Edo geuk edo iñok ez - 11

Total number of words is 3816
Total number of unique words is 1883
27.7 of words are in the 2000 most common words
40.5 of words are in the 5000 most common words
46.6 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
giñeanean, bertan itxaroten egozanakaz, mordo
galanta egin genduan.
Sartu giñean danok Irungo tximist-buitzian, eta
Oyartzungo geltokian jatsita oiñez joan giñean errira,
bertara eldurik jaupa nagusitik urteten eben orduan.
Erriko enparatza notiñez baltz egoan. An aurkitu genduzan ainbat eta ainbat euskal idazle. An zan ba alka-

rri bostekoak estutea, ta alkarregaz poz-pozik geure
euskeraz itz egitea.
Olantxe egon giñean batak inguru arte, bitartean
Pasai Deun Jon-tarren aurreskua ikusirik atsegin
andiaz, eta Mendibururen opa-arria agertutea be bai,
bertan Labayen jaunak itz goralgarriak esan ebazala
Mendibururen alde ta gure euskerearen alde.
Sartu giñean gero jateko-etxean, aldraka etxeko
geletan; eta onetan, bazkaria asi baiño lenago, orra
nun sartzen jakuzan abade bi, gazteak, euskotar
antzeko uts-utsak, eta euren euskera bigun eta gozoaz esaten dauskue eurak dirala Antxuberro ta Oxobi.
An izan zan poza!

***
Bazkaldu ta gero, or laurak baiño lentxuago,
batzartu giñean euskal idazleok eta bai euskaltzale
asko be, erriko eskolen aretoan, areto zabal izugarria;
ez dot larregirik esango, emengo «Salón de la Filarmónica» bestekoa ba dala esanaz. Ba, dana bete zan.
Batzarraren asieran irakurri genduzan Batzarrari
bidalduriko idazki ta urrutidatzak agur egiten. Ara:

SORALUZE.– Elosuko batzarrera jun bear eta ezin
orretaratu. Nere agur biotzekoa. Kirikiño ta euskaltzale danai. Zeleta.
ASTIGARRAGA.– Agur sutsua dagizuet bildu zeraten euskal idazle guziori, ni ezin joan. Agur Gora Euskera. Txadon-Zaya.
DEBA.– Nere gogoa zuekin dalako opa dizuet egun
paketsu eta alai bat euskaltzale guztioi. Katrapon.
DONOSTIA.– Tamal zait zuen artean arkitu eziña;
baiñan nere gogoa ta biotza zuekin daude. Garitaonandia-tar Bitor.
AZPEITI.– Baserritarren illeroko batzarra degulako
soiñez zuen artean ezin izan arren gogoz zuekin naukazute. Erlomendi.
SEGURA.– Euzkadiren seme-alaba jatorrak Aberriari dagiozuten opari eder oroigarri onetan biotzez or
nazute. Agur guztioi. Otamoztarra.
SESTAO.– Batzarraz baten da Sestaoar Jel-batzokia. Lendakari Bilbaok.
***
Orreek izan ziran urrutidatzak. Eta ona emen orain
irakurri ziran iru idazkiak:

EUZKO-DEIA.– «Bilbaotik 1921ko Bagilla 18an.
Kirikiñori. Agur irakasle ta aberkide maiteoi: EuzkoGastedi-Batzak Oyartzunen gertau dauzan jaietara
pozik joango gintzakez. Baiña biar bertan jai andiak
Gaminizen eukiko doguz, Bilbaoko Euzko-Gastediak
eginda. Eta eurak geuk geronek eraldu doguz ta, ezin
utsik egin.
Orregaitik ez gara Gipuzkoako erri begiko orretara
joango, Euzkadiko euskal idazleak ezagutu ta laztandutea, guretzako atsegiñik andiena izango zan arren.
Baiña esaiezu an batuko diran guztiai, eurekin batez
gagozala, ta Aberriaren alde egiteko ez dogula iñoiz
bez gure lana ukatuko.
Gora euskerea! Gora Euzkadi! Gora zuek, idazle
maiteok! Altuna-tar Joseba, Errasti-tar Joseba Mirena,
Jemein-dar Keperin, eta Gallastegi-tar Eli».
BILBAOKO EUZKO-GASTEDIJA.– «Bilbaoko EuzkoGastedija»k agur bero sutsua dagitse Oyartzunen
batzalduko diran euskal idazle guztiai, ta uste betean
dago batzar orretatik aberrirako onura aundiko asmoak urtengo dirala.
Gure izenaz or doakizue Arrutza-tar Mikel bazkidea, «Larrabaster-tar Jon» izenordeaz zuen artean oso

