Rabiturik ekstasian,
Bere gorphutza kitaturik
Jadanik zela glorian.
Jauna, eztu zure indarrak
Aurkhitzen bere parea:
Zu zare perfekten mirailla,
Zu borthitzen botherea.
Zure esku puxantak ditu
Egiten mirakuilluak.
Iguitzu beraz guri ere
Desira tugun fruituak.
Gizonek eta aingeruek
Zeruak eta munduak,
Bedinka detzatela bethi
Hirur Presuna sainduak.
Hekiñ gloria glorifika,
Adora hekiñ szeptroa,
Hekiñ laudatzen bethi eman
Bethiko espazioa.
VII. Partea
HANITZ KONDIZIONETAKO
PRESUNENTZAT
Meditazioneak
Errotora
Ah, Jauna, banitz Elizaren
Defensa eta gloria!
Populuaren aitziñean
Banintz gidari argia!
Iguzkitzat zure jendeei
Natzaiela baliatzen,
Ah, zeruan gora banitu
Ene ardiak gidatzen!
Apheza
Apheza, ala hik handia
Ahoan izan puxanta!
Ezen ahoaz egiten duk
Jesus Jaunaren gorphutza.
Zerutik duk jautsarazitzen
Aldarerat Jaun handia.
Beirauk hunat bihotza ekhar
Non ezten gustiz garbia.
Orhoituko aiz bethi ere
Mahain sakratu hau dela
Betlehemengo lezearen
Imajina erreala.
Ezen hik hunat Jainko Jauna
Zerutik duk erakhartzen,
Eta duk hire eskuetan
Berriz sorthurik bizitzen.
Pensazak misterio huntan
Eliza saindua dela,
Galbariako mendiaren
Egiazko erretaula.
Amudioak dik mundurat
Berriz Jesus erakhartzen,
Eta hire bi eskuetan
Bigarrenean itzatzen.
Othe dakik Eliza dela
Saindu gustien korthea,
Eta monarka handiaren
Zeru aingeruz bethea?
Begirauk, beraz egiñ adin
Profano reprobatua;
Bañan egiok Jainkoari
Hire eskuez tronua.
Beata
Jainko gizona gurutzean
Izan zenean itzatu,
Birjinak zioen birjina
Birjinari gomendatu:
Zeruetako Erregeak
Erregiña sujetari,
Jesus Jaunak Maria ama,
Joannis diszipuluari.
Bañan egun Erregiñak du
Gomendatzeko kargua,
Eta gustiei zeruaren
Idekitzeko eskua.
Mariak diotza Beatak
Jainkoari gomendatzen,
Ama Birjinak Semeari
Bere debotak ofritzen.
O Erregiña! O Birjiña!
Harzazu beraz kargua
Gu Erregeri ofritzeko
Gal eztezagun zerua.
Ama, ona, othoitzten zaitut
Jesusen heriotzeaz,
Heriotzeko orenean
Gu, zureak, laguntzeaz.
Beira gaitzatzu beraz bethi
Munduan, Ama emea,
Zeruetan ikhus zitzaigun
Zu eta zure Semea.
Karguduna
Emazu gure bihotzean
Egiazko justizia,
Eta aparta zazu herra,
Aparta abarizia.
O Jauna! Iguitzu argiak
Guk jujeok ikhasteko,
Gu jartzen garenean juje
Nola garen jujatuko.
Aitoren semea
Zer progotxatuko zaizkigu
Ohore superbioak,
Zer ponpak, faza, urre, plazer,
Eta zer palazioak?
Tresor horien klartasunek
Begiak tie argitzen
Eta bihotzak xarmaturik,
Banaloriez ilhuntzen.
Zer progotxa ahal dakiket
Prinze gustien gloria,
Hirien eta probinzien
Diru errenta handia?
Zer handitasun ahal duket
Irabasteaz mundua,
Eta jaun puxant izateaz,
Baldiñ ezpadut zerua?
Zer populuen ikharatzeaz
Armaden habarrospean,
Gustiei lege egiteaz
Lurrean eta urean?
Zer izanen dut emateaz
Mila jende burdiñetan,
Baldiñ esklabo behar banaiz
Ifernuko zepoetan?
Handi gustien Erregea,
Munduko buruzagia:
Ah, inspira diezadazu
Humilitate handia.
Inspira on falsoen herra,
Plazer hatsen desplazera,
Egiazko aberastasun
Eta plazeren desira.
Ihiztaria
O Salbatzaille dibinoa,
Indazu zure grazia:
Ene sarea bethe zazu,
Bethe ene ihizia.
Ez utz munduko sareetan
Sartzera ene bihotza,
Eta ez haren plazeretan
Galtzera ene gorphutza.
Ez nazazula abandona
Mundu hunen oihanean;
Hemen nabilla ihizian
Animalien ondoan.
Eztut antsia zer atzeman,
Otsoa edo orkhatza.
Asko ut, zuk hartzen baduzu
Fiñean ene bihotza.
Soldadua
Armak ekharri nahi ditut
Erregeren faboretan,
Eta ibilli harengandik
Peril handi gustietan.
Aitziñean ekharriko dut
Gurutzearen bandera,
Gero gerlak akhabaturik
Joateko zeruetara.
Miriku sabanta
Grazia suerte gustien
Egiazko ithurria,
Eta munduan diren miñen
Miriku miragarria.
Zuri dagotzu, o Jainkoa,
Ordenanzen ematea,
Biziaz eta herioaz
Nahiaren egitea.
Bañan ez othe naiz ni ere
Erien balsan eria?
Eri naiz eta ene miña
Zerukotz ezta tipia.
Ene bihotza milletan zait
Egun oroz altaratzen;
Miñak milletan doblaturik,
Miletan naute transitzen.
Jauna, zure odol saindua,
Galbarian isuria,
Egiñ izan zen gure miñen
Sendatzeko ithurria.
Emozute gure bihotzei
Bere ontasun ederra,
Eta zerori egiñ zaite
Gure arimen indarra.
Doktora
Ah, ez segur, eztiat maite
Doktrina urguillutsua.
Fazatia duk, eta jende
Itsuen gida itsua.
Nik maite dudan doktrina duk
Itsuen argitzaillea,
Falsokeriak khasaturik,
Makhurren xuxentzaillea.
Jesus adora, Jesus maita,
Maita gurutzeko pena:
Ene gloria horra zer den,
Eta zer ene doktrina.
Doktor eginik, Gurutzetik
Zairokuk predikatzen.
Lege saindu huntaz giaitik
Galbarian eskolatzen.
Merkataria
Munduan orai hari gaituk
Xuxentzen eman-hartuak.
Huna kontuen egiteko,
Plumak eta libruak.
Irakurtzen hari nauk bethi
Eta bethi eskribatzen;
Helas! Ordean har-emanik
Nik ez zerukotz kausitzen.
Hañitz aldiz egiñagatik
Hañitz biaia handizki,
Eta egiñagatik hañitz
Sal eros dohatsuki;
Milla on doblatuagatik,
Izanagatik mundua,
Gauza gustiak galdu tiat,
Baldiñ ezpadut zerua.
Adoratzen zaitut humilki,
Jesus merkatari ona;
Arren beira diezadazu
Zuk erosi ontasuna.
Zure odola izatu da
Hura erosi duena;
Nori sal othe niozoke,
Hainbeste gosta zaitzuna?
Helas! urrun diezadazu
Bekhatuaren kutsua,
Abarizia, inbidia,
Injustizia itsua.
Zer ere guri baitaroku
Presentatuko munduak,
Galtzetik begira tugula
Zeruan tugun tronuak.
Perla hura guk erosteko
Ematzigun on gustiak,
Gustiak ere eztituk deus
Izanagatik handiak.
Ezen huna nola ditudan
Zeruko onak sinhesten,
Emanagatik nahi dena,
Merke direla erosten.
Gizon egitekotsua
Nik zertako tut hunenbertze
Egiteko erabiltzen?
Bat izan eta millek naute
Nahasirik tromentatzen.
Gizonak asko izanen du
Bat izateaz munduan.
Gustiak irabazi tuzte
Sartzen denean zeruan.
Marinela
Goazen eta pasa detzagun
Tromenta harrigarriak;
Bertze munduak bilhatzagun
Eta itsaso berriak.
