Edo geuk edo iñok ez - 13

Total number of words is 2827
Total number of unique words is 1393
31.2 of words are in the 2000 most common words
42.7 of words are in the 5000 most common words
49.5 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
utsa da, ta iñoz gogaikarria, baita kaltegarria be.
Egitea, barriz, beti-beti dator ondo.

1923-VIII-8

Argi ta garbi,
atxakiak, zetako?
Lengo illeko igande arrastegi baten Begoñara igon
giñean, egurastuaz batera denporea emoten, eta an,
eleizearen aurrean aurkitu genduan adiskide maite
euskaldun bat, bere ume bigaz, neskato-mutikotxu
txoriak lakoxe alai ta politak.
Ango aulki baten jesarrita barriketaldi luzetxua
euki genduan, bitartean umetxu polit areek olgetan
ebiltzala gure inguruan, une baten be geldi ezin egonda.
Guretzako ume areek euken gauzarik ederrena,
eurek erabillen euskerea zan. Bai, euskeraz bakarrik
eta erraz-erraz egiten eben euren artean eta aitagana
zetan edo atan urreratzen ziranetan, eta guk eurei
zeozer itandu ta zirti-zarta egundoko bizkorren erantzuten euskunean.
Ume areek Bilbon jaio ta azi ta bizi dira. Euren aita
euskalduna da, baiña euren ama len etzan, bilbotarra
zalako, eta gaur euskeraz daki, berak euskotar gogo
bizia daukolako ta bere senarrak irakatsi dautolako.

Orra ba sendi bat euskalduna, erdaldunak inguruan euki arren; etxeko elea euskerea dabe.
Onetariko sendiak Bilbon banaka-banaka askotxu
dira, uste dan baiño geiago. Euskotar zintzo asko ezagutzen doguz olantxe euren umeei euskerea irakatsi
dautsienak etxean beti erabilliaz bakarrik.
Poz andia izaten da guretzako Bilboko semea edo
alabea dala ta euskalduna dala iñor aurkitzea.
Baiña bestetarikoak be, eurekanaiño antxiñaantxiñetatik belaunik-belaun eldu dan euskerazko
katea eten eta galduta, euren umeei euren elea irakatsi ez dautsienak, asko dira, asko!
Bilbon eurrez aurkitzen dira esaten dautsuenak:
«Mi padre y mi madre ya sabían, pero yo no sé... no
me enseñaron» (Nire aitak eta amak ba ekien, baiña
nik ez dakit... ez eusten irakatsi).
Euren sendietan orrelan euskerea galtzen dabenai
itandu ezkero ia zegaitik, erantzuten dautsue:
–Bilbo au erdalerria da ta umeak erderea baiño ez
dabe entzuten, ta ezin leike.
–Ni asi naiake irakasten eta euskeraz eztabe ein
gura, ta zer gurozu? Errekara botakozuz? Itzi ein biar.
–Ara, guk etxean pozik eingo geunskioe geure
umeei, baiña gaur erderea biar-biarrekua dalako,

erderaz itz egiten dautsegu, erderea galdu eztagien,
erderea beti erraz euki dagien...
–Nik irakatsiko neuskioe, orixe bai, neu nazan euskozalea izanda, baiña...
Orretaraxe, dana izaten da atxakia; danak estaldu
gura izaten dabe atxaki orreekaz egizko zioa: euskereaganako ezetza, euskereagaitik ardurarik eza, Euskalerriak ondiño bizirik daukon gauza bakarra galtzeak bape miñik ez emotea.
Zetako atxakiak? Argi ta garbi esan zegaitia.
Or ipiñi doguzan atxakietatik irugarrena emoten
eban bat, bere sendiagaz, aspalditxo dala, Doitzerri
(Alemania)-ra bizi izaten joan zan, eta an, bai berak
eta bai bere seme-alabak, dotxerea ondo jakitea onurea eben; baiña ori gorabera, etxean beti gaztelako
erderaz itz egiten eben.
Au ikusirik, bere ezagun beste euskaldun batek
bein esan eutson:
–Zelan da ba? Etzenduan zuk esaten Bilbon
etxean erderaz egiten zenduela, erdalerrian bizi ezkero, erderea bear-bearrekoa dala, ta zeuk eta sendiak
erderea obeto erabiltearren alde batera itzi zenduela
gure euskerea, onek kalterik ekarri ez egizuen zeuen
erderea makalduta? Emen, Doitxerrian bardin egite-

