Egia katholikak - 06

Zer ere bainaiz gustia.

Nola zure amudioak
Fiñik ezpaitu kausitzen,
On gustien emailleari
Deusik eztiot gelditzen.
Galdegitea
Garbi zazu ene bihotza,
O Jainkoaren Semea;
Errezibitzen dut sainduki
Zure haragi noblea.
Zure gisa egin nazazu
Pazient, humil, amulsu,
Bekhaturik batere gabe,
Munduan bildots dohatsu.
Othoitza
Arren, Jauna, debeka zazu
Ifernuko ohoiñ hatsa,
Hartzetik ene arimako
Erresuma aberatsa.

Ah, bai, othoi, debeka zazu
Ni sekulan garaitzetik,
Eta lehen tronutzat zuen
Bihotzera ethortzetik.
Protestazionea
Zure banket saindu huntara
Amudioz nauzu deithu;
Leial izateko darotzut
On egiten juramentu.
Beiratuko dut zuri eman
Hitz handi egiazkoa,
Bañan, othoi, zaren zerori
Zigillu sekulakoa.

Errezibitu ondoan
errateko orazione debota
O Jesu-Kristo, ene Jauna eta ene Salbatzaillea: posible da memento huntan zu zaren gustia
zarratu zaren ene estomakaren barnean, eta nik

adoratzen dudan Jainkoaren majestate handiak
egiñ diezadan ohore, ene bizitzera ethortzeko?
Egia da, o ene mihia, izatu aizela Jesu-Kristoren
tronua, eta hura ekhartzean, ekharri dukela
gauza diren gustien fundamenta eta sustengua?
Egia da, o ene arima, Jesus-Kristoren arimarekin
bat egiñ aizela? Hauk erratean, badakik zer dioken? Eta badakik nola zarratzen duken unibersu
gustiaren hedadurak eziñ zarra dezaken Jauna?
Ametsa othe da hau? Ala egia othe da? Errateaz ene baithan dela Jesus! O ene Jainkoa, hau
ezta ametsa, bañan egia bera da: zure ontasuna
dela kausa zare hemen, ez ene merezimendua
dela kausa. bañan harritzeko gauza da! Sakramendu hau egiñ baño lehen eztzinduela munduan egiñ hanbat mirakullu, nola egiñ baituzu
hemen izatekotzat.
Beraz adoratzen zaitut kapable naizen humilitate eta errespetu gustiarekiñ, eta nahi dut ene
arimaren eta ene gorphutzaren indar gustiak
ethor dakizkitzun, merezi duzun ezagutzaren eta
ohorearen ematera. Bañan nola ene bihotzeko
botherea gauza guziz gutia baita, othoitzten tut
saindu gustiak, zure aingeru gustiak, zure Ama

guziz dohatsuarekiñ, arren, irakats diezadaten
zure ohoratzeko antzea; ene orde eman dietzatzuten zor darozkitzudan eta eziñ detzakedan
errespetu handiak.
Ezta, bada, justu, o ene Jauna, zerori ematean niri, eman darozkidatzunaz geroztik gauza
gustiak, egiñ diezazudan naizen gustiaz sakrifizio solemnel bat, paga dezadan gorphutzaz
gorphutza, odolaz odola, arimaz arima, eta
biziaz bizia?
Beraz errezibi zazu ene gorphutza zure sekulako esklabotzat: zure libraien ekhartzeko ohorea izatuz geroztik eztu bizi nahi zuretzat baizen,
eta zure ukitzeaz sanktifikatuz geroztik, eztu zerbitzatu behar bertze nausirik zu baizen. Errezibi
zazu ene arima bere indar gustiekiñ; hauk eztute deusik egiñ nahi, zure gogara baizen. Ene
memorioari eztzaio sekulan ahantziko ene baithan egoteko egiñ darotazun ohorea; ene adimenduak eztu pensatu nahi grazia huntan baizen; eta ene borondateak eztu nahi amudiorik
hunentzat baizen.
Eta nola baitzare Jaun handi eta ungigille bat,
zeiña ezpaita sartzen etxe batean, benedikzione