Pensazak; bañan barka dela
Ifernua herioan,
Eta pensa, oren berean
Portua dela zerua.
Arrantzalea
Amu hunek milla herio
Bethi egiten tuenak,
Hemen hartzen tik egun oroz
Jende uretan daudenak.
Laster egiñik apastara,
Herioak tik sesitzen.
Helas! Horra ni ere nola
Munduak nauen trunpatzen.
Tropa bat diat atzematen
Ene sareen erdian,
Hautan dostetan dabiltzala
Itsasoaren hegian.
Ah, Piarres arrantzalea!
Har nazak hire sarean;
Zeruetara altxa nazak
Hire arraiñen artean.
Aberatsa
Utzarazi dietzadatzu
Gauza galgarri direnak,
Eta halaber maitarazi
Zeruko handitasunak.
Arren, indazu bizitzekotz
Behar den on tenporala;
Bañan, othoi ez galarazi,
Jauna, tresor eternala.
Paubrea
Zuk badakizu zeiñ den handi,
Jauna, ene paubrezia;
Ene dolore gustietan
Indazu pazientzia.
Eztut deus eskas, aberats naiz
Naizelarik beharrean,
Baldiñ zurekiñ bizi banaiz
Karitate ederrean.
Ene tresor aberatsa da,
O Jauna, zure grazia;
Hau da ene urre ederra,
Hau plazer, hau noblezia.
Tresnarik gabe naizenean,
Hau da ene estalkia,
Etxerik eztudan denboran
Hau ene hostaleria.
Beraz dirurik ere gabe
Bizi naiz ontasunetan,
Bizi dohatsu, eta kontent
Ene pena gustietan.
Ene konsolaziñoa da
Zure sinheste handia,
Hunek baitarot erakusten
Enea dela zerua.
Laboraria
Lurrean gure penetarik
Biltzeko fruitu eztiak,
Aphaintzen hari gare landak,
Haranak eta mendiak.
Jauna, hau da gu bezalako
Jendeen ofizioa;
Zuk emozute gure penei
Gloriaren prezioa.
Gure obrek izanen dute
Bere koroa justua.
Ereintza bezaiñ izanen da
Orduan handi fruitua.
Ogiak ogia daroku
Bere denboran ekhartzen;
Bañan erein ezten lekhutik
Sekulan ezta ilkhitzen.
Isurtzatzu gure gaiñera
Grazia prezaituak,
Zeruan diren ur aberats
Eta ihintz sakratuak.
Landarazi dietzagutzu
Bihotzetan berthuteak,
Zure glorian ikhusteko
Eskuak fruituz betheak.
Arzaina
Arthaldeak daramatzagu
Ur baster eder hautara,
Penze aberats zabal hautan
Belhar onez asetzera.
Jauna, guk hemen beiratzean
Ardiak otsoetarik,
Ah, zuk, othoi, beira gaitzatzu
Otso ifernukotarik.
Nekazalea
Ala ni bainaiz dohatsua!
Ene dendaren barnean
Bitokaz darotzut eragiten
Eliza ene etxean.
Eguna hasten den pontuan
Hasten natzaitzu kantatzen
Zure bihotzak bihotzera
Darotana inspiratzen.
Trabaillatu nahi dut bethi
Zuri plazer egiteko;
Asko daite zure bihotza,
Jauna, ene pagatzeko.
Bethi trabailluz ohorezki
Hemen naizela bizitzen:
Bethi nahi dut enplegatu
Zeruaren merezitzen.
Ezkonduak
Bedinka gaitzatzu, Jauna,
Iguzu sakramendua;
O Jainko jauna, bai, iguzu
Zure grazia saindua.
Senhar-emazteak iduki
Gaitzatzu zure bakean:
Zure Eliza den bezala
Sainduen batasunean.
Aita eta ama
Ah, errenda zazu dohatsua,
Jauna, gure familia,
Ez aberats izanagatik,
Dugun birthute handia.
Gurekiñ gure haur gutiek
Gloriako tronuetan
Adora zaitzatela bethi
Sekulako mendeetan.
Bañan, othoi, bizkitartean
Iguzu zure grazia;
Nahiago dut present hura
Ezen ez mundu guzia.
Izanen gare dohatsuak,
Dohatsu gure nekhea,
Baldiñ gurekiñ bazarete
Zu eta zure bakea.
Gaztea
Nola baitoaz arriberak
Ithurrietan sortzean
Itsasoaren kausitzera
Bere kursu lasterrean,
Nik ere gazte naizelarik
Nahi dut hasi kursua,
Jauna, zure ardiasteko
Eta halaber zerua.
Zaharra
Fiñean fiñatzera doa
Munduan ene adiña;
Hagitz nahi dut enplegatu,
Ungi egitera fiña.
Ezta posible sendatzea
Zahartasunaren miña;
Jauna, nik behar dudana da
Ungi hiltzeko dohaiña.
Amoina
Ala zu dohatsu baitzare,
Gizon karitatezkoa,
Amoinak emanen darotzu
Erresuma zerukoa.
Zu gloriarat altxatzeko
Baitu urrezko hegalak:
Hark erosiko darozkitzu
Tresor handi eternalak.
Alferrik gaituzte, alferrik
Deabru beltzek akusatzen,
Baldiñ Jainkoaren paubreek
Bagaituzte eskusatzen.
Karitatea Jainkoari
Tronura zaio ethortzen:
Othoitzten du, mintzatzen zaio,
Eta gu gaitu beiratzen.
Jainkoarentzat idekirik
Bethi izatu eskuak
Laster egortzen ditu urrun
Berekiñ deabruak.
Hunek ditu presondegitik
Jende gaxoak libratzen:
Hunek zarratzen ifernuak,
Zeruak hunek zabaltzen.
Liburu akhabatzean hunen
egileak irakurtzailleari
ematen dioen konseillua
Hiregatik duenaz geroz
Galdu Jesusek eguna,
Egik haren pena handiez
Hire dohatsutasuna.
Beraz, egon behar duk bethi
Haren zaurien barnean,
Eta eman hire bihotza
Haren bihotz ederrean.
Othoitza Andre dena Mariari
Zeruetako Erregiña,
Aingeruen ohorea,
Ifernuko izialdura,
Gizonen Ama emea.
Ematzu zure bi begiak
Zure haurraren gaiñean:
Hel zakizkit mundu hunetan
Azkeneko orenean.
Zeruetan erakuts dazu
Erregeen Erregea;
Zu Erregiña Ama zare,
Errege zure Semea.
Othoitza Saint Josef handiari
Birjina ama saindu baten
Espos birjina garbia,
Mundu huntan Salbatzailleak
Hazaitatzat berezia:
Josef, othoi, lagun zakizkit
Zeruetako kortean,
Amudiozko Semearen
Palazio ederrean.
Aingeru beiraille sainduari
Jainkoaren aingeru maite,
Ene kargua duzuna,
Bethi ene sustengatzeko
Armak eskuak zaudena:
Othoi, lagun zakizkit egun,
Lagun azken fineraiño;
Nik ere segituko zaitut
Zeruko gloriaraiño.
VIII. Partea
DOKTRINA KRISTIANA
Doktrina kristiana
Fedeko misterio prinzipalak
G.
Errak, giristiñoa:
Nork eman hau munduan?
I.
Jainko guziz handiak
Ezartzeko zeruan.
G.
Zeruetan sartzeko,
Zer behar da konplitu?
I.
Ezagutu Jainkoa,
Zerbitzatu, maitatu.
Jainkoa
G.
Esplika diezadak
Zenbat Jainko Jaun diren?
I.
Iguzki baten gisa,
Ezta Jainko bat baizen.
G.
Zer da beraz Jainkoa
Adoragarri dena?
I.
Izate, ez hasterik
Ez fiñik eztuena.
G.
Zeiñ du bere lekhua,
Non da Jainko handia?
I.
Bera da bere lekhu,
Mundu eta guzia.
G.
Haren majestatea
Non da beraz kausitzen?
I.
Itsaso, lur, ifernu,
Zerua tu bethetzen.
G.
Lekhu suerte hetan,
Zertan da enplegatzen?
I.
Punitzen du gaxtoak,
Justuak khoroatzen.
Trinitatea
G.
Zer dela siñhesten duk
Trinitate haltoa?
