Edo geuk edo iñok ez - 05
kaltez, norberak be ekin eta ekin; eun bidar badator,
beste ainbestean gogor egin; ez atzeratu, ez ikaratu,
ez lotsatu, ekin!!
Nire ustez, orreetarikoentzat lotsaria izango litzake auxe egitea: umeren bati erdal izena ipinten dautsoenean izparra agertu onetaraxe edo:
ERDAL IZENAK
AKER-LEKU erri politean ugatzau dabe gaur ume
bat, geure adiskide len izandako Prakabigun-tar Ozkildo-ren seme jaioparria, Robustiano Mandonio erdal
izen ederrak ezarri dautsoezala.
Ozkildo onek daukoz seme-alaba bi euskal izendunak, eta orain damututa edo, ez dau euskerazkorik
gura.
Berau lakoak balitzaz euskotar guztiak laster ez
litzake geldituko Eusko erriaren aztarrenik be.
Orregaitik ez dautsogu zorionik opa berari, zoritxarrik opa ez dautsogun arren.
Oneetarikoakaz, gure Euskal erri maite begiko au
biurtuko litzake Ozkil-erri iguingarri bat.
1915-IV-7
Azterketak Barakaldoko
jel-gaztetxeko
euskal ikastolan
Araiñegun goizean egin ziran azterketa edo esamiñak aurtengo ikastaroari amaia emoteko, ementxe
leku onetan iragarri zan lez.
Irakaslaria izan da Solaun-tar Jokin, eta beroni
lagundu dautso asko zeregin onetan Intxaurraga-tar
Paul gure adiskideak.
Aurrean daukat Solaun irakaslariak azterketa
ostean esandako itzeikizun labur mamintsua.
Bertan diño irakaste-aldi gitxi euki dabela, batu
ezkero ba irakastolan emon dan asti guzti-guztia,
ozta-ozta elduko dala 50 (berrogeta amar) ordura.
Irakastolan azaldu dana berridatzita daukela osorik ikaslariak, opor-aldian irakurri ta erabilli daikiena,
gura izan ezkero.
Ikasten asi ziranetarik erdiak inguru jarrai dirala
azkenera arte, amabost, azkerketan agertu diranak.
Enparauak alde egin dabela esanik euskerea
gatxa dala ta eurak ez daukela bururik gauza gatxak
ikasten ibilteko; ta Solaunek diño ez dala orregaitik
euskereari istea, abertzaletasun gitxi daukelako ta
gaur egunean euskerea jakiteak onurarik ez dakarrelako baiño.
Zoritxarrez au egia dala, ta geure erruz dala, alegiñik egiten ez dogulako euskaltzaleok geure elea
bear-bearrezkoa egiten emen geure Aberrian.
Datorren urrengo Urrillean asiko dala barriro euskal irakaskintza Barakaldoko Jel-Gaztedi orretan.
Geure zorion agurra Solaun-tar Jokin eta bere
laguntzaille Intxaurraga-tar Paul irakaslariei, azkenerarte eldu diran amabost ikaslari zintzo orrei, eta baita
Jel-Gaztedi orretako Bazkintza Artezkari zoliari be.
Jarraitu, adorerik bape galdu barik, ekiñean dago
gurendea, jo ta jo ta jo gauzarik gogorrenak apurtzen
dira, ta gogorra da, ziñez, euskereaganako euskotarrak dauken oztasuna, baiña auxe be ausiko dogu ibilli ta ibilli.
***
Ikastaroa askok asi ta gitxik amaitu, ori jazoten
izan jaku, ta jaku, emen Bilbaon urtean-urtean; betiko
gatxa da.
Eta ez da abertzaleak ez diralako edo buru txarra
daukelako edo euskereak onurarik ez daukolako, ez,
zelanbaiteko nagitasuna da, guramen makala eukitea.
Beste ainbeste jazoten da frantzerea ta ingelerea
ikasten asten diranakaz be; lenengo aldietan aldra
andia izaten da, ta askalditik iru edo lau illabetera
begitu ta zenbatu, ta aldra ori ondo urri agiri izaten
da; ori, onurea daukola frantzeraz ta ingeleraz itz egiten jakiteak.
***
Beiñola, orain amarren bat urte dala, Bilbaoko Instituto deritxon irakastetxeko euskal ikastolan ebillen
Fermaud abizena dauan atzerritar bat euskerea ikasten, eta bide batez esan daidan ementxe gizon zintzo
buru argidun onek polito ikasi ebala gure abenda ele
au.