gustien ekhartzeko eta han utzteko gogoz baizen, sofrizazu, ene Salbatzaillea, eztiezazudan
egun galdegiñ gauza xoil bat baizen. Hunengatik
zerori ere gizon egiñ ziñen, pairatu izan zinduen
eta hil izan ziñen: galdegiten darotzut ene salbamendua, o ene jainkoa. Eztezazula beraz permeti, errezibitu dudan gorphutz hunek alferrik pairatu izan duen herioa, eta ene odolarekiñ nahasi
den odol preziatu hau alferrik enetzat isuri izatu
den Kalbarioan.
Eztitut nahi mundu huntako ontasunak, ez
atsegiñak, ez handitasunak; eztut salbamendua
baizen deus nahi, eta hau zrekien batean, o ene
Jainkoa.
Bañan nola ikhusten baitut, enetzat duzun
amudioak zure estaltzeko egiñ darozkidan akzident hauk ene estomakan denbora guti iraunen
dutela, eta sarri urratuko direla zure presuna
maitea erretiratzean, othoitzten zaitut J. K. ene
Jauna, bederen ez ni abandonatzeaz zure graziaz; bañan zure amudio sainduaren moianez
ene baithan egoteaz, eta ene arimari bethi egiteaz hemen egotu zarenean egin izatu diotzatzun ontasun gustiak.

Bizkitartean inplazienzia handiarekiñ biziko
naiz, berriz zu ethor arteraiño, o ene Jainkoa, ene
guzia, ene anaia, ene aita, ene esposa, ene Salbatzaillea, eta nik bilhatzen dudan gloria xoilla
denboran eta eternitatean. Hala biz.

Sakramendu saindua aldarean
ageri denean benedikzionea
ematerako denboran
Ecce nunc benedicte Dominum.
(Psal. 133, parafrasa).
Adora zazue humilki
Handi gustien handia:
Hor ziagok zuen begira
Aldarean estalia.
Zeruan errezibitzen tik
Sainduen laudorioak;
Eta lurrean galdegiten
Gizonen amudioak.

Bildu dik Jesusek Hostian
Jainkoak duen gloria,
Eztuk posible ikhus dadiñ,
Estalia duk gustia.
Goiz eta arrats athor beraz,
Ekharrak bihotz garbia;
Ohora eta adora zak
Arimako iguzkia:
Izarrek egun ederrari
Aldiz lekhu egitean,
Gaua bereilhunarekiñ
Bertze mundura joatean.
Eskuak junta, adora zak
Jainkoaren ontasuna,
Bere amudio handiak
Eman dik hemen barrena.
Ala nik nahi bainituzke
Kopla sainduak kantatu;
Benedika nazazu, Jauna,
Nahi zaitut ohoratu.

Ah, Jainkoa eta gizona!
Laudatzen zaitut munduan.
Oi laudatzen bazintut, bada,
Sainduen balsan zeruan!
Aita bethi ere zarena,
Bethi duzula gloria:
Zuk ere gloria duzula,
Seme adoragarria.
Zu guregatik egiñ ziñen
Lurrean gure haragi,
Eta ziñen halaber egiñ
Guregatik gure ogi.
Fiñean gloria duzula,
Amudiozko Presuna:
Zuk bethetzen duzu onez
Mahiñ Jesus Jaunarena.

Sakramendu sainduaren
ohoretan noiz nahi
egiteko aktak
Jendeak, laster egizue
Erregeren ikhustera:
Tronuan huna non dagoen,
Zatozte adoratzera.
Zuengana ethorri nahiz
Zeruko Jainko handiak,
Aphezen eskutan eman tik
Bere ontasun gustiak.
Behin zuei emanez geroz
Bere tresor aberatsa,
Odolarekiñ darotzue
Berriz ematen gorphutza.
Zuek ere giotzue
Zuen gorphutzez tenpluak,
Eta zuen bihotz garbiez
Bere aldare sainduak.

Populua, itzul diozok
Zor dioken ezagutza;
Emok errege handi huni
Hire onekin bihotza.
Hostia huntan duk humilki
Jainkoa ezagutuko,
Eta hunen gorphutzareki
Odola adoratuko.
Bihotzez maitatu behar duk,
Errege gustien Jauna,
Hemen ziagok sarthu nahiz
Zuen bihotzetan barna.
Erran arazi behar diok
Hire bihotz debotari
Ene mihiak dioena
Erraten Jainko Jaunari.
Fedea

Sinhesten dut Hostian dela
Erregeren Erregea,
Establian sorthu zenaren
Gorphutz, Jainkoaz bethea.
Sinhesten dut hartzen dudala
Ogi saindu huntan barna
Munduan salbatu beharrez
Jainko, gizon egin zena.
Sinhesten dut hartzen dudala,
Arnoaren idurian,
Hustu izan zuen odola
Kalbarioko mendian.
Orduan bere Gurutzetik
Jesus gure Iguzkiak
Hil-arazi izan zituen
Zeruan ziren argiak.
Orduan zuen erakutsi
Bihotzean zuen sua,
Eta bake sainduan eman
Aitarekien munduan.