I.
Hirur presuna dire,
Hirurak Jongoikoa.
G.
Haukien jakiteko,
Nola tutzue deitzen?
I.
Aita, Seme, Spiritu
Ditugu izendatzen.
Semea
G.
Zer du fede sainduak
Semeaz deklaratzen?
I.
Aitak adimenturik
Duela enjendratzen.
G.
Esplikazak gauza hau,
Eksenplu bat harturik?
I.
Klarki jakiñen duzu,
Mirail bat ikhusirik,
Mirail garbi batean
Miraturik bisaia,
Nola ageri baita,
Bigarren iduria;
Aitak ezaguturik
Zer duen izatea,
Ezagutza hura du
Bere bardin Semea.
Espiritu Saindua
G.
Zer Espiritu Sainduaz
Sinhesten duk, Maitea?
I.
Bien borondatetik
Duela izatea.
G.
Zergatik deitzen dute
Bien korapilloa?
I.
Hirugarrena baita,
Bien amudioa.
G.
Zeiñ da hirur hautarik
Handien den Presuna?
I.
Hirurek bardiñ dute
Bere handitasuna.
G.
Zeiñek ezdeusetarik
Kreatu du mundua?
I.
Hiruek, eta dute
Hiruek gobernua.
G.
Zeiñ Presuna izan da
Guretzat inkarnatu?
I.
Semea, eta gero,
Gurutzean itzatu.
G.
Seme gizon egiñak
Zenbat izate ditu?
I.
Jainko eta gizon da,
Beraz bi izate tu.
G.
Zeiñ da prinzipalena
Eta nobleen dena?
I.
Natura dibinoa,
Edo Jainkotasuna.
G.
Zeiñ da bertze natura,
Haren pare eztena?
I.
Natura humanoa,
Edo gizontasuna.
G.
Zenbat presuna dire,
Bat othe ala bia?
I.
Bat baizen ezta, bañan
Jaun adoragarria.
G.
Ala da humanoa,
Ala da dibinoa?
I.
Presuna dibinoa,
Eta ez humanoa.
G.
Nola deitzen duzue
Gizon egiñ Presuna?
I.
Deitzen da Jesus-Kristo,
Edo Jainko Gizona.
G.
Zeiñ beraz hil izan zen,
Jongoiko inmortala?
I.
Ez, bañan hil izan zen,
Gizona zen bezala.
G.
Zeiñ egiñ eta hil zen
Eta zer fazionetan?
I.
Ortzirale sainduan,
Gurutzeko tromentan.
G.
Zeiñ egunez pitztu zen,
Zerura noiz altxatu?
I.
Altxatu Aszensiñoz,
Bazko goizean piztu.
G.
Non da orai bizia,
Zeiñ du bere lekhua?
I.
Parabisu ederra
Eta sakramendua.
Eukaristia
G.
Zer da sakramenduan,
Han othe da ogia?
I.
Ez, bañan Jesus-Kristo,
Gizon Jainko handia.
G.
Zer dire akzidentak,
Edo aparenziak?
I.
Sensuez ezagutzen
Diren gauza gustiak.
G.
Indak zenbait eksenplu,
Jakiñ dezakedana.
I.
Xuritasun, biribil,
Gustu, handitasuna.
G.
Zer beraz siñhesten duk
Akzident hetan dela?
I.
Jesus-Kristo Jaunaren
Gorphutza, arima, odola.
G.
Hostia batean da,
Hala da hañitzetan?
I.
Haiñ ungi da batean,
Nola ehun milletan.
G.
Hausten da Jesus-Kristo,
Akzidentak haustean?
I.
Ez, bañan osoa da
Parte ttipienean.
G.
Nola da han gorphutza?
Figura bat bezala?
I.
Ez, bañan nola baita
Zeruan erreala.
G.
Kausitzen dire bertze
Bi Presunak hostian?
I.
Lagun bezala dire
Sakramendu handian.
G.
Laikoak ala aphezak
Du gehiago hartzen?
I.
Aphezak bezanbat du
Laikoak errezibitzen.
G.
Othe da arnorikan
Kalitzean barrena?
I.
Ez, bañan bai guretzat
Odola isuri zena.
G.
Zer da kalitz sainduan?
Gorphutza ala Odola?
I.
Odola eta gorphutza,
Hostian den bezala.
Konfesionea
G.
Ungi hartzeko Jesus,
Nola behar da hartu?
I.
Falta mortal guziak
Osoki konfesatu.
G.
Asko da erratea,
Utzi gabe batere?
I.
Ez, bañan behar dire
Nigar eta dolore.
G.
Zenbat aldiz behar da
Hartu urthe gustiez?
I.
Behiñ obligaziñoz;
Amudioz hañitzez.
Jainkoaren manamendu
sainduak
1.
Jainko bat adoratuko duk
Eta guziz maitatuko.
2.
Eztuk Jainkoa, ez bertze deus
Banoki arnegatuko.
3.
Igande, besta sakratuak
Idukiko tuk sainduki.
4.
Aita-amak ohoratuko
Lurrean aizen luzeki.
5.
Eztuki hil behar nior ere
Eta ez nihor gaitzetsi.
Gustiek ni behar nauzue
Bengantzen Jainko siñhetsi.
6.
Haragizko bekhaturikan
Eztuk egiñen gorphutzez,
Eta hetan eztuk plazerik
Desiratuko bihotzez.
7.
Bertzeren ontasunetarik
Eztuk deusik ebatsiko:
Ebatsiak dakizkiela
Ez haiñ guti idukiko.
8.
Sekulan eztuk pensatuko
Falso testimoniorik,
Eta ez gezurrik erranen,
Ez handirik, ez ttipirik.
9.
Hire lagunen esposa
Eztuk gutiziaturen.
10.
Ezta nihoren onik ere
Gaxtoki desiraturen.
Elizako manamendu
sainduak
1.
Entzun ezak igande, bestez
Meza saindua debotki.
2.
Konfesa adi gutienik
Urtean behin osoki.
3.
Hartuko duk Bazkoz bederen
Gorphutz saindua humilki.
4.
Igande, besta manatuak
Idukiko tuk sainduki.
5.
Gartha, Bijili, garizumak,
Osoki tuk barurturen.
6.
Ortzirale, larunbatetan
Haragirik eztuk jaren.
7.
Denbora debekatuetan
Eztuk egiñen eztaiak.
8.
Xuxen pagatzak hamarrenak,
Paga xuxen primiziak.
Elizan zazpi sakramendu dire
1. Bathaioa.
2. Konfirmazionea.
3. Eukaristia.
4. Penitenzia.
5. Alunzioa.
6. Ordena.
7. Ezkontza.
I. Bathaioak egiten gaitu giristiño, Elizako eta
Jainkoaren seme; khentzen daroku bekhatu orijinala, baita aktuala ere, baldiñ baginduen batere.
II. Konfirmaziñoak ematen daroku Espiritu
Saindua, eta indarrak deabruen tentazioneen
garaitzeko.
III. Eukaristiak daduka Jesus-Kristoren Gorphutza, eta harekiñ errezibitzen ditugu bizitze
eternaleko dohaiñak; gure arimak handitzen dire
grazian, eta gure gorphutzek errezibitzen dute
glorian pitzteko bahia.
IV. Penitenzaik barkhatzen darozkigu bekhatuak, eta ematen daroku galdu ondoan grazia.
V. Ordenak ematen tu Elizan presuna Sakratuak gure irakasteko, guri emateko sakramenduak, eta gure gidatzeko.
VI. Ezkontzak ematen du jeneraziño justua;
haurrek emateko Jainkoari ohore eta gloria,
burasoek obligaziño dute haurren ungi eskolatzeko.
VII. Alunzioak ematen daroku indar garaitzeko deabruen azkeneko guduak, eta oraiño ematen daroku grazia, Jesus-Kristoren sendimenduetan hiltzeko.
Anplekiago esplikatzen dire
sakramenduak
Bathaioa
Bathaioko sakramenduak
Gure gatheak haustean,
Biktorios egiten gaitu
Deabru gustien gaiñean.
Bekhatu bat egiñ ondoan
Ifernua dut merezi;
Hartu ondoan ur xorta bat,
Zerua dut irabazi.
