Edo geuk edo iñok ez - 07
ta orreek ludian agertu baiño lenago; iñok amesik be
ez eukonean laterri orreek iñoz ludian agertuko ziranik, euskotarrak gure asabak emen egozan zintzo
euren euskerea parra-parra erabillela.
Gaurko euskerea ordukoxe berbera da, ez da aldatu; orduan etzan espaiñarra, beraz gaur bez, naiz zuek
eskatzen dozuela naiz Espaiñako agintariak diñoela
naiz ta Kaisar agintari gogorrak bere amar milla
kañoiakaz aginduko baleu be. Gauzak iñok ezin leiz
aldatu.
Orain, zuen guraria bada, Agintariak ori adierazota, gure euskereari izan dagioela danak Espaiñan
lotsea ta begiramena, ta ez daioela gorrotorik izan...
tira, orduan ez geunke zuen kaltez ezer esango.
1916-II-9
«Euzkel-Laguntza»
Egunokaz gure izparringi onen erdal aldean irakurri izango dozuez «Euzkel-Laguntza» orretzaz idazten
diran izparrak.
Pozkarriak dira eurok. Emengo Jel-Gaztedian
asmauriko batza ori geituaz ta geituaz doa, onetara
uste leikela lur onean azia jausi ta erne dala.
Ba dakizue zetarako sortu dan Euzkel-Laguntza:
igarri barik, piska-piskaka, dindi-dindika, dirua pillatutea.
Eta diru au, zetarako? Euskereari indarra emongo
dautsoen bideak edegi ta zabaltzeko; idaztitxuak egin,
ez dakienak ikasi dagien, umeek euren ikaskintza euskeraz egin al izan dagien, eskolak irasi umeentzakoak,
txiroen umeak erdal-eusko errietatik euskal errietara
eroan al, antxe euskaldun biurtu daitezan eta gero
eroan al dagien abenda elea euren errietara, ta oneetariko beste lan onuragarri asko.
Diru barik ezin leike ezer egin, eta diru au biltzeko
biderik ederrena asmau dabe «Euzko-Gastedi»koak.
Astean-astean txakur txiki bat emon bear dau Batzan
sartzen dan laguntzaleak. Onexegaz bilduko da, ez
bear dan beste, baiña bai aurre emoteko beste gaur
ezetara be egin ezin leikezan ainbat eta ainbat gauza
bear-bearrekoei.
Txakur txiki bat astean! Ori, zer da? Ezebez!
Txakur txiki bat emoten da bape tamal barik edozetan: adiskide edo ezagun baten ume bat ikusten
dozula «Eutsi, ume, txin» esanaz an doa; gitarrea
joten (benetan, e?) agertzen jatzula gizon bat, abestuten dabelakoan deadar ikaragarriak darabilzala, an
damotsozu txanpon txiki ori; artz tisiku bat eta tximiño zikin bat lagun dabezala ta pandero zar andi bat
joten eltzen da errira ungaro koipezto ule-luze bat, eta
txakur txikia botaten dautsozu; bertso berri ganorabako batzuk erostearren ataraten dozu sakeletik dirutxu
ori ezetariko iguin barik; eta onan, ezerezkeri askotan,
igarri barik joaten jaku txanpontxua.
Orregaitik diñogu, ba, txakur txiki bat astean ezer
ez dala; igarri barik, gure Euskera ederrari ukar edo
limosna onurazkoa egingo dautsogu.
Eta ondiño geiago. Euskaldunak ori egiñaz bere
buruaren alde, edo beintzat, bere oiñordekoen alde
azia ereiten dau txakur txiki orregaz. Ara zelan:
«Euzkel-Laguntza»k artuko dauzan bideakaz ta
egingo dauzan lanakaz euskerea ipiñiko dau joakera
onean gure aberrian, eta aldia etorriko da euskeraz
jakitea bear-bearrekoa izango dana emen otseintza
edo enpliorik geien edo danentzako; ta beraz, orduan
euskaldunak beiñago izango dira erdaldunak baiño, ta
ogia irabazteko tokia askozaz errazago idoroko dau
bere aberrian, iñora joan bearra izan barik, gaur jazoten jakon lez.
Euskerea jaso ta indartzeko bide guztiak onuratsuak dira ba euskaldunentzat. Euskereak irabazten
badau, berak be irabazi bear; ori argi dago.
Onan ba, al dozuenok sartu zaiteze «EuzkelLaguntza»n; batu zaiteze amar-amarka, ta amarreko
orretan batek artu ardurea astean-astean txanpon txikia besteei eskatzeko. Gauza errazagorik...