Esparantza
Esparantza dut, o zeruko
Errege guziz handia,
Zuk emanen darotazula
Sekulako biktoria.
Ardiatsiko darotazu
Biktoria glorioski,
Triunfa ederra emanen
Ene gaiñean osoki.
Esparantza dut nik merezi
Pena eta dolorea
Sendatuko daroztatzula,
Ene Monarka noblea.
Esparantza zure koroaz
Aingeruen konpaiñian
Egiñen nauzula partale
Zeruetako glorian.

Jauna, eman behar darotzut
Nik ere zure saria:
Ofritzen darotzut humilki
Ene arima gustia.

Desira
Heldu naiz egun saindu huntan
Jesusen zaurietara,
Hunen odol preziatuan
Egarriaren hiltzera.
Bai, gogotik heldu naiz egun
Ithurri bizi hautara,
Ene amudio hillaren
Zeruko suan pitztera.
Bere odolaz hemen darot
Alogatu edaria,
Eta haragi dibinoaz
Preparatu afaria.

Gizona, jakin behar duzu
Zer duen Jaunak pensatu,
Mahain aberats hau Elizan
Duenean presentatu.
Nahi izatu zaitu behin
Bere onez aberastu,
Aberasturik bere onez
Zeruetara altxatu.

Amudioa
Maite dut eta maitatuko
Jesus Jongoiko maitea,
Jateko zerbitzatu darot
Gorphutz Jainkoaz bethea.
Maite dut eta maitatuko
Ene ungiegillea,
Zeruetako dohatsuei
Gloriaren emaillea.

Jesusen suak baizen eztu
Ene bihotza pitztuko,
Ez eta nik ere hura baizen
Bertzerik adoratuko.
Ene Jainkoak eman darot
Bere tresor aberatsa,
Eman darostanean bere
Arima eta gorphutza.
Helas! nik ere behar diot
Egiñ ene ezagutza;
Jauna, beraz huna non duzun
Bederen bihotza.

Beldurtasuna
Traidorea, ikhara adi,
Ikhara bekhatorea,
Bekhatutan jan izan baituk
Hire Jaink Jaun maitea.

Adoratu behar Hostia
Judasen gisa duk hartzen,
Eta sakrilejio beltza
Hark bezala kometitzen.
Arimaren jujamendua
Hire ahoaz duk jaten,
Eta gorphutz kriminelean
Hire Jainkoa ehorsten.
Bañan akzione beltz hunek
Mereziduen saria
Ondoan laster izanen dik
Pena lastimagarria.
Ah, nola tuen punituko
Biziaren Jaun justuak
Ithurri bizi saindu huni
Egiñ zaizkon afruntuak.

Dolorea
Aitzitik nigar egiten duk
Hainbertze milla hobenez,
Eta ago hire Jainkoaz
Behar bezala auhenez.
Athor, nigarrak begietan,
Athor hunat aldarera,
Hire bihotzeko miñaren
Jesusi erakustera.
Entzunen tik Jainko on hunek
Hire deihadar gustiak,
Baieta sentituko ere
Hire dolore handiak.
Hire penetan egiñen zaik
Hire konsolatzaillea:
Bere kolera kitaturik,
Egiñen maitatzaillea.

Gero eztuk hik edirenen
Sekulan hire jujetzat,
Bañan kausituko duk bethi
Aitatzat eta amatzat.

Oferenda
Konfesatzen dut zu zarela,
O Jesus, Jainko Jujea,
Jainko jujea zarelarik,
Zarela Jainko emea.
Heldu naiz zure oiñetara
Amudioz kargatua,
Eta halaber ethortzen naiz
Beldurrez arraillatua.
Heldu naiz beldurrez bethea
Ene bekhatuengatik,
Eta bethea amudioz
Zure ontasunagatik.

Ene hutsak direla kausa
Hiltzeko nago dolorez:
Zure bihotza dela kausa,
Ezin nagoke plazerez.
Zure mahaiñak ikhusten du
Ene bisaia uretan,
Eta halaber ikhusten du
Ene bihotza kharretan.

Propos ona
Jainkoaren haragi hunek,
Haragi Jongoiko denak,
Sakramenduan janharitzat
Ene hazteko emanak.
Ukitu darozkit sainduki
Gorphutza eta arima;
Ukiturik biak darozkit
Egiñ bere erresuma.

Desterratu behar tut handik
Banagloria gustiak,
Libertate kriminel hatsak
Eta plazer itsusiak.
Eztut nahi profana daiten
Jesus Jongoiko sainduak
Bere argi eta graziez
Sakratu tuen lekhuak.
Beiratuko naiz egitetik
Deabruaren ohatzea
Jesus-Kristok bere odolaz
Erosi duen etxea.
Hala biz.

