Edo geuk edo iñok ez - 04

Total number of words is 3909
Total number of unique words is 1824
30.2 of words are in the 2000 most common words
44.1 of words are in the 5000 most common words
50.4 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
zien euskera bear-bearra dala Diputazioaren otseiñentzat, euskaldunekin izan bear dituztelako beren artuemangeienak; eta onez gallera, gaurko egunean euskeraren aldez alde guztietan gogoz ari diralarik, ia zergaitik atzerakada ori egin bear zuen Gipuzkoak, euskalerriko zatirik euskaldunenak.
Olazabal diputadu integristeak sendotu zuen Elortzak ain ederto azaldu zuena.
Gero, auteskundera (botaziora) sartu ziran, eta
Orbea piperpotea eta bere lagunen erabakizuna atzeratua gelditu zan, eta zutik, orain arte bezela, Gipuzkoako Diputazioaren otseiña izateko euskalduna izan
bearra dala.
Euskeraren alde autarkia (botua) eman zutenak
dira: Elortza, Aztiria, Aranburu, Orbe, Ayala-Gaitan,

Lazkibar, Arregi, Olazabal, Ikazategi, Ameztoi, Bianki,
Zabala (Lendakaria), eta Laborda. Amairu.
Euskeraren kaltez: Orbea, Laffite, Aginaga, Angulo, Intziarte. Bost.
Nik ez ditut ezagutzen diputadu oiek eta esan
didate, alde autarkia eman dutenak dirala: lenbiziko
bostak jaimetarrak, urrengo zazpiak integristak, eta
azkenengoa liberala.
Zorion agurra damaiegu eta txalo beroak jotzen
dizkiegu euskaldun jatorrak diraden gizon oiei.
Kaltez autarkia eman dutenak omen dira: lenbiziko biak piperpoteak, eta beste irurak liberalak.
Auei dasaiegu (esaten diegu) oker egon dirala
beren asmoan. Gipuzkoa euskalduna da oso, eta
otseiñak nagusiaren ele edo izketea jakitea bidezko
gauza da; bestela, nola antolatuko dira elkar ulertzeko? Eta ez du balio esateak Gipuzkoan jaiotakoren bat
gelditu litekela otseintza-leku oietara eldu eziñik euskera ez dakialako, ba leku oiek ez dira egiñak oneri
edo areri irabazpidea emateko, gipuzkoar guztiei bear
diran arazoetan erantzuteko baizik, eta ontarako euskera jakitea bear-bearra da, ta ez badakite... ikasi
dezatela. Eta oraindik gutxiago balio du esateak euskera-beartasun orrekin otseintzarako onenak atzean

gelditu ditezkela, ba euskalerrian eta batez ere Gipuzkoan, euskera dakitenen tartean mutil azkarrak daude
beti bezela, edozetarako jaioak diranak, erdaldunakin
neurtzeko ta aurrenen irtetzeko gai diranak.
Ez, orretan ez zerate zuzen egon.
1914-XII-18

Euskaldun ikurra
Gaur asiko dira saltzen Bilbaoko «Euzko-Gastediya»n lengo astartean aitatu genduzan orratzak.
Zidarrezkoak dira ta errial bian salduko dabez;
euren taiua adierazo gura neuskizue ainbat zeatzen
itz gitxigaz, ia al dodan: gogoratu egizue gurutze bat,
lau adarrak bardiñak daukozana; ba, adar bakotxa
erdi-erditik ausi ta okertu beti eskumarantz; ta orra
bere taiua.
Bira-biraka dabillen izar edo tixirringatxua dakar
gogora berarizko gurutzetxu onek. Antziña-antziñako
gudari euskotarrak euren guda-ikurriñetan, erabilten
ei eben ikur au eta uste danez, beronegaz eguzkia iruditu gura izaten ei eben, olan adierazo nairik eurak
eguzkitarrak zirala, eguzki aldetik etorririko abendarrak edo.
Dana dala, ikur polita edo ekarra (senzillua) da
berau, ta euskaldun euskaltzale guztiok erabilli bear
dogu paparrean, edonun alkar ezagutzeko ta geure
abenda elez beti itz egiteko ta alkarri laguntzeko
anaiak lez al dogula ta adierazteko ez garala lotsatzen
euskaldun izateaz.

Jagi ta aurrera! Imiñi daigun guztiok orraztxu au
papar egalean, eta olantxe alkar ezagutuko dogu alde
guztietan, eta euskerea erabilliko dogu orain arte
baiño geiago, ta geiago erabilliaz bizi geiago emongo
dautsogu.
1914-XII-12

***
Gure lauburudun orraztxua ba dabil euskaldunen
gorbeta ta papar egaletan geroago ta ugariago.
Izango dira euskaldunak orixe erabilteko be lotsa
izango diranak, orraztxu orregaz «ni euskalduna naz»
eta «nik euskerea maite dot» adierazteko bildur izango diranak; bai, izango dira, baiña koldarrak (kobardeak) ez doguz anaitzat ezagutzen; orreek ez dabe
gurutzerik bear sokea baiño.
Jeltzalea ez dan euskaldunak erabilli lei orraztxua?
itandu eban batek; eta erantzuten jako baietz. Beraz,
jaimetarra, integristea, piperpotea, errepulbikanoa,
edo beste edozer danak be gura badau orraztxu ori,
eskatu begi, ta salduko jako.
Orratza euskaldunena, euskaltzaleena da.

