Edo geuk edo iñok ez - 12

Total number of words is 3856
Total number of unique words is 1649
28.5 of words are in the 2000 most common words
42.0 of words are in the 5000 most common words
49.0 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
ETXAUKON GEIAU BALTZITUTEKO BILDURRIK.

***
Lengo baten baserritar emakume bati entzuten
geuntson (gitxi gorabera):
–Mutiko batzuk okerrauek dauz, ene!... an gure
etxe ganeko estartan batzen dira bi edo iru, ekarten
dituez astuek eta biorrak, or basuetan arrapauta, eta
ganera igon, eta an ibilten dira estartan batera ta bestera añeketan, baña zelan? An izate diran astrapalak
eta apatx-otsak!... eiñalien LAUGINAN erabilteituez
ganauek. Nik ez dakit zelan biarreztanen bat eiten ez
daben.

«Laugiñan» itz orregaz adierazten eban erderazko
«al galope».
Begiratu dot euskal iztegietara, ta itz ori ez dago.
Lenago, geure errian bertan entzun genduan ori
adierazteko «oinbardinka». Orraitiño, alde aretan
geien entzuten dana da orretarako «galapan», eta
auxe da itz egokia, beronek dakar ba belarrira zaldiak
bere apatxakaz egiten dauan otsa olako ariñeketea
darabillenean.
Bidasoz andiko euskaldunek «lauazka» esaten ei
dabe. Itz ori da gure «lauoinka» lakoxea.
***
«Ilipon» zer dan igarriko ete dozue?
Notin izena da. Olantxe ta guzti be, irakurle askok,
baserrikoak ez badira, ezetz igarri erderazko zein izen
dan.
Ilipon, Ilipon, Durango inguruko baserrietan sarri
entzuten dan notin izena.
Ori da erderazko Ildefonso. Ugutz-aldian abadeak
Ildefonsus deituten dautson eta ugutzauen liburuan
espaiñolez Ildefonso edo Alfonso izena ipinten dautsonari, gero euskaldun utsak Ilipon deitzen dautsoe.

Ildefonso baiño politagoa ez da?
***
Eta «Nanaro» notin izena zer dala ta zagoze?
Ezetz igarri onexeri be.
Ikaratu zaiteze: Nanaro da erderazko Genaro.
***
Gure euskaldun utsak, eurek ez dakiela erderaren
sustar andiak daukez sartuta euren izketan; bañia
uste izan leike euretara erderearen kutsu barik aurkitu balira, erderazko izen guztiak, abadeak ugutzaldian ipinten eutsezanak, azpikoaz gora ipiñiko ebezala, ta eurek asmau beste barri batzuk, laburragoak
eta ots obedunak.
1923-I-17

Kataluñarrak eta gu
Atzo, Donostiko Anabi idazleak uar batzuk egiten
eutsozan Kizkitzaren lan bati.
Esaten eban kataluñarrak ele edo izkuntza erreza
daukela, ta guk euskaldunok ele gatxa; eta orretatik
datorrela areek ariñago ibiltea gu baiño.
Irudi bat ipinten eban Anabik: alde andia dagoala
adrilluzko etxe bat egitetik piramide bat egitera.
Kataluñarrena da adrilluzko etxe erraza egitea; gu
euskaldunena da piramide bat egitea.
Kataluñarrak erraz eta zabal daukiez euren eleari
jagokozan bideak, eta euskaldunak aldapatsuak eta
estuak.
Baten gagoz Anabigaz, zuzen diño.
Baiña...
Geuk be uartxu bat egin bear dogu, guk lez askok
eta askok egin izango dabena emen gure Euskalerrian.
Gure uarra auxe da:
Kalatuñarrak alde guztietan eta beti «parlen catalá». Trenean, jatetxean, kalean, dendan, tranbian,
edonun, kataluñarrak beti «parlant catalá» ikusiko

dira; eta ez bakarrik langille antzekoak, ostantzeko
guztiak be bai, ondo jantzita, aberats antzekoak. Auxe
da uar bat, gure irakurle guztiek egin izango dabena,
geuk lez.
Orretara erakusten dabe izkuntza maite-maite
dabela, ta euren artean besterik ez dabela erabilli
gura.
Eta emen gure artean, nortzuk euskeraz egiten
dabe? Egia esan daigun: Banaka batzuk aldendu ezkero, erderaz ez dakienak bakarrik.
Eurrez ikusten doguz aspaldiko urteetan abertzale
zintzo-zintzoak, euskaldunak, beti erderaz itza darioela, alkarregaz izketan euskaldunak eta abertzaleak
diranak egon arren.
Uar au edonok egin leike Bizkaian eta Gipuzkoan,
uri andietan eta txikietan. Euskeraz bakarrik egiten
dan uri asko ta askotako Jel-batzokietan Espaiñako
erderatxua baiño ez da entzuten geienetan.
Euskaldunak ez dau maite bere aberriko elea, jakiñik ez dau
erabilli gura ta; bere aberria zapaldu dauan erriko
erderea maiteago dau.
Onetan alde aundia dogu kataluñarrak eta guk.
Areek beti kataluñeraz itz egiten dabe.