Pange, Lingua, Gloriosi
Prosa
Zeruko laudorioez
Dezazue ohora
Gizonen eta Aingeruen
Jaun Errege ederra,

Haren gorphutz dibinoa
Humildurik adora.
Adora zagun gustiok
Jainko gizon sorthua,
Guregatik hark isuri
Odol preziatua,
Ideki zarokunean
Zeru guk zarratua.
Nobis natus, nobis datus
Birjina amarenganik
Zenean konzebitu,
Gure mundu huntan zuen
Nahi izan agertu,
Jainko zela gizonekiñ
Gizon gisa hantatu.
Doktrina predikaturik
Bere Aitak emana,
Amudioz egin zuen
Obrarik hoberena
Eta hartzaz zigillatu
Azkeneko eguna.

In supremae nocte coenae
Bere anaiekin hartu
Azken othorontzean,
Hil-bespera sakratuan
Mundutik partitzean,
Legea zuen konplitu
Fazoiñ hoberenean.
Ezarririk leheneko
Janharien ordaiña,
Diszipulei emanik
Gorphutz Jainko egiña,
Jainko emaillea bera
Izatu zen dohaiña.
Vebum Caro Panem verum
Jainko eta gizon denak,
Jainkoaren berboak,
Hitzez konpliturik hemen
Diren misterioak,
Konplitu tu prometatu
Ontasun dibinoak.

Arnmoa du odol egiñ
Eta gorphutz ogia,
Baldin sensuek ukitzen
Ezpadute egia,
Duda gustien khentzeko
Huna fede argia.
Tantun ergo Sacramentum
Adora zagun klartasun
Handien egunean
Eta humilki adora
Nork bere bihotzean,
Estalirik ageri den
Jainkoa aldarean.
Figura iragan dena
Egiak du segitu,
Jesus Jaunak seguratzen
Gustiok hala gaitu;
Haren hitza duda gabe
Behar dugu aditu.

Genitori Genitoque
Zeruetako Jongoiko,
Jaunaren esenzia,
Zeiñak baitu dohatsutzen
Sainduen konpaiñia:
Duzula dohatsutasun
Indar eta gloria.
Aitarekien Semea
Dela bethi laudatu;
Bethi duela ohore,
Dela glorifikatu;
Bienganik heldu dena
Bardinki adoratu.
Halabiz.

Sacris solemnis
Prosa
Dugun errespetu, dugun bozkario,
Ohora dezagun ontasun handia
Eta dugun jasta Jainkoaren
Banket adoragarria.

Justu da gargero, denbora berrian
Segi dezan aldiz egiak figura,
Graziak pitz detzan mihiak, bihotzak,
Garaiturikan natura.
Noctis recolitur...
Misterio huntan Eliza sainduak
Markatzen daroku gau sainduko besta,
Aitaren berboak egin zuenean
Amudiozko banketa.
Lehenbizirikan Hebroek bezala
Zerbitzatu zuen Axuri emea,
Gero eman zuen zaharrek usatu
Ogi lemamigabea.
Post Agnum typicum...
Bazkoko Bildotsa pasatu ondoan,
Ogi dibinoa izan zen zathitu
Mahain saindu huntan, zeiña behar baitzen
Munduarentzat ofritu.

Ematen dute Jesusen anaiei
Jatera Gorphutza. Bakhotxak du hartzen
Gustiek bezanbat, eta unen bithan
Salbamendua kausitzen.
Dedit fragilibus...
Konsolatzen ditu bere haur tristeak
Egiten diote present sakratua;
Ematen da bera, ogi eta arno
Idurian zarratua.
Jan zazue, dio, zuentzat hillen den
Gorphutz dibinoa; edan dezazue
Kalitz hunetan den odola gustiek,
Tresor hau har dezazue.
Sic sacrificium...
Gu nahiz salbatu, huna nola Jesus
Egin zen guretzat hostia habean;
Oraiño guretzat egin da hostia
Hemen gure aldarean.

Enplegu handi hau aphez xoillena da,
Munduarentzat da Bildots hau ofritzen;
Jendei Jainko hau ematen diote,
Berek ere bera hartzen.
Panis angelicus..
Figura joan dena egin da egia
Aingeru sainduen zeruko ogia.
Egin da lurrean gizon gustientzat
Arimako janharia.
O Karitatea! O amudioa!
Mirakuillu handia, adoragarria!
Jauna da ttipitzen, Jainkoa egiten
Gizonaren bazkaria.
Te Trima Deitas...
O Trinitatea! Tronu dibinoan
Zure esenzia dut benedikatzen;
Eta zuregana saindu guziekin
Amudioz naiz altxatzen.

Behera dezazu gure faboretan
Zeruetan duzun ponpa inmortala;
Erakuts dezazu glorian argitzen
Duen argi eternala.
Hala biz.