Guk iñoz esaten dogunean geure euskerea, geure
orretako geu orregaz adierazten dogu euskalerria,
euskaldun guztiok batera, ez jeltzaleak bakarrik, gazbakoren batzuk aitu daben lez.
Geure orratza ba edozetariko euskaldunen orratza
da.
1914-XII-15
***
Gure orratzok izugarri saldu dira Joan dan astean;
«Euskeltzale-Bazkuna»ko mutil batek esan daust ia
gitxi daukezala, ta barriak ekarri bear dabezala.
Au entzun neban atzo illuntzean eta poz-pozik itxi
ninduan, zerbait ilduta nengoan ba arratsaldean euskaldun abertzale bati entzun neutsonaz.
Euskaldun orri neure aurrean esan eutson batek ia
zegaitik ez eban ipinten berak be orratza, ta erantzun
eutson: «Nik agirian ez dot erabilli gura ezer, nik
ementxe barruan daukat ori» bularra eskuagaz ukututa.
Barruan! ezta? Orixe da ba bear ez dana, euskerea
ain barru erabiltea, iñok ez ikusi ez igarriko dauan
lekuan. Argitara bear da; bekokia zabal-zabal adiera-

zo bear dogu euskaldunak garala, beti ixilkerietan ibilli barik.
Eztabaidarik ez dot gura; gu besteko abertzaleak
izango dira euskaldun ori ta bera lakoak; baiña zek
lotsatu bear dauz ba euskaldunak dirala adierazteko?
Auxe da nik ulertu ezin dodan arazoa!
1914-XII-21

Unamuno-tar Mikelen
idazkun bat
Orain ogetaz urteak dira argitaldu zala urrengo
doan euskal idazkun ori. Antza danez, orduan ez eban
uste euskerea itxi bear zanik, berak erabillen ta. Geroago esan euskun geuk erail gengiala geure abenda
elea, ta zegaitia zan, euskerea ez dala gauza oldozkun
goikoak adierazteko. Jakiña! Unamuno larri ibilli zan
euskera mordoillo ori idazteko (naikoa da berau irakurtea igarteko), ta uste izan eutsun: «Neuk ain nekez
idatzi al izan dodanean, euskerea ez dok gauza jakitunentzat». Eta etxakon otu orraitik oldoztutea: «Neu ez
nok gauza euskeraz idazteko».
Dana dala, atsegiñez iminten dogu Unamuno-idazki ori, uste izanik gure irakurleak pozik irakurriko
dabela. Gaur espaiñeraz be ba diñoe zeozer beronetzaz izparringi onetan.
Ona emen:

AGUR, ARBOLA BEDEINKATUBE!

Neguban igartuten de arbolie; orrijek jausten dire
bere oñetara eta antxe orbelak indarrik emoten deutsaz urtengo dirianak udabarrian orri barriai.
Gorputzarako irudije legez, bardiñ de izpirituarako
berbakuntza. Arrapau euskubezan legezarrak, gure
bizije ziriala, bañon gorde daigun gure euskaldun arimie eta onetati urtengo jakuz barriro foruak, bai,
urtengo dira justitziaren eguzkije argituko danian,
betiko udabarriaren egunian.
Euskaldunak euskaraz eztakijenak ikasi biar dabe,
arren, biotz indartsuarentzako bere errije maitauten
dabena gauza erraza da; badakijenak ez aztuteko,
euskerie korapillube estuten dituzana illobak aitonai
eta gurasoen jakintasuneko ontzije dalako.
Euskaraz berbeiten eben gure aitonen aitonak,
gizon ayek etorri ziran, eztakigu nundik, narruakaz
jantzijek, arrizko azkoriakaz armatubek, pakian lur
gogor onetan laneiteko. Ayek baño gero etorri ziran
iberotarrak, zeltak, erromarrak eta arabiarrak, ekarri
eben bakotxak bere berbakuntza, bañon zapaldu
zirian Eskalerriaren kontra. Euskarazko soñu gozoak
entzun zirian Terranova'ko errijetan Colon'en jayotza
baño len.

