Egia katholikak - 09
Eternitate luzeak,
Eta eztik fiñik heldu den
Bertze eternitateak.
Biak orobat luze dituk,
Joan denak eztik hasterik,
Eta ondotik heldu denak
Halaber eztik azkenik.
Iragan dena bethe duk
Sekula kontugabeez;
Eta bethea heldu dena
Sekula infinituez.
Damnatua
Espantu latza! Nola beraz
Egonen naiz hanbat urthez!
Hanbat milla, hanbat million!
Erreko naiz hanbat mendez.
Beraz hanbat pairatuko dut
Ifernuko su gorrian,
Tromentek dirautela bethi
Eternitate gorian.
Ah! Zer da hau? Ez behin ere
Fundituko herrautsean!
Bethi biziko deabruekiñ
Eta ez hillen supean!
Oi, bada, nik lehen pena hauk
Munduan ezagutzera,
Begiratuko bide nintzen,
Ifernurat erortzera.
Lehen sofrituko nituen
Tiranoen su handiak,
Hekiñ gathe, hurkhabe, burreu,
Lehoiñ, tromenta gustiak.
Hek izanen baitzuten fiñ bat
Denborarekiñ batean;
Bañan hauk iraun behar bethi
Eternitate luzean.
Ah, nork jakin du egundaiño
Bethi, joan den bethikoa?
Eta nork sekulan jakiñen
Sekula gibelekoa?
Bethi erre! Sekulan sofri!
Dolorearen handia!
Bethi hark eta sekula hark
Naute flakatzen gustia!
Deklaratzen du zer den
bethi eta zer den sekula
Sekula dago geldirik bethi,
Sekulan ezta higitzen;
Bañan bethi doa sekula,
Sekulan ezta gelditzen.
Beraz bethi ezta sekulan
Momento bat higituko,
Eta sekula ere ezta
Momento bat geldituko.
Nork daki beraz bethi,
Bethi geldi dagoena,
Eta zer den sekula ere
Bethi joaten ari dena?
Gustiok beraz adi zagun
Enigma miragarria:
Damnatuentzat tromenta duk,
Salbatuentzat gloria.
Biak bat dituk, eta bat hark
Zidurik bia direla;
Bazidurik dela egoten
Eta zidurik doela.
Bethi dagoen hau deitzen duk
Bethi bethierekoa,
Eta sekula joaten dena
Sekula sekulakoa.
Beraz sekula eta bethi
Izendatzen duk mendea,
Edo ezperen deitzen dituk
Biak eternitatea.
Eksenpluak
Hañitzek hañitz moldez die
Enigma hau esplikatzen
Eta añhitz konparaziñoz
Nola ahal deklaratzen.
Sabant batzuek konparatzen
Die iguzkiarekiñ,
Eta die bertze batzuek
Berriz ilhargiarekiñ.
Iguzkia bethi hari duk
Agertzen eta estaltzen:
Estaltzen duk arrats guztiez
Eta goizetan agertzen.
Ilhargia ere orobat
Bethi hari duk berritzen;
Berritu ondoan halaber
Hari duk bethi zahartzen.
Gauza bera dela ziotek
Edo sekula doana,
Edo bethi pontu berean
Gelditurik dagoena.
Ezen bethi dagoen bethi
Sekulan eztuk handitzen,
Eta bethi doan sekula
Sekulan eztuk ttipitzen.
Pontu batean bethi dela
Bethi hari duk pasatzen;
Pasatzen bethi hari dela
Eztuk sekulan higitzen.
Million urthe joanagatik
Garabik eztuk gutitzen;
Joanagatik bertze million
Bethi duk oso gelditzen.
Oraiño huna gauza bera
Eksenplu argiagoan,
Argiaren klartasunetik
Hartu konparaziñoan.
Nola beraz kandela bati
Hañhitz kandela pizturik
Ezpaitzaio gutitzen kharra,
Bañan egoten osorik:
Gauza bera kausitzen dela
Denbora sekulakoan:
Nahiz joan den, nahiz heldu den
Hedadura bethikoan.
Ezen urthe pilla hetarik
Million khenduagatik,
Millionen ondoan bertze
Million hartuagatik,
Eternitate luze hura
Bat ere eztuk laburtzen;
Eternitate oso hura
Garabik eztuk gutitzen.
Osoa bethi egonen duk
Nonbre gustiak galdurik;
Eztik sekulan deusik falta
Hartu gustiak khendurik.
Orobat duk bethiko bethi
Urthe gustiez osorik,
Hastean bezala fiñean
Urthe gustiez hanturik.
Eztuk tipitzen, ez handitzen,
Batean bethi baitago:
Ez handiago behiñ ere,
Sekulan ez tipiago.
Luze orobat tuk hemengo
Minutak eta urtheak;
Urtheak ere hala nola
Bethiereko mendeak.
Juia dezak orai hemendik
Zeiñ diren luze egunak,
Mendeak baiño luzeago
Direnaz geroz orenak.
Ezen ifernuan eztuk deus
Non ezten sekulakoa;
Kriminel, burreu, suplizioa,
Presondegi bethikoa.
Denborak ere bardiñ dituk
Orobat sekulakoak,
Minutak, orenak, asteak,
Urtheak fingabekoak.
Egia duk; argia baduk,
Ordean suak piztua,
Pena hautan kruelkiago
Punitzeko damnatua.
Halaber baduk hemen gaua
Eta gau izigarria,
Deabruen eta damnatuen
Harrabotsez nahasia.
Helas, bai, ah nolako gaua!
Gau luze eta ilhuna!
Hemen garenek eztiagu
Sekulan uste eguna.
Ez, eztie uste sekulan
Ene begiek argia,
Edo baldiñ uste badute,
Uste die su gorria.
Gau hunek iraunen dik bethi
Ethorri gabe eguna.
Bethi ilhun, tromenta bethi,
Sekulan joanen eztena.
Gaua, gau beltz eta argia!
Beltza ene begientzat;
Baiñan argia ene pena
Eta ene burreuentzat.
Hire baithan ageriko tuk
Bethiereko tenpestak,
Hala nola mirail batean
Justiziaren tromentak.
Bethi egonen nauk marraskaz,
Aparta akit mirailla!
Begietarik dietzadak
Urrun pena hanbat milla:
Burdiña-gathe, sufre gori,
Eztira, presondegiak;
Su handi, deabru beltz, fantasma,
Ene falta itsusiak.
Begietan izanen tiat
Ene urguillutasunak,
Ene arnegu, ene herra,
Ene bekhatu lizunak.
Ez nauzue asko punitu,
Utz nazazue bakean.
Bethi hunela izanen naiz
Hunelako dolorean.
Alferrik niagok marraskaz,
Bethi tiat ikhusiko,
Ez ziaizkidak aitziñetik
Sekulan apartatuko.
Lehen zerk egiñ baitzituen
Ene plazer itsusiak,
Egiñ behar tik ifernuan
Ene tromenta guziak.
Nik beraz sorthu behar nuen!
Dolorearen asprea!
Sorthu hunela izatekotz!
Zer desparazionea!
Ez ni munduan izatera,
Orai ez nintzen erreko,
Ez bekhaturik egitera,
Ez nintzen orai galduko!
Aitzitik bizitze saindua
Eramatera munduan,
Dohatsu behar nuen izan
Jainkoarekiñ zeruan.
Bañan nola baitut gaxtoki
Ekharri ene bizia,
Juje justuak eman darot
Nik merezi justizia.
Hil nahiz sartzen da furian
Mundua! Ah, mundu falsoa!
Hañitzen trunpatzaillea!
Ezperen hemen ifernuan
Bahintz ene hiltzaillea!
Behiñ nahi nikek hil, behiñ
Ez hunela bizitzekotz;
Edo bertze maneraz bizi,
Fazoiñ huntan ez hiltzekotz.
Hi ere non aiz, herioa?
Haiñ komun intzen munduan,
Eta nion ez aiz ageri
Orai hemen ifernuan.
Handi eta tipi gustiak
Lurrean ituen hiltzen;
Bañan gustiak ifernuan
Hil gabe bethi bizitzen.
Hire ondoan niabillak
Gau eta egun gustiez,
Nihon ikhusten eztudala
Surik baizen bi begiez.
Ustez audala kausituko
Joaten nauk eskuiñ aldera;
Berriz lasterka itzultzen nauk
Zoraturik eskerrera.
Deabrupetik nauk batzuetan
Ene furian altxatzen;
Bertzean suaren erdian
Buruz behera hondatzen.
Behiñ gora, behin behera,
Gero deabruen balsara,
Sekulan sosegurik gabe
Tromenta gustietara.
Galdez bethi: non aiz, ah, non haiz?
Bethi oihuz, herioa?
Nork ediren au ifernuan,
O ene amudioa?
Arre, athor, maitea, athor,
Athor ene zathitzera.
Ene bizia hik behar duk;
Maitea, athor hiltzera.
Ihesi doat, ah kruela!
Horla utzten nauk supean?
Horla tromentek dirautela,
Hondatua deabrupean?
O zer desparazionea!
Nahi gabez behar bizi!
Errabiamendu handia!
Ezin hil eta hil nahi.
