Edo geuk edo iñok ez - 03
artuemona eukiko dogula; an geure ele garbi oneri
emonik beroni dagokion goralbena, pozezko ikareaz
igituko doguz geure asaba antziñekoen azurrak euren
illobietan: an zin esango dogu sutsu geure ele txukun
onetan aintzaldu gura dogula Jauna, geuri onantxe
dagokigulako; an gogortuko gara geure abenda-ele au
aldeztuteko beti, geurea dalako Jaunak emonda; an
deadar egingo dogu gozaro ta sendaro: Gora euskera
garbia!
Gizonak, ia ba.
1914-IX-10
***
Atzo artu nebazan ingitxu bi Gernikako Belumendu ta Durangoko Urni izenordedunenak. Oneek diñoe
euren aburua dala Zornotzan egitea gure batzar ta
bazkaria. Oraintxe gomutetan dot Batxi berberak be
erri orixe izentetan ebala lenengoz bere asmo au adierazo euskunean emen.
Beraz, onezkero bost gara bazkarira joateko gertu
gagozanok eta bostok Zornotza autatu dogu.
Gitxi garala? Ta guri, zer? Ondiño geiagok ots
egingo dauala ta nago, baiña izango ezpalitz be, ardura gitxi guri alkarregaz ederto bazkaldu ta euskeraz itz
egiñaz abendeari zor dautsoguna ordaintzeko.
Batxi, Biritxiñaga, Urni, Belumendu, ta nerau, ara
orain arteko bazkalkideak.
1914-IX-12
Galdakaotik esan dabe Lurrobi ta Lukik ondo deritxoela Zornotza bazkari ori egiteko, ta eurak be gertu
dagozala etorteko.
Oneek idatziz diñoskuena, aoz esan dauskue Bilbaon bizi diran Amilgain, Arrugain eta Lezkainek.
Beraz, orain arte gara amar: Batxi, Biritxinaga,
Urni, Belumendu, Luki, Lurrobi, Amilgain, Arrugain,
Lezkain, eta nerau.
Ondiño geiagok ots egingo dabe, neuk uste; baiña
oker andi baten banengo be, amarrek ia, zalaparta
puskat atara daikegu.
1914-IX-14
Lengo astelenean esan genduan amar giñeala
bazkari orretarako gertu gengozanak.
Ordutik ona geitu dira oneexek: Mirena Donostikoa, Zinkunegi osalaria, Axe, ta Imanol. Beraz amalau
gara.
Asko ta asko dagoz ondiño gure izparringi onetan
idatzi dabenak; gomutau baiño ez daukazue lengo
egun baten Batxik agertu eban erreskada andia.
Oneen artean asko dira lekaide ta jaupariak, eta
oneek ezin leitekez etorri. Eurotarik batek, M. B. S.-ek,
idatzi daust, etorri ezin izango dan arren bere gogoa
geukin egongo dala, ta opa dausku egun alai onuratsu
bat. Eskerrik asko, jauna ta adiskidea; aske bazengoz
ba dakigu etorriko zintzakiguzala.
Beste batzuk, jantzi laburdunak izan arren, euren
errietako jauntxu edo kazikearen bildur-bildur dira,
gure bazkarira joan ezkero igarriko dautsiela nor dan,
eta gero barregarri erabilli; orregaitik dagoz isilik.
Oneetariko bat da Txiñuelo Mañarikoa. Beronen gaisoa nor dan jakingo baleutsoe! Errekies... Katin...
patze, gure erriko sankristauak esaten dakian lez.
Euren buruen jabe ez diran oneetariko idazle gixajoak
be ezin jakuz etorri. Urrengo baten, sokapetik urtenda
badagoz edo, etorri al izango dira. Euren gogoa ba
dakigu geuretarra dala ta... tira.
Beste batzuk dagoz nagiak, geugaz etorteko
gogoa dabenak, baiña ingi zatitxu baten esateko ba
datozala gauza ez diranak; oneetarikoak irakurri
dagienean «onen egunetan dok», dapa! agertuko dira
eguerdirako bazkari lekuan esaten: «Emen nator ni
be, mutillak». Baiña jazo leiteke guk aurreztik aginduta euki onenbestentzako bazkaria, ta gariez datozanak gugaz batera maian ezin jesartea, geiagorentzat
bazkaririk gertauta egongo ez dalako.
Nik, benetan diñot, uste neban askozaz geiago bilduko giñeala. Zer egingo jako? Garanak garala, egin
gure bazkari ori; gitxi izan arren zintzoak bagara ez da
ardurarik.