iAgur eiten zaitut, arbola zarra, anaijen odolez eta
amen negarrez erregatube, bañon Jaungoikoaren
eskubagaitik bedeinkatube, aretx maitea, ondatuten
dituzuzana zure sustraijak lur onetan, gizon prestuben
biotzakaz oratube, gorde gaizuz danok zure kerizpian!
iAgur eiten zaitut, zuri pe bai, Gernika, erri ederrenena, euskaldun danentzako erri santube, zugan
arbola santube jarririk dagolako: euskaldunen artian
maitatube baliñ bazara, ayek baño nik maitauten zaitut geijao zergaitik eugan zorioneko amesetiek baño
nik maitauten zaitut geijao, eztije baño egun gozuague pasa dot, eta zergaitik ementxe nere biotzaren
biotzeko abijie dago!
iAgur eiten zaitubet, zuei pe bai, neure anaija laztanak! Denbora datorrena obie izango da; negu illunaren ondoren udabarri agertu oi dabe!
iOraiñ arte esan deutsube iaurrera!; bañan gure
arbolie bere buruba gure burnizko mendijek egin zituzan Jaungoikoaren zerura jasoten dabena erakusten
deusku zerube esanda legez, gora, beti gora!
Euzkalerria amen asi, Zeruan akabauko.
Migel Unamuno-koak
1914-XII-23

Euskaldun ikurra zetarako
Atzo arratsaldean neure lagun batzukaz berriketan nengoala, Bizkai-erri txiki batean bizi dan batek
esan eutson aldrako lagun erdaldun bati:
–Oneri ez dautsoe emon ba orrelakorik, nire paparreko orratzagana bere atzamarra ipiñita.
–Ez ba, erantzun neutson, orrek ez dau bear, euskerarik ez daki ta.
Orduan euskaldun arek igarri eban neuk eban
neuk berari itanduko neutsola, bear ba da, ia zegaitik
berak ez eukon eta arin-arin aurrea artu eustan, esanik:
–Guk, an errian ez dogu bear, danok gara euskaldunak eta, danak dakie gu euskaldunak ba garala ta.
–Baña, esan neutson, orratz au ez da bakarrik euskaldunak garala adierazteko, euskera-zaleak garala ta
euskeraz itz egin gura dogula adierazteko baño.
Isildu zan. Eta egozanakaz beste izketa-bide baten
sartuta nenbillelako ez neban izan astirik ondiño
gehiago esateko arazo onetzaz.
Eta beraz, ementxe esango dot, neure toki onetan.
Auxe da nire lubaki edo trintxerea.

***
Erri euskaldunetan bizi diran asko aterako dabe
nire adiskide orrek atzo atara eban akiakula edo atxakia, paparrean euskaldun orratzik ez ipintzeko.
Guztiak euskaldunak diran errietan, erdiak baño
geigo dira eurak gura ez ebela euskeraz itz egiten
ikasi ebenak, euskereari ta aberri Euzkadiri bape maitetasunik ez dautsienak. Eurak gura ez dabela dira
euskaldunak, eta euren artean asko dira euskerarik ez
jakitearren diru zati bat emongo leukienak. Txiñueloren erriko astokrazia lakoa erri guztietan bizi da.
Oneetakoentzat ez da asmau euskaldun orratza.
Eurok ez dabe gura orratz au, baiña geuk be ez dogu
gura eurak erabilli dagien.
Erri euskaldunetan ba dira, gitxi, euskera jakiñaz
poztuten diranak, euren asaban elea, abenda ele garbia, atsegin andiz erabilli oi dabenak; euren odol
zarra, euren aberri Euzkadi maite-maite dabenak.
Oneek, bekokia zabal azalduten dabe alde guztietan
euskotar euskaldunak dirala; euren euskerea ez leukie
saldu edo emongo ezegaitik be, irudituko litzakioe ba
euskereaz batera salduko leukiezala euren aita ta

ama, euren sendi ta asabak, euren jatorria, euren
odola.
Oneexentzat asmau da paparreko orratza, euskaldun jatorrentzat.
Orratz onegaz adierazten dau euskera dakiala ta
euskera jakiñaz pozik dagoala, ta orratza beti paparrean erabillirik ezaugarria emoten dau bera lako
beste enparauentzat, alkarren barri jakin dagien ikusteaz bakarrik. Orratz au da idekoak alkarregana joteko.
Orratz au da guretzat andiki batek bere etxearen
arpegirik agirienean ipinten dauan ikurdi edo armaarria lakoa, adierazteko noren jatorrikoa dan, errikoei
ta guztiei.
Orraztxu onek daukon lauburu edo gurutz au gure
asabak erabilten eben orain bi milla urte inguru euren
ikurriñetan. Aen oiñordekoak garanok odolez ta elez
ta gogoz, erakutsi daigun nortzuk garan, noren
semeak garan...
***
Ona eldu orduko esan dau nire adiskide Zarrontzale-k: «Sekuleko sasien sartuok au, kostako iakok urte-

tan kirikiñoa izen arren; iretzat eztozak olako pillosopiak».
Burukomin egiteko beste sasi erne jat or; baiña
jokatuko neuke nik esan gura dodanaz baten dala edo
konforme dala Zarrontzale, ba karlistea izan arren
euskera-zalea dala ezin ukatu lei. Bakotxari berea.
Ez gara deadarrez ibilliko: «Gizonak, orratza ipiñizue». Zetarako? Bere barruan odolaren deadarra
entzuten dauanak ipiñiko dau iñok esan barik be;
abenda maitasunez barrua utsik daukonari alperrik
izango litzake ezer esaten ibiltea, atxakia atarako
leuke ba ukondoetatik be.
Abenda bat da gizonen artean, euskotarrena;
abenda au sorkundetik ona euskalduna izan da; gu
euskotarrak eta euskaldunak gara. Auxe darakusgu
geure orratzokaz.
1915-I-2