ezaguna. Gora Euzkadi ta Euskerea! Lendakaria,
Gallastegi-tar Eli».
ENBEITA-TAR KEPARENA, «Biaizteritik 1921ko
Bagilla 19. Kirikiñori. Agur neure adiskide on maitea:
Arabako bazter onetatik bialtzen dautsut idazkitxu au,
Oyartzunen batuko zarien gure anai euskal idazleei
nire izenean anai-besarka maitakorra eman dagioezuntzat.
Euzkadi-arerioak uste dabe Jel-eriotza lortu dabela
baiña... guzurrean dagoz. Jel-eriotza geroago ta urriñago dago. Euzko-Gastedi-Batzak euskereaz birrinduko dauz gure arerio zitalen eragozpen guztiak, eusko
epelak berotu, beroak zindotu eta zindoak geiturik
guzti au Jaungoikoaren laguntzaz.
Goiz eder alai dakuskunean
Eguzkiagaz oskarbi
Izaten dira bizirik diran
Geienentzako pozkarri;
Baiña ondoren aize deungeak
Ekatxa badai ekarri
Len alai-alai ziran biotzak
Tamalez oi dira jarri
Auxe berberau jazoten jako

Euskera maitaleari.
Euskerea da euskaldunentzat
Oskarbiko eguzkia,
Geure gogoa, geure biotza,
Poz eta atsegin guztia;
Ekatx deungea gure artera
Sartu dan erdalkeria.
Jaso daigun ba ekatx onen gain
Euskera maitegarria.
Bestela zelan esango dogu
Au dala Euskalerria?
Gora Euskadi geurea! Gora euskerea! Gora Oyartzungo euskal idazle batzarra! Zeuekin dago, Enbeitatar Kepa».
Enbeitaren idazki oni txalo-jote andia egin eutsoen
entzuleak.
***
Bereala, Labayen jaunak itzaldi laburtxu bategaz
esan eban batzar aren zegaitia, ta iragarri eban nortzuk itz egin eben. Lenen itz egin eban Mañarikoak.

Onek amaituta, jagi zan Antxuberro, eta itz sutsu ta
ederraz esan euskun zenbat balio dauskun euskereak,
beroni deitu leiola geure gaurko Lege Zarra, ta berau
eutsin eta berau edertu ta berau aberastu ta berau
zabaltzen alegindu bear dogula. Zelako pozaz entzun
genduan Bidasoz andiko abade gazte azkar onen itza!
Gora zeu, Antxuberro!
Gero, deadar egin geuntson Urretari itz egiteko,
ekarri genduan maira, ta... mutillak! ak egin euskun
itzeikizuna! Maitasuna aitatu eban eta azaldu euskun
maitasuna dala egipen andi guztien iturria, ta ipiñi
euskun aberri-maitasun eta euskera-maitasun eredutzat gure maisu andi Arana Goiri-tar Sabin.
Ara, Antxuberrori eta Urretari jo eutsiezan txaloak
andi ta sarratuak izan ziran, gortugarriak, eta luzaro.
Ba egoan an sua!

***
Itzeikizunak amaituta, Urki Zornotzako izparkariak
eskatuta, erabagi zan aburu batez, Buenos Airesko
abertzale jatorrai zorion agurra bidaltzea Laurak Baten izan daben gurenda andiagaitik.

Onen ondoren, Otarpe Errenderiko izparkariak
azaldu eban egoki izango zala Batzarraren izenean
agur bat bidaltzea geixorik dagozan euskal idazle andi
biri, Axeri eta Enbeitari. Entzun ordukoxe erabagi zan,
txalo andiakaz sarizturik Otarpen asmo ori.
Onen ostean, Kuku-Erri Azkoitikoak agertu eban,
Enbeita ondiño Biaizterin dagoala bere osasun billa,
eta lanik ezin egin eta gastua eukirik, berari zelanbait
laguntzeko antxe bertan txindi-biltze bat egitea. Euskaltzale zar gipuzkoar batek, entzun orduko KukuErrik iñoana erantzun eutson: «Arzak txapela eta itzik
geio ein gabe asi ari billatzen». Eta alantxe asi zan eta
bildu zituan 181 laurleko.
Azkenez Oxobi jauna jagi zan eta batzarrari agertu eutson bere asmoa; datorren urteko batzarra izan
daitela Sara Laburdiko urian, Axular euskal idazle
ospatsuaren jaioterrian. Danok erantzun geuntson
baietz, eta bereala abesturik Itxarkundea eta Eusko
Abendaren Ereserkia urten giñean enparantza zabalera.
An dantzatu ziran Zaldibiko, Pasai Deun Kepako
eta Donostiko ezpata-dantza aldrak. Zein polito ikasi
daben gipuzkoar mutillak gure Bizkai dantza gogor
au!