Konfirmazionea
Soldadu berri batean du
Iphizpikuak formatzen,
Gizon gazte bat duenean
Krisma sainduaz gantzutzen.
Hemen du hartzen seiñalea,
Seiñale konbatekoa:
Gurutzea bere kopetan,
Bisaian mazelakoa.
Eukaristia
Gustien Salbatzaille Jaunak
Bere haragi saindua
Egiñ du arimen hazteko
Elizasakramendua.
Aldarean guk egitean
Sakrifizio handia,
Jesus bera da edireten
Apheza eta hostia.
Penitenzia
Bekhatuek dituztenean
Gure arimak lizuntzen,
Penitenziak darozkigu
Tatxa gustiak xahutzen.
Hau da Jesus gure Jaunaren
Odolaren ithurria:
Hemen barrena du sendatzen
Arimako izurria.
Alunzioa
Lehoiñaren gisa darraiku
Goseak hillik etsaia:
Guri galarazi beharrez
Heriotzean kuraia.
Bañan gorphutza zaikunean
Olio sainduz gantzutzen,
Borthitzten da gure arima
Eta etsaia flakatzen.
Ordenak
Ordenek dituzte lurrean
Egiten Jainko ttipiak
Handia da beraz apheza,
Botherea du handia.
Zeruko eta infernuko
Eskuan ditu gakhoak;
Bere gaiñean ere dio
Indar eman Jongoikoak.
Noelak
Eguberri egunean
Munduak behar du boztu;
Testamenta berria da,
Behar dugu ohoratu.
Eguberri...
Luzifer tulunbioan
Izen zenean hondatu,
Ifernurat giñoazen,
Bañan Jesusek salbatu.
Eguberri...
Ekharri zuen mundurat
Birjinak gure argia,
Amak dolorerik gabe
Haur handi, Jainko tipia.
Eguberri...
Hirur errege zuhurrek
Adoratu zuten Haurra;
Eman zioten insensu,
Bere urre eta mirra.
Eguberri...
Jesus Haurrari presentak
Ziotsaten konsekratu;
Bañan Herodes kruelak
Kruelki zuen tratatu.
Eguberri...
Salutatu zuten Jesus
Eta Birjina Maria,
Amarik den handiena,
Eta haur Jainko Berria.
Eguberri...
Ala hark hagitz gu maite!
Hil izan baitzen gugatuik.
Aita, iguzu gloria
Jesus Semearengatik.
Eguberri...
Orazionea Aita Saindu
Urbano VIII-K egiña
Zure begien aitziñera
Ekhartzen tut huts gustiak
Zuri darozkitzut agertzen
Errezibitu zauriak.
Pensatzean zer pena dudan,
Handiago dut kaltea;
Eta pairatzen bihotzean
Tipiago dolorea.
Nik egiñ dudan bekhatua
Hagitz da pisuagoa,
Eta sofritzen dudan pena
Da hagitz ariñagoa.
Bihotzea sentitzen ditut
Bekhatuen doloreak,
Bañan ez khentzen bihotzetik
Bekhatuen maleziak.
Trublaturik ene arima,
Milla pena tut sofritzen;
Hala ere urguillutsua,
Ez zait burua makhurtzen.
Doloretan bethi bizi naiz,
Eta bethi nigarretan;
Bitartean bethi lo natza
Bekhatu usatuetan.
Baldin punitzen bagaitutzu,
Urtzen da gure bizia;
Eta eztugu behiñ ere
Kitatzen gaxtakeria.
Gaztigatzen gaitutzunean,
Aithortzen ditugu faltak;
Bañan berehala ditugu
Ahanzten zure bisitak.
Zehatzen gaitutzun denboran
Grazia dugu eskatzen;
Egiten baduzu grazia,
Kontra gaizkitzu altxatzen.
Baldiñ guk egin tugun hutsak
Barkhatzen ezpaditutzu,
Badakigu, justua zare,
Justuki hiltzen gaitutzu.
Gloriako Aita puxanta,
Iguzu, arren, grazia
Grazia zure baithan dena,
Nihork eziñ merezia.
Ezdeusetik egiñ gaitutzu
Zure othoitz egilleak;
Guregatik othoitzten zaitu
Gustien Salbatzailleak.
G.
Jainkoaren apostolu sainduak,
Othoitz egizue guretzat.
I.
Diñeki errezibi detzagun
Jesus-Kristok egiñ promesak.
Orazionea
Iguzu grazia, o Jainko guziz puxanta, trublamenduek ikhara ez gaitzaten; ezarri gaitutzu
Apostoluen harri borthitzaren gaiñean: othoitzten ziatugu Jesus-Kristo gure Jaunaren merezimenduez, zeiña bizi eta Jaun baita zurekien
batean, mendeen mende gustietan.
Hala biz.
Jesus, gizonaren
dohatsutasun osoa
Jesus, zu zare izatu
Gustien kreatzaillea;
Zu Gurutzean itzatu,
Gustien Salbatzaillea.
Jesus, ene esparantza,
Frontera miragarriak!
Diamantezko portaletan,
Nolako argi handiak!
Nolakoa den birjinentzat
Hor den mañifizenzia!
Bañan Bildots xuriarentzat,
Zer ponpa eta gloria!
Ikhusten dut nola dabiltzan
Pintatu errepiretan,
Asetzen daudela gloriaz
Ithurri dohatsuetan.
Aingeruak diduritela
Bozak dituzte goratzen,
Eta Bildotsaren ondoan
Birjinen kantak kantatzen.
Ikhusten dut izarretarik
Agertzen Jainko Handia;
Ikhusi behar diat, dio,
Zerua, hire gloria.
Zerua, khen erridau hori,
Iganen nauk teatrara.
Ah, ene Jainkoa, ah, saindu
Ederren distiadura!
Aita, PResuna dibinoen
Egiazko iguzkia,
Semea, Aita argiaren
Argitzen duzun argia;
Amudio personalaren
Majestate bethikoa:
Desira dudangustia da
Ikhusi ene Jainkoa.
Eztut munduan desiratzen
Erregeen koroarik,
Ez eta zeruetan ere
Ez szeptrorik, ez tronurik.
Zu zerori nahi zaitut, zu
Ikhusi, Trinitatea,
Trinitatea ikhustean,
Ikhus dibinitatea.
Saint Franzes Xabier,
Indietako apostolua
Sanciango irlan eta Chinako
fronteretan hil zenean
Sancian deitzen den irla da
Eremu urrun batean,
Lekhu arroka billuziez
Eta hareaz bethean.
Kantongo hiri famatua
Dakusa alde batetik;
Halaber itsaso zabala
Dakusa bertze aldetik.
Saint Xabier Apostolua
Harat ethorri enean,
Huna zer erran izan zuen
Hiltzerako orenean:
«Fiñean bizi izatu naiz,
Ahalkearen handia!
Deusik egiñ gabe joan baitzait
Ene bizitze gustia!
Bagadek oraiño burua
Ebaki balerotate,
Edo Firandeko jendek
Sutan erre banindute.
Idukak, iduk, herioa,
Hire ezpata zorrotza.
Egosten dik Chinak lurrera
Bere murrailla borthitza.
Bañan non naiz, edo ze diot,
Zer kutalez billuzia?
Zer diot, gathe, presondegi,
Zer burreu, zer, su bizia?
Hunelako heriotzea,
Eztuk jende gustientzat;
Bañangeraur, fama handi,
Eta martir nobleentzat.
Laxo bati ezpaitarozkit
Ofrituko herioak
Sainduek merezi dituzten
Szeptroak eta khoroak.
Bañan kutalesak ezpadu
Ene odola isurtzen,
Eta ezpadu su handiak
Ene gorphutza erretzen;
Ezperen barbaroen irlek
Hillik naute ikhusiko,
Paubreziak eta elhurrak
Martir naute kausituko.
Jainkoa banu predikatzen
Presondegian sarthurik,
Libra nezake zenbait gizon
Deabruen gatheetarik.
O diamanten klartasuna,
Perlen distiadura!
Zeri gagozka hunenbertze
Galtzen dugula denbora?
Jaiki ehar dut; kitatu nau
Jadanik ene sukharrak.
Huna China! «Idekitzen tu
Bere portale ederrak».
Baña ago, Fransez Xabier,
Lurrik asko duk kurritu:
Geldi adi, gargoro geldi,
Urik asko duk pasatu.