Verbum supremum prodiens
Prosa
Berboa heldu denean,
Eztu kitatzen zerua,
Bere odola emanik,
Konbertitzen du mundua.
In mortem a discipulis...
Juduek hil baño lehen
Present egiñik bihotza,
Jatera diszipuluei
Eman zioten gorphutza.

Quibus sub bina specie.
Amudioak hemen tu
Bere ontasunak husten;
Bi substanzia sainduez
Gizona osoki hazten.
Se nascens dedit socium
Lagun egin zen sortzean,
Mahaiñean janharia,
Prezioa herioan,
Eta zeruan gloria.
O salutatis Hostia...
O hostia dibinoa!
Idekitzatzu zeruak,
Etsaien kontra prest daude,
Arma detzatzu eskuak.

Uni Trinoque Domino
Jainkoan hirur presunek
Bethi dutela gloria,
Digutela berekien
Fiñik eztuen bizia.

Aldareko sakramendu
sainduaren lethariñak
Jauna, urrikal gakizkitzu.
Jesus-Kristo, urrikal gakizkitzu.
Jauna, urrikal gakizkitzu.
Jesus-Kristo, adi gaitzatzu.
Jesus-Kristo, entzun gaitzatzu.
Zeruetako Aita, zeiña baitzare Jainkoa, urrikal
gakizkitzu.
Semea, munduaren Salbatzaillea, zeiña baitzare Jainkoa, urrikal gakizkitzu.
Spiritu Saindua, zeiña baitzare Jainkoa, urrikal gakizkitzu.
Trinitate Saindua, zeiña baitzare Jainkoa, urrikal gakizkitzu.

Ogi bizia, zeiña jautsi baitzare zerutik, urrikal
gakizkitzu.
Jainko estalia eta Salbatzaillea, urrikal gakizkitzu.
Berezien ogia, urrikal gakizkitzu.
Arno, birjinen egillea, urrikal gakizkitzu.
Ogi gizena eta erregeen plazer gozoa, urrikal
gakizkitzu.
Sakrifizio, bethi egiten dena, urrikal gakizkitzu.
Ofrenda xahua, urrikal gakizkitzu.
Bildots tatxa gabea, urrikal gakizkitzu.
Mahain guziz garbia, urrikal gakizkitzu.
Aingeruen janaria, urrikal gakizkitzu.
Manna estalia, urrikal gakizkitzu.
Jainkoaren mirakuilluen orhoitzapena, urrikal
gakizkitzu.
Ogi, substantziaz goragokoa, urrikal gakizkitzu.
Berbo, haragi egin zarena, urrikal gakizkitzu.
Gure baithan egoten zarena, urrikal gakizkitzu.
Hostia saindua, urrikal gakizkitzu.
Benediziñoaren kaliza, urrikal gakizkitzu.

Fedearen misterioa, urrikal gakizkitzu.
Sakramendu guziz haltoa eta guziz ohoragarria, urrikal gakizkitzu.
Hillei eta biziei graziaren egille egiazkoa, urrikal gakizkitzu.
Antidoto zerukoa, urrikal gakizkitzu.
Mirakuillu gustietan den mirakuillu espantagarriena, urrikal gakizkitzu.
Jaunaren Pasionearen orhoitzapen guziz
sakatua, urrikal gakizkitzu.
Bethetasun gustiez goragoko dohaiña, urrikal
gakizkitzu.
Amudio dibinoaren seiñale prinzipala, urrikal
gakizkitzu.
Liberalitate dibinoaren abundanzia, urrikal
gakizkitzu.
Misterio guziz sakratua eta guziz haltoa, urrikal gakizkitzu.
Immortalitateko erremedioa, urrikal gakizkitzu.
Sakramendu harrigarria eta biziaren emaillea, urrikal gakizkitzu.
Sakrifizio ez odolstatua, urrikal gakizkitzu.

Berboaren bothereaz haragi egiñ izatu zaren
ogia, urrikal gakizkitzu.
Gonbidatzaillea eta janharia, urrikal gakizkitzu.
Banket guziz eztia, zeiñetan aingeruak baitire zerbitzatzen, urrikal gakizkitzu.
Pietatearen lokharria, urrkal gakizkitzu.
Ofrendatzaillea eta ofrenda, urrikal gakizkitzu.
Eztitasun spirituala, ithurri propioan dastatzen zarena, urrikal gakizkitzu.
Arima sainduen janharia, urrikal gakizkitzu.
Jaunaren grazian hiltzen direnen Biatikoa,
urrikal gakizkitzu.
Ethorkizuneko gloriaren bahia, urrikal gakizkitzu.
O Jainkoa, fabora gaitzatzu.
Entzun gaitzatu, Jauna.
Zure Gorphutza eta zure Odola indiñeki errezibitzetik, begira gaitzatzu, Jauna.
Haragiaren gutizietarik, begira gaitzatzu,
Jauna.
Bizitzearen superbiotasunetik, begira gaitzatzu, Jauna.