kotan, etxean doitxeraz bakarrik itz egin bear zeunkie,
Gaztelako erderea itzita, emen ez dozu bere bearrik
eta. Zelan da ba, euskereari ezarririko neurria gaztela-erdereari ez ezartea?
–Tamala izango litzake galtzea.
–Eta euskerea, zeure elea galtzea, ez?
Euskaldun biok barriro autu berberori euki eben
gaztelar zintzo ta gogotsu baten aurrean, eta onek
bizi-bizi esan eban:
–Hace tiempo ya que vivo en Alemania, y mis hijos
hablan alemán igual que los alemanes; pero en casa
siempre hablamos nuestra lengua castellana, y nada
más que ella, para que no se nos olvide, ¡pues bueno
estaría que olvidásemos la lengua que es nuestra!
¡Entonces sí que mereceríamos que nos desollasen
vivos! (Doitxerrian aspaldi bizi naz ta nire umeak doistarrak eurak baizen erraz itz egiten dabe doitxeraz;
baiña etxean beti darabilgu geure ele gaztelarra, ta
bera bakarrik, aztu ez dakigun; ez geunke besterik
bear geurea dan elea aztutea baiño...! Bizirik narrututea legokigu orduan!).
Au entzunda, euskaldun atxakibakoak gogoz bostekoa estutu eutson gaztelar zintzoari, ta gero, euskaldun atxakitsuari euskeraz esan eutson:

Erri onegandik ikasi...
1926-XI-11

Euskerazko asterokoa
Zenbat bidar esan eta entzun ete da, emen Bizkaian be euskeraz bakarrik egindako izparringi asteroko bat bear geunkela, Gipuzkoan «Argia» dauken lez!
Zeuk be, irakurle, ori esan izango dozu, ta entzun
be bai beste askori, ezta?
Orra ba, emen olako izparringia atarateko eragozpen asko ta andiak azpiratu bear dira. Ia-ia ezintzat
euki lei izparringi-atarate ori, ain andiak eta ugariak
dira eragozpenok.
Baiña «Argia» Donostiakoak diñosku bizkaitarrai:
«Gure izparringi onen zati bat (bost orrialde) emongo
dautsuegu bizkaieraz idazteko; beraz, ortxe daukozue
zeuek nai dozuen asterokoa».
Orra or morapilla askatuta. Guk gura dogun asterokoa

bizkaieraz

«Argia»

berbera

izango

da,

«Argia»ren zati bat (bost orrialde).
Donostian egiña dala, ta zer dausku guri? Naiz
Donostian, naiz Bilbaon, naiz Ataunen, naiz Morgan,
naiz edonun egiña izan arren, zer dauko ba? Zapatu
arratsaldetan geure eskuetara etorri ezkero euskeraz-

ko izparringia, bardin dausku guri emen naiz an egiña
izatea.
Gipuzkeraz zati bat eta bizkaieraz beste zati bat
ekarri arren be, guretzat ez da ori eragozpena, bai
zera; ementxe geure «Euzkel-Atal» onetan beti ibilli
dira alkarregaz gipuzkerea ta bizkaierea, baita nozedo-bein naparrerea ta iñoz laburdierea be eurakaz
argitaldu da, etxekoak dira guztiok eta.
Beraz, gipuzkerazko asterokoa ta bizkaierazkoa,
biak baten, «Argia»n, agertuko litzakez.
Au egin al izateko, baiña, «Argia»k bizkaitarren
laguntasuna bear dau. Guk lagundu ezik, asmo ain on
ori ezin dau eroan aurrera.
Laguntasun ori bitarikoa da: idaztea bata, «Argia»
saldutea bestea.
Nok idatzi erraz izango litzakela billatutea uste
dogu. Ementxe bertan askok agindu dabe idaztea,
naiz errietako izparrak naiz ostantzeko idazlanak; eta
ondiño ezer esan ez dabenen artean be, ziur gagoz
geienak laguntasun au emongo leukiela.
Beste laguntasuna da ardura andiagokoa.
«Argia»k bear dau jakin puskat gorabera zenbat izparringi salduko leuken Bizkaian, gastuetan sartu baiño
len. Onetarako, erri bakotxean bizi diran euskaltza-