Orretara igarri barik, ezer egin ez dogulakoan,
indar andia emongo dautsogu danok batera geure
euskereari, edo geure aberriari, edo geure buruei, geu
guztiok batera gara aberria ta.
Zenbat eta zenbat euskaldun izango dira esango
dabenak Koipez ta bere lagunak Pankorborantz bidaltzearren ogerleko bat pozik emongo leukiela!
Ba, astean txanpon txiki bat emoizu, ta urte gitxi
barru Koipez guztiak baiño beiñago izango gara emen
euskaldunak. Ori eskier!
1916-II-26
Oñatiko mutikoei
Aloñapeko mutil zindo euskotar utsak zarienok,
euskeraz itz egiten dozue danok ederto, zeuen etxeetan gurasoei entzun ta ikasita.
Zuen zanetan euskotar odol garbia daukozue, ta
zuen gogoak eta ezpanak euskotarren ele edo izkera
garbi ederra darabille.
Euzkadi, Euskalerria da zuen Aberria; euskerea da
zuen Aberriko izkerea; zuek dakizue ta darabilzue
zeuen Aberriko izkerea, españiarrak berea, frantzitarrak berea, txiñatarrak berea dakien eta darabillen
lez.
Españiarrai, frantzitarrai, txiñatarrai iñok ez dautse asarrerik egiten euren elez edo izkeraz ekin arren;
iñok ez dautse zigorrik (kastigorik) emoten orregaitik.
Ez ba!
Zuek be Jaungoikoarenak zarie; españiarrak, frantzitarrak eta txiñatarrak aiña eskubide dozue zeuek
be; zuei be iñok ez dautsue asarrerik egin bear ez
zigorrik emon bear euskeraz itz egiteagaitik.
Asarre egin edo zigorra emon zuei euskaldunak
zarielako, okerreri andia da, zuzentasuna (justizia)
azpi-azpitik austea da.
Auxe entzun egizue ondo, mutiko euskaldunok:
iñok ezin egin leizue ori, zuzentasuna jo ta ausi barik.
Zuen arteko bategandik jakin dot orko irakastetxe
(colegio) batera zabiltzenai asarre egiten dautsuela
zeuen artean euskeraz itz egiten dozuelako, zigortau
(castigau) be bai orrexegaitik, eta beiñolako erestun
edo anillo madankatu lotsagarria ipiñi dautsuela irakastetxe orretako lekaide (praille) frantzitarrak; eta
ori dala ta, bildurrez, kaleetan be erdera itz egin bearrean aurkitzen zariela.
Ba, neuk diñotsuet, erestun edo anillo ori jaurtiteko errekara, emoten dautsuen bakotxean; eta augaitik zigorren bat (castigoren bat) agintzen badautsue,
ez daizuela bete; jarki edo plantau zaiteze gogor,
gogor gero!
Galdetu egiezue frantzitar praille orrei ia zer deritxoen alemanak Frantzian sartuta zigorra emongo
baleutsie frantzitarrai frantzes itz egiten dabelako, ia
zer erantzuten dautsuen orduan.
Seguru erantzungo dautsue, ori txarto egiña izango litzakela, frantzitarrai frantzes itz egiten laga bear
jakela.
Orixe jagok polito, eurentzako lege bat eta zuentzako beste bat; eurak nasai euren izkera erabilteko,
ta zuei galerazo zeuena erabilten. Ez dozue igarten
argi-argi zelako okerra dagoan or?
Jarki edo plantau ba, mutiltxuok; bota errekara
anillo ori, ta euskeraz itz egiteagaitiko zigorrik ez artu
ezetara be.
Eta zeuen gurasoak badiñotsue beste gauzarik
onetan, esaiozue: «Zeuk erakutsi daustazu ba euskeraz itz egiten, zeure burua zigortau (castigau) egizu
lenengo».
***
Queiporen aginduen aurka jagi diran euskaldunei.
Orra nun argitu jakun Queipo pilla bat, benetakoa
bailo askozaz kaltegarriagoak gure euskerearentzako.
Queipori ekin dautsogu zintzo; ekin dagioegun zintzoago Oñatiko mutil-irakasle orrei.
1916-III-3
Euskaldun abadeak, zain!
Irakurri dozue atzo emen erderaz argitalduriko
jazopena, Alonso Rodríguez deunaren bizitzakoa?
Jakingarria da ba.
Mallorcan, josulagun (jesuita)-etxe bateko atezaiña zan Alonso Rodríguez. Eleizeak edo Doibatzak,
geroago, deuntzat ezagutu ta iragarri dau; baiña bera
bizi zala be, deun ereisten eutsoen ezagutzen eben
guztiak, ain zan ona, apala, zeatza ta jaumaitasunez
betea.