Azkenez, Errenderiko makil-dantzari txikiak. Oneexek bai euki eben mundu guztia eurei begira-begira
poz baten! Erakutsi eben mutil txikiok belarri ereskor
ederra daukela eta anka bizkorrak.
Txalo andiak entzun ebezan danak, eta dana zor
jake mutil begiko arei.
***
Ona emen orain Oyartzunen atzo bildu ziran euskal idazleak. Erreskada onetan batzuk bearbada ez
dira egongo sartuta; berau egin eban eguerdian
Larraitz Alegiko izparlariak, neuri lana aurreztutearren, eta beragaitik eskerrak dagitsodaz emendixek;
erreskadan neuk sartu dodaz Kuku-Erri ta Begoñako
biak; izan leike batzuren batzuk, oneek lez, erreskada
onetan ez agertzea, Larraitzek bazkari etxean idoro ez
ebazalako.
Ara: Matxin Gorri, Samaiko Zulo, eta Txinparta,
Tolosakoak; Larraitz, Alegikoa; Goikola, Zoraitz,
AloÑamendi, Ziritxo, Azpiola, Tximista, Zumardi,
Mendi-zorrotz, Dunixi, Donostikoak; Ko-Ai, Artamendi,
Endika, Erauskin Errotari, Ordiziakoak; Otxandi,
Otxandiokoa; Aralar-mendi, Zalbidikoa; Otarpe, Neo-

nek, Braxak, Izkillu, Gainbera, Lieizpe, Errenderikoak;
Biar, Ondarroakoa; Gelatxo-Errota, Aberri, Elgoibarkoak; Ibaigane, Bergarakoa; Antxuberro, Oxobi, Laburdikoak; Iturbide, Iruña-tar Alesander, Naparrakoak;
Basanaitz, Mendi-Lauta, Zubiondo, Zarautzekoak;
Tene, Asier, Debakoak; Txiñuelo, Mañarikoa; Andutzmendi, Gernikakoa; Urki, Zornotzakoa; Arrugain, Bilbaokoa; Urni, Gogorra, Santanazubipekoa, B-tar P.,
Durangokoak; Zargazte, Eibarkoa; Zubigar, Pasai
Zabalekoa; Murumendi, Isasondokoa; Buruntza, Andoaingoa; Ondartza, Pasai Deun Kepakoa; Kuku-Erri,
Azkoitikoa; Urrioalabeitia-tar Amantzi, Zornotzakoa;
eta Begoñako Jelbatzokitik eta Euzko-Gasteditik Gotitar Bedita, baita Abertzale ta Matxin, Mungiakoak.
Ez al da mordo galanta?
***
Illuntzean Donostira etorri giñean Oyartzundik, eta
apal-ostean batu giñean Eusko Etxean, eta an be
barriketa ederrak euskeraz euki genduzan; abestu
ebezan Txanton Piperriren zatiak lenengo Lizarraga
Debarrak (Pasaian bizi da orain), gero biek batera
Arostegi abotsendoak eta Gorostidi abotsoliak, guztiz-

ko ederto, eta azkenez Olaizola abeslari gorengoak
abestu eban berak dakian lez, txalo andiak entzunik.
Danoi eskerrak euskal idazle guztion aldetik.
Gure lagun Dunixik irakurri zituan «Abarrak» liburuko ipuintxo bi: Tximistargi barria, eta Atxuriko millagroa.
Egun eder bat igaro genduan Gipuzkoako gure
anai euskaldunakaz. Eskerrak eta agur zuei. Gora
Gipuzkoa!

***
Amaitu baiño lenago, gure batzarrera joandako
euskal idazle guztion ordez eskerrak Oyartzungo alkateari, erreztasun guztiak emon zitualako, baita bazkal
orduan Oyartzunen bertan egiten dan Bitsdun Txakoliña botilla pilla bat biali zigulako. Ori dek alkate bat,
ori!
Txapel-okerrik be ez genduan ikusi, eta ustea
dogu ori be Oyartzungo alkateari zor zaiola, berak
nunbait Mirallesi esan bear izan zion etzala txapeloker bearrik, eta berak erantzuten zuala etzala ezer
izango.

Agur, araiñegun Oyartzunen batzau ziran euskal
idazle ta euskaltzale guztioi. Datorren urtera arte
Saran!
1921-VI-21

Euskerea jakin erazo
Euskerea dendetan
Lengo igandean Donostiko batzarrean Euzko-Gastediak arturiko erabagi bat izan zan: Euskera-aldezko
Batzako bazkideak biñako aldretan ipiñi ta egunean
aldra bakotxak egin daiala dendetatik ibiltaldi bat, salneurriak eta salgeien beste zertzeladak «euskeraz»
eskatzen.
Asmo onuratsua da berau gure euskerarentzako,
ba, danok ori egingo bageundu euskerea bearrekoa
egingo geunke emen geure aberrian, eta bearrekoa
egitea lakorik ez dago jenteari eragiteko euskerearen
aldera.
Euskaldunak onetan bigunak izan gara, ta gara
gaur be. Guk alegiña egiten dogu atzerritarrak ulertu
daiskun, bere ele edo izkuntzea ondo ez badakigu,
mordoilloka ta kiñuka baiño ez bada be; arexeri atzerritarrari eder egitearren bere elea ikasten dogu
zelanbait.
Berak, ostera, euskaldunen artean bizi arren, ez
dau geienean alegiñik egingo gure elea ikasteko... bai