Hire begira ziaudezek
Sainduak hiri sainduan;
Hire begira Jainko Jauna
Aingeruekiñ zeruan.
Jadanik higuindu zitzaion
Bere xarmekiñ mundua.
Jainkoa ardiatsi nahiz,
Desira zuenzerua.
«Ikhusazu ene eskuiña,
O ene kratzaillea;
Zure gurutze saindua dut,
Gustien salbatzaillea.
Faltak garbi dietzadatzu
Zure odol zurrutetan.
Dolu dut; Jesus, har nazazu
Zure izar ederretan.
Helas, Birjina, helas, Ama,
Ama Birjina handia,
Hiltzen diren gaxo gustien
O esparantza gustia.
Othoi, urrun diezadazu
Deabru tropela gosea;
Begitarte on egidazu,
Erakuts zure Semea.
Erakuts dazu zer bothere,
Zer esku duzun lurrean;
Hautskitzu Japon eta China,
Honda muruak urean.
Lekhu hautarik khasatzatzu
Idolen insensu hatsak,
Eta emazu sure Seme
Jesus-Kristoren aphezak».
Horra nola hilki zitzaion
Gorphutz eritik erima,
Eta nola ediren zuen
Jainkoaren erresuma.
Birjina saindua
Jesu, corona Virginium
Jesus, aingeruen partale
Egiten duzu presuna,
Zure graziez ederturik
Birjinen garbitasuna.
Mundua erosi beharrez
Kausitu ziñez gizona;
Emazte bat zinduen Ama,
Emazte eta Birjina.
Erregiñen ez bezalako,
Birjinen balsa garbian,
Pausu saindua hartzen duzu
Lili xurien erdian.
Maitarazitzen diozute
Birjinei zure gloria.
Zure onez egiten duzu
Partale espos garbia.
Zeren birjinak bizi izan
Baitziren zure ondoan,
Bereziki dute ohore
Zeruko palazioan.
Amudioak xuxentzen tu
Hekien kanta xarmantzak;
Laudatuko dituzte bethi
Zuk eman tresor puxantak.
Zuk dituzu hekiñ eskuak
Erramu ferdez edertu;
Zuk saindutu hekiñ desirak,
Zuk hekiñ gerlak kalmatu.
Ahantzaraz diezaguzu
Munduan den bizioa;
Arren, errezibi dezazu
Gure sakrifizioa.
O esenzia dibinoa,
Duzula bethi gloria;
Zuk egiten duzu sainduen
Dohatsutasun gustia.
Goza zaitela bethi ere
Aitarekien Semea;
Gustiek lauda zaitzatela,
Spiritu Saindu emea.
Alargun saindua
Fortem virili pectore
Ohora dezagun gustiok
Emazte gustiz borthitza;
Ikhusagun gorphutz flakoan
Mirakuilluzko bihotza.
Lauda haren saindutasuna;
Ezen espantagarria
Dakusagu ageri dela
Munduan haren gloria.
Ariman zaurthu zuenean
Jesusen amudioak,
Mesprezatu izan zituen
Munduko banaloriak.
Bere gogoa zadukala
Zeruko ontasunetan,
Oiñak zituen erabilli
Lurreko arantzeetan.
Haragia zuen barurtuz
Obedientz errendatu,
Spiritua othoitz sainduez
Fruitu ederrez borthitztu.
Bazidurien emazte hark
Rabiturik ekstasian,
Bere gorphutza kitaturik
Jadanik zela glorian.
Jauna, eztu zure indarrak
Aurkhitzen bere parea:
Zu zare perfekten mirailla,
Zu borthitzen botherea.
Zure esku puxantak ditu
Egiten mirakuilluak.
Iguitzu beraz guri ere
Desira tugun fruituak.
Gizonek eta aingeruek
Zeruak eta munduak,
Bedinka detzatela bethi
Hirur Presuna sainduak.
Hekiñ gloria glorifika,
Adora hekiñ szeptroa,
Hekiñ laudatzen bethi eman
Bethiko espazioa.
VII. Partea
HANITZ KONDIZIONETAKO
PRESUNENTZAT
Meditazioneak
Errotora
Ah, Jauna, banitz Elizaren
Defensa eta gloria!
Populuaren aitziñean
Banintz gidari argia!
Iguzkitzat zure jendeei
Natzaiela baliatzen,
Ah, zeruan gora banitu
Ene ardiak gidatzen!
Apheza
Apheza, ala hik handia
Ahoan izan puxanta!
Ezen ahoaz egiten duk
Jesus Jaunaren gorphutza.
Zerutik duk jautsarazitzen
Aldarerat Jaun handia.
Beirauk hunat bihotza ekhar
Non ezten gustiz garbia.
Orhoituko aiz bethi ere
Mahain sakratu hau dela
Betlehemengo lezearen
Imajina erreala.
Ezen hik hunat Jainko Jauna
Zerutik duk erakhartzen,
Eta duk hire eskuetan
Berriz sorthurik bizitzen.
Pensazak misterio huntan
Eliza saindua dela,
Galbariako mendiaren
Egiazko erretaula.
Amudioak dik mundurat
Berriz Jesus erakhartzen,
Eta hire bi eskuetan
Bigarrenean itzatzen.
Othe dakik Eliza dela
Saindu gustien korthea,
Eta monarka handiaren
Zeru aingeruz bethea?
Begirauk, beraz egiñ adin
Profano reprobatua;
Bañan egiok Jainkoari
Hire eskuez tronua.
Beata
Jainko gizona gurutzean
Izan zenean itzatu,
Birjinak zioen birjina
Birjinari gomendatu:
Zeruetako Erregeak
Erregiña sujetari,
Jesus Jaunak Maria ama,
Joannis diszipuluari.
Bañan egun Erregiñak du
Gomendatzeko kargua,
Eta gustiei zeruaren
Idekitzeko eskua.
Mariak diotza Beatak
Jainkoari gomendatzen,
Ama Birjinak Semeari
Bere debotak ofritzen.
O Erregiña! O Birjiña!
Harzazu beraz kargua
Gu Erregeri ofritzeko
Gal eztezagun zerua.
Ama, ona, othoitzten zaitut
Jesusen heriotzeaz,
Heriotzeko orenean
Gu, zureak, laguntzeaz.
Beira gaitzatzu beraz bethi
Munduan, Ama emea,
Zeruetan ikhus zitzaigun
Zu eta zure Semea.
Karguduna
Emazu gure bihotzean
Egiazko justizia,
Eta aparta zazu herra,
Aparta abarizia.
O Jauna! Iguitzu argiak
Guk jujeok ikhasteko,
Gu jartzen garenean juje
Nola garen jujatuko.
Aitoren semea
Zer progotxatuko zaizkigu
Ohore superbioak,
Zer ponpak, faza, urre, plazer,
Eta zer palazioak?
Tresor horien klartasunek
Begiak tie argitzen
Eta bihotzak xarmaturik,
Banaloriez ilhuntzen.
Zer progotxa ahal dakiket
Prinze gustien gloria,
Hirien eta probinzien
Diru errenta handia?
Zer handitasun ahal duket
Irabasteaz mundua,
Eta jaun puxant izateaz,
Baldiñ ezpadut zerua?
Zer populuen ikharatzeaz
Armaden habarrospean,
Gustiei lege egiteaz
Lurrean eta urean?
Zer izanen dut emateaz
Mila jende burdiñetan,
Baldiñ esklabo behar banaiz
Ifernuko zepoetan?
Handi gustien Erregea,
Munduko buruzagia:
Ah, inspira diezadazu
Humilitate handia.
Inspira on falsoen herra,
Plazer hatsen desplazera,
Egiazko aberastasun
Eta plazeren desira.
Ihiztaria
O Salbatzaille dibinoa,
Indazu zure grazia:
Ene sarea bethe zazu,
Bethe ene ihizia.
Ez utz munduko sareetan
Sartzera ene bihotza,
Eta ez haren plazeretan
Galtzera ene gorphutza.
Ez nazazula abandona
Mundu hunen oihanean;
Hemen nabilla ihizian
Animalien ondoan.
Eztut antsia zer atzeman,
Otsoa edo orkhatza.
Asko ut, zuk hartzen baduzu
Fiñean ene bihotza.