Ah bethi, entzuezak, beraz,
Entzun ene dolorea:
Nork egundaiño sentitu du
Zer den bethi sofritea?
Bethi hark niri ziarotak
Harritzen ene gorphutza:
Eta nori eztio hillen,
Pensatzen badu, bihotza?
Heriotzea galdegiten dio
Jainkoari
Heldu natzaitzu berriz ere,
Jauna, othoitz egitera,
Eta grazia tipi baten
Humilki galdegitera.
Badakizu, gauza klara da,
Nik zenbat dudan sofritzen.
Zenbat marraska, zenbat oihu,
Zer nigar dudan isurtzen.
Zenbat pena deabruen tropan
Hartzen dudan zu galdurik,
Zeiñ tromenta harrigarriak,
On gustiez gabeturik!
Zenbat supean, su egiñik,
Ariman su, su bihotza;
Haragiak su, su ezurrak,
Odola su, su gorphutza.
Hauk ere bada, zerbait dire
Ni hemen urrikaltzeko,
Eta zureganik humilki
Grazia bat izateko.
Plazer baduzu, dobla beite
Berriz ere hauk gustiak;
Dobla deabruak, penak dobla,
Dobla tromenta handiak;
Bañan, Jauna, aditzen dela
Hemengo tulunbioan,
Hillen nauela herioak
Milla urtheren buruan.
Jainkoa
Damnatua, ago ixilik,
Eztuk zeren tromentatu;
Orhoit adi nola munduan
Munduaz intzen gozatu.
Eztuk izatu egundaiño
Herioa ifernuan,
Sekulan ere ez izanen
Urte gustien buruan.
Beraz egon ahal aiteke
Bethi dukela sofritzen,
Orai erretzen aizen gisa,
Bethi aizela erretzen.
Damnatua
O dolorea, o furia,
O errabiamendua!
Oraiño ez atzait hi ere
Nahasi, adimendua!
Zer izanen da beraz nitzaz
Heldu diren mendeetan?
Bethi egon beharko baitut,
(Jainkoa deiño) penetan.
Arren, zaude, aphur bat zaude,
Egiazko justizia;
Asko da, iduk-azu, othoi,
Zure kolera handia.
Zergatik ditutzu gizonak
Joan den denboran kreatu?
Zergatik zure imajina
Dibinoaz señalatu?
Ez othe behiñ zenbait urthez
Elkarrekiñ egoteko,
Gero hil eta sekulakotz
Ifernuan ehorsteko?
Jauna, zuk bada badakizu
Zuk formatua naizela,
Forma huntan lur gutibatez
Lurrean egin nauzula.
Badakizu zuk ninduzula
Zure dohaiñez edertu,
Enegatik Zure Semea
Izatu zela itzatu.
Nola beraz ez zare kontent
Pairatu tudan tromentez,
Berretzen baitarozkidatzu
Tenpestak bertze tenpestez?
Gargoro zenbat denbora da
Tenpesta hautan naizela,
Momento batez behin ere
Sosegurik eztudala?
Zenbateta egiñen tutzu
Oraiño zure tenpestak?
Noiz arteraiño isuriko
Ene gainera tromentak?
Orai artean izan bada
Nausi zuri justizia,
Utzazu aldiz izatera
Zure miserikordia.
Jainkoa
Eternala duk hire kontra
Eman dudan sentezia,
Eta hala eztuk posible
Sekulan dadin ganbia.
Damnatua
Nola! Ez ilkhiko hemendik?
Jainkoa ez maitatuko?
Iraunen eternitateak?
Penak ez akhabatuko?
Helaz! Zer egiñen dut beraz?
Ni norat naiz itzuriko?
Tromenta haukien erdian
Bethi dut ihardukiko?
Oraiño egiñ baninduzu
Zu zaren gisa Jainkoa,
Edo ezperen zu bezala
Bothere handitakoa;
Oraiño, diotsat, banitu
Zure indarren pareak;
Bañan badakizu direla
Zureak paregabeak.
Eta badakizu zerorek
Flako nauzula kreatu,
Airean doan osto baten
Gisa nauzula moldatu.
Ikhus-azu zer aingeruek
Erranen duten zeruan,
Zure etsai deabru kruelek
Zer erranen ifernuan.
Zer ohore izanen duzu
Enekiñ disputatzeaz,
Zer gloria ene erretzen
Bethiere haritzeaz?
Beraz zure beso puxanta
Nahi duzu enplegatu
Eta osto ihartu baten
Kontra hunela altxatu.
Jainkoa
Hauk duk, bada, mirakuillua!
Jakiñ herrautsa aizela,
Bitartean hire burua
Jainko egiñ dezakela;
Jakiñ prometatu zaiela
Justuei parabisua,
Eta zaiela injustuei
Ordenatu ifernua.
Bitartean Jainkorik gabe
Burua gora airean,
Errebelatu baten gisa
Ibil adila lurrean;
Nitzaz eta ene manuez
Hanbat aldiz trufaturik,
Hire bekhatu traidoreak
Jainkotzat adoraturik;
Ezpanintz baño gehiago
Ez nitzaz egiñ konturik,
Eta hire Jainko handitzat
Ene etsaiak harturik.
Orai, beraz, behar diagu
Jakiñ nor den Jongoikoa,
Ni zeruan, ifernuan hi,
Jainko bethierekoa.
Maitatu nahi luke Jainkoa
Damnatua
Eztut zeren ukhatu, Jauna,
Konfesatzen dut egia;
Zu zare orai eta bethi
Gustien Jainko handia.
Mana zazu plazer duzuna,
Zuk behar duzu manatu;
Eta zure manamenduak
Guk behar tugu konplitu.
Nahi baduzu egon nadin
Eternitate gustian,
Eta halaber txizpil nadin
Ifernuko su gorian,
Jauna, besarkatuko ditut
Ifernuko su gustiak,
Iraganen tut plazer tutzun
Denbora harrigarriak.
Eztarotzut othoitz egiten
Su hautarik libratzeaz,
Eta zure zeru sainduan
Ene errezibitzeaz.
Ah! Badakit galdu naizela
Egun eta sekulako,
Tromenta hautarik sekulan
Ez naizela libratuko.
Beraz justo zaizkitzun penak
Emanen darozkidatzu;
Hitz bat solament erratera,
Othoi, utzi behar nauzu.
Beude, beraz, su hauk gustiak,
Bethi nautela erretzen;
Baiñan su hauk baziñarozkit
Zeruko suez handitzen.
Ez tohe zaitut, Jainko Jauna,
Pena hautan maitatuko?
Baldiñ ba ifernuko suek
Ez naute debekatuko!
Jainkoa
Amudioak ez zeakik
Zer lekhu den ifernua;
Zerua duk hunen egoitza,
Eta halaber mundua.
Bi lekhu hautan kausitzen duk,
Munduan eta zeruan;
Eztuk ediren egundaiño
Zuek zareten lekhuan.
Herra luze eta gaixtoen
Eskola duk ifernua;
Amudio saindu ederren
Akademia, zerua.
Damnatuek ez zeakie
Gaitzesten baizen Jainkoa,
Eta hori duk hartu duken
Sekulako ondikoa.
Amudioa sartzen baliz
Deabruen tulunbioan,
Sainduekien den bezala,
Zeruko palazioan;
Posible baliz maitatzea
Jainko ona ifernuan,
Laster ganbiatuko lukek
Zuen lekhua zeruan;
Tromentak gloria lituzkek,
Dohatsu, dohakabeak;
Suak eder, nigarrak gozo,
Bozkario doloreak.
Beraz adizak zer diodan;
Ez nauzue maitatuko;
Bañan bethi deabruen gisa,
Niri herra ekharriko.
Damnatua
Nola munduan zuk ni eman
Bethi zure maitatzeko;
Bitartean ez nik maitatu,
Eta nik ez maitatuko?
Posible othe daite, Jauna,
Ifernu bat kruelago,
Ezen zure gaitzeste baño
Zer pena da handiago?
Jainkoa galdurik, ni oihuz
Zure bilha ibiliko:
«Jainkoa non da, non Jainkoa?»
Jainkoa ez kausituko!
Nork pensa dezake kalte bat
Hau den baño handiago?
Ezen zure galtzea baño
Zer kalte da kruelago?
Zer nigar egiñen dut beraz,
Zer marraska, zer orroa,
Erraten zaitan gustietan;
Zer egiñ duk Jongoikoa?
Handi asko ezpaliz pena
Jainkoa ez maitatzea,
Eta hunelako Jainkoa
Sekulakotzat galtzea!
Oraiño herra behar baitut
Zure kontra bihotzean,
Eta herra, deabruen herra,
Eternitate luzean!
Desparaziñoa
Hunat, beraz, zatozte hunat,
Bethiereko burreuak;
Zatozte eneganat, brasak,
Eta zatozte, deabruak.
Urkhabeak, altxa zaitezte,
Teatrak eta sufreak;
Altxa, suak, kheak, eztirak,
Altxa, burdiña-gatheak.
Bola zaitezte zuek ere,
Xizmiztak eta hozpiñak,
Ihortziriak, babazuzak,
Tenpestak eta dragoiñak.