zera! gure elea basati edo salvajeena dala esaten
dausku geuri arpegira, ta kitu.
Nik bein ikusi neban ementxe Bilbaon auxe: Neu
nengoan burdiñeri-denda baten zeozer erosten, eta
sartu zan bertan andra bat baserritarra, erderarik ez
ekiana, ta bertako mutil bati eskatu eutson euskeraz,
jakiña, «mai gainerako hule bat».
Ia ba, erderarik ez ekiala be, andra arek erderaz
«hule» esaten eutson arren, dendako mutillak, bape
alegiñik egin barik aituteko, siku-siku erantzun
eutson: «No entiendo vascuence». Andrea geratu zan
minduta lez arek euskeraz ez ekialako, bere begi bigunetan erakusten eban bere atsekabea, ta bere artean
lez esan eban: «Ai ene, nik zelan aitu erazoko dautsat
oni».
Orduban neuk esan neutson euskeraz:
–Etzaitez estutu, egin-egiñean be, emen inguruan
ainbat denda daukozuz onetarikoak, burdiñeri-dendak
(ferreteriak) eta zoaz euretara, ta euskeraz eskatu
beti, ta topauko dozu batenbat aituko dautsuna. Ara,
nik ikusi baneu onek morroi onek alegin zeozer egin
dauala zuri aituteko, neu zeuen bitarteko jarri ta alkar
aitu erazoko neuskizue; baiña bape alegiñik egiten ez
daualako, orrexegaitik, ez dot gura bitartekoa izan,

eta zoaz beste dendetara. Ara, ortxe aurrean sartu
zaitez, ta uste dot euskaldunen bat topauko dozula».
Dendako morroia begira-begira egon zan bioi,
baiña nik ez neutson ezer esan; neure artean esaten
neban: «Auxe beti egingo balebe ona datozan euskaldunak, edo euk edo eure ugazabak ardurea artuko
zeunkie euskerea ikasteko edo ire lekuan euskaldun
morroi bat eukiteko dendan».
Euskaldun abertzale geienak ori egingo bagendu,
dendetara sartu ta bear doguna euskeraz eskatu, ta
ori ez bein edo alditxu baten, beti baiño, laster igarriko litzake, laster sal-erosleak euskeraz ikasiko leukie,
edo beintzat, euren dendetan euskalduna eukiko leukie.
Ementxe Bilbaon gagozan beste euskaldun balegoz frantzitarrak edo ingelandarrak edo doistarrak
edo... txiñatarrak, uste dozue ez legokela Bilbaoko
denda guztietan frantzitar edo ingelandar edo doistar
edo... txiñatar bat? Bai!!
Makalak gara, makalak. Guk onetan eredutzat
artu bear geunkez Ebroz andiko belarrimotzak, euren
bidetik jarraitu; eurek egiten dabena egin, eurak artu
maisutzat. Eurek, euskaldun uts-utsa dan erri batera
eltzen diranean, euren elez itz egiten dabe, ta dana

eskatzen dabe euren elez; ez dira ibilten koipekerietan, dri-dra, eurena, jo ta keea, ta ulertzen ez badautsie, eurek euki daroe zer-esan geiago, ta purrustadaka asten dira, ia zelako basatiak eta ezjakiñak diran
erri aretan, eta abar.
Ba, guk egin daigun eurek lez, alde guztietan, edo
beintzat eurek geure bearrizana dabenetan; egin daigun euskeraz, ta ulertzen ez badauskue, alde beste
leku batera, geure arterako esanik: Arraiorrek ba,
niretik ogia atara bear bok, neuri ulertzen alegindu
bearko dok; euk neu bear nok, eta neuk egin bear
eure elez? Neuk eu bear autanean, izan leikek eure
elez egitea, baiña ez ostantzean».
Donostin Euzko-Gastedi-Batzak arturiko erabagia,
Altzagatar Jon Mungiako ordezkariaren asmoa ontzat
artuta, orretaraxe doa, ta danok lagundu daiogun.
1921-VII-20

Orrenbeste?
Baionako «Eskualduna» izparringian dakusku irakurgai bat, J. E.-rena (ez dakigu berau nor dan), eta
bertan auxe irakurten dogu:
«Gogorra, dorpea, askotan truskilla, bizkaitarren
eskuara. Garbiago zauku, leunago ere mendiez
hunaindian derabilaguna, nahiz den gutien bat aberatsago hangoa».
Orrek ez gaitu bape arritu, amaika bider terdi
entzun dogulako gure euskerea latza dala, au dala ta
ori dala.
Baiña arritu gaituana izan da J. E.-k gerotxuago
emoten dauan arrazoia, ara:

«Irakurtzen dugularik,

ezin adituarekin askotan buruan min emaiten dauku».
Orra or zegaitik deritxon gure euskereari gogorra,
dorpea, ta askotan truskilla.
Baiña arrazoi ori, bardin-bardin emongo leukie
emengo euskaldunek ango euskereagaitik. Emengo
euskaldunek J. E.-ren «Eskualduna»ko irakurgaia, adituko leukiela uste al dau berak? Ez leuskioela burukomiñik egingo uste al dau?