Soldadua
Armak ekharri nahi ditut
Erregeren faboretan,
Eta ibilli harengandik
Peril handi gustietan.
Aitziñean ekharriko dut
Gurutzearen bandera,
Gero gerlak akhabaturik
Joateko zeruetara.
Miriku sabanta
Grazia suerte gustien
Egiazko ithurria,
Eta munduan diren miñen
Miriku miragarria.
Zuri dagotzu, o Jainkoa,
Ordenanzen ematea,
Biziaz eta herioaz
Nahiaren egitea.
Bañan ez othe naiz ni ere
Erien balsan eria?
Eri naiz eta ene miña
Zerukotz ezta tipia.
Ene bihotza milletan zait
Egun oroz altaratzen;
Miñak milletan doblaturik,
Miletan naute transitzen.
Jauna, zure odol saindua,
Galbarian isuria,
Egiñ izan zen gure miñen
Sendatzeko ithurria.
Emozute gure bihotzei
Bere ontasun ederra,
Eta zerori egiñ zaite
Gure arimen indarra.
Doktora
Ah, ez segur, eztiat maite
Doktrina urguillutsua.
Fazatia duk, eta jende
Itsuen gida itsua.
Nik maite dudan doktrina duk
Itsuen argitzaillea,
Falsokeriak khasaturik,
Makhurren xuxentzaillea.
Jesus adora, Jesus maita,
Maita gurutzeko pena:
Ene gloria horra zer den,
Eta zer ene doktrina.
Doktor eginik, Gurutzetik
Zairokuk predikatzen.
Lege saindu huntaz giaitik
Galbarian eskolatzen.
Merkataria
Munduan orai hari gaituk
Xuxentzen eman-hartuak.
Huna kontuen egiteko,
Plumak eta libruak.
Irakurtzen hari nauk bethi
Eta bethi eskribatzen;
Helas! Ordean har-emanik
Nik ez zerukotz kausitzen.
Hañitz aldiz egiñagatik
Hañitz biaia handizki,
Eta egiñagatik hañitz
Sal eros dohatsuki;
Milla on doblatuagatik,
Izanagatik mundua,
Gauza gustiak galdu tiat,
Baldiñ ezpadut zerua.
Adoratzen zaitut humilki,
Jesus merkatari ona;
Arren beira diezadazu
Zuk erosi ontasuna.
Zure odola izatu da
Hura erosi duena;
Nori sal othe niozoke,
Hainbeste gosta zaitzuna?
Helas! urrun diezadazu
Bekhatuaren kutsua,
Abarizia, inbidia,
Injustizia itsua.
Zer ere guri baitaroku
Presentatuko munduak,
Galtzetik begira tugula
Zeruan tugun tronuak.
Perla hura guk erosteko
Ematzigun on gustiak,
Gustiak ere eztituk deus
Izanagatik handiak.
Ezen huna nola ditudan
Zeruko onak sinhesten,
Emanagatik nahi dena,
Merke direla erosten.
Gizon egitekotsua
Nik zertako tut hunenbertze
Egiteko erabiltzen?
Bat izan eta millek naute
Nahasirik tromentatzen.
Gizonak asko izanen du
Bat izateaz munduan.
Gustiak irabazi tuzte
Sartzen denean zeruan.
Marinela
Goazen eta pasa detzagun
Tromenta harrigarriak;
Bertze munduak bilhatzagun
Eta itsaso berriak.
Pensazak; bañan barka dela
Ifernua herioan,
Eta pensa, oren berean
Portua dela zerua.
Arrantzalea
Amu hunek milla herio
Bethi egiten tuenak,
Hemen hartzen tik egun oroz
Jende uretan daudenak.
Laster egiñik apastara,
Herioak tik sesitzen.
Helas! Horra ni ere nola
Munduak nauen trunpatzen.
Tropa bat diat atzematen
Ene sareen erdian,
Hautan dostetan dabiltzala
Itsasoaren hegian.
Ah, Piarres arrantzalea!
Har nazak hire sarean;
Zeruetara altxa nazak
Hire arraiñen artean.
Aberatsa
Utzarazi dietzadatzu
Gauza galgarri direnak,
Eta halaber maitarazi
Zeruko handitasunak.
Arren, indazu bizitzekotz
Behar den on tenporala;
Bañan, othoi ez galarazi,
Jauna, tresor eternala.
Paubrea
Zuk badakizu zeiñ den handi,
Jauna, ene paubrezia;
Ene dolore gustietan
Indazu pazientzia.
Eztut deus eskas, aberats naiz
Naizelarik beharrean,
Baldiñ zurekiñ bizi banaiz
Karitate ederrean.
Ene tresor aberatsa da,
O Jauna, zure grazia;
Hau da ene urre ederra,
Hau plazer, hau noblezia.
Tresnarik gabe naizenean,
Hau da ene estalkia,
Etxerik eztudan denboran
Hau ene hostaleria.
Beraz dirurik ere gabe
Bizi naiz ontasunetan,
Bizi dohatsu, eta kontent
Ene pena gustietan.
Ene konsolaziñoa da
Zure sinheste handia,
Hunek baitarot erakusten
Enea dela zerua.
Laboraria
Lurrean gure penetarik
Biltzeko fruitu eztiak,
Aphaintzen hari gare landak,
Haranak eta mendiak.
Jauna, hau da gu bezalako
Jendeen ofizioa;
Zuk emozute gure penei
Gloriaren prezioa.
Gure obrek izanen dute
Bere koroa justua.
Ereintza bezaiñ izanen da
Orduan handi fruitua.
Ogiak ogia daroku
Bere denboran ekhartzen;
Bañan erein ezten lekhutik
Sekulan ezta ilkhitzen.
Isurtzatzu gure gaiñera
Grazia prezaituak,
Zeruan diren ur aberats
Eta ihintz sakratuak.
Landarazi dietzagutzu
Bihotzetan berthuteak,
Zure glorian ikhusteko
Eskuak fruituz betheak.
Arzaina
Arthaldeak daramatzagu
Ur baster eder hautara,
Penze aberats zabal hautan
Belhar onez asetzera.
Jauna, guk hemen beiratzean
Ardiak otsoetarik,
Ah, zuk, othoi, beira gaitzatzu
Otso ifernukotarik.
Nekazalea
Ala ni bainaiz dohatsua!
Ene dendaren barnean
Bitokaz darotzut eragiten
Eliza ene etxean.
Eguna hasten den pontuan
Hasten natzaitzu kantatzen
Zure bihotzak bihotzera
Darotana inspiratzen.
Trabaillatu nahi dut bethi
Zuri plazer egiteko;
Asko daite zure bihotza,
Jauna, ene pagatzeko.
Bethi trabailluz ohorezki
Hemen naizela bizitzen:
Bethi nahi dut enplegatu
Zeruaren merezitzen.
Ezkonduak
Bedinka gaitzatzu, Jauna,
Iguzu sakramendua;
O Jainko jauna, bai, iguzu
Zure grazia saindua.
Senhar-emazteak iduki
Gaitzatzu zure bakean:
Zure Eliza den bezala
Sainduen batasunean.
Aita eta ama
Ah, errenda zazu dohatsua,
Jauna, gure familia,
Ez aberats izanagatik,
Dugun birthute handia.
Gurekiñ gure haur gutiek
Gloriako tronuetan
Adora zaitzatela bethi
Sekulako mendeetan.
Bañan, othoi, bizkitartean
Iguzu zure grazia;
Nahiago dut present hura
Ezen ez mundu guzia.
Izanen gare dohatsuak,
Dohatsu gure nekhea,
Baldiñ gurekiñ bazarete
Zu eta zure bakea.
Gaztea
Nola baitoaz arriberak
Ithurrietan sortzean
Itsasoaren kausitzera
Bere kursu lasterrean,
Nik ere gazte naizelarik
Nahi dut hasi kursua,
Jauna, zure ardiasteko
Eta halaber zerua.
Zaharra
Fiñean fiñatzera doa
Munduan ene adiña;
Hagitz nahi dut enplegatu,
Ungi egitera fiña.
Ezta posible sendatzea
Zahartasunaren miña;
Jauna, nik behar dudana da
Ungi hiltzeko dohaiña.