Bein ba, udabarri aldian, ikastolatik urtenda barriketan gengozala esan genduan tamala dala euskotarrak ain zaletasun gitxi eukitea euskerea ikasteko,
gogoa illundu ta otzituten dala ikusirik, urte artan lez,
irurogei inguru asi ta azkenerako ogetabostetik ogeta-
marrera bakarrik gelditzea; ta onan giñarduan tamalitza dariola.
Fermaud on orrek, orduan, irribarre egiñaz esan
euskun:
–Ara gizonak, ori jazoten da alde guztietan, naiz ta
dirua irabazteko izan, ikastolan irakasten dana. Zuek
emen kukurruku egin zeinkie; irurogeitik ogetabost
gelditu, gurendea da.
–Zer gurenda ta zer kukurruku, gizona! erantzun
geuntson, emengoa ez da iñun jazoten.
–Edestu (kontau) bear dautsuet ba, esan euskun,
neuk ikusita daukodan onako jazokuna Frantzian,
neure aitaren errian. Badakizue Frantziak lurki andiak
daukozala Afrikan, eta beraz frantzitarrentzat guztiz
onuratsua dala arabeen ele edo berbetea jakitea saleroste edo komertzioan egiteko Argel, Tunez, ta beste
toki askotan. Ba, Montpelier uriak irasi (fundau) eban
irakastola bat uri artako Irakastetxe Nagusi ospatsuan, irakaslari jakintsu ta beargiña jarririk. Urte
artan neu be an nintzan, eta otu jatan arabe ikastea,
ta emon neban neure izen-abizena irakastolan. Asi
giñean, Iraillean, or berreun inguru ikaslari. Ordutik
bost illabetera, Otsailierako, zenbat gelditu giñala
uste dozue? Ia, jo egizue.
–Eun? Larogei?
–Bai zera! Askozaz gitxiago!
–Berrogetamar?
–Arritu zaiteze! Irakaslaria ta neu bakarrik! Orregaitik diñotsuet, zeuek uste ez arren, goitik zabiltzela
arazo onetan; nagikeria ta guramen-eza ugari dirala
alde guztietan; emen be ba dirala, baña askozaz
gitxiago beste lekuetan baiño.
Solaun-tar maite ori, ba, etzaitez ikaratu, asi jatzuzanetarik erdiak igesi egin badautsue. Ikusi dozunez
gurendea da ori.
Datorren urtean jo barriro, ia asten diran erdiak
lotu al badagizuz. Eta orretara, ekiñaren ekiñaz, zuek
or, guk emen, eta beste abertzaleak bakotxak bere
tokian, urteakaz beste antz bat ipiñiko dautsogu gure
Aberri erdaizaletu oni.
1915-V-11
Euskaldun orratza erabilliko
dauanaren bearkunak
«Lenengoa.– Euskaldun guztiai itz egiten eta idazten alik zintzoen aleginduko da, batez be euskaldun
ikurra erabilliko dabenai.
Bigarrena.– Euskaldun bat ezer itanduten beragana joan ezkero, euskeraz erantzungo dautso, ta bere
arazoa alik ondoen atonduko dautso.
Irugarrena.– Euskerearen alde egiten zintzo-zintzoro aleginduko da, leku ta alde guztietan be».
***
Or gorago doana bidaldu dau ona norbaitek, ez
dakit nor dan.
Euskaltzale-Bazkunako mutillei ez dautset itandu
aspaldian zelan dabillen euskal orratzen zabalkundea;
ez dakit ba geituz goazan orrazdunak ala gelditu dan
orratz au erabilteko lenengoetan agertu zan garra edo
jorana.
Ori ez dakit, baiña bide bitatik etorri jat albistea,
len orratza ipiñi eben batzuk orain ez darabillela. Egia
dala bete-betean siñesten dot, ondo dakit ba zelako
gizonak (tira, zelan edo alan deitu bear jake) dagozan
alde guztietan eta emen geure artean iñun beste.
Notin batzuk, edo askotzuk, izaten dira talde aundiko
ardiak; gitxi dagozan aldran ibilteak lotsatu edo bildurtu egiten ditu; asko-lekura beti joten dabe.
Orreek uste izan eben, ausa, orratz onegaz ibilliko
giñeala euskalerriko biztanleak eunetik larogei edo, ta
bereala eurekandu orratza ta arroarren ebiltzan: Ona
ni euskaldun garratza.
Baiña geroago, ikusi ebenean, gitxi giñeala, ta
sarritan egun osoa igaroten zala orrazdunik aurkitu
barik, eta orratz onen arerioak destaiñaixuren bat
jaurtiten eutsiela irribarreka, agur orreen adorea ta
gizontasuna!