Ozpiñik ez, eztia
Ainbat bidar auxe ikusi dogu; euskaldunak geure
elez izketan deragoioela euretariko batek ba diño:
–Gure erriko ayuntamentuan alkatea ta kontzejalak bat ez dira, ta guerra gogorra darabille.
Edo onetariko esate bat.
Eta itza ebagiten dautso bereala besteren batek,
itxaldo esanaz:
–Ez da esaten ayuntamentua! Ez da esaten alkatea! Ez da esaten kontzejala! Ez da esaten gerra!!
Zelako euskera da ori?... Gizona!... Gizona!!... Gizona!!!...
Itzela barik barrezalea bada, euskaldun zeatzak,
onetara edo, itza ebagiten dautso besteari:
–Beraz, kontzejal... ja, ja, ja, ja!... Beraz, alkate...
je, je, je, je!... Beraz. ayuntamentu... ju, ju, ju, ju!... Ori
dok, ori! ji, ji, ji, ji!... hablatzeko modo... jo, jo, jo, jo!
Jakiña, lotsatuta geratzen da itz egin dauan euskalduna, baita gogaituta be, esaten asi dana ebagi
dautsoelako, gauza gogaikarriagorik ez dago ba orretara norberen itza apurtzea baño ta; bildurra sartzen
jako barriro euskeraz itz egiteko berak baiño obeto

dakienakaz, ta eurok maite izan bearren iguiña artzen
asten jake, ta eurokandik igesi egiten.
Bai, esan dodan lez, sarri ikusi dot destaiñaka erabilten erderatiko itz bat edo beste esaten dauzan euskalduna, ta ez dot uste bide ona danik euskera garbia
irakatsi ta zabaltzeko.
Gogoan euki bear da, gaurko euskaldunak erderatiko itzak darabiltzala besteak ez dakizalako ta euskerazkoak diralakoan; ez da egoki ba berari asarre edo
destaiña egitea orregaitik. Asarre edo destaiña orrek,
ganera, asko minduten dau, eta euskeraz itz egiteko
poza galdu eragiten dautso.
Bestetara jokatu bear dogu, orretara barik. Euskeraz itz egiten zalea danari poz geiago emon, eta zalea
ez danari poz ori sortu eragin.
Gugaz itz egiten diñarduanak esan badagi alkate,
erreminta, gerra edo antzeko itz asko, ez daiogun
ebagi adierazo gura dauana, utzi, oartu ez bagenduz
lez bere itz ok, eta gero geuk erantzun daiogunean,
polito-polito ta bestela-baitakoan, berari irakatsi gura
ez bageunskio lez, itz erdal usaindun orreen ordeazko
euskerazkoak erabilli. Onetara, mindu barik berak
artuko dauz, lenengoan ez bada bigarrenean edo iru-

garrenean edo, ta pozaro artuko dauz, ikasteak notiñari atsegin andia beti damotso ta.
Bide auxe erabilli dot neugaz egunero itz egiten
daben euskaldunakaz, ta ainbat eta ainbat itz barri
garbiak esaten dabez gaur, txikitatik geiago jakin
balebez letxe.
Onean-onean askozaz geiago egiten da asarreka
ta destaiñaka baiño.
Eztia, eztia, ozpiñik ez.
1915-I-24

Laperriko euskeraz
Bazenki, Kirikiño, zelako kili-kili emon eustan
lengo egunean neure buru makal onetatik urrengo
gaisokeriak argiro-argiro izparringian ikusi nebazanean. Zuk, ipiñi, ta zeuk ederto artezturik gero. Gauza
bat aiztu egikedan esatea: iñori ez esateko ikastolan
euskeraz egiten nebanik; eta zuk, fara-fara danen
aurrean sakela ustu. Baldin ez dautsue iñoz ipiñi ikastolan elastunik?. Zelakoetara ibilli zara ba? Etzara
gure aldikoa ala? Ez al dakizu ezin aditu edo ulerturik
dabillenari adi erazo edo ulertu eragitea deungakeri
edo pekatu andia dala?
Katarra
1915-I-27