Hunat zuek, pozoin mortalak;
Behar nauzue sesitu,
Dilubio handi bat egiñ
Eta han barna hondatu.
Ez nauzue asko kruelki
Orai artean punitu;
Mende gustiak iraganik,
Behar zarete luzatu.
Bai, luzatu behar zarete
Eta sekulan luzatu,
Sekula bururik eztuten
Gustietara hedatu.
Hau die sekulako penek
Bere kondizionea;
Behin has eta gero bethi
Fiñik gabe irautea.
Beraz nola baitut Jainkoa
Galdu eternitatekotz,
Justu duk Jainkoak gal nazan
Egun eta sekulakotz.
Adiu erraten darotzut,
Adiu sekulakoa;
Galdu zaitut bethierekotz;
Adiu, ene Jainkoa.
Ah, bai aspaldiko Jaun ona
Ederra eta berria,
Sainduen eta aingeruen
Koroa eta gloria!
Ez zintudan maitatu nahi
Ahal nukeen lekhuan;
Nahi zintuzket orai egiñ
Ezin dagidan orduan.
Adiu, flakoen indarra,
Faboreen emaillea,
Arimen bake dohatsua,
Bihotzen argitzaillea.
Adiu, onen Aita maite,
Gustien Salbatzaillea,
Eta ni bezalako gaixto
Gustien damnatzaillea.
Adiu, fiñean zeruak,
Eta adiu, mundua.
Ene etxea izanen duk
Bethi ere ifernua.
Jaun puxanta, nola baitzare
Jainko adoragarria,
Adoratzen dut ene kontra
Eman duzun sententzia.
Belhaun gorrietan jarririk
Nagotzula aitziñean.
Barkhamendu eske nagotzu,
Tristezia bihotzean.
Justua zerade, justua,
Justuki nauzu damnatu;
Behar dut zure justizia
Bethi justuki frogatu.
Estal zakizkit sekulako
Ene begien argia,
Ezen ez zaitut ikhusiko
Sekulan, Jainko handia.
Zuk ere utzi behar nauzu,
Zeruko amudioa,
Ezpaita su gorriez baizen
Bethea tulunbioa.
Zeri darasat hunenbertze?
Denbora dut ixiltzeko;
Sarthu naiz eternitatean,
Bethi ere sofritzeko.
Adiu, banoa, adiu,
Egun eta sekulako!
Zeruan zareten sainduak,
Ez zaituztet maitatuko.
Ez eta zu ere, Jainkoa,
Ez zaitut zerbitzatuko;
Bañan herraz eta blasfemuz
Mende gustiak betheko.
Akhabatu zituenean
Deithore dolorezkoak,
Hasi izatu zen isurtzen
Nigar bethierekoak.
Orazionea ifernurat
ez joateko
Zeruko Errege handia,
Jainko amudiozkoa,
Aita ontasunez bethea,
Jaun eternitatekoa:
Arren, rgi dietzadatzu
Begiak zure argiez,
Eta eder diezadazu
Arima zure graziez.
Indatzu hemen nahi tutzun
Doloreak, sofritzeko;
Eta hil ondoan gloria,
Zeruan zu ikhusteko.
Eskutikan iduk nazazu
Munduko erromerian,
Egun batez aurkhi zaitzadan
Parabisuko glorian.
Bi eternitate ditutzu,
Bata hedoien gaiñean,
Eta bertzea mundu hunen
Bihotzaren barrenean.
Zerua da posible diren
Plazer gustiez asea;
Ifernua, posible diren
Pena gustiez bethea.
Zu gabe hemen bizi dena
Izanen da doloretan,
Eta zurekiñ bizi dena
Izanen da plazeretan.
Egidazu, othoi, grazia,
Hemen zure kausitzeko,
Eta zu ediren ondoan,
Behiñ ere ez galtzeko.
Nahi nuke hasi osoki
Zure maitatzen lurrean;
Zeruan ez akhabatzeko
Eternitate luzean.
Arren, beraz, Jauna, indazu
Grazia heman hasteko,
Hemen hasi eta zeruan
Bethi kontinuatzeko.
Ez niri, beraz, errefusa,
Indazu zure grazia;
Esperantza handi hunetan
Eramanen dut bizia.
Jesu-Kristo zure Semeaz
Darotzut othoitz egiten,
Egun batez zure sainduek
Glorian kausi nazaten.
Orduan emanen darotzut
Sainduekiñ laudorio,
Bothere, gloria, ohore,
Eta ene amudio.
Hala biz.
VI. Partea
PATROIN SAINDUEN
OHORETAN
Patroin sainduen ohoretan
Jainkoari
Ezta posible egitea
Zu gabe, Jauna, deus ere,
Bañan badagizket gustiak,
Baldaiñ enekiñ bazare.
Desegiñ detzaket zurekiñ
Munduan diren etsaiak,
Deabruen arma eta indar,
Sensuen xarma gustiak.
Siñhesten dut, zure graziak
Gaituela aitziñatzen,
Laguntzen ere gaituela
Eta halaber segitzen.
Obra on baten egitekotz,
Zor diogu pensatzea,
Obraren haste, trabaillatze,
Fiñean akhabatzea.
Beraz, othoi, hauta detzatzu
On zaizkitzun momentoak;
Igutzu grazia eder hek
Eta indar dibinoak.
Igutzu guk behar ditugun
Faboreak garaitzeko,
Eta behar dugun laguntza,
Bizi ondoan hiltzeko.
Jesus-Kristori
Jesus-Kristo, Gizon Jainkoa,
Eta ene esparantza;
Zure baithan finkatua dut
Osoki ene fidantza.
Jauna, zureganik dut uste
Zeruan zure gloria,
Gloria zuk zure odolaz
Gurutzean merezia.
Ah, heriotzeko orena,
Ala hi harrigarria!
Arren, Jesus, lagun zakizkit
Gertha dakidan eztia.
Ene arima hil ondoan
Jujatu behar denean,
Emazu zure gurutzea
Gure bien arartean.
Jauna, beraz ezazula har
Ene hobenen bengantza;
Zure odola laguntzen zait,
Eman darot esparantza.
Helas, aitortzen dut, egia da
Gaxtoa izan naizela.
Bañan nola? ez zare zu hil
Salbatu behar nauzula?
Nik izatekotz esparantza
Zeruetako korthean,
Asko dut zure ikhustea
Gurutzearen gaiñean.
Galbarian izatu tutzu
Bortz zauri dolorezkoak:
Zeruko portaleak dire,
Leiho amudiozkoak.
Zathitu izan zaitzunean
Zure gorphutz sakratua,
Egiñ zen gure sendatzekotz
Ithurri bedinkatua.
Handik darokigutzu husten
Balsamo eta eztia;
Habeaz han egiten duzu
Gloriako zurubia.
Parabisuan izatekotz
Zure plazer eternalak,
Munduan sofritu behar tutu
Zure dolore mortalak.
Bilhatu nauzu, zureganik
Ihesi nenbillanean:
Baldiñ ba ez nauzu utziko
Bilhatzen zaitudanean.
Pensatuko dut bethi ere,
Jesus, zure amudioan,
Hil eta bizi egotekotz
Amudio dibinoan.
Andre dena Mariaren
zerbitzari izateko othoitza
Agur, Maria dibinoa,
Birjina paregabea,
Agur, Andrerik handiena,
Jesusen Ama emea.
Arren gomendatzen darotzut
Osoki ene bihotza,
Ene bizi, ene herio,
Arima eta gorphutza.
Hautatzen zaitut sekulakotz,
Birjina, ene Amatzat,
Ene argi, ene gidari,
Adbokat eta Patroiñtzat.
Promes darotzut eztudala
Zure kontra deus erranen,
Ez egiñen, eta neurerik
Sekulan ez sofrituren.
Zuk ere, othoi, Erregiña,
Zure haurtzat har nazazu:
Jesus, zure Seme Jaunaren
Esklabo egiñ nazazu.
Saint Joseph handiari
Joseph, Birjina Mariaren
Espos dibino handia,
Gizon Jainko baten Amaren
Arkanjelu guardaria,
Dibinitateak beretzat
Hautatu adiskidea:
Guretzat Ama othoitz-azu,
Othoitz guretzat Semea.
Izar bat ageri den gisa
Ilhargiaren aldean,
Distiatuko duzu, Seme
Eta Amaren korthean.
Ezta sekulan ilhunduko,
Josef, zure klartasuna;
Bethi dute zure begiek
Egiñen gure fortuna.
Zure bothere gloriosa
Hagitz da urrun hedatu;
Oraiño gure erresuma
Ezta bada seguratu.
Ikhus-azu, othoi, Zeruko
Tronutik gure beharra,
Frogarazi diezaguzu
Zure berthute ederra.
Aingeru beiraillea
Agur, aingeru beiraillea,
Ene iguzki handia,
Gloria dohatsuko Prinze,
Jainkoaren iduria.
Nitzaz kargu hartuz geroztik
Bethi nauzu sustengatu,
Argitu, gidatu, lagundu,
Eta bethi gobernatu.
Hartzen zaitut gida bezala,
Patroiñ bezala maitatzen;
Zure borondate osora
Osoki naiz errendatzen.