Euskaldunak, geienak, abertzale purrukatuak izan
arren, ez dabe euskeraz itz egiten.
Areek zegaitik bai? Euren elearentzako maitetasuna dabelako, gogoa dabelako.
Emengoak zegaitik ez? Gogorik ez dabelako,
euren elea maite ez dabelako, atzerritar arerioen elea
maiteago dabelako euren
jatorrikoa baiño.
Orrez ganera, zenbat euskotar erdaldun abertzalek ikasten dau bere aberriko ele «Euskerea»?
Zenbatuko balitzaz emen euskeraz ikasten dabiltzanak euskal irakastola guztietan eta emen agertuko
bagendu, danoi arpegia lotsaz gorrituko litzakigu.
Aberri elea maite izaten, guk asko ikasi bear dautsegu kataluñarrai, euren aurrean burua makurtu ta
txapela erantzi bearrean gagoz.
Kataluñarrakaz burua bat egin gura badogu, euskaldunek euskaldunakaz beti-beti... beti gero!... euskeraz itz egin daigun.
1923-I-21

Ama, txiroa bada be, ama da
Euskeraz itz egizue
Guk lengo igandean, gaur zortzi, leku onetan esan
genduan euskaldun geienak ez dabela euskeraz itz
egin gura izaten, erderaz itz egiten jakin ezkero. Eta
ori abertzaleen artean be jazoten dala; eurrez ikusten
dirala euskaldunak alkarregaz erderaz berbetan.
Arañegun «Iñor» idazleak zelanbait arixe gure
esanari erantzuten lez, leku onetantxe idazten eban
euskaldunek olan erderara jotea «derrigorrezko» gauzea dala.
«Iñor»ek diño, gorputz-indar-lanean iñarduten dan
euskaldunak euskeraz pentsetan dauala ta orregaitik
euskeraz eroso itz egiten dauala; baiña adimenlanean iñarduten dan euskaldunak erderaz dana egin
bear izaten dauala, erderaz ikasi, erderaz irakurri,
erderaz idatzi ta abar, eta onan erderapean jausten
dala, dana erderaz egiten oituten dalako.
Ganeratzen dau, euskeraz gitxi idazten dala, ta
idazten dan apurra be garrantzi edo inportantzia
bakoa; ta beraz, euskaldun ikasiak beti erderaz iraku-

rri bear izaten dauala, ta emendik be erdereak bere
menpean artu ta oituten dauala.
Euskaldun orrek bere adimeneko gauzak erderaz
askoz errazago esan al dauzala, batez be garrantzi
andikoak badira gauzok.
Eta gatx au osatzeko eskatzen dau euskeraz asko
idazteko garrantzidun (inportantziadun) arazoetzaz.
Beraz, «Iñor»en asmoa da, euskaldunaren adimenari euskerazko irakurgai garrantziduna ugari emon,
irakurri dagian eta, gaur erderara oituten dan lez, euskerara oitu daiten, euskeraz erraz-erraz edozer adierazteko bestean.
Asmo ederra «Iñor»ena.
Idatzi ta argitaldu beitez euskerazko irakurgaiok,
betoz euskerazko liburuok.
Eta datozanean, euskaldunek izan beie eurok irakurteko gaur euskeraz itz egiteko ta irakurteko erakusten daben baiño zaletasun geitxuago; bestelan,
liburu koitauok egon bearko dabe or gela bazterren
batzuetan alkarren ganean, sagutxuen agiñar-gei.
Baiña ez dogu uste «derrigorrezkoa» danik erderaz itz egitea, erderaz irakurten dalako ta erderazko
adimen-lana egiten dalako.

Lenen-lenengo esan bear doguna da, erderaz itz
egiteko ekandua dauken euskaldunek ez dabela erabilten, geien-geienean beintzat, garrantzidun izketa
gairik, bai zera; izketa gai ori beti izan oi da, edo osasuna, edo eguraldia, edo jantzi-janarien salneurriak,
edo onakoxe gauzak, egunorokoak, eurrez mundu
guztiak darabilzanak.
Orreek gauzok erderaz erabiltea ez da «derrigorrezkoa». Erderaz dana irakurri arren, orreek gauzok
euskeraz erabiltea gauza erraza da, gura izan ezkero.
Orixe egiten dabe kataluñarrak beti, naiz ta euren
aberritik urrin bizi, katalaneraz itz egin olako gauzak.
Baita orixe egiten dabe frantzitarrak Espaiñan beti
bizi arren, españiarrak Frantzian naiz Ingelandan bizi
arren, edozein aldetakoak euren aberritik urrin bizi
arren, danak euren artean euren berbetea erabilten
dabe, orreek egunoroko gauzok alkarri adierazteko
beintzat.
Ez bearrizana daukelako, ba eurek bizi diran erriko berbetea ederto ikasita eukiten dabe, euren aberri
berbeteari dautsoen maitetasunagaitik baiño.
Euskaldun erdera-zaleok be bardin egingo leukie,
euren ele Euskereari maitetasunik baleutsoe.