Bayo ontzia dago, atzoko EUZKADIn eta gaurkoan
be bai ikusi daiken lez, Ingelandako Middlesbro-n
zama-isten ille onen 13 garrenetik; laster alde egingo
dau andik, eta onantza badator, zain egongo gara, ta
ona elduko dan urrengo iganderako iragarriko dogu
batzarra, ta egin eta kitu.
Eta iñok esango baleu ia Imanolek noz euskeraz
idatzi dauan erantzungo jako bazkaria izango dan
eguna baiño lenago idatziko dauala, ta berak ez dau
uste, baiña ondo.
Lengo egunean Batxiren izen erreskadan Zarrontzale be agertu zan; onek ez dau idatzi bein be, baiña
bai idatzi eragin; eta augaitik eta Batxik izentau daualako, etorri daitela gura badau; arrera ona egingo
litzakio baletor.
1914-IX-19
Araiñegun esan genduan amalau giñala Zornotzan
bazkalduteko gertu gagozan euskal idazleak.
Atzo irakurriko zenduen Elgoibarko Urkiagaren
idazkia gure izparringian; a gertu dago, ta beraz amabost.
Baiña bart artu nebazan idazkitxo bi: Eibarko Zargastena ta Portugaleteko U-tar J.-ena, adierazorik
eurak be ba datozala.
Onetara amazazpi gara. Ederto, mutillak! Ba joak
aurrera!
1914-IX-21
Gaurko idazkian diño Batxik «emetik amabosterantz urtengo dogu orrantz», ta idazkia da 11 garrenean eginda. Orain neuk ez dakit zeatz zer esan gura
dauan, ala egun artatik asi ta amabost egun geroago
ala ille onen amabostean dala urtetea; batetik bestera amar egunen aldea dago.
Amaboskarren egunean urten badira, datorren
astean emen da Batxi bere txokor, bere txilibitu, bere
piperpote ta bere kapela zuriagaz, onez ganera beste
gauzaren bat ekarri ez balei, Galiziako gaitaren bat
edo. Amabost egun geroago bada, orduan ille onen
azkenean edo urrengokoaren lenengoetan agiriko da.
Bera datorrenean bereala aginduko dogu bazkaria
Zornotzan, eta izango ez dan lez ministro plenipoten-
tziarioen banketea, egun bat edo bi aurreztik aginduta be laster gertauko dauskue, pillo andia be ez gara
ta.
Ara zenbat eta zeintzuk gagozan izena emonda an
alkarregaz jateko:
Batxi, Biritxiñaga, Urni, Tabira-tar, Belumendu,
Luki, Lurrobi, Amilgain, Arrugain, Lezkain, Mirena, Z.
osolaria, Axe, Imanol, Urkiaga, Zargaste, U-tar J.,
Barainka, Egi-Alde, Txori-Erreka, Kardantxillo, Pizkunde-Zale, Enbeita, eta nerau. Guztira 24.
Ai! aiztu jat ia. Gaur Egunekua onetan agertzen
dan Sollubeko Sorgiña be ba dator, ta olan 25 gara.
Gibelpe Bermeokoak esan euskun ez dakiala ondiño
etorri al izango dan, eta gaztigauko ebala egun bat
edo bi lenago.
Zarrontzale-ri dei egin eutson lengoan Batxik, esanik ondo artua izango litzakela. Bai arraietan! Baiña ez
da etorriko, alde batetik abadea dalako ta abadeak
igandetan zeregiña euki daroe bakotxak bere eleizetan, eta bestetik gu lako hereje-tzarrakaz gura izango
ez leukelako batu. Or konpon; badator, arrera ona
egingo jako, ez badator geure errazioneak garbituko
doguz pake ta amorio santuan... eta kitu. Zer egingo
dautsozu ba! Errekara itxi buruari? Ez orixe!
Euskal idazle neure lagun maite orreek, zuur eta
zain egon zaiteze ba datorren astean izparringi onetan jakiteko noz eta zein etxetan egingo dogun bazkaria, ta azurbakoa ondo gertauta eroan barriketaldi
galantak egingo doguz egun orretan ta.
1914-X-17
Lengoan zenbatu nebazan 25 lagun bazkari orretara joateko gurari diranak.
Gaur bi geiago ezarri bear dautsedaz: Baztandarra, ta Aizkibel-tar Bingen. Beraz 27 gara.
Atzo artu neban Batxiren idazki bat, biar argitalduko doguna J. 1., ille onen 16an egiña. Onexek argitzen
daust lengo egunean adierazo neban ezbai edo duda;
ez dira urten 15ean, eta ez diño ezer urtekuntzeaz;
beraz datorren igande edo astelenean urteteko izan
bear dabe, ta andik onako bideari bost bat egun jo
ezkero Azillaren lenengorako dira emen okerrik ez
bada.
