Egia katholikak - 08

Bizia orai ganbiatu,
Obratu penitentzia.
Sofritu nahi eztuenak
Sekulako gaztigua,
Hemen behar du, harat gabe
Jujatu bere burua.
Orduan juje hark, orduan
Juje espantagarriak
Ematen ditu jujamendu
Gustiz arraillagarriak.

Armak harturik eskuetan
Nola den kurruzatuko,
Gaxtoen kontra zer su duen
Egun hartan lantzatuko.
Bañan halaber beldur gabe
Edirenen da justua,
Justizia du ikhusiko
Bakhearekiñ bathua.
Orduan diotza jujeak
Portaleak zabalduko,
Orduan du bere argiez
Zeruan koroatuko.
Bañan nork ere ezpaituke
Satisfatu justizia,
Bethi sofritu beharko du
Juste den pena guzia.
Justua bada, bañan izan
Zenbait tatxaz nothatua,
Joanen da suaren erdirat,
Garbitzekotz bekhatua.

Purgatzeko pena hetara
Hil ondoan ez joatekotz,
Bañan, laster heriotzetik
Gloriarat pasatzekotz;
Ariñtzekotz arima huni
Bere tromenta gogorrak,
Aditzak hunen errenkurak
Eta emotzik nigarrak.

Purgatorioko arimaren
auhenak
Misereremini mei, saltem vos amici mei
Anaiak, jaiki zaitezte,
Entzun ene auhenak;
Idekitzatzue begiak,
Konsidera ene penak.

Fortuna estrainioa!
Zuek zuen ohean,
Eta ni sofritzen bainatza
Errerik hemen supean.
Aditzatzue nigarrak,
Ikhus ene lastima.
Etxe-kharrean nagoela
Zeruan dut erresuma.
Baldiñ osoki ezpadut
Galdu ene gloria,
Eneganik ezperen urruti
Ageri da ezarria.
Hauk eztutzue sentitzen,
Tromentaren handia!
Hunela tratatzen tutzue
Natura eta grazia?
Ingratak! Arima dute
Bihotzetan ahantzi,
Gorphutza izatu denean
Thonba barnean ehortzi.

Adiskidea, hik behar tuk
Ene penak aditu;
Ah maitea! Urrikal nakik,
Jainkoak niauk zehatu.
Sainduekiñ izatekotz
Sekulako gloria,
Hik egik othoitz eta egik
Enetzat penitentzia.
Eder zaizkik hire dantzak,
Jokoak, komediak;
Ez frogatzeko ene brasak,
Utzik horiek gustiak.
Kita munduko ontasun,
Ohore, atsegiñak;
Entzun etzak ene nigarrak,
Eta entzun ene miñak.
Hire plazerak kitatzak,
Kita banitateak.
Ago bethi beheraspenez,
Isur nigar uholdeak.

Gurutzea besarka zak,
Paira barur luzeak;
Eztituk gero pairatuko
Pairatzen tudan gatheak.

Purgatorioetako arimaren
eksortazionea bekhatoreari
Bekhatorea, eztuk bada
Egiñen penitentia?
Egik nigar, ez sofritzekotz
Ifernuko su handia.
Ethorriko duk, ethorriko
Denbora batez denbora,
Jakiñen baituk zeiñ den pisu
Jainko Jaunaren kolera.
Orduan ezpaituk izanen
Begirik urtan urtzeko,
Ez eta haiñ guri bihotzik
Jainkoaren maitatzeko.

Zeiñ gauza beharrak baitire
Eskuak armen hartzeko,
Nigarrak haiñ beharrak dituk
Arimaren salbatzeko.
Eztuk posible burdin barrez
Oiñak lothurik joatea,
Ez eta gloriarat ere
Ifernutik igatea.
Utzkik beraz hondalezeak,
Utz su madarikatuak,
Hire bekhatu injustuez
Isurtzak nigar justuak.
Ikhusak nola doan laster
Denbora bere bidean;
Zuhur bahaiz, pensatuko duk
Eternitate luzean.
Pensatzak beraz, pensa bethi
Zeiñ diren pena kruelak,
Zeiñak baititu ifernuan
Sofrituko kriminelak.

Bizirik jautsten den presuna
Ifernuko penetarat,
Piztu ondoan igaten duk
Zeruko plazeretarat.
Pensazak beraz, bethi pensa
Tulunbioko kharretan,
Suzko etxe, suzko tromenta,
Suzko burreu krueletan.
Pensa herio biziaren
Zer diren krueltasunak,
Gero ezpaitu pairatuko
Orain pensatzen duenak.