«Zeintzuk dozak geiago orrazdunak ala orrazbakoak? Orrazbakoak askozaz be, zetan esanik be etxagok!
Orretara ezkero, neu be enaioak erabilten, lotsa
nok; iñok etxarabilk eta, danak barre ta burla egiten
jauskuek eta».
Orra or zegaitik kendu daben orratza, gizon erbikoi orreek: lotsarren.
Eta ez dabe igarten, doillorrok, askozaz lotsagarriago gelditu dirala ori egiñaz; orain destaiña egingo
dautsegu orrazdunak, eta len baiño destaiña geiago
egingo dautsie orrazbakoak, eta ondo egiña, orrelakoei etxagoke gitxiago, gitxiren batzuk diralako.
Ut gizon iguingarriok! Ondo egin dozue gure aldratik urteteaz, gitxiago izan arren pozago gagoz. Lagun
txarragaz baiño bakarrik obeto da.
1915-V-14
Sermoiak euskeraz
Emengo Deun Nikola eleizan egiten izan diranak
atzo amaitu ziran.
Amalau igande erreskan izan dogu, goizeko bederatzietan, Goizparraren (Evangelio) azalbena geure
elez.
Bilbaon bizi garan euskaldunentzako guztiz egokiak izan dira txonitz edo sermoiok.
Eurok egitea otu jakon Azkue abade jaunari. Berak
asmau eban eta berak artu dau bere gain arazo neketsu ori. Berarentzat izan daitezala ba lenengo-lenengo
geure eskerrak.
Euskerearen alde ta euskaldu-
nen alde berak egin dau alegiña.
Txaunburuak itzi dautso eleizea ta Gotzailleak
emon dautso lakemena orretarako; onei be eskerrak
dagioeguzan.
Zelan erantzun dogu Bilbaoko euskaldunak? Guztiz txarto. Onantxe esan daigun argi ta garbi, aikomaikoetan eta estalkerietan ibilli barik, guztiz txarto.
Emen gagozan beste euskaldunegaz (millaka
asko) Deun Nikola eleizeak gonburuz beterik egon
bear eban igandean-igandean goizeko bederatzietan,
ordu baztarra ez da ta.
Baiña gitxi elduten izan dira, ta beti batzuk. Igande bi edo irutan, an asieran, polito eltzen zan oste edo
jentea; gero ez, laugarren edo bosgarren iganderako
asko gitxitu zan oste ori, ta arrezkero beti arpegi berberak ikusten izan dira.
Eleizan ikusten izan doguzanak abertzaleak dira;
bestetarikorik ez da agertu an, beintzat gizon agirikorik. Lenengo igande bietan ikusi genduzan jaimetar
andiki bi, egin-egiñean be Azkueren adiskideak diranak; geroago ez dautsegu narrurik ikusi an.
Guk, lenengo aste batzuetan ekiten geuntson
emen euskal sermoi orreetzaz, ta ikusirik geutarrak
baiño ez zirala eltzen, eta aitatu doguzan andiki biak
be itzi eutsoela joateari, bururatu jakun auxe: «Bearbada, guk emen ots egiten dogulako uste izango dabe
sermoi oreek bizkaitarristen gauzak dirala; isilik egon
gaitezan».
Eta isilik egon gara orrexegaitik ainbat aldiz; baiña
bardin izan da, ez da iñor agertu.
Azkuek esan euskun atzo ustea daukola datorren
neguan sermoiok barriro asteko. Poztuten gara, ta
aurten joan ganarok elduko gara, ta alegiña egingo
dogu beste geiago eroateko geugaz batera.
Gure Jaunaren Irakaste ezin ederragoa euskeraz
entzutea maite-maitero dator gure biotzetara.
1915-V-24
Zer dala ta?
Itandu auxe buru dauala ekarri dausku idazki bat
Lexonako Artatza-k, eta bertan diño ango txaunburu
edo parrokoak ez dauzala ipiñi gura izan euskal izen
bi, esanik Eleizako legeak ez dauala olakorik aginduten.
Eleizako legeak ez al dira bardiñak alde guztietan?
Zelan da ba, euskal izenak ipintea edozein erritan,
naiz Euzkadin, naiz Espaiñan, naiz Amerikan, naiz Pillipanetan, naiz edonun, eta Lexonan... Lexonan, gizonak! ez ipiñi al izatea? Doipuruak, Aita Santuak (abade
orrek ulertu dagian), agindu eban euskal izenak ipiñi
leikezala, ta agindua argitaldu zan Goterki-izparringian (Boletín Ecleiástico, abade orrek ulertu dagian),
eta danok irakurri genduan, eta ez eban esaten Lexonan ezin leikezanik, Lexona ez eban aitatuten; beraz,
bete-betean uste genduan agindu orrek arrapetan
ebala Lexona be. Zelan da ba orain Lexonako abadeak
urtetea, an ez dauala Eleizeak laketuten (permitiduten, abade orrek ulertu dagian) euskal izenik? Doipuruak (Aita Santuak) isilik esan ete dautso ba berari? Ez
ete dautso ezer esan, ta beraz, abade orrek guzurra
esan dautse bere ardurapean dagozan eleiztarrai?