Bekhatuen okhasione gustietarik, begira gaitzatzu, Jauna.
Zure diszipuluekiñ Bazko hunen jateko desira
zinduenaz, begira gaitzatzu, Jauna.
Zure diszipuluei oiñak garbitu ziñotzaten
humilitate handiaz, begira gaitzatzu, Jauna.
Sakramendu saindu hau egin zinduen karitate handiaz, begira gaitzatzu, Jauna.
Guregatik zure Gorphutz sakratuan hartu zintuen bortz zauriez, begira gaitzatzu, Jauna.
Othoitzten zaitugu berretzeaz eta konserbatzeaz sakramendu miragarri hunen sinhestea,
ohorea eta debozionea, entzun gaitzatzu, Jauna.
Othoitzten zaitugu begirateaz heresia, tronperia eta bihotzeko itsumendu gustietarik,
entzun gaitzatzu, Jauna.
Othoitzten zaitugu sakramendu saindu
hunen fruitu preziatu eta dibinoak emateaz,
entzun gaitzatzu, Jauna.
Othoitzten zaitugu heriotzeko orenean Biatiko huntzaz preparatzeaz eta konfortatzeaz,
entzun gaitzatzu, Jauna.
O Jainkoaren Semea, entzun gaitzatzu, Jauna.

Jainkoaren Bildotsa, zeiñak khentzen baititutzu munduko bekhatuak, barkha diezaguzu,
Jauna.
Jainkoaren Bildotsa, zeiñak khentzen baititutzu munduko bekhatuak, entzun gaitzatzu,
Jauna.
Jainkoaren Bildotsa, zeiñak khentzetn baitutzu munduko bekhatua, urrikal gakizkitzu, Jauna.
Jesus, adi gaitzatzu.
Jesus, entzun gaitzatzu.
Jauna, urrikal gakizkitzu.
Jesus, urrikal gakizkitzu.
Jauna, urrikal gakizkitzu.

Othoitz egigun
O Jainkoa, zeiñak sakramendu miragarri
hunen azpian zure Pasionearen orhoitzapnea
utzi baitarokuzu; othoitzten zaitugu humilki guri
egiteaz graza, hala ohora detzagun zure Gorphutzaren eta zure Odolaren misterio sakratuak, non
bethi gure baithan senti detzagun zure salbamenduaren fruituak, o Jainko, zeiña bizi eta Jaun

baitzare Aitarekiñ Spiritu Sainduaren batasunean, mendeen mende gustietan. Hala biz.

IV. Partea
ANDRE DENA MARIAREN
DEBOZIONEA

Andre Dena Maria
Birjin eta Ama Maria
Zeruko Aita Jainkoaren
Alaba,
Seme Jainko Gizonaren
Esposa,
Trinitate Dibinoaren
Tenplua,
Munduko eta Zeruko
Andrea,
Aingeruen ta gizonen
Erregina,
Bekhatore penatuen
Adbokata,
Egiozu othoitz guretzat
Jainkoari.
Hala biz.

Andre Dena
Mariaren bestak
Konzepzionea
Ala neskatxa ttipito hau,
Neskatxa hagitz ariga!
Garbia duk, eztik bekhatu
Orijinal itsusia.
Egundaiño eztik bihotz hau
Satan hatsak profanatu.
Jainkoak zien bere tenplu
Bethi-eretik hautatu.
Natibitate
Neskatxa, beraz sortzen zare
Guretzat zeru berria,
Mundurat guri ekhartzeko
Arimako iguzkia.

Zure arraiak hedatzatzu,
Goizeko argi izarra;
Eta errazu sortzen dela
Gure iguzki ederra.
Presentazionea
Eksenplurik gabeko Ama,
Birjina paregabea:
Zaude tenpluan, noizbait horko
Izanen zare Andrea.
Konsekra behar diozu
Hirur urthetan bihotza,
Amabortzetan izateko
Jainko Jaunaren egoitza.
Anunziazionea
Misterio dibino huntan
Ama da egiñ Birjiña,
Egun saindu huntan berean
Jainko da egiñ gizona.