Purgatorioan sarthu gabe
zeruetara joateko bidea
Purgatzeko leze ilhunak,
Justoen presondegia!
Beldur nauk, pensaturik zer den
Hire lastima handia.

Ikhusirik ene arimak
Hire su-lama gorriak,
Hire ihez pairatuko tik
Munduko pena gustiak.

Dies irae dies illa
Prosa
Mundua jujamenduan,
Egun kolerak minduan,
Herrauts egiñen da suan.
Nolako izialdura!
Jausten denean mundura
Juje Jauna jujatzera.
Trunpeta iotzen denean
Hillak memento berean
Bilduko tu aitziñean.
Harrituko da natura
Ethortzean kreatura
Tronuaren ingurura.

Izanen da liburua,
Non baitaite markhatua
Bat-bederaren kontua.
Jaun jujea da jarriko
Huts gustien jujatzeko,
Eztu deusik barkhatuko.
Gaxoak zer dut erranen,
Benturaz baita izaren
Justu dena salbaturen?
Erregerik handiena,
Gustientzat hil zarena,
Ez nazazula kondemna!
Orhoit zaite enegatik
Jautsi ziñela zerutik,
Salba nazazu mundutik.
Unhatu ziñez lurrean.
Ene bilha Gurutzean,
Beira nazazu aldean.

Bengantzen juje justua,
Galdegiñ gabe kontua,
Indazu barkhamendua.
Bisaia zait ahalkatzen,
Bekhatuek ikharatzen,
Ez natzaitzu hurrikaltzen?
Maria duzu salbatu,
Ohoin onari barkhatu;
Niri bihotza altxatu.
Arren, indazu grazia
Paira su harrigarria
Ez dezadan, Jaun eztia.
Har nazazu eskuiñean,
Zure artalde maitean,
Eta ez utz ezkerrean.
Damnatuak bentzuturik,
Su asprean hondaturik,
Deit nazazu zeureturik.

Galdez nago belhauriko,
Bihotza doluz hiltzeko,
Ah! noiz nauzun salbatuko.
Eguna, hire ilhuna!
Pitztu gizon hobenduna
Jujatuko den eguna!
Jesus guziz amultsua,
Barkhaturik bekhatua,
Huni emozu zerua.
Hala biz.

Ifernua
O Jauna, zure eskuaren
Pisua eta puxanta!
Ala zuk ene punitzekotz
Baituzu hañitz tromenta!

Burreu, urkhabe, suge, deabru,
Su, brasa, gau ilhun, gathe,
Bethi bizirik den herio,
Tulunbio kharrez bethe:
Jaun handia, hunenbat kolpez
Behar ninduzun kolpatu?
Eta ez nuen miñik asko,
Zu baitzintudan kitatu!
Zu galdurik galdu dut on bat
Posible den handiena,
Eta galdu tresor eder bat
Posible den ederrena.
Zeruetan uste nituen
Erresuma dohatsuak
Urrezko szeptro, diadema
Eta tronu arraitsuak.
Bitartean hek galdu ditut
Ah, nik zer gloria galdu!
Eta galdu gehiago,
Zuganik bai naiz urrundu!

Zer lekhutarat egotzi nauk,
Bekhatu dohakabea!
Parabisua galdu diat
Plazer guztiez bethea!
Kausitzen tiat ifernuan
Gau beltzen izialdurak
Eta frogatzen elementa
Fingabekoen ikharak.
Galdurik zeruko szpetroa,
Gatheak tiak eskutan,
Eta Jongoikoa galdurik
Deabruak bi begietan.
Eztuk hemen plazer garabik
Ene miñen sendatzeko;
Eztuk munduan den gauzarik
Tromenta hauk kalmatzeko.
Argirik gabe dituk kharrak,
Lorik gabe gau handia,
Penak erremedio gabe,
Finik gabe miseria.

Leze huntan eztuk ondorik,
Ez graziarik zeruan,
Bihotzetan ez Jongoikorik,
Miñik baizen ifernuan.

Surik baizen ezta ifernua
Jainko Jaunak nahiz gorphutzak
Eta arimak punitu,
Tulunbio ilhun bat zien
Lurrean barna formatu.
Etsaientzat zien eragiñ
Koleran leze osoa
Eta leze penaz bethean
Pitztu suzko itsasoa.
Guk hemen lekhu huntan dugun
Suzko itsaso goria,
Nigarrez, oihuez, marraskez
Gustia duk nahasia.