Urte bi!
Gaur, Otsaillaren lenengo egun onetan, betetzen
dira urte oso bi, euskotarren izparringi egunoroko
bakar au argitara urten zanetik.
Ez da bakarrik euskotarrena berau, euskotar euskaldunena be ba da. Euskereak ez eukan lenago izparringi egunorokorik, etxakon lekurik emoten iñun; bai
ba, beste guztiak, bat kendu barik gero! ez dira euskotarrak eta. Orregaitik, geure izparringi au da bakarrik euskerazko idatzia dakarrena; besteak, Euzkadi
agertu arte lez, erdaldun eta erderatzale utsak izanik
darraie.
Euskaldunak, auxe bakar-bakarrik dozue zeuen
izparringia; besterik ez dozue.
Urte bi oneetan, bide andia eragin jako geure ele
maite oni. Gomutau baiño ez da zenbat eta zenbatek
bidaltzen dauskuezan euskal idazkiak Euskalerriko
alde guztietatik, baita erdal errietatik be. Igazko udan
Batxik dei egin ebanean, emengo euskal idazleak
bildu geintezan alkarregaz bazkari bat egiñaz alkar
ezagutzeko, eun baiño geiago zenbatu ebazan; eta
ordutik ona asko geitu da idazle kopuru ori, oker andi-

andi barik esan daikegula euskal idazle ok berreun
inguru gaur ba dirala.
Idazle geien-geien oneek, izparringi auxe argitaldu
arte ez eben itzik idatzi euskeraz urrean, bururatu be
etxaken olakorik.
Jakiña da idazle askok irakurle asko dakarrela, eta
olantxe, gure euskal irakurleak uste dan baiño geiago
dira. Ba dakigu eurrez irakurten dirala Egunekua ta
Euzko-Abendaren Elez deritxoen gure izparringiko zati
biak. Irakurle oneetzaz diñogu idazleetzaz esan doguna: izparringi oni eskerrak egin dira euskerearen irakurle. Eurotarik askoren barri ba dakigu, ta diñoe
lenengo aldietan egunean puska bat eta nekez irakurten ebela, ta gaur, barriz, erderea baizen erraz; len ez
ekiezan itz eta esakera asko ikasi dabezala, geroago
ta pozago irakurten dabela euskerea, ta obeto ezaguturik maiteago dabela len baiño.
Geitu dira ba, zorionez, euskal irakurle ta idazleak;
lengo aldean euskaltzale geiago dago; euskerea, euskotarren ele jausi au, ba doa gorantz.
Gaur, atzerantz begituta igarten dogu zenbat bide
egin dogun, eta poztu gaitezan, oso poztu, zeri ba
dago ta; baiña bereala bizkarra ipiñi daiogun igaro
dan aldiari ta jarri gaitezan aurrerantz begira, ta ekin

lanean gogor iñoz gelditu barik, gorantz ta gorantz
beti.
Gaur arte lez goiazan, eta aldi bardiñean geroago
ta andiago egingo da euskaldun euskaltzale taldea,
edur moltzoa ibilliaren ibilliaz geroago ta andiago egiten dan lez; emendik urte batzuetara, orain diran euskaltzaleak eun bidar geiago izan daitezanean, lengo
baten giñoan lez, ipuintxo bat esango dautsogu emen
ugazaba gogorra izan dogun eta ondiño be ba dogun
erdera ziztirrintxo orri.
Izparringi auxe da gure sutabo edo kañoi lodia;
berau zaindu ta euki daigun beti gertu ta ondo, beronegaz bunbada garratzak jaurtiteko gure arerioa dan
erdereari.
Egunero irakurri euskerazkoa. Auxe egiñaz bakarrik, uste dan baiño geiago egiten da euskerearen
alde. Orra bunbada bat.
Euskeraz irakurri dan ori aitatu ta aotan erabilli
lagun artean, erarik bada. Orra beste bunbada bat.
Erriko izparrak labur ta polito idatzi ta bidaldu beti
be. Orra beste bat.
Norberak irakurri ta gero, ingiaren bearrik izan
ezik, bestelabaitakoan norbaiti emon irakurteko,
bakotxean banari, ia ikusiaz zaletzen diran, eta zale-

tuko balira, orduan, iñoz bai, baiña gitxiagotan emon,
egarri geiago izan daien. Orra bunbada garratza.
Onantxe, batzuetan azeri-azerika ta beste batzuetan leoi-leoika, ekin bear dogu geure Aberri alde.
Irugarren urtean sartzen gara, Jaunak lagun egingo al dausku orain arte lez.
***
Euzkadi urten zanean, ez, urten baiño lenago,
Carabias deritxon anditiko profeta batek esan eban
ille bigarrengo ilgo zala, zer idatzi izango ez gendualako. Esakerea da iñor ez dala izaten profeta bere
errian; baiña Carabias iñorenean bez.
Erreketeru ta beste gure arerioak be iragarri eben
orixe, illabete bi, goitik jota, iraungo ebala Euzkadi-k.
Gero, irugarren illabetean sartuta, aurrera giñoiazanean, esaten eben urtearen azkenean ilgo zala, ta...
bai zera!
Bigarren urte onetan be beti ibilli dira txakur-amesak egiten, egun batetik bestera Euzkadi ilgo zala ta.
Txakur gosetuak ogiaz ames!
Emen gaukoez ba irugarren urtean sartuta, txairo
gero! Gu, aurrera goaz.