1914-X-19
Datorren igandean, ille onetako 25ean, egin bearko dogu ba geure bazkari ospetsu ori. Batxik diñost
atzo elduriko idazki baten, gaur, 20an, urtengo dirala
Lisboatik eta Bilbaora joko dabela 23an, bariku edo
ostiralean, eta berak diño igandean egin bearko dala.
Bai ba; bere ontzia utsik dator, ta bereala zama-artzen
asiko da, ta urrengo astea amaitu orduko bearbada
itxasoratuko da barriro, batek ba daki noz atzera etorteko.
Esango dogu leku onetan Zornotzako zein etxetan
izango dan bazkaltokia ta zein saneurrikoa.
***
Gaurko Zumarragatiko idazkian Elaire-tar Sinborenek adierazten dau berak Zornotzara baletor esango
leukezanak. Asmo ederrak dira, batez be, Euskal Begiratzaille-Bazkunarena; auxe egokia izango litzake, ta
uste dot gaurtik laster bearra be izango dala, itz
barriak guztiok batera erabilli daiguzan; ibilli ez gaitezan batzuk alde baterantz eta besteak besterantz, eta
indarra ta astia galdu orlan.
***
Orretariko asmakizunak erabagi ta aurrera eroateko neuk uste dot Zornotzan bilduko garanok ez garala. Ez neuke gura iñor mindu, baiña nire aburuz, Axe
alde batera, beste enparauok ez gara jakintsuak euskereatzaz; euskal idazleak eta euskaltzaleak bai, euskal jakintsuak ez. Eta orrelako arazoetan sartzeko
jakintsuak obe litzakez; eurak erabagi ta guk jarrai.
1914-X-20
Biar emen da Batxi, okerrik ez badauke bidean,
eta igandean egin bear gure ainbeste bider aitaturiko
bazkari zorionekoa... Au dok au! Ondiño gertetako jaukaguk eta!... Arrano gorri-gorri bat!
Gizonak ba!... atzo goizean oe epeletik urten nintzan nagika-nagika, ta begiak andi-andi nebazala, San
Anton ondoan sartu nintzan tranbian, eta or naioak
Zornotzarantz gudako bateko biribillak iruntsi ta iruntsi.
Lemoan ba daurkit adiskide maite bat Zornotzarantz datorrena bera be. Ditantsot jatetxe on bat,
jabea abertzalea dana. Darantzust: Orra, ortxe daukozu.
Sartu, ta itundu neban jatetxe-jabeagaz gure bazkaria onetaraxe: Iru lapikoko (indaba, aza), arraiña
(badago) edo makaillu on-ona ostantzean, bizkarkiokelea, oillazkoak, igaliak (matsa, sagar), gaztaia, txakolin zuria edo gorria ta ardaoa, akeita, txol betena
edari gogor. Amazazpina errial ordaintzea dagokigu
bazkari orregaitik.
Jatetxe au dago Zornotzako Jel-Batzokia dagoan
etxean bertan, Batzokia baiño oin bat berago.
Ba dakizue ba nun, zer ta zenbat dan bazkaria.
Ordua... nik uste dot eguerdian dala ondoen.
***
Nik lengo egun baten argitaldu neban Zornotzarako baietza emonda dagozan idazleen izen erreskadea.
Orra ba, atzo Lurrobik iñostan bera ez datorrela ta
ez dauala esan etorriko danik be; orrez ganera, Biritxiñagak diño ez nebala aitatu Txindurri...
Arraio-arraioa! Ez ba; oingoan ondo kontau (zenbatu) bear joadaz ba.
Ta, illabete ta erdi onetako izparringi guztiok mai
ganera atara, ta emen ibilli naz billa ta billa alik zeatzen... okerren bat egin ete dot? Baleiteke, Adan zanaren kastakoa alperrik ez naz ta.
Ara zeintzuk diran:
Batxi, Biritxinaga, Urni, Belumendu, Amilgain,
Arrugain, Lezkain, Z.-tar osalaria, Axe, Imanol, Urkiaga, Zargaste, U-tar J. Portugaleteko, Egi-Alde, Barainka, Txori-Erreka, Kardantxillo, Pizkunde-Zale, Tabiratar, Enbeita, A-tar J. Muxikako, Txindurri, Sollubeko
Sorgin, Baztandarra, Aizkibel, U-tar A. Zornotzako,
Legarda, Urkiazelai, Luki, ta nerau.
Zumaiako Emengoak eta Bermeoko Gibelpek
iñoen al baeben etorriko zirala, baiña ezin leiela gauza
osorik esan.
Beraz, ogetamaika, 31, gara.
Lenengorako polito da.
***
Eup! Eup! eta... iiEup!!