Ba dira euskaldunak, besteak baiño gitxiago diran
arren, euren artean beti euskeraz iñarduten dabenak,
ez bakarrik orreek eguneroko gauzok adierazteko,
baita «Iñor»ek diñozan garrantzidunak adierazteko
be.
Onetariko euskaldunak irakurten dautsue, adibidez, Geografiako edo Matematiketako edo Historiako
edozer gauza, ta gero, an irakurri dabena, euren
artean euskeraz erabilten dabe, euskera mordoilloz
baiña euskeraz.
Onetariko euskaldunak ugari samar dagoz, Gipuzkoan batez be, baita Bizkaiko erri txikietan eta geien
itxasaldean.
Beste erdalzaleak be oneexek lez egin leikie, eta
abertzale diranak ez dauke iñundiko atxakirik ori olantxe ez egiteko.
Abertzalea ez dan euskaldunak esaten dau: «Nik
euskerea zetako? Zer irabazteko? Zer irakurteko?»
Baiña abertzaleak ez lei olakorik esan, ori litzake
ba seme batek bere ama txiroari esatea lez: «Nun
dozu jauregia? Nun dozuz sedazko ta urrezko jantziak? Nun dozuz apain-pitxiak? Orreetarikorik ez
badozu nik zetako zaitut?»

Ez, seme onik ez dago bere ama txiroari ori esango dautsonik, ez abertzalerik euskerea maitatzeko ta
al dauan guztian maite ta pozik erabilteko aurreztik
ospatasuna eskatuko dautsonik.
Artu daigun geure ama bera dan lez, ta alegindu
gaitezan bere txabolatxua garbiro ta txukun eukiten,
beragaz bizi izanik pozarren ama-semeak lez; ta iñoz
txabola ori jauregi biurtu al badogu obeto danontzat,
eta ezin badogu, geureagaz, Jaungoikoak emon dauskunagaz apal bizi gaitezan.
Irakurleak: Itz egin beti euskeraz.
1923-I-28

Bakotxak bere teillatua zaindu
Doistar edo aleman batek gure EUZKADI onetan
«ogia» ta «ogija» idatzita ikusi dauzalako itanduten
dau ia itz biok euskera diran.
Baietz erantzuten dautsoe, ta doistar orrek bere
betaurrekoen ganetik zorrotz begituta diñio:
–Orduan, santa sekula baten be elertirik (literaturarik) ez dozue euko euskeraz.
Olantxe! «Ogia» ta «ogija», ta euron antzera beste
itz asko era bitara esan eta idazten doguzan bitartean,
gure euskeraz ezin lei idatzi ez irakurri ez irakatsi ez
ikasi... galduak gara!
Orain, guk, doistar orri itzul-oldarkun edo «contraataque» bat (ein Gebenlaufgraben) egin bear dautsogu.
Edo geure erara esateko: Berak gure teillatura
arria jaurtin dauskun lez geuk be bere teillatura jaurtingo dogu.
Doistarrak gure itz «egin», era bi oneetara idazten
dabe: 1-tun; 2-thun.
Ori zelan dok, mein Herr?

Doisterrak gure itz « ataldu» edo « zatitu» , era bi
oneetara idazten dabe: 1-tehilen; 2-theilen.
Ori be zelan dok, i, mein Herr?
Doistarrak «mich» idazten daben itza, irutara
oguzten dabe:
1-mitx; 2-mix; 3-mij.
Orretara, mein Herr, zuen elertia ta putzerroskilla
bat bardin izan bear leukiek.
–Aber wir haben eine reichliche Litteratur (Baiña
guk elerti ugari bat dogu).
–Ba dakigu, ta ori, batzuk «tun» eta besteak
«thun», batzuk «teilen» eta besteak «theilen» idatzi
arren; baita «mich» itza, oneek mij, orreek mix, eta
areek miix esan arren.
Eta guk be batzuk ogia eta besteak ogija esan ta
idatzi arren, geure euskerea erabilli badarabilgu, elertia egingo dogu. Eta egiten ez badogu ez da izango
ogia ta ogija-ren erruz, bai zera!, izango da idazlerik
ezagaitik eta irakurlerik ezagaitik.
Izango da euskereaganako maitetasunik ezagaitik.
Bizi-bizi daukot gogoan, Zumarragan batzarra
egin zanean «Euskal Esnalea» irasteko, eretxiak esaten ebilzanean batzuk eta besteak euskereari nundik