Abadea guzurra esaten? Zelako irakatsia da gero? Jaunaren bildotsen artzaiña da, ala zer da?
Abade ori jaimetarra dala ta euskotar abertzaleen
gauzarik ezin dauala begien aurrean ikusi... abadea ez
balitz be ez legoke ondo, baiña tira... Abadea izan
ezkero, guztientzako da, ta abadetzea ezin dau edo ez
dau erabilli bear bere opillari sua egiteko; abadetzea
ez da orretarako, emen beko arazoetan, Jaunak aske
itzi euskuzan arazoetan, alde batari edo besteari indarra emoteko, edo alde bata edo bestea joteko; abadetzeak ori baiño gorago
egon bear dau; bere toki goikotik jasten bada, ez iñor
ikaratu gero zor jakon lotsea galtzen bajako; errudun
izango dira abadetzea bere lekutik atarata, bear ez
dan lekuetara eratsi dabenak.
Ez dakit zer egin daben Lexonako umedunok;
bearbada, abadeaz eztabaidan ez ibiltearren, biotz
barruan euren kezkea gorderik, erdal izena ipinten itzi
izango dautsoe; ori sarri jazoten da erri txikietan, gure
baserritarrak otzanegiak (mantso-egiak) diralako.
Ibilli ta ibilli, Lexonako abadea lakoakaz otzantasun ori galduko dabe, ta orduan ikusiko dira ikustekoak.
1915-VI-12
Zuzentze bat... izan gura
dauana
Azkengo larunbatean esan genduan leku onetantxe Lexonako txaunburuak «ez dauzala ipiñi gura izan
euskal izen bi, esanik Eleizako legeak ez dauala olakorik aginduten».
Egun bertanixe, eguerdi aurretik agertu ei zan ona
Lexonako txaunburu ori, ta gure Artezkariari esan
eutson zuzendu egin bear zala izparra, egia etzalako
ta au ta ori ta bestea. Gure Artezkariak erantzun
eutson, egia ez bazan, poz-pozik zuzenduko zala egindako okerra; ta itundu ziran, txaunburuak idatziko
ebala zuzenkunde ori.
Araiñegun (astartea) arratsaldean eldu zan ona
Lexonako txaunburuaren idazkia. Gure Artezkariak
nire mai gaiñean itzi eustan atzo argitaltzeko, baiña
atzo ez neban ipiñi, beste gauza batzuk neukazalako;
ta gaur argitaltzen dot.
Espaiñeraz dator guk emen euskeraz egin genduan arren; euskeraz ipiñiko geunke, baiña bildur
gara abade orrek edo bestek ez daiela esan espaiñeraz-tik euskera-ra biurkeran zelanbait aldatu egin
dogula berak diñoskuna. Orra ba espaiñeraz abade
orrek diñoana:
«... y dejando a usted en completa libertad para que
dé a la rectificación la forma que juzgue más conveniente, sólo quiero consten en ella las afirmaciones
siguientes:
Primera: Que el señor cura de Lejona, cumplió en
el caso que ha motivado esta su defensa, ha cumplido y ( espera cumplir lo que está ordenado por
la Iglesia y sus legítimos Pastores en lo referente a la
imposición de nombres en el Santo Sacramento del
Bautismo.
Segunda: Que en el cumplimiento de la misión que
su Rdmo. Prelado le confiara al nombrarle cura de
Lejona, no admite distinciones de razas ni de políticas
y que debiendo ser y siendo todo para todos, en frase
del Apóstol, para ganarlos a todos para Jesucristo, no
tiene el mal gusto de arrimar el ascua a sardina alguna».
Or ikusten danez, ez dau ukatzen guk emen ipiñi
genduena: «euskal izenak ez ebazala ipiñi gura izan».
Auxe esan genduan, eta... gaur barriro diñogu, egia
dala, eta bigarren umearena izan zanean itandu
eutsoen abadeari «ia zegaitik ezin leikezan euskal izenak ezarri», ta zegaitirik ez eban agertu.