Obeto egingo leukie erreketeru ta enparauok geugana
jo, barriketak itxita, anaia guztiok batera ibilli gaitezan
Euskalerriko gauza guztien alde.
Erdue, gizonak!
1915-II-1

Artzain otsozaleak
Atzo, Santurtzerako tranbian sartu nintzan emengo Deun Nikola ondoan, eta neure aurrean jesarri zan
gerotxuago abade jantzidun bat, kapela egal-zabala
buruan, eta paparreraiñoko bizar baltz ederrakaz.
Neure artean esan neban: «Sekulako gizona dok
berau. Belgundaria jirudik».
Sakeletik atara ta zabaldu neban Euzkadi izparringi au, ta oartu neban ordutik geiago bizardun abadea
neuri begira-begira egoala itz egin gura baleust lez;
neuk be alako baten jaso begiak izparringitik eta beragana zuzendu nebazan, eta orduantxe esan eustan
berak irribarre egiñaz:
–Euskalduna al zera?
–Bai, jauna.
–Eta abertzalea noski?
–Bai, jauna.
Alkarri bostekoak estututa, asi giñean barriketan
geure elez, ta aldi gozatsu bat igaro genduan biok Portugaleteraiño. Belgundaria zan bai, misionaria, Afrikako baltzerri batetik oraintsu etorrita. Nik emen ipiñiko
baneutsue gure autu guztia izparringirik erdia euske-

raz beteko neuke. Zertzuk eta zenbat gauza erabilli
genduzan!
Orraitiño, guztia ez bada, gure autuaren zati bat
argitaldu gura dot ementxe, batzuen jakinbide izan
daiten be. Ara.
–Eta, jauna, zelan atonduten izan zara Afrikako
alde artan bertakoakaz aitzeko?
–Beren izketa ikasi nuen lenbizi.
–Orduan euren elez alkar ulertzen izan dozue. Eta
eleizan be bai?
–Baita. Eleizan guzi-guzia beren elez ematen zaie,
liturjia-k lateraz esateko agintzen duena izan ezik.
–Ori ederto deritxot. Ba dakust Afrikako baltz gixajo orreen ondoan gu euskaldunak ez garala ezer. Arei
euren elez, emen guri erbesteko elez.
–Emen eta alde guzitan beartuta gaude jaupariak
bertako izketa erabiltzeko geron zeregin goitar ontan,
donokirako gogoak irabazten. Ez al dute orla egiten
emengo jaupariak?
–Geienak bai; abadeen artean daukoz gure euskereak aldezkari zintzo gorengoak; abade ona dogu
emen geienean. Orraitiño ba dira banaka batzuk beti
erderea erabilten dabenak euskaldun uts-utsak diran
errietan, nik ez dakit zetarako; esan leike Goizparkia-

ren adiskide baiño Espaiñako erderearen adiskideagoak dirala.
–Gaizki egiten dute. Zergaitik erdera ura zabaltzeko naia? Zer irabaziko dute Uzkurtzak eta oitura onak
erdera orrekin? Ez al degu ikusi orain baiño len, eta ez
al gaude ikusten gaur bertan ere, erderakin batera
datorkiguzala Uzkurtzaren oztasuna eta galdutzea,
eta oitura gaiztoak, birao-esatea aurretik dala? Gaizki,
txit gaizki, egiten dute, euskera il nai duten apaizak;
iruditzen zait dirala otsoekana bere bildotsak daramazkian artzaia bezela. Bildots oien Jabeari, zer esango diote?
–Euren narruan ez neuke neuk egon gura.
1915-II-13

Sermoiak euskeraz Bilbaon
Atzo goizeko bederatzietan, iragarrita euki dogun
lez, izan zan emengo Deun Nikola txadonan lenengozko txonitz edo sermoia euskeraz.
Azkue abade jaun jakintsuak irakurri eban lenengo
atzoko Goizparkia (Ebanjelioa); beronek adierazten
dau, Josu Gure Jauna mendian egoanean berrogei
eguneko barau egiten, Txerren (deabrua) joan jakola
ziltza egiten (tentatzen), eta zein egoki Josu maiteak
erantzunda bidaldu eban ondotik.
Jakozun onetatik, itz errazagaz, argi-argiro ta euskera garbi ederrean atara ta azaldu euskuzan itzegilleak irakaskizun onuragarriak.
Ondo pozik egon giñean Jaun-itza entzuten geure
abendearen ele zar, euskera maite-maite onetan;
gomutara etorri jakuzan geure guraso ta gurasoen
guraso ta enparau asabak, eurak itxi euskuen euskera garbi ta zindo onetan Uzkurtz edo Erlejiño Deuna
entzutean eurak lez, ta geure biotzak pozarren astindu ta samurtu ziran, eskerrak ugari gengikiozala
Azkue abadeari, ta Jaunari eskaturik sariztu dagiola
guri ainbeste on dakarskun asmo ta egikizun eder ori.