Josulagun etxe artako nagusia zan Rico-tar Jaime
aba, gizon ona, arteza, jakintsua, ta itzegikari bikaiña.
Valenciatarra zan, eta beraz, Mallorkatarren ele edo
izkerea ba ekian; jakiña da ba, Valenciako ta Mallorkako ta Kataluñako biztanleak euren izkeran alde gitxi
daukela, bizkaitarrak eta gipuzkoarrak eta naparrak
dogun aldea lez orrenbaten.
Bein jazo zan ba Rico aba joatea itzeikizun edo
sermoia egitera Palmako eleiza batera. Alonso Rodríguez deunak lagun egin eutson; eta txonitz-toki (kulpito)-ko mailletan jesarrita egon zan, txonitza edo sermoia izan zan artean.
Amaitu zanean au, iru Agur Miren-ak esan ebazan
sermolariak erriagaz batera; ta Alonso deuna be jarki
zan belauniko mailletan, eta orduantxe eldu jakozan
oni argi-argi itz oneek Donokitik (zerutik) lez:
–Ire nagusiak sermoi au Purgatorioan ordainduko
jok.
Au entzunik arrituta geratu zan deuna. Ulertu eziñik ebillen zegaitik izan leitekean, bere nagusia josulagun eta gizon guztiz ontzat eukan ba, ta ganera,
orduko sermoiar guztizko ederra ta zuzena eretxi
eutson. Zer ete zan ba?
Ekin ta ekin igarri eban azkenean zegaitia; bere
nagusiak gazteleraz egin eban sermoia entzuleak izanik gazteleraz ez ekienak mallorkeraz baiño. Ortxe
egoan untzea.
Deunak jakin erazo eutson nagusiari eleiza edo
txadonan jazo zana; ta onek, igarririk ondo Jaunak
esan gura eutsona, ordutik aurrera ez eban txonitzik
(sermoirik) egin gazteleraz alde artan, beti bertako
biztanleen elez.
Zer deritxozue jazokunari? Ba dauko irakaskizuna,
ezta? Zelan be daukon! Batez be emen gure Euskalerrian. Ba dira emen abadeak eta prailleak euskaldunei
Uzkurtz (Erlejiño) arazoak erderaz irakasten dautsie-
zanak; batzuk ekanduz, beste batzuk nagiz euskeraz
egiteko; beste batzuk norbaiti errian atsegin emotearren; beste batzuk uste dabelako euskerea bizkaitarristen gauzaren bat dala ta sua emon bear jakola
orregaitik...
Jazokun orretan Jaunak adierazo eban bere deun
Alonso Rodríguezen bidez erriari Uzkurtza irakatsi
bear jakola bere elez edo izkeraz, ta adierazo eban
bere abotsez, argi ta garbi, ezetariko ezbairik edo
dudarik ez izateko eraz.
Jaunak berberak gizonai emon dauskun zentzunaz
irakatsi dausku bere Gurea: iñori adierazo gura badautsogu ezer, batez be Donokirako bidea, adierazo
dagiogula berak ulertuko dauan eraz, esan dagiogula
bere elez, ostantzean alperrik da ba ta...
Baiña, zoritxarrez, gizonaren argaltasuna bide
dala, zentzunaren esanari etxako sarritan jaramonik
egiten, eta orra gure Jaun ona dator bere abotsez guri
irakastera zentzunetik jakin bear genduana.
Gizonak a... arduraz ibilli zaiteze, zain gero zer egiten dozuen, ez da txantxea ta.
1916-III-8
Guztia da
abertzaletasunik eza
Ugutzaldian (bateoan) umeei izena euskeraz ezarri al izateko eskubidea daukogu. Berau irabazteko,
amaika buruauste ta atsekabe jasan bear izan genduzan abertzaleak! eta, amaika gauza entzun bear izan
genduzan eleizaz geure nagusiak ziranakandik!
Ibilli ta ibilli baiña, iruntsi-alak iruntsita, bear dan
lekura jota, jaretxi genduan eskubide ori, ludi guztian
beste erri bakar bati iñoz atxakiatu etxakon eskubidea.
Gurendea izan zan polita Eusko Alderdi Jeltzaleentzat, eta abertzaleak poz-pozik gelditu giñan.
Eta bereala asi ziran abertzaleak batean-bestean
eskubide ori erabilten, umeei euskeraz izena ezarten,
bere abizenetan lez bere izenetan be euskalduna dala
erakutsi dagien beti.
Euskal izenak ipinteko abiada ta su au ikusita, uste
genduan, urte gitxi barru, abertzaleen ume guztiak
euskal izendunak izango zirala.