eta zelan indarra emongo, jagi zala euskal idazle ta
erdal idazle gazte bikain bat eta esan ebala: Euskerea
indartzeko bide guztiak alperrekoak zirala maitetasuna ointzat ez baeben, eta beraz lenen-lenengo adiraldu (estudiau) bear zala maitetasun ori zelan sortu
euskaldunen biotzetan.
Zuzen esan eban idazle arek, eta an gengozan
askok pozik entzun genduan. An egozan beste askok,
errezeloz ta isilik begitu eutsoen.
Maitetasun ori euki ezkero geure abenda eleari,
euskaldunek alkarreganatzen diranean alkarri itz egiteko edo alkarrenak irakurteko batak ogija esan edo
idatzi, besteak lehen esan edo idatzi, onek intxaurra,
orrek eltzaurra, orkoak arrautza, angoak arroltze, ta
abar, esan edo idatzi arren, egon eskier alkarri
entzungo dautsoela, alkarrenak irakurriko dabezala,
alkarrenaz euskerazko artuemona eukiko dabela, ta
euskerazko artuemon orretatik sortuko dala, sortutekotan, elertia, bizia, kalekoa, lagun artekoa.
Maitetasuna barik, ostera, Euzkadi guztiko idazleak danak ogia idatziko balebe, euren idaztiak or
egongo litzakez idaztegi edo biblioteketan autsez
beterik, eta an geldi egongo litzakez doistar «Herr

Sprachforscher»en bat bere betaurreko ta guzti etorri
arte.
Itz baten, gu ez gagoz elerti barik, gure euskerea
ez doa galtzen, ogia ta ogii esaten doguzalako... esaten ez doguzalako baiño!
Ai, euskerea dakien guztiek beti-beti esango balebe ogia edo ogija edo ogiye edo ogixa, ta ez pan, euskereak iraungo leuke, sendotuko litzake, ta bere
barrutik atarako leukez elertiok eta bear diran guztiok!
1923-II-4

Euskeraz, mordoillo bada be
Iru edo lau euskaldun abertzale purrukatuk, idun
txarolezkodunak, geienetan oi daben lez, espaiñeraz
itz egiten diardue.
Artera jatorke lagun barri bat, euskalduna ta abertzalea berau be, ta besteak aiñako purrukatua izan ez
arren, beti euskeraz itz egiteko oitura aberkoia daukona. Agur eginda, asten da izketan:
–Ortxe beste kaleko fondan zeozer pasau bier ixen
dau; jente pillua dago batuta ate-aurrien, eta atartien
polizijakuek agiri dire...
Ezin dau geiago esan. Asi jakoz barre destaiñaka,
esana ebagiten, onetariko itandutxuakaz:
–Kale?... zer da kale?
–Fonda?... nungo euskera da ori?
–Pasau!... euskera gaixoa!
–Jente!... Polizijako... Ori euskeraren izkelgi barriren bat edo da, «dialecto vasco-españolista» edo...
Zeozer edestuten edo kontetan asi danari gogait
eragiten dautsoe, ta ainbeste burla ta destaiña ez
entzutearren alde egiten da andik; eta aurrerantzean

euskeraz itz egiteko bildurtuta, lotsatuta, adore andi
barik.
Beste abertzale purrukatuak, euskera garbi
zaleak, kale ta jente ta fonda ta oneetariko erderazko
itzik entzun ezin dabenak... erderaz, espaiñeraz, itz
egiten darraie.
Euskeraz itz egin gura izan dauanari barre ta burla
egiñaz, galerazo, ta bera be erderaz beti egiteko
bidean ipiñi.
Eta eurek, iñoz iru edo lau esakune euskeraz ez
dakienen aurrean izan ezik, beti espaiñeraz daragoioe, izanik Espaiñaren arerio itzelak eta izanik euskerea garbi dakienak (euren ustez).
Orretariko iru edo lauk aberriari kalte geiago
dakartsoe iru edo lau milla maketok baiño.
Eurok euskerea ta euskal antz guztia galdu eragiten dabe.
Orretariko guztiek a euren lagun gixajoak lez beti
euskeraz egingo balebe, euskera mordoilloa izan
arren, gure izketa onek indar geiago leuke.
Orretarikoakaitik jazoten da, eurok erakuspidea
emonda, ainbeste euskaldunek erderaz beti egitea,
batez be kaleko jantzia ta bizimodua artu badaiz mustur ertzean bibote erretxu bat itxita.