Gure orro patarrak dituk
Hemengo ihortziriak,
Eta gure nigar aspreak
Hemengo uhiñ handiak.
Munduko gure faltek tie
Hemen altxatzen haizeak,
Eta gure plazer lizunek
Su-elementen aireak.
Eztiat itsasorik baizen
Nihon ere inkuntratzen;
Milla eta milla deabruek
Sutan niautek hondatzen.
Igerika hari nauk bethi
Itsaso hunen erdian,
Ezin aurkhituz sosegurik
Deabruen gisa furian.
Suari ihez egiñ nahiz
Gibeletik diat sua,
Ezin kausi ziezakeat
Sekulan ihezlekhua.

Kharra duk ene jujearen
Eskuan den elementa,
Jujeak ene punitzekotz
Formatu duen tromenta.
Ene laguna kharra diat,
Kharra ene janharia;
Gaua, kharra; eguna, kharra,
Kharra, ene edaria.
Etxe egotekoa, kharra;
Kharra, etxeko athea;
Presondegi gustia, kharra;
Kharra, burdiña gathea.
Brasarik eta kharrik baizen
Eztiat nihon kausitzen;
Gorphutzean eta ariman
Kharrez niagok erretzen.
Itsasoa! O Itsasoa!
Itsaso bethi goria:
Ala hik uhiñ terribleak
Eta tromenta handiak!

Hire uhiña uhiñari
Ziaiok bethi altxatzen
Eta suari bethi sua
Bere furian saltatzen.
Bethi ere entzunen diat
Itsaso hunen barnean,
Ihortziriaz darontsala
Jainkoak ene gaiñean.
Beraz bethi izanen diat
Penaren ondoan pena,
Aurkhitu gabe behin ere
Portu desira dudana.
Zeruak pena eternalez
Punitzen tik ene faltak.
Pausurik gabe bethi tiat
Sofritu behar tromentak.
Instant gustiez behar tiat
Milla herio pairatu,
Eta bizia diat behar
Hanbat milletan kobratu.

Bakearen estrainioa!
Biak dituk akordatu,
Bizia eta herioa,
Behar natuela punitu.
Plazerak, ah plazer lizunak,
Gustien trunpatzailleak!
Urreak eta diamantak,
Begien xarmatzaileak!
Munduko fasak eta ponpak,
Bekhatuaren zuziak,
Atsegiñ, ontasun, ohore,
Ene miñen ithurriak!
Zer progotxu dut zuetarik,
Iragan zaretenean!
Zuek errerik, zuekien
Erre behar naizenean!
Berantegi ezagutu aut,
Enganagarri mundua!
Xizmista baten gisa joan duk
Hire lilluramendua.

Plazerak, tresorak, gloria,
Airean dituk bolatu,
Haizea baño lasterrago
Gauza guziak funditu.
Segur nauk, iragan direla
Gustiak instant batean,
Eta segur eztela joanen
Pena eternitatean.
Postean posta nola baita
Berehala iragaten;
Nola fletxak baitu arinki
Bere bidea egiten;
Nola xoria joaten baita
Airea ebakirikan,
Eta untzia iragaten,
Itsasoa hautsirikan;
Gisa berean pasatu tuk
Munduan, ene plazerak,
Ene tresor, ene ohore,
Urtheak eta denborak.

Eta lehen zeri ekhartzen
Banioen amudio,
Egiñ ziaitak sekulakotz
Deabrua bezaiñ hastio.

Alferrik desiratzen tu
munduko penak
Ala ni baininde dohatsu,
Penak ere doblaturik,
Libratzen banintz azkenean
Ifernuko su hautarik!
Ah, bai posible baliz
Hemendikan ilkhitzea:
Posible baliz Jainkoari
Barkhamendu eskatzea!
Baneakikek nola egiñ
Nigar ene bekhatuez,
Grazia galda Jinkoari
Gau eta egun gustiez.

Bañan zertako ditut orai
Nigarrak eta desirak,
Joan baitzaizkit bethierekotz
Jainkoak eman denborak?
Damnatu nauk: alferrik diat
Parabisuan pensatzen;
Bai, segur nauk: alferrik diat
Jainko ona desiratzen.
Orai bada nik zer dagiket
Zuentzat, zeru ederrak?
Bethi isuri behar tie
Ene begiek nigarrak.
Galdu diat Jainko Handia,
Zerutik nauk desterratu,
Eta behar tiat supean
Su eternalak pairatu.
Pairatu tristeziak, gauak,
Deabruak eta furiak,
Desparaziño, presondegi,
Burdiña gathe goriak.

Hauk asko gabez, izanen tuk
Ene penak bethikoak:
Deabru, su, gathe, presondegi,
Gustiak sekulakoak.