Ez da olan jazo, orraitiño. Asko dira abertzaleak
ekandu zuzen eta bide-bidezko ori darabillenak, baiña
geiago dira erdereari jarraitzen dautsoenak izen-ezartze orretan, lenagoko bidean dabiltzanak.
Zegaitik? Gauza askogaitik: lotsea, bildurra, prakarik eza, ta geien-geien abertzaletasunik eza. Esan
daigun onantxe biribil-biribil!
Benetan abertzalea danak, aberria zer dan dakianak eta biotzez maite dauanak, gure aberri ele euskera eder onen maitale zintzo izan bear; eta ezer maite
izaten danean beragana joten da iñori ta ezeri begiratu barik.
Barritsuak eta zentzunbakoak au ta ori ta bestea
esango dabela? Maitaleari orregaitik ez dautso ardura,
iñoren esamesak gorabera joko dau maiteagana.
Etxean emazteak, edo amagiñarrabak, edo izekoak, edo oneetariko beste edonok euskal izenari, euskereari, eragozpenak bidean ipinten dautsozala? Aberria, ta beraz, euskerea, benetan maite badagi, ez
dabe aldenduko bide zuzenetik; eta garratz jarten
bajakoz atsook, atarako ditu prakak erdira, ta esango
dau bere etxean bera dala nagusi, Jaungoikoak agintzen dauan lez.
Euskal izena umeari ipiñiko leuskioela ta, ez ipiñi
barritsuen esamesakaitik edo sendiko (familiako)
emakumeen ezagaitik... asketsi dagistela, baiña ez
daukodaz abertzaletzat, aberri maitaletzat.
Erantzungo dabe abertzaleak ba dirala, baiña
gizon baketsuak edo otzak dirala; batzuetan auzoko
bakeari ta etxeko bakeari be begiratu bear jakola;
gauzak ezin leikezala eroan gogorkeriz beti; ta abar.
Orra ba, maitetasunak gizona aldatzen dau: epela
bada berotu, koldarra bada azarritu, nagia bada bizkortu, alperra bada beargindu, txarra bada ondu. Maitetasunak gizonari eragiten dautsoz egintzarik andienak, siñestu be ezin leikezanak.
Euskerea maite dauanak, euskereaganako maitetasuna benetan dauanak, bere auzokoen eta bere
etxekoen eragozpenen goitik eroango dau euskerea.
Ori eskier.
Egiten ez dauanak ez dau asko maite euskerea, ta
beraz ez dau asko maite aberria, ez da abertzalea.
Guztia da abertzaletasunik eza.
1916-III-29
Gora «Euskal-Esnalea»!
Atzo emon euskun eguna ederra izan zan benetan.
Goizean, Meza entzunda gero, Joan giñean «Campos Eliseos» antzokira, gogoa poz-pozik genduala,
geure ele maitearen aintzaz egiteko ziran izkaldiak
entzuteko asmoz.
Ara baiño len, bidean, Bidebarrietako ukondoan
artu genduan lenengo poza. Antxe aurkitu genduzan
abade bi ta josulagun bi, oneetarik bata Lande-tar
Kepa zuberotar ospatsua.
Eldu giñean antzokira, ta arik laster asi zan batzarra. Kanpion jaunak irakurri eban itzeikizun bat, Queiporen elez, baiña zelan? Euskerearen aldezkuntza
ederragorik ezin entzun leike; ta irakurri be ain ederto eze, berari begiratu ezik, ezin eikean siñestu irakurten egoanik, buruz itzeiketan baiño. Kanpion maisua
da, ta maisua lez agertu jakun.
Onen urrengo aurreratu zan Azkue abade jauna.
Bizkaiaeuskeraz irakurri eban idazki mamintsu bat,
bertan esanik, beste gauza eder askoren artean, gure
alegin guztiak euskerearen alde, bearbada, alperrik
izango dirala, ikastolak sortzen ez badoguz; ta onetarako bear-bearra dala ainbat lenen irastea elezaingo
edo academia.
Irugarrena batzarrean Muxika-tar Gergori izan
zan. Onek ez eban irakurri, itz egin eban. Gipuzkera
garbiz itz egin arren, an gengozan guztiok ederto ulertu geuntson. Eta zein oldozpen sakon politak esan
ebazan berak! Askok itandu euskuen arratsaldean:
«Nor izan da irugarren itz egin dauan gaztea?» Erantzuten geuntsen: «Zer ba, atsegin izan al jatzue?» Eta
danak iñoen: «Ederto itz egin dau, ta ondo ulertu dautsogu! Luzaroago be pozik adi egongo gintzakiozan
berari».
Urten zan gero iruditokira «Orfeón Euskeria», ta
abestu ebazan «Kaiku esnea» ta «Goizeko izarra»
berak dakian lez.