Arrazoi orretatik, ludiko ele guztiak dira «gogorrak, dorpeak eta askotan truskillak»... aditu ezin dauzan edonorentzat.
Ez gara asarratu ori J. E.-k esan daualako, ez, bai
zera!... berak esango leuken lez «irriño» bat urten
jaku.
Gure euskereak zazaza gitxi dauko, obeto esateko, geuk darabilgu zazaza gitxi; guk s, z, ts, tz abotsak, gogor esateko ekandua dogu, zazaza barik; eta
ortik sortzen da gure euskeraren gogortasuna Frantzia
aldeko belarrientzat. Guk ikasiko bagendu J. E.-ren
euskerea be, gogorra urtengo litzakigu, geure oguzkereagaitik. Emen be, zizipaza dauken umeren batzuk
eta emakumeren batzuk bizkaitar euskerea leun-leun,
me-me, gozo-gozo, frantzitarren antzera egiten dabe.
Bizkaitiar-euskereak, berak, ez dogu uste J. E.-k
diñoan besteko dorpetasuna dauanik.
Orain J. E.-k ezin dauala ondo ulertu? Ai, ori beste
arlo bat da, adiskidea!
Ori ez da gure euskerearen «dorpetasuna», ori,
ezer izatekotan, zeure «dorpetasuna» da.
1921-VIII-17

Erregenak
Atzoko egunez oin urtebete, illuntze aldera, Mallape etxean barriketa gozoan aurkitzen ziran bertoko
senar-emazte ta euren alabatxo Miren ta Sorne, ta
euren semetxo Kepander.
Jakiña, izketagaia zan gau aretan Erregeek zeintzuk emoi ekarriko ete eutsiezan iru neba-arrebatxuei.
Batak au, ta besteak ori, gauza asko aitatuten eben,
gauza asko gura, baiña bat baiño ezin eskatu, ta ezin
ziran lotu gauza baten.
Aitamak barre andiak egiten ebezan txikien barriketa zoliakaz.
Alako baten aitak itandu eutsen:
–Ene txikitxuok, eta Erregeei zelan eskatuko dautsezue, zelan idatzita itziko dautsezue ingia, euskeraz
ala erderaz?
Neskato biek esan eben erderaz idatziko ebela, ba
Erregeak izan eskero euskeraz ezin leioela egin, ia
euskeraz erregeak... ene!...
Mutikoak, gogor-gogor esan eban euskeraz ipiñiko
eutsela bere eskakizuna, bera euskalduna zalako.
–Aitxe, erregeek euskeraz ez dakie ala?

–Jakingo etxuek ba?
Biaramonean, oin urtebete, goizean leioak zabaldu ebezanean, barre algarak eta negarrak batera izan
ziran etxe aretan.
Mutikoak, berak ingia itzi eban lekuan aurkitu
eban iru txirringadun tramankulua, ganean ibiltekoa,
ta ganera ostiko-pelota andi eder bat eta ganera
zorrotxu bete galleta, eta azpi-azpian ingi bat, onantxe: «Etxe onetako mutiko euskaldunarentzat; olantxe
ederto, bakotxak bere elez eskatu. Agur mutiltxu,
urrengo urtera arte».
Neskatoak... ezebez! Areek egin ebezan negarrak!
Aitak esan eutsen:
–Orixe daukozue ba, erderaz ipiñi dautsezuez ingitxuak eskakizunaz, ta Erregeek aintzat artu bez.
–Baiña ori zelan? Erderaz ez dakie ala?
–Ara, Erregeak erri batetik bestera igaroten diranean, euren elea aldatu egiten jake, lengoa aztu ta
barria jakin bakarrik, eurak dabiltzan erriko elea bakarrik jakiten dabe. Burgostik datozanean espaiñeraz
bakarrik dakie; an euskaldun mutiltxu edo neskatxu
batek euskeraz ingia ipiñiko baleutse, ez leuskioe jaramonik egingo. Baiña eltzen dira Bizkaiko euskal errira,
ta bereala bapatera aztuten jake ezpaiñerea, ta eus-

keraz bakarrik dakie; ta orregaitik, erderazko ingiak
areentzat ez dira ezebe... ipiñiko ez balira lez, bardinbardin.
–Ai, ori jakin bagendu, iñoen negarrez neskatxuak,
euskeraz ipiñiko geuntsen geuk be Kepanderrek lez...
Ai!...
–Tira, etzaiteze estutu, esan eutsen aitak, neuk
erosiko dautsuedaz olgetaki polit batzuk, eta urrengo
urtean ez aztu.
***
Etxake aztu, ez. Bart, iru neba-arrebak guztizko
zintzo idatzi ebezan euskeraz euren eskakizunak; eta
neskatxuek, bildurrarren, aitari ta amari erakusten
eutsiezan ingiak, ia ondo ete egozan.
Mirentxuk eskatu dau dantzan egiten dauan
andrakilla bat dotore jantzita.
Sornetxuk josteko otzara bat bere artazi ta aril ta
titara ta erraztontzi ta enparau guztiakaz.
Kepanderrek... «autokamion» bat, baiña berez ibilten danetarikoa, ez sokeaz lotuta tarraz eroan bear
izaten dana.