Berorrek diño bere zeregiñetan ez dauala abenda
bat bestea baiño geiago artzen: «no admito distinción
de razas». Ori olan bada... zegaitik erdaldunen umeei
erderaz izena ezarri, ta euskaldunenai ez euskeraz?
Ori al da bardin artzea bitzuek? Ori ez al da erderazko
opillari sua egitea?
Erdaldun batek esaten badau bere umeari María
de las Nieves izena ipinteko, bereala, zer-esanik baga,
ipiñi ta kitu. Euskaldun batek eskatzen dau bere
umeari ipiñi dagiola Miren Edurne... bai zera! ezin leitekela, ezin, ezin... erderaz ipiñi bear jakola... baiña
zegaitik? Ez dago zegaitirik, etxako ipiñiko ta kitu! Eta
gero: no tiene el mal gusto de arrimar el ascua a sardina alguna.
Esatea bat, egitea beste bat; eta guk egitea begiratu, ez esatea.
1915-VI-17
Bilbaoko euskaldunak
Araiñegun goiz-erdian jagi ta urten nintzan etxetik
nire adiskide zar eguzki jaunagaz aldi bat igaroteko;
joan nintzan ibai ondotik Olabiagaraiño, an igon aldaztxo bat, eta sartu Erruki-Etxeko (Samames) zugazti
gerizpetsuan... nire adiskideak emoten eustazan laztanakaz izerdia dariola nengoan ta.
Jesarri nintzan aulki luze batean eta ba nengoan
arkoloka geure izparringia irakurten, beti be an ebillen
uso pillo bati begira. Alako batean ni nengoan aulkiaren urrengokoan jesarri ziran andereño (señorita)
gazte bi, amasei ogeira bitartekoak, politak, apaindo
jantzita, ta txor-txor-txor ba eragoioen alkarregaz
barriketan, abots me bigun zoli-zoliaz.
Neure artean esan neban: Oneek, ingeleraz ala
frantzeraz ete dabilz? Espaiñeraz ez ebiltzala igarriigarri eben, izketa legun biguna zalako eurena. Alako
batean oartu neban euretatik batek iñ, azpiko aldetik etorri zanian...
Orduantxik, neure barru guztia ikaratuta, neure
buruari esan neutson: Zer, euskeraz jiñarduek orrelako señorita eleganteak?
Adi jarri nintzan eta... bai gizonak! euskeraz eben
euren jarduna andereño apain areek, eta euskera
gozo-gozoa gero; belarrira bigun eta legun etorren
areen elea, tonu barik eta gorabera barik. Zati baten
egon nintzan gozaro entzuten, eta alde egin nebanean gogoratu jatazan ainbat erritako señorita puixikak, uste dabenak euskeraz egin ezkero atzamarretako erestun guztiak jausiko jakezala, ta barriz, espaiñera ele gogor ori erabilli ezkero, astokrazian sartuta
dagozala, txanpon baten jabe izan ez arren be.
Nik ikusi nebazan andereño euskaldunak ez dakit
nortzuk diran, baiña zoriz gure izparringi au irakurten
dabenak badira, emendik bidaltzen dautset zorion
agurrik sutsuena, eskaturik olantxe beti euskeraz itz
egin dagiela.
«Emakume bik euskeraz itz egin dabela ta, orrenbeste zarata?» esan lei bat-edo-batek; eta nik darantzutsot: Bai, zarata andia, geure bizi guztian ikusi ta
ikusten dogulako señorita ta señoritoak eta euron
antza artu gura daben guztiak beti espaiñeraz itz egiten dabela, ostikadea emonaz euskereari, geure
abenda-ele ederrari, bestea baiño politagoa ta gozoagoa berau izanik; lengo eguneko andereño politak
lakoak balitzaz beste enparauak Euzkadin, beti euske-
raz diñarduenak, laster azpikoaz gora jarriko litzake
gure Aberri au, ta goian egongo litzake goia dagokiona ta beean gaur goian dagoana.
Eta gora andereño euskaltzaleak eta... beste aldera señorita erdaltzale puixikak!
***
Atzo goizean, barriz, Atxuritik aruntzako pagadoitik nentorrela neure ondotik igaro ziran mutikotxu bi
polito jantzita, sei-zortzi urtedunak lakoak, alkarregaz
euskeraz ederto itz egiten ebela; otsein bat etorren
euren zain, eta esan neutson:
–Nundarrak dira mutikotxu oneek?
–Bilbaotarrak dira.
–Eta euskerea, nun ikasi dabe ba?
–Ementxe, bertan. Etxean euskeraz beti egin jake
ta... –Ori da gauza polita! Bilbaon jaio, Bilbaon azi, ta
Bilbaon euskaldun izatea, señoritoen etxean. Nor da
euren aita?