leak batu bear dabe ta idoro saltzaille on bat lenengo,
ta gero erabagi zenbat lez saldu leikezan; ori eginda,
idatzi «Argia»ri: «Guk emen onenbeste izparringi salduko dirala uste dogu, ta urlia saltzailleari bialdu egiozuez. Geure kontura bialdu. Geiago edo gitxiago bear
badira, jakitun ipiñiko zaituegu».
«Argia»ren zuzenbidea auxe da: «Semanario
Argia. Garibay 28. San Sebastián».
Jakin dogu Ondarroan euskaltzale pillo batek erabagita daukola 70 «Argia» eskatutea uri artarako.
Areen antzera egin bear dabe beste errietan be.
Bizkaiko baserri txiki baten, aspaldion «Argia»
pillo bat saltzen da, bertako abadeak ardurea artuten
daualako. Asi zan apur batzuek eskatzen, eta danak
saltzen etziranean emon egiten zituan zabalkunderako; ta duban artzen ebenak be gero erosi egiten dabe.
Izparringi asteroko euskalduna gura dogu? Alegindu gaitezan, eta eukiko dogu. Geure eskuan dago
eukitea edo ez eukitea. Eukiten ez badogu, errua
geure-geurea baiño ez da izango.
1928-V-1

Zetatik?
–Euskeraz irakurteko ta zeure erriko izparrak euskeraz idatzi ta izparringira bialtzeko orren zaletasun
andia nundik dozu?
–Ara, nire basen-itik urtxo dagoan urian euskal jai
ospatsua izan zan bein. Ni mutiko bat nintzan orduan,
euskeraz irakurten ondo ekien umeei sariak agindu
eutsiezan.
–Eta zu, sariketa aretan aurkeztu ziñean, ezta?
–Bai, neure mutil-lagun batzukaz batera aurkeztu
nintzan, eta irakurtea ederto egin neban, antza, sana
emousten ta.
–Zer emon eutsuen?
–Ogerleko bat, «santo» batzuk, eta euskerazko
liburua. Nire poza! Ogerlekoa amak urtu eban; baiña
liburua ta «santuak» ondiño etxean dira, ta barri-barri,
ardura guztiz jagon dodazalako.
Orduantxe sortu jatan euskeraz irakurteko leia
andia, ta arrezkero asko irakurri dot.
–Zer irakurri dozu, liburuak ala izparringiak?
–Bitzuek; baiña izparringia geiago, ta irakurtetik
etorri jatan, geroago, idazteko guraria, ta alako baten

asi nintzan izparrak bialtzen EUZKADIra. Pozik artu
eustezan, zuzendu be bai nire idaztokerrak, eta orrenbestegaz euskaltzale gogotsu-gogotsua naiatzu.
–Ba dakizu gaur Zumarragan egiten dala euskal jai
ospatsu bat, zuri euskeraz irakurteko zaletasuna
emon eutsuna lakoxea?
–Ba dakit, eta berari laguntzeko neure dirutxua be
emon dot.
–Ia zure antzera an aurkeztuko diran umeetan sortzen dan euskaltzaletasuna.
–Sortuko da, ez dago orixe baiño ereite obarik eta.
1928-IX-30