Arima damnatuaren abisua
Jendeak, ikhara zaitezte,
Entzunik zein den handia
Damnatu gaxoen gaiñean
Izanen den justizia.
Egizue penitentzia
Zeruetara jaotekotz,
Isur-azue bethi nigar,
Ez Jainko Jauna galtekotz.
Itsua, o gizon itsua!
Edo gizon zoratua,
Hire Jongoikoa galdurik
Bekhatuan agoena.

Eztuk uste Jainkorik dela,
Ez haiñ guti ifernurik;
Arren, idekitzak begiak,
Gaxtakeriak utzirik.
Ah, begirauk ezagutzetik
Jainkoa bere furian;
Begirauk ikhus ifernua,
Ifernuko su gorian!
Supean horra zer dioen
Arima miserableak;
Plañitzen tik, bañan alferrik,
Bere pena terribleak.
Khar handian bethi ziagok
Eta bethi nigarretan;
Galdurik ontasun gustiak,
Bethi ziagok penetan.

Ifernutik begiratzeko
othoitza
Ifernua, o ifernua,
Galduen suzko etxea:
Hire penak ziarotatek
Buruan latzten illea.
Beldur nauk gaua, kharra, harra,
Sofritu beharko tudan,
Eta oraiño beldurrago
Jainkoa galduko dudan.
Kruelki pairatzen tik sutan
Gizonak suplizioak;
Bañan zerua galduz, hartzen
Tromenta kruelagoak.
Espantagarri penatzen duk
Galdurik bere koroa,
Bañan pairatzen gehiago,
Galdurik ere Jainkoa.

O Jesus, utziko tut ponpak,
Plazer gustiak galduko,
Zu, Jainkoa, on imensoa,
Zeruan ardiasteko.
Indaitzu sofritzeko pena
Nahi tutzun tenporalak;
Bañan khen dietzakidatzu
Elementa eternalak.
Ezta ifernu goriraiño
Zure odola hedatzen,
Eztitu hilten hango suak,
Bai gehiago berretzen.
Zure odolak tu egiten
Egun ederrak zeruan,
Eta arimen garbitzeko
Ur sakratua munduan.
Ene nigarrak hunekien
Nahasten ditudanean,
Xahutzen darozkit oxoki
Bekhatuak bihotzean.

Pulunpa zazu khar handian
Arima dohakabea!
Egiñen tu bethi nigarrak,
Hil gabe khar haren khea.
Bañan asko tugu munduan
Gure nigarren bi xorta;
Hautsiko dute ifernuko
Khar handiaren tromenta.

Ifernuko tromenten
gaiñean
Kopla
Pensa detzagun, pensa
Ifernuetako penak.
Eta galduek brasa
Bethi sofritzen tustenak.
Bekhatuen utzteko,
Hek tugu pensatuko.

Jainko egiazkoak
Dela dio ifernua,
Non sofritzen gaxtoak
Baitu sekulako sua:
Nork falta gehiago,
Hark pena borthitzago.
Ifernua da lekhu
Pena gustiez bethea,
Justiziaren laku
Eta kharrezko etxea:
Doloren lekhua,
Damnatuak deithua.
Su bethi bizi haren
Khar hura da haiñ borthitza,
Non baitu xizpilduren
Arimarekiñ gorphutza,
Konsumitzen eztela,
Hil-Bizi hari dela.

Ala Parabisutik
Urrun baita apartatzen
Tromenta hauk gogotik
Eztituena pensatzen!
Salbatzeko behar tu
Tromenta hauk pensatu.
Beraz pensa detzagun,
Pensa fedezko pontuak;
Arimak garbitzagun
Eta kita bekhatuak.
Daigun penitentzia,
Ez galtzeko gloria.

Dialoga tromenta beren
gaiñean
Helas! Erretzen hari nauk
khar hunen barnean. Luk. 16.

Galdegitea
Kreatura damnatua,
Jainkoak ahantzia,
Zer da hire ifernua,
Zer dolore handia!
Erraguk, erraguk:
Zer pena sofritzen duk!
Errepusta
Zer aiphatuko darotzu!
Erratez naiz penatzen.
Berriz erraten baditut,
Berriz naiz tromentatzen.
Hela, hela!
Segi ez gaitzatzula.
Galdegitea (Mundanoari)
Mundano lilluratua,
Non da hire gloria?
Non ponpa haizez hantua,
Non ohore handia?
Erraguk...

Errepusta
Ah, joan da gloria hura
Xizmizta bat bezala,
Arriberan nola hura,
Eta nola itzala.
Hela...
Galdegitea (Plazeretarat emanari)
Bustel hatsa: irakatsak,
Non da hire gorphutza!
Non da amudio likhitzak
Hiri erre bihotza?
Erraguk...
Errepusta
Hondaturik su handiak
Eta tromentaturik,
Erretzen daude gustiak
Eztutela pausurik.
Hela...