Ez, jauna, ez ta ez! Bakotxak berak dakian lez itz
egin daiala, mordoilloz naiz ostera; bear dana da euskeraz egin. EGIN, EGIN!
Ortxe igarriko da maite dan ala ez. Maite dozu?
Erabilliko dozu! Ez dozu erabilten? Ez dozu asko
maite!
Ori baiño argiago zer gero?
Irakurle: euskera mordoilloa darabilzulako iñok destaiñarik egiten badautsu, erantzuiozu, iñori ezer esan
barik berak ondo egin daiala, bere lagunakaz ta bere
etxekoakaz erderaz ibilli barik.
Eta azkenez, destaiñagiñai esan bear dautsegu,
euskera mordoillodunak, itz-joskeran, esakeretan, eta
erraztasunean, euskera polit bigun gozo-gozoa egiten
dabela geienetan; eta destaiñagiñok iñoz egiten dabena, barrez, alde guztietatik ertz ta punta ta gogortasunez beterik egoten dala, bere laztasunagaitik euskaldun utsak iruntsi gura izaten ez dabela.
1923-II-16

Euskaldun eskolabakoak
Eskoleak jentea mendu ta ezi egiten dau. Eskola
asko ta eskola onak dagozan erriak aurreratuagoak,
obeak dira, eskola gitxi edo bapez dauken erriak
baiño.
Eskolabako jentea, eskolabako erriak, basatiak
dira.
Esakun orreek egiak dira. Geu be orretan gagoz,
notin ikasia beti dala geiago ez-ikasia baiño.
Baiña...
Ez ikaratu, ez dogu esango ezer eskolearen aurka,
bai zera!
Gure asmoa gaur ez da besterik emen, geure euskal errian oartu doguzan gauza batzuk aitatutea
baiño.
Euskaldunek, beargin artekoak izan ezkero, eskola gitxi ikasten dabe; eta baserritarrak badira, geienak
ia bapez, eta askok bapez, benetako eskolabako edo
analfabeto geratzen dirala.
Bai ba, zelan ezer zuzen ikasiko dabe, euren
maisu-maistrak eurakaz ezin aitu badira?

Olantxe ba, gure euskaldun gixajoak, edo eskola
barik edo erdi-eskoleaz geratzen dira.
Erdaldunak, ostera, geienean eskola onak daukiez, maisu ta maistrak euren berbetakoak, asko ta
ondo irakasten dautsienak al dabelako.
Beraz, gure euskaldunek basati (salvaje), kirten,
astopatxiko, lotsabako ta oneetarikoak izan bear.
Eta erdaldunak, naiz ango naiz emengo, euskaldunen aldean jente azikera onekoa, jente mendua, berbetan ondo dakiana, lotsa edo errespeto andikoa abadeentzat, nausientzat, zarrentzat, gurasoentzat, eta
edozeiñentzat.
Alde andia egon bear onetan euskaldunetatik
erdaldunetara.
Baiña... zer da ikusten dana?
Guk beintzat ikusten doguna da:
Zoaz trenean, irugarreneko burdian, baserritar
euskaldunakaz batera, ta ez dozu entzungo astakeririk, lotsabakokeririk, berba txarrik, ezeren ardura
barik joan zindekez euren artean. Sartu zaitez, ostera,
erdaldunakaz irugarreneko burdian, eta an entzungo
dozuz «diabru-letaiñak», eta izketa bada-ezpadakoak,
ezeri ta iñori lotsarik ez dautsiela.

Euskalerrian zoaz baserri baztertuetara, eskola
barik antxe basoan bizi diranen artera, ta antxe idoroko dozu jenterik zintzoena, jente argia, edozetan zeuri
laguntzeko gertu daukozuna, naiz jana ta naiz ostatua
konprimentu gitxigaz emongo dautsuena.
Eta euskalerrian bertan, uri andi ta burdinbide eta
bitxabal ondoetako jenteak, areek baserri baztertukoak baiño geiago ikasita dagozanak, eskola geiago daukienak, etxatzuz ain argi egoten, bidezko agurra be
nekez egingo dautsue. Eta basokoak bidean kurutzetu
orduko argi-argi «Egunon edo arrasteion» esango
dautsue.
Onelako gauzak oartuta sarri egon gara esaten
geure arterako: «Eskoleak jentea gaiztoagotu egiten
dauala esan lei».
Baiña... ez, eskoleak ez dauko orretan errurik,
erdereak berak baiño.
Erdaldunei eta urietako euskaldunai maisuak eta
maistrak eskolan irakasten dautsie gauza ona, baiña
erdera orrek kalean eta antzokian eta joko lekuan eta
edonun beste irakaste bat emoten dautse. Eskolan
gauza bat, eta eskolatik at beste gauza asko ta ez
onak.

Orregaitik, iñoz esaten da, ta egiz esan be, gure
euskera eder onek Uzkurtz edo Erlejiñoa jagoten
dauala; eta esan daikegu arez ganera, gure euskera
onek jagoten dauala ondiñokarren mendutasuna (zibilizaziñoa).
Euskera bako eskoladunak basatiagoak agertzen
jakuz eskolabako euskaldunak baiño.
Gure oarra beintzat orixe da. Euskaldun utsen
artean, sekulan eskolara joan ez badira be, nasai egoten gara, ezagutzen ez doguzan arren; erdaldunen
artean edo euskaldun urietako ezezagunen artean ez
ain nasai, errezeloz baiño.
Gure erri zoritxarreko onetan eskolea lenengotik
euskeraz emon balitz, noraiñoko goieran gaur aurkituko litzake berau?
Ziur gagoz, ludian aurrenengo errien artean legokela.
Eta sartu dan erdereaz, ostera, naiz ta eskola bat
ipiñi kale ta auzo bakotxean, euskerea galduaz geroago basatiagoa ta zakarragoa egingo da.
1923-III-16