***
Bart amarrak jo orduko, an eukezan euren emoiok,
Erregeak... oera goizetik joan gura ta, arin ibilli ziralako.
1922-I-6

Esakun zuurrak
Ezeizu bein be zeure burua izketan erabilli. Egia
badiñozu, iñok ez dautsu siñestuko. Guzurra badiñozu... danak siñestuko dautsue.
Lana da guretzat geuk nai doguna: edo geure
adiskidea edo geure arerioa.
Euskeraz itz laburren laburrenak zeintzuk dira? Bai
ta ez. Orraiti bai eta ez orreek esan baiño len amaika
bira eragingo dautsozu zeure miiñari, euskalduna.
Obe da kontseju onari belarri biak edegitea txarrari bat baiño.
Zorionak beti atsegiña emoten badautsu, euskalduna ez aztu atsegiñak ez dautsula beti zoriona emongo.
Era batetara asmau... ta bestetara egin, orra
geien-geienen zuurtasuna.
Astia zelan emon ez dakiana... alperra da.
Noz-edo-noz ikastea obe da, ikasi barik egotea ta
iltea baiño.
Euskalduna, norbaitek ezer txarto esaten dautsunean, erantzun baiño len gau bat bitarte itzizu.
Jateko txarra onduteko ez dago gosea lakorik.

Zerbait asmatzeak ez dau balio, gero ez egitekotan.
Irribarre maite polit bategaz emoten dan ogei txakur-txikikoak bost laurleko balio ditu, artzen dauanarentzat.
Bere diruaz baliatzen ez dakiana, ez da aberatsa.
Zein laster aztuten dan deusik ez daukon adiskidea!
Iñor ez da engañetan errazagorik gizon zuzena
baiño: danak daukoz bera lako zuzentzat.
Azariak egiten dau leoiak ezin dauan asko.
Makulu bi baiño anka bat obe.
Gudea, aitek semeak enterretan dituen aldia da;
bakea, semeek aitak enterretan dituena.
Eguzkia gozo-gozoa dala, sarritan ondo da eguzki
baga egotea. Edo, ogia ondo jatorko artoaz bizi danari.
Irugarren aldiz lurrean sartzen dan zugatza, nekez
sustraituko da leku barrian.
Deabrua zentzundun egin ei zan zartzaroan; gizonak beste ainbeste egin bear leuke.
Sugeak ilda ez dauko berenorik.
Ezer ez dakianaz be zerbait ikasi leike.

Mai batera deituten dautsuenean, euskalduna,
saldea artzean ondo buruan erabilliko dozu zer esan
alboko lagunari.
Ez dau balio errekara ura eroaten ibilteak.
Miin txarra baiño suge gaiztoagorik ez da.
Euskalduna, arren ez aztu illargia agiñakaz ezin
dozula arrapau.
Norbait badago beti atsekabean sartua, ez eiozu
zeure zoriona agertu.
Euskalduna, gerizearen atzetik alperrik ibilliko
zara.
Gure bizia ez litzake laburra, beraz baliatzen
bagenki.
BILARIA
(Ille onetako GURE HERRIAtik bizkaieralduta)
1922-VII-30

Gernikako batzarra
Euzko-Ikaskuntzaren III Batzarra aurten Gernikan
egiten da, ta gaur da bere asiera eguna.
Aurtengo Batzar onetan gai bi bakarrik adiralduko
(estudiauko) dira: gure izkuntza bata, eta Eusko Erriko Irakaskintza bestea.
Batzar onetan egingo diran itzeikizun, irakaskizun
eta erabakizun guztiak gai bi orrei buruz izango dira.
Jaungoiko-Goteunak argituko al dautsez adimenak
eta sutuko al dautsez biotzak Gernikara batzen diran
euskaltzale ta euskozale guztiei, eta Batzar orretatik
urtengo al da zeozer onuratsua gure Aberriarentzako.
Geure aldetik, «Euzko-Ikaskuntza»ri eta batzarkide guztiei zorion agur biotzeko bat. Jauna zeuekaz!
***
Aitatu doguzan gai biok, izan be, garrantzi andiena dabenak dira gure Aberri bizkunde onetan.
Euskerea lenengo, gure aberriaren arnasea, gure
aberria izango bada bear-bearrekoa dana, ba ez dogu
uste iñor egongo danik euskera bagako eusko erririk

izan leitekenik. Euskera galtzen bada... agur euskaldunen edo euskotarren erria!
Irakaskintza gero, auxe da gure bizkunde guztiaren oiñarria, ortixek asi bear euskerea ta euskotasuna
txikitatik euskotarrari irakasteko, gure erriko umeak
izan daitezan euskozaleak eta euskaldunak.
Ortxe dago abertzale guztiontzat oraingo burruka
lekua edo lan egite-lekua, ortxe gogor egin bear dogu.
Gogor egin bear dala esateaz ez dot esan gura gero,
zarataka ta arramuskadaka ibilli bear dogunik, ez olakorik, bapez zaratarik, eta batu onetarako euskerea ta
euskaltasuna maite daben guztiakaz, abertzaleak ez
dirala badiñoe be. Gure asmoak izan bear dau ekarri
onurea, ekarri gauza ona gure Aberrira, bide batetik
edo bestetik, geuk bakarrik ezin badogu, edozeñegaz
batzauta.
Eskolea da gaur gauzarik bearrena Euzkadin.
Abertzaleak, goazen eskolaren billa! Eta orretarako...
goazen lagunen billa!
Eta... ortxe, Gernikako Batzarrean euskaltzale
guztiak lagun egin daiguzan, eta Aberriaren onak
eskatu ezkero, euren lagun egin gaitezan.
1922-IX-10