Othoitzten zaitut humildurik,
Jesus-Kristoren odolaz,
Zure kontra izanagatik
Sekulan ez ni utzteaz.
Baldin errebelatzen banaiz,
Xuxen nazazu bidean;
Gerthatzen banaiz tristetzera,
Konsola ene miñean.
Galdegiozu Jainkoari
Grazia, ikhus zaitzadan.
Zurekin bethi Jainko Jauna
Zeruan lauda dezadan.
Martira
Deus, tuorum militum
Jesus martiren erregea,
Eta koroa handia:
Zuk ematen diotzotzute
Grazia eta gloria.
Guk mundu huntan kantatzean
Dohatsuen biktoriak,
Arren, barkha dietzagutzu
Gure bekhatu gustiak.
Martin hunek mespresaturik
Lurreko plazar agorrak,
Jujatu zituen zirela
Falsoak eta miñkhorrak.
Gero nobleki hautaturik
Suplizioen bidea,
Bilhatu zuen zeruetan
Bere desiren xedea.
Bethi ere pairatu zuen
Dolorea animozki,
Sekulan erakutsi gabe
Sendimendurik flakoki.
Odol gustia isuririk,
Sofriturik herioa,
Ekharri zarotzun justuki
Gloriaren balioa.
O hunen indarren indarra
Hunen berthute borthitza!
Zure amudioak zuen
Borthistu hunen bihotza.
Konkerant hunen faboretan,
Othoi, zure ontasunak
Barkhatu behar darozkigu
Gure bekhatu lizunak.
Gizonek eta aingeruek
Zeruak eta munduak,
Bethi bedinka detzatela
Hirur Presuna sainduak.
Hekiñ gloriak eta hunen
Laudorio sakratuak
Bethe betzate beraz bethi
Sekula infinituak.
Ipizpikua
Jesu, Redemptor omium
O Jesus, arima gustien
Eroszaille Jaun Jainkoa;
Zuk pontife saindu hau duzu
Errendatu zerukoa.
Arren, egun erakutskitzu
Hunen bihotzeko suak;
Hek orai prestatzen zaituzte
Hartzera gure botuak.
Huna bildurik non den hemen
Zure populu fidela,
Laudatu nahiz ohorezki
Zure lekhuko leiala.
Hunen berthuteak erranik,
Erraten dugu zeloa,
Zein ungi zuen sustengatu
Zure lege dibinoa.
Mesprezatu izan zituen
Munduaren fiñeziak,
Fazak, ponpak, plazer gaxtoak
Eta hunen maleziak.
Bañan orai zure plazerez
Zeruetako glorian
Gozatzen dago sekulakotz
Sainduen balsa handian.
Hunen ondoan goazela
Egiguzu garazia,
Ardiarts dezagun guk ere
Hunen beraren gloria.
Zure kolera eztitzeko
Punitzen gaituzunean,
Asko da hunen entzutea
Othoitzez dagotzunean.
Gizon eta aingeruen
Egiazko Erregea;
Monarketan den handiena,
Jesus bakezko prinzea!
O Spiritu Saindu, o Aita,
Zarela bedinkatua!
Mundu huntan eta bertzean
Zarela adoratua.
Saint Bernard
abadea
Saindu debota, eta saindu
Jainkoa maite duzuna.
Bernard, lurreko aingerua,
Edo zeruko gizona.
Zuri zarozkitzun Jesusen
Ama Birjina handiak
Hustu bere bulharretako
Ithurri ezne eztiak.
Erregiña hark berak zuri
Egiñ zarotzun grazia,
Idoskitzera emateko,
Ahoa bethez, egia.
O saindua! Ala zuk izan
Indar handia zeruan!
Ez ziñen bada tipiago
Hil baño lehen munduan.
Zuri zarozkitzun prestatu
Jainkoak indar handiak,
Garaitzeko agertzen ziren
Ifernuko heresiak.
Oraiño zuri zarozkitzun
Isuri bere argiak,
Guri ezagut araztekotz
Munduaren tronperiak.
Mundu gaxtoak armatzen tu
Bere dituen puxantak
Gure arimak xarmatzeko
Eta galtzeko gorphutzak.
Bañan gustiarekiñ ere
Nausi zaitu ezagutzen,
Eta hala gustietan du
Zure nahia konplitzen.
Zuri dagotzu bozkarioz
Prelat gustien balderna:
Zuri Erroma, munduan den
Hiririk prinzipalena.
Munduak ere deitzen zaitu
Egiaren sustengua,
Eta szienzia handien
Urrezko ithurburua.
O Saint Bernard biktoriosa!
Arren, nazazu fabora;
Zure erramu triunfantez,
Othoi, nazazu ohora.
Horra nola etsaiak diren
Ene kontra preparatzen,
Eta nola darozkidaten
Fletxak usu aurthikitzen.
Zurekien esparantza dut
Hemen triunfa handia,
Gero zeruan izatekotz
Jainkoaganik gloria.
Biartean zuri darotzut
Ofritzen ene bihotza,
Ene bihotz gustiarekiñ
Halaber ene gorphutza.
Trofea bat nahi darotzut
Egiñ zure izenean:
Zuk bezala izena duen
Presunaren bihotzean.
Konfesora
Jesus, koroa eternala,
Lehenbiziko argia,
Zureganik du Saindu hunek
Izatu bere gloria.
Jauna, hauts dietzakigutzu
Bizioen lokharriak:
Barkha, hunen emorekatik,
Gure bekhatu gustiak.
Besta hunek erakusten du
Egun joan dela zerura,
Dohatsu han egiñ duzula,
Joanik izarren gainera.
Gaitzetsi zituen munduko
Ontasun trunpagarriak,
Atsegiñ eta plazer hatsak,
Ponpa lilluragarriak.
Bañan orai gozatzen dago
Zeruko plazer ederrez;
Gerla gustiak konpliturik,
Gozatzen dago triunfez.
Gizonen eta aingeruen
Egiazko erregea,
Jesus, izatez ona zarena,
Bihotz nobleen xedea.
Kantarazi ziñotzan huni
Laudorio dibinoak,
Eta bethi garaitarazi
Deabruen herra gaxtoak.
Fede onak irakatsirik
Zer zen Jainko eternala,
Sustengatu izan zintuen
Zure lekhuko bezala.
Pagatzen diotsazu beillak,
Barurak eta tromentak,
Emanik zure ontasunak
Eta atsegiñ xarmantak.
Jaunam ungi pagatzen tutzu
Hunen zerbitzu ttipiak;
Hiltzatzu hunen izenean
Gure bizio gustiak.
Adora dezagun humilki
Esentzia handiena:
Hunek dik hirur Presunetan
Begiratzen batasuna.
Hunek dik bethi idukiko
Bere tronua zeruan,
Eta duk bera bethi ere
Nausi izanen munduan.
Saint Inazio Jesusen
Konpañiako Patriarka
zeruaren bistan ekstasiatua
Lehenago kontenplatzean
Zeruetako izarrak,
Erran nuen: Lurra, beiratzak
Hire ontasun ederrak.
Hire tresor gustietarik
Deus ere nahi eztiat,
Zeruan distiatzen duten
Izarrak nik nahi tiat.
Geroztik ziaizkidak hurren
Izarrak ere itsusi,
Zerbait baitut izarrak baño
Ederragorik ikusi.
Saint Inazio beraren
bertze ekstasia
Zer espantu handi dakusat?
Ah, Jainko gustiz maitea,
Zer aire dibinok darama
Lohiolako Semea?
Gorphutzak ez idukitzera
Lurrean hunen arima,
Laster ardiatsiko zuen
Gloriako erresuma.
Jainkoak aimentaren gisa
Hedoipetik du thiratzen,
Bihotz gustia ondoraiño
Graziaz dio bethetzen.
Edaratera eman dio
Plazer uholde xarmanta,
Eta du erua altxatzen
Arima obedienta.
Gau argian kontenplatzean
Zeruko mobimenduak,
Aingeruen egoitza handi
Izarrez berregiñduak,
Igaten da parabisura
Bere debozionetan,
Eta gozatzen Jongoikoaz
Pensamendu ederretan.
Egiten du egiñ ahala
Munduaren kitatzekotz
Eta besoak gloriara
Ekstasian altxatzekotz.
Badoa hedoietan gora
Mundu gustia utzirik,
Bere parterik nobleena
Ia zeruetan sarthurik.
Ah, zein higuiñak diren, dio,
Munduan diren tresorak,
Prinze handien erresumak,
Aita Sainduen thiarak!
Izenak dituzte ederrak,
Bañan berak itsusiak.
Deabruek tipiak emanik,
Khentzen daroste handiak.
Pintadura falsoez ditu
Gauza ezdeusak handitzen,
Eta hañitz kolore motez
Jende gaxoak trunpatzen.
Lilluratzen ditu begiak,
Banaloriak ereiten,
Urreztatzen gauza ilhaunak,
Tipiak handi egiten.
Nork zerutik urrundu hini
Egiñen darot grazia,
Ardiasteko zeruetan
Sainduek duten gloria!
Igan nahiz nabillanari
Kheiñuz dagozkit izarrak:
Erakusten darozkidate
Argiez bide ederrak.