Pedro Mikel Urruzuno jauna
Izen ori eban euskal idazle bikaiña lengo larunbat
eguerdian il zan Mendaron.
Gaurtik amabost egun barru inguru beteko ebazan, bizi izan balitz, 79 urte; baiña orren adin aundia
euki arren gizon osasuntsu ta betiko umore ona eukana zan Don Pedro Miguel.
Aste Deun onetan lan askotxo egin eban bere adiñerako; prosesiñoai jarraitu bide guztian, eta egun
baten irurogeta aitorkuntzak entzun, eta onan gixajoa
nekatu egin zan, eta orregaitik ordutik ona egon da
apur bat ondoezik. Larunbatean txartotu zan bat-batera, ta Ikurton Deunak artu ondoren bereala il zan.
Igande goizean egin zan bere obiralkundea, erdurik Mendarora Elgoibarko apaizak eta bai Mendaro
inguruko guztiak be; eta orrez gañera, bertako ta
inguruetako jende aundia.
Elgoibarrera eraman zuten, ango semea baizan
ba, ta ango Baratz Deunean bere gurasoen ondora
illobiratzera.
Atzo astelenez asi da Elgoibarko eleizan bederatzi
eguneko il-otoizketea Urruzuno jaunaren gogo alde,

eta amaituko da bederatziurren au datorren astelenean, orduan egiñik jaupa ta ilotoizketa nagusienak.
Gaur jaupa ta il-otoizketak egingo dautsoez Mendaroko monjen eleizan; eta antxe bertan datorren
barikuan barriro, inguru guztiko abadeak aginduta.
Urruzuno jauna izan da aspaldiko urteetan euki
dogun euskal idazle bikaiñenetariko bat. Berak, orain
ogetaz urteak dirala, beiñolako «Euzkalzale» Bilbaon
argitaltzen zan euskerazko aldizkingi eder-ederrean
asi zan idazten bere «Euzkaldun Erdalzalea», eta gero
jarraitu eban «Ibaizabal» asterokoan, eta arrezkero
idatzi dau ainbat izparringi eta aldizkingitan, eta ointsurengo «Jesusen Biotzaren Deya»n, eta «Argia»
asteroko politean.
Amaika barre gozo eragin dau Urruzuno jaunak
«Euzkaldun Erdalzalea»kaz!
Eta ez uste Urruzuno jaunak beti barregarrikeri,
gatz lodiko idazkaiak bakarrik idazten ekiala, ez; ben
idazten ebanean, samur idazten ebanean, ba ekian
bere samurtasunaz begira malkoak atara eragiten.
Jaungoikoak lagun, biar eta urrengo egunetan
argitalduko doguz ementxe bere idazkairen batzuk,
gaurko gazteak ikusi dagien zelako gauza politak idatzita eukazan Urruzuno jaunak.

Idazle ona izanaz gañera, jaun au zan apaiz onbidetsua eta gizon zintzo ta oso gogaldi onekoa; biotza
eukan garbi, ta orregaitik, beti barre egiteko guraria,
baiña barre garbia, iñori gatxik bakoa.
Elgoibarko semea zan, eta bere jaio-errian txaunburu izan zan; eta dakigunez, bera txaunburu izan zan
aldian txadonako bederatziurren eta otoitz guzti-guztiak, baita abestiak be euskeraz ipiñi zituan. Benetako
euskaltzalea zan.
Geroago izentau zuten Mendaroko monjen kapillau, eta antxe bakerik zoriontsuenean igaro dau bere
bizitzarik erdia.
Goian bego Urruzuno-tar Kepa Mikel jaunaren
gogoa. Otoitz bere alde irakurle guztiok, batez be euskal idazleok, bera izan da ba gure anai nagusienetariko bat, eta anai maite-maitea izan ere.
Bilbaon bizi dan bere arrebari ta bere lobari, baita
Elgoibarren daukazanai, laguntzen dautsegu gaurko
euren atsekabean.
1923-1V-17