Itz barriak
Igaroko berrogei urte oneetan, itz barriak dirala ta
ez dirala, auzia, eztabaidea, usubilloa ta zaratea darabille euskaltzaleak.
Batzuk ezetatik be ez dabe itz barririk entzun ez
ikusi gura. Bat bera entzun edo ikusiak min emoten
dautse. Eurok esan daroe itz barrien asmatzailleak eta
itz barrizaleak euskerea galtzen, ondatzen diñarduela.
Au zegaitik diñoe? Ara, euskaltzale orreek gura
leukie euskereari ez ukuturik egitea, guk geure gurasoekandik artu dogun legetxe iztea, ezer kendu ez
ezarri barik, dagoala dagoan legez. Eurontzat euskerea, gurasoen kutxa zar edo etxe bat lakoa da. Ez
dabe barriztatzerik gura, ez dabe geitzerik gura, ez
dautsoe euskereari gauza bizitzat begitu gura, gure
eskuetara eldu dan euskerea oso-osoa bilduta balego
liburu ta ingietan, ez leuskioe bape ardurarik izango
orrei bertan bapatera euskerea galtzeagaitik.
Museo batera eroateko dan kutxa edo beste errediza zar, zerenak jandako ta aldiak marguldurikoa,
bere burdiñazko atalak ugertuta dauzan errediza zar
bat, iñok barriztu gura baleu, ta dotore ipiñi, bertan

gauzak eukiteko, museora barik etxe-errediza legez
erabilteko, anbiolizti-zaleak asarre bizian sartuko
litzakez, euren deadar ta garrasiak Gorbeia txuntxurreraiño be elduko litzakezala.
Olantxe, ba, itz barrien arerioak diran euskaltzaleak be, eurentzako errediza zar bat dan euskerea
barriztu, geitu ta edertu gura dabenai, beste edozein
errik bere elez esan eta adierazo leiken guztia euskalerriak be euskeraz esan eta adierazo al dagiala gura
dabenai, gorrotoa izaten dautsie.
Itz barrizaleak, ostera, diñoe euskerea ez dala
museora sartzeko kutxa zar bat, gauza bizia baiño,
euskalerriaren elea dala; baiña orain arte landu barik
egon dala, euskaldunak bape arduratu ez diralako
orretan, eta garbitu, geitu ta ornidu bearra dauala. Eta
onetan diñardue gogor aspaldiko berrogetaz urteetan,
itz barrien arerioei jibitea emonik.
Ezin ukatu lei gaurko euskereak itz zakar asko
dituala atzo erderatik sarturikoak, eta ondo dala eurok
polito-polito ataratea, ta euskerea garbitutea. Baita
gaur euskeraz dana adierazo al izateko, itz barri askoren bearra dagoala. Adibidez, «Daneurtizti» edo Geometria euskeraz adierazteko, Mibisus azkarrak iñun

diran itz barriak euskerearen sustar-sustarretik atara
bearra izan dau.
Itz barri asko, erabilliaren erabilliagaz, onezkero
errian sartu dira; ta itz barrizaleak diran euskaldun
alderdiaren arerio amurratuak eurak be bai darabillez,
erriagandik ikasita. Ondiño oraintsu, itz barrizale
alderdiaren arerio andi batek bere itzaldian onelako
esakerak erabilzan: «Erri onetako sendi edo fameliak», «kristiñauen sendi edo famelietan»...
Neure kolkorako esan be egin neban: «Ez dakik
asko, gixajo orrek, nundik norakoa dan itz ori, nok
asmaua dan, bestelan etxoat uste erabilliko eukeanik».
Itz barriak, ba, bear-bearrak dira, ondo datozanak
dira; eta eurok ondo asmatzea euskera aldezko lana
da.
Orraitiño, onetantxe be neurria bear da, beste
gauza guztietan legetxe. Euskerazko esakun polit bat
auxe da:

LARRIK EZ ONIK

Oldozpen au gogora ekarri dauste aspalditxu onetan irakurri dodazan itz barri bik: gizarra ta gizemea.
Euskeraz adierazoko dautsuet itz biok esan gura
dabena, erderazko itzetara jo barik, ara; gizarra gizonezkoa da, gizemea andrazkoa da.
Itz barri bi orreen bearrizanik izan da? Ezetz esan
lei, lengo itz bi euskal sustardunakaz adierazten diran
ezkero.
Guk, bizkaitarrok, gizonezkoa ta andrazkoa esan
daroaguz; gipuzkoarrak gizakume ta emakume. Bigarren au, emakume, Bizkaian be erabilten da.
Bearrizan bakoak izan arren, tira, ori baiño ez balira, okerrik ez legoke, sarri jazoten dan lez gure euskera onetan gauza batek izen asko eukitea baiño besterik ez litzake izango; baiña itz orreek uts andi bat
dauke: motzak, itsusiak, ezaiñak, zantarrak izatea
euskalerrian.
Euskaldunak ez dabez arra ta emea itzak notiñentzat erabilten, abereentzat bakarrik baiño. Eurrez esaten dira: katarra ta kataemea, astarra ta astaemea, ta
onakoak, iñok itz zantzartzat artu barik; notiñentzat,
ostera «giza-arra» ta «giza-emea» ezin esan leiz aziera onari uts egin barik.