Eta eztik fiñik heldu den
Bertze eternitateak.
Biak orobat luze dituk,
Joan denak eztik hasterik,
Eta ondotik heldu denak
Halaber eztik azkenik.
Iragan dena bethe duk
Sekula kontugabeez;
Eta bethea heldu dena
Sekula infinituez.
Damnatua
Espantu latza! Nola beraz
Egonen naiz hanbat urthez!
Hanbat milla, hanbat million!
Erreko naiz hanbat mendez.
Beraz hanbat pairatuko dut
Ifernuko su gorrian,
Tromentek dirautela bethi
Eternitate gorian.
Ah! Zer da hau? Ez behin ere
Fundituko herrautsean!
Bethi biziko deabruekiñ
Eta ez hillen supean!
Oi, bada, nik lehen pena hauk
Munduan ezagutzera,
Begiratuko bide nintzen,
Ifernurat erortzera.
Lehen sofrituko nituen
Tiranoen su handiak,
Hekiñ gathe, hurkhabe, burreu,
Lehoiñ, tromenta gustiak.
Hek izanen baitzuten fiñ bat
Denborarekiñ batean;
Bañan hauk iraun behar bethi
Eternitate luzean.
Ah, nork jakin du egundaiño
Bethi, joan den bethikoa?
Eta nork sekulan jakiñen
Sekula gibelekoa?
Bethi erre! Sekulan sofri!
Dolorearen handia!
Bethi hark eta sekula hark
Naute flakatzen gustia!
Deklaratzen du zer den
bethi eta zer den sekula
Sekula dago geldirik bethi,
Sekulan ezta higitzen;
Bañan bethi doa sekula,
Sekulan ezta gelditzen.
Beraz bethi ezta sekulan
Momento bat higituko,
Eta sekula ere ezta
Momento bat geldituko.
Nork daki beraz bethi,
Bethi geldi dagoena,
Eta zer den sekula ere
Bethi joaten ari dena?
Gustiok beraz adi zagun
Enigma miragarria:
Damnatuentzat tromenta duk,
Salbatuentzat gloria.
Biak bat dituk, eta bat hark
Zidurik bia direla;
Bazidurik dela egoten
Eta zidurik doela.
Bethi dagoen hau deitzen duk
Bethi bethierekoa,
Eta sekula joaten dena
Sekula sekulakoa.
Beraz sekula eta bethi
Izendatzen duk mendea,
Edo ezperen deitzen dituk
Biak eternitatea.
Eksenpluak
Hañitzek hañitz moldez die
Enigma hau esplikatzen
Eta añhitz konparaziñoz
Nola ahal deklaratzen.
Sabant batzuek konparatzen
Die iguzkiarekiñ,
Eta die bertze batzuek
Berriz ilhargiarekiñ.
Iguzkia bethi hari duk
Agertzen eta estaltzen:
Estaltzen duk arrats guztiez
Eta goizetan agertzen.
Ilhargia ere orobat
Bethi hari duk berritzen;
Berritu ondoan halaber
Hari duk bethi zahartzen.
Gauza bera dela ziotek
Edo sekula doana,
Edo bethi pontu berean
Gelditurik dagoena.
Ezen bethi dagoen bethi
Sekulan eztuk handitzen,
Eta bethi doan sekula
Sekulan eztuk ttipitzen.
Pontu batean bethi dela
Bethi hari duk pasatzen;
Pasatzen bethi hari dela
Eztuk sekulan higitzen.
Million urthe joanagatik
Garabik eztuk gutitzen;
Joanagatik bertze million
Bethi duk oso gelditzen.
Oraiño huna gauza bera
Eksenplu argiagoan,
Argiaren klartasunetik
Hartu konparaziñoan.
Nola beraz kandela bati
Hañhitz kandela pizturik
Ezpaitzaio gutitzen kharra,
Bañan egoten osorik:
Gauza bera kausitzen dela
Denbora sekulakoan:
Nahiz joan den, nahiz heldu den
Hedadura bethikoan.
Ezen urthe pilla hetarik
Million khenduagatik,
Millionen ondoan bertze
Million hartuagatik,
Eternitate luze hura
Bat ere eztuk laburtzen;
Eternitate oso hura
Garabik eztuk gutitzen.
Osoa bethi egonen duk
Nonbre gustiak galdurik;
Eztik sekulan deusik falta
Hartu gustiak khendurik.
Orobat duk bethiko bethi
Urthe gustiez osorik,
Hastean bezala fiñean
Urthe gustiez hanturik.
Eztuk tipitzen, ez handitzen,
Batean bethi baitago:
Ez handiago behiñ ere,
Sekulan ez tipiago.
Luze orobat tuk hemengo
Minutak eta urtheak;
Urtheak ere hala nola
Bethiereko mendeak.
Juia dezak orai hemendik
Zeiñ diren luze egunak,
Mendeak baiño luzeago
Direnaz geroz orenak.
Ezen ifernuan eztuk deus
Non ezten sekulakoa;
Kriminel, burreu, suplizioa,
Presondegi bethikoa.
Denborak ere bardiñ dituk
Orobat sekulakoak,
Minutak, orenak, asteak,
Urtheak fingabekoak.
Egia duk; argia baduk,
Ordean suak piztua,
Pena hautan kruelkiago
Punitzeko damnatua.
Halaber baduk hemen gaua
Eta gau izigarria,
Deabruen eta damnatuen
Harrabotsez nahasia.
Helas, bai, ah nolako gaua!
Gau luze eta ilhuna!
Hemen garenek eztiagu
Sekulan uste eguna.
Ez, eztie uste sekulan
Ene begiek argia,
Edo baldiñ uste badute,
Uste die su gorria.
Gau hunek iraunen dik bethi
Ethorri gabe eguna.
Bethi ilhun, tromenta bethi,
Sekulan joanen eztena.
Gaua, gau beltz eta argia!
Beltza ene begientzat;
Baiñan argia ene pena
Eta ene burreuentzat.
Hire baithan ageriko tuk
Bethiereko tenpestak,
Hala nola mirail batean
Justiziaren tromentak.
Bethi egonen nauk marraskaz,
Aparta akit mirailla!
Begietarik dietzadak
Urrun pena hanbat milla:
Burdiña-gathe, sufre gori,
Eztira, presondegiak;
Su handi, deabru beltz, fantasma,
Ene falta itsusiak.
Begietan izanen tiat
Ene urguillutasunak,
Ene arnegu, ene herra,
Ene bekhatu lizunak.
Ez nauzue asko punitu,
Utz nazazue bakean.
Bethi hunela izanen naiz
Hunelako dolorean.
Alferrik niagok marraskaz,
Bethi tiat ikhusiko,
Ez ziaizkidak aitziñetik
Sekulan apartatuko.
Lehen zerk egiñ baitzituen
Ene plazer itsusiak,
Egiñ behar tik ifernuan
Ene tromenta guziak.
Nik beraz sorthu behar nuen!
Dolorearen asprea!
Sorthu hunela izatekotz!
Zer desparazionea!
Ez ni munduan izatera,
Orai ez nintzen erreko,
Ez bekhaturik egitera,
Ez nintzen orai galduko!
Aitzitik bizitze saindua
Eramatera munduan,
Dohatsu behar nuen izan
Jainkoarekiñ zeruan.
Bañan nola baitut gaxtoki
Ekharri ene bizia,
Juje justuak eman darot
Nik merezi justizia.
Hil nahiz sartzen da furian
Mundua! Ah, mundu falsoa!
Hañitzen trunpatzaillea!
Ezperen hemen ifernuan
Bahintz ene hiltzaillea!
Behiñ nahi nikek hil, behiñ
Ez hunela bizitzekotz;
Edo bertze maneraz bizi,
Fazoiñ huntan ez hiltzekotz.
Hi ere non aiz, herioa?
Haiñ komun intzen munduan,
Eta nion ez aiz ageri
Orai hemen ifernuan.
Handi eta tipi gustiak
Lurrean ituen hiltzen;
Bañan gustiak ifernuan
Hil gabe bethi bizitzen.
Hire ondoan niabillak
Gau eta egun gustiez,
Nihon ikhusten eztudala
Surik baizen bi begiez.
Ustez audala kausituko
Joaten nauk eskuiñ aldera;
Berriz lasterka itzultzen nauk
Zoraturik eskerrera.
Deabrupetik nauk batzuetan
Ene furian altxatzen;
Bertzean suaren erdian
Buruz behera hondatzen.
Behiñ gora, behin behera,
Gero deabruen balsara,
Sekulan sosegurik gabe
Tromenta gustietara.
Galdez bethi: non aiz, ah, non haiz?
Bethi oihuz, herioa?
Nork ediren au ifernuan,
O ene amudioa?
Arre, athor, maitea, athor,
Athor ene zathitzera.
Ene bizia hik behar duk;
Maitea, athor hiltzera.
Ihesi doat, ah kruela!
Horla utzten nauk supean?
Horla tromentek dirautela,
Hondatua deabrupean?
O zer desparazionea!
Nahi gabez behar bizi!
Errabiamendu handia!
Ezin hil eta hil nahi.