Eleizalde
Burruka gogorra erabilli dau aspaldi onetan eriotzeagaz, baiña gixajoak azkenean lurra jo dau, guztiok
jo bearko dogun lez.
Atzo goizeko zazpi ta erdietan bere gogoa emon
eutson Jaungoikoari.
Bere geixoaldi luzean, benetako kristaua lez agertu da, ondoez guztia gogo sendoaz eroanik; benetako
euskotarra lez, azkeneko orduraiño bere aberri Euzkadi oroiturik; baita benetako gizona lez be, eriotzeari
bape ikara barik, aurrez-aurre begiraturik.
Ointxe egoan ba, gure ustez, Eleizalde, sasoirik
onenean aberriaren alde bere adimen argi ta ikasiaz
lan ederra egiteko, ta orregaitik, bera galtzeak min
andia emoten dausku abertzaleei; eta oldoztuten jarten gara, ta bururatzen jaku Jaungoikoak ez ete dauskun kendu berak merezi eban bestean maitatzen ez
gendualako.
Eleizalde gazte-gaztetxutik abertzalea izan zan.
Sabin maisuaren adiskide kutuna zan. Bere lenengo
idazkiak EUZKADI ingurtian argitaldu zituan, eta

bereala igarri eben irakurlerik geienak «Koldobika»
izenaz an agertuten zana idazle puntarengoa zala.
Ordutik ona, danok dakizue zeinbat eta zelakoa
idatzi dauan gure asteroko izparringietan, egunoroko
onetan, liburuetan, aldizkingietan, eta abar. Onen
barri danok dakizue.
Zenbat irakurri eban, nok daki? Bere etxekoak
bakarrik. Eleizaldek esango geunke liburutan larregi
irakurri ebala; lanegi diñogu, bere osasunaren kaltean
izan ete dan susmoa jatorkulako.
Gu abertzaleon artean gizonik jakintsuena ta adimen argitsuena izan ez bada, bai beintzat jakintsuenetarikoa ta argitsuenetarikoa.
Bera lako gizon batzuk, asko barik, euki bagenduz,
edo bageukoz, laster sartu izango zan, edo sartuko
litzake, gure Jel-batza ta gure aberria jakintza bidetik.
Abertzale aurrenetarikoa izan da beti, azkenengo
ordurarte; atzo bertan entzun geuntson esaten berari
azkeneko ordurarte lagundu eutsan bateri, il baiño
zerbait lenago esan ebala: «Nire neke oneek artu daistazala Jaunak neure Aberri gaixoaren alde, neure
ustez berak merezi dauan baiño gaixoago».
Gogoan eukan ba aberria eriotzearen aurrean be,
olan adierazorik zein sakon eukan aberri maitetasuna.

Langillea izan da, gitxi lakoa. Ezin zan egon zeozer
egiten egon barik; batzuetan barre be eragiten eban
bere urduritasunak. Osatebakuntza gogorra egiten
eutsoen, eta oean egoala, andik egun batzuetara,
oearen ondora eroan bear izaten eutsoen idazteko
makiñea, ta an ekiten eutson lanean sendo, osasunaz
beterik genbiltzanok baiño askozaz gogotsuago. Ezin
geldi egon.
Jaunak eroan dausku. Guk uste genduan bere bearra ba geunkala. Itxuraz alan ez da, edo bere bearraren duin ez gara, etxagoku berak egin leikean eusko
bearrik... au ete da ba, Jauna? Oldoztutea bakarrik
itzela da.
Eleizalde gure anaieak beste aldean be beana
egingo dau, ez idatziz, baiña bai otoiz. Bere aberri
alde otoi egingo dau Jaunaren aurrean.
Eta guk be otoi egin daigun bere gogoaren alde,
bearbada gure otoizak bear baditu Jaunaren aurrera
eltzeko.
Orain arte otoitz egin dogun lez bere osasunaren
alde, egin daigun bere osasun betikoaren alde.
Eukizu Jauna or goian gure anai maite Eleizalderen
gogoa!
Betiko argiak argi begio!

1923-VII-25

Egin
Uste dogu irakurle asko geldituko zirala jakin barik
lengo igandean Tolosako gure euskal izparkariak bere
idazkian emoten eban izpar bat.
Eta ori uste dogu, susmetan dogulako euskal irakurle askok ez dauzala irakurten bere erriko (edo bere
erri inguruko) idazkiak baiño; orretan oker aundi bat
egiñik, idazki askotan izpar polit eta jakingarriak etorten diralako.
Norbere errikoak ez diran idazkiei be ondo da
begirada bat ganetik egitea, ia euretan idoroten dan
izpar polit, edo jakingarri, edo garrantzidunen bat.
Izpar bakotxari, geienean, bere asieran igarten jako
zetarikoa dan.
Orra ba, igandean Tolosako idazkian etorririko
izpar jakingarria zan:
Gipuzkoan suaren kalte-aurkako Bazkun bat dago
«Seguros Mutuos de Guipúzcoa» izenduna; Bazkun
onek bere urteroko batzarra Tolosako udaletxean euki
dau lengo egun batean, eta bertan, urtebeteko goraberak, suaren kalte-ordaiñak, eta oneetariko zertzela-