Erantzungo dauste, bearbada, notiñak be arrak
eta emeak izatea egia baiño besterik ez dala, itzok
zantartzat artzea oitura bat dala, eta egia lenago dala
oiturea baiño.
Eta nik berrerantzuten dautset ezetz. Geltokietan,
antzokietan, kaleetan, norbere bearrizanak egiteko
lekuetan ateburuan idazkun auxe: «Caballeros», edo
beste auxe: «Señoras» ipinten daben ordez,
«Machos», «Hembras» ipiñiko balebez, zer jakozo
litzake? Egundoko ariñen kendu eragingo leukiez idazkunok!
Urkiolako eleizan ain polito dagozan euskerazko
idazkunak, ezker aldeko aulkietan «Gizonak», eskuma
aldekoetan «Andrak», uste dozue ordeztu leikezala
«gizarrak» eta «gizemeak» itzakaz, notiñai iguin
emon barik?
Ez, ezin leikez esan, gaur beintzat, arra ta emea
notiñentzat aziera onari uts egin barik.
Euskaldunik ez dago esango dauanik: «Gurean sei
ume dira, lau arrak eta bi emeak». Eta batenbat balego, ao batez danak deituko leuskioe baldar, asto, azierabakoa.
***

Ganera, «gizarra» lendiko itza da. Antziña gaur
baiño geiago
erabilten zan; baiña ondiño gaur be entzuten da.
Gizarra-k esan gura dau gizon txiki, argal, erkiña.
«Bera ain gizarra dala, ainbeste gizon sendo ta
errime darabilz bere agindupean».
1928-XI-10

Iztegia
Azkue jaunaren iztegi nagusian batuta ez dagozan
itzen batzuk, erri onetan eurrez entzuten diranak, eta
urrean emen Durango aldeko beste euskalerrietan be
erabilliko dirala uste doguzanak:
TXIXASE
Txixestu be esaten da, ta esan gura dau garnuontzi edo puxikea beteta dagoanean txiza egiteko
bearrizan andia dala. Txixase izan, auxe da aditza.
«Txixase naz ta banue, beinguen nator, egon
ementxe». «Eskolan umiek txixase diranian, eskue
jaso ta ezer esan barik maixueri atzamar bat erakustutsie».
«Txixase luzaro ta sarri izatetik puxikako gatxak
sortu oi dira». Au erderaz, zelan esan itz bategaz
bakarrik?
ASOLUE
Itz au da asoloa, a mugaleagaz, ta beraz, mugale
barik, itza soil-soilik da asolo.
Ona emen zelan erabilten dan:

«Ai orrek darabillen asolue!» esaten da aitak itziriko ondasun andiak alperrik galtzen diñarduan semeagaitik.
«Aurten siketiek asolo andia eragin dau».
«Kima barri guztiek bal-baltz eginda itxi ditu leiek,
onako asolorik orraiti!»
Beraz, «galtze, ondatze andia, kaltea, ondamendi
andia» esan gura dau asolo itzak.
Igarten da erderazko aditz «asolar»tik datorrela.
«Asolar» itz onek esan gura dau dana lautu, zelaitu,
lurreratu, ezer zutunik utzi baga, ez etxe, ez orma, ez
zugatz, ez ezetariko gauza urtenik. Itz onetatik sortuta daukez erdaldunak: «asolador, asolamiento». Euskaldunek asolo itza ez dabe artu erderatik, erderako
«asolar»tik euren kontura atara baiño. Eurek egindako itza da, ba, erdaldunen beste batetik atara arren.
Jakiña, orren ordezkoa «ondamendi, ondatze» da;
baiña berau be erdera-sustarduna ei da.
NEGARRA
Lurpetik ura eroateko odia egoan lekuan, gizon bik
atxurrakaz lurra edegiten iñarduela, itandu jaken ia
zetan ebiltzan, eta erantzun eben:

–Emengo kañue agirien ipinteko agindu dauskue,
negarrik ete daukon ikusteko.
Negarra da ba odi bati bere zatien irrikituetatik urteten jakon ur apurra.
Bardin esaten jako, eurite bat izanda gero atxak
euren birringa edo arrakaletatik botaten daben ur
apurrari: «atxak negarra dauko».
Negarra deitzeko ur gitxik, igarteko lain bakarrik,
urten bear dau.
TXAKUR
Laboindun etxe-aberetxuaz ganera itz onek beste
gauza bat be esan gura dau emen. Zendin edo ajetiboa lez erabilten da, zeozek lotseari uts egiten dautsola adierazteko. Adibidez:
«Neskatilla orrexek jantzi txakurre egin dau gero»
esaten da gona ta beso motz, papar zabal, eta margoz
(kolorez) nabar bizia bada jantzia.
«Mutil gazte orrek darabillen berbeta txakurre ez
dau bere etxien ikesi tabernan baiño», berbeta lotsa
gitxikoa darabillela adierazorik.
«Eitada txakurre dok ori gazte batek persona
zarrai eiteko», esan gurarik egitada lotsabakoa.

TXAKURTO
Alan deitzen jako notin lotsagaldukoari, lotsearen
apurrik apurrena be ez daukonari, edonun eta edonoren aurrean edozein astakeri, edozein zantarkeri, edozein berba loi ta gaizto esan oi dauanari.
Erdaldunen «cínico» ta emengo euskaldunen «txakurto», gitxi gorabera gauza bat adierazten dabela
dirudi.
ESKEA
Notin bat osalariagana joan, eta onek jan-edanean
neurriak ipiñi eutsozan; baiña geixoak neurritik urteten eban, eta osalariak igarri eutson, eta aretara
gauza onik ezin egin leikela ta, asarratu jakon, eta
bein onan esan eutson:
–Zu beti pekatu batzukaz zatorkidaz.
Auxe aotan erabillela, emengo batek onan iñoan
polito:
–Erregular eske andia eban, ta ezin jan barik egon.
Eskea gosea-ren lekuan esanda.
ZARAPEAN

Ume batek urteak betetan dauzan aurreko egunean esan oi jako: «Gaur gabean zarapian ipiñi bear
zaituguz ta biar arte zarapian egon biarkozu».
Bat-edo-bat ezkontzeko danean be, aurreko egunean orixe esan oi jako: «Zarapian zagoz onezkero».
Baita azterketa naiz zein-geiagoketa bat iñok egin
bear badau be, oituraz «zarapian zagoz» esaten jako
aurregunean.
Zarapean itz ori dator onetatik: Oilloa ilteko
danean, aurregun illuntzean otan arrapetan da, ta
zara bat auspez ipiñi ta arexen azpian eukiten da biaramonean ilteko ordura arte. Au egiten da, oilloak ain
goiztarrak izanik, eraz arrapetako il bear dana, eurek
oillotegitik urten baiño lenago goizegi jagi bear izango
litzake, edo bestelan oillo-eizan ibilli bear ariñeketan
eta zarata baten; erosoago izaten da aurreko illuntzetik oilloa arrapauta eukitea.
Erdaldunak, gure zarapean lekuan esaten dabe
«estar en capilla, poner en capilla».
Erdaldunak: «¿Cuándo te casas? –Ya estoy en
capilla».
Guk: «Noz ezkontze az?-Zarapian naiauk».
TXANKERRE