Azkenez Larreta jaunak irakurri ebazan erderaz ta
euskeraz batzarrean arturiko erabagiak, Diputaziñoei,
Ayuntamentuei, izparringiei ta Eleiza-agintariei egiten
jakezan eskariak, ain gatz andiagaz eze, itzeikizun
bati baizen atsegin andigaz egon gintzakiozan berari
entzuten. Berandu zan baiña (ordu batak urrean),
pozarren eta barru-barrutik barreka gengozan. Nor
Larreta jauna lakorik areek lako eskariak alako gatzaz
irakurteko?
Txalo andiak jo geuntsezan danai, ta an egon ziran
guztiak ziñez goraltzen eben goizeko jaia.
***
Arratsaldean, iru ta erdietan eldu giñean antzokira, eibartar mordo galanta lagun genduala, ta laster
jesarri giñean geure lekuetan, jaso eben estalgia, ta
agertu zan Bilbaoko «Sociedad Coral»; abesau ebazan
lau eusko abesti, guztiz ederto, ta txaloak joaz eragin
geuntson barriro abestutzea lautarik bata.
Oneek alde egin ta irakurri ebezan euren lanak
Etxegarai eta Agirre jaunek. Biok dira gorengoak idazten eta euskerea sakonetik jakiten, eta alan erakutsi
eben. Zein gauza ederrak entzun genduzan Etxegarai
jaunagandik! Eta, Agirre-tar Domeka jaun idazle
entzute andiduna? Arratsalde guztian, ao batez, esaten eben antzokian egozanak, abade jaun onen itzeikizuna edertasun eredua izan zala. Batek esan eustan,
ia ezin eitekezan euki euron eta goizekoen itzeikizunak, astiro ta nasai irakurteko ta ausnarrean artzeko;
ta euskaldunenak erderaz ipiñi, euskotar erdaldunak
edo euskaldun motzak be jakin dagiezan irakaste ain
ederrak.
Gero, «Doillorra» ikusi genduan. Mutillak! gauza
itzela da gero antzezki au. Doillorkeriari edo zekenkeriai gorrotoa artzeko ez da besterik bear. Grilla gaizto
au, ainbeste ta ainbeste gaiztakeriren iturria dana,
ederto iruditu dau Elizondok; eta beragaz irakaskizuna
emon entzuleei. Onetariko antzezkiak beti datoz ondo,
jendeak ikasi dagian esku-zabalekoa izaten eta ez
diruari gorputz eta arima josita.
Antzezlariak ikaratu ginduezan. Ez genduan uste
izango euskeraz ain ederto antzezki bat iruditu leikeanik. Altzaga-tar Toribi jaunaren gurendea izan da atzokoa, bada bere ikasleak dira «Doillorra» iruditu ebenak. Neskatilla bi urteten dira, eta biak dira edozein
erdaldun antzezlariren aldean jartekoak; amaika barre
eragin euskun mirabe egiten ebanak bere gatz andiaz
gauzak esateko. Gizonezkoak be ez gitxiago. Agure
doillora egin ebanak ikaratuta itxi ginduzan, biotzeko
miñagaz eriotza itzela iruditu ebanean; benetan izan
zala esan eikean.
***
«Euskal-Esnalea»ren bidez atzoko eguna euskeraz
bete-betea igaro genduan. Muta esker eurai. Sarriago
etorri bear leukie. Ondo pozik artuko geunkez.
1916-IV-3
Umeentzako ipuintxuak
Manta zarra
Gudatea zan, eta baserri batean gudari talde
aundi bat sartuta, eskatu eben gizon bat eurei bideak
erakusteko. Alogereko beargin gixajo bat izentau
eben. Otz aundia egoan, edurra zara-zara jausten zan,
eta aize otza indartsu etorren. Agaitik gizon arek
manta bat eskatu eban, baiña iñok ez eutson emoten.
Orraitiño agure bat errukitu jakon, eta aldean
eukan mantazarra emon eutson; errementari txiro bat
zan agure ori, erbestetik gudearen igesi etorria, ta lan
eginda nekez bizi zana.
Beroni eskerrak eginda gero, joan zan bide-erakuslea gudariakaz.
Arratsaldea eldu zanean, zaldizko ofiziale gazte ta
dotore bat galapan sartu zan baserrian; apaindoapaindo jantzita egoan, paparrean eukan sari-gurutz
eder bat. Guztiak ikaratu ziran itandu ebanean ofiziale arek ia nun zan agurea, bide-erakusleari manta
zarra itxi eutsona.
Errementari zarrak pozezko deadar bat egin eban
ofizialea ikusita.
–Ai ene Jainkoa, Endika neure semea da ba ta!