Aingerua da mandataria,
Espos Spiritu garbia,
Eta neskatxa ttipi bat
Jaunaren Ama handia.
Purifikazionea
Ah, zer espantu eder da hau!
Jainkoa da imolatzen,
Eta xahutasuna bera
Halaber purifikatzen.
Ama eta Semea dire
Egun dohatsu hunetan
Bi hostia amudiozko
Aldarearen oiñetan.
Asunpzionea
Ikhus-azue nola doan
Maria koroaturik,
Zeruetako nobleziaz
Gustia inguraturik.

Ala hau triunfa ederra!
Ideki ditu zeruak;
Hango Erregina eginik,
Eskutan ditu tronuak.

Birjina Ama Maria
bere Jesus Haurrarekin
erretaula batean pintatua
Ikhusten duken Haurtxo hau duk
Gizona eta Jainkoa,
Eta Haurtxo hunen Ama hau
Erregiña zerukoa.
Posible da beraz munduan
Ikhustea pinturarik
Pintura handi hau den baño
Handiago daitekeenik?
Erregiña Birjina hau duk
Munduaren ilhargia,
Eta Jainko gizon Haur hau duk
Munduaren iguzkia.

Posible da beraz munduan
Ikhustea figurarik,
Figura argi hau den baño
Argiago daitekeenik?
Birjina Ama Andre hau duk
Arrosa bezaiñ ederra;
Haurrak, lilia bezaiñ xuri,
Iduritzen dik izarra.
Munduan beraz posible da
Ediretea gauzarik
Gauza dohatsu hau den baño
Dohatsuago daiteenik?
Birjina Amak zaiadukak
Besoetan bere Haurra;
Elhurra zidurik Birjinak,
Haurrak zidurik elhurra.
Posible da beraz munduan
Ikhustea pinturarik
Pintura xuri hau den baño
Xuriago daitekeenik?

Haur hunek tik ihortziriak
Erabiltzen hedoietan;
Dostetan hau bera hari duk
Ama baten bulharretan.
Munduan beraz posible da
Ikhustea espanturik
Espantu eder hau den baño
Ederrago daitekeenik?
Ama humil bat duk Birjina,
Jainkoaren gidaria,
Amari Jainkoak ekhartzen
Ziok obedienzia.
Posible da beraz munduan
Ahal daiten pinturarik
Pintura eme hau den baño
Emeago datekeenik?
Esnerik baizen eztuk Haurra,
Gustia ezti eztia;
Ama ere Haurraren gisa,
Ezti eztia gustia.

O Jainko ona! Posible da
Pensatzea figurarik
Figura eztia hau den baño
Eztiago daitekeenik?
Haur hau berbera izatu duk
Gustien Salbatzaillea;
Birjina Haurtxo hunen Ama
Gure ungiegillea.
Jendeak, posible da beraz
Ediretea molderik
Molde glorios hau den baño
Gloriosago daitenik?

Jesusen eta Mariaren izenak
bihotz deboten konsolagarriak
Mundua, ixil adi: utzik
Hire ponpa itsusiak;
Zeruko plazerez tiagu
Bethe behar beharriak.

Bertze fazoiñ ederrez tie
Jesusek eta Mariak
Bere izenez kontetatzen
Egun gure beharriak.
Ithurriak, zer ere gauzei
Baitzaie freskotasunaz,
Beharriei hura ziaiek
Jesus bere ontasunaz.
Eztiago da guretzat,
Maria, zure izena
Ezen ez harrizkotxoetan
Tixirripa soiñuz doana.
Hegastinak, iratzartzean
Errepikak egitzue,
Goiz alba xuritzean baño
Hobeki kanta zazue.
Emozue zuek abisu,
Hegastinak, ithurriei;
Xirripei, zuek, ithurriak,
Xirripak landa gustiei.

Hitz hauk oreiñek aditzean
Egiñen tie jauziak;
Hariko dituk bere modan
Dantzan arroka mendiak.
Iguzkiak pintatukotik
Izar xuri gustietan;
Ekharriko tik ilhargiak
Bere adar urdiñetan.
Bañan, edo argitzen bada,
Edo ilhuntzen eguna,
Dela goiza, dela arratsa,
Fiñean azken orena,
Dugun bethi amudio
Gure bihotzen barnean,
Ditugun Ama-Semearen
Izenak bethi ahoan.

Jesus eta Maria dire arima
deboten amudioa
Jesus, amudio, ohorea,
Zeruko amudioa:
Ala zure izenak baitu
Hagitz grazia gozoa!
Uri-tormenta, elementak
Hitz batez tutzu kalmatzen:
Su, xixmista, ihortziriak
Begi-kheiñuez manatzen.
Jauna, harritzen darotazu
Osoki ene gorphutza,
Bañan flakatzenago duzu
Oraiño ene bihotza.
Gero zu ondoan, Maria,
Ene surik eztiena;
Maria, zu Jesusen Ama.
Ene kharrik ederrena.