Erren edo kojo diranai txankerre deitzen jake.
Itz onek gogoratu erazoten dauz prakerre, gonerre, kopeterre, biboterre, ulerre ta abar.
Azkeneko «erre» orrek gauza muskilla, gitxi edo
bape balio ez dauana, edo olakoren bat adierazten
dauala esan lei.
«Erre»dun itzok olgeta edo burlabidez erabilten
dira, ez begirunez itz egiten bada.
MOKILLAUSKI
Soloan mokillak jo ta birrinduteko erabilten dan
gabia da mokillauski. Agirian dau zelan sortu dan:
mokil-aus-ki. Gabi arin-arin bat izaten da, kirten luzeduna, zutunik, gorputza bape makurtu barik lan egin
al izateko.
EZKU, EZKUMENDI
Azkue jaunaren iztegi nausiak diño emen Mañarin
«tilo» zugatzari ezku deitzen jakola, eta emen mendi
bat dala Ezkumendi izenduna, «monte de los tilos».
Ezkumendi ba dago; baiña emen «tilo» zugatzari
etxako deitzen ezku. «Tillo, tillue» deitzen jako. Eta
Ezkumendin ez dago tillorik.

Azkue jaunari neuk emon neutsozan bere iztegirako emengo itzak; eta oker ori ez dakit zetatik datorren, bearbada neure errua da, baiña or okerra dago.
SURRUNTZA, EZ LURRUNTZA
Baita Azkueren iztegiak diño Mañarin erderazko
«correhuela» landareari «lurruntza» deitzen jakola, ta
ez da egia. Surruntza da, ez lurruntza.
Landarea lurrean zear azi ta egoten dalako,
lurruntza izena egokiagoa dirudi, ta uste izan lei jenteak ez dauala ondo esango; baiña dana dala, emen
jenteak surruntza deitzen dautso landara orri, ez
«lurruntza».
1928-XI-27
You have read 1 text from Basque literature.
  • Parts
  • Edo geuk edo iñok ez - 01
    Total number of words is 3839
    Total number of unique words is 1725
    27.8 of words are in the 2000 most common words
    39.9 of words are in the 5000 most common words
    46.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Edo geuk edo iñok ez - 02
    Total number of words is 3870
    Total number of unique words is 1895
    26.7 of words are in the 2000 most common words
    39.0 of words are in the 5000 most common words
    45.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Edo geuk edo iñok ez - 03
    Total number of words is 3990
    Total number of unique words is 1772
    26.9 of words are in the 2000 most common words
    40.1 of words are in the 5000 most common words
    46.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Edo geuk edo iñok ez - 04
    Total number of words is 3909
    Total number of unique words is 1824
    30.2 of words are in the 2000 most common words
    44.1 of words are in the 5000 most common words
    50.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Edo geuk edo iñok ez - 05
    Total number of words is 3936
    Total number of unique words is 1786
    28.5 of words are in the 2000 most common words
    41.2 of words are in the 5000 most common words
    47.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Edo geuk edo iñok ez - 06
    Total number of words is 3858
    Total number of unique words is 1708
    27.3 of words are in the 2000 most common words
    39.0 of words are in the 5000 most common words
    46.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Edo geuk edo iñok ez - 07
    Total number of words is 3884
    Total number of unique words is 1823
    28.8 of words are in the 2000 most common words
    41.6 of words are in the 5000 most common words
    48.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Edo geuk edo iñok ez - 08
    Total number of words is 3870
    Total number of unique words is 1724
    29.1 of words are in the 2000 most common words
    42.5 of words are in the 5000 most common words
    48.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Edo geuk edo iñok ez - 09
    Total number of words is 3934
    Total number of unique words is 1674
    30.8 of words are in the 2000 most common words
    43.5 of words are in the 5000 most common words
    49.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Edo geuk edo iñok ez - 10
    Total number of words is 3922
    Total number of unique words is 1642
    29.9 of words are in the 2000 most common words
    43.0 of words are in the 5000 most common words
    49.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Edo geuk edo iñok ez - 11
    Total number of words is 3816
    Total number of unique words is 1883
    27.7 of words are in the 2000 most common words
    40.5 of words are in the 5000 most common words
    46.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Edo geuk edo iñok ez - 12
    Total number of words is 3856
    Total number of unique words is 1649
    28.5 of words are in the 2000 most common words
    42.0 of words are in the 5000 most common words
    49.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Edo geuk edo iñok ez - 13
    Total number of words is 2827
    Total number of unique words is 1393
    31.2 of words are in the 2000 most common words
    42.7 of words are in the 5000 most common words
    49.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.