Aurreko guzti orreek idatzita gero, eldu jat eskuetara Batxiren idazkia, ta diñost urten zirala Lisboatik
astelen-arratsaldeko lauretan, eta mustur-aldeko
aizerik edo eukiten ez badabe gaur arratsaldean elduko dirala emengo iztate edo portura.
Baiña... auxe jagok ba!... Lisboan oraintsu izan da
zaratea gangeri edo cólera egoanarena, ta ez da ezer
izan; baiña ango kontsul españiarrak osasun-agiria
(patente de sanidad) ez dautsela emon ez garbi ta ez
loi, ezbaikoa; ta augaitik jazo leitekela emen Bayo
ontziari sartzea ez istea egun batzuetan, eta Batxik
diñost gaur arratsaldean neuk itandu dagiodala Portugaleteko Itxas-osalariari (a Sanidad Marítima) ia Bayo
barrura datorren ala egun batzuetako gelditzen dan.
Egin dot ba jakin-billatze ori, ta biar goizean esango dautsuet zer izan dan. Batxi barik ez goaz; itxarongo dautsogu urrengo igandera arte. Ezta?
1914-X-22
***
Gauzak oker urteten asten diranean...
Atzo arratsaldean urrutizkiñez itandu neban Santurtzeko Itxas-osakuntzara (Sanidad Marítima) ta
erantzun eusten Bayo ontzia kaian egoala; Bilbaotik
joan bear ebela Itxas-osakuntzakoak bera ikertu ta
keztuten, eta gero erabagiko ebela oneek, ontzia lazaretoan ipiñi ala ibaira sartzen itxi; ez ekiela noz joango ziran osalari ikerle orreek eta ketzailleak, ia bostak
zirala ta etzirala agiri, iñoz jazo dan lez biaramonerako itxiko eutsoen be ez ekiela, ta au ta ori ta bestea.
Gerotxuago deitu neban Bilbaoko Itxas-osakuntzara, ta andik erantzun eben osalariok eta ketzailleok
joan zirala Bayo ontzira.
Geroago deitu neban Santurtzeko osakuntza-landolara (ofizinara) ta inok erantzun ez; deitu orduan
Bilbaokora ta emen be bapez; antza danez, bostetatik
laster ateak itxi ta, or konpon! alde egiten dabe lanari ostikadea emonda.
Orduan deitu neban ontzi jabearen etxera ta emakumeren bat, katua lakoze abotsaz, jarri zan tramakuluan eta Bayo ontzia aitatu neutsaneko, dri dra! ebagi
eustan itza ta esan eustan ugazaba etzala Bilbaon eta
eurak ezer be ez ekiela, ta klank! eskegi eban entzukaia ta kitu, len aiñean.
Geratu nintzan ba jakin eziñik gure Batxi biar leorreratuko dan ala kaiolan itxiko daben egun batzuetarako.
Ba, gaur goizean goiztxo jagi ta neu noa ontziaren
billa, ta neurez jakingo dot bear doguna, ta biar larunbatan esango dautsuet ementxe.
Biar arte, beraz.
***
Beste bi geiago daukoguz bazkari lagunak: Bermeoko Gibelpe, ta Gernikako Txamorro.
1914-X-23
***
Atzo goizean jagi oetik neure egunoroko taria
baiño ordu bi lenago, ta begiai igurdika eskuakaz
sartu nintzan Portugaleteko bultzian (trenean). Ara
eldu ta bertako nasa musturreko torrean itandu neban
bear nebana ta erantzun eusten Bayo ontzia goizeko
seiretan sartu zala ibaira. Au jakinda nasaitu jatazan
barruok eta biurtu nintzan Bilbaora; joan nintzan telegrafora edo urrutidatzera (??) ta bidaldu neutson izparra Zornotzako jatetxe jabeari, esanik ipiñi dagiala
bazkaria ta iru-lau leku geiagorentzako.
Beraz, mutillak, biar eguerdirako ara jo. Bazkalduko dogu pake ta amorio santuan, eta gero itz egingo
dogu geure gauzetzaz. Txamorro-k iñoan atzo, itzegite au obe zala bazkal aurretik. Ondo bazkaldu ta
gero giro edo aro ona ixaten da ba barriketan egiteko;
bazkalduta, urdaillak zeregiña eukiten dau bota jakon
jatekoaz, ta burua orduan aske egoten da berak gura
dauan lekuetatik ibilteko.
Arratsaldean idazkola onetara etorri nintzanean
Batxik deitu eustan Barakaldotik urrutizkiñez ta itz
egin genduan. Gertu dago bera be biarko.
Txokorrak makarrak... zelan da gero? Ai ene, txilibitua ez da niretzako! Zer egingo jako! Iñoz musikea
jo gura izan daidanean... violon-a eskatu bearko dautsot... nori? Neuk dakidan vascuentzista accerrimo-a
dan batenbateri.