Auxe esanda, joan zan arin gazteagana, ta maitero estutu eban bere besoetan.
Urte batzuk lenago Endikak gudari joan bearra
izan eban, eta ofiziale izatera eldu zan, mutil esaneko,
beargin eta bildurbakoa zalako.
Gudari joan zan ezkero, ez eban izan aitaren barririk; errementari-maisua zan bere aita uri andi batean,
eta berau itxi eban gudeak txiro ta lan barik, eta beste
toki batera alde egin bear. Bere semeak bereala ezagutu eban aitaren manta zarra bide-erakuslearen sorbaldetan, eta beronegandik jakin eban bere aita baserri aretan bizi zala, apal-apalik bere lanagaz.
Aita-semeok alkarri laztanka pozez negar egiten
eben, eta aurrean egozan guztiei be malkoak agertu
jakezan. Endikak gau guztia aitagaz emon eban eguna
zabaldu arte. Orduan agur egin eutson, diru kopuru
gogor bat berari emonda, ta aurrerantzean be lagunduko eutsola aginduta.
Baserriko biztanleak igarri eben Jaunaren eskua
ibilli zala jazokun aretan, eta alkarri esaten eutsoen:
–Agure ori, iñoren erruki izan dalako, Jaungoikoak
erruki izan dau, ta bere semeagaz batu dau, onek
atara dauala bere bizikera larritik.
Beartsuari lagun
egiten badautsazu,
Jaunagandik ordaiña
beti artuko dozu.
***
Orra or, B-tar P. adiskidea, lengoan emon zeustazan erdal ipuiñetarik bata euskeralduta.
Eredutzat ipinten dot emen. Zer deritxozue? Euskera ori mordoilloago ipiñi, ulergarriago izan daiten?
Esakerak laburrago ipiñi, dagozan baiño ebagiago,
umeak neke gitxi artu dagien aditzen?
Irakaskintzan adituak diranak edo arazo orreri
zelanbait urreratuta dagozanak ondo egingo leukie
zeozer esanaz.
B-tar P-k diño, ta egiz, ez daukogula euskeraz
umeentzako irakurgairik, edozein erderatan ainbat
eta ainbat idaztiño dagozala egoki-egokiak, lau-lauak,
errazak, umeentzako. Guraso batek bere umeei euskeraz irakurri erazo gura badautse, ez dauko zer ipiñi
euren eskuetan. Bardin ikastolan.
Auxe da lan bat askoren artean agudo egin bear
doguna. Gai aunetzaz itz egin genduan lengoan B-tar
P-k eta biok; berak ekarri eustazan neuk ikusteko
erderazko ipuintxo labur-errazak, umeentzakoak; eta
otu jat euretatik bata euskeraldu arduraz, ta ementxe
argitaldu, ia beroni zer deritxoen irakaskintzaz arduratzen diranak.
1916-V-24
Zer deritxozue?
Gaur argitaltzen dogun Zumaiako idazkian Emengua-k diñoana irakurrita, egia esateko ez dot egin
purrustadarik maiko papel guztiak aidean jasota, ez
dot ukabillaz maia jo, ez naz jagi ta gelan ibilli batera
ta bestera ukabillak estututa erdaldunen aurka txakurrenak esaten, ez... zetako? Ori lako jazoerak edonun
eta edonoz izaten dira emen gure Euskalerrian.
Okotzagaz paparra jota kokotea luze-luze dodala
jarri naz geldi-geldi apur baten oldozketan, eta ara zer
erabagi dodan: Ondo deritxot Emengua-k Diputaziño,
Udal, Euskal-Esnalea, Batzoki ta edozetariko euskaldun guztiei egiten dautsen deiari; baiña orreek erantzungo daben arte itxaroten egon barik, asi gaitezan
gaur-gaurtik auxe egiten:
Tranbi, tren, denda, ta alde guztietan euskeraz
egin daigun.
Tira... alde guztietan ez. Zeuk bear-bearra dozunaren billa bazoaz idaztola edo ofizina batera, ta euskeraz egiten badozu, ez dautsue jaramonik egingo, ta
zeuk galdu; norberak galtzeko tokian, azeri izan, eta
erderaz itz egin, bear izan ezkero. Baiña ostantzean?
Ekin geureari, ta gogait eragin!
Eta egiteko au ez daioegun eskatu baserritar gixajoei; au geuk egin bear dogu kaleetan bizi garanok,
bibote erre bat ezpanganean darabilgunok, txarolezko
arkondarea janzten dogunok, eta erderaz itz egiten
dakigunok... geuk arerio arei aurre emon bear dautsegu lenen.
Bar edo garardotegi batera sartu, ta otseiñak:
–¿Qué desea el señor?