Lurrean egin zaitu Haurrak
Bihotzen amudioa;
Bethi zeruan izatekotz
Begien Bozkarioa.
Ah, bai, Jesus eta Maria,
Arimen tresor handiak,
Zuek xarmatzen dituzue
Gure arima gustiak.
Jesus Jauna, Jainko gizona,
Gizonen Salbatzaillea,
Maria, Jainkoaren Ama,
Gizonen laguntzaillea.
Zuek maite ez zaituztenek
Bihotzak tuzte harriez;
Edo harriez ezpaituzte,
Behar dituzte elhurrez.
Beraz izanen tugu bethi
Zuen izenak mihian,
Bethi zuen amudioa
Gure bihotzen erdian.

Ama Birjinaren auhenak
Gurutzearen aitzinean
Euskaraz, Stabat Mater.
Ama zegoen tristea
Kontenplatzean Semea
Habean itzatua.
Bihotz malenkoniosa,
Triste eta dolorosa
Dagaz zuen zaurthua.
Ah, zeiñ hagitz zen tristetu,
Birjina benedikatu,
Haur eder haren ama.
Amaren doloratua!
Ikhusirik penatua
Semearen arima.

Andre hura aditzean
Haiñ dolore borthitzean,
Nor eztzen tristetuko!
Ama doluz ikhustean
Semearekiñ batean
Nor eztzen flakatuko!
Ikhusi zuen zaurthurik
Burreuek azotaturik
Salbatzaille emea.
Ikhusi habean hiltzen,
Eta penek erdiratzen,
Jesus bere Semea.
Ama amudiozkoa,
Izan duzun ondikoa
Niri ere indazu.
Ariman barrena harra,
Bi begietan nigarra,
Eman diezadazu.

Bethe dazu othoi, Ama,
Dolorez ene arima,
Triste nadiñ zurekin.
Indazu su bihotzean
Jesus-Kristo maitatzean
Dagizudan atsegiñ.
Ama, gauza bat egizu
Gurutza diezadazu
Semea bihotzean.
Har nazazu Semearen,
Enegatik hil denaren
Partale Gurutzean.
Utzi nazazu Jesusekiñ,
Haren pena handiekiñ
Egon nadin dolorez.
Egidazu garazia,
Zurekien, o Maria,
Bizi nadiñ deithorez.

Arren, Birjinen Birjina,
Amarik den hoberena,
Utz nazazu hiltzera.
Bai, egidazu fabore
Laster dagidan nik ere
Jesusen Gurutzera.
Zilha nazazu zauriez,
Sesi dolore gustiez,
Haren amorekatik.
Haren odol sarraskiak
Eta tormenta handiak
Jasanen tut gogotik.
Jujearen aitziñean
Azkeneko egunean
Behar nauzu beiratu.
Semearen Gurutzeaz,
Odolaz, Heriotzeaz
Behar nauzu salbatu.

Arma nazazu itzeez,
Lantzaz eta arantzeez,
Bizi nadiñ grazian.
Gero hil eta munduan,
Ediren nadin zeruan
Zurekien glorian.
Hala biz.

Arima deboten auhenak Andre
dena Maria Birjina Amari
Hiltzen zegoenean Jesus
Gurutzean itzaturik,
Galbarian zegoen hiltzen
Maria dolorez urthurik.
Semeari zioten hautsi
Burreuek bere gorphutza,
Eta Amari dolorezko
Dagaz iragan bihotza.

Egundaiño bihotzek elkhar
Eztzuten hala maitatu;
Egundaiño eztziren hala
Doloreak inkuntratu.
Semeak zela zidurien
Hil-bizirik zen presuna;
Amak halaber zidurien
Bizi-hillik zegoena.
Non dire haiñ bihotz gogorrak
Plakatuko eztirenak,
Baldin entzuten badituzte
Birjina hunen auhenak?
Hunen beherazpenek tuste
Harri-arrokak zathitzen;
Hola bada eztitu berak
Gure bihotzak ukitzen?
Tromentan duenean Amak
Bere Semea ikhusten,
Semearen heriotzeak
Ama du thonban ehorsten.

Jainko ona du gaxtagiñak
Bere eskuez urkhatzen;
Gaxtagiña du Jainko onak
Heriotzetik libratzen.
Arren, Ama doloratua,
Ama amudiozkoa,
Indazu ene bihotzean
Senti duzun ondikoa.
Zure Seme onarenganik
Ardiatstekotz grazia,
Ama, behar dut bihotzean
Zuk bezala tristezia.
Indatzu bihotzean beraz
Zuk ditutzun doloreak,
Eta zure doloreekin
Guretzekoen pareak.