1914-X-24
***
Ias! Egun ederra igaro genduan atzo.
Eguerdirako an giñean guztiok, Batxi izan ezik; au
be amabi ta erdietako tranbian agertu zan, bere txilibitu ta txokor ta abar; ta geroago, sartu giñean jatetxean, jesarri mai ederto gertaurikoan, eta bazkaldu
genduan pake ta amorio santu baten.
Ederto bazkaldu be. Gauzea ugari ta ondo ipiñita
izan genduan. Txalo bat Aurtenetxe-tar Bernarta jatetxe jabeari ta bere otseiñei.
Bazkari azkenerantz Batxik irakurri ebazan bere
itz-neurtu batzuk itxasoko bere bakartaldietan eginda
daukazanak, polito eginda atan be. Onek Batxik
autsak daukoz.
Gero akeita artzeko gengozala barriketa betebetean, orra nun agertu jakun morroi bat besapean
kutxa baltz bat eroiala, ta otoi egin euskun kalera
urten eta pilloan jarteko, geu guztion porrotogarrapia
atara nai ebala ta, nora edo ara bidaltzeko. Erderaz itz
egin euskun arren gogorik onenagaz jagi ta joan
giñean Udaletxeko albo-orma ondora, arrizko jesarleku luze bat dagoan lekura, ain gara gu bildozkiak!
Bestetara izan balitz, bestetara!... erdaldun artera
joan balitz euskaldun uts bat, euskeraz itz egiten
baiño ez dakiana esan gura dot, ak entzun bearko
zituan entzutekoak!: ¿De onde ha salio ese salvaje?
¡Que vaiga y deprenda a hablar como las presonas! ¡A
ladrar a tu casa, vascuence! Gu ez gara olakorik iñori
esateko, ta ondo da izan ez gaitezan be; jagon daigun
beti gugandik eurekana dagoan aldea.
Bereala biurtu giñean jantokira ta artu genduzan
akeita eta txol bana. Bitartean Batxik atara ebazan
maira iru penny-ko txilibitua ta txokor pillo bat. Txilibitua Urni Durangokoak irabazi eban amar bidar ta
arnasa baten zeatz esanik: Txokorrak makarrak ixaixarrak txikerrak zuretzat, eta gero beste arnasa baten
amar bidar itzik galdu barik: Luzekorrak lodikorrak
tokorrak txokonak niretzat. Urni, Jaungoikoak jagon
dagitsuzala urte askotan min askatu on ta arnasa luze
ori. Mutillak!
Ixetu genduan txokor bana ta mustur ertzetik kea
dariola asi giñean ba geure euskereatzaz barriketan.
Batxik esan eban Bazkuna egin bear genduala, bakotxak onenbeste illero emongo leukeanaz argitaltzeko
euskerazko ingurriak (orriak) eta oneek zabaltzeko
baserritarren artean, ikasi dagiezan Aberriatzazko
jakinbearrak eta olan euskereari ta enparau gauza
geureei maitetasuna izan dagioen. Gero Txomorro
Gernikakoak adierazo eban sendien Bazkuna bear
zala bere eretxiz euskerearen alde, zaletasuna zabaldu daiten emakume ta umeterian be. Tabira-tar ta
Axe-k esan eben Bazkuna bear dala ume ikastolai
laguntzeko, ikastolea dala oiñik sendoena euskereari
gorantza eragiteko ta... bear dana dala idaztiak (liburuak) umeentzako. Guzti oneen eretxiekaz bat zirala,
an egozanak adierazten eben Bazkun bat, euskaltzaleena, bear-bearra dala, ta irasi egin bear dala. Batxik
gura eban antxe bertan bereala irastea. Belaustegigoitia-tar Perderikak azaldu eban Jel-Alderdi BuruBatzarrak asmoa daukola Euskaltzale Bazkuna iraste-
ko, an esan ziran gurari guztiak izapidean jartzeko, ta
au entzunik erabagi genduan Buru-Batzar orreri osoosoan laguntzea bere asmo onurakorrean, eta berau
agertzen dan artean, orain arte lez jarraitzeko idazten
geure ele maitean.
Igon giñean gero Batzokira, ta an abesau eban
eder-ederto eusko abesti polit bat Tolosako Eizagirre
jatorrak, eta oni txalojote aundi bat egin ondoren,
abesau genduan guztiok batera geure Ereserkia, ta
alkarri agur egin geuntson beste bat arte.