Ah bethi, entzuezak, beraz,
Entzun ene dolorea:
Nork egundaiño sentitu du
Zer den bethi sofritea?
Bethi hark niri ziarotak
Harritzen ene gorphutza:
Eta nori eztio hillen,
Pensatzen badu, bihotza?
Heriotzea galdegiten dio
Jainkoari
Heldu natzaitzu berriz ere,
Jauna, othoitz egitera,
Eta grazia tipi baten
Humilki galdegitera.
Badakizu, gauza klara da,
Nik zenbat dudan sofritzen.
Zenbat marraska, zenbat oihu,
Zer nigar dudan isurtzen.
Zenbat pena deabruen tropan
Hartzen dudan zu galdurik,
Zeiñ tromenta harrigarriak,
On gustiez gabeturik!
Zenbat supean, su egiñik,
Ariman su, su bihotza;
Haragiak su, su ezurrak,
Odola su, su gorphutza.
Hauk ere bada, zerbait dire
Ni hemen urrikaltzeko,
Eta zureganik humilki
Grazia bat izateko.
Plazer baduzu, dobla beite
Berriz ere hauk gustiak;
Dobla deabruak, penak dobla,
Dobla tromenta handiak;
Bañan, Jauna, aditzen dela
Hemengo tulunbioan,
Hillen nauela herioak
Milla urtheren buruan.
Jainkoa
Damnatua, ago ixilik,
Eztuk zeren tromentatu;
Orhoit adi nola munduan
Munduaz intzen gozatu.
Eztuk izatu egundaiño
Herioa ifernuan,
Sekulan ere ez izanen
Urte gustien buruan.
Beraz egon ahal aiteke
Bethi dukela sofritzen,
Orai erretzen aizen gisa,
Bethi aizela erretzen.
Damnatua
O dolorea, o furia,
O errabiamendua!
Oraiño ez atzait hi ere
Nahasi, adimendua!
Zer izanen da beraz nitzaz
Heldu diren mendeetan?
Bethi egon beharko baitut,
(Jainkoa deiño) penetan.
Arren, zaude, aphur bat zaude,
Egiazko justizia;
Asko da, iduk-azu, othoi,
Zure kolera handia.
Zergatik ditutzu gizonak
Joan den denboran kreatu?
Zergatik zure imajina
Dibinoaz señalatu?
Ez othe behiñ zenbait urthez
Elkarrekiñ egoteko,
Gero hil eta sekulakotz
Ifernuan ehorsteko?
Jauna, zuk bada badakizu
Zuk formatua naizela,
Forma huntan lur gutibatez
Lurrean egin nauzula.
Badakizu zuk ninduzula
Zure dohaiñez edertu,
Enegatik Zure Semea
Izatu zela itzatu.
Nola beraz ez zare kontent
Pairatu tudan tromentez,
Berretzen baitarozkidatzu
Tenpestak bertze tenpestez?
Gargoro zenbat denbora da
Tenpesta hautan naizela,
Momento batez behin ere
Sosegurik eztudala?
Zenbateta egiñen tutzu
Oraiño zure tenpestak?
Noiz arteraiño isuriko
Ene gainera tromentak?
Orai artean izan bada
Nausi zuri justizia,
Utzazu aldiz izatera
Zure miserikordia.
Jainkoa
Eternala duk hire kontra
Eman dudan sentezia,
Eta hala eztuk posible
Sekulan dadin ganbia.
Damnatua
Nola! Ez ilkhiko hemendik?
Jainkoa ez maitatuko?
Iraunen eternitateak?
Penak ez akhabatuko?
Helaz! Zer egiñen dut beraz?
Ni norat naiz itzuriko?
Tromenta haukien erdian
Bethi dut ihardukiko?
Oraiño egiñ baninduzu
Zu zaren gisa Jainkoa,
Edo ezperen zu bezala
Bothere handitakoa;
Oraiño, diotsat, banitu
Zure indarren pareak;
Bañan badakizu direla
Zureak paregabeak.
Eta badakizu zerorek
Flako nauzula kreatu,
Airean doan osto baten
Gisa nauzula moldatu.
Ikhus-azu zer aingeruek
Erranen duten zeruan,
Zure etsai deabru kruelek
Zer erranen ifernuan.
Zer ohore izanen duzu
Enekiñ disputatzeaz,
Zer gloria ene erretzen
Bethiere haritzeaz?
Beraz zure beso puxanta
Nahi duzu enplegatu
Eta osto ihartu baten
Kontra hunela altxatu.
Jainkoa
Hauk duk, bada, mirakuillua!
Jakiñ herrautsa aizela,
Bitartean hire burua
Jainko egiñ dezakela;
Jakiñ prometatu zaiela
Justuei parabisua,
Eta zaiela injustuei
Ordenatu ifernua.
Bitartean Jainkorik gabe
Burua gora airean,
Errebelatu baten gisa
Ibil adila lurrean;
Nitzaz eta ene manuez
Hanbat aldiz trufaturik,
Hire bekhatu traidoreak
Jainkotzat adoraturik;
Ezpanintz baño gehiago
Ez nitzaz egiñ konturik,
Eta hire Jainko handitzat
Ene etsaiak harturik.
Orai, beraz, behar diagu
Jakiñ nor den Jongoikoa,
Ni zeruan, ifernuan hi,
Jainko bethierekoa.
Maitatu nahi luke Jainkoa
Damnatua
Eztut zeren ukhatu, Jauna,
Konfesatzen dut egia;
Zu zare orai eta bethi
Gustien Jainko handia.
Mana zazu plazer duzuna,
Zuk behar duzu manatu;
Eta zure manamenduak
Guk behar tugu konplitu.
Nahi baduzu egon nadin
Eternitate gustian,
Eta halaber txizpil nadin
Ifernuko su gorian,
Jauna, besarkatuko ditut
Ifernuko su gustiak,
Iraganen tut plazer tutzun
Denbora harrigarriak.
Eztarotzut othoitz egiten
Su hautarik libratzeaz,
Eta zure zeru sainduan
Ene errezibitzeaz.
Ah! Badakit galdu naizela
Egun eta sekulako,
Tromenta hautarik sekulan
Ez naizela libratuko.
Beraz justo zaizkitzun penak
Emanen darozkidatzu;
Hitz bat solament erratera,
Othoi, utzi behar nauzu.
Beude, beraz, su hauk gustiak,
Bethi nautela erretzen;
Baiñan su hauk baziñarozkit
Zeruko suez handitzen.
Ez tohe zaitut, Jainko Jauna,
Pena hautan maitatuko?
Baldiñ ba ifernuko suek
Ez naute debekatuko!
Jainkoa
Amudioak ez zeakik
Zer lekhu den ifernua;
Zerua duk hunen egoitza,
Eta halaber mundua.
Bi lekhu hautan kausitzen duk,
Munduan eta zeruan;
Eztuk ediren egundaiño
Zuek zareten lekhuan.
Herra luze eta gaixtoen
Eskola duk ifernua;
Amudio saindu ederren
Akademia, zerua.
Damnatuek ez zeakie
Gaitzesten baizen Jainkoa,
Eta hori duk hartu duken
Sekulako ondikoa.
Amudioa sartzen baliz
Deabruen tulunbioan,
Sainduekien den bezala,
Zeruko palazioan;
Posible baliz maitatzea
Jainko ona ifernuan,
Laster ganbiatuko lukek
Zuen lekhua zeruan;
Tromentak gloria lituzkek,
Dohatsu, dohakabeak;
Suak eder, nigarrak gozo,
Bozkario doloreak.
Beraz adizak zer diodan;
Ez nauzue maitatuko;
Bañan bethi deabruen gisa,
Niri herra ekharriko.
Damnatua
Nola munduan zuk ni eman
Bethi zure maitatzeko;
Bitartean ez nik maitatu,
Eta nik ez maitatuko?
Posible othe daite, Jauna,
Ifernu bat kruelago,
Ezen zure gaitzeste baño
Zer pena da handiago?
Jainkoa galdurik, ni oihuz
Zure bilha ibiliko:
«Jainkoa non da, non Jainkoa?»
Jainkoa ez kausituko!
Nork pensa dezake kalte bat
Hau den baño handiago?
Ezen zure galtzea baño
Zer kalte da kruelago?
Zer nigar egiñen dut beraz,
Zer marraska, zer orroa,
Erraten zaitan gustietan;
Zer egiñ duk Jongoikoa?
Handi asko ezpaliz pena
Jainkoa ez maitatzea,
Eta hunelako Jainkoa
Sekulakotzat galtzea!
Oraiño herra behar baitut
Zure kontra bihotzean,
Eta herra, deabruen herra,
Eternitate luzean!
Desparaziñoa
Hunat, beraz, zatozte hunat,
Bethiereko burreuak;
Zatozte eneganat, brasak,
Eta zatozte, deabruak.
Urkhabeak, altxa zaitezte,
Teatrak eta sufreak;
Altxa, suak, kheak, eztirak,
Altxa, burdiña-gatheak.
Bola zaitezte zuek ere,
Xizmiztak eta hozpiñak,
Ihortziriak, babazuzak,
Tenpestak eta dragoiñak.