Galdegitea (Arnegariari)
Arnegari desparatu,
Deabruaren laguna
Non aiz aho pozoatu,
Orroaz agoena?
Erraguk...
Errepusta
Suge errabiatuek
Bethi gaituste jaten,
Suge sutan gorituk
Bethi penak ematen.
Hela...
Galdegitea (Mendekatzaillari)
Ezin deus barkha ezaken,
Bihotz herraz bethea:
Sugea iduri uben
Edo deabru kumea.

Erraguk...
Guoi madarikatuak!
Ezpaitugu barkhatu!
Bengantzen juje justuak
Sutan gaitu hondatu.
Galdegitea (Gaizkierraillerari)
Mihi gaizki erraillea
Prestuan ohoreaz,
Bethi gerla egillea
Inozenten bakeaz.
Erraguk...
Errepusta
Bikhe urthu eta sufre
Da ene janharia,
Eta hauk naute bethi erre
Hauk erretzen mihia.
Hela...

Galdegitea (Abariziosari)
Aberats gaxto gosea,
Non da hire zilharra?
Non tresora, non urrea,
Non da muble ederra?
Erraguk...
Errepusta
Ah! Kharrezko leze huntan
Dire gustiak urthu,
Eta ni su elementan
Hekiñ balsan funditu.
Hela...
Galdegitea (Gormantari)
Ingrata, bestak hautsirik
Eta ofizioa,
Harturik bestien trazak,
Utzirik Jongoikoa:
Erraguk...

Errepusta
Ah! Nola hemen gosetzen
Gormandiza lizuna!
Jainkoak nola punitzen
Meza gaizki entzuna?
Hela...
Galdegitea (Bonaxeretan bethi dabillanari)
Hari intzen bethi lehen
Dantzan eta jokoan:
Hire plazerak zituzken
Gormandizan, arnoan.
Erraguk...
Errepusta
Direla madarikatu
Joko, plazer, banketak,
Hekiñgatik baititugu
Ifernuko tromentak.
Hela...

Galdegitea (Konpañia gaxtoetan ibilli denari)
Lagunentzat hik izatu
Hanbat konplazenzia:
Hanbat bekhatuz kargatu
Hire konzientzia.
Erraguk...
Errepusta
Ondikozko konpañiak,
Sekulako burreuak:
Elkharren gare furiak,
Elkharrentzat deabruak.
Hela...
Galdegitea (Penitentzia egin gabe heriotzeraiño luzatu duenari)
Hik bethi uste ubela
Konbertitu hiltzean,
Pairatzen duk su-kubela
Tulunbio beltzean.
Erraguk...

Errepusta
Herrak, furiak, nigarrak,
Desparazionea,
Urrikiak eta harrak
Dire gure partea.
Hela...
Galdegitea (Koleratsuari)
Bañan hik, o sumindua,
Hire herra handian,
Baduk kontentamendua
Bethiko khar gorian?
Erraguk...
Galdegitea
Bethiko hitz hau guretzat,
O zer ihortziria!
Khar-leze hau gorphutzentzat
Lastimaren handia!
Hela...

Galdegitea (Damnatu gustiei kolpe batez)
Fiñean, hor ifernuan
Zeiñ da min handiena?
Pena horien lekhuan
Zeiñ pena kruelena?
Erraguk...
Errepusta
Esparantza ez izaren
Hemendik ilkhitzekotz!
Bethi suak berreturen
Supetan bizitzekotz.
Bethi-ere Zer denbora!
Bethi suzko lezean!
Elementak bethi paira,
Bethi fiñik gabean.
Plazer labur baten gatik
Harturik bihotzean,
Khea bezala zelarik,
Erre behar supean.

Hela, hela!
Segi ez gaitzatzula.
Quios poterit habitare de vobis
Cum igne devorante? Quis habitabit ex
Vobis cum ardoribus sempiternis?
Giristiñoak, zuetarik zeiñ egon ahal
Daiteke su iretsgarriarekin? Zeiñ egon
Ahal daiteke brasa sekulakoekiñ?