A-tar I.
–Oi, ba dazaut! Abertzale zintzoa da ta, ez naz ikaratzen bere semeai irakastea berari bere gurasoak irakatsi eutsoen ele abendatarra.
Bilbaon, A-tar I-aren ganera, abertzale asko
dazaudaz euren umeak euskaldunak diranak. Guztiai,
A-tar I-ri ta enparauai, opatzen dautsegu zoriona.
Baiña baita ba dazaudaz euskaldun abertzaleak
euren umeak euskerea ez dakienak, eta onei diñotset
nora begira egon diran eta dagozan, abertzaletasuna
egintzakaz erakusten dala, ez barriketakaz.
1915-VI-20
Euskeraren arerioak
Soraluzetik diñoskue: «Lengo baten abertzaleen
semetxo batekin izketan ari nintzala esan zidan maristen ikastetxean zebillela, eta jakiñik euskeraz Josuren
dotriña erderaz ikasten ari zala, bere ta gurasoen
guraria ala etzan arren. Ia zegaitik itandu nion, eta
erantzun zidan maristak beartzen dutela, ez bera
bakarrik, geiago ere bai».
Maristak eurak ikasi bear leukie euskeraz dotriña
ta beste guztia, euskalerrian bizi diran ezkero, baiña
ez dabe egiten, eta ez egiñaz gañera, euskerearen
lotsarik ez dabela erakusten dabe; baiña orren errudun geu gara euskaldunak, geuk ez dogu aintzat
artzen geure elea, ta zelan gura dogu atzerritarrak
artu dagien?
Euskerea benetan maite dabenen artera etorriko
balira maristak eta euron antzekoak diran ta ez diran
asko, eurak berez iñok zirrikatu barik asiko litzakez
euskeraz irakasten.
Guk ekin bear dogu geure lanean, euskaltzaleak
geituten, eta bitartean, gure euskera oni kalte egiten
dautsona begi-begitan artu ta iñoz gure eskutik esker
edo mesederik egin al bagengio, ez egin; beti lagundu
geure alde dagoanari; bakotxa bere opillari su egiten
dabil, guk geureari; ez asi zarataka: «au dok! eta ori
dok!, guri egiten dauskuezanak!»; ez arrantzarik egin,
artu ukabilkada ta ostikadak isilik eta miñik erakutsi
barik, baiña norberak be jaurti ta jo; al daianak al daiana, ostantzean iruntsiko gaitue, ta iruntsi bear bagaitue nekez izan daitela, ia eragiten dautsegun eiokaitz
edo indigestiño andi bat, eta gu irunstea damutu
erazo.
***
Durangoko Txiberrik be araiñegun edo bidaldu
eban idazki bat erderaz ta salatzen eban ango eskola
maisu bat, mutikoai eskolan euskeraz egitea galazo
dautsela ta.
Oni be bardin diñotsat. Alper-alperrik da negarrez
ibiltea; negarrak itzita, ekin beti ta beti euskereaz ta
geure ekandu garbiakaz, bein be atzera egin barik,
eta onantxe antza aldatu bear dautsogu erri oni. Eskola-maisuak eta maristak eta orain aitatuteko astirik ez
dodalako isten dodazan beste asko ta asko alde batetik, eta gu abertzaleok bestetik, areek geure Aberri
kaltez ta gu alde, ementxe erabilli bear dogu guda
gogorra, ta geuk irabaziko doguna eskierto, esaten
dogun guztia sendotzen badogu egiten dogunagaz.
Soraluzekoak eta Txiberrik diñoskuena antziñako
gatxa da, zerbait bigundu dana alde batzuetan abertzaleak geitu diralako, ta oneek geituago ta batez be
zintzoago, ta ainbat bigunago egingo da gaitz ori, ta
azkenerako kenduko dogu bide zuzena isten ez badogu.
***
Aspalditxo onetan, au dala ta ori dala, nire pillosopiak ez dauke amairik, oraingo gogaituta zaukodaze;
asketsi, biartik izparrak ipiñiko dautsuedaz laburto.
1915-VI-22
Aurrerantz ala...?
Itandu egiten dot, ene irakurle maiteak, neuk erabagi ezin dodalako, ez dakidalako zer oldoztu.
Egia da, gure irakasle zintzo-zintzoa izan zan
Sabin andiaren lorratzetik jarrai, asko ta asko ta alde
guztietan iratzarri dala eusko abertzaletasuna.