Hunat zuek, pozoin mortalak;
Behar nauzue sesitu,
Dilubio handi bat egiñ
Eta han barna hondatu.
Ez nauzue asko kruelki
Orai artean punitu;
Mende gustiak iraganik,
Behar zarete luzatu.
Bai, luzatu behar zarete
Eta sekulan luzatu,
Sekula bururik eztuten
Gustietara hedatu.
Hau die sekulako penek
Bere kondizionea;
Behin has eta gero bethi
Fiñik gabe irautea.
Beraz nola baitut Jainkoa
Galdu eternitatekotz,
Justu duk Jainkoak gal nazan
Egun eta sekulakotz.
Adiu erraten darotzut,
Adiu sekulakoa;
Galdu zaitut bethierekotz;
Adiu, ene Jainkoa.
Ah, bai aspaldiko Jaun ona
Ederra eta berria,
Sainduen eta aingeruen
Koroa eta gloria!
Ez zintudan maitatu nahi
Ahal nukeen lekhuan;
Nahi zintuzket orai egiñ
Ezin dagidan orduan.
Adiu, flakoen indarra,
Faboreen emaillea,
Arimen bake dohatsua,
Bihotzen argitzaillea.
Adiu, onen Aita maite,
Gustien Salbatzaillea,
Eta ni bezalako gaixto
Gustien damnatzaillea.
Adiu, fiñean zeruak,
Eta adiu, mundua.
Ene etxea izanen duk
Bethi ere ifernua.
Jaun puxanta, nola baitzare
Jainko adoragarria,
Adoratzen dut ene kontra
Eman duzun sententzia.
Belhaun gorrietan jarririk
Nagotzula aitziñean.
Barkhamendu eske nagotzu,
Tristezia bihotzean.
Justua zerade, justua,
Justuki nauzu damnatu;
Behar dut zure justizia
Bethi justuki frogatu.
Estal zakizkit sekulako
Ene begien argia,
Ezen ez zaitut ikhusiko
Sekulan, Jainko handia.
Zuk ere utzi behar nauzu,
Zeruko amudioa,
Ezpaita su gorriez baizen
Bethea tulunbioa.
Zeri darasat hunenbertze?
Denbora dut ixiltzeko;
Sarthu naiz eternitatean,
Bethi ere sofritzeko.
Adiu, banoa, adiu,
Egun eta sekulako!
Zeruan zareten sainduak,
Ez zaituztet maitatuko.
Ez eta zu ere, Jainkoa,
Ez zaitut zerbitzatuko;
Bañan herraz eta blasfemuz
Mende gustiak betheko.
Akhabatu zituenean
Deithore dolorezkoak,
Hasi izatu zen isurtzen
Nigar bethierekoak.
Orazionea ifernurat
ez joateko
Zeruko Errege handia,
Jainko amudiozkoa,
Aita ontasunez bethea,
Jaun eternitatekoa:
Arren, rgi dietzadatzu
Begiak zure argiez,
Eta eder diezadazu
Arima zure graziez.
Indatzu hemen nahi tutzun
Doloreak, sofritzeko;
Eta hil ondoan gloria,
Zeruan zu ikhusteko.
Eskutikan iduk nazazu
Munduko erromerian,
Egun batez aurkhi zaitzadan
Parabisuko glorian.
Bi eternitate ditutzu,
Bata hedoien gaiñean,
Eta bertzea mundu hunen
Bihotzaren barrenean.
Zerua da posible diren
Plazer gustiez asea;
Ifernua, posible diren
Pena gustiez bethea.
Zu gabe hemen bizi dena
Izanen da doloretan,
Eta zurekiñ bizi dena
Izanen da plazeretan.
Egidazu, othoi, grazia,
Hemen zure kausitzeko,
Eta zu ediren ondoan,
Behiñ ere ez galtzeko.
Nahi nuke hasi osoki
Zure maitatzen lurrean;
Zeruan ez akhabatzeko
Eternitate luzean.
Arren, beraz, Jauna, indazu
Grazia heman hasteko,
Hemen hasi eta zeruan
Bethi kontinuatzeko.
Ez niri, beraz, errefusa,
Indazu zure grazia;
Esperantza handi hunetan
Eramanen dut bizia.
Jesu-Kristo zure Semeaz
Darotzut othoitz egiten,
Egun batez zure sainduek
Glorian kausi nazaten.
Orduan emanen darotzut
Sainduekiñ laudorio,
Bothere, gloria, ohore,
Eta ene amudio.
Hala biz.
VI. Partea
PATROIN SAINDUEN
OHORETAN
Patroin sainduen ohoretan
Jainkoari
Ezta posible egitea
Zu gabe, Jauna, deus ere,
Bañan badagizket gustiak,
Baldaiñ enekiñ bazare.
Desegiñ detzaket zurekiñ
Munduan diren etsaiak,
Deabruen arma eta indar,
Sensuen xarma gustiak.
Siñhesten dut, zure graziak
Gaituela aitziñatzen,
Laguntzen ere gaituela
Eta halaber segitzen.
Obra on baten egitekotz,
Zor diogu pensatzea,
Obraren haste, trabaillatze,
Fiñean akhabatzea.
Beraz, othoi, hauta detzatzu
On zaizkitzun momentoak;
Igutzu grazia eder hek
Eta indar dibinoak.
Igutzu guk behar ditugun
Faboreak garaitzeko,
Eta behar dugun laguntza,
Bizi ondoan hiltzeko.
Jesus-Kristori
Jesus-Kristo, Gizon Jainkoa,
Eta ene esparantza;
Zure baithan finkatua dut
Osoki ene fidantza.
Jauna, zureganik dut uste
Zeruan zure gloria,
Gloria zuk zure odolaz
Gurutzean merezia.
Ah, heriotzeko orena,
Ala hi harrigarria!
Arren, Jesus, lagun zakizkit
Gertha dakidan eztia.
Ene arima hil ondoan
Jujatu behar denean,
Emazu zure gurutzea
Gure bien arartean.
Jauna, beraz ezazula har
Ene hobenen bengantza;
Zure odola laguntzen zait,
Eman darot esparantza.
Helas, aitortzen dut, egia da
Gaxtoa izan naizela.
Bañan nola? ez zare zu hil
Salbatu behar nauzula?
Nik izatekotz esparantza
Zeruetako korthean,
Asko dut zure ikhustea
Gurutzearen gaiñean.
Galbarian izatu tutzu
Bortz zauri dolorezkoak:
Zeruko portaleak dire,
Leiho amudiozkoak.
Zathitu izan zaitzunean
Zure gorphutz sakratua,
Egiñ zen gure sendatzekotz
Ithurri bedinkatua.
Handik darokigutzu husten
Balsamo eta eztia;
Habeaz han egiten duzu
Gloriako zurubia.
Parabisuan izatekotz
Zure plazer eternalak,
Munduan sofritu behar tutu
Zure dolore mortalak.
Bilhatu nauzu, zureganik
Ihesi nenbillanean:
Baldiñ ba ez nauzu utziko
Bilhatzen zaitudanean.
Pensatuko dut bethi ere,
Jesus, zure amudioan,
Hil eta bizi egotekotz
Amudio dibinoan.
Andre dena Mariaren
zerbitzari izateko othoitza
Agur, Maria dibinoa,
Birjina paregabea,
Agur, Andrerik handiena,
Jesusen Ama emea.
Arren gomendatzen darotzut
Osoki ene bihotza,
Ene bizi, ene herio,
Arima eta gorphutza.
Hautatzen zaitut sekulakotz,
Birjina, ene Amatzat,
Ene argi, ene gidari,
Adbokat eta Patroiñtzat.
Promes darotzut eztudala
Zure kontra deus erranen,
Ez egiñen, eta neurerik
Sekulan ez sofrituren.
Zuk ere, othoi, Erregiña,
Zure haurtzat har nazazu:
Jesus, zure Seme Jaunaren
Esklabo egiñ nazazu.
Saint Joseph handiari
Joseph, Birjina Mariaren
Espos dibino handia,
Gizon Jainko baten Amaren
Arkanjelu guardaria,
Dibinitateak beretzat
Hautatu adiskidea:
Guretzat Ama othoitz-azu,
Othoitz guretzat Semea.
Izar bat ageri den gisa
Ilhargiaren aldean,
Distiatuko duzu, Seme
Eta Amaren korthean.
Ezta sekulan ilhunduko,
Josef, zure klartasuna;
Bethi dute zure begiek
Egiñen gure fortuna.
Zure bothere gloriosa
Hagitz da urrun hedatu;
Oraiño gure erresuma
Ezta bada seguratu.
Ikhus-azu, othoi, Zeruko
Tronutik gure beharra,
Frogarazi diezaguzu
Zure berthute ederra.
Aingeru beiraillea
Agur, aingeru beiraillea,
Ene iguzki handia,
Gloria dohatsuko Prinze,
Jainkoaren iduria.
Nitzaz kargu hartuz geroztik
Bethi nauzu sustengatu,
Argitu, gidatu, lagundu,
Eta bethi gobernatu.
Hartzen zaitut gida bezala,
Patroiñ bezala maitatzen;
Zure borondate osora
Osoki naiz errendatzen.