Parabisua
Zein hertsia den
zeruetako bidea
Nahi baduzu ardietsi
Lekhu plazerez bethea,
Zeruetan Jainkoak berak
Sainduei egiñ gorthea;

Bide zabala kita zazu
Hertsia baita segura.
Ifernura darama batak
Eta bertzeak zerura.
Helas! Zeiñ hagitz den hertsia
Parabisuko athea!
Jesusek dio, hertsi hau duk,
Kristaua, hire bidea.
Bide hau hautatzen duenak
Utzi behar tik plazerak,
Banaloriak mespretxatu,
Erregelatu desirak.
Ala jende hañitz baitoa
Egun oroz ifernura!
Jende bilduma nonbre gabe
Suzko eternitatera.
Mundu gustian nola baita
Berthute guti kausitzen,
Zeruetan jende guti duk
Jainkoarekiñ aurkhitzen.

Dohatsuak ditzen du
gizona parabisura
Majestate paregabea,
Jainko adoragarria,
Trinitate guziz haltoa,
Dibinitate handia:
Zu zare Spiritu gustien
Argi gozo imortala;
Zu bihotz dohatsu, ederren
Edertasun eternala.
Ezta posible sofritzea
Zure baithan den argia;
Itsutzen gare ikhusteaz
Hirur Presunen gloria.
Zuen ontasun, zuen plazer,
Eta zuen ohorea,
Hagitz dire handiagoak
Ezen ez gure ustea.

Gizona. Ah, gizona! Non tuk
Arima eta gorphutza?
Zergatik duk horrenbat maite
Munduan duken egoitza?
Bañan zergatik egiten tuk
Lurrean horrenbat gerla?
Behar duk jakiñ, lur gustia
Punta bat baizen eztela.
Nihor ezin ziaitek handi
Lekhu ttipito batean;
Argi ilhun bat baizen eztuk
Hire gloria lurrean.
Zeri agoka itsuturik
Beraz horrenbat munduan?
Athor hunat, gozatuko aiz
Jainko osoaz zeruan.

Parabisura joateko
desira
Lekhu ederra, hire baithan
Jainko Jaunak dik gloria.
Hik duk, bada, saindu gustiei
Ematen zaien saria.
Hire egoitza dohatsuan
Eztuk plazera higuiñtzen:
Bethi dik irauten gloriak,
Sekulan eztuk pasatzen.
Palazio dibino hortan
Eztuk penarik kausitzen:
Sekulan eztik dohatsuak
Nigar xorta bat isurtzen.
Errege primu gabekoak
Deus ere eztik pairatzen,
Posible diren on gustiez
Bere baithan duk gozatzen.

Oihuz niagok, hi behrrez,
O dohatsuen etxea;
Hi herori desiratzen aut,
Zeru plazerez bethea.
Bai, hik duk hire on ederrez
Ene bihotza xarmatu:
Xoilki hiregatik nahi dik
Mundu guzia kitatu.

Arima debotaren ontasuna
da Jainkoa
Zure baithan tut, o Jainkoa,
Nahi tudan ontasunak;
Mesprezio tut zuregatik
Munduko handitasunak.
Higuiñdu zaizkit zuregatik
Lurreko diñitateak;
Bertzelakoak nik zeruan
Uste tut majestateak.

Prosperitate handietan
Ez zait bihotza altxatzen;
Ez fortuna baxoan ere
Eztzait kuraia flakatzen.
Elementa borthitzenean
Ez naiz sekulan izitzen,
Deusek ere eztarot niri
Ene bihotza tristatzen.
Enetzat eztu deus ederrik
Edo gozorik munduak;
Zurekiñ haiñ onheristen tut
Penak eta desterruak.
Zu zare ene on gustien
Egiazko ithurria,
Eta zu ilhenpean ere
Arimako iguzkia.
Eremuan mundu bat badut
Zu enekiñ zarenean;
Ene esparantza zaitezke
Hiltzen ere naizenean.

Lekhu sainduak
bisitatu ondoan,
aitoren seme bat hiltzen da
amudios Olibeseko mendian
Salutatzen zaitut, Olibes,
Mendi saindu aberatsa;
Zure baithan zuen finkatu
Jesusek azken urratsa.
Herioaren Erregea
Bere tronu ederrean,
Zure puntatik zen altxatu
Hedoi aingeruz bethean.
Zu ikhusiz geroztik nago
Bozturik noiz hillen naizen,
Ez zaitut sekulan utziko
Zerura joatekotz baizen.

Ez, eztitut ikhusi nahi
Erregeen jauregiak,
Ez eta bertze palazio,
Begien trunpagarriak.
Argitzen ari dire hetan
Zeiñek hobeki argiak:
Urre, zilhar, perla, diamant,
Elefant hexur xuriak.
Hemen behin ikhusiz geroz
Lekhu adoragarriak,
Zeruak baizen eztetzake
Kontenta ene begiak.
Jesus Jaunak bete urratsez
Sakratu lekhu sainduak,
Adoratu tut eta egiñ
Gustiei ene musuak.
Bakea guri eman nahiz
Han gerla zuen hautatu;
Heriotzea sofriturik,
Han herioa garaitu.