Izparringietan, batzarretan, Jel-Batzokietako itzeikizunetan irakatsi da gure aberria Euzkadi dala, gure
Alderdi abertzale onek aberriaren gaizkatasuna gura
dauala, ez bestetako, euskotarrari bere betiko gaizkatasun bidean laguntzeko baiño. Gizona jaio dala Jaungoikoagana joateko; auxe da gizonaren zeregiñik
nagusiena, zeregiñik gorengoena, ta berau lortzeko
bakarrik artu ta erabilli bear dauz bere zeregin guztiguztiak, eta Jaunak gizonari emon dautsozan gauzak,
bat itxi barik, Beraganako bidea gertetako emonak
dira.
Aberria be orretarako emon dausku ba, ta beraz,
aberria da bide bat Jaunagana joateko. Augaitik Sabin
argiak esan eban ainbat bidar aitatu oi dan ikurritz au:
«Gu Euzkadirentzat eta Euzkadi Jaungoikoarentzat»,
eta Sabiñen bidetik joanda, Eusko Alderdi Jeltzaleak
irakatsi dau beti geure aberri ele garbia ta geure
ekandu polit eta txukunak maite-maitero jagon bear
doguzala, eurokaz gaizpide gitxiago daukelako euskotarrak; beti esan da, Euzkadi bere buru izan daiten lan
egitea zentzunkeria dala, erdalduna ta erdal ekandu
loiakaz bizi izatekotan, orretara Euzkadi izena bera be
ez legokio ta.
Gure Alderdiak Jel-en alde zabalkunde garratza
erabilli dau; ugaritu dira Uri-Buru-Batzarrak; abertzaleren bat ez dan erririk, baztertuena bada be, ezin
idoro lei; Jel-Batzokiak asko dira; batzarrak egiten
diranean oste edo jentetza ikaragarriak biltzen dira,
arerioak eta alderditik at dagozanak ikaraturik isteko
lakoak; auteskundeak izaten diranean, keea ataraten
dabe jeltzaleak, or daukaguz ainbat diputadu ta kontzejal; gaur egunean ao-betean diñoe adiskide ta arerioak, bertako ta erbestekoak, Eusko Jeltzalea baizen
indartsua dan Alderdirik ez dagoala Euzkadin; eta
onetara badoa, urte gitxi barru, beste guztiak bat
eginda jarri arren, gure onek zapalduko dituala.
Ori egia da, abertzalea izugarriro ugaritu da amabi
urte oneetan, geroago ta geiago dira. Beraz aurrerantza goaz, ezta? Ba dirudi.
Orraitiño ezpai edo dudea sortzen da an gogoaren
barru-barruan, bakean itzi gura ez gaituana. An, gogoaren barru sakonean, itaunen batzuk erne dira: Asko
izateaz dana eginda ete dago? Gorputz andi orrek ez
ete dauko barruan arra? Ez ete zan obea sendotasuna
anditasuna baiño? Ez ete da oker bat izan asko ta
asko batzeko jorana erabiltea, errien goiak edo agintze-lekuak arrapau, ta andik gogor egiñaz Alderdira
etorri eragin abertzale iñoiz be izango ez diranai?
Itaun orokorrok, zein azitatik sortzen dira? Orra:
Abertzale euskaldun asko, baiña asko!, ta aurrenengoak, besteei bidea erakutsi bear leuskioenak,
euskal errietan bizi arren ta euskaldun artean ibilli
arren, beti-beti! erderea dariola dabiltz, beti erderaz
idazten dabez euren idazkiak, eta euskerarik ez irakurteko akiakulatzat ataraten dabe euskeraz ez dala
argitaltzen irakurgarri dan gauzarik.
Arazo onetan, euskaltzaletasunean, aurrerakunde
gitxi agiri da, alde batera isten badoguz Bilbaoko
Euzko-Gastediya, Iruñako Euzko-Batzokiko gazteak,
Donostiko Euzko-Etxea, ta beste banakaren bat, eta
eurotan be, gazte mordoska batzuk baiño ez dira euskerearen aldezko lan ori darabillenak.
Gure izparringi onek ateak eta esiak zabal-zabal
ipiñirik, oraintsu arte polito geitu izan dira euskeraz
idazten ebenak, eta beraz, euskeraz irakurten ebenak
be, jakiña da ba idazleak irakurlea sortu ta atzean
ekarten dauala; baiña geitutze ori joan zan, eta orain
gitxitutzea asi da; geroago gitxiago dira idazten dabenak, eta irakurleak be alantxe gitxituko dira.
Euskereatzaz au. Ekanduetzaz ia zer.