Pitxer bete garardao ekarrik.
–No comprendo el dialezto.
–Ikasi ba, astoko, ikasi.
Ta ikurka edo kiñuka edo aitu erazo, ta ezin bada,
alde egin, mustur-musturrera irribarre gozoa eginda.
Tranbian:
–¿A dónde?
–Onako tokira.
–¡Que le digo que aonde!
–Onako tokira!!!
Orra or antzokira joan barik komedia polita ikusteko erea.
Dendetan be bardin, eta leku guztietan, norbere
kalterik izan ez leikenetan, euskeraz dana erantzun,
ta txibitea erabilli. Onetaraxe asten bagara euskaltzale guztiok, urte gitxi barru igarriko jako.
Zer deritxozue asmo oni?
Gaur bertan asi be gero, lagunak; ez biarko itxi.
1916-VI-23
Erderearen ordaiña
–Zeregin asko daukozu, Kirikiño?
–Naikoa. Zer dala ta diñostazu ori ba?
–Gaurko «Egunekua», Naparratiko izparrak, irakurri dot, eta ulertu be bai, bizkaitarra nazan arren;
baiña bertako izpar bat orraiti guztiz argi jakin gura
neuke, zerbait illuntxo gelditu jat eta. Zeugana nator
orretarako, ta zeregin asko ez badozu...
–Esaizu ba, o gizon.
–Orra ba: Izpar orretan diño Iruña Goterkiko jaupariak alegiñetan dabiltzala euren urteko neke-saria jaso
dagioela jaristeko, ba oraingo sari ori ez dala naikoa
bizi izateko.
–Bai ba. Asko dira urtean anei laurleko baiño
gitxiago daukenak Laterriagandik, eta gaur egunean,
nor bizi ain gitxigaz?
–Jaupari edo abade orreek dira «parroco»ak eta
«coadjutore»ak, ezta?
–Bai, txaunburuak eta txaunburu lagunak. Eta
eskatu dabe urte-saririk edo «sueldo»rik ez dadilla
izan milla laurleko baiño gitxiagokoa, ta Laterriak sari
guztiei egin oi dautsen autsikia edo «descuento»a ez
dagioela egin abadeen sari argalai.
–Baiña izpar onen azkenean dago niri dart egin
daustana. Ara, oneexek ebakuntxu biok, oneexek bizkaieraz esaistazuz, arren.
–Entzuizu ba:
«Erribera ta Iruña aldeko jaupariak dabiltz arazo
onetan, euskaldunak ez dira bizi ba ain estu ta larri.
Euskaldun erriak naikoa polito laguntzen dautsie
euren abadeei; baiña erdaldundu diranak gosez ilten
uzten dautsie. Zer tximist-arraio ez dakar erdera
orrek?»
–Ai ai! Orduan euskeraz itz egiten dan errietan
abadeak obeto begiratuak dirala, ez dauzala goseak
ilten, erriak maite dauzala; eta ostera, erderaz egiten
dan errietan abadeak larri dabiltzala.
–Orixe! diño Izperkariak, eta arek ondo daki.
–Orduan, Kirikiño, nora begira dagoz erderea
zabaltzen eta euskerea lurperatzen alegiñean dabiltzan abadeak? Bururik ba dabe? Ori egiñaz, Uzkurtzari ta Aberriari egiten dautsien kalteaz gañera, euren
buruen kaltez dabiltz ba ta!
–Zuzen diñozu, itsukeri andiagorik ez dago. Ondo
argi dagoana da gure euskalerrira «erdereak» ekarri
dauzala «eleizarako oztasuna, biraoa, itz zikiña, ekandu loia», ta beste ainbat gaitz, ba gaitz guzti orreek
dauke «erderearen» ikurtz edo markea; eta alan be,
abade asko gaitz-bidea dan «erdera» ori sartzeko su
ta gar dabiltz.
Eta gero, bein «erdera» kutun ori jabe ta nagusi
egin daitenean... bere adiskide abadeentzako
«gosea» ta ikusi-eziña.
–Jaungoikoak makilla barik joten dauala esaerea
da.
–Ta egi andia. Igarriko ete dabe, Kirikiño, nozbait
zetan
diñarduen?
–Igarrita be asko ez dira ikaratuko, ta euren lan
gaizto orreri utzi bez.
–Jakiñen ganera gatxa egiten ete dabe ba?
–Antzak alan dira.
1916-IX-6
Aramaioko eleiztarrak
Dagokionak ardurea artu bei
Iru edo lau egun dala eldu jatan Aramaiotik idazki
bat, bertako abertzale batek egiña, ta bertako Jel-Buru
batzarrak bidaltzeko baimena emonda.