dak, eta bai ostantzeko erabagikizun, oarpen eta
abar, EUSKERAZ egin ziran.
Izparkariak diñoanetik ataraten da, aurten egin
dala olan lenengoz; len erderaz egiten zirala batzarrok.
Beraz, orkada (pausu) bat gorantza egin dau euskereak or. Gauza pozkarria da ori, abertzaleak eta
beraz euskaltzaleak garan guztiontzat.
Izparkariak txaloak joten dautsoz Bazkunako
artezkari Lopez-Mendizabal-tar Ixakari «ain txukun ta
egoki aurten euskeraz agiriak eta batzarra egin arazi
ditualako».
Buakioz gure txaloak be Ixakari ta Bazkun orretako kide guztiei.
Orixe da benetako lan onuratsua: «egitea» gure
aberriaren alde. Ez dago orrelako «gora Euzkadi» deadarrik.
Deadar guztiak baiño «egite» bat obe da.
Egin... egin... orixe da bear doguna. Deadarrak
aizeak eroaten dauz ta ezerezean geratzen dira, ta
iñoz-iñoz geugaz batera eusko lan onuratsu baterako
gertu dagozanak uxatuteko be izaten dira.
Egin... egin... irakurle.

Egitadaz jaurtizu «gora Euzkadi» deadarra. Seme
edo alabea dozu? Ipiñi euskal izena berari. Orra or
deadar ederra.
Etxe bat egiten dozu, denda bat zabaltzen dozu?
Bere izena, bere idazkuna, bere iragarria euskeraz
ipiñi egiozu.
Zeure lagunakaz, zeure etxekoakaz, erderaz itz
egiteko oitura txarra dozu? Alegindu zaitez oitura aberri-ilgarri ori atzeratzen, eta beti geure asaba elez
mintzatzen.
Zeure etxeko edo zeure lagun bati idazkia egin
bear dautsozu? Euskeraz idatziozu.
Ikusten dozuz jeltzaleak ez diran batzuk, eusko
zaletasunak eraginda, gertu dagozala, euskerearen
aldezko edo euskotarren aldezko zerbait, naiz ikastola, naiz bazkun, naiz bide, naiz etxe, naiz txadon, naiz
portu, naiz edozer, egiteko? Batu zaitez eurakaz, ta
danon artean egizue gure aberriarentzako ondo datorren arazoa, lan aberkoi eder orretatik zeure deadarrakaz eurei alde eragin barik.
Deadarra iñoz ondo dator, alkar ezagutzeko ta
alkar sututeko; baiña beti-beti ta zetara ez datorrela,
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Edo geuk edo iñok ez - 13
  • Parts
  • Edo geuk edo iñok ez - 01
    Total number of words is 3839
    Total number of unique words is 1725
    27.8 of words are in the 2000 most common words
    39.9 of words are in the 5000 most common words
    46.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Edo geuk edo iñok ez - 02
    Total number of words is 3870
    Total number of unique words is 1895
    26.7 of words are in the 2000 most common words
    39.0 of words are in the 5000 most common words
    45.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Edo geuk edo iñok ez - 03
    Total number of words is 3990
    Total number of unique words is 1772
    26.9 of words are in the 2000 most common words
    40.1 of words are in the 5000 most common words
    46.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Edo geuk edo iñok ez - 04
    Total number of words is 3909
    Total number of unique words is 1824
    30.2 of words are in the 2000 most common words
    44.1 of words are in the 5000 most common words
    50.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Edo geuk edo iñok ez - 05
    Total number of words is 3936
    Total number of unique words is 1786
    28.5 of words are in the 2000 most common words
    41.2 of words are in the 5000 most common words
    47.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Edo geuk edo iñok ez - 06
    Total number of words is 3858
    Total number of unique words is 1708
    27.3 of words are in the 2000 most common words
    39.0 of words are in the 5000 most common words
    46.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Edo geuk edo iñok ez - 07
    Total number of words is 3884
    Total number of unique words is 1823
    28.8 of words are in the 2000 most common words
    41.6 of words are in the 5000 most common words
    48.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Edo geuk edo iñok ez - 08
    Total number of words is 3870
    Total number of unique words is 1724
    29.1 of words are in the 2000 most common words
    42.5 of words are in the 5000 most common words
    48.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Edo geuk edo iñok ez - 09
    Total number of words is 3934
    Total number of unique words is 1674
    30.8 of words are in the 2000 most common words
    43.5 of words are in the 5000 most common words
    49.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Edo geuk edo iñok ez - 10
    Total number of words is 3922
    Total number of unique words is 1642
    29.9 of words are in the 2000 most common words
    43.0 of words are in the 5000 most common words
    49.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Edo geuk edo iñok ez - 11
    Total number of words is 3816
    Total number of unique words is 1883
    27.7 of words are in the 2000 most common words
    40.5 of words are in the 5000 most common words
    46.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Edo geuk edo iñok ez - 12
    Total number of words is 3856
    Total number of unique words is 1649
    28.5 of words are in the 2000 most common words
    42.0 of words are in the 5000 most common words
    49.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Edo geuk edo iñok ez - 13
    Total number of words is 2827
    Total number of unique words is 1393
    31.2 of words are in the 2000 most common words
    42.7 of words are in the 5000 most common words
    49.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.