Bisitatu zaituztet, lurrak,
Lur milletan dohatsuak:
Arroka, arribera, haran,
Landa, mendi, eremuak.
Bethleem, ikhusi nauk sartzen
Hire leze ilhunean;
Ikhusi nauk, Jordango ura,
Arriberaren aldean.
Jesus, zu segituz geroztik
Lekhu saindu hautaraiño,
Zer behar dut segitu baizen
Zeruko gloriaraiño?
Mendian egiñ tut nigarrak,
Non erostekotz gizona
Semeak pagaturik Aita,
Galdu baitzuen eguna.
Helas! Ez nintzen hil dolorez
Kalbariaren gaiñean,
Hillen nintzela amudioz
Olibesko baratzean.

Ez nazakela khen hemendik,
O amudio saindua,
Eman nahi ezpadarotak
Hunen ondoan zerua.
Amudio sainduak beraz
Ene othoitzak entzun tu;
Arroka huntan barna darot
Ene thonba preparatu.
Jadanik estaltzen darozkit
Ene bi begi argiak;
Eztu nahi ikhus detzadan
Haiñ lekhu miragarriak.
Jainkoak sakratu lekhu hauk
Nekez nituzke utziko,
Kitatu behar ezpanitu
Zeruetara joateko.
Beraz, asko negar egiñ duk,
Ene arima, munduan;
Hoa, hire beira ziagok
Hire Jainkoa zeruan.

Jesus, Jainko eta gizona,
On gustien ithurria,
Zure maitatzeaz plazer dut:
Arren, indazu gloria.
Hauk hunela erran ondoan,
Begiak ditu zarratu,
Eta arima Jainkoari
Amudioz errendatu.

Parabisuaren galdegiteko
othoitza
Gustien Salbatzaillea,
Gizon Jongoiko berria,
Zuk bethi ere Aitari
Eman diozu gloria.
Bethi zu nahi zaituste
Aingeruek kontenplatu;
Zu saindu dohatsu gustiek
Zure glorian maitatu.

Jauna, indazu bothere
Zuri plazer egiteko,
Zure desira gustien
Bethi ere konplitzeko.
Espiritu dibinoaz
Gida nazazu munduan;
Hil ondoan har nazazu
Sainduen balsan zeruan.
Orduan da ageriko
Eguna bethi argia:
Orduan da ikhusiko
Sekulako iguzkia.
Ezta hiri hortan kontra
Edireten arima bat:
Hor ezta bakerik baizen;
Gustiek dute bihotz bat.
Fiñean hor kausitzen da
Segurantza erreala;
Hor gloria dohatsua,
Eta pausu eternana.

Memorare novissima tua et in aeternum
non peccabis. Eccli. 17
Bekhatuaren defensa da jujamenduaren,
ifernuaren eta azken fiñen orhoitzapena
Ene Seme, pensa detzak,
Gizonaren lau azkenak;
Eztuk faltarik giñen,
Hala ziok Jainko Jaunak.
Hillen duk, hillen duk hire bizia,
Hillen duk, hillen duk,
Hillen duk, mundu guzia.
Geldirik lo agoela
Hiltzen hari aiz ohean;
Egun bizi den presuna
Bihar ziaitek lurrean.
Hillen duk...
Hiltzen aizen mementoan
Izanez aiz jujatuko;
Edo kondemnatuko aiz,
Edo justifikatuko.

Hillen duk...
Baldin faltarik ezpaduk,
Entzunen duk hitz eztia:
Emanen darok Jainkoak
Zeruan bere gloria.
Hillen duk...
Aurkhitzen bahaiz hobendun,
Surat au kondemnatuko,
Jainkoa Jongoiko deiño,
Ifernuan erretzeko.
Hillen duk...
Lastima harrigarria!
Bethi desparaziñoan!
Eziñ kausituz Jainkoa
Eternitaten osoan.
Hillen duk...

Beraz, seme, pensa dezak,
Begira dagok zerua,
Ikhusi nahiz ziagok
Hire herio saindua.
Hillen duk...
Pensatzak herio, juje,
Ifernu eta zerua;
Ene ahotik har dezak
Azkeneko konseillua.
Hillen duk...

Eternitatea
Arima damnatuak galdegiten dio Jainkoari zenbat egonen den ifernuan. Jainkoak ihardesten dio egonen dela helduden
eternitate handiaren hedadura gustian.
Ergo erravimus a via veritatis et lux justitiae non affulsit nobis. Sap. 5.