Entzuleak ugari izan giñean, emakumeak geiago;
baiña gizonezkotan be mordo galanta batu giñean
orraitiño, txadonetik urtekaldian ederto igarten zan
lez.
Urtenda gero, Areatzan ibilli giñean batera ta bestera geienok, eta an euskerea entzuten zan alde guztietatik. A zan gauza ederra!
Ordu artan andik igaro ziran belarri-motzak, aoa
zabalik kokolotuta geratzen ziran ainbeste jente euskeraz itz egiten ikusita, siñestu eziñik Bilbaon egozala.
Mutillak! Orrei anka-jokoa emendik eragiteko, ez
dago gauza oberik euskeraz itz egitea baiño, euskerea
ezin dabe iruntsi ez entzun, eta igesi egiten dautsoe,
katuak urari lez.
Gure 42ko motroilloa euskerea da. Auxe sendotu
ta zabaldu badagigu, apurtu ta baztertuko doguz
erdereaz batera sartu jakuzan birao, esate zantar,
dantza zikin eta beste ekandu gaizto asko. Aurrera ba
beronegaz! Geure eskuan daukogu, ta ia ba.
Datorren igandean atzo egon giñean guztiak joan bear
dogu barriro; ta atzo egon ez ziranak be, buaz; gonburuz bete daigun Deun Nikola txadona.
1915-1I-22

Gizonak! Lau katu baiño ez?
Atzo, Donostin, «Artzai Ona» txadonan, goizeko
81/2etan, txonitz edo sermoia egin zan frantzeraz, uri
artan bizi diran frantzetarrentzat. Araiñegun argitaldu
zan Meza ta sermoi orreen iragarkia gure izparringi
onetan. Donostiko frantzetarrak, ederto erantzunik
dei oneri baita euren abertzaletasunari be, oste edo
pilla andia batu ziran bertan. Bai ba! txonitza frantzeraz ta frantzetarrentzat... siñesteduna dan frantzetarra, itsu-itsuan bertara, Aberriak deitu baleutso lez.
Emen, Bilbaon, Garizuma onetan asita txonitz edo
sermoia daukogu euskeraz Deun Nikola txadonan,
goizeko 9etan, eta emengo eleizarik erdiak betetako
lain euskaldun baiño geiago garala, atzo ez gintzazan
joan txonitz orretara lau katu baiño. Gauzak artez ta
garbi esan bear dira: lau katu.
Goiz-erdiko sermoi ori asi zanean poz-pozik gengozan, gogoraturik nozbait emon jakela euskaldunei
uri onetan zor jakena, ta euskereak, iñoiz gogorra ta
zailla izan dan abenda ele eder onek aurrerakadatxo
bat egin ebalakoan.

Neuk dakit sermoi euskerazko ori ez dabela begi
onakaz ikusten emengo andiki-emakumeren batzuk,
eta esaten dabiltzala, ordu orretan barik, goizeko bostetan egin bear litzakela, egitekotan!, baserritik datozan esne saltzailleentzat, eta nik eskier (seguru) daukot kenduko dabela sermoi ori, ta kentzeko artuko
daben zio edo motivoa izango da: gitxi joaten garala
ta ez dagoala zetan egin iñok entzuten ez dauan sermoirik.
Eta ezerezean geldituko da guk siñestu genduan
euskerearen aurrerakundea Bilbaon. Noren erruz?
Euskaldunen euren erruz!
Eta betiko (onezkero) euskerea eleizatik atara
dagienean, sermoi orretara eltzeko nagia ta itzikeria
euki dabenak, eurak izango dira aurrenengo zer-esanetan asiko diranak; baiña orduan urtengo gaiakez
bidera, neuk beintzat, esateko:
Euskalduna, iñoren lepoan ez egizu ezarri gure
euskera ta gure gauza guztien galkundea; zeu zara
galdu dozuna ta galtzen dozuzana danak ezetarako
adorerik ez dozulako; bape nekerik eskatzen ez daben
gauzak, euskeraz itz egitea, euskeraz irakurtea, euskeraz sermoia entzutea, ta onakoak egiteko ez daukozu irabiorik, eta atzerritarra zeure etxera sartuta

zeure jabe egin bada zu baiño bizkorrago, adoretsuago, azartuago ta langilleago dalako izan da; ez, ba,
arrantzarik egin.
Oraingoan azazkau naz. Bear neban.
1915-III-22