Atzo bildu giñeanak ara: Belaustegigoitia-tar Perderika, Tabira-tar, Urni, Kardantxillo, Biritxiñaga, Pizkunde-zale, Lopez Mendizabal-tar Ixaka, Eizagirre,
Axe, Urriolabeitia-tar A., Batxi, Zargaste, U-tar J. Portugaletekoa, Legarda, Urkiazelai, Urkiaga, Txindurri,
Amilgain, Sollubeko Sorgiña, Lodi, Aizkibel, Txomorro,
Enbeita, Altube, Txori-Erreka, Luki, Arrugain, Lezkain,
Eli, Eladi, Gibelpe ta nerau.
Agurra bidaldu eben Zinkunegik, Errenderiko Olaziregi Uarte ta Lasak, euskerazko telegarrametan;
Urki Zornotzakoak idazkiz, Kirikiñok irakurri eban idazki eder bat Bilbaoko Euzko-Gastediarena agur egiñik
eta eskeintzen jakela euskal idazleei edozetan laguntzeko orain arte beti euskerearen alde egin dauan lez.
Andik alde egitorduan bostekoa banan-banan
estutu neutsenean neure lagun maite arei, otoi egin
eusten guztiak euren izenean Batxiri eskerrik asko
egiteko bere asmoa dala ta Zornotzan bildu ta alkar
ezagatu ta egun eder bat izan dogulako, ta Batxik
ostera eskatu eustan esateko leku onetan laztan estu
bat anaitarra dagitsela guztiei.
Ai Txiñuelo, etorri baziña!
1914-X-26
Euskeraz irakatsi
Gaur diñosku «Urni» durangarrak eurak an edegi
daben euskal ikastolea ba doala aurrerantz. Poz andia
artzen dogu, ta zorion oparik biziena bialtzen dautsegu ikastola on edegi daben eta bertan lan egiten
daben abertzale onai.
Ori da gauza ona egitea: gazteei irakatsi geure ele
garbiaz batera kristau ikastea, ta beste ikastoletan
irakatsi oi diran beste jakinbear guztiak.
Aldiz edo denporaz igarriko da ikastola onetan
mutillak geiago ikasiko dabela besteetan baiño, eurak
ondo dakien mintzo edo berbetan gauzak adierazoko
jakezalako.
Norberak dakian izkeran be, lenengokoz gauzak
entzuten diranean nekez ulertzen dira, ta gogoratu
begi zer izango dan norberena ez dan izkeran entzun
ezkero.
Onexek dakast gomutara neure txikitaldiko jakozun bat: neuk zelan ikasi neban atalketa edo divisionea.
Ol baltzaren aurrean gengozan bost edo sei mutiko ta eskola-maisua kare-zatia eskuetan ebala, an ibi-
lli zan luzarotxo barriketan guri azalduten atalketa
edo division-ea zelan egin bear dan; baiña erderaz
esaten eban eta guk ez genkian barriz tautik, ez genduan ba ezer ulertu.
Gero, bakotxari geure ingurtza zurian (cuadernoan) ipiñi euskun eragoketa edo ekertzisio bat, biaramonean ondo eginda berari eroateko.
Orduan izan ziran nire esturak! Narruko galantak
artu bear nik, zelan egin ez nekian ta! Arratsalde artan
ez neban jokatu ez pelotan ez ezetan, eta azkaria edo
meriendea be aztu jatan etxean eskatzea. Kokolotuta
nengoan oldozketan biaramonean artu bear nebazanak.
Onetan gure ama zanak (g. b.) bidaldu ninduan
iturrira pitxerbete uren eske. An aurkitu neban Maulesio Labakoa, ni baiño aurrerago eskolan ebillena, ta
berari esan neutsozan neure barruko kezkak; erantzun eustan: «Neuk einguat», eta berak euskeraz azaldu eustan zelan egin bear zan. Nik orduan: «I,Maulesio, ekenpulu bat ipiñi eistak ia neuk bakarrik eiten
doan, ». Ekenpulu bat edo bigaz ederto ikasi neban
Arimetikako egiketa ori.
Maisuaz ezin eta Maulesiogaz beingoan; a erdalduna ta au euskalduna neu lez.
Neuri jazo jatan onegaitik diñot ba, Durangoko
ikastola barri orretan mutikoak asko ikasiko dabela,
irakaslari edo maisuak euskeraz azalduko (esplikauko)
dautsiezalako gauzak.
Irakaslari orreek ekiten badautsoe abiau daben
lan eder aberkoi orreri, igarriko dau jendeak irakaskera orren obari edo bentajea, ta bidalduko dabez mutikoak bertara.
Olakoxe ikastolakaz aurrerakada andia eragin leio
gure aberri Euzkadiri.
1914-XI-23
Atzo
GOIZEAN
Iragarrita egoan lez zortzi ta erdietan Deun Bingen
Abandoko eleizan ospatu ziran Jaupa ta otoizketak
Arana Goiriren eta il diran bizkaitar abertzaleen gogoen alde.