Gure Alderdi batzarrak izaten diranean dantza
garbia egiten da, euskotarrei dagokioena. Baiña
batzar oneek izan ezik, Euskadiko erri-jai geien-geienetako erromeriak zikinkeri okagarriak izaten dira,
abertzaletasuna zabaltzeaz gitxitu ez diranak.
Dantza loia bazter guztietan sartu da, baso ta
mendi arteetan ezkutuan dagozan erri txikietaraiño.
Zoaze erromeriak ikustera batean-bestean, eta eurrez
aurkituko dozuez abertzaleak, mutil eta neska, baita
gizon eta andra be sarri, paparrean geure ikurrin-margoak darabillezala dantza oratuan.
Onez ganera, zoaze zezenetara... ez, etzaiteze
joan, jarri zaiteze zezen-plazaren ondoan, eta ikusi
egizue zenbat abertzale doazan eta ikaratuko zarie.
Ba dakit esango dala, izparringi onetan eta abertzaletzat bere burua dauan batek ez leukezala agertu
bear gauza orreek, etxean geure artean atondu bear
geunkezala, arerioei biderik emon barik gure kaltez
barriketan ekiteko. Eta nik diñot, gauza loi ustelgarria
ez dala etxean euki bear estalduta, etxetik atara ta
jaurti egin bear dala. «Egiak gaizkatuko zauz».
Ondo dakit nik ba dirala abertzaleak, Jeltasunak
bide onera ekarri ta bide onean eutsiten dauzanak;
baiña gorago esan dan guztia be, euskereatzaz ta
ekanduetzaz, egia da.
Egi oneetatik sortzen dira lengo itaunak, egi oneetatik sortzen da bildurra, onan bagoaz jazo leitekela
biar Euzkadi guztia izatea abertzale, baiña abertzale
erdalduna, ekandu onik bakoa, eusko usaiñik artu ezin
leikiola iñundik. Euzkadi orduan ez litzake Euzkadi
izango, edozer gauza izango litzake, ta arteko alegiñak, ardurak eta nekeak alperrekoak.
Nik illun ikusten ete dot eta ez ete da nik diñodan
bestekoa? Ai nire poza orixe balitz!
1915-VII-12
Savona (Italia)
Ba dakizue zer esan deustien gaur euskaldun
batzuk? Ara eurak esan deustena erderaz: El vascuence es un idioma sin literatura, sin poesía y sin historia
(1).
Ganera esan deustie ganorearen (2) piskatxu bat
ez daukela gure izparringi orretan idatzi oi doguzan
idazkiak, danak dirala errietako izparrak eta bape literatura (3) barik egiñak. Orra ba, esate baterako Beketzeko Petornilla ezkondu dala Prantzisko Zamaluzegaz, eta gauberako aparitarako esne sopa bakarrik
euki dabela, ta au jan ondoren koltzara joan ta artaburuak zuritzen ekin dautsela, ta olakoak izpar benbenak ipiñi bearrean ipiñiko bageunkez, gure izparringi orregaitik txakurrenak esango leukiez orreek
morroiok, eta barriz izpar ori erderaz idatzita ipinten
badau Madrilleko Heraldo edo besteren batek, orduan
ederki, ezta?
Neure biotzeko adiskideak zarien Arriandiaga-tar
Imanol, Elaire-tar Koldobika, eta beste enpaiduok ez
naizue itxi oingoan umezurtz eta ipiñizuez gure izparringi orretan zelan diran gauza oneek: ¿Qué leyes
tiene el euskera para la poesía? ¿Qué reglas de acentuación se usan en euskera? Si es un idioma que
posee poesía, tendrá sus leyes para hacerla, diñoste
nire etsaiok.
Esan dautset ba gure Enbeitak ba dakiala poesiak
egiten eta sarritan izan dala txalokatua, baiña oneri
erantzun dauste: Nok txalokatzen dau Enbeita? Bakarrik baserritar ezjakin literatura zer dan ez dakienak
(4), beren bertsoak ez diralako poesías, saetas ta couplets baiño. Orra ba, ene anaiak, ez naizue itxi umezurtz oingoan eta idatzi egizue zelan erantzun onei
(5).

- Parts
- Edo geuk edo iñok ez - 01
- Edo geuk edo iñok ez - 02
- Edo geuk edo iñok ez - 03
- Edo geuk edo iñok ez - 04
- Edo geuk edo iñok ez - 05
- Edo geuk edo iñok ez - 06
- Edo geuk edo iñok ez - 07
- Edo geuk edo iñok ez - 08
- Edo geuk edo iñok ez - 09
- Edo geuk edo iñok ez - 10
- Edo geuk edo iñok ez - 11
- Edo geuk edo iñok ez - 12
- Edo geuk edo iñok ez - 13