Othoitzten zaitut humildurik,
Jesus-Kristoren odolaz,
Zure kontra izanagatik
Sekulan ez ni utzteaz.
Baldin errebelatzen banaiz,
Xuxen nazazu bidean;
Gerthatzen banaiz tristetzera,
Konsola ene miñean.
Galdegiozu Jainkoari
Grazia, ikhus zaitzadan.
Zurekin bethi Jainko Jauna
Zeruan lauda dezadan.
Martira
Deus, tuorum militum
Jesus martiren erregea,
Eta koroa handia:
Zuk ematen diotzotzute
Grazia eta gloria.
Guk mundu huntan kantatzean
Dohatsuen biktoriak,
Arren, barkha dietzagutzu
Gure bekhatu gustiak.
Martin hunek mespresaturik
Lurreko plazar agorrak,
Jujatu zituen zirela
Falsoak eta miñkhorrak.
Gero nobleki hautaturik
Suplizioen bidea,
Bilhatu zuen zeruetan
Bere desiren xedea.
Bethi ere pairatu zuen
Dolorea animozki,
Sekulan erakutsi gabe
Sendimendurik flakoki.
Odol gustia isuririk,
Sofriturik herioa,
Ekharri zarotzun justuki
Gloriaren balioa.
O hunen indarren indarra
Hunen berthute borthitza!
Zure amudioak zuen
Borthistu hunen bihotza.
Konkerant hunen faboretan,
Othoi, zure ontasunak
Barkhatu behar darozkigu
Gure bekhatu lizunak.
Gizonek eta aingeruek
Zeruak eta munduak,
Bethi bedinka detzatela
Hirur Presuna sainduak.
Hekiñ gloriak eta hunen
Laudorio sakratuak
Bethe betzate beraz bethi
Sekula infinituak.
Ipizpikua
Jesu, Redemptor omium
O Jesus, arima gustien
Eroszaille Jaun Jainkoa;
Zuk pontife saindu hau duzu
Errendatu zerukoa.
Arren, egun erakutskitzu
Hunen bihotzeko suak;
Hek orai prestatzen zaituzte
Hartzera gure botuak.
Huna bildurik non den hemen
Zure populu fidela,
Laudatu nahiz ohorezki
Zure lekhuko leiala.
Hunen berthuteak erranik,
Erraten dugu zeloa,
Zein ungi zuen sustengatu
Zure lege dibinoa.
Mesprezatu izan zituen
Munduaren fiñeziak,
Fazak, ponpak, plazer gaxtoak
Eta hunen maleziak.
Bañan orai zure plazerez
Zeruetako glorian
Gozatzen dago sekulakotz
Sainduen balsa handian.
Hunen ondoan goazela
Egiguzu garazia,
Ardiarts dezagun guk ere
Hunen beraren gloria.
Zure kolera eztitzeko
Punitzen gaituzunean,
Asko da hunen entzutea
Othoitzez dagotzunean.
Gizon eta aingeruen
Egiazko Erregea;
Monarketan den handiena,
Jesus bakezko prinzea!
O Spiritu Saindu, o Aita,
Zarela bedinkatua!
Mundu huntan eta bertzean
Zarela adoratua.
Saint Bernard
abadea
Saindu debota, eta saindu
Jainkoa maite duzuna.
Bernard, lurreko aingerua,
Edo zeruko gizona.
Zuri zarozkitzun Jesusen
Ama Birjina handiak
Hustu bere bulharretako
Ithurri ezne eztiak.
Erregiña hark berak zuri
Egiñ zarotzun grazia,
Idoskitzera emateko,
Ahoa bethez, egia.
O saindua! Ala zuk izan
Indar handia zeruan!
Ez ziñen bada tipiago
Hil baño lehen munduan.
Zuri zarozkitzun prestatu
Jainkoak indar handiak,
Garaitzeko agertzen ziren
Ifernuko heresiak.
Oraiño zuri zarozkitzun
Isuri bere argiak,
Guri ezagut araztekotz
Munduaren tronperiak.
Mundu gaxtoak armatzen tu
Bere dituen puxantak
Gure arimak xarmatzeko
Eta galtzeko gorphutzak.
Bañan gustiarekiñ ere
Nausi zaitu ezagutzen,
Eta hala gustietan du
Zure nahia konplitzen.
Zuri dagotzu bozkarioz
Prelat gustien balderna:
Zuri Erroma, munduan den
Hiririk prinzipalena.
Munduak ere deitzen zaitu
Egiaren sustengua,
Eta szienzia handien
Urrezko ithurburua.
O Saint Bernard biktoriosa!
Arren, nazazu fabora;
Zure erramu triunfantez,
Othoi, nazazu ohora.
Horra nola etsaiak diren
Ene kontra preparatzen,
Eta nola darozkidaten
Fletxak usu aurthikitzen.
Zurekien esparantza dut
Hemen triunfa handia,
Gero zeruan izatekotz
Jainkoaganik gloria.
Biartean zuri darotzut
Ofritzen ene bihotza,
Ene bihotz gustiarekiñ
Halaber ene gorphutza.
Trofea bat nahi darotzut
Egiñ zure izenean:
Zuk bezala izena duen
Presunaren bihotzean.
Konfesora
Jesus, koroa eternala,
Lehenbiziko argia,
Zureganik du Saindu hunek
Izatu bere gloria.
Jauna, hauts dietzakigutzu
Bizioen lokharriak:
Barkha, hunen emorekatik,
Gure bekhatu gustiak.
Besta hunek erakusten du
Egun joan dela zerura,
Dohatsu han egiñ duzula,
Joanik izarren gainera.
Gaitzetsi zituen munduko
Ontasun trunpagarriak,
Atsegiñ eta plazer hatsak,
Ponpa lilluragarriak.
Bañan orai gozatzen dago
Zeruko plazer ederrez;
Gerla gustiak konpliturik,
Gozatzen dago triunfez.
Gizonen eta aingeruen
Egiazko erregea,
Jesus, izatez ona zarena,
Bihotz nobleen xedea.
Kantarazi ziñotzan huni
Laudorio dibinoak,
Eta bethi garaitarazi
Deabruen herra gaxtoak.
Fede onak irakatsirik
Zer zen Jainko eternala,
Sustengatu izan zintuen
Zure lekhuko bezala.
Pagatzen diotsazu beillak,
Barurak eta tromentak,
Emanik zure ontasunak
Eta atsegiñ xarmantak.
Jaunam ungi pagatzen tutzu
Hunen zerbitzu ttipiak;
Hiltzatzu hunen izenean
Gure bizio gustiak.
Adora dezagun humilki
Esentzia handiena:
Hunek dik hirur Presunetan
Begiratzen batasuna.
Hunek dik bethi idukiko
Bere tronua zeruan,
Eta duk bera bethi ere
Nausi izanen munduan.
Saint Inazio Jesusen
Konpañiako Patriarka
zeruaren bistan ekstasiatua
Lehenago kontenplatzean
Zeruetako izarrak,
Erran nuen: Lurra, beiratzak
Hire ontasun ederrak.
Hire tresor gustietarik
Deus ere nahi eztiat,
Zeruan distiatzen duten
Izarrak nik nahi tiat.
Geroztik ziaizkidak hurren
Izarrak ere itsusi,
Zerbait baitut izarrak baño
Ederragorik ikusi.
Saint Inazio beraren
bertze ekstasia
Zer espantu handi dakusat?
Ah, Jainko gustiz maitea,
Zer aire dibinok darama
Lohiolako Semea?
Gorphutzak ez idukitzera
Lurrean hunen arima,
Laster ardiatsiko zuen
Gloriako erresuma.
Jainkoak aimentaren gisa
Hedoipetik du thiratzen,
Bihotz gustia ondoraiño
Graziaz dio bethetzen.
Edaratera eman dio
Plazer uholde xarmanta,
Eta du erua altxatzen
Arima obedienta.
Gau argian kontenplatzean
Zeruko mobimenduak,
Aingeruen egoitza handi
Izarrez berregiñduak,
Igaten da parabisura
Bere debozionetan,
Eta gozatzen Jongoikoaz
Pensamendu ederretan.
Egiten du egiñ ahala
Munduaren kitatzekotz
Eta besoak gloriara
Ekstasian altxatzekotz.
Badoa hedoietan gora
Mundu gustia utzirik,
Bere parterik nobleena
Ia zeruetan sarthurik.
Ah, zein higuiñak diren, dio,
Munduan diren tresorak,
Prinze handien erresumak,
Aita Sainduen thiarak!
Izenak dituzte ederrak,
Bañan berak itsusiak.
Deabruek tipiak emanik,
Khentzen daroste handiak.
Pintadura falsoez ditu
Gauza ezdeusak handitzen,
Eta hañitz kolore motez
Jende gaxoak trunpatzen.
Lilluratzen ditu begiak,
Banaloriak ereiten,
Urreztatzen gauza ilhaunak,
Tipiak handi egiten.
Nork zerutik urrundu hini
Egiñen darot grazia,
Ardiasteko zeruetan
Sainduek duten gloria!
Igan nahiz nabillanari
Kheiñuz dagozkit izarrak:
Erakusten darozkidate
Argiez bide ederrak.