Urtean-urtean lez ozte aundia erdu zan bertara.
Gastediakoak ederto abestu eben.
Atsegiña izaten da beti ainbeste lagun ikustea otoi
egiten Sabin zanaren alde. Ori dagokigu euskotarrai,
ezin lei zenbatu ba zer zor dautsogun Sabiñi. Orretara
esker ona erakusteak asko goraltzen dauz BilbaoAbandoko abertzaleek.
GABEAN
Centro Vasco deritxon Batzokian ospatu zan
batzar gomutagarria Sabiñen aintzaz.
Itz egin eben bik, batak euskeraz, besteak erderaz.
Areto edo salon ederto bete zan abertzalez. Euskeraz itz egin ebanari eskatu geuntson bere izkaldia,
ta ona emen:
«Urtean-urtean, gaurko egunez, biltzen gara
Arana Goiri-tar Sabin zanaren gomutaz. Egia esateko,
beti darabilgu bera geure gogoan, baiña gaur alkarregaz berariz gomutatzen dogu geure Abenda zar antziñati onen semerik andiena. Gaur dagigun gomutakunde onegaz biztu ta berotu bear dogu, urte guztian
bakotxak erabilliko dauana. Bear-bearra dogu euskotar abertzaleak Arana Goiri-tar Sabiñen gomutea ezer
egin gura badogu geure Aberri zorigaiztoko onen alde.
Emen bildu garan guztiok ondo baiño obeto dakiguzan arren Sabiñen irakaste argi-argiak eta bere
egintza goralgarriak, ez da ardura, aitatu ta esan daiguzan barriro be, ondiño barrurago ta gogorrago sartu
dakiguzan geure gogoetan, untze bati maillukadak
beti be emoten jakozan lez, nasaitu ta lokatu ez daiten, eta gogor bere lekuan iraun dagian.
Esan daigun ba Sabiñi zor dautsogula geure Aberriaren ezaugarria. Sabin irakasten asi arte iñok ez
ekian emen Aberriaren barri, guztiok geunkan Aberritzat, egin-egiñean be geure Aberria menpean daukon
erria. Au zan ostera itsutasuna! Begien aurrean geunkona, ikusi ez! Berak, Sabiñek, jakin eragin euskun ba
zein dan geure Aberri au; berak adierazo euskun zein
zoritxarrekoa dan, berak argi-argi ipiñi euskuzan zein
ederra dan Aberri onen edestia edo istoria, zein politak diran beronen ekanduak (jolas, abesti ta abar),
zein sakona ta zein geurea dan abenda-ele samur
gozo au, euskera zar au; zein zuzenak eta zein egokiak diran Aberri onen legeak; zein berezkoa ta banakoa dan eusko semea beste abenda semeakandik.
Abendea, edestia, elea, legeak, ekanduak... guzti-guztia argi ipiñi euskun geure begien aurrean. Eta ez euskun irakatsi bakarrik egin, etzan esanean bakarrik gelditu, egiñera sartu zan, eta gogor sartu be; erakutsi
euskun zenbat maite eban berak iragerturiko euskotarren Aberri errukarri au, beronen alde egitearren ardura barik galdu ebazala bere ogasuna, bere adiskideak,
bere bizikera ona, bere ogasuna, ta azkenean bere
bizia. Adimenaz andia izan bazan ikusirik eta igarririk
iñok ordurarte ikusi ta igarri ez ebana, etzan izan txikiagoa guramenez: buru argia baizen biotz sutsua
izan eban Sabiñek, eusko errian izan dan gizonik
andiena zanak. Goian bego.
Il jakun. Bere gogoa Jaungoikoagana joan zan;
bere gorputza an dago Sukarrietako illobi txiro ta
bakar artan.
Beraganako zor andia dogu. Zelan ordaindu? Bere
gogoaren alde Jaunari otoi egiñik, gaur goizean txado-
nan bildurik egin dogun lez, eta bere neke guztiakaz
erakutsi euskun Aberri bide zuzenean jarraiturik,
orkarte edo pausurik galdu barik alde batera edo bestera.
Gaur lako egunetan biltzen garanean bere gomutea biztu ta sendotzeko, asmoren bat artu bear geunke zeozer bat egiteko berak egin ebanaren antzera.