Euskaldun utsakaz
Erderaz ez dakien euskaldunakaz izketan ibilli
ezkero, esakera oso politak entzuten jakez. Esakerok
euren artean, euskerearen erraietan sortu dirala uste
izan leike, erderatik etorri barik, eta augaitik atsegin
andiz batuten doguz entzuten doguzanak. Ara batzuk:
Bein, mutil bat zeregin bat-edo-baterako gauza
izango ete zan ala ez izketan eragoioen batzuk; eta
euretariko batek, mutilla ondiño txikia zala adierazteko onantxe esan eban:
–Mutil orrek arazo orretarako EPERDIJE BETXO ez
dauko?

***
Gizon zar batek (larogei ingurukoa) andra bati
itandu eutson onen seme gazte bat ia zelan ebillen, ia
zelakoa zan; andreak erantzun eutson mutil esanekoa
ta ekandu onetakoa egin jakola, pozik egoala beragaz.
Eta agura zuurrak esan eutsan:

–Ointxe ondo zaindu biozu; mutillek eukiten dabe
aldi bat oso arrisku andikue, BIXERREN URTEYERIE;
orduentxe ardura andije eurekaz.
***
Eskolara joiazan mutikoei errekadu bat emon gura
eutsen baserri-etxe bateko andreak, eta auzoko beste
andra batek onan esan eutson:
–Ara, errekau ori mutikuekaz ezeixu bieldu,
ORREEK GALBAIE ERABILTEN DAKIJE TA.
Esan gura ebana zan, barriketan egiten dabela ta
dana zabaltzen dabela mutikoek, galbaian zuloetatik
joakela ganean ipiñirikoa.
***
Mutil bati jakin erazo eutsoen alako errian eta
alako baserrietxean neska ezkongei bat egoala, ta
mutil ori joan zan etxea ta neskea ikusten.
Mutil orregaz berba egin eban bati esan eutsoen:
–Ta?... zer diño mutil orrek?... ezer egingo ete
dabe?

–Ez dot uste ezer egingo dabenik, ABIYIE GUSTAU
YAKO BAIA SOSUE EZ.
***
Beste batzuk be ba daukoguz ta alako baten ipiñiko doguz.
1922-XII-31

Euskereak dana adierazo leike
Gai gatx bat euskeraz
Aspaldion, illabete batzuk bai, daukogu emen iru
ataleko idazlan bat, Donostiko euskaltzale goralgarria
dan Anabirena. Gau ipinten dogu lenengo atala.
Ikusiko dozuen lez Einstein doistar jakintsuaren
oldozpen barrietzaz idazten dau Anabik.
Batenbatek esango dau, bearbada, onelako lanak
ez dirala egokiak eguneroko izparringi batentzako, irakurlerik asko ezer aitu barik geratzen diralako; baiña
ori gorabera, nik uste dot argitaltzea ondo datorrela,
erakustearren gure euskereak balio dauala orrelako
gauza jakindarrak adierazteko be.
Aspaldiko urteetan jabilkuz Unamuno (Mikel),
Baroja ta euren atzean txakurra ugazabaren atzean
lez dabiltzan beste asko, esan eta esaten, gure euskera au ez dala bestetako ezjakiñen oldozpen apurrak
adierazteko baiño; ta orregaitik laga bear dogula, bein
be ez dala izango ikasteko elea, bein be ezin izango
dala adierazo euskeraz jakintza gauzarik, gure ele
onek azurrak gogortuta dauzalako, biguntasunik, biortasunik bape ez daualako.

Orrelakoai aoa estaltzeko ondo datoz Anabirena
lako lanak euskeraz, ta eguneroko izparringietan, ez
eurrez, baiña bai noz-edo-bein, argitaldu bear dira,
jakin daien danak euskeraz edozer adierazo leikela.
Unamunok eta orreek esango leuskigue, Anabik
idatzi dauana ez dala ulertzen.
Danak ez, ez dabe ulertuko, baiña bai askok. Eta
erantzungo dautsegu orrei, Anabik euskeraz idatzi
dauana espaiñeraz idatziko balitz be, erdal irakurlerik
geienak «in albis» geldituko litzakezala, eta bearbada,
Unamuno ta Baroja ta eurok be bai. Oneek be, zer?
Erderazko dana aitzen ete dabe ba? Jakindi askotako
arazoak espaiñeraz argi idatzi arren, Unamunok eta
Barojak eta abar, oiñak otz eta burua bero atarako
leukiez.
Beraz, danak ez dabela ulertzen ez da errazoia
gauza bat txartzat botateko.
Dana dala, or joatzue Anabiren lan ori. Astirik ez
badozue, laga, ta ez da ezer galdu. Baiña ba dakit bat
baiño geiago izango dirala ori irakurri ta ulertuko
dabenak.
Eta Anabiri geure bostekoa, Einstein-en gauza zaillok euskeraz ipinteko kemena ta trebetasuna euki
daualako.