Euskal izenak
Ean, Ama Miren txadonan, geure adiskide Landatar Joseba Iñakiren semetxu bat ugutzau dabe Berbiz
(Resurrección) izentzat jarri dautsoela.
Aita-amatxi izan ziran Egiarte-tar Martin eta
Landa-tar Iñake.
Zorionak uguzparri ta bere gurasoei. Aolan erakusten da euskaltzaletasuna ta abertzaletasuna, euskerea, geure abenda ele ederra (ta motza balitz be
bardin) erabillirik ereti guztietan eta aurrenengo ta
lenen geure etxekoen izenetan.
Gora zeuek, umeei euskal izena ipinten dautsezuen euskotar zintzo orreek!
***
Baiña jarraitu, ez atzerarik egin bide orretan.
Nik ba dakidaz iru edo lau sendi, ume bati edo biri
euskal izenak ezarri dautsezanak, eta gero urrengokoari, espaiñeraz!
Ori egin daben gizonak (!) lotsagarriak dira, ez
dabe gogoan indarrik.

Geienetan jazoten da ori, senitartean beti dalako
atso edo neskaren bat euskal izenen arerioa dana, ta
onexek ekiñaren ekiñaz, txaka ta txaka, bere guraria
goitutzen dau, esan eta esanik euskal izenak iñok ez
dauzala erabilten, geroago umeari kaltea etorri leikiola izen orregaitik, abadeak eurak be geienak ez dabela gura, ta olan.
Eta praka bagako gizon (!) koldarra ipinten dabe
atsook gaztanberea baiño bigunago, ta azkenean
burua makurtu ta sartzen dau buztarripean, lotzen
dabe antxe ede gogorraz, ta kitu, gorantziak emoiozak alako gizonari! euskera aldetik jausten dok barriro erdera aldera.
Emengo san Antongo zubipean pasiegei gona zar
batzuk erosita, nik dakidazan olako gizonei bana
bidaltzeko asmoetan be iñoz ibilli izan naz; baiña ondo
oldoztuta gero esan dot: Orreek bape ez dozak lotsatuko, ta gona ori gondu (aprobetxau) egingo joek,
arranook! Enaioak bidaltzen.
Gizonak iñozbait izan gaitezan! Euskaldunari euskeraz izena ezartea zuzentzat badogu, ezarri beti; ta
atsorik edo ostantzekorik badabil txaka ta txaka orren
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Edo geuk edo iñok ez - 05
  • Parts
  • Edo geuk edo iñok ez - 01
    Total number of words is 3839
    Total number of unique words is 1725
    27.8 of words are in the 2000 most common words
    39.9 of words are in the 5000 most common words
    46.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Edo geuk edo iñok ez - 02
    Total number of words is 3870
    Total number of unique words is 1895
    26.7 of words are in the 2000 most common words
    39.0 of words are in the 5000 most common words
    45.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Edo geuk edo iñok ez - 03
    Total number of words is 3990
    Total number of unique words is 1772
    26.9 of words are in the 2000 most common words
    40.1 of words are in the 5000 most common words
    46.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Edo geuk edo iñok ez - 04
    Total number of words is 3909
    Total number of unique words is 1824
    30.2 of words are in the 2000 most common words
    44.1 of words are in the 5000 most common words
    50.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Edo geuk edo iñok ez - 05
    Total number of words is 3936
    Total number of unique words is 1786
    28.5 of words are in the 2000 most common words
    41.2 of words are in the 5000 most common words
    47.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Edo geuk edo iñok ez - 06
    Total number of words is 3858
    Total number of unique words is 1708
    27.3 of words are in the 2000 most common words
    39.0 of words are in the 5000 most common words
    46.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Edo geuk edo iñok ez - 07
    Total number of words is 3884
    Total number of unique words is 1823
    28.8 of words are in the 2000 most common words
    41.6 of words are in the 5000 most common words
    48.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Edo geuk edo iñok ez - 08
    Total number of words is 3870
    Total number of unique words is 1724
    29.1 of words are in the 2000 most common words
    42.5 of words are in the 5000 most common words
    48.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Edo geuk edo iñok ez - 09
    Total number of words is 3934
    Total number of unique words is 1674
    30.8 of words are in the 2000 most common words
    43.5 of words are in the 5000 most common words
    49.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Edo geuk edo iñok ez - 10
    Total number of words is 3922
    Total number of unique words is 1642
    29.9 of words are in the 2000 most common words
    43.0 of words are in the 5000 most common words
    49.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Edo geuk edo iñok ez - 11
    Total number of words is 3816
    Total number of unique words is 1883
    27.7 of words are in the 2000 most common words
    40.5 of words are in the 5000 most common words
    46.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Edo geuk edo iñok ez - 12
    Total number of words is 3856
    Total number of unique words is 1649
    28.5 of words are in the 2000 most common words
    42.0 of words are in the 5000 most common words
    49.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Edo geuk edo iñok ez - 13
    Total number of words is 2827
    Total number of unique words is 1393
    31.2 of words are in the 2000 most common words
    42.7 of words are in the 5000 most common words
    49.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.