Adibidez, guztiok dakizue Arana Goiri txikitatik etzala
euskalduna, geroago abertzaletasun argiak jo ebanean artu eban asmoa euskerea ikasteko, ta ba dakizue noraiño eldu zan euskaltasunean; ez eban itz egiten eta idazten bakarrik ikasi, gure euskerea azterkatu eban sustar-sustarretaraiño, euskal jakitun andienetarikoa egin zan, jakintasun andi au lortzeko urte
askotan gabak igaro zituala ikasi ta ikasian; etzan gelditu onetan, ez eban izan naikoa euskal jakitun errimea izanaz, euskerea zabaltzen alegin andiak egin
zituan bere buruaz ta bere diruaz.
Bere bide on ori artu daigun geuk be; lan egin daigun gogoz euskerea eutsin, indartu ta zabaltzen, gizonak ba, euskera bako Euzkadirik ezin izan leiteke ta.
Gaur ba, geure Irakasle maitearen gomutaz dirautsuet erabagi daigula ementxe euskaldun guztiok euskerea bear-bearreko egitea emen gure Aberrian bizi
izateko. Au entzunik esango dau batek baiño geiagok:
«Ori or zeuek orretan zabiltzenok egin bearko dozue,
nik ba naikoa jaukoat neure etxerako ogia irabazten
egun guztian lanean ibillita». Ori diñoanari diñotsat
baiña: Euskerearen alde lan egiteko ez uste bear
danik idazten eta irakurten eta ikasten egun osoan
ibiltea, ez olakorik; euskerearen alde zuk uste dozun
baiño lan geiago egingo dozu igarri barik. Zelan? Euskeraz beti, al dozun guztietan, itz egiñaz.
Orixe da, ori, egin bear doguna guztiok; beti euskeraz egin, geure buruaz ta geure etxeetan, kalean,
tranbi ta trenetan, au lako lekuetan, dendetan, naiñun... ezetarako iñor edo ezer bear dogunean euskaldunagana jo; gu lako bi edo iru edo geiago alkarregaz
euskeraz izketan diñardugunean, artera erdaldunik
bajatorku, ezer diñoskunean erderaz erantzun ari
baiña geuk euskeraz jarraitu, ez itxi euskerea a etorri
dala ta, zer diñogun jakin gura baleu ikasi dagiala
gure elea; euskaldunik erderaz jatorkunean adarra
joten beste leku batera bidaldu; gauza guzti oneetan
oso gogortu bear dogu, euskerea da geure elea ta ez
dirudi, aldirik geiena doakigu erderaz itz egiten, beti
bildurrez beti lotsaz, ez ardurarik izan gu basati kirten
batzuk garala iñok esan leikela ta, asarratu egingo
jakuzala ta... gizonak, asarrea beste gauza guztiak lez
ondo da aldizka edo txandaka, ta euskaldunak arazo
onetan ez gara iñoz asarratu, ta onezkero ordua da ta
geu be nozbait asarratu gaitezan.
Onantxe, su ta gar, asten bagara, laster baiño laster egingo geunke emen euskerea bear-bearrekoa bizi
izateko, ta egundoko ariñen zabalduko litzake.
Orduantxe beteko geunke gure Irakasle Sabiñek bein
esan ebana: «Euskereari indarra emoteko euskaldunen artean, bear-bearrekoa egin bear da zetarako edo
atarako».
Artu daigun asmo auxe ba, ta opaldu dagiogun
gaur Sabiñi: Al dan gauzea balitz bera berbiztu ta ona
geure artera etortea, egon ziur pozik andiena emongo
geunskiola ta laztanduko gindukezala asmo onegaitik.
Jo daigun euskerara; gure elea biziko dan artean
gure Aberria be biziko da, ta zenbat biziago ta sendoago ta aberatsago ta indartsuago izango dan euskerea alantxe biztu, sendotu, aberastu, ta indartuko da
gure Aberri auldu au.
Gizonak, uste egin daigun Sabin Irakasle maitea
ementxe geure artean daukogula ta beragaz batera
deadar dagigun: iGora Euzkadi!»
1914-XI-26
Euskaldunen alde
Erenegun, Gipuzkoako Diputazioan, Orbea, Intziarte eta Angulo diputaduak agertu zuten erabakizun
bat, euskera jakitea ez dedilla bearrezkoa izan Diputazioaren otseiña edo enpliadua izateko.
Elortza, azpeitiar diputadu jaimetarrak erantzun

- Parts
- Edo geuk edo iñok ez - 01
- Edo geuk edo iñok ez - 02
- Edo geuk edo iñok ez - 03
- Edo geuk edo iñok ez - 04
- Edo geuk edo iñok ez - 05
- Edo geuk edo iñok ez - 06
- Edo geuk edo iñok ez - 07
- Edo geuk edo iñok ez - 08
- Edo geuk edo iñok ez - 09
- Edo geuk edo iñok ez - 10
- Edo geuk edo iñok ez - 11
- Edo geuk edo iñok ez - 12
- Edo geuk edo iñok ez - 13