1923-1-5

Euskaldun utsen esakunak
Lengo baten argitaldu genduzan leku onetan,
geure ustez politak ziran esakunak, euskeraz baiño itz
egiten ez dabenai entzunak.
Gaur, beste baten-batzuk ipiñi gura doguz, uste
izanik ba, gure irakurleek ondo artuko dauskuezala.
Bilbaoko emakume batzuk, illabeterako edo joanda errian aurkitzen ziranak, goizetan berandu jagi ta
etxetik urten ta egurastuten ibilten ziran ezeren ardura barik, eta euren auzoko batek onan esaten eban:
–Ainbeste emakume izan, ta ondiño illuntzian be
orren oiek eta gelak SATORRAK JOTA egoten dira, ori
da ganoria daukiena.
Esakun onek dakar gogora satorrak jota egoten
dan landea, emen lur-pilloa or lur-pilloa; oeak, bear
dan moduan ipiñita dagozanean, landa garbia lez,
leun-leun eta polito egon oi dira; baiña bertan bera
lagata goizean jagieran lez, emen sakon-unea or goiunea ta an estalgiak meta eginda, satorrak jotako landa
baten antza ba dauko zelanbait.
***

Bein Elorrion, gure adiskide maite baten ama, euri
zaparradeak arrapau eban bidean eta busti eban; eta
etxerantza arin-arin joiala igaro zan aberats-etxe
baten atarte aurretik, eta etxe aretan otsein egoan
elorrioar neskatilla batek, deadar egin eutson:
–Ene, itxaizu piskaten ta guardasol bat atarako
dautsut.
–Ez ein atera, itxion, bustita naiaon ba ta, BELIAK
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Edo geuk edo iñok ez - 12
  • Parts
  • Edo geuk edo iñok ez - 01
    Total number of words is 3839
    Total number of unique words is 1725
    27.8 of words are in the 2000 most common words
    39.9 of words are in the 5000 most common words
    46.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Edo geuk edo iñok ez - 02
    Total number of words is 3870
    Total number of unique words is 1895
    26.7 of words are in the 2000 most common words
    39.0 of words are in the 5000 most common words
    45.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Edo geuk edo iñok ez - 03
    Total number of words is 3990
    Total number of unique words is 1772
    26.9 of words are in the 2000 most common words
    40.1 of words are in the 5000 most common words
    46.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Edo geuk edo iñok ez - 04
    Total number of words is 3909
    Total number of unique words is 1824
    30.2 of words are in the 2000 most common words
    44.1 of words are in the 5000 most common words
    50.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Edo geuk edo iñok ez - 05
    Total number of words is 3936
    Total number of unique words is 1786
    28.5 of words are in the 2000 most common words
    41.2 of words are in the 5000 most common words
    47.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Edo geuk edo iñok ez - 06
    Total number of words is 3858
    Total number of unique words is 1708
    27.3 of words are in the 2000 most common words
    39.0 of words are in the 5000 most common words
    46.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Edo geuk edo iñok ez - 07
    Total number of words is 3884
    Total number of unique words is 1823
    28.8 of words are in the 2000 most common words
    41.6 of words are in the 5000 most common words
    48.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Edo geuk edo iñok ez - 08
    Total number of words is 3870
    Total number of unique words is 1724
    29.1 of words are in the 2000 most common words
    42.5 of words are in the 5000 most common words
    48.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Edo geuk edo iñok ez - 09
    Total number of words is 3934
    Total number of unique words is 1674
    30.8 of words are in the 2000 most common words
    43.5 of words are in the 5000 most common words
    49.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Edo geuk edo iñok ez - 10
    Total number of words is 3922
    Total number of unique words is 1642
    29.9 of words are in the 2000 most common words
    43.0 of words are in the 5000 most common words
    49.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Edo geuk edo iñok ez - 11
    Total number of words is 3816
    Total number of unique words is 1883
    27.7 of words are in the 2000 most common words
    40.5 of words are in the 5000 most common words
    46.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Edo geuk edo iñok ez - 12
    Total number of words is 3856
    Total number of unique words is 1649
    28.5 of words are in the 2000 most common words
    42.0 of words are in the 5000 most common words
    49.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Edo geuk edo iñok ez - 13
    Total number of words is 2827
    Total number of unique words is 1393
    31.2 of words are in the 2000 most common words
    42.7 of words are in the 5000 most common words
    49.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.