Amoina
Ala zu dohatsu baitzare,
Gizon karitatezkoa,
Amoinak emanen darotzu
Erresuma zerukoa.
Zu gloriarat altxatzeko
Baitu urrezko hegalak:
Hark erosiko darozkitzu
Tresor handi eternalak.
Alferrik gaituzte, alferrik
Deabru beltzek akusatzen,
Baldiñ Jainkoaren paubreek
Bagaituzte eskusatzen.
Karitatea Jainkoari
Tronura zaio ethortzen:
Othoitzten du, mintzatzen zaio,
Eta gu gaitu beiratzen.
Jainkoarentzat idekirik
Bethi izatu eskuak
Laster egortzen ditu urrun
Berekiñ deabruak.
Hunek ditu presondegitik
Jende gaxoak libratzen:
Hunek zarratzen ifernuak,
Zeruak hunek zabaltzen.
Liburu akhabatzean hunen
egileak irakurtzailleari
ematen dioen konseillua
Hiregatik duenaz geroz
Galdu Jesusek eguna,
Egik haren pena handiez
Hire dohatsutasuna.
Beraz, egon behar duk bethi
Haren zaurien barnean,
Eta eman hire bihotza
Haren bihotz ederrean.
Othoitza Andre dena Mariari
Zeruetako Erregiña,
Aingeruen ohorea,
Ifernuko izialdura,
Gizonen Ama emea.
Ematzu zure bi begiak
Zure haurraren gaiñean:
Hel zakizkit mundu hunetan
Azkeneko orenean.
Zeruetan erakuts dazu
Erregeen Erregea;
Zu Erregiña Ama zare,
Errege zure Semea.
Othoitza Saint Josef handiari
Birjina ama saindu baten
Espos birjina garbia,
Mundu huntan Salbatzailleak
Hazaitatzat berezia:
Josef, othoi, lagun zakizkit
Zeruetako kortean,
Amudiozko Semearen
Palazio ederrean.
Aingeru beiraille sainduari
Jainkoaren aingeru maite,
Ene kargua duzuna,
Bethi ene sustengatzeko
Armak eskuak zaudena:
Othoi, lagun zakizkit egun,
Lagun azken fineraiño;
Nik ere segituko zaitut
Zeruko gloriaraiño.
VIII. Partea
DOKTRINA KRISTIANA
Doktrina kristiana
Fedeko misterio prinzipalak
G.
Errak, giristiñoa:
Nork eman hau munduan?
I.
Jainko guziz handiak
Ezartzeko zeruan.
G.
Zeruetan sartzeko,
Zer behar da konplitu?
I.
Ezagutu Jainkoa,
Zerbitzatu, maitatu.
Jainkoa
G.
Esplika diezadak
Zenbat Jainko Jaun diren?
I.
Iguzki baten gisa,
Ezta Jainko bat baizen.
G.
Zer da beraz Jainkoa
Adoragarri dena?
I.
Izate, ez hasterik
Ez fiñik eztuena.
G.
Zeiñ du bere lekhua,
Non da Jainko handia?
I.
Bera da bere lekhu,
Mundu eta guzia.
G.
Haren majestatea
Non da beraz kausitzen?
I.
Itsaso, lur, ifernu,
Zerua tu bethetzen.
G.
Lekhu suerte hetan,
Zertan da enplegatzen?
I.
Punitzen du gaxtoak,
Justuak khoroatzen.
Trinitatea
G.
Zer dela siñhesten duk
Trinitate haltoa?
I.
Hirur presuna dire,
Hirurak Jongoikoa.
G.
Haukien jakiteko,
Nola tutzue deitzen?
I.
Aita, Seme, Spiritu
Ditugu izendatzen.
Semea
G.
Zer du fede sainduak
Semeaz deklaratzen?
I.
Aitak adimenturik
Duela enjendratzen.
G.
Esplikazak gauza hau,
Eksenplu bat harturik?
I.
Klarki jakiñen duzu,
Mirail bat ikhusirik,
Mirail garbi batean
Miraturik bisaia,
Nola ageri baita,
Bigarren iduria;
Aitak ezaguturik
Zer duen izatea,
Ezagutza hura du
Bere bardin Semea.
Espiritu Saindua
G.
Zer Espiritu Sainduaz
Sinhesten duk, Maitea?
I.
Bien borondatetik
Duela izatea.
G.
Zergatik deitzen dute
Bien korapilloa?
I.
Hirugarrena baita,
Bien amudioa.
G.
Zeiñ da hirur hautarik
Handien den Presuna?
I.
Hirurek bardiñ dute
Bere handitasuna.
G.
Zeiñek ezdeusetarik
Kreatu du mundua?
I.
Hiruek, eta dute
Hiruek gobernua.
G.
Zeiñ Presuna izan da
Guretzat inkarnatu?
I.
Semea, eta gero,
Gurutzean itzatu.
G.
Seme gizon egiñak
Zenbat izate ditu?
I.
Jainko eta gizon da,
Beraz bi izate tu.
G.
Zeiñ da prinzipalena
Eta nobleen dena?
I.
Natura dibinoa,
Edo Jainkotasuna.
G.
Zeiñ da bertze natura,
Haren pare eztena?
I.
Natura humanoa,
Edo gizontasuna.
G.
Zenbat presuna dire,
Bat othe ala bia?
I.
Bat baizen ezta, bañan
Jaun adoragarria.
G.
Ala da humanoa,
Ala da dibinoa?
I.
Presuna dibinoa,
Eta ez humanoa.
G.
Nola deitzen duzue
Gizon egiñ Presuna?
I.
Deitzen da Jesus-Kristo,
Edo Jainko Gizona.
G.
Zeiñ beraz hil izan zen,
Jongoiko inmortala?
I.
Ez, bañan hil izan zen,
Gizona zen bezala.
G.
Zeiñ egiñ eta hil zen
Eta zer fazionetan?
I.
Ortzirale sainduan,
Gurutzeko tromentan.
G.
Zeiñ egunez pitztu zen,
Zerura noiz altxatu?
I.
Altxatu Aszensiñoz,
Bazko goizean piztu.
G.
Non da orai bizia,
Zeiñ du bere lekhua?
I.
Parabisu ederra
Eta sakramendua.
Eukaristia
G.
Zer da sakramenduan,
Han othe da ogia?
I.
Ez, bañan Jesus-Kristo,
Gizon Jainko handia.
G.
Zer dire akzidentak,
Edo aparenziak?
I.
Sensuez ezagutzen
Diren gauza gustiak.
G.
Indak zenbait eksenplu,
Jakiñ dezakedana.
I.
Xuritasun, biribil,
Gustu, handitasuna.
G.
Zer beraz siñhesten duk
Akzident hetan dela?
I.
Jesus-Kristo Jaunaren
Gorphutza, arima, odola.
G.
Hostia batean da,
Hala da hañitzetan?
I.
Haiñ ungi da batean,
Nola ehun milletan.
G.
Hausten da Jesus-Kristo,
Akzidentak haustean?
I.
Ez, bañan osoa da
Parte ttipienean.
G.
Nola da han gorphutza?
Figura bat bezala?
I.
Ez, bañan nola baita
Zeruan erreala.
G.
Kausitzen dire bertze
Bi Presunak hostian?
I.
Lagun bezala dire
Sakramendu handian.
G.
Laikoak ala aphezak
Du gehiago hartzen?
I.
Aphezak bezanbat du
Laikoak errezibitzen.
G.
Othe da arnorikan
Kalitzean barrena?
I.
Ez, bañan bai guretzat
Odola isuri zena.
G.
Zer da kalitz sainduan?
Gorphutza ala Odola?
I.
Odola eta gorphutza,
Hostian den bezala.
Konfesionea
G.
Ungi hartzeko Jesus,
Nola behar da hartu?
I.
Falta mortal guziak
Osoki konfesatu.
G.
Asko da erratea,
Utzi gabe batere?
I.
Ez, bañan behar dire
Nigar eta dolore.
G.
Zenbat aldiz behar da
Hartu urthe gustiez?
I.
Behiñ obligaziñoz;
Amudioz hañitzez.
Jainkoaren manamendu
sainduak
1.
Jainko bat adoratuko duk
Eta guziz maitatuko.
2.
Eztuk Jainkoa, ez bertze deus
Banoki arnegatuko.
3.