Idazki au osorik argitaltzeko ezbai egon naz, arrastadatxu garratz batzuk daukozalako, ta eurok ikusita
batek baiño geiagok ortixek astea eukiko eban idazkigilleen aurka jarteko. Auxe tamala izango zan, egiaren eta zuzenaren jabe dana txartzat botatea, bere
berotasunean bear dan baiño zeozer geiago esan
daualako.
Orregaitik, azkenean erabagi dot, idazki orren
guna edo barrua ementxe argitaltzea, garrazkeritxuak
barik; eta bide batez, dei egitea emendik (dei au ezetako gauza bada) gure artean Kristoren artaldea zaintzeko egikizuna dabenai.
Ara: Deun Sebasten ziñoparen bederatziurrena
orain arte beti euskeraz egin da, igazko urtean be bai;
eta aurten erderaz egin dala. Zegaitik au, aramaioarrak izanik igaz aiñako euskaldunak? Ba, ez da bestegaitik ango txaunburu edo parrokoa ezker dagoalako
bertako abertzaleakaz, oneek diñoenez; eta erea nundik arrapauko ibilli oi dala eurei min emoteko, ta ortixek, euskeratik ekiten dautso.
Eta ango abertzaleak idatzi dabe ona, ba dakiela
txaunburuaren zer-esanik euki ezkero, Jaupalburu edo
Artziprestiagana jo bear dabela, ta onen bidez, Gotzailleagana; baiña bide ori jakin arren, eurentzako alperrik dala, ez dabela asi be egin gura bertatik; «ez dago
berak (Jaupalburuak) Gatzagako txadonan zer egin
eban ikusi baiño txonitz batean...» Auxe diñoe. Ez
dakigu Gatzagako orrek egin ebana; baiña igarten da
euskerearen arerioa dala, nazionalisten arerioa dalako.
Eta diñoe, ona joten dabela ta emendik eskatzen
dautsoela Gotzailleari, bear dan begiratasun guztiaz,
alde artu daiala arazo artan, eta agindu daiala Aramaioko euskaldunei (erri guztia) euskeraz egin daioezala eleizan latiñez egin bear ez diran egikizunak,
auxe dalako zuzentasuna ta beartasuna.
Orra or Aramaioko idazkiak diñoana.
Dei egiten dautsegu Kristoren arditxuak zaintzeko
bearkuna dabenai, Jaungoikoarren euskaldunei ez
daioela egin euskeraz egin-ezaz egiten dautsien okerra.
Euki beie gogoan euskaldunak gaizkatzeko be
gure Jaun ona il zala gurutzean eta bere odol ederederra jarion ebala.
Irakatsi beioe euskaldunei be Gorako bidea eurak
dakien eta darabillen eta poz-pozik aitzen daben euskeraz, gurasoakandik etorri jakun elez.
Asian, Afrikan, Ozeanian, ludiko toki guzti-guztietan biztanleei euren elez edo berbetaz irakasten jake
Kristoren Izparra, Doibatz edo Eleiza Deunaren asieratik, Jaungoikoak alantxe gura daualako. Kristoren Belduak (Apostoluak), Goteunaren arnasea artuta Apaltokitik urten ziranean edozein eletan itz egiteko eskerra
edo gaia euken. Alatz edo milagro au, zetarako egin
eban Jaunak, erri bakotxari bere elez Goizparra (Ebanjelioa) eroan egioen baiño?
Beraz, Jaungoikoak gura dau erri bakotxari bere
elez emotea bere Barri: erri guztiei, euskaldunei be
bai.
Euskaldunei euskeraz, eurek aitu leikien eraz, Jaunaren Barri emon gura ez dautsenak, ez dau ondo
betetan bere egin-bearra.
Euskalerrian jazoten dana ikaragarria da. Lenago,
antziña, euskeraz irakasten eben abadeak Uzkurtza
(Erlejiño); orain, euretariko batzuk euskerea dauke
«nazionalisten» gauzatzat, eta oneen arerioak badira
politikan, euskereari ta nazionalistai kalte egitearren,

- Parts
- Edo geuk edo iñok ez - 01
- Edo geuk edo iñok ez - 02
- Edo geuk edo iñok ez - 03
- Edo geuk edo iñok ez - 04
- Edo geuk edo iñok ez - 05
- Edo geuk edo iñok ez - 06
- Edo geuk edo iñok ez - 07
- Edo geuk edo iñok ez - 08
- Edo geuk edo iñok ez - 09
- Edo geuk edo iñok ez - 10
- Edo geuk edo iñok ez - 11
- Edo geuk edo iñok ez - 12
- Edo geuk edo iñok ez - 13