Beraz, zeruko iguzkia
Ez zaiku guri altxatu,
Eta egiazko bidetik
Urrun gare errebelatu.
Beraz, denbora pasatu da
Sekulan ez ethortzeko!
Ethorri eternitatea
Sekulan ez pasatzeko!
Beraz, bethi iraun behar dut,
Bethi dudala sofritzen,
Eta bethi pairatu behar
Ez naizela konsumitzen!
Bethi eta bethierekotz,
Ah, zeruko Jongoikoa!
Ala denbora luzea,
Bethi bethierekoa!
Ezta sekulan iragaten
Bethi dagoen eguna.
Eguna beraz, hire luzea,
Egun bethi agoena!

Ez gelditzean behiñ ere,
Bidea, hire luzea!
Bethi dolorez egotea,
Dolorearen asprea!
Zenbait million urthe banu
Egon behar ifernuan,
Uste nuke handik libratu
Hek akhabatu buruan.
Edo hek asko ezpalire
Million egon nindeke,
Millionen ondoan bertze
Million sofri netzake;
Hek ere ezpalire asko,
Hainbertze dobla netzake;
Bertze hainbertze doblaturik,
Hagitz konsola nindeke.
Edo konda betza norknahi
Nahi dituen bezanbat,
Bañan akorda bekit noizbait
Azken fiñean urthe bat.

Zer izanen da, beraz, nitzaz
Hanbat urtheren ondoan!
Bethiere beharko baitut
Suaren tulunbioan!

Eternitate luzearen hedadura
Hau jakiteko zerbait moldez
Behar dut kontu bat hartu:
Beraz behar dut kontu handi,
Handi bat konsideratu.
Zer dela beraz erranen dut
Eternitate handia?
Zerekiñ konparatuko dut
Deklaratzekotz gustia?
Asko kondatuko othe dut,
Kondaturik hanbat urthe
Zenbat (mundu hasiz geroz)
Joan baitire ilhabethe?

Erranagatik hanbat mende
Zenbat osto oihanetan,
Itsasoan zenbat ur xorta,
Zenbat harea kostetan;
Zenbat oraiño herrauts bihi
Bide idor gustietan;
Mendietan zenbat lur xehe,
Zenbat uri hedoietan;
Posible othe da kontu bat
Handiago pensatzea,
Gizonek edo aingeruek
Gehiago kondatzea?
Bethi luzea erran nahiz
Hunenbat baitut kondatu,
Harea, errauts, legar, osto,
Ur xorta, uri pensatu;
Hauk gustiak beraz erranik
Ez othe dut azarkatu?
Ala kondaturik sobera
Ez othe naiz enganatu?

Ezen ezta posible haiñ den
Luze eternitatea;
Segur behar da laburrago
Delarik hagitz luzea.
Jainkoa
Adizak, damnatu arima,
Mintzo zaik hire Jainkoa,
Eziñ hutsik egiñ deaken
Egia egiazkoa.
Trunpatu aizela uste duk?
Ez segur, ez aiz trunpatu;
Eta hauk berriz doblaturik,
Ez uke asko kondatu.
Damnatua
Oi, bada, Jauna, nork dezake
Konda horien nonbrea?
Badidurite hauk gustiek
Bilduma nonbre gabea.

Ezperen nonbre hauk gustiak
Akhabatzen direnean,
Eta azkeneko bihia
Pasatzera gerthatzean;
Zertan othe lizate, Jauna,
Ene eternitatea?
Ez othe lizate hurbildu
Aphur bat azken urthea?
Jainkoa
Eztuk posible izan dadin
Sekulan azken urthea,
Ezpaitzaio ondoan falta
Batari bethi bertzea.
Erresekek nola baitute
Batak bertzea pusatzen,
Urtheek ere hala die
Elkhar ondotik segitzen.
Damnatua

Oraño kondatzen banitu
Kontu hartzaz bertze milla;
Edo hek asko ez izanez,
Baliz bertze urthe pilla?
Jainkoa
Zer diok pilla eta milla,
Damnatua, zer darasak?
Mende gustiez erreko au
Ifernu goriko brasak.
Damnatua
Eztitut bada asko eman,
Hanbat milla urthe suan?
Ezperen horra bertze milla
Nonbre horien buruan.
Jainkoa
Gehiago erran behar duk.
Egik beraz bertze pilla;
Eta bertze milla kondatzak,
Milla bethi, bethi milla.

Damnatua
Jauna, millen ondoan milla!
Milla bethi, bethi milla!
Noiz ethorriko zaiku beraz
Azken azkeneko pilla?
Jainkoa
Hasterik ez dik iragan den