Igande, besta sakratuak
Idukiko tuk sainduki.
4.
Aita-amak ohoratuko
Lurrean aizen luzeki.
5.
Eztuki hil behar nior ere
Eta ez nihor gaitzetsi.
Gustiek ni behar nauzue
Bengantzen Jainko siñhetsi.
6.
Haragizko bekhaturikan
Eztuk egiñen gorphutzez,
Eta hetan eztuk plazerik
Desiratuko bihotzez.
7.
Bertzeren ontasunetarik
Eztuk deusik ebatsiko:
Ebatsiak dakizkiela
Ez haiñ guti idukiko.
8.
Sekulan eztuk pensatuko
Falso testimoniorik,
Eta ez gezurrik erranen,
Ez handirik, ez ttipirik.
9.
Hire lagunen esposa
Eztuk gutiziaturen.
10.
Ezta nihoren onik ere
Gaxtoki desiraturen.
Elizako manamendu
sainduak
1.
Entzun ezak igande, bestez
Meza saindua debotki.
2.
Konfesa adi gutienik
Urtean behin osoki.
3.
Hartuko duk Bazkoz bederen
Gorphutz saindua humilki.
4.
Igande, besta manatuak
Idukiko tuk sainduki.
5.
Gartha, Bijili, garizumak,
Osoki tuk barurturen.
6.
Ortzirale, larunbatetan
Haragirik eztuk jaren.
7.
Denbora debekatuetan
Eztuk egiñen eztaiak.
8.
Xuxen pagatzak hamarrenak,
Paga xuxen primiziak.
Elizan zazpi sakramendu dire
1. Bathaioa.
2. Konfirmazionea.
3. Eukaristia.
4. Penitenzia.
5. Alunzioa.
6. Ordena.
7. Ezkontza.
I. Bathaioak egiten gaitu giristiño, Elizako eta
Jainkoaren seme; khentzen daroku bekhatu orijinala, baita aktuala ere, baldiñ baginduen batere.
II. Konfirmaziñoak ematen daroku Espiritu
Saindua, eta indarrak deabruen tentazioneen
garaitzeko.
III. Eukaristiak daduka Jesus-Kristoren Gorphutza, eta harekiñ errezibitzen ditugu bizitze
eternaleko dohaiñak; gure arimak handitzen dire
grazian, eta gure gorphutzek errezibitzen dute
glorian pitzteko bahia.
IV. Penitenzaik barkhatzen darozkigu bekhatuak, eta ematen daroku galdu ondoan grazia.
V. Ordenak ematen tu Elizan presuna Sakratuak gure irakasteko, guri emateko sakramenduak, eta gure gidatzeko.
VI. Ezkontzak ematen du jeneraziño justua;
haurrek emateko Jainkoari ohore eta gloria,
burasoek obligaziño dute haurren ungi eskolatzeko.
VII. Alunzioak ematen daroku indar garaitzeko deabruen azkeneko guduak, eta oraiño ematen daroku grazia, Jesus-Kristoren sendimenduetan hiltzeko.
Anplekiago esplikatzen dire
sakramenduak
Bathaioa
Bathaioko sakramenduak
Gure gatheak haustean,
Biktorios egiten gaitu
Deabru gustien gaiñean.
Bekhatu bat egiñ ondoan
Ifernua dut merezi;
Hartu ondoan ur xorta bat,
Zerua dut irabazi.
Konfirmazionea
Soldadu berri batean du
Iphizpikuak formatzen,
Gizon gazte bat duenean
Krisma sainduaz gantzutzen.
Hemen du hartzen seiñalea,
Seiñale konbatekoa:
Gurutzea bere kopetan,
Bisaian mazelakoa.
Eukaristia
Gustien Salbatzaille Jaunak
Bere haragi saindua
Egiñ du arimen hazteko
Elizasakramendua.
Aldarean guk egitean
Sakrifizio handia,
Jesus bera da edireten
Apheza eta hostia.
Penitenzia
Bekhatuek dituztenean
Gure arimak lizuntzen,
Penitenziak darozkigu
Tatxa gustiak xahutzen.
Hau da Jesus gure Jaunaren
Odolaren ithurria:
Hemen barrena du sendatzen
Arimako izurria.
Alunzioa
Lehoiñaren gisa darraiku
Goseak hillik etsaia:
Guri galarazi beharrez
Heriotzean kuraia.
Bañan gorphutza zaikunean
Olio sainduz gantzutzen,
Borthitzten da gure arima
Eta etsaia flakatzen.
Ordenak
Ordenek dituzte lurrean
Egiten Jainko ttipiak
Handia da beraz apheza,
Botherea du handia.
Zeruko eta infernuko
Eskuan ditu gakhoak;
Bere gaiñean ere dio
Indar eman Jongoikoak.
Noelak
Eguberri egunean
Munduak behar du boztu;
Testamenta berria da,
Behar dugu ohoratu.
Eguberri...
Luzifer tulunbioan
Izen zenean hondatu,
Ifernurat giñoazen,
Bañan Jesusek salbatu.
Eguberri...
Ekharri zuen mundurat
Birjinak gure argia,
Amak dolorerik gabe
Haur handi, Jainko tipia.
Eguberri...
Hirur errege zuhurrek
Adoratu zuten Haurra;
Eman zioten insensu,
Bere urre eta mirra.
Eguberri...
Jesus Haurrari presentak
Ziotsaten konsekratu;
Bañan Herodes kruelak
Kruelki zuen tratatu.
Eguberri...
Salutatu zuten Jesus
Eta Birjina Maria,
Amarik den handiena,
Eta haur Jainko Berria.
Eguberri...
Ala hark hagitz gu maite!
Hil izan baitzen gugatuik.
Aita, iguzu gloria
Jesus Semearengatik.
Eguberri...
Orazionea Aita Saindu
Urbano VIII-K egiña
Zure begien aitziñera
Ekhartzen tut huts gustiak
Zuri darozkitzut agertzen
Errezibitu zauriak.
Pensatzean zer pena dudan,
Handiago dut kaltea;
Eta pairatzen bihotzean
Tipiago dolorea.
Nik egiñ dudan bekhatua
Hagitz da pisuagoa,
Eta sofritzen dudan pena
Da hagitz ariñagoa.
Bihotzea sentitzen ditut
Bekhatuen doloreak,
Bañan ez khentzen bihotzetik
Bekhatuen maleziak.
Trublaturik ene arima,
Milla pena tut sofritzen;
Hala ere urguillutsua,
Ez zait burua makhurtzen.
Doloretan bethi bizi naiz,
Eta bethi nigarretan;
Bitartean bethi lo natza
Bekhatu usatuetan.
Baldin punitzen bagaitutzu,
Urtzen da gure bizia;
Eta eztugu behiñ ere
Kitatzen gaxtakeria.
Gaztigatzen gaitutzunean,
Aithortzen ditugu faltak;
Bañan berehala ditugu
Ahanzten zure bisitak.
Zehatzen gaitutzun denboran
Grazia dugu eskatzen;
Egiten baduzu grazia,
Kontra gaizkitzu altxatzen.
Baldiñ guk egin tugun hutsak
Barkhatzen ezpaditutzu,
Badakigu, justua zare,
Justuki hiltzen gaitutzu.
Gloriako Aita puxanta,
Iguzu, arren, grazia
Grazia zure baithan dena,
Nihork eziñ merezia.
Ezdeusetik egiñ gaitutzu
Zure othoitz egilleak;
Guregatik othoitzten zaitu
Gustien Salbatzailleak.
G.
Jainkoaren apostolu sainduak,
Othoitz egizue guretzat.
I.
Diñeki errezibi detzagun
Jesus-Kristok egiñ promesak.
Orazionea
Iguzu grazia, o Jainko guziz puxanta, trublamenduek ikhara ez gaitzaten; ezarri gaitutzu
Apostoluen harri borthitzaren gaiñean: othoitzten ziatugu Jesus-Kristo gure Jaunaren merezimenduez, zeiña bizi eta Jaun baita zurekien
batean, mendeen mende gustietan.
Hala biz.
Jesus, gizonaren
dohatsutasun osoa
Jesus, zu zare izatu
Gustien kreatzaillea;
Zu Gurutzean itzatu,
Gustien Salbatzaillea.
Jesus, ene esparantza,